ERMUALDEKO PROIEKTUAN (Santa Lucía) PARTE HARTZEKO JARDUNALDIAK

23
PLAN BEREZIA ERMUKO ANDRA MARIA ETA SANTA LUZIA BASELIZA BABESTU ETA KONTSERBATZEKO MONUMENTU MULTZOA 2012ko azaroaren 20, 21 eta 22 egunetan egindako PARTE-HARTZE JARDUNALDIAK LABURPENA ETA ONDORIOAK 2012ko azaroa Laudioko Udala ION BARCENA JAIME DIAZ MORLAN OSCAR MIRAVALLES IRENE ZUÑIGA PLAN BEREZIAREN ERREDAKZIO TALDEA

description

Ion Barcenak, Jaime Diaz Morlanek, Oscar Miravallesek eta Irene Zuñigak osatutako taldeak, Ermualdeko (Santa Luzia) plan berezia idazteko esleipena duen aldetik, parte hartzeko jardunaldiak antolatu ditu, auzokide guztien ekarpenak eta ideiak jasotzeko. Dokumentu honetan jaso dira jardunaldi horien laburpenak eta ondorioak.

Transcript of ERMUALDEKO PROIEKTUAN (Santa Lucía) PARTE HARTZEKO JARDUNALDIAK

Page 1: ERMUALDEKO PROIEKTUAN (Santa Lucía) PARTE HARTZEKO JARDUNALDIAK

PLAN BEREZIA

ERMUKO ANDRA MARIA ETA SANTA LUZIA BASELIZA

BABESTU ETA KONTSERBATZEKO MONUMENTU MULTZOA

2012ko azaroaren 20, 21 eta 22 egunetan egindako

PARTE-HARTZE JARDUNALDIAK

LABURPENA ETA ONDORIOAK

2012ko azaroa

Laudioko Udala

ION BARCENA JAIME DIAZ MORLAN OSCAR MIRAVALLES

IRENE ZUÑIGA PLAN BEREZIAREN ERREDAKZIO TALDEA

Page 2: ERMUALDEKO PROIEKTUAN (Santa Lucía) PARTE HARTZEKO JARDUNALDIAK

2

AURKIBIDEA I. DOKUMENTUAREN HELBURUAK ETA EDUKIA II. EKARPENEN BILDUMA

III BALORAZIOA ETA ONDORIOAK

Page 3: ERMUALDEKO PROIEKTUAN (Santa Lucía) PARTE HARTZEKO JARDUNALDIAK

3

I. DOKUMENTUAREN HELBURUAK ETA EDUKIA

HELBURUA:

Dokumentu hau erredaktatu da helburu bikoitzaz:

1- Biltzea eta baloratzea jardunaldietan parte hartu duten agente guztien ekarpenak, Plana erredaktatzeko erabakitako parte-hartze edo partaidetza katea ziurtatuta geratzeko moduan.

2- Laburbiltzea "giltzarri" legez kontsideratutako ideiak, gehitu eta batu ahal izateko Plan erredaktatzeko unean jatorrizko dokumentuan enuntziatutako argudioei (hau da, Udalak saritutako eskaintzari), aipatu den Plan horren oinarriak ipinita. EDUKIA:

Aurreko paragrafoan azaldutakoarekin bat, ulertu behar da dokumentu honetan

sintetizatutako puntuek ez dutela errepresentatzen Planean sartuta geratuko diren argudio guztiak eta ez eta horien osotasuna ere, jardunaldiak egin zirenean, argitara irten zirenak baino.

Ekarpenak jaso izan dira ondoko komunikazio kanaleen bidez:

-Herriko Etxeak eta erredakzio taldeak jasotako e-mailen testuak. -Horretarako banatutako paperetan, eskuz idatzitako testuak. -Udal teknikariekin eta beste agenteekin eginiko lan bileretan zehar adierazitako komentarioak. -Mahai eta tailerretan parte-hartzaileek eginiko berbazko komentarioak. -Jardunaldiak egiten ari ziren une ezberdinetan zehar (Ermu Andra Mariarako bisita, saioen osteko elkarretaratze informalak, e.a.) jasotako parte-hartzaileen komentarioak

Erredakzio taldea bere lanean zehatza eta objektiboa izaten saiatu izan den arren, jasotako bildumak gabeziak izan litzake edo, arean gehiago, argudioren bat gerta liteke leialki islatuta ez egotea. Baderitzogu nahi gabeko absentzia edo hutsegite horiek zuzendu egin daitezkeela Planaren hurrengo erredakzio epean zehar.

Page 4: ERMUALDEKO PROIEKTUAN (Santa Lucía) PARTE HARTZEKO JARDUNALDIAK

4

II. EKARPENEN BILDUMA 20 eguna. Arratsaldez. Hiritarren Parte Hartze Jardunaldiak

SARRERA ETA ESPARRU-HITZALDIA -Fernando Hevia-

Udal ordezkari tekniko legez, Planaren Erredakziorako Lehiaketaren irabazle legez erredakzio-taldea aukeratzearen egokitasunaren justifikazioa egin du. Eskaintza deskribatzerakoan, proposamenaren objektibotasuna positiboki baloratzen du, inguruneko baloreen analisi zorrotza, hala nola espazioari emandako tratamendu eta ikusmolde berritzailea, ikuspegi bikoitzaz: Lekua eta ingurunea. Baderitzo proposamena handinahitsua dela, irizpide globalaz eta berritzailea gainerako eskaintzekiko. Eroritako baserria berreskuratzeari buruz epaimahaiak eduki zituen zalantzak planteatu ditu, baina, azken finean, ingurunean elementu berririk ez sartzea positibotzat hartu zen. Halaber baita baloratu zen positiboki ere lurralde hori biziberritzeak dituen potentzialtasunetatik abiatuta: Arloaren bertebrazioa korridore ekologikoen bidez, dauden natura masak konektatu eta usadiozko bideak berreskuratzen dituztenak. Era horretan zabaldu da Hiritarren Parte hartze Prozesua, oinarri objektiboetan funtsatuta: -Mikel Landa- Egin du azalpen laburra Añana Gatz-Haraneko Kultura eta Paisaia berreskuratzerakoan gauzatu dituzten lanei buruz; horien artean, besteak beste, balore geologiko, biologiko, paisaiako, historiko eta sozialak. Burutu den planaren funtsezko apustua izan da gatzari lotutako produkzio erabilerak txertatzea, horiek direlako multzoko singularitatearen sorrera eta suposatuko dutenak haranerako etorkizunaren garantia. Gatzaren ustiapenari bizirik eutsi zaio, errespetatuz tradiziozko teknikak eta jarduera berriei uko ez dion etengabeko bilakaerari jarraipena emanez: Turismoa, aisialdia, osasun, prestakuntza, hezkuntza, gizarte Parte hartzekoak, e.a.

