ERLEZAINTZA ETA ANIMALIEN OSASUNA - elika.eus Apicultura... · galtzeak eta ekosistemak eraldatzeak...

6

Click here to load reader

Transcript of ERLEZAINTZA ETA ANIMALIEN OSASUNA - elika.eus Apicultura... · galtzeak eta ekosistemak eraldatzeak...

Page 1: ERLEZAINTZA ETA ANIMALIEN OSASUNA - elika.eus Apicultura... · galtzeak eta ekosistemak eraldatzeak dakarten kostua baino. Azken horietan polinizatzaileen egitekoa oso garrantzitsua

 

 1

ERLEZAINTZA ETA ANIMALIEN OSASUNA 

ERLEZAINTZA ETA ANIMALIEN OSASUNA

Elika 2012. Urria

ERLEEN EGINKIZUNA

FAOren arabera, munduko 100 uzta garrantzitsuenen artean (munduko elikagai-hornikuntzaren % 90 sortzen dute), 71 erleek polinizatzen dituzte (gehienak basokoak). Bestelako intsektuek (tripak, liztorrak, euliak, kakarraldoak, sitsak) ere paper garrantzitsua betetzen dute.

Barazki hostodunen ekoizpenean polinizazioa ez da funtsezko faktorea, baina berebiziko garrantzia du hazien ekoizpenean. Balioetsi da polinizazio optimoaren ondorioz hazi-kopurua % 100 eta % 350 bitartean hazten dela laborantza batzuetan.

Kafea bezalako laborantzetan egindako ikerketetan erakutsi da basoko erleek egiten duten polinizazioa lagungarri dela laborantzak % 20 handitzeko.

Oso zaila da erleen polinizazio-jardueraren balioa ekonomikoki kuantifikatzea. Alabaina, Ingurumenerako Nazio Batuen Programak bultzatutako eta Europako Batzordeak finantzatutako txosten baten bidez, biodibertsitate-galeraren alderdi ekonomikoak aztertzeko eta polinizazioaren balioa eurotan itzultzeko saiakera egin da. Txosten horrek erakusten du biodibertsitate- eta ekosistema-sistemen kostua txikiagoa dela biodibertsitatea galtzeak eta ekosistemak eraldatzeak dakarten kostua baino. Azken horietan polinizatzaileen egitekoa oso garrantzitsua da.

Europako Batzordeak bere webgunean jasotako beste txosten batean esaten da

Europako uzten % 84, zati batean behintzat, erleak eta sirfidoek egindako polinizazioaren menpe daudela; zehazki, fruta-, barazki- eta bazka-uztak aipatzen ditu.

Beraz, erleek ematen duen zerbitzuak ondorio ekonomiko garrantzitsuak ditu, eta elikagaien erabilgarritasuna (Food Safety) bermatzeko lagungarri da. Intsektuen polinizazioaren balio zenbatetsia

DATU EKONOMIKOAK: ERLEZAINTZAREN SEKTOREA

Erlezaintzaren eta erleen onurak, balio ukiezina izateaz gain, EAEn negozio-bolumen handia mugiarazten du.

ERLEZAINTZA ETA ANIMALIEN OSASUNA

Sarri askotan ez da aintzat hartzen erleak polinizatzaile gisa duten eginkizuna; baina, funtsezko garrantzia du uztetan, izan basokoetan, izan gure elikadurara bideratutakoetan. 

Intsektuen polinizazioaren balio

zenbatetsia Europako nekazaritzan 22 milioi

eurokoa da urteko.

Page 2: ERLEZAINTZA ETA ANIMALIEN OSASUNA - elika.eus Apicultura... · galtzeak eta ekosistemak eraldatzeak dakarten kostua baino. Azken horietan polinizatzaileen egitekoa oso garrantzitsua

 

  

2

ERLEZAINTZA ETA ANIMALIEN OSASUNA

ERLEZAINTZA ETA ANIMALIEN OSASUNA

Elika 2012. Urria

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Ezti‐ekoizpena Europan, herrialdeka 

 

Iturria: Bee Mortality and Bee Surveillance in Europe http://www.efsa.europa.eu/de/efsajournal/doc/154r.pdf 

EAE  2003  2004  2005  2006 2007 2008 2009 2010  2011

Erlauntz‐kopurua 

26.620  27.951  27.800  27.200  26.774  27.096  27.476  27.476  25.955 

Ekoizpena (kilogramoak) 

306.500  314.388  313.600  334.500  328.490  325.045  328.558  328.558  307.228 

Ekoizpenaren balioa (mila 

euro) 1.359,56  1.445,79  1.445,70  1.649,50  1.642,45  1.787,75  2.135,63  2.160,58  2.218,58 

Iturria: Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saileko Estatistika eta Sektoreko Azterketa Zerbitzua. 

