ERROSE BUSTINTZA (1899-1953) - COnnecting REpositories · ukitua dutela. Ez da, horretaz, Joxe...

20
ERROSE BUSTINTZA (1899-1953)

Transcript of ERROSE BUSTINTZA (1899-1953) - COnnecting REpositories · ukitua dutela. Ez da, horretaz, Joxe...

Page 1: ERROSE BUSTINTZA (1899-1953) - COnnecting REpositories · ukitua dutela. Ez da, horretaz, Joxe Migel Barandiaran edo Mayi Ariztia bezala transkribatzaile huts edo zientifikoa, herri-gaiak

ERROSE BUSTINTZA(1899-1953)

Zerbitzu Nagusia

el Gobierno Vasco

KULTURA SAILA DEPARTAMENTO DE CULTURAHizkuntza Politikarako Sailburuordetza Viceconsejería de Política Lingüística

Page 2: ERROSE BUSTINTZA (1899-1953) - COnnecting REpositories · ukitua dutela. Ez da, horretaz, Joxe Migel Barandiaran edo Mayi Ariztia bezala transkribatzaile huts edo zientifikoa, herri-gaiak

Egilea:

XABIER KALTZAKORTA

Page 3: ERROSE BUSTINTZA (1899-1953) - COnnecting REpositories · ukitua dutela. Ez da, horretaz, Joxe Migel Barandiaran edo Mayi Ariztia bezala transkribatzaile huts edo zientifikoa, herri-gaiak

FAMILIAKO BA T BAINO GEHIAGO IDAZLE

Euskal Herriko zein erbestekoliteraturan behin baino gehiagotan ikusiizan dugu idazle-sena ez dela berezbezala neba-arreben artean sortua,lehenagotik guraso batengandik edoare aurrekoengandik beren ondorengoeitxertatua edo jatorriz bideratua baino.Erdal herrian hor ditugu, kasurako,euskal deitura duten Goitisolotar hiruanaia idazle. Machadotarrak bi anaiaManuel eta Antonio ez ezik, beren aitaere idazle eta folklorezale izan zen.Euskal eremuan adibide gehiago emanditzakegu. Astarloatarrak bi anaia izanziren idazle: Pedro Pablo eta JosePatricio. Mogeldar idazleak hiru izanziren, Juan Antonio Mogel eta haren bilobak, Bizenta Mogel eta Juan JoseMogel. Bizenta eta Juan Jose umezurtzgelditu zirenean bere osabak eskolatueta leziatu ez ezik, idazteko gogoa eretxertatuko zien, bistakoa denez.Lekuonatarrak ere bat baino gehiagoditugu. Alde batetik, Manuel ikertzaileeta idazlea, eta bestetik, haren lobakJuan Mari eta Julian. Azkue handiarenaita ere, Eusebio Maria Azkue, denok

dakigunez, euskal idazlea izan zen, eta,ama, Karmen Aberasturi, euskal hiztunharrigarria. Amari ikasi bide zizkionlekeitiar euskaltzaleak, ezin esan ahalaesaera, kanta, esapide eta ipuin.Horrexegatik eskaini zion amariEuskalerriaren Yakintza lana, bereberriemaile nagusia izan zelako.Bertsolarien artean ere baditugu familiaosoak. Bizkaian, Enbeitatarren kasuadugu. Baxenabarren, Xalbador handiakere utzi ditu ondorengoak.

1

ERROSE BUSTINTZA

Errose Bustintza, 1899-1953

Page 4: ERROSE BUSTINTZA (1899-1953) - COnnecting REpositories · ukitua dutela. Ez da, horretaz, Joxe Migel Barandiaran edo Mayi Ariztia bezala transkribatzaile huts edo zientifikoa, herri-gaiak

Bizkaian Ebaristo Bustintza Kirikiñoidazleak ospe handia lortu bazuen ere,ez dago bakarrik, haren loba, ErroseBustintza, eta emaztea ere, BasiliBustintza, euskal idazle izan zirelabadakigu. Mogeldarren kasuanbezalaxe, osaba idazlerik ospetsuenaizan arren, haren bi lobak ere, berenartean neba-arreba edo ahizpa, idazleizan ziren.

