«Euskal Herria nahiko herri birtuala da»Mapa marrazten duen bitartean Anderrek Euskal Herria eta...

5
Umetan zuen etxean ez zen euskararik aditzen? Ez, ama madrildarra da eta ez daki euskaraz, eta etxean gaztelaniaz egiten genuen. Haurra nintzela gure ama ere hasi zen euskara ikasten, osabak emandako liburu batzuekin, eta ni ere 12 urterekin-edo hasiko nintzen gramatika zaharrak irakurtzen, baina han gelditu ziren ahaleginak. Aitak, gaztelaniaz aritu arren hain- bat hitz euskaraz esaten zituen, eta hazi ahala konturatu nintzen bazeudela hitz batzuk, hamar edo hamabost hitz, euskaraz nekizkie- nak eta ez gaztelaniaz, nahiz eta Madrilen jaioa izan eta gaztelania izan nire ama hizkuntza. Adibidez, nik “está kili-kolo” esaten nuen, edo nahiko hazia nengoela konturatu nintzen txa- hal bat ternera bat zela. Txahalak euskaraz ikasi nituen gaztelaniaz baino lehenago. Garai hartan zer zen zuretzat Euskal Herria? Bi planetaren artean bizi nintzela uste nuen. Euskal Herria zen planeta bat eta Madril ingu- rua beste bat, erabat desberdina. Ikusi nuen Euskal Herriko mundua oso desberdina zela, eta oso aberatsa. Alde batetik baserria zegoen, eta oso giro tradizionala, baina bazegoen Donostia ere, eta hiri industrialak ere bai. Herriko festetan baserrira joaten ginen eta han elkartzen ginen denok, klase guztietako jendea. Garai hartan Madril nahiko elitista eta klasista zen, eta niri izugarri gustatzen zitzai- dan Euskal Herriko irekitasuna. Niretzat Eus- kal Herria nahasketa perfektua zen tradizioa- ren eta modernitatearen artean, eta tradiziotik modernitatera emandako pausoa miresgarria iruditzen zitzaidan. Hori zen benetan erakar- tzen ninduena: Euskal Herria oso txikia izan arren indartsua zela gauzak sortzeko, egiteko. Niretzat Euskal Herria beti izan da oso modernoa. Sekula ez zara bertan bizi izan? Ez, behin ere ez. Gaur egun Donostian duzu familia, eta emaz- teak, Baionan. «Euskal Herria nahiko herri birtuala da» Ez al dira fantastikoak errealitate guztiak? 10 2010EKO URTARRILAREN 17A Nortasun agiria Henrike Olasolo 1966an jaio zen Madrilen eta han hazi zen, baina betidanik oso harreman estua izan du Euskal Herriarekin. Euskalduna du aita, Jeroni- mo Olasolo etxebarritarra, zesta-puntista ohia, eta oporraldietan aitaren baserrira edo Donostiara etorri ohi zen umetan. Arkitektoa da, baina litera- tura, zinema eta artea ditu pasio. 1993an hasi zen euskara ikasten Madril- go Euskal Etxean, baita erabat euskaldundu ere. 2003tik Amsterdamen bizi da Herrialde Katalanetako Cristina Richarte emaztearekin. Bien artean sortu berri dute Zirimiri Press argitaletxea, euskal literaturako obrak nederlande- rara itzultzeko. Elkarlanean idatzi eta ilustratu dute Nederland is mijn fanta- sie eleberri grafikoa ere. Henrikek alter ego euskalduna du: Ander. Euskal Herria eta euskara beti daude presente bere bizitzan eta imaginarioan. Uxue Alberdi Argazkiak: Dani Blanco Bai, emaztearen ahizpa Baionan bizi da eta azken bolada honetan asko gabiltza Iparral- dean. Niretzat oso normala da Iparraldearen eta Hegoaldearen artean bizitzea. Erakartzen nauena Euskal Herria bera da, ez bestelako eraginak eta, beraz, nagoen tokian nagoela beti saiatzen naiz Euskal Herria bilatzen. Muga hori muga administratibo gisa bakarrik bizi dut; agian hori baino muga garrantzitsuagoak ditugu gure barnean. Euskal Herria nahiko herri birtuala da, baina birtualitate horretan askatasuna ematen du ez hemen ez han ego- teak. Sarrionandiak esaten zuen hiru motatako herriak daudela: herri handiak, herri txikiak eta herri ikusezinak. Euskal Herria herri ikusezina da. Euskal Herria herri fantasma dela ere esan zuen, baina hori beste gai bat da. Eta kontzep- tu hori izugarri gustatzen zait. Milan Kunderak dio nazio handiak eta txikiak daudela, eta nazio txikia izatea ez datzala datu objektibo batzue- tan, luzera edo biztanle kopurua kasu, baizik eta uste sakon batean: zure existentzia bera kolokan egotearen uste sendoan. Esaten zuen, adibidez, Espainiak eta Poloniak biztanle kopuru bera zutela, baina Poloniak badakiela zer den bere existentzia kolokan izatea, eta espainiar bati inoiz, inola ez zaiola burutik pasa bere izatea kolokan dagoenik. Nola osatzen da zure identitatea? Ni euskaldun sentitzen naiz, eta ez bakarrik sentitu, nik uste praktikoki hala naizela. Dene-

