Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta

21

Transcript of Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta

Page 1: Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta
Page 2: Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta

SARRERA

Jendarteko kide gehienok behin eta berriz salatu izan dugu gobernuekgure bizitzan eragiten diguten gaiei buruz zer nolako erabakiak hartzen dituz-ten. Baina gainera, ziur gaude bestela joka daitekeela, eta jokatu behar dela.Horregatik, gaurko egoera errotik aldatzeko mugitzen hasi gara. Benetakojendarte aldaketarako beharrezkoa da ekoizpen bai kontsumo ereduakaldatzea.

“Hizkuntza ez da neutrala; euskarak gure herriaren mundu-ikuskeraislatzen du, sozialki eraikitzeko modua da hizkuntza; gure pentsaera

eratzeko modua eta errealitatea ulertzeko tresna baita komunikazio-tresnagarrantzitsua ere. Latinezko 'Directus' hitzak bi punturen arteko lerrorik

laburrena adierazten du; bitartean dagoen guztia zeharkatzen du,zanpatuagatik ere. 'Eskubidea'ren esanahian, berriz, eskuek inguratu

egiten dute, erdian dagoena bere baitan hartu, bildu, besarkatzen dutelarik.Avellaneda/Urrestietako Forua (ia mila urteko historiarekin) haratago joan

zen: “Zor zaio”. Gure herriak ez du bizi duinerako eskubidea; aitzitik,bizimodu duin hori zor zaio. “Herriari duintasuna zor zaio”. Nekane Jurado

Egoera makur honen aurrean krisitik irteteko hartzen diren neurriak kapi-talismoaren logikatik hartzen badira, aldizko partxe bat besterik ez direlaizango uste osoa dugu. Egin dugun lehen urratsa “Euskal HerrikoMugimendu Sozial eta Sindikalen lehen Asanblada” osatzea izan da, “EuskalHerriko Eskubide Sozialen Gutuna” egiteko helburuarekin.

Gutun honek sintesia egin nahi du langile-klasearen eta sektore herritarzabalen (andra- gizon, gazte, adineko, migrante, bazterturiko taldeak, mailafuntzional desberdineko pertsonak...) helburu eta aldarrikapenik sentituene-kin, gure eskubideen defentsa eta hedapenean aurrera egite aldera, aurreeginez esplotazio baldintzak areagotzeko indarrean dagoen eraso kapitalis-tari.

“Lehen urratsa engainuaren eta distortsioaren lainoan sartzea da etamunduari buruzko egia ikastea, gero antolatu eta borrokan jarduteko. Horisekula ez da ezinezko izan, ezta erraza ere. Orain ez da ezinezkoa, ezta

erraza ere. Historian gutxitan izan da hau bezalako unerik, non hautuakgiza-ondorio zeharo dramatikoak eragin baititzake jendearengan”.

Noam Chomsky

Gutuna egiteko modu bakarra parte hartzezko prozesu bat izan daiteke.Kanta herrikoi ezagunak dioen moduan, “hire indarraren beharra dinagu,gure indarrarekin batera”. Parte hartzeak bultzatu eta hauspotu egin behardu arlo sozial eta sindikaleko erakunde desberdinok egiten ari garen ahale-ginak koordinatu eta bateratzeko prozesua; azken xedea litzateke eredusozioekonomiko berri baten oinarriak ezartzea. Guztioi bermatzeko EuskalHerriko baliabideetan eta sortzen den aberastasunean parte izateko bidezkoaukera. Eredu berri hau oinarritu beharko da Lurra errespetatzen duen haz-kunde ekonomiko eta sozial propioan, lan guztien, hau da produktiboa zeinerreproduktiboaren banaketa justuan eta sortutako aberastasunean

3

Page 3: Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta

EUSKAL HERRIKO ESKUBIDE SOZIALEN KARTA

4 (zaintzaren eta pertsonaren bizitza kalitatearen logika lehenetsiz ondasuneta hazkunde ekonomikoaren logikari).

Nola ekarri gaituzte hondamendi honetara?

“Gure garaiko arazoa da honez gero etorkizuna ez dela izan ohi zena”.Paul Valéri

Krisi sistemiko eta global bat bizi dugu, zeinak aldi berean esparruanitzetan eragina duen: politika, ekonomia, ekoizpen modua, arlo soziala,ekologia, zaintza, bizikidetza eta balioak. Galeanok esan zuenez, “munduaunibertsoan jiraka dabilen paradoxa bat dugu. Horrela jarraitzekotan, lasterplanetaren jabeek gosea eta egarria debekatuko dituzte, ogia eta ura falta ezdaitezen”.