BUSTINTZATARRAK EUSKALIDAZLE

Ebaristo Bustintza Kirikiño euskalidazleak, bi anaia eta arreba bat izanzituen. Bere anaia Felisen alababatekin ezkondu zen Kirikiño,Basilerekin, 1909an. Kirikiño hogeiurteko bere lobarekin ezkondu zen etaezkondu ondoren bere jaiotetxean,Mañariko Zumelaga handietxean, biziizan zen hil arte. Errose Bustintza(1899-1953), Basileren ahizpagazteagoa, bere osaba etaahizparekin bizi izan zen, ezkondugabe, etxe berean, hil arte. ErroseBustintza, beraz, Kirikiñoren koinataeta loba izan zen aldi berean. BasileBustintza, Kirikiñoren emaztea,euskaraz zerbait idatzitakoa da, bainaargitara den gauza bakartxoaren berriNikolas Altzola Bitaño izurtzarrak etaSanti Onaindiak ematen digute.Kirikiñoren anaia bat, PauliñoBustintza, Nikolas Alzola Gerediagakdioenez, Azkuerekin ibili omen zenzerbait idazten. Bustintzatar idazleak,edo zerbait idatzi dutenak, beraz, lauizan daitezke, bi anaia eta beste anaiabaten bi alaba. Lau hauetatik Kirikiñoda gehien idatzi duena. Kirikiño idazleugaria izateaz gainera, ona ere bada,denok aitortzen dugunez. KirikiñoEuskal Literaturako idazlerikoparoenetako bat da bere Euzkadi

2

Zumalabe etxea Mañarian, ezkerretik hasita bigarrena. Hemen biziizan zen hil arte Kirikiño bere bi lobekin

Page 5: ERROSE BUSTINTZA (1899-1953) - COnnecting REpositories · ukitua dutela. Ez da, horretaz, Joxe Migel Barandiaran edo Mayi Ariztia bezala transkribatzaile huts edo zientifikoa, herri-gaiak

egunkariko lan guztiak etagainerakoak kontuan izaten baditugu.Idazle handi, ospetsu eta ugari honekbeharbada itzal egiten dio bere lobaden Errose Bustintzari. Artizar ederrakedo edozein izar argitsuk bereizartargi dizdizariarekin ondoan dituenizar txikiagoak gordean uzten dituenbezalaxe, Kirikiñoren ospe eta argiakere itzalpean utzi dituela dirudiBustintzatar gainerako idazleak.

3

Zumalabe etxea 1931 urtean. Egun honetan oroitarria eskaini zioten Kirikiñori Bilboko euskaltzaleek(Euzko Gastedijak, Euzkeltzale Bazkuna)

Page 6: ERROSE BUSTINTZA (1899-1953) - COnnecting REpositories · ukitua dutela. Ez da, horretaz, Joxe Migel Barandiaran edo Mayi Ariztia bezala transkribatzaile huts edo zientifikoa, herri-gaiak

ERROSE BUSTINTZARENBIZITZA

Ezer gutxi dakigu Errose Bustintzaz.Ez dugu inolako berririk harenikasketa, bizitza-zertzelada, lagun--adiskide, gora-behera, joan-etorri etaabarrez. Kirikiñoren berriak askoditugu. Kirikiñoren bizitzako ibilbideamila zehaztasunekin osa dezakegu,haren lobarena, ordea, hain da apurra,ezereza, dakiguna! Penagarria badaere, alderdi grafikotik ere ezer gutxidugu. Erroseren argazki bakarraezagutzen genuen orain arte:emakumeren bat gorantz begiradagoena. Guk liburuxka honetarakoargitara dakargun hiru emakumerenargazkitxoan, bera ere agertzen da. Biargazki-testigantza hauek baino ezditugu aurkitu.

Erroseren idazlanak irakurri ondorenhainbat ondorio eta iritzi ateradezakegu. Basoan ibiltzea gustatzenzitzaion, Urkiolan bidez bide joan etameza entzun, euskaldun edadetuekinhizketan jardun, esaera, kanta zahareta abarren bila. Abertzale sutsua zen,euskaltzale fina, umore fin eta sarkorbaten jabea. Ez dakigu, ostera, zerikasketa egin zituen, kanpoan ibiliabazen eta abar. Idatziz behintzatholako berriak aurkitzeko modurik ezdugu izan.

