ELORRIO | Elorrixo aurrera

24
ELORRIXOKO EZKER ABERTZALEA ELORRIXO AURRERA!

description

Azken legegintzaldiaren inguruan Elorrixoko ezker abertzaleak ateratako aldizkari berezia

Transcript of ELORRIO | Elorrixo aurrera

Page 1: ELORRIO | Elorrixo aurrera

ELORRIXOKO EZKER ABERTZALEA

ELORRIXO AURRERA!

Page 2: ELORRIO | Elorrixo aurrera

Haizea alde daukagu

Gure herriarekin konprometiturik

gaude, aspalditik, Euskal Herri

libre, sozialista eta euskalduna

lortu nahi dugun gizon eta

emakumeekin.

Ezker abertzale radicala gara. Radicala, bai, gauzen errora, atazen muinera jotzen dugulako beti. Gure herriarekin konprometiturik gaude, aspalditik, Euskal Herri libre, sozialista eta euskalduna lortu nahi dugun gizon eta emakumeekin. Eta nahi horrek iraunarazten gaitu borroka honetan.

“Trantsizioak” iraun zuen bitartean, urte luzez beraz, oposizioa izan gara udalean. Nekez gogoratzen ditugu –seguru aski mingarria delako– EAJk gauzak nahi bezala egin eta desegiten zitueneko urteak. Elorrio etengabeko gatazkan murgilduta bizi zen, bertako alkateek eta gobernu-taldeek zuten agintzeko eragatik eta erakusten zuten tiranokeriagatik. Ondo baino hobeto gogoratzen dugu zer nolako udala geneukan, eta nola jokatzen zuen.

Hirurogeita hamarreko hamarkadan bi zinegotzi genituen; laurogeikoan, hiru. XXI. mendeko hamaikagarren urtean, sei zinegotzi eta Elorrio gobernatzeko ardura ditugu. Zifrak laguntzarik gabe mintzo dira. Urte hauetako lana, gure jendeak udalean eta kalean izan duen konpromiso militantea izan da gauden lekuraino ekarri gaituena.

Duela hamabi urte alkatetza lehenengoz lortu genuen jende berbera gara. Lau urte haietan oso ondo egin ziren gauzak. Hain ondo lan egin genuen ezen ez ziguten lana errepikatzen utzi. Lau urte bizi eta gogor izan ziren, baina, aldi berean, erabat asebete gintuzten. Udalean aldaketa asko egin ziren; ateak zabaldu zitzaizkien herritar guztiei. Gardentasun handiarekin eta aldez aurretik lan handia eginda, gauzak beste modu batera egiterik bazegoela erakutsi genuen.

Baina legez kanpo utzi gintuzten, eta alkatetza kendu ziguten antidemokratikoki, herriaren borondateari muzin eginez (1.400 herritar hizpiderik eta botorik gabe). Eta EAJk egiten dakien gauza bakarra egin zuen berriro ere: gatazka areagotu, eta ekonomiari eta gizarteari dagozkien arloetan kudeaketa ezin txarragoa. Finean, lau urte soilik behar izan zituzten berriro ere udala hankaz gora ipintzeko. Bai erraza dela sekulako lana pikutara bidaltzea!

Erdi lo gura dute, baina Herria, argia izateaz gain, ez da batere ergela, eta berriro ere, 2007an, gugan jarri zituen bere konfiantza eta Elorrio gobernatzeko ardura. 1.600 boto ez dira ahuntzaren gauerdiko eztula. Azken lau urteotan gauza asko egin dira, eta ondo gainera; baina zer hobetu badago oraindik. “Jakin eta Egin” bi infinitibo dira. Gu iraganaldi eta geroaldi burutuez ari gara. Ezker abertzaleak gauzak ondo egiten jakin izan du, badaki egiten, eta badaki nola egin. Eta gainera, askoz hobeto egiten jakingo dugu. Erabat konbentzituta gaude posible dela udalaren funtzionamendua are gehiago hobetzea eta herritarren zerbitzura egongo den lan-dinamika zehaztea.

Elorrioko Udalean normala eta berezkoa iruditzen zaigun hori guztia (gizarte, kultur eta kirol eragile guztiekiko harremana, lan egiteko moduak, kudeaketaren gardentasuna, batzordeak, herritarren parte-hartzea, udalbatzak arratsaldez…); hori guztia pentsaezina zen duela urte gutxi. Ezker abertzalearen lana –eta ondorioz, goraldia– ezinbestekoak izan dira Elorrion errotiko aldaketa hau ahalbidetzeko. Eta atzeraezina izatea nahi dugu.

Gure geure Estatua osatzeko lanean aritu izan gara beti. Europako lehenengo familia garela diote, eta hala eta guztiz ere, kolonietatik ekarritako esklaboak baikinan tratatu izan gaituzte beti. Libre izan nahi dugu, eta behar dugu. Horregatik gara abertzaleak eta sozialistak.

Mundua hobea izan daitekeela sinistuta gaude. Elorrio hobetzea ere posible da. Horretan jarraitu behar dugu. Hamarkada askoan erakutsi dugu gure lanerako gaitasuna zenbaterainokoa den, eta begi-bistako emaitzekin gainera. Orrialde hauek egindako lanaren adibide argia dira. Erabakiak erantzukizun handiarekin hartu ditugu, eta egindako guztia, den-dena, helburu bakarrarekin egin da: Elorrio hobetzea eta elorriarren zerbitzura egotea.

Euskal Herrian aldaketa-haizea dabil. Sasoi berria dator, eta ezker abertzaleak tinko eusten dio lemari, bidea galdu gabe. Haizea alde dugu orain, eta belak zabalik, ziztu bizian hartu dugu askatasunera, benetako demokraziara eramango gaituen bidea. Herri borrokalari honek duela mende askotatik eskatzen duena, hain zuzen. Datozen urteak urte garrantzitsuak eta mesedegarriak izango dira Euskal Herriarentzat. Ezker abertzale radicalak bere ildoari jarraituko dio, iparra galdu gabe, eta gauzen errora joz.

Gure sei udal ordezkariei egin diegun banako elkarrizketa hauetan, zer egin den eta, tamalez, egiteke zer geratu den aurkituko duzu laburbilduta. Azken lau urteotan gure zinegotziek egindako lanaren zertzelada labur batzuk baino ez dira. Kritiken gainetik, gazi-gozoen eta buruhauste guztien gainetik, umiltasunez esan dezakegu harro sentiarazten gaituen legegintzaldia izan dela honakoa.

2 EZKER ABERTZALEA LANEAN

NOR GARA NONDIK GATOZ NORA GOAZ

Page 3: ELORRIO | Elorrixo aurrera

El viento a favor

Somos la izquierda abertzale radical. Radical, sí, porque nos gusta ir a la raiz de las cosas, al fondo de las cuestiones. Somos gente comprometida con nuestro pueblo; hombres y mujeres que, desde hace ya cuatro décadas, aspiramos a una Euskal Herria libre, socialista y euskaldun. Y esa aspiración es la que nos motiva a seguir en esta lucha.

Desde la ‘transición’ y durante largos años, fuimos oposición en el Ayuntamiento. Cuesta recordar, seguramente porque duele recordarlos, aquellos años en los que el PNV hacía y deshacía a su antojo. Elorrio vivía en conflicto permanente por las maneras de gobernar y la tiranía con la que se manifestaban sus alcalde y sus equipos de gobierno. Recordamos muy bien qué Ayuntamiento teníamos y cuál era su estilo.

En los años setenta teníamos dos concejales, en los ochenta tuvimos tres. En el año once del siglo XXI tenemos seis ediles y la responsabilidad de gobernar Elorrio. Las cifras hablan por sí solas. El trabajo de todos estos años, el compromiso militante de nuestra gente en el Ayuntamiento y en la calle nos han traído hasta aquí.

Somos gente comprometida con

nuestro pueblo; hombres y mujeres

que, desde hace ya cuatro décadas,

aspiramos a una Euskal Herria

libre, socialista y euskaldun.

Somos los y las que hace doce años logramos la alcaldía por primera vez. Durante aquellos cuatro años se hicieron las cosas muy bien. Se trabajó tan bien que no nos dejaron repetir. Fueron cuatro años intensos, duros y al mismo tiempo cargados de satisfacción. Hubo muchos cambios en el Ayuntamiento, se abrió la casa consistorial a todos y a todas. Con trasparencia y con mucho trabajo previo demostramos otras maneras de hacer las cosas.

Pero nos ilegalizaron y nos quitaron la alcaldía antidemocráticamentesin respetar la voluntad del pueblo, (1400 vecinos sin voz ni voto). Y el PNV volvió a hacer lo que sólo sabe hacer: crear más conflicto y llevar una pésima gestión en lo económico y en lo social. En definitiva, -qué sencillo resulta echar al traste una ingente labor-, en sólo cuatro años volvieron a poner el Ayuntamiento patas arriba.

Lo quieren adormilado, pero además de despierto, el Pueblo no es tonto, y nuevamente en 2007 nos otorgó su confianza y la responsabilidad de gobernar en Elorrio. 1600 votos no son moco de pavo. En estos cuatro ultimos años se ha hecho mucho y bien, pero aún queda mucho qué mejorar. “Saber hacer” son dos infinitivos. Nosotros hablamos de participios, gerundios y futuros perfectos. La izquierda abertzale, ha sabido hacer bien las cosas, sabe hacerlas y está sabiendo cómo. Y, además, sabremos hacerlo todavía mejor. Porque tenemos el convencimiento de que es posible optimizar las maneras de funcionar en el Ayuntamiento y establecer una dinámica de trabajo que esté siempre al servicio de sus vecinos y vecinas.

Lo que hoy nos parece normal y natural en el Ayuntamiento de Elorrio, (el trato con todos los agentes sociales, culturales y deportivos; las maneras de trabajar, la transparencia en la gestión, las comisiones, la participación ciudadana, los plenos por la tarde…) todo ello era impensable hace sólo unos años. El trabajo -y con él su auge- de la izquierda abertzale ha sido indispensable para posibilitar este profundo cambio en Elorrio. Y queremos que sea irreversible.

Siempre hemos trabajado por conformar un Estado propio. Dicen que somos la primera familia europea y sin embargo siempre nos han tratado como a esclavos traidos de las colonias. Queremos y necesitamos ser libres. Por eso somos abertzales y socialistas.

Creemos que un mundo mejor es posible. También es posible mejorar Elorrio. Debemos seguir en ello. Durante décadas hemos demostrado nuestra capacidad de trabajo con resultados más que evidentes. Estas páginas son un claro ejemplo de la labor desarrollada. Hemos actuado con gran responsabilidad a la hora de tomar decisiones y todo lo que se ha realizado se ha hecho con un solo objetivo; mejorar Elorrio y estar siempre al servicio de sus habitantes.

