Erdarakadak

14
hizkuntzaren erabilera makurrak eta erdarakadak hizkuntzaren erabilera makurrak eta erdarakadak

description

Hizkuntz erabilera makurrak eta erdarakadak

Transcript of Erdarakadak

Page 1: Erdarakadak

hizkuntzarenerabilera

makurrak etaerdarakadak

hizkuntzarenerabilera

makurrak etaerdarakadak

Page 2: Erdarakadak

Gure eguneroko bizitzan guztiz ohikoak bihurtzen ari zaizkigun erabi-lera traketsak ekarri ditugu sail honetara, tituluak berak argi asko dioenbezala.

Hemen aipagai ditugun errore linguistiko hauek, bistan da, ez diramaila eta garrantzi berekoak (eta ez daude denak, noski). Batzuek erosiozjotako euskara mendre eta ahul baten lagin nabarmenak dira dudarik ga-be; besteak, ez hainbeste.

Molde batekoak izan, zein bestekoak, gureak asmo didaktikoa du:modu trakets horiek (erdarakadak gehienetan) erreflexio bidean sartzea.Horretarako, era honetara antolatu dugu gure jarduna:

1. Akatsok, beren izakera gramatikalaren arabera, sailkatu egin ditu-gu. Sailkapen hori gramatika honek jarraitzen duen hurrenkeraren arabe-rakoa da.

2. Banan-banan hartuta, ezkerrean, baztergarriak diren formen adibi-de bildumatxo bat dator; eskuinean, adibide horien aukera egoki batzukeskaintzen dira.

3. Egokitasunaren sostengu teorikoa eta zergati gramatikalak nonaurki daitezkeen adierazten da, goian aipatu erreflexio hori bideratzekoasmotan.

MODU TRAKETSA MODU EGOKIA

E.1.1. OTEren galera (Ik. B.1.2.2.)

Nor izango da hor dagoen hori? Nor OTE da hor dagoen hori?Jakingo du honantz natorrela? Ba OTE daki honantz natorrela?

E.1.2. NOSKIren gehiegikeria (Ik. B.1.2.4.)

Noski baietz! Bai horixe!Bai ba! Jakina!

E.1.3. HAINBAT HARRIDURA (Ik. B.1.2.4.)

Zein handia da!! Bai handia dela!! // Zein handia den!!Begiratu zein dator! Begira(tu) zein datorren! (Ik. B.5.4.1.)Zelako azkar ibiltzen da autoa! Bai azkar dabilela autoa!Bai handia zarena! Bai handia zarela!

Hizkuntz erabilera makurrak eta erdarakadak

2

E.1. Perpaus klaseakesanahiarenarabera

Page 3: Erdarakadak

E.1.4. GALDEGAIAREN TRATAERA (Ik. B.1.5.2.)

Dago Anjel? // Anjel dago? Anjel hemen (hor, etxean...) al dago?Zatoz gurekin? Ba (al) zatoz gurekin?Daukazu orri gehiago? Ba (al) daukazu orri gehiago?Beste gauza bat ere nekien. Beste gauza bat ere banekien.Dirudi irteera bakarra drogak direla. Badirudi irteera bakarra drogak direla.

E.2.1. IZEN ZENBAKARRIAK/IZEN ZENBAKAITZAK (Ik. B . 2 . 2 . 1 . )

Bero asko egiten du hemen Bero handia egiten du hemen.Gose asko dut. Gose handia dut.Beldur asko zioten. Beldur handia (izugarria...) zioten.Denbora asko eraman dit hori egiteak. Denbora luzea eraman dit hori egiteak.Zenbat hotz egiten duen gaur, e? Nolako (Zelako) hotza egiten duen gaur, e?

E.2.2. GENEROA EUSKARAZ (Ik. B.2.2.2.)

Julianek seme ugari ditu. Julianek seme-alaba ugari d(it)u.Gure osabek etxea dute Bartzelonan. Gure osaba-izebek etxea dute...Gure aitek zigor gaitzakete. G u re gurasoek (aita-amek) zigor gaitzakete.Oporrak aitonekin pasatzen ditut. O p o rr a k a i t o n a - a m o n e k i n pasatzen ditut.