4

Juliana Lasuen Agirre, Erroseren amama eta Kirikiñoren ama

Page 7: ERROSE BUSTINTZA (1899-1953) - COnnecting REpositories · ukitua dutela. Ez da, horretaz, Joxe Migel Barandiaran edo Mayi Ariztia bezala transkribatzaile huts edo zientifikoa, herri-gaiak

Haren bizimodua, modu azal bateanbada ere eta oker handiegirik egitekoarriskurik gabe, pentsatzekoa da.Bizitza, beraz, herri txiki batean,Mañarian, neska zaharturik osabareneta hamar urte zaharrago zenahizparen etxean bizi den emakumesentibera batena. Hogeita hamar--hamaika urte zituela arte osaba--ahizpekin, handik aurrera, osaba hilondoren, ahizpa alargunarekingazterik hil arte. Emakume-Abertzale--Batza-ko langilerik fin eta baliotsuenazen, inolako dudarik gabe. Gerratean,inolako dudarik gabe. Gerratean,Basilerekin erbestean ibili zen. GeroMañarira itzuli zen eta ahizparekin biziizan zen 1953an hil arte. Erroseezagutu zutenengandik ere ezer gutxiatera dezakegu emakume euskaltzale,idazle, sentibera eta bihozbera zelajakiteaz gainera.

Gainerako datu edo zehaztasunikezean, berak idatzi zituen lan guztiakdira bere nortasun eta zaletasunenberri eman dezaketen testigubakarrak. Besterik ezeko zehaztasunfaltaz, alderdirik azalenean, Mañarian,Urkiola mendiaren magaleko herritxikian, jaio, bizi eta hil zen emakumeidazle euskaltzale eta abertzalearenirudia etor dakiguke burura. 5

Kirikiño eta Basile, Erroseren ahizpa nagusia

Page 8: ERROSE BUSTINTZA (1899-1953) - COnnecting REpositories · ukitua dutela. Ez da, horretaz, Joxe Migel Barandiaran edo Mayi Ariztia bezala transkribatzaile huts edo zientifikoa, herri-gaiak

ERROSE BUSTINTZAKRONIKARI

Errose Bustintza Euzkadiegunerokoan hasi zen idazten.Euzkadi egunkariak bazuen Euzkel-Atala deitzen zen orrialde bat.Kasurik onenean orrialde osoa izatenzen, baina askotan orrialde bat bainogutxiago izan ohi zen. Orrialdehorretan Erijetatik deitzen zen sail batbazen. Sail horretan herri bakoitzakbazuen bere kronikari edokorrespontsala. Herri mailako gertaeraxumeak kontatzen ziren gehienetan.Nor etorri zen oporretan, bildu zensagar-uzta edo gerezi-uzta nolakoazen, herriko nori eman zizkiotenelizakoak, nork hartu zuen min basoanlanean ari zela eta abar. Era horretakoberri xumeak izan ohi ziren idaztenzirenak. Baziren emakume gehiagoere tankera honetako kronikariak.Markinakoa, esaterako, «Ete»,Muxikakoa, Urretxindorraren alaba,«txindorkumia», eta abar. Idazlegehienek izengoitia erabili ohi zuten.Zenbait idazle famaturen izengoitia horikusten dugu. Esaterako, BernardoMaria Garrok «Otxolua» izengoitiarekinidazten du. Herri-kroniketako idazlehauei, askotan Euzkel-Atala-renarduradunak erantzun egiten zienartikulu oinean idazten jarraitzekoadorea emanez.

6

Bi lagunekin Urkiola-magalean

Page 9: ERROSE BUSTINTZA (1899-1953) - COnnecting REpositories · ukitua dutela. Ez da, horretaz, Joxe Migel Barandiaran edo Mayi Ariztia bezala transkribatzaile huts edo zientifikoa, herri-gaiak

Errose Bustintza idazten hasizenean, Euzkadi-n inolako izenperikgabe hasi zen idazten. Euzkadi-ko1927 urteko Mañari herriko kronikek,esaterako, ez dakarte oinean edoazpian inolako izenperik, ez etaizengoitikorik ere. Gerora hasi zenErrose Bustintza «Mañariko»izengoitiz, batez ere, izenpetzen berekronika eta ipuinak. Pentsatzekoa daosabaren hegapean eta ardurapeanhasiko zela idazten, eta lehenhasieran, apaltasunaren froganabarmenena emanez: izenperikgabe. Hainbat egunetako herri-kronikaguztiak daude izengoitiz firmatuak,Errosek egiten duena, Mañariherrikoa, ordea, izengoitia ez duenbakarra da. Erroseren «Mañariko»izengoitia ikusi dugun lehen aldia1929an izan da, osabaren hilberriaemateko. Orduandanik hartzen duparte handiagoa Euzkadi egunkarian,bere osabaren lekua bete nahirik edo.1929ko otsailetik hasi eta anai artekogerrara arte, Euzkadi itxi arte, beraizan zen kronikaririk ugari etafidelenetakoa. Modu xume bateanhasi zen Mañari herriaren gainekoberriak Mañariko izenordeaz sinatzenzituela. Lehen kronika, luzea, beraz,bere osabaren heriotzaren berrizehatza ematen zuena izan zen,1929ko otsailaren 10ean, hona hemenlehen zatia behintzat:

Kirikiño’ren eriotza

Kirikiño’ren eriotza yakin zanian, esanbearrik eztago zelango atsakabe tasamintasuna artuko zan, berakainbeste maite eban erri onetan. Emendanok maite gendun asko tamaitasunaren neurriz artu doguatsakabia be.

