ELKARRIZKETA: ANTONIO RODRIGUEZ• ESPERIENTZIA: …. hh.pdf · aurkibidea 8 gaia ADIMEN EMOZIONALA...

44
hh ELKARRIZKETA: ANTONIO RODRIGUEZ • ESPERIENTZIA: ELIKADURA EKARPENA: PALESTINA • GALDEIDAZUE: JOSEBA ETXEBESTE • BILBOKO ITSASADARRA ITSAS MUSEOA • ATZEKO ATETIK: SARA COZAR 147 hik hasi 4 EURO • 2010EKO APIRILA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA Adimen emozionala Beste hizkuntza bat GAIA

Transcript of ELKARRIZKETA: ANTONIO RODRIGUEZ• ESPERIENTZIA: …. hh.pdf · aurkibidea 8 gaia ADIMEN EMOZIONALA...

hhELKARRIZKETA: ANTONIO RODRIGUEZ • ESPERIENTZIA: ELIKADURA • EKARPENA: PALESTINA • GALDEIDAZUE: JOSEBA ETXEBESTE • BILBOKOITSASADARRA ITSAS MUSEOA • ATZEKO ATETIK: SARA COZAR

147hik hasi4 EURO • 2010EKO APIRILA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA

Adimen emozionalaBeste hizkuntza bat

GAIA

aurkibidea8gaia

ADIMEN EMOZIONALAAdituek behin eta berriro aipatzen dute gizakiaren garape-nean eta egunerokotasunean adimen emozionalak dueneragina; eta eskolan ere garrantzitsua ei da sentimendue-tan adimentsua izatea.

16elkarrizketak

ANTONIO RODRIGUEZAntonio Rodriguez De Las Heras, unibertsitateko irakaslea ez ezik, Educared prestakuntza zentroko etaTelos teknologia eta informazioaren gaineko ikerketaaldizkariko zuzendaria ere bada.

Argitaratzailea: XANGORINErrekalde hiribidea, 59. Aguila eraikina, 1. solairua. 20018 DONOSTIA GIPUZKOA. Tel: 943/ 371 408 ; www.hikhasi.com; Posta Elektronikoa:[email protected]; Lege Gordailua: SS-1001/95. ISSN: 1135-4690. Erredakzioa: Joxe Mari Auzmendi,Ainhoa Azpiroz, Izaskun Beraza eta Arantxa Urbe. Erredakzio batzordea: NereaAgirre,Miren Guilló, Mari Karmen Irastorza, Pello Jauregi,Aritz Larreta,Josi Oiarbide,Maite Saenz,Xabier Sarasua. Aholkulkariak:Nerea Alzola,Abel Ariznabarreta,Felix Basurko,BegoñaBilbao, Mariam Bilbatua, Aines Dufau, Luis Mari Elizalde, Lore Erriondo, Gurutze Ezkurdia, Idoia Fernandez, Xabier Isasi, Irene Lopez-Goñi, Izaskun Madariaga, Lontxo Oihartzabal, FitoRodriguez,Matilde Sainz,Karmele Perez Urraza eta Amaia Vazquez. Administrazioa:Arantxa Goiburu. Diseinua:TRAM•Graf!k. Maketazioa: Xangorin. Inprimategia:ANtzA S.A.L. Azalekoirudia:Hik Hasik. Hezkuntza,Unibertsitate eta Ikerketa Sailak onetsia (2010-03-17). Kopurua:3.700 ale.

hik hasiko artikuluez edonon eta edonoiz balia zaitezke. Kasu horietan iturria aipatzea eskertuko genizuke. hik hasik ez ditu beregain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin.

5 editoriala

6 kronika

8 gaiaADIMEN EMOZIONALABESTE HIZKUNTZA BAT

16 elkarrizketaANTONIO RODRIGUEZ DE LAS HERASMADRILGO CARLOS III UNIBERTSITATEKO IRAKASLEA

25 ekarpenak Elikadura

27 esperientziakElikagaiak lan proiektua: Oiartzungo haur eskolan

30 ekarpenakPalestina: hezkuntzaren garrantzia

32 galdeidazueGizonak, emakumeak eta gorputz heziketa Joseba Etxebeste

35 berriak

40 nora joango gara?Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa

42 Atzeko atetikSara Cozar

www.hikhasi.com

Harpidetza orria

hik hasiren harpidedun izan nahi dut, urtean 10 ale eta atera daitezkeen ale bereziak etxean jasoz

Izena 1. Deitura

Telefonoa

Posta Kodea

2. Deitura

Helbidea

Herria Herrialdea

Lantokiaren herriaLantokia

IFZ-NAN

Entitatea Sukurtsala K.D. Zenbakia

Sinadura

hik hasi Euskal heziketarako aldizkariaErrekalde hiribidea, 59 Aguila eraikina, 1. solairua

20018 DONOSTIA. GIPUZKOA Tel: 943/37 14 08 Faxa: 943/37 21 54

HARPIDETZA SARIAK (BEZ barne) 50 euro

Prezio horren barruan 10 aldizkari, ale monografikoaketa Euskal Herriko baliabidepedagogikoen gida.Horrez gain, prezio bereziakUdako Topaketetan etaargitararatzen ditugungainontzeko materialetan

hik hasik zure parte-hartzeaezinbestekoa du,harpide zaitez!50 euro urtean

Posta elektronikoa

147. zenbakia. 2010eko apirila • hik hasi • 5

e d i t o r i a l aa p i r i l a

HHiirruueelleekkoo eerreedduuaa nnoobbeeddaaddee??

Berrikuntzak bailiran –aurretik se-kula jorratu gabeko bideak, alegia–,aurkezten zaizkio hezkuntza komuni-tateari maiz ereduak eta bestelakoak.

Hirueletasun eredua jarri nahi duteNafarroan eta baita Araban, Bizkaianeta Gipuzkoan ere. Ekimen berria baili-tzan, nobedade.

Lurralde horietan, urteetako eskar-mentua dago bi hizkuntza ofizialak etagutxienez atzerriko bat irakasteko jar-dunean. Ikastetxe askok eta askok urtehorietan guztietan beren ikasleak gu-txienez hiru hizkuntzetan trebatzekosaiakera egin dute. Batzuk emaitza ho-beagoekin eta, beste batzuk, ez hainonekin, jakina denez.

Lapurdiko, Nafarroa Behereako etaZuberoako zenbait ikastetxetan ikasle-ak hiru hizkuntza ikasten ari dira. As-palditik, gainera.

Berandu dabiltza lau haizetara he-mendik aurrera eskoletan ingelesa ika-siko dela esaten ari direnak. Izan ere,

inbertsioa handiagoa izatea! Curriculu-meko gainerako arloetan egiten denbezala.

Hizkuntzen irakaspenaren eta eba-luazioaren auzi horretan guztian berriaizango litzatekeena hizkuntza bakoi-tzarekiko dauden helburuak eta lortunahi diren gaitasun mailak argi defini-tzea litzateke: Europako HizkuntzenErreferentzia Markoak garbi definitzenditu: A1, A2, B1, B2, C1 eta C2.

Zehazten ditu ere haiek ebaluatze-ko tresnak eta irizpideak. Hizkuntzakirakasten diren Europako edozein ikas-tetxetan erreferentzi horiek erabiltzenbadituzte, zergatik ez Euskal Herrian?

Hirueletasunaren bide luzean Eus-kal Herriko ikastetxeek egiten dutenaaintzat hartu eta horrek eman dituenemaitzak, egon badaude eta, aztertueta bideak zuzentzen eta indartzen era-bili beharrean, hezkuntzako agintariekabiapuntuan ipini nahi gaituzte, berrizere.

euskal eskola gehienek urteak baitara-matzate ahalegin horretan. Horietatikbatzuk, gainera, bere jardunaren gaine-an hausnartuz, bitartekoak jarriz, langi-leak egoki prestatuz eta abar eleaniz-tasunaren bidean sakontzen jarraitudute, eta jada, laugarren hizkuntza erelantzen ari dira beren ikasleekin.

Proposatzen ari zaigun ereduak,beraz, zer du berritik? Ur handiegitansartu gabe, esan daiteke berrikuntzanabarmenena hiru hizkuntzei gutxie-nez bost edo sei ordu eskaintzea dela.

Eta hori, orain arte hezkuntza espa-rruan egindakoa ikusita oker handiaeta sakona dela esan behar da ozen:zertarako eskaini denbora gehiago hiz-kuntza nagusiari, gaztelerari eta fran-tsesari, zailtasun eta eragozpen gehia-go izango dituzten hizkuntzei baino,euskarari eta ingelesari?

Horrela begiratuta, zentzudunagoaeta eraginkorragoa dirudi zailtasunhandiagoak daudenean ahalegina eta

Urteak dira Euskal Herrianhirueleko ereduak saiatzen direla.Berrikuntza garrantzitsuena,behingoz hizkuntza bakoitzarekikozehazki nahi diren helburuakfinkatzea litzateke.

6 • hik hasi • 147. zenbakia. 2010eko apirila

Irakasleen lan baldintzak“kaskartu” nahi izatea egotzi

diote EILAS, ELA eta LABsindikatuek Eusko Jaurlaritzari.Sindikatuek jakinarazi dutenez,

martxoaren 17an izan zutenbileran Hezkuntza Sailak

irakasleen lan itunarenproposamena aurkeztu zuen.

Horren bitartez, administrazioakirakasleen lan baldintzak

murriztu eta hezkuntza kalitatea“eskastu” nahi duela salatu dute.

Atzera pausonabarmenenetarikoa

ordezkapenen arloan antzemandute. Ordezkoak diren irakasleen

lan baldintzak ez direlagainontzeko irakasleenekinparekatzen jakinarazi dute

sindikatuek. Horrez gain,irakasleei euskarazko

prestakuntzan eskaintzenzaizkien aukerak hutsaren

hurrengoak direla ere jakinarazidute. Irakasleen euskalduntze

programan, murrizketa«izugarriak» izango direla

iragarri dute EILASek,ELAk eta LABek.

kronika

Paueko Akademia Ikuskaritzak sei

irakasle lanpostu kendu nahi ditu Ipar

Euskal Herriko eskola publikoetan da-

torren irailerako. Dagoeneko ohikoa

bihurtu da udaberrian, eskoletako

izen-emate prozeduraren ostean, gura-

so eta sindikatuek protesta egitea. Aur-

ten, baina, lanpostu murrizketa handia-

goa izanen dela salatzen dute sindika-

tuek. Egoera horren aurrean, guraso el-

karteekin biltzen hasi dira dagoeneko

Frantziako Hezkuntza agintariei pre-

sioa egiteko.

“Euskararen Erakunde Publikoa

hezkuntza elebiduna sustatzen hasi ze-

netik ez dugu horrelako presiorik eza-

gutu baina oraingoan, euskarazko lan-postu bat irekitzen den toki gehienetanfrantsesezko bat kentzea proposatzendu Akademia Ikuskaritzak, elebidunta-sunaren beharrak kontuan hartu ga-be”, salatu du Katti Petrissans hezkun-tza publikoko SNUipp sindikatuko or-dezkariak.

MobilizazioakLanpostu murrizketa irizpide eko-

nomikoetan oinarritzen dela salatzendute sindikatuek, kalitatearen kaltean.Erretretara doazen bi irakasletatik ba-kar baten lanpostua berritzen dute. Ge-laka egon behar diren gutxieneko haurkopurua igo egiten da eta, eskola elebi-dunean euskara hautatu duten haurrekberen saila eduki arren, kurtso batera-tuetan kopuru «jasanezinak» egoten di-rela salatzen dute sindikatuek. “Murriz-keten ondorioz, eskola batzuetan, ge-lako 40 haur batuko dira tenore jakinbatzuetan”.

Sindikatuak guraso elkarteekin bil-du dira egoera aztertu eta mobilizazio-ak antolatzeko. Besteak beste, Bardo-ze, Kanbo, Barkoxe, Amenduze-Una-so eta Uharte-Hiriko eskolak okupatudituzte gurasoek. Horrela irakasle pos-tuak galtzeko arriskuaren aurrean be-ren haserrea erakutsi nahi izan dute.

Iparraldeko eskola

publikoetako sei irakasle

postu kendu nahi dituzte

147. zenbakia. 2010eko apirila • hik hasi • 7

"Betekada materiala eta anemia sinbolikokogaraiak bizi ditugu. Behin gosearen azoteagaindituta, argal ditugu komunikazioa etaenpatia"

Joseba Azkarraga Etxagibel

Joan den martxoaren 30eanonartu zuen Eusko Jaurlaritzako

Hezkuntza, Unibertsitate etaIkerketa Sailak euskara eta

gaztelania parekatuko dituenOinarrizko Hezkuntzako

curriculum dekretu berria.Halaber, Euskal Herria

terminoaren erabilera "kontzeptukultural eta linguistikora" mugatudu. Hurrengo ikasturtetik aurrera

Araba, Bizkaia eta GipuzkoakoLehen eta Bigarren Hezkuntzakohelburuak, edukiak eta ikasleekeskuratu beharreko gaitasunak

zehazten ditu curriculumak.Dekretu berriak aurreko

legegintzaldian Tontxu Camposek(EA) gidatutako Hezkuntza Sailak

onetsitakoa bertan behera uztendu, eta hala, euskara ez da irakas

hizkuntza nagusia izango. Isabel Celaa Hezkuntza

sailburuaren hitzetan euskarak etagaztelaniak "arau hierarkia

berdina" izango dute, hau da,parekatuta egongo dira. Gaineratu

duenez, hizkuntza ofizialakarautzeko modu hori "indarrean

dauden legeekin" bat dator. Denaden, dekretuaren sarrerak

honakoa dio: “Euskaraklehentasuna izan beharko duhezkuntza eremuan; izan ere,

hizkuntza ofizial horren ezagutzaurriagoa da”. Euskarari “arreta

berezia” emango zaiola esan duHezkuntza sailburuak.

Euskaraz bizitzeko eskubi-

dea aldarrikatuko dute

maiatzaren 15ean,Iruñean

“Nafarroan euskaraz bizi nahi duenorok, izan dezala horretarako aukera”,horixe baino ez dute eskatzen. Nafa-rroan euskaraz bizitzeko eskubidealelopean euskaldun guztien indarrakbatu nahi ditu Euskararen Gizarte Era-kundeen Kontseiluak. Nafarroan eus-karak bizi duen egoerarekin «kezkatu-ta» eta Nafarroako Gobernuak euskara-rekiko duen «mespretxua» salatzeko as-moz, manifestazioa egingo du helduden maiatzaren 15ean, Iruñean.

Azken hogei urteetan, Nafarroan,herritarren ahaleginei esker euskal hiz-tunek gora egin dutela nabarmenduzuen Oskar Zapata Nafarroako Topa-guneko kideak deitzaileen izenean.Besteak beste, Nafarroako Gobernua-ren euskararen aurkako joera kritikatu

egin zuen, azken aldian, kontrako ja-rrera hori bereziki bortitza dela nabar-menduz. “Gobernuaren jarrera era ez-berdinetan antzematen da, euskarazkokomunikabideei lizentzia eta diru la-guntzak kenduz, hezkuntza sistemaneuskara baztertuz edota euskara ikasinahi dutenei diru laguntza urriak ema-nez”. Gertakari horiek guztiak aintzathartuta, Nafarroan euskaraz bizitzeaezinezkoa dela salatu zuen.«Euskaraahal duen une eta gune guztietan itotze-ko ahaleginak egiten ari da Gobernua».

AtxikimenduakHorrenbestez, honako eskubideak

aldarrikatuko dituzte maiatzaren 15eanIruñean egingo den manifestazioan:herritarrek euskaraz ikasteko duten es-kubidea, salerosketak, publizitatea etaetiketak euskaraz jasotzeko eskubidea,administrazioarekin euskaraz egitekoeskubidea, euskarazko kultur sorme-naz gozatzeko eskubidea, telebistaz,prentsaz, tokiko hedabideen bidez,irratiz zein Internetez informazioa eus-karaz jasotzeko eskubidea...

Ehundik gora euskaltzalek eta 45talde inguruk (Administrazioan Euska-raz Taldea, AEK, Aizpea Euskara Elkar-tea, BERRIA, Euskal Herriak Bere Esko-la, Emun, Xorroxin irratia, Ttipi Ttapa,IKA edota Sortzen-Ikasbatuaz...) azal-du diote dagoeneko atxikimendua ma-nifestazioari.

G A I A

8 • hik hasi • 147. zenbakia. 2010eko apirila

Adimen emozionala

Beste hizkuntza bat

Duela sei urte, Gipuzkoako ForuAldundiaren bidez izan zuten Lasko-rain Ikastolan adimen emozionalarengaineko proiektuaren berri. Ikastetxe-etako zuzendaritza taldeei zuzenduta-ko prestakuntza egiteko deialdia jasoondoren, hiru lagun joan ziren. “Orainulertu dugu zergatik egin zuten lehe-nengo zuzendaritza taldeentzako deia.Ikastetxeetako prestakuntza bidera-tzeko, ezinbestekoa delako lehendabi-zi zuzendaritza konbentzitzea”, dioGoikoetxeak. Prestakuntza trinkoa etaluzea izan zen, baina oso interesgarria,eta Laskoraingo zuzendaritza, bede-ren, guztiz harrapatu zuen. “Txunditutageratu ginen jasotako prestakuntzare-kin. Batetik, landutakoak zuen erabil-garritasunagatik, eta, bestetik, joan gi-nen hiruroi ekarri zigun onuragatik. Bi-zitza pertsonalerako, harremanetara-ko... Guztiz praktikoa iruditu zitzaigun,eta eskolan erabiltzeko aukera bazego-ela ikusi genuen”. Zuzendaritzako hirukideak horren pozik eta liluratuta ikusi-ta, gainerako irakasleengan ere piztuzen jakin-mina, eta, lehendabiziko ira-kasleak prestatzen hasteko aukera iritsizenean, berehala eman zuten izena. Le-hendabizi, hogei irakasle, eta, gero,beste guztiak. “Baina ez irakasleek ba-karrik, idazkaritzakoek, atezainak, jan-gelakoek... ere jaso zuten prestakun-tza. Azken batean, eskola elkarte osokolangileek hartu genuen parte lehenda-

biziko fase hartan”.Gerora, bigarren fasea heldu zen.