E.2.3. GENEROA EUSKARAZ (Ik. B.2.2.2.)

Andre neurotika bat ezagutu dut. Andre neurotiko bat ezagutu dut.Gure neska oso da listia. G u re neska oso da listoa (azkarra, bizkorr a ) .Oso neskatika kulta da. Oso neskatila kultua da (jantzia).Musika klasika gustatzen zaio aitari. Musika klasikoa gustatzen zaio aitari.Perpaus erlatiba da hori. Perpaus erlatiboa da hori.Idoia tonta bat da. Idoia tuntuna da.

E.3.1. IZENORDAIN INDARTUAK (Ik. B.2.2.3.1.2.)

Ni pertsonalki ados nago horrekin. Ni neu ados nago (bat nator) horrekin.Nik pertsonalki hala egingo nuke. Nik neuk hala egingo nuke.

E.3.2. IZENORDAIN ZEHAZTUGABEAK (Ik. B.2.2.3.2.2.)

Nor dabil hor? —Inor. Nor dabil hor? —Inor ez.Zer jan behar duzu? —Ezer. Zer jan behar duzu? —Ezer ez.

Hizkuntz erabilera makurrak eta erdarakadak

3

E.2. Izena

E.3. Izenordaina

Page 4: Erdarakadak

Ez zen inor ez etorri. Ez zen inor (ere) etorri.Nik ez dut ezer ez esan. Nik ez dut ezer (ere) esan.Ez du esaten ezerrez. Ez du ezer (ere) esaten.Ez dator inorrez. Ez dator inor (ere).Ezer ere ez esan gabe dator. Ezer (ere) esan gabe dator.

E.3.3. BIHURKARI GAIZTOAK (Ik. B.2.2.3.3.)

Garbitu zara aurpegia? Garbitu (al) duzu aurpegia?Alkandora berria erosi naiz. Alkandora berria erosi dut.Koadernoa etxean ahaztu naiz. Koadernoa etxean ahaztu zait (dut).Botila osoa edan naiz. Botila osoa edan dut.Ordu ezkeroztik askoz gehiago Ordu ezkeroztik askoz gehiago gorrotatzen

gorrotatzen naiz. dut neure burua.

E.3.4. ELKARKARI GAIZTOAK (Ik. B.2.2.3.4.)

Elkar bizi ziren. Elkarrekin bizi ziren.Elkar lagun handiak egin ginen. Elkarren lagun handiak egin ginen.Ez dute elkar hitz egiten. Ez diote elkarri hitz egiten.

Ez dute elkarrekin hitz egiten.Elkar ikusiko gara. Elkar ikusiko dugu.Asko maite gara. Asko maite dugu elkar.

E.4.1. ARTIKULUAREN EZA (Ik. B.2.3.1.1.)

Elgoibarko Gaztetxe Elgoibarko GaztetxeaMattin harategi Mattin harategiaErretegi Joxe Manuel Joxe Manuel erretegiaBatzoki Batzokia

E.4.2. BERA erakuslea ≠ BERDINA (Ik. B.2.3.1.2.)

Biek baso berdinetik edan dute ardoa. Biek baso beretik edan dute ardoa.Egun berdinean joan ziren soldadu. Egun berean joan ziren soldadu.Atzoko andre berdinak ireki dit atea. Atzoko andre berak ireki dit atea.Andereño berdina dute aurten ere. Andereño bera dute aurten ere.Argazkiko ume hau mendian ikusi Argazkiko ume hau mendian ikusi genuen

genuen berdina da. bera da.

Hizkuntz erabilera makurrak eta erdarakadak

4

E.4. Determinatzailea

Page 5: Erdarakadak

E.4.3. BAT zenbatzailearen gehiegikeria (Ik. B.2.3.2.1.1.)

