Emakumeak Elizan
-
Upload
erlijioa-bizi -
Category
Documents
-
view
270 -
download
1
description
Transcript of Emakumeak Elizan
Erlijio Departamendua Lekaroz BHI
1
Elizako
Emakumeak
Erlijio Departamendua Lekaroz BHI
2
Sarrera
Aspalditik datorren kontua den
arren azken urteetan oso
modu gogorrean salatu izan da
emakumeak kristautasunean
eta bereziki Elizan betetzen duen eta bete izan duen papera. Anitzetan kanpotik
ematen diren iritzi kritiko horiek emakumezkoa baztertua, zanpatua eta mugatua
dagoela diote, kristau elkartean lan txikiak, gizonak egin nahi ez dituenak egitera
kondenatua: serora lanak egin, garbiketan aritu, katekesia eman, mezetan irakurri…
eta noski apaizgorako (eta jerarkian sartzeko) bidea erabat ertsita.
Ondoren datozen orrialde hauetan Itun zaharretik gaur egun arte itzelezko garrantzia
izan duten zenbait emakume ezugutuko ditugu. Haien testigantzarekin mundua
aldatzen saiatu diren emakumeak dira, bakoitzak bere garai eta testuinguru
historikoan.
Emakumea Itun Zaharrean…
Biblia arretaz irakurtzen badugu ohartuko gara
emazkumezkoek bertan duten garrantzia
itzelezkoa dela.
Eba da Liburu Santuaren zati honetan
zalantzarik gabe pertsonaiarik garrantzitsuena
izan ere historiako lehenengo emakumea da.
Bere irudia eta izena beti erruduntzat jo diren
arren ezin dugu akats horretan erori. Gizona,
Adan, Eba bezain errudun izan baitzen
deabruaren tentazioetan erortzerakoan.
Alde batera utzita mendeetan zehar Bibliako
zenbait pasarteri eman zaien kutsu eta
interpretazio matxista, egun erabat gainditua
degoena, ohar gaitezen Juith, Ester, Jael, Rut
edo Raab, bertzeak bertze, bezalako
emakumezko pertsonaiek daukaten garrantzia.
Israelgo herriari eredutzat jartzen zaizkio Itun
zaharrean eta haietako zenbaiten ekintzek (Judit edo
Jaelen kasuan) Israelgo herria salbatzeko balio izan
zuten. Bestalde aipa dezagun hainbertze gizonezkoren
artean profetesak ere izendatzen dituela Itun
Zaharrak, esaterako Debora edo Hulda.
Emakumezkoak protagonistatzat
dituzten zenbait pasarte eta
liburu:
- Ruten liburua
- Epaileak 5:23-27 (Jael)
- Esther-en liburua
- Judithen liburua
- Josuéren liburua (Raab)
Erlijio Departamendua Lekaroz BHI
3
… eta Itun Berrian
Bibliaren bigarren zati honetan uka ezina da emakumezkoen paperen garrantzia batez ere
Maria, Jesusen Ama eta Maria Magdalakoarengan jartzen badudu gure begirada, izan ere biak
dira, bakoitza bere momentuan, Kristoren bizitzako ekintza eta momentu gorenen lekuko
paregabe. Ikusi ditzagun bi kasuak:
Maria
Zalantzarik gabe historiako pertsonaiarik garrantzitsuenetako
bat, Jainkoaren Ama eta bizi garen guztiona. Bere baietzak ((Lk
1, 38) munduari esperantza eta salbaziorako bidea eman zion.
Neska gazte hark bere gain hartu zuen ardura Jainkoaren
Semea, Kristo bera, mundura ekarri eta zaintzekoa izan zen.
Pertsona guztientzat eredugarri erakutsi zuen xalotasun, indar,
fede eta adoreagatik. Bere semeak Berri Ona predikatzen zuen
bitartean bera beti han egon zen, bere ondoan, baina bigarren
maila batetan, isiltasunean aditu eta ikusten zituenak “gogoan
hartzen zituen, bere barruan hausnartuz” (Lk 2,19).
Gurutzean zegoelarik Jesusek Joan Postoluaren ama izateko agindu zion (Jn 19,27) eta Mariak
apostolu guztia bildu zituen ama bezala, Elizaren Ama bezala. Hemendik aintzinera Apostoluen
ekintzak eta Elizaren jaio berri haren bizitzan Maria present egongo da.
