Elkartasunaren udaberria - ethiopiques · entzuleriaren atxikimendua. Ama lurrari egiten den...

11
1

Transcript of Elkartasunaren udaberria - ethiopiques · entzuleriaren atxikimendua. Ama lurrari egiten den...

Page 1: Elkartasunaren udaberria - ethiopiques · entzuleriaren atxikimendua. Ama lurrari egiten den goratzarrea da bere ikuskizuna. Milton Nascimentoren kantu mitikoak, Chico Buarquerenak,

1

Page 2: Elkartasunaren udaberria - ethiopiques · entzuleriaren atxikimendua. Ama lurrari egiten den goratzarrea da bere ikuskizuna. Milton Nascimentoren kantu mitikoak, Chico Buarquerenak,

2

Elkartasunaren udaberria Forges de l'Adoureko langileen sagak elkartasun bero batek argiztaturiko eguneroko bat erakusten digu. Landetako bordariak nonahi laguntzen; langileen familiak nekazariek eskainitako barazkiez sopak prestatzen; elkartasunezko kontzientzia kolektibo bat bazter guztietan zabaltzen: familietan, kafetegietan, kirol elkarteetan… giza laguntza eta heziketa kultural baterako lehen lanabesak sortuz, sindikatu eta auzo-elkarteen antolatuz, baita udal-zerbitzuak bultzatuz ere.

Jean Pitrau Tardetsen irribarre zabalak eta bere ekintzek ASAMen (Mendiko Nekazarien Zerbitzurako Elkartean) gauza bera erakutsi zigun: elkartasuna eta laguntasuna, baita Ereta-Aretteko lurrikararen ondoren, Lacq-eko langileekikoa; landa-eremuetako eskolak sustatuz, betiere behartsuenen alde.

Gizatasun sakon batek gidatuta bilakaerarik gabeko hertsidurak hautsiz trukearen eta elkarlanen bitartez.

Festibalaren aurreko aldien zentzuari jarraiki, aste oso bat antolatu dugu, goizetik gaueko bihotzera, bertakoekin enkontruen abenturaz gozatzeko: auzoetan, eskoletan, kale eta plazetan, merkatuetan, museoetan, mediateketan, kafetegietan, apartamentuetan, elkarte egoitzetan… Baita jendea kontzertu aretoetara gonbidatuz ere.

Gerezien Denbora hiri-pastoralaren bidean, Forges de l'Adoureko langileen historia entzunez eta baita Landetako eta Euskal nekazariena, nahiz egun bizimodu berrien imajinatzeko xerkan dabilen hainbatena ere, Planetaren eta etorriko diren belaunaldien errespetuan aurrera eginez betiere. Guztiau, bere kulturan sustraiturik eta mundura zabalik dauden hamarnaka artista afizionatu eta profesionalen grina sortzailea baliatuz.

Beñat Achiary, zuzendari artistikoa

Page 3: Elkartasunaren udaberria - ethiopiques · entzuleriaren atxikimendua. Ama lurrari egiten den goratzarrea da bere ikuskizuna. Milton Nascimentoren kantu mitikoak, Chico Buarquerenak,

3

ZORROTZAKO PORTUAN

Aleman barkua atrakatu da Zorrotzan. Zimentua dakar, ehun kiloko sakoetan. Bien bitartean Anton eta Gilen zeuden zerrarekin tronko hura erdibitzen. Sokarekin... Eztago kablerik... Bestela... Tira eta tira, orain Anton, gero Gilen, eznaiz hilen, Gilen. Hemen euskeraz ta han erderaz. Birao egiten zuten. Okerbideak ezpaitaki mintzaerarik, berdin tratatzen baitu erdalduna eta euskalduna.

Arbolaren neurriak hartu nituen. Antiojuak bustitzen zitzaizkidan. (Amak gauean pentsatu zuen errekara erori nintzela). Eta esan nuen: Beti paratuko naiz gizonaren alde1. Gilen. Anton.

Gabriel Aresti

EZKANDRAI elkarteak biziki eskertzen du instituzio publiko eta pribatuen, hiritarren,

dendarien, elkarteen, artisten eta boluntario guztien sostengua.

