Erronkari «Gure* denarea kalitaten eta a jatorri a zaind ... · eta geobiologia eraikuntzan....

7
»ostirala 2001 eko abuztuaren 24a Egunkaria Erronkari •Igandean Fruetuoso Orduna eskultorea omenduko du bailarak Jose Mari Uztarroz* «Gurea denaren kalitatea eta jatorria zaindu behar dugu» Zintzilik egoten ikasi duten pintoreak dira Rafa eta Carlos. Egunotan lruñeko lrrintzi dorreko barneko patioa margotzen egon dira, aldamioa erabili gabe, soka batetik zintzilik eta penduluen gisara. Geroz eta gehiago egiten dira horrelako lanak gurean. Izan ere, normalean, aldamioekin egiten diren lanak eta sokekin eginikoak kalitate berekoak dira, eta, prezioz, Rafak eta Carlosek egiten dituztenak anitzez merkeagoak dira. Beldurra ematen du bi horiei lanean ikusteak; beldurra, harridura eta mirespena. ! «^Bk l^HH^HHHBBMfii'...''. >!lMm

Transcript of Erronkari «Gure* denarea kalitaten eta a jatorri a zaind ... · eta geobiologia eraikuntzan....

Page 1: Erronkari «Gure* denarea kalitaten eta a jatorri a zaind ... · eta geobiologia eraikuntzan. Jardunaldi horiek eta irai-laren 2ko egun osoko besta Basaburuako Garapen Ba - tzordeak

»ostirala • 2001 eko abuztuaren 24a

Egunkaria

Erronkari •Igandean Fruetuoso Orduna eskultorea omenduko du bailarak

Jose Mari Uztarroz* «Gurea denaren kalitatea eta jatorria zaindu behar dugu»

Zintzilik egoten ikasi duten

pintoreak dira Rafa eta Carlos.

Egunotan lruñeko lrrintzi

dorreko barneko patioa

margotzen egon dira, aldamioa

erabili gabe, soka batetik

zintzilik eta penduluen gisara.

Geroz eta gehiago egiten dira

horrelako lanak gurean. Izan ere,

normalean, aldamioekin egiten

diren lanak eta sokekin

eginikoak kalitate berekoak dira,

eta, prezioz, Rafak eta Carlosek

egiten dituztenak anitzez

merkeagoak dira. Beldurra

ematen du bi horiei lanean

ikusteak; beldurra, harridura eta

mirespena.

! «^Bk l ^ H H ^ H H H B B M f i i ' . . . ' ' . >!lMm

Page 2: Erronkari «Gure* denarea kalitaten eta a jatorri a zaind ... · eta geobiologia eraikuntzan. Jardunaldi horiek eta irai-laren 2ko egun osoko besta Basaburuako Garapen Ba - tzordeak

Aralar* Santutegiko eliza lgaridean Asolbizio Eguria

ospatuko dute, eliza sagaratu zerieko urtemuga

Aralarko santutegian berrikuntza lanak egin behar direla eta, halako nahasmena sortu da

elizaren ixtearen inguruan. Aralarko San Migel Goiaingeruaren Kofradiak berriki argitu

duenez, elizak betiko moduan funtzionatzen du.

' j P eintzuk izanen diren mLk zehazturik ez dagoen arren, Aralarko santutegian berr ikuntza lanak eginen dituzte laster. Horregatik, lo egiteko tokia itxi egin dute. Baina elizak bere ohiko mar-txan segitzen du; taberna egu-nero zabaltzen dute, eta janto-kia, asteburuetan.

Inozentzio Aierbe apaiza urteetan arduratu da santute-giko gorabeherez. «Orain esa-ten dutenez, gure ostatua ez dago modu onean, eta aldatu egin behar da», azaldu du. «Apezpiku jaunak esan dit obrak egin behar direla hemen, eta nik hau utzi egin beharko dudala, oraingoz behintzat. Gero nik nahi duda-na egingo dudala, baina orain-goz utzi egin beharko dudala».

Inozentzio Aierbek ez du oraino erabaki zer eginen ote duen berak: «Gauzak nola diren ikusi eta orduan erabaki-ko dut, edo hemen gelditu edo arrebaren etxera joan bizitze-ra. Niri apezpiku jaunak esan dit nik nahi baldin badut hemen jarraitzeko, eta nahi

baldin badut beste toki batera joateko».

Aierbek ez daki ziur zer-nolako lanak eginen dituzte. «Nafarroako Gobernuak zer eskatzen duen, hori izango da. Horregatik, ez dakigu oraindik seguru-seguru zer egin behar duten. Zerbait egin behar dela bai, baina zehazki zer egin behar den, ez. Baina elizako gauzak, horiek ez dira alda-tuko batere, elizak jarraituko du orain arte bezala, beti zaba-lik».

Lanegunetan egunero ema-ten du meza Aierbek, arratsal-deko zortzietan. Igande eta jaiegunetan, berriz, hiru meza: 10:00etan, 12:00etan eta 13:30ean. «Orain, gauzakalda-tzen direnean, ez dakit posible izango den hainbeste meza ematea», erran du. «Egunero, behintzat, ez da emango. Eta igandeetan, meza nagusia bai, baina beste biak franko nekez izango da».

Asolbizio Eguna Oraingoz bederen , gauzek bere har tan segitzen dute.

Aralarko santutegian berrikuntza lanak egin behar dituzte, baina eliza beti bezala egonen da zabalik.

E G U N K A R I A

Horregatik, ur tero bezala, heldu den igandean, abuztuko azkena izateagatik, Asolbizio Eguna ospatuko dute santute-gian. «Jai hau da eliza sagaratu zeneko urtemuga», esplikatu du Airebek. «Urtero ospatzen da. Ez dakit zenbatgarrena den aurtengoa. Eliza 1141. urtean sagaratu zuten, eta ordutik ehunka Asolbizio Egun izan dira»..

Asolbizio Eguna elizako jaia da, Aierbek erran duenez. Bost meza ematen dira goizean:

09:00etan, 10:00etan, 11:00etan, 12:00etan eta 13:30ean. Jendeakbere defun-tuen aldeko mezak agintzen ditu.

Irailaren 29a ere egun han-dia da Aralargo santutegian: San Migel Eguna, hain zuzen ere. Aurten larunbatean izatea egokitu da, eta, horregatik, jende asko biltzea espero dute, «Asolbizio Egunean baino gehiago».

Asier Azpi l ikue ta

Jauntsarats | •

INekazaritza ekologikoaren

gaineko jardunaldiak

IRAILAREN 2 A N , IGANDEARE- I

kin, Nekazaritza Ekologikoa j eta Kontsumo Berdearen I. j Eguna eta Erakusketa egi- j nen dute Jauntsaratsen. Bai- j na egun horretara ailegatu j aitzin, informazio eta sentsi- j bilizazio jardunaldiak egi- j nen dituzte herrian. Hitzal- j diak aste honetako eta hu- j rrengoko ostiral eta larunba- j tetan izanen dira, 19:00eta- j tik aurrera, Jauntsarasko j udaletxean. Hitzaldi guztiek j biorduiraunendute,gutigo- | rabehera.