Page 5: ERMUALDEKO PROIEKTUAN (Santa Lucía) PARTE HARTZEKO JARDUNALDIAK

5

MAHAI-INGURUA

-Auzokoen beraien esku-hartzeekin hasten da:

Abeltzaintza praktika batzuk eta gehiegizko orkatzen populazioa, ingurunean arazo legez kontsideratzen dira.

Añanako Gatzagen etsenpluarekin konparazio bat egiterakoan, faltan bota da Santa Luzian produktu propio bat ez egotea. Proposatu da bilatzea holako bat, agian izan daitekeena ondare historikoa edo arkeologikoa.

Proposatu da zonaldean txertatzea kirol eta mendi-zaletasun erabilera. Hori izan zen urte askotan bizitza eman ziona eta planteatu da hori berreskuratzea.

Proposatu da folk musika jaialdi bat egitea, ingurune horren bereziaz aprobetxatuta.

Zergatik ez txertatu interbentzio berriak "produktu" hori prestatzeari begira? Iraganean, beste belaunaldi batzuek euren legatua utzi bazuten, zergatik ez utzi zerbait guk geuk ere bai? Noraezeko esku-hartzea egiteko beldurrak darama guztirako babes osora eta, beraz, gauza berriak sortzeko ezintasunera, hau da, imobilismora.

Gogoeta egin da leku horretan zegoen tabernak bete zuen zereginaz: Hori izan zen espazio bat topagunea, erreferentzia, bateratzea eta bakoitzaren nortasunen adierazpena errazten zuena.-Mikel Landa- Añanako Gatzagak badira bilakaeran dauden paisaia, izoztuta ez dagoena. Han sartu ziren erabilera berriak, usadiozko erabilerak errespetatuz, horiekin bateragarriak diren oinen ureztatzea legezko erabilera berriak, eta tradiziozko eraikuntzekiko errespetuan. Erabilera berrien txertatzea gauzatu da arkitektura kontenporaneoa erabilita. Añanan, bi esku-hartze motaz jardun da: Jada dagonarekiko eta behar denarekiko, horretarako imaginatiboa ere izan da-eta. -Jose Ignacio Martinez de Luco-

Gogoeta egin du berreskuratzearen balioaz, baloreak kontserbatu eta transmititzeko, ez soilik tokian tokikoak baizik eta Euskaldun

Page 6: ERMUALDEKO PROIEKTUAN (Santa Lucía) PARTE HARTZEKO JARDUNALDIAK

6

guztionak direnak. Azpimarratu du gustura sentitzeko lekua mantendu eta hobetzearen garrantzia.

Plan Berezian erabilerak txertatuko ditu lurralde ingurune horretan. Lurzoru urbanizaezina denez, interes publiko eta sozialeko erabilera izan behar dira.

Kontuan eduki beharko da Ondasun Kulturalaren mugapena, bere baitan obligazio batzuk dakartzana, eraikuntzak eta erabilera berriak mugatzeaz gain. “Egin ahal izango dugu lekuak baimendu ahal duena".

Eskatzen du ezagutzea sekuentzia historikoa. Ezaguera horretatik abiatuta, zerbait berria proposatu liteke, bizia ematen jarraituko diona.

Kultura, Ingurumena eta toki garapeneko Ondarearen gaineko ekimenak FEDER fondoetara aurkez daitezke; beraz, Santa Luzia hautagai ona izan daiteke laguntza lerro horretara moldatzeko.

-Victoriano Palacios-

Nabarmendu du ezinbestekoa dela ondare txikiaren azterlana egitea.

Etsenplu legez azaldu ditu Errioxan Dolareak; badago produktu bat zuzenean ustiatu dena lehenik ikerketa zientifikoaren funtzio bat egin barik, erabilera publiko jardunak bateratuko eta bilduko dituena. Eskarmentuak erakusten digu, orduan, ezen zaharberritzen bat egiten bada ondo egituratutako erabilera bat aurreikusi bari, horrek porrot egiteko aukerak dituela.

-Felix Mugurutza-

Produktua badago jada hor. Badira kontserbatu diren eraikitako elementuak, hala nola inguruko ondare ez-materiala. Ermuko Andra Maria bada historia liburu txiki bat geratu dena fosilduta eta udalerriaren gainerako industrializaziotik salbu. Eta horrek badu turismo atraktiborik.

Aurkeztu ditu ondare ez materialeko hainbat etsenplu, hala nola diren erromesaldiak, toponimia, mitologia, legendak, herri sineskerak, erritual magikoak, e.a. Bertako auzoko eta bizilagunentzako irudikatzen du oso berezia den zerbait eta sentitzen dute propioa legez.

Ugariak dira inguruan agertzen diren aspaldiko usadiozko erabileren aztarnak oraindik dirautenak. Baserriak, karobiak, elurra gordetzeko elurtegiak edo neberak, gaztainak, lihoa, sagardoa, (ez horrenbeste txakoli)…, hala nola geure iragan propioaren aztarnak. Berez, jada apartekoa den santutegia bera, AUNIA hilarria, hurbil aurkitutakoa, e.a.

-Juanjo Hidalgo-

Santutegiaren sorrerari eta bere inguruari buruzko berri eskasak ditugu ikuspegi historikorik, nahiz eta jasota dagoen erdi aroko dokumentazioaren bitartez, Ermuko Andra Mariarekin erlazionatutako dohaintza ezberdinen gainekoa. Hutsune honek behartuko liguke hastera ikerketa historikoa egiten sakontasunean.

Page 7: ERMUALDEKO PROIEKTUAN (Santa Lucía) PARTE HARTZEKO JARDUNALDIAK

7

Historia eta arkeologia ikerketa prozesu bat burutu nahi bada, trazatu beharko litzatekeen ibilbidea ondoan proposatzen denaren antzekoa izan beharko luke:

1. Topografia azterlana egitea, arkeologiara orientatuta, metodo arkeologikoekin, edozein lurren mugimendu egin aurretik. Horrek baimendu luke detektatzea lurzoruan leudekeen irregulartasun eta ez-normaltasun artifizialak.

