Elsa Punsetekiko elkarrizketa Emozioak kudeatu ... · zer den adimen emozionala? Adimen emozionala...

8
Haurrak eta nerabeak, gizarte aldaketaren protagonistak Haurren parte-hartzea, ideien iturri agorrezina Nerabezaroa, emozio uholde bat 2012ko ekaina www.vitoria-gasteiz.org Has zaitez parte hartzen! Elsa Punsetekiko elkarrizketa Emozioak kudeatu zoriontsuagoak izateko

Transcript of Elsa Punsetekiko elkarrizketa Emozioak kudeatu ... · zer den adimen emozionala? Adimen emozionala...

Page 1: Elsa Punsetekiko elkarrizketa Emozioak kudeatu ... · zer den adimen emozionala? Adimen emozionala esapideak duela 10-15 urte argi ez genuen errealitate bat adierazten du, alegia,

Haurrak eta nerabeak, gizarte aldaketaren protagonistakHaurren parte-hartzea, ideien iturri agorrezina

Nerabezaroa, emozio uholde bat

2012ko ekaina www.vitoria-gasteiz.org

Has zaitez parte hartzen!

Elsa Punsetekiko elkarrizketaEmozioak kudeatu zoriontsuagoak izateko

Page 2: Elsa Punsetekiko elkarrizketa Emozioak kudeatu ... · zer den adimen emozionala? Adimen emozionala esapideak duela 10-15 urte argi ez genuen errealitate bat adierazten du, alegia,

Haurrak eta nerabeak gure gizartearen aldaketaren protagonistak

HAUR ETA NERABEENTZAKO UDAL PLANA (HANUP)

Pentsatu al duzue inoiz zuen inguruan dabiltzan ume horiek hartuko dituztela laster gizarteari da-gozkion erabaki garrantzitsuenak, eta horretarako prestatu behar ditugula, eta guk ere prest egongo behar dugula?

Dakizuen bezala, Gasteizko Udalarentzat haurrek badute zer esanik, eta asko gainera; horregatik, es-kubide osoko kidetzat hartzen ditu, hiriaren eral-daketan zeregin aktiboa dutelarik.

Hori dela eta, Gasteizko Udalak urte asko darama-tza haur eta nerabeen alorrean jarduera oro har-tzailea lantzen, zeharkako lan eredu baten bitartez. Bi helburu nagusi ditu: batetik, haur eta nerabeen eskubideak zein haien familienak bete daitezen bermatzea; bestetik, gizartean pixkanaka parte har dezaten eta integra daitezen. Asmo handiko pro-iektu hori gauzatzeko landu, onetsi eta abiarazi zen Haur eta Nerabeentzako I. Tokiko Plana edo HANUP (2009-2013).

HANUP sarean lan egiteko tresna da, udal sail eta zerbitzuek, elkarteek, eskola edo osasun arloko

beste erakunde batzuek eta herritarrek oro har an-tolatutako ekintzak biltzen dituena.

Haur eta gazteek funtsezko zeregina dute gure gi-zartean, aldaketaren eragileak baitira, eta horrega-tik beren historiaren protagonista izatea ahalbide-tuko dien giltza eman behar diegu. Hain zuzen ere, PARTE-HARTZEA da giltza.

Hala ere, haur eta nerabeei adierazten utziko ba-diegu, entzungo badiegu eta haien proposamenak aintzat hartuko baditugu aldez aurretik baldintza bat bete behar da: benetan sinetsi behar dugu haurrek badakitela zer nahi duten, eta horretaz guztiz kontziente direla, bereziki zer falta duten be-reizteko garaian, eta proposamenak egiteko gauza direla haiei eragiten dieten edo kezkatzen dituzten gaietan.

Beraz, haur eta nerabeen zein haien familien bizitza kalitatea hobetu ahal dugulako uste sendoa dugu-larik, HANUP egitasmoan lanean jarraituko dugu, ditugun programak eta baliabideak optimizatzeko helburuarekin.