Maria Magdalakoa
Neska honen inguruan denetarik esan baldin bada ere
aldez aurretik garbi utzi dezagun ez zela, ebanjelioetatik
ulertu daitekeenaren arabera, emagaldua izan.
Dakigunagatik Jesusen
ikasle egin zen Honek
beragandik zazpi
deabru atera ondotik
(Lk 8,2). Maria
Magdalakoa, nahiz eta
12 apostoluen izenen
artean ez egon apostolutzat jo genezake. Kristoren hitz eta
ekintzen paregabeko lekuko izan zen eta lau ebanjelistek
erraten digutenez azken momenturaino egon zen Jesusen
ondoan, gurutzearen oinetan, beste guztiek alde egin
zutenean hantxe zegoen bera eta hirugarren egunean
hilobira joan zen hiru emakumetako bat izan zen Maria,
Jesusen Ama eta Maria Kleofasenarekin.
Kristo berak ere halako errekonozimendu bat eman nahi izan
zion berpiztuta agertu zitzaionean bera izan baitzen Jesus
berpiztuta ikusi zuen lehenengo pertsona eta hamabiengana
joan eta piztueraren berri eman zuena.
1969an Paulo VI. Aita Sainduak
Santutegitik Maria Magdalenari
“Penitente” hitza kentzeko
agindu zuen eta urte hartatik
aintzinera bere festaburuan ez
zen gehiago emagalduaren
(Lk 7,36-50) pasartea irakurri.
Erlijio Departamendua Lekaroz BHI
4
Elizako emakume haundiak
Mendeen joanean, Eliza hasi zenetik XXI. mende honetaraino
kontaezinak dira kristau elkarte unibertsal honetatik pasa
diren eta haien aztarna utzi duten emakumeak. Bakoitza bere
modura Jainkoaren nahia betetzen saiatu ziren eta bide
horretan mundua aldatzen ere saiatu. Asko historiara pasa
dira letra larriz haien hitz, ekintza eta idatziengatik. Haien lan
esparrua ez zen soilik Elizara mugatu, mundua izan zuten
haien lan eremu. Ikusi ditzagun batzuk:
Sainte Jeanne d'Arc
Guretzat akaso Juana de Arco bezala ezagunagoa. Orleansko
dontzeila izenez ere ezaguna. Mistika, militar eta Santua.
Frantziako heroi nazionala da. Haurra zelarik hasi zen esaten
Migel goiaingerua, Alexandriako Katalina santua eta bertze
hainbertze jende agertu egiten zitzaizkiola. Pertsonaia horiek
emandako mezuez sinesturik bere burua Jainkoaren izenean
Frantzia askatzeko gai ikusi zuen. 17 urte besterik ez zuela,
Karlos VII.a erregea konbentzitu zuen ingelesak kanporatzeko
gai zela eta honek bere
armadaren buruzagitza eman
zion jeneral izendatuz
Orleansko setioan, Patayko
gudan eta beste hainbat
borrokatan. Juanak
zuzendutako borroka guztiak
irabazi zituen erregearen
gudalosteak, Frantziako
herriak segituan hartu zuen
bere heroi bezala. Berak erran
zuenez nahiago izaten zuen
guduan estandartea eraman
inor ez hil behar izateko.
Frantzia 100 urteetako gudan
zegoen eta zenbait noble
frantziar ingelesen alde atera ziren. Ingelesek hilda ikusi nahi
zuten Juana eta hortarako Borgoindarrek, frantziar noble
ingelesezaleek, atzeman eta ingelesei entregatu zieten.
Ingeles eta borgoinoiz osatutako epaimahi erlijioso batek
heriotzera kondenatu zuen herejia eta traizioagatik. Ez zekien
BAZENEKIEN….?
• Elizak dituen santuen artean badaude
titulu berezi bat daukatenak, Doktoreak.
Horrela deitzen zaie haien idatzietan
aparteko irakaspenak ematen
dituztenei. Doktore hauen artean hiru
emakume daude: Santa Katalina
Sienakoa, Santa Teresa Jesusena eta
Santa Teresita Jesus Haurrarena
• Europako 6 patroi edo zaindarietatik 3
emazkumezkoak dira: Santa Katalina
Sienakoa, Santa Brigida Sueziakoa eta
Santa Teresa Benedikta Gurutzekoa.
