EUROPAKO LANGILE-MUGIMENDUAREN PROTOHISTORIA ... · Nazio honetan, Aro Modernoa hasi baino lehen...

21
HISTORIA EUROPAKO LANGILE-MUGIMENDUAREN PROTOHISTORIA: INGALATERRAKO ETA FRANTZIAKO LANGILE-ELKARTEAK ERREGIMEN ZAHARRAREN BUKAERAN ETA ARO GARAIKIDEAREN HASIERAN Juan Gracia Artikulu honetan Europako langile-mugimenduaren lehendabiziko urratsak aztertzen saiatu gara, bi garai historikotan izandako ezaugarriak analizatuz. Aurrena, Erregimen Zaharrean Ingalaterrako eta Frantziako langile-elkarteek eduki zituzten ohizko erak ikertzen dira, elkarteok “ekonomia moral” baten ereduan ulertu behar ditugula azpimarratuz. Bigarrenik, XIX. mendearen lehendabiziko erdian elkarteok izandako bilakaera aztertzen da, Ingalaterrako Industri Iraultza eta Frantziako Iraultzaren ondoren elkarte hauetan agertutako aldaketak erakutsiz. UZTARO, 7 - 1993, 55-75 55

Transcript of EUROPAKO LANGILE-MUGIMENDUAREN PROTOHISTORIA ... · Nazio honetan, Aro Modernoa hasi baino lehen...

HISTORIA

EUROPAKO LANGILE-MUGIMENDUARENPROTOHISTORIA:

INGALATERRAKO ETA FRANTZIAKOLANGILE-ELKARTEAK ERREGIMENZAHARRAREN BUKAERAN ETA ARO

GARAIKIDEAREN HASIERAN

Juan Gracia

Artikulu honetan Europako langile-mugimenduaren lehendabizikourratsak aztertzen saiatu gara, bi garai historikotan izandako ezaugarriakanalizatuz. Aurrena, Erregimen Zaharrean Ingalaterrako eta Frantziakolangile-elkarteek eduki zituzten ohizko erak ikertzen dira, elkarteok“ekonomia moral” baten ereduan ulertu behar ditugula azpimarratuz.Bigarrenik, XIX. mendearen lehendabiziko erdian elkarteok izandakobilakaera aztertzen da, Ingalaterrako Industri Iraultza eta FrantziakoIraultzaren ondoren elkarte hauetan agertutako aldaketak erakutsiz.

UZTARO, 7 - 1993, 55-75 55

l. Sarrera historiografikoa

Ez da batere erraza, langile--mugimendua noiz hasten denesatea baina, ezbairik gabe, gai honiburuzko historiografian -zenbaithistorialari amateur dela kausa- topikodesegoki batzuk hedatu direla aitortubehar da. Adibide bakar batipintzearren, analisi historiografikozehatz batek azpimarratu behar dumementu batean greba esporadikobat izatea ez dela nahikoa hanlangile-mugimenduaren hastapenakagertzen direla esateko, zeren eta,argudio honi jarraituz, Egiptoklasikoan zegoeneko langile--mugimendua azaldu zela esanbaitliteke. Adibide honetaz Webbsenar-emazteak, orain dela urte asko,izkiriatu zuen legez, honelakoganoragabekeriak baztertuta geratubehar dira, ikerketa historiko serioaburutu nahi izanez gero1.

Irizpide zehatzak segitzen baditugu,langile-mugimenduak bere bilakaeraAro Garaikidean hasi zuela baieztatubehar da. Baina langile-mugimenduaagertu baino lehen, langile-elkarteakezagunak ziren. Egia esan, eta dudazkoaurreko batzuk (alegia, erromatarcollegia) alde batera utzita, Europakolangile-erakundeak, soberan jakinadenez, Erdi Aroan azaldu ziren.Era honetan, ohizko gremioekinlehendabiziko langile-elkarteak ditugu,batipat XIV. eta XV. mendeetangremio edo ermandade hauek zeharogaratu zirelarik2.

Aipatutako gremioak eremuekonomiko berezi baten barruan sortu

ziren, hots, ekonomia moral batenbarnean, Thompson-en adierazpenfamatua erabiltzearren3. Ekonomiamoral honen zentzua ongi ulerdezagun, kontutan eduki behar daideologo organiko batzuek (Erdi Arokoteologo kristauek) konzepzio honenoinarriak ipini bazituzten ere, denborajoan ahala, ideologia hau herri--mentalitate bihurtu zela, jende xeheakideia hauek erabat bereganatuz.Ekonomia moral honen oinarrinagusiei jarraituz, prezioek etaalokairuek bidezkoak izan behar zuten,gaurko ekonomian mitifikatu dugunmerkatuari kasurik egiteke. Gremioek,soldata eta salneurri justoak ipintzeazgain, produktuen kalitatea erekontrolatzen zuten, hain zuzen ereiruzurrak ekiditeko asmoz. Alabaina,gremioak ez ziren erakundeekonomikoak soilik, askoz helburuzabalagoak baitzituzten; honela,bazkideen (maisu, ofizial etaaprendizeen) solidaritatea eta eurenarteko harreman onak mantendu nahizituzten.

Historialari askok azpimarratuduten bezala, azken xede idiliko hauekez ziren sarritan betetzen, bazkideenarteko gatazkak naharoak izan ohizirelarik. Edozein kasutan ere, ezindugu historialari kontserbatzailebatzuk aipatu dutena ahantzi: maisu,ofizial eta aprendizek, produkzio--unitateak eratzeaz gain, halaberlantegi bakoitzean familia berezi batosatzen zutela4. Ikuspuntu haudefendatuz, erakutsi barik dagoenaurriritzi ideologikoa adierazi nahi da;hots, gremioen arteko gatazkak ezzirela sozialak, pertsonalartekoakbaizik, etxekoek ere antzeko arazoak

UZTARO, 7 - 1993, 55-75 56

ohi zituztela argudiatuz. Jakina,historialari marxistek ez duteaipatutako irizpidea onartu; ordea,gremioak egitura jerarkikoakzirela azpimarratu dute, gizarte--esplotazioaren froga zirela ahaztuezinik.

Oraintsu izkiriatu dugunarekinbatera, noiz hasten den ematenlangileen arteko klase-kontzientziagalde daiteke. Noski, arazo hauhistorialari marxistek baino ez duteplazaratzen, gainerako historialariekplanteamendu hauek aintzat hartubarik5. Azken historiografiaridagokionean, klase-kontzientziariburuzko debatean historialari ingelesakbatipat aritu direla baiezta daiteke.Polemika historiografiko hau luzeegiaizan litekeenez, hemen hiruhistorialarik azaldu dutena baino ezdugu aztertuko, hots, E. P. Thompson,J. Foster eta E.J. Hobsbawm-enargudioak analizatuz.

E. P Thompson-i dagokionez, oraindela 30 urte, historialari honekindustrializazioa sortu baino lehenklase-kontzientzia agertu zela adierazizuen6. Thompson-ek benetakolangileria XIX. mendean bakarrikagertu zela onartzen badu ere, XVIII.mendean berak deitutako “plebeak”klase-kontzientzia zuela idatzidu, gainera “plebeiuek” merkatalkapitalismo erasokor baten aurkadudarik gabeko klase-borroka garatuzuten7. Dena den, plebe honekburututako klase-borrokak ez du (beretankerari dagokionez, bederen)ondoren langileriak gauzatuzuenarekin zer ikusirik, plebe honetankultura berezi eta propioa baitzegoen,

klase-borrokak herri-protestaren erakhartzen zituelarik8. Bestalde, protesta--mota hau zeharo konplexua zelaadierazi behar dugu, ideia paternalistabatzuk (batez ere, goian aipatutakosalneurri bidezkoaren argudioak)aprobetxatu zituelako, honela goikoklaseen aurrean herri-erreboltaerrespetagarriagoa izan zedin.