Gaurbertan, Manuel Es- j p a r z a k Baratze ekologikoa j izanen du mintzagai: neka- j zaritza ekologikoa, lurraren j ezagutza eta landatzeko ; hainbat era. Bihar, Jose Mi- j guel Ameztoik Ekologizatze j prozesua izango du hizpide: j ekoizpen ekologikorako j urratsak, Europako araute- j gia eta tramitazioak.

Jardunaldien bigarren za-tian, hilaren 3 ln, ostiralare-kin, Maria Jose Satrustegi eta Maria Luisa Migueliz Eli-kadura eta etiketatzeaz solas-tatuko dira: elikagai biologi-koak, ekologikoak, organi-koak eta transgenikoak. Az-kenik, irailaren lehenean, la-runbatarekin, Juan Luis Herrerok Bioeraikuntza ize-neko mintzaldia eskainiko du: gai alternatiboak, biokli-matika eraikuntza sistemak eta geobiologia eraikuntzan.

Jardunaldi horiek eta irai-laren 2ko egun osoko besta Basaburuako Garapen Ba-tzordeak antolatu ditu, Ce-derna-Garalaur elkartearen laguntzaz.

—e» Asier Azpi l ikue ta

Massilia a Caesare capitur

•Çjjl

AITOR T X A R T E R I N A E ne begiko fitsa bat da ekonomia. Egunero ira-kurtzen dut-ditut egunkaria(k). Hilabetero infor-mazionea biltzen dut han-hemenka, zenbaitetan

izokin koloreko orrietan pausatzen ditut begiak, bertzee-tan gris arruntenetan, oro har ekonomien gain begiratua ematea laket dut. Tristura indartzeko, errealitateak eza-gutzeko. Zer dakit nik zertarako.

Kapitalismoan bizi gira oraino. Noizean behin merka-tuen disfuntzioez mintzatzen zaizkigu buru grisak. Bur-tsaren mugimendu erratikoen gainean eratki dute litera-tura bat, sasi-hizkera bat, zezenketaz aritzearen pare-koa, horren barrokoa izan gabe. Eufemismoen azpian gosea datza eta izurriteak daude eta milioika pertsonak

Ekonomiaz, bat jarraitzen dute esperantza ukaturik eta gu happy gaude inbertsore txiki izanik. Kontent munduari egiten diogun ekarpenarekin, bai horixel

Adibide ezagun eta argigarri bat, errealitatearen kariaz: Gescartera dabil bolo-bolo. Hari ugari ditu, ikus-pegi ezberdinetatik azter daiteke kontu ilun hau: nola jokatu duten burtsan, burtsaren beraren papera egun, nortzuk ziren bezeroak (GKEei buruz eleka gaitezke luze eta sakon, eliza katolikoaz unatu niz), justizia espainiarraren (bi kontzeptu biziki urrunak) papera auzi honetan eta abar. Guregana etorriz,.bertze mafia baten berri eman nahi dut. Retena du izen artistikoa. Miiioika milioi libertitu (barka, inbertitu erran nahi izan dut; disle-

xia, dislexia) omen nafarrok Internet gertuago ukan dezagun. Esker mila interes interesatuagatik. Kontu ilu-nak badaudela emaiten du -mil ioi anitzen elkartzeare-kin bat etortzen da iluntasuna-. Diruak ez du aberririk, ez eta etikarik ere, are gutxiago erabiltzaileak. Badirudi dirua pilatzen delarik argia itzaltzen dela, eta gerizpe horretan esku gaiztoek abiadura handiko mugimendu zehatzak egiten dituztela. Aikohola gisa, dirua desager-tzen da, egun sargorietan batik bat. Nolabait irudikatze-ko. Nik ez dut hemen idatzi deus zehatza Retenaren aurka, ez baitut frogarik. Hart optikoa heldu aitzin optika judiziala helduko da. Perretxikoak euriaren zain bezaia, esperoan nago, bertzerik gabe.

Egunkaria ostirala. 2001eko abuztuaren 44 ostirala, 2001 eko abuztuaren 31 Egunkaria

Page 3: Erronkari «Gure* denarea kalitaten eta a jatorri a zaind ... · eta geobiologia eraikuntzan. Jardunaldi horiek eta irai-laren 2ko egun osoko besta Basaburuako Garapen Ba - tzordeak

Mafarkari.i

Erronkari

lgandean omenduko dute Fructuoso Orduna

Erronkariko udaletxeari artista horreri erakusketa

zabalik izarieri da egun osoan

Erronkariko Udalak

Fructuoso Orduna

eskultorea (1893-1973)

eta haren lana gogora

ekartzeko abian

jarritako kanpainaren

baitan, omenaldia

eginen diote igandean,

Erronkarin.

K I T A L D I A K G O I Z E K O 1 1 : 0 0 E -

tan hasiko dira; ordu horre-tan, Ordunaren erakusketa za-balduko dute udaletxean. Artis-taren hainbat obra ikusi ahal izanen dira, eta, horretaz gain, argazkiak, diplomak eta beste hainbat agiri. Erakusketa inau-guratu ondoren, Ordunaren hi-lobiaren aurrean errespontsua otoiztu eta udal agintariek lore sortajarriko dute. 12:00etan, meza izanen da, San Esteban parrokian.

Omenaldi - herrikoia 12:45ean izanen da, Erronkari-ko frontoian, Ordunakberak egin Julian Gaiarreren monu-mentuaren aurrean. Han, agin-tarien agurraren ondoren, lore eskaintza eginen dute, eta Ordunaren omenezko plaka inauguratuko dute. Eguneko ekitaldiak Bailarako Etxean amaituko dira (Erronkariko Batzorde Nagusiaren egoi-

tzan), 13:00etan. Han, Erron-kariko alkateak hartuko du hitza, eta, ondoren, Fructuoso Ordunak Erronkariko bailara-rekin izandako harremana eka-rriko du gogora Fernando Hualde ikertzaileak.

Udalaren ekimena Urte hasieratik, bailarako seme Fructuoso Ordunaren figura eta obra nabarmentzeko eta omen-tzeko hainbat ekitaldi egiten ari

da Erronkariko Udalan. Ordu-na, Erronkariko Seme Kutun da 1962.urtetik.

Udalaren ekitaldi sorta ho-rren baitan, igandeko omenal-diaz gain, abian jarri dute baila-ran —Erronkarin eta Garden— dauden Ordunaren obrak seina-latzeko eta garbitzeko ekimena; eskultorearen bizitzari eta lana-ri buruzko triptikoa argitara eman dute; Nafarroako Museo-arekin batera, Ordunari buruz-

Fructuoso Ordunak Julian Gaiarreri eskainitako monumentua, Iruñeko

Takoneran, eta eskultorearen a r g a z k i a . • J O X H L A C A L L E

ko agirien artxiboa osa-tzeari ekin diote; eta, az-kenik, bi hilabetetik behin kaleratzen den Ordunaren aldeko kan-painari buruzko argital-pena prestatu dute.

Fructuoso Orduna Mariano Benlliureren ikasle izan zen; 1922. ur-tean Arte Ederretako Erakusketa Nazionale-an urrezko domina es-kuratu zuen PostNubila

Phoebus obrarekin. Obra hori Nafarroako Museoko sarreran dago egun. 1962. urtean, be-rriz, San Fernandoko Arte Ederretako Akade-miakoa izendatu zuten.