“Lehendabiziko prestakuntza amaitu-ta, ikasgeletan lanean hasi behar ge-nuela ohartu ginen”, dio Ezeizak. “Or-duan, materialak egiten hasi ginen, uz-tartzen, ezagutzen genuena aztertzen,begiratzen. Baina, aurrera egin ahala,beste premia bat sortu zen: ikastetxeosoan aplikatu behar bagenuen, koor-dinazio osoaz arduratuko ziren zenbaitpertsona behar genituen”. Horrela,ikastolako lau kidek, zuzendaritzakobik eta orientazio mintegiko beste bik,Gipuzkoako Foru Aldunditik iritsitakobeste ikastaro bat egin zuten, Expertisdeitzen diotena. “Hori egin ondorengauzatu genuen ikastetxe osorako adi-men emozionalaren proiektua”.

Hain zuzen ere, etapetan antolatuzuten proiektua, Haur Hezkuntzatikhasi eta Batxilergoraino. Ezeizak azal-du duenez, koordinatzaile bat izendatuzuten etapa bakoitzeko, “norbaitek ar-duratu behar zuelako proiektua ikaste-txe osora hedatzeaz”. Horrela, lau ko-ordintzaileak astean behin elkartzendira, besteak beste, beharrak aztertze-ko eta materialak gainbegiratzeko. Eta,ondoren, astean zehar beste egun bate-an, etapa bakoitzeko irakasleak berekoordinatzailearekin elkartzen dira.Azken horrek ikasgeletan egin beha-rreko lana gidatzen du. Orotara, 115langile koordinatu behar dira.

G

Adituek behin eta berriro ai-patzen dute gizakiaren garape-nean eta egunerokotasuneanadimen emozionalak duen eragi-na; eta eskolan ere garrantzitsuaei da sentimenduetan adimen-tsua izatea. Emozioak lantzendihardute Tolosako (Gipuzkoa)Laskorain Ikastolan,2004-2005ikasturtetik hona. Proiektuarennondik norakoak ez ezik, irakas-leen artean, ikasleekin eta gura-soekin izaten ari diren esperien-tziak azaldu dizkigute. Kepa Goi-koetxea Laskoraingo zuzenda-riarekin eta Beatriz Ezeiza etaAitziber Aierdi Orientazio Minte-giko kideekin izan gara.

147. zenbakia. 2010eko apirila • hik hasi • 9

Aitziber Aierdi, Beatriz Ezeiza eta Kepa Goikoetxea

10 • hik hasi • 147. zenbakia. 2010eko apirila

Adimen emozionala

Baina jasotako prestakuntza guztianola erabili ikasleekin? Bada, Ezeizakazaldu duenez, hasiera batean tutore-tzak baliatu zituzten ikasgeletan laneanhasteko”. DBHko eta Batxilergokoikasleekin, tutoretzak ez ezik, Etikakoorduak ere baliatzen ditugu gai haulantzeko. Baina, gaur egun, horietatikat, egunerokotasunean ere txertatutadaukagula esan dezakegu”. Dena den,etapa bakoitzak bere berezitasunak di-tu, eta Haur Hezkuntzako lan dinami-kak ez du zer ikusirik Lehen Hezkun-tzan edo DBHn lan egiteko duten mo-duarekin.

Esate baterako, Haur Hezkuntzan,irakasleak egunero egiten die ongi eto-rria ikasleei. “Harrera unea deitzen dio-gu guk. Une horretan, adimen emozio-nalarekin zerikusia duen sarrera egitenda ikasleak biribilean jarrita. Horretara-ko, gelako espazioa erabiltzen da. Umebakoitzak nola sentitzen den adieraz-ten du: zer umorez etorri den ikastola-ra, zein emozio ekarri duen etxetik etazergatik izan daitekeen, besteak bes-te”. Horrez gain, gelan, Adimen Emo-zionaleko txokoa dago. Han, aurretikaipatutako jardueren euskarri fisikoak,ormirudiak direla, lantzen ari garenkonpetentzia eta trebetasunaren irudi,hausnarketak… Horietako bat emo-zioen trena izenekoa da. Tren horreta-ko bagoi bakoitzak emozio bat dauka,eta ikasle bakoitzak bere izena emoziobatekin lotzen du.

“Erabiltzen ditugun tekniketakobat da hori”, esan du Aierdik. “Ez duguikasturte osoan teknika bera erabil-tzen, aldatzea ere garrantzitsua da. Hel-burua beti da bera, baina hainbat tekni-ka erabiltzen ditugu. Azken batean

hainbat tresnaren bidez, haurrek emo-zioak identifikatzea da helburua, auto-ezagutza konpetentzia lantzeko”.

Lehen Hezkuntzan, aldiz, lanketa,bereziki, tutoretza orduetan egin da.Egunean zehar, hainbat unetan zeinemozio sentitzen dituzten identifika-tzeko, lanean jartzen dituzte ikasleak.“Esaterako, oso jarduera polita izatenda egunean zehar ikasleen emozioaknola aldatzen diren ikustea. Taula bate-an adieraz dezakete. Edota emozio ho-rien intentsitatea ere landu izan dugu.Beharbada haserre sentitzen gara, bai-na haserre hori amorru bilakatzen da.Pixkana emozio horiek egunean nolaaldatzen diren ikusten joatea lan inte-resgarria da”, azaldu du Ezeizak.

Dena den, tutoretza orduetatikkanpo, egunak luzeak izaten dira. “Jodezagun ume bat matematikako arike-ta bat egiten ari dela, eta irakaslea kon-turatzen dela ez zaiola ateratzen. Ikas-lea guztiz blokeatuta dago ariketarenaurrean. Orduan, honelako galderakegin ditzake irakasleak: Zein emoziosorrarazi dizu ariketa horrek? Ez duzuuste, beharbada, emozio horrek ez di-zula ariketa hori aurrera eramaten uz-ten? Azken batean jarrera kontua da, es-tilo kontua”, dio Ezeizak. Beraz, edo-zein une balia dezake irakasleak emo-zioak lantzeko. “Irakaslea bera trebatu-ta dagoenez, errazagoa da. Irakasleekbadakite horrelako egoerak identifika-tzen. Egoera horiek sumatzen dituzte,eta edozein une izan daiteke egokiahoriek bideratzen saiatzeko”, gainera-tu du Aierdik.

Emozioak ulertzea eta izena jartzeaez omen da horren zaila. Ikasleek,behintzat, nahiko erraz egiten dute ho-

ri. Hurrengo urratsa, ordea, zailagoada. Nola erregulatu emozio horiek guz-tiak? Nola bideratu? Zer egin horiekin?Horretarako ere, badaude hainbat tek-nika: dortokaren teknika, semaforoa-rena, arnasketak, erlaxazioa, bistara-tzea.... “Teknika horiek guztiak edo-zein unetan erabil daitezke, baina, ho-rretarako, aurretik landu behar izan di-ra”, dio Aierdik. “Tutoretza orduetanlantzen dira horiek guztiak, eta, beraz,ikasleek badakite nola erabil daitezke-en. Ondoren, zein erabilera mota ema-ten dieten –hobea edo okerragoa–,ikasleen esku egongo da”. Gakoa,Aierdiren hitzetan, helburua zein denjakitea da. Xedea zein den zehaztuta,teknika bat edo beste erabiliko da.

Adimen emozionalak bost gaitasunesparru lantzen ditu: kontzientzia emo-zionala, erregulazio emozionala, auto-nomia emozionala, gaitasun sozio-emozionalak eta bizitzarako trebetasu-nak. Beraz, Ezeizak azaldu duenez,gaitasun bakoitzak trebetasun asko di-tu lantzeko, eta horiek guztiak sailkatu-ta daude. Ondoren, trebetasun horiekjarduera edo teknika zehatzen bidezlantzen dira.

Ikasleekin lanean

147. zenbakia. 2010eko apirila • hik hasi • 11

G A I A Adimen emozionalaBeste hizkuntza bat

Nerabeen kasuan, bidearen beste er-tzetik hasi beharra dagoela dio Goikoe-txeak. Hau da, lehendabizi, laugarreneta bosgarren gaitasun esparruak lan-du behar dira gazteekin: gaitasun so-zio-emozionalak eta bizitzarako trebe-tasunak. “Ahal izanez gero, gazteariurruti duena azaldu behar zaio lehenik.Haitin lurrikara bat izan da, ikusi al du-zu telebistan zer gertatu den? Teorian,berea ez den gai batetik abiatu beharduzu”, azaldu du Laskoraingo zuzen-dariak. “Hitz egiten ari dena nerabeabera da, eta ematen ari den balorazioaberea da, baina uste du kanpoko zer-baiti buruz ari dela. Ondoren, pixkana-ka gerturatzen joatea litzateke gakoa:Zuk nola egingo zenuke? Zuk zer pro-posatuko zenuke egoera horretan? Eta,azkenik, Zu nola sentitzen zara? galde-tu behar zaie”, dio Goikoetxeak. “Lan-tzen dena gauza bera da, baina, nerabe-zaroan, berehala topa dezakezu ateaguztiz itxita, norberaren hausnarketa-tik abiatzen baldin bazara. Nerabeza-roa ez da horretarako adin egokiena,ikaslea ez baldin badago lehenagotikere oso trebatua”, gaineratu du. Ikasleek aipatutako trebetasun horieklor ditzaten lanean ari dira buru-belarriLaskorainen. “Hiru ikasturte darama-tzagu proiektua ikasleekin lantzen. Be-raz, orain Batxilergoan ditugun ikasle-ak DBHn hasi ziren adimen emoziona-la lantzen. Zertxobait antzeman daite-ke, baina goiz da oraindik”, azaldu duGoikoetxeak. “Dena den, beharbadazuzendari lanean ari naizelako, adimenemozionala lantzen dutenetik haus-narketarako erraztasun handiagoa du-tela nabaritzen dut. Zerbait gertatu da,

eta ikasleari gertatutakoa argitzekokontuak eskatzen ari zara... Lan horiduela bost urte baina errazagoa da. Bai-na askoz ere errazagoa! Horrek ez du e-san nahi liskarrak gertatzen ez direnik,baina gertatutakoaren gaineko analisiaegiteko gaitasun handiagoa dute: Nikhau egin dut, hark honela erantzun du,ni honela sentitu naiz...”. Hori guztiaberria da, eta asko errazten ditu gau-zak”, gaineratu du.“Beste hizkuntza batean trebatua izateabezala da”, gaineratu du Aierdik. “Ho-rretan ari gara lanean, eta, pixkanaka,gure ikasleak beste maila batean aritze-ko gai dira”. Hizkuntzaren aldetik na-baritu dute, batez ere, giroa aldatzen aridela. Aierdiren hitzetan, haur eta gazte-txoen hitz egiteko modua aldatu eginda. “Batez ere, norberaren ezagutzaridagokionez ikusi dugu aldaketa. Baitaemozioen gainean hitz egiterakoanere”. “Bai, horixe da”, gaineratu du Ezeizak.“Haurrak prestatuago daude. Atsede-nalditik igotzen direnean –maiz izaten

dituzte liskarrak atsedenaldian–, egu-nero galdetzen zaie zer gertatu den.Zergatik egin duzu? Nola sentitu zara?Zein mezu eman diozu zeure buruari?Horrelako galderei erantzuterakoan,nabaritu dugu haurrek askoz ere askea-go hitz egiten dutela. Eta hori da, gureustez, lehen urratsa”. Dena den, ez dirabeti irakasleak izaten zer gertatu dengaldetzen dutenak. Ikasleek eurek erehitz egiten dute emozioei buruz. Ezei-zak beti gogoratzen du pasadizo bat:

Nola egiten da hori nerabezaroan?

“Bigarren mailan oso-oso mugitua zen mutikotxo bat zebilen. Egun batean,idazkaritzara jaitsi zen enkargu bat ematera. Idazkaria han zebilen ezinean, te-lefonoa jo eta jo ari zen, fotokopiagailua hemendik, atea handik... Erotzeko mo-dukoa. Orduan, mutikotxoak begiratu eta esan zion:–Idoia, zer gertatzen zaizu gaur? Haserre zaude?–Bai, gaur haserre nabil. Eginkizun asko ditut eta ezinean nabil–, erantzun zionidazkariak.–Eta zergatik ez duzu lasaitasunaren txokoa eskatzen? Gure gelan badaukagu.Erakutsiko dizut nola egiten dugun?Mutikoak, nola egiten zuten erakutsi zion idazkariari, eta, gainera, berari mese-de izugarria egiten ziola azaldu zion. Izan ere, mutiko horrek behar handiaizaten zuen, eta askotan joaten zen lasaitasunaren txoko horretara. Ideia,behintzat, guztiz barneratuta zuen ordurako”.

12 • hik hasi • 147. zenbakia. 2010eko apirila

Adimen emozionala

Horre-lako pasadizougari dituzte. Sarritan, gelan bertan,ikasle batek bestea jotzen du ukon-doarekin, eta esaten dio: Urduri zaude,har ezazu arnasa! Ezeizaren hitzetan,teknika horiek eskura dituztelako ger-tatzen da hori. “Gauza txikiak dira, bai-na sumatzen ditugu”. Dena den, Aier-dik dio haur guztiak ez direla berdinak:“Batzuk gehiago aurreratzen ari dira,beste batzuk gutxiago, baina badoaz,pixkanaka”.Hala ere, aldaketa Haur Hezkuntzaneta Lehen Hezkuntzan nabaritzen dutegehienbat. Goikoetxearen hitzetan, Bi-garren Hezkuntzan ezin da esan askonabaritzen denik. “Kanpotik aldaketatxikia ikusten da. Hau da, autokon-tzientziarako gaitasun handiagoa dute-la esango genuke, analisirako ere bai,eta portaeretan ere kontrol handiagoadute, baina badute zer landua oraindik.Dena den, pentsatzen dugu, Haur Hez-kuntzako eta Lehen Hezkuntzako ho-riek gora iristen direnean, gehiago na-barituko dela aldaketa”. Prozesu horretan, oso garrantzitsua da

Zer da ikasle ona izatea?irakaslearen erreferentzia. Ezeizarenhitzetan, irakasleak berak izan behardu emozionalki adimentsua, haur ho-rientzako eredu garrantzitsuena huradelako. “Beraz, irakasleekin ere sakonari gara arlo hau latzen. Indarguneakbizkortu behar ditugu. Ikuspegi baiko-rra atera. Askotan entzuten dugu hauoso kaxkar dabil, beste hau ez dakit no-la eta horrekoak... Oso gauza naturalakizaten dira irakasleen artean, baina, gu-re hizkuntza ere poliki-poliki aldatzenjoan behar dugu. Gure hizkuntza alda-tzen goazen neurrian, ziur ikasleari izu-garri lagunduko diogula”. Bestalde,Aierdiren ustez, ikasleari beste modubatean begiratzen ere ikasi behar da.“Ezin dugu, soilik, hau edo bestea egindu esan. . Zergatik egin duen pentsatubehar dugu, bere lekuan jarri behar du-gu eta izan duen erreakzio horretarakozergatiak hausnartu. Horrela jokatuz,gure erreakzioa ikaslearekiko ezberdi-na izan daiteke. Horregatik, ikasleekinenpatia landu baino lehen, gure arteanjarri behar dugu praktikan.

Zer da ikasle ona izatea?Ildo horretatik, ikasleari dagokio-

nez, beste hausnarketa bat darabilteburuan Laskorainen. Zer da ikasle onaizatea? Zer da benetan adimentsua iza-tea? Eta arrakasta izatea eguneroko bi-zitzan? “Howard Gardner-en Adimenanizkoitzen teoriak dioenari helduta,hausnarketa hori egiten dugu irakasle-ok gure ikasleekin. Beraien indargune-ak ikusten saiatzen gara. Denok ez du-gu adimen matematikoa edo hizkuntzaadimena izan behar! Baditugu hainbatikasle, beste arlo batzuetan askoz ereemankorragoak direnak”, dio Ezeizak.

“Batzuk musikan dira trebeak, bestebatzuk harremanetan, eta artista ugariere badugu, baina horiek oso gutxi ba-lioesten ditugu. Horixe da gure ikaslee-kin dugun erronka handiena, eta, baizuzendaritzatik eta baita orientaziomintegitik ere, lan izugarria dugu egite-ko alor horretan”. Azken batean, Aier-dik gaineratu duenez, “ikaslea bereosotasunean hartu behar da. Egitekogai ez denari begiratzeko ohitura bainoez dugu, eta, orokorrean, abilezia zer-tan duen begiratu beharko genuke. Etahoriek baliatuz, akaso beste bide baterabilita, aurrera nola egin dezakeenaztertu. Zergatik ez dugu, bada, bidehori jorratuko?”.

Horren ildotik, Laskoraingo zuzen-dariak hasi berria zeneko pasadizo batgogoratzen du. “Bazegoen DBHn ikas-le kaskar horietako bat, beti korridore-an, beti ikasgelatik kanporatua, ezzuen ezer gainditzen. Beti gurasoei dei-ka, klase partikularrera baterako etabesterako... Ez genuen ezer lortzen!Behin, sofa kaskar batean, buruz gorajarrita, hankakzintzi-lik,

147. zenbakia. 2010eko apirila • hik hasi • 13

G A I A Internet eta eskolaGero eta aukera gehiagoG A I A Adimen emozionala

Beste hizkuntza bat

tronboia jotzen ari zen. Baina ederki,primeran jotzen zuen! Pentsatu nuen:baina gaztetxo horrek nola egiten duhori, partiturei begiratu ere egin gabeeta buruz gora!!! Beraz, ez zen horrenkaskarra, ikuspegi kontua zen... Gauzabatzuk oso-oso ondo egiten zituen.Gaztelaniarekin, matematikarekin etaingelesarekin ezin zuela? Ados, bainatrebetasunak bazituen, badago zerbaitbere baitan...”.

Gurasoekin ere baiIkasleek, irakasleek, idazkaritza-

koek... guztiek baliatzen dute adimenemozionala Laskorainen. Baina baitaikastetxean egunero egoten ez denbeste eragile garrantzitsu batek ere.Gurasoek, hain justu. Horiekin ere lanhandia egiten ari dira Tolosan. Ezeizakazaldu duenez, gurasoekin ere adimenemozionala lantzea beharrezko bilaka-tu zen. “Haurrak sentimenduez hitzeginez joaten ziren etxera. Ailegatu, etahorrelakoak botatzen zituzten: Ama,gaur triste sentitzen naiz! Aita, gaur ha-serre nago... Eta etxeetan zer lantzen ari

ginen bazekiten arren, ez zuten horre-lakorik espero. Imajinatu gurasoenegonezina!”.

