Erlijioa Eta Mitologia

8
ERLIJIOA ETA MITOLOGIA 1. Greziako erlijioa. Greziako erlijioan ezin da berez gurtza-batasunari buruz hitz egin. Polisetan antolaturik egoteak polis bakoitzak bere erlijio agerpenak izatea eragin zuen. Beraz, bakoitzak bere gurtzak eta errituak zituen. Hala ere, den-denak arbaso berberaren ondorengo sentitzen ziren; He- lenoren ondorengoak, alegia. Sentimendu panheleniko hori ospakizun sakratu handietan sendotzen zen. Greziako jainko-jainkosen ezaugarriak Homeroren eta Hesiodoren garaitik aurrera, gurtza bateratu egin zen, nolabait, eta Greziako Panteoia eratu zen. Hala ere, polis bakoitzak bere jainkoa edo jainkosa gurtzen zuen bereziki. Bi dira jainko-jainkosa horien ezaugarriak: antropomorfismoa eta hierarkizazioa. Jainko-jainkosek giza itxura zuten, eta haien botereak eta hilezkortasunak bakarrik bereizten zituzten gizakiengandik. Bestalde, haien artean hierarkiak zeuden, Zeus, jainko-jainkosen eta gizakien aita, zen jainko nagusia. Greziako gurtza Erlijioak hartzen zituen bere menpe grekoen bizitzaren gertakizun nagusiak: jaiotza, ezkontza, heriotza. Otoitzen eta sakrifizioen bidez gurtzen zituzten jainko-jainkosak. Zeruko jainko-jainkosei zutik egiten zieten otoitz, eskuak ze- rurantz luzatuz. Infernukoei otoitz egitean, berriz, lurrerantz makurtzen ziren. Bi sakrifizio mota zeuden: Odolik gabeak. Landa-produktuak eskaintzen zizkieten: esnea, eztia edo ardoa. Odoltsuak. Horietan animaliak immolatzen zituzten, eta horien ezaugarriak sakrifizioa eskaintzen zitzaion jainko edo jainkosaren araberakoak ziren. Jainkosentzat emeak hobesten ziren, eta jainkoentzat, berriz, arrak. Zenbait jainko- jainkosarentzat animalia bereziak hautatzen ziren. Zenbait jainko-jainkosa gurtzeko apaizak egon arren Grezian ez zegoen apaiz-kastarik: edozein herritar aukeratua izan zitekeen funtzio hori betetzeko, eta kargua iraupen mugatukoa izaten zen. Garbi eta arazturik egotea zen apaiz gisa jarduteko baldintza bakarra. Festak

Transcript of Erlijioa Eta Mitologia

Page 1: Erlijioa Eta Mitologia

ERLIJIOA ETA MITOLOGIA

1. Greziako erlijioa.

Greziako erlijioan ezin da berez gurtza-batasunari buruz hitz egin. Polisetan antolaturik egoteak polis bakoitzak bere erlijio agerpenak izatea eragin zuen. Beraz, bakoitzak bere gurtzak eta errituak zituen. Hala ere, den-denak arbaso berberaren ondorengo sentitzen ziren; He-lenoren ondorengoak, alegia. Sentimendu panheleniko hori ospakizun sakratu handietan sendotzen zen.

Greziako jainko-jainkosen ezaugarriak

Homeroren eta Hesiodoren garaitik aurrera, gurtza bateratu egin zen, nolabait, eta Greziako Panteoia eratu zen. Hala ere, polis bakoitzak bere jainkoa edo jainkosa gurtzen zuen bereziki.

Bi dira jainko-jainkosa horien ezaugarriak: antropomorfismoa eta hierarkizazioa. Jainko-jainkosek giza itxura zuten, eta haien botereak eta hilezkortasunak bakarrik bereizten zituzten gizakiengandik. Bestalde, haien artean hierarkiak zeuden, Zeus, jainko-jainkosen eta gizakien aita, zen jainko nagusia.