Nafarroan egin zituen obra ezagunenen artean aipatu behar dira Nafa-

rroako Jauregiko frontisa eta Julian Gaiarreren monumen-tua, Iruñean; Cesar Borgiaren monumentua, Vianan; San Frantzisko Xabierren monu-mentua, Xabierren; eta Julian Gaiarre eta Pedro Navarroren monumentuak, Erronkari eta Garden. hauek batzuk baino ez dira; Ordunak 112 eskultura di-tukatalogatuta.

—S»Femando THualde

herri aldizkariak Edurne Elizondo

'lVlariñela', berritu edo puskatu? 'Mariñela' itsasontziaren etorkizunaz aritu da Herria astekaria bere azken zenbakian, ez baitago batere argi arrantzontzi zahar horrekin zer gertatuko den. Hasierako as-moa zen berritzea ondare gisa erakusteko, baina azken boladan entzun dira ontzia suntsitu beharko dela erran duten hotsak. Afera aztertu du Herriak bere orrialdeetan: «Mariñela izana da Donibane-Ziburuko arrantza untzi ederrenetarik. Duela hamar urte, gelditu zen arrantza ibiltzetik, xahar-tzenerehasiabaitzen. Berehala,jendeaha-

si zen mugitzen, untzi hori behar zela artos-ki begiratu. Behar zela ere xaharberritu, bainan deusik kanbiatu gabe, erran nahi baita bere hoberen hartan zen bezalaberriz ezarriz. Itsas-Begia elkarteakbazterrakha-rrotu zituen, Ziburun edo hor nunbait be-har litekeela itsas-ondarearen erakustegi bat muntatu eta Mariñela untziakbere to-kia holako erakustegi batean lukeela».

«Behin hortakoak direnek erran zuten bi miliun xahutuz xaharberritzen ahal zela. Nahiz gobernuak ere laguntza pollita hitze-

man, etzuten aski diru segurtatu obra ho-rien egiteko. Orai, ba omen lukete orduan aipatu zen hein hura bainan artean untzia bera azkarki andeatu da eta orai lau edo bost miliun nunbait han behar omen litaz-ke xaharberritzea moldez egitekotan!».

«Oraiko ustez beraz, Mariñela untzia puskatuko da hemendik Urtats aintzin. Di-tuen muntadura berezi batzu atxikiko dira haatik. Beste bilkura bat egitekoa dute ha-lere irailaren 15ean, orduan jakinen da ha-rat-hunata».

Xabier Larraburu

Tontolabizatuak Bexikulasek (Larraburu-Eneako

nire etxezaina; beno: etxezaina,

txoferra, lorezaina eta prentsa ar-

: duraduna) gosaria terrazan zerbi-

: tzatzen zidan mementoan, tontola-

: bizatuakgaudela esan dit. «Erabat

! tontolabizatuak gaude, jefe» (hi-

: tzez hitz). Eta segidan nik eskatu-

: tako (eta berak egindako) Gaztelu-

1 ko plazari buruzko dosierra mahai

i gainean jarri du. «Hemen duzu

: txostena, jefe. Baina, kasu, iraku-

| rriko dituzun obra horren kontrako

: argudioakhutsalakdira.Alkatea-

• ren jaioterriarekin tematzen dira

: batzuk... bestebatzukbotatako

: zuhaitzekin... eta gainontzekoak

: lurazpiandaudenetakalteajaso

: dezaketenharrizaharrekin...

j ptx!!».

: Geronireondoaneseridaeta

: «gauza horiek guziak begi bistako-

• ak bezain hutsalak dira!», bota du,

: eta ondotik burugogor: «Funtsez-

: ko gauzak ikusezinak dira».«Adi-

j bidez?», galdetu diot kafe hotz eta

: nazkagarriari zurrupada bat har-

• tuz. «Adibidez, hiriko txirrindulak,

: jefe», erantzun dit segituan. «Zuk

: zer ikusten duzu txirrindula bat hiri

: erdian ikusten duzunean?», galde-

: tu dit. «Bada... erantzunaerrazada

• Bexikulas, nik ikusten dudana hiri

: erdian dagoen txirrindula bat da».

: «Ez ba!, jefe, oker zaude! Hori begi

j bistakoada!Ptx!».«Zerikusibe-

: harkonukebada?»,galdetudiot

: pixka bat moskeaturik jada. «Mila

: gauza. Leheniketabehin, kotxe

: baten faita. Zeren txirrinduia bat

• dagoen tokian desagertutako ko-

: txe bat dago! Bi hautabideen arte-

: an (kotxea edo txirrindula), txirrin-

: dula izan da aukeratua, baina ez da

: alboratutakohautabideazertan

• ahaztu! EzhorixelTxirrindulaba-

I koitzaren atzetik halako Kotxe Ma-

: mubatdabiibeti, mamuen antzera

: nahigabeturik bizitzera zigortuta

: balegobezala,zarataetakerikez

• ateratzeko betiko kondenaturiko

: kotxe mamua! Desaktibatutako an-

: kerra! Eta billabesen atzetik 20 bat

• kotxemamudaude!».

: Ados nagoela esan diot, baina

i ezdudaiaikustenGazteiukoplaza-

: rekin duen harremana. «Nik horre-

: laikustendutjefe»,esanditor-

: duan. «300 kotxerentzat egin nahi

! dute aparkalekua. Kotxe bakoitza-

: ren atzean Txirrindula Mamu bat

j dago, erreaiitatera itzultzeko irri-

: kan, inongo lekurik hartzen ez

• duen trastea. 300 txirrinduia horiek

: dirairudikatubeharditugunak.

: Hauda:300txirrindulapublikore-

i kinezdeiahainbestekotriskantza-

: rik egin behar, 8 bil labesa publi ko-

~ • rekin aski dela, kotxeekin tontola-

: bizatuak gaituztela, alegia». •

ost i ra la , 2 0 0 1 eko a b u z t u a r e n 2 4 a Egunkaria

Page 4: Erronkari «Gure* denarea kalitaten eta a jatorri a zaind ... · eta geobiologia eraikuntzan. Jardunaldi horiek eta irai-laren 2ko egun osoko besta Basaburuako Garapen Ba - tzordeak

Mafarkaria

Soka batetik rintzilik l apS |

Mafarkaria

Aldamioareri ordez sokak erabiltzen dituzten konpouketa enpresen lana handitu egin da azken urt

Egunotan, EGUNKARIAK Iruñeko Irrintzi dorrean duen egoitzako leihotik behera sartu eta atera ibili da pare bat pintore. Dorre

barneko patioko mila metro koadroak zuriz margotu dituzte; hamahiru solairu; 39 metroko altuera. Egunero zazpi bat ordu

zintzilik egoteak bizilagunen ikusmina sortu du, baita Nafarkaria-rena ere. Horrelako lanak ugaltzen ari dira Iruñean.