AURKEZPENA

ARGITARATZAILEAVitoria-Gasteizko UdalaGizarte Gaien eta Adinekoen ArloaHaurtzaroa eta Senitarte Zerbitzua

EGILEAKomunikazio eta Informazio Bulegoa

ARGAZKIAKHaurtzaroa eta Senitarte ZerbitzuaArtxiboko argazkiak

ITZULPENAUdalaren Euskara Zerbitzua

INPRIMATZAILEAMccGraphicsL.G.: VI-XXX/12

Aldizkari hau paper birziklatuan (%100) inprimatu da

Page 3: Elsa Punsetekiko elkarrizketa Emozioak kudeatu ... · zer den adimen emozionala? Adimen emozionala esapideak duela 10-15 urte argi ez genuen errealitate bat adierazten du, alegia,

3

PARTE-HARTZEA

Haurren parte-hartzea, ideien iturri agorrezina

Haurrek gero eta protagonismo handiagoa dute gure gizartean. Per-tsonak dira, eta familian, eskolan edo komunitatean gizarte arazoak antze-mateko gauza dira. Batzuetan jolas eta fantasia mundu batean bizi direla iruditu arren, ahalmen handia dute ir-tenbideak emateko, beren sormenaz baliatuz, hori baita haien nortasunaren ezaugarri nagusia.

Parte-hartzeari esker nagusiek entzun diezaieten lor dezakete, eta gure esku dago horretarako bide ematea.

Gogoan izan behar da haurrak gutxi go-rabehera munduko biztanle guztien % 30 direla, eta haurrei herritar izaera eta eskubide propioak aitortu zaizkiela.

direla erakutsi, eta haurren irudi “negatiboa” besterik ematen ez duten ikuspegiak salatu.

Haurren protagonismoaz hitz egiteak esan nahi du elkarbizitza guneak sortzea, haien ahotsa entzun eta beste edozein pertsona-rena bezala balioets dezagun. Ahalmen eta balio propioak dituztela onartzea esan nahi du, pertsonalki eta sozialki hazteko eta ga-ratzeko prozesu propioan parte hartzen ari direla.

Haurren trebetasun, ahal-men eta eskubide horiek aitortzeak erabat alda-tzen du egiteko, sentitzeko eta pentsatzeko modua haiekin egunero ditugun harremane-tan. Eta horretarako prest egon behar dugu.

Zer da haurren parte-hartzea edo dena delakoa?Haurren parte-hartzea gizar-tea aldatzeko bitartekoa da, pertsona guztien (baita haur eta nerabeen) bizitza kalita-tea hobetzea sustatzen due-na. Parte-hartzea eskubide bat da, baina betebeharrak ere baditu. Parte-hartzea ikasbide bat da, eta horren bidez umeek helduekin par-tekatzen dituzte eragiten dieten erabakiak.

Izan ere, 1989ko azaroaren 20an Nazio Batuen Biltzar Orokorrak Haurren Eskubideen Hitzarmena onetsi zuen. Nazioarteko hitzarmen hori NBEko kide diren herrialde guztiek onetsi dute, Estatu Batuek izan ezik; haurrak gi-zartearen zati aktiboa direla aitortzen du hitzarmenak, eta eskubideak dituzten subjektutzat jotzen.

Horrenbestez, haurren parte-hartzerako ekimenak bultzatzea izan-go da guraso eta irakasleen zeregin funtsezkoetako bat, haurrak eta haien eskubideak ikusarazteko. Baina...

Nola eta non sustatu daiteke haurren parte-hartzea?

