ELKARRIZKETA: MAITE SAENZ• ARTISTA• … · 2017. 6. 23. · Pisa neurketa OCDE Ekonomia...

44
hik hasi hh ELKARRIZKETA: MAITE SAENZ WWW.WAPOA.NET ARTISTA TXIKIEN AZTARNAK ZANGOZAKO IKASTOLAN AMA HIZKUNTZA, ESKO- LAKO HIZKUNTZA • XIBERUTARREN HABIA 95 4 euro 2005eko OTSAILA euskal heziketarako aldizkaria GAIA Droga-menpekotasunen prebentzioa

Transcript of ELKARRIZKETA: MAITE SAENZ• ARTISTA• … · 2017. 6. 23. · Pisa neurketa OCDE Ekonomia...

Page 1: ELKARRIZKETA: MAITE SAENZ• ARTISTA• … · 2017. 6. 23. · Pisa neurketa OCDE Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakun-deak egiten du, DBH bukatzear duten ikasleetan oinarrituta.

hik hasihh

E L K A R R I Z K E T A : M A I T E S A E N Z •W W W . W A P O A . N E T • A R T I S TAT X I K I E N A Z TA R N A K Z A N G O Z A K OI K A S T O L A N • AMA H IZKUNTZA, ESKO -LAKO H IZKUNTZA • XIBERUTARREN HABIA

954 euro • 2005eko OTSAILA euskal heziketarako aldizkaria

GAIADroga-menpekotasunen

prebentzioa

Page 2: ELKARRIZKETA: MAITE SAENZ• ARTISTA• … · 2017. 6. 23. · Pisa neurketa OCDE Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakun-deak egiten du, DBH bukatzear duten ikasleetan oinarrituta.
Page 3: ELKARRIZKETA: MAITE SAENZ• ARTISTA• … · 2017. 6. 23. · Pisa neurketa OCDE Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakun-deak egiten du, DBH bukatzear duten ikasleetan oinarrituta.

95. zenbakia. 2005eko otsaila ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚3

Argitaratzailea:XANGORINErrekalde hiribidea, 59. Aguila eraikina, 1. solairua. 20018 DONOSTIA GIPUZKOA. Tel: 943/ 371 408

Fax: 943/ 372 154; www.hikhasi.com; Posta Elektronikoa: [email protected]; Lege Gordailua: SS-1001/95. ISSN: 1135-4690 Erredakzio burua:Ainhoa AzpirozErredakzioa: Joxe Mari Auzmendi, Ixiar Eizagirre Erredakzio batzordea: Mikel Estonba, Mari Karmen Irastorza, Kristina Mardaraz, Josi Oiarbide, Fito

Rodriguez, Maite Saenz, Xabier Sarasua eta Arantxa Urbe. Aholkulkariak: Jaione Apalategi, Abel Ariznabarreta, Bego a Bilbao, Mariam Bilbatua, Felix BasurkoAines Dufau, Xabier Isasi, Irene Lopez-Go i, Izaskun Madariaga, Kepa Perez Urraza, Lore Erriondo, Idoia Fernandez, Amaia Vazquez, Lontxo Oihartzabal, Juanjo

Ota o eta Pruden Sudupe. Administrazioa: Arantxa Goiburu. Diseinua: TRAM¥Graf!k Maketazio, aurreinpresioa: Xangorin.Inprimategia: ANtzA S.A.L.Azaleko irudia: Donostiako Lauaizeta Bigarren Hezkuntzako ikastetxea (Hik Hasi). Aldizkari honek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenegokitasun-aitormena du. Data: 2005-II-07. Kopurua: 3.500 alehik hasiko artikuluez edonon eta edonoiz balia zaitezke. Kasu horietan iturria aipatzea eskertuko genizuke.hik hasik ez ditu bere gain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin.

aurkibidea8

gaiaDROGA-MENPEKOTASUNEN

PREBENTZIOADrogen eta pertsonen arteko harremean menpekotasu-nik ez sortzea da helburuetako bat. Horretarako pre-bentzioa da egokiena. Horretan lan egiten duten adi-

tuen, irakasleen eta gazteen iritziak bildu ditugu.

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA

DEPARTAMENTO DE EDUCACION,UNIVERSIDADES E INVESTIGACION

18elkarrizketa

MAITE SAENZLan talde zabal bat ari da Ikastolen Elkarteaeta Elkar argitaletxearen material kurrikularra

egiten.Horren koordinatzailea da Maite.

5 editoriala6 kronika

8 gaia

DROGA-MENPEKOTASUNEN PREBENTZIOA

18 elkarrizketaMAITE SAENZ

26 ekarpenawww.wapoa.netIpuin didaktikoak sarean

28 esperientziaArtista txikien aztarnak Zangozako ikastolako atarian

29 kultura eta hizkuntza aniztasuna eskolanAma hizkuntza, eskolako hizkuntza etaeskolatzeaIgnasi Vila, Carina Siqués, Elisabet Serrat, Josep Maria Serrateta Pilar Monreal

33 berriak

40 Muga guztien gainetik... euskaraz!Xiberütarren habiaSohütako Eperra ikastola

Page 4: ELKARRIZKETA: MAITE SAENZ• ARTISTA• … · 2017. 6. 23. · Pisa neurketa OCDE Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakun-deak egiten du, DBH bukatzear duten ikasleetan oinarrituta.
Page 5: ELKARRIZKETA: MAITE SAENZ• ARTISTA• … · 2017. 6. 23. · Pisa neurketa OCDE Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakun-deak egiten du, DBH bukatzear duten ikasleetan oinarrituta.

95. zenbakia. 2005eko otsaila ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚5

editorialaotsaila

Hilabete honetako kontua izango daEuroparako Konstituzio Itunaren erre-ferenduma. Aldeko zein kontrako boto-ak eskatzen ari dira, aldeko zein kontra-ko arrazoi eta argudioetan oinarrituta.

Itunaren inguruan azterketa eko-nomikoak, politikoak, sozialak, kultu-ralak eta linguistikoak egin dira. Horie-tako bat Hizkuntz Eskubideen Behato-kiak egin duena da, hizkuntzaren ikus-pegitik, jakina. Ituna goitik behera az-tertu ondoren, ondorio garbi bat ateradute: ez dituela hizkuntz eskubideakjasotzen, hizkuntza ez da oinarrizko gi-za eskubidetzat hartzen.

Europako Batasunean 125 hizkunt-zatik gora erabiltzen dira; 60 hizkuntzkomunitate inguru daude; eta 21 hiz-kuntzari baino ez zaie aitortu konstitu-zioan hizkuntzaren izaera. Euskara 21horietatik kanpo utzi dute. Estatuenhizkuntzak dira Europan balioko dute-nak, ez herri edo nazioen hizkuntzak.

Izan ere, Itun Konstituzionalaren ara-bera, estatuak dira Europako Batasu-neko subjektuak, eta aniztasuna aipat-zen duenean estatu horien aniztasunazari da. Ondorioz, estatu horien “boron-datearen” baitan gelditzen da hizkunt-za gutxituen defentsa. Hizkuntza guz-tiekiko errespetua ere aipatzen daitunean, baina horrek ez du inolako on-dorio juridikorik.

Hizkuntza bat ofizialtzat hartzeaedo ez hartzea ez da gauza bera, ondo-rio ugari ditu eguneroko bizitzan. Gal-detu bestela lapurtarrei, nafarrei edozuberotarrei. Edozein administraziota-ra joan eta ezin euskaraz aritu. Gauzabera gertatuko zaigu Europan ere: zu-zendaritzako proiektuetan, herritarreibegirako dokumentazioan, web gune-etan, Ministroen eta Estatu BuruenKontseiluan, komisarioen prentsaurre-koetan... euskarak ez du lekurik izan-go. Ezingo diegu Batasuneko adminis-

EEuurrooppaarraakkoo KKoonnssttiittuuzziioo IIttuunnaakk eezz ddiittuu

hhiizzkkuunnttzz eesskkuubbiiddeeaakk jjaassoottzzeenn

Hizkuntza gutxituak hutsaren

hurrengoa bailiran tratatzen dira

Europan. Aniztasuna, errespetua

eta borondatea bezalako hitzak

erabat hustu dituzte herrientzat.

Urrun gelditzen da esan eta izan

leloa.

trazioei, Arartekoari edota bestelakoerakundeei zerbitzua euskaraz eskatu.Munduko beste hizkuntzen maila izan-go du euskarak.

Horrek gure hizkuntzaren normali-zazioan eragina izango du, negatiboa,zoritxarrez. Eta hezkuntza esparruanere antzemango da. Euskara hizkuntzaikaskuntzaren programa guztietatikkanpo geldituko da. Europako ikastet-xeekin trukeak egiterakoan ere gazte-lania eta frantsesa erabiltzera behartutaegongo gara. Orain arte aniztasuneanbildurik leloari loturik bideratu direnekimen ia guztiak (Sokrates, Leonar-do...) estatuen hizkuntza ofizialen sus-tapenerako izan dira. Beraz, hortik atgeldituko da euskara.

Gure eremu txikian euskal irakas-kuntzaren aldeko urratsak ematen ja-rraitu arren, inguruak ez digu batere la-gunduko helburuetako bat lortzen:gazte euskaldunak ateratzea eskolatik.

Page 6: ELKARRIZKETA: MAITE SAENZ• ARTISTA• … · 2017. 6. 23. · Pisa neurketa OCDE Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakun-deak egiten du, DBH bukatzear duten ikasleetan oinarrituta.

6 ❘ hik hasi ❘95. zenbakia. 2005eko otsaila

kronikaF u n t z i o n a r i o a k s o l d a t a i g o e r a e s k e ,

Fisika, Kimika eta Geo-metriari ordu gehiago

EAEko hezkuntza sistema ebaluatudute nazioarteko bi ikerketek (Pisa etaTIMMS neurketek). Emaitzen arabera,Geometrian, Fisikan eta Kimikan ate-ratzen dituzte bertako ikasleek nazio-arteko batez bestekoak baino puntua-zio baxuagoak. Zientziatako hiru arlohoriek hobetu asmoz, Eusko Jaurlarit-zako Hezkuntza sailburu Anjeles Iztue-tak neurri zehatzak hartuko dituela ira-garri du: hiru ikasgaion ordu kopuruahanditzea, berrikuntza programei arre-ta berezia eskaintzea eta irakasleen tre-bakuntza sakontzea dira iragarritakoneurriak. Zer-nolako aldaketak egin e-rabaki baino lehen, administrazioak e-gungo curriculumak aztertuko omenditu.

Pisa neurketa OCDE Ekonomia

Lankidetza eta Garapenerako Erakun-deak egiten du, DBH bukatzear dutenikasleetan oinarrituta. Lau arlo ebaluat-zen ditu: irakurmena, ezagutza mate-matikoa, ezagutza zientifikoa eta buru-keten ebazpena. Alor ia denetan, OC-DEko herrialdeen batez bestekoan edoapur bat gainetik dago EAEko hezkunt-za sistema. Ezagutza zientifikoan dabilahulen. Matematika alorrean, berriz,hutsunea Geometrian dagoela agertudu ikerketak. TIMMS nazioarteko iker-ketak ere gabezia nagusiak Fisikan, Ki-mikan eta Geometrian kokatu ditu.

Indarguneen artean ekitatea daEAE erreferente bihurtzen duen ezau-garria; alegia errendimendurik altuenaeta baxuena lortzen duten ikasleen ar-teko aldea txikia izatea. Pisaren arabe-ra, OCDEko herrialdeen ekitate onenadauka EAEk, eta TIMMSen ebaluazioanmunduko hirugarren lekuan dago,Quebec eta Tunisiaren ondoren.

Zientzia arloa indartzeko, adminis-trazioak ikastordu gehiago eskaintze-ko agertu duen asmoaren aurrean, eza-dostasunik ere agertu du zenbaitek.Hala zioen Berria egunkarian Josu Sie-rrak, Irakas Sistema Ebaluatu eta Ikert-zeko Erakundeko arduradunak: “Gurehezkuntza sistemak hizkuntzen alde-ko apostu sendoa eginda dauka, etahizkuntzei ezin zaizkie orduak ken-du. Beste bideren batzuk bilatu behar-ko dira, beraz”.

Ahalmen urriko 10 haurrekeskolan behar bezalako baldintzak

izan ditzaten, 40.000 euro beharditu Seaskako Integrazio

Batzordeak. Izan ere, FrantziakoHezkuntza Ministerioak ez ditu

ordaintzen behar bereziak dituztenhaurrekin lan egiten duten

hezitzaileak. Frantziako hezkuntza sisteman

AVS edo “eskolaren bizitzakolaguntzaile” figura dago. Seaskak,

ordea, duela 10 urtetik AVSazgain hezitzaileak ere jartzen dituhaurroi laguntzeko (Hego Euskal

Herriko eredua jarraituz).Hezitzaile horiek Seaskak

ordaindu behar ditu. Hala azaltzendu Seaskako Integrazio

Batzordeko idazkariak, LadixLanouguére Arrosagaraik:

“Frantses Hezkuntzak 20 urtekogibelamendua du ahalmen urriko

haurren integrazioan. Gukbeharren arabera lan egitea

erabaki dugu, eta ez eskaintzendituzten laguntzen arabera”.

Dirua biltzeko eta gizarteasentsibilizatzeko kanpaina abian

dute, Eskola egun, gizartea biharlelopean. Otsailaren 12an

bukatuko da kanpaina “Irratsei”izeneko irratsaioarekin. Aurtengo

kanpainan 1.000 lagunek partehartzea lortu nahi dute.

Page 7: ELKARRIZKETA: MAITE SAENZ• ARTISTA• … · 2017. 6. 23. · Pisa neurketa OCDE Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakun-deak egiten du, DBH bukatzear duten ikasleetan oinarrituta.

95. zenbakia. 2005eko otsaila ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚7

a h a l m e n u r r i k o h a u r r a k z e r b i t z u e s k e

Gure imajinario propioa osatzen ez baldinbadugu, Erdi Aroa eta Lehen Aroa beste begibatzuekin ikusiko dugu, gureak ez diren begibatzuekin. Geure begiekin osaturiko Historiabat osatzea horregatik da hain garrantzitsua.Anjel Lertxundi

Euskal curriculumaeskolen ekarpenen bila

Euskal curriculuma azken urratse-tan da eta prozesua udazkenerako bu-katzeko konpromisoa hartu zuten be-rau diseinatzen ari diren hiru erakunde-etako ordezkariek. Euskal HerrikoIkastolen Konfederazioko lehendakariPedro Aranburuk, Sortzen-Ikasbatuazelkarteko lehendakari Juan Karlos A-retxabaletak eta Ezker abertzalekohautetsien Udalbiltzako lehendakariLoren Arkotxak hitzarmena sinatu zu-ten Bilbon urtarrilaren 28an. Publikokijakinarazi zutenez, eztabaida prozesuparte-hartzaile bati hasiera emangodiote. Horretarako, bakoitzak bere es-kola sarean ahalik eta eztabaidarik za-balena emateko aukerak jarriko dituzteEuskal Herriko Ikastolen Konfedera-zioak eta Sortzen-Ikasbatuaz Elkarte-ak. Udalbiltzak, berriz, herritarren par-

Ia 2.000 funtzionariok soldataigoera eskatu zuten Baionan

egindako manifestazioan.Irakasleak ziren manifestarigehienak, nahiz eta tarteansuhiltzaileak, ospitaleetako

langileak, administraziokoak etazerbitzu publikoetako beste zenbait

langile ere izan. Urtarrilaren 20anatera ziren Baionako kaleetara.

Frantziar estatuak funtzionarioensoldatak ez ditu kontsumo prezioen

arabera igo; gainera, zerbitzupublikoak gutxitu ditu. Horixe zen

pankartaren atzean bildutakosindikatuek (CFDT, CGT, UNSA, FO,

FSU eta CFTC sindikatuek)salatzen zutena. “Denak batera

gure soldaten eta zerbitzupublikoaren alde” zioen leloak.Pankarta nagusiaren atzean ez

zieten LAB sindikatuko ordezkarieilekurik egin, eta hogei metro

atzerago joan ziren LABekoak,“kalitateko irakaskuntza”

aldarrikatzen.Sistema publikoko gabeziak aipatuzituzten sindikatuek: ospitaleetan

langile falta omen dute; segurtasuneza gero eta handiagoa omen da;

dezentralizazioaren ondoriozmiseriak lekuko instituzioetan

nabari omen dira; eta FrantziakoGobernuak ez omen ditunegoziazioak hasi nahi.

Renaud Dutreilek, FuntzioPublikoko ministroak, halaxe

erantzun du: “Ez dut dirurikgordetzen alfonbraren azpian”.

te-hartzea bermatu beharko du.Euskal curriculuma bost urratsetan

eraikitzen ari dira 2003az geroztik. Le-hen urratsa, oinarri filosofiko eta peda-gogikoak biltzen dituen lan metodolo-gia adostea izan zen. Bigarren urratse-an, jakintzagaiak zehaztu zituzten, adi-tuen ekarpenak bilduz. Hirugarrenurratsean irakasle adituengana jo etaeuren proposamen teknikoa jasotzenari dira (lan hau aurten bukatzeko as-moa dute). Orain azken bi urratsakematea falta da, beraz: hezkuntzandihardutenei eta, oro har, herritar guz-tiei parte hartzeko eta ekarpenak egite-ko aukera ematea eta, bukatzeko, ekar-penekin aberastutako txostena ones-tea.

Orain arteko urratsak positiboki ba-loratu zituzten, “ametsa zirudienagauzatzen ari delako”, eta euskal curri-culuma osatzeak zer garrantzia duenazpimarratu zuten: “Gure kultur onda-rearen adierazpenik nabarmenenaeuskara da eta euskarazko irakas-kuntza hedatzeko ahalegin handiak e-gin dira. Gauza bat da, ordea, euska-razko hezkuntza eta, bestea, hezkunt-za euskalduna. Euskalduntzeko, eus-kara ezagutzeaz gain, euskal gizarte-an sortu edota egokitu diren kultur a-dierazpen nabarmenenak beregana-tu behar dira”. Hezkuntza komunitateosoaren gogoeta eta ekarpenak ezin-bestekoak direla nabarmendu zuten.

Page 8: ELKARRIZKETA: MAITE SAENZ• ARTISTA• … · 2017. 6. 23. · Pisa neurketa OCDE Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakun-deak egiten du, DBH bukatzear duten ikasleetan oinarrituta.

8 ❘ hik hasi ❘95. zenbakia. 2005eko otsaila

GAIADrogamenpekotasunen

prebentzioa

Page 9: ELKARRIZKETA: MAITE SAENZ• ARTISTA• … · 2017. 6. 23. · Pisa neurketa OCDE Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakun-deak egiten du, DBH bukatzear duten ikasleetan oinarrituta.

95. zenbakia. 2005eko otsaila ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚9

G

Hitz goxoak dauden bezala-xe, hitz gogorrak ere badaude,eta horietako bat da droga.Ahoskera zein esanahia, biakditu gogorrak, indartsuak. Etahorri loturik, bakoitzari bestehitz sorta bat etortzen zaio bu-rura: drogak, arriskua, beldu-rra, kontsumoa, ihesa, plaze-ra, debekua, gazteak, prebent-zioa, legaltasuna, lagunak,menpekotasuna, askatasuna,tabua, trapitxeoa , iluntasu-na... Eta horiek denak norbera-ren emozioei, bizipenei etadaukan informazioari lotutadaude. Horregatik, iritziak ereaskotarikoak dira.