EDOZEIN MOTATAKO MARGOTZE LANAK EGI-

ten dituzte Rafak eta Carlosek. Edozein lekutan eta edozein estilotan, aldamioekin edo aldamiorik gabe. Udan, batez ere lan bertikalak egiten dituzte, «eguraldi ona apro-betxatu behar baita», Rafak dioenez. Pintu-ras Mutiloa Siglo XXI enpresan horrelako la-nez arduratzen diren langileak dira Rafa Gonzalez Mutiloa (34 urte) eta Carlos Mal-donado Vassallo (37 urte). Lau bat urte dara-matzate soka batetik zintzilik, margotzen. -

«Guri espeleologia egitea gustatzen zai-gu, eta arroilakjaistea; baina soka batetik zintzilikatu baino lehen, pintoreak ginen», komentatu du Rafak. «Leize batera jaisteko erabiltzen dugun material berbera erabil-tzen dugu lan egiteko: soka, mosketoiak, yu-mas-a, jaisgailua, segurtasunblokeoa... De-na berdina da. Kontua da lanean espeleolo-gia teknikak aplikatzea».

Lanean, lasai Rafak eta Carlosek zortea izan dute Irrintzi dorrean. Izan ere, normalean, behetik gora egin behar izaten dute lana, eta yumas apa-ratuarekin igo, goiko pisuetako bizilagunek ez baitiete uzten euren etxetako leihotik ate-ratzen. EGUNKARiAren leihotikbehera lasai askojaitsidira.

«Horrelako altueratan lan egiten denean, ziurtzat jo behar da paraturiko segurtasun sistemak funtzionatuko duela», komentatu du Rafak. Lehendabizi, sokakgoian ongi lo-tu behar dira, tinkoa dela ikusten den zerbai-ti. Eta, halakorikezbadago, jarri eginbehar-ko da. Rafak dioenez, «lasai egin behar da lan; bestenaz, ezin izanen zenuke lanik egin».

Sokak tinkatzeko arazo gehiago dituzte eraikin zaharretan berrietan baino. Izan ere, urteen poderioz, zementua hondar xehe bi-lakatzen da, eta pareta zatiak erori egiten di-ra. Horrelakoetan zaila da ainguraketa egi-tea. Arriskua handiagoa dago, baina horrek ez du erran nahi horrelako eraikinetan lan egiten ez dutenik. «Lehenik eta behin, profe-sionala izan behar duzu», dio Rafak, beneta-ko pintore izaera azaleratuz. «Inork aurre-kontua eskatu eta onartzen badizu, lana eginbehardiozu».

«Kontuz, eroriko zarete eta!» Goizean, etxeko pertsiana igo, eta pertsona bat leiho ondoan zintzilik ikusteak ezustean harrapatzen du bizilaguna. Ondoren beldu-rra dator. Noiz edo noiz baten batek zango-akhartu dizkie behera eror ez daitezen. Bes-

Egunka r i a ostirala. 2001eko abuztuarer 24a

te batzuek pertsiana ixten dute. Gero ikus-mina sortzen da. Normala, ez baita ohikoa, nahiz eta horrelako lanak geroz eta gehiago egiten diren.

«Honek ez du aldamioekin ibiltzea baino arriskuhandiagorik», erran du Rafak. «Alda-mioan, anitzetan, sokarik gabe ibiltzen zara leku batetik bestera; hemen, berriz, uneoro zaude loturik; ekipatzen zaudenean izan ezik, orduan ez baitzaude inora lotuta. Be-raz, arriskurik handiena urreratzean dago: soka hartu behar duzunean, leihotik atera behar denean, aseguruakjarri behar direne-an... Bainabehin lotuz gero, eta egin beha-rrekoa eginez gero, ezinezkoa da erortzea».

Sokatik zintzilik, ez dira arduragabe ibil-tzen segurtasunarekin. «Edozein lan arris-kutsua da, kontu handiz egiten ez bada», ai-patu du, azkenean, Carlosek. «Baina egiten ari zarena buruan izanez gero, ez da deus gertatzen. Horregatik, istripu gehiago dau-de aldamioetan, lan bertikaletan baino; so-kaz eginiko lanetan ez baita inoiz ere ten-tsioa galtzen».

Ez dute istripurik izan Rafak eta Carlosek. «Gehienez ere, sustorenbat», Rafarenhitze-

«Horrelako altueratan lan

egiten denean ziurtzatjo

behar da paraturiko

segurtasun sistemak

funtzionatuko duela»

tan. «Adibidez, gaizki tinkaturiko lokarria benetan tinkatzen denean, soka askatzen dela ematen du, baina ez da hala. Segurta-sun tresnak etengabe berriztatu behar dira, eta aztertu. Eta, hala eginez gero, tresnek ongi funtzionatzen dute». Hain zuzen ere, Rafak eta Carlosek sustorik handiena hartu zuten arazo psikologikoak zituen bizilagun batek soka moztu zienean. Eskerrak ordura-ko soka kentzen ari zirela.

Bizkorrago, merkeago Pintore hauek makina bat ordu egiten dute zintzilik, eserleku gainean, zangoak mugitu gabe. Horrekmina eragiten die, lunbarretan eta sorbaldan. «Askotan jo-an behar da masajistaren-gana», komentatu du Ra-fak. Bestela ere, lan mota honek abantailak besterik ez omen ditu. «Askatasun handia ematen digu lanak», komentatu du Carlosek. «Goizeko 09:00etatikikus-

• J O X E L A C A L L E

ten dugu Iruñea. Zuek Irrintzi dorrean ikus-pegi izugarri ederra duzue, baina beti gauza bera ikusten duzue. Guk ez».

Rafaren hitzetan, «ezbairik gabe, lan ho-nek duen onena da kalean lan egitea. Mate-rial toxikoekin lan egiten dugu, eta, kalean gaudenez, airea arnasten dugu, eta ez pintu-ra. Bigarrenik, aipatzekoa da sokekin lan egiten duzuneanjendeakgehiago errespe-tatzen zaituela. Beldurra ematen die guk egiten dugunak, arraroa iruditzen zaie, eta lasaiago uzten gaituzte. Etxe baten barnean bezeroarekin harreman zuzena dagoenean, zailagoa da haiekin ongi moldatzea. Aldiz, hemen, lan egiten dugun bitartean lasai uz-ten gaituzte». Dena dela, materiala lapur-tzen ohi diete. Irrintzi dorrean 20 metro soka lapurtu'zieten.

Lanaren kalitateari dagokionez, Rafak eta Carlosekziurtatzen dute aldamioarekin edo sokarekin egiten diren lanek kalitate bera dutela. Aldea lastertasunean eta prezioan dago. Sokaren sistema normalean bizkorra-

• J O X E L A C A L L E goa da, aldamioa jarri eta kentzeko denbora-rik ez baita galtzen, eta, hortaz, ez da ko-bratzen. Horregatik, sistema horrekin egini-ko lanak %30-35 mer-keago dira. Gainera, al-damiorik ez dagoenez, ez dago eraso estetiko-rik, sokak apenas ikus-tenbaitira.

— » As ier A z p i l i k u e t a

— ^

Jon Redondo ® S I M A E N P R E S A K O G E R E N T E A )

«Langileak nahi ditugu, ez eskalatzaileak»

LEHENIK E T A B E H I N , A R G I

gera bedi Rafa Gonzalez eta Carlos Maldonado pintura enpresa batean lan bertikalez arduratzen diren langileak direla. Baina euren enpresa, be-rez, ez da lan bertikaleta-ko enpresa bat. Zintzilik egoten ikasi duten pinto-reak dira Rafa eta Carlos.