Haize bat altxa zen! Haize (handi)a altxa zen.Etxe polit bat duzue! Etxe polita duzue!Horra hor zaldi bat! Horra hor zaldia!Hori egiteko gogo handi bat sentitu nuen. Hori egiteko gogo handia sentitu nuen.Alfer bat da. Alfer hutsa da.Alemaniarrek ikaragarrizko jazarpen Alemaniarrek ikaragarrizko jazarpena egin

bat egin zieten judutarrei. zieten judutarrei.Ideia on bat izan du. Ideia ona izan du.

E.4.4. ORDUAK NOLA ESAN (Ik. B.2.3.2.1.1.)

Arratsaldeko zortzirak dira. Arratsaldeko zortziak dira.Arratsaldeko zortzi t’erdiak dira. Arratsaldeko zortzi eta erdiak dira.

E.4.5. ZENBATZAILE BATZUK (Ik. B.2.3.2.1.1.)

Mila zortzirehun zaldi ikusi ditut. Mila eta zortziehun zaldi ikusi ditut.Mila bostehun pezeta dira. Mila eta bostehun pezeta dira.Mila zazpirehunean lagako dizut. Mila eta zazpiehunean lagako dizut.

E.4.6. ZORTZI URTEKO/ZORTZI URTETAKO? (Ik. B.2.3.2.1.2.)

Zortzi urtetako umea Zortzi urteko umeaEhun kilometrotako distantzia Ehun kilometroko distantziaZazpi segundotako aldea Zazpi segundoko aldeaHiru kilotako txuleta Hiru kiloko txuletaHogei metrotako itsasuntzia Hogei metroko itsasuntzia

E.4.7. EMAITZAK (Ik. B.2.3.2.1.4.)

Hiru-bat goaz irabazten. Hiru eta bat ari gara irabazten.Nola doaz? —Bi-bat. Nola doaz? —Bi eta bat.Bat-bat goaz. Bana (bina, hiruna...) goaz.

E.4.8. DENAK ≠ GUZTIAK (Ik. B.2.3.2.3.)

Herri denetan gertatzen da hori. Herri guztietan gertatzen da hori.Irakasle denak berandu etortzen dira. Irakasle guztiak berandu etortzen dira.Mahaiko ogi dena jan da. Mahaiko ogi guztia jan da.

E.4.9. HAU GUZ(T)IA (Ik. B.2.3.2.3.)

Esne guzti hau edan behar duzu. Esne hau guztia edan behar duzu.Lagun guzti horiekin joan naiz mendira. Lagun horiekin guztiekin joan naiz mendira.

Hizkuntz erabilera makurrak eta erdarakadak

5

Page 6: Erdarakadak

E.4.10. BESTE nolakotzailea (Ik. B.2.3.3.)

Ariketa berri bat jarri behar dizuet. Beste ariketa bat jarri behar dizuet.Saskiratze b e rri bat egin du Baskoniak. B e s t e saskiratze b a t egin du Baskoniak.Beste egunean etorri zen. Joan zen egunean (lehengo egun (bat)ean)

e t o rri zen.B e s t e egunean buruko minez esnatu zen. H u rrengo egunean (biharamunean) buru k o

minez esnatu zen.Ez iezadazu beste behin esan! Ez iezadazu berriz esan.

E.5.1. IZENONDOAREN KOKAGUNEA (Ik. B.2.4.1.)

politiko arazoak arazo politikoakekonomiko gorabeherak gorabehera ekonomikoaksindikal ekintza ekintza sindikalanazional eskubideak eskubide nazionalakgorri kolorea/gorri kolorekoa kolore gorria/kolore gorrikoa

E.5.2. HOBEA (*HOBEAGOA) (Ik. B.2.4.1.2.)

Hau beste hura baino hobeagoa da. Hau beste hura baino hobea da.Zu ez zara ni baino hobeagoa. Zu ez zara ni baino hobea.

E.5.3. HOBETO ≠ HOBE (Ik. B.2.4.1.2.)

Nik zuk baino hobe egin dut. Nik zuk baino hobeto egin dut.Hemen gelditzen bazara, hobe! Hemen gelditzen bazara, hobeto!

