Erreportajea: nekazaritza kooperatibak

4
14. zenbakia 2013ko ekainaren 25a LETXUGEN EKOLOGIA SOZIoEKONOMIKOA Erreportajea Nekazaritza kooperatibak

description

Zortzi urte daramate Uztaro kooperatiban bestelako nekazaritza eredu bat lantzen, baserritarrak eta herritarrak gerturatuz, bertako ezaugarri ekologiko, sozial eta kulturalak zaintzen.

Transcript of Erreportajea: nekazaritza kooperatibak

Page 1: Erreportajea: nekazaritza kooperatibak

14. zenbakia2013ko ekainaren 25a

LETXUGEN EKOLOGIA SOZIoEKONOMIKOA

Erreportajea

Nekazaritza kooperatibak

Page 2: Erreportajea: nekazaritza kooperatibak

ERREPORTAJEA

NEKAZARITZA KOOPERATIBAK / LETXUGEN EKOLOGIA SOZIOEKONOMIKOAZortzi urte daramate Uztaro kooperatiban bestelako nekazaritza eredu bat lantzen, baserritarrak eta herritarrak gerturatuz, bertako ezaugarri ekologiko, sozial eta kulturalak zaintzen.

Normalean entsaladak egiten ditugu letxugekin, baina egin liteke proiektu politiko eta eko-nomiko bat ere. Jaten duguna garela esaten da: nork eta zein baldintzatan ekoizten eta ba-natzen du kontsumitzen dugun hori? Elikagaien multinazional handiek irentsi dituzte mende-tan ezagutu ditugun baserriak. Sistema kapitalistaren oinarriei jarraituz, gutxi batzuek etekin ekonomiko handiak irabaz-tea bihurtu da irizpide bakar, baldintza ekologiko, sozial eta kulturalak ahaztuta.

Errealitate horren aurrean, mun-du mailako hainbat forotan elika-dura burujabetzaren kontzeptua hasi zen mamitzen mende al-daketarekin batera, eta tokian tokiko proiektu ugari garatu dira azken urteetan, bestelako nekazaritza eredu baten bila. Bakoitzak bere berezitasunak dituen arren, Euskal Herrian ere badira halako hamaika proiektu, kontsumo talde edo kooperati-ba gisa antolatuak. Gipuzkoan, esaterako, hemezortzi proiektu batzen ditu Basherriak sareak.

Bi madrildar izan ziren Uztaro kooperatibaren hazia jarri zu-tenak, duela zortzi urte inguru. Ekonomia alternatibo bat ardatz izango zuen kolektiboan bizitze-ra etorri ziren Beizamako Leun-da Berri baserrira. Ordurako bide

bat egina zuen Madrilgo BAH! Bajo el Asfalto esta la Huerta! kooperatibak, eta eredu hura ekarrita proiektu berri bat mar-

txan jartzea pentsatu zuten. “Oso bitarteko gutxirekin hasi ziren: atxurrik ere ez zuten”, gogorara-zi du Ainara Sarasketa Alberdik. Handik gutxira sartu zen proiek-tuan bera ere. “Ez da beharrezkoa ezer izatea. Kolektiboa sortzen hasi ziren, eta jendearen babesa-rekin, gauzak lortzen joan ziren”.

AGROEKOLOGIA ETA AUTOGESTIOA,

FILOSOFIA ETA PRAKTIKA

Agroekologia da Uztaroren oi-narri nagusietakoa, inguru-giroa eta baldintza sozialak errespetatzen dituen eredua. Ekologiaren kontzeptua modu zabalagoan ulertzen dute, pro-duktuaren ezaugarrietara mu-

“Almeriako tomatea dena ekologikoa izan daiteke, baina zein baldintza sozialetan ekoiztu da?”AINARA SARASETA ALBERDI, UZTAROKO kidea

Hodei Iruretagoiena

Page 3: Erreportajea: nekazaritza kooperatibak

gatu gabe. “Almeriako tomatea dena ekologikoa izan daiteke, baina zein baldintza sozialetan ekoiztu da? Dena negutegiz jo-sia dago, ez dira zaintzen lurra eta biodibertsitatea”. Lehengo baserritarren filosofia bera dela dio Sarasketa Alberdik: bertako baliabideak erabili, eta zikloak ixtea.

Autogestioa da filosofia hori gau-zatzeko modua. Bazkidetza siste-marekin funtzionatzen dute, eta gaur egun, hiru herri taldetan antolatzen dira: Lasarte-Villabo-na, Azkoitia-Zestoa eta Zarautz-Getaria. Kontsumo tadeak baino gehiago dira herri taldeak, denak dira kooperatibako partaide. “Ez dugu nahi Uztaro zerbitzu emai-le hutsa izatea; tresnak denonak dira”.

Horrela, zuzeneko harremanak bultzatzen dituzte herritarren eta nekazarien artean. Hileroko asanbladetan hartzen dituzte erabakiak, eta bilketa egiten dute igandero, txandaka. Lan karga handiagoa dagoenean, berriz, au-zolanera deitzen dute. “Konpro-misoak ondo azaltzen saiatzen gara. Bizitzan denok ditugu go-rabeherak, eta kooperatibak hala onartzen du. Garrantzitsuena da proiektua zer den argi izatea”.

