Eredu ekonomikoa

7
43 4 . MODELO URBANÍSTICO (Repasando el pasado) 6. EREDU EKONOMIKOA (Iaragana aztertuz) urrekontuak ez dira izapide hutsa edota gehienetan ulertezina den zenbaki pilaketa. Aurrekontuak udal politikaren tresna nagusia dira eta asko erakusten dute: hiritarren beharrak, hiriaren lehentasunak, nork eta nola lagundu behar duen zergen bidez eta ezartzen den kudeaketa eredua. Hots: eraikitzen ari den hiri ereduaren islarik zuzenena dira. Hori dela-eta, aurrekontua egiteko prozesuak gure hiriaren eredu parte hartzailean sakontzeko baliagarri izan behar du. Parte hartzea bizkortzeko tresna izanik, hiri kudeaketarako bestelako kultura izan dadin erraztuko du, hiritarrek beren beharrak eta lehentasunak zein diren ezar dezaten bidea irekita. Parte-hartzea lortzeaz gain, aurrekontuek munta handiko beste helburu bat dute: gastu eta aberastasunaren birbanaketa lortzeko zein desberdinatsun sexualak, linguistikoak edo dena delakoek sortzen dituzten egoerak diskriminazio positiboaz gainditzeko lanabes eraginkorra izatea. Beraz, aurrekontua garrantzi politiko handiko tresna da eta beti ikuspegi politikoaz begiratu behar dugu, ge- roago lan tekniko-administratiboaz erabiliko delarik. Hortaz, aurrekontua ez da adituen talde batek egiten duen lana, hauek ikuspegi aurrerakoiaz egiten badute ere. Aurrekontuak lan kolektiboaren emaitza izan behar du, parte-hartzea bulkatzeko eta gure proiektu politikoa, gure hiri-proiektua eta gure kudeaketa eredua era- kusten dituenak. 6.1. Aurrekontu parte hartzaileak urrekontuak egiteko prozesuan metodologia parte hartzailea sartzeko eskaera egiten hasi zela urte asko duela, Iruñean azken legegintzaldian UPN-PSNren proiektua abiatu da; bi alderdi horiek “aurrekontu parte hartzailea” izendapena erabili badute ere, proiektu horrek ez du inolako loturarik kontzeptu horren esa- nahiarekin. UPN-PSNk egin dutena arras bestelakoa izan da: urte bakoitzean hiriko auzo batera obrak egiteko diru kopuru txikia zuzendu (baina hau inoren gogokoa ez da izan eta proiektua gauzatu den auzoetan horren inguruan taldeek eta elkarteek hamaika kritika egin dute). UPN-PSNren planak hain harrera txarra izatea ez da harritzekoa, benetako aurrekontu parte hartzaileekiko antzik ez baitu. Aurrekontu parte hartzailerako edozein proiektuk integrala izan behar du, beharrak eta lehen- tasunak antzemanez abiatzen dena, hortik dokumentua osatzeko, eta azkenik proiektuaren gauzapena, liki- dazioa eta ebaluazioa beteko dituena. Bide honetan hiritar guztiek partaide izan behar dute, ez auzo batekoak bakarrik eta irrigarria den diru kopuru txiki batez. Baina egindakoak argitzen duenez, UPN-PSNren asmoa ez da hori; herri eta hiri askotan egiten ari den lana ikusita, bi alderdi horiek bere burua zuritu nahi izan dute. Gaia horren garrantzitsua ez balitz, UPN-PSNren planteamendua irrigarria litzateke, baina aurrekontu parte hartzaileak inportanteegiak dira horrelako arinkeriaz erabiltzeko. Udal aurrekontuak prestatzeko, jarraipenerako eta kontrolerako parte hartzerik ezaren funtsa jokaera publikoa gidatu behar duten gardentasuna eta fiskalizazioa ekiditzeko saioa da. Kudeaketa garden batez interes publi- koa partikularren gainetik mantentzeko bermerik hoberena hiritarren parte hartzea litzateke. A A

description

Hiriaren kudeaketaren azterketa ekonomikoa

Transcript of Eredu ekonomikoa

43

4 . MODELO URBANÍSTICO(Repasando el pasado)6. EREDU EKONOMIKOA(Iaragana aztertuz)

urrekontuak ez dira izapide hutsa edota gehienetan ulertezina den zenbaki pilaketa. Aurrekontuak udalpolitikaren tresna nagusia dira eta asko erakusten dute: hiritarren beharrak, hiriaren lehentasunak, norketa nola lagundu behar duen zergen bidez eta ezartzen den kudeaketa eredua. Hots: eraikitzen ari den

hiri ereduaren islarik zuzenena dira.