Gaur egun bankuetan eta finantza-sisteman kontzentratuta dagoen bote-re ekonomikoak hartzen ditu politika publikoei buruzko erabakiak. Berarekinaskatasun eta eskubideak desagertzen dira -alegia, benetako sistema demo-kratiko baten oinarria-, baita herrien burujabetza ere, eta hein berean finan -tza munduko lobby-en eta enpresa handien boterea areagotzen da.Ekonomia, gobernu neoliberalei esker, bankari eta espekulatzaileen minoria-ren interesen mesedetan dago; honek areagotu egiten du aberastasunarenbanaketa injustua, diskriminazioen iraupena, pobreziaren feminizazio etainfantilizazioa, hizkuntzen eta kulturen desagerpenak, naturaren suntsipenaeta ondasun komunen desagerpena. Laburbilduz: Demokrazian bizi garenenganupean, elite ekonomikoak eta hauen zerbitzuan dauden politikoek,gehiengo sozialari imposaturiko benetako diktadurapean bizi gara.

Giza-eskubideei, eskubide politiko, kultural, zibil, ekonomiko eta sozialeiburuzko nazioarteko adierazpen eta gutunak baliorik gabe geratzen ari dira,gobernuek bultzatutako erreforma eta murrizketen bidezko eraso latzareneraginez, gure eskubideak merkantzia bihurtu nahi dituztelarik.

n Eskubide sozialak (osasuna, etxebizitza, hezkuntza...), herri-administra-zioei exiji dakizkiekeen eskubide gisa, ordenamendu juridikotik kentzen aridira. Lehentasuna bankuen negozioa salbatzea da eta zor finantzieroaordaintzea; aldiz, bigarren mailara pasatako beharrizan sozialak aurre-kontuek ahalbidetzen duen heinean asetzen dira.

n Zerbitzu publikoek beren jite unibertsala galtzen dute. Pribatizatu egitendituzte, gutxi batzuk negozioa egiteko aukera izan dezaten. Zerbitzuenberrordainketa ezartzen da kontu publiko murriztuak orekatzeko, herrita-rren beharrizanen lepotik.

n Enplegurako eta prestazio sozial duinak izateko eskubidea, pertsoneibizi-baldintza egokiak bermatzeko, baztertu egiten da akziodunen dibi-dendoak puztearren. Soldata jaitsierak, lan-baldintzak okertzea, langabe-zia masiboa, prekarietatea eta bazterketa erabiltzen dira lan- kostuakzeharo jaisteko; ustez gure herrian erabat desagertuta zeuden ia esklabu-tasun harremanak berpizten ari dira.

Page 4: Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta

n Etxeko eta zaintza lanaren izaera baztertzaile eta diskriminatzailea are-agotzen ari da jendarte matxista eta heteropatriarkal honetan; lan horribalioa kendu, ikusezin bihurtzen du eta esparru pribatura makurraraztendu, pertsonen ongizatearen kaltetan. Gainera, andreek pairatzen duenzapalkuntza larriagotzen ari da: eskubide sexual eta erreproduktiboenukapena, soldata desberdintasunaren eta prekarietate laboralaren haz-kundea, bortizkeria matxistaren eta bere ukazioaren hedapena...

n Hizkuntza-eskubideak: Krisiaren aitzakiatan, mendetako euskararenkontrako hizkuntza- politika ezartzen jarraitzeko aukera baliatzen da berrizere, garai honetako formetara egokituz: ezin da arautu, murrizketak eginbehar dira...

Euskal Herriko gobernu neoliberalak, estrategia honen lankide

“Sistema neoliberalaren kudeatzaileek eta ʻitxura zientifikoa ̓ematendioten intelektualek duela lau hamarkada heriotza zigorra ezarri zieten

ideologiei, eta XX. mendea amaitzear zelarik historiaren amaiera ebatzizuten. (...) Helburua engainatzea eta nahastea da, hain zuzen historia

geldiarazteko asmoz, historia jendartea eraldatzeko, mundua aldatzekoherriek daramaten borroka den aldetik bederen. Funtsean, trikimailu teoriko

horiek krisian dagoen eta gainbehera doan sistema politiko-ekonomikobaten jarrera defentsiboa islatzen dute”. Ricardo Alarcón

