Etorkinak, miseria gorrian - Euskaltzaindia Ortzada Iruñekr o euskal folklor taldearekie ha-n...

8
Nafarrorako gehigarria / Ostirala, 1992ko azaroak 13 / II. urtea / 50. zenbakia Etorkinak, miseria gorrian Nafarroan legez kanpo dauden 800 etorkin bizi dira, eta ho- rietako 30 luze gabe kanpora litzake Espainiako Gober- nuak. Miseria gorritik gertu, haien egoerari buruz txosten bat aurkeztuko du gaur, osti- rala, SOS Arrazismo taldeak Parlamentuko Giza Eskubi- deen Batzordean. Talde hau duela urtebete t'erdi sortu zen Mugarik Gabe-k egin zituen jardunaldi batzuen bitartez, eta bi erakundeek arlo ezber- dinetan lan egiten badute ere —lehendabizikoak hemen, gertuko arazoei soluziobideak ematen; bigarrenak han, hona etorri beharra izan ez deza- ten—, biak bat datoz ara- zoa Ipar eta Hegoaren arteko harreman okerretik da- torrela. Metropoliforala FELIPE RIUS G ogorra da aurreko egu- nean zerbeza bat jarri di- zuen hogeitazortzi urteta- ko kamareroa gau hartan biho- tzeko batek jota hil dela jakitea. Gainera, lehenengo inpresioa gainditu ondoren, oroitzen zara zigarro bat eskeini zeniola. «Az- kenean berdin berdin hilko gai- tuk» esan eta zigarroa hartu zuen azkenetako bat zela ez zekiela. Ez ginen oso adiskideak, baina zen- bait kamarerorekin harreman berezi bat sortzen da, konplizitate atsegin bat somatu dezakezu ba- rraren beste aldean emandako orduen ondorioz. Beti obsesio- natu nau segundu batean lau mila milioi lagun zerbaitetan ari iza- teak, instant batean milaka lagun hiltzen, jaten, txortan, irakurtzen edo disparatzen ari direla pentsa- tzeak, eta askotan, munduan zer- bait garrantzitsua gertatu denean, une hartan zertan ari nintzen oroitzen saiatu naiz behin baino gehiagotan. Orain ez dakit zehazki zer egiten ari nintzen lehengo gauean, agian, beste as- kotan bezala, sofa batean eserita nengoen heriotzaz eta maitasu- nez pentsatzen —eros eta tana- tos, zergatik lotzen ote ditugu be- ti?—. Auskalo. Berria esan dida- tenenan tristetu naiz, harriturik geratu naiz, eta ez bakarrik neri gaur bertar\ gauza berbera gertatu dakidakela bururatu zaidalako, baizik eta asko kostatzen zaida- lako ez didala beste zerbezarik inoiz jarriko onartzea. Ohitzen saiatzen naizen bitartean, bere lankide batek eskatu ez dudan zerbeza bat gehiago atera dit eta falta den lagunaren oroimenez altxatu ditugu basoak. Ka- mata fina fitxatu dute eternitateko taber- nan. Salud, Juan.

Transcript of Etorkinak, miseria gorrian - Euskaltzaindia Ortzada Iruñekr o euskal folklor taldearekie ha-n...

Page 1: Etorkinak, miseria gorrian - Euskaltzaindia Ortzada Iruñekr o euskal folklor taldearekie ha-n rremanetan jartze besteria ez k dute, taldeak berak j akinera eman duenez. Interesatua

Nafarrorako gehigarria / Ostirala, 1992ko azaroak 13 / II. urtea / 50. zenbakia

Etorkinak, miseria gorrian

Nafarroan legez kanpo dauden 800 etorkin bizi dira, eta ho-rietako 30 luze gabe kanpora litzake Espainiako Gober-nuak. Miseria gorritik gertu, haien egoerari buruz txosten bat aurkeztuko du gaur, osti-rala, SOS Arrazismo taldeak Parlamentuko Giza Eskubi-deen Batzordean. Talde hau duela urtebete t'erdi sortu zen Mugarik Gabe-k egin zituen jardunaldi batzuen bitartez, eta bi erakundeek arlo ezber-dinetan lan egiten badute ere —lehendabizikoak hemen, gertuko arazoei soluziobideak ematen; bigarrenak han, hona etorri beharra izan ez deza-ten—, biak bat datoz ara-zoa Ipar eta Hegoaren arteko harreman okerretik da-torrela.

Metropoliforala

FELIPE RIUS

Gogorra da aurreko egu-nean zerbeza bat jarri di-zuen hogeitazortzi urteta-

ko kamareroa gau hartan biho-tzeko batek jota hil dela jakitea. Gainera, lehenengo inpresioa gainditu ondoren, oroitzen zara zigarro bat eskeini zeniola. «Az-kenean berdin berdin hilko gai-tuk» esan eta zigarroa hartu zuen azkenetako bat zela ez zekiela. Ez ginen oso adiskideak, baina zen-bait kamarerorekin harreman berezi bat sortzen da, konplizitate atsegin bat somatu dezakezu ba-rraren beste aldean emandako orduen ondorioz. Beti obsesio-natu nau segundu batean lau mila milioi lagun zerbaitetan ari iza-teak, instant batean milaka lagun hiltzen, jaten, txortan, irakurtzen edo disparatzen ari direla pentsa-tzeak, eta askotan, munduan zer-bait garrantzitsua gertatu denean, une hartan zertan ari nintzen oroitzen saiatu naiz behin baino gehiagotan. Orain ez dakit zehazki zer egiten ari nintzen lehengo gauean, agian, beste as-kotan bezala, sofa batean eserita nengoen heriotzaz eta maitasu-nez pentsatzen —eros eta tana-tos, zergatik lotzen ote ditugu be-ti?—. Auskalo. Berria esan dida-tenenan tristetu naiz, harriturik geratu naiz, eta ez bakarrik neri gaur bertar\ gauza berbera gertatu dakidakela bururatu zaidalako, baizik eta asko kostatzen zaida-lako ez didala beste zerbezarik inoiz jarriko onartzea. Ohitzen saiatzen naizen bitartean, bere lankide batek eskatu ez dudan zerbeza bat gehiago atera dit eta falta den lagunaren oroimenez altxatu ditugu basoak. Ka-mata fina fitxatu dute eternitateko taber-nan. Salud, Juan.

Page 2: Etorkinak, miseria gorrian - Euskaltzaindia Ortzada Iruñekr o euskal folklor taldearekie ha-n rremanetan jartze besteria ez k dute, taldeak berak j akinera eman duenez. Interesatua

G u r e a u k e r a k

ERAKUSKETAK | Andres Larragapintorearen lanak ikusgai daude Tafallako erakusketa aretoan, Kultur Pa-tronatoak eta Nafarroako Gober-nuko Hezkuntza eta Kultura sai-lak antolaturik. Balterran pasa den mendean jaiotako artista ho-nen pinturak ikus daitezke era-kusketa honetan, ohizko ordute-gian.

Sagrario San Martinen lanen erakusketa zabalduko dute gaur bertan, ostirala, Iruñeko Pintzel Galerian. Erakusketa hilaren 28ra arte egonen da zabalik, goi-zean zein arratsaldean.

Luis Vidal pintoreraren lanak Aurrezki Kutxa Munizipalak Iruñeko Garcia Castañon kaleko aretoan duen erakustokian daude ikusgai, hilaren 22ra arte. Lo-reak, zuhaitzak eta gai abstrak-toak dira pintura gehienen gaia.

Roberto Gonzalez pintorea-ren lanak ikus daitezke Iruñean datorren 29a arte, Lan Kide Au-rrezkiak Sarasate Ibilbidean duen aretoan. Pinturaz aparte, es-kulturak ere baditu artista honek, baina oraingoan oleoak bakarrik ekarri ditu.