Ameriketako patroiak ere veste horren
veste dira eta erdiak ere
emakumezkoak: Guadalupeko Ama,
Santa Rosa Limakoa eta Santa Mariana
Jesusena. Afrikako patroia Ama
Birjinarekin batera Santa Josefina
Bakhita da.
• Erromako kurian, Eliza gobernatzen
den lekuan, Joan Paulo II eta Benedikto
XVI. emakume aunitz jarri dituzte ardura
handiko dikasterioetan idazkari edo
kontsultore bezala. Kargu hauetan
aritzen diren gizonezkoak
artzapezpikuak izaten dira. Hona izen
batzuk: Sor Enrica Rosanna, Sharon
Holland, Paola Fabrizini, Mary Ann
Glendonn, María Cristina Carlo-Stella
edo Rocío Figueroa aunitzen artean.
• Vatikanoko web orriaren sortzailea eta
zuzendaria emakumea da Judith
Zobelein.
• 2012-X-21ean Kateri Tekakwitha neska
indiar amerikarra arraza honetako
lehenengo santua izanen da.
Erlijio Departamendua Lekaroz BHI
5
ez idazten ez eta irakurtzen ere, horrela
engainaturik bere sententziari baiezkoa eman zion
gurutze batekin sinatuz. Epaiketa osoa gezur haundi
bat izan zen: lekuko faltsuak, gezurrezko
leporatzeak… bizpahiru aldiz saiatu ziren neska
bortxatzen, birjina baitzen, kartzelan. Bizirik erre
zuten 19 urte bete berriak zituela. Eskatu zituen
gauza bakarrak hil aurretik mezara joan eta erretzen
ari zen bitartean bere aurrean gurutze bat izatea
besterik ez ziren izan. Urte gutxitara Calixto III Aita
Santu espainiarrak prozesua baliogabe utzi zuen,
epaileak eskumikatu eta Joanaren izena garbitu zuen.
1909 beatu egin zuen Pio X. eta 1920ean Benedikto XV Santu izendatu zuen Frantziako patroi
ere deklaratuz.
Santa Joana izaera sendoko emakumearen adibide aparta dugu. Inoiz ez zuen atzera egin ez
bere hitzetan, ez bere fedean, ez bere konbentzimendu eta ideietan ere nahiz eta honek
heriotzek krudel eta gogor batera zuzen eraman. Emakume borrokalaria, zentzu aniztetan,
aberriarekiko maitasuna eta Jainkoarenganako fideltasun eta amodioaren erakusle itzela dugu
Orleansko dontzeila.
Santa Teresa Jesusena
Santa Teresa Avilakoa, benetako izenez Teresa Sanchez de
Cepeda y Ahumada (Avila, Espainia, 1515 martxoaren 28 -
Alba de Tormes, Salamanca, 1582 urriaren 4a / 15a) erlijioso
karmeldar eta idazle izan zen. Karmel Mendiko Andre
Mariaren ordenako lekaime oinutsen ordena sortu zuen,
Done Joan Gurutzekoarekin batera karmeldarren ordenako
erreformatzaile garrantzitsuena izan zen. Horrez gainera,
Eliza Katolikoko doktore da.
Teresa Sanchez Cepeda Dávila y Ahumada zen bere benetako
izena, baina bere gaztaroan Teresa de Ahumada soilik erabili zuen, eta Erreforma
karmeldarraren ostean abizena kendu eta bere ordez Jesusena jarri zuen (Teresa Jesuserena,
alegia).
Txikitatik martirien testigantzek liluratu zuten, eta bere neba batekin batera musulmanen
lurraldera joatea erabaki zuen limosna eskatzera, horrela musulmanek hil eta martiri bihurtuko
zelakoan. Azkenean amets horiek albo batera utzi eta erlijiosa izateko gogoa piztu zitzaion.
Zaldunen historiak, “Libros de caballerías”, atsegin zituen txikitatik, baina bere aitaren ustez
horiek ez ziren neskatila batentzako gauza egokiak, eta ohitura hori ezabatzeko Avilako Santa
Mariaren konbentuan sartu zuen. Gaixoaldi baten ondoren, 1534an, profesa egin zen Avilako
Gizakundearen komentuan. Nahiz eta hasieran ez zuen monjaren bizitza ez gustoko ez eta ongi
Juana de Arcoren historiak lan artistiko eskerga
sortuarazi du. Kontaezinezko margolan pila,
eskulturak, antzezlanak, operak… Angelo
Branduardi italiarrak musikari bikainak bere
abesti ederrenetako bat eskaini zion ondoko
estekan entzun eta ikusi dezakezu zuzenean
abestua.
http://www.youtube.com/watch?v=C8RPHRLp5Q
M
Erlijio Departamendua Lekaroz BHI
6
eraman ere Jesus zigortuaren eskultura bat ikusita
jasotako inpresio gogorrak bizitza aldaketa sakona
ekarri zion.