Nafarroan bada sokaz eginiko lan bertikaletan espezializaturik dagoen enpresarik. Horietako bat Sima da. Jon Redondok sortu zuen Sima, duela hamarbat uite. Egun.beste hiiu bazkiderekin gobernatzen du enpresa. eta 21 langile dituzte. Siman era guzietako lanak egiten dituzte, soka batetikzintzilik.

Jon Redondo hagitz harro dago, Siman segurta-sunean, kalitatean eta langileen heziketan indar handia egiten dutelako. Sima aitzindaria da lan bertikalen segurtasun kontuetan. Horregatik, ha-serre puntua hartzen du beste hainbaten lanaz hitz egiten duenean. "

• Nola ikusten duzu lan bertikalen sekto-rea?

Sima sortu nuenean, nire asmoa zen enpresa sendoa sortzea, urte guztian lan egiteko. Iruñeak lan bertikalen enpresa profesionala behar zuen. Si-ma baino lehen Arista izeneko enpresa aitzindaria zegoen. Baina hainbat huts egin ostean desagertu zen, ez baitzen fundaentuzko enpresa. Sektore ho-netan badago udan bakarrik lan egiten duen jen-dea, dirua irabazi eta gero mendira joateko. Enpre-sa asko sortzen eta desagertzen da. Eta ez dira de-sagertzen lan eskasia dagoelako, kudeake-ta txarra egiten dutelako baizik. Lana gaizki egin eta ez dute kobratzen, ez dute ordute-girik, ez uniformerik... Hori ez da enpresa antolatzeko modu ona. Horrekmomen-tuan dirua irabazteko balio du, baina ez en-presa sustraitzeko, jendeak profesionalak nahi ditu eta. Aristan langile guztiak ziren eskalatzaileak. Siman ez dugu eskalatzaile-riknahi. Hau ez da eskalada, lana da, oso lan espezifikoa. Etortzen zaiguna igeltseroa edo pintorea den axola zaigu. Eangile bat nahi dugu, ez sei hilabetez mendira joanen zaigun eskalatzailea.

• Ezduzue eskalatzailerik nahi, bai-na gehienek praktikatzen duzue eska-lada edo antzeko kirolenbat, ezta?

Bai, idazkariak izan ezik, guztiek gustuko ditugu mendi kirolak. Are gehiago, Sima afi-zio batetik abiatuta sortu zen. Baina, egun, kontrako bidea egiten dute gure langileek: lanetik sortzen zaie afizioa. Izan ere, gure langileek, teknika asko ezagutzen dituzte-nean, ikusten dute mendian oso ongi ibil-tzeko gai direla.

• Lan bertikalen heziketa ikastaro homologatuak eskaintzen dituen en-presa bakarra da Sima. Indar handia egiten duzue segurtasun kontuetan.

Hala da, bai. Segurtasunarena arras ga-rrantzitsua da guretako. Askok, ezjakinta-

sunagatik, bizitza arris-katzen du. Horrek irudi txarra ematen dio sekto-reari. Lan bertikaletan hamabost bat teknika daude. Horiek guziak ira-kasten dizkiegu gure lan-gileei. Zintziliklan egiten irakasten diegu. Horreta-rako, gure egoitzaren laurdena heziketa teori-ko eta praktikorako era-biltzen dugu. Praktika aretoan laneko egoera

guztiak imitatzen ditugu. Langile bakoitzarekin 300.000 pezeta inguru gastatzen ditugu heziketan. Hemendik ateratzen direnean, benetako profesio-nalakdira.

• Ba ote dago legerik sokaz eginiko lan bertikaiak arautzeko?

Ez dago lege edo araurik zuzenean guri dagoki-gunik; baina, izatez, eraikuntza eta segurtasun arau askokeragiten dute gure lanean. Kontu han-diz erreparatzen diegu horrelakoei. Izan ere, badi-ra bete beharreko arau batzuk, askok betetzen ez dituztenak. Adibidez, jendeak jakin beharko luke eskalada arnesa ezin dela lanean erabili, segurta-sun arau bat urratzen duelako, arnes sendoagoa behar da. Eta horrelako beste hainbat kontu da-go, jendeakezagutzen ez dituenak.

Simak lan bertikalen seyurtasun gida liburua aterako du laster Desnivel

argitaletxearekin,

Webgunea: www.sima-sll.es

Sima enpresaren egoitzan dagoen praktika aretoa. • P A T R I C I A A S T R A I N

ostirala, 2001 eko abuztuaren 24a E g u n k a r i a

• PATRiClA ASTJUMN

Page 5: Erronkari «Gure* denarea kalitaten eta a jatorri a zaind ... · eta geobiologia eraikuntzan. Jardunaldi horiek eta irai-laren 2ko egun osoko besta Basaburuako Garapen Ba - tzordeak

\Jafarkaria 6

IVIorite Carlotik

Banaketa

Juari Kruz Lakasta

Lanbroaz . Maite ditut maite gure bazterrak lanbroak izkutatzen dizkite-nean. Ez diot nik kontra eginen Mikel Laboari. Nolanahi ere, gure bazterrez eta Laboaz ez, baina lanbroaz, lainoaz, hodeiez eta ur lurrunez osaturiko gai-nontzeko guztiez nazka-nazka eginda nago. Hilaren hasierarekin batera Zarautzera heldu ginenetik, eguzki printzeak alokairuzko 14hazbeteko telebista mikroskopikoan baino ez ditut ikusi —hori da, hori, pantaila txi-kia—, Mitch Buchannonen hondar-tzako zaindarien anatomia silikona-tuen kontra dir-dir. Portzierto, esaten dutenez, telesaila gaztetan Kontxan sorosle lanetan aritu zen Mikel Bujandaren bizitzan oinarriturik dago. Fikziozko zaindariaren eta irrati gizo-naren izenen arteko parekotasun fone-tikoa ukaezina da.

Zabalaz. Gaurtik abuztua ahitu arte Lizardiren sorterrian eguzkia egunero zeru oskarbi urdin bizian indartsu azal-tzen ez bada, Pello Zabalaren sotana-ra kateatuko naiz. Betiere, Aita Mun-dinaren euskal oinordekoak —landareez solasean aritu ordez egu-raldiaz aritzen da, baina hitz egiteko doinu eta betaurreko berberak ditu— sekula sotana janzten badu. Nik elizgi-zon guztiak lege zaharrek agindu beza-la 33 botoiko sotana janztera behartu-ko nituzke. Bagara ala ez gara? Bada, baldin bagara, nabari dadila, dedio! Kamuflatzerik ez!

E s t u a z . Izan ere, desesperaturik nago. Ezin dut gehiago jasan. Ez dakit

Pello Zabala, eguraldi iragarlea.

askoz gehiago eramaterik izanen dudan. Izan ere, jasanezina da Zarauz-ko Kale Nagusian urtero abuztuan alo-katzen dugun 50 metro koadroko pisuan bi seme-alabekin, Action Man urpekariarekin, Godzillaren koltxone-tarekin, eta Barbierekin, Kentekin eta haien kapotarik gabeko autoarekin bizitzea, baldin eta goizero guztiok hondartzara bidaltzerik ez baduzu.