IKASTAROAK Dantzak ikasi edo fanl'arre ba-tean musika jo nahi duten nes-ka-mutilek Ortzadar Iruñeko euskal folklore taldearekin ha-rremanetan jartzea besterik ez

dute, taldeak berak j akinera eman duenez. Interesatuak dantza tal-deak Descalzos kalean duen egoitzara joan daitezke, edo te-lefonoz deitu.

lngelesa ikasteko aukera zabal-du du Alde Zaharreko Auzo El-karteak, egunero ordu beteko or-dutegiarekin, bi maila desberdi-netako ikastaroa antolatu baitu. Honetaz gain, pintura, kosmetika naturala, masaia eta autodefensa

ikastaroetan ere toki sobera dago. Izena emateko, elkarteak aldapa kalean duen egoitzara jo behar da, arratsaldeko 8etatik lOetara.

ANTZERKIA | l | 'III Congreso Internazional de Timadores' izeneko antze-zlana aurkeztuko du gaur, aza-roak 13,DuodenoTeatrotaldeak, Tafallako Kultur Etxean. Ema-

naldia arratsaldeko 8etan izango da, bertako Kultur Patronatoak eta Gobernuko Hezkuntza eta Kultura sailak antolaturik.

'Ama baten komedia Hi-guingarria' izeneko lana aur-keztuko du asteburu honetan Kilkarran antzerki taldeak. Emanaldia arratsaldeko 8etan izango da, Nafarroako Antzerki Eskolan, eta sarrerak 600 pezetan salduko dituzte, gazte txartela

izanez gero 300. Saio hau An-tzerki Eskolak, Gobernuaren la-guntzarekin, udazkenerako an-tolatu duen kanpainaren barruan dago, eta abenduaren 8a arte iraungo dute emanaldiek.

'Karakollins' izeneko lana an-tzeztuko du bihar, azaroak 14, Kollins taldeak, arratsaldeko 7etan Berriozarko Mendialdea Ikastetxearen ekitaldi aretoan. Emanaldi hauek Berriozarko Koordinadora Kulturalak anto-latu dituen Antzerkiaren IX. Jar-dunaldien barruan eskaintzen di-tuzte, azaroko larunbat guztietan.

MUSIKA Txistulari eta Gaiteroen tal-deen kontzertua egonen da igan-de honetan, hilak 15, Iruñeko Gaiarre Antzokian, La Panplo-nesa Banda musikalarekin bate-ra. Emanaldia eguerdiko 12,30etan hasiko da, Iruñeko udalak antolaturik. Bertan, Iruñeko Gaiteroen taldea, La Panplonesa, Txistularien taldea, Sax Quartet taldea eta beste ba-tzuk arituko dira.

MENDIIBILALDIAK

Mendi ibilaldia antolaiu du igande honetarako, hilak 15, Na-farroa Kirol Elkarteak. Ateraldia Lizarragako Tunelatik Urbasako mendatera izango da, goizean goiz hasita. Parte hartu nahi due-nak Elkarteak Jarauta kalean duen egoitzara jo behar du.

Lizara-Ibon Estanes-Oza Asteburu honetarako mendi ibi-

laldi ederra aukeratu dugu, Nafar Mendizale Federakundaren esku-tik. Lizara-Ibon Estanes-Oza ba-soa bitartean, Aigues Tortes, Via-surin, eta paraje ederrak ikusi ahal izango ditugu. Irteera igandeko goizeko zazpietan izanen da Iru-ñeko Autobus geltokitik, eta 600 pezeta balio du txangoak.

Lizara Aragues del Puerto Huescako aranean dagoen lauta-da txiki bat da, aterpe batekin. Handik atera eta Plano de Mistre-sara abiatuko gara, dagoen 600 metrotako desnibela gainditzeko. Izugarrizko bidea da, arraoil ba-tetik sartuko baikara. Mistresatik Valle de los Sarriosera, eta izuga-rrizko mendi arku agertuko zaigu.

Aran hau oso txikia da, eta sa-rrioak primeran bizi dira bertan, lasaitasun osoz. Hortik Ibon de Estanesera abiatuko gara, eta zer-bait jeitsiko dugu horretarako. Hor bazkalduko dugu. Ondoren, lepo bat gainditu ondoren, Visauringo

hormak agertuko zaizkigu, eta, iparralderuntz, Aigues Tortes arna zapalduko dugu. Lasai-lasaia, Pi-rineotako aranik ederrenetakoa da

hau, eta ondoren Graminza arana ere zeharkatuko dugu. Hortik He-chora bidea, Ozaraino, eta han bu-katuko da 6-7 orduko ibilbide hau.

ERRAN DUTE

^ UPNetaPSOE

ez dira gauza

herriko gestioa aurrera

erametako».

Angel Rincon

Cortesko alkate ohia

«Barkamena eskatzen dut

behar denean».

Alfredo Jaime

Iruñeko alkatea

«Une batzuetan ez dugu el-

kar ulertzen».

Jan Urban

Osasunako jokalaria

«Gu gara UPN ez hausteko

lehendabiziko interesa-

tuak».

Jaime Ignacio del Burgo

Politikaria

ASTEKO PERTSONAIAK

Pedrag Spasic

h B _ _ i

Atzelaria

Korner baten ondotik izan zen.

Serbiarra ez zegoen bere ohizko tokian, baizik eta aurka-koen atearen aurrean. Ez zegoen defendatzen, erasotzen baizik, eta E1 Sadarreko zaletuek begiak igurtzi behar izan zituzten, ikus-ten ari zirena sinesteko. Atzela-riak, Beckenbauer edo Baresiren planta erakusten zuen orduan, ateruntz begira. Baloia eta bere bernaren artean hamar bat joka-lari zeuden, baina Pedragen egu-na zen hura. Heldu zionean, jaki-na zen, gola sartuko zuela. Eta E1 Sadarrek une bateko duda izan zuen. Baina, ez, Spasicek Osa-sunaren aldeko gola sartua zuen.

J. A. Villamayor

Arangurengo alkatea

Datorren abenduaren 14ean hasiko da Arangurengo 19

biztanle eta HBko hiru parla-mentarien kontrako epaiketa, 1990eko apiriletik azaroa bitar-tean Gongorako zabortegiaren lanak zirela eta izan ziren isti-luengatik. Bertan Jose Antonio Villamayor alkatea bera izanen da, eta fiskalak bi urte eta zazpi hilabete bitarteko kartzela zigo-rrak eskatzen ditu, desoreka pu-b'iiko, desakato eta kalte materia-lak eragiteagatik. Larria erabakia eta zigor eskaerak, Goardia Zibi-la eta zinpeko goardiek egindako mehatxu eta eraso guztiak artxi-batu baitira.

Patxi Bisquert

msi r ® m

I | j

Aktorea

Aktore gipuzkoarra Iruñean ibili da egunotan, 'Betizu'

antzerki lana aurkezten. Bertan, aktore eta idazle honen iragana azaltzen da, era intimista batean, baina, beti ere, berak ezezik Eus-kal Herriaren kolektibo zabal ba-tek bizi duen bizitzaren bilakae-raren erreferentzi gis,i. Antzezlan luzeegia, agian, Patxi, Jon Gabe-lla eta Izaskun Asuak hartzen du-te parte Ignacio Amestoyk eta Bisquertek berak burutu gidoian. Musika Bingen Mendizabalena da. Atzo gauez Zaldiko Maldiko elkartean mintzaldia eskeini zuen aktoreak eta Begoña del Teso zinema kritikoak.

ADI I „„,„„,„„,»„„„„„,„>„,

EUSKALERRIA IRRATIA FM 91.0

Ostegunero, arratsaldeko 4etan, 30 seme-alaba Na-farroako. Elkarrizketak.

X 0 R R 0 X I N lRRATlA FM 107.5

Egunero 20.00etatik 22.00eta-ra... Karakola segi hola gaz-teendako saioa.

RNE RADI0 1 0 M 835

Astean zehar 20.30etatik 22.30etara... Zuri eta Beltz Elkarrizketak, erreportaiak, musika.

ARALAR IRRATIA FM 1 0 6 1

Astea zehar 13.30etatik 14.00etara...Bertako bizilagun eta pertsonai ospetsuei elka-rrizketak.

