Errigoratxostena eranskina (euskaraz)

7
ERRIGORA IKASTURTE BERRIARI BEGIRA

description

BADATOR ERRIGORA INDARBERRITURIK, IAZKOA GAINDITZEKO GOGOZ ETA ANIMOTSU. GOAZEN AUZOLANERA; ILUSIOZ ETA BIZIPOZEZ EUSKARA HERRIA EGITERA. URRIAREN 27-tik AZAROAREN 12-ra, NAFAR HEGOALDEKO UZTA EUSKARARI PUZKA

Transcript of Errigoratxostena eranskina (euskaraz)

Page 1: Errigoratxostena eranskina (euskaraz)

ERRIGORAIKASTURTEB E R R I A R IB E G I R A

Page 2: Errigoratxostena eranskina (euskaraz)

Bagatoz! Bagatoz ikasturte berriari ekitera! Gogotsu eta ilusioz erronka berriei ateak zabaltzera. Atzera begirada hurbilean, esperientzia polita dugu begi-bistan oinarri sendoa jarri dugu-eta orain arte egin-dakoan: Auzolana eskuz esku, Nafar hegoaldeko produktuak 4 haizetara Euskal Herriko plazetan banatu ditu-gu eta, denon elkarlanari esker, bertako euskalgintzari ere puzkada ederra ematea lortu dugu.

Badira pare bat urte, saskien dinamika honi ekin ge-niona. Ordutik egindako ibilbidea oparoa izan da. Apurka-apurka, bide berriak landu eta helburuak handituz joan gara Errigoraren inguruan bildu den herritarren lanari esker. Zalantzarik gabe, dinamika honekin bat egin dugun herritarron gogo eta ilusioan dago orain arteko arrakastaren giltza. Ehunka lagun herriz herri kartelak jartzen, eskuorriak banatzen, txioak bidaltzen, bideoak pasatzen, kutxak bana-tzen… Eta batez ere, herrigintza oinarri eta helburu dituen ekimen honekiko ilusioa eta sinismena trans-mititzen.

Egin diezaiogun errepasoa iaz egindako ibilbidea-ri:

• “Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka” kan-paina: Azaroko kanpaina hau Zazpiak Bat, Ikas-tolak, Sortzen, AEK eta Errigorak elkarlanean bu-rutu genuen. Euskal Herriko 7 lurraldeetan 500 banaketa gune inguru egon ziren 160 herritan sakabanatuta. 8.000 saskitik gora banatzea lortu zen. Ehunka herritarren ahaleginari esker oihar-tzun itzela izan zuen kanpaina honek. Aurreikus-penak nabarmen gainditu eta 112.000€ lortu zi-ren Nafar hegoaldeko euskalgintzarako.

• “Nafar hegoaldeko uzta, eskutik eskura”. Ildo honen asmoa, ahalik etxe gehienetara heltzea baino, heltzen garenetan kontsumo ohitara al-daketa proposatzea da. Hobeto ulertzeko: aza-roko saskian 8.000 familia baino gehiagok nafar produktuak (adib: 7.000 olio litro) probatu bage-nituen, udaberrian 1.500dik gora izan ginen pro-

duktu hauekin (adib: 30.000 olio litro) gure des-pentsak urte osorako bete genituenak. Horixe da ildo honen berezitasuna: Nafar produktuen kon-tsumoa erraztu eta ekoizpena sustatzea.

• Apirilean OLIOA. Cascanteko olio-errotan bertan duen prezio berdinean, baina norbe-re herrian eskatu eta jaso genuen. Guztira, 6.000 bidoiko eskaera egin zen (30.000 litro).

• Ekainean KONTSERBA LOTEAK: Piperrak, zainzuriak, orburuak… 5.000 lote inguru (50.000 ontzitik gora) eskatu eta banatu ge-nituen. A ze indarra ekimenak!

