Eragileen sarea osatzen. Haur eta gazteen hizkuntza-ohituretan …±aki Eizmendi.pdf ·...

21
Soziolinguistika aldizkaria DOSSIERRA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 94, 2015 (1) | 71-91 | Andoain (Gipuzkoa) ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90 Laburpena. Haur eta gazteen hizkuntza-ohiturei begira hizkuntza-sozializazioaren ikuspegiak lagun- tzen digu testuingurua ulertzen eta norabidea ikusten. Norabide horretan herri mailan zuzeneko eragile izan daitezkeenik lan egin behar da eta hizkuntza-ohituretan eragitea helburu duten erakundeek elkar- lanean aritu beharko lukete benetan eraginkorrak izatera begira. Eragileen sarea osatzen horri begirako adibide bat da, hainbat udalerritan modu batera edo bestera garatu izan dena eta adibide zehatz batekin aurkeztu nahi izan dudana. Hitz-gakoak: hizkuntza-ohiturak, hizkuntza-erabilera, eragileak. Abstract. With respect to the language habits of children and young people, the perspective of language socialization helps us to understand the context and to see the direction. In this direction it is necessary to work with those who could be direct players on a local level, and the institutions aiming to influence language habits will need to work together if they are to be truly effective. Forming a network of players is an example of this; it has been developed in one way or another in numerous municipalities, and I wanted to present it through a specific example. Key words: language habits, language use, players. Eragileen sarea osatzen. Haur eta gazteen hizkuntza-ohituretan eragitera bideratutako eredu baten azalpena iñaki Eizmendi EBETE hizkuntza zerbitzuak

Transcript of Eragileen sarea osatzen. Haur eta gazteen hizkuntza-ohituretan …±aki Eizmendi.pdf ·...

Page 1: Eragileen sarea osatzen. Haur eta gazteen hizkuntza-ohituretan …±aki Eizmendi.pdf · 2016-07-29 · 1. taula. Gazteen hizkuntza-ohituretan eragiten duten faktoreak Faktore hauek

Soziolinguistikaaldizkaria

DOSSIERRA

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 94, 2015 (1) | 71-91 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Laburpena. Haur eta gazteen hizkuntza-ohiturei begira hizkuntza-sozializazioaren ikuspegiak lagun-tzen digu testuingurua ulertzen eta norabidea ikusten. Norabide horretan herri mailan zuzeneko eragileizan daitezkeenik lan egin behar da eta hizkuntza-ohituretan eragitea helburu duten erakundeek elkar-lanean aritu beharko lukete benetan eraginkorrak izatera begira. Eragileen sarea osatzen horri begirakoadibide bat da, hainbat udalerritan modu batera edo bestera garatu izan dena eta adibide zehatz batekinaurkeztu nahi izan dudana. • Hitz-gakoak: hizkuntza-ohiturak, hizkuntza-erabilera, eragileak.

Abstract. With respect to the language habits of children and young people, the perspective of languagesocialization helps us to understand the context and to see the direction. In this direction it is necessaryto work with those who could be direct players on a local level, and the institutions aiming to influencelanguage habits will need to work together if they are to be truly effective. Forming a network of playersis an example of this; it has been developed in one way or another in numerous municipalities, and Iwanted to present it through a specific example. • Key words: language habits, language use, players.

Eragileen sarea osatzen. Haur etagazteen hizkuntza-ohituretan

eragitera bideratutako eredu batenazalpena iñaki Eizmendi

EBETE hizkuntza zerbitzuak

bat94 dok B_Maquetación 1 18/05/15 12:00 Página 71

Page 2: Eragileen sarea osatzen. Haur eta gazteen hizkuntza-ohituretan …±aki Eizmendi.pdf · 2016-07-29 · 1. taula. Gazteen hizkuntza-ohituretan eragiten duten faktoreak Faktore hauek

SArrErA

y

Euskararen transmisioaren inguruan lanean ari garen erakunde eta bestelako

eragileon lehentasunetako bat haur eta gazteen hizkuntza-ohituretan eragitea

da. Artikulu honetan, eta hizkuntza-sozializazioaren ideiatik abiatuz, bide

horretan kokatutako hainbat oinarri eta eredu bat aurkezten dira.

Artikulu honetan euskararen transmisioarekin lotutako hainbat propo-samen aurkezten ditut. Proposamen hauek ez dira ikerketa batenondorioa, arlo ezberdinetan urteetan izandako bidean aurkitutako etagaratutako tresnak baizik.

Transmisioaz ari gara. Haur eta gazteei euskara transmititu nahi diegu.Zertarako? Hizkuntza-ohitura batzuk izan ditzaten. Hau da, lagunarteaneta beste hainbat harremanetan euskaraz egitea nahi genuke. Edo,beste modu batera adierazita, haur eta gazteek euskara asko erabiltzeanahi genuke, askorekin (ez soilik irakasleekin edota guraso euskaldunekin),eta egoera askotan (ez soilik eskolan eta guraso euskaldunen etxeetan).

Eta zer behar da horri begira? Jaiotzen direnetik sozializazio-prozesubatean sartzen dira haurrak. Sozializazio-prozesu horretan hizkuntza-sozializazioa ere ematen da: hizkuntzak ikasten dituzte, eta hizkuntzaknorekin, zein egoeretan eta nola erabili ere ikasten dute. Lagunartekoharremanetan euskara erabiltzea ibilbide horren ondorioetako batizango da. Hizkuntza-sozializazioaren ideia oso argi ulertzen da Gazteenerabileran eragiten duten faktoreen ikuspegitik: Soziolinguistika Klusterrakegindako ikerlana da eta Erabileraren GPSa izenburuarekin argitaratuzen 2011ean.

Ikerketa horretan gazteen hizkuntza-ohituretan eragiten duten faktoreakaztertzen dira. Hauek dira, labur-labur, faktore horiek:

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 94, 2015 (1) | 71-91 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Nahiz eta etxetikeuskara ez jaso,inguruan euskaraasko entzunbadut,erreferente askobaldin baditut,euskarazkontsumitzekoaukera askobaditut etaeuskara balioindartsu etaegokiekin lotzenbadut, nahikonormala izandaitekelagunartean etabeste hainbatharremanetaneuskaraz egitekoohitura izatea.

Iñaki Eizmendi – Eragileen sarea osatzen. Haur eta gazteen hizkuntza-ohituretan eragitera bideratutako eredu baten azalpena

bat94 dok B_Maquetación 1 18/05/15 12:00 Página 72

Page 3: Eragileen sarea osatzen. Haur eta gazteen hizkuntza-ohituretan …±aki Eizmendi.pdf · 2016-07-29 · 1. taula. Gazteen hizkuntza-ohituretan eragiten duten faktoreak Faktore hauek

1. taula. Gazteen hizkuntza-ohituretan eragiten duten faktoreak

Faktore hauek guztiek dute eragina hizkuntza-sozializazioan. Txikiakdirenetik faktore hauek guztiak haurrengan ari dira eragiten, etadenboran zehar ondorio batzuk ditu.