Gutxiago edo gehiago, de-nok ukitzen gaituen errealita-tea da. Hurrengo orrialdeetanirakasleen, gazteen, gurasoeneta droga-menpekotasunenprebentzioan lan egiten dutenadituen iritziak bildu ditugu.Drogei baino garrantzia gehia-go eman nahi izan diegu be-raiek esateko dituztenei, as-koz ere eraikitzaileagoa baita.

Zailena hitz egiten hastea da. Behinhasiz gero, ura bezala, errekan beherainolako trabarik gabe garatzen da berri-ketaldia. Mila arrazoi tarteko, kosta egi-ten da gai batzuetaz hitz egitea, bainahasierako bertigoa gainditu ondoren,barrenak askatzeak izugarrizko lasaita-suna ematen du.

Horixe gertatzen da drogak aipat-zean ere. Batzuek, mingaina txulorasartu eta beste aldera begiratzen dute.Beste batzuek, errealitateari begiratueta zezenari adarretatik heltzen diote.Azken horiek, inolako beldurrik gabehitz egiten dute drogez, menpekotasu-nez edo prebentzioaz, eta gauzak ar-giago dituzte. Hasteko, pertsonei dro-gei baino garrantzi gehiago ematea. Bi-garrenik, informazioa edukitzea osogarrantzitsua dela. Hirugarrenik, kont-sumitzen bada, arduraz egitea funtsez-koa dela. Eta azkenik, menpekotasunasaihesteko eta horri aurre egiteko, pre-bentzioa dela tresnarik egokiena.

Zer dira drogak?Hasteko, informazioa funtsezkoa

dela esan dugu. Drogak sustantzia na-turalak edo artifizialak dira, eta guregorputzean hainbat modutan sartuzgero, nerbio sisteman aldaketa fisikoakedota psikikoak sortzen dituzte, baitaerrealitatea hautemateko moduan ere.

Drogak kontsumitzeko hainbatmodu daude: edan, irentsi, esnifatu,erre, txertatu…

Berez ez dira sustantzia txarrak,neutroak dira, baina erabilpena baiizan litekeela ona edo txarra. Kontsu-moa desegokia baldin bada, berau ezkontrolatzera irits daiteke edonor. Kasuhorietan, kontsumitzeari uzten zaione-an urduritasuna, antsietatea edo hers-tura, depresioa… sortzen dira. Ondo-rioz, droga hori kontsumitzeko beharra

Drogak eta gu:hasteko, informazioa

sortzen da, hots, menpekotasuna.Menpekotasuna fisikoa edo biolo-

gikoa, psikikoa edo funtzionala izan li-teke.

Are gehiago, gaur egun menpeko-tasun hori patologia bihurtzen ari da.Beste modu batera esanda, bi aldetakomenpekotasuna sortzen ari da. Batetiksustantzia konkretu baten kontsumoaez delako egokia, eta bestetik aldez au-rretik beste gaixotasun mota bat dagoe-lako. Bi gauzak elkartzen direnean pa-tologia arazoak sortzen dira. Esate bate-rako, gaur egungo kontsumitzaile berriasko ez dira alkoholiko hutsak, kokai-nomano hutsak edo heroinomano hut-sak, baizik eta dena nahastuta kontsu-mitzen dute. Droga batzuk estimulat-zaileak dira, beste batzuk depresibo-ak… eta horiek nahastuta buru osasunarazoak sortzen dira. Gero gehiago diramenpekotasunarekin batera paranoiaedo buru nahasketak dituztenak. On-dorioz, arazoa ez da menpekotasuna,buru osasuna baizik. Eta esku-hartzeaaskoz ere konplexuagoa da.

Page 10: ELKARRIZKETA: MAITE SAENZ• ARTISTA• … · 2017. 6. 23. · Pisa neurketa OCDE Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakun-deak egiten du, DBH bukatzear duten ikasleetan oinarrituta.

10 ❘ hik hasi ❘95. zenbakia. 2005eko otsaila

Gizartea aldatzen den heinean, ohi-turak ere aldatu egiten dira, eta hori ger-tatzen da droga kontsumoaren kasuanere. Kontsumoa gero eta gehiago za-baltzen ari da. Baina, halere, jendegehiagok kontsumitzeak ez du esannahi droga gehiago kontsumitzen de-nik.

Kontsumitzen hasteko adina jaitsiegin da, hots, kontsumo esperimenta-lak hasteko adina jaitsi egin da, gero etagazteago hasten dira drogak probat-zen. Horrekin batera, arriskuaren pert-zepzioa gero eta txikiagoa da. Kontsu-mo asko arrisku gutxikoak edo arriskugabeak direla uste dute askok. Norbe-rak egiten duen kontsumoa eta hartzendituen drogak justifikatzen ditu, eta aldiberean, besteenak kritikatu.

Oro har, drogak kontsumitzekokultura aldatu egin dela esan liteke.Kontsumo intentsiboak eta konpultsi-boak dira nagusi orain. Dena azkarragodoan mundu honetan, drogen kontsu-moa ere bai. Gizarte eta kultura bakoit-zak betidanik izan ditu drogen kontsu-moa, ekoizpena eta banaketa erregu-latzeko modu batzuk. Tokian tokikokulturak droga kontsumoak mugatu e-giten ditu eta hartzeko moduen ingu-ruan agindu batzuk finkatzen ditu, nor-malean ontzat hartu izan direnak. Horihankaz gora jartzen ari da gaur egun.Alkoholaren kasuan, esate baterako,mediterranear kontsumoa zen nagusilehen, eta orain anglosaxoi erara kont-sumitzen da: denbora gutxian kantitateasko. Gauza bera gertatzen da tabakoa-rekin eta haxixarekin ere. Kokainarenkasua ere kuriosoa da. Dentistek beti-danik erabili izan dute analgesiko beza-la anestesia egiteko. Hego Amerikakokulturan ere betidanik erabili dute. Bai-na mendebaldean beste erabilpen bateman zaio. Gaur egun, lanean dabiltza-nek ere hartzen dute, etengabe laneanjarraitzeko eta gehiago produzitzeko.Azkenaldian erabilpen farmazeutikoa-

ren antzekoa den beste kontsumo mo-ta bat ematen ari zaio: biharamuna edobestondoa gutxitzeko hartzen da.

Hori gutxi balitz, droga mota baka-rra ezezik, gehiago nahasten dira: edarialkoholdunak, estimulatzaileak direndrogak (tabakoa, speed-a, kokaina…),eratorri kannabikoak, diseinu dro-gak… hitz batean esateko, polikontsu-moa.

Hori dena nondik? Zergatik?Gertatu diren aldaketak eta ohitura

berriak egungo gizarte ereduari lotutadaude.

Indibidualismoan, kontsumismo-an, lehiakortasunean, hedonismoan,norberarena besteengan delegatzean,elkartasun ezean… oinarritutako ba-lioak, jarrerak eta jokabideak nagusi bi-lakatzen ari dira. Erreferentzia ereduakfalta dira eta sozializazio egituretan ko-munikatzeko, erantzukizunetan hezte-ko eta hezigarriak diren arauak eta mu-gak ezartzeko zailtasunak daudela be-gi-bistakoa da.

Ezin aipatu gabe utzi debekuarenpolitika ere. Jakina da drogek eragin zu-zen dutela: alkohola gehiegi edanez

gero, mozkortu egiten da; tabakoa egu-nero errez gero, nikotinaren menpeko-tasuna sortzen da… Debekuaren poli-tikaren ondorioz, ordea, zeharkako on-dorioak sortzen dira. Adibidez, haxixakalitate txarrekoa baldin bada, intoxi-kazio arriskua dago; kokaina nahastuaedo heroina aizundua baldin badaude,gaindosiagatik edo aizuntzeagatik hildaiteke. Eta hori dena debekuaren po-litikaren ondorio da.

Horren aurrean normalizazioa etaprebentzioa bultzatzen dute hainbaterakundek. Zentzu horretan, drogeisoilik ez zaie jarri behar arreta, baitapertsonei eta inguruneari ere, hirurakerlazionatuta daude-eta.

Drogak hartzeko moduak gaur egun

15-29 urteko gazteen artean legezko eta legez kanpoko drogen kontsumo maila

Iturria: Gazteak 2001 inkesta. Eusko Jaurlaritzako Droga-menpekotasun idazkaritza, 2000.

Kontsumitzenhasitakoak

Ohikokontsumitzaileak

Sustantziamota

Tabakoa

Alkohola

Kannabisa

Anfetaminak

Kokaina

Estasis-LSD

Droga sintetikoak

% 58,7

% 91,8

% 55,1

% 15,3

% 11,2

% 6,8

% 8,2

% 38,6

% 71,7

% 29,6

% 7

% 4,4

% 1,6

Page 11: ELKARRIZKETA: MAITE SAENZ• ARTISTA• … · 2017. 6. 23. · Pisa neurketa OCDE Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakun-deak egiten du, DBH bukatzear duten ikasleetan oinarrituta.

95. zenbakia. 2005eko otsaila ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚11

GGAIADroga-menpekotasunenprebentzioa

Prebentzioa gazte, guraso eta irakasleekin

Prebentzioan lan egiten duten hain-bat erakunde daude Euskal Herrian, etahorietako bat da Askagintza. Gaztee-kin, gurasoekin eta ikastetxeekin arit-zen dira. 15 urte daramatzate zereginhonetan, eta 100 ikastetxe ingurutatikpasa dira. Horrez gain, topaketak anto-latzen dituzte, bai gazteenak eta bai gu-rasoenak, eta aurten irakasleentzat ereprestatu dute.

Gazte topaketakAskagintzakoek argi daukate gaz-

teei garrantzi gehiago eman behar zaie-la, beraiek baitira protagonistak. Be-raien bizitzaren subjektuak dira eta be-raiei drogei baino garrantzi gehiagoeman behar zaie. “Esku-hartzerik txi-kiena, arreta handienarekin”, hori daAskagintzakoen leloa.

Filosofia horrekin, hainbat herritaninformazio guneak antolatzen dituzte,eta Euskal Herri mailan gazte topaketanazionala egiten dute, elkarren berri ja-kiteko.

Horrela, drogei buruz hitz egitekoespazio bat eskaintzen zaie gazteei, eu-ren zalantzak argitzeko, hausnartzeko,kezkak agertzeko... Leire Zumeta eta T-xus Congil Askagintzako kideek diote-nez, “topaketak oso emankorrak izatendira. Gazteek ideiak dauzkate, propo-samenak dauzkate, eta hausnarketaoso-oso politak egiten dituzte. Aurrei-ritzirik eta epairik gabe entzuten zaie-la konturatzen direnean, ireki egitendira eta zoragarria da. Inoiz bainogazteria prestatuagoa eta osasuntsua-goa daukagu. Gertatzen dena da emo-zionalki oso ahulak direla, eta babesikgabe garatu behar dituztela euren gai-

tasunak. Horregatik, guk babes hori es-kaini nahi diegu”.

Gurasoen topaketakGurasoak desorientatuta daude.

Leirek dioenez, “eredu autoritarioa bi-zi izan zutenek, ez dute gauza beraegin nahi, eta beste muturrera joatendira. Gaindituta eta beldurtuta dau-de”. Alkohola eta tabakoa ezagutzendituzte, baina pilulak eta beste drogaberriak ez, eta horrek beldurra ematendie. Egoera horretan, gehien estimat-zen dutena lasaitzea eta entzutea da.

Askagintzak gurasoei bi zerbitzueskaintzen dizkie. Batetik tailer iraun-korrak ikasturtean zehar. Zortzi saio in-guru izaten dira eta gurasoek planteat-zen dituzten gaien inguruan hitz egitenda. Bestetik saio solteak egiten dituzte,eta eskema hau jarraitzen dute: 1) zer-taz ari gara hitz egiten; 2) non daudearazoak eta beldurrak guraso gisa (ezdakite zer kontsumitzen duten, ez daki-te zer ondorio dituzten, ez dute kontro-latzen...); 3) beldurrak objektibizatu;eta 4) guraso bezala zer egin dezaketenaztertu, informazioa jaso, esku-hartzeegokia zein den ikusi, komunikazioalandu, heziketa alternatibak bilatu...

Datorren ikasturtean gurasoentza-ko zentro bat osatu nahi dute Askagint-zakoek, informazioa eta aholkularitzaemateko. Eta aurten gurasoen II. topa-ketak egingo dira.

IkastetxeakEskola eremuan osasun heziketa e-

ta droga-menpekotasunen prebent-ziorako programa bat daukate: “Dro-gak larrugorrian”. Berau ezartzeko

“Drogak larrugorrian. Osasunaheziketan” programaren aurkezpena

Hezitzaileentzat, irakasleentzat,orientatzaileentzat...

Hernanin, apirilaren 16anBiteri kultur etxean11:00-13:30

baldintza batzuk jartzen dituzte: eskolakomunitate osoak parte hartzea, zen-troan lan hori erraztuko eta koordinatu-ko duen arduradun bat egotea (orien-tatzailea, kasu), eta klaustroa, gurasoaketa ikasleak prest egotea.

Programa ikastetxearen ezauga-rrietara egokitzen da, eta horren arabe-ra ekintza batzuk edo beste batzuk egi-ten dituzte: gurasoei hitzaldiak eman,irakasleei formazioa eta ikasleei eresaioak.

Irakasleen formazioari dagokio-nez, beraien funtzioa zein den argi ze-hazten saiatzen dira. “Askotan irakasle-ei dena eskatzen zaie gaur egun, be-raiek soluzionatu behar dute dena, etahori ez da horrela. Beren funtzioak ar-gi definitzen eta zehazten saiatzen ga-ra” dio Txusek. “Irakasleen esparruaeduki akademikoak, balioen heziketaeta zentroko elkarbizitza dira, eta ezhori baino gehiago. Gure formazioanongi mugatzen ditugu zein diren ira-kasleen funtzioak eta zailtasunetanlaguntza eskaintzen diegu tresnakemanez. Eta beti hor egoten gara. Gu-retzat oso garrantzitsua da gu hor gau-dela sentitzea, errekurtso iraunkorragarela ikustea, eta ez puntualki egoneta joaten garenak”.

Page 12: ELKARRIZKETA: MAITE SAENZ• ARTISTA• … · 2017. 6. 23. · Pisa neurketa OCDE Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakun-deak egiten du, DBH bukatzear duten ikasleetan oinarrituta.

12 ❘ hik hasi ❘95. zenbakia. 2005eko otsaila

Donostiako Lauaizeta BigarrenHezkuntzako ikastetxean “Drogak la-rrugorrian” izeneko proiektua lantzendute Askagintzaren laguntzarekin.Duela hiru urte hasi ziren programa ho-rrekin, baina orain dela 6-7 urte hasi zi-ren droga-menpekotasunen prebent-zioa lantzen, ikastetxea ireki zen uneberetik.

Donostian DBH independenteaduen eskola bakarra da, hau da, ez Le-hen Hezkuntzarik eta ez Batxilergorikez duena. Institutu bat izateko, zentro t-xikia dela esan liteke: 226 ikasle eta 30 i-rakasle. Txikitasun horren abantailak a-probetxatzen jakin dute; alde batetik,koordinaziorako aukera handia ema-ten duelako, eta bestetik, ikasle eta ira-kasleen arteko hurbiltasuna lortu dute-lako. Ikasleentzat gehitxo, agian, ko-munera joan baino lehen irakasleek baibaitakite hara joango direla. Kontrola-rekin batera, ordea, babesa ere sentit-zen dute, eta nerabeek biak behar di-tuzte.

Belen Mujika ikastetxeko orientat-zaileak gerturatu gaitu eskola barrukogirora eta droga-menpekotasunen pre-bentzioan egiten ari diren lanera.

Zergatik hasi zineten gai hori lant-zen?

Hasieran gurasoekin hasi ginen, gaihonen inguruko hitzaldiak eskatzen zi-tuztelako. Gero ikasleekin ere lantzenhasi ginen. Beti komentatzen genuenhori ez zela nahikoa, eskola komunitateosoak hartu behar zuela parte,eta horre-gatik jo genuen Askagintzakoengana.

Zergatik sentitzen dute gurasoekgai hori lantzeko beharra?

Beldurtuta eta desorientatuta dau-delako. Sekulako beldurra daukatedrogen aurrean. Beti komentatzen dutegoizeko 1:00ak arte egoten direla seme-alabak Bretxa ondoan, eta handik pasaeta ikusten dena ikusita... “Nola lortuko

dugu informatuta egotea kasurik egi-ten ez badigute?” galdetzen dute. Az-ken boladan kezka handia dute kanu-toekin, pilulekin... Kuriosoa da, halere,tabakoarekin ez kezkatzea. Eta... esko-latik atera eta egiten duten lehenengogauza zigarroa piztea izaten da.

Bestalde, gure ikasleak hona etorriaurretik Aitor ikastolan eta Intxaurron-do ikastolan ibilitakoak dira, eta hangurasoek asko parte hartzen zuten ikas-tolan. Beraz, hemen ere joera hori man-tentzen dute eta ez dira beldur horrela-ko gaiak planteatzeko.

Nola sentitu izan zarete irakasleakgai hau landu behar duzuela jakitean?

Une honetan izugarrizko erantzu-kizuna uzten da irakasleen eta eskola-ren gain, eta gainera, inolako errekono-zimendu sozialik gabe. Guk ezin dugu4:30etik aurrera gertatzen dena kontro-latu. Askotan komentatzen dugu gura-soekin heziketa sexuala eta osasun he-ziketa landuko dugula eskolan, bainaezin dugu bermatu haurdunaldiakegongo ez direnik edo arduraz kontsu-moko dutenik. Praktika ez da eskolanegiten.

Gurasoak lasaitu egiten dira gukgaia landuko dugula esaten diegune-an. Baina horrek ez du esan nahi be-raiek ahaztu egin behar dutenik. Horre-

gatik, oso garrantzitsua da gurasoek ze-hatz-mehatz jakitea ikasleekin zer lant-zen dugun gai horren inguruan, be-raiek ere ikus dezaten non dagoen be-raien atala edo funtzioa.

Irakasleok beldurrik sentitzen alduzue?

Dena gure gain gelditzen bada, bai.Zeren gu ez baikara adituak. Horrega-tik, ondo definitu behar da bakoitzarenfuntzioa. Irakasleok ez ditugu sustant-ziak landu behar, ez dugu drogei buruzdena jakin behar; gainera, kasu batzue-tan ikasleek gu baino informazio gehia-go edukitzen dute. Eskatzen zaigunada ikasleei jarraipena egitea eta aditueiinformazioa ematea ikasleei buruz: tal-de presioei buruz, aisialdiari buruz...

Orduan, zer da zehazki irakasleokegiten duzuena?

Hasieran Askagintzakoek gurasoeieta klaustro osoari ematen diote infor-mazioa. Gero, tutore bakoitzarekin etaorientatzailearekin mintegiak egitendituzte gela bakoitza hobeto ezagutze-ko, ikasleekin erabiltzen duten mate-riala erakusteko, saioak nola egiten di-tuzten azaltzeko...

