eskola, eta bere kasa ikasteari ekin zion ... - Berria · eskola, eta bere kasa ikasteari ekin...

1
ELKARRIZKETA 2005eko urriaren 30a IG 6 BITTOR KAPANAGA EUSKARAREN IKERLARIA ELKARRIZKETA 2005eko urriaren 30a IG 7 S utondoko epelean mantso min- tzo da, ahots urratuarekin. «Gero eta okerrago dut ezta- rria», dio. Hitzak bihotzetik da- tozkio, onean zein txarrean, eta pentsatzen duena inolako beldu- rrik gabe botatzen du. Jakindu- ria dario berba bakoitzean. 13 urterekin, zeure kasa, eskola uztea erabaki zenuen. Zer dela eta? Bada, inperioaren zerbitzua egin behar nuelako, eta ikasi, ezer ez, ez baitzen ikasteko modurik. Euskal Herria ere garai hartan deskubritu zenuen, ezta? Osoki, bai. Gerra gainean genuen, eta nagusiek ez zuten hitzik egiten horretaz, baina mutikoen artean bai. Behin, 13 urterekin, hemengo gerra amai- tuta eta Europakoa hasita, behiak errekara eraman nituen. Zahar bat zegoen han jarrita, ermita baten ondoan. Bilbokoa zen, hemengo alkatea izana. Erdalduna zen, baina oso aber- tzalea. Nik mirespen handia nion, eta amak ere bai. Deitu egin zidan, eta egunkaria ira- kurtzeko eskatu zidan. Gerra kontuak ziren gehienak, iraila- ren 3a baitzen, Ingalaterrak eta Frantziak Alemaniari gerra deklaratu zioten eguna. Nik berriak irakurri ostean, diskur- tsoa botatzen hasi zitzaidan: «Mundu guztiak uste du gerra hau motza izango dela, baina gutxienez bost urte iraungo du, eta Ingalaterraren alderdiak ira- baziko du, itsasoak menpera- tzen dituelako, eta horren ondo- rioz ea Jainkoaren borondatea den gure aberriak libre izateko abagunea izatea. Zuk ez dakizu, baina gure aberria zazpi probin- tziak osatzen dute; hiru Fran- tzian daude, eta lau Espainian». Horrek ireki zizkizun begiak? Horixe falta nuen. Guk bagene- kien Espainiatik lapurrak zeto- zela, baina misterio bat argitu zi- dan. Hark garbitu zidan gerta- tzen ari zena: askagintza borro- ka bat zegoela hemen. Bagene- kien euskararen kontrako amo- rru itzela zegoela, euskaldunen aurkako amorrua. Ni horretaz jabetuta nengoen, baina maila horretako hizketaldirik inorekin ezin zen eduki, eta bakar-baka- rrik ikasi nuen. Liburuetatik ikasi duzu ikasi du- zun guztia, zeure kasa. Pentsa- tzen dut frankismoaren urte haietan ez zela erraza izango li- buruak lortzea ere. Ez, ez zen erraza. Baina familian bazekiten nire zaletasuna zein zen. Hala, batzuek liburu batzuk bidaltzen zizkidaten, besteek beste batzuk. Liburu arruntak zi- ren, baina nik nobeletatik ere irakaspenak ateratzen nituen. Liburuetan aurkitu dituzu miste- rio guztiak? Ez, gizakietan daude misterioak. Liburua lagungarria da, zeren li- buruekin zure eskura ez dauden gauzetara hel zaitezke, baina ho- rixe, lagungarria baino ez da. Eta noiz hasi zinen euskaraz al- fabetatzen? 20 urterekin. Eibarrera joan nin- tzen lanera, eta borroka egitera. Artean giro euskalduna zegoen, jatorra, ederra. Baina orduantxe hasi zen, izurrite baten moduan, etorkinen etorrera. Zerbait egin behar genuen hori ikusita, eta, horregatik, euskarazko klaseak ematen hasi ginen. 