Transcript of «Euskal Herria nahiko herri birtuala da»Mapa marrazten duen bitartean Anderrek Euskal Herria eta...

Page 1: «Euskal Herria nahiko herri birtuala da»Mapa marrazten duen bitartean Anderrek Euskal Herria eta Holanda antzeko herriak direla azaltzen dio nederlandar bati. Hiru esalditan azaltzen

Umetan zuen etxean ez zen euskararik aditzen?Ez, ama madrildarra da eta ez daki euskaraz,eta etxean gaztelaniaz egiten genuen. Haurranintzela gure ama ere hasi zen euskara ikasten,osabak emandako liburu batzuekin, eta ni ere12 urterekin-edo hasiko nintzen gramatikazaharrak irakurtzen, baina han gelditu zirenahaleginak. Aitak, gaztelaniaz aritu arren hain-bat hitz euskaraz esaten zituen, eta hazi ahalakonturatu nintzen bazeudela hitz batzuk,hamar edo hamabost hitz, euskaraz nekizkie-nak eta ez gaztelaniaz, nahiz eta Madrilen jaioaizan eta gaztelania izan nire ama hizkuntza.Adibidez, nik “está kili-kolo” esaten nuen, edonahiko hazia nengoela konturatu nintzen txa-hal bat ternera bat zela. Txahalak euskaraz ikasinituen gaztelaniaz baino lehenago.

Garai hartan zer zen zuretzat Euskal Herria?Bi planetaren artean bizi nintzela uste nuen.Euskal Herria zen planeta bat eta Madril ingu-rua beste bat, erabat desberdina. Ikusi nuenEuskal Herriko mundua oso desberdina zela,eta oso aberatsa. Alde batetik baserria zegoen,eta oso giro tradizionala, baina bazegoenDonostia ere, eta hiri industrialak ere bai.Herriko festetan baserrira joaten ginen etahan elkartzen ginen denok, klase guztietakojendea. Garai hartan Madril nahiko elitista etaklasista zen, eta niri izugarri gustatzen zitzai-dan Euskal Herriko irekitasuna. Niretzat Eus-kal Herria nahasketa perfektua zen tradizioa-ren eta modernitatearen artean, eta tradiziotikmodernitatera emandako pausoa miresgarriairuditzen zitzaidan. Hori zen benetan erakar-tzen ninduena: Euskal Herria oso txikia izanarren indartsua zela gauzak sortzeko, egiteko.Niretzat Euskal Herria beti izan da osomodernoa.

Sekula ez zara bertan bizi izan?Ez, behin ere ez.