Ondoren, tutoreak Askagintzakoadituek prestatutako galdetegi bat pa-satzen die ikasleei, anonimoa eta konfi-dentziala. Galde sorta horretan dauz-

Belen Mujika: “Badakigu kontsumituegingo dutela; beraz, arduraz kontsumidezaten lortu behar dugu”

Belen Mujika Lauaizetako orientatzailea Askagintzako Leire Zumeta eta Txus Congilekin.

Page 13: ELKARRIZKETA: MAITE SAENZ• ARTISTA• … · 2017. 6. 23. · Pisa neurketa OCDE Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakun-deak egiten du, DBH bukatzear duten ikasleetan oinarrituta.

95. zenbakia. 2005eko otsaila ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚13

GGAIADroga-menpekotasunenprebentzioa

katen zalantzak, ezagutzen dutena,ezagutu nahi dutena... azaltzen dute.Gero horren arabera, gela bakoitzekohutsuneak eta beharrak ikusita prestat-zen dituzte ikasleekin egingo dituztensaioak.

Baina aurretik, tutoreak ikasleekingaia lantzen du Askagintzakoek utzita-ko materialarekin. Horrela, ikasleekgalderak prestatzen dituzte gero adi-tuei planteatzeko. Aurten, unitate di-daktiko batzuk landuko dituzte irakas-leek ikasleekin.

Askagintzakoak beti hor egoten di-ra edozer gauza behar badugu ere. Etaaldamenean daudela jakiteak, asko la-saitzen gaitu.

Zein adin da egokiena prebent-zioa lantzen hasteko?

Garrantzitsuena ikasleen ezauga-rrietara egokitzea da. Lehen Hezkunt-zan landu daiteke, baina elikadurari lo-tuta, adin batzuetan ez baitu zentzurikalkoholaz hitz egiteak oraindik ez dire-lako edaten hasi edo ez dutelako horre-tarako interesik. Ikasleen interesak al-datu egiten dira, eta hortik abiatzea dagarrantzitsua.

Zein da ikasleei helarazi nahi die-zuen mezua?

Gure mezua ez da ez kontsumitze-ko. Badakigu kontsumitu egingo dute-la; beraz, kontsumi dezatela arduraz.

Gazteak dira eta oraindik ezin diegueskatu dena kontrolatzeko erantzuki-zuna, eta horretarako gaude gu, babes-teko eta laguntzeko, jarraipena egiteko.

Kontsumitzen hasten diren adinaatzeratzea lortzen badugu, ongi. Lehen-biziko kontsumoak hain konpultsiboakez izatea lortzen badugu, hobeto. Egu-neroko kontsumoa arduratsua baldinbada, ongi. Hori da egin dezakeguna.

Zer lortu duzue urteotako lanare-kin?

Alde batetik, programa hau eskola-ren barruan sartzea. Inork ez du zalant-zan jartzen lantzen jarraitu behar dugu-nik, barneratuta daukagu.

Beste aldetik, gazteei gai honetazhitz egiteko aukera ematea, desmitifi-katzea eta beraien artean horretaz hitzegiteko gai izatea eta helduongana ger-turatzea.

Bai Askagintzakoek, bai irakasleek,gazteei hitza eman behar zaiela azpi-marratzen dute. Drogei baino garrantzigehiago eman behar zaie gazteei, be-raiek baitira protagonista. “Esku-hart-zerik txikiena, arreta handienarekin”,da leloa.

DBHko 1. mailan erraz hitz egitenomen dute. 2. mailan gero eta zailagoaizan ei da euren iritzia jasotzea. 3. mai-lan mutu, krisia, ez dira mintzatzen ezgurasoekin, ez irakasleekin. Eta 4. mai-lan berriz lasai hitz egiten hasten dira.

Lauaizetako 4. DBHkoak hiztunakdira, bai. Inolako trabarik gabe hitz egi-ten dute drogen kontsumoaz eta eurenkezkez. Ongi iruditzen zaie eskolandrogaren gaia lantzea, eta garrantzihandia ematen diote informazioa jasot-zeari, ez baitaukate. Oso gustura entzu-ten dituzte adituen hitzaldiak. Beraiekliburuak hartu eta lantzea baino nahia-go dute entzutea. Iaz marihuanari bu-ruzko liburu bat irakurri zuten denenartean. Talde bakoitzak atal bat irakurrizuen eta hari buruzko laburpena eginzuten ondoren. Laburpena egitea, or-dea, astuna iruditu zitzaien. Horrelakogaiak modu ludikoagoan, erakarga-rriagoan eta praktikoagoan landu be-harko liratekeela uste dute.

Adituek anekdotak kontatzenomen dituzte euren saioetan, eta horioso gustuko dute. Gainera, badakiteikastetxe askotan ibiltzen direla, eta in-teresgarritzat jotzen dute. Edozer gauzagaldetzen diete beraie, gurasoei eta ira-kasleei ez bezala. Haiek konfiantza

gehiago ematen diete.Gelan liburuak erabiltzen dituzte

informazioa jasotzeko, baina hori bai-no nahiago omen lukete drogak gelaraekarri eta zuzenean ikustea. Alkohola,tabakoa eta haxixa ezagutzen dituzte,eta beti horietaz hitz egiten omen dadrogak aipatzean. Horiek utzi eta bestedrogen inguruan duten jakin-mina ase-tu nahi dute.

Drogak probatzeko adinean dau-de, eta beraien artean desberdintasu-nak daude. Batzuk inoiz ez dira mozko-tu, eta beste batzuk bai. Batzuk nahiagodute ez probatu, badaezpada, agiangustatu egingo zaielako. Gurasoen ohi-ko “txapa” entzuteaz nazkatuta daude,baina aldi berean, badakite kezka dau-katelako esaten dietela kontrolatzekoeta edaten badute ere ez pasatzeko.

15-16 urteko gazte hauen iritziz, orainlehenago hasten dira drogak kontsumit-zen, eta horrek kezkatu egiten ditu.

Gu ere, gazteok, kezkatzengara

Page 14: ELKARRIZKETA: MAITE SAENZ• ARTISTA• … · 2017. 6. 23. · Pisa neurketa OCDE Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakun-deak egiten du, DBH bukatzear duten ikasleetan oinarrituta.

14 ❘ hik hasi ❘95. zenbakia. 2005eko otsaila

Ikasleak eta drogak irakasleen begietatik.Zer iritzi dute irakasleek?

Drogamenpekotasunen DeustukoInstitutuak izenburu hori daraman az-terketa bat argitaratu zuen iazko uztai-lean. Maria Teresa Laespadak koordi-naturik, ikerketa talde bat aritu zen berealdamenean: Elisabete Arostegik, Ara-celi Fernandezek eta Nieves Garcia delMoralek osatua.

Ikerketa lan horretan DBHko, Bat-xilergoko eta Lanbide Heziketako 517tutorerengana hurbildu ziren droga-menpekotasunaren aurrean ikastetxe-etan egiten den prebentzioari buruzkoeuren iritzia jakin asmoz.

Gai honen inguruan ikastetxeaegoera estrategiko batean aurkitzen da.Alde batetik, gazte asko biltzen den le-kua delako, eta talde hori delako droga-menpekotasunean erortzeko arriskuaduenetako bat. Beste aldetik, gazteakbere osotasunean eta osasuntsu garat-zeko aukerak eman ditzakeen erakun-dea da, horretarako giza baliabideakbadituelako eta antolatua dagoelako.Zentzu horretan, eskola barruan gertat-zen den sustantzien kontsumoaren au-rrean, prenbentzio neurriak hartzea le-hentasunezkoa izan behar du ikerketahonen egileen ustez.

Eskola, ordea, ez da instituzio soilbat, irakasleak daude bertan eta horienjokabideak eta zereginak baldintzat-zen dute eskolaren funtzionamenduaedo eguneroko lana. Gauza jakina dairakaslea ez dela edukien igorle hutsa,baizik eta hezitzailea, eta gazteen hezi-keta integralean bere erantzukizunaduela. Horien artean dago osasunera-ko heziketa, eta hor kokatzen da drogamenpekotasunen prebentzioa. Gaine-ra, gaur egun eskolak drogen kontsu-moaren prebentzioan duen funtzioamundu mailan errekonozitua dago,gazteengana jarraipen batekin gertu-ratzea bermatzen duelako. Ondorioz,irakasleak begirada guztien jomugandaude.

Ikastetxeen ikuspegiaEuskal Herriko hainbat ikastetxe-

tan droga-menpekotasunen prebent-ziorako programak ezarrita dauzkate,batzuek euren kabuz eta beste batzuekprebentzio programak bideratzen di-tuzten erakundeen bitartez. Beste zen-bait zentrotan ikasturtean zehar ekintzapuntualak egiten dituzte, batzuetan ira-kasleek beraiek gidatuta eta beste bat-zuetan kanpoko norbait etorrita. Kasubakanak badira ere, zenbaitetan ikas-tetxeek beraiek egiten dute euren pro-grama propioa.

Irakasleen jarrerak, sinesmenak,espektatibak edo esperientziak dro-gen kontsumoaren aurrean

Irakasleek batez ere ohikoak dirensustantziak ezagutzen dituzte: tabakoaeta alkohola lehendabizi, kannabisaondoren, eta hirugarrenik sustantziaestimulatzaileak, bereziki anfetaminaketa speed-a.

Beren ezagutza handiagoa edo txi-kiagoa izan, ikasleei informatzeko etaprebenitzeko trebeagoak izango diraedo ez. Edonola ere, aipatu sustantziakez dituzte oso arriskutsutzat jotzen ira-kasleek, eta beraz, baliteke beren pre-bentzio lana ez izatea oso alarmista.

Irakasleak jakitun dira ikasleek ta-bakoa, alkohola eta kannabisa kontsu-mitzen dituztela. Euren iritziz, alkohola

eta tabakoa ohikoak dira Bigarren Hez-kuntzako ikasleen artean, eta zenbaitlekutan Lehen Hezkuntzako azken biurteetan ere bai. Badakite gazteek aste-buruetan asko edaten dutela, eta ikas-keta bidaietan jabetzen dira horretaz.Zeren bestela, alkohola asteburuetankontsumitzen denez, eskolako egune-rokotasunean ez du eraginik.

Ez da gauza bera gertatzen haxixa-rekin. Eskola orduetan sartu den sus-tantzia da, eta horrek kezkatu eta bel-durtu egiten ditu irakasleak. Aisialdiankontsumitzetik eskola orduetan eta aste-gunetan kontsumitzera pasatzeak kez-katu egiten ditu. Irakasle askok esaten dugelan haxixaren eraginpean egoten di-ren ikasleak edukitzen dituztela, nahizeta sustantzia eskolan ez kontsumitu. Etaeuren iritziz, ikasleen errendimenduaneta portaeran eragiten du.

Bestalde, anfetaminak bezalako es-timulatzaileak ez dituztela kontsumit-zen uste dute, nahiz eta Droga-menpe-kotasunen Euskal Azterguneak esangero eta gazteagoak direla sustantziahoriek kontsumitzen dituztenak.

Irakasleen iritziz, lagunen eta berdi-nen arteko presioak dira tabakoareneta alkoholaren kontsumoa hastera etamantentzera bultzatzen dutenak. Bes-talde, kannabisa kontsumitzen dute-nak esperimentatzeko eta norberarennortasuna bilatzeko egiten dutela uste

Page 15: ELKARRIZKETA: MAITE SAENZ• ARTISTA• … · 2017. 6. 23. · Pisa neurketa OCDE Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakun-deak egiten du, DBH bukatzear duten ikasleetan oinarrituta.

95. zenbakia. 2005eko otsaila ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚15

GGAIADroga-menpekotasunenprebentzioa

dute irakasleek, eta beraz, ez dute ne-gatibotzat hartzen esperientzia hori.Beste zenbait kontsumoren inguruan,berriz, jarrera negatiboa dute. Esate ba-terako, droga ilegalen kontsumitzaleak“arauetatik desbideratutako pertso-nak” dira irakasleentzat.

Drogak kontsumitzen dituztenikasleek zer sentimendu sorraraztendizkien galdetu ondoren, gehienekkezka eta errukia sentitzen dutela adie-razten dute.

Ikasleei laguntzeko garaian, galde-ketako irakasleen % 32,3k PrebentzioZerbitzuak ezagutzen dituela adierazizuen; gainontzekoek ez. Ezagutzendutenetatik % 69,4k erabilgarria deladeritzo. Beraz, beharrezkoa da zerbitzuhoriek ezagutaraztea.

Zer iritzi dute irakasleek ikasleendroga kontsumoaren inguruan?

Hezitzaileen gehiengoa kontzienteda prenbentzio lana egin behar dela;ikasleak hezi egin behar direla drogaeta osasun arloan. Baina horretarakoprestakuntza behar dute, eta hori, es-kola orduz kanpo egiten dute normale-an. Ondorioz, eguneroko lanari gehit-zen zaion beste zama bat bihurtzen da.

Egungo gizarteko arazo asko esko-lan bideratu behar direla esaten da, etairakasleak gogaituta daude. Kanpokolaguntza gehiago eskatzen dute.

Ikasleek drogak kontsumitzen di-tuztela ikusten dutenean, irakaslegehienek neurri eta zigor zorrotzak jart-zen dituzte, nahiz eta jakin eskolaz kan-po gertatzen dena ezin dutela kontrola-tu.

Zigorrak bokazio pedagogikoa du,eta gurasoei jakinarazi ohi zaie. Horienerreakzioa desberdina izan liteke: bat-zuek ez dute onartzen eta ukatu egiten

dute euren semeak edo alabak drogakkontsumitzen dituenik; beste batzukonartu egiten dute eta eskolatik jasot-zen duten informazioa eta laguntza es-kertu egiten dute. Hala ere, gurasoekgutxi kolaboratzen dutela kexatzen di-ra irakasleak.

Zein da irakasleen jarrera eskola-ko prebentzio programetan inplikat-zearen inguruan?

Irakasle gehienek onartzen duteeuren lana ez dena edukiak ematea soi-lik, baina horrek ez du esan nahi gustu-ra daudenik gizarteak bere gain jartzendituen zeregin guztiekin.

Prebentzio programen aurrean ira-kasleek jarrera askotarikoak dituzte,denek ez baitute berdin pentsatzen be-te behar duten rolaz. 38ko puntuaketakontuan hartuta, jarrera hauek defen-datzen dira: % 29,29k prebentzioarenprofesionalizazioa eskolan; % 6, 31kirakaslearen inplikazioa prebentzioan;% 4,6k eszeptizismoa prebentzioarenaurrean; % 4,38k lankidetza premisa gi-sa eginkizun soziohezitzailean; % 3,9kprebentzioa interesa duten irakasleent-zat bakarrik; % 3,24k prebentzioa esko-lako eguneroko dinamika gisa; % 3,07kprebentzioa gainahalegin gisa.

Nolakoa da irakasleen presta-kuntza?

Ikastetxeetako tutoreen % 60,7k ezdu inolako formaziorik jaso droga-menpekotasunen inguruan, eta % 40knolabaiteko prestakuntza jaso du, bai-na oso puntuala izan da. Ondorioz,prestakuntza jaso ez dutenez, ez dirainolako programa aurrera eramatenhasten. Hori bai, ordu kopuru finko ba-teko formazio antolatua jaso dutenekoso positiboa izan dela aitortzen dute.

Zer pentsatzen dute irakasleek al-koholaren eta beste drogen eskolakoprebentzioaz? Nork arduratu behar duprebentzioaz eskolan?

Bi iritzi nagusitzen dira galdera ho-nen inguruan: batzuk irakasleen lanadela diote, eta beste batzuek kanpokoadituen esku utzi behar dela. Dena de-la, bi gauzak ere egin litezke, irakasleaketa kanpoko adituak elkarlanean aritu,alegia.

Orokorrean, Lanbide Heziketakoirakasleak dira adituen esku uztearenalde daudenak. Kontuan hartu beharda adin horietan izaten dela gatazkat-suena drogen kontsumoa. Inolako for-maziorik ez duten irakasleak ere adi-tuen esku-hartzearen alde daude. Bes-talde, formazioa jaso duten irakasleakeuren burua nahiko seguru eta presta-tuta ikusten dute gai hori lantzeko.

Prebentzioa erlijioko edo etikakoirakaslearen esku uztearen aurka agert-zen dira tutore gehienak.

Tutoreek ez dute nahi prebentziolanaren gidaritza edo lidergoa berengain hartzerik.

Irakasleek esko-la prebentzioaribaino garrantzi

gehiago ematendiote balioetanhezteari, kont-

zientzia sozialarieta informazioa

gehitzeari.

Page 16: ELKARRIZKETA: MAITE SAENZ• ARTISTA• … · 2017. 6. 23. · Pisa neurketa OCDE Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakun-deak egiten du, DBH bukatzear duten ikasleetan oinarrituta.

16 ❘ hik hasi ❘95. zenbakia. 2005eko otsaila

Zein estrategia iruditzen zaizkiebaliagarriak eta beharrezkoak?

Prebentzioa ez da informazioare-kin bukatzen. Irakasleek uste dute dro-gen arriskuei eta ondorioei buruzkohitzaldiak ez direla nahikoa ikasleen e-ta gizartearen ohiturak aldatzeko. Es-kolako prebentzioa zehar lerroen bi-dez landu behar dela pentsatzen dute.Zailena, noski, hori praktikan jartzeada, irakasleen arteko koordinazioa,prestakuntza, denbora… eskatzen bai-titu. Gainera, ez da interes handirik i-kusten prebentzio programa proiektukurrikularrean sartzeko.

Zein neurriri ematen die garrant-zia irakasleek?

- Prebentzio lana egiteko beharrez-koak dituzten tresnak edukitzeari.

- Adituen presentziari.- Balioetan hezteari eta erantzuki-

zunez jokatzen irakasteari. Erantzuleizaten, norberak bere kabuz erabakit-zen eta beren ekintzen ondorioakneurtzen erakutsi behar zaie, hots, pert-sona bezala garatzen.

- Kontzientziazio sozialari, bai fami-lien eta bai hezitzaileen aldetik.

- Ohitura onak promozionatzeari.- Drogen inguruko informazio

gehiago emateari.

Gelan lantzen al da alkoholareneta beste drogen kontsumoarengaia?

Inkesta erantzun dutenen hiru laur-denak baietz dio, prebentzioa lantzendutela. Horietako % 78k noizean behinlantzen du eta % 22k sistematikoki. Az-ken horien artean gehienak DBHko tu-toreak, psikologoak, esperientzia du-ten irakasleak eta, batez ere, presta-kuntza dutenak dira.

Nola lantzen dute prebentzioa?Zein metodologia erabiltzen dute?

% 49k beren kabuz egiten du, % 46kzentroko programa batean oinarrituta,eta % 15ak kanpoko adituekin.

Prebentzioaren muina formazio bi-dea da, balioetan heztea, eta ez ikasleakdrogen arriskuarekin ikaratzea.

Zein emaitza ematen dituzte pre-bentzio esku-hartzeek?

Tutoreen % 57 zuhur agertzen da,ez positibo eta ez negatibo; % 40k posi-tibotzat jotzen du, eta % 3k negatibot-zat.