70.eko hamarkadan, historialariingelesei dagokienez, klase--kontzientziari buruzko saiorikinteresgarriena, dudarik gabe, J.Fosterrek idatzitakoa izan zen9. Egilehonek, Lenin-ek erabilitako argudioeierabat jarraituz, klase-kontzientzia etakontzientzia sindikala bereiztubehar zirela azpimarratu zuen.Berauek izkiriatutakoaren arabera,Ingalaterrako XVIII. mendeko azkenurteotan kontzientzia sindikalazegoeneko hedatuta zegoen, bainaklase-kontzientzia XIX. mendekolehendabiziko hamarkadeetan besterikez zen sortu. Azken prozesu hauazal zedin, langileriak eta bereabangoardiak bat etorri behar zuten,helburu berbera bilatuz. Moduhonetan, hiri ingeles (Oldham) batenazterketaren bidez, Fosterrek XIX.mendeko 30.eko hamarkadako ingeleslangileriak iraultza prestatzekobeharrezkoak ziren baliabide guztiakmenperatzen zituela erakutsi nahiizan zuen: taktika ezlegalak (batipat,grebak), herri-mobiliziazioarenestrategiak (baita armak erabilitaere)...; gainera disziplina etaantolakuntza ikaragarria zeuzkan.Honekin batera, Oldham hirikokasuan, langileriak bazuen baldintzagarrantzitsu bat: bertako burges txikiekoso abangoardia kontzientziatua

UZTARO, 7 - 1993, 55-75 57

eratzen zuten. Honela, burgeseriatxikiak tokizko botereak (udala, polizia,...) kontrolatzea lortu zuen, ohizkoerradikalismo politikoa nagusitzekoasmotan. Azkenengoz, Fosterrekadierazten zuen kartismoaren garaianlangileria eta abangoardia iraultzapolitikoa gauzatzen saiatu zirela,tamalez ahalegin honek porrot eginarren. Egun (marxismo-leninismoarenteoriak krisi sakonean daudenean)ideia hauek inozoak direla pentsatuahal bada ere, Fosterren liburua oraindela 20 urte arras eraginkorra izan zelaaipatu beharrean gaude, bere izkribuadokumentazio, metodo estatistiko etaoinarri teorikoen sintesi bikaina izanzela onartu behar dugularik.

Beste testuinguru batean, debatehonetan E.J. Hobsbawm-ek buruta-tutako ekarpena oso desberdina izanzela esan daiteke, hemen egingo dugunazterketan berak idatzitako bi liburuospetsutan agertzen diren ideiakoinarritzat hartuko ditugularik10.Historialari honen ustez, aipatutakopolemikan funtsezko bereizketa bategin behar da, alegia, langileria eta“langile pobreak” oso errealitatedesberdinak direla azpimarratuz. Hauda, langile pobreek XVIII. mendeaneta XIX. mendearen hasieran herriaosatzen zuten bitartean, benetakolangileria XIX. mendearen bigarrenerdian baino ez zen eratu. Ildohonetatik jarraituz, Hobsbawm-ekhonako hau baieztatzen du: langilepobreek klase-borroka garatubazezaketen ere, ez zuten inoiz klase--kontzientziarik izan, azken fenomenohau XIX. mendearen azkenhamarkadeetan bakarrik sortu zelarik.

Irakurleak ikusi ahal izan duenlegez, 60.ko eta 70. eko hamar-kadeetako historialari marxistak, klase--kontzientziaren arazoa aztertuzutenenean ez ziren ados jarri. Azkenurteotako historiografian debatea askozkonplexuago bihurtu dela aitortubeharrean gaude, zalantzazko metodolinguistiko eta antropologiko batzukerabiltzen saiatu da etall. Azkenhistoriografia honen balioa jakiteazaila suertatzen zaigunez, ez gara honiburuz luzatuko, interesatuta egondaitekeen irakurleari azken oharreanemandako bibliografiara igorriz.

2. Langile-elkarteak Aro Modernoaneta erregimen zaharraren bukaeran

Saio honetan ingeles eta frantziarereduak bakarrik aztertuko ditugu,hauei buruz ekarpen historiografikoadierazgarrienak idatzi baitira,Europako gainerako estatuetangai honetaz izandako bibliografiahistorikoa besteko garrantzirik ezduelarik.

a.- Ingalaterrako kasua: Langileenaldeko babespen legala eta berekrisia.

Nazio honetan, Aro Modernoa hasibaino lehen (alegia, XV. mendean)langile-elkarteei buruzko lehenda-biziko aipamenak azaltzen dira, hainzuzen ere legislazioak elkarteokdebekatzen zituenean. Araudi juridikohauen arabera, ofizialen bilerak guztizezlegalak ziren eta, honekin batera,langileak maisuen etxeetan bizi izaterabehartuta zeuden, bere autoritateaerabat errespetatuz.

UZTARO, 7 - 1993, 55-75 58

Aro Modernoan zehar, Inga-laterrako artisautzan lan egiten zutenofizialek (Europako gainerakolurraldeetan gertatu zen modura) bereegoera sozioekonomikoa okerragotuzela ikusi zuten, maisu bilakatzekogero eta aukera gutxiago zutelarik.Beraz, Erdi Aroan ofizial askokhigikortasun soziala agertuko zelaitxaron zezaketen bitartean, XVI.mendearen ondoren langile gehienekbazekiten haiek lantegi baten jabebihurtzea, ezinezkoa ez bazen ere,arras zaila zela. Honela, ofizialenbizimodua aldatzen hasi zen, zeren etaAro Modernoan barrena langileezkonduak ez baitziren normaleanmaisuen etxeetan bizi, eta, jakina,prozesu honen ondorioz ez zutenmaisuen familia osatzen, euren ohizkomenpekotasuna ahulduz zihoalarik.Hau zela eta, ezin zitekeen esanofizialek morroiek edo nagusienetxekoek izandako estatusa edukibehar zutenik, baizik eta ofizialenegoera askoz ere libreago bihurtu zen,langile hauek euren interesakdefendatzeko gero eta elkartesendoagoak eratu zituztelarik.

Bestalde, XVI. mendeko boterepolitikoa ofizialen egoera babestenhasi zen. Gertakari honen adibide bataipatzekotan, Isabel erreginak ofizialeiemandako estatutua gogora daiteke,honetan aspektu garrantzitsu batagertzen baitzen: maisuek ofizialeibidezko soldatarik ordaindu ezean,langileek epaile batengana jozezaketen, azken honek ofizialenohizko eskubideak bete behar zirelabermatzen zuelarik. Honez gain,aipatutako ofizialen estatutuan bestearau inportante bat agertzen zen,

aprendizen kopurua zeharo murriztenzelako. Honela, gehien jota, maisubakoitzak hiru aprendiz bakarrik izanzezakeen eta gazte hauek zazpi urtezofizioa ikasten egon behar zuten.Neurri honen bitartez, lan-merkatuanofizialek aukera gehiago eduki ahalzuten, diru gutxi irabazten ohi zutengazte askoren konkurrentzia ezabatutageratzen zelarik.

Arau juridiko mesedegarri hauizanda ere, langile-elkarteak noizbehinkakoak izaten ziren eta, kasugehienetan, kofradia edo ermandadeerlijiosoen erak hartzen zituzten.Erakunde hauen helburua kristaukaritatea gauzatzea zenez, hauetansartuta zeuden langileek (gaixorikegoten ziren bitartean edo zaharrakzirenean) eta bere alargunek edoumezurtzek diru-laguntzak jasotzenzituzten. Baina xede teoriko hauekbetetzeaz gain, elkarteok -nahiz eta eraklandestino batean izan- sarritanmaisuekin lan-baldintzak negoziatzenzituzten. Modu honetan, Londresekokapelagintzan eta inprimagintzanaritzen ziren ofizialek zenbait grebaburutu zuten XVIII. mendean, batipatlan-ordutegi eta soldata hobeaklortzeko asmotan. Ofizial hauenelkarteek (clubs izenekoek) ostatuetaneduki ohi zituzten euren bilerak,normalean egoitza finkorik ezbaitzuten izaten.

Europako beste estatu batzuetansuertatu zen antzera, Aro Modernoagaratzen zen heinean Ingalaterrakolangile-elkarteak gero eta aktiboagobihurtzen ziren. Honen lekukoa hauxeizango litzateke: azken historiografiakerakutsi duenez, XVIII. mendean,

UZTARO, 7 - 1993, 55-75 59

gutxi gorabehera, 50 langile-elkarteazaldu ziren, erakunde hauekgutxienez 300 maisu eta ofizialenarteko gatazka bultzatu zutelarik.Greba hauek iraupen laburra izan ohizuten, maiz herri-protestaren tankeratradizionalak hartuaz; hortaz, ez zenharritzekoa greba hauetan partehartzen zuten ofizialek eskirol edomaisuen aurkako intimidazioa behinbaino gehiagotan erabiltzea, lantegibatzuetan lan-tresnak edo erremintakapurtzen zituztelarik. Ikusten denez,luddismo ospetsua ez zen IndustriIraultzaren ondoren agertutakofenomeno bat, baizik eta askozlehenago azaldutakoa. Bestalde,XVIII. mendeko langile-elkarte batzukoso prestakuntza aurreratua zutelaesan beharrean gaude, grebakmantentzeko erresistentzi kutxak ereezagunak baitziren. Honez gain, grebahauek mementu egokietan bakarrikplanteatzen ziren, hain zuzen ere lan--eskasia nabaria zenean eta honenondorioz, langileen garaipena posiblezenean, elkarteok oso jokaera zuhurraerakusten zutelarik.