Kontaktu eta erreserbak:

www.ethiopiques.fr Ezkandrai elkartearen telefonoa: 06 33 72

55 53

1. Orain kantatzen dugu “jendearen alde...”.

Page 4: Elkartasunaren udaberria - ethiopiques · entzuleriaren atxikimendua. Ama lurrari egiten den goratzarrea da bere ikuskizuna. Milton Nascimentoren kantu mitikoak, Chico Buarquerenak,

4

2013ko martxoaren 15, OSTIRALA

Arratsaldeko 6retan: festibalaren eta erakusketaren estreinatzea ERAKUSKETA Frederic Bastiat kaleko Le Carrén. Martxoak 15 – 24, arratsaldeko 2tatik 6retara (martxoaren 17an, igandea, itxita). Patxi Laskarai bere begiradaz miresten gaitu… Pastoralen argazkiekin eta Euskal Herriko eremu industrialetakoekin bozkario gorri bat pizten digu, gizakumeek dugun berpizteko gaitasunez. Michel Amaderen instalazioak burdina eta gizon-emazteen intimitatean barneratzen gaitu… su-burdinak, sarrailak, krisketak, lanabesak, ingudeak… objektu guzti horien bitartez industriaren hastapenetako lanaren historiaz ari zaigu. Forges de l'Adoureko historiaren gaineko erakusketak eskuineko ibarraren burdinaren langileen sagan barneratuko gaitu… beren memoriak egungoa emankortzen lagunduko digu.

2013ko martxoaren 16, LARUNBATA

GOIZEAN… Egunsenti Etiopikoak:

9 or. gosaria Kortsarioen kaiaren Loreztian

10 or. o hitza eta hizkuntza: testuak, slamak, kantuak, pastoralaren martxa-bertsoak

dantza, zirkoa, WOUDI metal boskotea, Art et Dojo, Oreka bikotea… o dantza: “Johana déménage” Biarritzeko balleteko Malandain laborategikoekin,

Cie Traverséerekin, Adequat taldea eta Jean-Gérald Dorseuilekin. “Vagabunda” Cie Co eta Cie Dansekin.

11or. Lestrade okindegian ogi xarmantuak eta musika ARRATSALDEAN… Arratsalde Etiopikoak “bizi-dantza”

14:30 or. Euskal Museoa: Pied de biche antzezlana Maika Etxekopar eta Hélène Jacqelot antzezleak, eta Bruno Hollemaert gitarra jotzailearekin.

16 or. Carreau des Halles, Hip Hop eta Zuberoako dantzak: Chrysogone Diangouaya, Babacar Cissé (Cie Hors Série), Jean-Jacques Darras, Leinuako dantzariak. Musikariak: Charlélie Etchart bateria, Yan Renaut bateria, Beñat Achiary kantua, txalapartariak, txirulariak.

17 or. rue d’Espagne soul-fandango-soupe-coopérative: musika eta idazketan… Zatozte zuen paper eta boligrafoekin, espartin eta barazkiekin Chayotte aitzinera.

19 or. aperitifa eta sopa partiketa. Arrastiri Etiopikoak kontzertua Guichot-en, Rue d’Espagne

21 or. PAPANOSH taldearekin Jazz erradikalena eta Europa erdi eta ekialdeko musika herrikoiaren pasioagatik elkartuak, PAPANOSH taldeak musika aske eta alaia sortzen du. Bere bakarlarien engaiamenduak suhar komunikatiboz sortzen duten “soinu bilgarrian” barneratzen gaituzte. 12. “Jazz Migration” ibilaldirako hautatuak, ezin galdu aukera talentuzko gazte hauek Baionako Etiopikoetan entzuteko.

Sarrerak: 10 € / 7 €. Erreserbak: 06 33 72 55 53. Salmenta guneak: ELKAR Baiona, Baionako Turismo bulegoa, Biarritzeko Le Festin Nu. Internet: www.ethiopiques.fr

Page 5: Elkartasunaren udaberria - ethiopiques · entzuleriaren atxikimendua. Ama lurrari egiten den goratzarrea da bere ikuskizuna. Milton Nascimentoren kantu mitikoak, Chico Buarquerenak,

5

2013ko martxoaren 17, IGANDEA Bokale-Tarnoseko eguna

10etatik 20ak arte: ERAKUSKETA Patxi Laskarairen argazkiak eta Forges de I'Adoureko atzera begirakoa. GOIZEAN: Bizi-kontakizunak eta leku esanguratsuen arteko ibilaldiak

10 - 12 or. Tarnoseko burdinolaren elizan hitzordua eta ibilaldia Bokale-Tarnoseko Forges de l’Adoureko “memoria lekuen bisita”, “barrikada sinbolikoak” Zuberoako maskaraden estiloan, testigantzak musika eta dantzaz, kruxpetak, topaketak…

12 or. Bokaleko Prudet aretoan: kuskus otordua. Erreserbak martxoaren 9a baino lehen 06 33 72 55 53 zenbakian.