Baina zenbakiek emaitza kuantitatiboez ohartaraz-ten bagaituzte ere, dinamika hauen inguruan sor-tutako argazkia hori baino askoz gehiago izan da. Auzolan giro jatorra sortu da. Hainbat herritan koor-dinazio lanetarako koadrilatxoak ere osatu dira eta zalantzarik gabe, saretze honek ahalbidetu du urte osoko kanpainen arrakasta. Baina auzolan ariketa honek bestelako arrastoak ere utzi ditu Nafar hegoal-dean. Eta ez nolanahikoak gainera!

Euskaraofizialaezdenzonaldehonetakoerrealita-te zailari bozgorailutxo berri bat eskaintzeaz gain, 112.000 euro eskuratu genituen “..., euskarari puzka” kanpainan. Argi dago hori eta gehiago beharko direla euskararen egoera hobetzeko. Baina gutxienez, on-dorengo proiektuei bultzadatxo bat emateko balio izan du:

• Lodosako ikastolaren egoera ekonomiko itoga-rria zertxobait arintzeko.

• Erriberako helduen alfabetatzea sustatzen duen kanpaina bat gauzatzeko eta beka sistema bat martxan jartzeko.

• “Euskaraz bizi eta ikasi” ekimenak bere jarduera-rako baliabideak izan ditzan.

Bada nahikoa arrazoi aurrerantzean ere bide berean

IBILBIDEEMANKORRA IZAN DA ORAIN ARTEKOA

IKASTURTE BERRIARI BEGIRA

1

Page 3: Errigoratxostena eranskina (euskaraz)

jarraitzeko, ezta?

Urte osorako despentsak bertoko produktuez bete-tzeko… Eskutik eskura!Azaroko kanpainan Nafarroa hegoaldeko hainbat produktu ezagutarazi ostean, udaberrian elikadura arduratsuaren norabidean urrats sakon bat gehiago eman genuen. Gure sukaldeetatik urrunetik ekarrita-ko elikagaiak atera eta bertoko produktuez betetze-

ko formulazio bati ekin genion: “ongi etorri gure su-kaldeetara Cascanteko olio, Ablitasko zainzuri edota Sartagudako piperrak”. Guzti hori, elkarlanean, pre-zio zuzenean eta euskaraz. Ariketa polita benetan! Euskal kontsumitzaile eta Nafar ekoizlearen artean zubi iraunkorragoak sortzera datorren formula apal bat da hau, baina gutako askori kontsumo ohiturak bertoko produktuetara bideratzea errazten diguna.

Errigoraren inguruan ilusio handiz ongarritutako ba-ratza, loratzen ari da. Ez dira gutxi, batetik eta beste-tik sortzen diren ideia, aukera, harreman edota ilusio berriak.

Polita da ikustea euskalgintzako hainbat eremutan (ikastetxe, euskaltegi…) nolako ilusioz eta konpro-misoz landu diren Errigoraren ildoak: Nola bihurtu duten irakasgai tuterako orburua, zabaldu dituzten bere sareetatik bideoak edo bihurtu dituzten biltegi ikasgelak. Polita baita ere, nafar hegoaldean euska-rak bizi duen egoeraren aitzakiapean eskualde ez-berdinetako euskaltzaleen artean sortzen den kon-plizitatea…

Ez da gutxiagorako nekazari-ekoizleekin garatzen ari garen harreman sarea. Egindako ibilbideak, urrats berrietarako aukerak sortu ditu eta jadanik iku-si dute hasierako asmo eta ideietatik harago, ondo errotutako herrigintza ariketa bat dela gurea. Egu-

nez egun praktikan erakusten ari gara, euskara bul-tzatzeaz gain, euskal kontsumitzaileengana bertoko produktuez heltzeko bide erreala dela Errigora. Eta jakina, harreman komertzial hutseko enpresa bate-kin baino, herri ekimen batekin ari direla. Irizpide eta filosofiahonekinbategitendutenekoizlegehieneki-men honetara biltzea dugu helburua. Horra hor au-kera berriak eta hor gure erronka! Horrez gain, aipatzekoa baita ere zenbait kontsumo talde, jantoki etab. nafar produktuak kontsumitzeko gogoz agertu direla.