Edonola ere, irakasleen hiru laurde-na prebentzioa lantzen jarraitzekoprest agertzen da.

Zein dira ondorio nagusiak?- Irakasleen formazioa. Bai guraso-

ak eta bai agintari politikoak kontzientebaldin badira gazteen droga kontsu-moaren arazoari heldu egin behar zaio-la, agian irakasle batzuk liberatu eginbeharko lirateke prestakuntza jaso ahal

izateko. Horrela, adituen beharrik ga-be, ikastetxean bertan egongo liratekeadituak. Horrek ez du esan nahi adi-tuen beharrik egongo ez litzatekeenik,baizik eta gaiari zor zaion seriotasunaemango litzaiokeela.

- Beharrezkoa da irakasleek presta-kuntza egokia jasotzea beren lana egi-teko. Inori ez zaio burutik pasatzen He-ziketa Fisikoko irakasleak Matematika-ko eskolak eman ditzakeenik prestatugabe. Gauza bera esan liteke tutoreaz:ezin da pentsatu arazo guztiak beraksoluzionatu behar dituenik, diziplinafaltatik hasi eta drogen kontsumora ar-te.

- Drogen kontsumoa saihestekozein neurri hartuko lituzketen galdetu-ta, eskolako prebentzioa bosgarrenpostuan jartzen dute irakasleek. Horribaino garrantzi gehiago ematen diotebalioetan hezteari, kontzientzia sozia-lari, ohitura onak bultzatzeari edo dro-gei buruzko informazioa gehitzeari.Nahiko etsigarria da irakasleek beraiekhain garrantzi gutxi ematea eskolakoprebentzioari, baina horren arrazoiaprestakuntza falta izan liteke. Irakasle-ak ez daude oso gustura prebentzio la-nek ematen dituzten emaitzekin, nahizeta jarraitzeko prest egon. Beraz, ira-kasleak seguruago eta gaituago sentia-razten dituena formazioa izanik, zerhobe prebentzioan prestatzeko aukeraematea baino.

Zinema: prebentzio tresna baliagarriaZinema, pelikula... gaiaren arabera

tresna egokia izan liteke droga-menpe-kotasunen prebentzioa lantzeko. Isto-rioek eta irudiek gauza asko konta dit-zakete, eta horren gainean hausnartze-ko bidea irekitzen dute.

Baliabide horren abantailak apro-betxatzeko aukera ematen du Irudi Bi-ziak elkarteak. Eskolan lantzen direngaiak eta zinea uztartzen ditu Zinesko-la programaren bitartez. Estreinatu be-rriak diren filmak proiektatzen dituzte,eta ondoren, horrekin lotutako gaiak

lantzeko programa didaktikoak. eskai-ni: batetik, ikasleei zuzendutako didak-tika unitatea, eta bestetik, irakasleent-zako gida didaktikoa.

Hezkuntza maila guztietarako etaeskolan lantzen diren gaietarako ego-kiak diren programak dituzte, eta baitadroga-menpekotasunen prebentzioalantzekoak ere. DBH 1., 2. eta 3. maile-tarako programan, esate baterako, 200ikastetxe inguru ari dira parte hartzenikasturte honetan, eta 4. DBHrako pro-graman ere beste hainbeste.

Page 17: ELKARRIZKETA: MAITE SAENZ• ARTISTA• … · 2017. 6. 23. · Pisa neurketa OCDE Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakun-deak egiten du, DBH bukatzear duten ikasleetan oinarrituta.

95. zenbakia. 2005eko otsaila ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚17

Programa horien helburu nagusiazinearen bitartez ikasleak gero ikasge-lan egin beharreko lanerako motibat-zea eta prestatzea da. Horrekin batera,ikasleari bere garapen osoan laguntzeaeta gizaki autonomo, kultu eta kritikobihurtzeko bitartekoak ematea da.

Aurten droga-menpekotasunengaia lantzeko aukeratu dituzten filme-ekin eta prestatu dituzten unitate di-daktikoekin nerabeei eguneroko bizit-zak eskaintzen dien errealitatea ikustenlagundu nahi diete. Azaltzen zaizkien a-razoei eraginkortasunez aurre egiteko

behar dituzten trebetasunak garatzen etahausnarketa kritikoa egiten irakatsi nahidiete. Zenbait sustantzien kontsumora-ko izango dituzten eragin eta presioakprebenitzeko beharrezkoak diren me-kanismoak eta sormenezko irtenbideakbilatzen laguntzea da xedea.

GGAIADroga-menpekotasunenprebentzioa

Helbide interesgarriak

AskagintzaAGIPAD, Drogen gehiegikeriarenGipuzkoako Ikerketa etaPrebentzio ElkarteaAi Laket!! APIDA, Droga-menpekotasunenprebentziorako eta ikerketarakoArabako ElkarteaAZTERTUZ, Ongizate SozialekoKabineteaEDEX kolektiboaEtorkintza FundazioaDrogarik gabe bizi fundazioaHAZKUNDE, Buru osasunarenaldeko institutua.Irudi BiziakKEINU, Droga-menpekotasunenprebentzioa bultzatzeko elkarteaDrogamenpekotasunerako EuskalElkarteaEkimenDrogamenpekotasunen DeustukoInstitutuaEusko Jaurlaritzako DrogaGaietarako ZuzendaritzaDrogamendekotasunen EuskalBehatokiaDrogamendekotasunen EuskalBehatokiaren DokumentazioZentroaNafarroako Gobernua

Telefonoa

943 336 080

943 473 864945 254 633

945 279 298

94 424 25 42

94 442 57 8494 444 42 4994 441 85 82

94 423 23 32944 166 677

94 441 85 82

699 832 133

94 413 90 83

945 018 104

945 018 104

945 018 104

E-posta

[email protected]

[email protected]@ailaket.org

[email protected] [email protected]@[email protected]

[email protected] [email protected]

[email protected]

[email protected]@ekimen.org

[email protected]

informació[email protected]

[email protected]

[email protected]

Web orria

www.askagintza.com

www.agipad.comwww.ailaket.org

www.edex.eswww.etorkintza.orgwww.fvsd.org

www.hazkunde.comwww.irudibiziak.com

www.keinu.org

www.adv-dee.orgwww.ekimen.org

www.idd.deusto.es

www.drogomedia.com

www.drogomedia.com

www1.euskadi.net/drogodep

www.cf.navarra.es

Page 18: ELKARRIZKETA: MAITE SAENZ• ARTISTA• … · 2017. 6. 23. · Pisa neurketa OCDE Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakun-deak egiten du, DBH bukatzear duten ikasleetan oinarrituta.

18 ❘ hik hasi ❘95. zenbakia. 2005eko otsaila

maitesaenz

E

Irakasleei material bakoitzaren

atzean dagoen filosofia eta lan

estiloa helaraztea, hori da

funtsezkoena

Irakaslea eta Ikastolen Elkartean materialgintzandiharduena

Page 19: ELKARRIZKETA: MAITE SAENZ• ARTISTA• … · 2017. 6. 23. · Pisa neurketa OCDE Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakun-deak egiten du, DBH bukatzear duten ikasleetan oinarrituta.

95. zenbakia. 2005eko otsaila ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚19

Page 20: ELKARRIZKETA: MAITE SAENZ• ARTISTA• … · 2017. 6. 23. · Pisa neurketa OCDE Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakun-deak egiten du, DBH bukatzear duten ikasleetan oinarrituta.

20 ❘ hik hasi ❘95. zenbakia. 2005eko otsaila

maitesaenz

E

Materialgintzan ari zara aspal-dian. Zuretzat zer dira testu liburuak,zer zentzu ematen diezu ?

Testu liburuak a priori esanahipeioratibo bat eduki izan du. Baina tes-tu liburua proposamen kurrikularbaten barnean ulertu behar dela ustedut. Eta proposamen kurrikular horrenbarruan hainbat atal azaltzen dira: ikas-leek erabiltzeko materialak, irakasleakerabiliko dituenak, gelarako direnak(bideoak, esaterako) edota formatu lu-dikoa dutelako ikasgelaz kanpo ereerabiltzen direnak (jolas interaktiboaketa beste). Horien artean, guretzat mui-na irakasleen gida didaktikoak dira,bertan biltzen baita proiektuaren filo-sofia eta elkarrekintza estiloa. Azkenbatean, liburu edo material bera moduaskotara erabili daiteke, eta dena damaterial horren atzean dagoen haus-narketa, filosofia helaraztea irakasleei,zergatik proposatzen den hori. Horre-gatik, gure kasuan, egileok irakasleeki-ko harremana asko zaintzen saiatzengara, joan-etorriko komunikazioa edu-ki behar dugulako praktikan ari direne-kin. Alegia, eurek gure asmoak jakinditzaten, eta geuk ere jakin dezagunzein diren praktikan dituzten zailtasu-nak eta zer ebaluazio egiten duten.Proiektu hauek ez baitira behin egin etabukatzen direnak; saiakerak dira,proiektu biziak, eta irakasleekiko ko-munikazio hori ezinbestekoa da.

Maitek 24 urte daramatzairakaskuntza munduan. Inurrilangile, irakasle lanetan eta ko-ordinazio pedagogikoan arituizan zen Zarauzko SalbatoreMitxelena ikastolan. Azken 7urteotan ikasmaterialgintzandabil buru-belarri, IkastolenElkartea eta Elkar argitaletxe-ekin. Txanela proiektua da lantalde zabal bat sortzen aridena, Lehen Hezkuntzako 6.mailara artekoa izango denmaterial kurrikularra.Ideien fabrikan egiten du

lan, ikasmaterialgintza asmat-zea baita, nola eraman teoria-ko printzipio aurrerakoienakgelako praktikara. Ikasgelandenboraren makinak edo hai-zearen laborategiak ikustenditu Maitek, haurrak piratazmozorroturik, galderei erant-zunak aurkitzen. Beretzatikastea zer den, gela bat zerden kontatu digu.

Proposamenkurrikularretan

berrikuntzaizugarriak eman dira

azken urteotan:arloen globalizazioa,

balioen lanketa,proiektuetan

oinarritzea ikasleenjarduna,

hizkuntzaren lanketakomunikatiboa, gai

berriak lantzeaeskolan...

Page 21: ELKARRIZKETA: MAITE SAENZ• ARTISTA• … · 2017. 6. 23. · Pisa neurketa OCDE Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakun-deak egiten du, DBH bukatzear duten ikasleetan oinarrituta.

95. zenbakia. 2005eko otsaila ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚21

Haurraren prozesua segitzeari eregarrantzia ematen diozue.

Bai, adibidez, hizkuntza idatziaridagokionez, badakigu gure proiek-tuak erabiltzen dituzten ikasleak zer bi-lakaera eta zer emaitza ari diren lortzen.Horretarako, ikasle denen lanak bildueta segimendua egiten dugu, irakasle-ek proiektuko mintegietara ekartzenbaitizkigute euren haurren lanak. Ga-rrantzitsua da hori bi gauzengatik: bate-tik, irakasleak bere lana kontrastatzeabehar duelako eta beste profesionalaknola ari diren ezagutzea, praktika nolahobetu ikusteko. Eta bestetik, guri erekomeni zaigulako proposatzen ditu-gun jarduerek zer ondorio dituztenikustea. Argitaratu aurretik esperimen-tazio taldeetan ere aztertu izan dituguproiektu berri baten ondorioak. Hau-rren segimendu hori zuzenean egiteaere gustatzen zaigu; alegia, gozatuegiten dugu gelatan sartu eta ikustennola egiten duten lan, zer fasetan dau-den, eta gelatik ere informazioa jasot-zen dugu.

Zein da haurraz duzuen ikuskera,eta hori zertan nabari da zuen propo-samen kurrikularretan?

Haurrak izan baditu berezko gaita-sun batzuk, eta hezitzaileon ardura dasortzez dituen gaitasun horiek indart-zea, estimulatzea eta bizirik jarrai deza-ten bermatzea. Haur hori ezagutu eginbehar dugu, entzun. Ikuspegi kons-

truktibista batetatik, ulertzen duguhaurrak eraikitzen duela bere ezagutzalehendik dituen ideiekin loturak egi-nez, eta prozesu horretan subjektu akti-boa haurra dela eta helduaren paperaaldamioa egiten laguntzea dela. Hau-rraren ikuspegi hori gero gure ikasma-terial eta proposamenetan islatu egitenda. Adibidez, ikasgelan ahalik eta gizainterakzio aberatsenak bultzatzensaiatzen gara (helduak haurrekin, hau-rrak haurrekin, binaka…). Bestetik,proiektuetan oinarritzen dugu ikasge-lako lana; proiektuen bidez, haurrakhartzaile jakin batentzat egiten du lankonkretu bat, funtzionaltasun bat ema-nez gelan egiten denari.

Ikasleensegimenduari

garrantzia handiaematen diogu.

Hizkuntzaidatziaren mailan

badakigu gureproiektuak

erabiltzen dituztenikasleek zer

bilakaera izanduten eta zer

emaitza ari direnlortzen.

Horretarako, ikaslebakoitzaren languztiak bildu eta

aztertzenditugu

Page 22: ELKARRIZKETA: MAITE SAENZ• ARTISTA• … · 2017. 6. 23. · Pisa neurketa OCDE Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakun-deak egiten du, DBH bukatzear duten ikasleetan oinarrituta.

22 ❘ hik hasi ❘95. zenbakia. 2005eko otsaila

Gaurko haur horrek zer ezagutzamota, zer gaitasun behar ditu landu?

Bizitzari aurre egiteko egun zeinezagutza mota beharko dituen argitzeada garrantzitsua. Lehen ezagutza iaestatikoa zen; egungo zientzia aurrera-penekin eta ikerketen abiadurarekin,gauza asko erlatibizatzen dira eta hain-bat gauza ez dira egia absolutuak. Egunhaurrak ezagutu behar duena ez dajakintza entziklopedikoa (nahiz etahainbat informazio jakin egin behardituen eta memoria bezalako gaitasu-nak lantzea ere garrantzitsua den).Gaur gehiago inporta zaigu haurrakbere inguruan duen mundu hori guztiahausnartzeko, behatzeko eta erlazio-natzeko gaitasunak lantzea; edota gai-tasun afektiboak diren ekimena, sor-mena, autokonfiantza eta estimua lant-zea, eta baita gizarteratzeko gaitasunakera egokian garatzea, iruditzen zaigula-ko horiek izango direla benetan gako-ak etorkizuneko eskakizuneierantzuteko.

Gaitasun afektiboak eta gizarterat-zekoak asko azpimarratzen ditugu. T-xikitatik hasi eta goiko mailetara artelandu beharrekoak dira, gainera. Etahor zerikusi handia dute giza balioek.Balioen heziketa modu integral bateanegin behar da, eguneroko bizitzan har-tu behar dute gorputza, aparteko ikas-gai bihurtu beharrean. Zenbaitetan es-plizitoki landu beharko dira balioak,haurrei egoera edo arazo konkretu bataurkeztuz. Baina errealitatearen kon-

plexutasuna gaika sailkatu izan dugu(batean matematikak, bestean hiz-kuntza, bestean balioak), eta azkeneanguztia elkarloturik dagoela ahaztendugu. Haurrak halaxe hautematen du,gainera.

Euskal curriculuma oso presenteduzue zuen proposamenetan.

Bai, oso garbi dugu gure proposa-mena Euskal Herrian sortua eta EuskalHerrirako sortua dela (itzultzeak lanakemango lizkioke bati baino gehiagori).Geografia eta Historian soilik ez, alorguztietatik saiatzen gara gure kultura,balioak eta ezaugarriak islatzen etaetengabe beste alor guztiekin erlazio-natzen. Gainera, literaturan, musikan,bertsolaritzan luxuzko kolaboratzaile-ak ditugu: Txiliku, Mitxel Murua, JoxanOrmazabal, Juan Kruz Igerabide, MikelMendizabal, Imanol Urbieta, EnkarniGenua… Arte plastikoetan ere herri ho-netako ondarea aztertzeko saiakeraegin dugu.

Hizkuntzari dagokionez, oso kon-tuan hartzen dugu zein den haur ba-koitzak euskararekiko duen abiapun-tua. 3. mailatik aurrera, besteak bestehausnarketa soziolinguistikoa plante-atzen dugu ikasleekin.

Une interesgarrian gaude gurecurriculumaren garapenerako. Hain-bat erakunde, Ikastolen Elkartea tarte-an, konpromisoak hartzen hasiak diraeta eurekin harremanetan gaude,noski.

E

Haurrari ezzaizkio gauza

sinpleak eskainibehar, gai da bere

erara arazoenkonplexutasunazhausnartzeko,

hipotesiak egitekoeta kontrastatzeko

maitesaenz

Page 23: ELKARRIZKETA: MAITE SAENZ• ARTISTA• … · 2017. 6. 23. · Pisa neurketa OCDE Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakun-deak egiten du, DBH bukatzear duten ikasleetan oinarrituta.

95. zenbakia. 2005eko otsaila ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚23

Testu liburuen ajea zera omen da:irakasleak liburu horren atzean dago-en filosofia eta lan estiloa ikusi beha-rrean, liburuan begiak jarri eta bukatuarte segi egiten duela, kapituluz kapi-tulu. Zuek, egile bezala, halako kez-karik ba al duzue?

Bai, noski. Horregatik irakasleenprestakuntzak eta irakasleekiko komu-nikazioak garrantzia handia du. Ateraberri dugun materialarekin gertatu zai-gu: hainbat irakasleri bere praktikanaldaketa handia egitea ekarri dio. Ezbaita liburuari segi eta kito. Eskaintzenden material aniztasuna izugarria da etahor aukeraketa bat egin behar dute.Gelan sortzen diren egoerak edo unehorretan komunikabideetan agertzendena txertatzeko ere aukera ematen dugure proposamenak, oso malgua da.Unitate didaktiko bakoitzaren irakaslegidak baditu gutxienez 40 orri. Lan han-dia ematen diogu irakasleari, materialakonplexua baita eta bere praktikanaldaketa eskatzen baitio. Horrek bel-durra ekar dezake, lehengoak ematendizun segurtasuna utzi egin beharduzulako. Horregatik, hasierako unehorietan gure iradokizunak eta eurenarteko komunikazioa oso lagungarriakizaten dira.

Ikasleen aniztasunari erantzute-ko, irakasleak nola erabili behar lituz-ke testu liburuak?

Gelako aniztasunari soluzioa gureproposamenak emango diola esateaharrokeria litzateke. Gela bakoitzekoaniztasuna irakasleak ezagutzen du,eta berak ikusi behar du memento jakin

batean aniztasun horri erantzuteko zerliburu, zer baliabide, zer jarduera erabi-li eta zer ez, nondik hartu eta nondikkendu. Eta batez ere, nola landu behardituen edukiak. Gu ahalik eta abaniko-rik zabalena eskaintzen saiatzen gara,euskarri anitzetan eduki mota bakoitzalantzeko egokienak diren prozesuakireki daitezen. Filosofikoki ere, haurra-ren prozesuari ematen diogu garrantzia(askotan emaitzari baino gehiago), etasaiatzen gara erregulatzen gelako inte-rakzio edo elkarreragin horiek (hel-duak haurrekin, haurrak haurrekin, tal-de txikitan, binaka), aniztasunari erant-zun askotarikoak eman ahal izateko.

