ESKAERA Gutuna - Gutun Formala

4
Barandiaran BHI Aldapabarrena 58 Leioa – Bizkaia 48940 Leioa, 2014-02-29 Zuzendari hori, Dakizunez, azken urteotan, gure herriko familia batzuei krisi ekonomikoak gogor jo die. Gure herrian langabezia tasa ez da txantxetakoa. Langabeziaren putzuan erori ez diren familia askotan ere erosketa ahalmena asko jaitsi da. Hezkuntza kontuetarako bideratzen den dirua nola murriztu bururatu zaigu hezkuntza kalitateari kalte egin barik. Izan ere, familiei diru puxka ederra joaten zaie urtero- urtero testu-liburu berriak erosten. Urte betean erabili eta hurrengo urtean berriro ere liburu pilo bat erosi behar… Familia bakoitzak, ikasle bakoitzeko, 150 euro inguru behar dituela kalkulatu dugu. Batez ere, hiruzpalau seme-alaba dauzkaten familietan, gastu itzela. Kontua pixka bat arintzeko, ideia ona bururatu zaigulakoan gaude. Pentsatu dugu kanpaina handi bat egin genezakeela liburuak modu kooperatiboan erosteko, liburuak partekatzeko eta liburuak elkarri merkeago pasatzeko. Horretarako, baina, ikastetxearen laguntza beharko genuke. Horrexegatik,

description

Gutun formala. ESKAERA gutuna. Unibertsitatera sartzeko proba 2013. Euskara eta literatura.Azkar batean idatzitako eredu bat

Transcript of ESKAERA Gutuna - Gutun Formala

Page 1: ESKAERA Gutuna - Gutun Formala

Barandiaran BHIAldapabarrena 58

Leioa – Bizkaia48940

Leioa, 2014-02-29

Zuzendari hori,

Dakizunez, azken urteotan, gure herriko familia batzuei krisi ekonomikoak gogor jo die. Gure herrian langabezia tasa ez da txantxetakoa. Langabeziaren putzuan erori ez diren familia askotan ere erosketa ahalmena asko jaitsi da.

Hezkuntza kontuetarako bideratzen den dirua nola murriztu bururatu zaigu hezkuntza kalitateari kalte egin barik. Izan ere, familiei diru puxka ederra joaten zaie urtero-urtero testu-liburu berriak erosten. Urte betean erabili eta hurrengo urtean berriro ere liburu pilo bat erosi behar… Familia bakoitzak, ikasle bakoitzeko, 150 euro inguru behar dituela kalkulatu dugu. Batez ere, hiruzpalau seme-alaba dauzkaten familietan, gastu itzela.

Kontua pixka bat arintzeko, ideia ona bururatu zaigulakoan gaude. Pentsatu dugu kanpaina handi bat egin genezakeela liburuak modu kooperatiboan erosteko, liburuak partekatzeko eta liburuak elkarri merkeago pasatzeko. Horretarako, baina, ikastetxearen laguntza beharko genuke. Horrexegatik,

ESKATZEN DIZUEGU:

Ikastetxetik familia guztiei gutun bana helaraztea. Eskutitz horretan plan bat azalduko genuke. Ikastetxeko familia guztiek, hilero-hilero, bosna euro

Page 2: ESKAERA Gutuna - Gutun Formala

jarriko lukete Guraso Elkarteko kontu batean. Gero, irailean, diru horrekin ikastetxearen izenean, baldintzarik onenetan, erosiko genituzke behar beste liburu. Liburu horiek, nolabait, ikastetxearenak izango lirateke, Guraso Elkartearenak. Familia bakoitzak fidantza moduko bat jarri beharko luke. Ikasturtearen amaieran, ondo zaindutako liburuak Guraso Elkartera eramanda, fidantzako dirua atzera eskuratuko lukete familiek. Liburu horiek hurrengo ikasturtean berriro erabiltzea da kontua.

Plan hori guztia aurrera eramateko Guraso Elkartearen laguntza eta zuzendaritza taldearen bitartekaritza beharko genuke. Lehen urrats batean zuzendaritzak agian lagundu beharko liguke gure plana familiei helarazten. Gero, ikastetxearen baliabide batzuk beharko genituzke gure planak jakinarazteko, liburuak gordetzeko, liburuak banatzeko, etab.

Gure plana kontuan hartzeko modukoa irudituko zaizuelakoan eta aldez aurretik zuen laguntza eskertuz,

adeitasunez,

agur t'erdi,

Sinatzen du: Ikasle talde batek

Page 3: ESKAERA Gutuna - Gutun Formala
Page 4: ESKAERA Gutuna - Gutun Formala

Unibertsitatera sartzeko proba. Ohikoa. 2013. Euskara eta literatura. ESKAERA GUTUNA (GUTUN FORMALA)

Egoera ekonomikoa zaila da.

Zuen ikastetxean lagun talde batek pentsatu duzue testu-liburuak eta eskolako gainerako tresna eta materialak berrerabiltzeko kanpaina bat egitea.

Idatz iezaiozu gutuna ikastetxeko zuzendariari, kanpaina hori egiteko baimena eskatuaz