1952an, Gerra Osteko Euskal Mugimendua antolatu eta mar- txan jarri zenuten. Zer egiten ze- nuten? Zein zen zuen helburua? Hizkuntzari eustea, gauetan eskolak ematea. Hor buru-bela- rri sartu nintzen. Zazpi ginen, baina batez ere Imanol Laspiur eta neu ginen mugimenduaren oinarria. Ordurako jabetuta nengoen euskarak duen garran- tziarekin. Pentsatzen dut erregimenarekin borroka batzuk izango zenituz- tela. Bazekiten zuen berri? Ezku- tuan arituko zineten, ezta? Nik beti esan izan dut: zezena ezin denean izan, zirauna izatea komeni da. Eta guk ziraunarena egiten genuen. Ez genuen borro- karik izaten. Pentsa, hor nonbai- tetik atera zen ETAren anagrama ere, aizkora eta sugea. Nik esa- ten nuen zirauna horma bat to- patuz gero azpitik pasatzen dela, eta bizitzak berak erakusten duela zelan jokatu behar den. Badirudi Gipuzkoan badela ha- lako joera bat bizitzari kasu egi- ten ez diona. Ziraunen garai honetan hasi zen, hain zuzen ere, euskara ba- tuaren inguruko eztabaida. Pen- tsatzen dut bertatik bertara ja- rraitu eta ezagutuko zenuela ez- tabaida hura. Zoritxarrez, garai horrek marka- tzen zuen jokaera, eta euskara- ren zoritxar handi bat izan da hori. Bizkaiko gazteriak onartu zuen goikoek esandakoa, alegia, bizkaiera baztertzea. Guztiz baztertu zen, baina hizkuntza bat nazio bat baino gehiago da, eta beti izaten du birjaiotzeko jo- era. Eta hemen ere hala izan da: entzun itzazu irratia edo telebis- ta, eta ohartuko zara bizkaiera gehiago egiten dela gipuzkera baino. Zer misterio da hori, nola… Inork ez du ezer egin ho- rretarako, baina jendea kontura- tu egin da. Zergatik baztertu zen bizkaiera, zure ustez? Carrero hil ostean, garai bat hasi zen hemen. Baina euskaltzaleta- suna, euskararekiko lotura au- rretik bazegoen, eta indar han- diz. Aurretik, gipuzkera osatua zegoen, eta teoria pila bat. Mi- txelenak-eta uste zuten gipuzke- ra zela erdiguneko hizkuntza, baina, ongi ikertuta, hori ez da horrela. Historia ondo aztertuta, nabarmen dago ez dela hala. Zure ustez, bizkaierak du jato- rrizko edo berezko euskararen harra, gipuzkerak baino gehia- go. Zergatik? Hemengo historian, atzeraldi handia gertatu zen noizbait. Ha- ren aurretiko jokaerak eta gero- koak ez ziren berdinak. Hori noiz izan zen? 3.000 urte, 2.000…? Ez dakigu. Beste sun- tsiketa handia gure gizaldian izan zen. Lehenengokoan ohar daiteke aditz laguntzailearen plurala lekuz aldatua dagoela, eta hemen iraun dute forma za- harrek, Araban batez ere. Gero gertatu da Araba galdu egin dela asko, baina formarik zaharrenak hemen gorde dira. Hemen diozu, baina Otxandio ez da Araba. Nik arabarrez egiten dut. Zuek, adibidez, dute esaten duzue; Biz- kaian dabe , eta hemen daue . Bada, azken hori da forma zaha- rrenaren oinarria. Oraindik, ahotsak uzten didanean, horri buruzko hitzaldiak ematen ditut han eta hemen. Herri baten his- toria ondo ezagutzeko, hizkun- tza jorratu behar da. Hemen atzeraldi bortitz baten arrastoak badaude. Gipuzkoa eta Bizkaia zer izango ziren orduan? Ezer- txo ere