Erritxu onetan uts andiya itxi dausku,baña bakigu Yaungoikuak euzkeldunandi onentzat zeruan gertauta aukidaben tokiya bete dala, eta orrekarintzen dausku geure samintasunandiya.

Kirikiño luzarotxuan ebillen makalik,eta igaro dan asteko martitxenian, ondoezegoala ta ogeratu zan. Beriala deituyakon emengo osalari Areitio Gotzon’i,onek ikusi orduko esaban oso txartoeguala, ta gura bazan beste osalaribatzuri deituteko. Beriala deitu ta etorriziran Bilbo’ko Arrese Yosu etaDurango’ko Navarro Perpeto yaunak.Onek irurok batera esaeben Kirikiño osotxarto aurkitzen zala eta egun gitxirakobiziya eukala.

Esan yakon geixuari osagillieneretxiya, eta ondo izango zala gertautia.Kirikiñok entzun ebaneko esaebanpozik artuko ebazala Eleizakuak, etagertau biar ebala.

Eguasten goizian artu eban GureYauna, santuen bake, oneraspen etamaitasunaz. Bere adoria ain zan andiya,begira gengozan guztiyok arritutageratu giñian, bere adore eta sinismenbiziya ikusita.

7

Page 10: ERROSE BUSTINTZA (1899-1953) - COnnecting REpositories · ukitua dutela. Ez da, horretaz, Joxe Migel Barandiaran edo Mayi Ariztia bezala transkribatzaile huts edo zientifikoa, herri-gaiak

Egun atan ainbat lagun etorri yakonikustera, eta danari poz-pozik berbaegiten eutsen barreka-barreka zeindaosasunaz beterik egon balitz les.Eguasten gaba be naikue ondo igaroeban, baña eguen goizaldeko iruretanluak artu eban eta goizeko bost laurengitxiagotan zeruan iratzartu zan. ¡Au baieriotza ederra!

Eguenian eta barikuan, erriko genterikgeiyena etorri zan Kirikiño’ren etxerabere gorpuaren aurrian otoi egiten,baña batez be umiak. Onek bakotxa iruta lau bider yuaten ziran gorpuarenaurrera otoi egiten eta gero banan--banan yuaten ziran ume gustiyakKirikiño’ren gorpuari eskuan munegiten. Olan erakusten eben neskato--mutikuak gizon andi arentzat maitasuneta begikotasuna, eta il da gero begoratu gura eben, ainbeste laneuzkeriaren alde egin eban gizona.

Bere obiraltzian, ondo agertu ebeneuzkel-idazle, irakurle ta enparau errikogentiak Kirikiño maisuarentzako ebenmaitasuna.

Orren ganian eztogu geiyago ezerzetan esan, ba EUZKADI izparringiyakemon besterik bere alde otoi egiteabaño, onelan erakusten emongo dogu,bizitzan maite ba’gendun, eriotzan bemaite doguna. Geure tamal agurrakdamotseguz, bere emazte anai etabeste sendiko enparabai. G. B.

Kronika honen ondoren ehundakagehiago etorriko ziren. Kronikak,gehienetan, berri-emate hutsak izatenziren, datu xoil eta zuzenak. Inoiz edobehin, kronikariaren iritzi edogertaeraren bat edo beste tartekatzenzuela. Errosek Euzkadi-n ez ezik,Mañariko herri-kronika gehiago ereeman zituen Zornotzako EkinJaungoiko Zale Bazkuna’renasterokua-n. Herri-kronika gehienak,ordea, Euzkadi egunerokoan aurkitzendira.

