EUSKAL HERRIKO BILGUNE FEMINISTAREN...

12
Papereko Emaraunarekin batera, Hik Hasi-ren eskutik, “Guztiok izan beharko genuke feminista” Chimamanda Ngozi Adicheren liburuxka jasoko duzue. EUSKAL HERRIKO BILGUNE FEMINISTAREN BERRIPAPERA | EKAINA 2017 emaraun IRAKURRI ZABALDU BI-760-2017

Transcript of EUSKAL HERRIKO BILGUNE FEMINISTAREN...

Page 1: EUSKAL HERRIKO BILGUNE FEMINISTAREN BERRIPAPERAbilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2017/06/1496745677-ekaina17... · Mural, performance, dantza, manifa, ekintza zuzen edo ekimen desobedienteak

Papereko Emaraunarekin batera, Hik Hasi-ren eskutik, “Guztiok izan beharko genuke feminista” Chimamanda Ngozi Adicheren liburuxka jasoko duzue.

EUSK

AL H

ERRI

KO B

ILGU

NE

FEM

INIS

TARE

N B

ERRI

PAPE

RA |

EKAI

NA

201

7 emaraunIR

AKU

RRI

ZABA

LDU

BI-7

60-2

017

Page 2: EUSKAL HERRIKO BILGUNE FEMINISTAREN BERRIPAPERAbilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2017/06/1496745677-ekaina17... · Mural, performance, dantza, manifa, ekintza zuzen edo ekimen desobedienteak

aurkibideaaurkibidea

ema(H)itzaAurkibidea

Herrien txokoa

Erreportaia

Askatu mataza

Irudia

Saretik

Trans despatologizazioa orain!

Gabiltza

Kuleroen kaxa

2

3

4

6

8

9

10

11

12

erantzun

IKASIGOZATU

da dator: eguzkia, beroa, hondartza, konpartsa, koadrila ala peñako kamiseta

koloretsuak edota “indar bat gara gu” diotenak, edalontzi berrerabilgarriak, musika

dantzagarria…

Eta horrekin batera, pankartak, kartelak eta sprayak hartzen jarraitzeko garaia. Mural, performance, dantza,

manifa, ekintza zuzen edo ekimen desobedienteak egiten jarraitzeko aroa, erantzutekoa, sormena aireratzekoa,

kolektiboan eragitekoa, boteretzekoa…

Baina bada, baita, gozamenerako tartea ere, seguru sentitzekoa, parte hartu eta festen parte sentitzekoa, nahi dugunarekin, nahi dugun moduan

ligatzekoa... eta horretarako espazioak eta baldintzak amestu, pentsatu, asmatu eta sortzeko momentua. Bide honetaz gozatzen ez badugu, ez delako

benetako iraultza; dantzatzerik ez bada ez delako gure iraultza!

U

Egungo ekarpen ekonomikoez gain, beste asko landu eta lortzeko asmoarekin sortzen dugu kanpaina hau. Euskal Herriko Bilgune Feministaren proiektuari hauspoa ematea erabakitzen baduzu idatzi: [email protected] – era.

ekaina2

Page 3: EUSKAL HERRIKO BILGUNE FEMINISTAREN BERRIPAPERAbilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2017/06/1496745677-ekaina17... · Mural, performance, dantza, manifa, ekintza zuzen edo ekimen desobedienteak

herrien

txokoaEskuorriak banatu,

kartelak pegatu, bizkotxoa eta kafea prestatu, pankartak

egin, lagunei kontatu, bilera luzeak,

eztabaidatu, boteretze tailerreko argazkiak

bidali, whatsapp bidez zabaldu, izen

ematera animatu, ilusioa kutsatu,

kotxeak antolatu, lo zakua hartu, arkatza

zorroztu, txandak lotu, mahaiak montatu,

aulkiak bildu, baflea piztu, mikroa eutsi,

eszenatokiko perreoak, barraren alde bietako lanak, kontzertuetako gorputzen astintzea...

Eta hainbeste ikaspen elkarrekin.

Zalantzarik gabe ekipo:Indar bat gara,

BOTEREA GARA GU!

ekaina3

Page 4: EUSKAL HERRIKO BILGUNE FEMINISTAREN BERRIPAPERAbilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2017/06/1496745677-ekaina17... · Mural, performance, dantza, manifa, ekintza zuzen edo ekimen desobedienteak

erreportaiaerreportaiaBAI

#;PARTEKATU eztabaidatu

DEFENDATU

AloKAIrUzKo sAbElAK: NoN dAUdE gUrAsotAsUN bIologIKoArEN mUgAK?