Heziketa esperientziak sustatu behar ditugu, etxean, ikastetxean, aisialdian eta udalerrian parte hartzen lagunduko dutenak. Haur eta nerabeei zeregin aktiboagoak eta autonomoagoak ema-ten dizkieten ekintzak bultzatu behar dira, gizartean eragin handiagoa izan dezaten. Halaber, umeen irudi positi-boa sustatu behar dugu, herritarrak eta eskubideak dituzten pertsonak

Page 4: Elsa Punsetekiko elkarrizketa Emozioak kudeatu ... · zer den adimen emozionala? Adimen emozionala esapideak duela 10-15 urte argi ez genuen errealitate bat adierazten du, alegia,

4

LMC Entrevista

Zertaz ari garen hobeto zehazteko, azalduko diguzu zer den adimen emozionala?

Adimen emozionala esapideak duela 10-15 urte argi ez genuen errealitate bat adierazten du, alegia, emozioaren eta arrazoiaren sinbiosia. Burmuin emo-zionala dugu, eta horrek esan nahi du pentsamendu arrazional bakoitzak jatorrian emozio bat duela. Ezin gara bizi emozioak alde batera utzita, gure bizitzan une oro presente dagoen indarra baitira. Garai ho-netako gizartean gertatzen ari den aldaketa han-dietako bat hori da, azkenean ulertzen ari garela

zer gertatzen zaigun barrutik, kontrolatzen gaituz-ten mekanismo mental eta emozionalak zehatzago ulertzen hasi garela. Pertsonek horren berri jakiten dutenean, beren bizitzak askatasun eta kontzientzia handiagoz kudeatzeko aukera berreskuratuko dute.

Zergatik kostatzen zaigu horrenbeste helduoi gure emozioez hitz egitea? Nola ikas dezakegu gure se-me-alabekin emozioez mintzatzen?

Mendetan garatutako genetika eta kultura baldin-tzatzeen emaitza gara, eta milaka urteko bizkar-zorro hori jasaten dugu, duen pisuaz ohartu gabe.

Mendetan garatutako genetika eta kultura baldintzatzeen emaitza gara, eta milaka urteko bizkar-zorro hori jasaten dugu, duen pisuaz ohartu gabeZientzia dibulgatzaile hori bereziki telebistari esker da ezaguna jende ororen artean. Bere ibilbide profesionalaren zati handi bat emozioen mundu zirraragarriari eskaini dio. Hauxe du helburutzat: “pertsonei irakastea zergatik egiten duten egiten dutena, eta zergatik sentitzen duten sentitzen dutena, beren emozioak ondo kudeatzeko jokamoldeak garatu eta azken batean zoriontsuagoak izan daitezen”.

Elsa Punset, idazlea eta pedagogoa, emozio kudeaketan aditua

Page 5: Elsa Punsetekiko elkarrizketa Emozioak kudeatu ... · zer den adimen emozionala? Adimen emozionala esapideak duela 10-15 urte argi ez genuen errealitate bat adierazten du, alegia,

Gainera, gure familien jarraibide emozional nagusiak ere jaso di-tugu herentzian. Zergatik joka-tzen duzun modu jakin batean ulertzen duzunean, zama psi-kiko horiek gainetik ken ditzake-zu, edo horien zati handi bat gutxienez. Bizitza eta emozio jarraibide kaltegarriak desika-si eta zeure bizitza berreskura dezakezu. Orduan burmuinaren berezko elementuetako asko berreskuratzen dituzu: afektibi-tatea adierazteko beharra, bes-teen larruan jartzeko ahalmena (enpatia), burmuinaren sormen naturala, oztopoak gainditzeko gaitasuna (erresilientzia)...; bes-tetik, burmuin erreaktiboaren sen oinarrizkoenei galga jartzen diezu, bizirik irauteko progra-matuta baitago, horretarako besteak eraso, mugatu, arbuiatu edo baztertu egin behar baditu ere. Adimen emozionalez ba-liatzen diren gurasoak izateko Cómo educar un hijo emocio-nalmente inteligente liburua gomendatzen dut, John Gott-man-ena.

Adimen emozionala indarkeria-ren aurkako antidotoa da?