E.5.4. GENITIBO SUBSTANTIBATUA (Ik. B.2.4.2.)

Ez ezazu txorimaloa egin. Ez ezazu txorimaloarena egin.Beti zabiltza tontoa egiten. Beti zabiltza tontoarena egiten.Zuk beti umea egiten duzu. Zuk beti umearena egiten duzu.

E.6.1. BEZALAKOA ≠ BEZALA (Ik. B.3.3.)

Zurea bezala da nire bizikleta. Zurea bezalakoa da nire bizikleta.Nola da zure etxea, handia ala txikia? Nolakoa da zure etxea, txikia ala handia?Baserria ez da kalea bezala. Baserria ez da kalea bezalakoa.Zu bezala ez dago munduan. Zu bezalakorik ez dago munduan.Gu ginen bezala al da? Gu ginen bezalakoa al da?

Hizkuntz erabilera makurrak eta erdarakadak

6

E.5. Izenondoa

E.6. Adberbiosintagma

Page 7: Erdarakadak

E.6.2. INOIZ, INORA, INON... aditzondoak (Ik. B.3.3.2.1.)

Nora joan behar duzu? —Inora. Nora joan behar duzu? —Inora ez.Ez naiz inora ere ez joan. Ez naiz inora ere joan.Inon ikusi duzu horrelakorik? —Inon. Inon ikusi duzu horrelakorik? —Inon ez.

E.6.3. ZEHAR posposizioaren erabilera (Ik. B.3.3.1.2.)

Aurtengo urtearen zehar Aurtengo urtean zeharK a l ea ren zehar zarata handiz pasa zen. Kalean zehar zarata handiz pasa zen .

E.6.4. IRITZI ADITZONDOAK (Ik. B.3.3.2.2.)

Niretzat hori horrela da. Nire ustez, hori horrela da.Haientzat ez zen horrela gertatu. Haien iritziz, ez zen horrela gertatu.

E.6.5. PREDIKATIBOA (Ik. B.3.4. eta B.4.6.3.)

Neskame bezala joan da. Neskame joan da.Lehendakaritzat izendatu dute. Lehendakari izendatu dute.Pailazoarena jantzi da. (B.3.3.1.2.) Pailazo(z) jantzi da.Oztopoa (-an) bihurtu dira. Oztopo bihurtu dira.

E.7.1. ADITZ-PARTIZIPIOA ADITZONDO GISA (Ik. B.3.5.1.1.)

P e rtsona horiek nekatutak e t o rri zire n . P e rtsona horiek n e k a t u t a (-rik) etorri zire n .Horiek zapaldutak bizi dira. Horiek zapalduta (-rik) bizi dira.Zeharo mozkortutak zebiltzan. Zeharo mozkortuta (-rik) zebiltzan.Guztiak ere bustitak etorri ziren. Guztiak ere bustita etorri ziren.Zu zoroa (tontoa) zaude. Zu zoratuta (tontotuta)zaude.Denak mozkorrak daude. Denak mozkortuta daude.

E.7.2. GERUNDIOAREN ERABILERA (Ik. B.3.5.1.1.)

Kafea hartzen hitz egingo dugu. Kafea hartuz hitz egingo dugu.Negar egiten ez duzu ezer lortuko. Nehar eginez ez duzu ezer lortuko.Hori esanez alde egin zuen. Hori esan eta alde egin zuen.Ateari golpe bat e m a t e n kalera joan zen. Ateari golpe bat eman eta kalera joan zen.

E.7.3. ADITZ-IZENEN JOKO EZBERDINAK (Ik. B.3.5.1.1.)

Badakit gitarra jo. Badakit gitarra jotzen.Laga iezadazu hor egon. Laga iezadazu hor egoten.

Hizkuntz erabilera makurrak eta erdarakadak

7

E.7. Aditza

Page 8: Erdarakadak

Bilera arratsaldean pentsatu dute egin. Bilera arratsaldean egitea pentsatu dute.Mendira joan gustatzen zait. Mendira joatea gustatzen zait.