8

Euzkadi egunkarikokronika bat

Page 11: ERROSE BUSTINTZA (1899-1953) - COnnecting REpositories · ukitua dutela. Ez da, horretaz, Joxe Migel Barandiaran edo Mayi Ariztia bezala transkribatzaile huts edo zientifikoa, herri-gaiak

ERROSE BUSTINTZA IPUIN-IDAZLE

Euzkadi egunerokoan ErroseBustintzak bere kronika xume etalakonikoez gainera, tarteka-tartekaipuin batzuk ere argitara eman zituen.Osabaren entzute eta ospe nagusiabere ipuin barregarri, pipertsu etagazdunetan oinarritzen da, denokdakigunez. Batez ere argitaraemandako Abarrak lehen liburu etabigarrenean. Kirikiñoren ipuinek,gehienetan, egiazko edo egiantzekojazoera bat dute oinarrian. Idazleakaukeraturik dituenean idazgai direngertakari eta pasadizoak, modurik bixieta sinesgarrienean esatean erakustendu bere dohaina. Errose ere, osababezala, ipuin-idazle dugu, baina gaidesberdineko ipuinena. Errosek erabitako ipuinak idazten ditu, oinarrimitologikodunak eta ipuin miresgarriedo harrigarriak. Hau da Erroserientzute gehien eman dion alderdia,ipuin-idazlearena. Euzkadiegunerokoan eta Euzko-Enda-n idatziziren ipuin hauek KerexetakEuskalerriko ipuiñak izenburupeanJesus’en Biotzaren deia-n etaAnaitasuna-n berrargitara zituen.Ipuin-sorta hori liburu bakar bateanargitaratzea euskaltzale askoren nahiazenez gero, Kerexetak berak Ipuiñakliburuan eman zituen argitara, 1990ean

Santi Onaindiaren hitzaurrea zuela.Liburu honetan 49 ipuin agertzen diraguztira. Liburuak bi argitaraldi era izanzituen, bata, idatzi zen moduan,Bizkaiko euskaran, eta bestea,euskara batuan. Bada hemen esanbeharreko zerbait. Ez ziren ErroseBustintzak aldizkari zein egunkarietanargitara emandako ipuin guztiakberrargitaratu, gehienak baizik. Faltada, esaterako, «Bidekurutzeko mutilla»Karmengo amaren egutegia 1952, 70-72 or. edota «Zozua, axerija tatxakurra» Euzkadi 1933, Abuztuaren22 eta abar.

Gai mitologikodunak dira kontaeraasko. Berak entzundako kondaira edolegenda bat oinarri dutela. Erahorretakoak dira, esaterako, «Mariurrikaeta artzaiña», «Lamiñearen ostikadea»,«Lorrin lamiñea ta mutilla»,«Orratzontziko sorgiñak» «Jentillen bola-lekua» eta abar. Erroseren ipuin zeinkontaera-gaiak herri-herrikoak dira,argudio jakinekoak, baina idazlearenukitua dutela. Ez da, horretaz, Joxe MigelBarandiaran edo Mayi Ariztia bezalatranskribatzaile huts edo zientifikoa,herri-gaiak darabiltzan idazlea baino.Tankera honetakoa dugu, esaterako,Jean Barbier baxenabartarra. Errose etaBarbierren artean badago, ordea, aldenabarmen bat. Errosek gehiago puzteneta edertzen ditu ipuin-argudioak.

9

Page 12: ERROSE BUSTINTZA (1899-1953) - COnnecting REpositories · ukitua dutela. Ez da, horretaz, Joxe Migel Barandiaran edo Mayi Ariztia bezala transkribatzaile huts edo zientifikoa, herri-gaiak

Esandakoaren adibiderik argienaliburuko «Gizona gizontxo» ipuinalitzateke. Ipuin hau hainbat biltzailekbildurik daukagu, oso ezaguna delakoEuskal Herri osoan. Erroseren aldaera,ordea, askozaz luzeagoa etalekukotasun eta datu hornigarrizjositakoa dugu. Bada bat edo bestekontatu zen eredutik gehiegi aldatu ezdena. Eman dezagun, kasurako, RamosAzkarateren «Baserritar txuliadore bat»(Ijioten kontratuba eta abar Auspoa 197,131-134 or.) eta «Bidekurutzeko mutilla».Bietan argudio nagusi bera dute,apaingarri gehiegi gabekoa.

10

Euzko-Enda-n argitaratutako ipuinak

Page 13: ERROSE BUSTINTZA (1899-1953) - COnnecting REpositories · ukitua dutela. Ez da, horretaz, Joxe Migel Barandiaran edo Mayi Ariztia bezala transkribatzaile huts edo zientifikoa, herri-gaiak

ERROSE BUSTINTZA OLERKIIDAZLEA

Hauxe dugu Erroseren alderdirikezezagunena. Berak idatzi zituen languztietatik hiru sorkari aurkitu dituguSanti Onaindiaren Milla Euskal-OlerkiEder liburuan. Hiruretako bat«Abestitxu zarra» Euzkadi 1931, urriaren 22an agertu zuen etaLauaxetak adore-hitz hauek idatzizituen olerki oinean: «¡Polita benetan!Bialdu sarri onelakuak».