Galdera edo arazo berari oso erant-zun ezberdinak ematen dizkiete hau-rrek, eta hori aberasgarria da. Irakasle-ak zera planteatu behar luke gero: “ikusdezagun haur bakoitzak erantzun horiemateko zer prozesu eta zer arrazoike-ta jarraitzen duen”, eta hori mahairatu,arrazonamendu horrek daukalako ba-lioa, askotan emaitzak baino gehiago.Prozesuoi garrantzia ematen zaienneurrian, eta haurraren aktibitate men-tal hori eta hipotesien mundu hori kon-tuan hartzen den neurrian, proposa-menak irekiak daude aniztasunarierantzuteko. Askotan kontua ez da zerproposatzen den, baizik eta nola pro-posatzen den eta zer baloratzen den. Ezda beti erraza gelan 25 haur edukita.Egin behar duguna da aniztasunarierantzuteko estrategia konkretu ba-tzuk bilatu eta landu. Baina intentziohori beti garbi edukitzea da garran-tzitsua.

Badira testu liburuak erabiltzen ezdituzten irakasleak ere.

Nik oso kasu gutxi ezagutzen ditut,egitan hori esan dezaketenak. Oso zai-la baita curriculum batek exijitzen di-tuen osagai guztiak biltzen dituen pro-grama osatzea irakasleak berak baka-rrik. Lehen Hezkuntzan behintzat, ikas-leek adinean gora egin ahala, orduaneta zailago, curriculumean ukitu beha-rreko esparruak asko zabaltzen direla-ko. Eta hor, batez ere, denboraren ara-zoarekin egiten dugu topo. Koordina-

zio horizontala eta bertikala bermatubeharko lirateke, hau da, irakasle taldeosoaren inplikazioa bideratzeko den-bora. Aldiz, errealitatean ikasle askore-kin eta denbora gutxirekin egiten dugutopo, eta gauza horiek prestatzeak,adosteak eta sekuentziatzeak denbora,formazioa eta lan egiteko gogoa eskat-zen du. Beraz, nik uste dut proposamenkurrikular hauek lagundu egiten dute-la. Besterik da, hemen jartzen duena it-su-itsuan egin behar izatea.

Hogei urtetik gora daramatzazuirakaskuntzan, eta Ikastolen Elkarte-ak eta Elkarrek batera ateratakohainbat material egin dituzu. Zein diraezagutu dituzun aldaketarik handie-nak?

Bata arloen globalizazioa da. Gaursinestea kosta egiten bada ere, 3 urte-koentzat lehen materialak aurkeztu ge-nituenean, globalizazioa planteatzeaaldaketa izugarria izan zen, ordukoare-kin haustea baitzen. Haur Hezkuntzanere arloak zatitzeko ohitura zegoen(ordu batean Hizkuntza, ondoren Ma-tematika…). Globalizazioak dakarrenbalioen trataera ere berria zen. Haurraosatzen duten gaitasun guztiak garat-zeari egun ematen diogun garrantzia e-ta gaitasunen aprendizaian eman direnurrats berriak ere oso interesgarriak di-ra.

Bestetik, haurrari ez zaizkiola gauzasinpleak eskaini behar pentsatzea ereberrikuntza da, haurra gai delako beremodura gauzen konplexutasunazhausnartzeko, hipotesiak egiteko,kontrastatzeko, eta horrela eraikitzenduelako bere ezaguera. Ezaguera horieraikitzen duena, azkenean, haurra da,nahiz eta guk kanpotik lagundu etaelikatu.

Proiektuak lantzearen ideiak erealdaketa handia ekarri du praktikara,alegia, gelan lantzen denari funtzional-tasun bat emateak, ikasleek zentzu batemateak. Gainera, bere aprendizaianpaper aktiboa izate horrek motibazioa-rekin duen erlazioa ikustea oso politaizan da.

Hizkuntzari dagokionez, hasi gine-

Page 24: ELKARRIZKETA: MAITE SAENZ• ARTISTA• … · 2017. 6. 23. · Pisa neurketa OCDE Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakun-deak egiten du, DBH bukatzear duten ikasleetan oinarrituta.

24 ❘ hik hasi ❘95. zenbakia. 2005eko otsaila

nean, hizkuntzaren egiturazko lanketaegiten zen. Gaur egun ikuspegi komu-nikatiboan eta hizkuntzen trataera inte-gratuan oinarritzen gara. Euskal curri-culumaren indartzeak ere aldaketaekarri du Haur Hezkuntzatik hasita.Arteaz eta musika klasikoaz egindakoekarpenak ere berriak izan ziren beregaraian.

Gaiak ere berriak dira. Ordura artegehienetan lantzen ziren gaiak etxea,kalea, baserria eta halakoak ziren. Egiada haurrak bere inguru hurbila ikertuzikasten duela. Baina gaur egungo hau-rrak bere ingurune hurbila asko zabal-du du (besteak beste, komunikabideakdirela tarteko). Horregatik hasi ginengu dinosauroen garaia, lehen gizakiaedo arabiarrak bezalako gaiak hautat-zen. Gai berri horiek motibazioa pizten

E

Euskarahutseko materialek

desabantaila izugarriadute merkatuko

prezioekin lehiatzeko;itzulpena onartzenduten materialen

ekoizpena merkeagoada. Baina nik ezin dut

nire lana planteatuikuspegi

komertzialetik;proiektu batean

sinesten dut edo ezdut sinesten

dute haurrengan. Guk ez ditugu edukizehatz horiez asko jakiteko erabiltzen(ikasten dute, baina hori ez da helbu-rua), baizik eta beste gaitasun eta trebe-tasun batzuk lantzeko (alderatzeko,hausnartzeko, ondorioak ateratzeko,informazioa biltzeko, trebetasunaklantzeko…); horiek dira benetako edu-kiak, garrantzitsuak direnak. Bukatze-ko, gurasoekin bultzatzen ditugun ha-rremanak (informaziozkoa eta kolabo-raziozkoa) oso giro eta emaitza onak e-maten ari direla aipatuko nuke.

Zuen azken materialak, “Txane-la”k, planteamendu bitxia du.

Ziklo bakoitzari abentura batenplanteamendua eman diogu. 1.ziklo-an, Bianako mutiko bati eta Oriokoneska bati birraitonaren ametsa betet-

zea otu zaie: birraitona-ren denboraren makinakonpondu, eta denbo-ran eta espazioan atze-ra-aurrera ibiliko dira,museo bat osatzeko. A-bentura hori haurrariaurkezten diogu, komi-ki bidez, eta abenturahorretan murgildurikibiltzen dira bi urte ho-rietan zehar. Hurrengozikloan, beste abenturabat eta beste pertsonaiabatzuk izango dituzte.

Unitate didaktiko

maitesaenz

Page 25: ELKARRIZKETA: MAITE SAENZ• ARTISTA• … · 2017. 6. 23. · Pisa neurketa OCDE Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakun-deak egiten du, DBH bukatzear duten ikasleetan oinarrituta.

95. zenbakia. 2005eko otsaila ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚25

bakoitzak oso antolaketa berezia du,teorikoki esaten ditugun egoera horiekguztiak gero benetan gela barruan ger-ta daitezen. Motibazio jardueratatik ha-si eta komikiak kokatu egiten ditu hau-rrak gaian; aurrezagutzak eta ezagutzaokerrak aktibatu, eta proiektu bat pro-posatzen zaie haurrei. Proiektua garat-zean, prozesuaren sintesia egiten da e-ta, jakina, proiektua azken bururaino e-ramaten da, hartzaile jakin batentzatgauzatuz. 2. zikloan elementu berri battxertatu dugu, ikasleak lehen urratsakeman ditzan metaaprendizaiaren arlo-an (hau da, aprendizaiaren autoerregu-lazioan): zertan ari naiz, zertarako, le-hen nekiena eta orain dakidana zerda... Erregulazio horretarako elementuasko proposatzen ditugu prozesu oso-an zehar.

Materialgintzan argitaletxeaklehian dabiltza, eta merkatuan ez dakanpotik etorritako eskaintzarik fal-ta. Nola ikusten duzu egoera?

Nik ez dut merkatuaren funtziona-mendua gehiegi ezagutzen. Dakidanada, euskara hutseko materialek desa-bantaila izugarria dutela merkatukoprezioekin lehiatu ahal izateko; itzul-pen hutsa onartzen duten materialenekoizpena askoz ere merkeagoa baita.Gauza kuriosoa pasa zitzaigun CD-ROMarekin: orotara, merkeago aterat-zen zen kopia gehiago egitea, kopiagutxiago egitea baino. Zergatik? Maki-nak programatuta dauden moduan,prozesua eten egin behar zutelakokopia gutxiago egitekotan. Beraz, edo-zein marrazkiri 40.000 kopia aterabehar badizkiozu gero gaztelaniako,katalaneko eta gailegoko itzulpenetanere erabiltzeko, pentsa irudi hori zen-bat aletan amortizatzen duzun. Gurea,berriz, oso eskala txikiko produkzioada. Euskal argitaletxeok, nik dakidala,diru laguntzei esker irauten dugu. Etabestetik ez dakit kontzientzia handirikote dugun horren inguruan; fotokopia-tara erraz jotzen dugu irakasleok.

Egia da ekoitzi ahal izateko merka-tuak erantzun egin behar duela. Bainanik ezin dut nire lana planteatu ikuspe-

gi komertzialetik. Gauzak argi ditut,edo sinesten dut proiektu batean edoez dut sinesten; beraz, merkatuan askosalduko litzatekeen materiala nire hez-kuntza ulertzeko moduarekin bat ezbadator, nik ez dut hori egin nahi.

Guraso eta ikasle askoren marma-rra da, “beti testu liburu berriak ate-ratzen ari dira, eta arrebak erabili zi-tuenak ez dizkio balio hurrengoari”.

Ez da egia urtero-urtero aldatzen di-renik. Egia dena da aldaketa bi semeedo alaben tartean gerta daitekeela etagertatzen dela. Egin kontu, 3 urtetikhasi 5. eta 6. mailara arteko proiektu bat“bukatzen” dugunerako ia hamar urtejoaten zaizkigula. Eta hamar urteanhainbat gauza aldatzen dira eta ikastenditugu, non berrikuntza horiek ikasge-lara eraman behar ditugun. Ideala bosturtetik behin berritzea litzateke, halaere. Lan hauek ez dira inoiz “bukatzen”,beti dira saiakerak. Gainera, duela ha-mar urtekoak eta oraingoak ez dirahaur berdinak, eta haur horrek bere la-nean eta bizitzan izango dituen espek-tatibak ere aldatu egiten dira. Juan Igna-cio Pozok, Madrilgo Unibertsitate Au-tonomoko Psikologian katedradunakkurioso esaten zuen bezala: “XIX. men-deko edukiak, XX. mendeko irakaslee-kin XXI. mendeko haurrari erakustenari gara”. Beraz, hori eguneratu eginbehar da. Etengabe galdetu behar dio-gu geure buruari nor den eta nolakoaden hezten ari garen haur hori.

Irakasle osogutxi ezagutzen

ditut, testu libururikgabe funtzionatzendutenak, oso zailabaita curriculumbatek exijitzendituen osagaiguztiak biltzen

dituen programaosatzea irakasleak

berak bakarrik.Horretarako

irakasleak osojantzia izan beharluke gai guztietan,eta irakasle taldeaeduki behar luke.Eta gaur daukanada ikasle asko eta

denbora gutxi.Proposamen

curricular haueklaguntza bat diraalde horretatik

Page 26: ELKARRIZKETA: MAITE SAENZ• ARTISTA• … · 2017. 6. 23. · Pisa neurketa OCDE Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakun-deak egiten du, DBH bukatzear duten ikasleetan oinarrituta.

26 ❘ hik hasi ❘95. zenbakia. 2005eko otsaila

Ekarpena

www.wapoa.netIpuin didaktikoak sarean

Haurren galderak omen diraerantzuten zailenak. Helduekmalabareak egin behar izatendituzte esplikazio teknikoegie-tan edo fantasian ez erortzeko.www.wapoa.net guneak ipuindidaktikoak eskaintzen ditu,haurren kezkei erantzuna ema-ten dieten ipuinak. Kontakizu-nok adin bakoitzera moldatutadaude eta gaiak eskatzen duensentsibilitatea zaintzen dute.www.wapoa.net 3 urtetik 12rabitarteko haurren guraso, aito-na-amona zein irakasleei zu-zendutako gunea da. 2004koKutxa Saria jaso du proiektuak.

Senide baten heriotzan zer esan,nola azaldu aita eta ama banatzera doa-zela edota amak etxera dakarren horilaguna baino gehiago dela... Egoerahoriek omen dira, nola esan jakin ez-eta, helduak hankazgora jartzen dituz-tenetako batzuk. Hala kontatu diguAinhoa Maiztegik, ipuin didaktikoenegileak: “telefono mugikorren, paga-ren edota arropa marken inguruanere kezka handia azaldu digute gura-soek, alegia, nola landu gai horiek eu-ren seme-alabekin, ‘nire lagun guztiek

badute’ esaten dietenean. Bistan da,gaurko gizartearen ezaugarri nabar-mena dela kontsumoa”.

Eguneroko gatazka txiki zein handihoriei buruz mintzatzeko tresna osoegokiak dira ipuinak, hasteko helduaeta haurra elkarrekin denbora zati batpartekatzen jarrarazten dituelako. Gi-zarte estresatu honetan, lanetik begizu-lo-karraio itzultzean, etxekoekin hitzegiteari ere bere denbora eskaini beharzaiola ahazteko arriskua dugu. Komu-nikazio ohitura horiek sortzea daproiektu honen egileen helburua:“haurrari gaur zer egin duen edo zergertatzen zaion galdetzeko denboraere hartu egin behar da. Azkenaldian

kezka sortzen dion gai horri buruz hitzegiteko patxada ere hartu egin behar da.Eta ipuin bat izan daiteke gaia ateratze-ko modua, elkarri denbora eskaintzekomementoa ekartzen du ipuin batek”.

Arazoei neurrira egindakoipuinak

Gai zehatz bati buruzko ipuina me-mentoan eskuratzea, horixe dawww.wapoa.net guneak eskaintzenduena. Helduak web gunera jo eta kez-ka, gai edo balio bati buruz propioegindako ipuina inprima dezake. Etanahi duen gaia zerrendan ez badago,enkarguz ere eskatu dezake halakoipuina egiteko, edota pertsonaiei hala-

Page 27: ELKARRIZKETA: MAITE SAENZ• ARTISTA• … · 2017. 6. 23. · Pisa neurketa OCDE Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakun-deak egiten du, DBH bukatzear duten ikasleetan oinarrituta.

95. zenbakia. 2005eko otsaila ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚27

ko izenak jartzeko. Enkargua egin etazortzi egunera bere posta elektroniko-an jasoko du ipuina.

Ipuin didaktikoek gai bakoitzak es-katzen duen sentsibilitatea eduki behardute. Ainhoak kontatu digunez, ipui-nak sortzerakoan psikologo biren la-guntza jasotzen du: “psikologoek esatendidate nola landu gaia, arazo horizerk sortzen duen edota zer roletakopertsonaiek egon behar duten”. Ipuinbakoitza adin ezberdinetara egokitzendu gero.

Web gunean 50 ipuinetik gora ja-rriak dituzte, eta gaika daude sailkatuta.Bullinga, kultur aniztasuna, heriotza,dirua, lana, etxean animaliak eduki alaez, eta beste hainbat gai lantzen dituztenipuinak dira. Istorio guztiek pertsonaianagusi bera dute: Apo estralurtarra.

Haurrarekiko komunikazioalantzeko hainbat zerbitzu

Web gune honek beste zerbitzu bat-zuk ere eskaintzen ditu, haurraren etahezitzailearen arteko komunikazioaindartzea dutenak xede.

Zerbitzu psikologiko profesionala.Haur-psikologo talde batekin jar zai-tezke harremanetan web gunearen bi-dez, haurrekin zerikusia duten kezkakedo galderak egiteko. Datuak konfi-dentzialak dira. Zerorrek hala nahi iza-nez gero, web gunean azaltzen dituzteegindako galderak; bestela ez.

Foroa. Beste hezitzaileekin haurreiburuzko gaur egungo gaiez mintzatze-ko, eztabaidatzeko gunea.

Planak. Haurrekin batera egin dai-

tezkeen bisita edo txango didaktikoakproposatzen dituen txokoa.

Kontsultak. Zerbitzuon arduradu-nekin harremanetan jartzeko atea.

www.wapoa.net-ek eskaintzen di-tuen zerbitzuetara sarbidea izateko,kode bat eskuratu behar da. Bi tarifata-ko kodeak daude: asteko kodeak 8 eu-ro balio du, eta web gunera 8 aldiz sart-zeko aukera ematen dizu. Hilabetekokodeak 30 euro balio du, eta 35 aldizsartzeko aukera ematen du. Web gune-an sartzen zaren aldi bakoitzean, nahiadina zerbitzu erabili ditzakezu. Kodeaez da derrigor aste horretan edo hilabe-te horretan agortu beharrik; urtebetekoepea duzu kode hori erabiltzeko.

KUTXA saria lortu duenproiektua

Heziketari eskainitako web gunehonen atzean lan talde zabala dago,profil profesional askotarikoak biltzendituen lantaldea. Hauek dira proiek-tuaren kideak: Ainhoa Maiztegi, ipuindidaktikoen idazlea eta marrazkilaria;Aintzane Berasategi eta Koldo Mansopsikologoak, ipuinen eduki didaktikoazaintzeaz arduratzen direnak eta gura-soei zerbitzu psikologikoa eskaintzendietenak; Haroa Rodriguez, diseinugrafikoaz eta web gunea eguneratzeazarduratzen dena; eta Iñaki Berasategi,ipuin didaktikoen ilustratzailea.

Proiektua burutik Interneteko pan-tailara eramateko bidean, Garapen zer-bitzuaren eta Donostiako Enpresa Zen-troaren laguntza jaso zuten. Horiek la-gundu zieten bideragarritasun planaegiten. Proiektuak 2004ko Kutxa sariajaso berri du joan den negu honetan, etaideia pantailaratu ahal izan dute. Orainarte jendeak nola erantzun duen ikusi-ta, oso gustura daude. Ipuin didaktiko-etara jotzen du gehien jendeak, eta psi-kologoari ere askok eskatzen dio ahol-kurik arazo zehatzen aurrean. Bainaproiektuko partaideek diotenez, eu-rentzat arrakastarik handiena zera da:gurasoek gauero ipuin bat eskaintzeahaurrei.•

Haurrarekin bere kez-kez hitz egiteko den-bora hartu egin beharda. Ipuin bat izan dai-teke gaia ateratzekomodua. Elkarri denbo-ra eskaintzeko uneaekartzen du ipuinak.

Page 28: ELKARRIZKETA: MAITE SAENZ• ARTISTA• … · 2017. 6. 23. · Pisa neurketa OCDE Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakun-deak egiten du, DBH bukatzear duten ikasleetan oinarrituta.

