Estopa

3
ESTOPA ESTOPA Óscar Cordón Óscar Cordón

Transcript of Estopa

Page 1: Estopa

ESTOPAESTOPA

Óscar CordónÓscar Cordón

Page 2: Estopa

Estopa rumba katalana jotzen duen musika taldea da, David Muñoz Calvo eta Jose Manuel Muñoz Calvo anaiek 1999an sortua. Taldea jatorriz Cornella de Llobegratekoa da, bere familia extremadurakoa izan arren, Zarza Capilla herrikoa hain zuzen. Haien bost diskoetan formula berdina jarraitu dute, hainbat arrakasta eman diena: rumba zitalak eta kalekoak. Saldu dute guztira 3.100.000 baino gehiago maila nazionalean eta internazionalean (Allenrok kontuan izan gabe).

Page 3: Estopa

David (1976) bokalista da eta Jose (1978) gitarra-jolea eta ko-bokalista.

Haien haurtzaroa rumbako talde oso ospetsuak laurogeigarren urteetan entzuten pasatu zuten, bereziki Los Chichos, Los Chunguitos edo Bordón 4. Haien azken lana musikatik at automobileko piezak egitea izan zen SEAT-ko kontzesionario batean. Han sortu zituzten taldearen letra asko, adibidez haien lehenengo arrakasta, “La raja de tu falda” non Seat Panda kotxea izendatzen den. Lantegi horretik ere ateratzen da taldearen izena, “Estopa”, haien arduradunak asko errepikatzen zuelako ¡Dadle estopa! esaldia, gehiago lan egiteko haien emankortasuna handitzeko eta ez distraitzeko.

Garai horretan haien auzo inguruko lekuetan jotzen hasi ziren. Orduan, maketa bat grabatu zuten 40 abestirekin, lagun baten etxean. Maketa hau kasetean hedatu zen eskuz esku Espainia osoan zehar. Ondoren, p2p sareetan, ospea lortu zutenean.

Haien karrera diskografikoan zehar sari asko lortu dute.