Greziako gurtza

Erlijioak hartzen zituen bere menpe grekoen bizitzaren gertakizun nagusiak: jaiotza, ezkontza, heriotza. Otoitzen eta sakrifizioen bidez gurtzen zituzten jainko-jainkosak.

Zeruko jainko-jainkosei zutik egiten zieten otoitz, eskuak zerurantz luzatuz. Infernukoei otoitz egitean, berriz, lurrerantz makurtzen ziren.

Bi sakrifizio mota zeuden: Odolik gabeak. Landa-produktuak eskaintzen zizkieten: esnea, eztia edo ardoa. Odoltsuak. Horietan animaliak immolatzen zituzten, eta horien ezaugarriak

sakrifizioa eskaintzen zitzaion jainko edo jainkosaren araberakoak ziren. Jainkosentzat emeak hobesten ziren, eta jainkoentzat, berriz, arrak. Zenbait jainko-jainkosarentzat animalia bereziak hautatzen ziren.

Zenbait jainko-jainkosa gurtzeko apaizak egon arren Grezian ez zegoen apaiz-kastarik: edozein herritar aukeratua izan zitekeen funtzio hori betetzeko, eta kargua iraupen mugatukoa izaten zen. Garbi eta arazturik egotea zen apaiz gisa jarduteko baldintza bakarra.

Festak

Festak ekitaldi zibilak ziren, eta horietan erlijiozkotasuna eta patriotismoa goratzen ziren. Hiri bakoitzak jainko-jainkosa jakin batzuekiko zaletasuna zuen, baina bazeuden festa panhelenikoak ere; esate baterako, Olinpiar festak.

Festa gehienak polis bakoitzak antolatutako ekitaldiak izaten ziren. Ospakizunek irauten zuten egun horietan, aldameneko polisetako jendea biltzen zen lehiaketak ikustera edo horietan parte hartzera. Hiri guztiek zituzten beren festak eta gurtzak.

Panatenak. Urtero ospatzen ziren, hiriko zaindari Atenaren ohoretan. Lau urtean behin, Panatena Nagusiak ospatzen ziren, handitasun bereziaz. Festa horietan prozesio ospetsu bat egiten zuten. Prozesioan hiritar guztiek hartzen zuten parte, eta gazteek animaliak sakrifikatzeko eta peplo izeneko mantua eramaten zuten; alegia, hautaturiko zenbait neska gaztek urtero jainkosarentzat ehuntzen zuten mantua.

Page 2: Erlijioa Eta Mitologia

Tesmoforiak. Urrian ospatzen ziren, Demeterren eta haren alaba Pertsefoneren ohoretan. Ugalkortasun-festak izaten ziren, eta ezkondutako emakumeek bakarrik har zezaketen parte.

Ardoaren jainko Dionisoren ohoretan hiru festa handi ospatzen ziren: Landako Dionisiak, Leneak eta Dionisia Nagusiak. Antzerkiak festa horietan baitu jatorria.

Misterio-gurtzak

Hala ere, gurtza horiek ez zituzten asetzen askoren itxaropenak, erlijioak arazo materialei erantzutea baino zerbait gehiago eskaini behar zuela uste baitzuten; beraz, zenbait doktrina eta erritu esoteriko zabaldu ziren. Grezian, Demeter eta Dioniso jainkoen inguruan sortu ziren batez ere: eleusistar misterioak, gurtza dionisiakoak eta orfismoa. Horien ezaugarri komunak hauek ziren: heriotzaren ondoko bizitzaren itxaropena; praktika ez-ofizial eta sekretua, eta banako guztiak onartuak izatea, sexuagatiko edo gizarte-mailagatiko bereizketarik egin gabe.

2. Mitologia

Mitoak oroimen kolektiboan gordetzen diren kontakizun tradizionalak dira. Bizia eta mundua azaltzen dituzte. Kontakizun horiek mundua, munduaren jatorria eta erlijio-oinarriak azaltzen dituzte. Mito hitza (mythos) «kontakizuna» esan nahi du. Belaunaldiz belaunaldi transmititzen dira istorio tradizional horiek.

