Eskubaloia

5
ESKUBALOIA AURREKARI HISTORIKOAK Eskubaloiaren sorrera aintzinakoa dela diote aditu batzuek. Honela, Grezia zaharrean, eskuzko pilota joku bat praktikatzen zuten. Sagar baten tamainako pilota erabiliz, hark lurra ez ikutzea lortu behar zuten . Homerok "Odisea"n deskribatu zuen joku hau "Ukraniako jokua" izenarekin eman zen ezagutzera . Erromatarren garaian, Claudio Galeno izeneko sendagile batek bere gaixoei "Hapastom" jokuan aritzea gomendatzen zien . "Hapastom" deiako joku hau eskuaz eta baloi batez jokatzen omen zen. Erdi Aroan, batez ere gortean, eskuzko pilota jokuak praktikatzen ziren inongo arautegi eta legerik jarraitu gabe . Koblakariek "Udako lehen jokuak" izenarekin bataiatu zituzten joku haiek. SORRERA Gaur egun ezagutzen dugun eskubaloiaren sorrera XIX. mendearen azkenetakoa dugu. Honela, 1892 . urtean, Konrad Koch gimnastikako irakasleak, "Raffballspied" izeneko jokua sortu zuen, gaur egungo eskubaloiaren antzeko ezaugarriak zituena. Garai hartan Txekoslobakian "Hazena" izeneko jokua praktikatzen zuten eskoletan . Zazpi jokalariko ekipoekin eta lehen aldiz 1905ean ezarri zen arautegi batean oinarrituta. Danimarkan, 1898 urte aldera Holgen Nielsen soin hezkuntzako irakasleak joko berri bat sortu zuen; baloi txiki batekin jokatzen zen eta helburua golak porteria batean sartzea zen, futbolean bezala, baina baloia eskuetan erabiliz . Urte batzuk beranduago Suedian ere praktikatuko zen joku hari "Haanbold" deitu zitzaion. Hala ere, eskubaloiaren sorreran sakondu duten historiagile gehienek, kirol modalitate honen benetako eta legezko aita

Transcript of Eskubaloia

Page 1: Eskubaloia

ESKUBALOIA

AURREKARI HISTORIKOAKEskubaloiaren sorrera aintzinakoa dela diote aditu batzuek. Honela, Grezia zaharrean, eskuzko pilota joku bat praktikatzen zuten. Sagar baten tamainakopilota erabiliz, hark lurra ez ikutzea lortu behar zuten . Homerok "Odisea"n deskribatu zuen joku hau "Ukraniako jokua" izenarekin eman zen ezagutzera .

Erromatarren garaian, Claudio Galeno izeneko sendagile batek bere gaixoei "Hapastom" jokuan aritzea gomendatzen zien . "Hapastom" deiako joku hau eskuaz eta baloi batez jokatzen omen zen.

Erdi Aroan, batez ere gortean, eskuzko pilota jokuak praktikatzen ziren inongo arautegi eta legerik jarraitu gabe . Koblakariek "Udako lehen jokuak" izenarekinbataiatu zituzten joku haiek.

SORRERAGaur egun ezagutzen dugun eskubaloiaren sorrera XIX. mendearen azkenetakoa dugu. Honela, 1892 . urtean, Konrad Koch gimnastikako irakasleak, "Raffballspied" izeneko jokua sortu zuen, gaur egungo eskubaloiaren antzeko ezaugarriak zituena.Garai hartan Txekoslobakian "Hazena" izeneko jokua praktikatzen zuten eskoletan . Zazpi jokalariko ekipoekin eta lehen aldiz 1905ean ezarri zen arautegi batean oinarrituta.Danimarkan, 1898 urte aldera Holgen Nielsen soin hezkuntzako irakasleak joko berri bat sortu zuen; baloi txiki batekin jokatzen zen eta helburua golak porteria batean sartzea zen, futbolean bezala, baina baloia eskuetan erabiliz .Urte batzuk beranduago Suedian ere praktikatuko zen joku hari "Haanbold" deitu zitzaion.Hala ere, eskubaloiaren sorreran sakondu duten historiagile gehienek, kirol modalitate honen benetako eta legezko aita Max Heisen (Berlinen soin hezkuntzako irakaslea) dela diote. Berak asmatutako jokuak, "Torball" izena hartu zuen.