E.7.4. JOAN NAHI ≠ JOATEA NAHI (Ik. B.3.5.1.1.)

Nik mendira joatea nahi dut. 1. Nik mendira joan nahi dut.2. Nik zu (hi,hura...) mendira joatea nahi dut.

Guztiek aprobatzea nahi dute. 1. Guztiek aprobatu nahi dute.2. Guztiek guk (zuk...) aprobatzea nahi dute.

Hori egitea nahi dugu. 1. Hori egin nahi dugu.2. Zuk (zuek...) hori egitea nahi dugu.

E.7.5. ADITZ LOKUZIOEN FORMA (Ik. B. 3 . 5 . 1 . 2 . eta B . 2 . 3 . 1 . 1 . )

Bihotzean mina dut. Bihotzean min dut.Sua eman diote etxeari. Su eman diote etxeari.Ikastolan lana egiten dugu. Ikastolan lan egiten dugu.

E.7.6. NUMERO KOMUNZTADURA (Ik. B.3.5.2.)

Badakizkit zenbat urte dituzun. Badakit zenbat urte dituzun.Izena eman zuen klaseak eman Izena eman zuen klaseak eman z i e z a z k i o t e n .

ziezaioten.Bikote bat ezkontzen direnean... Bikote bat ezkontzen denean...Joan zaitez gelara lanak egin dezazun. Joan zaitez...egin ditzazun.

E.7.7. ASPEKTUA (Ik. B.3.5.4.)

Gero zer ordutan deitzen didazu? Gero zer ordutan deituko didazu?Orain zer egiten dugu? Orain zer egingo dugu?Jolasten zara/duzu gurekin? Jolastuko (al) zara/duzu gurekin?Uzten didazu lapitza? Utziko (al) didazu lapitza?Hau hemen lagatzen dut? Hau hemen lagako (al) dut?Joaten gara etxera? Joango (al) gara etxera?Etortzen zara nirekin? Etorriko (al) zara nirekin?

E.7.8. IZANGO ZEN ≠ IZANGO LITZATEKE (Ik. B.3.5.7.)

Horrela gehiago arduratuko ginen. Horrela gehiago arduratuko ginateke.Hau bihar honela egin beharko zen. Hau bihar honela egin beharko litzateke.Niri ere gustatuko zitzaidan bihar Niri ere gustatuko litzaidake bihar hori

hori egitea. egitea.Zer egingo zenuen orain txakur Zer egingo zenuke orain txakur handi bat

handi bat etorriko bazen? etorriko balitz?

Hizkuntz erabilera makurrak eta erdarakadak

8

Page 9: Erdarakadak

E.8.1. DIPTONGO AMAIERAK (Ik. B.4.2.1.)

(-au) arauean arauan

lauean, hamalauean lauan, hamalauan...

(-ei) nahiean nahian

Unaiek, Ibaiek... Unaik, Ibaik...

E.8.2. A ITSATSIA (B.4.2.2. eta D.4.5.)

hezkuntz proiektua hezkuntza(-)proiektua

irakaskuntz berrikuntza irakaskuntza(-)berrikuntza

animali asko animalia asko

Ez du mailik ematen. Ez du mailarik ematen.

Gauz bat esan behar dizut. Gauza bat esan behar dizut .

Edozein pertsonentzat izan daiteke. Edozein pertsonarentzat...

E.8.3. MUGAGABEAK (B.4.3.1.)

Zein liburuak irakurri dituzu? Zein liburu irakurri dituzu?

Zer gauzak esaten dituen! Zer gauza esaten dituen!

Nolako (Zelako) gauzak esaten dituen!

Zer pisuan bizi zara? Zer pisutan bizi zara?

Edozein tokian aurki dezakete hori. Edozein tokitan aurki dezakete hori.

Milaka gauzak esan ditu. Mila(ka) gauza esan ditu.

E.8.4. A ITSATSIA IZEN PROPIOEKIN (Ik. B.4.4.)

Gezurra esan nuen Getarin... Gezurra esan nuen Getarian...