Bere “Libro de la Vida”n kontatzen duenez, 1539an San
Joseren laguntzaz sendatu zen. Ordutik aurrera hainbat
aldiz aitortu zuen Jesu Kristo agertu zitzaiola. 1559-
1561 bitartean hainbat gainezkaldi edo extasi izan
zituen, modu honetan otoitz bizitzan sakonduz. Bitxia
San Frantzisko Borjakoarekin izandako elkarrizketa.
Teresa Frantziskori Jesusen agerpenak konatzten
zizkion, baita ikusi eta sentitzen zituen bertze gauza
askoren inguruko kontuak kontatu ere. Kezkaturik
galde egin zion “ Aita, hau Jainkoarena edo deabruarena ote da?” eta jesuitak erantzun
“Jainkoarena behar du, niri ere gauza bere gertatzen zait”. Urte horretatik aurrera konbentu
berriak sortzen hasi zen. Pio IV.ak Avilako San Joseren konbentua sortzeko baimena eman zion,
San Joseren monja karmeldar oinutsen ordenari hasiera emanez.
Lekaime hauek aurreko karmeldarrek baino
barau zorrotzagoak eta bizitza zurrunagoa egiten
zuten. Joan Gurutzekoaren laguntzarekin,
erreforma karmeldarra fraileetara ere hedatu
zen, eta behin Ordenako nagusien baimena
lortuta arin zabaldu zen Gaztela eta Andaluzian
zehar bereziki.
Borondate eta izaera aparteko emakumea izaki
jendearen maitasuna eta gorrotoa modu berean
lortu zituen. Bere idazki ederrak sutsuki jazartuak
izan ziren bera bizirik zela eta komentuak fundatzea galerazi zioten Avilako komentuan preso
utziz. Inoiz ez zuen amore eman, bere kontra esaten ziren gezur eta irain larriek ez zuten
sekula desanimatu eta bere gogo eta maitasuna Jainkoaren eskuetan utzi zuen beti.
Fisikoki nola zen ere badakigu. Bere konfesorearen deskribapen aparta gelditzen zaigu, baita
Fray Juan de la Miseria fraideak Teresari bertatik bertara egindako erretratu bat ere.
1582ko urriaren 4an hil zen Alba de Tormes hirian (Salamancako probintzia). 1614an Paulo
V.ak dohatsu izendatu zuen, 1622an Gregorio XV.ak santu egin zuen eta 1970ean Paulo VI.ak
Sienako Katalinarekin batera Eliza Katolikoko lehen emakume doktore izendatu zuen. Bere
erlikiak mundu osotik daude zabalduak. Anglikanoek ere santutzat jotzen dute.
Eliza katolikoan garai bat markatuta utzi zuen emakumea dugu Teresa, Jesusekiko maitasuna
barren-barrenetik bizi izan zuena, Kristoz benetan maitemindutako pertsona zen eta oraindik
jendearengan halako lilura uzten du bere historiak, lanak eta bizitzak. Joan Pablo II. Biziki
miretsi zuen.
“Vivo sin vivir en mí,
y tan alta vida espero,
que muero porque no muero.
Vida, ¿qué puedo yo darle
a mi Dios que vive en mí,
si no es el perderte a ti,
para merecer ganarle?
Quiero muriendo alcanzarle,
pues tanto a mi Amado quiero,
que muero porque no muero.”
St.Teresa.
Erlijio Departamendua Lekaroz BHI
7
Kalkutako Teresa Dohatsua
Teresa Kalkutakoa, jaiotzez Agnes Gonxha Bojaxhiu, (Skopje,
Mazedonia, Otomandar Inperioa, 1910eko abuztuaren 26a -
Kalkuta, India, 1997ko irailaren 5a) albaniar etniako eta indiar
nazionalitatekomoja katolikoa izan zen, Karitateko Misiolarien
kongregazioa sortu zuena. 40 urte baino gehiago egin zituen
Kalkutan (India) "behartsuen artean behartsuenak" zirenei
laguntzen. Horretarako, hainbat harrera etxe, ospitale eta abar
antolatu zituen, kaleetan hiltzen ari ziren behartsuak jaso eta
zaintzeko. 1979an Bakearen Nobel Saria jaso zuen eta Joan
Paulo II.ak 2003an dohatsu izendatu.
