etxeko leihotik - berria.eus · Ihintzak 7 urte egin zituen eta 23an Ekhiketa Itoitzek12 beteko...

8
ASTEKO ASMAKIZUNA berria GAZTETXOEN ASTEKARIA 882. ZENBAKIA LARUNBATA, 2020KO APIRILAREN 25A Buruaren aurrean ele, ele-aren aurrean i, buruari eraginda ere, zer den ezetz igarri? m a n t a n g o r r i Erantzuna: Liburua. Asmakizunaren jatorria: Nik papaita, zuk papaita (igarkizunak, olerkizunak eta igarkilimak) liburutik, Xabier Olaso. Ikasten, etxeko leihotik

Transcript of etxeko leihotik - berria.eus · Ihintzak 7 urte egin zituen eta 23an Ekhiketa Itoitzek12 beteko...

Page 1: etxeko leihotik - berria.eus · Ihintzak 7 urte egin zituen eta 23an Ekhiketa Itoitzek12 beteko dituzte. Zorionak artixtak, hau dana pasatzean milaka amets ditugu zuekin betetzeko!

ASTEKO ASMAKIZUNAberria

GAZTETXOEN ASTEKARIA 882. ZENBAKIA LARUNBATA, 2020KO APIRILAREN 25A

Buruaren aurrean ele, ele-aren aurrean i,

buruari eraginda ere, zer den ezetz igarri?

m a n t a n g o r r iErantzuna: Liburua.

Asmakizunaren jatorria: Nik papaita, zuk papaita (igarkizunak, olerkizunak eta igarkilimak) liburutik, Xabier Olaso.

Ikasten,etxeko leihotik

Page 2: etxeko leihotik - berria.eus · Ihintzak 7 urte egin zituen eta 23an Ekhiketa Itoitzek12 beteko dituzte. Zorionak artixtak, hau dana pasatzean milaka amets ditugu zuekin betetzeko!

m a n t a n g o r r i2 LARUNBATA, 2020KO APIRILAREN 25A berria

Zorionak eta aunitz urtez, Irati! Datorrenastelehenean, 27an, 11 urte beteko dituzu. Hau dena

pasatzen denean txokolate goxo-goxoa prestatuko dut.

Muxuak attona, Oier, Marta, amatxi eta beste

guztien partez.

Apirilaren 11an

Ihintzak 7 urte egin

zituen eta 23an

Ekhik eta

Itoitzek 12

beteko dituzte.

Zorionak artixtak, hau

dana pasatzean

milaka amets ditugu

zuekin betetzeko!

Jarek 8 urte bete zituen apirilaren4an, eta Oierrek 10 martxoaren 23an.

Zorionak amona, aittuna eta amiña,

izeba osabak eta maite zaituztegun

beste denon partetik. Hurrengo

elkartzerik dugunean, bizi eta goxo

ospatuko ditugu zuen urtebetetzeak,

baina ez elkar ikusiz bakarrik, elkar

besarkatuz ere bai. Muxu handi bana,

bizkorrak. Segi horren txintxo!

Aunitz urtez, Irati! Kalera ateratzean, gogoratu,mundu berri bat sortuko duzue, guk utzitakoa baino

hobea. Maite zaitugu, muxuak! Etxekoak.

Zorionak, Eki! 7 muxu handi maite zaitugunon partetik.

Etxean bada ere, festa ederra egingo dugu!

Zorionak, Oier.Duela 16 urte etorri

zinen gure familiara.

Argazkikoa zinen

duela gutxi... eta

orain, 16 urterekin,

berdin edo gehiago

maite zaitugu!

Urte askotarako, Arhane!Etxeko bizipozak

astelehenean bi urte! Muxu

handi-handi bana Maddiren,

amatxoren eta aitatxoren

partez.

Zorionak, Aiur!!! Dagoeneko4 urte bete dituzu!! Jarraitu

beti bezain alai eta jator, eta

ez galdu inoiz duzun irribarre

polit hori! Muxu handi bat

amona, aitona, osaba eta

izebaren partez!!

Zorionak, Maialen, 7 urte!!! Ospatzeko, tarta goxo hauprestatu dugu. Nahiz eta etxean egon behar izan, oso ondo

pasatu dugu. Eskerrik asko familia eta lagunei zuen

berotasunagatik. Besarkada eta musu handi bat.

ZORiON AGURRAK

Page 3: etxeko leihotik - berria.eus · Ihintzak 7 urte egin zituen eta 23an Ekhiketa Itoitzek12 beteko dituzte. Zorionak artixtak, hau dana pasatzean milaka amets ditugu zuekin betetzeko!