N e g a r r a z . Jonen eta Larraitzen barreek, negarrek, algarek, korrikal-diek gaindituta, larrialdietarako irten-bide moduan, aurrekoan Igeldora era-maten saiatu nintzen. Haatik, Port Aventuran, Terra Mitican eta Eurodis-neyn egon eta gero, hura iragan sanfer-minetan foru hiriburura etorri zirkuko

ligrea —erdi-lehoia, erdi-tigrea!— baino tristeagoa iru-ditu zitzaien. Negarrari ekin, eta autotik jaisteari uko egin zioten, temoso. Zigor gisa Maria Luisa Secok aurkeztu Hola chicos saio guztien bideo bilduma ikusarazi nahi izan nien, haurtzaro benetan gogorra zer den ikus zezaten. Haien amak, alta, ez zidan utzi, Hagako Nazioarteko Auzite-gia, Estrasburgeko Auzitegia, Geneva-ko Hitzarmena eta Giza Eskubideen Adierazpenak horrelako ekintzak debekatzen dituztela argudiaturik.

Hartara, aurtengo oporretan ezagutu dudan ikertzaile iruindarrarengana,

• Ferminengana jotzea erabaki dut, laguntza eske. Gure lagunarteko afari,

Mitch 'Bujannon', Zarauzko soroslea.

bazkari guztietara etorri da, eta hamai-ka bider saiatu naiz berarekin hitz egi-ten, argi ziezadan zer demontre egiten duen. Zer demontre ikertzen ahal den Iruñean. Haatik, ez dut lortu. Nolanahi ere, pentsatzekoa da batez ere hankar-teko kontuak, edo akaso, hobeto adie-razita, sakelakoak ikertuko dituela, banaketak eta dibortzioak. Izan ere, nire seme-alabengandik dibortziatzea erabaki dut.

Pello Araiñarena

Pamplonazioartea Itsasertzeko haizekirria aire girotubihurtu da. Basoaren berdea asfalto beltz. Metro-poli handia hiri txiki.

Itsasoa, mendia eta ziutateak iragana. Lurreratu, maleta desegin eta oporren kar-peta artxibatzeko tenorea da.

Manhattan atzean utzi eta New Yorkeko Brooklyngo zubia zeharkatu genuen unea ekar dezakegu gogora, Arrotxapea gibele-an utzi eta argiz beteriko Oblaten zubi gai-netik abiatzen garenean.

Lisboako Alfama auzora igotzeko tran-biak ihes egin digunez, Cotup eta Monta-ñesako billabesetan bidaia laburrak eginez moldatubeharko dugu.

Auroro goiztiarrak eta unibertsitateko tunoak kantuan hasiko dira aurki, Habana-ko Malekoian ikasi ditugun abesti ederrak isilarazi nahian.

Tangerko faroak ez du argituko gure in-

gurua, baina poliziaren sirenak ez direnez itzaliko, egoera iluna ikusteko arazorik ez duguizanen.

Antoniutti parkean ahate zalapartariak eta orein adarluzeak ikusi ondoren, Ma-drilgo Retiroko parkean igarotako arra-tsalde beroaz akordatuko gara.

Londresko Big-Ben dorreak ez du neur-tuko gure denbora. Aurrerantzean, La Vasco- Navarraren pantailan jasoko dugu orduarenberri.

Alde Zaharreko Santa Ana plaza berriz zabaldu eta bertako ijitoen flamenko doi-nuak aditzeko gogoa piztuko zaigu, Do-nostiako Trinitate plazako jazzaren oihar-tzuna galtzen dugunean.

Urrutiko Saharako dunak pentsamen-duan hurbil daudenez oraindik, asteburu-ren batean Bardea zeharkatu dezakegu oi-nezedobizikletaz.

Iruñea, nazioarteko hiria.

Zutik dirauten harresien babesean ja-rraituko dugu Iruñean, Berlingo hormaren hondar zenbait etxera ekarri ondoren.

Erromako Koliseoko gladiadoreen to-kian, Azuelo kaleko anfiteatroan patinete-zaleenjauziakikusiko ditugu.

Eliza ugari ditugu Iruñean noiznahi otoitz egin eta gure bekatuak aitortzeko.

Horrenbestez, ez dugu zertan Jerusalem-go Arranguren hormaren beharrik.

Buenos Airesko Maiatzaren Plazako de-sagertuen amakbezala, Merinaldeen pla-zan euskal presoen senideekbiltzen jarrai-tuko dute ostiralero.

Andorrako dendetan erosketak eginbe-harrean, laster altxatuko duten Corte In-glesean xahutuko dugu gure dirua.

Bartzelonako Ramblak Sarasate pasea-lekuan, Niagarako ur-jauziak Itoitzen, Bil-boko Guggenheim museoa Baluarte be-rrian, Glasgowko golf zelaiak Zuastin, Se-goviako akueduktua Noainen, Bagdadeko Martirien tenplua Erorien monumentuan, Washintongo Etxe Zuria Diputazioko Jau-regian, Kopenhageko Tivoli enparantza Takoneran, Aljerko Kasbah Gotorlekuan, Amsterdamgo squaterrak Gaztetxean, Pragako Wenceslao bulebarra Gazteluko plazan, Tokioko neonezko argiak Doniba-neko pubetan, Belfasteko liskarrak Txapi-telan... Jira-biran zorabiatu aurretik, adio.

Egunkaria ostirala. 2001eko abuztuaren 47 ostirala, 2001 eko abuztuaren 31 Egunkaria

Page 6: Erronkari «Gure* denarea kalitaten eta a jatorri a zaind ... · eta geobiologia eraikuntzan. Jardunaldi horiek eta irai-laren 2ko egun osoko besta Basaburuako Garapen Ba - tzordeak

k i a f a r k a n

Hi 'fy.i Hi Hi Jose Mari Uztarroz MAFARROAKO ARTZAIN EGU1NAREN ANTOLATZAILEA

«GurearcB Hcalliitatea eta jatoinfia zamdli betnai dugu» EUSKAL HERRIAN DUGUN ARDI

—f latxa, hemengo gazta eta gure artzain zakurraren arraza nola edo hala babestu beharra dago Jose Mari Uztarrozen us-tez, hori baita berezi bilakatzen gaituena eta lehiatzeko parada ematen diguna. Artzainez, zaku-rrez eta haien omenezko bestaz mintzatu zaigu.

• Zenbat artzain bilduko dira Geinberako barrutian aurten?

Urtero bezala, zortzi edo ha-mar bat etorriko dira, Nafarroa osotik. Gehienek zakur bakarra ekartzen dute, baina bada bi ekartzen dituenik ere. Nafarroa-ko txapelketa da, eta lehenengo biek Euskal Herrikora joateko txartela eskuratuko dute. Txa-pelduna, gainera, nazioarteko txapelketara joanen da.

• 34. ekitaldia duzue aur-tengoa; zein da hainbeste ur-tez bestari eusteko sekretua?

Lan egiteko konpromisoa har-tu duen lagun talde bat egon de-labeti atzean. Artzain Eguna fol-klore kutsua duen besta da, bai-na, horretaz gain, egun hori ma-mitzea lortu dugu. Artzain Egu-na da, batez ere, artzainen lana eta kultura ezagutzera emateko eta zabaltzeko eguna, hori da ga-rrantzitsuena.