Gaur egun Donostian duzu familia, eta emaz-teak, Baionan.

«Euskal Herria nahikoherri birtuala da»

Ez al dira fantastikoak errealitate guztiak?

10 2010EKO URTARRILAREN 17A

Nortasun agiriaHenrike Olasolo 1966an jaio zen Madrilen eta han hazi zen, baina betidanikoso harreman estua izan du Euskal Herriarekin. Euskalduna du aita, Jeroni-mo Olasolo etxebarritarra, zesta-puntista ohia, eta oporraldietan aitarenbaserrira edo Donostiara etorri ohi zen umetan. Arkitektoa da, baina litera-tura, zinema eta artea ditu pasio. 1993an hasi zen euskara ikasten Madril-go Euskal Etxean, baita erabat euskaldundu ere. 2003tik Amsterdamen bizida Herrialde Katalanetako Cristina Richarte emaztearekin. Bien artean sortuberri dute Zirimiri Press argitaletxea, euskal literaturako obrak nederlande-rara itzultzeko. Elkarlanean idatzi eta ilustratu dute Nederland is mijn fanta-sie eleberri grafikoa ere. Henrikek alter ego euskalduna du: Ander. EuskalHerria eta euskara beti daude presente bere bizitzan eta imaginarioan.

Uxue AlberdiArgazkiak: Dani Blanco

Bai, emaztearen ahizpa Baionan bizi da etaazken bolada honetan asko gabiltza Iparral-dean. Niretzat oso normala da Iparraldeareneta Hegoaldearen artean bizitzea. Erakartzennauena Euskal Herria bera da, ez bestelakoeraginak eta, beraz, nagoen tokian nagoela betisaiatzen naiz Euskal Herria bilatzen. Mugahori muga administratibo gisa bakarrik bizidut; agian hori baino muga garrantzitsuagoakditugu gure barnean. Euskal Herria nahikoherri birtuala da, baina birtualitate horretanaskatasuna ematen du ez hemen ez han ego-teak. Sarrionandiak esaten zuen hiru motatakoherriak daudela: herri handiak, herri txikiak etaherri ikusezinak. Euskal Herria herri ikusezinada. Euskal Herria herri fantasma dela ere esanzuen, baina hori beste gai bat da. Eta kontzep-tu hori izugarri gustatzen zait. Milan Kunderakdio nazio handiak eta txikiak daudela, eta naziotxikia izatea ez datzala datu objektibo batzue-tan, luzera edo biztanle kopurua kasu, baiziketa uste sakon batean: zure existentzia berakolokan egotearen uste sendoan. Esaten zuen,adibidez, Espainiak eta Poloniak biztanlekopuru bera zutela, baina Poloniak badakielazer den bere existentzia kolokan izatea, etaespainiar bati inoiz, inola ez zaiola burutik pasabere izatea kolokan dagoenik.

Nola osatzen da zure identitatea?Ni euskaldun sentitzen naiz, eta ez bakarriksentitu, nik uste praktikoki hala naizela. Dene-

Page 2: «Euskal Herria nahiko herri birtuala da»Mapa marrazten duen bitartean Anderrek Euskal Herria eta Holanda antzeko herriak direla azaltzen dio nederlandar bati. Hiru esalditan azaltzen

Henrike Olasolo- P E R T S O N A I A -- P E R T S O N A I A -

Page 3: «Euskal Herria nahiko herri birtuala da»Mapa marrazten duen bitartean Anderrek Euskal Herria eta Holanda antzeko herriak direla azaltzen dio nederlandar bati. Hiru esalditan azaltzen

12 2010EKO URTARRILAREN 17A

tarik irakurtzen dut: Holandako egunkariak,nazioarteko egunkariak... baina, batez ere, eus-karazko prentsa kontsumitzen dut, nire infor-mazioa hemen osatzen da, ni oso jakinarengainean nago hemen gertatzen denari buruz,eta beraz euskalduna naiz, hori da nire munduikuskera. Baina egia da ez naizela hemen bizi,eta holandar identitatea eraikitzen ere ari naiz.Han bizi naizelako. Nire bizilekua Amsterdamda eta nire naziotasuna edo kultur identitateaeuskalduna.