Nahiz eta teoriaz XVIII. mendeanlangile-elkarteak legalak izan, azkenurteotako ikerketa historikoetanerakunde hauen kontrako dekretu askoaurkitu dira, elkarteok konspirazioaprestatzen zuteneko aitzakiarekinsalatuak izanez. Langile-elkarte hauenaurkako ekintza legalak, batez ere,XVIII. mendeko bigarren erdianareagotu ziren eta, noski, hau ezzen kasualidadez gertatu, garaihorretan Britainia Haundiko egiturasozioekonomikoak zeharo aldatzenhasi zirelako. XVI. eta XVII.mendeeetan ez bezala, Parlamentua ez

zegoen prest ofizialen alde jokatzeko.Enpresarien interesak Parlamentuangero eta eragin handiagoa zeukatenez,era argi batean alderdi politikoekmekanizazioa bultzatzea BritainiaHaundirako ezinbestekoa zelaerakutsi zuten; honekin, nazioartekomerkataritza garatzen zen, prozesu hauekonomi hazkundea gehitzekofuntsezkoa zelarik. Gauzak honela,aprendizen kopurua murrizten zutenneurri legalak indar barik geratu ziren,mekanizazioak ofizio handirik gabekoumeen lana baimentzen zuten eta.

b. Frantziako kasua: Gremioboteretsuak eta ofizial erre-boltariak

Nazio honetan gremioakIngalaterran baino askoz botere-tsuagoak zirenez gero, ez legokesoberan ermandade hauek ErregimenZaharrean suposatzen zutenariburuz hitz egitea, berriro eregremiook ez zutela garaiko langile--mugimenduarekin zer ikusirikgogoratu beharra daukagun arren.

Erdi Aroan sortutako eta AroModernoan barrena garatutako frantsesgremioak erakunde pribilejiatuakziren, hain zuzen ere testuinguruestamental batean; honetan, nobleziaeta apezeriak pribilejio anitzedukitzeaz gain, lurralde batzuk etazenbait erakunde ere pribilejiatuakziren. Modu honetan, gremioetansartuta zeuden artisauek bereaktibitatea inportantetzat jotzen zuten,bera “artea” zela pentsatzen zutelako;nekazariek eta langile ezkualifikatuek“lana” bakarrik gauzatzen zuten,gremiokideen ustez. Irakurleak aspektu

UZTARO, 7 - 1993, 55-75 60

hau ondo uler dezan, kontutan hartubehar du Erregimen Zaharrarenideologian lana mesprezuz ikustenzela, honetan ihardutea desohorezkoazelarik.

Hiri bakoitzean, ogibide batenbarruan gremio bat zegoen, erakundehauen arteko solidaritatea oso aukeragutxitan azalduz. Gremio bakoitzakbere interesak soilik defendatzenzituenez, sarritan gainontzekogremioen kontra jokatu behar zuen,euren arteko gatazkak ugariak izan ohizirelarik. Bestalde, Europakogainerako nazioetan gertatzen zenlegez, Frantziako gremioek berenburua komunitate erlijiosotzat hartzenzuten, beren xedea bazkideen artekokristau anaitasuna kontserbatzea zelapentsatuz. Honela, gremio batenfuntzioa barne-gatazkak ekiditea zeneta, beraz, batetik, maisuen artekoarazoetan eta, bestetik, maisu etalangileen arteko eztabaideetan partehartu behar zuen. Ekonomi aktibitateazeta artisauen ongizateaz arduratzeazgain, gremiook soziabilitate arloan eregarrantzi handia zuten, santupatroiaren egunean otordu eta festaospetsuak antolatzen zituztelarik.Azkenik, Erregimen ZaharrekoFrantzian gremioak korporaziopribilejiatuak zirenez, Parlamentuaneta estatu-zeremonia askotan partehartzen zuten.

Beste aspektu bati oratuz, etaegungo historiografiak azpimarratuduenez, gogoratu behar da industriaktibitate guztia (eta, zenbait kasutan,gehiena) ez zegoela gremio-ereduetansartuta, erakunde hauek hirietan soilikagertzen zirelako. Honek esan nahi du

herrietan bizi ziren artisau tipikoek(okin, zurgin, zapataginek...) ez zutelainolako gremio erlaziorik. Aregehiago, eta askoz ere inportanteagoadena, nekazal munduan laborariaskok funtsezko industri aktibitateanziharduten, alegia, “protoindustria-lizazioa” izenekoan, haiek inolakogremiorik eduki gabe13. Ereduhonetan, nekazariak, lurretan bere lanabeharrezkoa ez zenean, ehungintzanaritzen ziren, honako eskema hausegituz: hiri-merkatari bateklehengaiak (lihoa, artilea...) laborarieieman ostean, hauek ohialak ekoiztenzituzten, azkenik aipatutakomerkatariak produktuak merkatuetansaltzen zituelarik. Prozesu honenbidez, enpresariek abantaila anitzlortzen zituzten, nekazal munduanordaintzen ziren soldatak hirietanbaino askoz ere txikiagoak baitzireneta gremioen araudi hertsiakekidin ahal baitzituzten. Guztitara ere,ezin daiteke pentsatu gremioekkontrolatzen zuten produkzioamakala zenik, zenbait ogibidetan(esaterako, luxu-ondasunen sektorean)bere aktibitatea oso garrantzitsuazelako.

Dena den, eta Ingalaterran suertatuzen modura, frantziar gremioak geroeta erakunde itxiagoak ziren, maisuekermandadeak erabat menperatuz.Honela XVI. mendearen ondoren (etaErdi Aroan ez bezala) gremioenbiltzarretan maisuek baino ezzezaketen parte hartu, era bereanermandadeok emandako diru--laguntzak (gaixorik egotekotanedo bere senidei, gremiokideakhiltzekotan) haiek soilik jaso ahalzituztela.

UZTARO, 7 - 1993, 55-75 61

Egoera hau emanda, argi eta garbiuler daiteke zergatik ofizialek bereelkarte propioak (compagonnageszeritzanak) burutu behar zituzten,euren interesak era egokian defendatunahi izanez gero14. Egia esan,langile-elkarte hauen sorterria oraindioiluna da oso, honi buruzko kondairakugariak ziren eta. Tankera honetan,XVIII. eta XIX. mendeetan com-pagnon batzuk aritu ziren elkarte haueiburuzo narrazio mitikoak idazten;hauetan, compannnages Salomonfamatuaren erregealdian edotenplarien garaian sortuak balirabezala agertzen dira. Agian irakurleakonturatuko da mazoneriak mitoberberak erabili zituela; hau ez dakasualitatez gertatzen, compag-nonnages izenekoek eta mazonelkarteek puntu batzuk amankomuneanbaitzituzten (esaterako, biak erakundesekretuak ziren, erritu bereziakpraktikatzen zituztelarik).

Aspektu mitikoak alde batera utzita,dokumentazio historikoaren araberaesan dezakeguna honako hau da:compagnonnages XV. mendean sortutazeuden zegoeneko, garai honetanmaisu eta ofizialen arteko gatazkabatzuetan parte hartu zuten eta. AroModernoan, behin eta berriro elkarteokezlegalak zirela azaltzen denez, haueiburuzko informazioa ez da nahi izangogenukeen argia eta adierazgarria. Izanere, txosten polizialek eta judizialekbakarrik compagnonnage hauei buruzberba egiten digutenez, daukagundokumentazioan elkarte hauen aurkakoiritzi ugari agertzen dira. Elkarteok ezlegalak zirela kontutan hartuz gero,argi ulertzen da erakunde sekretuakizan behar honen zergatia, bazkide

berri bat sartzen denean, oso erritubitxiak ospatuz15. Honekin batera, etabere antolakuntza bermatu nahian,oso erakunde jerarkikoak ziren,compagnonnage batean kargu anitzzirelarik. Haien artean, “lehendabizikocompagnon” izenekoaren garrantziaaipatu behar da, bere botereaegundokoa zen eta. Honez gain,erakunde hauetan praktikatzen zendiziplina zeharo gogorra zen; honela,compagnon batek huts edo delituakburutuz gero, isun handiak (eta,zenbait kasutan, gorputz-zigorrak ere)nozi zitzakeen.