Page 2: Eskubaloia

ESKUBALOIAREN OINARRIZKO ARAUTEGIA

Jarraian ahalik eta erarik didaktikoenean, oinarriak edo eskubaloia bereizten duten elementuak zeintzuk diren azaltzen saiatuko gara . Ez da, beraz, helburua arau korapilotsuen laburpen zehatza egitea, eskubaloian zuzen jokatzeko beharrezkoak diren oinarriak zeintzuk diren erakutsi eta ulertaraztea baino.Eskubaloia bi taldek elkarren kontra jokatzen duten kirola da, kontaktu fisiko haundikoa du eta baloiaz jabetzeko gogor borrokatzea eskatzen du. Taldearenhelburua, kirolaren arauak errespetatuz, baloia aurkakoen atean sartzea da.

JOKO EREMUA40x20 metroko laukizuzena da. Jokalari eta baloiaren kopurua kontutan hartuta, akzio bakoitzean abiadura handia lortzeko modua eskeini behar du.

BALOIABaloi txiki bat 54 eta 60 cm bitarteko diametrokoa.Bere ezaugarririk garrantzitsuena: esku batekin erraz maneia daitekeela .

JOKALARI KOPURUAJokoan, talde bakoitz.eko 7 jokalari (atezaina barne) aritzen dira. Talde guztia, ordea, aulkiko jokalariak eta guzti, 12 partaidek osatzen dute. Jokalari aldaketakpartiduaren edozein unetan eta arbitroari abisatu gabe egin daitezke.

ATEA3 m-ko luzera eta 2 m-ko aituera du . Zuzenean atezainak defendatzen du eta urrunago (areaz kanpo) gainontzeko jokalariek.

ATE EREMUA6 metroko erradioa duen zirkuluerdi baten antzeko forma du, eta atezaina bakarrik sar daiteke barrura. Gainontzeko jokalariek galerazita dute bertan sartzea, dela defentsan nahiz erasoan . Horren ondorioz, edozein jokalari (atezaina izan ezik) baloiarekin edo baloirik gabe gune horretan sartzea zuzeneko jaurtiketaz edo penaltiz zigortuko da, kasuaren arabera.

GOLAPuntuak lortzeko balio duen akzio bakarra da, eta, beraz, gola egitea da bi taldeen helburua . Gola sartzeko, baloiak atearen mugak (ateko marrak) osoki gainditu beharko ditu .

PARTIDUAREN IRAUPENAGorengo mailetan eskubaloi partiduek 30 minutuko bi zati izaten dituzte eta 10 minutuko atsedenaldia egiten da bien artean .Jokoan zehar egoera berezietan bakarrik gelditzen da erlojua: lesio baten ondoren, baloia joku eremutik asko urruntzen denean, eta abar.

Page 3: Eskubaloia

BALOIA JOKATZEKO AUKERA Baloiari bote eraginez eta eskuan hartu gabe aurreratzeko aukera dago. Bote eragin eta gero eskuetan hartzen bada, ezin zaio berriz baloiari

bote eragin (dobleak). Baloia eskuetan eta boterik eragin gabe hiru pauso emateko aukera

dago. Ezin zaio baloia aurkakoari kendu baldin eta kontrolatuta badu. Ezin da baloia jokatu belaunetik beherako gorputzatalekin. Baloia hartzen dugunean, hiru pausu, bote bat eta beste hiru pausu

emoteko aukera daukagu.

AURKAKOAREN JOKAERA Aurkakoaren erasoa gorputzarekin bakarrik galerazi daiteke besoak eta

hankak zabaldu gabe. Debekatuta daude eta zigortu egingo dira bestelako jokabideak:oratzea,

jotzea... Aurkakoari edozein mesprezu edo irain egitea zigortu egingo da.

ZIGORRAKZuzeneko jaurtiketa : Zuzeneko jaurtiketa kasu hauetan egingo da:

o Jokalari batek baloia duela falta teknikoa egiten duenean (urratsak, dobleak, 6 metroko eremua zapaltzea ..) edo defendatzaile batekin arauz kanpoko kontaktua egiten duenean (erasoko falta) .

Baloia duen taldeak erasotzeari uko egiten dionean, hau da, gol edo jaurtiketa egiteko aukera garbia izanda, jokoa moteltzea erabakitzen duenean (pasiboa) .

Defentsa batek, gol aukera garbia ez duen erasotzaile bat desegoki defendatzen duenean.

Penalti: Arbitroak honako kasu hauek zigortuko ditu penaltiz :o 6 metroko eremuaren barruan defendatzea . Gola egiteko aukera garbian egonik, baloia duen jokalari bati falta

egitea. Atezainari baloia nahita pasatzea .

Esklusio eta kanporaketak: Baloia jokatzea helburu ez duten aurkakoarekiko kontaktuzko akzioek (besoetan jotzeak, bultzadek, eta gisa berekoek)disziplina zigorra jasoko dute. Egoeraren arabera era ezberdinetan zigortuko dira :

Ohartarazpenak . Bi minutuko esklusioak. Behin-betiko kanporaketak.