2. Ez-normaltasun artifizialak eta naturalak bereiztea eta ezberdintzea terraza, galtzada, horma, e.a. zona posibleak.

3. Normalak ez diren leku horietan kata edo zulaketa arkeologiko txikiak egitea.

4. Lekuko balore arkeologikoetan sakontzea, katek nabarmendutako puntuetan sundatzeak egitearen bitartez.

5. Ondorio eta emaitzen ebaluazioa. Puntu honetan erabaki behar da ohiko indusketa arkeologikoak egin behar diren ala ez, kontuan izanik horiek duten kostu handia, indusketan zulatutakoa sendotzeko gaitasuna, e.a.

Zehaztu beharko litzateke Eliza eta "goi erdi aroko" auzoaren elkartzea eta ikertzea ia populazio gune zaharragorik ote zegoen, agian erromatarren ostekoak edo (Aunia hilarria, Santa Agata baseliza).

Berrirakurketa arkitektonikoa egitea klabe historikoan, estratigrafia bertikal baten bidez.

XVI. mendako Santa Luzia baselizako bobeda eroritik, hondakinak aurkitu ziren lurrazpiko alboko plataforman; baita aurkitu zen ere ustez burdin garaiko aizkora bat, "tximistarri" legez erabilia agian.

Kamaraka mendiaren magalean dauden leize zuloek baliteke paleolitikoko hondakinak edukitzea. Berriek arabera, Urquijo markesak esploratu zituen eta buztingintzako materiala berreskuratu zuen.

-Javier Fernandez Bordegarai-

Planteamendua ezin daiteke izan indusketa egitea, indusketa egitegatik, baizik eta interesatzen zaiguna den ezagutzea egitura guztien garapena, aukera askotan mespretxatuak izan diren horma, erreten, elementu txiki, e.a. legezko elementu batzuk kontuan hartuta, jakina!

Indarrean dagoen lege-araudiak gabeziak ditu era egokian babesteko honelako ondare sakabanatu eta barreiatu eta Plana suerta liteke tresna egokia gabezia hori betetzeko.

2003ko dekretuan ez daude jasota arkeologia presuntzioa eta gaur egun inolako babes gradurik ez duten elementu txikerrak ere.

-Auzokoen Parte hartzeak:

Esparruz kanpoko landetxe baten jabeak azpimarratu du heltzeko eta iristeko bideek duten garrantzia turismorako. Zalantzan ipini du lehiaketa proposatuta kokalekua interpretazio zentrorako. Uste du sinergiak erabili behar direla eta errebindikatzen du balio turistikoa.

Page 8: ERMUALDEKO PROIEKTUAN (Santa Lucía) PARTE HARTZEKO JARDUNALDIAK

8

Aretoko parte-hartzailerik gazteenak proposatu du lekuratzea han belaunaldien arteko sinergia zentroa, informazioa eta jendearen arteko fluxuarekin, tratatzeko, esaterako basoaren erabilerez.

Garrantzitsua da Santa Luzia erreferentziako lekua izatea herritar GUZTIENTZAKO, horren erabilera monopolizatua izan barik.

Beste hiritar batzuek adierazi dute euren kezka baliabide ekonomikoak era egokian erabiltzeko, esaterako, internetetik jaitsi ahal den audio gida bat eraginkorragoa izan daiteke arretadun interpretazio zentro bat baino.

Nerea Garaiok (Aialur enpresako Teknikoak) hainbat galdera planteatu ditu: Leku nahikoa berebizikoaren aurrean al gaude? Ermuko Andra Maria hel liteke izatera Añanako Gatzagen antzerako zerbait? Santutegiak hartu duen izaera bada garatu bari dagoen "harribitxia" izango balitz legez.

Fernando Heviak nabarmendu ditu parte hartzeetan azaldu diren bi gai: “Produktua” eta “zaharra eta berriaren arteko erlazioa". Plan onak badira balorean ipintzen dutena itxura batean ikusten ez dena, Felix eta Juanjok eginiko parte hartzeak aipatuta. Agian Ermuko Andra Mari berreskuratzea, bada leku hori horrenbeste urtetan zehar berebizikoa egin duen xarma hori eskuratzea. Horretarako, ezinbestekoa da berriro aurkitzea zein hartu-eman zegoen Santutegiaren eta baserri guneen artean, izan ere, horien lekuratzeak eta kokapenak ez diren inolaz ere kasualitatezkoak. Berriro ere nabarmendu du azterlan topografikoaren garrantzia, ezberdintzeko naturala dena artifiziala denarekiko eta kokapenen aukeratze ezin hobea egitea lortzera iristeko. Hor aurki liteke "Planaren erregela", gainerako sakabanatutako elementuak ordenatzera lagunduko duena eta hori nahikoa izan daiteke proposatutako helburuak lortzeko.

Page 9: ERMUALDEKO PROIEKTUAN (Santa Lucía) PARTE HARTZEKO JARDUNALDIAK

9

21 eguna. Arratsaldez. Hiritarren Parte Hartze Jardunaldiak

ESPARRUKO HITZALDIAK

-Iñigo Garcia Quintana, Agresta Sozietate Kooperatibako ordezkaria.-

Bason Antolamenduan lan egiten duen profesional legez aurkeztu duen hitzaldia basoen plangintzari buruzkoa da; helburuak badira gizarteak eskatzen dituen basoko baliabideen sail bat eskuratzea, kudeatze egokia eta iraunkorra bermatuta. Funtsezko oinarriak hauek dira:

Natur ingurunea babestu, iraunarazi eta hobetzea.

Basoaren egiteko aniztasuna, produktu edo baliabide ezberdinak lortuta. Irabaziak eta onurak izan ahal dira zuzen edo zeharkakoak, esku-diruzko balorazio barik, hala nola den erregulazio hidrologikoa, uraren kalitatea hobetzea eta CO2 xurgatzea. Erabilera gehienak bateragarri baldintzatuak dira.

Erabilera guztien ustiapen iraunkorra; horiek ondo planifikatu behar dira denboran zehar, horiek mantentzea berma dadin eta etengabekoak izan daitezen.

Baso Plangintzan jarraitu beharreko urratsak: 1. Inbentarioa (lege-egoera, soziokulturala, naturala,

baliabideak) 2. Erabileren zehaztapena 3. Plangintza

Basoaren Antolamendu Proiektu batek osagai hauek ditu: o Plan Orokorra edo epe luzera; hor zehaztuta dakar azken

eta amaierako helburua. o Plan berezia edo epe motzera; 10 urtean zehar egin

beharreko plangintzaz.

Adin ezberdinetako landare masek errazten dute erabilera soziala. Landare masa naturalki birsortzen ari den unean, abereei pasoa eragozteko itxi behar da.

Gero ez da beharrezkoa izango pasabide murrizketa hori, beti-eta bazkalekurako ganaduaren zama gehiegizkoa ez bada.