28 ❘ hik hasi ❘95. zenbakia. 2005eko otsaila

Esperientzia

ren gaineko ikastaroan hartu zuen par-te. Ikasitakoari etekina ateratzeko as-moz, biak hasi ziren Plastika ikasgaianola landu pentsatzen. “Beti albo bate-an gelditzen den ikasgaia izan ohi da,eta garrantzi gehiago eman nahi ge-nion”. Hala, buruari bueltak ematen ha-si, eta ikastolako jolaslekuko zutabeakmargotzea bururatu zitzaien. Gehiagoitxaron gabe, 5. eta 6. mailetako ikaslee-kin ideiak praktikan jartzen hasi ziren.

Hasieratik argi zeukaten esperient-zia hainbat gai lantzeko baliagarri izan-go zitzaiela, ez margoketa soilik. Esatebaterako, argazkigintza, matematika,teknologia, talde lana…

Informazioa bilatzeaLehendabiziko urratsa zutabeei ar-

gazkiak ateratzea izan zen. Horretara-

Gremioek beren lana ongiegiteak ez digu eragotzi beharzenbait gauza geure eskuz egi-tea. Gaitasun gutxiago edogehiago izango dugu, hobetoedo okerrago geldituko da bu-kaerako lana, baina probatzenez badugu, ez dugu egiten jakin-go inoiz.Zangoza ikastolako haurrek

probatu egin zuten, eta guraso-ek uste baino hobeto burutu zu-ten lana: jolastokiko zutabeakmargotzea. Duela bi urte, ikas-turte osoa pasa zuten 5. eta 6.mailetako ikasleek dena pres-tatzen, eta azkenean, ikastur-te amaierarako zutabeak kolo-retako marrazkiz hornitutazeuden. Geroztik beste bizita-sun bat ematen diote ikastola-ren atariari artista haien lanak.

Ideiaren sortzaileak Jone Areta etaAxun Urkia irakasleak izan ziren. Nafa-rroako Ikastolen Elkarteak Plastikareninguruan antolatutako formazioa jasot-zen aritu ziren hiru urtez. Horrez gain,Axunek Hik Hasi Udako Topaketa Pe-dagogikoen barruan egin zen plastika-

Artista txikien aztarnakZangozako ikastolako atarian

ko, argazkilari bat gonbidatu zutenikastolara, eta hark argazkiak ateratze-ko orduan zer hartu behar den kontuanesplikatu zien.

Ondoren, oinarri artistiko bat hart-ze aldera, horrelako lanik egindako ar-tistarik ba ote zegoen ikusten hasi ziren.Horretarako, iturri anitzetara jo zuten:arte liburuak, Internet, entziklopediak,etxean galdetu… Ez daude asko, bainabatzuk bai, eta horrela ezagutu zituztenIbarrola, Legorburu eta beste zenbait.

Ideiak eta diseinuak pape-rean

Behin hori eginda, ikasleak beraiekhasi ziren diseinuak eta marrazkiak egi-ten. Hasieran bakoitzak berea, banaka,eta gero taldeka. Gai askotarikoak sor-tu ziren, eta batzuek zutabe bakoitzera-

Page 29: ELKARRIZKETA: MAITE SAENZ• ARTISTA• … · 2017. 6. 23. · Pisa neurketa OCDE Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakun-deak egiten du, DBH bukatzear duten ikasleetan oinarrituta.

95. zenbakia. 2005eko otsaila ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚29

ko irudi bat proposatu zuten; beste bat-zuek, ordea, bederatzi zutabeak osota-sunean hartuta planteatu zuten disei-nua.

Taldeka bildu ondoren, talde ba-koitzari zutabe bat margotzea zego-kion. Horretarako, bakoitzak egindakoproposamenetatik abiatuz, denen arte-an bat aukeratu behar izan zuten. Bat-zuek hoberena aukeratu zuten, eta bes-te batzuek proposamen bakoitzetik e-lementu edo gauza hoberenak hartuzbeste diseinu berri bat osatu zuten.

“Denbora dexente jardun genuenhonetan, eta garrantzitsuena eta zai-lena talde lana izan zen” diote Jone etaAxunek. “Adin horretan kosta egitenzaie beraien lana eta aurreiritziak al-de batera uztea, eta denen arteko ados-tasuna lortzea… baina azkeneanohartu ziren talde lana zela, zutabeataldearena zela eta denen artean eginbehar zutela”.

Paperetik maketaraDiseinuak egin ostean, hurrengo la-

na maketak egitea zen. Noski, horreta-rako zutabeak neurtu behar ziren. Ho-rrek oztopo bat baino gehiago sortuzien, zutabeak altuak baitira eta formabiribildua baitute. “Oztopo horiek ikas-leek beraiek gainditu beharreko erron-kak ziren, beraiek asmatu behar bait-zuten nola egin neurketa. Matemati-kako hainbat elementu erabili beharizan zituzten”gaineratzen dute irakas-leek. Behin zutabeen neurri errealak

hartutakoan, maketak eraikitzeko pro-portzionaltasuna mantendu beharrazeukaten, eta hor ere beste hainbat ele-mentu matematikorekin aritu ziren la-nean.

Maketak liburutegian eta pasabide-etan jarri zituzten, denek ikusteko mo-duan: batzuk argazkien bidez eginak,beste batzuk marraztuak, beste zenbaithiru dimentsiotan…

Ikastolako guztiek izan zuten auke-ra liburutegitik pasa eta gustukoen zi-tuzten maketak aukeratzeko. Eta gero,bozketa bidez erabaki zuten zein bede-ratzi aukeratu. “Bozketa ikasleen, ira-kasleen eta gurasoen artean egin zen,eta beraiek prestatu zuten dena: bozke-ta iragartzeko kartelak, oharrak edozirkularrak, bozkatzeko paperak etaabar. Ordenagailuaz baliatu ziren ho-rretarako, eta hainbat programa era-biltzen ikasi zuten. Bozketaren emait-zetatik hainbat taula eta informaziografiko egin zituzten, eta ikastolakoguztien begi-bistan jarri zituzten”.

Maketatik zutaberaMargotzen hasi aurretik, arkitekto

bati hots egin zioten eta ikasleek huraelkarrizketatu zuten. “Aurretik galde-rak prestatu genituen sortu zitzaizki-gun hainbat zalantza argitzeko. Adi-bidez, zutabeak zein materialez egi-nak zeuden, zein motatako margoabeharko genuen, zutabearen zulotxo-ak nola estaliko genituen… Eta zuta-beak margotzeko beharrezkoa izangogenuen materiala ere zerrendatu ge-

nuen: kolore desberdinetako margoaketa bakoitzetik zenbat kilo, zenbatbrotxa, zenbat pintzel…”.

Hori guztia ordaindu egin beharzen, noski. “Ikasleek beraiek zerama-ten aurrera proiektua, eta hasieratikesan genien proiektuak autogestiona-tua izan behar zuela eta beraiek pent-satu beharko zutela nola finantzatu”.Horrekin ez ziren beldurtu, inondikinora. “Ikastolan 2-4-6 izeneko elkar-tea daukagu” azaltzen digute irakasle-ek. “2., 4. eta 6. mailetako ikasleez osa-tutako elkartea da eta kontsumo eta en-presa munduan hasteko urratsakikastea da helburua. Horretarako, di-rua lortzeko hainbat gauza antolat-zen dituzte: ikastolako jaialdiak, ogi-tartekoen eta pintxoen salmenta ikas-tolako festan, eskulanen salmenta, Ja-vierada egunean hamaiketakoak salt-zea eta abar. Ondoren, beraiek

Hasieratik argi zeu-katen esperientzia

hainbat gai lantzekobaliagarri izango zit-

zaiela, ez margoketasoilik. Esate batera-

ko, argazkigintza,matematika, tekno-

logia, talde lana...

Jone Areta eta Axun Urkia irakasleek bazekiten hasieratik haurrak zutabeak margotzeko gaiizango zirela.

Page 30: ELKARRIZKETA: MAITE SAENZ• ARTISTA• … · 2017. 6. 23. · Pisa neurketa OCDE Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakun-deak egiten du, DBH bukatzear duten ikasleetan oinarrituta.

30 ❘ hik hasi ❘95. zenbakia. 2005eko otsaila

erabakitzen dute dirua zertan erabili.Zutabeen proiektuaren kasuan, hortikateratako diruaz baliatzea erabakizuten”.

Erosketak egin aurretik, dendetanaurrekontua eskatu zuten, horrela de-na aldez aurretik kalkulatuz eta neur-tuz.

Zutabeak koloreztatzen hasi aurre-tik, diseinua erreproduzitu zuten zuta-bearen gainean, eta ondoren, pintzelak

eta margoak hartu eta ekin. Hori izanzen ikasleei gehien gustatu zitzaiena,gehien gozatu zuten unea. Hainbestedenbora prestatzen egon ondoren, be-netako ordua iritsi baitzen.

Herritarrentzako erakusketaIkastolaren atarira hurbiltzen den

orok ikus ditzake margotutako zutabe-ak, baina Jonek eta Axunek diotenez,herri guztiari eman nahi zioten egin zu-

tenaren berri, ez handik pasatzen zena-ri bakarrik. “Izan ere, ez da bat-batean,pentsatu gabe edo nola hala egindakozerbait. Aitzitik, hor atzean prozesu ja-tor bat dago eta hori jakin zezaten nahigenuen. Garrantzitsutzat jotzen ge-nuen herrira ateratzea gurasoekin etafamiliarekin partekatzeko”.

Horretarako, erakusketa bat presta-tu zuten Zangozako kultur etxean, pro-zesuan zehar ateratako argazkiekin,maketekin… Bertaratu zirenek proiek-tua hasieratik bukaeraraino nola izanzen, zenbat urrats eman ziren eta abarikusi zuten.

Gurasoak ere oso pozik gelditu zi-ren, eta zenbait harrituta ere bai. Izanere, hasieran irakasleek proiektuaplanteatu zietenean, zalantzan jarri zu-ten ikasleen gaitasuna. Batzuek horre-lako lan bat egiteko txikiegiak zirela us-te zuten, beste batzuek ez zekitela mar-gotzen zioten… Azkenean, ordea, pro-ba egiten uztea erabaki zuten, eta buka-eran zoriondu egin zituzten, bai ikasle-ak eta baita irakasleak ere. •

1- Aurreproiektua

2- Diseinuproposamenak

3- Maketak

4- Aukeraketa

6- Margoketa

7- Erakusketa

5- Margoketarenprestaketa

- Argazkiak oinarri bezala- Oinarri artistikoa

- Proposamenak taldeka- Diseinu bateratua

- Zutabeak neurtu- Maketak eraiki

- Erakusketa- Bozketa

- Aditu baten iritzia- Materialen aurrekontua- Gastuei nola egin aurre?- Materiala erosi

- Diseinua erreproduzitu- Zutabeak margotu

- Argazkiak atera- Erakusketa prestatu

Argazkigintza

Talde lana

Matematika

Teknologia

Informatika

Matematika

Merkatu mundua

Teknikak

Laburpena

Urrats bakoitzean landu dena

Page 31: ELKARRIZKETA: MAITE SAENZ• ARTISTA• … · 2017. 6. 23. · Pisa neurketa OCDE Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakun-deak egiten du, DBH bukatzear duten ikasleetan oinarrituta.

95. zenbakia. 2005eko otsaila ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚31

kultura eta hizkuntzaaniztasuna eskolan

Kataluniako hezkuntza siste-ma hezkuntza elebidunaren para-metroen arabera antolatua dago.Horrela, familiako hizkuntza edo-zein delarik ere, ikasle guztiek de-rrigorrezko hezkuntza bukatzendutenean katalanaren eta gazte-laniaren ezagutza maila ona lordezaten. Hezkuntza sistemak fa-miliako hizkuntzari eusteko pro-gramak eta hizkuntza murgiltzeprogramak elkartzen ditu, nahizeta hizkuntza murgiltzeen antzaduten zenbait eredu misto ereegon (Vila 2004a, 2005).

Ama hizkuntza, eskolakohizkuntza eta eskolatzea

Hainbat programatan katalana era-biltzen da irakaskuntza-ikaskuntza jar-dueretan eta familiako hizkuntzak tra-tamendu berezia jasotzen du; bai esko-lako hizkuntza gisa (familiako hizkunt-zari eusteko programak) bai heziketapraktika gisa (murgiltze programak).

Planteamendu hori egokia zen Ka-taluniako ikasleria elebiduna zenean,hots, 80ko hamarkadan. Ikasleen %60ren ama hizkuntza gaztelania zen eta% 40rena katalana. Aipatu programenemaitzak positiboak izan dira (ikus Vila1995) eta Kataluniako ikasleen gaita-sun elebiduna bultzatzeko balio izandute. Dena dela, programa elebidungehienetan gertatzen denaren ildotik(Swain, 1995), bigarren hizkuntzakoahozko gaitasuna beti txikiagoa da le-hen hizkuntzakoa baino. Horrela, hiz-kuntza murgiltze programetako ikasle-ak gaitasun ona lortzen du eskolakohizkuntzan irakaskuntza-ikaskuntza-ko jarduerak egiteko, baina ahozkoankatalana ama hizkuntzatzat duenakadinako mailarik ez du lortzen (Arnaueta Serra, 1002).

Gainera, hizkuntzako murgiltzeprogramak tresna egokiak dira gizarteeta familia inguruneetan presentziarikez duen hizkuntza bat ikasteko, baina

ez ikaslearen berezko hizkuntza aldat-zeko edo eskolako hizkuntzan oinarri-tutako balizko nortasun homogeneoa“ezartzeko”. Horregatik, nahiz eta Ka-taluniako hizkuntza murgiltze progra-man dagoen ikasleak bere ikasketakojarduerak katalanez egin, gela barrukonahiz kanpoko harreman pertsonale-tan gaztelania erabiltzen du (Mena,1995).

Edonola ere, azken urteetan erabataldatu da Kataluniako egoera. Bartze-lonan, esaterako, 2004-05 ikasturteaneskolatu diren 3 urteko haurren % 13atzerritarrak dira, eta Girona probint-ziako Salt herrian % 50. Orain dela 10 ur-te pentsaezina zen egoera horrekarazoak sorrarazi dizkio Kataluniakohezkuntza sistemari (Vila, 2004b,2004c), oinarriak eta planteamendu te-orikoak zalantzan jartzen baititu. Fami-liako hizkuntzak asko ugaritu dira etabaliogabetuta gelditu da eredu elebi-duna, zeina irakasle guztiek ezagutzenzituzten bi hizkuntzetan oinarritzenzen. Ondorioz, Katalunian eskolatuta-ko haur eta gazte atzerritar gehienei es-kaintzen zaien eredua hizkuntza mur-giltzearena da, eta horrek arazoak so-rrarazi ditu (Vila 1998, Vila 2004a).

Horrekin batera, garrantzi handiko

Ignasi VILACarina SIQU SElisabet SERRATJosep Maria SERRATPilar MONREALGironako Unibertsitateko Hezkuntza eta Psikologia

Fakultateko irakasleak

Page 32: ELKARRIZKETA: MAITE SAENZ• ARTISTA• … · 2017. 6. 23. · Pisa neurketa OCDE Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakun-deak egiten du, DBH bukatzear duten ikasleetan oinarrituta.

32 ❘ hik hasi ❘95. zenbakia. 2005eko otsaila

fenomeno bat sortu da: “kontzentrazioartifizialak”. Nahiz eta familia autokto-noek esan ez zaiela axola euren seme-alabak etorkinekin batera eskolatzea,eskoletatik atera egiten dituzte. Ondo-rioz, eskola horietako ikasle atzerrita-rren ehunekoa herrialdeko proportzio-arekin alderatuz askoz ere altuagoa da.Horrenbestez, orain arte Katalunianezezaguna zen egoera sortu da: sei,zazpi edo zortzi hizkuntza desberdindira gelako haurren ama hizkuntzak,eta gainera, urtez urte, hizkuntza ho-riek alda daitezke, batzuk desagertu etabeste berri batzuk gehitu. Egia da Kata-lunian “berria” den egoera hori dagoe-neko “zaharra” dela Europako bestezenbait lekutan. Baina aldi berean, egiada zaila dela bi alderdiak batzen dituz-ten hezkuntza praktikak edo esperient-ziak aurkitzea: batetik, gelako hizkuntzaniztasuna, eta bestetik, ikasleen aniz-tasuna gelako hizkuntzaren ezagutza-ren gainean. Bigarren puntu hori osogarrantzitsua da, batez ere kontuan har-turik Kataluniako hezkuntza sistemanberandu eskolatzen direla asko. Beraz,gela berean ikasle hasiberriak eta hez-kuntza sistema katalanean lau, bost e-do sei urte daramatzatenak elkartzendira.

Normalean hezkuntza elebidunazeztabaidatu izan denean, ikaslearenberezko hizkuntza eskolan landu edoeztabaidatu izan da (Appel, 1988). Haa-tik, hausnarketa gutxi egin dira honi bu-ruz: nola egin linguistikoki heziketapraktika aberasgarriak murgiltze pro-grametan, ikasleek eskolako hizkunt-zaz duten ezagutza oso desorekatua etaaskotarikoa baldin bada.

Horren inguruko ikerketa etnogra-fiko bat egin dugu ikasleen % 80 bainogehiago atzerritarrak diren eskola bate-ko Lehen Hezkuntzako 1. mailan.

MetodologiaEskola Salt herrian (30.000 biztanle

ditu) dago eta Gironako metropoli ba-rrutiko zati da, Sarría eta Sant Juliá deRamis-ekin batera. Salten etorkin askobizi da (% 20 inguru) eta eskola publi-koetan duten presentzia garrantzitsuada. Baita gehiengoa diren herriko zen-bait gunetan ere.

Eskola Haur eta Lehen Hezkuntza-koa da eta bi lerro ditu. Gela bakoitzekotutore bat dute, espezialistekin batera.Horrez gain, “solasaldi gela”-ren ardu-radun diren bi pertsona daude eta be-randu eskolatzen diren ikasleak joatendira bertara. Irakaskuntza-ikaskuntza-ko hizkuntza katalana da eta gaztelaniaikasgai modura irakasten da LehenHezkuntzako 3. mailatik aurrera.

Ikasleen ezaugarriakNahiz eta legediaren arabera gela-

ko ratioa 25 ikaslekoa izan, aztertutakogelan 29 ikasle zeuden. Bost hizkuntzadaude presente eta jatorrizko herrial-deak zazpi dira. Sei espainiarretatik batgaztelania/arabiar elebiduna da etabeste bi ijitoak. 29 ikasletatik 14 3 urte-rekin eskolatu ziren, bost 5 urterekin,sei 6 urterekin eta gainontzeko laurak2003-04 ikasturtean. Ikasleen familiakmaila soziokultural baxukoak dira. Lauikaslek laguntza indibiduala eta espezi-fikoa jasotzen dute. Ikasle gehienaketxera joaten dira bazkaltzera, eta be-raz, 9:00etatik 12:00etara eta 15:00eta-tik 17:00etara joaten dira eskolara. Biikaslek askotan huts egiten dute etabeste batek lau hilabete pasa ditu jato-rrizko herrialdean.

ProzeduraIkerketa egin duten bi pertsonek

gelako jardueretan hartu dute parte pa-

re bat goizetan eta batez ere haurrekzein hizkuntza erabiltzen zuten aztertudute.

EmaitzakEmaitzak bi taldetan sailkatu ditu-

gu: lehenbizikoan familiako hizkunt-zari buruzko behaketak eta bigarren-goan eskolako hizkuntzaren ezagutzaeta erabilera.