Alokatutako sabelen” errealitateak hausnarketa

sakona eta premiazkoa eskatzen dio Mugimendu Feministari; etengabean aldatzen eta berregokitzen ari den praktika hau testuinguru anitzetan garatzen da, ezaugarri desberdinak egonik, lekuan leku. Ezingo diogu dimentsio anitzeko errealitate honi erantzun sinplista eta bakarra eman. Badirudi gainera Mugimendu Feministan korapilo, tentsio guneak eta ikuspegi desberdinak sortzen ari den gaia dela. Garbi dago gaia pil pilean dagoela eta feministok ez garela honi eutsi diogun bakarrak, arlo desberdinetatik presio eta interes handiak baitaude: enpresa farmakologikoak edo industria medikua, guraso izan nahi duten bikoteak, diru nahikotxorekin eta euren geneak iraunarazi nahi dutenak. Osagai guzti hauek sartzen dira eztabaidan, presioa eginez, norberak bere interesak babestuz. Gure asmoa praktikaren azterketarako hainbat gako mahai gainean jartzea da. Heldu diezaiogun ba hausnarketari!

Jakin badakigu emakumeon gorputzak sistema heteropatriarkalaren oinarrizko kontrol gune direla baina askabiderako bidea ere badira. Gure gorputzen burujabetza garatzeak eta aldarrikatzeak bide emankor eta askatzaileak eman dizkigu, “gure gorputza, gure erabakia!” leloa oraindik indarrean egonik. “Alokatutako sabelen” praktikak badu emakumeon gorputzak kontrolatzeko asmoa eta izaera; berriro ere gure gorputzak hirugarrengo batzuen desiotarako

eskuragarri. Sistemaren beharren arabera gure gorputzak ugalketarako makinak dira; momentu historikoaren arabera modu desberdinak hartuz, orain gutxi arte, ugalketa apaiza batek bedeinkatutako ezkongaien artean izan zitekeen soilik eta egun, muga guztiak apurtuz, neoliberalismo kapitalista heteropatriarkalaren izaera basatiena ikusten dugu, ugalketa merkatuak erregulatzen duen ”kontratu” baten baitan emanez, emakumeon gorputzak alokatuz. Ugalketa modu hauetan non dago gure erabakia eta gure nahia?

Mugimendu Feministan garapen teoriko zabala egin dugu “sexu eta ugalketa eskubideen” aferan. “Alokatutako sabelez” hitz egiten dugunean zertaz ari gara? Eskubideaz, desiraz ala merkatuaren interesaz? Haurdun dagoen emakume batek osasun berme guztiak izan beharko lituzke haurdunaldiak aurrera egin dezan edo abortatzeko eskubidea, etetea nahi izango balu. Bi gizonen aita izateko nahia desira bat da, zilegia, baina desira. Beraz, ongi desberdindu dezagun noiz garatzen den eskubide bat eta noiz desira bat. Badirudi mendebaldeko txuri dirudunen guraso izateko desirak eta merkatuak bat egin dutela, nola ez! Heteropatriarkatua eta neoliberalismoa eskutik emanda emakumeon umetokiak euren esanetara jartzeko, zoritxarrez hau ez da berria guretzat.

Alokairuzko sabelen fenomenoak beste gai potolo bat jartzen du ezbaian: zergatik gurasotasun biologikoaren beharra? Zergatik

seme-alaba biologikoen gailentasuna? zergatik hainbeste interes geneak iraunarazteko? Susmo txarra ematen digu honek, familia santuaren usaina duelako. Adopzioa ez da bide erraza, baina jada jaiotako haur horiek bai dutela bizi duin bat izateko eskubidea. Honek jendartearen isla argia ematen digu: bermatuago daude pertsona zehatz batzuen desirak, hainbat txikiren oinarrizko eskubideak baino. Adopzio kasuetan zorrozki baloratzen dira gurasoa(k), aldiz, alokairuzko sabelen kasuan edonork eros dezake haur bat. Kontraesankorra da.

Argi dago botere harremanak mahai gainean jarri behar direla errealitate honen zutabe garrantzitsu direlako. Kasu gehienetan umetokia alokatzen duen emakumea baldintza sozioekonomiko ahuletan dagoena da eta zerbitzua erosten duena, gizon txuri diruduna. Erraza da esatea “norberak nahi duena egin dezala” aukerak dituztenen aldetik, jakinda munduko herrialde gehienetan ezin dutela aukeratu. Sabela alokairuan jartzen duena eta alokatzailea, ez daude egoera berean erabakiak hartzeko. Garbi dago baldintzak aukera ekonomikoak dituenak ezartzen dituela, emakumea menpeko egoera batean kokatuz. Nola uztartzen dira egoera honetan ugalketa eskubideak? Emakumea bere haurdunaldiaren eta bizitzaren jabe da? Ala bere baitan sortzen ari den pertsona edozeren gainetik dago? Adibidez, zer gertatzen da abortatzeko eskubidearekin? Zein baldintzatan

ekaina4

Page 5: EUSKAL HERRIKO BILGUNE FEMINISTAREN BERRIPAPERAbilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2017/06/1496745677-ekaina17... · Mural, performance, dantza, manifa, ekintza zuzen edo ekimen desobedienteak

erreportaiaerreportaiaBAI

#;PARTEKATU eztabaidatu

DEFENDATU

eten dezake haurdunaldia emakume horrek?