Zer da Nederland is mijn fantasie?“Nederland nire fantasia da” litzateke euska-raz. Autofikzioa da, eta bi pertsonaia nagusidaude. Bikote bat da, Holandara joaten denabizitza berri bat hastera. Haientzat Holandaia-ia paradisua da, fantasia bat. Horregatiktitulua. Pentsa AEBetara joan ziren italiarren-tzat, edo irlandarrentzat edo euskaldunen-tzat... Haientzat Amerika paradisua zen, azahandien hazten zen lurraldea, aberastasunarenherria..., ba, bi pertsona hauentzat Holandahorrelakoa da, ez zentzu materialean, bainabai zentzu existentzialean. Zentzu batean, osoera inuzente eta naif-ean begiratzen dioteerrealitateari, baina konturatuko dira eurenbiografiengatik daudela Holandan. Eva kata-luniarra da eta Ander euskalduna, eta Holandabeste Euskal Herri bat da eurentzat, edo besteKatalunia bat. Holandan batzuek pentsatzendute Holandari buruz ari dela liburua, ez gurefantasiari buruz, eta diote Holandari buruzkoapologia dela, baina ez da hori kontua, kontuagure fantasiaz hitz egitea zen, eta Holandakguretzat sinbolizatzen duenaz eta, hain zuzen,fantasia hori eraikitzeko beharraz.

Zuen alter egoek zuen antz handia dute?Bai, oso antz handia, geu gara liburuan gaude-nak, baina orain liburu hau idatziko banu beste

era batean idatziko nuke. Batzuetan nik ez dutAnderrek bezala pentsatzen. Lehen Anderrekbezala pentsatzen nuen, baina orain ez hain-beste. Herri txikien kontzeptu horri oso balia-garria deritzot Holandan Euskal Herriariburuz hitz egiteko, baina denborarekin kontu-ratu naiz agian Holanda ez dela hain txikia.Holandak badauka bere historia koloniala.Geografikoki herri txikia da, baina ez daukabere existentzia kolokan dagoen sentimendu-rik. Holandarrek ez dute desagertzeko beldu-rrik. Baina badago elementu bat sentimenduhorretara hurbiltzen duena: ura, itsasoa. Itsa-soa da Holandaren mehatxua, eta zentzuhorretan bada herri txikia. Urak betetzen duhemen estatu handiek betetzen duten rola.Kontua da uraren arazoa oso ondo menderatudutela, baina beti izango da mehatxu. Holandaherri txikia da beste zentzu batean ere. Herritxikietan inork ez ditu gauzak zure ordez egi-ten. Euskal Herrian euskaldunek ez baduteeuskararen gaineko ardurarik hartzen, besteinork ez du hartuko. Sentimendu hori ez daexistitzen Frantzian edo Espainian. Holandanbai. Dena den, esan daiteke Anderren HolandaHenrikerena baino fantastikoagoa dela.

Euskaraz irakurtzeko modurik izango da?Bai, nahi nuke. Gainera, herri protagonistaHolanda izan arren euskaldunek hobeto ulerdezaketela uste dut.

“Atzerrian zaudenean beharrezkoa da leku batbilatzea, bertatik zure buruari begiratzeko”aipuarekin hasten da liburua. Nondik begira-tzen diozu zuk zure buruari?Ezinezko puntu batetik, oinak Holandan etaburua Euskal Herrian izatea ahalbidetzendidan leku batetik. Fantasiaren kontzeptuazgain bi estrategia edo tesi biltzen dira liburuan.Bi tesiak liburuaren hasierako bi aipuetan