Ikastetxeak ez ezik, GipuzkoakoForu Aldundiak ere ikusi zuen, adimenemozionalaren proiektua eskola elkar-te osora hedatu behar bazen, oso ga-rrantzitsua zela gurasoen parte-har-tzea. Horrela, gurasoentzako besteprestakuntza mota eskaintzen hasizen.

Laskoraingo gurasoek primeranerantzun zioten eskaintzari. “Berehalaikusi genuen gaiak interes handia sortuzuela, eta lehenengo prestakuntza ja-sotzeko, 150 gurasok eman zuten izenabat-batean”. Eta primeran ari da fun-tzionatzen. Izan ere, 150 horien atzetikbeste guraso pila batek jaso nahi duprestakuntza. Horretarako, prestatzai-le asko behar zituzten. Ezeizak azalduduenez, Aldundia konturatu zen ezzeukala behar adina jende. Horrela,beste estrategia bat pentsatu behar izanzuten, eta, Ezeizaren ustez, oso estrate-gia ona izan da.

“Hain zuzen ere, Expertis mailaeginda zutenei gurasoak prestatzekoikastaroa eskaini zieten. Ikastolako laukide joan ginen prestakuntza hori jaso-tzera, eta ondoren, ikastolako bertakolangileak hasi ginen gurasoak presta-tzen”, azaldu du. “Hori, ordea, ez zennahikoa izan, gurasoen aldetik eskariaizugarria izan zelako. Horrela, gurasoeigainerako gurasoak prestatzeko auke-ra eskaini zitzaien”.

Azken batean, Goikoetxearen hi-tzetan, “gurasoak bilakatu dira bestegurasoen prestatzaile”. Hasiera batean,proposamen horrek ez zuen oso harre-ra ona izan. Aldundiak baldintza bat ja-rri zuen: bigarren maila gainditzen zu-

tenguraso-ek besteenprestatzaile izan beharko zuten ondo-ren. Asko ez ziren horretarako gai ikus-ten, baina guraso batzuk prest agertuziren. “Bigarren deialdia etorri zenean,guraso batzuk ohartu ziren, bat-bate-an, beren irakaslea lehenengo mailangelakide izan zuten gurasoetako batzela. Ez genekien nola hartuko zutenhori, baina, orain, oso-oso balioespenbaikorra egiten dugu. Oro har, guraso-ek lasaiago sentitzen zirela esaten zu-ten, gertuago sentitzen zutela beraie-kin batera hasitako guraso bat... Lasaia-go, gusturago eta hurbilago sentitzendira”. Goikoetxeak azaldu duenez, ira-kasle lanean jarri ziren gurasoentzat ereerronka handia izan zen, baina oso-osoongi funtzionatu du.

“Lehenengo guraso taldeak, adibi-dez, dagoeneko egin ditu hiru modu-luak, baina, orain, ez dute proiektua as-katu nahi”, azaldu du Ezeizak. “Horre-gatik, hilean behin horiekin elkartzenjarraitzen dugu. Jendea harrapatuta da-go. Ikusten dute oso positiboa dela baietxerako, bai beraien bizitza pertsona-lerako... Egia esan, oso esperientziapolita izaten ari da”.

“Ikaslea bere osotasunean hartubehar da. Egiteko gai ez denari begiratzeko ohitura baino ez dugu. Eta, orokorrean,abilezia zertan duenbegiratu beharko genuke.”

14 • hik hasi • 147. zenbakia. 2010eko apirila

Adimen emozionala

Lehenengo maila sarrera modukobat da. Adimen emozionala zer den,zertarako balio duen, pertsonari zeronura dakarzkion, gurasoentzat zerbalio dituen, ingurukoekin eta abarre-kin dituzten harremanetarako zer es-kaintzen duen... Eta, Ezeizaren esane-tan, oso garrantzitsua den beste kontubat ere lantzen da. “Gurasoei beren se-me-alabek zein indargune eta ahuleziadituzten identifikatzen irakasten zaie.Izan ere, gaur egun askotan ikustendugu gurasoek itxaropen izugarriakizaten dituztela euren seme-alaben-gan. Hori guztia ulertzen ere laguntzendiegu”.

“Bigarren maila oso pertsonala da”,azaldu du Ezeizak. “Gurasoek eurenbaitara sartu behar dute, eta galderaugariren erantzuna bilatu: Zer senti-tzen dut egunerokotasunean? Nola

identifikatzen dut emozio bat edo bes-te? Emozio jakin bat sentitzen dudane-an, zer egin nahi dut? Noiz sentitzen dutaskotan emozio hori? Galdera asko di-ra, beti etxeko egoerei lotutakoak, se-me-alabekin, etxeko bikotearekin...”.Azken batean, beren buruari kalteegingo dioten emozioak nola kudeatuikasten laguntzen zaie batez ere, Ezei-zaren arabera. “Autoestimua eta auto-motibazioa zein garrantzitsuak direneguneroko bizitzan, zein estrategia ja-rraitzen duen bakoitzak, nola bilatu,nola motibatu, egunerokotasun horre-tan, arazoei aurre nola egin...”.

Goikoetxearentzat, lan handienahorrek eskatzen du. “Zure benetakoemozioa zein den konturatzeko den-bora asko behar da. Autokontzientzia-renak lan handia ematen du. Nik,behintzat, nire taldearekin hor suma-

tzen nuen lanik handiena. Dagoeneko4. moduluan ginen, familia eta bikotealantzen, baina atzera begira jarri beharizaten genuen, nork bere abiapuntura,bakoitzak berea ezagutzeko”.

Aierdiri, adibidez, hiztegiarekingertatzen zaio hori: “Bilerara etorri etabati edo besteri entzuten diozu gaizkidagoela esanez. Baina zer da gaizkiegotea? Haserre zaude, akaso? Triste?Oso zaila da hiztegi hori barneratzea”.

Ezeizak eta Aierdik oso gustuko du-te laugarren modulua: familia eta biko-tea. Goikoetxeak ez du horren atsegin.Ezeizak dio hori dela gurasoei eregehien gustatzen zaiena: “Oso politada. Haurra jaiotzen deneko atxikimen-dua nola sortu den lantzen dugu, zeinbide jarraitzen duen, zein garrantzitsuaden hori amarentzat eta aitarentzat...Argibideak ematen dizkigu harremanhori berreskuratzeko, nahiz eta orainseme-alabek beste adin bat eduki. As-ko lantzen da, era berean, arauen gaia.Askotan arazoak izaten dira etxeanarauak ezartzeko. Nola jarri? Txikiak di-renetik nola hasi errutina edo arau ho-riekin, nerabeekin nola jokatu... Nera-beena oso gai labainkorra da. Finean,guraso gisa ziur sentitzen laguntzendiegu.

Goikoetxearen hitzetan, emozioaoinarri hartuta, beste guztia eraikitzeada gakoa. “Azken batean, jokabidegehienak emozioetan oinarritzen dire-lako. Zergatik dugu gauzekiko ikuspe-gi bat edo bestea? Horren oinarrian ereemozioak daude. Horregatik ematendu lan handia autokontzientziarengaiak. Horrekin etorriko delako besteguztia”.

Zeintzuk dira prestakuntzaren gakoak?

www.laskorainikastolako.net helbidetik jaitsitako argazkiak

147. zenbakia. 2010eko apirila • hik hasi • 15

G A I A Internet eta eskolaGero eta aukera gehiagoG A I A Adimen emozionala

Beste hizkuntza bat

Elena San Martin, Patxi Amantegieta Amaia Oiarbide gurasoekin hitzegin dugu eta hauxe kontatu digute.

Laskorain Ikastolak Adimen Emo-zionaleko prestakuntza eskaini zuene-an, eta lanketa horretan murgildu gine-nean, geure beldurrak barne, noski,ilusioz beterik egin genuen. Lehenen-go prestakuntza hartan ikasi genuenataletako bat, eta guztiz beharrezkoaizan zena, gure seme-alaben heziketaprozesuan, beraiek ondo ulertu etaezagutu ahal izateko, geure barnera be-giratu eta geure pertsonaren ezagutzazabala eskuratzea beharrezkoa delaizan zen. Lanketa hartan, beste gurasobatzuekin geure etxeko esperientziakalderatzea, partekatzea eta elkar eza-gutzea oso lagungarri izan zen gure ar-teko lotura eta kohesioa lortu ahal iza-teko; bertan, gauza oso pertsonalakagertzen baitziren.

Prestakuntza harekin hainbat gau-zataz ohartu ginen, norberarentzat po-sitiboa dena besteengan proiektatudaitekeela, eta noski, geure etxeetanbatez ere. Guraso gisa, hainbat estrate-gia eta tresna ikasirik ziurrago ere sentigintezkeela.

Hurrengo modulua iritsi zenean,eta aurkezpena egin zigutenean, bene-tako erronka iritsi zitzaigun. Hainbatgurasok prestakuntza jaso nahi zutelaeta giza baliabide eskasian zeudela iku-sita, 2. modulua gauzatu ahal izateko,guraso formatzaile izateko prestakun-tza jasotzeko konpromisoa hartu behargenuen.

Abentura hartan ere murgildu gi-nen. Zortzi gurasok jaso genuen presta-kuntza. Bidea luzea izan zen. Bertan,

emozioak erregulatzeko tresnak jasogenituen, enpatia, asertibitatea, sozialtrebetasunak, entzute aktiboa, gataz-ken konponketa, hezitzeko estilo ez-berdinak, arauak, gure seme-alabeki-ko erlazioak, komunikazioa eta abar jo-rratu genituen…

Gure prestatzaileek gaian “adituakedo…” baginela kontsideratu zuten etahurrengo ikasturtean prestakuntza ho-ri eman ahal izateko trebatu gintuzten.

Jadanik 2. urtea dugu beste gurasobatzuei prestakuntza eskaintzen. Guktailerra deitzen diogu, eta, berez, ez ga-ra adituak, talde lanetan beraiekin bate-ra trebatzen ari baikara. Pentsa! Geuretaldeetan, 1. mailan geure ikaskideakizan zirenak ditugu.

Dena den, tailer horiek gai guztiakberrikusten laguntzen digute, egune-rokotasunean arazoei beste modu ba-tean aurre egiten, emozioei, zailtasuneiburuz beste lasaitasun batekin aritzen.

Ikastolako hainbat irakaslekin eta pro-fesionalekin erlazio estuagoa daukagu,ikastola gertuago sentitzen dugu; fine-an, geure pertsonarengan ere hasi garaaldaketa txikiak somatzen, benetan, la-na apasionantea da!

Hurrengo ikasturteetarako helbu-rua gure dinamikara jende berria era-kartzea da, prestakuntza eskaini, talde-an gustura sentiarazi… giro horretanmurgiltzen joateko.

Etxean eta ikastolan emozioakagertzeak eta modu beretsuan jokatze-ak asko lagun dezakeela ziur gaude, etadenboraz, erregulazioak, enpatiak,asertibitateak, talde lanak, besteekikoharremanak... giroan eragiten joan be-har dutela iruditzen zaigu. Horrek, txi-meleta efektua egin dezake. Guraso,irakasle, ikasle... guztiok gaude bertaneta horrela sentitzen dugu, momentuzindartsu sentitzen gara denok itsasontziberean eta izar berera begira.

Patxi Amantegi eta Elena San Martin gurasoak

Gurasoen parte-hartzea

“Etorkizunari so bizi ahal izatekoziurgabetasuna arnasten ikasi behardu gizakiaren garunak

Madrilgo Carlos III Unibertsitateko irakaslea

antonio rodriguezde las herasE L K A R R I Z K E TA

16 • hik hasi • 147. zenbakia. 2010eko apirila

18 • hik hasi • 147.zenbakia. 2010eko apirila

antonio rodriguezde las heras

Joan den martxoaren 9, 10 eta11n XVII. Jardunaldi Pedagogikoakegin ziren Gasteizko Europa Jaure-gian ‘Konpetentzietan oinarrituta-ko hezkuntza. Berritu eta hobetu’izenburupean. Ikastolen Elkarteakantolatuta, Madrilgo Carlos III Uni-bertsitateko Antonio Rodriguez DeLas Heras irakasleak eskaini zuenhitzaldia, besteak beste. Irakasleaberrikuntzaren aurrean izenekomintzaldia eskaini zuen, eta meta-fora bat baliatu zuen gizarte tekno-logikoaren ezaugarriek hezkun-tzan izan dezaketen eragina azal-tzeko.

Antonio Rodriguez De Las He-ras, unibertsitateko irakasle ezezik, Educared prestakuntza zen-troko eta Telos teknologia eta infor-mazioaren gaineko ikerketa aldiz-kariko zuzendari ere bada.

sol, do… Baina eskuak eta besoak gaiz-ki ipinita baditut, gaizki baldin banagoeserita eta pianoaren aurrean dudan ja-rrera ez bada egokia, pianoa jotzenikasteko egindako ahalegin guztia de-sitxuratzen joango da. Eta arazo horixedugu beste hainbat gauzarekin, baitaberrikuntzarekin ere. Beraz, hausnar-keta arazoa da praktika arazoa bainogehiago.

Berrikuntzaren gaiak zuzeneaneragiten dio irakasle lanari, ezta?

Bai, hala da. Berrikuntza deritzonfenomeno baten barruan gaude etaeragin egiten digu irakasle garen alde-tik. Metafora baten bidez saiatzen naizfenomeno global horrek nola eragitendigun azaltzen. Horretarako lehenen-go urratsa, berrikuntzaren barruan gau-denez, kanpora ateratzea izango da.Zergatik? Bada, aztertu nahi dugunaateratzea lortzen badugu, gure buruaikusiko baitugu eta, horrela, hausnar-ketarako gai izango baikara, ispilu ba-ten aurrean bageunde bezala. Sarritan,barruan gaudenean, ez baitugu gerta-tzen ari dena ikusten.

Baina zaila da hausnarketakkanpotik egitea.

Horregatik oinarritzen da metaforaoso etorkizun urruneko arkeologo ba-tzuen istorioan. Espazioan ere osourruti daude arkeologo horiek; estra-lurtarrak dira. Indusketa lanetan gurezibilizazioraino ailegatu dira, eta arkeo-logo guztiek bezalaxe, gehien gusta-tzen zaiena egingo dute. Zaborrontzie-tan begiratu. Zergatik interesatzen zaiz-kie, esaterako, haitzuloen atarian dau-den zaborrontziak? Bada, erauzitakohondakin horiek oso aberatsak direla-ko, haitzulo barrukoak baino gehiago.Zabortegietan botatzen ditugulako gu-re ekintza guztien soberakinak, eta osogeruza baliagarriak uzten dituztelako.

Zabor horien artean hondeatzenhasiko dira, beraz, etorkizuneko arkeo-logo estralurtar horiek. Eta aurkitukodituzten geruza horien guztien artean,bereziki esanguratsua den bat topatu-ko dute. Maila batetik gora, ikusi ahal

Irakaslea berrikuntzaren aurrean,horixe izan zen zure hitzaldirengoiburua.

Hala da, bai, eta uste dut antolakun-tzak oso izenburu egokia proposatu zi-dala. Zergatik? ‘Berrikuntza’ une hone-tan hitz talismana eta komodina bila-katu delako. Komodina, edozein dis-kurtsotarako balio duelako. Edonon ja-rrita ere ongi geratzen da, baita publizi-tatean ere. Eta talismana, uste dugula-ko berrikuntza edozer gauzari aplika-tuta, beti izango dugula etekina. Bainazein da hiperkomunikatuta dagoen gi-zarte honetan hain azkar bidaiatzen du-ten horrelako hitzen arazoa? Bada,txanponak bezalakoak direla. Eskutikeskura gastatzen joaten dira pixkana-ka, eta berriro landu behar izaten dira.Nik uste dut ‘berrikuntza’ hitza ere horipairatzen ari dela, nahiz eta denboragutxi daraman eskutik eskura, ahozaho, hitzaldiz hitzaldi… Beraz, komenizaigu ‘berrikuntza’ hitzari duen beneta-ko esanahia eta pisua itzultzea.

Nola, baina?Nik badut horretarako proposa-

men edo galdera bat. Irakaslea zer da-go, berrikuntzaren aurrean edo berri-kuntzaren baitan? Berrikuntzaren au-rrean egongo balitz, guztion erronkapraktika soil bat ikastea izango litzate-ke. Ekintza bat ikastea edo horretarakoprestatzea izango litzateke. Baina ga-koa ez da ikastea soilik. Berrikuntzarenbarruan gaudenez, ulertu ere egin be-har dugu. Arazo teorikoa da praktikoabaino gehiago. Eta horixe da nik propo-satzen eta defendatzen dudana. Eten-gabe iristen zaizkigun hobekuntzarakoeskakizunen aurrean, irakasleok sarri-tan pentsatzen dugu praktika zehatzbatzuetan topatuko dugula irtenbidea.Baina gakoa ez da hori. Ministerio bati i-zen hori ipini arren, arazoa da beharba-da berrikuntza zer den ez dugula beharbezala ulertzen. Nola eseri behar du-gun eta eskuak nola ipini behar ditugunpentsatu ere egin gabe pianoa jotzenikasten hastea bezala da. Akaso presa-ka nabil, eta partiturako lehendabizikonotak baino ez ditut jo nahi, mi, re fa, si,

147. zenbakia. 2010eko apirila • hik hasi • 19

izan zuten gizarte horretako pertsonekzaborretara botatzen zituzten gauzakez zirela gauza zaharrak. Ez ziren apur-tutako objektuak edo hondatuta zeu-denak. Zaborrontzia egoera bikaineanzeuden gauzez beteta zegoen, baina gi-zarte horretan bota egiten zituzten.

Aldiz, geruzaren maila horretatikbehera aurkitu zituzten gauzak apurtu-ta zeudela ohartu ziren. Zaborrontzi ba-tean, oro har, normalena den bezala.Maila horretatik gora zegoen albistea:zabortegia gauza berriz beteta zegoen.