Praktika hau milioiak sortzen dituen industria da, batez ere bitartekarientzat (agentzia espezializatuak). Alokatutako sabelen inguruan abokatuak, psikologoak, medikuak, sendagaiak, in vitro ernalkuntza prozesuak… daude. Bai prezioan baita ziurtasun legalari dagokionez ere, desberdintasun handiak daude toki batetik bestera, baina kasu guztietan merkatutik eta merkatuarentzat erregulatzen da. Pentsa dezagun emakumeek diru truke burutzen dutela praktika hau. Baina zer dago atzean? oso larria da klinikak, industria multinazional farmakologikoak, gorputzen industriak interes potoloak izatea afera honetan. Haurdunaldia eta jaioko den txikiaren osasuna 9 hilabetetan zehar bermatzen dira bai, baina herrialde hauetan egunero jaiotzen diren txikiekin neurri hauek hartzen dira? Zein da jaiotza-tasaren edo abortuen portzentaia lan baldintza txarrengatik edo osasun baldintza egokiak ez izateagatik talde pobreenetan? Zentzugabekeri bat da hainbeste baliabide eta bitarteko publiko eta pribatu gastatzea dirudunek ondorengoak izateko sexu eta ugalketa ziurtasuna bermatuta ez duten emakumeen gorputzen bitartez.Halere, emakumeon gorputzen kontrolaren azalpena ez da sinplea. Antzeko eztabaida izan dugu prostituzioarekin eta inplikatutako emakumeei, protagonistei, entzuten saiatu gara, beste errealitate batzuk kontutan izaten. Pentsa genezake, agian, alokairuzko sabelak hainbat emakumek erabiltzen duten estrategia bat dela euren bizi

baldintzak hobetzeko. Inplikatuta dauden emakumeei hitza eman beharko genieke. “Beste” emakumeez hitz egiten dugunean, batez ere ahultzat ditugun horietaz (txiroak, beltzak, musulmanak, putak…) “guk” (matxismoaz libre gaudenok) jarraitu beharreko eredua markatzen dugularik; baina nor gara gu beste emakume batzuei euren gorputzekin zer egin behar duten esateko? Ziurrenik Indiako, AEBtako hainbat estatu, Kanadako, Erresuma Batuko, Ukrainako edo/eta Errusiako… emakumeen motibazioa edo interesak horrelako praktika bat burutzeko oso anitzak dira, ziurrenik ez dira emakume mota bat, emakume desberdinak dira, testuinguru eta baldintza desberdinekin. Euren arrazoiak zeintzuk diren entzun beharko genuke, eta ziurrenik ikuspegi berrietarako aukera irekiko litzaiguke. Badakigu debekuak ikusezintasuna ekarriko lukeela eta merkatu beltzean mugituko litzatekeen jarduera ekonomikoa litzatekeela, inplikatuta dauden

aldeen probetxu gehiena ateraz, eta batez ere, bermerik gabekoa, emakumeentzat. Ez bada egoera legeztatzen, zentzurik al du Euskal Herriko pertsonak beste herrialde batzuetara joatea txikiak ernaltzera?

Urgentziazko da ugalketa, gurasotasuna, familia birdefinitzen jarraitzea ikuspegi feminista, antiarrazista eta antikapitalista batetik. Egitura heteropatriarkala eta neoliberala duen jendarte honetan dena merkantilizatu da; zaintza lanak, sexua, afektua… eta legeek ez dute egoera ahulenean dagoena babesten, baizik eta desberdintasunak areagotzen dituzte. Alokairuzko sabelen errealitatea gordina da, feminismotik patxadaz eta arduraz pentsatu beharko dugu emakumeon gorputzen kontrola ekiditeko eta gure erabakitzeko eskubidea bermatzeko.

