eskola 2.0 proiektua

44
Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak 2011-2012 ikasturtea Hezkuntza ri aplikaturiko teknologia berriak 0

description

eskola 2.0 proiektua: ikasgelak digitalizatzeko apustua

Transcript of eskola 2.0 proiektua

Page 1: eskola 2.0 proiektua

Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak 2011-2012 ikasturtea

Hezkuntzariaplikaturiko teknologia

berriak

Maialen Agirrezabalaga

Garbiñe Aldazabal

Nerea Abendaño

Amaia Ballain

0

Page 2: eskola 2.0 proiektua

Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak 2011-2012 ikasturtea

AURKIBIDEA

Aurkezpena

Sarrera

Esperientziak

Elkarrizketa

Hausnarketa

Bibliografia

1

Page 3: eskola 2.0 proiektua

Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak 2011-2012 ikasturtea

AURKEZPENA

Lan honetan Eskola 2.0 proiektua lantzen dugu. Gai hau aukeratu dugu behin eta berriro entzundako eskolen digitalizazioa zertan datzan sakontzeko asmoz. Ikasgeletan hainbat material digital integratu direla jakin badakigu, baina orain arte ez genuen hauen erabilpen didaktikoa eta helburu pedagogikoa ere garbi ikusten.

Horregatik hau teorian ezagutzeaz gain errealitatearen dauden esperientzia ezberdinak ezagutu nahi izan ditugu. Baita honetan oinarrituta ere gure proposamen praktiko bat egin.

Honetarako, marko teoriko bat baita ezagututako esperientzia ezberdinak ere azaldu ditugu. Jarraian, proiektu honen gaur egungo errealitatea ezagutzeko asmoz elkarrizketa bat egin dugu. Guzti honekin azkenik hausnarketa bat burutu dugu, gure burua irakaslearen paperean jarriz. Amaitzeko, Haur Hezkuntzako 5 urteko gela batean aurrera eraman daitekeen proposamen bat aurkezten dizuegu.

2

Page 4: eskola 2.0 proiektua

Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak 2011-2012 ikasturtea

SARRERA

ESKOLA 2.0

Gaur egun hezkuntzan oso hedatua dagoen proiektu bat dugu ESKOLA 2.0.

Proiektu hau, gure ikasgelen digitalizazioaren aldeko apustua da, IKTak heziketan

eragiteko beharrezko baliabideez

horniturik dagoena. Beraz, honen

egitasmo nagusiena IKT-ak ikastetxeetan

integratzea dela esan dezakegu.

Eskola 2.0 proiektua, ez da ikasle

bakoitzari ordenagailu minieramangarri

bana ematea, funtsean XXI. mendeko

ikasgela digitalak martxan jartzea da (azpiegitura teknologikoa eta oinarrizko

konektibitatedunak) ikasgelak internetera zabaldu behar direlako eta gure ikasleek,

ezagutza gizartearen erronkei aurre egin behar dietelako.

Eskola 2.0 proiektuak eragile berritzaileak ekarri nahi ditu IKTak ikas-irakas prozesu

orotan txertatuz eta honela, aukera berriak eman ikasgeletako hezkuntza erantzunak

hobetzeko: irakaskuntza pertsonalizatua, lankidetza proiektuak ...Azken finean IKTak

beste baliabide bat, hau da, ikasle orok eguneroko jardunean erabiliko duen beste lan

tresna bat izatea, nahi da.

Zalantzarik gabe, ikasgeletan IKT-ren integrazio eraginkorra oinarrizko gaitasun

digitalak eskuratu dituzten irakasleengandik etorri beharko da; teknologia

prestakuntzaz gain, IKT tresnak baliabide didaktiko gisa erabiltzeko metodologian

prestatu direnengandik.

Proiektu honetan Lehen Hezkuntzako ikasleek hartzen dute parte, oraindik Haur

Hezkuntzakoak txikiak baitira. Hauek ere teknologia berriekin zuzeneko kontaktua

baduten arren, oraindik ez dira Eskola 2.0 proiektuan sartu.

3

Page 5: eskola 2.0 proiektua

Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak 2011-2012 ikasturtea

Helburuak:

Eskola 2.0 proiektuak dituen helburuak asko diren arren, hona hemen horietako

batzuk:

• Ohiko ikasgelak ikasgela digitalak bilakatzea

• Irakasleak IKT-dun gaitasunetan trebatzea

• Ikasgeletako metodologia aldaketari laguntzea

• Eten digitala murriztea

• Lan dinamikoa, partehartzailea, beste ikastetxeekin lankidetzan eta

sarean sustatzea

• HEZIKETA KALITATEA HOBETZEN

Aplikazioak baino gehiago Interneten jarduteko web 2.0 jarreran datza.

WEB 2.0

Web 2.0 web aplikazio tradizionaletatik erabiltzaileari begira dauden aplikazioetarako

eboluzioa da. Web 2.0 ez da teknologi berria, baizik eta jarrera berria teknologien

aurrean. Web 2.0 izenburua erabili zuen lehenengoa Dale Dougherty izan zen 2004an

hitzaldi-eztabaida baten garapenean. Webaren hasiera testuinguru estatikoa izan zen,

Web 1.0 deiturik. Weborriak adituek egiten zituzten, oso gutxi gaurkotuta zeuden eta

erabiltzaileak ezin zuen berarekin interakzionatu. Web 2.0 terminoa aurrekoarekin

konparatzeko sortzen da. Gaur egun, web tresnek baimentzen dute edonork edo

edozein taldek bere web propioa sortzea erraz moduan , etengabe eguneratzea eta

beste erabiltzailekin edukinak sortu eta elkartrukatzea, bideoak, irudiak, dokumentuak

eta abar. Era honetan toki hauetan interakzionatzen diren sare sozialak ere sortzen

dira. Sarean dauden edukinen % 80a internautek beraiek garatu dituzte Web 2.0ko

aplikazioen bitartez. "Prosumidor" izeneko kontzeptua jaio da (ekoizlea +

kontsumitzailea) . Web 2.0, azken finean, iraultza soziala da.