Euskal Herria vive hoy momentos de cambio. Son nuevos tiempos y la izquierda abertzale mantiene firme el rumbo marcado. Ahora el viento sopla a favor y vamos a toda vela hacia la libertad y hacia la verdadera democracia. Algo que este combativo pais viene reclamando desde hace siglos. Los años venideros han de ser importantes y muy provechosos para el Pueblo vasco. La izquierda abertzale, la radical, seguirá su rumbo, haciendo surco, yendo a la raiz de las cosas.

Las entrevistas realizadas a nuestros seis representantes municipales que encontrarás a continuación pretenden esbozar lo que se ha hecho y lo que no se ha podido hacer. Son sólo pinceladas, pequeños trazos de la labor desarrollada por nuestros concejales estos útimos cuatro años. Pese a las críticas, pese a los sinsabores y los quebraderos de cabeza, podemos decir -con humildad- que ésta ha sido una lesgislatura que nos llena de orgullo.

ELORRIXO AURRERA 3

QUIÉNES SOMOS DE DÓNDE VENIMOS

A DÓNDE VAMOS

Page 4: ELORRIO | Elorrixo aurrera

Azal iezazkiguzu azken lau urteotako pozak eta nekeak. Pozak? Garaipenetik hasita, jasotako konfiantza eta ilegalizazioa eta demokrazia “ezaren” aroaren bukaera. Planteaturiko helburuak betetzeko lan egitea pozgarria da beti, gure proiektuak eta jendearen nahiak asetzeko, herriko errealitatean eragitea eta, azken ur teotako lotsagabekeriak zuzentzeko asmoz. Nekeak? Ilegalizazioa, klandestinitatea, jazarpena, mozio etikoak, beti susmopean egotea, gure proiektua defendatzeko za i l tasunak, Preso eta AHTren borrokarako indefensioa eta oposizio ez-etiko baten jazarpena akaso izan dira nekerik handienak.

Nola zegoen, nola topatu zenuen Udala sartu zinenean? Udala guztiz desmoralizatuta topatu genuen, desegituratuta, prestigiorik gabe. Ez zegoen inolako ildorik. Ez zegoen hurrengo hilabeteetan zer egin behar zen jakiterik. Iparrik gabeko udala topatu genuen. Eta hori esparru guztietan zabalduriko sentsazioa zen, udala bera, herria bezalaxe, aldaketa baten premian zegoen.

NIKO MORENO

Oso harro egon behar dugu erakutsi dugun gaitasunagatik

Azken lau urteotan 60 egitasmo baino gehiago atera dira aurrera. Orokorrean, zer balorazio egiten duzu?Horrelako zenbakiekin, balorazioak halabeharrez ona behar du izan. Arlo guztietan emaitzak ikusgai dira, udal barruan zein herriari begira. Ez gara gelditu lau urteotan eta gure programaz aparte, herriko eragileek sustatutako dinamikak eta egitasmoak aurrera atera ditugu. Herria eta udala “normalizatu” egin dira, herritar eta udalaren arteko harremanak erraztu egin dira, eta egun berdintasuna, auzoak, kirola, hezkuntza, etab. badira lehen mailako ardurak gobernuaren ikuspegitik eta herri lanekin parez

pare lehiatzen dira gure eginkizunak baloratzerakoan. Udala zabaltzeak hori ekarri du, denon lana, denon ardura baloratzea. Eta legegintzaldia laburra egitea gustura ari garen seinalea da.

HAPN – Nola garatu da prozesu guztia? Nola baloratu oposiziotik egindako kritikak? Lau ur te geneuzkan prozesua bururaino eramateko. Denon Artean prozesutik abiatuta urrats guztiak argiak eta argigarriak izan dira. Oso zaila da hiri baten zortzi-hamasei urterako diseinua ikustaraztea eta horregatik epe motzeko ikuspenek kritika errazak sortu dituzte. Kritikak bi motatakoak izan dira, EAJrenak beti epeei buruzkoak izan dira. Gezurra badirudi ere eurek gehiengo absolutua antidemokratikoaz egin ez zutena besteoi eskatu digute.

Bestaldetik EHArenak ez dira kritikak izan, gezurra eta manipulazioan oinarritutako irainak izan dira batik bat. San Antonetik abiatuta, ez dute ezer onartu eta euren diskurtsoa monotematiko bihurtu da. Baina beti gorde dituzte kontrako irain eta gezurrak, batez ere nire pertsonaren kontra. Nik kontzientzia oso lasai daukat, eta eskuak garbi.

Etorkizuneko Elorriorako onena dena bultzatu gura izan dut, zinez. Hemendik zor tzi edo hamasei urte barruko Euskal Herriko herri batentzat, industria zaharra eta dibertsifikazio gutxikoa duena. Eta gauza guztien gainetik obsesio bat izan dut; proiektua eta erabakia gurea izatea eta ez beste inorena, ez Sprilur, ez agente inmobiliarioak ezta independenteek euren irain, presio eta gezurrekin ahalegindu direna ere. Ezker abertzaleak horrela ulertu du bere erantzukizuna, eta ederto egin du aurrera gobernua izateak erabakitzeko duen beharrarekin.

Prozesua garbia eta aberasgarria izan da; aurreko egitasmoa, Denon Artean prozesua, Arriolako aurkezpena, hilabete biko erakusketa publikoa, 50 alegaziotik gora onartzea, eskatu diren ehunka eta ehunka ordu batzarretan, Aholku Batzordearen parte hartzea hirukoiztu. Dena, den-dena adituekin kontrastatu, planoak hiru bider baino gehiago egin eta desegin, dozenaka kontsulta Eusko Jaurlaritzarekin, Ura agentziarekin, Ingurumen Sailean, Etxebizitza Sailean, hiru Herri Batzar azalpenak eta erabakiak konpartitzeko… eta bitar tean gezurrak desmuntatu,

4 EZKER ABERTZALEA LANEAN

Page 5: ELORRIO | Elorrixo aurrera

Nuestro tesoro: la militancia

manipulazioak argitu, akordio politiko zabala bilatu eta lortu… eta aurrera segi. Oraintxe dugu hori guzti hori dastatzeko unea. Lanen batek desgastea sortu baldin badit, hauxe izan da, baina, benetan, harro egoteko modukoa dugu, eta orain ederrena dator; hori guzti hori garatu eta gure herriari nahi dugun forma hori eman. Gure bizitza, gure etorkizuna… horren arabera eraiki, hori da HAPN. Eta hau guztia -gutxi batzuk euren burua baino ikusi ez duten arren- Denon Artean egin dugu, eta egiten jarraituko dugu.

Nola bizi izan dituzu azken lau urteak?Oso urte gogorrak izan dira, soilik ikuspegi eta izaera militante batekin gainditu daitezkeenak. Ilegalizazioa, jazarpen judiziala, Inoren (Arrasateko Alkatearen) atxilotzea, Asierren (Aramaio) aurkako prozesua, gure komunikazio guztiak interbenituta izan, amaigabeko errepresioa gazteengan, presoengan, gugan… eta halere aurrera egin; gobernuaren ardura mantendu, herriaren konfiantza zaindu eta egoera politikoari buelta eman. Kartzela hain gertutik ikusi eta aurrera egiteko grina izatea benetan ederra da. Hori soilik konfiantzarekin eta militantzia eredugarri baten laguntzarekin egin daiteke, eta hori da Elorrioko Ezker Abertzalearen altxorrik handiena. Hori da gure gasolina… eta ez dadila bukatu!!

Zein izan dira azken lau urteotako erronka eta inbertsio garrantzitsuenak? Kurutziagako parkina, Kurutzondo eta San Faustoko errotondak, Berrio-Otxoa kalea, Ondare Ibilbidea, Auzo Kontseilua, Eskola Kirola eta Herri Eskolako aterpea aipatuko nituzke. Zergatik? Herriko aldaketa eta aurrerapenaren adierazpenik garbienak direlako, herriaren nahiak gauzatuta, Elorrio

ELORRIXO AURRERA 5

XXI. mendean kokatzen duten ekimenak direlako. Oso harro egon behar dugu, traba guztien gainetik, Ezker Abertzaleak erakutsi duen lanerako gaitasunagatik.

Zer geratu da egiteke?Falta dugu proiektu batzuk zehaztea, Ibarra-San Fausto lotunea, eta beste bi erronka berezi ditugu: Anduetxeta-Lourdes eta “Viviendas de Vizcaya” lez ezagutzen denaren berubanizazioa, kirol azpiegiturak hobetzea eta, Udal barruko antolamendua zerbitzu eta atentzio hobea emateko, eta finean, HAPN garatu bere potentzialitate guztiak ateratzeko. Krisi ekonomiko larri baten testuinguruan garatzea ez da batere erraza izango, baina horrexek ditugu erronka garrantzitsuak.

Nola dakusazu Elorrio etorkizun hurbilean?Gure herriko indarra izugarria da. Herria benetan abertzale eta aurrerakoia dugu, asko borrokatu eta sufritu (oraindik ere) duena. Ezker Abertzaleak egin duen estrategia aldaketa honetan Elorrio bezalako herri batek asko du emateko. Daukagun gazteriaren konpromisoa eta lana funtsezkoa izango da datozen urteetan gure ildoa finkatu eta garatzeko. Sasoi berri hauetara moldatzeko ezinbestekoa dugu eguneroko lana eta ekarpena, eta hori Elorrion honezkero ikusten da.

Aldaketak beste sasoi bat ekarriko dio Elorriori. Erresistentzia lanak alde batera utzi eta indar guztiak herria eraikitzen biltzea. Presoak ekarri beharko ditugu, jakina. Derrigorrezkoa izan ezik, mesedegarria ere izango da. Denok baldintza berdinetan aritzeko aukera dugunean ezerk ez gaitu geldituko. Herri bat egunero eraikitzen bada, eta horrela da, Elorrion, horretarako, Ezker Abertzaleak baino ez du indarra eta kemena.

Hace 4 años nos encontramos con un Ayuntamiento totalmente des-moralizado, desestructurado y sin prestigio. No había una línea de in-tervención, no se sabía que había que hacer el próximo mes. Estaba clara la necesidad de un cambio.

Se han realizado y ejecutado más de 60 proyectos. Por sí solos, estos números ya nos dicen que la valoración de estos cuatro años es muy positiva. Que la legislatura se nos haya hecho corta es buena señal, significa que hemos estado trabajando a tope y poniendo mucho ca-riño en todo lo que se ha hecho.

Teníamos cuatro años para realizar un buen PGOU. Todos los pasos dados desde que se inició el proceso Denon Artean son claros y cla-rificadores. La crítica del PNV se han centrado en los plazos. Es cu-rioso que, quien en su día tuvo mayorías antidemocráticas absolutas y no hizo nada, nos pida ahora cuentas por los plazos. Y las de EHA no han sido críticas, solo insultos basados en la mentira. Yo tengo la conciencia muy tranquila, y las manos limpias.