Zergatik gertatzen zen hori?Arkeologoek, beti bezain zorrotz,

gure zibilizazioa ezagutzen ez zutenarren, botatzen genituen gauza horiekguztiak berriak izan arren, gaixorikzeudela pentsatu zuten. Zibilizazio ho-rretan, beraz, gaixotasun bat zegoen,handik beherako gizarteetan ez zegoe-na. Objektuek –baita materialak ez di-renek ere, baina horiek ez dute aztarna-rik uzten– gaixotasun bat zuten, eta ar-keologoek zaharkitze deitu zioten eri-tasun horri. Zer da, baina? Objektuakgaixotu egiten dira, baina ez apurtu egi-ten direlako edo erabilerarekin honda-tu direlako; ekosistema artifizialeanbeste objektu bat agertzen delako bai-zik. Orduan, bizidunen artean gerta-tzen den bezala, objektu berriak aurre-koa kaltetzen du, eta egoera ezin hobe-an egon arren, gabeziak izango ditu.Horrela, bada, aztertzen ari ziren gizar-te horretako ekosisteman gaixotasunazkar bat nagusitzen ari zen, etengabegauza berriak jasotzen zituztelako.

Arkeologoek geruza maila horreta-tik gorako gizarteari berrikuntzaren gi-zarte deitu zioten. Etengabe gauza be-rriak sartzen zituzten, eta ez bakarrikgerora fosil bilakatzen ziren gauza ma-terialak, baita ideiak ere. Aldiz, geruza-ren maila horretatik beherakoei zahar-berritze gizarte deitu zieten. Hau da,erabileraren ondorioz objektu batapurtzen zenean konpondu egitenzen, zaharberritu. Apurtutakoaren ber-din-berdina zen beste bat egiten zen.

Arkeologoei oso interesgarria irudi-tu zitzaien, eta berrikuntzaren gizartea-

ren geruza aztertzen hasi ziren. Mailahorretan ez zegoen gauza materialeiburuzko informazioa soilik. Gizartehura nola antolatzen zen ere jakin ahalizan zuten: erakundeen egitura, zer ba-lio zituzten, nolako pentsamendua zu-ten… Gizarteari behatzen ari zirela ho-nakoa ondorioztatu zuten: etengabegauza berriak barneratzen aritzeko,ezinbestekoa da gizarte horretako per-tsonak beste modu batean kokatutaegotea munduan. Ez, behintzat, zahar-berritze gizarteko pertsonak bezala. Ezzen posible!

Nolako gizarteak ziren?Zaharberritze gizartea oso ongi des-

kribatu zuten. Oso garai luzea izan zen,kontuan hartzekoa. Gizakiak dimen-tsio espazialari garrantzia emanez eza-rri ziren munduan. Hau da, espazio batokupatu eta, ondoren, lurralde bilaka-tzen zuten. Aurkitutako aztarnen ara-bera, milurtekoz milurteko espazioaokupatzen aritu zen gizakia. Horrega-tik zen hain garrantzitsua demografia,horregatik zen hain garrantzitsua inda-rra –ez bakarrik lanerako–, horregatikzen garrantzitsua lurra –ez soilik oku-patua izateko, baita gainerakoak zure-tzat lan egitera behartzeko ere–…Beraz, aberastasuna ez zen espazioaizatea soilik. Lurrak izatea alferrikakoazen demografikoki indarrik ez baze-nuen edo gainerakoak mendean har-tzeko gai ez bazinen. Horrela, espazioa

edukitzeaz gain, leku hori lurralde bila-katu ahal izateko indarra ere beharrez-koa zen.

Geruza horretan bazegoen bestemaila bat, nahiko txikia, baina osoesanguratsua. Maila horretako gizakiabeste modu batean ezarri zen mun-duan: energiari espazioari baino ga-rrantzi handiagoa emanez. Baina kasuhorretan ere alferrikakoa zen energiaiturriak izatea, energia hura produktubilakatzeko modurik ez bazegoen.Garai horretan ez zuten gerlariaren edolaborariaren indarra behar, industriare-na baizik. Industria horietan eraldatuegin behar zuten energia, eta produktubilakatu. Boteretsuak ziren, ez energiaiturriak zituztelako, energia hori pro-duktu bilakatuko zuten lantegiak sor-tzen zituztelako baizik. Arkeologoekez zioten industria iraultza deitu, besteizen bat jarri zioten. Baina argi zeukatenbeste gizarte mota bat zela

Eta berrikuntzaren gizartea,nolakoa zen?

Berrikuntzaren gizartea aztertzenhasi zirenean, ohartu ziren munduanezartzeko modu berri bat nagusitu zela.Ez zuten espazioa lurralde bilakatu be-har, ez eta energia produktu bilakatubehar ere. Gizarte horretan informa-zioa ezagutza bilakatzea zen gakoa.Baina, noski, informazioa zerk bilaka-tzen du ezagutza? Lantegiek? Ez, lante-giek ez dute informazio hutsa ezagutza

20 •hik hasi • 147. zenbakia. 2010eko apirila

antonio rodriguezde las heras

E

“Onuragarriadela pentsatuz, barnera

dezaketena bainoinformazio gehiago

ematen diegu ikasleei,eta haurren garunagizendu egiten da.

Ondorioz, arintasunagaltzen du, eta gizena

dagoen haurrak heziketafisikoan zailtasunak

izango dituen bezala,garunean informaziogehiegi duen haurrakere ez du abstrakzio

gaitasuna izango.

bila-katzen. Zerkorduan? Gerlariaren eta laborariarenindarrak? Ez, hori ere ez zen. Tresna ba-kar batek bilakatu dezake informazioaezagutza: garunak. Garunak informa-zioa jasotzen du, abstrakzioa egin etaezagutza bilakatzen du. Beraz, arkeo-logoek berehala ondorioztatu zuten gi-zarte horretan oso garrantzitsua izangozela garun horien prestakuntza. Hauda, hezkuntzak pisu itzela izan beharzuen, garun horiek eginkizun berri ho-rretarako prestatu behar zirelako. Hauda, informazioa jaso eta ezagutza bila-katzeko. Arkeologo estralurtarrek argizeukaten hezkuntza zela gakoa. Bainaaurreko geruzetan erabiltzen zen hez-kuntzaren oso bestelakoa, gainerako-an ez baitzuen funtzionatuko.

Nola bilakatzen da informazioaezagutza?

“Zuhaitzek ez digute basoa ikustenuzten”, dioen esaera baliagarri zaigu.Zuhaitzak informazioa izango dira: da-tuak, gauza bereziak, errepika ezi-nak… Horixe da informazioa. Eta garu-nak, sehaskan dagoenetik, modu mira-garrian egiten du lan datu horiekin.Haur batek, biberoiarekin edo gau-ma-haiko lanparako bonbillarekin erre-tzen denean, datu bereizgarriak jaso-tzen ditu: erredura bat ezpainean etaerredura bat hatzean ez dira gauza bera.Denborak aurrera egin ahala, haurra-ren garuna gai izango da, modu mires-garrian, bi datu bereizgarri horiek lotze-ko eta bi kasuetan erre egin dela esate-ko. Biberoia eta bonbilla bero zeudelajakiteko. Horrek abstrakzio maila han-dia eskatzen du. Haurra Einstein txikibat da, liluragarria. Eta bere garunakizugarri ondo funtzionatzen du, esko-latu egiten duten arte.

Zuhaitzek ez digute basoa ikustenuzten, eta basoa ikusi ahal izateko ezin-bestekoa da zuhaitzak moztea. Datubereizgarriak ditut, XVIII. mendekomundu naturalista daukat, Mendelenilarrak ditut, eta horietatik guztietatiklege batzuk ateratzen ditut. Beraz, da-goeneko ez ditut tximeleta guztiak il-tzatuta ikusi behar, nahikoa izango dutlege bat. Horixe da abstrakzioa; zuhai-tzak moztu eta basoa ikustea.

Baina arkeologoek arazo bat ikus-ten zuten: ezagutza edukitzeko infor-mazioa behar da. Eta informazioa, mai-la jakin bat gainditzen duenean, oztopobilakatzen da. Hori gertatuz gero, garu-na ez da gai izango informazioa eralda-tzeko, eta ezagutzarainoko jauzia tra-batuko du. Horregatik nioen haurraEinstein txiki bat dela eskolara erama-ten duten arte. Zergatik? Oraindik ezdugulako ongi ulertu informazioakhezkuntzan duen zeregina.

Nola baliatu behar du hezkuntzakinformazio hori?

Onuragarria dela pentsatuz, barne-ra dezaketena baino informazio gehia-go ematen diegu ikasleei, eta haurrengaruna gizendu egiten da. Ondorioz,arintasuna galtzen du, eta gizena dago-en haurrak heziketa fisikoan zailtasu-nak izango dituen bezala, garunean in-formazio gehiegi duen haurrak ere ezdu abstrakzio gaitasuna izango. Neu-rria hartzea izango da erronka, garunaargalegia edo gizenegia egon ez dadin.Zaila da, baina ahalegina beharrezkoazela argi ikusi zuten arkeologo estralur-tarrek.

Gizarte hark aurreko maila gainditubazuen, kanpoko memoria bat izatekomodua aurkitu zuelako izan zela ondo-rioztatu zuten arkeologoek. Informa-zio guztia garunean eduki beharrean,garunetik kanpo edukitzeko moduatopatu zuten. Eta, gainera, garunak be-zala funtzionatzen zuen. Beraz, arkeo-logoak ohartu ziren aurreko zaharbe-rritze gizarte haietan erabiltzen zenkanpoko memoriak ez zuela baliorikberrikuntzaren gizartean. Hau da, urte-etan hain baliagarria izan zen asmaki-

147. zenbakia. 2010eko apirila • hik hasi • 21

zunak, liburuak, ez zuen ezagutzarengizarterako balio. Informazio asko be-har izaten baitzuten, berehala egon be-har baitzuen eskuragarri, eta etengabehazten joan behar baitzuen. Liburueneta apalen sistemak, beraz, ez zuenkanpoko memoria berri horrek eskainibehar zuen arintasuna bermatzen.

Ordenagailuez ari ziren?Garunaz kanpoko memoria hark

edozein lekutan eta edozein unetan es-kuragarri egon behar zuela ondoriozta-tu zuten. Deslokalizatua izan beharzuela, hau da, informazio guztiak ezzuela zertan leku bakar batean egon.Alderantziz, banatuta egon zitekeela,gure garunean gertatzen den bezalaxe.Eta, azkenik, ohartu ziren informazio-ak sare egitura izan behar zuela. Gero-ra, aurkitu zituzten hondakin materia-lei esker jakin ahal izan zuten gizartehorretan kanpoko memoria bat zutela.Beraiek ez zioten Internet deitu, bainaasmatu zuten.

Beste hainbat ondorio ere atera zi-tuzten. Besteak beste, ezagutzaren gi-zartean bazeuden, aurreko gizarteetanenergia behar zuten bezalaxe han bere-hala eskuratu zitekeen informazio ko-puru izugarria behar zutela ezagutzabilakatu ahal izateko. Ezagutzak eragi-na dauka gizartean, eraldatu egiten du,eta aztertzen ari ziren geruza horretanargi ikusten zen aldaketa hori. Ezagu-tza, beraz, argindarra bezalakoa da,mugitu egin behar du. Gainerakoan ezdu efekturik sortuko. Edo, beste modubatera esanda, ezagutzak gizartean era-gina izan dezan barreiatu egin beharda, isuri. Gizartea busti behar du, or-duan baino ez baitu eraldatuko. Sekre-tupean gordeta baldin baduzu, ez dueraginik izango.

Eta nola barreiatu zen ezagutzagizarte horretan?

Horixe bera galdetu zuten arkeolo-goek ere. Zein bide erabili ote zuten ga-run lantegi haiek sortzen zuten ezagu-tzak gizartea eralda zezan? Berehalaosatu zuten eskema moduko bat. Argiikusi zuten gizarte horretan ezagutza

hiru bidetatik barreiatzen zela. Hain zu-zen ere, teknologiaren, kulturaren etahezkuntzaren bidez. Zergatik zioten ar-keologoek hori? Bada, ezagutzaren za-ti handi bat kondentsatzen deneantransmititzen delako, energia bezala.Eta horixe da teknologia; kondentsatu-tako ezagutza. Teknologiaren bidez,ezagutza kaxa bat bezala erakusten zai-gu, baina fisika kuantikoa bera ere gai-lu elektronikoetan dago kondentsatu-ta. Ezagutza, baina, ez da gizartera aile-gatzen pertsonen % 99ak ulertzen ez di-tuen teoria kuantikoen bidez, eureneguneroko bizitzan eragin zuzena du-ten tresna batzuen bidez baizik. Horre-la, besteak beste, ezagutzak autonomiasortzen du gizakiarengan. Eta, beraz,teknologiak ere autonomia eskaintzendio erabiltzen duenari. Horrenbestez,etorkizuneko gure arkeologoek ondo-rioztatu zuten teknologia oso garrantzi-tsua zela aztertzen ari ziren gizarte har-tan. Hala, arkeologo eskola batzuekberrikuntzaren gizartea deitu beharre-an, teknologiaren gizartea deitu zioten.Bide garrantzitsua zelako gizarteari eza-gutzaguztia transmititu ahal izateko.

Baina ez zen bide bakarra.Ez, bazen beste bide bat: kulturare-

na. Esaterako, T.S. Eliot poetaren bertsobatek esaten du “All is always now”–Orain da beti dena–, eta hori formulabat da, formula poetiko bat. Izaki bizi-dun guztiok sentitzen dugu orainaldiadela deboran dugun lekua, eta ezin du-gula ez lehenaldira ez eta etorkizunerabidaiatu. Modu batean edo besteanguztiok sentitzen dugu hori, eta bakoi-tzak bere bizipenak izango ditu egoerahorretan. Poetak, guk bezalaxe senti-tzen duena idatzi egiten du, formula batsortzen du: All is always now. Eta for-mula hori kultura bilakatzen da. Tekno-logia erabili beharrean, erosi duzun li-buru bateko bertsoen bidez transmiti-tutako ezagutza izango da. Beste adibi-de bat: guztiok ikus dezakegu ilunabarbat, berezia bakoitzarentzat. Bainamargolari batek ilunabar bat ikusi du-gun guztien zirrara laburbiltzen du for-mula bakar batean; formula piktoriko

batean. Horixe da ezagutza; berezita-sunen abstrakzioa egitea, formula ba-kar batean bildu ahal izateko. Ondo-ren, teknologiarekin bezala, gainera-koei transmititzeko. Gauza bera gerta-tuko litzateke sinfonia batekin eta bes-telako adierazpen kulturalekin ere. Be-raz, kultura ere oso bide zabala da eza-gutza gizartean barreiatzeko eta beraualdatzeko.

Eta hezkuntzak ez al du zereginikhorretan?

Bai, noski. Eta horixe zen gizartehartan baliatzen zuten hirugarren bi-dea. Hezkuntzak, baina, ez du ezagu-tza teknologiaren edo kulturaren bidezbarreiatzen, programa eta diziplina ba-ten bidez baizik. Hau da, botereek eza-gutza jasotzeko modu jakin bat progra-matzen eta kontrolatzen dute, ondorenbarreiatzeko. Baina ezagutza hori ez-berdina da; beste modu batean ailega-tzen da gizartera. Izan ere, poesia atse-gin badut liburu bat erosten dut, zine-ma atsegin badut joan egiten naiz… Al-diz, hezkuntza unean uneko botereekgidatzen dute, eta haiek esaten dute zerden ezagutu beharrekoa. Eta, gainera,kontrolatu egiten dute. Hirurek sortzendute autonomia jasotzen dutenengan,baina oso modu ezberdinetan.

Hiru bide horiek, ordea, guztizlotuta daude.

Bai, zalantzarik gabe. Ikus dezagunnola eragiten dioten elkarri. Zer harre-man dauka teknologiak hezkuntzare-

22 •hik hasi • 147. zenbakia. 2010eko apirila

antonio rodriguezde las heras

E

“Guztiok ikusdezakegu ilunabar bat,

bereziabakoitzarentzat.

Baina margolari batekilunabar bat ikusi

dugun guztien zirraralaburbiltzen du formula

bakar batean; formulapiktoriko batean.

Horixe da ezagutza;berezitasunen

abstrakzioa egitea,formula bakar batean

bildu ahal izateko.

kin? Etorkizuneko arkeologoen arabe-ra, gizarte horrek izan zuen aurrerapenteknologiko nagusietako bat kanpokomemoria bat osatuko zuten gailuaksortzea izan zen. Horrelakorik gabeezinezkoa izango litzateke berrikun-tzaren eta ezagutzaren gizarte bat. Gai-lu baten beharra zegoen horretarako,eta arkeologoek aztarnak aurkitu zituz-ten: kable batzuk, txip modukoak...

Teknologia batek behar bezala fun-tzionatzen duenean protesi bilakatzenda, eta arkeologoek ondorioztatu zu-ten gailu horiek buru protesiak zirela.Gero eta txikiagoak bilakatzen joan zi-ren protesiak, ia ikusezinak. Baina pro-tesi horiek ez ziren besteak bezalako-ak. Garunaren funtzioei eragiten zie-ten: informazioa eskuratu, komunika-tu, amets egin, imajinatu… Horiek guz-tiak protesiari esker zabaltzen ziren. Ar-keologoen arabera, garunaren lana an-plifikatzen zuen protesiak.

Zein ondorio izan zituen protesihark hezkuntzan?

Gizarte hartan kontuan eduki be-har zuten haurrak garun protesiarekinailegatzen zirela eskolara. Gainera, ar-keologoek frogatu zuten protesi horiekgero eta txikiagoak zirela, gero eta in-dartsuagoak, eta baita gero eta pertso-nalagoak ere. Beraz, garun anplifikaziohorrekin joaten ziren haurrak eskolara,ez zuten han ipintzen. Argi zegoena ze-ra zen: eskolak haur horien beharretaramoldatu behar zuela. Arkeologoek ezzuten nahi adina informazio, eta gaihorrek eztabaida handia sortu zuen.

Kulturaren eta hezkuntzarenarteko harremana, nolakoa zen?

Harreman horrek ere eztabaidahandia sortu zuen. Arkeologoek pen-tsatu zuten gizarte hartan itsututa egonbehar zutela ezagutza lantegi ezin ho-beak izango ziren garunak sortzekoahaleginean. Lehen aipatutako kanpo-ko memoria horietan gordetzen zuteninformazioa, ezagutza lantzeko lekugehiago eskuratzeko. Beraz, informa-zioa kanpoan gordeta, garunak aukeradauka itota egon den gaitasunari atera-

tzen uzteko. Hau da, abstrakziorakogaitasunari lekua egiteko.