ARRATSALDEAN… Arratsalde Etiopikoak Kontzertu eta Erakusketa Tarnoseko burdinolaren elizan.

15:30 or. Sentikari Gorria (poesia eta arte plastikoak) Benoît Pingeot eta Alban Toulemonderekin.

16 or. Munduko ahotsak kontzertua. Kantariek poetak abestuz eta etorkizuenko ametsak begiztatuz.

Angelika Ionatos, ahots sakoneko Greziako kantari enblematikoa, sasoi guztietako poeta greziarren kantari, zailtasunen aurreko esperatzari eta, Elytis aipatuz, gogoratzen digu ametsek hartuko dutela bere errebantxa. Ama-lurraren haurrak Mônica Passos kantari brasildarrarekin: Julen Axiari (kantu eta perkusioa), Philippe de Ezkurra (kantu eta akordeoia) eta Beñat Achiary (kantu eta perkusioa).

Mônica Passos brasildarra egungo kantari xarmangarrienetako bat da, jazza eta musika herrikoia nahasterakoan. Bere ahots bikainak, bere karisma eta alaitasunak eskuratzen du betiere entzuleriaren atxikimendua. Ama lurrari egiten den goratzarrea da bere ikuskizuna. Milton Nascimentoren kantu mitikoak, Chico Buarquerenak, basa-kantuak Athaualpa Yupankirenak, Violeta Parrarenak, Colette Magnyrenak… Gabriel Aresti eta Joxan Artze euskal poeta handienenak, euskal kantu herrikoi eta garaikideak.

Sarrerak: 10 € / 7 €. Erreserbak: 06 33 72 55 53. Salmenta guneak: ELKAR Baiona, Baionako Turismo bulegoa, Biarritzeko Le Festin Nu. Internet: www.ethiopiques.fr

Page 6: Elkartasunaren udaberria - ethiopiques · entzuleriaren atxikimendua. Ama lurrari egiten den goratzarrea da bere ikuskizuna. Milton Nascimentoren kantu mitikoak, Chico Buarquerenak,

6

2013ko martxoaren 18, ASTELEHENA

GOIZEAN… Goxoki abiatuz:

8 or. Bergeret kaian: hatsaren bidean… Kobudo karate klubekoekin (Dojo de Jules Ferry -Alexandre Magalhaes-) Sant Izpiritu kaia zaharrean.

9 or. gosaria Square Gourmand ostatuan.

GOIZEAN… Egunsenti Etiopikoak:

10 or. Jules Ferry eskolan: lilitegiak eta musika.

11 or. Ogi ona okindegian: ogi xarmatuak eta musika.

11:30 – 12: Hiri erdiko mediatekan ANTIGONA irakurketa musikala “Ene Antigona ez da tragedia bateko pertsonaia, nobela batekoa baizik; ez da ekintza baten, debate baten, uko baten emaztea. Bera mundu berri bateko emaztea da, iniziazio luze baten ondoren, eredurik gabe pentsatzeko eta ekiteko kuraia aurkitzen duena”. Henry Bauchau Artista desberdinez egun bakoitzean. Irakurketa: Linda Ellook, llhame Ellook, Pascale Fauveau, Laure Mollier, Mylène Charrier, Daniela Maitia, Fabien Nogué, Marc Lafaurie, Méryl Marchetti… Dantza: Jean-Philippe Leremboure, Lucie Augeai, Gaël Domenger, David Gernez, Gérald Dorseuil… Kantua: Beñat Achiay, llhame Ellook.

ARRATSALDEAN… Arratsalde Etiopikoak Lorategiak eta musika. Sainte Catherine karrikan. Erakusketa: “Les Toiles de Vito”. Udaberria eta elkartasuna, hormek badute aurpegirik. Martxoaren 15etik 24ra

15 or. Lorategiak kalean Graines de liberté / Askatasun haziak elkartearekin. Incruyables comestibles mugimendua kalean, dendari eta auzotarrekin.

17 or. Kupel gainean (musika, kantua, dantza) Ste Catherine kalean barrena Beñat Achiary, Gael Domenger, Fabien Nogué, Laurel Bemays, Méryl Marchetti eta GFEN (Groupe Français d’Education Nouvelle), Adéquat konpainia... Jean-Gérald Dorseuil Space Junk/ kakalardoaren sindromean… eta Saint S.ko elkartekoak.