4

Page 6: eskola 2.0 proiektua

Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak 2011-2012 ikasturtea

Orain informazioa, eta beraz, ezauguera, iturri klasikoetan ez dira oinarritzen (testuak,

irakaslegoa), baizik eta gero eta subjektiboagoak dira, erabiltzaile guztion eskuetan

daudelako. Sareko edukinak internautek sortzeaz gain, bildu, sailkatu, iruzkinak eman

eta kritika jaso ere egiten dituzte.

Web 2.0-k, teknika aldetik, edukinak argitaratu eta kudeatzeko tresnak ematen dizkigu

eta, gizarte-egoeran, elkaradimenaren agerpena erraztatzen du, ez sistematizatuta ez

gidatuta dauden norbanako aportazioen bitartez. Interneta gure aplikazioak

exekutatzen diren plataforma bihurtzen dabil, dena ordenagailuatik Sareara eramateko

joera dago, edozein momentu eta tokitan sarbidea eskuragarria izateko.

Erabilera didaktikoa

Web 2.0 giza-osagai batean eta beste informazioaren kudeaketa desberdinean

oinarritzen da. Hezkuntza arloan aplikaturik, ezauguera modu kolaboratiboan

eta inklusiboan eraikitzeko baliabide ederra da., guztiok eskura izateko,

ikaskuntza eta irakaskuntza aberazteko. Beste aldetik, bai irakasleari bai

irasleari rol berriak ematen dizkie, ikaslan desberdina baimentzen duelako:

autonomoa, elkarlana, kritikoa, sortzailea, bakoitzaren iritzia ematea, ikerketa,

baliabideen elkartrukea...ezauguera sortu eta hartzea.

Web 2.0ko aplikazioen bidez, irakasleek eta ikasleek material ugari eta

dibertsifikatua garatu eta elkartrukatu ahal dituzte, nork berea edo taldean ,

ikas jarduera eta ebaluazio mota berrizteko aukerarekin. Ikasle, ikastetxe eta

irakasleen sareak garatzeko baliabideak ematen ditu ere bai. Giza-sare

hauetan , hezkuntzari buruzko gaiak ikertzeko, hausnarketa egiteko eta

ikasteko aukera bikaina dugu, elkarren artean edukinak sortzen, laguntza

ematen eta materialak elkartrukatzen. Helburua ez da IKTak ikastea, baizik eta

IKT-ren bitartez ikastea.

IRAKASLEEN PRESTAKUNTZA.

5

Page 7: eskola 2.0 proiektua

Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak 2011-2012 ikasturtea

Irakasleen prestakuntza ezinbestekoa da egunerokoan haurrekin egongo direnak

izango baitira, ezagutza minimoak hartzea ezinbestekoa da ezezaguna zaien proiektu

baten aurrean daudelako. Lehen hezkuntzako 5.mailako tutoreek eta gela horietan

sartzen diren Ingeles eta Pedagogia Terapeutikoko irakasle guztiek beharrezko

prestakuntza jasoko dute, Irakasleen prestakuntzarako metodologia alderdiei eraginez

egingo dute, lankidetza sareak sortuz eta mintegi iraunkorrak antolatuaz. Prestakuntza

saio hauek normalean berritzeguneetako aholkulariek ematen dituzte.

Hiru irakastalde antzeman dira:

• Informatika ezagupen urriak dituena, gutxitan erabiltzen ditu IKTak

irakasgaiak ematen.

• Ordenagailu erabiltzailea, baina dokumentu eta kudeaketa pertsonalak

burutzeko, tarteka bere ikasleekin informatika gelan lan egiten duena.

• Erabiltzaile arituak, goi mailakoak, irakasgaiak emateko IKT ak erabiltzen

dituena.

PRESTAKUNTZA MAILAK

Hiru maila bereiz ditzakegu emango zaien prestakuntza mailari dagokionez, aurrez

aipatu ditugun ezagutzaren eta beharren araberakoak izango dira hauek

Oinarrizko gaitasunak: Ofimatika, sistema eragilea, internet.

Arbel digitala: Arbel digital interaktiboaren erabilera didaktikoa.

Web 2.0: Tresnen multzoa eta bere aplikazioa ikasgelan.

Beraz, irakastalde bakoitzari egokitutako prestakuntza eskainiko da, Software librean

eta 2.0 tresnetan oinarriturik. Prestakuntza euskeraz zein gazteleraz jasotzeko aukera

ematen da eta Prestakuntza Berritzegunetako aholkulariek emango dute.

6

Page 8: eskola 2.0 proiektua

Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak 2011-2012 ikasturtea

Prestakuntza hau LH 5. mailako irakasleentzat nahitaezkoa izango da, tutoreak ez ezik

ingeleseko eta PTe irakasleak ere jaso beharko dute.Ikasgeletako gertuko lan

proiektuen bitartez emango da prestakuntza, oinarrizko gaitasunak, digitala bereziki,

aintzat hartuz. Honela, irakasleak materiala erabili eta honekin lan eginez ikastean

datza. Prestakuntza hau, iraunkorra da, ikasturtean zehar irakasleek mintegi

ezberdinetan parte hartuko dutelarik.