ez, herrialde txiki bat bai- no ez. Zuk beti mendebaldera begira jarri dituzu begiak, baina euska- ra batua egitean Bizkaia ez ezik beste euskalki batzuk ere baz- tertu ziren; esaterako, Zuberoa- koa. Zuberoa neurriz kanpo goratua dago. Benetako Euskal Herria ez dago Zuberoan, Lapurdin eta Nafarroa Beherean baizik. Be- netako euskal kutsu zaharra haietan gorde da. Eta aberatse- na Nafarroa Beherea da. Askok uste du Zuberoa dela zahartasu- naren ikurra, baina ez, oker daude. Esan izan duzu gipuzkera dela Jainkoaren hizkuntza. Ez al da kritika gogorregia? Horretaz konbentzituta daude gipuzkoarrak. Mitxelenak eta horiek esaten zuten Gipuzkoa zela Euskal Herriaren erdigu- nea, baina erdigune mentala. Gipuzkera zahartuaren teoria aspaldikoa da. Egon da hor be- harrizan ikaragarri bat, euska- rak batu egin behar zuela… Eta batu egin behar zen, ezta? Nik beti esan dut baietz, baina batu, denak leku berera era- man. Ni izan nintzen Baionako mintegi sonatu hartan. Aditz formak aukeratu behar ziren. Gare, zare eta dire dira oinarriz- ko formak, beti izan dira, eta uste dut beti izango direla. Zare izatearen alde neuk eta Gabriel Arestik bakarrik jaso genuen eskua. Gero, zara-ren alde doze- na batek-edo bozkatu zuten. Azkenean, zera-ren alde izuga- rrizko boto pila. Gero, beharba- da, batzuk lotsatu egin ziren, eta azkenean zara onetsi zen. Baina hori astiro esplikatzeko kontua da. Alegia, gipuzkoarrek erabaki zu- tela, ezta? Bai. Baina gipuzkeran zerate dago, eta, beraz, zara-ri eman behar zaio zarete . Nik pentsa- tzen nuen zarete , garete , karrete… Gipuzkoako Goierriko hizkera, esaterako, oso aberatsa da, baina horrelakoak Donostia ingurukoek egiten dituzte. Eta, azkenean, nork galdu du? Gi- puzkerak berak galdu du asko, eta orain datoz arazoak. Euska- raren bigarren hondamendi handia 500. urte inguruan ger- tatu zen. Hor euskalki guztiak apurtu egin ziren. Gipuzkerak hanka sartze handia egin zuen; Bizkaiak bide logikoa hartu zuen. A euskararen singularra da, eta e plurala; beraz, gare , zare, dire pluralak dira. Eta hiz- kuntzak beti joko du bere ere- mua berreskuratzera, itsasoak bezala. Gipuzkoari gauzak oso gaizki jarri zitzaizkion: zera egin zuen, metastasi osoa, eta horrek dena apurtzen zuen, hortik eto- rri zen gero zerate. Han ere zare izango zen lehenago, zeren or- dura arte ez zen izango alde han- dirik. Bittor, zuk euskararen jatorria aztertu duzu Erro eta gara libu- ruan. Zure ustez, Kaukasorekin harremana dugu euskaldunok, ezta? Bai. Hor misterio bat dago. Eus- karak zer gorde izan du? Nondik hartu du? Mitxelenak eta horiek dena ilundu dute, astakeria pila bat egin zuten. Mitxelenak zioen iberiarrak Afrikatik etorri zirela. Horrelako astakeriak nola esan daitezke! Baina, jakina, haiek greziar-latindarrak dira, kris- tauak; ez sineskeraz, baizik eta jarreraz. Inoiz baino gehiago egiten dugu euskaraz, baina inoiz baino ho- beto egiten al dugu? Beno, hemengo borroka gehiago egitea izan da, hizkuntza salba- tzea, eta nik uste nuen, bide batez, hobetu egin