Page 10: ERMUALDEKO PROIEKTUAN (Santa Lucía) PARTE HARTZEKO JARDUNALDIAK

10

-Javier Loidi- Basoa zuhaiztia baino zerbait gehiago da. Ekosistema bat da, anitza eta konplexua. Bertan Parte hartzen dute zuhaitzek baino askoz ere gehiagok; badu egitura eta egitekoen konplexutasuna. Baso barruan, argi falta dago, agertzen da materia organiko ugari, lurzorua sortzen duten mikroorganismoen bitartez desegin behar dena. Jausitako hosto eta pilatutako orbeletik lur begetala sortu ohi da, lurzoruaren despentsa. Herrialde baten ondare printzipala bere lurzorua da. Egin du aipamen laburtua planetako historian zehar basoen historiari buruz:

Lurreko lurralde guztia ez da gai bere luze-zabalerako azaleran basoak mantentzeko gai. Hala ere, Euskal Herria bada basoen lurralde bat.

Basoaren usadiozko erabilerak: XIX. Mendera arte, basoa zen gizakiak erabilitako energia iturri bakarra.

Badaude hiru funtsezko baso mota, dituzten erabileren arabera: o Baso altua, haziz birsortu ohi dena. o Mozten den basoa, ganadua onartzen du. o Baso baxua, kimu berriz birsortu ohi dena; ez du ganadurik

onartzen.

Basozaintzako forma berriak, XX. Mendeko baserrietan bizitzeari uzteari lotutakoak, aldaketa bat eragin du paisaian, hau da, Euskal Herriko paisaia modernoa sortu du.

Paisaia moderno osatuta dago baso artifizialez edo egun ala zuraren landaketez; usadiozkoa zen abeltzaintza ustiapena desagertu da eta paisaia homogeneizatu ohi da, artifizial bihurtu.

Landaredien helburua bakarra zura da, lurzorua hondatzen duten tratamendu erasokorrekin.

Egungo paisaia bada abandonuaren ekologia, hots, paisaia abandonatua.

Baso naturalek duten garrantzia. CO2 biltegiak dira (ez isurtegiak); isurtegi kontsideratu ahal izateko biltegiratuta eduki behar duten gutxienez ere 1.000 urtez.

Bultzatu egin behar dira baso helduak egotea, baso zahartuaren kontzeptua. Basoa bada organismo ugariren habitata, ez dena ustiagarria ezertarako ere. Aztertzen ari da Baso Zahartuen Europar Sare bat eratzea.

Page 11: ERMUALDEKO PROIEKTUAN (Santa Lucía) PARTE HARTZEKO JARDUNALDIAK

11

Javier Loidiren gogoetak Ermuko Andra Mariaren inguruneaz, ondoko hauek dira:

Ganadua beharrezkoa da. Zehartu behar da zein ganadu klasek bazkatu ahal duen, zenbat buru izango diren leku horretan. Ardiak dira lorezainik hoberenak, zeren uzten duten landa arrasean duen bazkaz eta malguaz, Ermuko landetakoa legezko aisialdi zonetarako egokia. Egun 80 ardi daude eta egon liteke bikoitza.

Proposatu du itxituraz mugatzea zona txiki batzuk (0.5 Ha) baso zaharrera bilakatu ahal daitezen, horra ezin sartzeko ez ganadua ez eta bisitaririk ere, irisgarritasun zaileko zonak profitatuz, hau da, bideetatik aldenduta daudenak, bio aniztasunaren alde.

Kantauriar artadia islatuta dago jada Habitat Zuzentarauan. Zerrenda objektiboetan oinarria hartu behar dugu, babes-figurei legez eusteko.

Hondatutako adarrak moztutako Isusiko hariztia, basoaren usadiozko erabileren ordezkari legez, merezi du kontserbatu eta iraunaraztea. Hala, bateragarria da ere abeltzaintzarekin.

Funtsezkoak dira hidrografia arroak eta horietan dauden errekondo edo erribera basoak. Arroen politika bat egon behar da; zenbat eta erribera-baso hobe eta handiagoak egon, orduan eta horrenbeste uholde gutxiago egongo den. Funtsezkoa da zaharberritzea eta biziberritzea.

Hor badaude baso natural gehiago, beste formazio begetal eta paisaiak kontsideratu beharrekoak

Beste zona batzuk xederatzea hainbat erabilera bateratzeko, erabilera anitzekoak.

Itxitura artifizialik ez luke egon behar edo horiek ahal denik eta gutxien izatea.

Egokia deritzo oso zuhurtzia handikoa izatea erabilera publikorako zerbitzu eta herri-zorrekin.

Azpimarratu du beharrezkoa dela ondo planifikatutako ehiza-kudeatzea, egungo fauna basatiaren zentsu batetik hasita, abiapuntua zein den ezagutzeko.

Halaber, gogorarazi du ez dela ahaztu behar lekuaren erabilera erlijiosoa, santutegia, erromeria, bultzatu beharko litzatekeena.

MAHAI-INGURUA

-Jendearen hitz-hartzeak:

Zein aparkaleku mota? Beharrezkoa al da goian ala ez?

Page 12: ERMUALDEKO PROIEKTUAN (Santa Lucía) PARTE HARTZEKO JARDUNALDIAK

12

Zer gertatzen da irispidearekin eta errepidearekin?

Jendearen artetik ulertu da Plan Bereziaren beharrizana. -Nerea Garaio-

Bada unea zona batzuetan erabilera batzuk aldatzeko, esaterako produkzio gutxieneko pinudiak.

Ezinbeste jarduera legez, proposatu du babeste hidrografia arroak eta uraren ubideak, artadia, eta lortzea halako "baso zahartu"aren azaleraren bat edo beste, ez dagoelako m2 bat bera ere ez udalerriaren barruti guztian.

-Jose Manuel Murrieta-

Laburpena egin du azken denboretan paisaiaren bilakaeraz; gogorarazi du mende hasieran ez zegoela basorik eta nola, une jakin eta zehatz batean, landa-gizarteak bilatu zuen baso ustiapenean bere ekonomia baliabide bakarra.

Hemen bagaude, jardunaldi hauek egiten, bada basoa badoalako aldatzen eta badelako garaia bere egoera naturalera berreskuratzeko.

Pertsonaren esku-hartzearen ondorio den paisaia baten oinordekoak gara; ezin da hori babestu basoaren erabileretatik bizi direnak ahaztuta. Bilakaera koadro bat da.

Artzaintza badago debekatuta abenduaren 31tik apirilaren 1 egunera. Hala erabaki zuten Herriko Etxean abeltzainek eta artzainek.