Hau da: nahiz eta etxetik euskara ez jaso, inguruan euskara askoentzun badut, erreferente asko baldin baditut, euskaraz kontsumitzekoaukera asko baditut eta euskara balio indartsu eta egokiekin lotzenbadut, nahiko normala izan daiteke lagunartean eta beste hainbat ha-rremanetan euskaraz egiteko ohitura izatea. Aldiz, etxetik euskara jasoarren, euskara balio pobreekin lotzen badut, nire inguruan euskararekikojarrerak ahulak badira, eta ibiltzen naizen talde eta giroetan euskara

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 94, 2015 (1) | 71-91 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Eragileen sarea osatzen. Haur eta gazteen hizkuntza-ohituretan eragitera bideratutako eredu baten azalpena – Iñaki Eizmendi

bat94 dok B_Maquetación 1 18/05/15 12:00 Página 73

Page 4: Eragileen sarea osatzen. Haur eta gazteen hizkuntza-ohituretan …±aki Eizmendi.pdf · 2016-07-29 · 1. taula. Gazteen hizkuntza-ohituretan eragiten duten faktoreak Faktore hauek

erabiltzea ez bada batere ohikoa, seguruenik gaztelaniarako joerahartuko dut.

Beraz, erabileran eragiten duten faktoreetatik ondo aztertu daiteke hiz-kuntza-sozializazioaren ideia. Faktore horiek zaintzen baldin baditugu,eta euskarak ahalik eta leku eta indar handiena izan dezan pausoakematen baditugu, haur eta gazteen hizkuntza-sozializazioan aktibokieragiten dugu eta euskaraz aritzeko ohiturak izan ditzaten baldintzaegokiak izan daitezen laguntzen diegu.

Faktore horiengan eragiteko hainbat urrats eman daitezke erakundeeta esparru ezberdinetatik: euskararentzat egokiak diren legeak, geroeta komunikabide gehiago eta gero eta eduki gehiagorekin euskaraz,eta abar. Baina artikulu honetan aurkezten dudan proposamena zuzenekoharremana duten eragileei begirakoa da.

Nor dira haurren eta gazteengan zuzenean eragin dezaketenak? Norkerakutsiko die euskaraz? Nork jarriko dizkie erreferentean eskura?Nork emango dizkie hizkuntza-jokabide aldetik eredu egokiak etatransmitituko dizkie jarrera egokiak? Nork eskainiko die euskara askoentzuteko eta erabiltzeko aukera? Azken batean, nor dira zuzenekoeragileak?

1. ErAgilEAK: gUrASoAK, irAKASlEAK,

HEziTzAilEAK ETA gAzTEAK

y

Nor dira haur eta gazteekin zuzeneko harremana duten eta hizkuntza-ohiturak

landu ditzaketen eragileak? Gurasoak, irakasleak, eskola orduz kanpoko jar-

dueretako hezitzaileak eta gazteak beraiek. Zer lortu beharko genuke? Hizkun-

tza-ohituretan eragin nahi dugun erakundeak koordinatzea eta zuzeneko

eragile direnak aktibatzea eta antolatzea.

Hizkuntza-sozializazioaz ari gara. Haur eta gazteek hizkuntza-ohiturabatzuk izatea nahiko genuke eta horri begira hizkuntza-sozializazioprozesua hartu behar da kontuan.

Haur eta gazteek beraien harremanak batez ere inguru hurbilean izatendituzte: etxea, eskola, herria/auzoa, eskola orduz kanpoko jarduerak…Beraz, inguru horretan eragin behar da. Egia da telebista eta internet ereeskura dituztela, eta horiek inguru hurbila gainditzen dutela, baina horienkontsumoak ere izaera soziala du neurri handi batean (lagunek edota in-gurukoek ikusten dutena, entzuten dutena, erabiltzen dutena…).

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 94, 2015 (1) | 71-91 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Nor dira haureta gazteekinzuzenekoharremana duteneta hizkuntza-ohiturak landuditzaketeneragileak?Gurasoak,irakasleak,eskola orduzkanpokojardueretakohezitzaileak etagazteak beraiek.Zer lortubeharko genuke?

Iñaki Eizmendi – Eragileen sarea osatzen. Haur eta gazteen hizkuntza-ohituretan eragitera bideratutako eredu baten azalpena

bat94 dok B_Maquetación 1 18/05/15 12:00 Página 74

Page 5: Eragileen sarea osatzen. Haur eta gazteen hizkuntza-ohituretan …±aki Eizmendi.pdf · 2016-07-29 · 1. taula. Gazteen hizkuntza-ohituretan eragiten duten faktoreak Faktore hauek

Inguru hurbilean kokatzen bagara, eremua herria edo auzoa izango da:hor ematen da hizkuntza-sozializazioa haurren eta gazteen kasuan (18urtera arte behintzat neurri handi batean).

Herri eta auzoetan hainbat erakundek eragin nahi izaten dute haurreneta gazteen hizkuntza-ohituretan, gutxienez honako hiru hauek: ikas-tetxeek (eta kasu batzuetan guraso elkarteek), Udaletako euskara zer-bitzuek eta Euskara Elkarteek (baita antzeko helburua izan dezaketenbeste kultur elkarte edo auzo elkarte batzuek ere).

Baina beraiek ez dira eragile zuzenak, eragileak haurrekin eta gazteekinzuzeneko harremana duten pertsonak dira. Hau da: gurasoak, irakasleak,hezitzaileak (eskola orduz kanpoko jardueretakoak) eta haurrak/gazteakberaiek. Haurren eta gazteen hizkuntza-ohituretan eragitera begira,zuzeneko eragile hauen jarrera aktiboak bilatu eta landu behar dira,horiek garatzea izan daiteke hizkuntza-sozializazioan euskarari bideemateko lehentasunezko ardatzetako bat. Ondorengo irudian azaltzenda ideia hori.

1. irudia. Euskararen sozializaziorako eragile nagusiak

Gurasoak, irakasleak, hezitzaileak eta haurrak/gazteak. Horiek dirazuzeneko eragileak. Herri eta auzoetan hori buruan izan behar dugueta eragile bakoitzarekin hainbat urrats eman daitezke.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 94, 2015 (1) | 71-91 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Eragileakhaurrekin eta

gazteekinzuzeneko

harremana dutenpertsonak dira.

Hau da:gurasoak,irakasleak,hezitzaileak(eskola orduz

kanpokojardueretakoak)

etahaurrak/gazteak

beraiek.

Eragileen sarea osatzen. Haur eta gazteen hizkuntza-ohituretan eragitera bideratutako eredu baten azalpena – Iñaki Eizmendi

bat94 dok B_Maquetación 1 18/05/15 12:00 Página 75

Page 6: Eragileen sarea osatzen. Haur eta gazteen hizkuntza-ohituretan …±aki Eizmendi.pdf · 2016-07-29 · 1. taula. Gazteen hizkuntza-ohituretan eragiten duten faktoreak Faktore hauek

Horrek ez du esan nahi guztiekin eta modu berean egin behar denik.Herri bakoitzean, dauden ezaugarrien eta aukeren arabera, batzuei edobesteei eman ahal zaie lehentasuna.

Hori bai, benetan garrantzitsua da erakundeka koordinatuta aritzea(udalak, ikastetxeak, Euskara Elkarteak edota bestelako erakundebatzuk) eta eragileen inguruko sarea osatzen ahalegintzea. Hau ere,noski, herri bakoitzak bere ezaugarri eta aukeren arabera egin beharkodu, baina bidea argi izatea garrantzitsua da.

Ondorengo puntuetan eragileetako bakoitzaren inguruan oinarri etaproposamen batzuk aurkeztuko ditut, eta, ondoren, guztiak koordinatzeariburuzko azalpen bat ere egingo dut.