- H e n r i k e O l a s o l o-

Page 4: «Euskal Herria nahiko herri birtuala da»Mapa marrazten duen bitartean Anderrek Euskal Herria eta Holanda antzeko herriak direla azaltzen dio nederlandar bati. Hiru esalditan azaltzen

laburbiltzen dira; bataEvarena litzateke, etadio “plazera unebatean kontzentratzeabesterik ez da, izatetikihes egitean datzanprozesua”. Levinasenaipu bat da. Zuk auke-ratutako esaldia Ande-rren tesia da eta dioatzerrian zaudeneanezinbestekoa dela lekubat aurkitzea bertatikzure buruari begiratze-ko. Esaldi hori Shingu-rena da. Identitateazhitz egin nahi genuenbi jarrera horietatik abiatuta. Azken batean, bikontzeptu daude, bata identitatearena da etabestea, identitate ezarena zentzu positiboan. Bigauza esan daitezke zure identitateari buruzgaldetzen dizutenean, nik bi gauza esan baiti-tzaket Euskal Herriari buruz: esan dezaketeuskalduna sentitzen naizela, eta egia da, bainahori ez da hain garrantzitsua, askoz ere garran-tzitsuagoa da esatea ni Euskal Herriaz maite-minduta nagoela. Norbaitekin edo zerbaitekinmaiteminduta egotea miraria da, zure buruaahazten zaizulako. Pianoa jotzea bezala da, pia-noa jotzen benetan gozatzen ari bazara zureburua ahazten zaizu, denboraren kontzientziagaltzen duzu, ez dakizu zenbat denboraz arizaren pianoa jotzen eta bat-batean diozu nornaiz ni? Non nago ni? Eta prozesu hori askozere interesgarria iruditzen zait norbere buruazpentsatzea baino. Bi prozesuak osagarriak dira,baina kontrajarrita datoz liburuan. Alde bate-tik, Anderrek egiten duena psikoanalisi modu-koa da. Nor naiz ni?, zergatik nago hemen?,zer bilatzen dut hemen?, zer da Euskal Herriazeta Holandaz gustatzen zaidana?... Eta Evakguztiz kontrakoa egiten du: momentuari plaze-ra hartu, momentuak atsegin egin...

Irudietako batean Anderrek Euskal Herrikomapa marrazten du hondarretan. Askotanegin izan duzu zerorrek?Zentzu metaforikoan bai. Nederland is mijn fan-tasie animazioaren eta liburuaren eszenagarrantzitsuenetakoa da. Mapa marraztenduen bitartean Anderrek Euskal Herria etaHolanda antzeko herriak direla azaltzen dionederlandar bati. Hiru esalditan azaltzen duzergatik. Anderrek dio hiru motatako herriakdaudela: herri maskulinoak ala femeninoak,herri txikiak ala handiak eta herri indibidualis-tak ala kooperatibistak. Eta Euskal Herria etaHolanda herri txikiak, femeninoak eta koope-ratibistak direla. Eszena horrek laburbiltzendu Anderren barne mundua. Herbeheretakomapak eta Euskal Herrikoak berez ez dute

antzik, eta ez dute elkarrekin ezer osatzenikuspegi normal batetik. Baina irudi horretakoperspektibari esker bi mapak mapa bakarbatean marraztea lortzen du Anderrek. Etahau da Anderren desioa: ezinezko irudi batosatzea, Euskal Herria ikusteko gauza ez dire-nei Euskal Herria ikusarazi diezaiekeen ikus-pegi bat eskaintzea. Gertatzen dena da holan-darrek Herbeheretako mapa ikusten dutelaargi eta garbi eta euskaldunek, berriz, EuskalHerrikoa, baina oraindik ez dut bi mapak ikusditzakeen inor aurkitu.