Nafarroako Abortatzeko Eskubidearen aldeko Batzarra

ekaina5

Page 6: EUSKAL HERRIKO BILGUNE FEMINISTAREN BERRIPAPERAbilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2017/06/1496745677-ekaina17... · Mural, performance, dantza, manifa, ekintza zuzen edo ekimen desobedienteak

askatu matazaaskatu matazaGRAÇA SAMO: “HERRI HAU MAGIKOA DA”graça samo, Emakumeen mundu martxako Koordinatzailea, izan dugu Euskal Herrian eta nekeak neke, tartetxo bat atera ahal izan digu elkarrizketa xume honetarako.

ola ikusten duzu mundua, eskuma indartsu dagoen momentu honetan? zein da Emakumeen mundu martxatik egiten den analisia egoera berri honi buruz?Emakumeen Mundu Martxatik pasa den urtean egin genuen analisia, hain justu, eskumako proiektu neoliberal inperialistak emakumeon bizitzetan zuzenki daukan eragina aztertu ahal izan genuen.Konturatu ahal izan ginen, esaterako, modu desberdinetan eragiten digula zapalkuntza honek. Adibidez, hegoaldeko emakume batek bizitzeko behar dituen medioak gal ditzake kolpe batez eta bat batean, lehendik zituen eskubide eta askatasun eskasak uka diezazkiokete. Oso zapalkuntza nabaria da. Iparraldean, ordea, proiektu bera, opari paper batean bilduta saldu digute eta opariari garapen izena jarri diote. Kolonialismo berri bat bizitzen ariko bagina bezala da, inoiz ezagutu ez dugun aurpegi batekin eraikia.Garapen esaten dioten hori, ordea, lurrak eta gorputzak hartzeko trikimailua baino ez da hegoaldean, eta baita lur horietan bizi den jendearen bizitzeko baliabideena ere. Baina hau egiteko, bortizkeria eta beldurra erabiltzen ditu sistemak etengabean. Emakumeon gorputzak eta bizitzak kolokan jartzen dituzte, beldurra eta intimidazioa erabiliz. Iparraldean, berriz, oinarrizko zerbitzuak murrizten ari dira; hezkuntza, osasungintza edo etxebizitza eskubideak urratzen dizkigutelarik. Baina

ezin zaigu ahaztu hauek ere, pertsonon biziraupenerako beharrezkoak diren gauzak direla.Atzerapausu handia ematen ari gara eskubideei dagozkienez, baita demokraziari dagokionez ere.... gure bizitzak desbalorizatzen ari dira. Sistemak naturaren aurka erabiltzen duen bortizkeria bera da, gure gorputz eta bizitzen aurka erabiltzen ari dena.Gainera, eraso militarrak gora doazen honetan, nahitaez, ari dira ematen migrazio mugimenduak. Hau da, jende askok, landa eremuak utzi behar ditu, bertan bizirauteko dituen baliabideak utzi behar ditu, beste leku batera joateko, ezer gabe, bizitzera. Arazoa da, ez gaudela esna eta ohitzen hasiak garela pertsona hauek kriminalizatzen dituzten diskurtsoetara. Oso agerikoa den zerbait ahaztuko balitzaigu bezala da: pertsona hauek ez doaz oporretan eta migratzen dute ezin direlako euren herrialdeetan gelditu, bertan gelditzen badira, gosez edo bala batek akabatuta hilda amaituko dutelako.

Nola eragin diezaiokegu, orduan, horren boteretsua den sistema bati? zein motibazio bila dezakegu borrokan jarraitzeko?Emakumeok beti altxatu izan gara egoera hauek salatzeko eta mugimendu feministak beti erantzun du bidegabekeriaren aurrean, botere hegemoniko patriarkalaren aurrean, egoera arrazisten aurrean... Gaur egun ere, borrokan jarraitu beharrean gaude, ekintza lokal eta globalak erabiliz.

Egia da sistemaren aurka egitea borroka zail eta latza dela eta botere hegemoniko patriarkalaren aurka egiteak bortizkeria ekarriko digula bai ala bai. Baina etxean geratzen bagara ere bortizkeria pairatuko dugu. Etxean jasaten dugun bortizkeria ere oso gauza latza da eta erail egiten gaitu. Feminizidioa gora doa eremu eta lurralde guztietan. Horregatik, jarraitu behar dugu bizirauten, borrokatzen... autodeterminaziorantz, gure gorputzaren babeserantz...

suposatzen dut, horretarako beraz, emakumeen arteko aliantzek berebiziko garrantzia edukiko dutela, ezta? zein da Emakumeen mundu martxako papera, zentzu honetan?Emakumeak batu behar gara neoliberalismoari aurre egiteko eta horretarako, Emakumeen Mundu Martxa oso tresna baliagarria da emakumeen arteko aliantza horiek ehuntzeko. Askotarikoak gara eta gure kezkak ere ugariak dira, baina aniztasun horrek batzen gaitu eta aldaketarako beharrak lotzen gaitu. Gainera, honek nahi dugun munduaren perspektiba ematen digu eta behin ikuspuntu hau edukita, gure artean antolatzea askoz ere errazagoa da.Lehen aipatu dudan bezala, sistemak modu desberdinak ditu gu zapaltzeko, lekuan leku; baina ezin dugu ahaztu sistema bera dela. Hots, emakume bakoitza bere errealitate propiotik mugitzen da, bere erronka eta kezka propioetatik. Baina aliantza transnazionala behar dugula badakigu... Eta trans