2. gUrASoEngAn ErAgiTETiK gUrASoAK ErAgilE

izATErA

y

Zer nahi dugu? Gurasoak euskararekiko aktiboak izatea: bai guraso euskaldunak

baita euskaraz ez dakitenak ere. Horri begira lan egiten da eta egin daiteke

Udaletatik, ikastetxeetatik…

Baina seme-alaben hizkuntza-ohiturekin arduratuta dauden gurasoak eragile

ere izan daitezke, eta garatzea merezi duen bideetako bat izan daiteke hori.

gurasoengan eragiten

Hainbat udalek dituzte abian gurasoengan eragiteko plangintzak: gehie-netan Familia bidezko hizkuntza-transmisioaren plangintzak izenekoak. Ar-gitalpen asko eta oso txukunak egin dira eta ikus-entzunezkoek eregero eta leku handiagoa dute plangintza horien bidez gurasoei mezuakematen zaizkie eta tresnak eskaintzen zaizkie euskararekiko aktiboakizan daitezen:

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 94, 2015 (1) | 71-91 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Ohiko kezkakizaten dira:euskara ondo ezdakitenek seme-alabekin erabilibehar ote duten,euskaraz ezjakiteagatikikasketaprozesuan ezingodietela seme-alabei lagundu,ingelesarekinnoiz hasi, etaabar.

Iñaki Eizmendi – Eragileen sarea osatzen. Haur eta gazteen hizkuntza-ohituretan eragitera bideratutako eredu baten azalpena

bat94 dok B_Maquetación 1 18/05/15 12:00 Página 76

Page 7: Eragileen sarea osatzen. Haur eta gazteen hizkuntza-ohituretan …±aki Eizmendi.pdf · 2016-07-29 · 1. taula. Gazteen hizkuntza-ohituretan eragiten duten faktoreak Faktore hauek

— Euskara ikasteko diru-laguntzak

— Euskarazko produktuen katalogoa euskarazko produktuak opa-ritzera begira

— Jolas ikastaroak seme-alabekin jolasterakoan baliabideak izaterabegira

— Aholkuak euskararekiko jarrera egokiak transmititzera begira

— …

Bestalde, gero eta ikastetxe gehiagok dituzte gurasoengan eragitekoplangintzak (batzuetan udalen plangintzekin koordinatuak). Ikastetxeenhelburuetako bat ikasleek hizkuntza bat baino gehiago ondo ikasteada, eta gainera ikastetxe askoren kasuan ikasleen euskararen erabileranere eragin nahi da. Bi helburu horiei begira ikastetxeetan konturatzendira gurasoak irakasleen norabide berean aritzea garrantzitsua dela etagurasoengan eragiteko plangintzak abian jartzen dituzte.

Oro har, ikastetxeen plangintzak udalek dituzten plangintzen antzekoakdira, baina bi ezberdintasun nagusirekin: gurasoekin harremana eta ba-liabideak. Ikastetxeen plangintza hauetan baliabide gutxiago erabiltzendira (udalek esku-orri edo gida txukunak argitaratu ditzakete bainahori zailagoa da ikastetxe batentzat), baina baliabide gutxi izan arrengurasoekin harremana zuzenekoa da (bilerak, harreman informalak…).Udaletako plangintzen kasuan zailtasun nagusienetako bat gurasoeimezua ondo helaraztea da, gurasoekin zuzeneko harremanik ezdagoelako. Irakasleen kasuan aldiz, zuzeneko harremana erabil dezaketemezua emateko.

Beraz, egokiena eta eraginkorrena udalak eta ikastetxeak koordinatutaaritzea da.

Udal eta ikastetxeen plangintzetan, oro har, honako ideia hauek kontuanizaten dira:

— Oinarrizko mezua eleaniztasunean, euskararen erabileran etagurasoen jarreran kokatzen da: haurrek eta gazteek hizkuntza batbaino gehiago ondo ikastea nahi da eta horretan lan egiten da,baina hizkuntza-ohitura batzuk ere sustatzen dira (euskara askorekineta egoera askotan erabiltzea). Bi helburu horiei begira ikastetxeak

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 94, 2015 (1) | 71-91 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Plangintzagehienak haurnahiko txikiak

dituzten gurasoeizuzendutakoakdira (0-6 urte)eta hizkuntza-

sozializazioarenikuspegitik horioso mugatua da.

Eragileen sarea osatzen. Haur eta gazteen hizkuntza-ohituretan eragitera bideratutako eredu baten azalpena – Iñaki Eizmendi

bat94 dok B_Maquetación 1 18/05/15 12:00 Página 77

Page 8: Eragileen sarea osatzen. Haur eta gazteen hizkuntza-ohituretan …±aki Eizmendi.pdf · 2016-07-29 · 1. taula. Gazteen hizkuntza-ohituretan eragiten duten faktoreak Faktore hauek

bere lana egingo du, baina mugak ditu eta gurasoek euskararekikojarrera aktiboa izatea beharrezkoa da.

— Haurren adinera egokitutako mezuak eta tresnak: oinarrizkomezua haurren adinera eta gurasoen interesguneetara egokitudaiteke. Adibidez: haurdun dauden gurasoei begirako mezuak,jaio berrientzat, eskola hasten direnentzat, eskola orduz kanpokojarduerei begirakoak.

— Gurasoen ezaugarrietara egokitutako mezuak eta tresnak: gurasoeuskaldunei begirako mezuak, euskara ondo ez dakitenei begirakoak,ezer ez dakitenei, etorkinei. Batzuen eta besteen interesak etabeharrak ezberdinak dira. Adibidez: euskaraz ez dakiten gurasoaskok seme-alabek euskara ondo ikastea nahi dute baina ez zaieaxola lagunartean zein hizkuntza erabiltzen duten, eta beraz, mezuaeuskara ondo ikastearen bidean kokatu beharko da (eta ondoikasteko asko erabili behar dute) eta ez lagunartean euskara erabil-tzearen inguruan (ez zaie axola).

— Gurasoen beldurrak eta kezkak kontuan izaten dira: mezuakkontuan izateko eta tresnak erabiltzeko gurasoen kezkak etabeldurrak kontuan izatea beharrezkoa da. Adb: guraso baten kezkabada seme-alabek gaztelania ondo ikasiko ote duten (eta testuinguruerdaldunetan ere asko agertzen den kezka da), oso zaila da gurasohori euskararekiko aktiboa izatea. Beraz, kezka argitu eta geromezu egokiak eta tresnak eskaini. Ohiko kezkak izaten dira: euskaraondo ez dakitenek seme-alabekin erabili behar ote duten, euskarazez jakiteagatik ikasketa prozesuan ezingo dietela seme-alabeilagundu, ingelesarekin noiz hasi, eta abar.

Kontuan izan behar da, bestalde, plangintza hauek eragin mugatuadutela:

— Ondo dago gurasoei mezuak ematea eta askok oso gusturahartzen dituzte proposamenak, baina plangintzak proposamenakaurkeztera mugatzen dira.

— Plangintza gehienak haur nahiko txikiak dituzten gurasoei zu-zendutakoak dira (0-6 urte) eta hizkuntza-sozializazioaren ikuspegitikhori oso mugatua da.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 94, 2015 (1) | 71-91 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Iñaki Eizmendi – Eragileen sarea osatzen. Haur eta gazteen hizkuntza-ohituretan eragitera bideratutako eredu baten azalpena

bat94 dok B_Maquetación 1 18/05/15 12:00 Página 78

Page 9: Eragileen sarea osatzen. Haur eta gazteen hizkuntza-ohituretan …±aki Eizmendi.pdf · 2016-07-29 · 1. taula. Gazteen hizkuntza-ohituretan eragiten duten faktoreak Faktore hauek

gurasoak eragile

Gurasoengan eragitea egokia eta beharrezkoa da, baina ez al da eragin-korragoa gurasoak beraiek eragile bihurtzea? Asko dira seme-alabenhizkuntza-ohiturekin arduratuta dauden gurasoak, eta beraz, zergatikez bildu eta antolatu? Gero eta esperientzia gehiago ematen ari diraarlo honetan, baina oraindik ibilbide luzea izan dezakeen arloa da.