Eta zeresanik ez hainbat komunikabide euskaltzalek ekimen honi eskaini dioten atentzio eta espazioa… Nazio mailakoak, zein tokian tokikoak… horiek guz-tiak izan dira gutako bakoitzarekin batera Errigora-ren ahotsa, proiektu hau, bere txikitasunetik handi bihurtzea posible egin dutenak. Bistakoa da aurreikusi gabeko fruitu oparoak sortzen ari direla. Nafar hegoaldea eta Euskal Herria elkarri begira jartzeko ariketa xume bat da Errigora. Baina esperientziak erakutsia digunez, pausu txikiz eta xu-meez egiten da herrigintza; herritik herriarentzat.

IBILIAN IBILIAN BALDINTZA ETA AUKERA BERRIAK SORTZEN DIRA

IKASTURTE BERRIARI BEGIRA

2

Page 4: Errigoratxostena eranskina (euskaraz)

Atzekoak asko irakatsi digu aurrera egiteko. Uda bu-kaeran abiatu eta uda hasieran biribiltzen den ibilbi-dea ezarrita dago.

AZAROA: “Nafar Hegoaldeko uzta euskarari puzka” kanpaina, Zazpiak Bat, Sortzen Ikastolen Elkartea eta AEKrekin elkarlanean landuko da. Euskal Herriko lurralde guztietan izango du zabalpena saskien kan-paina honek.

OTSAILA: “Nafar hegoaldeko uzta, eskutik eskura”

olioaren kanpaina. Urte osoko beharrizanen arabe-rako olio eskaria egiteko aukera zabalduko du Errigo-rak ildo hau garatuko den herrietan.

MAIATZA: “Nafar hegoaldeko uzta, eskutik eskura” kontserben kanpaina. Produktu ezberdinen kontser-ba loteak urte osoko kontsumo kantitateetan eska-tzeko aukera eskainiko du Errigorak ildo hau landuko den herrietan. Nafarroa hegoaldeko herriren batean egun pasa bat antolatzeko gogoa ere azaleratu da. Dena delako olio errota, upategi, baratze edo ekoiztetxe bisitatu, elkar ezagutu eta euskarari plazan lekua egiteko aitzakia. Bateko eta besteko euskaltzale eta herrigileak elka-rrekin. Udaberrirako hitzordu bat horra nahi duena-rentzat.

Ekin diezaiogun bada lanari. Bidean ikusiko dugu el-kar. Animo!

ETA DATOZEN HILABETEETAN ZER?

IKASTURTE BERRIARI BEGIRA

3

NAFARROA HEGOALDEAEUSKARA OFIZIALA EZ DEN EREMUA

BA AL ZENEKIEN?

BIZTANLERIA:219.985 (2011)

EUSKARAREN EZAGUTZA:Euskaldunak %3,9

Ia euskaldunak %10,3

EUSKARENERABILERA SOZIALA:

Leotz %1,35Tafalla %0,18Kaseda %0,11Erriberri %0,04Tutera %0,01Lerin %0,00

EUSKARAZ IKASTEKO ZAILTASUNAK (KMtan):

Derrigorrezko eskolaratzean

1400dik gora haurrek bataz-beste 20km egunean

Euskaltegi hurbilenak:Kaparrosotik 28km

Zarrakastelutik 32km

NEKAZARITZAREN GAINBEHERA:

Mahastiak (DO Navarra): 17500ha 1990ean11500ha 2013an

Zainzuriak (DO Navarra): 7025ha 1990ean

938ha 2013anPikillo piperrak (DO Lodosa):

205ha 1990ean78ha 2013an

2010ean Nafarroan 2,5 milioi kilo zainzuri ekoitzi

ziren, aldiz, Txina eta Perutik ekarriak 60 milioi kilo

Page 5: Errigoratxostena eranskina (euskaraz)