Espainiako  erlezaintza‐sektoreak, kuantitatiboki,  Abeltzaintzako  Azken Ekoizpenaren  %  0,44  ingurukoa  da,  baita Nekazaritzako Azken Ekoizpenaren % 0,17koa ere. Espainia da Europako ezti‐ekoizle nagusia. 

EAEn erlauntz‐kopurua aldaketa handirik gabe mantendu  da  azken  hamarkadan.  Dena  den, 2011n  hala  ekoizpena  kilogramotan  nola erlauntz‐kopurua txikienetakoa izan da 2003az geroztik. 

Page 3: ERLEZAINTZA ETA ANIMALIEN OSASUNA - elika.eus Apicultura... · galtzeak eta ekosistemak eraldatzeak dakarten kostua baino. Azken horietan polinizatzaileen egitekoa oso garrantzitsua

 

  

4

ERLEZAINTZA ETA ANIMALIEN OSASUNA

ERLEZAINTZA ETA ANIMALIEN OSASUNA

Elika 2012. Urria

• Erlauntzak ahultzea, klima-ezbeharren eta nutrizio-faktoreen ondorioz.

• Behin eta berriz agertzen diren osasun-arazoak, tratamendu txarrak emateagatik edo horiekiko erresistentziagatik.

• Varroa destructor (varoosia) parasitoaren presioa handitzea.

• Mikrosporidioa, erleen digestio-aparatuko parasitoa, Nosema cerenae.

• Polenean, argizarian eta erlauntzetan agrotoxiko eta intsektiziden hondakinak egotea.

• Erle-zaintzailearen jarduera okerrarekin lotutako faktoreak: erreginak berritzea, koadro-aldaketa, laborategiko diagnostiko eskasa, etab. Horiek guztiek ondorio kaltegarriak dituzte erlauntzetan, eta erleak minberago bihurtzen dituzte hainbat patologiaren aurrean.

Kausa horiek honako kategoria hauetan taldekatu ahal dira: Agente biologikoak, agente kimikoak, ingurumen-agenteak eta bestelako kausak.

AGENTE BIOLOGIKOAK harrapariak, parasitoak, onddoak, bakterioak eta birusak (horietako batzuek elkarri eragiten diete, hala nola, Varroak eta zenbait birusek).

Orotara erleei eragiten dieten 29 patogeno hauteman dira. Horiek guztiak hilkortasuna handitzeko balizko kausa badira ere, azken aldian egindako zientzia-ikerketek nabarmendu egiten dute honako patogeno hauek duten egitekoa, izan bakarrik, izan elkarri eragiten eta euren afekzioa handitzen:

• Varroa destructor: bakarrik edo bestelako agente patogeno biologikoekin konbinatuta (gaixotasun birikoak, esate baterako).

ANIMALIEN OSASUNA -ERLEEN HILKORTASUNA EUROPAN-

 

Erleen osasun-arazo larria da erleen hilkortasunak gora egin duela mundu osoan. Azken berrogeita hamar urteotan, polinizatzaile horien kopuruak asko murriztu dira herrialde industrializatu askotan, eta hilkortasunak gora egin duela ikusi da.

90eko hamarkadaren amaierako zenbait prentsa-artikulutan jakinarazi zen Frantziako erleak ohi ez bezala ahultzen ari zirela, eta euren hilkortasuna handitzen ari zela. Frantziako erlezainek % 22ko jaitsiera zenbatetsi zuten, herrialde-mailako ezti-ekoizpenari dagokionez, 1995 eta 2001 bitartean.

2008ko uztailean, Erresuma Batuko zenbait zaintza-sarek % 24,2ra iritsi zen hilkortasun-tasa erregistratu zuten, eta aintzat hartu behar da "arrunt” gisa onartu ohi den hilkortasun tasa % 10 dela.