behar zela. Baina hemen gauzak egin egin behar dira, eta ez da astirik iza- ten, gogorik ere ez, kalitateari erreparatzeko. Nork egin behar zuen? Euskaltzaindiak; baina ez dago horretarako. Gaur egun kalitatea da premiazkoa, eta nik esaten badut singularra defendi- tu nahi dudala, euskararen oina- rria salbatzeagatik esaten dut. Gaur egun irakasleak, kazeta- riak, denak zaudete kutsatuta. Noizbait norbaitek deskubritu zuen mugagabea. Mugagabea hemen plural egiten da: zazpi urtetan aldenduko naiz… Hor mugagabe deabru hori sartuta dago, zazpi urtean behar du eta. Euskaltzaindia bera ere kutsatu- ta dago. Azken urteotan omenaldi eta ai- torpen ugari egin dizkizute. Badakizu zertarako diren ho- riek: zaharra naizela esateko. Ez didate batere ilusiorik egiten, ez pentsa. Hala ere, nik beti garran- tzia eman diot euskarari, hiru arrazoirengatik: euskara delako Euskal Herriaren oinarria, eta hor ez dagoelako aitzakiatan ibiltzerik, euskararik gabe ez baita Euskal Herririk; bestetik, euskara hizkuntza bat delako, eta osagai guztiak behar ditu au- rrera egiteko, ikasteko, irakaste- ko; azkenik, altxor izugarria duelako bere barruan, mundua- ren eta gizakiaren garapena uler- tzeko. Euskara izan da zure langintza eta ardura nagusia. Baina egoera politikoa ere gertutik jarraitu izan duzu. Nola ikusten duzu gaur egun? Uste dut Aznarrek mesede han- dia egin digula. Inperioaren ideia muturrera eraman zuen, eta puskatu egin zuen egoera. Horrek mesede egin digu, eta itxaropentsu nago. Zer gertatu- ko da orain? Erabakitzeko gaita- suna onartuko al dute? Ibarre- txek bere proiektua eramango al du aurrera, edo Imazen sukalde- rako gaitasuna nagusituko da? Beti egon da mafia hemen, eta orain ere badago. Ez naiz fida- tzen EAJrekin. «Batuaren eztabaidan Bizkaiko gazteriak onartu zuen goikoek esana: bizkaiera baztertzea» «Euskarak altxor izugarria du bere barruan, munduaren eta gizakiaren garapena ulertzeko» «Zezena ezin denean izan, zirauna izatea komeni da. Eta guk ziraunarena egiten genuen» MOTZEAN Jose Migel Barandiaran. Zin- tzoa, fidagarria, benetakoa. Mitxelena. Nahiago dut isilik egon. Juan San Martin. Laguna izan nuen, baina ez nintzen bera- rekin bat etortzen gauza as- kotan. Andolin Eguzkitza. Maitaga- rria eta oso lagun handia. Otxandio. Hemen sortu nin- tzen, eta hemen bizi naiz. Olentzaroa. Aroa eta ez eroa. Gipuzkoan joera handia dago ero hori toki guztietan sartze- ko. Olentzaroa oles aroa da, bertsotan egiteko aroa. Araba. Ez da zazpigarren ala- ba, semerik zaharrena baizik. Zaharrena, baina elbarritua. Desira bat. Euskara berres- kuratzea. «Hizkuntzak, itsasoak bezala, beti joko du bere eremuak berreskuratzera» MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS Euskararen eta Euskal Herriaren ikertzaile nekaezina. Umetan utzi zuen eskola, eta bere kasa ikasteari ekin zion. Euskaltzale sutsua, sartaldeko hizkeraren aldeko bultzatzaile grinatsua. Hitzaldi, artikulu eta liburuak egin ditu euskara eta Euskal Herria gaitzat hartuta. P Testua: Iñaki Petxarroman