Euskararekiko arduratuta dauden gurasoei dagokionez:

— Normalean guraso euskaldunak izaten dira: seme-alaben hiz-kuntza-ohiturekin guraso euskaldunek izaten dute kezka. Aregehiago, kasu askotan bestela ere euskararekiko aktiboak direnpertsonak dira.

— Testuinguru erdaldunetan edo mistoetan bizi diren guraso askokezintasunetik bizi dute euskararen erabileraren gaia: seme-alabenhizkuntza-ohituretan eragiten ahalegintzen dira baina mugak aur-kitzen dituzte eta baliabideak falta zaizkie eragiteko.

Seme-alaben hizkuntza-ohituretan eragin nahi duten gurasoen kasuan,abiapuntu egokia izan daiteke honakoa:

— Seme-alaba euskaldun eleanitzak

— Ulertzetik laguntzera

— Oinarri on bat eskaintzen ahalegindu

Seme-alaba euskaldun eleaniztunak zalantzarik gabe, seme-alabek hiz-kuntza bat baino gehiago ondo ikastea nahi dute. Baina hizkuntzakondo ikasteaz gain, seme-alabek euskara erabiltzeko ohitura izateanahi dute, bai lagunartean eta baita beste hainbat harremanetan ere.

Horretan lagundu nahi baldin badiete seme-alaben hizkuntza-ohiturennondik norakoak ulertu behar dira. Gurasoek nahi dute seme-alabekeuskara erabiltzeko ohitura izatea (ez da haurren/gazteen helburua) etalagundu egin beharko diete. Baina lagundu ahal izateko hizkuntza-ohituren oinarrian zer dagoen ulertu behar dute. Erabileran eragiten dutenfaktoreak ezagutzea eta aztertzea benetan lagungarria da horri begira.

Gurasoek ezin dute erabaki seme-alaben hizkuntza ohiturak nolakoakizango diren, baina oinarri on bat jar dezakete. Oinarri hori eskaintzea

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 94, 2015 (1) | 71-91 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Gurasoek ezindute erabakiseme-alabenhizkuntzaohiturak

nolakoak izangodiren, baina

oinarri on bat jardezakete. Oinarrihori eskaintzeagurasoon esku

dago.

Eragileen sarea osatzen. Haur eta gazteen hizkuntza-ohituretan eragitera bideratutako eredu baten azalpena – Iñaki Eizmendi

bat94 dok B_Maquetación 1 18/05/15 12:00 Página 79

Page 10: Eragileen sarea osatzen. Haur eta gazteen hizkuntza-ohituretan …±aki Eizmendi.pdf · 2016-07-29 · 1. taula. Gazteen hizkuntza-ohituretan eragiten duten faktoreak Faktore hauek

gurasoon esku dago. Hiru esparru hauek zaintzea izan daiteke oinarrion hori eskaintzeko modua:

— Hizkuntza-aberastasuna

— Hizkuntza-ohiturak eta eredu egokiak

— Bizipenak eta erreferenteak

Ahalik eta euskara aberatsena eskaintzen ahalegindu behar dute. Hiz-kuntzarekin asko jolastu behar (abestiak, ipuinak kontatzea…) etaegoera komunikatibo asko sortu eta bideratu.

Seme-alabek hizkuntza-ohitura egokiak ikusi behar dituzte eta gurasoekeredu egokiak eskaintzen ahalegindu behar dute. Hau da, seme-alabekohitura batzuk izatea nahi badute ezin hobea da etxetik eredu horiek es-kaintzea eta ikustea gurasoak euskararekiko aktiboak direla. Hauxe izandaiteke bidea: gero eta harreman eta egoera gehiagotan euskaraz.Gurasoen jokabidea hori bada, hutsuneak hutsune eta kontraesanakizatea ere normala dela onartuta, seme-alabek euskararekiko aktiboakdiren pertsonen ereduak jasotzen ari dira. Jokabide asko eta asko imitaziozikasten dituztenez, ikus ditzatela eredu egokia gutxienez etxetik.

Bizipenak eta erreferenteak behar dituzte. Zenbat eta gehiago hobe.Gaztelaniaz/frantsesez ziurtatuak dituzte, eta beraz, euskaraz ere izanditzaten zaindu behar dute gurasoek. Erreferenteen kasuan ezagunaketa gertukoak izan daitezke: musikariak, kirolariak, aktoreak, kirol jar-duerako entrenatzailea, beraiek baino helduxeagoak diren gaztetxo-ak… Eta bizipenek ere garrantzia handia dute: euskarazko jarduerak,ekitaldiak, harremanak…

Haurrak direnetik esparru hauek zaintzen badituzte, gazte-helduakizatera iritsi eta hizkuntza hautatzerako garaian motibazio kontzienteekere parte hartzen dutenean, oinarria egokia izango da: euskara aberatsabaldin badute, eredu egokiak jaso badituzte eta bizipen eta erreferenteasko baldin badituzte, beraien ohiko eta ez ohiko harremanetaneuskararen aldeko hautua egin dezaten oinarria egokia da. Aldiz, ezbadute aberastasun handirik, eredu egokirik ez badute jaso, eta bizipeneta erreferente gutxi baldin badituzte, zailagoa izango da euskararekikojarrera aktiboak izatea, eta testuinguruan gaztelaniak/frantsesak indarhandia badu erraz joko dute hizkuntza horretara.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 94, 2015 (1) | 71-91 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Iñaki Eizmendi – Eragileen sarea osatzen. Haur eta gazteen hizkuntza-ohituretan eragitera bideratutako eredu baten azalpena

bat94 dok B_Maquetación 1 18/05/15 12:00 Página 80

Page 11: Eragileen sarea osatzen. Haur eta gazteen hizkuntza-ohituretan …±aki Eizmendi.pdf · 2016-07-29 · 1. taula. Gazteen hizkuntza-ohituretan eragiten duten faktoreak Faktore hauek

Noski, oinarri hauek guraso bakoitzak zaindu ditzake, baina askoz era-ginkorragoa da gurasoak antolatuta aritzen badira. Adibidez: gurasobat saiatu daiteke seme-alabei euskal musikan erreferente asko eskaintzen,baina haur edo gazte horren lagunek ez badute musika hori entzutenzaila izango da gure berarentzat erreferente indartsua izatea. Aldiz, gu-rasoak antolatu (eta beste eragileekin koordinatu) eta bide ezberdinetatikeskaintzen badizkiete erreferente horiek agian lor dezakete askorentzaterreferente indartsu izatea.

Euskararen erabilerarekin arduratuta dauden gurasoak biltzeko eta an-tolatzeko ahalegina egiten den kasuetan, kontuan izan behar da bi no-rabidetan lan egin dezaketela guraso horiek:

— Epe luzera begirako lana egin daiteke: guraso guztiei begira

— Epe motzera-ertainera begirako lana egin daiteke: euskararenerabilerarekin arduratuta dauden gurasoei begira

Seme-alabek euskara erabil dezaten testuingurua egokia izan dadinguraso guztiengan eragiteko urratsak eman daitezke: guraso euskaldunzein erdaldunengan eragin euskararekiko aktiboak izan daitezen etaberaien seme-alabengan eragiten ahalegindu daitezen. Udal eta ikastetxeenplangintzen osagarri oso egokia izan daiteke, baina epe luzera ikustendira lorpenak.