El parking de Kurutziaga, las rotondas de Kurutzondo y San Fausto, la peatonalización de la calle Berrio-Otxoa, la Ruta Patrimonial, el consejo de barrios, el proyecto de escuela multideportiva y el pabe-llón multiusos han sido algunas de las inversiones más importantes. Tenemos que estar orgullosas y orgullosos de la capacidad que, pese a todos los obstáculos, ha demostrado la Izquierda Abertzale para sacar todos estos trabajos en cuatro años.

Han sido años muy duros. Ilegalización, persecución judicial, clan-destinidad, represión, Ino, la alcaldesa de Arrasate encarcelada, Asier Agirre, alcalde de Aramaio procesado… Sentir la cárcel tan de cerca y tener el coraje y la capacidad de seguir adelante solo se consigue con la confianza y el apoyo que aporta una militancia ejemplar. De hecho esa militancia comprometida es el mayor tesoro de la izquierda abertzale.

Page 6: ELORRIO | Elorrixo aurrera

Azal iezazkiguzu lau urteotako pozak eta nekeak.Atzera begira, lau urte ziztu bizian pasatzen dira, baina egunez egun bizi egin behar dira. Batzarrak, antolaketa lanak, proiektuen lanketa, eztabaidak, plenoak… lan asko da. Eta batzuetan, zuk landu duzun proiektu batek kale egiten duenean, orduan nabaritzen da nekea. Hala ere gauzak ondo ateratzen direnean indarra hartzen duzu. Proiekturen bat aurrera eramaten bada, badakizu herriaren onerako dela eta lortu egiten duzunean hor sekulako poza sentitzen da.

Ni proiektu politiko jakin baten izenean nago Udalean eta herriaren zerbitzura, eta lau ur te hauetan egindako urratsak oso pozgarriak izan dira niretzat. Asko ikasi dut, sekulako esperientzia baita honelako ardura bat izatea. Pozik nago, ikasitako guztia hemendik aurrerako lanean baliagarria izango dudalako.

Nekea baino gehiago etsipen bat daukat Udalaren funtzionamenduan aldaketa gehiago egitea ezin izan dudalako. Betidanik, eraman den funtzionamendu modua errotik aldatu gura izan dut baina ezin.

TXABER IGARZA Bidean gaude eta inoiz baino indartsuago

Nola topatu zenuen Udala sartu zinenean? Ni berria nintzen, esperientzia gabekoa. Udala nola zegoen jakitea kosta egin zitzaidan. Gehien harritu ninduena funtzionamendu erak izan ziren. Alkatearen papera eta agintekeria, langileen egoera, desorekak, udaltzaingoa, zinegotzien lana.... Azken finean, Udalean lanean gauden guztiok, batzuk beraien lanbideetan eta besteok herriak hautatuta, Elorrioren zerbitzura gaude. Mentalitate

horrekin lan egin behar da, hori da hobetu behar duguna.

Esparru desberdinetan, AHTko arloa sor tu genuen, baita errepresaliatuen aldeko batzordea. Udaleko langileei dagokienez, denbora falta izan zaigu Udala barrutik biziberritzeko, eta lan egiteko moduak aldatzeko. Hor daukagu hurrengo legegintzaldirako erronka. Eta gauza bera ogasun arloari dagokionez. Kontuen kontrol zorrotzagoa lor tzea da helburua. Dena herriari zerbitzu hurbila eta eraginkorra emateko.

AHTaren aurka azaldu da Elorrioko udala. Nola baloratu inposaketa?Inposaketa da AHT, bai. Eta makroproiektu hau egin ez dadin hamaika ekimen jorratu ditugu. Lehena, kaltetu zuzenak izan behar diren lur jabeei gure babesa eta aholkularitza ematen saiatu gara. Herri mailan ere informazioa zabaldu dugu. Eta herritarrek antolatutako herri galdeketan argi geratu zen Elorriok ezetz esan diola AHTri. Heldutasun handia erakutsiz, Elorrio den bezala maite dugula, ama lurra zaindu beharra daukagula esan zuen herriak.

Eta krisi garai honetan horrelako sarraskiak ezinezkoak direla azpimarratu gura dugu. Euskal Herria maite dugulako esaten dugu AHTrik ez.

Zein da herriko errepresaliatu politikoen egungo egoera?Beti egin daiteke gehiago. Laguntza ekonomikoei dagokienez lor tu dugu bai kopurua igotzea, gizarte-ekintzatik bideratu da, baina ez gara heltzen -ezta urrundik ere-, dispertsioak eragiten duen gastu ekonomiko guztia asetzera.

Elorrion 14 preso politiko ditugu. Beraien senide eta lagunak bisitan joaten dira astero, 40 minutuz eurekin egoteko. Urtero 982.864 kilometro egiten dituzte, joan etorrian. Ekonomikoki, 255.420 euroko gastua. Udaletik, ur tean 47.500 euroko diru-laguntza eman diegu, dispertsioak eragiten dien gastu ekonomikoa gutxitzeko. Honez gain, presoen senideekin hilero bildu izan gara berriak izateko eta presoen batzordea debekatu bazuten ere, plenoetan mozioak aurkeztuz presoen egoera eta bizi-baldintzak salatu egin ditugu. Eta hori izan da garrantzitsuena,

6 EZKER ABERTZALEA LANEAN

Page 7: ELORRIO | Elorrixo aurrera

Se puede y debemos mejorar

presoen eta beraien senideen duintasuna herriratu izan dugula.

Langileria eta ogasuna. Oso atal korapilatsuak dira ezta? Langileriaren arloa oso gai sentibera da. Askotan gai per tsonalak azaltzen dira eta oso fin aritu behar da. Ez nituzke arazoak aipatuko, bakarrik, langileak pertsonak direla eta askotan batek zerbait eskatzen duenean eta ezetza jasotzen duenean, ba horrek sentipen txarrak ekartzen ditu.

Bajak, kontratazioak, ikastaroak, jaiegunak, egutegiak, eskaerak, hitzarmenaren negoziaketa..... Hamaika kontu daude tartean eta askotan talka egoten da.

Joan zen ur tean Zapateroren gobernuak lege ber r iak onar tzerakoan langileei soldata jaitsiera aplikatu zitzaienean, langileek Ezker Aber tzaleari egotzi zioten errua, denok dakigunean, legea bete egin behar genuela. Benetan ez da gai oso atsegina, baina udal gobernuaren betekizuna da.

Nire lana kontrola eramatea izan da. Zuhur jokatzea, eta hori lortu

izan dut. Krisi garai honetan eta jakinda azkenengo ur te hauetan aurrekontua jaitsi egin dela, tentuz jokatzea dagokigu. Ez da erraza, herritarren diruen kontuak eramatea eta denontzat berdinkidetasunez inbertitzea. Ez da erraza zergen inguruan irizpideak zehaztea eta asmatzea. Gai hauetan ez da erraza adostasuna lortzea, azken finean elorriar guztion diruaz ari gara hitz egiten. Datorren legegintzaldian lan handia izango dugu arlo honetan.

Nola bizi izan dituzu hain gogorrak izan diren azken lau urteak?Benetan gogorrak izan direla. Gauza bat udal gobernuaren ardura izatea da eta beste bat, politikoki bizi izan behar izan duguna. ANV-ren ilegalizazioa, burukideak kartzelan, horrek suposatzen duenarekin, baina aurrera egiten jakin izan dugu. Bestalde, eta hori guztia gutxi balitz, udalean oposizioa funtsik gabeko zentsura mozioak aurkezten ibili da. Guri etika lezioak eman nahian. Egoera gogorrak bizi izan ditugu, atxiloketak, kar tzelaratzeak... Baina bidean gaude eta inoiz baino indartsuago.

Zein izan dira azken lau urteotako erronka garrantzitsuenak? Denak. Aurrera eraman ditugun inbertsio guztiak izan dira onak eta garrantzitsuak. Gure helburua Elorrio izan da, bere osotasunean. Zerbitzu ona eman, obrak burutu, proiektuak bultzatu, jaiak antolatu, ikastaroak,…Umeentzat, helduentzat, nagusienenentzat... denentzat ibili gara lanean. Gai bat garrantzitsua da batentzat, baina besteari horrek bost axola, bereak du premia… Orokorrean denontzat eta parekidetasunez egin

dugu egin duguna lau urteotan. Erronka zerbitzua hobetzea izan da, eta gauza asko hobetu baditugu ere, aurrerantzean erronka bera izango dugu. Azken finean, herritarren hoberako izango delako.

Lau urte joan dira, ziztu bizian. Zer geratu da egiteke?Egindakoa eginda dago, baina proiektu asko daude urteotan landu ditugunak eta hurrengo urteetan martxan jarri beharko direnak. Nire arloetan AHTri ezetz esaten jarraituko dugu. Denon artean posible da AHT gelditzea. Gure herrian sarraskirik gerta ez dadin zaintza-lana egitea izango da gure zeregina. Presoen inguruan egoera salatzen jarraituko dugu, presoak aske egon arte. Preso eta senideak babesten eta laguntzen jarraituko dugu.

Langileriaren arloan erronka handia daukagu. Egiteke geratu da ia dena. Aldatu behar dira herritarrei ematen diegun zerbitzu moduak. Langileriaren eskubideak errespetatzen, baina beraien aldetik berbera eman beharko dute herritarrei. Eta ogasunaren arloan gauza bera, lan asko eta zuhurtasuna. Hori izango da egin beharrekoa.

Lo que más me sorprendió fue la manera de funcionar del propio Ayuntamiento. El funcionamiento interno, la situación de los y las traba-jadoras, la policía municipal, las carencias y desequilibrios existentes... He querido cambiar esa manera de trabajar pero no ha sido posible. Es una asignatura que queda pendiente para el próximo curso, pero está claro que se puede y se debe mejorar.

El Ayuntamiento ha desarrollado distintas iniciativas en contra del pro-yecto del TAV. Hemos dado nuestro apoyo y asesoramiento a los pro-pietarios directamente afectados y, a nivel municipal hemos desarrollado distintas campañas de información. En la consulta popular celebrada quedó claro que Elorrio no quiere el TAV.

En la actualidad tenemos 14 presos políticos. Sus familiares y amigos recorren al año 982.864 kilómetros con un coste aproximado de 255.420 euros. La ayuda que el Ayuntamiento destina a sufragar los gastos de la dispersión 47.500 euros se queda muy corta.

Prohibieron la comisión de presos pero hemos seguido reuniéndonos con sus familiares, y hemos convocado plenos para denunciar la política penitenciaria del Estado.