Albaniar jatorriko familia batean jaio zen Skopjen (gaur egun
Mazedoniako Errepublikako hiriburua). Bere aita politikaria zen,
albaniarren eskubideen alde lan egiten zuen, Teresa haurra zela
hil zen, askoren ustez bere arerioren batek pozoituta. Teresaren
amak bere seme-alabak erlijio katolikoan hezi zituen. Gaztetatik misiolarien historiak entzutea
gustatzen zitzaion, eta 12 urte zituenerako beraietakoa izatea erabaki zuen.
18 urte zituela, Loretoko Ahizpen kongregazioan sartu zen Irlandako komentu batean. Ordutik
ez zituen gehiago bere ama eta ahizpak ikusiko. Komentu hartan ingelesa ikasten aritu zen
buru belarri, moja horiek misio lurraldeetan zituzten ikastetxeetan hizkuntza horretan ematen
baitziren klaseak.
1929an Darjeelingera (India) bidali zuten andereño. Bertan egin zituen lehen botoak, eta bere
jatorrizko izena utzi eta Teresa izena hartu zuen, misioen zaindari zen Teresa Lisieuxekoaren
omenez. 1937an Kalkutako ikastetxe batera bidali zuten.
Teresari irakasle izatea gustatzen zitzaion arren, gero eta gehiago arduratzen zen bere
inguruan nagusi zen pobreziaz. Bereziki, 1943ko goseteak eragin zuen aldaketa sozialak bere
ikuskera aldatu zuen.
1946ko irailaren 10ean Teresak argi ikusi zuen pobreziaren aurrean zerbait egin behar zuela.
1948an Loretoko Ahizpen kongregazioko habitu luze ederra utzi eta beste zuri bat jantzi zuen,
marra urdinekin, geroago bizitza osoan zehar erabiliko zuena. Medikuntzako oinarriak ikasi
zituen eta gaixoak eta hil zorian zeudenak laguntzen hasi zen.
1950ean Aulki Santuak Karitateko Misiolariak izeneko kongregazioa osatzeko baimena eman
zion. Kongregazioaren helburua gosetiak, etxegabeak, legenardunak eta gizarteak baztertuta
zituenak jasotzea zen. 13 mojekin hasi zen kongregazio hau gaur egun mundu guztian zabaldu
da, eta 4000 moja baino gehiago ditu. 1952an Teresak "hiltzen zeudenentzako lehen egoitza"
zabaldu zuen. Bertan, kalean hiltzen ari zirenak jasotzen zituzten heriotza duina emateko,
bakoitzaren erlijioaren arabera.
Erlijio Departamendua Lekaroz BHI
8
1960tik aurrera, Karitateko Misiolariek mundu mailako arreta
bereganatu zuten. Ordena mundu zabalean hedatu zen, eta
aberats askok dohaintzak eskaintzen zituzten. Teresak bere
bizitza osoan zehar sekulako ospea izan zuen egiten zuen
karitate lanagatik. Urte batzuk geroago fundatutako misiolari
elkarteari gizonezkoen adarra gehitu zion Ama Teresak.
1983an Erroman zela, bihotzeko atake bat jasan zuen. 1989an
izan zuen bigarrena. 1991n pneumonia izurrite batek jo zuen
eta bihotzeko arazoak gehitu zitzaizkion. Beste gaixotasun larri
batzuk ere jasan behar izan zituen, hala nola, malaria,
bihotzeko ezker bentrikuluaren akatsa... 1997ko martxoaren
13an ordenako buruzagitza utzi zuen, osasun arazo larriok
zirela eta.
1997ko irailaren 5ean hil zen, 87 urte bete berritan. Hil
zenean mundu zabaleko hainbat agintari eta herritarrek
omenaldiak egin zizkioten. Besteak beste, Indiako gobernuak
Estatu hiletak antolatu zituen. Eliza Katolikoak 2003an
beatifikatu egin zuen eta gaur egun santu izateko bidean
dago.
