Eskuliburu ... Irakurle Digitala Eskuliburua 3.Erabilera 3.1.Jarraibide orokorrak Irakurle Digitalak...

Click here to load reader

  • date post

    09-Jul-2020
  • Category

    Documents

  • view

    21
  • download

    0

Embed Size (px)

Transcript of Eskuliburu ... Irakurle Digitala Eskuliburua 3.Erabilera 3.1.Jarraibide orokorrak Irakurle Digitalak...

  • Irakurle Digitala

    Eskuliburua

  • Irakurle Digitala Eskuliburua

    Aurkibidea

    1. Sarrera............................................................................................................................................ 2

    2. Instalazioa..................................................................................................................................... 4

    2.1. Banaketari buruzko oharrak...............................................................................................4

    2.2. Instalazioa............................................................................................................................. 5

    2.2.1. Firefox............................................................................................................................ 5 Ordenagailuan..................................................................................................................... 5 Gailu mugikorretan............................................................................................................. 8

    2.2.2. Chrome........................................................................................................................ 12 Ordenagailuan................................................................................................................... 12 Chrome OS-n, Chromebook-etan, Android-en.............................................................14

    3. Erabilera...................................................................................................................................... 15

    3.1. Jarraibide orokorrak.......................................................................................................... 15

    3.1.1. Irakurle Digitala irekitzen.........................................................................................15 3.1.2. Irakurle Digitala mugitzen........................................................................................18 3.1.3. Laguntza eta informazioa.........................................................................................19 3.1.4. Aukerak........................................................................................................................ 20

    Hizkuntza........................................................................................................................... 21 Ahotsa................................................................................................................................. 21 Abiadura............................................................................................................................. 21 Irakurketa mota................................................................................................................ 21

    3.1.5. Testua irakurtzen eta nabigatzen...........................................................................22

    3.2. Webguneak......................................................................................................................... 25

    3.3. PDF-ak.................................................................................................................................. 27

    3.3.1. PDF-ak irekitzea......................................................................................................... 27 Onlineko PDF-ak............................................................................................................... 27 Lokaleko PDF-ak................................................................................................................ 29

    3.3.2. PDF-en berezitasunak...............................................................................................34

    3.4. Ofimatikako dokumentuak..............................................................................................38

    1/42

  • Irakurle Digitala Eskuliburua

    1. Sarrera

    Irakurtzeko zailtasunak dituzten ikasleei bere irakurketa-idazketa prozesuan

    laguntzeko tresna bat da Irakurle Digitala. Bereziki dislexia dutenentzat pentsatuta

    badago ere, bestelako arazoak (ikusmen urritasuna edota hizkuntzari lotuko nahasmenak,

    besteak beste) dituzten ikasle askorentzat ere lagungarria izan daiteke. Oro har, testua eta

    ahoskera uztartzeko ariketak prestatzeko baliagarria da.

    Ikasleek landu behar dituzten testuak tresna honen bidez entzun ahal izango dituzte.

    Testuak esaldiz esaldi hizketa bihurtzen dira automatikoki, Elhuyar rek eskaintzen duen

    onlineko hizketa -sintesi zerbitzua ri esker.

    Testuak euskaraz, gaztelaniaz zein ingelesez egon daitezke, eta sistemak testuari

    dagokion hizketa sintetikoa sortuko du, tonu eta doinu naturalarekin eta hizkuntza

    bakoitzari dagokion ahoskerarekin.

    Ahalik eta plataforma gehienetan ibili ahal izateko, Irakurle Digitala Mozilla Firefox

    eta Google Chrome nabigatzaileentzako hedapen banaren forman banatzen da.

    Hedapenak erabiltzailearen gailuko nabigatzailean instalatzen dira, sistema eragilea

    edozein izanik (Linux, Windows, Mac, Android, Chrome OS...).

    Era berean, ahalik eta dokumentu mota gehienekin erabili ahal izateko pentsatuta

    dago Irakurle Digitala: webguneak, PDF-ak zein ofimatika testuak (LibreOffice, Microsoft

    Word...) irakurtzeko balio du.

    2/42

    https://www.google.com/intl/eu/chrome/ https://www.mozilla.org/eu/firefox/ http://tts.elhuyar.eus/ http://tts.elhuyar.eus/ http://tts.elhuyar.eus/ http://tts.elhuyar.eus/ http://tts.elhuyar.eus/ http://www.berritzegunenagusia.eus/irakurledigitala/

  • Irakurle Digitala Eskuliburua

    Irakurle Digitala Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Berritzegune Nagusiko

    Eskola Inklusiboko taldearentzat Elhuyar Fundazioko hizkuntza teknologien sailak

    garatutako tresna bat da. Hizketa-sintesia Elhuyarren onlineko hizketa-sintesi

    zerbitzuaren bidez egiten da, eta Euskal Herriko Unibertsitateko Aholab taldearen

    AhoTTS sisteman oinarrituta dago.

