Eskola 2.0

14

Click here to load reader

description

Eskola 2.0 proiektua

Transcript of Eskola 2.0

Page 1: Eskola 2.0

1

Qwertyuiopasdfghjklzxcvbnmqwer

tyuiopasdfghjklzxcvbnmqwertyuiopa

sdfghjklzxcvbnmqwertyuiopasdfghjkl

zxcvbnmqwertyuiopasdfghjklzxcvbn

mqwertyuiopasdfghjklzxcvbnmqwert

yuiopasdfghjklzxcvbnmqwertyuiopas

dfghjklzxcvbnmqwertyuiopasdfghjklz

xcvbnmqwertyuiopasdfghjklzxcvbnm

qwertyuiopasdfghjklzxcvbnmqwerty

uiopasdfghjklzxcvbnmqwertyuiopasd

fghjklzxcvbnmqwertyuiopasdfghjklzx

cvbnmqwertyuiopasdfghjklzxcvbnmq

wertyuiopasdfghjklzxcvbnmqwertyu

iopasdfghjklzxcvbnmqwertyuiopas

ESKOLA 2.0 PROIEKTUA

Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak

03/11/2010

Nerea Albarran

Deiane Bergara Noelia Castro

Page 2: Eskola 2.0

Eskola 2.0 Proiektua

2

1 SARRERA: ZER DA ESKOLA 2.0?

Gure ikasgelen digitalizazioaren aldeko apustua da, IKTak

heziketan eragiteko beharrezko baliabideaz horniturik.

Eskola 2.0 proiektuak eragile berritzaileak ekarri nahi ditu IKTak

ikas-irakas prozesu orotan txertatuz eta aukera berriak eman

ikasgeletako hezkuntza erantzunak hobetzeko: irakaskuntza

pertsonalizatua, lankidetza proiektuak ...Azken finean IKTa beste

baliabide bat bihurtzea nahi da, alegia, ikasle orok eguneroko

jardunean erabiliko duen beste lan tresna bat izatea. Zalantzarik

gabe, ikasgeletan IKT-ren integrazio eraginkorra irakasleen eskutik

eratorri beharko da, hain zuzen ere, oinarrizko gaitasun digitalak

eskuratu dituzten irakasleengatik: teknologia prestakuntzaz aparte

IKT tresnak balabide didaktiko gisa erabiltzeko metodologian gaituak.

2.0 Eskola programak aurrerapauso handia dakar; izan ere,

hezkuntzan, Informazioaren eta Komunikazioaren teknologia berriak

sartzen ditu.

Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko ekainaren 5ean erabaki zuen

Euskadin programa hori sartzea, eta hori 2010. urteko ekitaldian ikusi

zen Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasgelak guztiz

digitalizatu, irakasleak software librea eta metodologia berriak

erabiltzeko prestatu eta multimedia-edukiak egin zirenean. Proiektu

honetan Lehen Hezkuntzako ikasleek hartzen dute parte, oraindik

Haur Hezkuntzakoak txikiak baitira. Hauek ere teknologia berriekin

zuzeneko kontaktua badute ere, oraindik ez dira Eskola 2.0

proiektuan sartu.

Page 3: Eskola 2.0

Eskola 2.0 Proiektua

3

1.1 Helburuak

Eskola 2.0 proiektuak dituen helburuak anitzak diren arren, hona

hemen horietako batzuk:

Irakasleak IKT-dun gaitasunetan trebatzea.

Ohiko ikasgelak ikasgela digitalak bilakatzea

Ikasgeletako metodologia aldaketari laguntzea.

Eten digitala murriztea.

Lan dinamikoa, partehartzailea, beste ikastetxeekin

lankidetzan eta sarean sustatzea.

HEZIKETA KALITATEA HOBETZEA.

Helburu guzti hauek oso garrantzitsuak dira eta gaur egungo

ikastetxeetan txertatuta daude. Hauen helbururik nagusiena heziketa

kalitatea hobetzea da eta hau lortzea ezinbestekoa da egungo

sisteman. Hori dela eta, gisa honetako programa berritzaileak

ikastetxeetan erabiltzea esanguratsua izango da eta aldi berean

aberasgarria.