Page 3: Etorkinak, miseria gorrian - Euskaltzaindia Ortzada Iruñekr o euskal folklor taldearekie ha-n rremanetan jartze besteria ez k dute, taldeak berak j akinera eman duenez. Interesatua

HERRIZ BERRI

Orreaga

Orreagan Nafarroako historiaren zati garrantzitsua gordetzen da.

Kolegiata, ondare artistikoa IRUNEA

Nafarroako Kultura eta Hez-kuntza kontseilariak ondare ar-tistiko izendata berri ditu Orreagako Kolegiata eta ondoan dauden eraikinak. Javier Mar-kote- giren dekretuan azaltzen denez, erabakia bertan dagoen ondare artistikoari ohore egi-teagatik hartu zen, eta «kontu-tan hartuz Orreagak izan duen garrantzi historikoa, eta bere-ziki Santiago bidearen barruan funtsezko erreferentzia dela eta».

Orreagan egun dauden erai-kinak zortzi mendetako histo-

riaren ondorioak dira, gorabehe-ra handiko zortzi mendeak, izan ere. Zazpi eraikinek osatzen dute

.Kolegiata: eliza (XIII. mende-koa), San Agustin kapera (XIV. mendea), Izpiritu Santuaren ka-pera (XI-XII. mendekoa); San-tiago kapera (XIII. mendekoa); ostatua (XVII. mendekoa), be-nefiziatuen etxea (XVIII. men-dea) eta priorren etxea (XIX. mendekoa).

ERROMESENDAKO Kolegiata OSPITALEA Sant iago HASIERAN bidek(f

erromesendako ospitalea izan zen hasieran, eta 1127an sortu

zuen Sancho Larrosakoa garai hartako Iruñeko artzapezpikuak. Halaber, gaur egun desagertua dagoen ostatu bat eraiki zuen Ibañetan. XIII. mendean Orrea-garen eragina franko zabaldu zen hegoalderuntz, eta Santiago bi-dearen bitartez, Iruñerria, Londi-ga, Unziti, Elortzibar, Orba iba-rra, Deierri eta Erribera zein er-dialdeko zenbait herritaraino hel-du zen.

Arlo artistikoan azpimarra-tzekoa da 1219an eraikitako eli-zak Frantziako zenbait eraikine-kin duen harremana. Denen ja-torria, adituen arabera, Pariseko Notre-Dame da.

Barruan Orreagako Ama Bir-jinak toki berezia du gordeta, ez baita alferrik bertako piezarik ederrenetakoa. XIV. mendeko bigarren erdialdeko Tolosako ar-tisauen lana azpimarragarriene-takoa da.

Halaber, 1615 eta 1660 bitar-tean eraiki zen klaustroak aurre-tik zegoen gotikoaren txanda hartu zuen, elurrak hondoratu baitzuen azken hau.

Klaustro honetan aurki daite-ke San Agustin dorrea, eta ber-tan, Antso Azkarraren jatorrizko hilobiaren estalpea dago, erre-gearen irudi batekin, XII. mende-koa.

Doneztebe Foruen 800. urtea ospatuko du hemak

IRUNEA

Doneztebek foruak jaso zitue-netik 800 urte beteko direla eta, festak izanen dira Malerrekako hiriburuan abenduaren 13tik au-rrera. Bertan, erakusketak eta mintz-ildiak ^ren dira foruen garrmtzia herritarre;, artean za-baltzeko. Foruak 1192an jaso zi-tuen Doneztebek, eta Antso Ja-kitunak eman zizkion. Ordutik aurrera Doneztebe inguruko hiri-burua izan zen, baina, denbora-ren poderioz, Bertizarana, Sun-billa, Ituren, Zubieta, Elgorriaga, Gaztelu, Donamaria, Urrotz eta Oitz banandu egin ziren.

T — __ iSatarroa _ _

Txakur orok mikrotxiparekin IRUNEA

Nafarroan dauden 50.000 txa-kurrek mikrotxip bana eraman beharko dute aurrerantzean, be-ren identifikazio eta kontrola ho-beki eraman ahal izateko. Mikro-txipa, 'transponder' izenekoa, belarri ondoan jarriko da, lepoal-dean eta azalaren azpitik, eta bertan txakurraren inguruko in-formazio guztia bilduko da. Ho-rrekin, Nafarroako Gobernuak arazo franko saihestu nahi du txakur deslaiekin, eta errolda eguneratuta izango du eskura, ur-tebeteko epean txakur orok izan beharko dutelako tramankulua

jarrita. Horretarako Osasunbide-ko albaiteroak izango dira, bai-na ebakuntza jabeek ordaindu beharko dute.

Nafarroako Gobernuak, ho-rren bidez, txakur guztiak kon-trolatzeko asmoa dauka, eta in-formazio zerbitzua paratuko da martxan. Bertan txakurren iden-tifikazioa egin nahi duten guztiek aukera izango dute, eta gaitz eta izurriten segimendu zehatza egin afral izango da. Halaber, jabea-rendako zein biztanleendako ere abantailak ekarriko ditu sistema berriak, galdu edo istripuren bat izanez gero, berehalako identifi-kazioa egin ahal izango baita. Txakurren errolda eginen da.

BERAko Gure Txokoa elkarteak antzerki ikastaro bat antolatu be-rri du Bortzirietako hamasei ur-tetik goitikoendako. Horretarako bilera izanen da gaur bertan, hilak 13, Iamotenean. Ikastaroak Uda-laren laguntza jaso du.

IRUIMBERRIko Arangoitz ikas-tolak lehendabiziko maila euska-raz emanen du aurten lehendabi-zikoz. Asmoa duela hiru urtekoa da, orduan bertako eskola publi-koetan horrelakorik paratzeko asmoa izan baitzen. Orduan bai-na, ezinezkoa suertatu zen eta aurten, azkenean, lortu da. Gogo-ratu behar da Irunberriko umeen % 60 ikastolara joaten direla.

ERRONKARIko gazte batzuek 'Egudiargo' aldizkariaren le-hendabiziko alea paratu dute sal-gai, Pirinioetako gai aunitzekin. Bertan, ibarrako zazpi herriek beren txokoa izango dute, eta oraingo ale honetan Izaban uda-berri honetan egindako larre eta zelaien garbiketari buruz erre-portaia agertzen da, Larra-Bela-guan egin nahi den eski-pisten zabalpenaren gaiarekin batera.

ARRIZABALAGAko bizilagu-nek Echauri y Tiebas enpresak Tiebasen duen harrobiarako bi-dea moztu zuten astelehenean bi orduz, egiten diren eztandek bizi-lagunen etxeetan sortzen ditiiz-ten kalteengatik protestatzeko asmoz. Duela zenbait urtetik ho-na arraila franko agertu dira zen-bait etxetan, eta bizilagunak kez-kati dira gauzek gero eta larriago baitirudit^. Orain arte egin pro-testaldiek ez dute inolako atarra-mendurik sortu, eta aseguruek ez dute arazoaz ezer jakin nahi arrai-lak beste arazoengatik sortuak di-rela esaten baitute. Enpresak era-biltzen den materiala legez bai-menduta dagoena baino txikia-goa dela dio, baina arrailek bertan diraute, gero eta handiagoak.

ARGETASko alkatesa abstenitu egin zen intsumisioaren alde ber-tako udalbatzan aurkeztu zen mozioari botoa emateko orduan, bere semea intsumisoa delako, baina bere taldeko eta UPNko zi-negotziek ezetza eman zioten mozioari. Udalbatzan ere SOS Arrazismoa erakundeak aurkez-tutako beste mozio bati ere ezetza emart zioten, «Udalaz kanpoko gaiak zirelakoan», eta PSOEK gogor kritikatu zuen HBko tal-dea, bere ustetan, mozio hauen atzetik talde abertzalearen «esku beltza» zelakoan.

Page 4: Etorkinak, miseria gorrian - Euskaltzaindia Ortzada Iruñekr o euskal folklor taldearekie ha-n rremanetan jartze besteria ez k dute, taldeak berak j akinera eman duenez. Interesatua

s OS Arrazis-mo taldeak etorkinen egoerari bu-

ruzko txostena aurkez-tuko du gaur, ostirala, Nafarroako Parlamen-

tuko Giza Eskubide Batzordean. Bertan

azaltzen da 800 etorkin ilegalen egoera latza, gehienak miseria go-rritik gertu baitaude.