Emozio negatiboak, hala nola tristura mespretxua eta amorrua ez dira onak edo txarrak, balia-garriak edo kaltegarriak baizik. Emozio guztiek bezala, zeregin ebolutiboa dute: benetako arris-ku baten aurrean beldur bagara, beldurra oso baliagarria da, gure burua babesteko ihes edo eraso egitera behartzen gaituelako. Sinesten duguna aldeztera ere bultzatzen gaitu, eta alde horre-tatik beldurra justizia sozialaren ernamuina izan daiteke. Arazoa da burmuinaren erreakzioa ge-hiegizkoa izan daitekeela arris-ku baten mehatxu hutsarekin,

Funtsezkoa da ikastea gure senak eta emo-zioek eragindako erreakzioak kudeatzen

ELKARRIZKETA

Elsa Punset lizentziaduna da Fi-losofia eta Letretan, masterduna Humanitateen alorrean Oxfor-deko unibertsitatean, eta mas-terduna Kazetaritzan Madrileko Unibertsitate Autonomoan. Kon-posizioa ikasi zuen Manhattango Musika Eskolan, eta Soinu Inge-niaritza New Yorkeko New School eskolan. Grupo Anaya argitale-txeko hezkuntza alorrean editore aritu da, bai eta edizio zuzenda-ri ere Fundación Autor (SGAE) erakundean. Haren interesgune nagusiak adimen emozionalaren aplikazioa, erabakiak hartzea eta haur eta helduen ikaste proze-suak dira. Une honetan, Camilo José Cela unibertsitatean talde bat koordinatzen eta prestatzen dihardu ikasketa sozial eta emo-zionalerako programa bat –Espai-nian aitzindaria– garatze aldera. Hainbat hedabidetan idatzi ohi du eta adimen emozionalari buruzko hitzaldiak eta lantegiak ematen ditu zenbait gizarte eta hezkunt-za esparrutan. Haren lanak dira: Brújula para Navegantes Emo-cionales (Aguilar, 2008), 2009an Pilates saria jaso zuena, kulturari egindako ekarpenarengatik; Ino-cencia Radical (Aguilar, 2009), eta Una mochila para el universo (Destino, 2012). Azken hori egu-neroko bizitzari aplikatutako gida praktikoa da, emozioak ulertzen eta kudeatzen ikasteko.

Gertutik

horregatik funtsezkoa da ikastea gure senak eta emozioek eragin-dako erreakzioak kudeatzen.

Zergatik da hain garrantzitsua nerabeekin maitasunari buruz mintzatzea?

Ulertzen duzuna baino ezin duzulako kudeatu. Nerabe eta gazteei sexu hezkuntzaz hitz egiten diegu, baina ez diegu era ulergarrian azaltzen zerga-tik maitemintzen garen, zein mekanismok osatzen duten mai-tasuna edo nola kudea ditzake-gun maitasun harreman horiek. Gauza askori bizkar emanda bizi gaitezke, baina ez dago bizitza osatzerik maitasuna etengabe kontuan izan gabe. Funtsezkoa da maitasunaren mekanismoak ulertzea eta hori kudeatzen eta egunez egun sustatzen ikastea.

Azkenik, nola zain dezakegu umeen eta nerabeen ongizate sozial eta emozionala?

Laburbilduz esan dezakegu gure bizitzetan enbarazu egi-ten diguna aldatu nahi badugu hori ulertu beharra daukagula, besteekiko harremanak hobeto ulertzeko, gatazkak konpontze-ko, erabakiak hartzeko eta oro har emozio positiboak sustatu eta burmuinak biziraute beldur-ti eta mesfidatira duen berezko joerari aurka egiteko.