Zorionak, Peru! dagoeneko 7 urte. Disfrutatu urtebetetze

berezi hau eta musu handi bat

familia osoaren partetik,

animo!!!

Zorionak, Maia! Aurtenospakizun ezberdina tokatu

zaigu, baina ziur ondo pasa

zenuela atzo! 8 muxu handi

guztion partez, eta segi gure

egunak alaitzen!

ZORIONAK, Arhane! bat, biii urte astelehenean!

txokomarrubizko muxuak zure

lehengusu bihurrien partez

Zorionak, Ur!! 7 urtetzar!Ekhik, aitak eta amak asko

maite zaitugu

Egun pozgarri honetan, zorionak

Irati gure sukaldari bikainari.7. urtebetetzean, mila kilo

zorion denon partetik.

Zorion agurrak argitaratu ahal izateko, gogoanizan mezuak astearte arratsaldea baino lehen jasobehar ditugula. Asteartetik aurrera jasotzen direnmezu guztiak hurrengo asteko zenbakianargitaratuko ditugu.

m a n t a n g o r r i 3berria LARUNBATA, 2020KO APIRILAREN 25A

Bidali zure gutunak helbide hauetara Helbide elektronikoa: [email protected] Egoitza nagusia: BERRIA. MANTANGORRI. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain.

Argitaratzailea: Euskal Editorea SM Lege Gordailua: SS-616/05 Zuzendaria: Martxelo Otamendi Koordinatzailea: Uxue Gutierrez Lorenzo

Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain ISSN: 1699-728x

Kaixo, MANTANGORRIko lagunok!Nola ari zarete pasatzen berrogeialdia? Zer

moduz zabiltzate etxeko lanak egiten? Horrez

gain, zer egiten duzue etxean? Liburuak irakurri,

kirola egin, mozorrotu, kozinatu? Bidali zuen

argazkiak MANTANGORRIn argitaratzeko!

ZU ERE ARTiSTA

Zorionak, June! Zure 11. urtebetetze egunakonfinamenduan ospatuko dugu elkarrekin.

Zuk egindako gari-beltz krepe goxoekin hasiko

dugu eguna. Muxu handi bat familiaren

partez eta ondo pasa!

Kaixo! Zeiane deitzen naiz, eta zazpi urte dauzkat. Bilbon bizi naiz,

Bailen kalean, eta animaliak oso gustuko ditut. Mujika eskolan ikasten

dut. Zazpikaleetan dago. Marrazkikoak otsoak dira, eta untxiak ere bai.

Ea gustatzen zaizuen.

Aunitz urtez, Peru!! Zorionak,laztana!! 11.a etxean... baina topera

ospatuko dugu. Asko maite zaitugu!

Page 4: etxeko leihotik - berria.eus · Ihintzak 7 urte egin zituen eta 23an Ekhiketa Itoitzek12 beteko dituzte. Zorionak artixtak, hau dana pasatzean milaka amets ditugu zuekin betetzeko!

m a n t a n g o r r i4 LARUNBATA, 2020KO APIRILAREN 25A berria

ERREPORTAJEA Etxeko Leihotik egitasmoa

Testua: Nagore Arin

Irribarrez du izena EnautAiartzaguena marrazkila-riaren proiektuak. Irriba-rrez, munduari ere horre-la begiratzeko. Horrega-tik, etxetik atera ezin

den garai hauei aurre egiteko ma-terial ugari sortu, eta sarean jarriditu eskuragarri, irribarrez.info

webgunean. Etxeko Leihotik dahaurrentzat eta helduentzat sor-tu duen baliabideetako bat. InakiSanz-Azkue biologoarekin bateraegin du, eta ipuin baten atal ugari-tan oinarrituta marrazkiak egitekoeta horiek koloreztatzeko propo-samena da.

Irati da ipuinaren protagonista,eta triste dago, hamabost egunpasa behar dituelako etxean. Ani-maliak maite ditu, baina, etxetikatera ezin denez, ezin ditu ikusi.Horregatik, etxeko leihotik begirahasi, eta inguruan duen naturarensekretuak aurkitzeari ekingo dio.Atalez atal argitaratu dute ipuina,eta osorik irakur daiteke jada. Ipui-nak naturari buruzko irakaspenugari biltzen ditu, eta marrazkiak,berriz, istorio horiek paperean is-latu eta sormena lantzeko aitzakiabat dira.

