Eskaintza didaktikoa euskara

12
1

description

Aresketamendi, Goikomendi-Kuxkumendi eta Izartza parkeen eskaintza didaktikoa.

Transcript of Eskaintza didaktikoa euskara

Page 1: Eskaintza didaktikoa euskara

1

Page 2: Eskaintza didaktikoa euskara

2

AURKIBIDEA

1. AURKEZPENA………………………………………………...…..3-4

2. HEZKUNTZA ESKAINTZA………………………………...5-10

3. NOLA IRITSI ETA ERRESERBAK…………………………11

Page 3: Eskaintza didaktikoa euskara

3

1. AURKEZPENA

Page 4: Eskaintza didaktikoa euskara

4

Amurrioko Udalak garapen iraunkorraren alde duen erronkari jarraiki, azken urteotan

zehar parke bihurtu ditu udalerriko hiru gune, ingurumen-hezkuntza sustatu eta

bultzatzeko. Gainera, gaur egun, ikastetxe guztien eskura 6 hezkuntza-programa

daude, 8 eta 18 urte bitarteko ikasleek hauetan parte har dezaten.

Gure helburu nagusia ingurumen-hezkuntza programak garatzea da. Izan ere,

programa hauen bidez, ingurumen arazoak zeintzuk diren jakingo dugu eta ondorioz,

arazo hauek modu kritiko batean aztertu ahal izango ditugu. Horretarako beharrezkoak

dira arazo hauekiko ulermena, balioak eta jarrerak garatzea, bai eta parte hartze

aktiboa eta jokaera iraunkorra sustatzen dituen etika garatzea ere.

LEKUA

UNITATE

DIDAKTIKOA

DENBORA

PREZIOA BISITA*

(GIDATUA)

PREZIOA BISITA*

(UNITATE DIDAK. +

GIDATUA)

HH Izarza Hazi bihurria 2 15’

3 €uro

4 €uro

1go zikloa

Aresketamendi Behatu putzua 2 15’

LH 2.zikloa Goikomendi Kuxkumendi

Goikomendiko altxorrak

3

3.zikloa Aresketamendi Energia aplikatu

2 15’

DBH 1go zikloa

Aresketamendi Oso klima aldakorra

2 15’

2.zikloa Izarza Guztiontzako basoa

2 15’

*Prezio hauek kontuan hartzeko taldeak gutxienez 15 pertsonengatik

osatuta egon behar da. (2011-2012 kurtsoko prezioak)

Ingurumen-hezkuntza programak asteartetik ostiralera egingo ditugu,

10:00etatik 14:00etara, hain zuzen ere.

Taldeek, gehienez, 30 ikasle izango dituzte.

Page 5: Eskaintza didaktikoa euskara

5

2. HEZKUNTZA ESKAINTZA

Aresketamendi parke tematikoa 22.600 m2ko aire zabaleko erakusketa-

espazioa da. Sarreran dagoen egurrezko igarobide biribilak ia kilometro

bat du eta parkearen gune ezberdinetara garamatza.

Gune hauetan, ura, haizea, eguzkia

eta lurra diren energia iturriekin

zerikusia duten zenbait asmakizuna ,

parte hartze tramankuluak, maketak

eta panelak topatuko ditugu. Energia

iturri ezberdin hauek garapen

iraunkorra lortu nahi duen oinarri

energetikoak adierazi nahi dizkigute.

Page 6: Eskaintza didaktikoa euskara

6

Parkean egindako ibilbidean zehar, tramankulu eta asmakizun ezberdinak aztertuz, energia mota ezberdinak jorratuko ditugu:

- Aire-ponpa - Ur erlojua - Olatuen energia - Noriak - Ikaztegia - Eguzki kontzentratzailea - Panel fotovoltaikoak - Aerosorgailuak - Haize errotak - Etab.

BEHATU PUTZUA ENERGIA APLIKATU OSO KLIMA ALDAKORRA PUTZUA KOKATU PUTZUA

DESKRIBATU PUTZUAK OSASUN

ONA AL DAUKA? PUTZUAREN

LANDAREDIA PUTZUAREN

ANIMALIAK IKUSTEN EZ

DITUGUNAK PUTZUAK BABESTU

BEHAR DITUGU

ENERGIA BERRIZTAGARRIAK AEROPONPA AEROSORGAILUA OLATUEN ENERGIA EZKUZKO NORIA ETA

PEDALETAKOA TXONDORRA EGUZKI-

KONTZENTRATZAILEA PANEL FOTOVOLTAIKOA ETA

EGUZKI-AITZIGAILUA INDARRA ETA LANA ARIETE HIDRAULIKOA MAILU HIDRAULIKOAK

(BURDINOLAK) ONDORIOAK

KLIMA ALDAKETA … BAINA ZER DA HAU?