Euskal Herriko gobernu neoliberalek beren esparruan politika horietxekezarri dituzte, eta estatu espainiar zein frantsesaren eta Europar Batasunguztiaren estrategia berean parte hartzen dute, urte askotako borrokaanitzetan erdietsitako lorpen sozialak deuseztatzeko xedez. Kontuan edukigainera gaur egungo ongizate estatua nola lortu den beste herritar batzuengaizkizatearen kosta, eta batipat beste herri askoren ustiatze eta lapurrete-kin. Gobernu hauek ezin dute euren ardura saihestu esanez beste batzukhartutako erabakiak direla. Eurak dira erabaki dituzten edota honez geroezarri diren politiken arduradun. Baina artean, Rosa Luxemburgek esan zuenlegez, “klase burgesen justizia berriro sare baten modukoa izan zen, zeinakmarrazo aseezinei ihes egiten utzi eta sardina txikiak harrapatu baitzituen”.

Botere politiko eta instituzionalak erabaki du eskubideak murriztea delaeuskal jendarteari bere etorkizuna erabakitzeko gaitasuna kentzeko modua.Zerga- eta aurrekontu-politika guztiz injustuek ekarri duten krisiaren areago-tzea baliatzen ari dira euskal langileen eta jendarte osoaren aurka inoiz ikusigabeko erasoa jotzeko.

Euskal Herriko gehiengo sozialak ezin du jarraitu gure erabakitzeko esku-bidea baldintzatzen eta mugatzen duten politikak jasaten; dekretuz-dekretutaxututako politika hauek honako ondorioak dituzte: desberdintasuna, langa-bezia, pobretzea, pribatizazioak, gazteentzako etorkizunik eza, genero dis-kriminazioa, euskaraz bizitzeko galaraztea, ingurumenaren heriotza, arrazis-moa eta zerbitzu publikoen suntsipena; hori guztia, ahaztuz herriak ez direlalegeentzat sortu, legeak herrientzat baizik.

5

Page 5: Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta

Mugimendu sozio-sindikala aitzindari

“Denborak ihes egiten du, uharrak bidaia egiten du, ibaiko urak berebidetik jarraitzen du. Nere herria, bere jatorriaz geroztik, ibai handi bat

bezalakoa izan zen, zerupean lurreko emankortasunaren altxorrak sortzendituena”. Agosti Xaho

Larrialdi sozial eta nazionaleko egoeran gaude. Horregatik, EskubideSozialen Gutun bat hitzartzeko ardura hartu dugu geure gain, oinarrizkoeskubide ekonomiko sozialak bermatu eta, horrenbestez, euskal jendartekokide guztiek bizi-baldintza duinak izatera iritsi eta beren erabakiak har ditza-ten.

Kapitalaren oldarraldi neoliberala medio iritsi da Euskal Herriko emakumeeta gizonezkook, eskubide eta betebehar berdinak ditugula, beste proiektuekonomiko eta sozial bat eraikitzeko garaia. Iritsi da erabateko askatasunezhautatzen dugun sistema geure buruari emateko garaia, gure baliabide natu-ral, ekonomiko, sozial zein kulturalen gaineko kontrola bermatzeko eta gurebeharrizanen baitan egokien diren erabaki politikoak hartzeko.

Jendarte eta bizitzaren zaintza eredu berri bat behar dugu: jarduera eko-nomikoaren erdigunean pertsonak kokatu behar dira, eta lehentasuna emanbehar zaio jendartearen interes kolektiboari, ez interes partikularrei eta mer-katuaren logikari. Hots, finean egungo metatze kapitalista beste produkzio,banaketa, kontsumo eta zaintza eredu bat bihurtu behar dugu, gure beharri-zanak asetzeko, betiere aintzat hartuta ezin duela ondoko belaunaldien, ezda beste herrien edota planetaren erregenerazio ahalmenaren kaltetan izan.Beharrezko balitz, Rosa Parksen jarrera hartzeko garaia genuke; emakumehark ezetz esan eta historia aldatu zuen: arbuiatu injustu edo onartu ezinekoirizten diegun lege edota arau horiek.

Gaurko egoerari aurre egiteko prest gaude, eta erakundeei exijitzen diegujar daitezela Euskal Herriaren borondatearen, berton bizi direnen esanetara,bere etorkizun politiko, instituzional, ekonomikoa eta bizikidetza eredua era-bakitzeko.

Iritsi da garaia euskal jendarte bidezkoa, anitza, inklusiboa euskaldunaeta solidario bat eraikitzekoa, bere borondatean oinarrituta, beste inposizio-rik eta kanpoko eskuhartzerik gabe. Ibiltzeko eta bidea egiteko garaia dugu.Horregatik proposatzen dugu Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutun hau,ondorengo ataleko printzipioen arabera.