BALIABIDE TEKNOLOGIKOAK / MATERIALAK

Hardware

• Minieramangarriak*

▪ 10” pantaila

▪ 160 Gbeko diskoa

▪ 1 Gb eko Memoria RAM

▪ 1.6 GHz-ko prozesatzailea, kontsumo gutxikoa

• Arbel Digital Interaktiboa (ADI)

▪ 77”ko ukimen azalera,

▪ bertikalean mugitu eta hainbat altueratara iristeko euskarria

▪ bideo-proiektagailuari eta bozgorailuak

• Garraio poltsak miniordenagailuak eramateko

• Armairu elektrifikatua bateriak berriro kargatzeko (28 ekiporentzat)

• Wifiko sarbide gune bat (gelako ordenagailuak bai intranetera bai

internetera konektatzeko)

Software

• Ordenagailu eramangarriak ikastetxeetan entregatuko dira, oinarrizko

softwarea instalatuta.

7

Page 9: eskola 2.0 proiektua

Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak 2011-2012 ikasturtea

• Oinarrizko konfigurazioak abiatze bikoitza izango du: GNU/ Linux eta

Microsoft Windows XP Prof .

• Gutxienez:

▪ ofimatikako softwarea (OpenOffice)

▪ nabigatzailea (Mozilla Firefox)

▪ antibirusa

▪ plataforma anitzeko bestelako aplikazioak

▪ Euskaraz eta gaztelaniaz - lizentzia librean

▪ Ikastetxeak uste badu egile-eskubideen legeak babestutako softwarea

erabili behar duela, Sailari eskatu beharko dio. Sailak, berriz, egoki

irizten badio, lizentziak emango dizkio ikastetxeari

▪ Guztiz debekatuta gertatuko da jabetza intelektualeko eskubideak

urratu dezakeen softwarerik erabiltzea.

*Aurrez aipaturiko mini eramangarriak ez datoz beharrezkoak diren programekin eta

beraz, ikastresnak instalatu behar dira, ikastetxean landuko dituzten edukiak txertatuz.

Gela bakoitzak bere ekipamendua izateaz gain, ikastetxeak orokorrean izan behar du

ere ekipamendu bat bestela ez da posible izango gela bakoitzak ekipamendu hori

behar bezala erabiltzea. Honakoa da ikastetxeak izan beharrekoa: Wifi kontrolagailu

bat sare birtualak definitzeko, erabiltzaileak esleitzeko eta egiaztapena eta segurtasuna

kontrolatzeko.

8

Page 10: eskola 2.0 proiektua

Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak 2011-2012 ikasturtea

ESPERIENTZIAK

HAUR HEZKUNTZAN:

1. “PELUTXEAK GURE ARTEAN” LANKIDETZA PROIEKTUA.

http://www.eskola20.euskadi.net/web/guest/peluche

PELUTXE-MASKOTA baten trukaketa dela medio, teknologia berriak era

funtzional eta esanguratsuan erabiltzen dituzte ikasleek, eskolen arteko

komunikazioa zabalduz.

Haur Hezkuntzako 5 urteko ikasleei zuzendu ohi zaie proiektua, aurten berriz,

HH4 urteko ikasgelei eta LH 1. mailako ikasleei ere eskeini nahi diegu parte

hartzeko aukera.

Posta elektronikoaz gain, Web 2.0 tresnak ere txertatu ditugu proiektuan,

BLOGa erabiliz. Izan ere, ekarpen guztiak denok partekatzea dugu xede,

ikasleek zein nagusiek, familiak barne, benetazko 2.0 jarrerak bultzatzeko

asmoz.

HELBURUAK

- Ikastetxe ezberdinetako ikasleen arteko harremanak sustatzea.

- Hizkuntza idatzia modu esanguratsu batean garatzea, testu multimedien

bitartez.

- KTak modu funtzional batean erabiltzea.

- Lankidetza jarrerak bultzatzea.

9

Page 11: eskola 2.0 proiektua

Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak 2011-2012 ikasturtea

PROIEKTUARI HASIERA EMATEKO

- Pelutxea adoptatu eta ikastaldean murgildu.

- Harremanetan jarri bikotekidearekin eta adostu ekarpenen denboralizazioa.

- Abian jarri bikote-BLOGa: ikastaldeen eta Pelutxeen aurkezpenak eginez ...

- Familiei azaldu proiektuaren nondiknorakoak.

- Ikasleen irudiak eta eurek egindako materialak argitaratzeko baimena eskatu.

PROIEKTUA GARATZEKO

- Pelutxea trukatu ikastalde bikotekideari bidaliz.

- Etorri den Pelutxe berria ikasgelako dinamikan murgildu.

- Gelako jardueren berri eman BLOGean (maiztasuna adostuz), bikotekideek

jarraipena

egin diezaioten euren Pelutxeari.

- IRUZKINAK egin Pelutxekideei. Familiei ere zabaldu parte hartzeko aukera.

- EGUNEROKOA idatzi, bitxikeriak jasoz.

10

Page 12: eskola 2.0 proiektua

Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak 2011-2012 ikasturtea

PROIEKTUA BOROBILTZEKO

- BLOGean argitaratzen joango dira ikasgelan gertaturiko bizipenak eta lanak.

- Irakasleok FORO bat izango dugu zalantzak eta ideiak jaso ahal izateko.

- Maiatzean Pelutxeak jatorrizko geletara itzuli eta EGUNEROKOAK oparitu.

- Topaketa antolatu (topagune edo interneten).

- Balorazioa egin, familien iritziak ere jasoz.

Power point: http://www.eskola20.euskadi.net/c/document_library/get_file?

uuid=62d1efea-b74b-4548-806a-9182a6aec635&groupId=408381

BALIABIDEAK

- Pelutxeen Bloga SORTU

- Pelutxe-blogean EKARPENAK egin

- BLOGa sortu bloggerrekin Eskola 2.0

- Irakasle FOROA http://www.elearning.hezkuntza.net/

- Ordenagailua eta proiektorea. Argazki makina.