    3/42

    https://aholab.ehu.eus/tts/ https://aholab.ehu.eus/aholab/eu/ https://www.ehu.eus/eu/ http://tts.elhuyar.eus/ http://tts.elhuyar.eus/ https://hizkuntzateknologiak.elhuyar.eus/eu https://www.elhuyar.eus/ http://nagusia.berritzeguneak.net/eu/asesorias.php?asesoria=297 http://www.berritzegunenagusia.eus/ http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/ http://www.euskadi.eus/ http://www.berritzegunenagusia.eus/irakurledigitala/

  • Irakurle Digitala Eskuliburua

    2. Instalazioa

    2.1. Banaketari buruzko oharrak Irakurle Digitala ez da ohiko banaketa bideen bidez modu irekian banatzen, hau da,

    ezin da Firefox edo Chrome-ren hedapenen biltegietan bilatu eta instalatu. Irakurle

    Digitala eskuratzeko, Berritzegune Nagusiak horretarako prestatu duen orriaren

    bidez egin behar da. Bertan gure datuak sartu ondoren, Irakurle Digitala instalatzeko

    fitxategiak eta argibideak eskuratuko ditugu.

    Hau horrela egitearen arrazoia da Irakurle Digitalaren zabalkunde kontrolatu eta apur

    bat mugatua egin nahi dela. Izan ere, Irakurle Digitala Euskal Herriko hezkuntza-

    sistemako ikasle eta irakasleek balia dezaten garatu da, bereziki euskarazko honelako

    tresnen hutsunea betetzeko. Baina ingelesez eta gaztelaniaz ere funtzionatzen duenez,

    irekia utziz gero, hasierako asmotik eta esparrutik haragoko erabilera zabalago bat izateko

    aukera dago. Irakurle Digitalak Elhuyarren onlineko hizketa-sintesi zerbitzua baliatzen du,

    ahalmen jakin eta mugatu batzuk dituena. Erabilera masibo batek zerbitzu hori mantsotu

    eta kaltetu dezake, jatorrizko helburu diren euskal erabiltzaileentzat Irakurle Digitala

    erabilezin bihurtzeraino.

    Irakurle Digitala deskargatzeko eskatzen diren datuak estatistiketarako eta erabilera-

    datuak ezagutzeko soilik erabiliko dira anonimoki. Ez da horien araberako mugatze edo

    baimentzerik egingo, ezta bestelako inongo erabilerarik egingo. Posta elektronikoko

    helbidea erabiltzaileei eguneraketen berri emateko baliatuko da.

    4/42

    http://www.berritzegunenagusia.eus/irakurledigitala/form-IR-digitala.asp https://chrome.google.com/webstore/category/extensions https://addons.mozilla.org/eu/firefox/

  • Irakurle Digitala Eskuliburua

    2.2. Instalazioa Goian aipatu bezala, Irakurle Digitala instalatzeko, lehendabizi Berritzegune

    Nagusiak horretarako prestatu duen orrian gure datuak sartuko ditugu, eta horrela

    Irakurle Digitala instalatzeko fitxategiak eta argibideak eskuratuko ditugu.

    2.2.1. Firefox

    Ordenagailuan

    Firefox-en Irakurle Digitala instalatzeko, .xpi luzapena duen fitxategi bat izango

    dugu; adibidez, lehenengo bertsioan, fitxategi hori bn_irakurle_digitala-2.0.1-

    fx.xpi deitzen da, hurrengo bertsioetan zenbaki horiek handituko zaizkio. Fitxategi hori

    gure ordenagailuan dugula, ondoko urratsak jarraituko ditugu:

    ● Ireki Firefox nabigatzailea

    ● Ireki menua ( ) eta aukeratu “Gehigarriak” ( )

    5/42

    http://www.berritzegunenagusia.eus/irakurledigitala/form-IR-digitala.asp http://www.berritzegunenagusia.eus/irakurledigitala/form-IR-digitala.asp

  • Irakurle Digitala Eskuliburua

    ● Ireki “Tresnak” ( ) eta aukeratu “Instalatu gehigarria

    fitxategitik...”

    ● Deskargatutako bn_irakurle_digitala-..-fx.xpi fitxategia

    aukeratu