Erriberan bereziki, uzta bilketan eta nekazaritza

lanetan aritzen dira, baina etxegintza arloan

edo bazterreko beste lanetan ere ugariak dira

desberdintasunak. Taldea duela urtebete

t'erdi sortu zen Muga-rik Gabek antolatutako jardunaldi batzuen on-

dorioz, eta bere lana laguntza eta aholku ju-

ridikoak ematera mu-gatzen bada ere, sentsi-

bilizazio kanpainari ekingo dio aurreran-tzean. Europa osoan azaltzen ari den ara-

zoaren oinarria, beren ustetan, Iparrak He-

goan sortutako desore-kak dira, eta kulturen

arteko ezagupena pro-posatzen dute egoerai buelta emateko. Bera-rena da hemengo lana, Mugarik Gabek egiten

duenarekin osagarri. Izan ere, biak bat datoz

funtsean: Hirugarren Munduaren garapena

bultzatu beharra dago, baina hango

beharren arabera.

Etorkinak: merkea eta ona ALBERTO B A R A N D I A R A N / IRUNEA

SOS Arrazismoa taldeak bu-rutu berri duen txostenaren ara-bera, miseria gorritik gertu dau-den 800 bat etorkin ilegal daude Nafarroan, eta Tuteran dauden horietako hogeitamar luze gabe kanpora lezakete. Oro har, 3.800 etorkin daude lurraldean, baina ilegal hauen egoerari errepara-tzen dio bereziki txostenak. Bal-dintza latzetan —etxebizitzarik gabe, soldata oso eskasekin eta onarpen legalik gabe—, arrazis-moaren arazoaren arriskuaz ohartaraztea da helburua.

Erriberan daude, nekazaritza lanetan eta uzta garaiekin gora-beherak izaten badira ere, ugaria-goak dira urtetik urtera. Hain zuzen ere, andaluziar eta portu-galdarren txanda hartu dute etor-kin berri hauek, bereziki marok-koarrak eta algeriarrak, eta 'pre-ziatugoak' omen dira bertan: ez dute arazorik sortzen eta lan gehiago egiten dute, eta, 'garran-tzitsuena', ez dute eskaerarik egi-ten soldatari buruz: merkea eta ona.

Bainan nekazaritzaz gain, ba-daude beste arloetan horrelako egoerak. Txostenak jasotzen duenez, etxegintza arloan ere sol-daten desberdintasun handiak di-ra, eta Mendillorrin egiten ari di-ren lanetan, kasu, Magrebeko etorkinek, beltzek eta txuriek bai-no gutxiago kobratzen dute ordu-ko. Egoera hau bereziki ilegalei dagokie, baina, legalekin ere an-tzeman dira desberdintasun la-tzak. «Urtebeteko kontratua dute askok—azaldu du Gurutz Marti-nez SOS Arrazismokoak— eta kontratua ez luzatzeko beldurra-ren beldurrez, ez dira beren esku-bideak eskatzera ausartzen».

SOS Arrazismo taldea duela urtebete t'erdi sortu zen, Espai-

At'rikako etorkinak, gure garaiko indianoak.

nia osoan zeuden etorkinen egoe-ra legeztatzeko epea zabaldu ze-nean. 199 lko martxoa eta apirila bitartean, horre-la, 480 etorkinek legeztatu zuten beren egoera Na-farroan, baina horretarako dau-den oztopoak ge-ro eta gehiago di-ra. Lehendabizi, jatorrizko he-rrialdeko lan bai-mena behar dute, bisa bat lortzeko. Eta behin hori eskuratuta, ber-tan bizitzeko bai-mena ematen diete. Hain zuzen ere, horri bu-ruzko informazioa ematea da tal-deko lana, eta bere egoitzatik epe

endillorrin Magrebeko langile zuriek eta beltzek baino gutxiago kobratzen dute, eta bereziki ilega-lekin gertatzen bada ere, legalekin ere desberdinta-sunak daude.

honetan 120 bat etorkin azaldu da. «Laguntza juridikoa eta zer-bitzu guztien berri baino ezin

diegu eman —azal- du du Martinezek—, lan baimena es-kuratzea ia ezi-nezkoa baita. Izugarrizko za-puzketa da baina ezin da ezer lortu. Hori bai, egin behar zuten guz-tia egin duten se-gurtasunarekin ateratzen dira he-mendik».

Talde honetan Caritas, Emaus-

ko Traperoak, Majari elkartea eta etorkinen zenbait talde biltzen dira, eta Atzerritarren Legearen

EFE

kontrako manifestazioa antolatu dute hilaren 21erako Iruñean. «Hemen bizi eta lan egiten duten pertsonak dira —dio Martine-zek—herri honetako ekonomiari eusten diotenak, eta ez dute ino-lako onarpen ez eskubiderik». Talde hauek ideia hau zabaldu asmoz lanean dihardute, eta ho-rretarako txosten bat kaleratu du-te.

Taldeak osatu duen txostena-ren arabera, miseria gorrian da-goen populazioaren % 8ren zati bat dira, eta kriminalizaio arris-kua dute gainean. «Egoera berbe-rean dagoen populazioaren le-hiakide dira, eta errezago jotzen da taldearen kriminalizazio-rantz». Hain zuzen ere, Tutera aldera horretarako saioak somatu dituzte, eta ijitoekin arazoak izan dira Iruñeko zenbait auzotan.

«Arrazismo instituzionala» A B. / IRUNEA

«Herri bat ez da arrazista au-kera ematen zaion arte, baina garbi dago arrazismoari aurre egiteko modu bakarra kultura de-la. Talde batek besteen kulturak ezagutzen dituenean, preziatu eta estimatu egiten ditu». Gurutz Martinezek azaldu duenez, hiru arrazismo mota dago: soziala, hau da, talde batek beste baten kontra jotzen duenean; politikoa, arrazismo sozial hori euregana-tzen saiatzen den taldeena; eta instituzionala, arrazen arteko desberdintasunak lege bitartez bultzatzen direnean. «Azken hau da hemen daukaguna —dio Mar-tinezek— Atzerritarren Legeare-kin hemen lanean dagoen jendea-ri eskubideak ukatzen baitzaiz-kio. Esklabutza berri bat bultza-tzen ari dira Europa osoan, eta

etorkinen egoera benetan pena-garria da. Erronka eta oso arazo latza dugu esku artean, mundu osoko arraza eta kulturen arteko nahasketa ebitaezina baita».

Nafarroan ez dira izan arra-zismo arazo larriak, baina zen-bait ekintza eta informazio oker behar baino kezka handiagoa sortzen ari direla uste dute tal-dean. «Nafarroako biztanleen soilik % 0,2 dira etorkinak, eta kontutan hartu behar dugu A-frikako zenbait herrialdetan, % 20 dutela. Badago etorkinen korronte bat Afrikatik hona, bai, baina hori Iparrak eragin duen desoreka guztien ondorio bat da. Horregatik, soluzioa ez da, inon-dik inora poliziala. Hango ga-rapena bultzatu behar da, bes-tela, Afrikak ez baitu inolako etorkizunik izango luze gabe, eta arazoa are latzagoa izango da».

Page 5: Etorkinak, miseria gorrian - Euskaltzaindia Ortzada Iruñekr o euskal folklor taldearekie ha-n rremanetan jartze besteria ez k dute, taldeak berak j akinera eman duenez. Interesatua

Etorkinak: Ipar-Heaoaren ondorioa

EL Salvadorreko Cegundo Montes komunitatea, Morazan departamentuan. MIGUEL REYES

Iparra eta Hegoa ALBERTO B A R A N D I A R A N / IRUNEA

Mugarik Gabe-k, egun, Go-bernuz Kanpoko Erakundeen (GKE) artean Euskal Herrian fin-kotasun handia lortu du. 1987an jaio zen, Hego Euskal Herriko lau lurraldeetako jendearen par-taidetzarekin, eta haste-hastetik beste GKE eta garapenerako zen-bait proiekturekTko desberdinta-sun sakona erakutsi zuen. «He-goaldeko lurraldeetan dagoen miseria eta garapenik ezak Ipa-rraldean dagoen garapenaren on-dorioa da», dio erakundearen le-ma nagusiak. «Orduan, garape-naren protagonistak beraiek be-har dute izan, haiek duten beha-rren arabera, eta ez Hegoaldean dauzkagun beharrek baldintza-tuta».