Hori dela-eta, aurrekontua egiteko prozesuak gure hiriaren eredu parte hartzailean sakontzeko baliagarri izanbehar du. Parte hartzea bizkortzeko tresna izanik, hiri kudeaketarako bestelako kultura izan dadin erraztukodu, hiritarrek beren beharrak eta lehentasunak zein diren ezar dezaten bidea irekita.

Parte-hartzea lortzeaz gain, aurrekontuek munta handiko beste helburu bat dute: gastu eta aberastasunarenbirbanaketa lortzeko zein desberdinatsun sexualak, linguistikoak edo dena delakoek sortzen dituzten egoerakdiskriminazio positiboaz gainditzeko lanabes eraginkorra izatea.

Beraz, aurrekontua garrantzi politiko handiko tresna da eta beti ikuspegi politikoaz begiratu behar dugu, ge-roago lan tekniko-administratiboaz erabiliko delarik. Hortaz, aurrekontua ez da adituen talde batek egitenduen lana, hauek ikuspegi aurrerakoiaz egiten badute ere. Aurrekontuak lan kolektiboaren emaitza izan behardu, parte-hartzea bulkatzeko eta gure proiektu politikoa, gure hiri-proiektua eta gure kudeaketa eredua era-kusten dituenak.

6.1. Aurrekontu parte hartzaileak

urrekontuak egiteko prozesuan metodologia parte hartzailea sartzeko eskaera egiten hasi zela urte askoduela, Iruñean azken legegintzaldian UPN-PSNren proiektua abiatu da; bi alderdi horiek “aurrekontu partehartzailea” izendapena erabili badute ere, proiektu horrek ez du inolako loturarik kontzeptu horren esa-

nahiarekin. UPN-PSNk egin dutena arras bestelakoa izan da: urte bakoitzean hiriko auzo batera obrak egitekodiru kopuru txikia zuzendu (baina hau inoren gogokoa ez da izan eta proiektua gauzatu den auzoetan horreninguruan taldeek eta elkarteek hamaika kritika egin dute).

UPN-PSNren planak hain harrera txarra izatea ez da harritzekoa, benetako aurrekontu parte hartzaileekikoantzik ez baitu. Aurrekontu parte hartzailerako edozein proiektuk integrala izan behar du, beharrak eta lehen-tasunak antzemanez abiatzen dena, hortik dokumentua osatzeko, eta azkenik proiektuaren gauzapena, liki-dazioa eta ebaluazioa beteko dituena. Bide honetan hiritar guztiek partaide izan behar dute, ez auzo batekoakbakarrik eta irrigarria den diru kopuru txiki batez.

Baina egindakoak argitzen duenez, UPN-PSNren asmoa ez da hori; herri eta hiri askotan egiten ari den lanaikusita, bi alderdi horiek bere burua zuritu nahi izan dute. Gaia horren garrantzitsua ez balitz, UPN-PSNrenplanteamendua irrigarria litzateke, baina aurrekontu parte hartzaileak inportanteegiak dira horrelako arinkeriazerabiltzeko.

Udal aurrekontuak prestatzeko, jarraipenerako eta kontrolerako parte hartzerik ezaren funtsa jokaera publikoagidatu behar duten gardentasuna eta fiskalizazioa ekiditzeko saioa da. Kudeaketa garden batez interes publi-koa partikularren gainetik mantentzeko bermerik hoberena hiritarren parte hartzea litzateke.

A

A

6atala:Maquetación 1 19/03/11 16:05 Página 2

44

Ondoko kuadroan UPN-PSNren aurrekontu hauen garapena ikus daiteke.

Kuadroak bi ezaugarri nabarmen erakusten ditu: kopuruak irrigarriak dira eta proiektuen obrak bestelaere Udalak egin beharko lituzkeen lanak dira. Baina betetakoa ere gaizki eta berandu egin da: Sanduze-laikoak 2010. urtean bukatu dira eta Osasun-etxearen atzealdeko estalpena erdipurdikoa izan da.