Familiako hizkuntza, katalanaedo gaztelania?

Ikasleek gela barruko harremangehienak katalanez egiten dituzte, baieskolakideekin bai helduekin. Norma-la da. Izan ere, 3 urteko gelan, hainbes-te hizkuntza egonik, haurrek “hizkunt-za franko” bat behar dute euren arteanerlazionatzeko. Haur gehienek katala-naren bitartez ezagutu dute elkar. Be-raz, eskolako lehen urteetan, behint-zat, hizkuntza horretan erlazionatzendira.

Gaztelaniaren erabileraEdonola ere, zenbait egoeratan

etxeko hizkuntza edo gaztelania era-biltzen dituzte. Gaztelaniari dagokio-nez, gaztelania dakiten ikasleen arteaneta gaztelania dakiten eta ez dakitenenartean agertzen da (gogora ekarri behardugu ama hizkuntzatzat katalana dueninor ez dagoela). Ikasle atzerritarrareninguru sozialean gaztelaniak pisuhandia du, eta nahiz eta eskolan denakatalanez egin, eskolatik kanpoko er-lazio sozialetan gaztelania ikasten du-te.

Gironan bizi diren Europako ko-munitatetik harat etorritako etorkinenbizi baldintzen inguruan egindakoikerketa baten arabera (UPD, 2004), %50ek ez dute katalana ulertzen, eta gaz-telaniaren kasuan % 15ek. Ahozkoaridagokionez, % 78k diote badakielagaztelaniaz hitz egiten, eta katalanaridagokionez % 18ra jaisten da kopurua.Gurasoek bezalaxe, haurrek ere kon-taktu handia dute gaztelaniarekin etaazkar ikasten dute. Sarritan, katalanaeskolako pertsona helduek baino ezdute erabiltzen.

Page 33: ELKARRIZKETA: MAITE SAENZ• ARTISTA• … · 2017. 6. 23. · Pisa neurketa OCDE Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakun-deak egiten du, DBH bukatzear duten ikasleetan oinarrituta.

95. zenbakia. 2005eko otsaila ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚33

Familietako hizkuntzen erabi-lera

Hizkuntza bera duten ikasleak ai-sialdi egoeran elkartzen direnean a-gertzen dira familiako hizkuntzak. Bi e-goeratan gertatzen da hori: jolas-or-duan eta gelan eskolako ekintza bukat-zen dutenean.

Jolas orduan etnia berekoak elkartuohi dira. Testuinguru horretan eurenhizkuntza erabiltzen dute, nahiz etagaztelaniarekin, edota kasu batzuetankatalanarekin, nahastu.

Hizkuntza eta identitateaHaur horiek badakite testuinguru

eleanitz batean bizi direla, eta nortasuniturri garrantzitsutzat hartzen dute eurenhizkuntza. Bereziki arabiera hitz egitendutenen kasuan gertatzen da hori.

Eskolako hizkuntzaren ezagutzaEsan bezala, gela barruko harrema-

nak katalanez garatzen dira ikasleen ar-tean, baina “esaten eta egiten” dutenaxehetasunez aztertu ondoren, zeraikusten da: esaldi motzak eta sinpleakerabiltzen dituztela, termino deiktikozbeteak, hiztegi pobrearekin eta “he-men eta orain” kokaturik. Ez da desber-dintasunik ikusten eskolaurrean edotaberanduago hasitako ikasleen artean.

Hizkuntz gaitasunen tes-tuingurua

Cummins-ek (1979), egoera infor-malen eta formalen arabera, hizkuntza-ren erabileran inplikatuta dauden gai-tasunen arteko aldea aipatzen du. Bes-te modu batera esanda, ez da gauza be-ra aurrez aurreko elkarrizketa bateanhitz egitea zeinu ez linguistikoak ereerabiliz, edo solaskidea ikusten ez denegoera formal batean, non hizkuntza-ren bidez soilik jaso daitekeen informa-zioa. Gaitasunak desberdinak dira bie-tan. Gauzak horrela, Cummisek dio(1979) hizkuntzaren erabileran inpli-katuta dauden gaitasunak ez daudelaalderdi formalekin lotuta (morfologia,sintaxia, fonologia eta abar), baizik etahizkuntzaren erabilera orokorrarekin.Horrela, edozeinek hizkuntza bat era-

biltzen duenean, bakoitzaren azpiangaitasun komun bat dagoela esan nahidu. Gaitasun hori ez da jaiotzez izateneta ez da hegaztiei hegoak hazten zaiz-kien bezala hazten. Hizkuntza bat era-biltzen ikastean sortzen da. Beste modubatera esanda, hizkuntza bat ikastea ezda beste hizlariek edo entzuleek era-biltzen dituzten alderdi formalak txer-tatzea soilik, hizkuntza erabiltzen jaki-teko gaitasunak garatzea ere bada. Hiz-kuntzarekin gauzak egiten jakitea da.

Hizkuntza testuinguru anitzetanerabiltzeko gaitasun batzuk eduki be-har dira, eta horretarako, lehendik hiz-kuntza testuinguru jakinetan erabiltzenikasi behar da. Gure haurrek arazo horidaukate: badakite eskolako hizkuntzatestuinguru jakinetan erabiltzen, bainaez hortik at. Ez dute ikasi eskola jardue-rak “eskolako hizkuntzaren bitartez”egiten, eta beren hizkuntza propioanere ez, eskolan ez baita lantzen. Ondo-rioz, hizkuntzaren hainbat erabilera(irakurketa eta idazketarekin erlazio-natutakoak batik bat) mekanikoki ikas-ten dituzte eta ez dira gai “hemen etaorain” horretatik atera eta beste testuin-guru batean aplikatzeko.

OndorioakAztertutako gelako ikasleak nor-

malean eskolako hizkuntza erabiltzendu bere harreman sozialetan eta irakas-

leekin. Dena den, beren hizkuntza pro-pioak eta gaztelaniak ere badute pre-sentzia. Gaztelania ez da hispanoenhizkuntza soilik, ikasle guztiena baita;eta hizkuntza propioa etnia berekoe-kin hitz egiteko erabiltzen du.

Gehienek katalana jakin arren, ho-rrek ez du esan nahi gai direnik eskola-ko ekintzetan erabiltzeko. Alderantziz,oso erabilera mugatua dute eta hiz-kuntz gaitasun gehiago behar den jar-dueretan porrot egiten dute, ez baitiragai eskolako hizkuntzaren esanahia etazentzua ulertzeko. Ondorioz, jardueraasko mekanikoki egiten dituzte etaikasketa balioa galtzen du, esanahiaikasi gabe errepikatu eta kopiatu bainoez baitute egiten.

Behin horretaz jabetuta, garrantzit-sua da eztabaidatzea nola egin aurrerahezkuntza praktikan ikasle guztiek es-kolako hizkuntzan dituzten gaitasunakgara ditzaten. Zentzu horretan, aipatudugun programa, eta oro har, atzerrikoikasleak eskolatzeko erabiltzen direnprograma guztiak hizkuntza murgiltzeprogramak dira eta izango dira. Eta be-raz, ez dago eskolak bere hizkuntza-rentzat eskatzen dituen hizkuntz gaita-sunak garatzeko aukerarik. Gure ustez,beste modu batera planteatu behar diragauzak: ikaslearen ama hizkuntza es-kolakoa ez den beste bat dela aintzathartuta, heziketa praktikan egin behardiren jardueretan beharrezkoak direnlaguntzek agertu behar dute ikasleakeskolako hizkuntza menpera dezan.Zentzu horretan, familiako hizkuntzakontuan hartzea bezain garrantzitsuada eskolako hizkuntza menperatzekogaitasunak modu askotara lantzea.

Ikasleek beraien artean laguntzekojoera handirik ez dute. Zaila da talde laneta elkarlan jarrerak edukitzea jardue-rak indibidualak baldin badira, ez bate-re funtzionalak eta ezagutza areagotze-ko ez badute balio. Horregatik, gela ba-rruetan dagoen aniztasunari erantzute-ko, egungo eskemari buelta eman be-har zaio. Egun “norbaitek irakatsi egi-ten du” eta “norbaitek ikasi egiten du”,baina ez da elkarlanik egiten elkarrekinirakatsi eta ikasteko. •

Zaila da bi alderdiakbatzen dituzten hez-kuntza praktikakaurkitzea: batetik,gelako hizkuntz aniz-tasuna, eta beste-tik, ikasleen anizta-suna gelako hizkunt-zaren ezagutzarengainean.

Page 34: ELKARRIZKETA: MAITE SAENZ• ARTISTA• … · 2017. 6. 23. · Pisa neurketa OCDE Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakun-deak egiten du, DBH bukatzear duten ikasleetan oinarrituta.

34 ❘ hik hasi ❘95. zenbakia. 2005eko otsaila

ErakusketaErakusketa

Jende asko eta interesatua gerturatu zen erakus- truke topaketara

Arrakastaz burutu zen ikasle etorkinei eus-kara irakasteko material didaktiko eta proiek-tuen erakus-truke topaketa. Bilbon izan zenotsailaren lehenbiziko egunean eta70 lagun ingu-ru bertaratu ziren. Ia 20 irakasle eta erakundekeraman zuten euren materiala besteek ikus zeza-ten, eta denetik ikus zitekeen: unitate didatikoak,liburuak egokituta, fitxak, jokoak, irakurgaiak...Paperean nahiz ordenagailuz erabiltzeko modu-ko materiala zegoen. Jendea oso gustura agertuzen ikusitako materialarekin. Gauza berriak etaideia berriak hartuta itzuli ziren etxera.

Mari Jose Eguskizak emandako hitzaldia ereinteresgarritzat jo zuten, nahiz eta batzuek tailermodura egitea aproposagoa izango zatekeelaesan.

Oso positibotzat jo zuten horrelako erakuske-tak antolatzea eta dinamika honi jarraipena emanbehar zaiola uste dute gehienek. Materialak bildueta artxibategi publiko bat egitea proposatu zu-ten batzuek.

Topaketak izan zuen harrera ikusirik, apirilabukaeran edo maiatzean beste bat egingo da. Ka-taluniako eta estatu espainiarreko irakasleakgonbidatuko dira, eurak egiten ari diren materia-la ezagutzeko.

Page 35: ELKARRIZKETA: MAITE SAENZ• ARTISTA• … · 2017. 6. 23. · Pisa neurketa OCDE Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakun-deak egiten du, DBH bukatzear duten ikasleetan oinarrituta.

Bide eginean jarraitzen

dugu zuen ekarpenekin

eta parte-hartze

handiagoarekin aberastu

nahi dugularik.

Hik Hasi proiektua irekia

den heinean, interesa

duen edonoren parte-

hartzea gustu handiz

hartzen dugu.

Jar ezazu zure aletxoa

euskal hezkuntzaren

aldeko ekimen honetan.

Berriakotsaila

Page 36: ELKARRIZKETA: MAITE SAENZ• ARTISTA• … · 2017. 6. 23. · Pisa neurketa OCDE Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakun-deak egiten du, DBH bukatzear duten ikasleetan oinarrituta.

Argitalpenak

Oneka Arrate Egaña

EREIN”Neskato lotsati eta mimatua zen

Oneka. Gurasoek behar zuen guztiaerosten zioten, baita behar ez zuenaere. Ez zioten inoiz ezetz esaten”. Jos-tailuen jabe izanagatik aspertuta bizida neska pertxenta.Gurasoei izarraketa ilargia ere erosiaraziko dizkie. Bai-na lagunekin jolasten hasten den egu-nean aldatuko da dena. Ilustrazio osoberezi eta zainduak ditu ipuinak•

Jokin GaltxagorriJ. M. Olaizola “Txiliku”

ELKARUmorea, abentura, mitologiaren

misterioa... nahasten dira liburu hone-tan. Maiderrek galtxagorri bat harrapa-tu du, oso langileak diren izaki magikohorietako bat: Jokin Galtxagorri. Bai-na... ez zaio oso galtxagorri langileaegokitu, ez baitzaio batere gustatzenlan egitea eta loti hutsa baita. Bien arte-ko komeriak Mattinen marrazkiz la-gundurik irakur daitezke•

Txit oilo bitxia eta hartzakMercé Aránega

IBAIZABALIrakurtzen hasi berri direnentzat

egindako ipuina da, eta testuari lagunt-zeko koloretako marrazki handiak di-tu, erakargarriagoa egiten dutenak. T-xit oilo bitxiak, Txinatik iritsiak, gauzazbeteriko maleta bat ekarri du handik. E-ra guztietako lagunak ezagutzen ditubere ibilaldietan. Ipuin bakoitzeanprotagonistek jolas berri bat ikastendute eta irakurleek oiloak galtzen di-tuen gauzak aurkitu behar dituzte•

Bat soziolinguistika aldizkaria, Euskararen erabileraren

bilakaera53. zenbakia

SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA

Azken ikerketen arabera, euskara-ren erabilerak zer bilakaera izan duenaztertzen du, sakon, aldizkariaren alehonek. Egoeraren irakurketaz gain,etorkizunerantz begira jartzen gaitu,kezka baten aurrean: erabilera indart-zeko zein diren egungo bideak eta ge-rora begirako gogoetak•

Mundu globalizatua ulertze-ko oinarrizko kontzeptuak

Gizarte Ikerkuntza TailerraGAIAK

XXI. mendearen hasiera honetan,ekonomia “globalizatuak” nora gara-matzan aztertzeko saiakera da hau.Transnazionalak, deslokalizazio pro-duktiboaren eragina tokiko ekono-mietan, ekonomia finantzieroaren etaekonomia errealaren arteko desore-kak, kanpo zorra, mugimendu anti-globalizatzailearen erronkak... eta gi-sako kontzeptuak azaltzen ditu•

George L. Steer, Gernikan izan zen kazetaria

Edorta JimenezTXALAPARTA

Biografia honek Steer kazetari au-sartaren gertaerak azaltzen ditu,1936ko gerrak zer Euskal Herri ekarrizuen arakatzeko bide ere emanez. Ger-nikako arbola liburu ezagunaren egi-lea izan zen Steer, baita Agirre lehenda-kariak estimu handitan zuen kazetariaere. Biografia 12 urtetik aurrerako gaz-tetxoei zuzenduta dago•

Page 37: ELKARRIZKETA: MAITE SAENZ• ARTISTA• … · 2017. 6. 23. · Pisa neurketa OCDE Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakun-deak egiten du, DBH bukatzear duten ikasleetan oinarrituta.

Reggio Emilia

Italia

hik hasi

elkarrekin jardunaldiak

Martxoak 11-12

I. M. Barriola eraikina

EHUko Ibaetako Campusa

Donostia

0-6 udal haur eskolak

Izena emateko aukera

Otsailaren 28an eta 29an burutu beharreko jardunaldiak bertan beherageratu ziren hizlariek elurte arazoengatik Italiatik etortzerik izan ezzutelako. Ordurako, Miramar jauregiko areto nagusia txiki geratu zit-zaigun, eta izena eman zuen jende dezentek kanpoan geratu beharizan zuen. Hori kontuan hartuta, areto handiago batean egitea erabakidugu. Hau da, Donostiako EHUko Ibaetako Campuseko I. M.Barriola eraikineko auditorioan.

Informazioajasotzeko eta

matrikulatzeko:

www.hikhasi.com

Berriro ere aretoagainezka geratukobalitz, hik hasiko

norbanakoharpidedunekizango luketelehentasuna.

Reggio Emiliako jardunaldiakmartxoaren 11n eta 12an egingo dira

Izena ematekoepea:

martxoak 4

Page 38: ELKARRIZKETA: MAITE SAENZ• ARTISTA• … · 2017. 6. 23. · Pisa neurketa OCDE Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakun-deak egiten du, DBH bukatzear duten ikasleetan oinarrituta.

Berriak

38 ❘ hik hasi ❘935. zenbakia. 2005eko otsaila

Ipuin kontalariakIurretako herri

bibliotekan

HaurrentzatOtsailak 25Iñaki Lasa17:30ean 2 eta 3 urteko hau-

rrentzat18:00etan 4 urtetik gorako hau-

rrentzat

Heldue ntzatOtsailak 25Bea Egizabal eta Jone Apraiz “Sor-

ginkeriak” ipuin musikalaRuben Martinez (Venezuela)20:00etan

Lekua: Iurretako Herri Biblioteka

Informazio gehiagorako:[email protected] 681 27 26

III. Mintegia Hezkuntza Etorkinekin. “Kulturartekobizikidetza eskolan”

Martxoak 11, ostiralaDonostian, Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakulteko areto nagusian.9:00-9.30: Dokumentazioaren banaketa.9.30-11:00: “Kulturarteko Bizikidetza eskolan”, Neli Zaitegi, Hezkuntza Saileko

ikuskaria.11:00-11.30: Atsedenaldia.11:30-13:00: “Ikas Komunitateak, aniztasuna eta bizikidetza”, Luisa Mª Puertas, Bil-

boko Berritzeguneko Aniztasuna eta Bizikidetza arloko arduraduna.15:00-17:00: Komunikazioak, posterrak, esperientziak.17:00-17:30 Atsedenaldia.17:30-19:00: “Kulturarteko bizikidetza esperientzia Katalunian”, Isabel Nadal,

Generalitat Catalunya.Izen-ematea:Graduondoko idazkaritza (lehen solairua. Tel: 943 018 241)E-posta: [email protected] 10 euro balio du.Antolatzailea: EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Hezkunt-

zaren Teoria eta Historia Saila.Laguntzailea: SAREAN Elkartea.Koordinatzailea: Felix Etxeberria.

“Ikastolak: kalitatea eta ekitatea” topaketakOtsailak 16, asteazkena10:00etan: hasiera ekitaldiaJarraian: “Kalitatea, ekitatea eta sistemen antolaketa: begirada bat ekonomia so-

zialeko ikuspegitik”, Roberto Rey, Madrilgo Hogar del Empleado Fundazioko zu-zendaria.

12:15ean: “Kalitatea eta ekitatea ikastoletan”, hainbat ereduren aurkezpenaikastola batzuen partaidetzaren eskutik.

16:30ean: “Kalitatea, ekitatea eta kanpoko ebaluazioa”, Josu Sierra, IVEI-ISEIkozuzendaria.

Otsailak 17, osteguna10:00etan: “Kalitatea, ekitatea eta curriculuma”, José Gimeno Sacristán, Didakti-

ka eta Eskola Antolaketa arloko katedraduna Valentziako Unibertsitatean.12:00etan: Mahai ingurua: “Kalitatea eta ekitatea: alderdi politikoen ikuspegia”.

Legebiltzarrean ordezkaritza duten parlamentari talde guztien ordezkaritza.16:30ean: “Kalitatea, ekitatea eta ikastetxeen kudeaketa”, Salvador Cardús, Bart-

zelonako Unibertsitate Autonomoko Soziologia irakaslea.18:30ean: amaiera.Lekua: Bilboko Bizkaiko Batzar Nagusien egoitza (Hurtado Amezaga, 6).