Dena den, arriskutsua ere bazen.Akaso, gizarte hartan interes gehiegiizan zezaketen itxuraz oso eraginko-rrak ziren garunak sortzeko. Eta pen-tsatuko zuten eraginkortasuna espe-zializaziotik zetorrela. Horrela, alor ba-tean edo bestean funtzionatu ahal iza-teko prestatzen zituzten garunak. Alorbaterako soilik. Eta gizarte horrek bidehori hartuko balu, aurrera egitea osozaila egingo zitzaiola pentsatu zutenetorkizuneko arkeologoek. Izan ere,berrikuntzaren gizartea izanik, etenga-beko aldaketak jasaten zituen gizarteazen, eta garunak soilik alor zehatz bate-rako prestatuz gero, desdoitu egingoziren. Baina bazen gai horren inguruanzalantzak izan zituen arkeologo eskolabat. Ez zuten argi ikusten berrikuntza-ren gizarte hartako biztanleek beste bi-de bat hartzeko erabakia hartu zutenik.

Zergatik? Irtenbide bakarra zutelako: garuna-

ri sakontasuna ez ezik, zabaltasuna ereematea. Eta zerk ematen dio zabaltasu-na garunari? Bada, kulturak. Beraz,hezkuntza eta kultura uztartzeak garunhoriek malguagoak eta plastikoagoakbilakatzeko aukera eskaintzen zuen.Gaitasun handiagoa izango zuten eten-gabeko aldaketen aurrean egokitzeko.Baina arkeologo batzuek gizarte guz-tietan dauden botereei egin zieten erre-ferentzia. Arkeologo horien ustez, bo-tereari ez zaio interesatzen, inondikere, hain izaki malguak eta autonomo-ak egotea. Ziurrenik gizarte horretantentsioa nagusituko zen. Eta botereakherritarrei sinestarazi nahi izango zieneraginkortasuna espezializazioaren bi-dez lortzen dela.

Horrela, agian, kultura eta hezkun-tza bereizi egingo zituzten gizarte har-tan. Eta hezkuntzaren bidez eraginkor-tasun profesionala eskainiko zuten ba-karrik. Kultura, aldiz, bila zezatela nahizuten bezala pribilegiodun gutxi ba-tzuek. Ondorioz, gizartearen makina-rako balio zuten pieza zehatzak izangozituzten. Baina etengabe aritu beharko

147. zenbakia. 2010eko apirila • hik hasi • 23

zuten pieza horiek ordezkatzen, gizar-tearen makina etengabe aldatzen zela-ko eta piezak berehala desdoitzen zire-lako.

Zein bide hartu ote zuen gizartehark? Galdetzen zuten behin eta berrizarkeologoek. Batzuen ustez erreakzio-natu egin behar izan zuten, eta herritarjantziak sortu behar izan zituen, ez ongiheziak soilik.

Beste zer aurkitu zutenarkeologoek geruza hartan?

Hondakinak aztertuz pentsamen-duaren eta gizarte antolaketaren ingu-ruko datuak ere topatu zituzten. Esate-rako, arkeologo estralurtar guztiekadostu zuten gizarte hura paidokraziabat zela. Horrela behar zuen izan, logi-koki. Zergatik? Bada, gizartearen balionagusia gazteak zirelako, ez zaharrak.Paidokrazia bat zenez, gazteek, pixka-naka, helduen bizi-espazioa hartu zu-ten, eta adinekoak gizarte funtziorik ga-beko objektu soil bilakatu ziren.

Zergatik, baina, paidokrazia? Arke-ologo guztiak bat etorri ziren erantzu-nean. Hain zuzen ere, zaharberritze gi-zartetik berrikuntzaren gizarterako jau-zian 180 graduko bira esanguratsuaeman zelako. Zaharberritze gizartean,gizakiek etengabe begiratzen zuten ira-ganera, eta hara begira lortzen zutenberen identitatea topatzea. Ordura artetopatu zituzten kultura guztiak iragane-an oinarritzen ziren. Gainera, gizartehoriek guztiek uste zuten ezagutza,hots, jakin beharrekoa, iraganeko on-darea zela. Iraganean zegoela orainal-dirako behar zuten guztia. Beraz, iraga-na jaso baino ez zen egin behar. Horre-gatik zuten izugarrizko aitorpena adi-nekoek. Iraganeko ezagutza iturri haie-tatik hurbilen zeudenak zirelako.

Zer nolako aldaketak ekarri zituenhorrek?

Arkeologoen ustez, bost mende in-guru igaro ziren berrikuntzaren edoezagutzaren gizartea deitzen zioten ho-ri azaleratzeko. Gizakia, pixkanaka,iraganari begiratzeari utzi eta etorkizu-nari begiratzen hasi zen. Oso poliki.

Etorkizunaren aurrean, gauza guztiakegiteko zeuden. Ez ziren gauzak iraga-netik jaso eta interpretatu behar. Gau-zak egitea zegokien, asmatzea. Horrelasortu zen pentsamolde egokia geruzahartan hain garrantzitsua zen etenga-beko berrikuntzarako, sorkuntzarako.

Iraganeko ondareari begiratzeariutzi, etorkizunera begira jarri, eta denaegiteko baldin bazegoen, errotik alda-tuko zen guztia, arkeologo estralurta-rren ustez. Jauzi hura Lur planetak ja-sandako beste aldaketa garrantzitsubatekin alderatu zuten: bizitza inguru-ne anaerobikoetatik, hots, uretatik ir-ten, eta oxigenoarekin moldatzen hasizeneko unearekin, hain zuzen. Aldake-ta hark, beraz, hain pozoitsua zen oxi-genoarekin gertatu zenak adina ga-rrantzi izan zuen arkeologoentzat.

Ordura arte, gizakien garunak ziur-tasunean bizi ziren, eta zalantzara ohitubehar izan zuten. Ziurgabetasuna, or-dea, oxigenoa baino pozoitsuagoa da,eta ziurgabetasuna arnastea hilgarriaizan daiteke. Aurreko geruzetako giza-kiek, eta hala ondorioztatu zuten arke-ologoek, ziurtasunez betetako eraiki-nak jaso zituzten: erlijioak, ideolo-giak... ziurtasun erraldoiak ziren. Gi-zarte berrian, aldiz, etorkizunari so biziahal izateko ziurgabetasuna arnastenikasi behar zuten garun haiek guztiek.

Ez zeuden eguneroko zalantzei etaetorkizuneko ezbaiei aurre egitera ohi-tuta. Eta, beraz, ondorioak apartekoakizan ziren. Arkeologoek asko hitz eginzuten gai horri buruz. Nola egin ote zu-ten garun horiek umetatik prestatu ahalizateko? Izan ere, aurretik eskolak ziur-tasuna besterik ez zien eskaintzen, etaaurrerantzean zalantzak jasoko zituz-ten. Nolako sistema eraiki zuten or-duan? Zalantza handiak zituzten arkeo-logoek.

Gazteen gizarteak nolafuntzionatu zuen?

Galdera horixe zebilkiten arkeolo-goek ere buruan. Noski, gizakiak iraga-nari begiratzeari uzten badio eta etorki-zunari so jartzen bada, gaztea beharkodu izan. Atzera begira aritzen dena adi-

nekoa izaten da, bere bizitza osoa me-moria delako. Gazteak, baina, bizitzaegiteko du oraindik, eta etorkizunaribegiratzen dio. Beraz, ez zen harritze-koa gizarte hartan gazteen balioak ego-tea indarrean. Baina gai horrek ere sor-tu zuen eztabaida. Izan ere, gizarte har-tako erakunde asko eta asko adinarenagintean oinarrituta zeuden; familia etaeskola, esaterako. Adinekoa izate hu-tsak agintea ematen zuen erakunde ho-rietan. Zer gertatuko zen gaztetasunabalio nagusia bilakatzen zenean? Nolafuntzionatuko zuten eskola eta familiahoriek?

Zalantza asko sortu zitzaizkienarkeologoei?

Bai, galdera asko zituzten. Esatera-ko, gizarte gaztea izanik, pazientzia gu-txikoa izango zen. Eta beraz, emango alzioten garrantzia ahaleginari? Gazteekberehala izan nahi dituzte emaitzak;‘bihar’ esatea ‘mendeak’ esatea da gaz-tearentzat. Ulertuko al zuten esfortzuazer den, kontuan hartuta gizarte batekezin duela ahaleginik gabe aurreraegin? Gazteak ongi pasatu behar du, ai-sialdia behar du. Nolakoa izango zen,bada, gizarte hura, guztiak dibertigarriaizan behar baldin bazuen? Nola iraka-tsiko zuten irakasleek? Nola emango zi-tuzten eskolak? Nola hartuko zituztengazte horiek euren gain beti dibertiga-rriak izaten ez diren lanak? Behin etaberriz eztabaidatzen zuten arkeologo-ek gai horiei buruz.

Baina bazen beste eztabaidagai ga-rrantzitsu bat. Ondorioei zegokiena.

24 • hik hasi • 147. zenbakia. 2010eko apirila

antonio rodriguez de las heras

E

“Zerk ematendio zabaltasuna

garunari? Bada, kulturak.

Beraz, hezkuntza etakultura uztartzeak

garun horiekmalguagoak eta

plastikoagoakbilakatzeko aukera

eskaintzen zuen.Gaitasun handiagoa

izango zutenetengabeko aldaketen

aurrean egokitzeko.

Gizarte hark berehala zahartzeko arris-kua zuen. Baina arkeologoek aztertuta-ko hondakin guztien arabera, aurrekogeruzetako herritarrekin alderatuta lu-zeago bizi ziren. Bada, zahartzaroa bes-te modu batean ulertzen zuten. Desdoi-tuta egotea zen zahartzea, inguruare-kin bat ez etortzea. Zaharra eboluzioa-ren ondorioz bere inguruan gero etaarrotzago sentitzen den pertsona da.Iruditzen zaio guztia hankaz gora dago-ela, azkarregi doala. Baina bera damantsoago doana. Horrela, etengabealdatzen ari den berrikuntzaren eta eza-gutzaren gizartean oso gauza bereziagertatzen da: gorputza desdoitu aurre-tik, ingurua da gurekin bat ez datorre-na. Bat-batean zahartzaro goiztiarraagertzen da eta ulertzen ez duzun ingu-runean bizi zara.

Zein ondorio izan zituen horrek?Arkeologoen iritziz, erronka izuga-

rria izan zen hori berrikuntzaren gizar-tearentzat. Gero eta zahar goiztiargehiago egongo dira, eta gizartearengarapenerako oztopo bilakatuko dira.Horiek guztiak kontuan hartuta, arkeo-logoek ondorioztatu zuten gizarte ho-rren gakoa ez zela asmatzaileak eduki-tzea izan. Asko egongo ziren, noski, au-rreko gizarteetan baina gehiago. Berri-

kuntzaren gizartean, ordea, garrantzi-tsuena ez zen asmakizun berriak sor-tzea, aldaketak jasotzen jakitea baizik.Hezkuntzak ez zituen asmatzaileakprestatu behar, aldaketak hartzeko gaiizango ziren pertsonak baino. Nola egi-ten zaio harrera aldaketari? Botila hutsbat etengabe pasatzen da egunero gurebegien aurrean, baina gauza berriakiristen direnean ikusi ere ez ditugu egi-ten. Hautematea, oso da garrantzitsua.Nola egin, ordea, horiek ikusteko? Iru-dikatuz. Berrikuntzaren gizartean osogarrantzitsua zen irudimena. Imajina-ziorik gabe ez dituzu aldaketak ikusiere egiten. Ondoren, guztiak ikusi etagordetzea lortzen denean, beste urratsbat eman behar da: gauzak alboratuegin behar dira. Ez baita posible aldake-tak geureganatzea, aurretik beste hain-bat gauza alboratzen ez baditugu. Ho-rrenbestez, ezinbestekoa zen hezkun-tza kritikoa, aldaketei behar bezala ha-rrera egin ahal izateko.

Itxaropenik ba al da?Erantzun bat behar dugu: berrikun-

tzaren gizarteak gainditu al zituen kon-traesan haiek guztiak? Erantzuna hu-rrengo geruzan dago, baina arkeologo-ek ez dute oraindik aztertu. Beraz, ezin-go dizut, oraingoz, erantzunik eman.

e k a r p e n a k

Oiartzungo Udal Ikastola Par-tzuergoan,elikadurari trataera peda-gogiko osoa ematen diogu. Otordu ga-raian, haurrak elikatzeaz gain, kon-tuan hartzen dugu haien heziketa ere.

Haurrarentzat, otordu garaia uneatsegina izatea da gure lehen helbu-rua. Horrela,hezitzaileon eta lagunenlaguntzarekin, hainbat lorpen izatenditu,arlo guztietan. Lorpen horiek hi-ru esperientzia eremuetan nabar-mentzen dira:NORTASUN ETA AUTO-NOMIAN, INGURUNE FISIKO-SOZIA-LEAN eta KOMUNIKAZIOAN.

Gure lan programazioetan adieraz-ten ditugun edukiak otordu garaian erenola lantzen ditugun azalduko dugu.

Alderdi emozionala- Ziurtasuna eta afektu giroa sortzen

ditugu, otorduaz goza dezaten, eta al-daketak onar ditzaten.

- Hasieratik, gure gorputzarekikokontaktua eta gure begirada dira hau-rrarentzako lehen babesa.

- Arreta handiz, bakoitzaren errit-moa errespetatuz eta giro lasaian es-kaintzen diegu janaria, esperientziatxarrak saihesteko.

Poliki-poliki, autonomia lortzekojokabideak indartzen ditugu:

- Tutua hartzerakoan, haurraren es-kuak libre utziz, haurrak ahoan sartu

edo ahotik atera dezan.- Besoetatik hamakara pasatzera-

koan, distantzia handixeagoa hartuz.- Hamakatik mahaira pasatzerako-

an, hasieran talde txikiak osatuz.

Mahaian eserita jaten hasten direnheinean, beraien parte-hartzea eska-tzen dugu.

- Hasieran, koilara txiki bat eskain-tzen zaie plater banarekin, eta gainera-koa guk ematen diegu.

- Koilararen erabilera indartzen du-gu, baina, hasieran, eskuekin jaten ereuzten zaie, tresnak erabiltzeko beha-rrezko trebetasuna lortu bitartean.

Haurraren beharrei erantzun ego-kia ematen saiatzen gara, era berean:haurraren emozioei eta sentimendueierreparatzen diegu; goseak sorraraztendion ezinegona aintzat hartzen dugu,edo asetzeak dakarkion ongizatea; ja-teko gogorik ez duenean, errespetatuegiten dugu; janari aldaketen aurrean

ematen duten erantzuna errespetatuegiten dugu, animatu egiten ditugu…

Gorputzaren lanketaOtordu garaian gorputza ere lan-

tzen dugu:- Gorputza, besoak laztanduz.- Postura autonomoak bultzatzen

ditugu, eta haurraren oreka eta tonuaere lantzen ditugu (besoetatik hamaka-ra eta handik mahaira pasatzerakoan).

- Eskuen, begien eta ahoaren koor-dinazioa eta kontrola lantzen ditugu,koilararen eta edalontziaren erabilera-rekin.

Hasieran, laguntza eskaintzen die-gu, eta gero, bakarrik saia daitezen uz-ten diegu. Ondoren, janari zatiak es-kaintzen dizkiegu, modu osoagoan ja-ten ikas dezaten.

Osasuna eta ongizateaJanari bakoitzaren aldatze proze-

sua haur bakoitzaren erritmoa errespe-

147. zenbakia. 2010eko apirila • hik hasi • 25

Elikadura

Haur eskolako Mari Jose Arozena eta Ainhoa Garaño.

26 • hik hasi • 147. zenbakia. 2010eko apirila

tatuz egiten da, gustura eta gozatuz jandezan. Beti, askotariko elikagai osa-suntsuak eskaintzen zaizkio, eta otor-du garai erregulatuak egiten dira:

- Tutua.- Barazki purea (hutsik/haragiare-

kin/arrainarekin).- Postretarako jogurta; eta gero, fru-

ta, arrautzesnea, esnea…- Bigarren platera osorik eskaintzen

diegu.- Lehenengo platera ere osorik es-

kaintzen diegu. Hiru platereko otorduaegiten da.

Garbitasuna zaindu egiten dugu,eta ohitura desegokiak saihestu egitenditugu.

- Aurretik eta ondoren, eskuak etaaurpegia garbitu.

- Adurzapia jantzi.- Mahaian gustura egon daitezen, ez

dugu jostailuen beharrik ikusten.- Jaki berriak atera aurretik, mahaia

garbitu.

Ingurune fisiko-soziala- Otordu garaian, taldean haurren

arteko harremanak indartzen eta sen-dotzen saiatzen gara pixkana.

- Egunero ekintzak errepikatu egi-ten dira, ohitura txikiak eta arau sozia-lak barneratzeko.

- Egunero, askotariko jakiekin, ja-nariari buruzko ezagutza sustatu egitendugu; zapore berriak, kolorea, tenpe-ratura, izenak…

Horrez gain, jolasaren eta esperi-mentazioaren bidez, elikagai batzuksakonago aztertzen ditugu ikasturteanzehar…

Komunikazioa eta irudikapena- Haurren eskaerei erantzunez (be-

giradekin, keinuekin, hitzekin…), ko-munikazioa sustatu egiten dugu, egu-nero-egunero.

- Horretarako, beraien komunika-ziorako lehen urratsak kontuan har-tzen eta errespetatzen ditugu: ekimena,interesa, negarrak…

- Janariarekin loturiko abestiak,ipuinak eta kontutxoak kantatuz etakontatuz, hitzezko nahiz gorputz bi-dezko komunikazioa lantzen dugu:

Oilo izterra jango nukela begiakitsu-itsutuk dauzkagu

bateon batek baduela... Zeinekote du? Atzera begiratu!

Jan, jan, jan eta jan sagarra sartudut ahoan /edan, edan, edan egarrigarenean…

Honek txotxak bildu,honek sua piztu, honek arrautza frijitu,honek gatza bota etalodi honek DENA JAN!!!

e s p e r i e n t z i a k

Lanketarako testuingurua- Bazkaltzeko eta askaltzeko garaia.- Egun erdiz dagoen taldean, goi-

zerdiko hamaiketako garaia.- Irteerak.- Sukalde txokoaren ingurua.

IraupenaEgoerak erakutsiko du. Ez da den-

bora zehatz batean lantzeko gaia, ikas-turtean zehar, patxadan, gaiak interesberezia hartzen duen uneetan landubeharrekoa baizik.