- Zonaldeko berritzeguneko aholkulariak.

- Koordinazioa [email protected]

11

Page 13: eskola 2.0 proiektua

Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak 2011-2012 ikasturtea

2. E TWINNING

http://www.etwinning.net/es/pub/index.htm

eTwinning Europako eskolarteko komunitatea da. eTwinning plataformak

eskolek euren artean komunikatu, elkarlanean jardun eta proiektuak garatzeko

balaibideak eskaintzen ditu. Europako komunitate erraldoi baten kide hartzen

ditu partehartzaileak. Hezkuntza etapa guztiei zuzenduta daude: Haur, Lehen,

Bigarren ....

Web orrialde bat dago eta bertan ikastetxeak proiektu baten bidez zer eduki

edo irakasgai landu nahi duten eta zein adin tartean landu nahi duten

aukeratzen dute. Perfil berdina duten ikastetxeak harremanetan jarriko dira.

ESPAINIA

Izena emandako

eskolak

7968

Proiketuak garatzen dauden

eskolak

1157

Proiektuak itxitak dituzten eskolak

1840

Haur Hezkuntzan egin diren proiektuak EAEn eta eTwining plataformaren barruan

hurrengoko hauek dira:

WE ARE ALL ALIKEhttp://www.etwinning.net/es/pub/profile.cfm?f=2&l=es&n=38997

IKASTETXEA: “COLEGIO JESUS MARIA”

ZER LANDU NAHI DEN: Atzerrko hizkuntza eta antzerkia haur hezkuntzan

ADIN TALDEA: 3-6 URTE.

IZENIK GABEKOAhttp://www.etwinning.net/es/pub/profile.cfm?f=3&l=es&n=256773

IKASTETXEA: GAINZURI IKASTETXEA (Urretxu)

ZER LANDU NAHI DEN: hizkuntzak, artea, informatika haur hezkuntzan

12

Page 14: eskola 2.0 proiektua

Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak 2011-2012 ikasturtea

ADIN TALDEA: 3-6 URTE.

3. IEARN PANGEA

http://www.iearn.org/

iEARN (International Education y la Red de Recursos) munduko eskolarteko

platafomarik handiena da, etekin ekonomiko gabekoa. IKT bitartekoak

eskaintzen dizkie hainbat eta hainbat irakasle zein ikasleei, berauek lankidetza

proiektuak aurrera eramateko, ikaskuntza hobetu eta mundua aldatu dezaten.

Hezkuntza etapa guztiei daude zuzenduta.

Batez ere Katalunian erabiltzen dute. Web orri bat daukate eta bertan “iearn

Pangea”ren barruan egin dituzten proiektuak ateratzen dira. Batzuk bai egin

direla HHn.

http://www.iearn.cat/

4. BLOG-ak

“GORBEIA 5 URTE”

http://gorbeia5urte.blogspot.com/

5 urteko gela batean sortutako blog bat da hau. Gelan egindako eta bizitutako

esperientziak kontatzen dira.

Gelan egiten diren ekintzen berri familietan izatea da blog honen helburua,

komunikazioa areagotzeko eta parte hartze aktiboa bultzatzeko familia eta

eskolaren artean.

Lantzen dituzten gaiak: urtebetetzeak, irteerak, egunerokotasunean egindako

jarduerak.

13

Page 15: eskola 2.0 proiektua

Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak 2011-2012 ikasturtea

“ARANGOITI IKASTETXEA”

http://arangoitiikastetxea.blogspot.com/p/haur-hezkuntza.html

Kasu honetan blog-a ez da bakarrik HHrako, ikastetxe osorako baizik. Blog

barruan HHko atal bat dago eta bertan jarduera asko agertzen dira HHn

ingelesa, matematika, kokoak etab. lantzeko.

14

Page 16: eskola 2.0 proiektua

Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak 2011-2012 ikasturtea

HEZKUNTZAKO BESTE ETAPA BATZUETAN:

Proiektu asko LH eta BHn lantzen dira baina hala ere uste dugu proiektu horiek

egokituz edo moldatuz HHn lantzeko aproposak izan daitezkela.

1. ASMAKILO LANKIDETZA PROIEKTUA

Asmakilo pertsonaiak, igarkizunak proposatzen ditu hasiera batean eta

partaideak asmatzen saiatuko dira.

Gero, ikasleek eurek sortutako IGARKIZUNAK BLOGean argitaratzen joango

dira, beste ikastetxetako ikasleak asmatzen joango direlarik.

Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleei zuzenduriko proiektua da.

Zergatik IGARKIZUNAK ?

Igarkizunak betidanik ekin diolako sormenari eta alderdi ludikoari: alderaketak,

deskripzioak, kontaketak, antzekotasunak, zentzu bikoitza …. eta horiek

asmatzeak zera eskatzen du: ideiak lotzea, metaforak aztertzea eta

antzekotasunak bilatzea. Beraz, ikasleekin igarkizunak jorratzeak pentsamendu

sortzailea lantzea ahalbidetzen du.

Igarkizunek ikasleen arteko jolas dialogikoa zabaltzen duelako: igarkizuna

planteatzen duenak badaki erantzuna, eta jasotzaileari irudimena eta

interpretazio ariketa eskatzen dio, euren artean jolas kognitiboa zabalduz.

15

Page 17: eskola 2.0 proiektua

Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak 2011-2012 ikasturtea

2. HAMAIKA HAIZETARA PROIEKTUA

Proposamen didaktiko hau Eskola 2.0 programaren baitan sortu da eta, batez

ere, IKTek ikasteko eta irakasteko tresna gisa duten erabilgarritasuna erakutsi

eta sustatu nahi du.