EUSKAL HERRIKO ESKUBIDE SOZIALEN KARTA

6

Page 6: Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta

OINARRIAK

Parte hartze sozial aktiboa

“Asanblada Nazionala antzerki burges bihurtzen denean, eskenatokiguztiak asanblada nazional bilakatu behar dira”. 68ko maiatza.

Karta hau prozesu parte hartzaile baten emaitza da, pertsonen konpro-mezuan oinarritu dena. Mugimendu sozialek zein antolakunde sindikaleksustatu dute, eta finean, prozesuan zehar parte hartu duen pertsona orokegiten du. Hemen jasotakoak herriaren eskariak dira, kapitalaren aginduariaurre egin nahian.

Mobilizazio soziala ardatz duen prozesu iraunkorra

“Kalera, kalera, borrokalari kalera!...” Euskal kantu herrikoia

Parte hartze sozialaren bidez, Karta elaboratu ez ezik, sentsibilizaziorakopautak zehaztu eta gure eskaerak tinkatzeko unean jarraitu beharreko bide-ak ere marraztuko ditugu. Soilik mobilizazio sozialak eta indarren batuketakahalbidetuko digute inposatutako eraso iraunkorrak geldiarazi eta marraztu-tako bidean aurrera egiten.

Justizia, elkartasuna eta unibertsaltasuna. Eskubide sozialen,eko no mikoen, berdintasunezkoen, linguistikoen, kulturalen etademokrazia parte hartzailearen aitortza

“Batek goserikan diraueino ez gara gu asetuko, beste bat loturik deinoez gara libre izango”. Joxe Antonio Artze

“Euskal Herria ukatzen duenak gu ukatzen gaitu. Gu gara euskara, gueuskaraz gara”. Jon Maia

Gure justiziarako eta elkartasunerako eskaera ez da erretorika kontua.Karta honetan jasotako eskubide ororen aitortza exijitzen dugu. Karta hone-tako edukien ezarpenak Euskal Herrian bizi garen herritarron bizi baldintzenhobekuntza nabarmena suposatuko du.

Eskuartean dugun Kartan aitortzen diren eskubide sozialak unibertsalta-sunaren printzipiotik abiatzen dira eta, ondorioz, hauen ezarpen inklusibotikere, inolako bereizketarik nahiz diskriminaziorik egin gabe, dela genero arra-zoiengatik, edota arrazoi laboral, aniztasun sexual, aniztasun funtzional, osa-sun, azal kolore, jatorri, egoera administratibo, ideologia politiko, hizkuntzarrazoi zein sinismen erlijiosoengatik ere.

Karta hau zehazki emakume eta gizonen arteko berdintasun eskubideenaldarritik abiatzen da.

Jatorri anitzak, herri bera: Euskal Herriko biztanleriaren jatorria anitzekoada eta gure erronka guztion artean herri hau aniztasunetik eraikitzea da,dena delakoa izanda ere jatorria eta helbur honekin batera eraldaketa sozia-

7

Page 7: Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta

la bultzatzea da, jendarte justuagoa bat eraikitzea, pertsona orori aukera ber-dintasuna eskainiz eta desberdina izatearen eskubidea errespetatuz.

Aniztasuna elementu baikortzat jo behar da eta batzeko elementubihurtzeko lan egin behar da. Elkar ezagutzatik elkar onartzera joango garaeta hortik elkarrekin bizitzera, Euskal Herria denon artean eraikiz.

Naturaren mugak errespetatu: Bestelako produkzio eta kontsumoeredu bat

“Kontsumoak kontsumitzen gaitu”

Mugatua den ekosistema batean bizi gara, zeinak ez dituen materialakinfinituki erreproduzitzen ez eta hondakinak infinituki xurgatzen ere. Energiaeta lehengai berriztagarri nahiz ez-berriztagarrien neurrigabeko kontsumoak,bereziki aberasturiko herrialdeetan, baliabideen agortzean eta aldaketa kli-matikoan aktiboki kolaboratzen du etorkizun ez oso urrunean tragikoak izandaitezkeen ondorioak eraginez. Bestelako produkzio eta kontsumo eredu batezinbestekoa da, bizitza osasuntsua izateko eskubideari lotuta.