La cuestión de la plantilla de trabajadores y trabajadoras es un tema muy sensible y delicado. Surgen temas de carácter personal que hay que

abordar con mucho tacto. Las bajas, las contrataciones, el calendario laboral, la negociación de los convenios… son muchos temas y a veces son polémicos y conflictivos. Ocurrió con la bajada de los sueldos de-cretada por Zapatero. Se nos quiso responsabilizar de una ley que había que cumplir.

Una inversión en determinada área es importante para una persona o colectivo, pero ese mismo tema para otra persona resulta insignificante, porque lo suyo es más importante. Hemos intentado dar un buen servi-cio al conjunto de la población elorriana. Cubrir las necesidades de todo el pueblo.

ELORRIXO AURRERA 7

Page 8: ELORRIO | Elorrixo aurrera

Lau urteko pozak eta nekeak.Nekeak baino atsekabeak, frustrazioak eta haserreak. Aurrera joateko gaitasuna egonda, kudeaketa eraginkorragoa ez egiteagatik. Bidean, zenbat gauza gelditu diren jakiteak sor tzen duen ezinegona. Udalaren funtzionamendu geldoa, denboraren kudeaketa eta estresa: familia, lana, udala, aisia.

Kudeagaitza da, leku guztietan faltan ibili naiz, ailegatu ezinik. Ideiak edo proiektuak aurrera ateratzeko egin behar den lan eskergak ere nekatu egiten du, baina egindako lan hau ordainduta dago emaitzak lor tzeak eragiten duen asetzeaz. Pozak ere izan dira. Maite dudan lan esparru honetan jardutea, ezagutu ditudan pertsonak, elkarlanean aritu izana. Ikasi dudan guztia eta gauzatutako proiektuak poz handia eman didate.

Nola topatu zenuen Udala sartu zinenean? Urtebete pasatxo behar izan nuen errealitateaz benetan jabetzeko. Kulturan, saila bera sortu barik zegoen eta Iturri Kultur Etxean dena egiteko. Arriolaren kultura-proposamena eta programazioa genuen, baita elkar teek herrian sor tutako dinamika ere. Udaletxean zegoen funtzionamendurako koordinazio

CRISTINA SIERRA

Zer sustatuko dugun jakitea ezinbestekoa da

eskasak, eta eraginkor tasun ezak harritu ninduen. Ondarearekiko oinarrizko politikarik ez zen existitzen eta herriko ondarearen elementu batzuk oso egoera kaskarrean zeuden.

Turismo arlorik ez zen existitzen, ezta inolako plangintzarik ere. Zegoen apurrak (Urkiola turismo par tzuergoaren bulegoa) ez zion herrian dagoen beharrari erantzuten. Gazteria Arlorik ez eta ezta horretarako langilerik edo aurrekonturik ere.

Kirolei dagokienez, hankaz gorako mundu bat aurkitu nuen. Iner tziaz funtzionatzen zuen errutinak. Ikusita kirol zerbitzuak eragiten zuen kexen

kopurua eta herriko kirol sistemarekin lotutako arazoak sakonak zirela, beharrezkoa zen esku-hartze integrala. Zeintzuk izan dira azken lau urteetako inbertsio garrantzitsuenak? Herriarentzat zerbitzutan inbertitzen baduzu, inbertsio guztiak garrantzitsuak dira, batzuk besteak baino altuagoak izan arren.

Ondarearekiko sentsibilitatea esnatu dugula eta herritarren artean herriarekiko harrotasuna eta ardura apur bat gehiago zabaldu dela esango nuke. Elementurik garrantzitsuenak eraberritu eta zaintzeko planifikazio bat egin da, eta proiektu ausartak abiatu ditugu, gurutzeen

berreskuratzea edo Argiñetarekin lotutako proiektuaren diseinua, kasu. Ondarearekin oso lotuta dagoen beste proiektu garrantzitsua ondare ibilbidearena izan da. Turismoaren merkatuan gure lehenengo eskaintza eta urratsa.

Kirol azpiegituretan lanak hasi besterik ez dugu egin. Askotan adabakiak ipini dira edo gauzak planifikazio barik ez dira ondo egin. Ikastetxeetako azpiegiturak hobetzen saiatu da eta errugbi eta futbol zelaian mantenua finkatzen. Kiroldegian ere inber tsio batzuk egin dira (obra gehiago egiteko beharra ere aurreikusi da) eta boulderra eta Herri-eskolako pabiloia eraiki berri ditugu. Zakuan ere, proiektu batzuk gelditu dira, kanpoko igerilekua, ibilbide aktiboak, skate pista… Baina azpiegitura gehiago egin aurretik, nire ustez, diagnosi bat eta etorkizunerako planifikazio orokor bat egin beharko genuke.

Kirol azpiegiturena gai garrantzitsua da. Zein da egoera egun?Azpiegiturei dagokienez, dauzkagun kirol ekipamenduak zaharkituta daude, ur teetan ez delako ekipamendu hauetan inber tsiorik egin edo azpiegitura berririk planifikatu. Eta herrian sakabanatuta egoteak kontrola eta kudeaketa zailtzen ditu.

8 EZKER ABERTZALEA LANEAN

Page 9: ELORRIO | Elorrixo aurrera

Un servicio cultural más que digno

Kirol azpiegituretan inber tsio berriak egin baino lehen estrategia argi eta orokor bat egin behar dugu, eta haien kudeaketari dagokionez, eredu berriak eta ausar tak erabili. Azpiegituren mantenua finkatzea izan da markatu genuen helburuetako bat. Ardurak banatu eta lanak planifikatu eta gauzatu. Automatizatutako protokolo bat ezarri.

Kirola kohesio sozialaren ezinbesteko elementu bihur tu da, bizi-kalitatearen adierazlea. Elitismo eta lehiaketa kontzeptuak atzean utzita, bizitza sozialaren esparru eta sektore guztiak barne har tzen dituen praktika bilakatu da. Gaur egun, kirola ez da kirol lehiaketarekin esklusiboki lotutako jarduera moduan uler tzen.

Kirolaren garapenak gorputzaren za inketan, osasunean edo naturarekin harremanetan oinarritzen du bere jarduera. Kirola ez da dohain fisiko altuak dituztenei edo gazteei zuzenduriko jarduera. Gaur egun, per tsona guztiak, inolako adin mugarik gabe, sexua edozein izanda, maila sozial guztiak har tzen ditu barne (jubilatuek, helduek, gazteek, umeek, gaixoek, denek), modu batean edo bestean, kirolarekin lotutako jarduerak praktikatzen dituzte. Gure herriko kirol sistema ez da horretara moldatu.

Kirol depar tamendurik ez da existitzen eta adabakiak ipintzen ibili beharrean erantzun integral bat bilatu behar dugu. Politika egokiak aplikatu behar dira. Herritarren premiei eta eskaerari egokitutako eredu berriak bilatu. Sail honen sorrera eta profesional baten kontratazioa ezinbestekoak izango dira.

Zer esan turismoari buruz?Turismoa, lan eta er renta kontzeptuetan, hazteko gaitasun handia daukan sektore ekonomiko bat da. Kudeaketa turistikoa, baliabideak produktu bihur tzearen prozesua da, eta horren ostean, produktu horiek merkatuari zuzendutako eskaintza bilakatzea. Turismoa merkatu bat da.

Elorrion baliabideak baditugu, orain, planifikazio argi eta errealista egin behar da baliabide horiek produktu bihur tzeko eta zerbitzuen beharra aurreikusteko. Hori, benetan pentsatzen badugu turismoak herriari aberastasuna ekarriko diola eta, sektore industrialaren egoera larria azter tuta, arrazoi nahiko dauzkagu

beste sektore ekonomiko batzuek eskaintzen dizkiguten aukerak serio planteatzeko. Abentura honetan buru-belarri murgildu aurretik, zer nahi dugun, zer sustatuko dugun jakitea ezinbestekoa da.

Ondare ibilbidea urrats bat izan da. Egitasmo honetan abiatu ginenean lau asmo nagusi genituen: herrian daukagun ondare kulturala balioan ipintzea, lehena. Nabaritutako eskaerari erantzuna emateko produktu turistiko berriak sortzea, bigarrena.

Bisitari berriak erakar tzea izan zen hirugarrena eta azkenik, herritarrak sentsibil izatzea bi aspektutan: turismoa diber tsifikazio ekonomikorako ja rduera tza t har tzea eta herriaren aberastasuna azalaraztea. Ondare ibilbidea gure neurrira diseinatuta eta herrian sor tutako lehenengo produktu turistikoa izan da.

Teknologia berriek ordezkatzen dute kontratatu ezin dezakegun per tsonal eleanitz hori, eta agian udaltzaingoaren bulegoa ez da turistak informatzeko lekurik aproposena. Oraindik, gauza asko gelditzen zaizkigu egiteko baina, behintzat, abiatu gara.

Herritarrek oso ondo baloratu dute zerbitzua, eta azken hilabete hauetan kanpotar asko ikusi dira, audio-gida eskuan, kaleetan zehar. Nire ustez, etorkizun hurbil batean, Elorrion, turismoarekin lotutako pisu handiko gaia izango da.

Nola bizi izan dituzu hain gogorrak izan diren azken lau urteak?Per tsonalki, politikan aritzeak asko erretzen nau eta ez naiz ager tze-zalea. Herriarekiko nire konpromisoa benetakoa izan da. Defendatu dudan horretan sinesten dut. Lasai bizitzera eta anonimo izatera bueltatu nahi dut. Bigarren lerroan ere lan handia dago egiteko.

Zer geratu da egiteke?Amaigabeko zerrenda egingo nuke. Hau bai “Never end story”, hau!

Denbora, konturatu orduko, joan egin zaigu! Guk gurea egin dugu, baina gure erronka gauzak hobetzea izango da, aurrerantzean ere. Herri bat doa bere herritarrek eramaten dutenera. Daukaguna ospatzea ez dugu ahaztu behar ezta hobetzeko ametsak izatea ere.

Hace cuatro años la casa de Cultura Iturri no funcionaba y sus equipa-mientos no se adaptaban a las necesidades del pueblo. A día de hoy y a falta de algunas mejoras, podemos decir que Iturri está totalmente equipado y, sobre todo, que se ha convertido en un servicio indis-pensable para Elorrio. En el Arriola Antzokia habrá que ir haciendo mejoras, aunque sea poco a poco, para acabar con el desfase que el paso de los años y el desgaste por su utilización ha producido. Estos dos equipamientos culturales pueden y deben dar un servicio cultural más que digno, siempre que se atiendan bien y se establezcan unas partidas económicas que permitan una programación cultural de ca-lidad para Elorrio.

Mi objetivo primordial ha sido defender la necesidad de una planifica-ción integral del deporte en y para Elorrio. Mientras tanto habrá que mantener dignamente las infraestructuras con las que hoy contamos.