Honakoa Lehen Hezkuntzako 3.zikloan zein Bigarren Hezkuntzako 1. mailan

erabil daitekeen lankidetza proiektua da. Diziplinarteko lan bateratua bultzatu

nahi du ikastetxe barruan eta beste ikasle batzuen parte-hartzea ikastetxetik

kanpo, denak elkarrekin azken ekoizpen bat lotzeko asmoz.

Hala, ikasleek askotariko ikuspegietatik behatuko diote inguruari,beren

errealitatea era askotan eta irizpide askoren arabera islatzen duten

ikuspegietatik, alegia: soinuak, paisajeak, eraikinak, izenak, kaleak...

Ekoizpenak (horma-irudi digitala, aurkezpena, argazkien muntaia, bideoa...)

euskarri digital bakarrean bilduko dira, ikasleek beren inguruari buruz duten

ikuspegia islatzeko.

Proiektua bukatu eta gero, parte hartuko duten ikastetxe guztien bateratze

ekitaldia egitea aurreikusi da, ikasleek nork bere inguruneari buruz duen

ikuspegia abiapuntu, Euskadiren ikuspegi globala eman dezaten.

16

Page 18: eskola 2.0 proiektua

Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak 2011-2012 ikasturtea

ELKARRIZKETA

Kaixo! EHU irakasle-eskolako Haur hezkuntza 3.mailako ikasleak gara. Teknologia

berriek hezkuntzan zein erabilera izan ditzaketen bilatzen ari gara baita zein abantaila

eta desabantaila dituzten. Argi dago teknologia berriek gizartean paper garrantzitsua

dutela eta hezkuntza gizarte honen parte denez, baita haurrak gizarte honetan

bizitzeko prestatu behar ditugunez esparru honetan dagoeneko zein txoko duten baita

zein izan beharko luketen jakin nahi genuke. Honengatik, zuek IKTekin lanean ari

zareten eskoletan bizi duzuen esperientzia eta iritziak ezagutu nahi ditugu.

1. Lehenik eta behin, zein da zure izena eta zein mailako andereño/maisu zara?

Jon Arrizabalaga. 6. maila.

2. Ikastola honetan, baduzue teknologia berriak landu eta tresna gisa erabiltzeko

proiekturik? Ala bada zein? (Eskola 2.0)

Bai, eskola 2.0-ko portatilak.

3. Proiektu hauetako baten bat erabiltzen duzue HHn edota ikastetxean?

HAUR HEZKUNTZAN:

" Pelutxeak gure artean" Lankidetza Proiektua

eTwinning

iearn Pangea

BLOG-ak

LEHEN HEZKUNTZAN:

Asmakilo Lankidetza Proiektua

HAMAIKA HAIZETARA PROIEKTUA

eTwinning

iearn Pangea

BLOG-ak

17

Page 19: eskola 2.0 proiektua

Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak 2011-2012 ikasturtea

Lehen hezkuntzan, Bloga.

4. Zertan datza proiektu hau?

Ikasleen lanak aurkezteko bideoak eta power point hainbat aurkezpen

zintzilikatzeko sarea.

5. Zein dira eskola 2.0 proiektuaren erronkak? Eta zeureak?

6. Zein teknologia edo material eta zertarako erabiltzen duzue? Egokia dela uste

duzu?

Arbel digitala, arbel interaktiboa eta portatil txikiak. Guztiz egokiak dira.

7. Zein da haurrek IKTekiko duten jarrera?

Jarrera guztiz positiboa, oso positiboa.

8. Eta zuk, izandako esperientzian oinarrituta zein iritzi duzu hauen inguruan?

Gelarako aproposak direla uste duzu?

Eguneroko lanerako aproposak dira.

9. Eta gainontzeko irakasleek?

Danatarik da.

10. Eta gurasoek?

Danatarik bebai.

11. Zenbat urte daramatzazue eskola 2.0 proiektuarekin lanean? Zer iritzi/kritika

duzu proiektu honen inguruan?

Hiru urte.

12. Zerbait kendu, gehitu…aldatuko zenioke?

18

Page 20: eskola 2.0 proiektua

Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak 2011-2012 ikasturtea

13. IKTak ikasgelan integratu eta erabiltzeaz, zer uste zenuen hasieran? Orduko

IKTekiko jarrera eta oraingoaren artean aldaketarik egon da (bai zuregan,

ikasleengan, beste irakasleengan…?

Ni hasieratik izan naiz partidarioak IKTak geletan sartzeko.

14. Teknologia berri hauekin nola lan egin eta haurrei nola irakatsi jakiteko

prestakuntza mintegi edo kurtsorik egin duzue? Zein ideia edo sentsaziorekin

atera zinen bertatik? Baliogarri ikusten duzu?

Bai egin izan ditut eta baliogarriak izan dira.

15. Teknologia hauekin lan egiten joan ahala, proiektua bera baita zuek hau

lantzeko modua esperientziarekin hobetuz joan da? Aldaketarik izan du edo

berdin darrai?

Eskola 2.0 martxan jarri aurretik ere, ordenadorak erabiltzen nituen klaseetan.

16. Proiektu hau ikasgelan kokatuz orain, IKTekin zein eduki kontzeptual lantzen

dituzue eta nola?

Informazioa aurkitu, idazlanak egin, power point aurkezpenak egin, etab.

17. Eta eduki informatikoei dagokionez?

18. Gelan lan egiterako orduan, dinamika aldatu dela uste duzu? Zenbat/Zertan?

Onerako, txarrerako, aldatu da?

Bakoitzak bere portatila eramangarri izatea onerako izan da.

19. Metodologia honek, ikaste prozesua errazten, bultzatzen… laguntzen duela uste

duzu? Nola?