Transcript of eskola, eta bere kasa ikasteari ekin zion ... - Berria · eskola, eta bere kasa ikasteari ekin...

  • EELLKKAARRRRIIZZKKEETTAA2005eko ur r ia ren 30a

    IG6

    BITTOR KAPANAGA EUSKARAREN IKERLARIA

    EELLKKAARRRRIIZZKKEETTAA2005eko ur r ia ren 30a

    IG7

    Sutondoko epelean mantso min-tzo da, ahots urratuarekin.«Gero eta okerrago dut ezta-rria», dio. Hitzak bihotzetik da-tozkio, onean zein txarrean, etapentsatzen duena inolako beldu-rrik gabe botatzen du. Jakindu-ria dario berba bakoitzean.

    13 urterekin, zeure kasa, eskolauztea erabaki zenuen. Zer delaeta?Bada, inperioaren zerbitzua eginbehar nuelako, eta ikasi, ezer ez,ez baitzen ikasteko modurik.Euskal Herria ere garai hartandeskubritu zenuen, ezta?Osoki, bai. Gerra gaineangenuen, eta nagusiek ez zutenhitzik egiten horretaz, bainamutikoen artean bai. Behin, 13urterekin, hemengo gerra amai-tuta eta Europakoa hasita,behiak errekara eraman nituen.Zahar bat zegoen han jarrita,ermita baten ondoan. Bilbokoazen, hemengo alkatea izana.Erdalduna zen, baina oso aber-tzalea. Nik mirespen handianion, eta amak ere bai. Deituegin zidan, eta egunkaria ira-kurtzeko eskatu zidan. Gerrakontuak ziren gehienak, iraila-ren 3a baitzen, Ingalaterrak etaFrantziak Alemaniari gerradeklaratu zioten eguna. Nikberriak irakurri ostean, diskur-tsoa botatzen hasi zitzaidan:«Mundu guztiak uste du gerrahau motza izango dela, bainagutxienez bost urte iraungo du,eta Ingalaterraren alderdiak ira-baziko du, itsasoak menpera-tzen dituelako, eta horren ondo-rioz ea Jainkoaren borondateaden gure aberriak libre izatekoabagunea izatea. Zuk ez dakizu,baina gure aberria zazpi probin-tziak osatzen dute; hiru Fran-tzian daude, eta lau Espainian».Horrek ireki zizkizun begiak?Horixe falta nuen. Guk bagene-kien Espainiatik lapurrak zeto-zela, baina misterio bat argitu zi-

    dan. Hark garbitu zidan gerta-tzen ari zena: askagintza borro-ka bat zegoela hemen. Bagene-kien euskararen kontrako amo-rru itzela zegoela, euskaldunenaurkako amorrua. Ni horretazjabetuta nengoen, baina mailahorretako hizketaldirik inorekinezin zen eduki, eta bakar-baka-rrik ikasi nuen.Liburuetatik ikasi duzu ikasi du-zun guztia, zeure kasa. Pentsa-tzen dut frankismoaren urtehaietan ez zela erraza izango li-buruak lortzea ere.Ez, ez zen erraza. Baina familianbazekiten nire zaletasuna zeinzen. Hala, batzuek liburu batzukbidaltzen zizkidaten, besteekbeste batzuk. Liburu arruntak zi-ren, baina nik nobeletatik ereirakaspenak ateratzen nituen. Liburuetan aurkitu dituzu miste-rio guztiak?Ez, gizakietan daude misterioak.Liburua lagungarria da, zeren li-buruekin zure eskura ez daudengauzetara hel zaitezke, baina ho-rixe, lagungarria baino ez da.Eta noiz hasi zinen euskaraz al-fabetatzen?20 urterekin. Eibarrera joan nin-tzen lanera, eta borroka egitera.Artean giro euskalduna zegoen,jatorra, ederra. Baina orduantxehasi zen, izurrite baten moduan,etorkinen etorrera. Zerbait eginbehar genuen hori ikusita, eta,horregatik, euskarazko klaseakematen hasi ginen.1952an, Gerra Osteko EuskalMugimendua antolatu eta mar-txan jarri zenuten. Zer egiten ze-nuten? Zein zen zuen helburua?Hizkuntzari eustea, gauetaneskolak ematea. Hor buru-bela-rri sartu nintzen. Zazpi ginen,baina batez ere Imanol Laspiureta neu ginen mugimenduarenoinarria. Ordurako jabetutanengoen euskarak duen garran-tziarekin.Pentsatzen dut erregimenarekinborroka batzuk izango zenituz-tela. Bazekiten zuen berri? Ezku-tuan arituko zineten, ezta?Nik beti esan izan dut: zezenaezin denean izan, zirauna izateakomeni da. Eta guk ziraunarenaegiten genuen. Ez genuen borro-karik izaten. Pentsa, hor nonbai-tetik atera zen ETAren anagramaere, aizkora eta sugea. Nik esa-ten nuen zirauna horma bat to-patuz gero azpitik pasatzen dela,eta bizitzak berak erakustenduela zelan jokatu behar den.Badirudi Gipuzkoan badela ha-lako joera bat bizitzari kasu egi-ten ez diona.Ziraunen garai honetan hasi