Zer sinbolizatzen du zure aitaren xisterak?Iaz Small nations, big games (nazio txikiak, jokohandiak) dokumentala egin nuen Jan Kuiperzuzendariarekin batera [sustatu.com/1252355587], aitaren xistera elementu sin-bolikotzat hartuta. Film honetan pilotahitzaren metafora da. Protagonistak ezin dueuskal arazoaz mintzatu. Filma aurrera doanheinean ezintasun hau gainditzen du eta eraberean sekula egin ez duena egiten hastenda: aitaren xistera hartu eta pilotan jokatzen.Oso planteamendu argia aukeratu zuenJanek, nederlandarrei zuzenduta. Filma Her-beheretako tradizio “anti-intelektualaren”barnean kokatuko nuke. Dokumentalgintzatradizio honetan gauzak ez dira azaltzen,erakutsi egiten dira. Eta film honetan euskalarazoa tabu bat dela erakusteko oso indar-tsua den isiltasun momentu bat gertatzen da.Wittgensteinen esaldi famatuak dioen beza-la: “Zerbaitez ezin bada hitz egin isildu eginbehar da”.

Dokumentalean Euskal Herriko politika tabuadela iradokitzen da.Arazoa Espainiako inkontziente kolektiboadela esango nuke. Inkontziente horren bar-nean hitzek beste esanahi bat dute eta guretzatpositiboa dena negatiboa da haientzat. Tabuada guztiek onartutako esanahiei buelta ematea.Azken batean, benetako boterea duena hiz-

132010EKO URTARRILAREN 17A

H e n r i k e O l a s o l o --

Henrikeren alteregoaren,Anderren irudiaeta EuskalHerriko etaHolandakomapak bateginda. Zera dio,nederlanderaz:“Ikusten?Zabalerarenerdia... bainahiru miloibiztanlebakarrik...”.

Page 5: «Euskal Herria nahiko herri birtuala da»Mapa marrazten duen bitartean Anderrek Euskal Herria eta Holanda antzeko herriak direla azaltzen dio nederlandar bati. Hiru esalditan azaltzen

14 2010EKO URTARRILAREN 17A

www.argia.com/argia-astekariahelbidean, elkarrizketaren bertsio luzea.

euskalduntze prozesuarekin lotuta dago-elako, baina, batez ere, belaunaldi batekizugarrizko eragina izan zuen nigan.Atxaga eta Sarrionandiaren eskutik hasinintzen euskaraz irakurtzen, eta munduberri bat erakutsi zidaten. Beti irudituzait euskal idazleek, hizkuntza gutxitubateko idazleak diren neurrian, lan estra-sortzailea egin behar izan dutela. Etxehandi batean bizi den idazlea gelaz gelaibili daiteke inspirazio bila, baina gelabakar bateko etxean bizi denak konpon-bide erradikalagoak behar ditu. Adibi-dez, paisaia baten argazki erraldoi bate-kin gela papereztatzea erabaki dezakenolabaiteko irekitasun birtuala bilatzeko.Eta zein paisaia bihurtuko du bere etxea:basamortu? Itsaso? Paisaia polar ala tro-

pikal? Horrela ikusten dut garai bateko jarre-ra estra-sortzaile hori.

Hasteko, 1970. urtetik aurrera jaiotako ema-kumezko idazleen ipuinen antologia bat itzulinahi duzue nederlanderara. Zergatik hautuhori?Alde batetik euskal emakumezko idazlegazte asko eta oso onak daudelako eta bestealde batetik antologia horri abiapuntu pare-gabea iritzi geniolako Holandan euskal lite-ratura erakusten hasteko. Holandarrek dutenEuskal Herriari buruzko irudiari erreparatugenion. Euskal Herria Espainiako probintziabat besterik ez da holandarrentzat. Haienirudirako Espainia zer zen ikertu genuen etahonako hau deskubritu genuen: Espainiahitza aipatu eta holandarrei bi hitz etortzenzaizkie burura: bata “temperament” eta bestea“machocultuur” (matxismotik harago doankontzeptu bat). Guk haiek Euskal Herrirabeste leku batetik begiratzea nahi genuen.

Zenbateraino esango zenuke dela erromanti-koa, idealizatua Euskal Herriaz duzun irudia?Ba agian bai, guztiz idealizatua. Baina nor-baitek hori esaten didanean, idealista Anderdela erantzuten diot. Alter ego bat izatearenabantaila.