Eskumendi’ko artzañakMaite nindula iñustan

Aren berba leun-gozuaAiziak eruan eustan.

Artzain maitia il zalaAste bi pasatu dira

Gure amesen lora gurijakGustijak igartu dira.

Odejak datoz berantzaIzarrak ostendu dira

Iretargijan mosu zabalak Argirik eztau ein-gura.

Itxasuan ur gazijaBiaztunian mingotza

Nire bijoztxu gaixo gaixuanArantziaren arantza.

Tristerik naz tristerikEztaukat alaitasunikEne maitien erijotzea

Gomutan daukat bizirik.

Gabian nago negarrezEgunez barriz tamalez

Aldi gustija igarotzen dotAtsekabe ta samiñez.

Len pozik etorten nintzanIrak ebaten mendira

Orain ostera negarrez nagoArdi zurijai begira.

Eskumendiko artzañakMaite nindula iñustan

Aren berba leun-gozuaAiziak eruan eustan.

11

Page 14: ERROSE BUSTINTZA (1899-1953) - COnnecting REpositories · ukitua dutela. Ez da, horretaz, Joxe Migel Barandiaran edo Mayi Ariztia bezala transkribatzaile huts edo zientifikoa, herri-gaiak

Olerki-idazleak argitara zuen modu--moduan ekarri dugu hona,Onaindiaren aldaketarik gabe.Artzainaren heriotza ardatz harturikLauaxetak ere egin zuen olerki batArrats beran liburuko «Artzain batenerijotzena» poema. Ezagutzen ditugunbeste bi olerkiak «Josuren biotzari»eta «Siaska abestia» ere agertzen diraOnaindiaren lorategian. Olerkigehiagoren iturriak jakin nahi izateraEkin Jaungoikozaleren BazkunaAsterokua-n, 1935, 153 zenbakian,«Bijotz gozoa». Euzkadi-n agertuzituenak, gehienbat sehaska-kantalanduak dira. Guk orraztu ditugunaleetan, «Siaska abestija» Euzkadi1932-4-1, «Siaska abestija» Euzkadi1931-4-14 eta «Siaska abestija»Euzkadi 1933-4-27. Olerki barrenkoieta jainkotarra da Ekin astekarikoa,hona hemen:

Bijotz gozoa garetan dagogixoki oronmatasunez,

Geure gogo ta bijotz erkiñakgonburutzeko

eskarez

Josu-Bijotza deika yabilkumatasunezkoaboz gosoz,

Obenlarijak ixanda bereerdu ta eltzeko

uste osoz

¡Oi abotsaren ezti eztijaalatuteko gogo

ituna,Geure gogo ta bijotz makalai

damotselako betizoruna!

Obenlariak auspa gaittianJosu onaren

oñetanNegar eresiz ager dayogun

matasun damuzbenetan

Emeko arantzak an lora,emeko iluna

an argi;Bijotz gozoan jariko dira

gure gogoakkantari

12

Page 15: ERROSE BUSTINTZA (1899-1953) - COnnecting REpositories · ukitua dutela. Ez da, horretaz, Joxe Migel Barandiaran edo Mayi Ariztia bezala transkribatzaile huts edo zientifikoa, herri-gaiak

ERROSE BUSTINTZARENEUSKARA EREDUA

Pertsona guztiak omen gara jaiogaren garaikoak. Kirikiñoren euskarabizkai-euskara jatorra izan arren, badugarai hartako aranatarren ukitua.Kirikiño Euskal Herriko bihotzean bizizen, Mañarian, euskal gizarteanmurgildurik. Maite zuen, gainera,Bitañok esaten digunez, euskaldunhuts ziren atso-agureekin hitz egiteaere. Kirikiñok Bizkaian izan zuenarrakasta ikaragarriaren gakoa, berebalio literarioez gainera, herri-euskaraerabileran dago, neurri handi batean.Errose Bustintzak bere osaba hilondoren haren lekukoa hartu zuenEuzkadi egunkarian. Lekukoa, ezosabaren modu hain nabarmen etaeragilean, egin ohi zituen kroniketannortasun handia eta helduagoaerakutsiz baizik. Kronikez landa, besteera batzuetako lanak ere bidali ohizituen, ibilaldien berri, kanta biltze-lanak eta abar. Ondo irakurriak izango zituen, argitaratzenhasi zenerako, osabaren idatziak ez ezik, beste idazle batzuenlanak ere.