2 PRESTAKUNTZA

Esan behar da, irakasle nahiz tutoreek beharrezko prestakuntza

jasotzea ere nahitaezkoa dela. Alde batetik, ezagutzen ez duten

proiektu baten aurrean daudelako eta bestetik, ezagutza minimo

batzuk hartzea ezinbestekoa delako. Prestakuntza saio hauek

normalean berritzeguneetako aholkulariek ematen dituzte eta honako

alderdi hauek hartzen dira kontutan:

SOFTWARE LIBREan eta 2.0 tresnetan oinarrituriko

ezagutzak.

Eduki elebietan: EUS-CAS

Page 4: Eskola 2.0

Eskola 2.0 Proiektua

4

Irakasle guztiek buru belarri dihardute euren prestakuntza eta

jakintza multzo ezberdinek bereganatuz. Ikastetxe batean honelako

programa bat aurrera eraman nahi bada, irakasleak ikasteko prest

egon behar dira eta baita gogotsu ere.

2.1 Arbel Digital Elkarreragilea (ADE) ikasgelan

2.1.1 Zer egingo dugu?

Kapsula-Tailer honetan Arbel Elkarreagilaren funtzionamendua

eta erabilpena ezagutuko duzu bai eta Notebook 10, objektu

digitalak diseinatzen eta maneiatzen lagunduko dizun softwarea,

erabiltzen ikasiko duzu,.

Arbel Digital Elkarreragilea (aurrerantzean ADE) teknologian

oinarrituriko irakas-praktikaren elementu nagusietako bat da. Gailu

honek, forma sendo eta familiarra duena, ordenagailuan eta

interneten aurkitzen ditugun baliabideak: irudiak, bideoak, musika,

jolas elkarreragileak, objektu bizidunak... ikasgelara eranstea

ahalbidetzen du.

ADEaren eta pantaila batean egindako irudien proiekzio soilaren

arteko ezberdintasuna, zera da, ADE-an ordenagailua zuzenean eta

bertatik kontrola dezakeguna da. Modu honetan irakasleak edo

ikasleek objektu digitalak maneia ditzakete ikastaldearen aurrean.

ADE-a nolabait ohiko arbelen eboluzioa dela esan dezakegu,

elkarreraginean, eraginkortasunean eta baliabide multimedian

oinarrituriko estandarretarantz, alegia.

Page 5: Eskola 2.0

Eskola 2.0 Proiektua

5

2.1.2 Zein pauso jarraituko ditugu Kapsula-Tailer honetan?

ADE-aren ezaugarri nagusiak azaltzen hasiko dugu ibilbidea, ADE

Notebook10-aren softwarearen funtzionalitate eta aplikazio orokorrak

aztertzen jarraituko dugu eta azkenik ADE-aren erabilpena azalduko

dugu 3 sekuentzia (2.0) didaktikoen bitartez.

Notebook 10-aren azalpena bideotutorial batzuekin osatuko

dugu.

3 EKIPAMENDUA

3.1 Gela bakoitzeko ekipamendua

- Armairu elektrifikatua eramangarrien bateriak kargatzeko

eta berauek gordetzeko, 28 ekiporentzat.

Neurriak: 82 cm x 116 cm x 54 cm (zabalera x altuera x

sakonera)

- Arbela digital elkarreragilea: 77”-ko azalera aktiboduna

eta altuera doigarria duena.

Neurriak: 165,7 cm x 125,7 cm x 13,0 cm (zabalera x

altuera x sakonera)

- Minieramangarri bat ikasle bakoitzeko eta bi

minieramangarri + TFT + teklatua irakasleentzat.