Hau da taldearen lanaren arda-tza. Egun, Ertamerika eta Hego Amerikan batez ere, bertako era-kundeekin aritzen da Mugarik Gabe lanean. Erakunde horiek aldaketa sozialetan murgilduta-koak izaten dira, eta bertan dau-den behar edo proiektuei aurre egiteko eskaerak egiten dituzte. Behin eskaera jasota, hemengo taldea arduratzen da soluziobi-deak aurkitzen. «Nekazaritzan edo abeltzantzan aritzeko, kul-tura berreskuratzeko, hezkuntza eta osasun egitasmoak aurrera eramateko, horrelakoak dira ja-sotzen ditugun eskaerak —dio Javier Aisa taldekoak— eta on-doren oso segimendu estua egi-ten zaie laguntza horiei. Horre-gatik, hango erakundeekin ha-rremana ere oso estua izaten da».

Erakunde horietaz gain, Mu-garik Gabek ez dauka inolako harremana hango gobernuekin, beren ustetan horiek bait dira

bertan dagoen egoera kaskarren eragilerik nagusienetakoak. «Mota guztietako trabak para-tzen dizkiote garapenari, bertan dagoen elite militar edo soziala-ren mesederako, eta gu komuni-tateek beraiek bultzatutako an-tolakuntzaren alde gaude».

Halaber, oso garbi dute taldean arazoa ez dela konponduko He-go-Iparrren artean dagoen ha-rremanei eusten, eta Iparrari le-poratzen diote gaitz gehienak.

«Hegoaren arazo gehienak —azaldu du Aisak— Iparrak era-bilitako politikatik datoz. He-rrialde hauek kanpoko zorrareki-ko duten menpekotasuna izuga-rria da, eta dena baldintzatzen du. Horrekin puskatu egin beharra dago. Halaber, Iparrak behar di-tuen produktuak baino, hegoak berak behar dituenak bultzatu behar dira bertan, menpekotasun hori, bestela, ez baita inoiz apur-tuko».

Artoa xahutzeko errota bat A B / IRUNEA

Aurtengo proiektuen artean Guatemalako iparraldean artoa xahutzeko errota bat erosteko di-rua, edota '500 años' izeneko musika talde baten materialarako bezalakoak aurki daitezke, tal-deko filosofiak proiektu txikiei erreparatzen bait die bereziki.

Hain zuzen ere, 1993rako la-nen artean azpimarratzekoak dira oso arazo konkretuei dagokien lanak, lan erraldoiak baino. Hel-du den artean, horrela, Kolonbia-ko ibaien garbiketa eta birzikla-penerako bertako komunitate baterako dirulaguntza eskuratzea da helburuetako bat, eta Zango-zerriko zenbait herrik Nikara-guako nekazari komunitate ba-tekin harremanak zehaztu dute, teknikak elkartrukatzeko.

Guatemalako iparraldean da-'goen errefuxiatu eta erbestera-tuen komunitaterako proiektu sendoak Iruñeko udalaren diru-laguntza —8 milioi pezeta— ja-soko du, eta E1 Salvadorren, Cha-latenango deparfamentuan, jato-rrizko bizitokietara itzuli diren familien nekazaritza eta artisau tailerrak finantziatuko dira.

Horretaz gain, zenbait pro-iektu orokorragoetan dauka es-kuartean taldeak, eta bertan, bes-te EEGen partaidetzarekin, Me-xicoko guatemaldar errefuxia-tuen trebaketa lanetarako proiek-tua dago; Nicaraguako Acoyapa departamentuan etxebizitzen eraikitzeko asmoa Eusko Jaur-laritzak finantziatuko du, eta E1 Salvadorren, Chalatenangon, arrantza eta nekazaritzaren pro-dukzio garapena lortu nahi da.

mintzoak

Josefina Irujo, itzulirik gabeko erbestea

• Orain dela gutxi prentsan azaldutako eskela baten bi-tartez, Buenos Airesen er-besteratua zegoen Josefina Irujo Ollo urriaren 17an hil zela jakin izan dugu. Egungo euskal abertzaletasunaren oinarriak Nafarroako lauta-detan errotu zituztenen be-launaldiko partaide kemen-tsuenetako bat berarekin be-tirako joan zaigu.

Izan ere, Lizarrako ema-kume hau, bere anaiekin ba-tera, gazte-gazte zelarik hasi zen Ega aldeko eremuetan barrena euskal nazionalis-moaren ideiak herritaratzen. Korronte politiko honetako historian familia honen ai-tzindaria zen Manueli leku oso zabala dagokion arren, gainontzeko senideek burutu zuten lana ere ez zen batere makala izan. Gehiegikeriak erran gabe, gerra iritsi arte on Manuelek erdietsitako lor-pen politikoak, euskal aber-tzaletasunarekin bat egiten zuen familia baten ahalegi-nen gailurra bertzerik ez zi-rela ziurta dezakegu.

Josefinari, orduko ema-kumeen artean egokitu zi-tzaion lanari ekitea. Bera izan zen Julia Fernandez Za-baleta, Katalina Alastuey, Dolores Hermoso de Men-doza eta bertze batzuekin ba-tera, Emakume Abertzale Batzaren buruzagi aktiboe-netako bat. Erakunde honen antolaketa mitin eta EAJko bilkuretan parte zuzena har-tzeaz gain, ardura kulturale-tan ere (Lizarrako Larrain dantzaren berreskurapenean, hango euskal eskolaren la-guntza arduretan...) su eta gar aritu zen.

1936ko uztailaren gerra lehertu zenean, Irujotarrek Errepublikarekiko izan zuten leialtasuna zela medio, Na-farroan nagusitu zen bortxa eta gorrotoak kartzelara era-man zituen Lizarrako etxean zeuden familia hauetako par-taide guztiak. 'Biba Kristo Rey!-ko' erreketek ez zuten inoiako begirunerik izan, haurdun zegoen bi emaku-me, Josefina bera eta Pilar, atxiloketatik kanpo uzteko. Izan ere, egoera berezi horre-tan, atxiloturik zeudelarik, biek erditu behar izan zituz-ten beraien alabak. Zenbait hilabete beranduago, Guru-tze Gorriak burututako preso trukaketa bati esker Fran-tziaratu ziren Landetako Kapbretonen laketzeko.

Hala eta guztiz ere, erre-fuxiatu hauen nekeak ez zi-ren batere baretu. Frankoren garaipenari nazismoaren eraso militarrek txanda hartu ziotelako, Estatu espainia-rraren gatazka Europa osora zabaldu zen. Honen ondo-rioz. 1940koekaineannaziek

Frantziako inbasioa burutu zu-telarik erbestean zeuden euskal-dunek bigarren ihesaldi bat prestatu behar izan zuten. Hauxe izan zen Josefina eta bertze ani-tzek egin zutena. Naziak Fran-tziaratu ziren egun berean, ekai-naren 1 ln hain zuzen ere, Bor-deleko kaietan itxasoratu ziren 6 hilabete iraun zuen bidaia luzea-ri hasiera emateko.

Helmuga Atlantikoz bertzal-de zegoen, Argentinan alegia. Dena den, Amerikako urrunta-sunak ez zuen oztopatu, orduz geroztik, Euskal Herriaren alde burutu zuten lan izugarria. Ber-tze atzerriko lurraldeen antzera, Bue-nos Aireseko euskal txo-koek ederki garatu zituz-ten abertzale hauen amets eta itxaro-penak. Urrun bazeuden ere, urte askotan zehar Euskal Herriko abertzale hauen arimak gogoz taupatu egin du 'Tierra Vasca', 'Eusko Deya', 'BIAEV' aldiz-kari eta Ekin argitaletxearen bi-tartez.