Hortaz, gaizki eta berandu, baina okerra are okerragoa izan dadin, 2011. urteko aurrekontuetako proiek-tuan horretarako diru kopururik ez da sartu, salatu duguna agerian uzten duena: prozesu parte hartzai-lerik sustatzeko inolako borondaterik ez da. Aurrekoetan gertatu den bezala azkenean PSNk proiekturenbat sartzeko zuzenketa batez bere burua nabarmendu nahi badu, berriz iruzurra pairatuko dugu, eran-tzun estrukturala behar duen egoera koiunturala bihurtuta.

6.2. Gastuen azterketa

1999-2010 GASTUEN BILAKAERAIrag

ana azte

rtuz, o

raina u

lertu

, etorkizu

na m

arraztu

6atala:Maquetación 1 19/03/11 16:05 Página 3

Zerbitzu publikoen pribatizazioa. Barcina etaUPNren politikaren oinarria zerbitzu publikoeneraispena da, zerbitzu horiek kudeaketa pribaturaeramanez egiten dena. Portaera honek ondorioargiak ditu. Lehenik, bere ingurukoak zaintzensaiatzen dira, kontratuak jasotzen dituzten enpre-sen artean gastu handia eginez fideltasun elek-torala lortzeko eta gastu horrez bere lidergopolitikoa bermatzeko. Bigarrenik, pribatizazioakadministrazio publikoen kudeaketa ekonomikoanbeharrezkoak diren kontrola eta fiskalizazioa era-gotzi egiten dira. Hirugarrenik, bere langileekikokonpromiso laboralik izateari muzin egiten diote.

Aurreko paragrafoan adierazitakoa koadroko da-tuekin doitzen da. 1999. urtetik Udal langileen-dako gastuaren igoera %60,21ekoa izan da, bainaondasun eta zerbitzuen kontratazioen igoera%105,11koa izan da; zerbitzuak ematea udal lan-gileen bidez egin beharrean pribatizazioarenmaila nolakoa den argiki erakusten du.

Aurrekontu osoan kontzeptu bakoitzak duen pi-suari erreparatuz gero, bi joera nabarmen aurki-tuko dugu: 1999. urtean pertsonal-gastuekaurrekontuaren %32,69a hartzen bazuten,2010.ean %27,48ra jaitsi dira; aitzitik, kontrata-zioak 1999.urtean %23,96a baziren, 2010.ean%25,79ra igo dira. Hortaz, pribatizazioen pisuakgoiti egiten du eta udal pertsonalarenak beheiti.Honetaz gain, datuak ikustean pertsonal-gastua-ren barneko atal bat izendapen askeko postueidagokiela aintzat hartu beharrekoa da, postuhauek beldurgarri ugaldu direlarik.

Kudeaketa publiko gehiena pribatizatua da: gar-biketa zerbitzua, obretako zerbitzua, lorategienzerbitzua, etxez etxeko laguntza zerbitzua, etxe-rik gabeko pertsonen arretarako udal zerbitzua,Civivoxetako kudeaketa, etab.

Bezerokeria eta adiskidekeria. Diru-laguntzenbanaketaren bilakaerari erreparatzen badiogu(transferentzia arruntak taulan) ondorio argia etaharrigarria lortuko dugu: 1999. urtetik %104kohazkundea izan badute ere, aurrekontu osoan

duten pisua ia ez da aldatu. Hots: orain diru ge-hiago erabiltzen bada ere, diru-laguntzetarakoproportzioa, gutxi goiti-beheiti, bera da.

Diru-laguntzak erakunde batzuei emanez, berezUdalari dagokion hainbat jarduera egin dezatennolabaiteko “pribatizazio” ezkutua egiteko ereerabiltzen dira.

Horrez gain, diru honen banaketa nola egitenden aztertzen badugu oso kezkagarria den datuaaurkituko dugu: deialdi publikoetara (hauetan ba-naketarako gutxieneko objektibotasuna atxiki-tzeko saioa bada) bideratzen diren kontu-sailakgero eta txikiagoa da; zuzenean eta hitzarmenezbanatzen direnak, berriz, gero eta handiagoak.

Inbertsioak: gastuetako izarra. Barcinak adie-razi duenez, bere alkatetzetako hamabi urteetakoizarra inbertsioak izan dira. Lurpeko aparkalekuak,Alde Zaharra eta Bigarren Zabalgunea oinezko-endako egitea, autobus geltokia, Civivoxak edotaSan Agustingo bainuetxea bezalako jarduketaklan nagusietakoak dira. 12 urte hauetan lan horienzenbatekoaren hazkundea %97,91 izan bada ere,aurrekontu osoan izan duten igoera puntu bateningurukoa izan da. Beraz, gai honetaz propa-ganda izugarria egin badute ere, emaitzak ez diraerakusten dizkiguten bezain ikusgarriak.