Neurri handiagoan edo txikiagoan, antzeko hilkortasuna zabaldu zen, erleen artean, Europako herrialde gehienetan eta, zehazki, Belgika, Suitza, Alemania, Erresuma Batua, Holanda, Italia eta Espainian. Gogoan hartzekoa da horrek ezti-ekoizpenean duen ondorioa.

Horrek handitu egin ditu ekologia- eta ekonomia-kezkak; izan ere, alde batetik, nekazaritza-ekoizpenetik eratorritako galerak daude, eta, bestetik, ezin da ahaztu horrek biodibertsitatean duen eragina.

 

Azterlan askotan hilkortasuna handitzeko funtsezko faktoreak definitzen saiatu dira, eta honako elementu hauek atzeman dira:

Page 4: ERLEZAINTZA ETA ANIMALIEN OSASUNA - elika.eus Apicultura... · galtzeak eta ekosistemak eraldatzeak dakarten kostua baino. Azken horietan polinizatzaileen egitekoa oso garrantzitsua

 

  

5

ERLEZAINTZA ETA ANIMALIEN OSASUNA

ERLEZAINTZA ETA ANIMALIEN OSASUNA

Elika 2012. Urria

guztien berrikuspena. Berrikuste-prozesu horretan, substantzia guztiak banan-banan ebaluatu ziren, zehazte aldera modu seguruan erabili ahal diren, aintzat hartuta giza osasuna (operatzaileak, kontsumitzaileak, etab.) eta ingurumena (zehazki, lurrazpiko urak eta ustekabean kaltetutako organismoak, hala nola, erleak). 

2009ko azaroaren 24an 1107/2009 zenbakiko Araudi (EE) berriak ordeztu egin zuen 91/414/CEE Zuzentaraua. Halaber, irizpide argiak ezarri zituen substantzia aktiboak, babesleak edo sinergistak onesteko, eztitarako erleekin lotutako irizpideak barne (II. Eranskineko 3.8.3 puntua). Bertan ezartzen da onetsiko diren substantzia berrien arriskua ebaluatu egin behar dela, eta, onesteko, honako alderdi zehatz hauek bete behar direla:

• erleentzako garrantzirik gabeko esposizioa ekarriko du, edo

• ez du ondorio larri edo kroniko onartezinik izango koloniaren biziraupenean eta garapenean, aintzat hartuta erleen larbetan eta jokamoldean izan ditzakeen ondorioak.

EFSAk duela gutxi argitaratu du Erleekin lotutako produktu fitosanitarioen eta horien substantzia aktiboen Arriskua Ebaluatzeko gida praktikoaren zirriborroa.

INGURUMEN-AGENTEAK Klimari lotutako faktoreak: tenperatura baxuek eta, bereziki, “hotz-boladek” eragina dute eztitarako erleen kolonien garapenean. Tenperatura koloniaren indarra aldarazten duen faktorea da, eta, izatez, eztitarako erleek 34 eta 35° C artean mantentzen dute erlauntza, inguruko tenperaturaren aldaketak aldaketa. Ingurumen-agente hauen artean:

DIETA: ingurumen-aldaketek eta batez ere

• Nosema cerenae: bakarrik edo bestelako agente patogeno biologikoekin konbinatuta.

• Erleen paralisi kronikoaren birusa (CBPV).

Aipatu beharreko beste bi patogeno dira Aethina tumida eta Tropilaelaps ssp, eta horietarako kontrol-plan bereziak ezarri dira. (Manuala ikusi).

Vespa velutina “Asiako liztorra” espezie inbaditzailea da, EAEn eragin berezia izan duena. Erleak eta bestelako intsektu polinizatzaileak jaten dituzte, eta espezieen aniztasuna eta nekazaritza-ekoizpena (fruta-arbolak) arriskuan jartzen dituzte.

Flickr-tik ateratako argazkia. Egilea: el chip

AGENTE KIMIKOAK Zenbait azterlanek produktu fitosanitarioen elkarreraginaren efektu sinergikoa edo hainbat pestizidekiko esposizio kronikoa (dosi azpi-klinikoetan) aipatu dituzte erleen osasunean ondorioak dituzten faktore gisa. Horri jarraiki, hainbat lege-ekimen abiarazi dira, erleen osasuna mantentze aldera.