«Ikusi genuen umeek naturare-kiko gero eta lotura txikiagoa du-tela; orokorrean, gero eta hirita-rragoak garela», esan du marrazki-lariak. Horregatik, proiektuakhelburu argi bat du: «Etxe inguruandugun naturaz ohartzea, gozatzeaeta, hori egin bitartean, zentzu-men guztiak lantzea». Ipuina ira-kurtzearekin batera, marrazkiakegiteko edo koloreztatzeko auke-ra ematen du proiektuak. Irakasle-entzako koaderno bat ere jarridute eskuragarri: «Irakasleek eu-ren ikasleekin ere landu ahal izate-ko, forma eman diogu».

Lantzekomaterial ugariKoronabirusaren eraginez etxetik irten ezin den garaiotan, familianlantzeko material ugari prestatu ditu Enaut Aiartzaguena marrazkilariak.Etxeko Leihotik da baliabide horietako bat, eta Inaki Sanz-Azkuebiologoarekin batera sortu du.

Page 5: etxeko leihotik - berria.eus · Ihintzak 7 urte egin zituen eta 23an Ekhiketa Itoitzek12 beteko dituzte. Zorionak artixtak, hau dana pasatzean milaka amets ditugu zuekin betetzeko!

m a n t a n g o r r i 5berria LARUNBATA, 2020KO APIRILAREN 25A

Irakasleentzako koadernoaz,marrazteko koadernoaz eta kolo-reztatzeko koadernoaz gain, Iratiikertzailearen koaderno txikia eretopatu daiteke webgunean. Atalhorretan, ipuinean ageri diren ani-maliak eta landareak hobeto eza-gutzeko proposamen ugari bildudituzte: «Istorio horretan ager-tzen diren animaliak eta landareakaurkezteko fitxa bat asmatu ge-nuen. Ariketa ugari proposatu di-tugu, umeekin lantzeko». Enara,saguzarra, gereziondo zaharra, er-lea eta armiarma dira horietakozenbait.

Gainera, ipuinaren atal guztiakYoutube plataforman daude en-tzungai: «Inakiri esan zioten auke-ra ona izan zitekeela ipuinaren atalguztiak entzungai jartzea. Deialdibat egin genuen, jendeak ipuina-ren zatiak audio bidez bidaltzeko».Jendeak ongi erantzun dio deial-diari: «Asko jaso ditugu, eta gu ereibili gara lagunei audioak eskatzeneta parte hartu dezaten anima-tzen. Jendea oso pozik eta oso es-kertuta dago, eta gu ere bai».

Eñaut Aiartzaguenak Iñaki Sanz-Azkue biologoarekin batera sortu duen egitasmoko irudiak. Koloreztatzeko balio dute. IRRIBARREZ

Koronabirusarekin hizketan. IRRIBARREZ

Familiagiroanlantzekobitartekoak

Etxeko Leihotik proiek-

tuaz gain, beste mate-

rial ugari ere ageri dira

webgunean; adibidez:

otsoren denbora-pasa koa-

dernoa eta berrogeialdirako

ipuin sorta bat. Denbora-

pasa koadernoan, marraz-

kiak egiteko eta kolorezta-

tzeko ariketa ugari daude:

bost ale daude eskuragarri.

Ipuin sortaren kasuan, irakur-

tzeko zein entzuteko istorio-

ak bildu ditu marrazkilariak:

batzuetan bera ageri da isto-

rioak kontatzen, Otso panpi-

na alboan duela.

Bestalde, Iurreta izeneko

atal bat ere sortu du webgu-

nean, Iurretako Udalarekin el-

karlanean. Bertan, Iurretako

historiari buruzko unitate di-

daktiko bat dago, eta Etxeko

Leihotik proiektuaren forma-

tu berbera du. Ipuin bidez

osatu dute, eta ariketa ugari

proposatu dituzte. Iratiren

ipuinarekin bezala, egunero

istorioaren atal bat argitara-

tzen dute, eta, marrazkilaria-

ren hitzetan, «etxean eta fa-

milia giroan lantzeko dira».

Hain justu, familian lantzeko

bitartekoak sortzea izan da

hasieratik haren asmoa: «Beti

saiatu izan gara helduak ere

harrapatzeko zerbait izaten,

kontua ez baita umeak entre-

tenituta izateko zerbait egi-

tea, umeek gurasoekin bate-

ra, etxean eta familia giroan

egiteko zerbait izatea bai-

zik». Kalera irten artean,

proiektu horiekin lanean ja-

rraituko du marrazkilariak,

batez ere Iurretako historia

biltzen duenarekin. Hala ere,

ez ditu alde batera utzi nahi

berrogeialdirako ipuin sorta

eta otsoren denbora-pasa

koadernoak.