Aro Modernoan zehar, com-pagnonnages izenekoek ez zeukateneuren artean inolako harremanorganikorik, XVIII. mendeanagertutako kasu batzuk salbu, garaihorretan ogibide batzuen com-pagnonnages bildu baitziren (“LauKorporazioak” eta “Sei Korporazioak”zeritzanak eratuz), amankomuneaneduki zitzaketen interesak defen-datzeko asmotan. Dena den, eta goianizkiriatutakoari jarraituz, elkarte hauenarteko erlazioak oso zailak izan ohizirela esan beharrean gaude. Edozeinkasutan ere, compagnonnage hauekburutatutako borrokarik garran-tzitsuenak beste erakunde, pertsonaedo taldeen kontrakoak ziren; alegia,hauek ez zuten bazkideak ez zirenofizialen konkurrentzia onartzen,azken langile hauek soldata bajuegiakkobratzeko prest zeudela pentsatzenzutelako, honela ogibide batenbarruan ziharduten ofizialen artekosolidaritatea apurtuta geratzen zelarik.Baina compagnonnages zeritzanekgauzatutako gatazkarik nagusiakmaisuen aurkakoak ziren, nahiz eta

UZTARO, 7 - 1993, 55-75 62

elkarteok artisau jerarkia zeharoerrespetatu eta maisuen estatusa erabatonartu. Beraz, maisu batek ofizialbaten portaera desegokia (gaizki lanegiteagatik edota alferra izateagatik...)salatzen zuenean, compagnonnagedelakoak bazkide hauen kontrakoneurri komenigarriak hartzeko prestzeuden. Maisuekiko lankidetza haubilatzen bazen ere, ofizialen elkarteekez zuten lan-baldintza txarrikbaimentzen. Era honetan, erakundehauek tradizioan mantendutakogutxienezko soldatak (“tarifak”zeritzanak) kontserbatzen saiatzenziren, maisu batek alokairu hauekerrespetatu ezean, bere lantegia“zigortuta” geratuz. Honek esan gurazuen inork ezin zuela lantegi horretanlanik egin, harik eta maisuak bereofizialekin soldatak negoziatu arte.Azken gertakari hau kontutan hartuta,ez da harritzekoa maisuek behin etaberriz (batipat, XVIII. mendean)elkarte hauen “tirania” salatzea;honela, Frantziako Iraultzaren cahiersde doléances famatuetan, gremioekcompagnonnages hauen aurka neurrigogorrak hartu behar zirela eskatuzuten.

3. Langile-elkarteak AroGaraikidearen hasieran

a. Ingeles adibidea: “Lan--aristokraziak” menperatutakolangile-mugimendua

XIX. mendeko hasieran, langile--elkarteen egoera zeharo okerragotuzen, 1799-1800. urteetan Parlamentuakpromulgatutako Combination Lawsospetsuak zirela kausa16. Lege hauen

arabera, ofizialen elkarte tradizio-nalakguztiz debekatuta geratu ziren, eurenekintzak subertsibotzat hartuakizan zirelarik (batez ere, lan--baldintzak enpresariekin negoziatzensaiatuz gero). Inolako dudarik gabe,lege hauen aldarrikapenaren bitartezkapitalistek izan zezaketen hegemoniaEstatuak erabat ziurtatzen zuelaazpimarratu beharrean gaude, aldiberean beste aspektu bat gogoratuz:industrializazioa hasi ondoren nagusieta langileen arteko gatazkak heinhandi batean areagotu zirela. Honela,langileek modernizazioaren kontrakoaurriritziak adierazi zituzten, ongiezagunak diren zergati batzuk zirelaeta: alde batetik, makina berriakerabiltzeak langile gutxiago beharizatea suposatzen baitzuen eta,bestetik, modernizazioarekin haur,gazte eta emakumeen eskulan merkeahedatu baitzitekeen.

Enpresariek bazekiten ongi askomekanizazioa garatzeko langileenantolakuntza tradizionala apurtzeaezinbestekoa zela; hau kontutanhartuta, ez da arraroa CombinationLaws agertzea. Dena den, beste faktorebaten eragina aipatu beharrean dago,lege hauen aldarrikapena ondoulertzeko: Frantzian jakobinoekburutatutako iraultzaren beldurpean,britainiar gobernua lege hauekin herrixumearen iraultza bat ekiditen saiatuzen. Azken hau kontutan hartuz, errazuler dezake irakurleak ParlamentuanCombination Laws delakoei buruzizandako debateak hain arinak izatea,lehenbaitlehen indarrean egonzitezen. Britainiar botere politikoakCombination Laws neutralak zirelaaldarrikatu zuen; honela izanda, elkarte

UZTARO, 7 - 1993, 55-75 63

guztiak (bai langileek burutatutakoak,bai enpresariek antolatutakoak)galerazita zeuden. Baina, praktikan,burgesik ez zen inoiz epaitua izan;langile anitz, ordea, lege hauek zirelamedio gartzelaratuak edo Armadanbehartuta sartuak izan ziren.

Ohizko historiografiak esandakoarijarraituz, beti idatzi da lege haueklangileriarentzat zeharo kaltegarriakizan zirela, lan-baldintzek eraginjasanezinak nozitu zituztelarik.Argudio honen arabera, benetakosindikalismoan aritzea debekatutazegoenez, langileen bizi-maila guztizokerragotu zen, zeren eta, ordutegiakgero eta luzeagoak ziren bitartean,haiek irabazitako soldatak geroeta baxuagoak baitziren. Gaurkohistorialari errebisionista askokondorio sozioekonomiko txar batzukagertu zirela onartu arren, azpimarratudute testuinguru orokorra ez zelahonen tamalgarria izan, langile-elkarteugari mantendu baitziren; alegia,mutualismo arloan aritzen zirenakbaimenduta zeuden. Iritzi honijarraituz gero, elkarte mutualistekzeuzkaten egiturak aprobetxatuz,langileek klandestitinatean grebakantolatzen segitzen zuten, gaineraeuren erradikalismoa gero etanabariagoa zelarik. Azken finean,britainiar gobernuak jakobinismoarenhedapena galgatu nahiean, eraparadoxiko batean kontrako ondorioalortu zuela azaltzen du historiografiaerrebisionista honek. Are gehiago,azken urteotako ikerketa historikoekesaten dutenez, ohizko hirietanizandako langile-elkarte tradizionalekez zuten Combination Laws haueneragina zeharo sufritu; fabrikako

langile berriek, aldiz, antolatzensaiatzen zirenean, oztopo askoaurkitzen zuten, batipat elkartzekoohitura-falta eta langile-kontzientziaurria zirela kausa.

Arestian aipatu duguna aintzathartuz, ez da harritzekoa CombinationLaws delakoak indarrean zeudenepealdian greba askorekin topo egitea,haien artean; 1810. urtean 10.000gorularik lau hilabetez mantendutakohuelga aipa dezakegu17. Dena den,garai horretan maiz suertatzen zenlegez, erresistentzi kutxa amaitu bezainlaster, greba honek porrot egin zuen.Baina ingeles langileek erakutsi zutenantolakuntza egokia azpimarratu behardugu, zeren eta euren biltzarretanizendatutako ordezkariek bikainzuzentzen bait zuten mugimendua,aldi berean beste ogibide batzuensolidaritatea lortuz eta oso piketeeraginkorrak prestatuz.

Historiografian ondo ezagunadenez, aktibitate sindikal hauetannormalean langile kualifikatuak(“lan aristokrazia” izenekoa osatzenzutenak) bakarrik aritzen ziren18.Fabrikako langileek, aldiz, antola-kuntza eskasa zuten, gehienetanlaborari ohiak zirelako. Gainera,ofizialen elkarte tradizionalak guztizelitistak zirela adierazi behar da.Fenomeno honen seinale ukaezinahonako hau izango litzateke:bazkideek ordaindu behar zituztenkuota altuak. Egia esan, lan--aristokrazian sartuta zirenekbilakaera bati beldur zioten: langile ezkualifikatu bihurtzeari. Beraz, ez daarraroa langile kualifikatuekgainontzeko langileekin izan zezaketen

UZTARO, 7 - 1993, 55-75 64

elkartasuna inondik inora ez agertzea.Honela izanda, garai hartako ingeleslangileria zatituta zegoen: aldebatetik, lan-aristokrazia osatzenzutenak (oso zuhurrak zirenak),sindikalismo antolatua burutuz, etabestetik, langile ez kualifikatuak.Azken hauek, beste erremediorikeduki ezean, ekintza bortitzak(haien artean, luddismoa), noizbehinkakoak eta arrakasta gutxikoakbakarrik garatzen zituzten. Prozesuhistoriko honetan, 1825. urteanCombination Laws ezabatuak izanziren Parlamentuan, gertakari honetanFrancis Placeren interbentzioafuntsezkoa izan zelarik. Politikarihau burgesia txikiaren ideologoizan arren, beheko klaseek nozitutakoegoera desesperatuaren salataribihurtu zen, euren babesgabekeriaParlamentuan sarritan kritikatuz.Hala ere, Combination Lawsdelakoen aurkako debatean parte hartuzuenean, Place-k erabilitakoargudioak oso paradoxikoak izanziren. Bere ustez, lege hauek sistemaburgeserako kaltegarriak izan ziren,klandestinitatean mantendutakolangile-elkarteek gero eta eraginhandiagoa zutelako. Iritzi honijarraituz, berak esaten zuen Parla-mentuak aukera bat baino ezzeukala: elkarteak legeztatzea,honekin batera lasaitasun soziala lorzedin. Egia esan, Combination Lawsizenekoen abolizioa aldarrikatuondoren, epe laburrean langile--elkarteen kopurua igo arren, honek ezzuen lan-gatazka gehiagorik ekarri,ekonomi koiuntura ezkorra baitzen.Beraz, elkarteok ez zeuden grebakantolatzeko prest.