Baina guraso hauek epe motzean ere eragin nahi dute. Seme-alabeieuskara gehiago erabil dezaten lagundu nahi diete eta arduratuta oraindaude: ikusten dute gaztelaniara/frantsesera gero eta gehiago jotzendutela edo gaztelaniara/frantsesera jotzeko arriskua nabarmena dela.Guraso hauek tresnak nahi dituzte seme-alabei laguntzeko. Eta tresnahauek garatzen eta eskaintzen lan handia egin dezake guraso taldebatek. Adibidez: seme-alaben euskararekiko jarrerak lantzeko aholkuaketa ideiak, arnasguneak eskaintzeko ideiak eta jarduerak (euskara edobeste hizkuntza bat hautatu behar ez duten egoerak), eta abar.

Gero eta esperientzia gehiago garatzen ari dira bide honetatik eta osokontuan hartu beharreko esparrua da.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 94, 2015 (1) | 71-91 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Seme-alabeieuskara gehiagoerabil dezatenlagundu nahi

diete etaarduratuta oraindaude: ikusten

dutegaztelaniara/frantsesera gero etagehiago jotzen

dutela edogaztelaniara/frantsesera jotzeko

arriskuanabarmena dela.Guraso hauektresnak nahidituzte seme-

alabeilaguntzeko.

Eragileen sarea osatzen. Haur eta gazteen hizkuntza-ohituretan eragitera bideratutako eredu baten azalpena – Iñaki Eizmendi

bat94 dok B_Maquetación 1 18/05/15 12:00 Página 81

Page 12: Eragileen sarea osatzen. Haur eta gazteen hizkuntza-ohituretan …±aki Eizmendi.pdf · 2016-07-29 · 1. taula. Gazteen hizkuntza-ohituretan eragiten duten faktoreak Faktore hauek

3. irAKASlEAK ErAgilE

y

Zer nahi dugu? Irakasleek haur eta gazteen euskararen ezagutzari begira eta

hizkuntza-ohiturei begira egiten duten lanarekin jarraitzea, eta gero eta eragin-

korragoak izan daitezen tresna eta baliabide egokiak eskura jartzea.

Irakasleak eragile aktiboak dira haurren eta gazteen hizkuntza-soziali-zazioan.

Irakaskuntzari esker (irakasleek egindako lanari esker) haur eta gazteaskok ikasi dute euskara, eta ikastetxeetan egindako ahaleginek eraginzuzena dute euskararen erabileran.

Noski, oraindik aurrera pausoak eman daitezke irakaskuntzan gero etaeraginkorragoak izatera begira, eta bide horretan etengabe ematen diraurratsak. Artikulu honetan atal honi leku txikia egingo zaio, besteatalak baino garatuagoa eta ezagunagoa baita hemen egiten den.

Irakasleak eragile izatearen inguruan hiru ideien inguruan hausnarketa bat:

— Mugak onartzea

— Herriarekin lotura eta beste eragileekin koordinazioa

— Eraginkorrak izateko formazioa

Euskararen erabilerarekin arduratuta dauden irakasle askok gaur egunezintasunetik eta etsipenetik bizi dute gai hori: euskaraz ikasten dutenhaur eta gazteak dira, irakasleek ahalegina egiten dute lagunarteaneuskaraz egin dezaten, baina askotan lorpenak eskasak dira (gelatikkanpo euskararen erabilera jaisten da, gelan bertan ere gaztelaniaren/fran-tsesaren presentzia handia…). Irakasleentzat lagungarria da dituztenmugez ohartzea: bai kuantitatiboak (ikasleek eskolan ematen duten

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 94, 2015 (1) | 71-91 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Irakasleakeragile izateareninguruan hiruideien inguruanhausnarketa bat- Mugakonartzea- Herriarekinlotura eta besteeragileekinkoordinazioa- Eraginkorrakizatekoformazioa.

Iñaki Eizmendi – Eragileen sarea osatzen. Haur eta gazteen hizkuntza-ohituretan eragitera bideratutako eredu baten azalpena

bat94 dok B_Maquetación 1 18/05/15 12:00 Página 82

Page 13: Eragileen sarea osatzen. Haur eta gazteen hizkuntza-ohituretan …±aki Eizmendi.pdf · 2016-07-29 · 1. taula. Gazteen hizkuntza-ohituretan eragiten duten faktoreak Faktore hauek

denbora) baita kualitatiboak ere (Gazteen hizkuntza erabileran eragitenduten faktoreak, adibidez). Mugak onartzen direnean, errazagoa daegokiak diren helburuak jartzea eta helburu horiek lortzea. Agianikasleek ez dute irakasleek nahi luketen euskara guztia erabiliko, bainabai bestela erabiliko luketen baino askoz euskara gehiago.

Horretaz gain, irakasleek ikasleen euskararekiko jarrerak ere landu di-tzakete: diskurtso egokia, jarrerekin lotutako jarduerak, testuingururaegokitutako irizpide eta egoerekin…

Hizkuntza-ohiturei begira eskolak dituen mugak ikusten badira, ikas-tetxeetan errazago barneratzen da beste erakundeekin elkarlaneanaritzeko beharra: Guraso Elkarteak, Udala, Euskara Elkartea… Herrikoikuspegia hartzen bada, argiago ikusten da zer egin daitekeen irakasleenbidez, zer gurasoen bidez, zer Udaletik, nola koordinatu eraginkorrakizateko, eta abar.

Eskolak mugak dituen arren, muga horien barruan eraginkorrak izatekoahalegina ere egin behar dute irakasleek, eta horretarako formatzen etabideak garatzen jarraitu beharko dute. Egindako gauza asko oso ondoegin dira, eta aurrerantzean horretan jarraitu beharko da.

4. HEziTzAilEAK ErAgilE

y

Zer nahi dugu? Eskola orduz kanpoko jardueretan euskararen erabilera

sustatzea. Horretarako, antolatzaileek beraien jardunaren barruan txertatu

behar dute eta hezitzaileek baliabide egokiak behar dituzte.

Euskararen erabilera sustatzera begira eskola orduz kanpoko jarduerakdira hurrengo urteetan garapen handia izan dezakeen eta izatea mereziduen arloetako bat. Zenbait tokitan orain dela urte batzuetatik esparruhonetan lanean ari dira, baina oro har oraindik behar bezala ez da tokiaskotan garatu.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 94, 2015 (1) | 71-91 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Euskararenerabilera

sustatzera begiraeskola orduz

kanpokojarduerak dira

hurrengourteetan garapen

handia izandezakeen etaizatea merezi

duen arloetakobat.

Eragileen sarea osatzen. Haur eta gazteen hizkuntza-ohituretan eragitera bideratutako eredu baten azalpena – Iñaki Eizmendi

bat94 dok B_Maquetación 1 18/05/15 12:00 Página 83

Page 14: Eragileen sarea osatzen. Haur eta gazteen hizkuntza-ohituretan …±aki Eizmendi.pdf · 2016-07-29 · 1. taula. Gazteen hizkuntza-ohituretan eragiten duten faktoreak Faktore hauek

Eskola orduz kanpoko jarduerek dituzten ezaugarriek, hizkuntza-ohi-turetan eragiteko tresna eraginkor izatea ekartzen du:

— Jarduera gidatuak dira eta pertsona batek dinamizatzen ditu: ki-roleko entrenatzaileak, musikako edo dantzako irakasleak eta ai-sialdiko begiraleak. Dinamizatuak diren neurrian, euskararenerabilera ere dinamizatu daiteke.