Helburuak- Elikagaien sorburua ezagutu.- Elikagaiak identifikatu.- Elikagaien manipulazioan (sukal-

daritza esperientziak) zuzenean partehartu.

- Eraldaketak esperimentatu.- Hiztegia zabaldu.- Ardurak eta jokabide egokiak lan-

du.- Familia eta haur-eskola lotu.- Haur-eskola herrira zabaldu.

JANARIEN PRESTAKETA

Zukuak, irabiakiak, krispetak, torti-lla, mazedonia, txokolatezko moussea,irabiakia…

Prozedurak Egiazko osagaiak manipulatu, eli-

kagaien transformazioan parte hartu,tresneria erabili, denen artean jan, ge-lan egindakoa etxera eraman, osagaiakgelara ekartzerakoan etxekoen partehartzea bultzatu…

SUKALDE TXOKOA

- Etxetik ekarritako barazki, fruta,patata, eta abarrekin “jostatu”.

ELIKAGAIAK lan proiektuaOiartzungo haur eskolan

147. zenbakia. 2010eko apirila • hik hasi • 27

Bi urteko haurrek eskarmentu txi-kia dute, baina, dena den, eta gure he-rriko nekazaritzaren errealitatea kon-tuan hartuta, hainbat gauza sorburuanezagutzeko aukera aparta dugu. Base-rriak -behiak jezten direnean-, baratze-ak, oilategiak -euren arrautzea eta guz-ti-, merkatua, okindegia... erabilgarriakdiren inguruak dira, eta haurren ahal-men eta gaitasun mailari erraz txerta-tzeko modukoak.

Hasiera nola eman- Eguneroko mintzagaia denez,

haurrek adierazten duten interesari“tiraka” abiatuz.

- Irteeretan baratzearen bat ikusiz,eta han azaltzen direnak komentatuz.

- Elkarrizketa garaian, haurrei etxe-an zer jaten duten galdetuz.

- …

Gaiak badu nahiko interes hau-rrengan. Eguneroko bizitzan osotestuinguru esanguratsuan sortzendu,izan ere,janaria mintzagai bihur-tzen baita bazkari eta askari uneetanbereziki, baina baita horren gustukoduten sukalde txokoan jostatzekogaraian ere.

Osagai asko eraldatu gabe eza-gutzeko aukera izan arren (fruta,adibidez), beste askoren sorburuazein den (animalia, baratzea, itsa-soa...) sumatzeko zailtasun nabar-menak dituzte,normala denez.

28 • hik hasi • 147. zenbakia. 2010eko apirila

- Garaian garaikoak landu (azalo-rea, babak, ilar txikiak, eskarola).

- Izenez bereizten ikasi.- Eraldatu ondoren, zer diren antze-

man.- Egoera sinbolikoak: rolak, den-

dak, erosleak...

DENDAK

Ingurukoak bisitatu eta elikagaiakidentifikatu: merkatua, okindegia…

IRTEERAK

- Baratzeak bisitatu (Lizarre, Gara-gartza, Biyok...). Horiek, haur eskola-ren inguruko baratzeak dira, eta gauregun haurren gurasoen edo aiton-

amonen baratzeak bisitatzera joatengara, ahal den neurrian.

Han ari direnekin hitz egin, eta hau-rrei baratzeen mundua erakustekoeskatu.

- Behiak jezten ikustera baserri ba-tera joateko aukera landu (haurren gu-rasoekin hitz egin, familiakoen arteanea zer aukera dauden ikusteko).

ERALDAKETA ESPERIENTZIAK- Lehortze prozesuak (mandarina

azala, bestelakoak...).

- Zukuak ateratzea.- Elikagaiak maneiatzea.- Ogi-orea eta ogia egina ezagutzea

(aukerarik balego, gelan orea landu eta

okindegian erre).

IRUDIKAPEN GRAFIKOA - Hipermerkatuen katalogoetan

azaltzen diren irudiekin horma-irudiaosatu.

- Egunero, menua izeneko horma-irudia osatu (hiru platerak fitxetan dau-de eta horma- irudian itsasten dira).

- Txanogorritxoren ipuina kontatu(amonari eraman beharreko elika-gaien zerrenda hartu kontuan).

- Teoren ipuinak erabili: baserria,itsasoa, azoka...

- Elikagaien identifikazioa hiru zu-tabetan (horma-irudiak egin): baratze-etan sortzen direnak, abereengandiklortzen direnak (esnea, arrautzak...) etaitsasotik lortzen ditugunak.

- Bideoa. Behiak jezten ikusi, edobeste hainbat aukera...

TREBETASUNAKNortasunezkoak:- Taldearen erritmora egokitu.- Bestearen nahia errespetatu.- Txandak errespetatzen ikasi.

Hiztegia:- Gauza bakoitzari dagokiona zu-

zen esan, eta egoerak bere zehaztasunguztiarekin ezagutu (behiak jetzi,behiaren errapea, marmita, azala txi-gortu, landatu, erein, aitzurra, goro-tza...).

Mugimenduekin lotutakoak:- Ibilaldiak egin.- Eskuaren erabilera zukua atera-

tzerakoan, barazkiak zatitzerakoan,arrautzak irabiatzerakoan, arrautzakpuskatzerakoan, arrautzak zuritzera-koan, mandarinak, platanoak eta abarzuritzerakoan…

147. zenbakia. 2010eko apirila • hik hasi • 29

EZAGUERA MATEMATIKOAKOharmen eta erabilera egokiak lan-

du: sailkapenak, identifikazioak, kuan-tifikazioak, kantitateak, kopuruak, es-pazioa, formak, eduukiera, tamainak...

ARDURA ETA OHITURA-ARAUAK- Txandak errespetatu.- Tresnak zauririk egin gabe erabili.- Mahaia txandaka jarri.- Bazkaltzeko eta askaltzeko ga-

raian erantzun egokia landu.- Egokiak diren tresnak erabili (koi-

lara, sardexka...)- Baratzeak errespetatu.- Errepideko arauak errespetatu.

Ebaluazioa- Prozesuak izango dira bereziki

kontuan hartuko direnak. Edukiak no-la barneratzen diren, barneratze bide-an dauden edo ez, haur bakoitza zer ariden lortzen, adin horretarako esperodenarekin bat datorren...

- Ekintza horietan haurrek azaltzendituzten jarrerak eta estrategiak arretahandiz aztertuko ditu irakasleak.

- Adin horretan jarduera pertsona-lak talde bizitzan nola txertatzen direnere kontuan hartzeko beste atal batizango da.

- Familien parte hartze eta inplika-zio maila.

- Auzoan, bisitatutako baserrietan,dendetan... izandako jokaera eta eragi-na.

deketaren emaitzak zuzendaritza ba-tzordean aztertu ziren, eta, ondorioz,urtarrilean proiektua martxan jarri zen.

Haurrak oso ongi moldatu dira ja-nari berrietara, inguruko herrietanekoitzitako elikagaiak jaten dituzte, etabertako janariek beharrei erantzuten ezdietenean, kanpokoak ere kontsumi-tzen dira.

Menuak JANARI EKOLOGIKOAre-kin egiten hasi gara

Iaz, ekainaren hasieran, proba gisa-ra hasi ginen, eta uztaileko bigarrenastean bukatu zen proba denboraldia,ikasturtea bukatzearekin batera. Pro-posamena Biolur Gipuzkoako Neka-zarien Elkarteak eta Behemendi Mendieta Nekazarien Elkarteak egin ziotenpartzuergoari. Kontuan hartu behar daotorduak bertako sukaldean presta-tzen direla, eta, beraz, haur eskolan jar-duteko eta eragiteko aukera zegoen.

Behemendik eta Biolurrek azterke-ta egin zuten partzuergoarentzat, hi-ruhilabeteko menuak aztertuz. Gura-soei gai horren gainean egindako gal-

30 • hik hasi • 147. zenbakia. 2010eko apirila

e k a r p e n a k

Martxoan, Euskal Herrian izan daLana Khaskia palestinarra. Berarekinhitz egiteko aukera izan dugu hangohezkuntzaren gainean.

Garrantzi handia ematen diote pa-lestinarrek ikasketei, ondorioz, ara-biar herrien artean alfabetze maila al-tuena omen du Palestinak.

Arabiar lurraldeetan, bataz beste,%30eko analfabetismoa baldin bada,Palestinan %10ekoa omen da. Eta he-rritar gaztetxoen artean ez dago,jada,analfabetorik.

Palestina:hezkuntzaren garrantzia

Lana Khaskia palestinarra

Azken mendeetako historiaOtomandar Inperioaren probintzia

bihurtu zen 1515. urtean, Palestina ize-narekin. Otomandarrak Lehen MunduGerran garaituak izan ondoren, Nazio-en Elkarteak Britainia Handiari emanzion Palestinaren eta Transjordaniarenagintea.

1947an NBEak Palestinaren Zatike-ta Plana onartu zuen, lurraldea bi esta-tutan banatzea ekarri zuena. Judu gu-txiengoari lurraldearen ia %60 eman zi-tzaion. Azken horiek, plana onartu zu-ten, baina arabiarrek ez. 1948an, ordea,israeldar estatua sortu zen eta berehala,bost estatu arabiarren eta Israelen arte-ko gerra hasi zen. Amaitzean, Zisjorda-nia eta ekialdeko Jerusalem Jordania-ren agindupean geratu ziren eta GazaEgiptorenean. Ordurako Israelek “le-gezkoa” zena baino %26 lurralde gehia-go okupatua zuen. Biztanleria arabia-rraren %70 bere etxea uztera behartuakizan zen, errefuxiatu bihurtuz.

1967an, Sei Eguneko Gerran, Israe-lek Gaza eta Sinai penintsula kendu ziz-kion Egiptori, Zisjordania eta ekialdekoJerusalem Jordaniari eta Golan GainakSiriari. Egiptok 1979an, amore emanzuen Gazari buruzko bere eskaeran etaJordaniak 1988an, gauza bera egin

zuen Zisjordaniari buruzkoan. 1967tik,Zisjordania, ekialdeko Jerusalem etaGaza Israelen okupazio militarpeandaude.

1991n bake elkarrizketak hasi zi-ren, 1993an Osloko Akordioetan amai-tu zirenak. Bertan, Gazan eta Zisjorda-niaren zati batean estatu bat eraikitzeaerabaki zen. Pixkanaka, Israel okupa-tutako lurraldeetatik irteten hasi zen,ardura Palestinako Aginte Nazionalariutzita. Hala ere, bake prozesua 2000.

Gaza

Zisjordania

147. zenbakia. 2010eko apirila • hik hasi • 31

Lana Khaskia palestinarra Leire Nalda euskaldunarekin, Hernanin.

urtean zapuztu zen, Ariel Sharon,ehunka poliziak babestuta, MeskitenZelaigunea bisitatu zuenean, biztanle-riaren eta bertako Elizaren oposizioamespretxatuz. Probokazio horrek bi-garren intifada ekarri zuen.

Gaur egungo egoeraGaur egun, oraindik, palestinarrak

atzerritarrak dira beren lurrean bertan,Israelgo estatuak estatu librea eta subi-ranoa sortzeko aukera ukatzen diela-ko. Gazan eta Zisjordanian bizi diren ialau milioi palestinarrek, Israelen biziden ia milioiak eta errefuxiatuta bizi di-ren bost milioitik gorakoek, guztiek,beren bizimodua askatasunez aukera-tzeko eskubidea aldarrikatzen jarrai-tzen dute.

Nolanahi ere, AEBek ematen dio-ten laguntzari esker, Israelek ez ditu Na-zio Batuen ebazpenak betetzen. Izanere, askotan eskatu diote 1967ko mu-getatik alde egiteko eta okupatutakolurraldeetan finkatutako kolono ju-duen kokaguneak desegiteko.

2001eko irailaren 11ren ostean,Ariel Sharonen gobernuak eraso milita-rra jarri zuen abian, Palestinako jendar-tearen oinarri ekonomiko, sozial etapolitiko guztiak behin betiko suntsitze-ko asmoz.

Hala ere, herri palestinarra ez damakurtu, bere oinarrizko eskubideakbehin eta berriro zapaltzen dituztelaikusten ohituta badago ere.

Hezkuntza SistemaPalestinarrek garrantzi handia

ematen diete ikasketei, baina zaila dabaieztapen hori estatistiken bidez zen-batzea, errefuxiatu asko baita.

Bestalde, zientzialari eta teknikogutxi egotea eragozpen handia da gara-pen ekonomikorako. Palestinako Hez-kuntza Ministerioa ofizialki 1994an sor-tu zen eta haren lan nagusia zera da:okupazioaren ondorioz jasotako esko-

la publiko eta pribatuen sistema batera-tzea. Adibidez, Zisjordaniako haurrekprograma jordaniarrari jarraitzen dioteeta derrigorrezko ikasketek bederatziurte irauten dute; Gazakoek, berriz,programa egiptoarrari jarraitzen dieteeta ikasketek hamar urte irauten dute.

Lana Khaskiaren esanetan, eskolagehienak mistoak dira, Gazako eskolabatzuk izan ezik.

Munduan ez da gertatzen hain jen-de gutxiri hainbeste jurisdikzio desber-din ezartzea. Gaur egun, benetan, pa-lestinarra izango den lege-corpusaegin nahian ari dira lanean. Horrek, as-ko lagun lezake herriaren kohesioan,eta, Hezkuntza Sistema hobeto antola-tzeko aukera eskainiko luke.

Oro har hartuta, nesken eskolaratzetasa lehen mailako irakaskuntzan muti-lena adinakoa da; baina bigarren etagoi mailako irakaskuntzetan neskeneskolaratze tasa baxuagoa da. Lurral-deetako unibertsitateak pribatuak dira,eta lizeo gehienak ere bai. Ministerioalankidetza estuan aritzen da UNESCO-rekin. Erakunde horrek aspalditik la-guntzen dio, eskola-sistema arraziona-lizatzeko eta eskolen eraikuntza finan-tzatu ahal izateko, eskola horiek ezin-bestekoak izango baitira diasporatikdatozen familientzat. Beste lehentasunoso garrantzitsu bat: eskola-programa

komunak egitea, bereziki Palestinakohistoriari buruzkoa; izan ere, azken ja-kintzagai hori debekatuta egon baitaurtetan.

Euskal Herritik begiraGerra batean bi alderdiek nahiz egiten duten galdu, Palestinako gerra urtero egiten zaigu azaldu. Basamortuko lur idorretan odol errekak zabaldu. Gerran inor ez da salbu jende aberatsa salbu. Arrazoiaren printzipioak egin dituzte zapaldu: gerrarik inork ez du nahi baina bakerik inork nahi al du? (bis)

Agin Rezola Laburu bertsolariakikasle garaian idatzi zuen.

Doinua: Munduan libre bizi izatea

Euskal Herriko eskola batean, Palestina-ren egoera azaltzen.

Gizonentzat etaemakumeentzat

gorputz heziketak era berekoa izan

behar al du

Maisua ikasleen idazmahaien arte-tik pasatzen ari da. Ikasleek, berriz, au-tomatikoki luzatzen dituzte besoak, etahark ematen dien orria usaintzen dute.Beso horien artean pasatzen den hei-nean, maisuaren begirada aditua noraezean dabil, urduri. Irakasleak badaki,behingoagatik, hobe dela autore ga-rrantzitsuak albo batera uztea eta arretahurbilekoan jartzea, bizitakoan; hauda, bere esperientzian oinarritzea.Ikasleen aurrean bere grinak eta beldu-rrak agerian uztea, biluztea dela onena.Ekintza txikienek zer garen nola sala-tzen duten ere erakustea. Isiltasuna na-gusitu da gelan, eta ikasleen begiradakmaisuaren iraganeko bizitza irakur-tzen hasi dira:

“Nire soinketako irakaslea gizontxiki, indartsu eta autoritarioa zen.Urrutitik begiratzen zion taldeari, agin-duak betetzen genituela ziurtatzeko.Kontrolatzeko. Haren gorpuzkera zu-zena nabarmen egiten zen. Bularralde-ari puztuta eta sabelari eusten zien. Bai-ta oinez zihoanean ere, beti tente. Gor-putz jarrera hori bere lanaren ardatzazen, izateko modu baten eta lan egite-

ko modu baten idealizazioa. Irakas-gaian trebeak ginenoi konplizitatez soegiten zigun. Guk ere arau horiek bar-neratuko genituela espero zuen, harenantza izatera ailegatuko ginela, hain zu-zen. Bazuen prestakuntza akademi-koa, ez zen inozoa. Zuzentasunez hitzegiten zuen, Jose Antonio Aginte Esko-lan ikasi zuen, garai hartan han eskura-tzen baitzen Gorputz Heziketako titu-laziorik gorena. Haren eskolak gim-nastikako eredu teknikoetan oinarri-

tzen ziren: egitura eta mugimenduenzurruntasuna, eta egiteko unearenkontrola. Ilaretan jartzen gintuen, eta,hark agindutakoan, zaldiaren gainetikegiten genuen salto, hankak eta besoakzabaldu eta ixten genituen, 50 metrokokorrikaldiak egiten genituen... Eta txili-bituaren aginduarekin amaitzen zireneskolak, sermoirik eta moralkeriarikgabe. Bakoitzaren errendimenduakontuan hartua zuen ordurako. Oharikusezin haiek eta kirol marka gutxi ba-tzuen oroipenak balio zuten, erreferen-tzia zehatzik ez zuen ebaluazio gorabe-heratsua egiteko. Eskertzekoa zen gurearteko distantzia izoztua are gehiago ezhanditzea mugimendu frankistarenpropaganda ideologikoa zabalduz.

Diktadorearen heriotzaren ostekourte nahasi haietan, emakumezkoeneskola batekin partekatzen genuen Iru-ñeko Ruiz de Alda pabiloia. Neska taldehura unitate bakar bat balitz bezala mu-gitzen zen, erretiratuta zegoen militarbaten aginduetara. Militarra txikia etasabel handiduna zen. Zahar itxura zeu-kan, baina arin mugitzen zen. Guztiaondo prestatuta zegoen, bidean guru-

galdeidazue

?Joseba ETXEBESTE

EHUKO JARDUERA FISIKOAREN ETA KIROLARENZIENTZIEN FAKULTATEKO IRAKASLEA

32 • hik hasi • 147. zenbakia. 2010eko apirila

147. zenbakia. 2010eko apirila • hik hasi • 33

Medikuntzak bultzatzuta,biztanleen gaitasun motorrakneurtzen dira, eta gorputzheziketako irakasleei jauziak,erresistentzia etaabiadura neurtzekotaulak ematen zaizkie, gaitasun bakoitzaridagozkion bataz-besteko neurri egokienekin.