• Artzainei omenaldia egi-teko besta da, beraz?

Bai, dudarik gabe. Gure ustez, argi izan behar dugu hemengo ardi latxak eta hemengo gazta, bai etahemengo artzain zaku-rrak ere, bereziak direla eta bere-zitasun horri eutsi behar diogu-la. Artzain Egunaren bidez me-zu hori zabaldu nahi dugu. Gu-reari eutsi behar diogu den be-zala, bere hartan, berezitasun hori baita, gure produktuen kali-tatea eta jatorria, lehiatzeko du-gun aukera bakarra.

• Ba al du berrikuntzarik aurtengo egitarauak?

Funtsean betikoa izanen da aurten ere, hainbat txapelketa artzainen, zakurren eta gaztagi-leen trebezia erakusteko. Ho-rrekin batera, herri bazkaria iza-nen da, eskulangileen azoka eta beste. Aurtengo berrikuntzaiza-nen da iaz egin genuen gazta erraldoia dastatu ahal izanen dutela bisitariek plazan. 60 bat litro esnerekin egindako gazta

da; aurten ere halako bat eginen dugu, edo handiagoa.

• Euskal artzain zakurra aipatu duzu, eta hura da, ar-tzainekin batera, zuek anto-latzen duzuen bestako beste protagonista nagusia.

Bai, noski. Euskal artzain za-kurra dugu, eta gure lana da eza-gutzera ematea. Jendeak ikusi behar du euskal artzain zakurra nolakoa den. Badira euskal ar-tzain zakurra ez den beste arraza batzuk, baina betidanik erabili izan dira Pirinioetan, eta, noski, onartzen ditugu. Kontua da atze-rriko arrazak sartzen hasi direla, eta gu horrekin ez gaude ados. Gainera, euskal artzain zakurra oso ona da, azkarra eta trebea.

• Nolako ezaugarriak di-tu?

Zakur gorria da, erdiko tamai-nakoa. Bi mota daude, bat Gor-beiakoa deritzona, gorri-gorria, eta, bestea, iletsua; ez da hain gorria, eta ilea harrotuagoa du. Duela bost bat urte onartu zuten euskal artzain txakurra arraza-tzat, eta geroztik ezagutzera emateko eta zabaltzeko lanean ari gara gu.

• Guskal artzain zakurra bezala, euskal artzaina ere zaindu beharra al dago?

Argi dago egoera ez dela ona, eta, dudarik'gabe, galduko dela artzainaren ofizioa, orain arte izan dituen ezaugarriak bai behintzat. Horrek ez du esan nahi, hala ere, artzainak desa-gertuko direnik. Aldatu, bai, al-datuko da ofizio hori. Artaldeak

34. Nafarroako Artzain Eguna ospatuko du Uharte-Arakilgo Aralar-Mendi elkarteak igandean, Geinbera barrutian. Artzainen bizimoduaren berri

eman eta haiek omentzeko besta da, eta jende ugari biltzen du urtero. Jose Mari Uztarroz antolatzailearen hitzetan, lagun talde baten konpromisoa

dago egun horren arrakastaren atzean.

gero eta handiagoak dira eta ar-tzainen lana profesionalizatua-goa dago, mekanizatuagoa. Bizi-modu berriak horixe eskatzen du, eta horren kontra joaterik ez dago. Gazteen artean ere gutxik izan nahi dute orain artzain; ar-taldeak ez du barkatzen, egune-ro zaindu beharra dago, baina egun badirudi oporretan joaten ez dena ez dela mun-du honetakoa. Argi dago aldaketa ugari gertatzen ari direla, eta, horietako bat da, adibidez, artzainak orain elkartzen ari di-rela, bakarrik baino bizpahiru lagunekin batera inbertsioak egitea errazagoa de-lako.

• Euskal artzai-naren bizimodua e z a g u t a r a z t e k o egiten duzuen la-nak nolako harrera du jendearen arte-an?

Oso ona, jende as-ko biltzen da urtero Uharte-Arakilera,

«Egoera ez da ona eta, galdu egingo da artzain ofizioa;

orain arte izan dituen ezaugarriak bai, behintzat»

Euskal Herritik eta kanpotik ere bai. Jendeak gozatzen du, eta badaki ikusteko gauza asko ego-ten dela Nafarroako Artzain Egunean.Aurten ere hala izanen da; eguraldi ona eskatu dugu da-goeneko, eta ziur gara halakoa izanen dugula.

—fi» Edurne Elizondo

Nafarroako Artzain Eguna Hilaren 26an, igandea, Uharte-Arakilgo Geinbera barrutian

10:00: Ardi gaztaren XX. txapelketa. Saritutako gazten enkantea eta feria. 10:00-13:00: ArdiLatxaren XVIII. Erakusketa, eta Ardi Emankorrenaren Txapelketa.

11:00-13:00: NafarroakoXlll. Ardi Mozte Mekanikoaren Txapelketa.

| 11:00-12:00: Euskal Artzain Zakurren eta Pirinioetako Artzain Zakurren IX. Erakusketa.

12:00: Parte-hartzaileei omenaldia. 12:15: Ardiki Gisatuaren Txapelketa eta dastapena. 14:00: Herri bazkaria frontoian. 17:00: Nafarroako 34. Artzain Txakurren lehiaketa. Egun guzian artisauen azoka, dantzak eta gazta egiteko modu tradizionalaren erakustaldia izanen dira.

• JOXE LACAI.LB!

ostirala, 2001 eko oztailaren 20a Egunkaria

Page 7: Erronkari «Gure* denarea kalitaten eta a jatorri a zaind ... · eta geobiologia eraikuntzan. Jardunaldi horiek eta irai-laren 2ko egun osoko besta Basaburuako Garapen Ba - tzordeak

Mafarkaria NflFARBOfl: Iratxe Manasterioa, 45-t3.esk. (Irrintzi dorrea) 31011 Iruñea. Q 948178078-79 Faxa: 948178077 Posta elektronikoa: [email protected] Webgunea:www.egunkaria.coin/na(arroa KOORDINATZAILEA Asier Azpil ikueta

Egunkaria • ostirala • 2001 eko abuztuaren 24a

Daniel Urrutia

Murtziako egia

Bada, bai, uztailean Espainia aldean izan 1

nintzen oporretan, Murtzian hain zuzen f

ere. Inbidiarik ez, arrunt itsusia baita. Kontua |

da ailegatu nintzelarik legionellarekin gora eta

behera ari zirela, eta primeran datorkit hangoa

gogoratzea, hemengoa epaitzeko.

Euskal Herriaz kanpoko lekuetara joa ten

naizenean, hango egunkariak eros tea gusta-

tzen zait, gutaz eta euren buruaz duten ikuspe-

giazjabetzeko. La Verdadde Murcia periodikoa

hartu nuen kioskoan, Murtziako «egiaz» elika-

tzeko. Uztailaren 13a zen, ortzirala, eta gogoz

irakurri nuen, eguzkitako erosi berriaren geriz- |

pera, Correo ta ldeko egunkaria. Badakizue,

marra gorria mantxetaren azpian, informazio

uholdea, maketazio negargarria etabertsio ofi-

I ziala.