“Ahozko hizkuntzaren erabilera formalak, bere irakas-kuntza eta ebaluazioa”

Martxoak 3 eta 4Donostiako Berritzegunean, 16:00-21:00Programa: sarrera, ahozko erabilera formalen irakaskuntza-ikaskuntza, zailtasu-

nak, esku-hartze pedagogikoa, sekuentzia didaktikoak eta ebaluazioa, ondorioak.Emailea:Montserrat Vilá, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakaslea.Informazio gehiagorako: [email protected]

Page 39: ELKARRIZKETA: MAITE SAENZ• ARTISTA• … · 2017. 6. 23. · Pisa neurketa OCDE Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakun-deak egiten du, DBH bukatzear duten ikasleetan oinarrituta.

95. zenbakia. 2005eko otsaila ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚39

“Herri jakintza nahi dugu eta jakintzaherriarentzat nahi”. Badira urteak Teles-foro Monzonek bere abesti batean Eus-kal Curriculumaren esanahi eta izaeradefinitu zituela. Euskal hezkuntzaren bi-dea ireki eta adierazi zigun ezaugarri zi-tuen fintasun eta argitasunaz.

Aurkeztu berri den akordioarekin(Sortzen-Ikasbatuaz, Ikastolen Konfe-derazioa eta Udalbiltza) Euskal Curri-culuma gorpuzteko lehen pausoaeman da. Izan ere, osatzeko dagooraindik, eta egitasmoaren beharra ezdugu inondik inora zalantzan jartzen.Bereziki hiru arrazoirengatik: batetik,egun, Euskal Herriko luze-zabaleandauden curriculum desberdinek ez du-telako gure kulturaren transmisioa etaeraberritzea ziurtatzen; bestetik, esko-lak euskaraz izatea eta hezkuntza eus-kalduna jasotzea ez direlako sinonimo-ak (euskaraz Txinako historia lasai as-ko irakats daiteke); eta, azkenik, hiz-kuntzaren normalkuntzaren hurrengopausoak hezkuntzaren normalkuntzaizan behar duelako.

Monzonen definizioa osatu eta abe-rastu bidean, Euskal Curriculuma, hitzbitan, honela defini genezake: euskal-dunok, Euskal Herriaz ez ezik, mun-duaz dugun ikuspegiaren irudikapenada. Euskal Herrirako prestatzen denkultur ibilbidearen hautaketa da, hauda, Euskal Herriko ikasleek, gizabana-ko eta gizartekide gisa, beraien gara-pen osoa Euskal Herrian eta mundu za-balean bizitzeko gaitasunak lor ditza-ten (curriculumean Euskal Herrikoedozein herritako ikasle batek derrigo-rrezko bigarren hezkuntza bukatuta-koan jakin beharreko gutxieneko kont-zeptu eta gertakariak, egiten jakin be-harreko prozedurak, eta bereganatubeharreko balioak finkatu beharko lira-teke).

Definizio horren arabera, EuskalCurriculumaren beharra eta eraginahezkuntza formalera mugatzen dugusoilik. Hala ere, hezkuntzaren xedea,1999. urtean Unescoko HezkuntzakoNazioarteko Batzordeak aurkeztutakotxostenaren arabera, ondokoa da: hez-kuntzaren xede nagusia gizakia beredimentsio sozialean erabat garatzea da.

Bizi garen gizartean hezkuntzarenhelburuak bideratzen dituen erakundebakarra ez da eskola. Horregatik, hez-kuntza ez-formalera ere zabaldu behardugu egitasmoa. Eskolaz kanpokoekintzek, komunikabideek, gizarteeragileek… ere esku-hartze zuzena du-te kultura eta balio eramaile gisa, EuskalHerria eta, oro har, mundua irudikatze-ko informazioa igortzen baitigute. On-dorioz, Euskal Curriculumaren ikuspe-gia zabaldu eta hezkuntza formalareneta hezkuntza ez-formalaren arteko lo-turaren garrantziaz jabetu beharreangaude, osotasunaren bi dimentsiohauek norabide berean lan egin deza-ten. Arriskua baitago eskolak eduki etabalio zehatz batzuk indartu, eta ikasle-ek eskolaz kanpo guztiz kontrako edu-kiak eta balioak jasotzeko. Bidenabar,balio bakoitza definitu beharko genu-ke, neoliberalismoak kontzeptuen esa-nahiak prostituitu ditu eta.

Izan ere, egun inposatuta ditugunhezkuntza sistemek igortzen dizkigu-ten balioak eredu neoliberalak ekoitzi-takoak dira. Hezkuntzaren funtzioa dutresnatzat eta ondokoak izan litezke xe-deak: pertsonak giza-kapital bihurtzea,ezagutu ahalko du (informazioa erruzbildu eta informazioaren autobideannabigatzea izango du), ekoiztea diruairabaztea besterik ez da izango, elkarre-kin bizitzea lehiatzea izango da…

Ohartu behar gara, hezkuntza kul-tur transmisiorako tresna izateaz gain,

pertsona kritikoagoak eta geure burua-ren jabe izaten ere lagundu behar gai-tuela. Hezkuntzak emantzipatzaileaizan behar du, eta ez menperatzailea.Hezkuntza sozialki eraikitako errealita-tea izaki, curriculumaren bidez erreali-tate horietaz jabetzea lortu behar da,modu horretan gizartea aldatzeko gai-tasuna izango baitugu. Gizaki aske etaautonomoak hezi behar ditugu, ideiafaltsu zein komunikazio modu distort-sionatuetatik emantzipatutako pertso-nak. Apple-k dion moduan, gure balio,ideia eta abar aztertzea eta kritikatzeabaita modu bakarra bizi dugun egoeragainditzeko. Ezagutzak gizakiaren etagizataldearen garapena lortu behar du.

Modernitatearen aro honetara iritsigarenean, tren laster bat ageri zaigu(globalitarismoa): mundu zabalarenneurriak etxalde bihurtu nahi dituentren lasterra. Tren geldiezina, baina no-rabidez aldatu beharrekoa. Herri gisaegituratu ezean, ekonomiaren globali-tarismoak, industria kultural multina-zionalak eta berregiturakera geopoliti-koak irentsiko gaitu eredu kultural ho-mogeneoaren tsunamian. Beste mun-du bat posible delako lelotik bestemundu eredu batera igaro behar dugu-lako, eta Euskal Curriculumak ere bestemundu eredu hori sortzeko ekarpenaizan behar duelako.

Jada orain dela hogeita hamar baturte abertzaletasunaren eredu den ber-gararrak adierazi zigun bidetik: “Mun-du berri bat nahi (behar) dugu, herri ba-koitzak beretik emanez”.

Ekin diezaiogun bada Euskal Curri-culumari, izenez eta izanaz.

Ruben Iglesias San SebastianEuskal Herriak Bere Eskola-ko kidea

Euskal curriculuma, izenez etaizanaz

Page 40: ELKARRIZKETA: MAITE SAENZ• ARTISTA• … · 2017. 6. 23. · Pisa neurketa OCDE Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakun-deak egiten du, DBH bukatzear duten ikasleetan oinarrituta.

40 ❘ hik hasi ❘95. zenbakia. 2005eko otsaila

Xiberütarren habiaSohütako Eperra ikastola

Odettek, ikastolako egungo zuzenda-riak.

Geroztik gauzak zenbat hobetu di-ren Odettek esan dezake ongi: “Gaurkanpoan ezagutza hobea dugu, nor-maltzat hartuak gara orain. Lehen ezgintuzten eskolatzat hartzen. Gaine-ra, gaur Mauleko herriko etxeak zer-bait antolatzen badu, guri ere deitzendigute; lehen ahantziak ginen”.Zerbit-zuetan ere asko aurreratu du ikastolak:lehen, gurasoek kilometro pila egin be-har zituzten egunero Zuberoako puntabakoitzetik euren haurra ikastolarainoeramateko. Gaur, garraio zerbitzua du-te, baita kantina ere. Odetten hitzetan,garrantzi berezia duen beste zerbitzuahaurrei eskolako lanak egiten lagunt-zeko jarri duten estudioa da. Eskola bu-

Muga guztien gainetik...euskaraz!

Zuberoako 20 herri txikita-tik etortzen dira haurrak Soh -tako ikastolara. Bada egunero-egunero 36 km egiten dituenikere ikastolara etortzeko. Ezbaita txikia ikastola honen ba-lioa: xibereraz mintzatzeko to-kia da, euskalki horren iraupe-na segurtatzeko gune bakarre-takoa. Haur ia denek entzun di-tuzte euren aitatxi-amatxiakeuskaraz. Aita-ama askok gal-du dute ondare hori. Orain se-me-alabei itzuli nahi diete gal-du zutena.

Eperra ikastolak 72 ikasleditu, 2 urtetik 11 urtera bitarte-koak, ama eskolan eta LehenMailan daudenak. Irakasleak,berriz, lau dira egun osoz arit-zen direnak, eta beste bat dagoegun erdikoa. Odette Mohoradek erakutsi

digu adreilu bakoitzaren zerga-tia. Odettek 20 urte daramatzaikastolan lanean, eta egun 4.eta 5. mailetako irakaslea etabertako zuzendaria da.

Zuberoako lehen ikastola 1972ansortu zen, Maulen: hamar haur ziren,ikasgelarik gabe, baldintzarik txarrene-tan, euskaraz ikasten. Geroztik, lekurikeskasenetan harat-honat mugitu beha-rreko hamarkadak joan dira, herrikoetxeei teilatu duin bat eskatzen eman-dako hamarkadak, harik eta 1992an gu-rasoek erabaki zuten arte euren lur zatiahartzea, behingoz euren ikastola erai-kitzeko. Hala heldu ziren Sohütara, etajauregi baten ondoko zalditegia esku-ratu zuten, zaharra bezain eroria. 1996-97 ikasturtea zen. Euskal Herri osotiketorri zen jendea auzolanean ikastolaaltxatzeko. Handik eta hemendik esko-lako materialez betetako kaxak etort-zen ziren. Indarrez, ilusioz eta elkarta-sunez betetako urtetzat jotzen du hura

Page 41: ELKARRIZKETA: MAITE SAENZ• ARTISTA• … · 2017. 6. 23. · Pisa neurketa OCDE Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakun-deak egiten du, DBH bukatzear duten ikasleetan oinarrituta.

95. zenbakia. 2005eko otsaila ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚41

katzean, pertsona bat izaten da bertanordubetez, haurrei lanak egiten lagunt-zeko. Guraso erdaldunek biziki eskert-zen duten zerbitzua da, sarri larritu egi-ten baitira seme-alabari etxeko lanetaneurek ezin diotela lagundu sentitzendutenean.

Gurasoen lanaZuberoako gizartearen zati handie-

nak frantses hutseko eskoletara bidalt-zen ditu haurrak. Ikastolaren berri za-baltzea eta jendea erakartzea ere badazaindu beharreko kontua. Guraso be-rriei zuzendutako informazio kanpai-nen bidez, ate-zabal egunak antolatuzedota irratiz saiatzen dira jendearenga-na iristen. Egun 72 haur dabiltza ikasto-lan, eta Odettek baieztatzen digunez,“72 haur, oaiko egunean Xiberuan, ezda batere gaizki; ez dut uste gorago jo-ango denik”.

Zuberoan demografiak beheraegin du nabarmen. Ekonomia krisia de-la-eta, kostalderako edo Pauerako joe-ra hartu du biztanleriak. Bertan bizi di-renetatik asko laborariak dira, edotazerbitzuetan jarduten dutenak, bainalantegi handiak jada itxita daude. Odet-ten iritziz, “halere, jendeak nahi du Zu-beroan bizi, eta zuberotarrek badugugihauk gure entrepresa ttipiak muntat-zeko nahi hori”. Ekonomia krisia erebada oztopo zenbait familiarentzatikastola hautatzeko orduan. “Haurraikastolan sartzen duzularik, egia dahilabetero behar duzula diru bat jarri,eta edozein irteera berezi egiteko ere ezdugu laguntzarik eta azkenean gura-soak behar du ordaindu”. Bestelakoeskola publikoekin alderatuta, garestia

Odette Mohorade:“Enetako oso inpor-tantea da ahozkoa-

ren lantzea, baina ezsoilik euskararen xu-

xen erabiltzeko, baitaere argudioak hatse-

maiteko, jendaurreanhitz egiten

ikasteko...”

da haurra ikastolara eramatea, Hez-kuntza Ministerioak ikastolako irakas-leak soilik ordaintzen baititu; hortik au-rrerako zerbitzu guztiek patrikan zuloaegiten dute. Eta hor hasten da lan mili-tantea: dirua biltzeko denetik asmatubehar guraso taldeak. “Azkenean inpli-kazio handia eskatzen zaie gurasoei.Eta beharrezkoa da, gainera; hau bes-te gisa bateko eskola baita, eskola bizia,hurbilago egiten gaituena gizartetik.Gurasoak hemen gela barruraino sart-zen dira”. Beraz, gurasoei beharrak e-ragiten dien parte-hartze hori bera, az-kenean ikastola erakargarri egiten due-na ere bada.

Ikastolan, xibereraz etahika

Ikastolako gurasoetan erdia da eus-kal hiztuna (guraso biak edo bietan batkontuan izanda). Haur gehienentzat,beraz, ikastola da euskara ikasi eta eus-karaz mintzatzeko toki ia bakarra. Eus-kalkiari dagokionez, berriz, gutxi, bai-na oraindik entzuten omen da xiberera,ia aitatxi-amatxi guztiek baitakite. Xi-bereraz ikastea da gurasoek agertzenduten nahia. Eperra ikastolan, irakasleguztiak dira xiberotarrak eta euren eus-kalkian hitz egiten diete haurrei. Irakur-idazketan ere, xibereraz hasten dira, etabehin 8 urtetik aurrera ekiten diote ba-tua lantzeari.

Euskalkian aritzerakoan, materialfalta da euren oztopo nagusia. Euskarabatuan daude liburu guztiak, eta irakas-leek orduak eman behar izaten dituztetestuak xibereraz idazten eta liburukoorrietan itsasten. Material guztia eureksortu behar dute, zubereraz orain arte

idatzi izan dena (pastoralak, testu klasi-koak...) ez baita haurrekin lantzekoegokia.

Bestetik, hika jarduten dute esko-lan, Zuberoan bizi-bizirik baita mutileihika egiteko ohitura. Noka aritzekoagaldu egin da, ordea, herri gutxi batzue-tan salbu (Barkoxen, Santa Grazin…entzuten omen da oraindik noka, bainaadinekoen artean). Hala, haurrek ira-kasleari zuka egiten diote, nesken arte-an ere zuka jarduten dute, eta mutilei hi-ka egiten zaie beti.

Page 42: ELKARRIZKETA: MAITE SAENZ• ARTISTA• … · 2017. 6. 23. · Pisa neurketa OCDE Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakun-deak egiten du, DBH bukatzear duten ikasleetan oinarrituta.

42 ❘ hik hasi ❘95. zenbakia. 2005eko otsaila

Sohüta•

Ahozkotasuna lantzeari garrantziaberezia ematen diote, eta horretanezinbestekoa da metodologiaz haurra-ri hitza ematea, eskola irakaslearenhitz-jarioan oinarritu beharrean. Odet-tek argi du: “enetako oso inportanteada ahozkoaren lantzea, baina ez soilikeuskararen xuxen erabiltzeko, baitaere argudioak atzemateko, justifikat-zeko, jendaurrean hitz egiten ikaste-ko... haurra isilik badugu, ez dakiguazkenean euskara dakien edo ez”.Haur talde handiegirik ez izatea aban-taila da ikasleei hitza emateko orduan.

Aisialdian euskarazko es-kaintza falta

Eskolatik irten eta kirol ekintzak,antzerki eskolak, telebista, bideojokozein filmak frantsesez soilik dituzte.Ikasgelaz kanpo ez da euskararik ent-zuten. “Penagarria da-gaineratzen duOdettek-, zeren eskola ez baita aski”.Gurasoei maskarada, pastorala edotaeuskaraz diren bestelako ikuskizuneta-ra haurrak eraman ditzaten aholkatzendiete, haurrek ikus dezaten euskarahizkuntza bizia dela, eta ez eskolakolau horma artean gelditzen dena.

Aisialdian euskarazko eskaintzarikez dela-eta, ikastolak ekintza bereziakantolatzen ditu euskara kalera ateratze-ko. Hala, inauterietan desfilea egitendute Sohütan barna. Olentzeroa ere an-tolatzen du ikastolak Mauleko karrike-

Aisialdiko ekint-zatan euskarazko

eskaintzarik ez da-go. Hori omen da

gabeziarik handie-netakoa. Ikastola

hutsune hori betet-zen saiatzen da,

ahal duen heinean.

tan. Orain bi urte, gainera, Zuberoakodantza eskolei zabaldu zieten atea, etaegun jende asko biltzen da festa horre-tan. Kantuzale Elkarteak antolatzenduen kantu txapelketan ere beti hart-zen dute parte, bai talde osoan, bai bi-naka eta tarteka baita banaka ere. Urteosoan lantzen dutena da kantua, tradi-zioko kantuen oinarri bat izateari ga-rrantzia handia ematen baitiote. Bertso-laritza ere lantzen dute ikastolan, eta es-kolaz kanpoko ordutarako ere, bertsoeskola sortu berri dute. Bertan biltzendira bat-batean gehiago trebatu nahiduten haurrak, bai egun ikastolakoikasle direnak eta baita ikasle ohiak ere.

Etorkizunari begiraBi ikastola daude egun Zuberoan.

Sohütako Eperra ikastola da bata, etaAlozeko Basabürü ama eskola bestea,1978an sortu zena. Basabürüren ibilbi-dea ere ez da xamurra izan,“beti bateraeta bestera, beti ibili da egoera txarre-tan, a zer bizia izan duen gaixoak!”penatzen da Odette. Urtezahar gaueanbi nerabek txikizio galantak egin zituz-ten, baina idatzitako mezuek eta naziikurrek eragin zuten min gehien. Odet-tek kontatu digunez, ez zuten halakorikinolaz ere espero, ez baitute ikastolarenaurkako girorik sumatu izan. Harritutaomen daude, eta 14 urteko bi mutiko zi-rela jakiteak zer pentsatua ematen o-men du.

Eperra ikastolan inoiz baino ikaslegehiago daude gaur. Horietatik gehie-nak, 12 urte betetzean Donaixtiko (Na-farroa Beherea) kolegioan jarraitzen di-tu ikasketak, euskara hutsean. Hala ere,egun pentsaezina da Bigarren Mailakoikasketa horiek Zuberoako ikastolanbertan eskaini ahal izatea, taldea txikie-gia delako. Etorkizunaz galdetuta,“baikor naiz -dio Odettek-, baina bat-zuetan ‘zer ari gara?’ pentsatzen dut,‘zertarako balio du egiten dugunak,gero kanpoko eskaintza ia den-denafrantsesez bada?’. Telebistan, kalean,kirol mailan... dena dago aurka. Ezez-kor izan gabe, baina gogorra da”. •

Page 43: ELKARRIZKETA: MAITE SAENZ• ARTISTA• … · 2017. 6. 23. · Pisa neurketa OCDE Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakun-deak egiten du, DBH bukatzear duten ikasleetan oinarrituta.
Page 44: ELKARRIZKETA: MAITE SAENZ• ARTISTA• … · 2017. 6. 23. · Pisa neurketa OCDE Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakun-deak egiten du, DBH bukatzear duten ikasleetan oinarrituta.