Hilean kuota bat ordaintzen dute bazkideek, baina egin dai-

teke erdibana bazkidetza bat, bi familien artean. Horrela, baraz-kiz betetako otar bat jasotzen du bazkide bakoitzak astelehenero. Hiru baserritar ari dira langile modura, eta bizitzeko segurtasun bat ematen diete sistema horre-kin. “Garrantzitsuena da parte-katu egiten direla erantzukizu-nak”, dio Sarasketa Alberdik. Bazkideen kuota finkoa da: ber-din ordaintzen dute uzta ona da-goenean eta arazoak daudenean. Gertatu izan zaie aste batzuetan otarrik ez jasotzea –aurtengo uda, adibidez, ez da oso ona izaten ari–, baina baita barazki mordoa hartzea ere. “Ez dago soberaki-nik. Hori da ereduari buelta ema-teko gakoa”.

Izan ere, Sarasketaren esane-tan, prezioena da baserritarren

gainbehera ekarri duen fakto-re nagusietakoa. “Sistemak ezartzen dizkizu prezioak”. Bere hitzetan, lehengo baserritarren

ereduak ere bazuen agroekolo-giatik eta autogestiotik, baina kontsumitzaileen menpe zeuden askotan: “Azokara joaten ziren, eta agian, ez zieten erosten. Edo arazoak bazeuden, inork ez zien ordaintzen”. Azkenaldian, gaine-ra, baserriak bigarren etxebizitza eta nekazal-turismo bezala ego-kitzera zuzendu dira erakundeen diru laguntza gehienak.

LAN BALDINTZAK: DUINTASUNAREN NEURRIA

Sistemaz kanpoko lan eredu ho-rrek ekarri die zailtasunik, ordea. Adibidez, ez dute ohiko gizarte segurantzarik. “Askotan eztabai-datu dugu hori. Langile bati zer-bait gertatuz gero, zer?”. Formula egokienaren bila ari dira, baina oraingoz ez dute aurkitu erresis-tentzia kutxarena baino hoberik. Kuotetatik beti doa diru kopuru finko bat kutxara, eta hortik bi-deratu dituzte orain arteko beha-rrak. Lan baldintzek ere ekarri diete kezka bat baino gehiago: baserritarrek gutxi kobratzen dutenaren irudipena dute bazki-de askok. “Dena alderatzen dugu mundu kapitalistako neurriekin. Horrekin nahikoa dute bizitzeko? Hori da baserritarrek neurtzen dutena”. Denerako ez da dirurik behar, eta euren arteko trukeez ere baliatzen dira, adibidez, opo-rretarako joateko. “Baldintza duinak? Duintasuna beste modu

2013ko ekainaren 25a | 14. zenbakia

“Baldintza duinak? Duintasuna beste modu batera ulertzen lagundu digute”AINARA SARASETA ALBERDI, UZTAROKO kidea

Page 4: Erreportajea: nekazaritza kooperatibak

batera ulertzen lagundu digute. ‘Guretzat baserritik bizi ahal iza-tea, hori da duintasuna’ esaten dute”. Gainera, ez dute erabateko menpekotasunik izan nahi Uzta-rorekiko, eta beste gauza batzuk

ere egiten dituzte euren kabuz.

Jarduera nagusia barazkiena bada ere, beste zenbait komisiotan ere ari dira bazkideak, bestelako eredu ekonomiko bat hori elika-tu nahian. Fritanga komisioan, esaterako, olioa berrerabiltzen dute erregai gisa, gasoilarekin nahastuta. Hala ibiltzen da koo-peratibako furgoneta, gasoila eta olioa nahastuta. Haziekin ere egi-ten dute lan, euren hazi propioak izateko, eta frutarbola batzuk ere badituzte.

Sarasketak onartzen du kon-traesanak ere badituztela. Bai-na, bidearekin etortzen dira

horiek; mugitzen ez denak, ez omen ditu kateak sentitzen. “Gure kontraesanik handiena da lurrak Beizaman egotea eta kontsumitzaileak Lasarten, Villa-bonan... Ideala litzateke Zarautzen ekoiztea zarauztarrentzat”. Bi-dean aurrera begiratuta, Uzta-roren helburua ez da haztea, filosofia bera indartuko duten proiektu berriak sustatzea baizik. “Azkenean, ideologia lan bat da: bakoitzak bere inguruan egitea da bultzatu behar dena”, dio Sa-rasketa Alberdik. “Barazkiak egi-ten ditugu, baina gurea proiektu politiko eta ekonomiko bat da. Bi-zitzeko beste modu bat, ekonomia alternatiboaren bidean”.

2013ko ekainaren 25a | 14. zenbakia

“Gure kontraesanik handiena da lurrak Beizaman egotea eta kontsumitzaileak Lasarten, Villabonan...”AINARA SARASETA ALBERDI, UZTAROKO kidea