Greziako mitoak ugariak eta era askotakoak dira. Mitoen multzoa mitologia da.

Greziako gizarte arkaikoan, mitoak zabaltzea poeten ardura izaten zen. Hala ere, Homeroz eta Hesiodoz geroztik, poetek eman diote izaera unibertsala eta panhelenikoa Greziako mito-logiari.

Sandro Botticelli, Venusen jaiotza

Mitoen edukia

Mitoek mundua nola sortu zen azaltzen dute, bai eta kaosa ordezkatu zuen ordena kosmikoa nola ezarri zen ere. Giza irudiko eta botere izugarriko jainko-jainkosak, sutsuak eta betierekoak. Baita antzina heroiak zeudela ere. Horiek hilkorrak ziren.

Oso apartak ziren heroi batzuek bakarrik lortu dute, beren merituak direla eta, jainko bihurtzea; esaterako Dionisok, Heraklesek eta Asklepiok.

Jainko-jainkosa nagusiak olinpiar familiakoak dira, Zeusen nagusitasunaren pean eraturiko familiakoak, alegia.

Page 3: Erlijioa Eta Mitologia

Mitologia eta erlijioa

Mitoek erlijioaren narrazio-ikuspegia ematen dutela esan dezakegu. Erlijiozkotasuna, berriz, mitologia-narrazioak baino zabalagoa da, bere baitan hauek ere hartzen baititu: gurtzak eta errituak -ia beti mitoekin erlazionatuak-, bai eta zeremonietan parte hartzen duten sinestunen lotura pertsonala ere.

Greziako jainko-jainkosa nagusiak

Hamabi ziren grekoek gurtzen zituzten jainko-jainkosa nagusiak, olinpiarrak hain zuzen. Asanbladan edo oturuntza alaietan biltzen ziren, Zeus zeruko subiranoa buru zutela.

Zeus eta bere neba-arrebak

Kronos Zeusek kendu zuen tronutik, eta haren seme-alabak sei jainko-jainkosa hauek dira: Zeus, Poseidon, Hades, Hera, Hestia eta Demeter.

Zeus da zeruen, ekaitzen, tximistaren jainkoa, baina justiziaren jainkoa eta zinen eta erromesen babeslea ere bada. Hark du botere gorena. Olinpo mendiaren gailurrean dago. Arranoa da haren ikur-animalia, eta tximista du arma nagusia.

Hera, Zeusen arreba eta emaztea, ezkontzaren babeslea da. Munduaren nagusitasuna Hades eta Poseidon bere anaiekin partekatu zuen Zeusek. Hadesi hildakoen lurpeko munduaren nagusia izatea zegokion. Ilunpeetako jauna da Pertsefonerekin batera. Poseidoni itsasoaren nagusia izatea egotzi zitzaion, Anfitrite bere emaztearekin.Zaldia du ikur-animaliatzat.

Demeter -soro emankorren eta nekazaritzaren babeslea; batez ere, zerealena- eta Hestia -etxearen jainkosa eta familiaren suaren zaindaria- ere Zeusen arrebak dira.

Zeusen familiako beste jainko-jainkosa batzuk

Afrodita, maitasunaren eta sexu-bulkadaren jainkosa da, oso jainkotasun indartsua. Uranoren alaba da. Atena, adimenaren jainkosa, oso bestelakoa da. Gerra-armadura eta kaskoa daramatza, bai eta lantza eta ezkutua ere, eta Zeusen burutik jaio zen. Atenas hiriaren jainkosa da eta begi handiko hontza du ikur-animaliatzat.