N

ekaina6

Page 7: EUSKAL HERRIKO BILGUNE FEMINISTAREN BERRIPAPERAbilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2017/06/1496745677-ekaina17... · Mural, performance, dantza, manifa, ekintza zuzen edo ekimen desobedienteak

aurrizkia darabilgula, t r a n t s i t a t z e a r e n beharra aldarrikatu nahi dut, norbere territorioetatik eta kolonialismoak erakutsi digun territorioaren definizioarekin apurtu beharra dago.Amaitzeko, Kurdistango ahizpek sarritan darabilten leloa ekarri nahiko nuke gogora: Ezin dugu emakume bat bera ere, antolatzeko espaziorik gabe utzi. Emakumeok a n t o l a t z e a r e n beharra daukagu eta zentzu horretan, Emakumeen Mundu Martxa oso garrantzitsua da. Gure ardura da antolatu nahi duen edozein emakumeri espazio hau helaraztea eta baita antolatzearen beharra ikusi ere egiten ez duenari honen beharra ikusaraztea ere.

Eta aliantzen saltsa honetan, zer paper eduki dezakete beste sare horiek, internet eta teknologiaren bidez egiten diren sareak? Ez ote dago z i b e r a k t i b i s m o r a n z k o joera?Hala da. Teknologiak garrantzitsuak dira mundu osora heltzeko, garrantzitsuak dira informazioa ahalik eta lasterren jaso ahal izateko eta kontsumitu nahi duguna aukeratu ahal izateko. Baina gure bizitzak ez ditu teknologiak sostengatzen. Teknologiek ezin dute maitasuna eman. Mundua emozioak galtzen ari da. Gainera, behar beharrezkoa dugu beste emakumeekin egotea, beraiekin kontaktua edukitzea, enpatia lantzeko beraien egoerarekin eta hortik, elkartasunera jotzeko. Oso garrantzitsua da hau, ez bakarrik besteen egoera ulertzeko, bere egoeragatik

zerbait egiteko baizik, eta jakina, hau ez da makinek egin dezaketen zerbait.Horrez gain, gaur egun, beldurraren testuinguruan bizi gara eta beldur horri aurre egiteko ere da beharrezkoa elkartzea, askoz ere errazagoa delako kolektiboki ematea erantzuna beldur horri. Elkartzen garenean, askoz ere indartsuagoak gara eta.

datorren urtean, Emakumeen mundu martxako Nazioarteko Jardunaldiak egingo dira Euskal Herrian. zergatik hemen? Eta zergatik izango dira jardunaldi hauek garrantzitsuak?Lehenengo eta behin, esatea, oso pozik gaudela, Euskal Herriko kideekin kontatu ahal izateagatik gure mugimenduan. Badakigu erresistentzia handiak daudela borroka honetan ere, baina gauza garrantzitsuak egiten ari zarete hemen, homofobia, lesbofobia, arrazakeria, matxismoa eta sistema patriarkal eta kolonialistaren aurka. Horregatik da aukera ona lurralde hau topaleku internazionala izateko. Horregatik eta Euskal Herriak

daukan historiagatik. Bere lurraldetasunaren alde, autodeterminazioaren alde borrokatzen jarraitzen duen herria delako.Nik, pertsonalki, asko ikasi dut hona bidaiatu dudan bakoitzean eta munduko beste emakume batzuek ere asko izango dute ikasteko lur honetatik. Hona etorriko garenok ere zerbait utziko dugu eta jarraituko dugu hemen jada existitzen diren espazio seguru eta libreak sortzen emakume guztientzako, bere arraza, adina, klase soziala... edozein delarik ere.Herri hau magikoa da eta bertaratzen zarenean Europan zaudela ahazten zaizu, erraz. Europara zoazenean desberdin sentitzen zarelako, hemen berriz, ez. Ni, hemen, etxean bezala sentitzen naiz. Horregatik agurtzen zaituztet, eta animatzen zaituztet, orain arte bezala, mundu hobea eraikitzen jarraitzera eta aditzera asko daukazuela munduari emateko. Jarraitzeko, beraz, orain arte bezala, ederki ari zarete eta!Amaitzeko, gogoratzea, hemen edo han, elkarrekin gaudela eta horrela jarraituko dugula, elkarrekin, martxan, den denak, libre izan arte!

ekaina7

Page 8: EUSKAL HERRIKO BILGUNE FEMINISTAREN BERRIPAPERAbilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2017/06/1496745677-ekaina17... · Mural, performance, dantza, manifa, ekintza zuzen edo ekimen desobedienteak