— Talde bat osatzen da eta talde horrek elkarrekin hainbat saioegiten ditu: ikasturte osorako osatutako taldeak edota hilabete ba-terako. Beraz, talde batekin lan egin daiteke: helburu zehatzak jarrieta estrategiak aplikatu.

— Eskolako klaseak baino ludikoagoak dira. Bizipenak ugariak etaindartsuak dira eskola orduz kanpoko jardueretan, euskara bizipenerakargarri eta indartsuekin lotzeko bidea da.

— Erreferenteak ere eskaintzen dituzte: entrenatzaileak, jarduerakbera egiten duten partaide helduagoak, eta abar.

Eskola orduz kanpoko jardueretan bi urrats ematea lortu behar da:batetik, jarduera euskaraz eskaintzea, eta bestetik, jardueretan euskararenerabilera sustatzea.

Oinarrizko urratsa jarduerak euskaraz eskaintzea da: hezitzaileak eus-kaldunak izatea eta jardueran euskaraz egitea. Hainbat udalerrirenkasuan, urrats hauek ondo eman dira eta gaur egungo errealitateaorain dela urte batzuetakoa baino askoz hobea da.

Bigarren urratsa jarduera horietan euskararen erabilera sustatzea da.Hau da: hezitzaileek formazioa eta baliabideak izatea haur eta gazteenartean euskararen erabilera modu egoki eta eraginkorrean sustatzeko.Jarduera euskaraz eskaintzea urrats garrantzitsua izango da zenbaittestuingurutan, baina aurrerapauso handiena emango da jardueretanerabilera sustatzea lortzen denean. Ez da nahiko hezitzaileari eskatzeajarduera euskaraz dinamizatzea, ezta jardueran euskararen erabilerasustatzea ere. Irizpide eta baliabide egokiak behar dituzte. Bide horretanargitalpen oso egokia da Ttakun Kultur Elkarteak eta Gipuzkoak ForuAldundiak 2007an egindakoa: Hezitzaileek asko egin dezakete. Bertanhainbat oinarri, estrategia eta tresna biltzen dira eskola orduz kanpokojardueretako hezitzaileei begira.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 94, 2015 (1) | 71-91 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Eskola orduzkanpokojardueretan biurrats ematealortu behar da:batetik, jardueraeuskarazeskaintzea, etabestetik,jardueretaneuskararenerabilerasustatzea.

Iñaki Eizmendi – Eragileen sarea osatzen. Haur eta gazteen hizkuntza-ohituretan eragitera bideratutako eredu baten azalpena

bat94 dok B_Maquetación 1 18/05/15 12:00 Página 84

Page 15: Eragileen sarea osatzen. Haur eta gazteen hizkuntza-ohituretan …±aki Eizmendi.pdf · 2016-07-29 · 1. taula. Gazteen hizkuntza-ohituretan eragiten duten faktoreak Faktore hauek

Estrategien oinarrian ideia hauek daude:

— Erabilera sustatzearen helburua hezitzailearena da

— Bizipen positiboekin lotzea nahi dugu

— Hezitzaile Berritsuak

Badirudi jarduera euskaraz denez haurrek eta gazteek euskaraz eginbeharko luketela, eta horrela ez den kasuetan askotan errua parte har-tzaileei botatzen zaie. Baina ez da kontuan hartzen agin talde horretakokideek izan duten bilakaeran (hizkuntza-sozializazioan), normalenagaztelaniaz/frantsesez egitea dela. Aurreiritzi hau oso ohiko izaten dahezitzaileen eta irakasleen artean. Beraz, hobe hori albo batera uzteaeta beste modu batera ikustea: euskararen erabilera sustatu nahi duenahezitzailea da. Haurrek/gazteek euskara erabiltzeko erraztasun etajarrera hobea edo eskasagoa izango dute, baina ez da beraien helburuaeuskara gehiago erabiltzea. Beraz, lagundu egin beharko zaie euskaragehiago erabiltzen.

Gainera, euskararekin bizipen positiboak izatea lortu behar da: euskaraegoera eta sentsazio positibo askorekin lotzea lortu behar da eta horretarakoeskola orduz kanpoko jarduerak oso egokiak dira. Beraz, edozeinestrategiak ez du balio erabilera sustatzerakoan, estrategia batzuk erabilerasentsazio eta bizipen negatiboekin soilik lotzea ekartzen baitute.

Behar bezala eragiteko helburuak ondo aukeratu behar dira eta estrategiakere ondo aukeratu behar dira. Estrategia guztien oinarrian Hezitzaile Be-rritsuaren ideia dago. Hezitzaile Berritsuak elkarrizketa asko sortzen eta bi-deratzen dituztenak dira, bai banakoekin baita partaideen artekoak ere.Beraz, hezitzailearen parte-hartze zuzenaren bidez lortu daiteke euskararenerabilerak aurrera egitea edo erabilera altua denean ohiturak finkatzea.

Hori bai, eskola orduz kanpoko jardueren arlo honi behar bezala heldunahi bazaio ez du balio hezitzaileak kontzientziatzeko kanpaina edoantzekorik egitea. Plangintza sendo eta iraunkorragoak beharrezkoakdira. Hezitzaileek euskararen erabilera sustatzea nahi da, bainahorretarako erakunde antolatzaileek zeregin hori barneratzea beharrezkoada, eta hori izaten da zailtasunetako bat:

— Hainbat erakunderen egiturak ez dira oso finkoak, eta lorpenbatzuk denbora laburrean desegiten dira.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 94, 2015 (1) | 71-91 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Eragileen sarea osatzen. Haur eta gazteen hizkuntza-ohituretan eragitera bideratutako eredu baten azalpena – Iñaki Eizmendi

bat94 dok B_Maquetación 1 18/05/15 12:00 Página 85

Page 16: Eragileen sarea osatzen. Haur eta gazteen hizkuntza-ohituretan …±aki Eizmendi.pdf · 2016-07-29 · 1. taula. Gazteen hizkuntza-ohituretan eragiten duten faktoreak Faktore hauek

— Erakundeek, proposamenak egiten zaizkienean, oinarrian dagoenideia ulertzen dute eta egokitzat ematen dute, baina erakundeenjardunean txertatzea kosta egiten da. Mezu horiek ez badira barne-ratzen, lorpenak azkar desegiteko arriskua handiagoa da.

Plangintza bat abian jarri nahi bada erabilgarria da Topagunea EuskaraElkarteak 2010ean argitaratutako gida bat: Elkarteetan eragiten hitzar-mengintzaren bidez. Entitateak euskalduntzeko metodologiaren garapena.Gida horretan hitzarmen bidez elkarteekin lan egitea proposatzen da,eta eskola orduz kanpoko jarduerei begirako hainbat aholku eta baliabideeskaintzen ditu.

Arlo honi garrantzia ematen bazaio, zein urrats eta nola eman zehazteaez da zaila eta aipatutako argitalpenean irizpide oso argiak agertzendira. Gehiegizko baliabide handiegirik gabe lorpenak ere epe laburrenaikusten dira, eta hizkuntza-ohiturak lantzeko bidean ezinbesteankontuan izan beharreko esparrua da.