91/414/CEE Zuzentarauan xedatutakoarekin bat, Europako Batzordeak 1992an abiarazi zuen Europar Batasuneko produktu fitosanitarioetan erabiltzen diren osagai aktibo

Page 5: ERLEZAINTZA ETA ANIMALIEN OSASUNA - elika.eus Apicultura... · galtzeak eta ekosistemak eraldatzeak dakarten kostua baino. Azken horietan polinizatzaileen egitekoa oso garrantzitsua

 

  

6

ERLEZAINTZA ETA ANIMALIEN OSASUNA

ERLEZAINTZA ETA ANIMALIEN OSASUNA

Elika 2012. Urria

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

   

 

 

 

 

 

 

 

 

 

murriztea bi jarduera konbinaturen ondorio da: fitosanitarioak erabiltzea eta monolaborantza. Bereziki, erleentzako interesik ez duten landareak (hala nola, laboreak) haztea.

ERLEZAINTZA-JARDUERAK: Erlezaintza-jarduera egokiak funtsezkoak dira, batez ere erlauntzaren balizko gaixotasunak identifikatzeko eta erlauntzaren osasun ona lortzeko behar diren elementuen erabilgarritasuna bideratzeko.

BESTELAKO KAUSA BATZUK: Zehaztu gabeko balizko kausak, kolonietan edo erleen artean eragina izan dezaketenak.

laborantza-metodo estentsiboak ezartzearen ondorioz biodibertsitatea murrizteak arriskuan jartzen dute, besteak beste, polenaren erabilgarritasuna eta kalitatea.

EREMU ELEKTROMAGNETIKOAK: Eremu elektromagnetikoek erleen artean duten eragina ez da behar bezala aztertu, eta gaur egun ez dago datu nahikorik eremu-mota horien eta erleen hilkortasunaren arteko edozein lotura identifikatu ahal izateko.

NEKAZARITZA-JARDUERAK: Nekazaritza-inguruetan landare-biodibertsitatea eta polena

ONDORIOAK

Aintzat hartuta erleek EAEko nekazaritzako elikaduraren ehunean duten pisua (2.218.580 euro fakturatu ziren 2011n) eta fruta- eta barazki-laborantzetan duten zeharkako garrantzia, berebizikoa da neurriak hartzea baliabide hori babesteari begira. Horretarako, animalien osasunaren esparruko jarduera zuzenak egin eta erleen hilkortasuna baldintzatzen duten faktoreak aztertzeko neurriak har daitezke.

Bibliografia • Williams, I.H. (1994) The dependence of crop production within the European Union on pollination

by honeybees. Agricultural Zoology Reviews 6: 229-257.

• Gallai, N., Salles, J. M., Settele, J. & Vaissiere, B. E. (2009) Economic valuation of the vulnerability of world agriculture confronted with pollinator decline. Ecological Economics, 68, 810-821.

• La economía de los ecosistemas y la biodiversidad para los responsables de la elaboración de políticas nacionales e internacionales http://www.teebweb.org/Portals/25/Documents/TEEB%20for%20National%20Policy%20Makers/TEEB%20for%20Policy%20exec%20Spanish.pdf

• Programa nacional de medidas de ayuda a la apicultura España 2011-2013 http://www.magrama.gob.es/app/vocwai/documentos/Adjuntos_AreaPublica/PNA%202011-2013.pdf

• MAGRAMAren WEB orria – Sector Apícola http://www.magrama.gob.es/app/vocwai/InicioDinamico.aspx?tg=IntroduccionDinamica&sec=SMI&tipo=14&lng=es

• El sector de la miel en cifras -principales indicadores económicos en 2011 http://www.magrama.gob.es/app/vocwai/documentos/Adjuntos_AreaPublica/INDICADORES%20E

Page 6: ERLEZAINTZA ETA ANIMALIEN OSASUNA - elika.eus Apicultura... · galtzeak eta ekosistemak eraldatzeak dakarten kostua baino. Azken horietan polinizatzaileen egitekoa oso garrantzitsua

 

  

7

ERLEZAINTZA ETA ANIMALIEN OSASUNA

ERLEZAINTZA ETA ANIMALIEN OSASUNA

Elika 2012. Urria

 

ABERE OSASUNARI BURUZ GEHIAGO

JAKIN NAHI?

http://www.elika.net/eu/ganaderia_home.asp