Bai.

20. Izan dituzuen esperientziak ikusita, IKTak lan-tresna gisa matematika, edo beste

eduki batzuk lantzeko aproposak direla uste duzu?

19

Page 21: eskola 2.0 proiektua

Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak 2011-2012 ikasturtea

Orokorrean arlo guztietan, baina bat aipatzekotan inguruneko Arola.

21. Zein emaitza jaso dituzue? Eta nolakoak espero dira etorkizunean?

22. Eta IKTen erabilera txikitatik lantzen hasita, hauetan trebatzen ari dira? Nola

ikusten duzu hori?

Argi dagoena da IKTak zenbait eta arinago hasi erabiltzen komenigarriagoa dela.

23. Lan dinamikoa, parte hartzea, lankidetza eta honelako baloreak bultzatzen

dituela ikusten duzu? Nola bultzatzen ditu?

Bai taldeko lanak eginda.

24. Guztiok gelan baina bakoitza bere ordenagailuan lanean, talde-lanerako baino

gehiago lan indibidualerako balio dutela ematen du kanpotik ikusita. Zer iritzi

duzu honen inguruan? Nola izan beharko lukeela uste duzu?

25. Honekin batera,teknologia berriekin lan egiteak irakasle-ikasle elkarrekintzak

murrizten dituela pentsatzen duzu? Hala ez bada, aldaketaren bat sumatu duzu?

26. Eta ikasle-ikasle artekoak? Aldatu edo mantentzen dira? Zer deritzozu?

27. Irakasle eta ikasleez gain, hezkuntza komunitatean eraginik duela uste duzu?

Norekin?

28. Orokorrean, zein dira ikusten dituzun abantailak? Eta desabantailak?

29. Beraz, nola baloratzen duzu Eskola 2.0 proiektua? Beste ikastolek proiektu hau

lantzea gomendatuko zenuke? Zergatik?

30. Ondorioz, teknologia berriek ikastolan zein leku bete behar dutela pentsatzen

duzu?

31. Azkenik, Eskola 2.0ri buruz edo orokorrean IKTei buruz, galdetu ez dizugun beste

zerbait komentatu nahiko zenuke?

Bueno ba, eskerrik asko tartetxo hau eskaintzeagatik!

20

Page 22: eskola 2.0 proiektua

Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak 2011-2012 ikasturtea

OHARRAK

IRAKASLEAK EGINDAKOAK

E.A.E-n Eskola 2.0 proiektua batez ere PNV gobernuan zegoela bultzatu zen. Baina

eman zen gobernu aldaketagatik, PSOE indarrean sartu denetik, proiektu honi

emandako garrantiza murriztuz joan da, alde batera utziz. Proiektuaren egoera hau,

gaur egun dagoen egoera ekonomikoa dela eta ematen dauden murrizketen ondorioz

are nabarmenagoa da. Adibidez, lehen proiektu honen antolakuntzaz eta

funtzionamenduaz arduratzen zen dinamizatzailea jada ez da.

Irakasle honek ez du Eskola 2.0 proiektu gisa aurrera eramaten edota proiektu

ezberdinak aurrera eramateko erabiltzen . Baina honek eskaintzen dituen baliabideak

erabiltzen ditu klaseak aurrera eramateko (power point aurkezpenak, bideoak, etab.).

Izan ere, arestiko galdetegian ikusten den bezala, ez daki zehatz mehatz Eskola 2.0-ko

erronkak zeintuzk diren.

GUK EGINDAKOAK

Hasteko esan beharra daukagu ez dela hain erreza bere lanari buruz hitz egitea

gustatzen zaion irakasle bat aurkitzea. Kasu honetan nahiz eta elkarrizketa egiteko

prest egon den irakasle bat topatu dugun argi ikusten da, ez dela oso gustora sentitzen

bere lanari edota eskolako proiektu baten inguruan hausnartzen. Galderak erantzuteko

beharrezkoa baino ez du esaten, luzatu gabe eta beraz, hausnarketarako aukerarik

gabe. Gainera argi ikusten denez, inprobizaziorako lekurik ez da, izan ere, irakasleak

galderen erantzunak prestatuta ekarri ditu. Elkarrizketa egiteko, aurretik galderak

ikusteko eta preparatzeko astia emateko baldintza jarri baitzuen. Elkarrizketan argi

islatzen delarik, erantzun egokiegiak nagusitzen baitira. Era berean, berak aukeratu du

zein galderei erantzun eta zeintzuk alde batera utzi. Azkenik ere, aipatu beharra dugu

astirik ez genuela izan elkarrizketa bukatzeko.

21

Page 23: eskola 2.0 proiektua

Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak 2011-2012 ikasturtea

Gure asmoa elkarrizktetak joku gehiago ematea zen, erralitatea islatzeko eskolen

autokritika bultzatzeko modu erakargarri bat izango zelakoan baikeuden. Baina gure

igurikapenetatik urrun, hausnarketa eta kritikarako ideia gutxi atera ahal izan ditugu.

Azken finean, atera ahal izan ditugun ondorio nagusiak hauek dira: alde batetik, egoera

politiko-ekonomikora eutsita dagoen proiektua da, beraz egoera hau aldatzen den

heinean proiektuak ere gora beherak jasango ditu. Beste alde batetik, irakaslearen

jarrerak, honek duen proiektuaren inguruko ezagupen eta interes murriztura

pentsatzera garama. Izan ere, aldez aurretik galdetegia preparatu nahi izanak

inprobisaziorako seguru sentitzen ez dela islatzen du. Gainera, ez digu inolako

esperientziarik edo proiektuaren inguruko iritzirik kontatzen.