5. gAzTEEngAn ErAgin ETA gAzTEAK ErAgilE

y

Zer nahi dugu? Gazteek euskararekiko jarrera eta jokabide aktiboak izatea.

Horri begira, bideetako bat gazteengan eragitea da sentsibilizazio saioen bidez.

Baina, bestalde, gazteak beraiek eragile izan daitezen bide ematea ere bada

aukera. Gazteak eragile bihurtuta berdinen artean eragitea lortzen da eta goitik

behera (irakasle edo gurasoen bidez) aritzea baino eraginkorragoa ere izan daiteke.

gazteengan eragiten

Haurren eta gazteen euskararen erabileran eragiteko estrategiak etatresnak eskura izan behar dituzte irakasleek, hezitzaileek eta gurasoek.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 94, 2015 (1) | 71-91 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Haurren etagazteeneuskararenerabileraneragitekoestrategiak etatresnak eskuraizan behardituzteirakasleek,hezitzaileek etagurasoek. Baina,horretaz gain,gazteenganeragin daitekeberaiek ereeuskarazbizitzeko edogero eta euskaragehiagoerabiltzeko gogoaeta jarrera izanditzaten.

Iñaki Eizmendi – Eragileen sarea osatzen. Haur eta gazteen hizkuntza-ohituretan eragitera bideratutako eredu baten azalpena

bat94 dok B_Maquetación 1 18/05/15 12:00 Página 86

Page 17: Eragileen sarea osatzen. Haur eta gazteen hizkuntza-ohituretan …±aki Eizmendi.pdf · 2016-07-29 · 1. taula. Gazteen hizkuntza-ohituretan eragiten duten faktoreak Faktore hauek

Baina, horretaz gain, gazteengan eragin daiteke beraiek ere euskarazbizitzeko edo gero eta euskara gehiago erabiltzeko gogoa eta jarreraizan ditzaten.

Horri begira, orain dela urte batzuetatik abian dira tailer edo jardueraezberdinak: Ttakun Kultur Elkartean Motibazio Saioak, Urtxintxa Elkar-tearen HezHiz programa, Topagunearen Zergatik ez? tailerrak, EmunenTelp tailerrak eta abar.

Sentiberatze tailer eta programa horiek irakasleen bidez ere egindaitezke, eta hainbat institutu eta ikastetxeetan abian dituzte gazteenjarreretan eragiteko plangintzak. Besteak beste: Gasteizko Mendebaldeainstitutuan, Aretxabaletako Kurtzebarri institutuan, Deba GoienekoArizmendi ikastolan, Laudio ikastolan, Elgoibarko ikastolan eta insti-tutuan…

Modu honetako tailer eta jarduerekin ikasleekin euskararen inguruaneta euskararen erabileraren inguruan hausnartzea bilatzen da, eta so-ziolinguistikako oinarrizko kontzeptu batzuetatik abiatuz testuinguruanbizi duten errealitateaz ohartzea eta hor eragile izan daitezkeela ikustea.Azken batean hizkuntza-sozializazio prozesuaz jabetzea nahi da etahor ematen diren egoerak aldakorrak direla eta beraiek aktiboki aldatuditzaketela konturatzea bilatzen da. Plangintza hauetan garrantziahandia ematen zaio testuingurura egokitzeari, eta jarduerak eta haus-narketak modu ezberdinean bideratzen dira testuinguru euskaldunetan,erdaldunetan edo tartekoetan.

gazteak eragile

Haur eta gazteen euskararen erabilera sustatu dezakegu eta hizkuntza-ohiturei begirako jarrerak landu ere bai, baina bide emankorra izandaiteke gazteak beraiek eragile eta protagonista bihurtzea.

Euskararekiko jarrera eta jokabide aktiboak dituzten gazteek eraginhandia izan dezakete inguruko haur eta gazteengan, eta merezi dubide horri heltzeak.

Hainbat institututan antolatzen dira Ikasleen Euskara Batzordeak.Horren inguruko esperientzia handia da eta eredu oso ezberdinakerabili izan dira: borondatezko taldeak, geletako ordezkariekin osatuak,dinamizatuak eta dinamizatu gabeak…

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 94, 2015 (1) | 71-91 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Eragileen sarea osatzen. Haur eta gazteen hizkuntza-ohituretan eragitera bideratutako eredu baten azalpena – Iñaki Eizmendi

bat94 dok B_Maquetación 1 18/05/15 12:00 Página 87

Page 18: Eragileen sarea osatzen. Haur eta gazteen hizkuntza-ohituretan …±aki Eizmendi.pdf · 2016-07-29 · 1. taula. Gazteen hizkuntza-ohituretan eragiten duten faktoreak Faktore hauek

Eredu eta aukera ezberdinak egon daitezke, baina partaideei oinarrizkoformazio bat ematea aproposa da: kokatzeko eta eraman beharreko no-rabidea argi izateko. Zertarako osatu da Euskara Batzordea? Zein dirahelburuak? Zein mezu zabaldu nahi dira? Eta abar. Handik aurreratalde bakoitzak bere ezaugarrietara egokitutako jarduerak antolatu etabideratuko ditu.

6. ErAgilEEn SArEA oSATzEn

y

Gurasoak, irakasleak, hezitzaileak eta gazteak zuzeneko eragileak dira haur

eta gazteen hizkuntza ohiturei begira. Eragile horiek aktibatzeko eta antolatzeko

hainbat ahalegin egin dira eta hainbat esperientzia daude. Horri begira,

egokiena eta eraginkorrena hizkuntza-ohituretan eragitea helburu duten era-

kundeak elkarlanean eta koordinatuta aritzea da: Udalak, ikastetxeak, Euskara

Elkarteak…

Puntu honetan horren inguruko adibide zehatz bat aurkezten da. Gaur egun

abian dagoen eta garatzen ari den esperientzia bat da. Beste hainbat eredu

aurkeztu daitezke, baina artikuluko planteamenduekin lotura zuzena duenez

egoki ikusi da hona ekartzeko.

Haur eta gazteen hizkuntza-ohituretan eragile direnekin zein bidegaratu daitezkeen azaltzen da aurreko puntuetan. Aipatzen diren bidehoriek guztiak osagarriak dira, eta guztiei heltzea eta bakoitza garatzeakomeni da. Baina, noski, hau proposamen bat da eta ez da beharrezkoaez guztiei batera heltzea ezta guztiei lehentasun berbera ematea ere.Tokian tokiko erabakiak hartu beharko dira eta lehentasunak jarribeharko dira. Hori bai, eraginkorrak izateko bide bakoitza ondo lantzeabeharrezkoa da eta erakundeak elkarrekin ondo koordinatzea ere bai.Koordinatzeko moduak ere ezberdinak izan daitezke, eta gaur egunbadira hainbat eredu. Ondorengo puntuan eredu horietako bat aurkeztenda, artikuluan aurkezten den ikuspegitik garatutako eredu bat.

Elgoibarren eragileen sarea osatzen

Elgoibarko Udalak, Elgoibarko Izarra Euskara Elkarteak eta herrikoikastetxe guztiak elkarlanean ari dira gau egun: guztiak daude haur etagazteen hizkuntza-ohiturekin arduratuta eta elkarlanean eragiteko prestdaude.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 94, 2015 (1) | 71-91 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Iñaki Eizmendi – Eragileen sarea osatzen. Haur eta gazteen hizkuntza-ohituretan eragitera bideratutako eredu baten azalpena

bat94 dok B_Maquetación 1 18/05/15 12:00 Página 88

Page 19: Eragileen sarea osatzen. Haur eta gazteen hizkuntza-ohituretan …±aki Eizmendi.pdf · 2016-07-29 · 1. taula. Gazteen hizkuntza-ohituretan eragiten duten faktoreak Faktore hauek

Gurasoengan eragiten

— Elgoibarko Udalak hainbat urte daramatza familia transmisioprogramarekin eta hainbat jarduera antolatzen ditu horren barruan.