?

tza eta nahas ez gintezen; neskek elasti-ko zuria eta feltrozko galtza urdinakjanzten zituzten. Guk, aldiz, galtzamotz gorriak eta alkandora zuria. Ez ge-nuen sekula neskekin hitz egiten, etahaiek gurekin ere ez, ez baikenuen ho-rren gertu egoteko aukerarik izaten.Ondo gogoan dut gizon hark aldaketa-tik helduz nola laguntzen zien neskahaiei, itzulipurdia hobeto egin zezaten.Aldageletan, izerdi patsetan, nire ikas-kideek militar erretiratuari egiten ziz-kioten kritikek eta mespretxuzko jarre-rek islatzen zuten ukatzen zitzaigun ha-rreman hark sortutako frustrazioa.

Urteen joan-etorriak bi gizon haienlankide bilakatzera eraman ninduen.Horrela egin nintzen, txilibitua ahoan,umeen bizitza –orduan neskak eta mu-tilak banatuta– gidatzen zuen profesio-nal horietako bat. Garai batean gimnas-tika zena, gorputz heziketa bilakatuzen. Gaztetasunak ematen duen arinta-sunaren ondorioz, gauzak aldatzea lor-tuko genuela uste genuen; gorputz he-ziketa ezinbesteko atal bihurtuko zelahezkuntzan. Baina... zein tresnarekinegin behar genuen aldaketa? Jasotzenditugun unibertsitate ikasketak azter-tzen baditugu, ohartuko gara giza gor-putzaren ezagutza sakonago bati eskereta kirol teknikak ahalik eta modu atse-ginenean erabiliz lortzen dela hori. Etakoordinaziorako, hazkuntzarako, biz-karrerako, estreserako ona edo txarra

izan daiteke hori; errezetak egiten di-tuen sendagileak bezala, motrizitatea-ren alorreko profesionalok biztanleen-tzat egokiak diren kirol ekintzak kude-atzen ditugu. Gaitasun profesionalaxarma pertsonalaren arabera eta pro-posatutako ariketen eta pertsonarenosasunaren arteko loturaren araberaere neurtzen da. Medikuntzak bultza-tuta, biztanleen gaitasun motorrakneurtzen dira, eta gorputz heziketakoirakasleei jauziak, erresistentzia etaabiadura neurtzeko taulak ematenzaizkie, gaitasun bakoitzari dagozkionbatez besteko neurri egokiekin. Gaztebatek barra bati helduta eta kokotsamugitu ere egin gabe 45 segundo igaro-tzen baditu, nota bat jartzen zaio: zen-bat eta denbora gehiago iraun, orduaneta nota altuagoa. Akatsik gabe! Moduarrazionalean! Ebaluazioaren arazoakonponduta: neurketak egiteko taulahoriek dira irtenbidea, zehaztasun han-diko kalifikazioa jar dezakegu. Bainaare gehiago aurreratu dugu. Gizoneneta emakumeen gorputzak ezberdinakdirenez, bi neurri bereiz ditzakegu, bibaremo, sexu bakoitzerako bat. Osa-suntsua dena, normala dena, ona de-na… zabaldu egiten da ikastetxeko pa-tioan eta, horrela, gizonen eta emaku-meen arteko ezberdintasunek ez duteeraginik bikaintasunean: Olinpiadeta-ko logikari jarraituz, marka bat sexu ba-koitzerako”.

Ikasleek buruak jaso dituzte, etamurmurioa nagusitu da, eztabaidarihasiera eman dion galdera entzun oste-an:

–Gorputz heziketa hori al da gizo-nen eta emakumeen arteko boterearenoreka bilatzen duen gizarte aldaketa-ren ardatz nagusia? Hori al da hezkide-tzari buruz dugun ideia?– galdetu du i-rakasleak.

Athleticeko nesken taldean joka-tzen duen ikasle on batek berehala har-tu du hitza:

–Uste dut testu horretan kontatzenden istorioak euskal jendartean azkenurteetan gertatu den aldaketa islatzenduela. Garrantzitsua da neska-mutilakeskolan elkarrekin egotea, eta baita eu-ren artean dauden aldeak onartzea ere.Eskola sistema genero ezberdintasunhoriek ebaluatzeko gai izatea ona da,bestela, emakumeak bigarren mailanegotera behartuta egongo baikara beti.

–Horrek, baina, ez du oinarri sen-dorik! –erantzuten dio aztoratuta Na-txok. Ni institutura joaten nintzenean,neska batzuek ez zuten inolako intere-sik izaten gorputz heziketan, eta ez zi-ren batere saiatzen. Horrela, ezarritazeuden neurrien arabera inondik inoramerezi ez zituzten notak lortzen zituz-ten. Bien bitartean, guk ahalegin han-diagoa egin behar genuen, lorpen txi-kiagoa eskuratzeko.

34 • hik hasi • 147. zenbakia. 2010eko apirila

Irakasleak ez du sexuen arteko ga-tazkarik nahi gelan, eta eztabaida bide-ratzen du:

–Eta zer egin dezakegu, zuen ustez,kontraesan horiek gainditzeko? Esko-lan hori egiten duen irakasgai bakarragara. Nola saihets dezakegu gorputzheziketan neurketa bikoitza erabiltzea?

–Ebaluazio probak alda genitzake.Gorputzaren gaitasuna neurtzen saiatubeharrean, beste zenbait gauza neur-tzen saia gintezke ?erantzun du gaz-teak.

–Eta zer neur dezakegu? –galdetudie irakasleak unibertsitateko ikaslegazteei. Baina ez dago erantzunik, ezda horren erraza, eta irakasleak badakihori.

–Bada, gorputzaren gaitasunaneurtu beharrean, adimen motorraneurtzen saia gaitezke –azaldu du ira-kasleak–. Zer-nolako interesa daukagazte batek noraino jauzi egiten duen,zenbat neurtzen duen edo zenbat pisa-tzen duen neurtzeak? Jar dezagun arre-ta gazte horrek ikasten duena ebalua-tzen. Gakoa ezagutza horrek egunero-ko bizitzan zein interes eta erabileraduen jakitean dago. Gorputz heziketa-ko jokoak, kirolak, ariketak ikasi egitendira; logaritmoak eta Arkimedesen teo-rema ikasten diren bezalaxe. Mutikobatek ez daki igeri egiten, eta eskolan

ikasten du. Neska batek ez daki patina-tzen, eta ikaskideen laguntzarekinikasten du. Horixe da gorputz heziketa-ren gakoa: irakatsi beharreko zereginmotorren aukeraketa.

Irakasgai honetan, gazteak haus-nartzen ohituta daude, erantzunak za-lantzan jartzeko ohitura dute. Badakiteirakasleak ez duela sekula erantzunosoa ematen; korapiloa askatzen la-gunduko dien hariaren punta baino ezdiela ematen.

-Baina adimen motorrak ez du bat-batean konpontzen gizonen eta ema-kumeen arteko banaketaren arazoa–dio Natxok–. Ni nahiko kaskarra naizfutbolean, eta Nekaneri, Athleticen jo-katu arren, zaila egingo zaio niri baloiakentzea edo buruz errematatzea. Ema-kumeek ere jokatzea nahi badugu,behartuta gaude bi futbol liga egitera,bata gizonentzat, eta, bestea, emaku-meentzat.

–Bai, esaten duzun hori egia da.Baina ba al zenekien orain dela gutxiraarte AEBn bi beisbol liga zituztela? Batabeltzentzat eta bestea, aldiz, zurientzat.Baina eskubide zibilen aldeko ekin-tzaileek arraza bereizketarik gabeko li-ga bakar bat aldarrikatu zuten. Emaku-meak eta gizonak ez al gara gai bateginda hori guztia aldatzeko?

–Baina, baremo edo neurriekin, ha-sieran bezala gaude –dio Nekanek–.Adimen motorra kontuan hartzeak ez

ditu gizonen eta emakumeen gaitasu-nak aldatzen: gizonezkoek azkarragoegiten dute korrika, gehiago pisatzendute, altuagoak dira, azkarragoak. Nes-kok ezin dugu ezer egin, haien aurkalehiatzen garenean. Gizonezkoen ki-roletan, konpartsa hutsa izatera konde-natuta gaude, lehiaketak banatzen ezbaditugu!

–Bete-betean asmatu duzu! Gizo-nezkoen kirolak gizonak loriatzekokultur sorkuntza baino ez dira. Ezin alditugu asmatu gizonak eta emakumeakparekatuago egongo diren beste jolasedo kirol batzuk? Horrela, sexua aldebatera utzita, gaitasun indibiduala litza-teke irabazlea bereiziko lukeena. Edobenetan uste duzue mutil bat neska batbaino auto gidari hobea dela? Besoeta-ko indarrak eta testosterona mailakgizonezkoak emakumeak baino gidarihobeak bilakatzen dituela uste duzue?–irakasleak ia-ia entzun egiten dituikasleek buruan darabiltzaten ideia be-rri guztiak.– Nekane, zerk egiten du au-to gidari bat bestea baino hobea?

–Adimen motorrak, erabakiak har-tzeko duen gaitasunak –erantzun duNekanek, guztiz ziur, orriak karpetanjasotzen dituen bitartean. Txirrinak dioamaitu dela gaurko eskola, eta ikasleakmundu bidegabera itzuli dira gorputzhezkuntza bi ahoko arma dela jakinda:mundua berregin edo aldatu dezakeenesku-hartzea.

Zer nolako interesa daukagazte batek noraino jauzi

egiten duen,zenbat neurtzenduen edo zenbat

pisatzen duen neurtzeak?Jar

dezagun arreta gaztehorrek ikasten duena

ebaluatzen. Gakoa ezagutza horrek eguneroko

bizitzan zein interes eta erabilera duen jakitean dago.

?

Bide eginean jarraitzen dugu zuen

ekarpenekin eta parte-hartze

handiagoarekin aberastu nahi dugularik.

Hik Hasi proiektua irekia

den heinean, interesa duen edonoren

parte-hartzea gustu handiz hartzen dugu.

Jar ezazu zure aletxoa euskal

hezkuntzaren

aldeko ekimen honetan.

berriakapirila

Euskal Herriko Udako Ikastaroenbaitan Irakurzaletasuna sustatuz:Haur eta Gazteentzako liburuen hau-tapena eta balorazioa mintegia egingoda uztailaren 26an, 27an eta 28an Do-nostiako Miraman Jauregian. Galtzago-rri Elkarteak antolatuta Itziar Zubizarre-tak gidatuko duen mintegia praktikoaizango da erabat. Orotara 30 ordukoaizango da eta euskara hutsean eskaini-ko da.

Irakurzaletasuna sustatzeko proposamenak

Euskarazko haur eskola eskatu dute Burlatan

Heldu den ikasturtean haur eskola zabaltzekoa da Burlatako Udala (Nafa-rroa). Askatasuna eta Ermitaberri guraso elkarteek euskarazkoa eta publikoaizan dadin eskatu dute.

Burlatako udalbatzak 0 eta 3 urte arteko haur eskolaren kudeaketa enpre-sa pribatu baten ardurapean uztea onartu zuen martxoan. Hala ere, oraindikez dute zehaztu zein enpresa arduratuko den egiteko horretaz. Guraso elkar-teek beren aldarrikapenean, ELA, LAB, UGT, CCOO eta ESK sindikatuen ba-besa dute. Richar Sanchez Burlatako Udaleko ELAko ordezkariaren irudiko,«oso larria» da Udalak haur eskolaren kudeaketa «pribatizatu» izana, «horrek langileen lan baldintzak asko okertuko dituelako».

Bestalde, eskola berriak izango duen hezkuntza ereduarekin ez datoz bat gurasoak. Izan ere, haur eskola berriaren hezkun-tzaren oinarrizko hizkuntzagaztelania izango da; euskara, ingelesarekin batera, hizkuntza osagarri izatea onartu baitu udalbatzak.Burlatan euskarazko haur eskola publikoa erdietsi ahal izateko, guraso elkarteek lan talde bat eratu dute mobilizazioak antola-tzeko.

36 • hik hasi • 147. zenbakia. 2010eko apirila

Mintegian parte hartu nahi duenakapirilaren 23ra arte eskatu ahal izangodu beka. Gainerakoan, izena emannahi duen orok 70 euroren truke eginahal izango du maiatzaren 31ra arte.Ekainaren 1etik aurrera izena ematendutenek, ordea, 84 euro ordainduko di-tuzte.

Egitaraua, egunez egun

Uztailak 26l9:15etan: Janneth Chaparro Fun-

dalecturako kideak eta Gemma Lluch,Valentziako Unibertsitateko kideak Co-mités lectores: Organización y funcio-namientohitzaldia eskainiko dute.

Ondoren, Itziar Zubizarreta Galtza-gorriko kidea eta Gurutze Aldabalde-treku EHUko Donostiako IrakasleenUnibertsitate Eskolakoa eta Galtzago-rriko kidea eredu narratiboen gaineanariko dira hizketan.

Uztailak 27Lehen saioa: Chaparrok eta Lluchek

Criterios generales para seleccionar yclasificar libros de calidadgaia jorratu-ko dute.

11:30ean: Ibon Egaña EHUko Do-nostiako Irakasleen Unibertsitate Esko-lako eta Galtzagorriko partaideak etaItziar Zubizarretak Eredu poetikoak:tradiziozko generoak eta modernoaklanduko dituzte.

Uztailak 28 Lehen saioa: Gaztetxoak literatu-

ran sartzen: saio literarioak. Ibilbide li-terarioak I izenburuko saioa eskainikodute Marijose Olaziregik, EHUko Le-tren Fakultateko eta Galtzagorriko ki-deak eta Aldabaldetrekuk.

11:30ean: Aldabaldetrekuk beraketa Elena Oregi Donostiako Udal HaurLiburutegiko arduradunak Ibilbide Li-terarioak II: Bibliografia gaia jorratukodute.

16:30ean: mintegiari amaiera eman-go dion mahai-ingurua: Criterios de se-lección de libros.

Informazio zabalagoa nahi izanezgero EHUko Udako Ikastaroen web o-rrialdera (http://www.sc.ehu.es/cursos-verano) edota 943219511 telefonora jobeharko du. Galtzagorrira (943471487)deituta ere eskura daiteke.

Denon Eskola Arabako gurasoen elkarteak, Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren baitan Instiagoiburuko bideo lehiaketa antolatu du. Helburua, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikas-leentzat institutuak irudikatu, islatu eta sustatuko dituzten bideoak sortzea da. Bide batez, ikas-leen ikuspuntutik egindako eskola publikoaren inguruko bideo labur eta orijinalen produkzioeta hedapena sustatuz.

Parte hartu nahi duen ikastetxe bakoitzak bideoak sailkatuko ditu eta ondoren egokiak dire-nak Denon Eskolara bidali. Asmoa aurkezten diren bideoekin muntaia bat egitea da, ondoren,ekainaren 6an Amurrion egingo den Euskal Eskola Publikoaren jaian modu iraunkorreanproiektatzeko.

Nahi duen ororentzat lehiaketan parte hartzeko oinarriak eta izena emateko bete beharrekoorria www.denoneskola.org webgunean daude eskuragarri.

147. zenbakia. 2010eko apirila • hik hasi • 37

Itxialdiak egin zituzten martxoanEHU Euskal Herriko UnibertsitatekoLeioako campuseko hiru fakultatetan(Bizkaia). Arte Ederretakoan, GizarteZientzietakoan eta Zientzietakoan.

Bolognako prozesuaren aurka aridira Arte Ederretako ikasleak. Europa-ko Goi Mailako Hezkuntza Eremuarenezarpenak «globalizazioa, pribatiza-tzea, merkantilizazioa eta garestitzea»ekarriko ditu unibertsitateetara, ikasle-en ustez, eta horren aurka ari dira pro-testan. Bolognako prozesua «inposa-ketatzat» hartu dute. Itxialdiaz eta infor-

Itxialdiak Leioako campusean

Euskal Eskola Publikoaren jaia: Bideo lehiaketa

mazioa zabaltzeaz gainera, bestelakoekintzak ere egin zituzten ikasleek: hi-tzaldiak eta performance-ak, besteakbeste. Hona arte ederretako ikasleekkaleratutako testua:

“Arte Ederretako ikasleok Bolognakdakarren plan berriaren inposaketarenaurrean, ezezko bortitza adierazi nahidugu. Inposaketa bat den momentutik,ba-dakigu zer dakarren horrek: gure iritziaeta beharrizanak alde batera utzi eta soilikberaien interesetara bideratzea plan hau.Horretaz gain, hezkuntza globalizatu batezartzeko helburua duen plan berri honek,hezkuntzaren pribatizazioa du ondorio

nagusi, honetarako eredu yankia eredu-tzat harturik.

Etorkizunean honen ondorio nagusibesteak beste, kredituen garestitzea, hau-tazkoen murrizketa eta gure ikasketak or-du ez presentizaletara bideratzea izangodira, horrek dakarren guztiarekin. Saldunahi diguten plan berri honek, gure ikas-keten merkantilizazioa besterik ez dakar.Hori izanik helburu bakarra guk ikasinahi dugunari garrantzia eman beharre-an, gure ikasketak lan munduari begirabaino ez dizkigute bideratzen.

Beraiek eskaintzen diguten desinfor-mazioak gure mesfidantza elikatzen du.Horregatik guztiagatik eta jakinda gauzabatzuk bidean uzten ditugula, egungo etaetorkizuneko ikasketa ereduaren aurkaagertzen gara”.

Gizarte Zientzietako Fakultateanbestelako eskakizunak dituzte. Fakul-tatean ez da lekurik ikasleak biltzekoeta ekintzak egiteko, itxialdian partehartzen ari diren ikasleen esanetan. Le-ku hori eskatu diote dekanoari, eta si-nadurak ere aurkeztu dituzte.

Zientzietako Fakultatean, berriz,euskarazko eskaintza handitzeko es-kaera eginez batu dira ikasleak, eta ho-rregatik daude itxialdian.

Zure helbide elektronikoan Hik Hasiri buruzko azken berriak eta hainbat albiste jaso nahi badituzu, gure buletin elektroni-koan harpidetu besterik ez duzu egin behar. www.hikhasi.com web orrian izena eman, eta etxetik mugitu gabe jasoko duzuHik Hasiren berri!