Zuberoko Pastoralak Zuberoako Pastoralak

Ermuako biztanleak Ermuko biztanleak

E.8.5. BIZIDUNA ≠ BIZIGABEA (Ik. B.4.5.)

Medikura noa. Medikuarengana noa.

E.8.6. ERGATIBOA - NORK kasua (Ik. B.4.6.1.)

Zu bezala kantatzen du. Zuk bezala kantatzen du.

Kristonak esan zizkioten bata besteari. Kristo(re)nak esan zizkioten batak besteari

(elkarri).

Zu beste iriabazten dut nik ere. Zuk beste irabazten dut nik ere.

Ander baino hobeto egin ditut lanak. Anderrek baino hobeto egin ditut lanak.

Hizkuntz erabilera makurrak eta erdarakadak

9

E.8. Deklinabidea

Page 10: Erdarakadak

E.8.7. DATIBOA - NORI kasua (Ik. B.4.6.1.)

Anjeleri esan diot hori. Anjeli esan diot hori.Gizon bateri gertatu zaio. Gizon bati gertatu zaio.Honeri ez zaio horrelakorik gustatzen. Honi ez zaio horrelakorik gustatzen.

E.8.8. (-RA) ARTE ≠ -RAINO (Ik. B.4.6.2.)

Hogeirarte zenbatu behar da. Hogeiraino zenbatu behar da.Mendi gailurrerarte joan ginen. Mendi gailurreraino joan ginen.Nora arte luzatuko dugu horma? Noraino luzatuko dugu horma?

E.8.9. NONDIK ≠ NON (Ik. B.4.6.2.)

EGAko azterketa hemendik al da? EGAko azterketa hemen al da?Zer dago etxearen atzetik? Zer dago etxearen atzean?Gizon hori herritik asko ibiltzen da. Gizon hori herrian asko ibiltzen da.Apunteak hortik egongo dira. Apunteak hor nonbait egongo dira.Atzo goizean etxetik ibili nintzen. Atzo goizean etxean ibili nintzen.

E.8.10. PARTITIBOA (-IK) (Ik. B.4.6.3.)

Ez daude gailetak. Ez dago gailetarik.Badaukazu ura? Ba (al) daukazu urik?Ez daukat gosea. Ez daukat goserik.Burua ez duena ez du behar txapela. Bururik ez duenak ez du behar txapelik. Eske ez daukagu lanik. Izan ere, ez daukagu lanik.

Ez daukagu lanik eta!Mendian ez daude zuhaitzak. Mendian ez dago zuhaitzik.

E.8.11. NOREKIN ≠ ZERTAZ (Ik. B.4.6.3.)

Eskopetarekin akabatu du txoria. Eskopetaz akabatu du txoria.Pala(re)kin jokatu genuen frontoian. Palaz jokatu genuen frontoian.Autoarekin joan ginen Parisa. Autoz joan ginen Parisa.

E.8.12. INSTRUMENTALA (ZERTAZ kasua) (Ik. B.4.6.3.)

Ibiltzen joan ginen. Oinez joan ginen.Aizkorarekin ebaki dugu. Aizkoraz ebaki dugu.Telefonotik esango dizut. Telefonoz esango dizut.Irratitik zabaldu dute berria. Irratiz zabaldu dute berria.Mikeletaz aritu ginen berriketan. Mikelez aritu ginen berriketan.

Hizkuntz erabilera makurrak eta erdarakadak

10

Page 11: Erdarakadak

E.8.13. PASIBOA (ZERENGATIK kasua) (Ik. B.4.6.3.)

32 andre nigatik erreak izan ziren. 32 andre nik erre nituen.

( beste batzuek erre zituzten nigatik)

Poliziagatik atxilotua izan zen. Poliziak atxilotu zuen.

Neska hura m u t i l a g a t i k utzia izan zen. Mutilak neska hura utzi egin zuen.

E.8.14. -ENGATIK ≠ -ENGANDIK (Ik. B.4.6.3. eta B.4.6.2.)

Zuregandik egin dut hori. Zuregatik egin dut hori.