Inbertsio hauez UPN eta Barcinak bere buruaasko harrotu dute, hiritarren ustez gauzak egiteaona da-eta, baina harrokeria horrek egia ezkuta-tzen du: ez da inolako plangintzarik, beharrak etalehentasunak ez dira aintzat hartzen, baliabideaknola, non eta noiz erabili erabakitzeko ez da ez-tabaida sozialik,... Barcinak erabakiak bere kasahartu ditu eta, horrela, inork eskatzen ez zuenhainbat kontu ezarri da: San Agustingo bainue-txea edota El Corte Inglés; aspaldiko premia go-rriak, aldiz, oraindik ere betetzeke dira (AldeZaharrean haur-eskola izatea,...).

Aitzitik, inbertsioak egiteko hirugarrenei eman-dako diru-laguntzak (kapital transferentziak tau-lan) handitu dituzte. Izan ere, gehien handitu den

45

Iragana aztertuz, oraina ulertu, etorkizuna marraztu

6atala:Maquetación 1 19/03/11 16:05 Página 4

46

kontu-saila izan da (%460,07) eta aurrekontu osoanduen pisua %2,63tik %7,74ra pasa da. Hau pribatiza-tzeko beste bide bat da: udal eginkizunak besteen es-kuetan uztea.

Etorkizuna hipotekatu. Finantza-gastuak %62,98azeta finantza-aktiboak %77,75az handitu dira, beraz,zorpetzea nabarmenki igo da, hamabi urteetan%50eko igoera, prezeski.

Finantza pasiboei dagokienez (maileguen amortiza-zioaz ari gara), 34,95eko jaitsiera izan dute (aurrekontu osoan 3 puntu galdu dute). Honen atzean zo-rraren luzamendua dago; hori lortzeko, dauden maileguak bestelako baldintzak sartuz birnegoziatuegiten dira, baldintza berrien artean amortizazio-epeen luzapena delarik, urtean ordaintzen diren ko-puruak jaitsita. Honen ondorioa agerikoa da: hurrengo legegintzaldietako osasun ekonomikoa itsuskiokertzen da.

Bide honetan, Barcina eta UPNk, PSNren berebiziko laguntzaz, udal-ondarea xahutu egin dute: hiriakzeukan lurzoru gehiena saldu dute, ez-ohiko diru-sarrera handiak izan dituzte (europar diru-laguntzak,Caja Navarraren eskubideak, etab.) eta zorretan erabat sarturik utzi gaituzte, hiri honen geroa hipoteka-tuta eta etorkizuneko korporazioek behar diren proiektu handiei hel diezaieten eragotzita.

Kultura, hezkuntza, emakumea eta arreta sozialarekiko mespretxua.Eduki sozial handiagoko gastuen bilakaerari buruzko diskurtsoak diskurtso, gastu hauen portzentaiakaurrekontu osoan duen pisu txikia aipagarria da.

Kulturak jasotzen duen kontu-sail txikia nabarmentzekoa da, orain dela hamar urtekoa baino puntu batbakarrik altuagoa da-eta; horrela 2016ko Europako Hiriburu Kulturala izan nahi zuten... Gizarte Zerbi-tzuetarako gastua ere duela hamar urtekoa adinakoa da, arlo honetako beharrak arrunt handituak badiraere, politika sozialen garapenik eza agerian utzita. Hezkuntzan ere zaharrak berri, batik bat azpiegituraberrien eraikuntzaz atal honetan gainerako esparruetan baino gastuaren hazkundea handixeagoa izanbada ere.

Bestalde, maiz kontu-sail nagusiak inbertsioetarako bideratzen dira. Horrela, hiritarren beharrak bete-tzeko ezinbestekoak diren kultura, jendarte edo hezkuntza-jarduketa zehatzetarako baliabideak berehorretan gelditzea edota jaistea eragiten da.