Gure buletin elektronikoa jaso nahi al duzu?

Datorren hilabeteko eztabaidarako galdera...>>> Euskara hautatzeko askatasuna lelopean, Nafarroako eremu ez euskalduneko herritarrek euskaraz ikasteko etabizitzeko eskubidea aldarrikatu zuten Iruñean. Zuk zer hausnarketa egiten duzu?

Hik hasiren web gunean dugun EZTABAIDAGUNEA paperera ekarri dugu. Hilero, web orrian jasoko ditugun iritzienlaburpena izango duzue eta baita hurrengo galdera zein izango den ezagutzeko aukera ere. Hona hemen martxo-aren eztabaidak utzi diguna...

>>> "Inposaketarik Ez! Euskal Herriak Bere Hezkuntza" goiburupean, mobilizazio egunea izen zen joan den martxoaren 13an,Bilbon, EHBE Euskal Herria Bere Eskola herri ekimenak deituta. Horretarako arrazoi nahikorik badagoela uste al duzu?

>Noski baietz!Hezkuntzaren esparruan hartzen ari diren erabakiak ez datoz bat gure herriak, Euskal Herriak, behar-beharrezkoak dituenekin

normalizazioa bada helburua. Iparraldean, Nafarroan eta EAEn gure herritik kanpo hartutako erabakiek diseinatzen dute hezkuntza.Eta, guk, gure erabakiak hartu behar ditugu etorkizuna hobetzea nahi badugu behintzat. Felix Aldanondo

>ErosotasunaMila arrazoi daude bai. Baina erantzuna ikusita, erosotasuna nagusitzen ari dela nabaritzen da. Lehen munduan zaila egiten da eti-

kari eta kontzientziari kasu egitea. Horrela, erosotasuna nagusitzen da, eta erosotasun berak etika eta kontzientzia desitxuratzen ditu,pertsona bezala pobretuz. Eskerrak kontzientzia eta sentimendua duen jendea badagoela oraindik, mundu hobea nahi duena. Horiekdira itxaropenerako leihoa irekita mantentzen dutenak. Gora zuek! Mikel. A

>Motibo ugari dagoManifestazioa egiteko arrazoi nahikorik ote dagoen? Noski baietz! Gauza bat da bitartekoak jartzea eta ahalegina egin ondoren

beharko liratekeen emaitzak ez jasotzea. Beste bat, berriz, bitartekoak ez jartzea eta, gainera, herritarrek ahalegina egiten duteneantrabak jartzeari ekitea. Horixe da Nafarroan, Iparraldean eta EAEn egunero ikusten duguna.Horren guztiaren aurrean, manifestazioaezinbesteko tresna da herritarren kexa agertzeko eta neurriak har daitezen exijitzeko. Miren. A

>Manifestazioa bai, lan iraunkorra ere baiAdos nago manifestazioa egitearekin, horren aldeko arrazoi ugari idatzi dira, jada. Askotan ikusi dugu herri honetan, manifak egi-

ten direla eta horretan geratzen dela, salaketa hutsean. Ordua da, nire ustez, modu iraunkorrean antolatzeko eta gure eskola gorpuz-ten jarraitzeko. Bada nahiko eredu aurrekoek irakatsi dizkigutenak, gure herrian sortuak eta garatuak. Kanpokoen zain, administra-zioek hartuko dituzten erabakien zain geratzen gara, maiz. Garbi ikusi dugu hori ez dela bidea. Eta herritar sentsibleok, hezkuntza ho-betu nahi dugunok, etorkizun maitagarriagoa nahi dugunok egin beharko dugu aurrera berriro ere, ezin baitugu administrazio lapu-rren, irakasle eta sindikatu apoltronatuen esku utzi gure herriaren etorkizuna. Lanera, bada! Lore Mendizabal

>Hobetu beharra dagoManifestazioa ongi egon zela iruditzen zait. Oso ongi irudikatuta zegoen baina aurretik hobeto kokatu behar da halako ekitaldia.

Egia da, batek dion bezala, jendea nahiko eroso dagoela. Hala ere, ideiak argi badaude, herritarrek ulertzeko erraza badira eta hasie-ratik eragile multzoa elkartzen bada, emaitzak onak izaten dira. Pentsatzeko eta neurriak hartzeko garaia da. Zaila bai, baina poliki ba-da ere, ahalik jende gehienarekin kontatzen ahalegindu behar dugu. Zorionak egindako lanarengatik. Baina, zalantzarik gabe, hobe-tu beharra dago. Leire Jauregi

38 • hik hasi • 147. zenbakia. 2010eko apirila

argitalpenak

Belar-olatuetan Karlos Santisteban / Iban Izagirre

EREINAnai-arreba batzuen istorioa konta-

tzen du ipuinak. Surfzale amorratua daanaia, eta arrebari surf egiteko taulaoparitu dio. ‘Belharra’ izeneko olatuerraldoi bati buruz hitz egiten dio, seiurteko arreba txikiari. Eta neskatoa be-lar artean jolasten hasiko da, aitak moz-tutako belar-metara igota, anaiak aipa-tutako olatu erraldoia hura zelakoan.•

IbiltzenBizkaiko Gurasoen Elkartea

BIGEGizarte sareak, gatazken konpon-

bidea, ikastetxeetako jangela zerbi-tzuak, hizkuntza ereduak, eskola txi-kiak, diagnosi azterketen emaitzak...Gai ugari eta hamaika esperientzia bil-du ditu BIGE Bizkaiko Gurasoen Elkar-teak Ibiltzen aldizkariako udaberrikoalean. Formatu digitalean ere eskuradaiteke www.bige.es webgunean.•

Josu dukatiren proposamenaPako Aristi

EUSKALTZAINDIA - BBKLan honekin irabazi zuen Pako Aristik2008ko Toribio Altzaga antzerki saria.Ertzaintzak ETAko buruzagi bat atze-man du. Galdeketa gelan daude. Bigizonak aspaldiko ezagunak dira: insti-tutu garaian lagunak izan ziren. Biakneska bera maite bazuten ere. Hogeitabost urte geroago koartelean gertatzendena ez da galdeketa soila izango.•

Ipurtargiak paradisuanMariasun Landa / Maite Gurrutxaga

ELKARMundua mundu izaten hasi zen le-

hen egunetik, animaliak nor-gehiago-ka hasi ziren munduaren jabe zirelako-an. Nor handiago, nor azkarrago, norederrago, nor indartsuago… Adan etaEba agertu ziren arte, orduan iskanbi-lak bukatu ziren haien artean. Amakalabari kontatutako istorioa bildu duMariasun Landa idazleak. •

Arritxu eta Mago Zurien AnaidiaItziar Madina / Leire Urbeltz

TXALAPARTAIturzulogaineko lamiek Arritxuren

laguntzaren beharra dute. Lamia guz-tietan ederrena, Dalan lamia, bahitu duOihaneko Mago Zuriak berarekin ez-kontzera behartzeko. Arritxu da Dalanaskatzeko dute itxaropen bakarra.Hala, bada, Ikoti lagunaren eta Ahabitxakurraren laguntzaz, Arritxuk aurreegingo dio Zurien Anaidiko buru denMagoari.•

Erraldoi txuriaSandrine Mounier / Boris Bukulin

GATUZAINHaurrentzako eta nagusientzako li-

buru elebiduna da hauxe. Itsas zabale-an, erraldoi bat hor dago, zutik. Xuri xu-ria da. Egunaz, bere txapel gorri etagauaz begi handi batzuei esker da eza-guna. Itsas gizon guziek badakite norden. Estimatzen eta errespetatzen dute.Itsas barneko harkaitzei untzien kroskaferekatzea gustatzen zaie. Erraldoi zu-ria hor egongo ez balitz...•

147. zenbakia. 2010eko apirila • hik hasi • 39

... nora joangogara?

Bilboko Itsasadarra Itsas MuseoaItsasontzi baten…

Bilboko Euskalduna ontziolarenakizan ziren lurretan dago kokatua Bilbo-ko Itsasadarra Itsas Museoa. Orotara27.000 metro koadroko azalera du;eraikinaren barrukoa ez ezik, kanpoal-dea ere erakusketa eremu izugarrai bai-ta. Hain zuzen ere, eremu ireki horretanikus daiteke museoko gauzarik garran-tzitsuena: itsasontziak. Museoaren ba-rruko aldean, berriz, itsasadarren ingu-ru fisikoa, itsas merkataritzaren bilaka-era eta Bilbo aldeko ontzigintzaren ga-rapena ezagutzeko aukera dauka bisi-tariak.

Kanpoko erakusketa iraunkorraKanpoko aldeak 20.000 metro koa-

dro ditu eta garai bateko Euskaldunaontziolako dike zaharrak daude ber-tan. Besteak beste, hainbat itsasontzieta Ponpa izeneko etxola eta Karola ga-rabi bitxia ikus daitezke bertan.

Euskalduna ontziola 1900. urtekomartxoan jarri zen martxan eta urte be-reko apirilaren 1ean Ramon de la Sotajaunaren Goizeko Izarra yate pribatua-

ren konponketa izan zen ontziolarenlehendabiziko lana.

Barruko erakusketa iraunkorraEraikinaren barruko aldean dagoen

erakusketa Bizkaiak, bizkaitarrek etahistorian zehar metatzen joan diren on-dasun natural eta kulturalek osatzendute. Lurraldea, nortasuna eta gizartememoria biltzen dira ondasun kulturaleta naturala kontzeptuaren azpian. Ho-rrek darama museoa, hain zuzen, on-dare hori berreskuratu, mantendu,ikertu eta hedatzera.

Elementu horiek guztiak hiru espa-rru handitan banatuta daude:

I. Itsasadarra, itsaso-portua: Bilbo-ko itsasadarrak, portu bilakatu artekoibilbidean izan dituen aldaketak eta be-

re itsas bokazioa aurkezten dira. II. Itsasadarra, merkatua eta fakto-

ria: Historian zehar Bilboko itsasada-rrean garatu diren jardueren ingurukoinformazioa eskaintzen du.

III. Itsasadarra, ontziola : Itsasada-rreko industri jardueran ontzi indus-triak leku berezia izan behar du daukangarrantziagatik. Itsas museo batean, zeresanik ez!

Ikastetxeentzat eskaintzaBilboko Itsasadarra Itsas Museoak,

eskola ume eta gaztetxoentzako bere-ziki prestatutako gela didaktikoa dau-ka. Ia 100 metro koadroko gela horre-tan egiten diren ekintzek itsas kulturazabaltzea dute helburu nagusi. Horre-tarako, haur eta gazteak modu dibertsi-

40 • hik hasi • 147. zenbakia. 2010eko apirila

Garai bateko itsasontziak ezagu-tzeko, piratak bezala nabigatzeko,egun batez portuko langile bilaka-tzeko eta itsas korapiloak egitenikasteko aukera eskaintzen du, bes-teak beste, Bilboko Itsasadarra ItsasMuseoak.

147. zenbakia. 2010eko apirila • hik hasi • 41

iRamon de la Sota, 1. 48013 BILBO Bizkaia

Informazio gehiago:- www.museomaritimobilbao.org helbidean- Tel: 902 131 000

Lehen Hezkuntzako 2. ziklora zuzendua dago (8-10 urte). Taldeko lana eta in-gurunearen ezagutza bultzatzea da ekintza honen xedea. Bilboko Portuan egonik,itsasontzien porturatzeko unean parte hartzen duten portuko ontzi eta lanbideakezagutzeko aukera izango dute gaztetxoek.

Portuko langilea egun batez

BBIILLBBOOKKOO IITTSSAASSAADDAARRRRAA IITTSSAASS MMUUSSEEOOAAgarrian hurbildu nahi dituzte arduradu-nek itsas kulturara: sormena, taldekolana eta elkartasuna bezalako balioakoinarritzat hartuz. Etapa bakoitzerakohainbat ekintza prestatuz ikastetxeen-tzako hezkuntza programa zabal dute:

OntziakHaur Hezkuntzako umeei zuzen-

dua (3-5 urte). Tailer honen helburua,haurrek beren ingurunea ezagutzea da,itsasoa eta itsasontzien mundura hur-bilduz. Marinel bihurturik, haurrek iz-kutuko enigma bat aurkitu beharko du-te, museoan gordeta dauden altxorrakezagutzen dituzten bitartean.

Piratak bezala nabigatzen ikasiLehen Hezkuntzako lehen zikloko

umeei zuzendua (6-8 urte). Ekintza ho-nen bitartez, gaztetxoak nabigazioarenabentura liluragarrian barneratuko di-ra. Jokoak erabiliaz, gazteak itsasontzieta nabigazioarekin erlazionaturiko al-derdi desberdinetan murgilduko dira,piraten historia ezagutzen duten bitar-tean, euskal piratena bereziki.

Itsas korapilo eta sokak belaontzi eta motordun ontzietan ezinbesteko osagaiaosatzen dute. Marinel guztiek korapiloak egiten ikasi behar dute ontziratu aurretik;oso baliabide interesagarria baita Tailer honetan ontzietan gehien erabiltzen direnkorapiloak egiten ikasiko dute gaztetxoek. Baita korapilo bakoitzaren jatorria etaerabilera ere.

Itsas korapiloak

Oso hedatuta dagoen zaletasuna da miniaturazko itsasontziak eraikitzearena.Modu askotan egin daiteke eta bakoitzak teknika eta herraminta bereziak beharditu. Tailer honetan,herraminta bereziak erabiliz, itsas modeloak egiteko metodoeta tekniken oinarrizko ezagutza jasoko dute gazteek.

Itsas modelismoa

ORDUTEGIA:- Ostegun eta ostiraletan: 10:00etatik 18:00etara- Larunbat, igande eta jaiegunetan: 10:00etatik 20:00etara- Astelehenetik azteazkenera: itxita

42 • hik hasi • 147. zenbakia. 2010eko apirila

atzeko atetik

Jolasa da haurrek errealitatea barneratzeko dutenbiderik baliagarriena.

Imanol Urbieta*

Eskolako garaiak

Ordiziako San Ignazio ikastetxeaneman nituen nire lehen pausoak. Ikastetxetxikia zen, ikasle gutxikoa, eta hainbat mai-latako haurrak gela bakarrean geunden.Ondoren, 7 urterekin, Urdaneta ikastetxeraeraman gintuzten, eta han jarraitu nuen ins-titutura joan arte.

Oso oroitzapen onak ditut; garai harta-ko gelakide asko nire lagun minak dira gauregun. Guztira, 25 ume inguru ginen, bi ge-latan banatuta. 3. mailatik 6. mailara arte,andereño bera izaten genuen ikasgai guz-tietarako (Soinketarako izan ezik). Nire an-dereñoak Ines zuen izena, eta garai harta-tik, eskulanetako eskola orduak oroitzenditut; josten ere ikasten genuen, ni ez nin-tzen oso trebea, eta, pazientzia gutxi duda-nez –zerbait ateratzen ez zaidanean batez

ere–, errietatxoren bat edo beste jaso beharizaten nuen lanean jarraitzeko.

Ikasle ona nintzen, berritsuegia agian,baina oso ondo moldatzen nintzen dene-kin, ikasleekin, irakasleekin, Joxe Mari ate-zainarekin, Ines sukaldariarekin... Denagainditzen nuen, eta baita nota onak ateraere! Baina, ume gehienentzat bezala, nire-tzat ere unerik gogokoena atsedena zen...Iujuuu! Patiora! Ezin genuen eskolatik irten,baina beti egiten genuen tranpatxoren bat,Juanitaren gozoki dendara joateko. Gero,futbolean, sokasaltoan, esku pilotan... ibil-tzen ginen. Pentsatu garai hartan ez zegoe-la ez PSPrik, ez sakelakorik... Zorionez!Batzuetan, eskolak amaitu ondoren, han-txe geratzen ginen, "konkurtsoak” (lehia-ketak) egiteko. Bakoitzak zekiena egitenzuen, eta nik, normalean, antzerkiak etaplayback-ak egiten nituen (agertokia txiki-tatik gustatu izan zait).

Irakasle batekin asko oroitzen naiz;Ana Rosa Zubeldia zuen izena, oso gaztezela hil zen, istripuz. Nabarmena zen lanagustuko zuela. Gurekin antzerkiak etaantzekoak prestatzen zituen kultur astera-ko; erabat inplikatzen zen. Kultur astea zen,niretzat, ikasturteko asterik onena! Astehorretan, gela bakoitzak, prestatutakoataularatzen zuen. Nik, noski, beti parte har-tzen nuen antzezlanetan; behin, opera batere egin genuen: Aida. Eta niri Aidarenpapera eman zidaten. Hura zen emozioa!

Gustura ikusiko nuke orain! Kar-kar-kar.Seigarren mailatik aurrera, etxeko la-

nak ugaritu egin ziren, eta gehiago ikasibeharra iritsi zen. Nire ikasgai gogokoenakLiteratura eta Gizartea ziren. Baina Mate-matikan, Kimikan eta gainerakoetan ereoso ondo moldatzen nintzen. Izugarri gus-tatzen zitzaidan laborategira joatea, saltsa-tan ibiltzea; azken finean!

Ziur baten bat ahaztuko dudala, bainamusu bat bidali nahi diet garai hartako nireirakasleei: Martari, Don Angeli, Javi Arrie-tari, Jose Luisi, Anari, Triniri... denei.

Ez dakit nola dagoen gaur egungo hez-kuntza sistema, baina badakit garai harta-koa ona zela. Errespetu handia zegoen ira-kasleenganako, eta hori guztiz beharrez-koa dela iruditzen zait. Amak beti esaten zi-dan andereñoa nire "eskolako ama" zela,eta uste dut hori gaur egun galtzen ari dela;gizabiderik, errespeturik eta konfiantzarikgabe, irakasleak ezin du bere lana egin.Baditut hezkuntzan lan egiten duten lagu-nak, eta, haiek kontatutakoaren arabera,guraso askok berehala defendatzen dituzteumeak, irakasleei errespetua galduta. Zeregingo dute, bada, gero umeek?

Amaitzeko, musu handi bat bidali nahidiet urte horietan nirekin ibili ziren gelaki-de guztiei; eta, bide batez, eskerrak emannahi dizkiet urte horietaz ditudan oroitza-pen on guztiengatik. Haiei esker izan baita.Musu bat.

Sara COZARAKTOREA

HIK HASI Udako Topaketa Pedagogikoak

Uztailaren 1ean eta 2an,9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:30era

Laster informazio osatuagoaMatrikula maiatzean