IrudIA:

OdOLArEN MINTZOA

TOrONTILE dISEINu - ETA SErIGrAfIA

TOrONTILE

[email protected]

ekaina8

Page 9: EUSKAL HERRIKO BILGUNE FEMINISTAREN BERRIPAPERAbilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2017/06/1496745677-ekaina17... · Mural, performance, dantza, manifa, ekintza zuzen edo ekimen desobedienteak

UINTASUNA ELKARTEA, Gipuzkoako gizon eta emakume

pentsiodun eta jubilatuok osatzen dugun plataforma da, eta geure helburu nagusien artean, gizon-emakume pentsiodunak zahartzaroa modu duinez bizitzea da, behar pertsonal, ekonomiko eta sozialak kontu hartuz, batez ere zahartzaroa eskasian ez bizitzeko. Urte askoren buruan, horrenbeste lan egin ostean, behar horiek guztiak kontuan izatea gure eskubidea badela pentsatzen dugu, horretarako borrokatzen dugu eta, bidenabar, lan egiten, eskubide hau bermatzeko. DUINTASUNAn gizon-emakumeen aldarrikapenak bateratuak dira, bat egiten dugu, halere, hasieratik, emakumeok garbi izan dugu geure eta gizonezkoen egoera ez dela bertsua. Gure bizitzaren aldi desberdinetan gertatu den bezala, gizonezkoekin konparatuz, emakumeok eskasia eta bereizkeria egoera larriagoan aritu izan gara. Hargatik, DUINTASUNA osatzen dugun emakume-taldeok elkarrekin bat egiteko eta genero egoeraren aurrean elkarrekin lan egiteko beharra izan dugu, batez ere emakumezkoen arazoak bestelako ildo batetik aztertzeko eta kontuan izateko.

Emakume eta feministak bezala, bi ildo nagusiei ematen diegu garrantzia: batetik, jardute feminista gure elkartearen barruan, jarrera,

zein zeharkako jokabide sexistak ekidinez; gure idazki zein batzarretan erabili beharreko lengoaiari arreta jarriz; kopuruz gizonezkoak baino gutxiago bagara ere, zuzendaritza-taldean, hala nola lan-taldeetan parekotasuna kontuan har dadin saiatzen gara. Honen bidez, gure elkartearen egunerokotasunean berdintasunezko eta errespetuzko giroa lortzen ari gara.

Bestetik, gure aldarrikapenak emakume zein gizonezkoetan nola eragiten duten aztertzen dugu. Horrela, bizitzan, garai honetan bereziki, emakumeok jasaten dugun desoreka ekonomiko eta soziala garai honetan nola larriagotzen den antzematen dugu, pobreziak, neurri batean, emakume aurpegia izanez, eta batez ere, adineko emakumearen aurpegia.

Ez dezagun menpekotasunaren rola ahaztu, gizarte patriarkalak mundu guztiko milioika emakumeoi egokitu diguna, eta emakumeok jasaten dugun genero indarkeria, adineko emakume askok isilpean, bereziki.

Guk hemen idatzirikoa adineko emakume feministek zehazturiko programa baten zati baino ez da, bidegabekeriarik gabeko gizarte berdin baten alde borrokatzen eta lan egiten jarraituko dugu.

saretiksaretik

d

Euskal Herriko adineko emakumeok ere ozen zabaltzen dugu geure ahotsa

duin

tasu

na e

lkar

tea

* artikulu laburtua

ekaina9

Page 10: EUSKAL HERRIKO BILGUNE FEMINISTAREN BERRIPAPERAbilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2017/06/1496745677-ekaina17... · Mural, performance, dantza, manifa, ekintza zuzen edo ekimen desobedienteak

egeak, eskolak, a n b u l a t o r i o a k ,

epaitegiak, iragarkiak, supermerkatuak... gizonak eta emakumeak ekoizten eta iraunarazten dituzte, etengabe. Jendartea bitan dago banatuta (hori zeharkatzen duten gainontzeko desberdintasun eta bereizkeriak alboratu gabe, noski) eta hori erabat naturalizatua dago. Irudi arrunta da. Arruntegia. Oraindik ere, oso zaila egiten da hainbat esparrutan hori ikusaraztea. Berezko eta betiko garenaren ideia indartsua da oraindik. Mekanismo eta zirrikitu berriak topatu ditu patriarkatuak banaketa mantentzeko, zenbaitetan diskurtso aurrerakoien izenean. Eta guretzat hori arriskutsua da.

Haurrak txiki-txikiak diren unetik, gizon-emakume dikotomia barneratzera bultzatzen ditugu. Harritu egiten gara haur txikiak

“ez! hori neskena da!” eta horrelakoak esaten dituztenean, baina ez gara konturatzen gu geu garela (jendarte oso bat), oso goiz, behar hori pizten dugunok. Ez da berezkoa.