22

Page 24: eskola 2.0 proiektua

Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak 2011-2012 ikasturtea

HAUSNARKETA

Sarreran aipatu dugun bezala, eskola 2.0 proiektua gure ikasgelen digitalizazioaren

aldeko apustua da. Beraz, honen egitasmo nagusiena IKT-ak ikastetxeetan integratzea

dela esan dezakegu. Baina gelak digitalizatzea, zertarako?

Eskolaren helburu nagusietariko bat haurrak gizarteratzea izango da, gaur egungo

gizarte modernoaren kide sentitu daitezen. Horretarako, teknologia berrien munduan

murgiltzea ezinbestekoa delarik. Baina Eskola 2.0 proiektuaren helburua ez da bakarrik

teknologia berriak ezagutu eta erabiltzen jakitera mugatu behar. Hauek, ikaskuntza

prozesurako baliabide gisa hartuko ditugu eta ez helburu gisa. Bai irakasleentzako,

klaseak aurrera eramateko, baita ikasleentzako ere, bere ikaskuntza aurrera eraman

dezaten.

Hau da hain zuzen ere, teknologia berriak ikasgeletan integratu behar ditugula esatean

adierazi nahi duguna. Eta, zelan lortuko dugu hau?

Irakasle gisa daukagun gure filosofia konstruktibismoaren teorian oinarritzen dugu. Ez

dugu errepikapenen bidez ikasten, baizik ikertzen, informazioa bilatzen eta hau

antolatzen ikasiko dugu. Horixe da hain zuzen ere konstruktibismoaren funtsa,

norberak bere ezagutzak eraikitzea. Horretarako IKTek eskaintzen dizkiguten aukera

anitzak baloratzen jakin behar dugularik.

Ondo esan dugun bezala, norberak bere ezagutzak eraikiko ditu, ikasleen autonomia

indartu eta bermatuz. Honek irakaskuntza metodo tradizionaleko rol aldaketa bat

suposatuko du. Irakaslea, IKTen bidez irakaskuntza ikaskuntza prozesurako

beharrezkoak diren baliabideak eskainiko ditu, bitartekariaren rola betez. Era berean,

ikasleak IKTen bidez jasotako baliabide ezberdinen aukeraketa egin eta hauetaz

baliatuz nork bere jakintza eraikiko du.

Baina ezin gara norbanakoaren ikaskuntzara mugatu, izan ere ikaskuntza prozesua ez

da bakarrik ekintza indibiduala, baita soziala ere; elkarlana, kointerpretazioa eta

23

Page 25: eskola 2.0 proiektua

Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak 2011-2012 ikasturtea

hedapena beharrezkoak izanik. Horregatik, IKTek egindako lanak adierazteko eta

elkartrukatzeko ematen diguten aukerak ere aintzat hartu behar ditugu.

Horrela bada, IKT-ek bide handia ematen dute proiektuetan lan egiteko, lankidetza

proiektuak bultzatzeko, IKT-en bidez, komunikazioa eta informazioa elkarbanatzeko

aukerak handiagoak baitira. Bide honetatik taldean lan egiteko garrantzia azpimarratu

nahi dugu, elkarlana eta kooperazioa bezalako baloreak bultzatuz.

Eskola 2.0 proiektuaren inguruan jasotako eta irakurritako informazio guztia aztertuz

gero, arestian aipatu duguna ondorioztatu dezakegu. Honekin adierazi nahi duguna

zera da: proiektua ez dela teknologia berriak klasera sartzera mugatu behar, honek

edukien, helburuen, planifikazioen… berkontzeptualizazio bat ekarri behar duelarik,

metodologia aldaketa alegia. Konstruktibismoan oinarritutako metodologia aldaketa

hain zuzen ere. Hori lortu ezean Juan M. Sancho Gil-ek “Escuela 2.0 ¿algo mas que una

etiqueta?” artikuluan egiten duen kritikan jauziko baikinen. Honen hitzetan, ¿non dago

edukien berkontzeptualizazioa? ¿Non geratzen da, ez bakarrik ikaslearen egiletza,

baizik eta irakaslearena ere?

Guk arestian egindako hausnarketaren bidez, galdera hauei erantzuna eman nahi izan

diegu, beti ere gure irakasle filosofiari jarraituz. Baita Sancho-k bere artikuluan

aipatzen duen Herbert Simonen esaldiari aurre egin ere. Herbert Simon : “Es mas facil

propagar herramientas que ideas”

Hona hemen artikulua:

http://www.ub.edu/esbrina/docs/proj-tic/Escuela2_0_Sancho_2010.pdf

Horregatik beraz, ez gara guk egindako elkarrizketan islatzen den errealitatera mugatu.

Gainera, esan beharra daukagu proposatutako hau ez dela errealitate utopiko bat.

Izan ere, Ariño izeneko herri baten inguruko bideoan ikusi dugun bezala aurrera

eraman daitekeen proiektu bat da. Honek hasiera batean, ezezagunaren aurreko

beldurra sorrarazten badu ere, guztion arteko lana eta honekiko jarrera positiboekin

behin proiektua aurrera eramanda, hezkuntza komunitateko agente ezberdinen

oniritzia lortu izan dute Ariñon; ikasleena, irakasleena baita gurasoena ere.