— Elgoibarko Herri Eskolan ere abian dute familiei begirako plan-gintza.

— Elgoibarko Izarra Euskara Elkarteak ere badu programa bat gu-rasoei begira.

— Gurasoengan eragiten jarraituko da aurrerantzean ere.

Gurasoak eragile

— Gurasoen bi batzorde antolatu dira: bat Herri Eskolan eta besteaIkastolan. Batzorde bakoitzak eskolaren ezaugarrietara egokitutakoplangintza garatuko du baina elkarrekin egingo dituzten jarduerakere egongo dira.

— Gurasoen Euskara Batzordeak, ikastetxeen egituren barruanegonda ere, Euskara Elkarteko kide batek dinamizatzen ditu. Bi ba-tzordeak pertsona berberak dinamizatzen ditu. Modu horretan, ba-tzordeen arteko lotura egitea erraza da eta herri mailako eragile erebadira Euskara Elkartea bitartekari izatean.

Irakasleak eragile

— Hainbat formazio saio egin dira herriko ikastetxeetan. Batetik,ikasleen euskararen erabileran eragiteko estrategiei begira, etabestetik, ikasleen euskararekiko jarrerak lantzeko plangintzaklantzera begira.

Hezitzaileak eragile

— Hitzarmengintzako plangintza bat abian jarri da herriko era-kundeetan eragitera begira. Helburua: haur eta gazteei zuzendutakoeskola orduz kanpoko jardueretan euskararen erabilera sustatzea.

— Hitzarmengintzako plangintza sustatu dute Udalak, Euskara El-karteak eta ikastetxe guztiek. Lana nagusien ardura eta dinamizazioaeuskara elkarteak hartu ditu. Hau da, euskara elkartetik bainaguztien izenean lan egiten da.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 94, 2015 (1) | 71-91 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Eragileen sarea osatzen. Haur eta gazteen hizkuntza-ohituretan eragitera bideratutako eredu baten azalpena – Iñaki Eizmendi

bat94 dok B_Maquetación 1 18/05/15 12:00 Página 89

Page 20: Eragileen sarea osatzen. Haur eta gazteen hizkuntza-ohituretan …±aki Eizmendi.pdf · 2016-07-29 · 1. taula. Gazteen hizkuntza-ohituretan eragiten duten faktoreak Faktore hauek

Gazteengan eragiten

— Ikastolan eta institutuan irakasleen bidez gazteen euskararekikojarreretan eragiteko plangintzak abian daude.

— Euskara Elkarteak Zergatik ez? sentsibilizazio tailerrak egitenditu DBH4ko eta Batxilergoko lehen mailako ikasleekin.

— Irakasleen bidezko plangintza eta Euskara Elkartearen tailerrakplangintza bakar batean jasotzen dira eta koordinatuta bideratzendira.

Gazteak eragile

— Ikastolan eta institutuan Gazteen Euskara Batzordeak osatu dira.Euskara Elkarteak dinamizatzen ditu batzorde horiek. Moduhorretan, eskolara egokitutako plangintza bat egiten da baina he-rriarekin lotura ere egiten da: eragile diren gazte horiek, eskolakoibilbidea amaitzean, dagoeneko badute euskara elkartearekin loturaeta herri mailan eragile izatera pasa daitezke.

Elgoibarko eredua erabili dut Eragileen sarearen ideia oso argi ikustendelako. Aipatzen diren atal batzuk ondo landuta eta garatuta daude etabeste batzuei orain heldu zaie. Ziur gora beherak eta zailtasunak ereegongo direla tartean, baina garrantzitsuena hartutako bidea da:

— Haur eta gazteen hizkuntza-ohituretan eragin nahi duten era-kundeak elkarlanean eta koordinatuta: Udala, ikastetxeak etaEuskara Elkartea.

— Zuzeneko eragile diren arlo guztiak garatuz eta antolatuz:Gurasoen Euskara Batzordeak, Gazteen Euskara Batzordeak, ira-kasleen formazioa, Hitzarmengintzako programa eskola orduz kan-poko jarduerei begira…

— Kasu honetan, gainera, erdigunean Euskara Elkartea jarri da:herri ikuspegitik ari direnez, herriko erakunde bat erdiguneanjartzea aproposa da. Lidergoa hartu dezake, dinamizazio lanakegin, koordinazio lanak… Epe ertain eta luzera bide hau garatu etaindartzera begira Euskara Elkartea erdigunean egotea benetan la-gungarria izan daiteke. (Euskara Elkarterik ez balego, beste aukerabatzuk aztertu beharko lirateke).

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 94, 2015 (1) | 71-91 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Herri mailanzuzeneko eragileizandaitezkeenekinlan egin behar daeta hizkuntza-ohituretaneragitea helburudutenerakundeekelkarlanean aritubeharko luketebenetaneraginkorrakizatera begira.

Iñaki Eizmendi – Eragileen sarea osatzen. Haur eta gazteen hizkuntza-ohituretan eragitera bideratutako eredu baten azalpena

bat94 dok B_Maquetación 1 18/05/15 12:01 Página 90

Page 21: Eragileen sarea osatzen. Haur eta gazteen hizkuntza-ohituretan …±aki Eizmendi.pdf · 2016-07-29 · 1. taula. Gazteen hizkuntza-ohituretan eragiten duten faktoreak Faktore hauek

7. lABUrBildUz

y

Haur eta gazteen hizkuntza-ohiturei begira hizkuntza-sozializazioarenikuspegiak laguntzen digu testuingurua ulertzen eta norabidea ikusten.Norabide horretan herri mailan zuzeneko eragile izan daitezkeenekinlan egin behar da eta hizkuntza-ohituretan eragitea helburu duten era-kundeek elkarlanean aritu beharko lukete benetan eraginkorrak izaterabegira. Eragileen sarea osatzen horri begirako adibide bat da, hainbatUdalerritan modu batera edo bestera garatu izan dena eta adibidezehatz batekin aurkeztu nahi izan dudana. l

AiPAMEn BiBliogrAfiKoAK

Soziolinguistika Klusterra. 2011. Erabileraren GPSa. http://www.so-ziolinguistika.eus/gazteak

Ttakun Kultur Elkartea: 2007. Hezitzaileek asko egin dezakete eskolaorduz kanpoko jardueretan nerabeen artean euskararen erabilerasustatzeko. Ttakun Kultur Elkartea eta Bizkaiko Foru Aldundia.http://www.google.com/url?sa=t&rct=j&q=&esrc=s&source=web&cd=1&ved=0CB0QFjAA&url=http%3A%2F%2Fwww.ttakun.com%2FZerbitzuak%2FHAED_PDFak%2FHAED2007_liburua.pdf&ei=Jso4Vfq1Eo3gasqOgBg&usg=AFQjCNHOh163gIRyRW_pr4PbjYl47133pQ&sig2=OdGFgy8dTHO2l-RUqJF9Wg

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 94, 2015 (1) | 71-91 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Eragileen sarea osatzen. Haur eta gazteen hizkuntza-ohituretan eragitera bideratutako eredu baten azalpena – Iñaki Eizmendi

bat94 dok B_Maquetación 1 18/05/15 12:01 Página 91