Erromako Peña junior ostatua

3
ERROMAKO PEÑA JUNIOR OSTATUA ON EGIN !!!!!!! JON PEÑA

description

Gida turistikoa

Transcript of Erromako Peña junior ostatua

Page 1: Erromako Peña junior ostatua

ERROMAKO PEÑA JUNIOR OSTATUA

ON EGIN !!!!!!!

JON PEÑA

Page 2: Erromako Peña junior ostatua

Erroman altxatzen den Peña junior izeneko ostatu xarmangarri hau paradisua da mahai onean gozatzen dutenentzat Zizka-mizken artean arrozaz, orez eta okelaren saldaz eginiko Supplim izeneko platera oso atsegingarria da. Aurrekoa gutxi balitz, bertan osagai desberdinetako crochettak gozatu ahal dira. Hauetaz gain, Brushettek aipamen berezia merazi dute. Izan ere, olibaz, ogiz eta tomatez eginiko opiltxoak dira. Zizka-mizkekin bukatzeko, sukalderiek ospe handiko mozarrella izeneko gazta ere eskaintzen dute.

Bestalde, pastak lotura zuzena du lehenengo platerekin. Izan ere plater ugariak prestatzen dituzte, hala nola, okelaz, txerri solomoz, urdaiazpikoz eta gaztaz eginiko tortelliniak; tomate-saltsaz eta idiki edo txahalkiz beteriko ravioli paregabeak; spaghetti edota marcheroniak dasta daitezke, eta nola ez, okelaz, gaztaz eta tomate saltsaz apailatutako canneloniak jatetxe honetatik banaezina den platera da.

Bigarren platerei dagokienez, rissottoak ostatu honetatik banaezinak diren sinboloak dira, hainbat eratan prestatzen baitira. Aipatzekoak dira: arrozaz, saltsa funghi eta perretxikoz eginiko rissotto funghi porchinni; arrozaz eta azafraiz apailatutako rissotto a la milanesa eta arroza beltzez eta txipiroiez bustitako rissotto nero di seppia. Bai horixe, gozo-gozoak dira!! Bestalde, rissottoak ez ezik okela ere oso preziatua da jatetxe honetako plateren artean. Izan ere, porchetta, hots, barbakoan eginiko txerrikia eta saltimbocca a la romana izeneko txahalki filetea oso zaporetsuak dira. Bigarren platerei bukaera emateko, ospe handiko pizzak ere kontuan hartzekoak dira.

Page 3: Erromako Peña junior ostatua

Beste aldetik, ostatu hau leku paregabea da postre gozoak gustuko dituzten guztientzat. Haien artean aipagarriak dira, alde batetik parekorik ez duten limoiz intxaurrez, gorringoz eta nataz betetako tartak; eta bestetik, flan antzekoa den panna cotta.

Sukaldaritza honetako plater atsegingarriekin batera, bisitariek bertoko Conditum, Conditum Paradoxum, eta Malsum deituriko ardoak eta limoiz, azukrez, urez eta alkolez eginiko Limoncello antzeko likoreak ere dastatu ahal dituzte bazkari eta afari ahaztezinak izateko.

Aipatutako guztiagatik Peña junior ostatua derrigorrezko geldiunea da plater gozagarriak gogoko dituzten mokofin guztientzat. Bakarra da, benetan, ez du parekorik!!!!!