Page 6: Eskola 2.0

Eskola 2.0 Proiektua

6

- Wifiko sarbide gune bat, gelako ordenagailuak bai

intranetera bai internetera konektatzea ahalbideratuko

duena

3.2 Ikastetxe bakoitzeko ekipamendua

- Wifi kontrolagailu bat sare birtualak definitzeko,

erabiltzaileak esleitzeko eta egiaztapena eta segurtasuna

kontrolatzeko

3.3 IKTn zenbait erabilera

- Bakoitzak bere koaderno birtuala du; haiek editatu eta

interneten txintxilikatzen dute.

- Matematika eta hizkuntzen tailerretan, jolasak sortzen

dituzte ordenagailuen bidez Netmeeting programa erabiliaz.

- Egunero ikastetxeko egunkari digitalean parte hartzen dute.

- Prentsa digitala erabiltzen dute haien eguneroko eztabaidak

egiterako orduan.

- Power pointak erabiltzen dituzte klaseak emateko - E-maila,

txata… komunikatzeko erabiltzen dituzte.

3.4 Kontuan hartu beharreko funtsezko gauzak:

- Bi elementuak oso tamaina handikoak dira: armairua eta

arbela.

Page 7: Eskola 2.0

Eskola 2.0 Proiektua

7

- Obren aurreikuspena datorren ikasturteari begira,

ekipamendua ezartzen den gela datorren urtean 5. edo

6.mailakoa izan behar da.

3.5 Ekipamendua instalatzeko baldintzak

- Arbelak:

Arbela jarriko den horman entxufe bat beharko da.

Leihotik aparte xamar jarri beharko da argiak zuzen jo

ez dezan eta islapenak ekiditeko.

Arbelaren eskuin aldearen eta konexio-kaxa arteko

(irakaslea egon ohi den aldean) distantzia ezin izango

da lau metrokoa baino luzeago izan.

Arbela betikoa eta digitala ondoan egongo dira, biak

erabili ahal izateko.

- Armairuak:

Armairutik hurbil entxufe bat egon behar da (ahal

izanez gero horma berean).

Ikasleak armairura ez heltzeko, armairua ez da jarriko

leiho baten azpian.

3.6 Aurkitu ahal ditugun arazoak

- Gelan ez dago entxufe nahikorik.

- Altzariak beste modu batera jarri behar dira (arbela,

esertokiak, kortxoak…).

- Gela beste modu batez orientatu behar da.

Page 8: Eskola 2.0

Eskola 2.0 Proiektua

8

- Gelan ez dago espaizo nahikorik eta ikastolaren

berrantolaketa egin behar da.

- Hormak ezin dio arbelaren pisuari eutsi.

4 ESKOLA 2.0REN APLIKAZIOA ASTEASUKO PELLO

ERROTA IKASTETXEAN

Pello Errota ikastetxeko irakasle bati eginiko elkarrizketa

azalduko dizuegu ondoren:

- Noiz hasi zineten teknologia lanetan?

- Puff.. hamabost urte edo orain dela hamabost urte…ni etorri

nintzenean ordenagailu bakar bat zegoen eta orduan hasi

ginen, orduan erosi genun bigarren eskuko lau ordenagailu

eta horrekin hasi ginen. Programatzen hasi ginen,

programak egiten…garai hartan ez zegoenez, beste mundu

bat zen. Esplikatzea… esan nahi det, orduan ez zegoen ez

internetik, oraindikan asmatu gabe zegoen eta…edo

multimedia programak eta gauza guzti horiek orduan ez

zeuden, eta orduan ba programak egiten… Eta zein

helbururekin edo? Garai hartan? Ba informatika sartzea

besterik gabe…pues hori, teknologia berriak garai hartan

zeuden aukerekin hastea… Eta orduan, informatika berez

ematen genuen. OHO zegoen oraindik, esan nahi dut

hamalau urte arte, eta ba hamabi urtetik aurrera astean saio

bat, informatika saio bat eta ez du zer ikusirik gaur egungo

egoerarekin, gaur egungo helburuekin etabar bai? Esan nahi

det, gaur egun informatika saiorik ez dago, esan nahi det,

informatika saiorik ez dugu ematen, informaika txertatuta

dago arlo guztietan, ezberdina da…

-

Page 9: Eskola 2.0

Eskola 2.0 Proiektua

9

- Eta zein izan zen ikasleen erantzuna?