Errose Bustintzaren euskarabeharbada osabarena baino zerbaitgarbizaleagoa dela deritzat. Mogelen

Markinako eskolako eredukofonetismoak ditu, gozua, begija,buruba, gabian... Errose Bustintzareneredua eta Euzkadi egunkariko Euzkel--Atal-eko arduradun zen Lauaxetareneredua bat bera dira. Hitz garbiak,esaterako, gorago jarri dugunosabaren hilberrian ikus daitezke.Gure iritzirako askotan garbizalekeriaere agertzen da. Adibideak nahihainbat eman daitezke. Besteak bestedirela, «San Antonio Urkiolakoabisitatzera joatea», esaterako, «DeunAndoni ikertutera joatea» esaten zuen.«Ikertu» aditzari «bisitatu» zentzuaematen zioten garbizaleek. Askotan,adizkietan eta abarretan, ondoriologikoetatik ateratako formak ditugugeban eta gebazan, gendun etagenduzan esateko, neban formarenanalogiaz. Garbizalekeria hau, urteenjoanean, garbizaletasun bihurtu zenErroseren eta beste hainbaten kasuan.Karmel aldizkarian agertu zen«Bidekurutzeko mutilla», esaterako, ezda Euzkadi egunkarietako lanakbezain garbizalekeria kutsukoa.

Gainerakoan, eta hau da guri gehiendagokigun kontua, bizitza guztian,euskaldun herri huts batean biziizandako euskaldun lege zaharrekobatek erabiltzen dituen hainbat esaeraeta esapide jator ez dituenik ezin uka.

13

Page 16: ERROSE BUSTINTZA (1899-1953) - COnnecting REpositories · ukitua dutela. Ez da, horretaz, Joxe Migel Barandiaran edo Mayi Ariztia bezala transkribatzaile huts edo zientifikoa, herri-gaiak

ERROSE BUSTINTZAEMAKUME ABERTZALEBATZAKO PARTAIDE

Anai arteko gerra aurrean, egunkarizein aldizkari abertzaleetan, ordukoeuskaldun abertzaleen optimismoaalderdi guztietatik igarri-igarrianazaltzen zen. Hainbat erakunde sortuziren Euskal Pizkundea deitu zenmugimendu ederrean. Erakundeetakobat Emakume-Abertzale-Batza izanzen. Emakume hauek hainbat batzareta ekintza eratzen zituzten. Idazle,kronikari zein folklore-biltzailenekaezinak izan ziren erakunde

honetako hainbat emakume. Erroseere talde honetakoa izan genuen. Beraizan zen idaz-langile eta balio literariohandienak erakutsi zituena. Lauaxetakbehin baino gehiagotan izan zituenberarentzat goresmenik handienak.Erroseren kroniketan erakundehonetako ekintzen berri ere ematenda. Hona hemen, esaterako, Ekin,1934ko 101 zenbakian agertzen dena:

Emakume-Abertzale-Batza’kuak,igande aratsaldian, urtero egin biar danbatzar orokara egin gendun. Eta bertan,urte zareko gora-berak eta bar’irakoasmo gustijekandik onartubak ixanziran. Bake on-onez egin zan dana.

14

Kerexetak egindako Erroseren ipuin-bilduma

Page 17: ERROSE BUSTINTZA (1899-1953) - COnnecting REpositories · ukitua dutela. Ez da, horretaz, Joxe Migel Barandiaran edo Mayi Ariztia bezala transkribatzaile huts edo zientifikoa, herri-gaiak

Era honetako berriak agertzen dirabere kroniketan, ekintza eta abertzalezein aberkideen nonzerberriakemanez. Eman dezagun argigarritzatpusketa hau (Euzkadi 1936, bagilla27), Anai arteko gerra piztu bainoegun batzuk lehenagokoa:

Igandez agurtu genduzan Sardui’tarBitoren eta Gergore, neba-arebak, etaBeaskoetxea’tar Eramun, Muxikakoabertzale zintzuak.

Aberkide zintzuok emen geugazbariketaldi bat eginda gero, UrkiolaraAndoni Deuna ikertuten juan ziran.

Sorginen bat ala zer? Emeko atsobatek diño, bidian dan estatutoa, iñozbe ezingo dala Euzkadi’ratu. Oretanbere esanari aurka egitia bariz alperekogauzia da. Bere «tema» tik nok atara?Atso oni, bere esanian olan gogortzeko,sorgiñen bat ala pamerijalen bat eteda? Edozetara be, giltzulotik igarotenziran sorgiñak lakua eztabeintzat...»Buelto» galantekua da ta.