La puesta en marcha del proyecto “multi-deporte” en el deporte es-colar ha sido un gran logro. Se ha creado un proyecto ideológicamen-te bien consolidado que nos facilita mucho las cosas para explicar y visualizar en lo que creemos. Además, la participación activa de los agentes deportivos del pueblo en el diseño de este plan ha sido fundamental. El compromiso y la colaboración demostrada son de agradecer. Ha sido una iniciativa impulsada y promovida desde el Ayuntamiento, pero siempre contando con la implicación y el visto bueno de todas las partes. “Multi-deporte” ha conseguido una gran participación de niños y ni-ñas y la valoración que hasta ahora se ha realizado es muy positiva.

Cuando iniciamos el proyecto de la ruta patrimonial nos planteamos cuatro objetivos. Poner en valor el patrimonio cultural de Elorrio, la creación de productos culturales para satisfacer la demanda exis-tente, atraer nuevos visitantes a la villa y, por último, sensibilizar al conjunto del pueblo en la riqueza que tenemos y en la de plantearnos el turismo como una actividad para la diversificación económica.

ELORRIXO AURRERA 9

Page 10: ELORRIO | Elorrixo aurrera

Azal iezazkiguzu lau urteko pozak eta nekeak.Lau urteotan pozak nekeak baino gehiago izan dira. Urte gogorrak izan dira, legalak izatetik ilegalak izatera pasatu ginen legegintzaldi hasieran, eta horren ondorioz gure indarrak herrigintzan baino gehiago beste arlo batzuetara bideratu behar izan genituen luzaroan. Egunez egun pentsatuta, luzeak dira, baina orain, lau urte atzera begiratuta, gure hazia hor nonbait geratu dela pentsatu nahiko nuke.

Nola topatu zenuen Udala?2007an udalean sartu ginenean Euskara Saila 1999-2001 legegintzaldian utzi genuen antzera aurkitu genuen. Ez gehiago. Orduan gauza asko lortu genituen (Euskara Kontseilua, euskara ordenantzak) eta horri jarraitu zioten hurrengoek ere. Bestalde, orduan ez bezalako egoeran zegoen euskalgintza, euskara elkar te asko eta asko desmobilizatu egin ziren, eta horrekin batera, herritarrak ere bai. Egoera berri horretara moldatu behar izan genuen dena. Ohiturak aldatuta zeuden nolabait, udaletik herritarrengana egiten ziren proposamenak, eta guk uste izan dugu alderantzizkoa dela norabidea. Jendeak sentitu eta proposatu behar ditu premiak, eta udalak

horiek guztiak kudeatu, bideratu, eta ahal denean finantzatu.

Zein da Geurien hitzarme-naren egungo egoera? Eta Berbalagunak?Geurien hitzarmenak finkatu eta sendotu egin ditugu legegintzaldi honetan, gestio ona eta emankorra egin dugula uste dut. Merkatariekin, ostalariekin eta elkarteekin lan polita egin da. Lan mundura sartzeko ahalegina egin genuen, baina krisiak harrapatu gintuen bete-betean. Berbalagunak aldiz, gero eta gehiago dira, aurten hogeita hamar bat lagun bildu dira, eta lorpen polita dela uste dut. Elorrio izan zen Berbalagun proiektua gauzatzen lehengoa, eta ur te

batzuetako etenaldiaren ondoren, berreskuratzea lortu genuen iaz. Bi urte hauetako esperientzia oso ona izan da.

Kale izendegia eguneratu eta bateratu duzue… Pozik emaitzarekin? Bai, pozik nago jakina. Aspalditik egiteko zegoen zeregina zen, eta gogoz ekin genion. Batzar irekiak proposatu genituen Euskara Sailetik izendegi berrirako irizpideak eta proposamenak jasotzeko. Dozena bat lagun elkar tu ginen batzar haietan (euskaltzainak, historialariak, toponimian adituak, eta abar). Oso emankorrak izan ziren eta izendegi berritua adostu genuen. Txukuna geratu da, eta udalbatzaren oniritzia beharrezkoa ez zen arren, aho batez onartu zen.

Gertutasuna lortzeko, Euskara Saila udaletxetik kalera eraman zenuten. Euskara gehiago entzuten da herrian?Euskara Sailaren bulegoa ez zegoen oso leku aproposean. Berrio-Otxoa kaleko lokala hutsik geratu zenean, aukera polita ikusi genuen zerbitzua bera kalera atera eta herritarrengana hurbiltzeko. Hori bai, horrek zerbitzua hurbiltzea lortu du, baina ez gehiago. Elorrioko kaleetan ez dut uste euskara gehiago entzuten

denik. Datuen arabera, dakiten guztiek hitz egingo balute, beste oilar batek joko liguke kukurruku.

Ezker Abertzaleak erronka handia du euskararekin. Etxetik hasita. Ezker Abertzaleak aitzindari izan behar du alor guztietan, baina euskararen alorrean bereziki. Eredu izan behar dugu, eta uste dut legegintzaldi honetan, aurrerapausoak eman ditugula etxe barruan arlo horretan. Ez da nahikoa izan, baina. Nire ustez jendeak sinetsita dauka Elorrio herri euskalduna dela, eta edozein gauza eginda ere, hala izaten jarraituko duela. Ez da horrela, ordea. Herri euskalduna herritar euskaldunek egiten dute, eta Elorrion, zoritxarrez, herritar euskaldunek gaztelaniaz hitz egiten dute. Eta horren aurrean, udaletik ezer gutxi egin liteke, inoizko aurrekonturik handiena izan arren. Ahaztu egiten dugu “euskara dela gure territorio libre bakarra”, lurralde horretan bizitzea norbanakoaren erabakia da, gutako bakoitzarena. Euskaraz jakitea ez da euskaldun izateko nahikoa. Euskalduna bere bizimodu pertsonal eta sozialean, euskaraz bizitzea erabaki duena da, dudarik gabe. Eta jarrera horrekin, ingurua euskaldundu eta bizimodu hori ohitura bihur tzen duena. Euskalduna da euskaraz pentsatzen

Elorriok potentzial handia dauka herri euskaldun oso izateko

MAKU FLORENTINO

10 EZKER ABERTZALEA LANEAN

Page 11: ELORRIO | Elorrixo aurrera

La Izquierda Abertzale ha de ser referente

duena, euskaraz maitatzen duena, euskaraz sentitzen duena, euskaraz tristatzen dena, euskaraz haserretzen dena, euskaraz jaiki eta euskaraz oheratzen ahalegintzen dena. Eta hori egiten ez duena, ez da euskalduna. Beraz, ezker abertzaleak eta ezker aber tzalekoa ez den edozein euskaldunek ere hartu beharreko erabakia da. Hori ulertzen dugunean, Elorrio herri euskalduna dela esan ahal izango dugu.

Oporrak bakean programa hitzartu zenuten Saharako herriarekin. Zer balorazio egiten duzu?2009an Tindufeko kanpalekuetara bidaia instituzionala egiteko gonbita jaso genuen Frente Pol isar io t ik , e ta ber tan ad isk ide tasun h i t zarmena sinatu genuen hango Mijek herriarekin. Hitzarmen har tako konpromisoetako bat euren aldarrikapenekin bat egin eta euren helburuak lor tzen laguntzea zen. Euren borrokarekiko konpromisoa izan da ardatza, bizi duten egoera injustizia politiko baten ondorio dela jabetzea. Eta horren emaitza izan zen, uda har tan ber tan Oporrak Bakean programaren barruan kanpamenduetako haur errefuxiatuak Elorriora ekar tzea.

Nola bizi izan dituzu hain gogorrak izan diren azken lau urteak?Denetik eduki dut. Per tsonalki norberaren baldintzek eragin handia dute, eta emakumea, langilea, ama eta zinegotzia izatea oso nahaste arriskutsua da. Baina hasieratik oso argi eduki nituen lehentasunak eta horiek errespetatuz nahiko ondo eraman dudala uste dut. Etxekoei galdetu beharko zaie agian. Hala ere, gaziak eta gozoak har tuta, oso aberasgarria izan da alde guztietatik. Politikoki ere erantzukizun handia izan arren,

Hamar/hamabi bat haur ekar tzea lor tu genuen. Herriak elkar tasun erakustaldi izugarria egin zuen (kontuan har tu behar da beste horrenbeste haur errusiar ere etor tzen direla Elorriora), eta esperientzia oso emankorra eta aberasgarria izan zen guztiontzat. Egia esan, arlo per tsonalean asko bete nauen esperientzia izan da, eta aurrerantzean ere hala izango dela ziur nago. Eskerrak eman nahi dizkiet hemendik harrera-familia guztiei, euren jarrera apar ta izan delako.

oso harro sentiarazi nau norberak bere xumetasunetik proiektu handi baten aleak ipin ditzakeela ikusteak. Egin beharra zegoen, eta egin egin genuen. Ondo, espero dut.

Lau urte joan dira, ziztu bizian. Zer geratu da egiteke?Egunez eguneko dinamikak eta erritmoak, halako batean legegintzaldiaren amaieran ipintzen zaitu. Egiteke zer dagoen? Udaletik bertatik kontzientziak harrotzea eta kontzientziatze horren ondorioz, herritarrak erabileraren garrantziaz jabetzea izan beharko du ardatza. Baina argi edukita udalak bakarrik bere aldetik ez duela ezer aldatuko. Herritarrak dira euskararen etorkizunaren jabe, eurengan dago giltza.

Nola dakusazu Elorrio etorkizun hurbilean?Ez dut ezkorra izan nahi, sinetsi nahi dut berandu baino lehen, gaztelaniaz hitz egiten dugunean erakusten dugun jarreraz lotsatzen hasiko garela, eta konturatuko garela ez dugula horrelakoak izan nahi. Elorriok potentzial handia dauka herri euskaldun oso izateko, horretan eredu izateko eta horretaz harro, oso harro egoteko. Horixe ikusi nahi nuke etorkizunean.

ELORRIXO AURRERA 11

Esta legislatura hemos afianzado y mejorado el acuerdo Geurien. Se ha hecho un buen trabajo en el comercio, en la hostelería y en las sociedades del pueblo. Se intentó entrar también en el mundo laboral pero la crisis económica nos pilló de pleno.

El callejero se ha actualizado y unificado. Era una tarea pendiente en Elorrio. Se inició con unas reuniones de puer tas abier tas en las que par ticiparon miembros de Euskaltzaindia, historiadores, especialis-tas en toponimia…Aquellos encuentros fueron muy fructíferos y se renovó el callejero de forma apropiada. Aunque no era necesaria su aprobación en pleno, el callejero fue avalado por unanimidad.