- Pues…ordenagailu txuri beltzak oraindikan, baina jo,

beraientzako ikusi zuten lehenengo ordenagailua izan

zen…oso gustura zeuden… Eta gurasoek horretan eraginik

izan zuten edo… Hasieran ez…gero hortik aurrera bai…gerora

gurasoren batek erosi ziguten ordenagailuren bat…

- Osea, ondo hartu zutela, eta lagundu egin zutela ez?

Bai, bai…

- Eta gaur egungo erabilera ordenagailuen inguruan?

- Puf..denetan, denetarako, toki guztietan, ordu guztietan…eta

eztakit, hasi ginen sartzen uste dut azken zortzi urte

hauetan proiektu desberdinetan sartu gea, ba eztakit,

microsoft enpresarekin bat tablet-en esperientziarekin…ez

dakit entzunda dezuen…

- Ariñoko hori, aulas autosuficientes…

- Bai, hori da, Ariñora bisita egin genuen, harea, eta ba

microfot enpresak ere egin nahi zuen horrelako esperientzia

bat hemen erkidegoan, eta bueno ba aukeratu ziguten eta

horiekin hasi ginen ba laugarren maila batean, ikasle

bakoitzak tabet bat, ordenagailu bat eta arbela digitalak eta

horrekin hasi ginen… hori izan zen proiektu bat. Eta gero ba

Smart enpresak ere, arbela digitalaren enpresak ere

horrelako proiektu bat eskaini zuen eta hor ere sartu ginen…

eta orain ba, Eskola 2.0 ren proiektu hoenkin ba derrigorrez

sartu behar izan dugu… horregatik esaten det, ba ya ez dakit

zenbat ordenagailu, ez dut kontrolatzen baina 40ren bat

ordenagailu eramangarriak, finkoak, proietoreak, arbela

digitalak…ziklo guztietan…eromena…

- Eta adinaren arabera modu desberdinetan erabiltzen

dituzue?

Page 10: Eskola 2.0

Eskola 2.0 Proiektua

10

- Bai, haur hezkuntzan, hor dute ordenagailu txokoa, gela

bakoitzean dituzte bi ordenagailu. Eta gero ya, lehenengo

mailatik aurrera informatika gelara joaten dira, eta gero

gelan bertan ere badute ordenagailu bat, proiektorea

etabar…orduan bai, aldatu egiten da. Eta gero ya bosgarren

mailatik aurrera bai, aldatzen da bosgarren mailako horiek

dira Eskola 2.0ko proiektuan daudenak, eta hoiek jada

bakoitzak bere ordenagailua dute, eta horiek ba gehienbat

ba informazioa bilatzeko…erabiltzen dute. Eta gero ya ba

txikiekin, 3 urtekoekin hasten gera ba lehenengo

kontaktuarekin…ba hori, xagua eta hori oso polita da

ikustea…xagua hartzen dute eta gero horrela klik-klik

egitean beste aldera joaten zaie…Iaz oraindik informatika

gelara joaten ziren, eta haurten ba hori gehiegi zeuden eta

orduan informatikako saio gehiago behar genituen…eta

orduan, ba hori ordenagailurik zaharrenak ba haur

hezkuntzako geletan banatu genituen…eta orain ya ez dira

etortzen.

- Eta, programa berezirik edo badaukazue?

- Bueno, ordenagailu guztietan, multimedia programa asko

sartuta ditugu, esan nahi det, cd-rom ba hori multimedia

programa horiek, cd-rom-ak erabili beharrean aspalditik

sartuta ditugu multimedia programa guzti horiek ordenagailu

guztietan, orduan dira, ba eztakit berrogeirenbat programa

arloka sailkatuta, ba ingurnekoak, matematikakoak…eta

orduan ba hortik zuzenean hortik sartzen dira ba cd-rom-ak

eta erabili gabe, oso erosoa da. Baina horrela programa

berezirik, ba denetik…

- Eta adibidez haur hezkuntzan zer erabiltzen dezute?