Hemen agiri da emakume honenabertzaletasuna eta ziri finaabertzaleen asmoetan sinesten ezzutenen kontra. Gerra aurreko bereidazlanak ugariak badira ere, gerraondokoak, zoritxarrez, bakanak dira.Idazlan eskutada bat bakarrik aurkidezakegu Karmel, Gernika etaAranzazu aldizkarietan.

15

Errose Bustintza idazlearen jaiotzaren mendeurrena dela eta, MañarikoUdalak eta Euskaltzaindiak egindako omenaldia (1999/11/21)

Page 18: ERROSE BUSTINTZA (1899-1953) - COnnecting REpositories · ukitua dutela. Ez da, horretaz, Joxe Migel Barandiaran edo Mayi Ariztia bezala transkribatzaile huts edo zientifikoa, herri-gaiak

IRITZIAK

Euskal idazle emakume honenberririk ez dugu aurkituko Historia dela literatura vasca izenburua duenMitxelenaren zein Villasanterenliburuetan. Nikolas Alzola Gerediaga,Bitaño, izan da goraipamenikhandienak egin dituena: «ErroseBustintza Ozerin (“Mañariko” eta“Mañariko Errose”) euskeraz asko taondo idatzi daben idazle bat dogu.Batez be idatzi ebazan elezarantzerako kontuak dira aipagarrienak.Bere buruz asmetan ebazan kontupolitak, asmakizun aundia eukelako.Erriko jendeak agoz-ago erabiltendabezan sorgin-kontuen antzerakoakegiteko euki eban ekarri aparta.Aranaren eskolakua zan. Itz barriakugari ibilten ebazan, baiña esaeretan-da, aberastasun aundiko euskeradauke “Mañariko”-ren lanak.» (Egan,1963, 73 or.). Beste era batekoaipamenak daude El Bidasoa 1955,eta Cien autores vascos 16-17orrialdeetan. Liburuaren azalean ereosaba-loben gorazarrez haienetxearen eskuzko irudia jarri zuen.

Hona hemen AndimaIbiñagabeitiaren iritzia lantxo batengainean: «Mañariko Errose “Jesus’enmaitatzalle zintzoa” Antzirudia. Trebeaduzute Mañariko Errose ipuiak idazten,gure artean garaienetakoa nik usteoraingo ontan. Ba dizu irudimen, etaba’dizu batez ere biotzondo. Noizemango dizkiguzu, Errose, zure ipuiguziak liburu batean bilduta?» (EuzkoGogoa 1952 Orrila-Garagarrila, 5-6 zenbakia, 27 or.)

Santi Onaindiak honelaxe dio Millaeuskal olerki eder eta Euskal literatura(V) lanetan: «Idazle biotz-samur taeztia, mitxeleta egon-ezin antzera,mendi, baserri ta arkaitz-zulo zearipuin tximel billa, iñoiz nekatu etzanadugu emakume argi au. Irudimenazkarra du, bere errikoen agotikjasoriko ipui, esaera ta elezarrez edestita kontaera zoragarriak eratzeko»(81 or.).

16

Page 19: ERROSE BUSTINTZA (1899-1953) - COnnecting REpositories · ukitua dutela. Ez da, horretaz, Joxe Migel Barandiaran edo Mayi Ariztia bezala transkribatzaile huts edo zientifikoa, herri-gaiak

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak liburuxka honen material grafikoa ondorengoei esker lortu du:

¥ Azkue Biblioteka

¥ Ma�ariko Udala

¥ Jos� Luis Villar argazkilaria

Zuzendaritza: Mikel Atxaga

Argitaraldia: 1.a, 1999ko azaroa

Ale-kopurua: 2.000

© Euskal Autonomi Erkidegoko AdministrazioaKultura Saila

Argitaratzailea: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu NagusiaDonostia-San Sebastián, 1 -01010 Vitoria-Gasteiz

Fotokonposizioa: Ipar, S. Coop. Particular de Zurbaran, 2-4 - 48007 Bilbao

Inprimaketa: RGM, S.A.Padre Larramendi, 4 - 48012 Bilbao

ISBN: 84-457-1440-6 (Obra osoa)84-457-1443-0

L.G.: BI - 2.677-99

Page 20: ERROSE BUSTINTZA (1899-1953) - COnnecting REpositories · ukitua dutela. Ez da, horretaz, Joxe Migel Barandiaran edo Mayi Ariztia bezala transkribatzaile huts edo zientifikoa, herri-gaiak

Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia

Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco

KULTURA SAILA DEPARTAMENTO DE CULTURAHizkuntza Politikarako Sailburuordetza Viceconsejería de Política Lingüística