Ares -gerraren jainkoa- eta Hefesto -sutegiaren eta suaren jainkoa, hanka-okerra, burdinazko armen egilea eta Afroditaren senarra- Zeusen eta Heraren semeak dira. Apolo eta Artemisa bikiak Zeusen eta Letoren seme-alabak dira. Ilehoriak eta azkarrak dira; uztai batez eta zilarrezko geziz armaturik daude. Apolo jainkoak musika maite du, lira jotzen du eta bederatzi musen koruarekin ibiltzen da. Profezien eta arazketen jainkoa ere bada. Artemisak neska gazteak babesten ditu eta kastitatearen jainkosa da. Geroago, Apolo Eguzkiarekin identifikatu zen -Iehen Helios izan zena-, eta Artemisa, berriz, ilargi-jainkosarekin -Iehen Selene.

Hermes jainko-jainkosen mezulari azkarra eta prestua da, bai eta merkatarien, lapurren, heraldoen, mezularien eta bidaiarien zaindaria ere. Bestalde, arimen gidaria da. Hermesek sandalia hegodunak eta kapela hegalzabal bat daramatza eta kaduzeo izeneko makila magikoari heltzen dio.

Dioniso, Bako ere deitzen zaio. Zorakeriaren, berotasunaren, antzerkiaren, ardoaren eta estasiaren jainkoa da. Bere baso-ibileretan satiroz eta bakantez edo menadez osaturiko lagun taldeak jarraitzen dio.

ARIKETAK:

- 1,2,3,4,5,7,8,9,10,11,12,.

Page 4: Erlijioa Eta Mitologia

JAINKO-JAINKOSEN LEINUA

Hesiodok, beoziar jatorrizko idazleak, Teogonia idatzi zuen K.a. VIII mende inguruan. Lan horretan, jainko-jainkosen jatorriari buruzko etorki desberdineko antzinako tradizioa sistematizatzen ahalegindu zuen. Kontakizuna Zeusen jaiotzaraino iristen da eta horren irudia azpimarratzen du jainkoen eta hilkorren errege eta aita bezala:

“Hatsarrean, Kaosa izan zen. Gero, Gea, bular zabalekoa, Olinpoko tontor elurtuan bizi diren Hilezkor guztien egoitza ziurra. Eta azkena, Eros, jainko hilezkorren artean ederrena, gorputz-adarrak laxatu eta jainko zein gizaki guztien bihotza eta borondate zuhurra bere bularretara erakartzen dituena.

Kaosetik Erebo eta Gau beltza sortu ziren. Era berean, Gauetik Eterra eta Eguna jaio ziren.

Geak, lehenbizi, neurri berdintsuko Urano izartsuaz erdi zen, alde guztietatik euts ziezaion eta horrela, jainko-jainkosa zoriontsuen betiko egoitza ziurra izan zedin... Gero, Uranorekin bat eginda, Ozeano korronte sakonekoa, Zeo, Hiperion, Rea (...) sortu zituen. Haien ondoren, gazteena jaio zen, Kronos, buru bihurrikoa, semeetan beldurgarriena, eta gorroto bizia hartu zion aitari.

Izpiritu harrodun Ziklopeak ere ekarri zituen mundura. (...) Ziklopeak jainko-jainkosen berdinak ziren, baina begi bakarra zuten bekoki erdian. Gea eta Uranorengandik jaio ziren guztiak, seme-alaba beldurgarrienak, aitarekin haserre zeuden betidanik. Eta bat jaiotzear zegoen bakoitzean, Uranok Gearen barruan gordetzen zituen guztiak, ezkutuan, argitara irteten utzi gabe; eta gozatu egiten zuen ekintza gaizto horretaz, isekari. Gea izugarria, lehertzear, kexu zen bere baitan eta azpijoko ankerra asmatu zuen. Altzairu distiratsua eginez, sekulako igitaia landu zuen eta asmoa azaldu zien seme-alabei (...) Ikarak menderatu zituen seme-alaba guztiak eta inortxo ere ez zen hitz egiten ausartu. Baina buru bihurriko Kronos boteretsuak, adorez beterik, hitz hauekin erantzun zion ama zuhurrari:

- Ama, gure aita gorrotagarriari errukirik ez diodanez, neuk egin nezake lan hori, zin dagizut; azken finean, aita izan zen ekintza higuingarriak egiten aurrena.

