Euskal herria
-
Upload
aitorelorrio -
Category
Education
-
view
2.394 -
download
5
description
Transcript of Euskal herria
2010/11 4.MAILA
GURE EUSKAL HERRIA GURE PAISAIA
EUSKAL HERRIA, GURE HERRIA
• 1. Kokapena• 2. Mugak• 3. Azalera eta Populazioa• 4. Herrialdeak eta Hiriburuak• 5. Hizkuntza• 6. Mendiak• 7. Haranak• 8. Ibaiak• 9. Klima• 10. Landaretza
KOKAPENA
Euskal Herria Europako HMan aurkitzen da, Espaina eta
Frantziako estatuetan banaturik.
Zazpi probintzia ditu: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa
Espainia aldean eta Lapurdi, Nafarroa Behera eta Zuberoa
Frantzia aldean
MUGAK
Iparraldetik Kantauri Itsasoa eta Landak; ekialdetik Biarno eta
Aragoia; mendebaldetik Kantabria eta Gaztela eta hegoaldetik
Errioxa.
Pirinio mendikateak iparraldeko eta hegoaldeko probintziak bereizten
ditu.
AZALERA ETA POPULAZIOA
Euskal Herriak 20.747km²-ko azalera du, erdia inguru Nafarroak bakarrik hartzen duelarik.
Egun, bataz beste, 3.100.000 biztanle ditu. Beraz, dentsitatea, 139,65
bizt/km² izango litzateke.
HERRIALDEAK ETA HIRIBURUAK
• Nafarroa: Iruñea• Gipuzkoa: Donostia• Bizkaia: Bilbo• Araba: Gasteiz• Nafarroa Behera: Donibane Garazi• Zuberoa: Maule• Lapurdi: Baiona
Baiona
Donostia
Iruñea
HIZKUNTZA
Euskara Europako hizkuntza zaharrenetarikoa da.
Euskararen Nazioarteko Eguna, Abenduaren 3an ospatzen da, Xabierko Frantzisko Deunaren
eguna.
12urte bitarteko haurren artean hamarretik sei dira euskal
hiztunak.
MENDIAK
Euskal Herriko mendiak hiru lerrotan banatuko ditugu:
3. Pirinioak: Ekialdetik mendebaldera hedatzen dira. Euskal Herriko mendirik altuenak hemen aurkitzen dira.
4. Aurrepirinioak: Pirinioen hegoaldean eta hauen paraleloan kokatuta dauden mendilerroak dira.
5. Kostaldeko mendiak: Bizkaiko eta Gipuzkoako lurretan daude.
HARANAK
Haranak mendi,gailur edo tontorrez inguratutako lurralde luzexkak dira,ibai batek zeharkatuak.
Euskal Herrian haranak bi motatakoak aurkitzen ditugu:
Ibaiek sortutakoak Glaziarrek sortutakoak.
IBAIAK
Ibaia ur gezako korronte iraunkorra da.
Euskal Herriko ibaiak bi isurialdetan banatzen ditugu:
• Ipar edo Kantauriko isurialdea:hemengo ibaiak Kantauri
itsasora doaz.
• Hego edo Mediterraneoko isurialdea: hemengo ibaiak Ebrora doaz eta ondorioz Mediterraneo
itsasora.
KLIMA
• Klima ozeanikoa: Euri ugari eta tenperatura epelak. Udak ez dira
oso beroak eta neguak ere ez oso hotzak.
• Klima mediterranearra: Euri gutxi.Uda beroak eta negu hotzak.
• Tarteko klima : bi klimen artekoa, nahiko euri gutxirekin.
• Mendialdeko klima: uda epelak, negu hotzak eta elurra ugari.
LANDARETZA
Euskal Herrian bereizten ditugu:
• Landaretza atlantikoa: pagoa eta haritza.
• Landaretza mediterranearra: makalak eta zumarrak.
• Mendialdeko landaretza: izeia eta txilarra