90 urte zituen emakume liza-rratar honek giro honetan bere bizitzaren erdia baino gehiago eman du. Urteen poderioz, berak pairatu du Pablo Artxanko, S. Kuntxillos, C. Salinas, bere se-narra zen Angel Blanco eta ber-tze errefuxiatu nafar anitzen pa-tua, hau da, erbestean hiltzeare-na. Tamalgarria izan arren, Jo-sefina Irujoren kasuan gertatu den bezala, historia ere komuni-kabide ofizialetatik kanpo ber-tze pertsonak eta bizitzak badi-rela, heriotzaren berri dakarten eskelek bakarrik gogoratzen di-gute. Antza denez, Amerikako kontuetan hain esanguratsua egin nahi duten 1992ko urtea ez da nahikoa izan kontinente ho-netara joan ziren eta betirako gelditu diren nafar hauen izenak eta oroitzapena berreskuratze-ko. ,

Honetaz jabetzeko, ikus ber-tzerik ez dago Nafarroako Go-bernuak finantzatu eta kaleratu duen 'Navarros en America-5 Cronicas' liburua, bereziki Ar-gentinari eskeinitako atala. Lu-rralde amerikarretan izandako pertsonai nafar ospetsu batzuek (Ursua, Jauregi, Iturbide...) edota deskribapen folkloriko zein alderdikorrek euskal kutsu edo zentzu politiko duen zenbait nafarren presentzia erabat zo-koratu bait dute.

Horregatik, iragan hurbileko gatazkek, bereziki 1936ko ge-rrateak erbestera bidali zituen errefuxiatuak, sasihistoria eta luxoz aurkeztutako publizisti-kak, herri oroimenatik kanpo gordetza nahi dituen honetan, sekulan baino beharrezkoagoa dugu Josefina Irujo bezalako pertsonak erreibindikatzea.

losu Chueca Historia Irakaslea

Page 6: Etorkinak, miseria gorrian - Euskaltzaindia Ortzada Iruñekr o euskal folklor taldearekie ha-n rremanetan jartze besteria ez k dute, taldeak berak j akinera eman duenez. Interesatua

G a z t e e n d a k o Z o k o a

Eskinosoa Garrulus Glandarius

Aurkitzen zaila Baso hostotsuetan Migraziorik ez du egiten

Txori zelataria Zelatan egoten den txoria, bere

oihuek, frankotan, gizakumeen presentziaz ohartarazten dute beste txori asko. Oso azkarra da horretarako eta batzutan ere nahastea sor dezake beste txorien kantuak eta oihuak imitatzen baititu.

Usapal arruntaren tamaina-koa, ñabarra du gorputza eta he-galak beltzak, ertzetan urdinak. Isatsa karratua dauka eta beltza bada ere, hegan nabaria da beste zolda txuria. Buruan gangar txu-ria, zenbait zolda beltzekin, bibo-te beltza etamoko sendoaren jabe da.

Bere oihuek talde ugari baten irudia sor dezakete, baina gehie-netan bikoteka edo talde txikitan ibiltzen da basoetan. Bertan ez-kurrak eta pagaziak hartzen ditu, eta horretaz elikatzen da, basa-fruitu, intsektu eta batzuetan sagu eta narrastiez ere bai. Noizbehin-ka ere harrapatzen ditu txori-txoak, txontak bereziki.

Ez du migraziorik egiten, bai-na janaria eskastuz gero, hegoal-deruntz jotzen du. Europa, Asia eta Afrikaren iparraldean bizi da, eta Nafarroan jatorrizko basoe-tan antzeman daiteke.

Haren ederrak gatibatu egiten nau

O I H A N E D E R I N D A K O E T X E A Betidanik gustatu izan zait he-

rrira joatea. Orduak eta orduak igaro ohi ditut menditik pasea-tzen, gero bidertzean eseri eta dena ikusteko. Ez da oso herri handia, ez, baina 'zibilizaziotik' datorren gauza arraro guztietatik at dago. Agian horrexegatik gau-zak adi kontenplatzen ditut. Uda-berrian txoriak txior-txiorka senti ditzakegu eta urtxintxak ba-tak besteari lepoan koxka egiten. Txakurrak katuari jarraitzen, zei-nek arratoia jan nahi duen. Eliza-ko kanpain-dorreko ezkilak ordu zehatzean jolasean eta behiak sorotik bueltan, aiton-amonak itzuli berri diren behiak jeisten, eta beraien iloba gazteak plazan jolasean. Zoragarria. Gaueko kil-kir hotsaz eta zakurren zaun-kaz, etxeko nagusia loak ezin

hartu. Trena ere pasatu ohi da, bere atzetik ke beltz eta ilun bat utziz. Honek amets atseginak apurtu eta deabru bilakatzen ditu herriko bizilagun guztiak.

Eta nik, beti bezala, arratsalde-ro bezala 'txotxolindua', ezin di-tut ahaztu herriko gizon-emaku-meak; beraien lanetan, beren se-me-alabei elikatzeko beharduten dirua lortuz eta behietatik esne pittin bat arratsero hartuz.

Ezin ditut gibelean utzi egun hotz eta beroak. Gizonak beren aizkora indartsuekin mendian egun pusketak mozten edota ond-doak hartzen. Nahiz eta herriko jendeak lan mordoa egin, nik ba-dakit familia hauek pozik eta zoriontsu bizi direla eta horrek nire bihotza sendotu egiten du eta ez naiz negarrez hasten. Urte osoan dagoen lan giro tristeak,

goibeldu egiten nau baina ingu-rugiro txinpartak, aldiz, herriko txoko guztiak, eta nire gorputza-renak ere, piztu egiten ditu. Ne-guko elur malutek duten gozo-tasuna; udaberriko txorien kan-tuaren hotsa eta landare mota guztien jaiotza; udako alaitasuna, eta udazkeneko zehartasun ga-raia eta jadanik Iparraldetik da-torren haize hotza nabari dira.

Ilargi beteko gauetan ilargia handi-handia ikus daiteke eta mamuak irten daitezkeela senti-tzen duzu. Hain da polita eta izu-garria, ze ukitzeko gogoak sor-tzen zaizkizu. Haren ederrak ga-tibatu egiten nau. Otsoen uhuriek hotzikara sortzen dizkizu, zein-tzuk hurrengo goizerarte etxetik ez ateratzea gomendatzen dizu-ten. Gauez, hain misteriotsu su-matzen duzu herria...

BASAJAUN

Iberiar Penintsula bere basoak gutxien zaindu dituen lurral-deetakoa da Europan. Suteak,

neurriz kanpoko egur mozketek, lurraren beraren emankortasunaren galerak eta euri azidoak suntsitu du-te baso asko.

Datu oso bitxia: fruituak eta zi-trikoak ekoiztu eta komerzializa-tzen dituzten enpresek interes han-dia dute basogintzan eta eukaliptoen ustiaketan, laranjendako kajak egi-teko! Hain zuzen ere, eukaliptoek bertako espezieen atzerakada sor-tzen dute, lurraren emankortasuna agortu egiten baitute. Dena azkar eta merke kajak eduki ahal izateko. Pi-nua ere bertako basoek zituzten be-rezko nagusitasunaren kontrako arerio nagusienetakoa izan da. Pi-nuak sutea du lagun ingurugiroan nagusitzeko lehia honetan.

Zuhaitzak behar beharrezkoak ditugu, karbono dioxidoa oxigeno bihurtzen baitute, atmosfera bero-tzen duten gasen oreka ziurtatzen dute, higadurak aurrera egin ez de-zan laguntzen dute eta lurrari onga-rriaitzultzen baitiote. Horrela, ingu-rugiro aberats eta anitza sortzen du-te.

Europako basoak, egun, egura-tsak duen kutsadura jasaten ari dira, bereziki nekazaritzan erabiltzen di-ren belarrilkari eta euri azidoen bi-tartez. Iberiar Penintsulan, oraindik oso ezezaguna eta arrisku gabeko euri horrek lau zuhaitzetatik bat kaltetu du dagoeneko. Landare eta zuhaitzak zaintzeko beharraz ohar-tarazi beharra dago, bai gu, baita gure seme-alabak ere. Udalek zuhaitzak landatzeko egitasmoak bultzatubeharko lituzkete. Lagundu eta parte hartzazazu zuhaitzen de-fentsarako kanpainetan. Abenduan pinua eta korostiri buruzko infor-mazio kanpainak bultzatuko dira: informa zaitez.