Inoiz pentsatu duzu bizitzera Euskal Herriraetortzea?Jadanik Holandaren eta Euskal Herriarenartean bizi naiz. Nik uste Holandan egoteakon egiten didala, distantzia ona da nire fanta-sia mantentzeko. Izugarrizko beldurra diothona etorri eta Euskal Herrian gero eta eus-kara gutxiago hitz egiten dela ikusteari, Eus-kal Herria gero eta espainolizatuago dagoelaaurkitzeari. n

kuntzaren kontrola duena da. HoriAlizia mundu miresgarrian liburuanoso ondo azaltzen da. Aliziak dio:“Kontua da hitzen esanahia aldatze-ko gai zaren ala ez”, eta HumptyDumptyek erantzuten du: “Kontuada nork agintzen duen, eta kito”.Espainiako imaginario kolektiboan“euskal” hitza xenofobiaz erabiltzendela esango nuke eta, gehienetan,ohartu ere egin gabe. Kezkatzennauena da euskaldunok ez otedugun inkonziente kolektibo hori,oharkabean, gurera inportatu. Kolo-nizazio mentala ikusten dut hemen.

Era berean, Euskal Herria Espainianobsesioa dela esaten duzu doku-mentalean. Zein zentzutan?Euskal Herriak Espainia hitzaren esanahiamugatzen duelako. Kataluniak eta EuskalHerriak espainolei erakusten die ez direlauste duten bezalakoak. Eta hori onartzeandago arazoa. Holandatik Espainiara begiragauza batek harritzen nau: Espainian erreali-tatea den bezala onartzeko ezintasuna dute.Ez bakarrik politikari eta gai handiei dago-kienean, eguneroko jarrera arruntenetan bai-zik. Ezbehar txikien edo gaixotasun arrun-ten aurrean ere zeharo ezberdinak dirajarrerak Espainian edo Holandan. Eta, bestealde batetik, obsesionatuta daude interespolitiko berezia dagoelako hori horrela iza-teko. Euskal Herria chivo expiatorio-a daEspainiarentzat: gaitz guztien iturria.

“Euskaldun gisa, beti zara barbaroa edo terro-rista” ere entzungo dugu.Euskaldun batek bi era dauzka Espainianegoteko: edo espainiar gisa –eta horrela badamunduko pertsonarik onena izango da:noblea, ausarta, eta abar– edo “barbaro”gisa. Zaila da bigarren kasu honetan hitz bataukeratzea. Niri barbaro hitza gustatzen zait:“ulertzen ez zaiona”, “zibilizazioaren amaie-ra dakarrena” da. Testuinguru horretanterrorismo hitza sinonimoa da.

Orain gutxi Zirimiri Press argitaletxea sortuduzue emazteak eta biok. Zein helbururekin?Agian, Anderren eta Evaren munduak batze-ko. Alde batetik, euskal kultura zabaltzea etaezagutaraztea da helburua eta, beste alde bate-tik, zoriontsu izatea. Euskara zoriontasun itu-rri da niretzat, eta baita Cristinarekin lan egiteaere. Oso ongi ikusten dut Zirimiri Pressen egi-tasmoa gure ibilbide pertsonalean.

Euskal literatura gertutik jarraitu duzu?Bai, euskararekin dudan kontaktu bakarrairakurtzen dudana da askotan. Agian nire

Abenduaren 24an geldituginen Henrike Olasolorekinelkarrizketa egiteko. Goize-ko 11etan. Taberna batekomahaian eserita grabatugenituen haren hitzak, bainaez harenak bakarrik: hiru-laualdiz baserritarrez jantzitakopertsona txikiak sartu zirentabernara, txapel, zapi etaabarka, eta grabagailuakhiru-lau aldiz grabatu zuen:Hator, hator mutil etxera...

OFF THE RECORD“Hator, hator...”

- H e n r i k e O l a s o l o-