    zen, hain zuzen ere, euskara ba-tuaren inguruko eztabaida. Pen-tsatzen dut bertatik bertara ja-rraitu eta ezagutuko zenuela ez-tabaida hura. Zoritxarrez, garai horrek marka-tzen zuen jokaera, eta euskara-ren zoritxar handi bat izan dahori. Bizkaiko gazteriak onartuzuen goikoek esandakoa, alegia,bizkaiera baztertzea. Guztizbaztertu zen, baina hizkuntzabat nazio bat baino gehiago da,eta beti izaten du birjaiotzeko jo-era. Eta hemen ere hala izan da:entzun itzazu irratia edo telebis-ta, eta ohartuko zara bizkaieragehiago egiten dela gipuzkerabaino. Zer misterio da hori,nola… Inork ez du ezer egin ho-rretarako, baina jendea kontura-tu egin da. Zergatik baztertu zen bizkaiera,zure ustez?Carrero hil ostean, garai bat hasizen hemen. Baina euskaltzaleta-suna, euskararekiko lotura au-rretik bazegoen, eta indar han-diz. Aurretik, gipuzkera osatuazegoen, eta teoria pila bat. Mi-txelenak-eta uste zuten gipuzke-ra zela erdiguneko hizkuntza,baina, ongi ikertuta, hori ez dahorrela. Historia ondo aztertuta,nabarmen dago ez dela hala.Zure ustez, bizkaierak du jato-rrizko edo berezko euskararenharra, gipuzkerak baino gehia-go. Zergatik?Hemengo historian, atzeraldihandia gertatu zen noizbait. Ha-ren aurretiko jokaerak eta gero-koak ez ziren berdinak. Horinoiz izan zen? 3.000 urte,2.000…? Ez dakigu. Beste sun-tsiketa handia gure gizaldianizan zen. Lehenengokoan ohardaiteke aditz laguntzailearenplurala lekuz aldatua dagoela,eta hemen iraun dute forma za-harrek, Araban batez ere. Gerogertatu da Araba galdu egin delaasko, baina formarik zaharrenakhemen gorde dira.Hemen diozu, baina Otxandioez da Araba. Nik arabarrez egiten dut. Zuek,adibidez, dute esaten duzue; Biz-kaian dabe, eta hemen daue.Bada, azken hori da forma zaha-rrenaren oinarria. Oraindik,ahotsak uzten didanean, horriburuzko hitzaldiak ematen dituthan eta hemen. Herri baten his-toria ondo ezagutzeko, hizkun-tza jorratu behar da. Hemenatzeraldi bortitz baten arrastoakbadaude. Gipuzkoa eta Bizkaiazer izango ziren orduan? Ezer-txo ere ez, herrialde txiki bat bai-no ez.