Emakumeen eskaerak betetzeko erabiltzen diren baliabideek ere urte hauetan murrizketa handia pairatudute. Emakumearen Zinegotzigoa kentzeaz gain, genero-aurrekontuak abiatzeko inolako aurrerapenikez da egin (horrelako aurrekontuek gastu zein diru sarrerak sexuen arabera nola banatzen diren ikusteaerraztuko lukete, geroago aurrekontu-politika egokiago eta hobeki planifikatua egin ahal izateko).

Euskararen aldeko kontu-sailak izugarri beheiti eraman dituzte, egun hutsaren hurrena direlarik. Hiz-kuntzaren erabilpen eta garapenerako ezartzen dituzten eragozpenekin batera, bera ikasteko, antolatzendiren ekitaldietarako eta diru-laguntzetarako (Nafarroa Oinezerakoak eta Korrikarakoak barne) dirua mu-rriztu dute.

Iragana azte

rtuz, o

raina u

lertu

, etorkizu

na m

arraztu

6atala:Maquetación 1 19/03/11 16:05 Página 5

47

6.3. Diru-sarreren azterketa

DIRU-SARREREN BILAKAERA 1999-2010

Zerga politika atzerakorra. Aurrekontu osoan zerga zuzenek zein zeharkakoek pisua galdu dute. Alta,zergen bilakaera atalez atal begiratzen badugu, hiritar gehienendako direnek goiti jo dutela ikusiko dugu(hirilur-kontribuzioa,...) eta erosteko ahalmen handiena dutenendakoek, berriz, beheiti (gainbalioen gai-neko zerga, obra lizentziak,...). Horrez gain, Udalak ematen dituen zerbitzuen truke hiritarrok ordaintzenditugun tasak 12 urte hauetan %102,23z handitu dira eta aurrekontuan duten pisua puntu bat baino ge-hiagoz areagotu dute.

Erabat atzerakorra den zerga-politika erabiltzeak (gehiago irabazten dutenek gehiago ordain dezatenaurrerakortasunetik urrun dagoena) jendartearen beheko eta erdiko klaseen gain hiri honetako zergenatal nagusia utzi du, beti ere enpresaburuak, eraikitzaileak, bankujabeak eta antzekoak ongi babesturik.

Kanpoarekiko mendekotasuna. Transferentzia arruntez eta kapital transferentziez jasotako diru-sarrereidagokienez, jasotako diru-laguntzak direla-eta (inbertsioak finantziatzeko batik bat) hazkunde ikusgarriaizan dute. Erranak erran, aurrekontu orokorrean arruntek duten pisu galera nabaritzen hasi da, batez ereeuropar diru-laguntzen murrizketak eraginda. Edonola izanda ere, kontzeptu hauek ematen duten diru-sarrerak aurrekontuaren ia %50ekoa izaten da, udal politika baldintzatzen duten kanpoarekiko mende-kotasuna eta ekonomia-subiranotasunik eza agerian utzita, udala beste hainbat erakunderekikomendekotasun egoeran kokatzen dutena.

Neurriz kanpoko zorpetzea. Komunztaturiko maileguen zenbatekoa %654,65az hazi da eta 1999tik2010era aurrekontuan duen pisua %5,47tik %21,68ra igo da, zorpetzearen hazkunde izugarria erakustenduena.

estalde, finantza aktiboak eta finantza pasiboen artean gertaturiko aldaketak komunztaturiko mai-leguen aldaketak adierazten dituzte. Hots, amortizaziorako epeak luzatu dira eta horrekin baterabere zenbatekoa handitu dute. Dagoeneko egoera honek hurrengo udalbatzetarako oztopo handia

sortu du.

Iragana aztertuz, oraina ulertu, etorkizuna marraztu

B

6atala:Maquetación 1 19/03/11 16:05 Página 6

48

6.4. Finantza eta ekonomia-egoera

2002. urtetik iruindar bakoitzak pairatzen duen zor biziaren igoera arras nabarmena da: %144,72koa. Fi-nantza-kargarena ere ez da makala izan: %88,24koa.

Periodo horretan hiritar bakoitzeko presio fiskalaren hazkundea %36,61ekoa izan da, hiritarreko gastuadiru-sarrera baino handiagoa izanik. Diru-sarreren maila apal mantentzearen politika horrek udalak zor-petzeari hel diezaion eragiten du, kostua guztien artean berdinki banatuta; politika fiskalak, berriz, zer-gadunen diru-sarreren edota ahalmen ekonomikoaren arabera elementu zuzentzaileak sartzeko bideaemanen luke.