La izquierda aber tzale ha de ser referente en todos los ámbitos pero en especial en lo que respecta al euskara. Un pueblo euskaldun lo ha-cen sus personas y por desgracia, en Elorrio, los euskaldunes hablan en castellano. Frente a esto poca cosa puede hacer un Ayuntamiento, incluso con grandes presupuestos. Parece que se nos olvida que el euskara es nuestro único territorio libre y entrar en ese territorio de-pende de una decisión personal. Saber euskara no es suficiente. ¡Hay que vivir, amar, pensar, soñar en euskara! Y todos los euskaldunes, no solo la Izquierda Aber tzale, han de tomar esa decisión. Mientras no tomemos esa opción no podemos decir que Elorrio es un pueblo euskaldun.

Page 12: ELORRIO | Elorrixo aurrera

Azal iezazkiguzu lau urteotako pozak eta nekeak.Hasiera batean gogo izugarriarekin abiatu ginen. Ideia pila bat aldean eta batzar gehiago eta ideia gehiago. Ideia-jasa izugarria egin genuen baina hainbat gauza egiteke dago oraindik. Egia esan, oso egoera gogorrak bizi izan ditugu eta momentu askotan bakoitzak bere arloari ahal zuen bezala, tiraka, ibili gara, umezurtz bagina bezala.

Apurka-apurka gaur egunera hurbiltzen joan gara eta azkenean ondo, egindakoa ondo dago, baina asko falta da.

Nola topatu zenuen Udala sartu zinenean? Auzoen inguruan ez zegoen informazio handirik, auzoetako jaien diru-laguntzak, bide garbiketak hirigintza arloan eta gutxi gehiago. Ez zegoen auzoen gaien inguruan egindako batzarren aktarik.

Auzoen Kontseiluaren sorrera ekimen garrantzitsua izan da. Nola garatu da?Hasiera batean, udaletxeko areto nagusian batzar tzeko deia egin zitzaien auzoetako biztanle guztiei.

JOXE GARAIZABAL

Lehen batzar horretan Auzoen Kontseiluaren ideia azaldu zitzaien eta lanean hasteko auzo bakoitzak auzo-alkate bat aukeratu behar zuela. Batzuek batzarrean bertan aukeratu zuten, eta besteak auzoetan egindako batzarretan. Auzo guztiek aukeratu zuten, Aramiñok izan ezik.

Hiru hilero batzarrak, auzo bakoitzaren egoerak eta beharrak ezagutzeko, eta ondoren estatutuak prestatzeari ekin genion. Inguruan galdetu genuen ea estaturik bazegoen baina inon ez. Auzo-alkateak zeuden Elgoibarren, Bergaran, Aramaion eta Eskoriatzan,

baina inon ez zuten ezer idatzirik. Auzoen kontseiluan galdetu eta legea begiratuta zirriborro bat idatzi genuen.

Zirriborro hau Auzo Kontseiluan eztabaidatu eta aldaketak eginda Auzolan batzordeak onar tu zuen lehenbizi eta Udalbatzak batzordean onar tutakoa berretsi egin zuen geroago.

Hilabete utzi zen emendakinak egiteko eta aurkeztu ziren emendakinak Auzoen Kontseiluan begiratu, eta erdiak inguru onartuak izan ziren Auzolan batzordean eta Udalbatzan.

Elorrioko Auzoen Kontseiluaren onarpen ofiziala berehala etorriko da, eta hurrengo hauteskundeak egin ondoren, sei hilabeteko epean auzo-alkate berriak aukeratu beharko dira.

Nola bizi izan dituzu hain gogorrak izan diren azken lau urteak?Hasieran oso gogorra egin zitzaidan. Arlo berria zen. Gauza gehienetan zerotik hasi beharra zegoen. Udalaren martxa ezagutu beharra zegoen.

Administrazioaren erritmora egokitzea oso zaila izan da. Erritmo geldoa da, eta gauzak asko atzeratzen dira: legea dela, bulegoko

Egindakoa ondo dago, baina asko falta da

12 EZKER ABERTZALEA LANEAN

Page 13: ELORRIO | Elorrixo aurrera

Ha sido muy duro hacerse a los ritmos de la administraciónCuando entré en el Ayuntamiento no había demasiada información sobre los barrios. Las partidas económicas para las fiestas de cada barrio, la limpieza de caminos y poco más. Ni siquiera existían actas sobre los temas relacionados con las barriadas.

El Consejo de Barrios se ha creado tras una labor previa en recoger documentación y conocer otras realidades de otros pueblos. La figura del alcalde de barrio existe en pueblos como Bergara, Eskoriatza o Aramaiona, pero no había nada escrito. Basándonos en las interpre-taciones de la ley y de consultas con el consejo de barrios llegó la redacción de un primer borrador que ha ido mejorándose con nuevas enmiendas y propuestas.

El consejo ya está aprobado oficialmente, tras su publicación en el BOB. Después de la municipales habrá que hacer elecciones en los barrios, en un plazo máximo de seis meses.

Ha sido muy duro hacerse a los ritmos de la administración. Es un ritmo muy lento y las cosas se atrasan y se atrasan. Sea la ley, los trámites burocráticos, los permisos….Y la gente cuando pide algo cree que es sencillo, y no acepta un no, y encima lo quiere ya mismo.

Entre las tareas pendientes están el desarrollo del proyecto de sende-ros naturales de Elorrio y garantizar el suministro de agua y el sistema de saneamiento de los barrios altos. También mejorar la comunica-ción y los accesos entre los barrios y el pueblo.

lanak, arduraduna, gaixotasunak, udalbatzak, baimenak, eta abar.

Eskatzen duenak erraz ikusten du egitea, ez du ezetzik onartzen eta biharko egin behar da, gaurko balitz hobeto.

Lau urte joan dira, ziztu bizian. Zer geratu da egiteke?Auzolan arloan aurreikusitako gauza gehienak egin dira, nire ustez Natur Bidearen zatiren bat egin behar izango genukeen. Auzoen arteko loturak berreskuratzeko eta sendotzeko.

Auzoetakoek Natur Bidea kaletarrentzat dela pentsatzen dute, eta kaletarrek baserritarren arazoa dela, azkenean diru faltagatik edo behetik gora gauzak eramatea zailagoa denez, egin barik geratu da. Natur Bidearen egitasmoa, interesgarria ez ezik, beharrezkoa dugu. Lehenbizi elorriarrontzat, herrian eta auzoetan bizi garenontzat. Elkar komunikatzeko, elkar ulertzeko. Elorrio bere osotasunean gozatu ahal izateko. Baserritarren eta auzoetan bizi direnen harremanak berriro lotzeko, denontzat mesedegarria. Auzoak eta herria batu, herria eta auzoak garatu.

Aurrera begira egiteke gelditu diren ekimenen ar tean, Natur Bidea egitasmoa burutzea, ura eta saneamendua goiko auzoetan bermatzea eta auzo batzuetatik herrira (Iguria) edo kanpora (Lekeriketa, Zenita, Mendraka eta Gaztañeta) joateko arazoak konpontzea azpimarratuko nituzke.

Nola ikusten duzu Elorrio etorkizun hurbilean?Elorriok etorkizun izugarria izan dezake, baina ondo landu behar da zer nahi den. Arazo txiki pila bat daude, zerrendatu beharrak eta berehala konpondu beharrak, ez dute lan handirik behar eta diru kantitate asko ere ez.

Auzoei eta herritarrei eurak egiteko aukerak eman, udalak laguntza emanez. Arazo handiak ere badaude: kiroldegia, turismoa, jubilatuen etxea, auzo batzuen komunikazio eskasa, auzo guztietara ura eta saneamendua konpontzeko programa eta egutegia egin beharra.

Beste batzuk ere egongo dira baina arazo guztiak zerrendatu, landu eta aukerak ikusi ondoren lehenbailehen programatu eta egin beharko ditugu.

ELORRIXO AURRERA 13

Page 14: ELORRIO | Elorrixo aurrera

Nola topatu zenuen Udala sartu zinenean? Lau urtetako hutsune bat nabaritzen zen, soilik minimoetako gestiora mugatu ziren eta egindako gutxieneko hori ere herri presioak eraginda egin zuten, ez beraien apustu edo determinazioa zelako.

Hezkuntzari dagokionez, lau urtetan egin zuten gauza bakarra diru-laguntza irizpideak aldatzea izan zen. Aldaketa hura, jakina, euren interesak defenditzeko erabili zuten. Berez gai korapilatsuena zena bide okerretik eraman zuten. Egoera benetan kaskarra utzi zuten, ikastetxeen arteko harremana bera ia-ia desegina zen.

Berdintasuna arlo bezala ez zen existitzen. Gutxienekoa egiten zen, politikoki, ‘onargarria’ zen dinamika existitzen zen… eta horretara mugatzen zen.

Berdintasunaren arloan aurrerapauso handiak eman dira Elorrion, baina hala ere…Europa mailan indarkeria sexista da emakumeen lehen heriotza arrazoia. Mundu mailan hamar emakumetatik bik eraso sexualak jasan dituzte. Hau ez da lau txororen gaixo bat, hau gizarte oso baten gaixotasuna da, eta mortala gainera.

ITZIAR AGIRRETXE

Eta txer toa ez dute emakume talde batzuek aplikatuko. Txerto eraginkorra nahi badugu, zainetatik bihotzera baino burura heldu behar den antidotoa nozitzeko, gizarte-eragile guztion ardura da. Pauso berriak ematera behartuta gaude, eta horretarako baliabide ekonomiko eta humanoak jarri behar dira.

Nola da posible lehen mundua kontsideratzen den honetako estatuek euren bur uak demokratikotzat izatea biztanleriaren erdia baino gehiago eskubide osoko subjektu ez direnean eta asko eta asko jazarriak direnean plano pribatu zein publikoan eta hau ia guztiz onargarria izan tradizioa delako?

Benetan ezker aber tzaleak apustu bat egin du hain garrantzitsu eta funtsezkoa den afera honetan. Etorkizuna eraikitzean zutoinek justizia sozialean oinarritua egon behar dute eta zutoin horiek derrigor parekideak izan beharko dute. Beste modu batez esateko, parekidetasunik gabe ezinezkoa da benetako justizia soziala eraikitzea.

Ezker abertzaleak instituzioek auzi honetan duten erantzukizunaz

jabetuta jokatu du, eta horrela egingo du aurrerantzean. Lau ur te hauetan hitzak ekintza bihurtu nahi izan dira. Politikoki zuzena dena esateaz haratago erantzukizun politikoaz jardutera jauzia egin. Eta bide horretan etorkizunerako baliotsuak izan diren tresnak abiatu dira denbora honetan: III Berdintasun Plana, Indarkeria sexistaren biktimentzako erakundeen arteko Durangaldeko 1. protokoloa, emakume eskola eta tratu onen tailerrak, besteak beste.

Hezkuntzaren arloan zein izan dira azken lau urteotako erronka garrantzitsuenak?Zein dira Elorrioko hezkuntza-komuni ta tearen premiak?