Elsa Punset, idazlea eta pedagogoa, emozio kudeaketan aditua

Page 6: Elsa Punsetekiko elkarrizketa Emozioak kudeatu ... · zer den adimen emozionala? Adimen emozionala esapideak duela 10-15 urte argi ez genuen errealitate bat adierazten du, alegia,

6

Familian jasotzen da

emozioei buruzko lehen heziketa

Nerabeek beren identitatea definitu behar dute, “nor naiz?” galderari erantzun, eta une horretantxe garatu behar dituzte beren balio, iritzi eta interesak. Emozioak adierazteko bide berrien bila ari dira etengabe, eta horregatik askotan aldakorrak direla eman dezake, edo ezin dela aurretik esan nondik aterako diren. Hala ere, kontuan izan behar dugu hori dena beharrezkoa dutela beren nortasuna eta independentzia sendotzeko. Bere burua ezagutzen ikasi ahala garatuko du nerabeak nortasun hori, bai eta emozioak era egoki eta atsegingarrian bideratzen eta adierazten ikasten due-nean ere.

NERABEZAROA, EMOZIO UHOLDE BAT

Nerabezaroan aldaketa garrantzitsu ugari gertatzen dira, eta trantsizio aldi guztiek bezala emozio biziak sorrarazten ditu. Nerabezaroak ez du zertan tentsio eta gatazkaz betetako garaia izan, zenbait topikok edo estereotipok horrekin lotu arren.

Emozioen kudeaketa egokia ongizate pertsonal eta emozionalaren adierazle fidagarria da. Oraingo ikerketen ara-bera, garapenaren lehen etapetan lan egin beharra dago emozioak ezagutzen eta horiek hobetu kudeatzeko estrate-giak eskuratzen. Familia eta eskola dira leku garrantzitsuenak umearen gara-pen osasuntsurako giro egokia sortzen laguntzeko. Familiak ematen die lehen heziketa emozionala, eta horregatik da hain garrantzitsua giro horretan behar duten segurtasun afektibo eta emozio-nala ematea, beren emozioak ezagutzen eta ulertzen lagungarria izango baita.

Ikastetxeak ere berebiziko garrantzia du ikasleen heziketa osoan, ezagutza aka-demikoa jasotzeaz gain, bertan denbora luzea igarotzen dutenez beren garapen sozial eta emozionalean eragina duten egoera ugari bizi baitituzte.

Guraso, hezitzaile eta profesionalen zeregina da emozioak identifikatzen, ulertzen eta kudeatzen laguntzea, etor-kizuneko helduen arrakastaren gakoa baita.

Udalak emozioei buruzko lantegiak eskaintzen ditu, talde hauentzat:

> Gurasoak > Irakasleak > Ikasleak (8-18 urte bitartekoak)

Argibideak: . www.vitoria-gasteiz.org/hezkuntza.www.vitoria-gasteiz.org/ gizartezerbitzuak

Page 7: Elsa Punsetekiko elkarrizketa Emozioak kudeatu ... · zer den adimen emozionala? Adimen emozionala esapideak duela 10-15 urte argi ez genuen errealitate bat adierazten du, alegia,

7

JARDUNBIDE EGOKIAK

Ikasteko guneak dira, egunerokoari ikuspegi positiboago batez aurre egiteko

Gogoan izan

Guztioi gertatzen zaigu. Fami-lietan edozein egunetan sor daitezke egoera zailak, eta ez dakigu nola egin aurre. Zergatik gertatzen diren, zein faktorek eragiten duten eta zein irtenbi-de izan ditzaketen jakiteak eraginkorta-sunez moldatzen lagunduko digu eta, batez ere, horiek positibo bihurtzen.

Egoera horien prebentziorako era egokia jardunbide egokiak deritzonak lantzea da. Zenbait gai interesgarriri buruz ikasi eta hausnartzeko guneak sortzean datza, parte hartzaileek beren gaitasunak hobetzeko behar dituzten tresnak eskura ditzaten.

Zein etekin atera diezaieket jardunbide egoki horiei?

Haur eta nerabeen gaitasunak hobetzea.

Gatazkak zuzen konpontzeko tresnak ematea.

Guraso izate positiboa lantzea.

Adingabeek igarotzen dituzten etapa ebolutiboen pertzepzio soziala ezagutu eta aztertzea.