-Interbentzioak:

Abeltzaintzaren arazoa: badago abeltzain bakarra ipinitako erregulazioak errespetatzen ez dituena.

Abereek udalerrien arteko mugak era librean pasatzen dituztenez, erabaki eta erregulazio komunak beharrezkoak dira.

Kontuan eduki behar da bisitako askok eragindako presioa. Paradoxa sortu da lekua iraunarazi eta publikoak erabiltzearen artean eta ezinbestekoa da zeregin biak bateratu behar izatea.

Abeltzain batzuek adierazi dute Plan guztia erabakita dagoela dagoeneko eta Jardunaldietan eszenifikatzen dela benetakoa eta erreala ez Parte hartzea. Adierazitako horri, moderatzaileak erantzun egin dio hauxe: Planeko puntu bat bera ere ez dagoela oraindik erabakita eta erredakzio taldearen benetako asmoa badela inplikatuta dauden agente guztien iritzia kontuan hartu ahal izatea.

-Joseba Amondok esanikoa:

Nabarmen uztea orkatzen populazioa larregi dela.

-Ehiztarien ordezkariek esandakoa:

Baderitzote beharrezkoa dela erregulatzea egun gertatzen den talka ehiza-erabilera eta erabilera publikoa eta xenda-zaletasun edo mendi-ibilbideen erabileren artean.

Hala, nahiago dute beste leku batzuetara ehizara joatea Ermura joan beharrean, ibiltariekin arazoak saihesteko.

Page 13: ERMUALDEKO PROIEKTUAN (Santa Lucía) PARTE HARTZEKO JARDUNALDIAK

13

Arazoa sortzen da ehizatzen ez den lekuetan sortzen diren faunaren babeslekuekin, hala nola kasua den Ermu Andra Mariaren inguruneko sastrakadi oso itxiko alde batzuetan.

Beharrezko dakusate Ehiza-Plana aldaraztea, izan ere, segurtasun-mugak oso zabalak diren kasu batzuetan.

-Ermuko Andra Mariaren abadeak esandakoa:

Domeka guztietako 11.30eta meza bat egin ohi da. Bertaratzen den erdia inguruetako auzokideak dira eta beste erdia Laudiotik dator.

Lehen bazeuden eliztarrak Pagasarrirako mendizaleen artean. Gaur egun hori galdu egin da.

Oso garrantzia handia du santutegirako irisgarritasuna hobetzea jarduera liturgikoak errazteko (ezkontzak, bataioak, e.a.)

22 Eguna. Goizez. Irteera Ermuko Andra Maria aldera

Bisitatu da Santutegia eta Santa Luzia Baseliza eta horien barru aldeak:

Ikusi egin dugu erdi aroko Ama Birjinaren eta haurraren eskulturari Santutegian.

Ikusi egin ditugu baselizako pintura originaleko mostrak eta katak.

Bisitatu egin da Santa Luziatik Dubiris auzunerainoko bidearen zatia.

Ikusi ahal da burbuxa edo txilarrak daudela eta landaredi natural oso anitza. Mozteko txanda pasatu eta gainditu egin zaion adin aurreratuko pinudi ustiapena ere zehartu da.

Hainbat orkatz ikusi egin dira eta karobi bat Palanka errekaren ondoan.

Betiko usadiozko bideak baditu harrizko horma batzuk abandonuan eta erdi hondatuta.

Paisaia oso ederra beha daiteke Palanka errekako ibarraren fondora, muinoan Isusi auzunearekin eta han urruneko fondoan Gorbeia mendia.

Page 14: ERMUALDEKO PROIEKTUAN (Santa Lucía) PARTE HARTZEKO JARDUNALDIAK

14

Isusi auzunearen ikuspegia, Santa Luziatik Dubiris auzorako bidetik. (argazkia: J. Amondo)

Aldi berean ikusten da Isusitik Santa Luziara bidean dagoen pinudiaren ikuspegi bat. Isolatuta dago, artadiaren mantxa ilun-une baten artean. Javier Loidik nabarmen utzi espazio hori berpizteak duen garrantzia, artadiari jarraipena eman ahal izateko.

Artadiaren mantxaren artean isolatuta geratu den pinudiaren ikuspegia.

Santutegiaren Ipar alderako ibilbidea egin da: San Antonio eta Sta. Apolonia baselizatik irteten den eta Ganekogorta aldera doan baso-pistatik igota.

Santutegiko iturriaren iturburu diren iturri eta erreka buruak bisitatu dira.

Ondo seinalizatuta baina oso hondatutako elurtegia bisitatu da.

Bisitatu da leize-zulo bat, lekuan dauden ugarien arteko bat.

Page 15: ERMUALDEKO PROIEKTUAN (Santa Lucía) PARTE HARTZEKO JARDUNALDIAK

15

Ibilbide gunetik behatzen da kantauriar artadia, Ugalde, fondoko paisaia legez duela.

Gehien den landaredia bada ustiapeneko pinudia, neurri oneko gorosti, txorbeltz edo karraskila zonaren bat edo besterekin. Errekondoetan beha daitezke erribera basoen hondar txikiak.

22 eguna. Arratsaldez. Hiritarren Parte Hartze Jardunaldiak. Tailerrak.

Ekarpenen bilduma bi zatitan banatuta dago, tratatutako esparruko eskalaren arabera. E-mail bidez edo idatziz jasotako norbanakoen ekarpenak ere jasota daude bilduma honetan. 1. ZATIA: Etorritakoei azaldu egin zaie Santutegiaren ingurua eta "Ermuko Andra Mariaren Parkea" izenekoari espazio mugatu eta itxiaren konfigurazioa; espazio horren asmoa da erabilera publikoa bateratzea. Beraz, Planak ordenatu, babestu eta kudatu beharko ditu elementu ezberdinak erabilera publikoaren funtzionamendu zuzenerako eta bateratzeko zonaldean diren gainerako erabilerekin: ERABILERAK "PARKEA"REN BARRUAN:

Page 16: ERMUALDEKO PROIEKTUAN (Santa Lucía) PARTE HARTZEKO JARDUNALDIAK

16

Interpretazio Zentro bat izateari buruzko eztabaida. Ikuspuntu ezberdinak daude:

o Interpretazio Zentroa bai, baina dauden eraikinen barruko esparruan.

o Interpretazio Zentroa bai, baina barrutik kanpo izan likete: Laudioko Informazio eta Turismo Bulegoan, Ugarte Dorrean, e.a.

o Gogorarazi da badagoela elizaren eranskin bat gaur egun inolako erabilerarik ez duena; hori berreskuratu eta, agian, hortxe lekura daiteke Interpretazio Zentroa.