Hausnarketa horretatik abiatzen dira lau ur te hauetan planteatu diren aldaketa, berriztatze eta egokitze prozesu guztiak. Iaztik martxan dagoen ludoteka, herri kanpamenduak edota guraso-eskolako jardunaldiak, haurren eta gurasoen premiei erantzuteko martxan jarritako proiektuak izan dira. Gehiago egin daiteke, baina egindakoa ez da gutxi. Ludotekak, adibidez, herrian zegoen premia bat asetzea lortu du.

Diru-laguntza irizpideak hobetzeko orduan zer hartu da aintzat? Ba hezkuntza-komunitatearen premia nagusienetako bat, eskolen arteko harremana eta elkarlana eta hori sustatzeko asmoarekin egin dira.

Erakutsi dugu Ezker Abertzalea gai dela herria gobernatzeko

14 EZKER ABERTZALEA LANEAN

Page 15: ELORRIO | Elorrixo aurrera

La Izquierda Abertzale ha asumido su responsabilidad

Euskal Herrian eta, beraz, Elorrion krisi garaian murgilduta gaude. Zentzu guztietan eta arlo guztietan, emakumeok eta gazteok gara krisia nabarmenen pairatzen, jasaten dugunak. Etorkizuna beraz ez dut batere argi ikusten zentzu horretan. Argi daukadana da ezin garela geldirik geratu. Egoera honen aurrean, sindikatuek, langileok eta oro har gizarte osoak borrokatzen ez badu, jai daukagu. Elorrion erakutsi dugu ezker abertzalea gai izan dela herria gobernatzeko, herria aurrera

eramateko, egoera txarrenetan izan bada ere. Hemendik aurrera herritarron bizi-kalitatea hobetzen saiatuko den udala espero dut.

Ikasi dugunari jarraipena eman eta datorren aldaketa profitatuz Elorrio bere biztanleentzat eraikitzen jarraitu beharko dugu. Herria polita ipini dugu, eta arloz arlo, gauzak txukun eta garbi egin dira, baina hemendik aurrera herritarrak eta euren arazoak konpontzen saiatzea izan beharko dira gure lan-ildo nagusiak.

La violencia sexista es la primera causa de mortalidad en Europa. A nivel mundial, dos de cada diez mujeres han sufrido o sufren ataques sexis-tas. Esta no es una enfermedad de cuatro locos desaprensivos. Esta es una lacra de toda una sociedad y se trata de una enfermedad mortal. La vacuna no la podemos poner unos grupos de mujeres voluntariosas. Si de verdad queremos cambiar las cosas, el trabajo de prevención y con-cienciación ha de ser del conjunto de los agentes sociales, de toda la so-ciedad. Y para ello son necesarios los recursos económicos y humanos.

¿Cómo es posible que en este considerado el primer mundo, donde sus estados se tienen por democráticos, la mitad de su población no es sujeto de todo derecho, donde tanto en el plano privado como público muchas de ellas son relegadas a un segundo plano cuando no acosadas y agredidas, y que todo esto se permite en nombre de la tradición?

La Izquierda Abertzale ha asumido la responsabilidad que las institucio-nes tienen en este tema y ha actuado en consecuencia. Y así ha de seguir trabajando, en esta misma línea. En estos cuatro años hemos convertido las palabras en hechos, hemos dado el salto de expresar lo políticamente correcto a actuar con responsabilidad política. El III Plan de Igualdad, el protocolo suscrito a nivel comarcal para la atención a las víctimas de la violencia sexista, la escuela de mujeres, el curso de buenos tratos…son algunas de las iniciativas desarrolladas.

El criterio para mejorar el reparto de las ayudas a los centros escolares responde a una necesidad apremiante que tenía la comunidad escolar, que era la de estrechar las relaciones y fomentar la cooperación entre

los centros de enseñanza. Éste era el objetivo y en ello hemos invertido nuestro tiempo y nuestro trabajo.

El Ayuntamiento ha tenido a la escuela de música abandonada durante años. En esta legislatura hemos querido prestarle especial atención y darle el protagonismo que se merece. También se han cubierto algunas carencias que existían.

Baita eskolako azpiegiturak, elorriarren zerbitzura dauden horiek hobetzeko laguntza ahalbidetu da, eta haur eskola sasoiko gurasoei beharren araberako laguntza eman ere. Eta aurrerapauso nabarmenak lortu dira honetan. Udalak Musika-eskola abandonatuta izan du urte luzeetan eta legealdi honetan atentzioa eta protagonismoa eman zaio eta premia batzuk ase dira. Gehiago egin daiteke alor honetan ere, jakina, eta egin beharko dugu. Momentuz urrats garrantzitsuak egin ditugu.

Funtsean, arloari lausotua zuen dimentsio bat eman zaio eta inbertitu egin da pertsona premietan zein azpiegitura premietan: haur-eskolako gela berriak eta patioa, eskolako aterpea eta jantokirako bidea, akometida elektrikoa, musika-eskola berritu…

Politikoki, pertsonalki, nola bizi izan dituzu hain gogorrak eta hain intentsuak izan diren azken lau urteak?Egoera politiko zailak bizi izan ditugu eta aspektu horretan ezegonkorra

izan da legealdi hau oso. Ezker aber tzaleko zinegotzi izateak konpromisoa eta dedikazioa dakar lan filosofia moduan eta horrek norberarentzako denbora asko murrizten du. Pertsonalki guztietan gogorrena kartzelan ditudan lagunak ikusteko behin betiko debekua izan da; ezker aber tzaleko zinegotzi izateak per tsona “arriskutsua” bihurtzen nauelako antza.

Lau urte joan dira, ziztu bizian. Zer geratu da egiteke?Berdintasunean iraultza oso bat falta da. Udalean gure irizpideak argi utzi ditugu baina dena dago egiteke.

Hezkuntzan jarri ditugun oinarrien gainean hezkuntza-komunitate osatu eta emankor bat eraikitzea guztion ar tean. Hori da egin beharreko eta ezinbesteko zeregina. Urratsak egin ditugu baina pauso gehiago emanda, hezkuntza-komunitate horrek aberastasun izugarria emango lioke Elorriori.

Nola ikusten duzu Elorrio etorkizun hurbilean?Guk sortu edo eragin ez arren,

ELORRIXO AURRERA 15

Page 16: ELORRIO | Elorrixo aurrera

Una imagenvale más que mil palabras

Irudi batmila hitz baino hobeto

No se puede resumir todo lo realizado en el Ayuntamiento en estos últimos cuatros años con un breve catálogo fotográfico. Estas fotos son sólo un reflejo de una pequeña parte de lo que se ha hecho durante esta legislatura. Las fotos no nos enseñan, por ejemplo, las horas y horas de reuniones que nuestras y nuestros concejalas han pasado para conseguir, o no, todos estos própositos. En las fotos tampoco saldrán los proyectos que, por uno u otro motivo, quedaron relegados, aplazados o rechazados. Tampoco constan las propuestas que, aunque ahora no sean visibles, serán realidad en un futuro cercano.

Obras menores y obras de envergadura, mejoras y mantenimiento de nuestras instalaciones,

Argazki-bilduma batekin ezin da azken lau urteotan udalean egindako lana laburbildu. Honako argazki hauek legegintzaldi honetan egin denaren erakusgarri bat baino ez dira. Argazkietan ezin ikus ditzakegu, esaterako, gure zinegotziek helburu horiek guztiak betetzeko -edo ez- bileretan eman dituzten ordu guztiak. Argazkiek ez dizkigute erakutsiko arrazoi batengatik edo besteagatik atzean geratu diren proiektuak. Orain ikusgai ez dauden arren, etorkizun hurbilean egia bihurtuko diren beste proposamen asko ere ez dira hor ageri.

Obra txikiak eta obra handiak, hobekuntzak eta instalazioen mantentze-lanak, unean-uneko

Y, sin embargo, sin una

breve introducción, todas

estas imágenes carecerían

de sentido. Porque no están

todas las que son, pero todas

estas fotos demuestran que

la Izquierda Abertzale ha

mejorado Elorrio.

Eta, hala ere, sarrera labur bat

egin gabe, irudi hauek guztiek

ez lukete zentzurik izango.

Diren guztiak ez daude bertan,

baina Ezker Abertzaleak Elorrio

hobetu egin duela erakusten

dute argazki hauek guztiek.

16 EZKER ABERTZALEA LANEAN

actuaciones puntuales y nuevos retos. Hemos dado un salto cualitativo sin precedentes en educuación, en deporte, en cultura, en patrimonio. No sólo por las inversiones económicas, que también, sino porque hemos conseguido que los y las vecinas de Elorrio estemos orgullosas de nuestro pueblo.

Hemos impulsado proyectos que ideológicamente consideramos estratégicos. El euskara, la mujer, la cultura. Y, sin embargo, faltan todavía muchas fotos por hacer. Tenemos que seguir estudiando el terreno y utilizar el mejor objetivo. Enfocar y mantener el pulso. Queremos hacer más fotos y, para ello, tenemos que seguir trabajando.Las pilas del flash están cargadas.

jarduerak eta erronka berriak. Parekorik ez duen aldaketa eragin dugu hezkuntzan, kiroletan, ondarean. Egindako diru-inber tsioengatik ez ezik, Elorrioko herritarrak gure herriaz harro senti daitezen lortu dugulako.

Ideologikoki estrategikoak diren proiektuak bultzatu ditugu. Euskara, emakumea, kultura. Eta hala eta guztiz ere, argazki asko geratzen zaizkigu egiteko. Ingurua aztertzen jarraitu behar dugu, eta objektiboa hobeto erabili behar dugu. Fokatu eta pultsuari eutsi. Argazki gehiago egin nahi ditugu, eta horretarako, lanean jarraitu behar dugu. Flasharen pilak bete-beteak daude.