Beste aspektu bati helduz,Combination Laws delakoen epeal-dian, elkarteen arteko harremanak osotxikiak izan ziren, elkarte bat hiribakoitzeko ofizio baten barruanbakarrik aritzen zelako. Dena den,1800. urtetik 1825. urtera, ogibidedesberdin batzuen elkarteek zenbaitekintza amankomunean gauzatu zuten;adibidez, Parlamentuan eskaerakagertzeko edo greban zeudenlangileentzat diru-laguntzak emateko.Baina, 1829. urterarte ez zen BritainiaHaundian inolako elkarte orokorrik(eredu lokala gaindituz) azaldu.Aipatutako datan lehen aldiz britainiarlurralde guztietako gorulariakerakunde bakar batean bildu ziren.Elkarte honek, garai hartako bestesindikatu orokorrek baino iraupenluzeagoa (bi urtekoa) lortu arren, bereaktibitatea ez zen oso nabaria izan:afiliatuen kuotak oso txikiak zirenez,erresistentzi kutxa ahulek ez zutengreba inportanterik antolatzeabaimentzen.

Gorulariek emandako exenpluarijarraituz, 1830. urtean lehendabizikosindikatu orokorra (NAPL, NationalAsociation for the Protection ofLabour) sortu zen, bere helburuaogibide guztien langileak erakundebakar batean biltzea izanez. Sindikatuhau garrantzi handikoa izan zen,gutxien jota 60.000 britainiar langilekbere egituran parte hartu zuen eta.Honekin batera, bi kazetek sindi-katuaren ikuspuntuak hedatzenzituzten, langilerian itxaropenhandiak sortu zirelarik. Aldi berean,burgesia prozesu honen beldurzen, sarritan prentsa liberal etakontserbadoreek esaten zutenez,

UZTARO, 7 - 1993, 55-75 65

aipatutako sindikatuarekin iraultzagertu zegoelako. Jakina, beldur horiekgehiegizkoak izan ziren, sindikatuareniraupena oso laburra izan zen eta.

1833-1834. urteetan sindikatuorokor berri bat agertu zen, GNCTU(Grand National Consolidated TradeUnions) izenekoa, Owen sozialistaospetsuak antolatu zuena, hain zuzenere Iparramerikan berak burutatutakoesperientzia utopikoek porrot eginostean. Ideologo honen ikuspuntuaksegituz, sindikatu berriak kapitalis-moaren kontrako alternatiba batproposatzen zuen: langileriak berefabrikak (alegia, kooperatibak) sortubehar zituen. Baina, Owen-en proiektugehienekin suertatu zen legez, honekere porrot egin zuen, nahiz etagertakari interesgarria izan zergatibatzuk zirela kausa. Haien artean, aipadaiteke sindikatu honetan (ohizkoelkarteetan ez bezala) emakumeek etanekazal langileek ere parte hartu ahalizaten zutela. GNCTUk 250.000bazkide afiliatzea lortu zuen, bainakopuru handi hau erraz ulertzen da,sindikatu honetan inolako kuotarikordaintzen ez zela kontutan hartuzgero. Izan ere, afiliatu gehienak langileezkualifikatuak izaten ziren, tradiziohaundiko langile-elkarteek (ohizkotrade unions delakoek) Owen-enegitasmoa ez onartuz. Azken gertakarihau ez da arraroa, lan-aristokraziaeredu kapitalista aldatzeko prest ezzegoelako: bere asmoa sistema honenaspektu txar batzuk hobetzea besterikez zen. Beraz, ingeles langilekualifikatuek ez zuten sekula ereiraultza soziala ager zitekeenikpentsatu, haien artean utopismoaerabat baztertuta geratzen zelarik.

Oraintsu idatzitakoari jarraituz, argikonpreni dezakegu ohizko langileelkarte boteretsuek luddismoan parteez hartzearen zergatia. Nahiz eta lan--ordutegiak 14 edo 16 ordukoak izanedo fabriketan aritzen ziren langileekgehiegikeria nabariak sufritu (esate-rako, lanean berba egiteagatik,zikinduta egoteagatik edo lanposturaberandu iristeagatik isun ikaragarriakordaindu behar zituzten), langilekualifikatuek oso jarrera moderatuakerakusten zituzten. Beste era bateraesanda, bere xedea ErregimenZaharrean artisauek izandakobaldintzak luzatzea baino ez zen.

Testuinguru hau ikusi eta gero,azaldu daiteke nolakoa izan zenkartismo famatuaren bilakaera19.Irakurleak beharbada jakingoduenez, mugimendu hau oso bereziaizan zen. Aspektu politiko batzukeskatzeaz gain (haien artean,sufragio unibertsala), kartismoakherriak bere eskubide sozialaklortu behar zituela aldarrikatzen zuen,azken finean sistema ekonomikoaaldatzeko asmoz. Ingeles sindikatuekez zuten mugimendu honetan partehartu, subertsiboa zela pentsatzenbaitzuten. Hau dela eta, oso datuadierazgarria eman daiteke: garaihartako sindikatuetan 100.000 langileafiliatuta zeuden bitartean, kartistekParlamentuan azaldutako eskabi-deetan, gutxien jota, 1.000.000sinadura lortu zituzten. Honekkartismoaren aldeko langile gehienakezkualifikatuak zirela esan nahi du,honela bere antolakuntza osoeskasa izan behar zelarik. Beraz,ez da harritzekoa 1842. urteankartistek prestatutako greba nazional

UZTARO, 7 - 1993, 55-75 66

orokorra porrot hutsa izatea eta 1848.urtean mugimendua desagertzea.Bestalde, gaurko historiografiankartismoari buruz oso iritzi desber-dinak egon arren20, idazle gehienekdefendatzen dute mugimendu hauiraganari begira planteatuta zegoela,XVIII. mendeko erradikalismo tradi-zionala birjaso zuelarik. Baina,etorkizunik gabeko ekintza hauetanparte ez hartuta, langile-elkarteek berehelburu apalak erakutsi zituzten:garai hartako sindikalismoak eredupolitiko eta ekonomikoa erabataldatzea saio alferrikakoa zela ustezuten.

Egia esan, 30.eko eta 40.ekohamarkadeetako sindikalismoak behineta berriro enpresariekin kolaborazioamantendu behar zela aldarrikatu zuen,grebak tresna desegokiak zirelapentsatuz. Langile-elkarte hauentzat,hobekuntza puntual batzuk lortzeko,moderazioa ezinbestekoa zen, langi-leriaren interesentzat lehen agertutakoiraultzaren beldurra kaltegarria zelarik.Moderazio honekin, ez zen sindikatuorokor baten beharrik ikusten, ogibidebakoitzaren elkarte tradizionalekaipatutako xedeak lor bait zitzaketen.

b. Frantziar eredua: Ohizkoartisauek eratutako langile--mugimendua

Irakurleak agian jakingo duFrantziako Iraultzaren bidez kor-porazio guztiak desagertu zirela,helburu hau frantziar iraultzaileenpentsakeran funtsezkoa zela azpima-rratu behar dugularik. Honen ondorioz,ohizko estamentuek izandakopribilejioak edo lurralde batzuk

edukitako foru bereziak ezabatzearekinbatera, artisau gremioek ere berezentzua galdu zuten.