Eztabaida Ermuko Andra Mariaren Parke barruan egoitza erabilerak sartzeari buruz ala ez. Gai honetaz, gogorazi da Legez, ez daudela kontsideratuta Landa Gune ez Dubiris ezta Isusi ere; horregatik egoitzazko erabilera elkartutako eta lotuta egon behar da nekazaritza eta abelazkuntzako ustiakuntza bati, Parkea Lurzoru Ez Urbanizagarrian dagoelako.

Interbentzioren batek aipatu du ahal denik eta gutxien esku-hartzea leku horretan dauden ingurune eta lasaitasunean.

Planak aurreikusten du aukera berreskuratzeko ostatu erabilera dauden eraikinetakoren batean. Erabilera ezberdintasunak planteatzen dira hauen artean: ostatu, landetxe, hotela, e.a.

Ondo ulertu da bizitzadun espazioa sortu beharra eta, beraz, agian beharko lirateke erabilera berriak.

Proposamenak Parketik kanpora uzten zituen aspaldiko eskolak eta Santa Luzian dagoen etxebizitza, horiek duten erabilera pribatua ezberdintzeko parkearen izaera publikotik. Eztabaidaren ostean proposatu da "Parke" barruan sartzea, horien erregulazioa uniformizatzeko.

Egoitza erabilerak inguruan badu ikuspegi positiboa, abelazkuntzako usadiozko erabileren mantentzeari buruz, eta aldi berean, zaindaritza, dinamizatzaile, lorazain, e.a.en egitekoak beteko lituzkete.

Ez da azaldu arbuio ukapenik zonaldean haurren aterpe proposamenaren aurrean.

Bolatokia: Azaldu dira iritziak bere berreraikuntzaz, elementu singularra den legez, kontuan izan arren ere gaur egun ez dagoela zaletasun handirik joko honetarako.

Oro har, onartu da erabilera publiko intentsiboa zonaldean, kontuan izanik horretarako behar dela kudeatze zuzena egin eta horrek izango lukeen eraginaren erregulazioa: Zaborrak, zarata, argi-kutsadura, e.a.

Auzoko bat azaldu da sentibera eraikuntza Ecoefiziente eta Pasive House motakoekiko.

Proposatu da erabilera berria: Behatoki astronomikoa. ERAIKUNTZA BERRIAK:

Planak aurreikusi du baimentzea, bolumen bakar berri bakar legez, Santutegiaren aurreko oraintsu jausitako baserriko trazen

Page 17: ERMUALDEKO PROIEKTUAN (Santa Lucía) PARTE HARTZEKO JARDUNALDIAK

17

gainean bolumen bat berreraikitzea. Eztabaida sortu da. Zalantzak sortzen dira horrek izango lukeen paisaia eragin posibleaz.

APARKALEKUAK: Aipatu dira eragin ezberdinak aparkaleku bat eta bere kokapena edukitzeaz ala ez.

Ulertu da beharrizana dagoela, beti-eta juxtu Santutegian bertan ez bada eta neurriz mugatua bada. Badirudi Erredakzio Taldeak proposatu duen kokapena eta neurria egokia izan litzatekeela.

Halaber, ekarpenak egin dira era Isusi edo Dubiris aldea kokatzeari buruz.

Santa Luzian ostatu bat egongo omen denez, zabalik dago aukera zonaldera ibilgailuak iristea baimentzea.

Sartu da aukera mikrobuseko joan-etorria egiteko, Santutegi ondoan aparkalekuak egotea saihesteko.

LANDA ETA ZELAIETAKO EKIMENAK:

Xenda-bideen tratamendua eta irisgarritasunari buruzko eztabaida.

2. ZATIA: Lurraldearen eskalara jauzi eginda, eztabaidak zentratu dira kudeatu behar diren naturako 400 Ha inguruneaz. ABELTZAINTZA ERABILERA:

Larreen Batzordeak hartutako erabakiak errespetatu behar dira, esaterako, negu aldiko atsedena.

Ganadu espezieak eta maneiu mota erregulatu beharra: Esate baterako, mugatzea landetako ganadua ardietara soilik.

Mugatzearen beharrizana, Santutegiaren inguruan itxiturak sortzea ganaduarentzako kontrol neurri bakarra legez. Eztabaida hau zabaldu egin da artadiaren barruan itxituren beharrizanera baso zahartua sortzeko, Javier Loidiren ideiak jasota.

NATURA INGURUNEA BIZIBERRITZEKO ERALDAKETAK EGIN BEHARRA:

Planoan jasota daude J. Amondoren laguntzarekin goizean bisitatu ditugun zonaldeko funtsezko erreka eta ubideak. Zona horiek izango dira lehentasunez kontserbatzekoak.

Produkzio ala Protekzio eztabaidaren parean, txertatu da baso Produktore - Protektorearen terminoa. Arro buruen eta ur bideetako errekondo eta erriberen babesa. Tartekatzea soil uneak arro buruetan birlandatze zuzenarekin eta hesituarekin.

Baso naturala edo protektorea zabaltzea bultzatzeko proposamenaren aurrean, eztabaida sortu da basotik lortutako ekonomia irabaziei buruz. Serioski baloratu beharko litzateke ia esparruko pinu masa batzuen ekoizteko erabilerak aldatzeagatik Herriko Etxerako diru-sarreren galera hori, bere gain hartu ahal duen ala ez, betiere kontuan izanik hiritarrentzako suposatzen duen kontra-prestazioa euren udalerri barrutiko terminoan ondo kontserbatutako baso naturalak edukitzea. Agian beste udalerriko

Page 18: ERMUALDEKO PROIEKTUAN (Santa Lucía) PARTE HARTZEKO JARDUNALDIAK

18

herri onurako baso batzuek eutsi ahal izango dioten zura eta egurra ekoiztearen egitekora, harik eta Ermuko Andra Maria xederatzen den helburu kontserbazio zale eta erabilera sozialekoetara. Esparru barruan bertan erabilera mota guztietarako lekua izaterik ere legoke, bide errodatu bakoitzaren ezaugarriak aztertuta bere produktibitatea, natura balore edo paisaiakoekiko.

Komentatu da inguruan baso ezberdinen aberastasuna dagoela eta, horren ondorioa pedagogikoa izan litekeenez, usadiozko erabilerei dagokienez, horiei gehi dakieke baso zaharraren sorrera, eta bertan pinuaren produkzioko basoa ere sartu ahal da.