Landarezko Arte erakusketa ARTSENAL galerian, Ste Catherine karrika, 3.

Arrastiri Etiopikoak kontzertuak bi leku elkarturik

21 or. St-Esprit auzoan Emmanuelle Troy “Trans-eurasienne” Art et Dojo (sarrera Vasserot karrikatik):

Emmanuelle Troy kantua, saza, panderoa, gambaceloa, hapia, konposaketa… Mundu zabaleko tradizioetan ainguraturiko sorkuntza musikala; ustekabeko bidaia Eurasia zaharreko bideetan barrena.

Oreka zirku eskola, Albert Thomas 3an. Trikitixa eta akordeoi arratsa. Fandango sorginduak, Bachen mugagabetasuna, Ravelen xarmak bizirik dira musikari hauekin: Philippe de Ezkurra, Oihan eta Iban Indart, Erika Davillard, Lena François-Poulet…

Entzuleak leku batetik bestera izango dira gidatuak, eta artistek bi aldiz joko dute bere emanaldia, denok bietan parte hartu ahal izan dezagun.

Sarrera libreak lekuak bete artio. Erreserbak: 06 33 72 55 53. Publikoaren parte hartze librea eskatuko da arrastirian zehar.

Page 7: Elkartasunaren udaberria - ethiopiques · entzuleriaren atxikimendua. Ama lurrari egiten den goratzarrea da bere ikuskizuna. Milton Nascimentoren kantu mitikoak, Chico Buarquerenak,

7

2013ko martxoaren 19, ASTEARTEA

GOIZEAN… Egunsenti Etiopikoak:

9 or. gosaria partekatua Secours Catholique etxean.

10 or. Secours Catholique etxean lorategiak eta musika Michel Borel botanikoarekin, Askatasun haziak elkartekoa, eta festibaleko artistekin.

11 or. La petite Bayonnaise okindegian: ogi xarmatuak eta musika.

11:30 – 12: Hiri erdiko mediatekan ANTIGONA irakurketa musikala (ikus astelehenekoa).

ARRATSALDEAN… Arratsalde Etiopikoak.

14:30 or. Le Carré gelan: Memoria martxan, hitzaldi-ikuskizuna. Mousserolles altzairutegi zaharreko testigantzekin, lantegia suntsitu berritan, Beñat Achiaryren kantua, Jean-Christian Irigoyenen akordeoia eta David Holmesen bateria.

18 or. Montaut plazako “l’Amuse vin”en musika, poesia eta ardoa Thérèse eta Michel Riouspeyrous, Irulegiko mahasti zainak, Michel Borel botanikoa, Marc Lafaurie komediantea… musikariak.

Arrastiri Etiopikoak artistak gomitatuz etxean…

21 or. Grand-Bayonne enparantzan

Marie-Luce apartamenduan, Lormand kalea 10: Bengalifère hirukoa: Julen Axiari, ahotsa eta perkusioa; Matthieu Lebrun, saxoak; Jordi Cassagne, kontrabaxua. Itzal iheskorrek zeharkatutako paisaia surrealista marrazten dute Bengalifèrekoek: bata bestearen ondotik edo nahasirik, bereiziz edo kontrastatuz; ekintza, mugimendua eta bizitza ager araziz.

Sevanen apartamenduan, Lormand kalea, 3: Jean-Christian lrigoyenek (akordeoia) eta David Holmesek (bateria) osaturiko bikotea. Ingalaterrako bateria jotzailerik onenetakoa eta Garaziko akordeoilari inprobisatzailearen arteko enkontruan, segur ustekabeak izanen dira.

Entzuleak leku batetik bestera izango dira gidatuak, eta artistek bi aldiz joko dute bere emanaldia, denok bietan parte hartu ahal izan dezagun.

Sarrera libreak lekuak bete artio. Erreserbak: 06 33 72 55 53. Publikoaren parte hartze librea eskatuko da arrastirian zehar.

Page 8: Elkartasunaren udaberria - ethiopiques · entzuleriaren atxikimendua. Ama lurrari egiten den goratzarrea da bere ikuskizuna. Milton Nascimentoren kantu mitikoak, Chico Buarquerenak,

8

2013ko martxoaren 20, ASTEAZKENA UDABERRI JAI EGUNA Camp de Prats auzoko aisialdi gunean

9 or. gosaria prestatua eta ondoren, bizipen trukea hiri lorategietan: janari autoaskitasuna François Rouillayrekin, “Incroyables comestibles France”ren koordinatzailea; Jean-Pierre Auffret, Frantziako lorezainen elkartekoa; Serge Maury arkeologoa; Michel Borel botanikoa; Bardoseko AIMA; Alain Darroze, sukaldaria; Martine Bisauta, alkateorde eta Garapen sostengagarriaren arduraduna… Lehen patataren ereitea lorategi berri partekatuan.