Dena den, 1776. urtean gremioendesagerpenak aurreko adierazgarri batizan zuen, hain zuzen Turgotministrariak bere ideia fisiokratikoakinposatu nahi izan zituenean. Politikarihonek, intelektual liberal guztiekbezala, gremioak garapen ekonomikoabultzatzeko desegokiak zirelapentsatzen zuen. Ezaguna denez,Turgot-ek ezin izan zuen ErregimenZaharraren aldekoen aurkaritzagaraitu, errege frantsesak harendestituzioa promulgatu zuelarik. Hauzela eta, gremioen aurkako dekretuakiraupen motza besterik ez zuen izan,erakunde hauen amaiera gertubazegoen ere. Tankera honetan, GizaEskubideen Deklarazioan korpo-razioak Frantzia berria eraikitzensaiatzen zen egituran ez zutela inolakofuntziorik aldarrikatu zen. Beraz,Erregimen Zaharrean izandakokorporazio guztiak desagertu beharziren, nazioa eta gizabanakoarenarteko bitartekorik izan ez zedin. Ideialiberal hauei jarraituz, 1791. urteanD’Ailarde-k proposatutako legearenbitartez, gremioak guztiz ezabatuziren, nahiz eta lehen legalak ez zirenlangile-elkarteen bizitza luzatu zen.Are gehiago, Frantziako Iraultzak-teoriaz, behinik behin- herri-interesakdefendatzen zituenez, ofizialek eurenelkarteak (herriaren ongizatea bilatzenbaitzuten) erabat bidezkoak zirelapentsatzen zuten. Argudio hau segituz,langileek bere elkarteak indartzeanlibertate eta herri-subiranotasunadefendatzen zutela uste zuten. Honela,club politiko berriek antolatutako

UZTARO, 7 - 1993, 55-75 67

egiturak imitatuz, zenbait langile--elkartetan eredu errepresentatiboberria inposatu zen, ErregimenZaharrean elkarteok izandakoezaugarri jerarkiko eta tradizionalakdesagertu zirelarik. Azken finean,elkarte hauek herri xumearen aldejokatzen zutenez, ofizialek ezinzitzaketen pentsatu euren erakundeakezlegalak zirenik, haien iritzizFrantziako Iraultzaren helburuaelkarte hauekin bat baitzetorren.Jakina, burgesek ez zuten gauzaberbera pentsatzen, langile-elkarteakekonomia kapitalista eta merkatulibrearekin adostezinak zirelakoanzeudelarik. Modu honetan, elkarteokgreba gogor batzuk antolatu etairabazi ostean, botere politikoaklangile-erakundeak oso arriskutsuakzirela erabaki zuen, gai honi buruzkolegislazio zehatza promulgatzeaezinbestekoa zelarik. Honela, etahelburu hau lortzeko asmoz, LeChapelierren proposamena, Parla-mentuan eztabaidatu ondoren, legebihurtu zen; berarekin, langile--elkarteen “tirania” deseustatzensaiatzen zen, erakunde hauek lan--ordutegiak eta soldatak nagusienkontra inposatzen zituztela argudiatuz.Frantziako Iraultzaren oinarriakaipatuz, Le Chapelierrek hiritarrak-bere eskubideak sostengatzeko- bilduzitezkeela defendatzen zuen, bainaezin zitekeen onar bere ogibide--interesak sendotzeko langileak edonagusiak batu ahal zirenik, azkenfinean lan-akordioak gizabanakoenartean soilik gauzatu behar ziren eta.Le Chapelierren legeak erakundeprofesional guztiak (nahiz langile--elkarteak nahiz enpresariekantolatutakoak) galerazi arren,

langileek baino ez zituzten ondorioakjasan. Lege hau promulgatua izan etagero, ez dakigu zer gertatu zen langile--elkarteekin, baina historialarigehienek mantendu egin zirelasuposatzen dute, klandestinitateanbazen ere21. Honez gain, esanbeharrean gaude Le Chapelierrenlegeak langile-elkarteak debekatzenzituela, bakarrik lan-baldintzaknegoziatu nahi izanez gero; beraz,helburu mutualistak lortzen saiatzenbaziren, elkarteok legalak ziren.

Langile-mundua, Frantziako biga-rren iraultzarekin (alegia, jakobinoeniraultzarekin) batera zeharo aldatu zen,sans-culottes zeritzanek eratutakomugimenduan ofizialak erabat sartutabaitzeuden22. Mementu honetan zilegiizan bekit gogoratzea sans-culotteshauen mugimendua oso konplexuaizan zela, bere barnean bai artisautxikiek bai ofizialek parte hartzenzutelako. Honela, bere ideologia etaaktibitatea klaseartekoa bakarrikizan zitekeen; hortaz, sans-culottesizenekoek Erregimen Zaharreanizandako helburu anakronikoeijarraitzen zizkieten, etorkizunari begi-ratu gabe. Beste era batera esanda,ohizko elkartasun bertikalak berpiztuziren mugimendu honekin, beharbadagertakari hau azken aldiz Frantziakohistoria garaikidean agertuz. Bestalde,historialari batzuen arabera, sans--culottes hauek defendatzen zutenjabegoak zentzu kolektibista zuen,jabetza liberala eta indibidualista haienpentsakeran erabat baztertuta geratzenzelarik. Ideia hau eztabaidagarria badaere, esan daiteke sans-culottes hauek(eta haien artean, jakina ofizialek)ohizko ekonomia defendatzen zutela,

UZTARO, 7 - 1993, 55-75 68

haien xede nagusia elikagaienprezioek bidezkoak izatea zen eta.Mugimendu hau klaseartekoa zenez,ez da (jakobinoen garai honetan)lan-ordutegiak edo soldatak nego-ziatziari buruzko aipamenik aurkitzen.Sans-culottes izenekoek arerio batbesterik ez zuten: goiko burgesia. Erahonetan, euren helburua azkentalde sozial honek burutatutakoiruzurkeriak edo lortutako mozkingehiegizkoak salatzea zen. Lehenesan dugunez, sans-culottes hauekFrantziako Iraultzak defendatutakoideia bati jarraitzen zioten: Erre-publika bat eta bakarra zenez,herriak ezin zitzakeen inolakozatiketarik (maisuen eta langileenartekoak barne) baimendu. Jako-binoen garaia gainditu ondoren,frantses langileek ideia hauekzeharo ahantzi zituzten, eurenklase-interesak bakarrik defendatuz.Horrela benetako langile-mugimenduasortu zen.

Frantziako Iraultzaren ostekolangileriaren egoera aztertzerakoan,aspektu bat aipatzea ezinbestekotzatjotzen dugu, alegia, Frantziako industriiraultzak ez ziola ingeles ereduarijarraitu. XIX. mendeko lehengo erdianizandako bilakaera ekonomiko fran-tsesa berezia izan zenez, Frantziakolangile-mugimenduak ere ezaugarriatipikoak eduki zituen. Modu honetan,Frantzian fabrikak gutxi garatuziren, ohizko artisautzak funtsezkoaizaten segitzen zuelarik. Honenondorioz, normala da artisaueklangile-mugimenduan garrantzi handiaizatea, fabrikako langileek -gutxiizateaz gain- klase-kontzientzarik ezzutelako.

Egia esan, Frantzian agertutakoindustri eredu alternatibo honetan,hiriek ez zuten hazkunde handirikeduki (Ingalaterran ez bezala).Frantziako fabrikek oso mailaapala zutenez, ohizko tailerrek (baiehungintzan bai burdingintzan)hegemonia mantendu zuten. Aregehiago, artisautzan zihardutenofizialek fabrikako langileek bainosoldata hobeak irabazten zituzten,honez gain euren kohesioa etasolidaritatea askoz ere handiagoakizanez. Beraz, grebak edo bestemotatako lan-gatazkak antolatzekoartisau langileak fabrikako langileakbaino hobeto prestatuta zeuden,inolako dudarik gabe.

Beste aspektu bati helduz, ez dapentsatu behar XIX. mendeko lehengoerdian Frantziako ekonomiakgeldialdia izan zuenik. Industriamodernoa zeharo ez garatu arren,egungo historiografiak XIX. mendekoper capita errentak Frantzian Ingala-terrakoak besteko gorakada edukizuela azpimarratu du. Hau ondoulertzeko kontutan hartu behar dafrantses hazkunde demografikoa osotxikia izan zela23. Dena den, Frantzianmerkatu nazionala gutxi areagotu arrenedo merkatu lokalak eta erregionalakfuntsezkoak izaten jarraitu arren,Erregimen Zaharrean artisautzakedukitako ezaugarri guztiak ez zirenkontserbatu. Adibide bat ipintzearren,etxe askoren solairuetan lantegi berri,ezlegal eta desegoki anitz sortu zelaaipa dezakegu. Lantegi hauetan lan--baldintzak zeharo okerragotu ziren,honen bidez nagusiek mozkin gehiagoateratzen zutelako. Lantegi hauek,ofizialen aurkaritza edukitzeaz gain,

UZTARO, 7 - 1993, 55-75 69

ohizko maisuek ere areriotzat hartuzituzten, artisau hauentzat lantegiberriek konkurrentzia handiasuposatzen zuten eta. Gainera (Inga-laterran bezala) gremioen ereduadesagertu ondoren, aprendizek lehenizandako oztopoak indarrik gabegeratu zirenez, haur edo emakumeenlana erabiltzea zilegia zen, ohizkoofizialen bizi-mailak asko sufrituzuelarik.

