ETA ZURE KLASEAN ZER-azalpena ia letra

3
ZER DA HAU? Galdetegi honen helburua ikasleon ikas baldintza (kostu/zerbitzu balantzean) egoeraren zundaketa kolektibo bat egitea da . Errealitatearen arakatze txiki bat egin nahi dugu, galdetegi honekin ikas baldintzen lagin bat atereaz. Finean honako galderei erantzuna topatzen hasi nahi dugu: Ikasleok matrikulazioan ordaintzen duguna jasotako zerbitzuarekin alderatuz, egokia dela esan dezakegu? Zenbatean dugu ikasleok zerbitzu edo ikas baldintza duinak? ZERGATIK? Galdera hauek orain egitearen arrazoi zehatz bat bada: Eusko Jaurlaritzak aurrekontuak aurkeztu zituenetik (2013ko martxoaren 12a) negoziaketa fasean dago murgildurik dago UPVrekin. Ikerketa honen emaitzak testuinguru honetan ikasleoi baliagarriak izango direla iritzi dugu: a) UPVren aurrekontuak aurkeztu ez badira, gure sektoreak bizi duen egoeraren beharrak negoziaketetan kontuan hartu daitezen datuak publiko egingo ditugu. b) UPVren aurrekontuak aurkeztu badira, gure sektorea murrizketekin biziko duen eskenatoki berriaren dimentsioak ulertzeko baliagarri izango zaigu, orain arteko egoera eta aurrekontu berriekin gertatuko dena alderatuz eta aurreikusiz. Bestalde, Nafarroako Unibertsitatea Publikoaren 2012ko aurrekontuak austeritate printzipio nagusiari jarraitzea erabaki zutenez (ikus III. Plan Estrategikoa), murrizketekin unibertsitate publiko eta ustez elebidun batean ikasleon egoera zer nolakoa izaten ari den ikusteko beta emango digu.

description

 

Transcript of ETA ZURE KLASEAN ZER-azalpena ia letra

Page 1: ETA ZURE KLASEAN ZER-azalpena ia letra

ZER DA HAU? Galdetegi honen helburua ikasleon ikas baldintza (kostu/zerbitzu balantzean) egoeraren zundaketa kolektibo bat egitea da. Errealitatearen arakatze txiki bat egin nahi dugu, galdetegi honekin ikas baldintzen lagin bat atereaz. Finean honako galderei erantzuna topatzen hasi nahi dugu: Ikasleok matrikulazioan ordaintzen duguna jasotako zerbitzuarekin alderatuz, egokia dela esan dezakegu? Zenbatean dugu ikasleok zerbitzu edo ikas baldintza duinak? ZERGATIK?

Galdera hauek orain egitearen arrazoi zehatz bat bada: Eusko Jaurlaritzak aurrekontuak aurkeztu zituenetik (2013ko martxoaren 12a) negoziaketa fasean dago murgildurik dago UPVrekin. Ikerketa honen emaitzak testuinguru honetan ikasleoi baliagarriak izango direla iritzi dugu:

a) UPVren aurrekontuak aurkeztu ez badira, gure sektoreak bizi duen egoeraren beharrak negoziaketetan kontuan hartu daitezen datuak publiko egingo ditugu. b) UPVren aurrekontuak aurkeztu badira, gure sektorea murrizketekin biziko duen eskenatoki berriaren dimentsioak ulertzeko baliagarri izango zaigu, orain arteko egoera eta aurrekontu berriekin gertatuko dena alderatuz eta aurreikusiz.

Bestalde, Nafarroako Unibertsitatea Publikoaren 2012ko aurrekontuak austeritate printzipio nagusiari jarraitzea erabaki zutenez (ikus III. Plan Estrategikoa), murrizketekin unibertsitate publiko eta ustez elebidun batean ikasleon egoera zer nolakoa izaten ari den ikusteko beta emango digu.

Page 2: ETA ZURE KLASEAN ZER-azalpena ia letra

NORTZUK GARA? UPVn eta UPNAn ikasten dugun Ikasle Abertzaleak-eko kideak gara ekimen parte-hartzaile hau martxan jarri dugunak. UPVko zein UPNAko ikasle orori irekitako ekimena da hau eta ikaslegoaren gehiengoaren parte hartzea bultzatzea gustatuko litzaiguke. Guk inkesta abiatu arren, inkestaren osatze eta hedatze prozesuan norbanako, gela, asanblada, ikasle antolakunde … anitz batzea nahi dugu. Ostera guztion izenean emaitzak bilduko dituen txostena aurkezteko.

NORI ZUZENDUA? Esan bezala, momentuz, ekimen parte-hartzaile honen muina galdetegia da, eta, beraz, UPVn zein UPNAn ikasten dugun ikasleei, bertan jarduten duten ikasle asanblada, sindikatu eta bestelako eragileei, ikasle kontseilu ezberdinei (fakultateetako ikasle kontseiluetatik, ikasle kontseilu zentraletaraino), etab. zuzendutakoa da, guztion parte hartzea eskatzen duena.

PARTE HARTU

Inkestaren berri ematea eta parte hartzeko deia une berean egin diogu ikasle eragile zein ikasleei. Izan ere gure ustetan inor ez baita beste inor baino gehiago eta, aurretik aipatu dugun moduan, guztion parte hartzea lortu eta sustatu nahi dugulako maila berean. Horregatik dela inkesta egiten, dela ingurukoei ekimenaren berri eman eta bertan parte hartzera animatzen, dela txostenaren datuak aztertzen edota ekimen berari ekarpenak, kritikak, moldaketak egiten, guztia izango da hain beharrezkoa den parte hartze aktiboa. Azkenik, datuen jasotzean eta gerora emaitzekin plazaratuko den txostena egiten parte hartu nahi baduzu edota inkestari zein ekimenari proposamen, ekarpen edota kritikarik izatekotan, gurekin harremanetan jarri zaitezke e-mail honen bitartez: etazureklaseanzer@gmail .com

Page 3: ETA ZURE KLASEAN ZER-azalpena ia letra

BIDEAK!

BALIABIDEA ESKURAGARRI JASOKETA Sare bidezko galdeketa

http://etazureklaseanzer.blogspot.com.es

Sarean bertan

Eskuzko galdeketa(pdf)

• Ikasle kontseiluetan • Kafetegian • …

• Ikasle

kontseiluetako postontzietan

• Ipiniko diren postontzietan

Tutorialak

Gure webgunean eskuragarri izateaz gain, Euskal Herriko gazte zein tokian tokiko webguneetara igorriko ditugu, ikasle guztion eskura egon dadin.

Galdetegi moldagarriak (dok.)

Galdetegiaren dokumentua moldatu ahal izateko, eskuragarri izango da. Galdetegiari galderak gehitu nahi bazaizkio edota edozein asanbladek, ikasle ordezkariek, norbanakoek... egoera zehatz batzuk txosten orokorrean islaturik agertu daitezen nahi badu.

Galdetegiari proposamenak, ekarpenak edo krit ikak egiteko

helbide elektronikoa egongo da: etazureklaseanzer@gmail .com