    Zuk beti mendebaldera begirajarri dituzu begiak, baina euska-ra batua egitean Bizkaia ez ezikbeste euskalki batzuk ere baz-tertu ziren; esaterako, Zuberoa-koa.Zuberoa neurriz kanpo goratuadago. Benetako Euskal Herriaez dago Zuberoan, Lapurdin etaNafarroa Beherean baizik. Be-netako euskal kutsu zaharrahaietan gorde da. Eta aberatse-na Nafarroa Beherea da. Askokuste du Zuberoa dela zahartasu-naren ikurra, baina ez, okerdaude.Esan izan duzu gipuzkera delaJainkoaren hizkuntza. Ez al dakritika gogorregia?Horretaz konbentzituta daudegipuzkoarrak. Mitxelenak etahoriek esaten zuten Gipuzkoazela Euskal Herriaren erdigu-nea, baina erdigune mentala.Gipuzkera zahartuaren teoriaaspaldikoa da. Egon da hor be-harrizan ikaragarri bat, euska-rak batu egin behar zuela…Eta batu egin behar zen, ezta?Nik beti esan dut baietz, bainabatu, denak leku berera era-man. Ni izan nintzen Baionako

    mintegi sonatu hartan. Aditzformak aukeratu behar ziren.Gare, zare eta dire dira oinarriz-ko formak, beti izan dira, etauste dut beti izango direla. Zareizatearen alde neuk eta GabrielArestik bakarrik jaso genueneskua. Gero, zara-ren alde doze-na batek-edo bozkatu zuten.Azkenean, zera-ren alde izuga-rrizko boto pila. Gero, beharba-da, batzuk lotsatu egin ziren, etaazkenean zara onetsi zen. Bainahori astiro esplikatzeko kontuada.Alegia, gipuzkoarrek erabaki zu-tela, ezta?Bai. Baina gipuzkeran zeratedago, eta, beraz, zara-ri emanbehar zaio zarete. Nik pentsa-tzen nuen zarete, garete,karrete… Gipuzkoako Goierrikohizkera, esaterako, oso aberatsada, baina horrelakoak Donostiaingurukoek egiten dituzte. Eta,azkenean, nork galdu du? Gi-puzkerak berak galdu du asko,eta orain datoz arazoak. Euska-raren bigarren hondamendihandia 500. urte inguruan ger-tatu zen. Hor euskalki guztiakapurtu egin ziren. Gipuzkerak

    hanka sartze handia egin zuen;Bizkaiak bide logikoa hartuzuen. A euskararen singularrada, eta e plurala; beraz, gare,zare, dire pluralak dira. Eta hiz-kuntzak beti joko du bere ere-mua berreskuratzera, itsasoakbezala. Gipuzkoari gauzak osogaizki jarri zitzaizkion: zera eginzuen, metastasi osoa, eta horrekdena apurtzen zuen, hortik eto-rri zen gero zerate. Han ere zareizango zen lehenago, zeren or-dura arte ez zen izango alde han-dirik.Bittor, zuk euskararen jatorriaaztertu duzu Erro eta gara libu-ruan. Zure ustez, Kaukasorekinharremana dugu euskaldunok,ezta?Bai. Hor misterio bat dago. Eus-karak zer gorde izan du? Nondikhartu du? Mitxelenak eta horiekdena ilundu dute, astakeria pilabat egin zuten. Mitxelenak zioeniberiarrak Afrikatik etorri zirela.Horrelako astakeriak nola esandaitezke! Baina, jakina, haiekgreziar-latindarrak dira, kris-tauak; ez sineskeraz, baizik etajarreraz. Inoiz baino gehiago egiten dugu