Eta noski, hain zurruna da araua, gorputz asko eta asko ezin garela hor kokatu, topatu. Ezinegon horrek mugitzeko eskatzen digu. Horregatik, gaurko egunean (eta beti) trans* aterkiaren baitan kokatzen diren identitate-egoera guztiekin elkartasuna adierazi nahi genuke.

Gaur, bihar eta beharrezkoa den aldiro: Trans despatologizazioa orain! oihukatuko dugu. Gaurkoan, modu berezi batean, gure ahotsa batu nahi dugu horren aldeko lana egiten ari diren kolektibo, eragile eta pertsonekin. Bereziki, dikotomia apurtzeko lana egin, eta abanikoa zabalagoa eta identitatea dinamikoagoa den zerbait

planteatzen dutenekin.

Izan ere, zer gertatuko litzateke testuingurua ez balitz hain zurruna? Izateko eta egoteko errealagoak eta justuagoak diren markoak askotarikoak izango balira? Instituzioetan, eskoletan edo ospitaletan kasurako, neska-mutil izateari baino, norbanakoak begiratuko bagenitu? Bakoitzak ditugun berezitasun guztiekin, asko baitira!

Ezin ahaztu, norabide horretan, norbanako bakoitzak duen potentziala. Eguneroko gauza txikien indarra! Hala ere, Trans patologizazioak baditu erantzuleak, ez gaitezen despistatu, ez ditzagun beraien ardurak lausotu! Trans despatologizazioa orain eta kitto!

Euskal Herrian, 2017ko maiatzaren 17an

EUSKAL HERRIKO BILGUNE FEMINISTA

l

trans despatologizazioa orain!

ekaina10

Page 11: EUSKAL HERRIKO BILGUNE FEMINISTAREN BERRIPAPERAbilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2017/06/1496745677-ekaina17... · Mural, performance, dantza, manifa, ekintza zuzen edo ekimen desobedienteak

Zarauzko Arraio irratiko “Presio heltzea” irratsaiotik eskuratu dugu jarraian irakurri ahalko duzun Zarahitz herri ekimenak maiatzean burutu zuen “Gure gorputza, gure Herria, gure erabakia” mahainguruaren zatitxo bat. Samara Velte kazetariaren gidaritzapean, Arantza Arruti militante feminista eta Edur Epelde, Bilgune Feministako lagunen hitzekin gozatu ahal izan genuen, norberaren ibilbideaz, independentzia eta feminismoaz, abortuaz eta autodeterminazioaz aritu ziren, besteak beste. Hauxe abortuaz galdetu eta hortik aurrera kontatu zituzten gauza interesgarri guztien artetik berreskuratu ditugun mokadutxoak: Arantza: Abortuaz ari garela eta urtetan atzera joanda, 79an Basaurin izan ziren epaiketen inguruan arituz, gezurra dirudi baina hemengo feministek, estatuko feministek eta mundu mailakoek, eragin handia eduki zuten eta abortuaren gaia pil-pilean jartzea lortu zuten. Gainera, abortuak egiteko izugarrizko sarea zegoen antolatuta. Emakumeen gauza konkretuak lantzeko espazio egokiak ziren sortu ziren horiek, Asanblada, kasu. Hor kokatzen da gure gorputza gure herria eta gure erabakia hitzaldiaren leloa. Orduan bakoitza gure gorputzaren jabe izan ginelako eta guk erabakitzen genuelako gure gorputzarekin zer egin. Sarraskia gertatu zen orduan eta kartzelaratu zituzten abortatu zuten emakumeak, abortua praktikatu zutenak... Burgesak ez zituzten espetxeratu, ez. hauek kanpora joanda egiten zituztelako abortuak. Baina langileen artean kriston mobida izan zen. Argi geratu zen emakumeok gure gorputzaren gainean erabakitzen genuela eta hau oso garrantzitsua da. Izan ere, herri libre bat izan nahi badugu, erabakitzeko eskubidea eduki behar dugu. Edur: Mugimendu Feministaren bilakaera aztertuta, guk beti esaten dugunez, bi ardatz nagusi ditugu. Alde batetik, gorputzak eta beste alde batetik erabakitzeko eskubidea. Bi aldarrikapen hauek izan dira zehar lerro eta etengabe mugimendu feministak ekarritako elementuak.