Jenero Xumekoak

E Kiaus Kinski doluz gainezka

makumeek utz zaitzatela ausartegia izateagatik, sekula seku-lorum lotsatia zarelakoz. Lehendabiziko kasua denboraren poderioz barkatu egiten da, bigarrena inoiz ez. Dena den, aholku hau betetzearren, Isabelekin ezkondu nintzen. Nire hiztegi ttipian Isabel Bakardadearen sinboloa da, latak egiten dituen etxe baten izena bait da, gau aunitzetako nire bazkaltiar bakarra.

JEREMIAS ERRO

K A Z K A R R O A N

BOSTEKO TTIPIAK

Zenbaki bakoitzeko hitz bakar bat eta bera

1. Erretegiak

2. Herri nafarra

3.Coruñakoherria -

4. Bozatekoa

5. (Pl.) txori mota '

1. Pago zuhaizti 1

2. Ez geza

3. Herri nafarra 3

4. Emakume izena I

5. Bianako 5

1. Herri nafarra 1

" 2. Erail

3. Arabako P

4. Ulisesen uharteal

5. Mozkinak p

Zaharrak berri Zaietan irin, eta irinetan zai. Edozein lanetan hasi eta kontra joaten dena.

Oskotz

Morroi bat erreka baten ondotik dago, zerbait puztu-tzen.

—Zer ari haiz panpina puztutzen?

—Arraio, egia duk! Zo-diac-ekin aritu nauk ba larrua jotzen!

Page 7: Etorkinak, miseria gorrian - Euskaltzaindia Ortzada Iruñekr o euskal folklor taldearekie ha-n rremanetan jartze besteria ez k dute, taldeak berak j akinera eman duenez. Interesatua

Bizi B i z i a n

K irol Medi-kuntza eta Ikerketa Zentroaren

aurka gogor jo dute Na-farroako Gobernuaren aurrekontuen murriz-

ketek. Bertan lan egiten zuten sei medikuetatik bost langabeziako ze-

rrendak mardultzera bidali ditu Jose Luis

Diez Nafarroako Kirol Institutuko zuzendari

nagusiak. Kaltetuek —Kirol Federazikoek

alegia— zentroaren ja-rraipena eskatzen dute,

baina ez dirudi kon-ponbide erreza izango denik, diru kontuekin Nafarroako Gobernua

zuhur jokatzen ari baita toki orotan. Bitartean,

350 kirolari inguru goi mailako presta-

kuntza eta jarrai-penik gabe gel-dituko dira. Ki-

rola parali-siak jota.

Kirol medikuntza paralisiak jota J U A N KRUZ [ A K A S T A / IRUNEA

Nafarroako Kirol Medikuntza eta Ikerketa Zentroak jasotzen dituen dirulaguntzak nabarmen gutxitu ditu Nafarroako Kirol Institutuak. Nafarroako Gober-nuak iragarritako aurrekontuen murrizketek gogor jo dute kirol sailaren kontra, eta Jose Luis Diez Nafarroako Kirol Institu-tuko zuzendariak joan zen astean zentroko zazpi langileetatik seiri kontratua ez ziela berrituko ira-garri zuen. Esteban Gorostiaga zentroko koordinatzaileak lan-postuari eutsiko dio, baina zen-troko beste sei langileak langabe-tuen zerrendak mardultzera joa-nen dira, hala nola, Javier Ibañez fisiologoa, Luis Espino trauma eta erreabilitazioan aditua, Maria Jose Rodriguez psikologoa, Al-berto Modrego kirol medikuntza eta elikaduran aditua, Ana La-santa fisioterapeuta eta Lola San-testeban SUTa.

Bost sendagileek eta SUTak utzitako hutsunea betetzeko, Ki-rol Institutuak Nafarroako Go-bernuko bi sendagile funtzionari —horietako bat ginekologoa— eta SUT bat jarriko ditu lanean Kirol Medikuntza eta Ikerketa Zentroan. Orain arte, 35 milioi pezetako aurrekontua zeukan Es-teban Gorostiagak zuzentzen duen zentro honek urte bakoitze-ko. Milioi horietatik 30 langileen nominak ordaintzeko erabiltzen ziren, eta gainontzeko bostak ma-terial berria erosteko. Egun ez da ezagutzen zentroak hemendik aurrera jasoko duen dirulaguntza zein izanen den. Hori dela eta, paralisiak jota dago Nafarroako Kirol Medikuntza eta Ikerketa Zentroa, eta eskeintzen zituen zerbitzuak inork ez ditu betetzen orain. Psikologia, dietetika eta traumatologi arloetan lan garran-tzitsu eta espezializatua egiten zuten zentroko sendagileek. Ez

Kirol anitzen jarraipena egiten zuen zentroak. C. VILLAGRAN

dirudi Nafarroako Gobernuko bi mediku funtzionariak lan hori betetzeko gai izanen direnik, ba-tez ere kirol medikuntzan inolako esperientziarik ez dutela kontu-tan hartuz gero.

350 Mepamsa eskuba-KIROLARI loi taldea; CBN

KALTETUAK saskibaloi taldea; Nafarroako patinaia selekzioa, Espainiako selekzioaren bizka-

rrezurra, hain zuzen ere; Oberena eskubaloi taldea; Maristas saski-baloi taldea; Anaitasuna gimna-sia taldea; Goia Ferrer korrika-laria; Rafa Araujo, Oskar In-tsausti eta Mendiluze pilotariak; Amaia Osaba piraguista; Alberto Etxarte arraunlaria; Itxaso Joven igerilaria; Joaquin Ilundain ka-rateka; Zabala anai moto gida-riak; Andres Lukin badminton jokalaria; Pablo del Llano halte-

rofilia txapelduna; Jose Manuel Uriz mahai tenis jokalaria; eta nafar federazioek aukeratutako beste goi mailako kirolari anitzen segimendua egiten zuen Kirol Medikuntza eta Ikerketa Zen-troak orain arte. Zentroak guztira goi mailako 200 nafar kirolarie-kin lan egiten zuen, eta mediku pribatuek 2.300 nafar kirolari federatuei eginiko tratamenduak kontrolatzen zituen.

entroak, guztira, Nafarroako goi mai-lako 200 kirolarirekin egiten zuen lan, eta mediku pribatuek 2.300 kirolari federa-tuei eginiko trata-menduak kontrola-tzen zituzten.

Horretaz gain, aurten ADO hitzarmen bat medio, 150 espai-niar kirolari olinpikoen egoera fisikoa kontrolpean eduki du. Beraz, aurten orotara 350 goi mailako kirolariren segimendu zuzena egiten zuen zentroak. Ba-tez beste, kirolari bakoitza urtean hogei aldiz pasatzen zen Larra-bideko zentrotik, eta bisita ba-koitzak berrogei minutuko irau-pena izaten zuen. Bisita horietaz gain, zentroak aurten 190ateraldi egin ditu kirolarien segimendua kantxan bertan egin ahal izateko. Kantxako segimendu honek ba-lio handia du gero zentruan ber-tan azterketak sakontzeko, kiro-lariek bertan ematen bait dute benetako maila.

Perez: «Federazioen eginbeharra zentroaren jarraipena eskatzea da>

JKL / IRUNEA

Kirol Medikuntza eta Ikerketa Zentroaren dirulaguntzen mu-rrizketak Nafarroako kirol fede-razioen kezka eta haserrea sortu du. Hori dela eta hamabost fede-razioek bilera egitea eskatu zio-ten Jose Luis Diez Kirol Institu-tuko zuzendari nagusiari. Honek ez zuen guztiokin batera bilera egin nahi izan, eta banaka deitu zituen federazioetako presiden-teak. Presidenteek, ordea, ez zu-ten etsi, eta astearte arratsaldean denak batera bildu ziren Dieze-kin. Bilerak giroa baretu badu ere, Kirol Medikuntza Zentroa-ren geroa zein izanen den ez du argitu.