ENERGIA HIDRAULIKOA EGUZKI ENERGIA OLATUEN ENERGIA HAIZEAREN ENERGIA BEROTEGI-EFEKTUA CO2 ETA LAGUNAK NEURRIAK HARTU

BEHAR DITUGULA USTE AL DUZU?

EZ IZAN OSTRUKA … TEST KLIMATIKOA

LEKUA UNITATE DIDAKTIKOA

DENBORA

LH 1go zikloa

Aresketamendi Behatu putzua 2 15’

3.zikloa Aresketamendi Energia aplikatu

2 15’

DBH 1go zikloa

Aresketamendi Oso klima aldakorra

2 15’

Page 7: Eskaintza didaktikoa euskara

7

Goikomendi Kuxkumendi Natur Parkea antzinako baso babestua da.

Honek 46.7 hektareatako azalera du eta eraberritu ondoren orain natur

parkea dela esan dezakegu. Parkeak ondo berezitako ibilbide bi ditu.

Goikomendi izeneko ibilbide urdinak kilometro eta erdi dauka, eta garai

batean bertako landaredi erreserban burutzen ziren giza jarduerak

erakusten dizkigu. Kuxkumendi izeneko ibilbide gorriak, berriz, bi

kilometro ditu eta bertako zein kanpoko zuhaitz espezieen multzoen

artean egiten du aurrera, eta gainera, bista paregabeak dauzka.

Page 8: Eskaintza didaktikoa euskara

8

GOIKOMENDIKO ALTXORRAK ZUHAITZAK ETA BERE ERABILERAK ZERTARAKO ERABILTZEN DITUGU ZUHAITZ HAUEK? PUTZUA IKAZKINAREN LANA HILA … BAINA BIZIZ BETETA ZUHAITZEN ERAZTUNAK AITONA-AMONEN DESPENTSA ERLEEN BOTEREA BASOA ETA ZENTZUMENAK

LEKUA UNITATE DIDAKTIKOA

DENBORA

LH 2.zikloa Goikomendi Kuxkumendi

Goikomendiko altxorrak

3

Page 9: Eskaintza didaktikoa euskara

9

Izarza Ingurumen Zentrua eta hau kokatzen den ingurua, 8.7 hektareako

azalera dauka eta Amurrioko basoaren eboluzioa ezagutarazteko egokitu

da. Bertan aurkitzen diren bidexka ezberdinak jarraituz, gure lurraldeko

basoak historian zehar izandako eboluzioa ezagutuko dugu. Baso bat

ekosistema konplexu bat da, hainbat baso-espezieengatik (zuhaitzak,

zuhaixkak, belarrak) osatutakoa, faunarekin, onddoekin eta bestelako

organismo bizidunekin eta haien inguru fisikoarekin estu erlazionaturik

daudelarik.

Izarzako etxearen ingurua, interpreta daitezkeen 5 gunetan banatzen da,

ikuskatu eta bisitatu daitezkeenak:

- Baso autoktonoaren gunea (horia) - Erriberako basoaren gunea (berdea) - Nekazaritza gunea (Ingurumen Zentruan) - Baso ekoizlearen gunea (gorria) - Funtzio-anizdun basoa (urdina)

Gune hauek bisitatu daitekeen bidexka batengatik interkonektaturik

daude eta galdu ez zaitezen mapa begiratzea gomendatzen dizugu.

Gogora ezazu, basoa guztion etxea da, zaindu ezazu zure etxea zaintzen

duzun moduan.

Page 10: Eskaintza didaktikoa euskara

10

HAZI BIHURRIA GUZTIONTZAKO BASOA IZARTXO JAIOTZEN DA IZARTXO HAZTEN DA NIRE LAGUNAK ANIMALIAK BASOA GUZTION ETXEA BASOA ZAINDU ONDO IKUSTEN AL DUZU BASOAREN SOINUA MIATZAILEAK BEZALA … DASTATU! UKITU EA ZER GERTATZEN DEN EDONOLA BAINA ZAPATILEKIN …

FUNTZIO ANITZEKO BASOA, OROTARAKO TOKIA

BASOAREN ERABILERA ZAHARRAK BASO LANDUA, BALIABIDEA BAINO

GEHIAGO IBARBASOA BASO AUTOKTONOA

LEKUA UNITATE DIDAKTIKOA

DENBORA

HH Izarza Hazi bihurria 2 15`

DBH 2.zikloa Izarza Guztiontzako basoa

2 15`

Page 12: Eskaintza didaktikoa euskara

12