Pentsaezinezko arazoei aurre egi n behar izan zien Jesusek
erakutsitakoa aurrera eramateko. Injustiziaren kontra
eguneroko borrokan eman zuen bere bizitza, “ahantziak”
bildu zitien, munduak baztertzen zituen horiek eta honek,
bere ahaleginak, erranak, indarrak jende askoren gezurrak sortuarazi zituen. Ama Teresak bere
lanaren kontrako mila gezur eta irain jasan behar izan zituen bina ez zuen sekula etsi.
XX.mendeko pertsonaia garrantzitsuenetako bat dugu egin zuen lanagatik eta Indian bere
izenak daukan esanahiagatik.
Bukatzeko
Ezingo genituzke hemen bildu Elizaren historian haien lanarekin Jainkoari aintza ematen dioten
emakume guztien izenak, ez eta modu berean munduari buelta ematen saiatu diren andrazko
katolikoenak ere.
Orrialde hauetan egin nahi izan dena hiru izen garrantzitsu hauek aditzera ematea bertzerik ez
da izan, jendeak ikusi dezan Elizaren barrenean emakumea ez dagoela preso, emakumeak
gauza aunitz egin ditzakeela eta gizonezko askok ez daukaten berezko adore hori daukala eta
horri esker, adibidez, Indian gero jende gutxiago hiltzen da kalean, bizitza erlijiosoak
perfekziorako bide zuzena dauka, New Yorkeko kaleetan ez dago umezurtzik, Ingelesek ez
zuten Frantzia konkistatu, behartsuek eskolara joateko aukera izan dute, inork ezer jakin nahi
ez zuenean gaisoek laguntza izan zuten izurriteen erdian… Joan Paulo II. Emakumeei idatzitako
eskutitzean ederki laburbiltzen zuen bezala “Mila esker Emakume, zarena zarelako!”.
Egunik ederrena? Gaur.
Trabarik handiena? Beldurra.
Gauzarik errazena? Huts egitea
Gaitz guztien iturria? Berekoikeria
Denbora galtzeko modurik onena?
Lana.
Porrotik handiena? Etsipena
Maisurik onenak? Haurrak
Gehien pozten nauena? Besteentzat
lagungarri suertatzea
Akatsik handiena? Umore txarra
Sentimendurik ustelena? Erresumina
Oparirik ederrena? Barkamena
Behar-beharrezkoena? familia
Sentsazionrik atseginena? Barne
pakea
Irtenbiderik onena? Baikortasuna
Atseginik handiena? Egin beharrekoa
egin izana
Munduko indarrik boteretsuena?
Fedea
Pertsonarik garrantzitsuenak?
Gurasoak
Munduan den gauzarik ederrena?
Maitasuna!
Teresa Kalkutakoa
Erlijio Departamendua Lekaroz BHI
9
BAZENEKIEN….? • Joan Paulo II. Bi dokumentu garrantzitsu dauzkala emakumearen inguruan? Mullieris Dignitatem entziklika
eta Emakumeei eskutitza. Ondoko loturetan dauzkazu:
- Mullieris Dignitatem:
http://www.vatican.va/holy_father/john_paul_ii/apost_letters/documents/hf_jp-
ii_apl_15081988_mulieris-dignitatem_sp.html
- Carta a las mujeres: http://www.vatican.va/holy_father/john_paul_ii/letters/documents/hf_jp-
ii_let_29061995_women_sp.html
Edo Joan Paulo II.ren orrialdean www.vatican.va webgunean
NAHI BADUZU….
- Bilatu ezazu Chiara Lubich, Sor Pascualina, Kateri Tekakwitha, Josefina Bakhita,
Juana Jugan, Dorothy Day, Matilde Canosa, Elizabeth Senton edo Mary Angeline
McCrory bezalako emakumeei buruzko informazioa, irakurri eta hausnartu.
- Bilatu ezazu Eliza katolikoko edozein santaren biografia, ea zer deritzozun.
- Emakume katolikoek daramatzaten zenbait blog bisitatu ditzakezu:
o Remedios Falaguera: http://infocatolica.com/blog/geniofemenino.php
o Mari Cruz Tasies: http://infocatolica.com/blog/deoomnis.php
o María Lourdes Quinn: http://infocatolica.com/blog/sarmientos.php
o Carmen Bellver: http://blogs.periodistadigital.com/dialogosinfronteras.php
o Eta informazio orri katolikoetan aurki daitezkeen hainbeste.