4

ERANSKINA

UDAZKENEKO KANPAINA

“Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka”

Page 6: Errigoratxostena eranskina (euskaraz)

5

UDAZKENEKO KANPAINA“... EUSKARARI PUZKA”

Iaz bezala aurten ere arnasa (haizea) hartu eta ilusioz betetako puzkada egitera goaz. Indarra badugu, baita herrigintzan esperientzia zabala ere. Beraz, euskara eta geure elikadurari ekarpentxo bat egin asmoz, goazen auzolanera.

• Zazpiak Bat, AEK, Ikastolak eta Sortzen dira par-taide nagusiak. Bakoitzak bere esparruan kan-paina garatzeko konpromisoa hartu du.

• Honetaz gain dozenaka dira Kanpaina honetan herri ezberdinetan parte hartuko duten euska-ra elkarte, kultur etxe, taberna, udal, lantegi eta kontsumo elkarteak.

KANPAINAREN PARTAIDEAK

• Kanpaina hasterako, Errigora arduratuko da leku bakoitzean (ikastola, eskola, euskaltegi, elkarte, udaletxe edota enpresa), erakusgarri izango den

saskia, kartela eta eskuorria banatzeaz.

• Kanpainak dirauen asteetan saskia eskatu nahi dutenen zerrendak osatuko dira.

• Leku bakoitzean eskaria zenbatekoa den Errigo-rari jakinarazi beharko zaio.

• Ostean, saskien banaketa Errigorak egingo du.

• Leku bakoitzetik Errigorarekin kontaktuan aritu denak, saskien dirua jaso eta horretarako sortu-tako kontu korrontean sartuko du.

KANPAINAREN FUNTZIONAMENDUA

Iazko emaitzak onak ikusirik, aurten, ahale-gin berezia egin da saskiaren osaketan ekoizle gehiagoren parte hartzea bilatzen. Iaz 5 ekoiz-lek osotu bazuten udazkeneko saskia, aurten-goan 10 izan dira: 2 olio errota, 5 kontserbera eta 3 ardo upategi. Gero eta koadrila handia-goa gara! Zorionak!

Hona hemen zerrenda:

• Olio botila 2 (bat ekologikoa)

• Piper poto 2

• Potxak

SASKIARENOSAGAIAK

Page 7: Errigoratxostena eranskina (euskaraz)

UDAZKENEKO KANPAINA“... EUSKARARI PUZKA”

6

• Kardoa

• Mahats zukua (ekologikoa)

• Orburuak

• 2 zainzuri lata

• Tomate saltsa (ekologikoa)

• Barazki krema (ekologikoa)

• Pikillozko marmelada (ekologikoa)

• Ardo beltz botila (ekologikoa)

Iaz bezala, aurten ere saskiaren prezioa 50 €-takoa izango da produktu horiek ondoko dendan duten

merkatu prezio berdina alegia. Aurtengo diruaren %25 ondorengo proiektuetara bi-deratuko da.

• Erriberako ikastoletara

• Erriberako AEKra

• Euskaraz bizi eta ikasi herri ekimenaren Hama-rratz proiektura

SASKIARENSALNEURRIA: 50€

URRIA

27 28 29 30 31 1 2

AZAROA

3 4 5 6 7 8 9

10 11 12 13 14 15 16

17 18 19 20 21 22 23

24 25 26 27 28 29 30

ABENDUA

1 2 3 4 5 6 7

KANPAINA BANAKETA ORDAINKETA

• Urrian zehar kanpainarako dena prest.• Urriaren 27an kanpaina hasiera: pren-

tsaurrekoa.• Azaroaren 12a eskaerak jasotzeko az-

ken eguna.• Azaroaren 17 eta 30a bitartean saskien

banaketa• Abenduaren 1 eta 7a bitartean saskien

ordainketa.

EGUTEGIA