Egoera honetan, langile-elkartebatzuk 1. Inperioan eta Berrezar-kuntzan berpiztu ziren; hain zuzenere, elkarte mutualistei buruz hitzegiten ari gara, bai Estatuak bai Elizakhaiek zeuzkaten proiektuak begionez ikusten zituztelarik. Elkartehauek, gizarte-aurrikustea (gaineraerlijio-kofradien erak hartuz) bilatzenzutenez, ez zuten arazo handirikgaratzeko. Guztitara ere, oso bazkidegutxi (gehien jota 100 edo) zuten,honen ondorioz bere garrantzia txikiazelarik. Bitartean, ezlegalak zirencompagnonnages tradizionalak man-tentzen ziren, bi motatako erakundehauek lan-arazoetan parte hartuz,aktibitate hau klandestinitateanburutu behar bazuten ere. Azkenfinean, eta Ingalaterran gertatzen zengisara, frantziar elkarte mutualistekofizial gaixo edo zaharrei diru--laguntzak emateaz gain, grebakantolatzen zituzten, aldi berean besteerakunde batzuekin batera langile--soziabilitatea bultzatuz24.

Dena den, 1. Inperio eta Berre-zarkuntzan izandako langile-elkarteekez zuten langileriaren historianaldaketa handirik sortu, klase--kontzientzia 30.eko iraultzarekin

soilik agertzen hasi zelako25.Irakurleak urte horretan iraultzaliberala eman zela gogoratuko du,prozesu honetan askatasunaren aldelangileek parte hartu zutelarik. Baina,monarkia orleanista berriak garaipenalortu eta gero, langileak konturatuziren burgesek aldarrikatzen zutenlibertatea ez zela langileriak nahizuena, askatasun indibidualista hutsabaizik. Hau zela eta, erregimen berriaklan- eta industri-libertatea defendatzenzituenez, langile-elkarteak berriro ereerabat galerazita geratu ziren, lehenFrantziako iraultzarekin gertatu zenlegez. Abagune honetan, langileaksistema liberalak eskaintzen zuenaburgesiaren hegemonia sendotzeabaino ez zela konturatuta, klase--kontzientzia hasi zen eratzen,langileriak kapitalismoari alternatibabat bilatu behar ziola pentsatuz. Jakina,klase-kontzientzia eratzea oso prozesukonplexua izan zen, honetan garaikoideia sozialistek (Saint-Simon,Proudhon, Fourier, Blanc, Cabet etabeste abarren pentsamenduek)garrantzi handia izan zutelarik.Langileriak ideologo utopiko hauenegitasmoak era berezi batean barneratuzituen, batipat kooperazioaren defentsaeta konkurrentziaren ukapenabultzatuz. Dena den, azkenhistoriografiaren arabera, langileenartean sozialista utopikoen eraginazeharo hedatuta zegoen, XIX.mendearen lehen erdiko Frantzian-beste inon ez bezala- sozialismoamugimendu masibo bilakatu zelarik26.Hala ere, oraintsu idatzi duguna bainoaskoz ere inportanteagoa da klase--kontzientziaren agerpena nola gauzazitekeen jakitea. Egia esan, gertakarihau oso berezia izan zen, langileriaren

UZTARO, 7 - 1993, 55-75 70

ideologoek aspaldian burgesekdefendatuko ideia batzu aprobetxatuzituzten eta.

Modu honetan, gogoratu behar daFrantziako Iraultzaren hasieran Sieyéspolitikari famatuak (noblezia etaapezteriak zeuzkaten pribilejioakerasotzeko asmoz) oso argudio bitxiaerabili zuela: estamentu hauek-produktiboak ez zirenez- ez zutennazioa eratzen, hirugarren estamentuaksoilik herria osatzen zuelarik. Ideia haueraldatuz, 30.eko langile ideologoek“laugarren estamentuak” (hots,langileriak) mementu hartako nazioaeratzen zuela adierazi zuten, erahonetan garaiko kazeta batean(L’Artisan delakoan) honako haualdarrikatuz: “Herria langileria bainoez da”27. Pentsamendu honi jarraituz,burgesia aristokrazia berri bat zela etabeste sistema feudal bat inposatu zuelaesaten zen, azken finean langileriazapaltzeko asmoz.

Honekin batera, ekonomilariklasikoek aurkitutako lan-balioarenteoria profitatuz, langileek berekapitala (alegia, lan-indarra) erebazeukatela defendatzen zen. Aregehiago, garaiko panfletoetan “prole-tarien anaitasuna” helburutzat jotzenzen, ohizko gremialismo zatikagarriagaindituz. Testuinguru honetan, elkartemutualistek bere egitura tradizionalaaldatzen zuten bitartean (esaterako,erlijio-kutsua galduaz), ideologobatzuek (batez ere, Buchez-ek)kontzeptu berri bat asmatu zuten,alegia, “kapital soziala” izenekoa.Honen arabera, enpresek langile--kooperatiba bihurtu behar zuten,hauetan funtzionamendu demokratikoa

ardatz nagusitzat hartzen zelarik.Beraz, bilatzen zen xedea honako hauzen: langileak lantegi guztien jabeakizatea, eredu burgesari erabatekoaukera bat sortuz.

30.eko eta 40.eko hamarkadahauetan, langile-prentsa hedatzeazgain, langile-elkarteek greba garran-tzitsu batzuk ere antolatu zituzten.Haiek -Frantziako historia garaikidean-huelga arrakastatsuenak izan ziren,etenaldien %56 langileen garai-penarekin amaitu zen eta28. Dena den,greba hauek oso maila apala zutelaaipatu beharrean gaude: garaikoindustrian agertutakoekin parekatuzgero, langile gutxik parte hartu zutenhuelga hauetan. Bestalde, greba hauekburutzen zituzten langileak lantegitxikietan lan egiten zuten artisauakziren, etenaldiek oso iraupen motza(4 egunez, batezbeste) edukiz.

Beste puntu bati oratuz, aipatutakohamarkadetan sozialismo berbakegundoko hedapena lortu zuen, eta ezbakarrik langileen artean, baizik etaburges-prentsan ere (erabat bildurtuta,noski) honi buruz behin eta berriroidazten zen. Era honetan, ez daharritzekoa, 48.eko Iraultza presta-tzerakoan, errepublikanismo etasozialismoa (“Errepublika Demo-kratiko eta Soziala”) helburu nagusiakizatea. Ezaguna denez, 48.ekoIraultzak garaipena lortu zuenean,langileriak -lehen aldiz, Historianzehar- behin-behineko gobernuan2 ministrari izan zituen: L.Blanc(ideologo sozialista bat) eta Albert(sindikalismoan aritutako langile bat).Gauzak honela, langile elkarteaklegeztatzeko asmotan, gobernuok

UZTARO, 7 - 1993, 55-75 71

dekretu bat promulgatu zuen, monarkiaorleanistan langile-mugimenduaknozitutako errepresioa amaitu zelarik.Hala ere, eta gobernuok langileriarenaldeko erretolika ederra erabili arren,gauzatutako ekintza praktikoak ezziren eraginkorrak izan. Honi buruzadibide adierazgarri bat jar daiteke:"Lantegi Nazionalak". Hauek Erre-gimen Zaharrean edo Berrezarkuntzankrisialdiak murrizteko agertzen zenestatu-karitatea ez zuten gainditzen.Honela, lantegi hauekin langile batzuklan publikoetan kontratatzea bakarriklortu zen, neurri honen bidezlangabezia era inozo batean amaitzensaiatzen zelarik.

Bestalde, langileriaren lasaitasunamantentzeko asmotan, behin-behinekogobernuak Luxemburgeko Batzordeasortu zuen, teoriaz erakunde hau“Langileen Parlamentu” bihurtu beharizanez. Egia esan, batzorde honetanparte hartu zutenek (bai adituek, baisindikalistek) eztabaida nimiñoetan

besterik ez zuten ihardun, emaitzapraktikorik lortu barik.