- Eske adibidez, guk daukaguna da ba urtxintxako horiek; ba

ttantto eta xango eta horiek…

Page 11: Eskola 2.0

Eskola 2.0 Proiektua

11

- Baina hemen horiek erabiltzen dituzte edo…

- Ba, bai horiek ere bai, baina gero horiez gain badaude beste

programa txiki asko ba batez ere asteko saguaren erabilera

kontrolatzen eta hori dena, programa txiki horiek interneten

daude dohainik dira, eta gero ikusiko dugu ia zer dauden,

oso gauza olitak daude haur hezkuntzarako .

- Eta zer esango zenuke Eskola 2.0ren inguruan, zer

iritzi daukazu?

- Ba…aber, gu oso ondo ari gara moldatzen baina tableten

esperientzia genuleako; hortik jada pasata geunden eta

bagenekien zer zen hau eta… ba ez zaigu gehiegi kostatu

hau dena antolatzea. Baina orokorrean niri iruditzen zait ez

duela funtzionatuko horrela, planteatuta dagoen bezala,

horrela ez dago egiterik. Informatika, hor eskoletan badago

arazo haundi bat, ez dakit, ba arduradunek ikusi nahi ez

dutena; eta da, ba joaten bazarete edo begiratzen baduzue

eskola ezberdinetan informatika egoera, normalean oso

lotuta dago IKT-ko arduradun batekin; ez badago,

normalean ez du funtzionatzen. Horrelako erreza da.

Orduan, aspalditik eskatzen ari gara, ba soinketa irakasle bat

dagoen bezala IKT irakasle bat egon behar du; irakasle edo

dinamizatzaile bat, ez teknikari bat, bai? Horretarako dago

enpresa mantenua. Baina bai, uste dut, horretan jakin behar

duela eta arlo pedagogikoa oso ondo kontrolatu behar duela.

Eta hori gabe, ba…eta hori ez dute onartu nahi… Orain eskola

2.0ko historia honetan, teorian oso polita geratu zaie, hasi

ziren Irailean prestatzen 5.mailako tutorea, ingeleseko

irakaslea, PT irakaslea, eta gero azken momentuan Ikt

arduradunak ere deitu zituzten, zeren eta hasieran ez zuten

asmorik. Bakarrik hiru horiek, bale.

Page 12: Eskola 2.0

Eskola 2.0 Proiektua

12

- Eta hiru horiek zer, formatuko dituzu lau hilabetetan

mobida horretan sartzeko?

- Puff… atzean IKT arduradun baldin badago funtzionatuko du,

bestela ez. Bestela ez zere, hemen etengabe, ia egunero…

ordenagailuak berriak dira baina agian egun batean

konexiorik ez dago, edo tontakeri txikiak…

- Eta tutoreak zer egin behar du?

- Tutoreak ez daki. Eta orduan, ba neretzako koxka hor dago.

Eta bueno, pues hori, egiteko modua eta argazkai atera

behar dute, eta lehenbailehen eta azkar…baina horrela, ez

dira gauzak ondo egiten.

- Eta aurrera begira zer asmo?