Ama(ren)gatik jaso dut bizia. Ama(ren)gandik jaso dut bizia.

E . 8 . 1 5 .B E Z A L A- ren gehiegikeria (Ik. Nortzat, B.4.6.3. eta

B . 3 . 5 . 1 . 2 . )

Pailazo bezala mozorrotu zen. Pailazo(z) mozorrotu zen.

Pello alkate bezala hautatu dute. Pello alkate hautatu dute.

Opari bezala erloju bat eman nion. Oparitzat erloju bat eman nion.

Jator bezala hartzen dute taldean. Jatortzat hartzen dute taldean.

E.9.1. ZEHAR GALDERA (Ik. B.5.4.1.2.)

Ez dakit zer nahi duzu. Ez dakit zer nahi duzun.

Nola duzu izena galdetu dit. Nola duzun izena galdetu dit.

Ez dakit etorri bada. Ez dakit etorri den.

Ea etortzen bada! Ea etortzen den!

E.9.2. ERLATIBOA (Ik. B.5.4.2.1.)

Andrea, kalean ikusi duzula, Andrea, kalean ikusi duzuna, nire ama da.

nire ama da. Kalean ikusi duzun andrea nire ama da.

Dauka jostailu bat polita dela. Polita den jostailu bat dauka.

Jostailu polit bat dauka.

Nire osabak, Eibarren bizi dela, Nire osabak, Eibarren bizi denak, horixe

horixe esaten du. esaten du.

E i b a rren bizi d e n n i re osabak horixe esaten du.

Bi multzotan banatzen dira, direla: Bi multzotan banatzen dira, direnak (eta

zuria eta gorria. dira) zuria eta gorria.

Hizkuntz erabilera makurrak eta erdarakadak

11

E.9.Menderakuntza

Page 12: Erdarakadak

E.9.3. IZENLAGUN FUNTZIOZKO MENDERAKUNTZA (Ik.

B.5.4.2.1.)

Pailazoarena egiten ibili zarelaren Pailazoarena egiten ibili zaren (zarelako)

kontua entzun dut. kontua entzun dut.

Andereño berria izango dugularen Andereño berria izango dugun (dugulako)

berria zabaldu da. berria zabaldu da.

Etorriko zarenaren ustean gaude. Etorriko zaren (zarelako) ustean gaude.

E . 9 . 4 . ZEHAR GALDERA ≠ ERLATIBOA (Ik. B.5.4.1.2. eta

B . 5 . 4 . 2 . 1 . )

Badakizu gertatu dena? Ba (al) dakizu zer gertatu den?

Kontuz esaten duzunarekin! Kontuz zer esaten duzun!

Ez dakizu egin didatena! Ez dakizu zer egin didaten!

E.9.5. KONPARAZIOZKOAK (Ik. B.5.4.3.3.)

Zure baino azkarragoa da. Zu baino azkarragoa da.

Gure bezain trebeak dira. Gu bezain trebeak dira.

Nik zuk bezalako urteak ditut. Nik zuk adina (beste...) urte ditut.

E.9.6. MENDERAKUNTZA NAHASIAK

Esaten zutenez lanak bukatu Esaten zuten lanak bukatu behar zituztela.

behar zituztela. z, lanak bukatu behar zituzten.enetuEsaten z

Dirudienez, berandu iritsi direla. Dirudienez, berandu iritsi dira.

Badirudi berandu iritsi direla.

Nire ustez, gaizki egin dudala. Nire ustez, gaizki egin dut.

Uste dut gaizki egin dudala.

E.9.7. ERDAL LOTURAK

Aber suerte onagoa izaten dugun! Ea zorte hobea dugun!

A ke ez dugu jolasa orain? Ez dugula jolasik orain?

—A ke bai! —A ke ez! —Baietz! —Ezetz!

Osea ke ez gatoz gaur. Beraz, gaur ez gatoz.

Asi ke alferrik zabiltzate. Beraz (Hortaz), alferrik zabiltzate.

Eske ez daukagu lanik! Izan ere, ez daukagu lanIk.