Erabakitzeko eskubideaz ari garenean, gure gorputzaren gaineko erabakitzeko eskubideaz ari gara baina ez bakarrik hori. Arantzak aipatutako kasuan, adibidez, frankismotik ateratzen ari zen herrialdeaz ari gara eta emakumeek oso gauza gutxi erabakitzeko baimena zeukaten garai batez. Desobedientzia handia suposatzen zuen, taberna batean pote bat hartze hutsak ere. Erabakitzeko hautua egiten zuten bakoitzean desobeditzen ari ziren, beraietaz espero ez ziren gauzak zirelako.Gaur egun ere, antzeko adibidea izan daiteke Trans* izatea erabakitzea; baina erabaki bat hartzeaz gain, dagoen arau eta dikotomiari desobeditzea ere bada. Honekin eta abortuaren adibidearekin adierazi nahi dudana da, gorputza dela gure lehenengo territorioa. Nire lehenengo bizilekua, nire gorputza da.

Haratago joanda, nire gorputza askatzen ez badut eta nire gorputza ez bada erabakitzeko gai, zer herri eraiki nahi dut? Eraiki, askatu edo sortu nahi dugun lurralde hori pertsonez eta beren gogo gorputzez osatuta dago eta gogo gorputz horiek aske, indartsu, burujabe, osasuntsu, sendatuta... behar ditugu. Hau da, erabakitzeko gai diren pertsonak behar ditugu, erabakitzeko gai den herri bat lortzeko.

Honi lotuta, Bilgune Feministan osatze edo sendatze feministaren ideiarekin gaude. Ideia da, mugimendu bat sortzea, gauzak aldatzeko antolaketa eredu bat, non pertsonen bizi prozesuak eta indibidualki bizitzen eta sentitzen ari garen hori kontuan hartuko duena. Kolektiboak gai dira bakoitzak dauzkan bizi prozesu horiek eusteko, atenditzeko, zaintzeko... Euskal Herrian kolektibo piloa dago eta askotan borroka exigentzia, sakrifizoarekin eta antzeko baloreekin lotu da. Hori da jaso dugun herentzia eta hor sartzen da nola ulertzen dugun borroka. Niretzako borrokak gozatzeko dira, ez sufritzeko, Arantzak esaten duen bezala. Badakit hau ez dela erraz barneratzen den ideia, oso errotuta daukagulako. Baina begira herri honetan zenbat sufritu dugun: Torturak, beste mila eratako indarkeri, abusu sexual... guzti hori sendatu beharko dugu. Nola sortuko dugu herri bat, min hori kontenituko duena? Trantsizioan gaude eta borroka hau maitasunetik eta gozamenetik egiten dugu, egunerokotasunetik edo ez da posible izango benetan burujabe izatea. Arantza: Hala da. Kolpeak beti daude bizitzan baina kariñoa eta ulermena dagoenean, honek amortiguadore gisa egiten du. Kontrara, indibidualizazioa, jendea bakarrik utziko bagenu bezala da. Bestalde, Edurrek botatako kolektibotasunaren inguruan eta juridikoki horrek daukan eraginaz, giza eskubideak norbanakoentzat balira bezala ulertzen ditugula etorri zait burura eta herri gisa aitortzen zaizkigun eskubideei ez zaie garrantzirik ematen. Autodeterminaziorako eskubidea, esaterako, ONUk berak ere onartu egiten duena, paperetan geratzen da. Goazen, bada, eskubide pertsonaletatik, eskubide kolektiboak lortzera, paperean gera ez daitezen eta egi bihur ditzagun autodeterminazioa bezalako herri-eskubideak.

Irratsaio osoa entzuteko: http://www.arraio.eus/2017/05/erabakitze-eskubidea-eta-feminismoa-presio-heltzea-irratsaioan/

GURE GORPUTZA, GURE HERRIA, GURE ERABAKIA

ekaina11

Page 12: EUSKAL HERRIKO BILGUNE FEMINISTAREN BERRIPAPERAbilgunefeminista.eus/uploads/erab_1/2017/06/1496745677-ekaina17... · Mural, performance, dantza, manifa, ekintza zuzen edo ekimen desobedienteak

kuleroenKAXA

Goian ikusi dezakezuen arropa gehiena kotoi organikoz egindakoa da eta “Fair Wear Foundation” edo “Wrap” barruan dago (Nazioartean eginda ere, lan baldintza duinen alde egiten duten fundazioak eta esplotazioaz josten ez dutena).

Eskariak egiteko idatzi, zure datuak adieraziz, [email protected] helbidera. Kontuan izan, bidalketa gastuak 3€ direla.

Gure material guztia ikusi, informazio gehiago eta neurrien taulak kontsultatzeko, jo helbide honetara: bilgunefeminista.eus/eu/Denda

IRAKURRI ZABALDUBI-760-2017

sUdAdErA: 26€ (24€ bidelagunek)

tIrANtEdUN KAmIsEtA: 8€ (6€ bidelagunek)

HAUr KAmIsEtA:

5€

mAUKA motzEKo NIKIAK: 10€ (8€ bidelagunek)