- Ba gure kasuan garbi dago, informatika sartzen ari da, orain

eskola 2.0ko historia horrekin laguntza gehiago izan dugu,

baina dena dela orain arte ere gu geure erara moldatu gara

eta jarraitu degu. Arbela digitalak orain modan jarri dira eta

montatzen ari dira, baina gu hasi ginen horretan duela bost

bat urte: ziklo guztietan ba hori badago proiektorea

gutxienez, eta arbela izan daiteke ba beleda, izan daiteke

pantaila bat, izan daiteke bi digital ere baditugu…baina

bueno, ziklo guztietan badugu gutxienez bat eta ziklo

batzuetan baditugu bi (1.zikloan 2, 2.zikloan 1 eta 3.zikloan

2); liburutegian ere badago. Eta orduan, hori da guk lortu

nahi deguna: gela guztietan edo gela guztiak, gela digitalak

bihurtzea, gobernuaren laguntzarekin edo gobernuaren

laguntzarik gabe, berdin zaigu; etortzen bada laguntza

hobeto, baina bestela berdin, hori beharrezkoa da. Ba

adibidez, badaude zenbait gauza, ba Ariñoko esperientzia,

piskat horrela ezagutzen baduzue, ba hortik hartu

genuen…bueno guk hara egin genuen esperientzia niretzako

izan zen zoragarria, bakarrik kamararen, bideo kamararen

Page 13: Eskola 2.0

Eskola 2.0 Proiektua

13

esperientzia kopiatu genien. Kamara bat, bideo kamara

analogiko bat, horrela zahar horietako bat horrela zintzilika,

pues hori, hori proiektatzeko; esan nahi dut, haur baten

idazlan bat zuzentzeko, hor jarri proiektatzen duzu, eta

zuzentzen duzu. Osea, hori bakarrik, eta orain ba gela

guztietan badegu kamara bat. Eta orain, hori adibidez, hori

eta gero, orain dela pare bat urte atera dute dokumentu bat,

ez dakit nola deitzen den “lector de documentos” edo

horrelako zerbait, eta hori da ba azken finean kamara bat.

Horrekin lortzen duzuna da, aspaldiko arazo bat konpontzea

eta hori da ba hori: nola hartu haur batek idatzitakoa eta

goazen denok zuzentzera hau. Denok. Fotokopiak, bale.

Fotokopiak atera eta zuzendu. Baina hau da, jarri momentu

batean eta benga guazen denok batera zuzentzera.

Zoragarria. Eskulan bat ere adibidez, eskulan bat

erakusteko, pajarita bat nola egiten den, kamara azpian zu

jartzen zara hor eta denak ikusten dute pantailan zu egiten

ari zarena. Eta da ba hori, kamara bat. Premiako

arduradunei askotan esan izan diogu, hori nahiko merkea da

eta ba hornitu eskola horrelakoekin. Baina kasurik ez.

5 ABANTAILAK ETA DESABANTAILAK

Proiektu honen nondik norako guztiak azaldu eta gero, honen

abantaila eta desabantailak aipatzea esanguratsua dela iruditzen

zaigu:

- Denbora aurrezten du.

- Instalatzeko arazoak.

- Elbarrientzako laguntza.

- Ekonomikoki ez da guztiontzat.

Page 14: Eskola 2.0

Eskola 2.0 Proiektua

14

- Informazioa azkar biltzen du.

- Nekagarria (gorputz-jarrera).

- Errakuntzak izateko probabilitate

- Prozesua mekanikoki geratu txikia. daiteke.

- Zuzentzeko erraza.

- Pertzepzio falta.

- Onuragarriagoa.

- Mantentzea eskatzen du.

Eskoletan, teknologia onuragarria eta erabilgarria izango da nola

ulertzen ditugun kontzeptu hauen arabera eta horrek nola eramaten

den praktiketara. Modu tradizional batean, ordenagailu baten

erabilera ez doa eskola igortzailea, baina pertzepzio berri batekin

desberdina izaten da: umea informazio gehiago daukanez, aurrera

edo atzera joan daiteke, elementu berriak sartu, kendu … eta beraz,

sekuentzia lineal bat ez du erabiltzen, hau da, aukeratzeko boterea

daukate.

Proiektu honen inguruko informazioarekin amaitzeko, ESKOLA

2.0 programak ikastetxe batean martxan jarri ahal izateko kostuaren

inguruan mintzatuko gara. Esan behar da, ikastetxe guztiek ez dutela

aukera gisa honetako programak aurrera eraman ahal izateko oso

garestiak baitira eta ez daude ados programa honek eskaintzen

dituen aukerekin. Beste alde batetik, programa honen aldeko

eskolekin topatzen gara eta hauek, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin

ipintzen dute. Honen kostua 12.660.004,12 eurokoa (gutxi

gorabehera) da. Bertan miniordenagailu eramangarriak, arbel

digitalak, armairuak, wifi konexioak eta garraio poltsak sartzen

direlarik.