Page 6: etxeko leihotik - berria.eus · Ihintzak 7 urte egin zituen eta 23an Ekhiketa Itoitzek12 beteko dituzte. Zorionak artixtak, hau dana pasatzean milaka amets ditugu zuekin betetzeko!

m a n t a n g o r r i6 LARUNBATA, 2020KO APIRILAREN 25A berria

DENBORA-PASAK

1. Kopiatu laukiz lauki. Gorka maitemindu egin da,eta, bere maitasuna adierazteko, irudi bat egin dio Lierniri.Beste ale bat ere gorde nahi du. Lagunduko diozubigarren marrazkia egiten?

A

C

E

D

F

B

2. Itzalak. Nikoleeta Aitor etxeanjolasean ari dira,eta Aitorrek Perezsaguaren itzala irudikatu du.Asmatu itzal hauetatikzein dagokion Perezsaguari.

Page 7: etxeko leihotik - berria.eus · Ihintzak 7 urte egin zituen eta 23an Ekhiketa Itoitzek12 beteko dituzte. Zorionak artixtak, hau dana pasatzean milaka amets ditugu zuekin betetzeko!

m a n t a n g o r r i 7berria LARUNBATA, 2020KO APIRILAREN 25A

Erantzunak: 2.-F itzala. 3.- B.

Biratze denbora

Nola funtzionatzen dute engranajeek?

Zer egin

1 Sartu lokarriak hari txirrika bakoitzaren zuloetatik.

2 Erabili lokarriak hari txirrika bakoitza kartoi sendoari lotze-ko, elkarrengandik 15 cm-ra daudela.

3 Hartu goma, eta jarri bi hari txirriken inguruan, tenkatuta.

4 Egin puntu bat hari-txirrika bakoitzaren gainaldean. Biratuhari-txirrika bat aldi bakoitzean, eta ikusi zer gertatzen zaionbesteari

Zer gertatzen da?

Hari txirrika txikiaren diametroa, edo ertz batetik besterakodistantzia, hari txirrika handiarena baino txikiagoa da. Horren-bestez, hari txirrika txikia zenbait aldiz birarazi behar duzu han-dia behin biratzeko. Makinek gurpil handiak erabiltzen dituzte-nean gurpil txikiak mugitzeko, gurpil txikiak azkarrago biratzendira. Gurpil txikiek handiak mugitzen dituztenean, gurpil han-diak motelago mugitzen dira, baina indar handiagoa dute. En-granajeak ertzetan hortzak dituzten gurpilak dira. Hortz horiekbeste engranaje batzuen hortzen artean sartzen dira, eta, ho-rrenbestez, engranaje bat biratzean, bestea ere biratu egitenda. Begiratu nola funtzionatzen duten gurpil handiek eta txikiekelkarrekin, zure bizikletari eta haren pinoiei erreparatuz.

Esperimentu gehiago: Zientzia haurrentzat segundo

gutxian liburuan, Jean Potter (Elhuyar, 2012).

ESPERIMENTUA

3. Dominoa.

Iraide dominoanjolasten aritu da biahizpekin. Iraideritokatu zaio partidakoazken pieza jartzea.Zein da?

A B C

?

?

MATERIALAKd Letoizko 2 lokarri handi. d Hari txirrika huts handi bat. d Hari txirrika huts txiki bat. d Kartoi sendo bat.d Erregela bat. d Goma sendo bat.d Errotuladorea

Page 8: etxeko leihotik - berria.eus · Ihintzak 7 urte egin zituen eta 23an Ekhiketa Itoitzek12 beteko dituzte. Zorionak artixtak, hau dana pasatzean milaka amets ditugu zuekin betetzeko!

m a n t a n g o r r iberria

GAZTETXOEN ASTEKARIA LARUNBATA, 2020KO APIRILAREN 25A

JOLASA

Chenille - Assis

Seina jokalariz osaturikonahi adina taldek har deza-

kete parte lasterketa honetan.Talde bakoitzeko kide guztiak lu-

rrean eseri, eta jokalari bakoitzakatzekoari orpoetatik heldu behar

dio. Jarrera horretan aurrez zehaztu-riko ibilbide bat egitea da jolasaren hel-

burua.

DATUAK

Kontinentea: Europa (Belgika). Materiala: Adina: 6-10 urte artean.Lantzen dituenalderdiak: Motrizitateaeta elkarlanaren garrantzia.

Iturria: Munduko jolasak(Txatxilipurdi).Webgunea:www.txatxilipurdi.com