24

Page 26: eskola 2.0 proiektua

Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak 2011-2012 ikasturtea

Hona hemen bideoa: http://www.youtube.com/watch?

v=NfP0H_WlbiE&feature=youtu.be

25

Page 27: eskola 2.0 proiektua

Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak 2011-2012 ikasturtea

KLASEAN EGITEKO ESPERIENTZIA: IPUINAK ASMATZEN

Bost urteko klasean gaude, proiektu batean buru belarri murgilduta. Proiektua

“Mundua ezagutzen deitzen” da. Honen inguruan jarduera ezberdinak egin eta gero,

orain gure ipuina egiteko unea iritsi da.Horretarako IKTak izango dira gure tresna,

programa honen bidez burutuko baitugu:

http://www.storyjumper.com/

Beti bezala, ikasleak izango dira protagonistak, baina guk irakasle bezala eraikuntza

bide honetan lagunduko diegu. Horretarako , hasiera batean eztabaida bat sortuko

dugu elkarrekintzara bultzatzen duten galderak eginez, ipuinaren nondik noranzkoak

zehaztuz; zeintzuk izango dira protagonistak? Zeren inguruan idatziko dugu? Non

kokatuko dugu ipuina? Zer nahi dugun kontatu? Etab.

Bai irakasle-ikasle baita ikasleen arteko elkarrekintzan oinarrituko da gure

proposamena. Batez ere, azken honen garrantzia azpimarratu nahi dugu.

Behin ipuina sortuta, gure lana ezagutzera emateko berriz ere IKTez baliatuko gara.

Kasu honetan gelako Blog-a erabiliz.

Proposamen honen bidez, hausnarketan adierazitako gauzatu nahi dugu. Ez dugulako

nahi, ideia teorikoetan baino ez geratzea, baizik eta esandakoa errealitatean islatzea.

Hausnarketak suposatzen duen abstrakziotik praktikotasunerako bidea izanik. Izan ere,

talde lanetik abiatuz norbere ezagutza eraikitzen joango da. Gainera ezagutza hauek

partekatzeko aukera ere egongo da (Bloga).

Amaitzeko esan beharra dugu, bai hausnarketa baita proposamena ere, aldez aurretik

aztertutako informazio eta ikusitako esperientziatan oinarritu direla. Baina segur aski,

hau eskolako errealitatean aplikatzen dugunean ondorioak bestelakoak izan daitezke.

Honetarako aukerarik ez dugunez , hau zuen esku lagako dugu.

26

Page 28: eskola 2.0 proiektua

Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak 2011-2012 ikasturtea

AUTOEBALUAZIOA

Ezer esan aurretik argi utzi nahi dugu gure teknologia berriekiko aurre ezagutzak eta

honek dakarren mundu honekiko harremana oso mugatuak izan direla. Nahiz eta

mundu moderno hau ezagutzen dugun azken finean honetan hazi eta hezi gara,

klaseko lehenengoko egunetik gure mugak apurtuz joan gara, mundu honetan gero eta

gehiago murgiltzen joan garen heinean.

Gainera honi gehitu behar diogu guzti hau ez dela gehien erakartzen gaituen eremua.

Beraz, hasiera batean faltan geneukan erakargarritasun eta interes hori piztuz joan

behar izan gara, ahalik eta gusturen aritu ahal izateko. Horregatik, nahiz eta beste begi

batzuekin ikusita eman ditugun aurrera pausuak txikiak iruditu, gu egindako lanaz eta

lortutako emaitzarekin oso harro gaude.

Bestalde, argi dago gai honek ez duela aukera handirik ematen aurkezpen oso

erakargarri bat egiteko. Gainera errealitatera hurbiltzen saiatu gara, egindako

elkarrizketarekin, baina zoritxarrez honek ez digu eman guk espero genuen bestelako

jokua. Nahiz eta honekin ere errealitatearen beste alderdi bat ikusi ahal izan dugun.

Hala ere, aurkezpena ahal izan dugun neurrian ahalik eta dinamikoen egiten saiatu

gara, esperientziak biziz.

Azkenik, komentatu nahi dugu orain arte IKTen erabilera, modu sinple batean esanda,

ikasgelan ordenagailu bat eduki eta honekin ibiltzea bezela ikusten genuen, ez

beharrezkoa. Baina prozesu honen ondoren IKTak aukera aunitz eskaintzen duten

baliabide aberats gisa ikusten ditugu Haur Hezkuntzan ere oso erabilgarri direnak.

27

Page 29: eskola 2.0 proiektua

Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak 2011-2012 ikasturtea

BIBLIOGRAFIA

http://www.youtube.com/watch?v=NfP0H_WlbiE&feature=youtu.be

http://www.slideshare.net/joxemi/doctorado2012

http://www.ub.edu/esbrina/docs/proj-tic/Escuela2_0_Sancho_2010.pdf

http://books.google.es/books?

id=sKdfyvlOmeoC&pg=PA5&lpg=PA5&dq=nuevas+tecnologias+en+educacion+infantil+

Rosalia+romero+tena+editorial&source=bl&ots=3jVkEBJZgh&sig=zpgSuUoGHqWyNSIh

zgmAC8yTBq8&hl=es&sa=X&ei=0p0vT9icJ8KLhQfsqcDSCg&ved=0CEsQ6AEwBQ#v=one

page&q&f=true

https://docs.google.com/file/d/

0BwKRXJYxE7M3VkJ3bTZDUmtRR0dEUDdlSnJzV2tldw/edit

http://arangoitiikastetxea.blogspot.com/p/haur-hezkuntza.html

http://www.eskola20.euskadi.net/c/document_library/get_file?uuid=62d1efea-b74b-

4548-806a-9182a6aec635&groupId=408381

http://www.etwinning.net/es/pub/index.htm

http://www.etwinning.net/es/pub/profile.cfm?f=2&l=es&n=38997

http://www.etwinning.net/es/pub/profile.cfm?f=3&l=es&n=256773

http://www.iearn.org/

http://www.iearn.cat/

http://gorbeia5urte.blogspot.com/

http://www.eskola20.euskadi.net/web/guest/peluche

28

Page 30: eskola 2.0 proiektua

Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak 2011-2012 ikasturtea

29