    euskaraz, baina inoiz baino ho-beto egiten al dugu?Beno, hemengo borroka gehiagoegitea izan da, hizkuntza salba-tzea, eta nik uste nuen, bidebatez, hobetu egin behar zela.Baina hemen gauzak egin eginbehar dira, eta ez da astirik iza-ten, gogorik ere ez, kalitatearierreparatzeko. Nork egin beharzuen? Euskaltzaindiak; baina ezdago horretarako. Gaur egunkalitatea da premiazkoa, eta nikesaten badut singularra defendi-tu nahi dudala, euskararen oina-rria salbatzeagatik esaten dut.Gaur egun irakasleak, kazeta-riak, denak zaudete kutsatuta.Noizbait norbaitek deskubrituzuen mugagabea. Mugagabeahemen plural egiten da: zazpiurtetan aldenduko naiz… Hormugagabe deabru hori sartutadago, zazpi urtean behar du eta.Euskaltzaindia bera ere kutsatu-ta dago. Azken urteotan omenaldi eta ai-torpen ugari egin dizkizute. Badakizu zertarako diren ho-riek: zaharra naizela esateko. Ezdidate batere ilusiorik egiten, ezpentsa. Hala ere, nik beti garran-

    tzia eman diot euskarari, hiruarrazoirengatik: euskara delakoEuskal Herriaren oinarria, etahor ez dagoelako aitzakiatanibiltzerik, euskararik gabe ezbaita Euskal Herririk; bestetik,euskara hizkuntza bat delako,eta osagai guztiak behar ditu au-rrera egiteko, ikasteko, irakaste-ko; azkenik, altxor izugarriaduelako bere barruan, mundua-ren eta gizakiaren garapena uler-tzeko. Euskara izan da zure langintzaeta ardura nagusia. Baina egoerapolitikoa ere gertutik jarraituizan duzu. Nola ikusten duzugaur egun?Uste dut Aznarrek mesede han-dia egin digula. Inperioarenideia muturrera eraman zuen,eta puskatu egin zuen egoera.Horrek mesede egin digu, etaitxaropentsu nago. Zer gertatu-ko da orain? Erabakitzeko gaita-suna onartuko al dute? Ibarre-txek bere proiektua eramango aldu aurrera, edo Imazen sukalde-rako gaitasuna nagusituko da?Beti egon da mafia hemen, etaorain ere badago. Ez naiz fida-tzen EAJrekin.

    «Batuaren eztabaidanBizkaiko gazteriakonartu zuen goikoekesana: bizkaierabaztertzea»

    «Euskarak altxorizugarria du berebarruan, munduareneta gizakiarengarapena ulertzeko»

    «Zezena ezin deneanizan, zirauna izateakomeni da. Eta gukziraunarena egitengenuen»

    MOTZEAN

    Jose Migel Barandiaran. Zin-tzoa, fidagarria, benetakoa. Mitxelena. Nahiago dut isilikegon. Juan San Martin. Laguna izannuen, baina ez nintzen bera-rekin bat etortzen gauza as-kotan.Andolin Eguzkitza. Maitaga-rria eta oso lagun handia. Otxandio. Hemen sortu nin-tzen, eta hemen bizi naiz. Olentzaroa. Aroa eta ez eroa.Gipuzkoan joera handia dagoero hori toki guztietan sartze-ko. Olentzaroa oles aroa da,bertsotan egiteko aroa. Araba. Ez da zazpigarren ala-ba, semerik zaharrena baizik.Zaharrena, baina elbarritua.Desira bat. Euskara berres-kuratzea.

    «Hizkuntzak, itsasoakbezala, beti joko du

    bere eremuakberreskuratzera»

    MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS

    Euskararen eta Euskal Herriaren ikertzaile nekaezina. Umetan utzi zueneskola, eta bere kasa ikasteari ekin zion. Euskaltzale sutsua, sartaldeko hizkeraren aldeko bultzatzaile grinatsua. Hitzaldi, artikulu eta liburuak egin ditu euskara eta Euskal Herria gaitzat hartuta. P Testua: Iñaki Petxarroman