Azaldutako guztiarekin batera, zorpetzeko ahalmenaren ahultzea ikusten dugu: %50ekoa izan da,11,35etik 5,64ra pasata. Zorpetze-mugak ere antzeko bilakaera izan du: jaitsiera %34,11koa izan da,13,72tik 9,04ra, hain zuzen ere. Atzerapauso hauek epe labur zein ertainean maniobratzeko gaitasunabiziki eragozten du.

Iragana azte

rtuz, o

raina u

lertu

, etorkizu

na m

arraztu

Zorpetzeko politikak gutako bakoitzak 2009.urtean 507 €ko zorra izan dezagun eragin du,2002. urtean 207 €koa zena. Beste ondorio batamortizazioaren gastuen bilakaera dugu: den-

bora tarte berean 17 €tatik 32 €tara igo dira. ”

6atala:Maquetación 1 19/03/11 16:05 Página 7

49

Iragana aztertuz, oraina ulertu, etorkizuna marraztu

6. EREDU EKONOMIKOA(Oraina ulertu)

rte hauetan Barcinak eta UPNk garatu duten po-litika ekonomikoa eskuin atzerakoiena munduosoan zabaltzen ari den ildo neoliberalaren islalokala da. Politika hauen ardatza, tamalez, aski

ezaguna dugu: boterea atxikitzako funtsezkoa den“lagunen” sostengua mantentzeko zerbitzu publikoenpribatizazioa, honek publikoa desegitea badakar ere,jendartearen talde ahulenak babes sozialik gabe u-tzita eta Ongizatearen Estatua eraitsita.

Hori bultzatzen dutenendako egiten dutena ezagu-tzeko hiritarrei informazio argia eta zehatza ez ema-tea funtsezkoa da. Bide honetan, opakutasuna,gardentasunik eta parte-hartzerik eza ohikoak diraeta, urteak joan urteak etorri, egoera okertu egin da. Arlo honetan Barcinak izan duen portaera onargarriadenaz haragokoa izan da, udal taldeen parte-hartzea ere ukatuta (informazioa hauei ukatuz edota lor-tzeko bidea eragotziz).

Gastuaren banaketaren lehen helburua handi-mandien pribilejiozko egoera mantentzea da; hori delaeta, bere politikaren ardatza inbertsio handiak izan dira, hiriaren beharrak eta lehentasunak aintzat izanbeharrean promotore eta eraikitzaileen eskaerak onartuz (megalomaniaz eta harropuzkeriaz beterikoproiektuak, hiria markatuko dutenak).

Hau gertatzen den bitartean, kultura, hezkuntza, emakumea edo gizarte-arreta bezalako arloetarako bi-deratzen diren diru-sailek pisua galdu dute porlanaren alde. Honen ondorioz, gastuari dagokionez fran-kotan orain dela 10 urteko egoera dugu, arlo hauetan premiak gero eta handiagoak badira ere.

Diru-sarreren politika ere arras atzerakoia izan da, beti ere gehien dutenen alde eginez eta egoera eko-nomiko kaxkarren dutenak kaltetuz. Honekin batera kanpoko diru-laguntzekiko sortu den mendekota-suna aipatu behar da, lan politikoa baldintzatzen duena eta Udalak bere erabakiak hartzeko behar duensubiranotasuna ebasten duena.

Xahutzailea, lagunen aldekoa eta megalomanoa den politika honek neurririk gabeko zorpetzea eragindu, hurrengo belaunaldien egoera baldintzatuta, zorpetzeko gaitasuna %50a baino gehiagoz txikituz etahirigintzaz lor zitekeen etekina agortuz (eraikitzeko ziren orubeak ia guztiz erabiliak dira dagoeneko).Hau ez da kasualitatez gertatu, espekulazioa eta hirigintza diru-sarreren iturri ardatz zituen politika eko-nomikoaren ondorioa baita.

Laburki adierazteko: Barcina eta UPNren kudeaketaren oinarrian parte-hartzerik eta gardentasunik eza,pribatizazioen eta lagunen aldeko gastu politika eta alderdien interesak jendartearenen aurretik paratzekojoera dira. Kudeaketa xahutzailea eta harroa, diru-laguntzen bidez OPUS DEIren inguruko talde katoli-koak agerian laguntzen dituena eta etorkizuna hipotekatuko duen baliabideen agorpena ekarri duena.

U

6atala:Maquetación 1 19/03/11 16:05 Página 8