Eztabaida honen ostean, atera den ondorioa da Basoen Ordenazio Proiektu bat egin beharra dagoela eta ez galdu bistatik Planaren helburu orokorra natura ingurunearekiko, zein ongi asko izan litekeen lortzea zonalde honetarako potentzialki baso naturalaren ordezkaritza on bat.

Zonaka lortu beharreko helburuei buruz, ondorioa azaldu da ondoko era honetan:

o Mendebaldean: Lortzea natura ingurunea epe ertainera o Ekialdean: Lortzea natura ingurunea epe luzera,

trantsizioko fase askorekin eta aurreikusiz zailtasunak, zeren abereak eta ganadua itxituren barruan eduki beharko litzateke urte askotan.

o Gailur aldea: Lortzea hostotsuen nahasitako jarduera basogintza - artzaintzako erabilerarekin abeltzaintzaren eragina saihesteko.

o Baso zaharra sortzea Javier Loidiren adierazpenei jarraituta.

o Beharrizan objektiboa arroak eta errekak biziberritzeko eta babesteko euren iturburutik.

MUGA: Ikusi da hedatu beharra bi puntutan, planoetan seinalizatuta dauden horietan:

Dubiris aldean, Palanka errekaren gaineko errepideko bihurgunea zabaltzea.

Basozainen etxea ere barruan sartzea. IRISGARRITASUNA:

Halaber, sartu da aukera Dubiris aldetik ere iristeko. Horraino ibilgailuen irispidea errazagoa litzateke. Auzo honetan aparkaleku bat ipini ahal izango litzateke.

XENDA-BIDEAK:

Sartu da Areta, Zollo eta beste batzuekin loturak berreskuratu beharrizana, usadiozko Bilborakoarekin berreskuratzeaz gainera.

ONDARE ERAIKIA ETA ONDARE EZ-MATERIALA

Page 19: ERMUALDEKO PROIEKTUAN (Santa Lucía) PARTE HARTZEKO JARDUNALDIAK

19

Azaldu da 29 elementu material, ukigarri eta izaera zehatzekoen erreferentzia idatzi bat, gaur egun, sartuta gera litezkeenak eta kontuan izan beharrekoak proiektuari hasiera emateko.

Euskararekin erlazionatutako ondare ez-materiala berreskuratzea: Santa Luziaren gaineko Orozkoko koplak, azken eskaldunen testigantza edo erromeria oraindik euskalduna zen garaietakoa.

Page 20: ERMUALDEKO PROIEKTUAN (Santa Lucía) PARTE HARTZEKO JARDUNALDIAK

20

III. BALORAZIOA ETA ONDORIOAK Baloratu ostean jaso ditugun ekarpenak eta Jardunaldietan zehar sortutako eztabaida guztiak, baderitzogu ezen, aldez aurretiko proposamenean dagoeneko garatuta zeuden argudioez gain, Planaren erredakzio prozesua aberastuta gerta litekeela ondoko faktore hauengatik: GAIA: OROKORRAK: PARTE HARTZEA ETA INFORMAZIOA

Jardunaldietan zehar agente desberdinek izan duten Parte hartzea eta interesari buruzko erantzun positiboak bideragarria egiten du Planaren hurrengo faseei begira Parte hartze prozesua. Erakutsi da metodoa badela baliozkoa eta aberasgarria.

Jardunaldietan zehar informazioa agente guztien artean ibili da, horrek aberastu egin duelarik Planaren edukia, maila guztietan.

GAIA: IRISGARRITASUNA.

Berreskuratzea eta bultzatzea Santa Luziarako bidea Dubiris auzunetik eta Okondo aldetik. Irtenbideak bilatzea autoz iristeko.

Azterlana egitea lehenesteko eta mantentzeko iristeko bideak, hala errodatuak, nola urraspideak, oinezkoenak, ohiko konbentziozko izaerakoetatik haratago.

Santutegi alderako irisgarritasun erosoa izatea konpontzeak baimenduko luke bere erabilera jeneralizatua, ostalaritza zerbitzuen kudeatzea bideragarria eginik.

GAIA: ONDAREA BABESTEA

Gainditu behar da arkeologia eta arkitekturaren arteko dikotomia faltsua, indarreko araudiak eragindakoa, ikuspegi sektorialegiak dituelako. Planak babes eraginkorrago bat aurkitu behar du.

Esanahi argi bariko eta hondatzeko arriskua duten elementu materialen ugaritasunak nabarmenarazten du edozein jarduerari ekin aurretik lehentasuna eman behar zaiela historia eta arkeologia azterlanei.

Ondare ez-material eta historikoa: Horren eduki zehatza garatzeke dago edo, behintzat, bildu barik. Ez dira ezagutzen datu asko ustez agertzen joango direnak azterlan historikoak egiten doazen ahala eta neurrian. Beraz, Plan Bereziko inolako erabakirik ez da erabatekoa eta azken hitzekoa gai hauen gainean.

FEDER Funtsak: Ondare kulturala + ingurumenekoa + toki garapena. Plana lerrokatuta dago FEDER funtsen politikarekin bat.

GAIA: ONDAREAREN GAINEKO ERABILERA PUBLIKOA

Belaunaldien arteko topagunea: Ildo horretan, gabezia bat detektatu da adin tarte bateko bisitaririk ez izateagatik. Planak erreakzionatu beharko du horri aurre egiteko.

Produktu erakargarria: Lekua bera, bera elementuen ugaritasun eta aniztasunarekin. Ez dago zertan berri bat asmatu beharrik, baizik eta hori ezagutzera ematea jakin behar baita.

Page 21: ERMUALDEKO PROIEKTUAN (Santa Lucía) PARTE HARTZEKO JARDUNALDIAK

21

Zaharberritzea erabilera barik, txarra ziur. Ondarean egiten den esku-hartze orok ez badu aurreikusita erabilera bat, bihur daiteke porrot batean.

Badaude eraikinak erabilgarri, gaur egun erabilerarik ez dutenak: Hutsik dauden baserriez gain, badago elizaren alboko erantsia (sakristia zaharra)

Zalantzak daude aukerako eta balizko eraikitze eta etxe berriei buruz, gaur egun erabilera barik dauden eraikinen aprobetxamendua egin ahal den bitartean. Etenda geratu da erabakia hartzea ia Salaberri jausitako eta hondatutako baserria berriro eraiki ahal izango den.