12 or. Adiskide potea eta bazkaria, Alain Darrozek auzotarrekin prestatua.

14 or. Ludotekako jokoak eta musika Baionako udalekuetako haurrekin. Tailerrak: Saskigintza Michel Borelekin, konposta eta landa-artea J.Pierre Auffret eta Graines de Liberté taldearekin.

16:30: Bio dastatzea. Etiopikoak hiri erdian.

11:30 – 12: Erdialdeko mediatekan ANTIGONA irakurketa musikala (ikus astelehenekoa).

15:30 or. Baionako fakultatean. AMPHI 400: Memoria martxan, hitzaldi emanaldia. Jean Pitrau, artzain eta nekazari zuberotarraren oroimena: bizitza oso bat mendialdeko biztanleen laguntzan. Julio Llamazaresen poesia, Aragoiko artzain zaharren zibilizazioa, biziraupenerako deiadarra: Jean-Paul Salgues, Beñat Achiary, Joseph Etchebarne eta Agustin Errotabeherekin.

Arrastiri Etiopikoak hitzaldia eta kontzertua.

21 or. Euskal museoan: Larrosak Rosari. Rosa Luxenbourgen omenezko poesia eta

dantza emanaldia: Itxaro Borda eta Mylène Charrier (ahotsa); Johanna Etcheverry eta Lucie Augeai (dantza), Christine Martineau (xirribika,arrabita) Artichaut Orkestraren kontzertua. Sustraiko jazza, Klezmer musikak, riff rocka, aire klasikoa… Camille Artichautek –David Krakauerren ikasle aurreratuak– sortutako laukote argi tolosar honek tradizio gogoa eta berrikuntza bat egitea lortzen du.

Sarrerak: 10 € / 7 €. Erreserbak: 06 33 72 55 53. Salmenta guneak: ELKAR Baiona, Baionako Turismo bulegoa, Biarritzeko Le Festin Nu. Internet: www.ethiopiques.fr

Page 9: Elkartasunaren udaberria - ethiopiques · entzuleriaren atxikimendua. Ama lurrari egiten den goratzarrea da bere ikuskizuna. Milton Nascimentoren kantu mitikoak, Chico Buarquerenak,

9

2013ko martxoaren 21, OSTEGUNA

GOIZEAN… Egunsenti Etiopikoak:

8 or. Bar du Marché: Euskaldunen karrikan: gosaria eta musika.

10 or. Prisse eskolan; lorezaintza eta musika.

11 or. Heynard gozotegian, Gobernadoreen karrikan: ogi xarmatuak eta musika.

11:30 – 12: Erdialdeko mediatekan ANTIGONA irakurketa musikala (ikus astelehenekoa).

ARRATSALDEAN… Arratsalde Etiopikoak.

14 or. Euskal Museoan: Siesta musikala, L. Bernays.

16 or. Pascal etxea txokolategian Galuperie kaian, Txokolate Jazz: film zatiak, 33 bira eta hitzak Archie Sheppen jazzari buruz.

18 or. Memoria martxan: Elkartasun testigantzak Philippe Metzekin Music’Halleko zuzendaria (Toulouseko École des musiques vivaces), François Rouillayrekin (Incroyables comestibles), Alain Da Silvarekin (Bokale-Tarnos), Michel Borelekin (botanikoa), Serge Mauryrekin (arkeologoa) eta Isabelle Capdevillekin (inter-AMAP).

Arrastiri Etiopikoak Azken kontzertua. 21 or. Baionako Antzokian: Boson taldea, Archie Sepp, Avril hirukoa, J. Axiari ,Th. Faropa eta Ch. Diangouaya

Boson zazpikotea: zazpi musikari gazteok jazz goxo, moderno eta trinko bat eskaintzen digute, Ekialdeko eta Balkanetako doinuz zeharkatua. Konposizio original, dotore eta lirikoak Karibe eta Afrikako erritmoek bizituak. L’écume des jours: Biarritzeko Malraux lizeoko Arte eta Dantza saileko 20 gaztek osatua Gaël Domenger eta Cie Adéquate koreografiarekin.