Lehenengo hamar edo hamabi orrialdeak le-

gionella kasuari eskaini zizkion La Verdad-ek

egun horretan. Erregaia nahikoa eta soberan

zuten: Murtziako Gobernuak deskubritu berri

zuen bakterioa hiri erdialdeko hamalau instala-

ziotan zegoela; ordu arte 575 ziren kutsaturiko

pertsonak eta bi hilik ziren. Horrek erran nahi

du kutsaturikoen %2,4 hil zirela.

Eta hauxe Nafarroako eragiketa: 19 kutsatu;

5 hildako (lerrook idazteko orduan). Hots, ku-

tsatu direnen %26 zendu dira. Baten bati iraku-

rria diot Nafarroako osasun zerbitzua ereduz-

koa dela. Bada, alda dezatela eredua, portzen-

taia kontuetan desastre hutsa baita.

Cerverak bere gain hartu du eginiko guzia-

ren erantzukizuna. Hau eta ber tzea ez diren

bertze bi egunkariek Osasun sailburuaren arti-

kulua ekarr i zu ten a s t e a r t e a n . Murtz ia e ta

Huelvako kasuekin alderatuta, Nafarroan le-

gionella agerraldia ezin hobeki gobernatu dute-

la zioen artikuluakfuntsean. Eta kutsaturikoen

%26hilzaizkie.

Egia da, bai, 26 hori zenbaki hotz bat bertze-

rik ez da, eta aipatubeharra dago hildakoak, za-

harrak izateaz landara, ez zeudeia sobera osa-

suntsu. Baina nik badakit horiei, Gobernukoei,

anitz gustatzen zaiela errealitatea zenbakiekin

juzgatzea. Halaxe egiten dute langabeziarekin.

Por tzenta ia ttikiekin harrotzen dira, kontra-

tuen prekarietatea kontuan izan gabe. Hortaz,

zergatik xehe tasune tan ibili? Jakin dezatela

«egia»: kutsaturikoen %26 hil zaizkie.

1: MUSIKA • •

I L i z a r r a : Ensemble CD J J J R tal-

d e a r e n k o n t z e r t u a i z a n e n da ,

gaur, 20:30ean, Frai Diego kul-

tur etxe zaharberri tuan.

I Iruñea: Arcanda ta ldeak Media

L u n a t a b e r n a n j o k o du , gaur ,

22:30ean.

I A r t a z i l : A r r a p o de M o n t e k e t a

be re maria txiek bihar joko du-

te, gaueko hamab i e ta erdieta-

t ikaurrera.

> Barañain: Nagao laukoteak kon-

tzertua eskainiko du, asteazke-

nean, 22:00etan, lakuko anfite-

atroan.

ANTZERKIA

> Z a n g o z a : Kataluniako Camaleo

taldeak Medusa kale antzezlana

eskainiko du, gaur, 22:00etan,

arkupeetako plazan hasita.

I M u t i l o a b e i t i : C a m a l e o t a l d e a

M u t i l o a p l a z a n i z a n e n da ,

bihar, 22:00etan.

ZINEMA

> Rttmm-.Karrarnarro Uhartea

haur ren tzako filma pantai lara-

t u k o d u t e , g a u r , e u s k a r a z ,

22:00etan, lakuko anfiteatroan.

ERAKUSKETAK

> E l i zondo: Ana Marin margolaria-

r e n Nire txokotik oroitzapenak

(1953-1997) e rakusketa Arizku-

n e n e a k u l t u r e t x e a n i k u s t e n

aha l da i r a i l a r e n 2a a r t e ,

1 l : 3 0 e t i k 13 :30e ra e t a

18:00etatik21:00etara.

Izaba: Pe io Azke ta ren m a r g o l a -

nak irailaren 2a arte izanen dira

m u s e o etnografikoan, astearte-

tik igandJra, 11:30etik 13:30era

eta 17:00etatik 21:00etara.

IKASTAROAK

I Iruñea: Gazteriaren Etxeko irai-

leko ikastaroetan izena ema te -

ko aukera du te oraindik 14 e ta

30 ur te bi tar tekoek: are to dan-

t zak , d a n t z a l a t i n o a k , e u s k a l

dantzak, pintura, argazkilaritza

e t a i n g u r u m e n a . I zen e m a t e a

e t a i n f o r m a z i o a , G a z t e r i a r e n

Etxean (Zangoza, 30) edo 948-

233512te lefonoan.

L E H I A K E T A K

> Atarrabia: Kartel l eh iake ta rako

l anak au rkez t eko e p e a hi lare-

kin ak i t uko da . E g i l e e k b i l an

au rkez ten ahal di tuzte, argi ta-

ra tu g a b e . Gaia e t a t ekn ika li-

b r e a k dira. Kar te lak 70 c m - k o

luzeran eta 50 cm-ko zabalera-

ko n e u r r i a n m o l d a t u b e h a r k o

dira, e ta be r t an o n d o k o t es tua

age r tuko da: Fiestas patronales

de Villava. Del 6 al 14 de octubre

de 2001. Atarrabiako herriko

jaiak. 2001eko urriaren 6tik 14ra.

100.000 peze t ako s a r i b a k a r r a

izanen da.

I Iruñea: San Fermin Txikito ira-

g a r t z e k o kar te l l eh i ake t a r ako

nah i a d i n a l an a u r k e z t e n aha l

dira irai laren 3a ar te , Alde Za-

harreko auzo elkartean.

> Tutera: Nafarroa Oinez 2002ra-

ko logotipo e ta lelo proiektuak

irailaren 3tik 7ra e m a n beharko

dira, Argia ikastolan.

> Iruñea: I ruñeko Uda la ren Egile

B e r r i e n t z a k o XVI. L i t e ra tu r

Lehiaketarako lanakurriaren 31

baino lehen aurkeztubehardira .

Lehiaketak lau sail ditu: olerkia,

narrazio laburra, ber tsopaperak

e t a k o m i k i a . Argibideak, 948-

222008 t e l e f o n o a n e d o cultu-

ra@ayto -pamplona .e s helbide

elektronikoan.

> Erriberri: Ardo-das ta tze ikasta-

roa eginen dute gaur Nafarroa-

ko Ardo Kofradian (Kale Nagu-

sia, 4), 20:00etan. Erreserbak,

948-210347 telefonoan.

• J O X E LACALLE

Eskean Lanik eta dirurik ez duenak eske-

an ibili behar du. Badakizue, tris-

teago da lapurretan ibiltzeaE

Askok, eskua luzatu eta dlrua

eskatzeaz gain, musika eskain-

tzen dute trukean. Baina dirurik ez

duenak ezin du jo dirua emanen

dionari desatsegin zaion musika-

rik. Diru zorroan txanpon triste

batzuk utziko dituenaren belarriak

laztandu behar ditu musikari

eskaleak. Eta zer egin dezake

dirudunen musika jo nahi ez duen

musikariak? Irudiko akordeoiaren

jabea ondoko taberna batera joan

zen hamarretakoa hartzera. Eta

hantxe utzi zituen, Estafeta karri-

kan, akordeoia eta hura gortzeko

kaxa. Bada, nahiz eta musikarik

ez entzun, utziko ote zuten txan-

ponik ondotik pasatu ziren moja

eta emakumeak. Edo nahiago izan

zuten soinean zeramatena Ges-

cartera bezalako pagotxetan

inbertitu?