Aztertzea erabileren zehaztasuna eta finkamendua, urrunagoko ikuspegidun jarduera programa baten arabera: Jarduera turistikoa, aisialdikoa, erlijiosoa, osasunekoa, ekonomikoa, Parte hartzekoa, prestakuntzakoak, …

GAIA: ISUSI ETA DUBIRIS AUZUNEEN ZEREGINA

Lurzoruaren Legetik ezin daitezke kontsideratu auzune horiek landa arloko gune legez. Legez badira eraikuntzak lurzoru ez urbanizagarrian eta, beraz, bizitegi eta egoitza erabilera soilik eta zorrozki lotuta dutenak nekazaritza eta abelazkuntza jardueretara. Planak kontuan eduki beharko du faktore hori auzune horiek bultzatu eta dinamizatzea bilatzeko orduan.

GAIA: NATURA INGURUNEAREN ERABILERA PUBLIKOA

Paradoxa: erabilera publikoaren arrakasta eta natura ingurunearen kontserbazioaren artean. Zenbatetsi behar da, hautatu egin behar da. Erakargarri eta traktore turistiko legez lekuaren arrakastari esker erabiltzaileen samaldako bertaratzeak bere baloreak honda litzake.

LURRORO EDO MENDIKO BIZIKLETAK: Erregulatu behar da, gaur egun praktikoki ia egon ere ez dagoen jarduera horren popularizazioak natura inguruneari presioa eta eraldaketa sorraraz diezaiokeen neurrian.

Xenda-zaletasuna, mendi-ibiltaritza erabilera: Antzina, funtsezko jarduera izan zen; gaur egun gainbehera bat gertatu da zonaldean. Ahal bada, baliteke hornitzea zerbitzuz eta aterpez Santutegiaren inguruneari elkartutako ekipamendu batean, zonaldean mendizaleen joan-etorria eta jarioa berreskuratzeko era bat izateko moduan.

Ehizaren gaia: Plan Berezian faktore hori txertatu beharra dago. Erregulazio espezifikoa du. Aztertu behar da hori bateragarria den ingurunearen erabilera publikoarekin eta gehiegizko neurrian (izurrite antzera) ugaldu daitezkeen espezie batzuen kontrolerako baliabide eta tresna legez.

Page 22: ERMUALDEKO PROIEKTUAN (Santa Lucía) PARTE HARTZEKO JARDUNALDIAK

22

ABELTZAINTZA ERABILERA: Erregulazio berezia ipini beharra dago Planaren esparruan, indarrean dauden araudietatik haratago, zeintzuk, edozein kasutan ere, errespetatuak izan behar diren. Aztertu ganadu kopurua, mota eta zertarako erabilerak zonaka. Mugapenak ipintzeko aukera santutegiaren inguruan itxituren bitartez.

Badago arazo bat belaunaldi txandakatzearekin abeltzaintza jardueran. Abeltzaintzak badago berez lotuta paisaiari eta ingurunearen garapenari eta Planak hori kontuan eduki beharko du, aurreikusiz bihar-etziko etorkizuneko eszenategiak abeltzaintza jardueran ezberdin edo itxuraldatu batekin.

Baloratuko da posibilitaterik dagoen aldi baterako eran eta aparteko izaeraz itxituradun barrutiak eta esparruak ezartzeko.

Lurzoruaren morfologia funtsezko faktorea da historian zehar izan diren asentamendu forma ezberdinak ulertzeko: Beharrezkoa da bilatzea eta finkatzea asentamendu horien jarraibideak etorkizuneko jarduerak erregulatu ahal izateko.

GAIA: JABEGOAK

Egun badaude jabetza pribatuak Eusko Jaurlaritzak onartutako trukeekin, baina oraindik exekutatu barik daudenak. Planak identifikatu beharko ditu zein lurzoruak diren behin betiko eskuratu beharrekoak.

GAIA: APROBETXAMENDUAK ETA NATURA INGURUNEAREN BABESA

Lehentasuna du berezko basoa babesteak eta hori hedatzeak azterlanaren esparruan.

Produkzioa eta protekzioa kontzeptuak ez dira zertan elkarren aurka egon behar; hala, basoak eskaintzen dituen onura eta irabazi zuzen edo zeharkakoak ez dira ezberdinak kontsideratu behar. Beharrezkoa da bateratzea tradizioz kontrako legez hartu izan diren interesak: Pentsatzea basoa dela Produktore - Protektorea eta txertatzea egitekoen aniztasuna helburu legez kudeatzerakoan.

Baso zaharraren kontzeptuak (gizakiaren inolako esku-hartze barik ez eta inongo jarduera bariko basoaren bilakaera naturala) ingurune hori aberats dezake paisaia eta ekologia aldetik. Ipini ahal izango dira zona mugatu txikiak eta barreiatuak baso zaharrerantz bilaka daitezkeenak.

Planak erraztu beharko du elkartzea erabilera publikoaren eta produktiboaren arteko interesak, basoaren kontzeptu eta maneiu tradizionalak berreskuratuta, hala nola, esate baterako, baso motza. Halaber, iritzi zaio positiboa dela aisialdi eta pedagogia erabileraren bateragarritasuna izatea abeltzaintza jarduerarekin.

Page 23: ERMUALDEKO PROIEKTUAN (Santa Lucía) PARTE HARTZEKO JARDUNALDIAK

23

Lurzorua: Behar beharrezkoa egiten da berariazko babesa ematea lurzoru baliabideari; lurraren azalera osatzen duen geruzarik nagusiena legez ulertuta, horren ezaugarri fisiko eta kimikoek baldintzatzen dutelarik ingurunean kokatutako ekosistema guztien orotarako kalitatea. Beraz, iritzi zaio arazo faktore bat direla mota guztietako ibilgailuen errodatuak; horiek erregulatu beharko dira.

Planaren funtsezko helburua da latsen eta erreken iturburuen eta arroen babesa, erriberako basoa berreskuratzearen bitartez eta arroen iraunaraztea, uraren gardentasunaren berme eta arroetako lurzoruaren mantentzea legez.

Fauna izan behar da lehenetsitako babes elementua ere, Leizetako kobazuloak bezalako inguruetan ustez bizi diren saguzarren taldeek dituzten balioak bultzatuta.

Epe ertainerako helburu legez ezarri da esparrutik mendebalderago dauden basoen birmoldatzea baso naturalerantz. Aldi berean, epe luzera erabaki da birmoldatzea ekialderako dauden basoak.

Amaitzeko, adierazi behar dugu esparru osoak duen salbuespenezko izaera, ikuspuntu guztietatik, handitu egin dela erredakzio taldearentzako jardunaldiok egin eta gauzatu ostean. Baita esparru horri datxekion konplexutasunaren ideia ere. Ondorio zuzena bada Planak sartu beharko duela, ahal bada, aldagai kopuru handiagoa bere egokitasuna eta etorkizuneko eraginkortasuna bermatzeko. Gasteiz, 2012ko azaroaren 28a