Senidegune

Jardunbide egokien eredua dugu 0 eta 3 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoentzako taldeak, zeinetan gura-so izatearekin lotutako hainbat alder-diri buruz hausnartu eta ikasten baita: heziketa estiloak, estrategiak, heziketa jarraibideak... guraso eta umeen arteko elkarreragina lantzen da, jolaserako eta harremanetarako gune batean; aldi be-rean, familiek kezkak eta esperientziak partekatzen dituzte, eta seme-alabekin batera disfrutatzen dute. Animatzen zara?

LantegiakUdalaren web-gunean aur-kituko duzu jardunbide ego-kiei buruzko argibide gehia-go: www.vitoria-gasteiz.org/hezkuntza

SenideguneHemen aurkituko duzu zerbi-tzuari buruzko argibide gehia-go: www.vitoria-gasteiz.org.

Uztailetik aurrera, eskuo-rriak aurkituko dituzu gizarte etxeetan.

Page 8: Elsa Punsetekiko elkarrizketa Emozioak kudeatu ... · zer den adimen emozionala? Adimen emozionala esapideak duela 10-15 urte argi ez genuen errealitate bat adierazten du, alegia,

8

Gasteizko Udalarentzat garran-tzitsua da haurrek eta nerabeek be-ren eskubideak eta horiek dakartzaten erantzukizunak ezagutzea eta, aldi be-rean, horiek gauzatzea. Hori dela eta, Lagunkide programak hainbat bitarte-ko eskaintzen dizkie haur eta nerabeei parte hartzen ikas dezaten, eta herritar diren neurrian, interesatzen zaizkien gaien inguruko iritziak azal ditzaten.

Nola parte hartu? Gune hauen bitartez

Zure AhotsaForo horretan, haur eta nerabeek iri-tzia eman dezakete hiriari buruz, edo

kezkatzen dituzten gaiei buruz. Egiten diren kontsultetan ere parte hartu dezakete.

Esatekorik baduzu? Zure iritzia entzun dadila nahi duzu? Orduan, leku ego-kian zaude.

Lagunkide programak* zure intereseko gaien in-guruan parte hartu, ideiak adierazi eta informazioa eskuratzeko aukera eta hainbat bide eskaintzen dizkizu. Zure iritzia oso ga-rrantzitsua da guretzat!

Ez lotsatu. Foro honetan, neska-mutilok zuen iri-tzia aske eman dezakezue, edo zalantzak galdetu, era guztietako gaiei buruz: hi-ria, lagunak, aisialdia, fami-lia, hezkuntza, ingurume-na... Kontatzen diguzuen guztia oso baliagarria izan-go zaigu gure lana hobe-tzeko eta zuentzako pro-iektu berriak sustatzeko. Mugi zaitez eta har ezazu parte!

* Lagunkide programa hainbat elkarteren lagun-tzarekin garatzen da: AVAIM, Garenok, Movimiento Con-tra la Intolerancia, Save The Children y UNICEF.

Zure zain gaude

Has zaitez gauzak kontatzen!

www.vitoria-gasteiz.org/tualtavoz

www.vitoria-gasteiz.org/zureahotsa

TU ALTAVOZ

Eskubideen BatzordeakIkastetxeetan antolatzen diren lan-

tegiak dira, Haurren Eskubideei buruzko Hi-tzarmenean jasotako es-kubideak hirian nola ga-ratzen diren aztertu eta hausnartzeko.

Hirikoak9 eta 14 urte bitarteko haur eta nera-beek osatutako parte hartzerako eta kontsultarako organo bat da. Kideek haiengan eragi-na duten edo interesatzen zaizkien udal gaiak aztertzen dituzte, eta proposamenak egiten; ondoren, horien ardura du-ten udal zerbitzu eta sailei helarazten dizkiete, haiek erabakiak hartzean kon-tuan izan ditzaten.

Has zaitez parte hartzen!Zeren zain zaude?

esankomentatu

parte hartuiradoki

mintzatu

egin

iritzia eman