Page 5: Erlijioa Eta Mitologia

Gea izugarriaren bihotza asko poztu zen eta isilean, ezkutuan, zelatan jarri zuen semea, Uranoren zain. Hortz zorrotzeko igitaia jarri zion eskuetan semeari eta ezin hobeki estali zuen amarrua.

Etorri zen Urano boteretsua gauaren gidari. Maitasun-irrikaz lur gainean etzan eta toki guztietara hedatu zen. Semea, orduan, gordelekutik atera zen; ezkerreko eskuaz aita harrapatzea lortu zuen, eta eskuinekoan igitai miresgarri, ikaragarri eta hortz zorrotzekoa zuela, genitalak moztu zizkion aitari. Ondoren, airean jaurtiki (...) eta itsasoak eraman zituen luzaroan. Inguruan apar zuri bat agertu zitzaien eta aparraren erdian dontzeila bat jaio zen (...) Jainkosa ohoragarri eta ederra irten zen itsasotik. Jainkoek eta gizakiek orok Afrodita deitu zioten, aparraren erditik jaioa zelako.

Erosek lagundu zion jainko-jainkosen triburako ibilbidean. Jaio zenetik dagozkio, sari bezala, gizaki zein hilezkorren artean jasotako ardurak: dontzeilen intimitatea, irribarreak, iruzurrak, plazer gozoa, maitasuna eta samurtasuna.

Reak, Kronosekin bat eginik, seme-alaba famatuak izan zituen: Hestia, Demeter, urrezko sandaliadun Hera, lur azpian bizi den bihotz gupidagabeko Hades boteretsua, Posidon durunditsua eta Zeus zuhurra, jainko-jainkosen eta gizakien aita, lur zabalari trumoiez dar-dar eginarazten diona.

Lehenengo laurak Kronos boteretsuak irentsi zituen, amaren sabel sakratutik Kronosen altzora etorri ahala. Horrelaxe jokatzen zuen ez zuelako nahi Uranoren oinordeko ospetsuetarik batek ere errege-duintasuna izaterik Hilezkorren artean. Bazekien, Geak eta Urano izartsuak esanda, horren boteretsua izan arren, semearen eskuetan hiltzea zuela patua, Zeus handiaren egitasmoen biktima hain zuzen. Hortaz, adi-adi zegoen eta, beti zelatan, seme-alabak irentsi zituen, banan-banan; Reak ikaragarri sufritzen zuen.

Baina Zeus jaiotzeko zela, Geak bere gurasoei erregutu zien lagun ziezaiotela semearen jaiotza ezkutuan gordetzen (...) Haurra Gea izugarriak hartu zuen Kreta zabalean hazi eta zaintzeko.

Harantz abiatu zen, gau beltz bizkorraren babesean, eta Liktora eraman zuen lehenbizi. Haurra besartean hartu eta haitzulo sakon batean gorde zuen (...) Eta harri handia hartu eta haur-oihaletan bildurik, Uranida errege handiaren eskuetan jarri zuen, aurreneko jainko-jainkosen erregearen eskuetan. Uranidak, orduan, harriari eskuekin oratu eta ur-dailean sartu zuen. Zorigaiztokoa! Ez zen haren bihotza ohartu harriaren truke seme garaiezin eta izukaitza geratzen zela etorkizunerako, eta seme horrek, laster, bere indar eta eskuez, duintasuna kenduko ziola eta Hilezkorren artean erregetza lortuko.

Hesiodo, Teogonia.

Olinpo: Greziako mendia. Jainko-jainkosak bertan bizi ei dira.Afrodita: grekozko áphros hitzak ‘aparra' esan nahi du. Likto: Kretako herri aberats bat. Uranida: Uranoren semea, Kronos hain zuzen.

Page 6: Erlijioa Eta Mitologia
Page 7: Erlijioa Eta Mitologia