Page 17: ELORRIO | Elorrixo aurrera

HAPNPGOU

Padura kaleko urbanizazioaUrbanización C/ Padura

DENON ARTEAN jardunaldiakProceso DENON ARTEAN

Ibarrako errotonda eta urbanizazioaRotonda y urbanización de Ibarra

Irudi korporatiboaImagen corporativa

Txantxibiri - Berriotxoako peatonalizazioaPeatonalización de Berriotxoa- Txantxibiri

Geurien hitzarmenaConvenio Geurien

Kiroldegiko berritze-lanakReforma del Polideportivo

Oporrak bakean Sahara

Natur Bidea proiektuaProyecto NATUR BIDEA

Iturri zabaldu eta martxan jarriApertura y dinamización de Iturri

III. Berdintasun planaIII Plan municipal de igualdad

ELORRIXO AURRERA 17

Page 18: ELORRIO | Elorrixo aurrera

Berriz etorbideko espaloiaAcera salida de Berriz

Argiztatze berriakNuevas iluminaciones públicas

Eskolako aterpe berriaPabellón cubierto de la Escuela Pública

Argiñetako terrenoak erostea eta atontzeaCompra y adecuación terrenos de Argiñeta

Musika Eskola

Parke-konponketakArreglo y mantenimiento de zonas de esparcimiento

Jolas-parkeakParques infantiles

Kale eta udal-eraikinen seinalizazioaSeñalización calles y edificios

San Pioko errotondaRotonda de San Pio

Txanberi kaleko urbanizazioaUrbanización C/ Txanberi

Durangaldeko erakundeen arteko koordinaziorako I ProtokoloaProtocolo interistitucional de atención a las victimas de violencia de género

Uztaila Oparo

18 EZKER ABERTZALEA LANEAN

Page 19: ELORRIO | Elorrixo aurrera

Udal-iIbilgailuen erosketakCompra de vehículos municipales

Aramiñoko ur-hornitzeaObras de abastecimiento de agua en Aramiño

Urkizuarango saneamenduaSaneamiento de Urkizuaran

Argiñeta etorbideko espaloia eta argiztatzeaAcera de Argiñeta

Euskal Fondoan sartzeaIngreso en Euskal Fondoa

BerbalagunCampaña Berbalagun

Ikastola aurreko barandaBarandilla de la Ikastola

Eskolatik antzokiraCampaña Eskolatik antzokira

Kale-izendegiaRenovación del callejero

Euskara Sail berriaNuevo departamento de Euskara

Aldatsekuako igogailua eta erreformaAscensor y reforma de Aldatzekua

Haurreskolako 0 urteko haurrentzako gela berriaNueva aula de 0 años en Haurreskola

ELORRIXO AURRERA 19

Page 20: ELORRIO | Elorrixo aurrera

Gaztetxea martxan jarriPuesta en marcha del Gaztetxe

Ondarea konpondu eta mantenduArreglo y mantenimiento del patrimonio

RokodromoaRocódromo

Kirol-azpegituren inguruko ikerketaAnálisis de infraestructuras deportivas

Eszenatokia erosiCompra de escenario

Rugbi zelaiaren konponketakArregelos en el campo de Rugby

Ondare ibilbideaRuta patrimonial

Auzo kontseilua

Koadro elektrikoak berriztatzeaRenovación de cuadros eléctricos municipales

Errepresaliatuekin elkartasunaSolidaridad con los represaliados/as

Eskolan jantokirako pasabidea estaltzea Cubierta del acceso al comedor escolar

Guraso eskolaEscuela de madres y padres

20 EZKER ABERTZALEA LANEAN

Page 21: ELORRIO | Elorrixo aurrera

Auzoetako seinalizazioaSeñalización entrada barrios

Auzoetara garraioa proiektuaProyecto de transporte a barrios

Arriola Antzokian konponketakReformas en el Arriola Antzokia

Elizaldeko konponketak inbertsioakArreglos e inversiones en Elizalde

Elorrioko historia emakumeen ahotik“hilando el pasado”

Auzo-bideen neguko protokoloaProtocolo invernal para caminos rurales

Ludoteka Kurutziagako aparkalekuaParking de Kurutziaga

Elorriok AHTri ez

Anduetxetako zubitxoaPuente de Anduetxeta

Udal-altzari berriakMobiliario urbano

Eskolako jolastokiaPatio de la Escuela Pública

ELORRIXO AURRERA 21

Page 22: ELORRIO | Elorrixo aurrera

Zabor-bilketaren sistema berriztatzeaRenovación de la recogida de residuos urbanos

Haurreskolako barruko patioa egokitu eta konpondu

Patio exterior Haurreskola

Berrioko sarbideaCamino entrada de Berrio

Herri-kontsulta AHTConsulta popular TAV

Euskara ikasteko becak sistemaBecas aprendizaje de euskara

Auzo-bide konponketa desberdinakArreglos de caminos rurales

Argazki asko dagoz bai, erakutsi eta ikusteko gauza asko dagozelako, baina badira ere argazki batekin erakutsi ezin diren egitasmoak... Horretxek ere Gobernu baten eginbeharrekoak dira... Arauak, ordenantzak, konbenioak, akordioak... badira ikusten ez diren erabakiak baina aldi berean herria ere egiten dutenak. Arlo guztietan adibide ugari daukagu.

Legegintzaldi honetan udal dirulaguntza guztientzako araudiak egin eta aho batez adostu ditugu. Hala, ur teotan kirola, kultura, ondarea, hezkuntza, berdintasuna, euskara, garapenerako laguntzan eta arlo sozialean ari diren elkar te eta eragileek, marko arautua badaukate. Guztientzako joko arau berdinak, guztion dirua era juxtuago eta gardenago batez banatu eta erabili.

Ordenantza fiskalekin ere arduraz jokatu izan dugu, herritarron interesak eta udalaren oreka ekonomikoa uztar tu nahian, eta horrela, lau ur teotan zabor-bilketaren defizita % 27an jeitsi izan dugu. Honekin batera beste zerga eta tasak ere eguneratu ditugu, baina orokorrean, legegintzaldi honetan herriko zergen igoera orokorra ur teotako KPI-ren azpitik joan da guztiona den udalaren gaitasun ekonomikoa murriztu barik. Ondarearekiko ardurak, herri honetan sekula izan ez diren akordioak sinatzeko eraman gaitu, guztiona den ondarearen zaharberritzea lagundu eta ziur tatuz.

Konbenioak ere gure tresna izan dira herrirako akordioak lor tzeko, eta horrela, Iturri aurreko, Berriz Etorbideko eta Ariño eta Txanberi kaleetako espaloiak, Kurutzondotik Montorrosteraino izango den bide berria edota

Son muchas fotos sí, porque hay muchas cosas que enseñar del trabajo realizado estos últimos cuatro años. Y, sin embargo, hay un montón de proyectos que no se pueden plasmar en una instantánea. Normas, ordenanzas, convenios, acuerdos, actas,… Son infinidad de documentos, papeles y más papeles que demuestran que la Izquierda Abertzale y su equipo de gobierno

han sido más que capaces en la gestión del Ayuntamiento.

Desde arreglar las aceras en Ariño o en la carretara hacia Berriz, hasta aprobar el PGOU; desde aplicar las ordenanzas fiscales hasta regular los locales juveniles. Desde redactar los estatutos del Consejo de Barrios hasta revisar y rebajar el

déficit generado en la recogida de basuras. Desde aprobar el Plan de Igualdad, hasta la firme apuesta por prestigiar nuestro patrimonio cultural.

Todo se ha hecho con el único propósito de estar al servicio de los y las vecinas de este pueblo. Todo se ha hecho por y para Elorrio.

22 EZKER ABERTZALEA LANEAN

Berrio auzoko sarbidea negoziazioaren bitar tez herriaren onerako izandako lorpenak dira. Herri- bideen eta herri-lurren inbentarioak ere badira etorkizunerako tresnak, Elorrio eta bere ondare publikoa zehazteko eta defendatzeko.

Berdintasun Plana, Genero Indarkeriaren biktimen inguruko protokoloa, Euskararen Ordenantzak, Gazte Lokalak arautzen dituena, Auzo Kontseiluaren estatutuak… Zerrenda luzeagoa izan zitekeen, baina garrantzitsua asmoak adierazi, eta akordioak bultzatu, lor tu eta betetzea da, eta horretan ere, gure helburua denon ar tean eta denontzako herri hobe eta juxtuagoa lor tzea izan da.

Gure helburua guztion interesak defendatzea izan delako.

Page 23: ELORRIO | Elorrixo aurrera

Bagara,izango gara

ELORRIXO AURRERA 23

Bularraren ezkerreko aldean bizi dira gure ideiak, gure ametsak. Euskal Herri libre, sozialista, parekide eta euskaldun batekin amets egiten dugu, baina ez gara ametsetan bizi. Hainbeste urtetan luzatzen ari den gatazka konpontzeko itxaropena dugu, baina ez gara itxaroten geratuko. Bihotzak mugiarazi gaitu beti, baina burua eta eskuak dauzkagu, eta badakizkigu erabiltzen. Hain urrutira begiratzeak (utopikoak gu!) ez zigula utziko herritarren eguneroko arazoei erantzuten pentsatu zuten duela hamabi urte batzuek. Ahaztu egiten zuten, ordea, herriko hainbat elkarte eta mugimendutan murgildurik zegoen (eta dagoen) jendea zela gurea eta horrek ardurak hartzeko zilegitasuna ez ezik, lan egiteko oinarria ere ematen zigula.

Inork gutxik ukatuko du ezker abertzalea gaur eguneko panorama politikoa erabat astintzeko gai izan dela. Zurrunbilo errepresibo baten

erdian eta baldintza gogorretan beti, hausnarketa sakon bati ekin genion, eta gure herria blokeo egoera iraunkor batean, etsituta mantendu nahi zutenei aurre egiteko estrategia adostu eta garatzeko gai izan gara. Alde bakarrez, besteek zer egiten duten begira geratu barik, pausoak ematen hasi ginen, eta hasieran gure mugimenduak gutxiesten zituztenak, urduri dabiltza orain beraien estrategiak egoera berrira egokitu ezinik. Gatazka behin betiko konpontzeko determinazioa dugu. Berba potoloegiak lirateke horiek, segidan ez bagenituzke helburu horretara iristeko bideak zehaztuko. Horregatik ari gara indarrak batzen, badakigu gehiengoa garela Euskal Herriak bere buruaren jabe izan behar duela uste dugunak, eta elkarlanean aritzeko sasoia da. Egoera sozioekonomiko gogorrari aurre egiteko ere beste hainbeste: berriz kapitala eta merkatuak asetzeko politiken aurrean, sektore ezkertiar eta herrikoiak batzeko

ordua da, benetako alternatibak eskaini ahal izan ditzagun.

Batzuek terrorista deitzen digute, beste batzuek la izquierda abertzale radical eta barregarria da ilegalizazioen urte hauetan gu ordezteko ahalegin antzua egin duten horiek ezker abertzalearen “beste” sentsibilitatea deitzen gaituztela entzutea. Gehienek ez dute ulertzen, gertatzen dena gertatu ere, gure apustua ez dela maiatzaren 22an bukatzen, eta kalkulagailua eskuan epe motzera begira jokatzen dute. Ezker abertzaleak sinesgarritasunik ez duela diote orain euren pastel zatia eta bizimodua kolokan ikusten dutenek. Kontuan hartu, denak geldi daudela, mugitu eta pausoak ematen hasten denak, arriskuak hartzen dituela, eta denen begien aurrean arriskatzen duenak irabazi edo galdu egin dezakeela, baina sinesgarritasuna badu. Dena den, maiatzaren 22an ikusiko dugu elkar, eta gero ere bai.

Page 24: ELORRIO | Elorrixo aurrera

danona dalako