Page 10: Elkartasunaren udaberria - ethiopiques · entzuleriaren atxikimendua. Ama lurrari egiten den goratzarrea da bere ikuskizuna. Milton Nascimentoren kantu mitikoak, Chico Buarquerenak,

10

Archie Shepp Baionan !

Jazz saxofonista handiarekin enkontrua

Avril hirukotea: Beñat Achiary (ahotsa), Philippe de Ezkurra (akordeoia) eta Ramón Lopez (perkusioa)

Perkusiolariak: Julen Axiari eta Thierry Faropa

Kongoko dantzaria: Chrysogone Diangouaya

Archie Shepp, 1937.ean jaioa, jazz saxo jotzaile artean izar handienetarikoa, hasiera-hasieratik musikari askea. Kausa afroamerikarraren defendatzaile honek Cecil Taylor, Don Cherry eta John Coltrane izan zituen jolaskide bere Afrikarenganako abangoardiako pasioan. Berarengan emozioak eta teknikak bikain batzen dira, eta pozgarria da beti taula gainean ikustea, bere antzerkirako gaitasuna era iraultzailean musika zoragarriz taularatzen. Tradizioa atxikitzea bere gatibu bihurtu gabe, horra Archie Sheppek hasieratik onartutako erronka. Free jazzaren aitzindari, 60. hamarkadako New Thing manifestuaren sinatzaileetakoa, ezin mugatu halere bere ikusmolde musikala jazz mundura. Musikariaz gain, irakasle nabaria da Massachusettseko Amherst College-ean. Bertan irakasten du musika afroamerikarra alderdi musikologiko, historiko eta soziologikoetan. Lan honi eskainitako denbora luzeak ez dio kentzen aldian behin Pariseko Place Daumesnileko bere estudiora hurbiltzeko gogoa. Frantses hiztun iaioa izanda, adiskidetu da Lubat Bernard eta Michel Portalekin, baina baita rapero eta grooveur anitzekin, edo Catherine Ringerekin (Les Rita Mitsouko). Diletantearen izpiritu freskoenean bizi da, gogoko duena egiten jarraitzen duenez (esaterako, Fleury presondegiko espetxeratuekin jolastu), beti harrapatu eta harrituko gaitu bere saxo inprobisatuarekin blues urratu baten kantuan. Zaila benetan tamaina honetako monumentu bizia aintzakotzat ez hartzea.

Page 11: Elkartasunaren udaberria - ethiopiques · entzuleriaren atxikimendua. Ama lurrari egiten den goratzarrea da bere ikuskizuna. Milton Nascimentoren kantu mitikoak, Chico Buarquerenak,

11

Avril hirukotea

Beñat Achiary, ahotsa; Philippe de Ezcurra, akordeoia, Ramon Lopez, bateria

Aspalditik ezagutzen dute elkar Beñat Achiaryk, Ramon Lópezek eta Philippe de Ezkurrak, eta denbora luze honetan proiektu artistiko anitzetan bere konplizitatea eraikitzeko gai izan dira: taula gainetan nahiz diskoan, bata edo bestearen ekimenez, binaka edo hirukotean, Euskal Herrian nahiz beste hainbat lekuetan… Su ttipian eta pixkanaka egositako elkartasun hori 2004ko urrian gauzatu zen lehen aldiz taula gainean, Langoneko itsasertzeko lehen kontzertu gogoangarrian. Ibilbide luzeko abiapuntu ederra izan zen hura, telurikoa, arnas sakonekoa, eta segida izan du geroztik Frantzia eta Europako hainbat lekutan. Bi urte beranduago heldu zen grabatzeko tenorea: bizpahiru aldiz egunean, hiru egunez estudioko zuzenean, uneko bizitasun hura harrapatu nahian… Beñat Achiaryren berezitasun eta xede artistikoekin loturik zetorren eginahala; euskarari eta euskal kantu herrikoiari atxikia; poesiarekin, jazzarekin eta inprobisazioarekin birbizitua. Bertan, Ramón Lopez eta Philippe de Ezkurraren talentua ere agerian geratu zen, bere osmosirako gaitasuna, Beñatekin batu eta inprobisaziozko harribitxiak sortuz.

Sarrerak: 15 € / 12 € Erreserbak: 06 33 72 55 53 Salmenta guneak: Scène Nationale Baiona, ELKAR Baiona, Baionako Turismo bulegoa, Biarritzeko Le Festin Nu Internet: www.ethiopiques.fr