Ya keta ez datorren, goazen! Ez datorrenez, goazen!

Goazen, ez dator eta!

Hizkuntz erabilera makurrak eta erdarakadak

12

Page 13: Erdarakadak

EREren erabilera (Ik. B.5.5.1.)

Ere daude beste kale batzuk. Beste kale batzuk ere badaude.Nire etxea txikia da, baina ere polita. Nire etxea txikia da, baina baita polita ere.

(baina polita ere bai.)H o rrelakoak entzuten dira kalean e re bai. H o rrelakoak entzuten dira kalean e re.Oporrak ere bai hartu dituzte. Oporrak ere hartu dituzte.Ere joan gaitezke hondartzara. Hondartzara ere joan gaitezke.Ere bai esan dute bihar etorriko direla. Bihar etorriko direla ere esan dute.Haiek partidua irabazi dute eta guk e re. Haiek partidua irabazi dute eta guk e re bai.

E.11.1. IZEN BEREZI BATZUK (Ik. D.2.1.2.)

*Yon, Yoseba, Yokin, Yosune... Jon, Joseba, Jokin, Josune...

E.11.2. YEISMOA (Ik. D.2.2.1.)

[*langiye, oyua, maya, ispiyua...] [langille/langile; oiloa (ala oihua?); maila(ala mahaia?), ispillua...]

E.11.3. GORANZKO DIPTONGOAK (Ik. D.2.2.4.)

[*na-zió-na-la, pa-zién-tzià, A-rr i é - t a . . . ] [na-zí-o-na-là, pa-zí-en-tzi-à, A-rr í - e - t à . . . ]

E.11.4. HITZ KATEA (Ik. D.2.3.)

[*ezdabil, ez zen etorri...] [eztabil, etzen etorri...]

E.11.5. AZENTUA (Ik. D.3.)

[ikastóla, askatasúna, hamazázpi...] [ikástolà, askátasunà, hamázazpì...]

E.12.1. ERDAL MAILEGUAKExperientzia, textu... (Ik. D.4.2.1.1.) esperientzia, testu...Majia, Jeolojia, lojika...(Ik. D.4.2.1.2.) magia, Geologia, logika...Prensa, insumisio...(Ik. D.4.2.3.2.) prentsa, intsumisio...Minuto, segundu, instituto...(Ik. D.4.2.4.1.) minutu, segundo, institutu...

E.12.2. MARRATXOAREN ERABILERA (Ik. D.4.3.)

gorri gorri, poliki poliki, gorri-gorri, poliki-poliki, gutxi gora behera... gutxi gora-behera...

h e rr i z - h e rri, aurre z - a u rre, alderik-alde... herriz herri, aurrez aurre, alderik alde...

Hizkuntz erabilera makurrak eta erdarakadak

13

E.10. Lokailuak

E.11. Idazkera eta

ahoskera

E.12. Ortografia

Page 14: Erdarakadak

E.12.3. A ITSATSIA NOIZ GALDU (Ik. D.4.5.)

hezkuntz sistema hezkuntza sistema/hezkuntza-sistemairaultz giroa iraultza giroa/iraultza-giroairakaskuntz proiektua irakaskuntza proiektua/

irakaskuntza-proiektua

E.12.4. HILABETEAK (Ik. D.4.6.)

A u rtengo Urt a rril eta Otsail erdi aldera... Aurtengo urtarril eta otsail erdi aldera...

E.12.5. BUSTI-PALATALAK (Ik. D.4.7.)

itxaso, itxu, maixu... itsaso, itsu, maisu...gaiso, gaisotasun, itsaropen... gaixo, gaixotasun, itxaropen...

E.12.6. -(E)Z GERO/EZKERO (Ik. D.4.9.5.)

egin ezkero, asmatu ezkero... eginez gero, asmatuz gero...

E.12.7. -GARREN (Ik. D.4.9.7.)

5.gn; XX.gn; 3garren... 5.; XX.; 3. edo hirugarren...

Hizkuntz erabilera makurrak eta erdarakadak

14