Escuelas eficaces e inclusivas

3
CÓMO FAVORECER SU DESARROLLO IDEIA NAGUSIAK: o XXI. mendeko eskolak haur eta gazte guztientzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa eskaintzeko helburua du; berdintasunean, hezkidetzan eta justizian oinarritua. o Hezkuntza denontzako eskuragarria den komunitatearentzako oinarrizko zerbitzu publikoa da, klase bereizketarik gabekoa. Aukera berdintasuna bermatzen du eta aldaketa sozialetara egokitzen da. o Ikasleen arteko aniztasunari erantzun behar zaio, honek guztion garapena bermatzen duela ulertuz. Horrela, ekitatearen alde eta gizarte kohesioan laguntzen da. o Eskolek hausnartzeko eta komunikatzeko laguntza behar dute. Hortaz gain, elkarlanerako laguntza eta berrikuntzak bultzatzen laguntzen duen lan ingurua behar dute. o Hezkuntzaren helburu funtsezkoenetako bat bazterketaren aurkako borroka da (gizarte, hezkuntza, etnia, erlijio, jenero eta ekonomia bazterketa). o Inklusioaren konnotazio ezberdinak: Inklusioa (kokapen bezala ulertua). Aurrez eskola berezietan eskolatuak ziren ikasleei eskola arruntetan sarbidea ematea. Integrazioaren eta normalizazio prozesuaren planteamendua. Inklusioa (guztiontzako eskola bezala ulertua). Haur eta gazte guztiek dute hezkuntza eskubidea. Haur bakoitzak bere ezaugarri, interes, gaitasun eta beharrak ditu. Hezkuntza sistema eta programak ezberdintasun horiei erantzuteko diseinatuak egon

Transcript of Escuelas eficaces e inclusivas

CÓMO FAVORECER SU DESARROLLO

IDEIA NAGUSIAK:

o XXI. mendeko eskolak haur eta gazte guztientzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa eskaintzeko helburua du; berdintasunean, hezkidetzan eta justizian oinarritua.

o Hezkuntza denontzako eskuragarria den komunitatearentzako oinarrizko zerbitzu publikoa da, klase bereizketarik gabekoa. Aukera berdintasuna bermatzen du eta aldaketa sozialetara egokitzen da.

o Ikasleen arteko aniztasunari erantzun behar zaio, honek guztion garapena bermatzen duela ulertuz. Horrela, ekitatearen alde eta gizarte kohesioan laguntzen da.

o Eskolek hausnartzeko eta komunikatzeko laguntza behar dute. Hortaz gain, elkarlanerako laguntza eta berrikuntzak bultzatzen laguntzen duen lan ingurua behar dute.

o Hezkuntzaren helburu funtsezkoenetako bat bazterketaren aurkako borroka da (gizarte, hezkuntza, etnia, erlijio, jenero eta ekonomia bazterketa).

o Inklusioaren konnotazio ezberdinak: Inklusioa (kokapen bezala ulertua). Aurrez eskola berezietan

eskolatuak ziren ikasleei eskola arruntetan sarbidea ematea. Integrazioaren eta normalizazio prozesuaren planteamendua.

Inklusioa (guztiontzako eskola bezala ulertua). Haur eta gazte guztiek dute hezkuntza eskubidea. Haur bakoitzak bere ezaugarri, interes, gaitasun eta beharrak ditu. Hezkuntza sistema eta programak ezberdintasun horiei erantzuteko diseinatuak egon behar dira. Hezkuntza Behar Bereziak dituzten ikasleak eskola arruntetan sarbidea izan behar dute. Eskola arruntek bazterketak gainditzeko gaitasuna dute, harrera komunitateak sortzekoa. Eskolek gizarte integratzailea eta denontzako eskolak sortzeko gaitasuna dute.

Inklusioa (parte-hartze bezala ulertuta). Ikasleak eskola arruntetan eskolatuak egon behar dira eta bertako bizitzan

parte hartu behar dute. Bakoitzak bere ezaugarrien araberako irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak behar ditu. Eskoletako kulturaren, politiken eta praktiken berreraikitzea eskatzen du. Inklusioak, era honetan, bazterketa arriskuan dauden ikasle guztien ikaskuntza eta parte hartzea bultzatzen ditu.

Gizarte inklusioa. Urritasunak dituzten pertsonen eskubideekin lotura du eta pobrezia eta bereizketa egoerei erreferentzia egiten die. Hiritar guztion eskubide politiko eta zibilak, espazio publikoetako parte hartzea eta lan mundurako sarrera defendatzen ditu.

o Eskoletan giza- eta baliabide materialak behar dira. Horrez gain, berrikuntza didaktikoak eta elkarrizketa bultzatzeak ere beharrezkoak dira.

o Ikasle bakoitzaren onena lortzea oinarrizkoa da aniztasunari erantzuteko, eta desabantaila egoeran dauden ikasle horiena gehienbat.

o Aniztasunari erantzuten dion pedagogiaren alde egin behar da, erritmo ezberdinak errespetatuz. Ez modu segregatuan ordea, guztiok elkarrekin. Horretarako, baliabide material eta profesional gehiago behar dira, etorkin eta ikaskuntza zailtasun gehiago dagoen eskoletan batez ere.

o Hezkuntza komunitateak: partaide guztien parte hartzea sustatu behar da eta denak ikasleen integrazio prozesuan inplikatuak sentitu behar dira.

o Kultura berriak sortzea eskatzen du, hezkuntza beste begi batzuez ikusiz.

Nola egin eskola eraginkor eta inklusiboen alde?Eskola komunitate osoa elkarlanean ibili beharko da eraldaketa

prozesuan. Horretarako, lehenik eta behin eskolako orain arteko praktiken azterketa egin beharko da. Egoeraren diagnostikoa, analisia eta problemen Hortik, aukerak (soluzioak) bilatuko dira, bai epe motzera eta bai luzera ere. Eraldaketa hori zentroan eta irakasleriaren artean hasi beharko da.

Gero, oztopo egiten duten elementu eta mekanismoen analisi sakona egin beharko da; praktikak, irakasleria, ikastetxearen antolakuntza.

Ondoren, baliabide pertsonal zein materialen erabilpen eraginkorra egin beharko da, kideen artean hasiz, ikaskuntza kooperatiboan. Horretarako bidea emango duena hizkuntza izango da. Bide honetan aukera berriak eta oztopoak etengabe aztertzen joan behako da, ebaluazioa eta elkarrizketa oinarri hartuz.