Ondo ezaguna denez, 48.ekoErrepublika Demokratiko eta Sozialaudaberri baten amets polit bat bakarrikizan zen. Cavaignac jeneralak estatu--kolpea eman zuenean, langileriarenilusioak amaitu ziren. Harrezgero, frantses langile-mugimenduakerrepresio gogorra pairatu zuen, batipatNapoleon III.aren inperioan. Garaihonetan sindikalismoak traba anitzaurkitu zuen, berriro ere ohizko eramutualistak hartu behar izanez.Ingalaterran suertatu zen gisara,1850. urtearen ondoren frantziarlangileen artean moderazioa nagusituzen, 30.eko eta 40.eko hamarka-deetan agertutako saiakuntzautopikoak erabat ahaztuta geratuzirelarik. Modu honetan, gremialismozatikagarria berpiztu zen, bakarrikXIX. mendearen bukaeran benetakosindikalismo orokorra behin betirakoinposatuz.

UZTARO, 7 - 1993, 55-75 72

Oharrak

(l) WEBB, S.eta B.: Historia del sindicalismo, 1680-1820, Madril, l990.Langile-mugimenduaren historialari klasiko hauen ideiak hobetokonprenitzeko, irakur daiteke: HARRISON, R.: ”The Webbs as historians oftrade-unionism” in SAMUEL, R.: People’s history and socialist theory,Londres,1981,322-326 orr.

(2) Gremioak garatu ziren epealdi historikoan zer motatako egiturasozioekonomikoa dugun jakitea zaila bada ere, gogora dezagun honi buruzzenbait polemika famatu sortu zela. Batez ere, bi debate aipa daiteke: aldebatetik, XX. mendeko 50.eko hamarkadan SWEZZY, P. et. al: La transicióndel feudalismo al capitalismo, Madril, 1972 eta bestetik, ASHTON, T.H. etaPHILPIN, C.H.E.: El debate Brenner, Bartzelona, 1978, azken hau 70.ekohamarkadari dagokionez.

(3) THOMPSON, E. P. : “La economía moral de la multitud en la Inglaterra delsiglo XVIII”, in Tradición, revuelta y conciencia de clase, Bartzelona, 1979,62-135 orr. Ikuspuntu honen kontra zenbait saio agertu dira azken urteotan,adibidez: STEUENSON, J.: “The moral economy of the english crowd. Mythand Reality” in FLETCHER, A. eta STEVENSON, J.: Order and Disorder inEarly Modern England, Cambridge, 1987, 218-239 orr.

(4) Ikus, LASLETT, P.: The world we have lost, Londres, 1979(3) , FLANDRIN,J.-P.: Familles, Paris, 1976 eta SHORTER, E.: Naissance de la famillemoderne, Paris, 1977.

(5) Hala ere, azken aldi honetan marxistak ez diren historialari batzuk klase--erakuntzaren prozesua aztertzen aritu dira, esaterako: KATZNELSON, I.:Working class formation Nineteenth Century Patterns in Western Europe andUnited States, Princeton, l986.

(6) THOMPSON, E. P.: La formación histórica de la clase obrera, Bartzelona,1977.

(7) THOMPSON, E.P.: “Lucha de clases sin clases” in Tradición..., 13-26 orr.Azken urteotan, gai honi buruzko Thompson-en ideiak berraztertuak izandira, ikus: SEWELL,W.H.: ”How clases are made: Critical Reflections on E.P.Thompson’s theory of working-class formation” in KAYE,H.et.al.: E.P.Thompson: Critical Perspectives, Philadelphia, 1990, 50-78 orr. Sewell-ekorohar Thompson-en lana goraipatu arren, bere ahulezia teoretikoakritikatzen du.

UZTARO, 7 - 1993, 55-75 73

(8) Herri-protestari buruz oraindio Rudé-k idatzitako liburuak atarramenduzirakur daitezke; Ikus, RUDE, G.: La multitud en la Historia, Buenos Aires,1971; Protesta popular y revolución en el siglo XVIII, Bartzelona, 1978 etaRevuelta popular y conciencia de clase, Bartzelona, 1981. Beste iritzi batizateko irakur daiteke, HOBSBAWM, E.J.: Rebeldes primitivos, Bartzelona,1974.

(9) FOSTER, J.: Class struggle and the Industrial Revolution, Londres, 1974.Historialari honen azken bilakaera ezagutzeko, ikus FOSTER,J.: “Thedeclassing of language”, New Left Review, 1985.

(l0) HOBSBAWM, E.J.: Trabajadores, Bartzelona, 1979, eta El mundo deltrabajo, Bartzelona, 1987. Hobsbawm-en eragin historiografikoaz ohartzeko,ikus daiteke, MERRIMAN. J. et al,: Consciousness and Class Experience inNineteeth Century Europe, New York, 1979.

(ll) Korronte berri hauei buruz irakur daitezke, CLAES, G.: ”Language andHistorical Consciousness in Nineteenth Century Britain”, in Economy andSociety, 14, 1985, 239-463 orr., GRAY, R.: “The Deconstructing of EnglishWorking Class”, in Social History, 11, 1986, 362-373 orr., eta SCOTT, J.:Gender and the politics of History, New York, 1988.

(12) DOBSON, C.R.: Masters and journeymen. A Prehistory of IndustrialRelations, 1717-1800, Londres, 1980.

(13) Protoindustrializazioari buruz azken hamarkadan asko idatzi bada ere,irakurleari bi liburu gomenda diezaiokegu. Alde batetik, funtsezkoa da:MEDICK, H. et. al.: Industrialization before Industrialization, Cambridge,1981 eta, bestetik, ikuspuntu sintetiko bat lortzeko irakur daiteke: KRIEDTE,P.: Feudalismo tardío y capital mercantil, Bartzelona, 1982, 95-123 orr.

(14) Elkarte hauen bilakaera ikusteko, oraindik libururik interesgarriena honakohau da: COORNAERT, E.: Les compagnonnages en France, Paris, 1966.

(15) Ikus, TRUANT, C.: “Solidarity and symbolism among journeymen artisans”,Comparative Studies in Society and History, 21, 1979.

(16) Aspektu hauei buruz, irakur daiteke RULE,J.: Clase obrera eindustrialización, Bartzelona, l990. Liburu honen informazioa zeharoaprobetxatu dugu orrialde hauetan.

(17) MUSSON, A. E.: British Trade Unions(1800-1875), Londres, 1972.

UZTARO, 7 - 1993, 55-75 74

(18) Honi buruz irakur daiteke, MOORHOUSE, E. H.: “The marxist Theory ofthe Labour Aristocracy”, Social History, 1978, 61-82 orr. eta MUSSON, A.E.: “Class struggle and Labour aristocracy”, Social History, 1976. Halabergarai hartako ingeles langile kualifikatuei buruz ikus, HARRISON, R. etaZEITLIN, J.: Divisions of labour: skilled workers and technological changein nineteeth century Britain, Brighton, 1985.

(l9) Ikus, JONES, S. G.: Lenguajes de clase. Estudios de historia de la claseobrera inglesa, Madril, 1989 eta KIRK, N.: “En defensa de la clase”,Historia Social , 12, 1992, 59-101 orr., kartismoari buruzko iritziantagonikoak parekatzeko.

(20) Gai honi buruzko historiografia klasikoak funtsezkoa izaten jarraitu arren,ikerketa berri interesgarri batzuk agertu dira, adibidez: EPSTEIN, J. et al.:The chartist experience, Londres, 1982 eta THOMPSON, D.: The chartists:Popular Politics in the Industrial Revolution, New York, 1984.

(21) SEWELL, W.H.: Trabajo y revolución en Francia, Madril, 1992. Liburu hauezinbestekoa izan da orrialde hauek idazteko.

(22) Ikus, SONENSCHER, M.: “The sans-culottes of the Year II: rethinking thelanguage of Labour in revolutionary France”, Social History, 1984, 301-328orr.

(23) 0’BRIEN, P.: Economic Growth in Britain and France, 1780-1914,Londres.1978.

(24) Egungo historialari batzuek (batipat, AGULHON, M.: Histoire vagabonde,Paris, 1988) aipatzen dutenez, langile-soziabilitatea tabernetan, kasinoetanedo elkarte mutualistetan gauzatzeaz gain, leku eta erakunde hauek osogarrantzitsuak izan ziren langileen heziketa politiko eta soziala lor zedin.

(25) SEWELL, W. H.: “Los artesanos, los obreros de fábrica y la formación de laclase obrera francesa, 1789-1848”, Historia Social, 12, 1992, 131-134 orr.

(26) Ibídem.

(27) DOLLEANS. E.: Historia del movimiento obrero, I, Madril, 1969.

(28) SHORTER, E. eta TILLY, C.: Las huelgas en Francia, 1830-1968, Madril,1985.

UZTARO, 7 - 1993, 55-75 75