Patinaiako federazioa murriz-

ketekin kezkatuenetarikoa da. Mikel Perez federazioko presi-denteak garrantzi haundia ema-ten dio medikuntzari kirol kon-tuetan. «Egun kirol medikuntza arlo garrantzitsua da kirolaren barnean. Gure kirolariek medi-kuen kontrola behar dute, eta ho-rretaz gain segimendu zuzen eta iraunkor bat. Elikadura eta iker-keta kontuetan eman diren au-rrerapausoak ezin dira ahaztu, eta berriz ere atzera jo». Hori de-la eta, Perezek zentroa manten-tzeaeskatu zion Diezi. «Gukezin dugu ezer esan arrazoi ekonomi-koei buruz, baina zentroaren beharra dugula argi dago. Gure eginbeharra horren jarraipena eskatzea da». Zentroa duela bost urte jarri zen martxan eta, Pere-

Patinaiak bereziki soinatuko du eragina.

zek dioenez, bost urte horietan lan izugarri ona egin du. «Nafa-rroako kirolak nabarmen aurre-ratu du urte hauetan, eta zen-

troaren lanak eragin zuzena izan du aurrerapen horretan. Nola edo hala, horrek guztiak aurrera segi behar du».

Page 8: Etorkinak, miseria gorrian - Euskaltzaindia Ortzada Iruñekr o euskal folklor taldearekie ha-n rremanetan jartze besteria ez k dute, taldeak berak j akinera eman duenez. Interesatua

Malli Txapar . .Orbaitzetako alkatea

0 rbaitzeta aipatzerakoan, ola promezua hartu dute, eta, egun, beste eta Irabiako uharka etorriko herrietan somatzen den isiltasuna zaio burura askori; beste as- apurtzen da Urkuluren magalean da-

kori, ordea, bertan somatutako giro goen herrira heldu bezain laister. berezia. Aezkoa baitan, ederra be- Gazteek agintzen dute Udalean, eta zain ezezaguna den ibar honetan, or- batzarrean hartzen dira erabaki nagu-baiztarrek herria bultzatzeko kon- siak. Uharte bat itsaso zabal batean.

«Batzutan uharte bat garela uste dut» A . B A R A N D I A R A N / ORBAITZETA

EGUNKARIA.— Nola sortu zen Udalean gazte kandidatura sar-tzeko asmoa? MALLI TXAPAR.— Duela zortzi urte atera zen ideia, hemengo talde batek herrian gelditu eta bertan soluziobideak bilatzeko erabakia hartu zuenean. Horre-tarako Udalean sartu beharra ze-goen, eta urte hauetan taldea al-datu bada ere —batzuk Irufiera joan dira edo Udala utzi dute—, aurrera egin du bi legegintzaldie-tan. EGUNKARIA.— Eta zeintzuk zi-ren zuek ikusten zenituzten behar edo arazo larrienak? TXAPAR.— Batez ere, herria bi-zitu eta udaletxean gestio garbi eta partehartzailea sortu beharra. Horretarako herria garatu behar zen, arlo guztietan: kulturala, ne-kazaritza, basogintza... Lehen zegoen Udala eskuinekoa eta kontserbadore samarra zen, eta bertan zeudenek, betikoek, ez zi-tuzten aparteko gogo edo helbu-ruak. Orain, gogo handiagoa da-go hainbat gauza eta gai aurrera ateratzeko, erabakirik garran-tzizkoenak batzarrean hartzen direla.

Urte hauetan azpiegituran ho-bekuntzak egin dira, eta herria ere turismoaren eragina somatzen hasi da. «Hori da hobekien doan negozioa», dio Mallik, baina, aetz gehienak bezala, orbaizta-rrak ere oso zuhur dira herriaren ezaugarriei eusterakoan. «Ez dugu gure izaera galdu nahi, eta turismoak ez du oreka hautsi behar. Horregatik, hemengoa behar du turismoan arituko dena, eta lanpostuak hemen sortu behar dira».

Hala ere, urte hauetan Udalean hartutako erabakirik garrantzi-tsuenetakoa Espainiako Arma-darekin lan egiteko ezetzarena

izan da. Txaparrek garrantzia kentzen dio, «hori ez da gure ara-zorik nagusiena», baina hori dela eta epaiketa izango du apirila al-dera. EGUNKARIA.— Nola hartu zen erabakia? TXAPAR.— Euskal Herriko herri askotan intsumisioaren aldeko mozio franko onartu dira, eta Kontzientzi Eragozpenaren Le-gea ez da onartu beste hainbes-tetan. Duela zortzi urte Udal ho-nek zona ez militarra izendatu zuen herriko dermioa, eta duela lau urte, militarrei bertan akan-patzeko baimena ukatu zitzaien. Orain, eta jarreran horren ondo-rio gisa soldadutzarako tramite guztiak egiteari uko egin dio, eta horren ondotik etorri da ni, alkate naizen aldetik, epaitzeko deia.

Epaiketa apirilean izango du Mallik, eta fiskalak eskatutakoa onartzen bada, sei urtez kargu publikorik ezingo du bete. 100.000 pezetako isuna, bitar-tean, zinegotzi guztien artean or-daindu dute.

Baina Orbaitzeta berezia egi-ten duena bertan dagoen bizitza da. Herriko gazte asko Udalean sartzeaz gain, herrira itzuli dira gero eta despopulazio handiagoa duen inguru batean. TXAPAR.— Hemen gabiltzanok Iruñean ikasi .edo lan egin izan dugu, eta, hiriaz asperturik, be-rriro itzuli gara herrira. Orduan, bakoitza saiatu da gauzak egiten, eta baten batek ostatua hartu du, beste batzuek etxegintza enpresa sortu dute, beste multzo bat ar-diekin ari da, ezin ahantzi baita Orbaitzeta gaztari biziki emana den herria dugula. Bestalde, ba-dira abereekin geroan lan egiteko asmo tinkoaz, inbertsio handirik egiten duten gazteak. Horrek esan nahi du badagoela jendea hemen bizitzeko asmoarekin eta horrek sortu ditu giro eta helburu

bereziak. EGUNKARIA.— Hala ere, inguru honetan soilik Orbaitzetan so-matu da horrelako mugimendua. TXAPAR.— Bai, ez da ohizkoa, baina horrek, jakina, ez du esan nahi etsenplu bat denik. Hala ere, Aezkoa osoan kasu bakarra da, zona osoa zeharo jota baitago. Jendea, gelditu beharrean Iruñera joaten da, hemen bizitzea bene-tan zaila da eta. EGUNKARIA.— Orbaitzeta herri zoriontsua da, beraz? TXAPAR.— Zoriontsua? (barrez-ka) Zoriontasuna norberaren bai-tan dago. Pirinio osoan izugarriz-ko desanimoa dago, eta Aezkoan Orbaitzeta da bizitza gehien duen herria, jendeak gelditzeko gogoa

Orbaitzetak duen izakerari eusteko beharraz sinetsirik dago Txapar.

oldadutzaren in-guruko tramite guz-tiajç egiteari uko egin zion Udalak eta, hori dela eta, Mallik epai-keta izango du apiri-la aldera. 100.000 pezetako isuna zine-gotzi guztien artean ordaindu dute.

A.B.

baitauka. Hala ere, ez dakit nola iraun dezakeen uharte batek itsa-so zabal batean... EGUNKARIA.— Uharte bat zare-tela uste duzu? TXAPAR.— Nik, batzutan bai. EGUNKARIA.— Eta etorkizuna nola ikusten duzu? TXAPAR.— Ez dut etorkizunean sinisten, eta nekez igar daiteke hemen zer gertatuko den. Zeharo jota dago dena, nekazaritza, abeltzaintza... Finkatuta zegoen jendea ere hasi da alde egiten. Gero eta jende gutxiago dago, eta horrek zalantzan jartzen dizkizu gauza asko. Zail ikusten dut egoera, eta herri hauek aurrera ateratzea are zailago. Haurrak ere gero eta gutiago dira...