Bizitza erdigunean: Iraunkortasun orekatua lehenetsi

“Egungo Krisiak agerian uzten du bizigarriak diren bizitzak sortzekosistema honek duen ezintasuna” "Bizitzeko poztasuna duen bizitza ez danik edo zuk ulertzen duguna baizik demokratikoki kolektiboak erabakitzen

duena eta honetarako arduratzen gaituena". Amaia Orozco

Defendatzen dugun eredu sozio-ekonomikoak bizitzaren mantentzealehenesten du: pertsonen zaintza zein gure lurraren zaintza. Balio hauek ezerrespetatzeak etorkizunik ez izatera garamatza, ez pertsona bezala ez etaherri bezala ere. Ezinbestekoa da bizitzaren oreka eratzen eta mantentzenduten sozialki beharrezkoak diren lan guzti horiek aitortzea.

Bermatu behar diegu ondorengo belaunaldiei biziraupenerako beharrez-ko diren oinarrizko baliabideak, eredu sozio-produktibo baten bitartez zeinekgure natur baliabideak kontserbatzen/iraunarazten lagunduko duena, ez-xahutzailea, kontsumo arduratsuan oinarriturikoa, birziklapenean, berrerabil-penean eta aztarna ekologikoaren gutxitzean.

Aldi berean, bakean bizitzeko eskubidea ere badugu hortaz militarismoakez du kabidarik.

Pertsonak merkatuaren gainetik. Ekonomia jendartearen zerbitzura

“Hainbat gorputz hilarazi dituen diruak, hamaika arima hiltzen ditu egunero”. Giovanni Papini

Ekinbide politiko, ekonomiko eta instituzionalaren lehentasunak aldatubehar dira, pertsonak eta euren interesak merkatuaren alboan lehenetsiz,eta lanerako eskubidea (produktiboa eta erreproduktiboa) kapitalaren intere-sen alboan. Edozein aktibitate ekonomikoren azken xedea ezin da aberastepartikularra izan pobretze orokorraren kontura. Horretarako, ziurtatu beharda gobernuaren ekinbidearen lehentasuna direla politika ekonomikoaren efi-zientzia soziala eta oinarrizko eskubide sozialen bermea.

EUSKAL HERRIKO ESKUBIDE SOZIALEN KARTA

8

Page 8: Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta

Aberastasunaren bidezko banaketa

“Zertan erabil dezakete askatasun politikoa ogirik ez duten horiek?Orduan, soilik teorizatzaileentzat eta handi-mandiak diren politikarientzat da

baliagarria”. Jean-Paul Marat

Demokrazian bizitzea xede duen edozein jendartek, bere lanaren bidezproduzitzen duen aberastasunaren banaketa justuaren demokratizazioa ber-matu behar du, baita produzio sistemena ere. Kapitalaren kontzentrazioa etametaketa, izugarria dena eta gero eta poltsiko gutxiagotan haziz doana,geroz eta sektore gehiago pobretzeko baliatzen ari den krisi ekonomikoarenkausa eta ondorioa da.

Euskal Herriko pobreziaren muga determinatuko duen akordio sozialabultzatu behar dugu mobilizazioaren bidez, zeinaren mugaren azpian ezduen diru-sarrerarik izango inork, honetarako beharrezkoak diren tresnaksortuaz.

Ezinbestekoa da politika fiskalean sakoneko aldaketa ematea mobiliza-zioaren bidez; sistema fiskal justoa izateko bere bilketa gaitasuna nabarmenhobetuz, beharrezko diren premia sozialen koberturari aurre egiteko.

Lanen bidezko banaketa. Enplegu duina

“Industrializazioak II. Mundu Gerraren ostean deuseztatu zuenmorroi-klase bat berpizten da”. André Gorz

“Androk] esklaboen esklaboak gara. Gizonak baino era ankerragoanesplotatzen gaituzte”. Lucy González

Karta hau sozialki beharrezkoak diren lan guztien bisualizatzeko beharre-tik ere abiatzen da (bai ordainpeko enplegua, bai zaintza eta etxeko lanak,etab.), lanok duten balioa eta aitortza emanaz eta hauek era justu bateanbanatuz. Bizitza duin baterako dugun eskubidea soldatapeko lan harrema-netatik kanpo egon behar du.

Enplegu duinaren defentsan dihardugu, herritarren gehiengoari ezarrinahi dioten prekarietatea ukatuz.

Kolektiboa denari balioa eman

“Profezia guztiek diote izakiak berak bere buruaren suntsiketa eragingoduela. Baina mendeek eta etengabe berritzen den biziak, maitaleen eta

ameslarien belaunaldi bat sortu zuten ere. Munduaren suntsiketarekinamesten ez duten gizon eta emakumeak dira, tximeleten eta urretxindorren

mundua sortzea amesten dutenak baizik”. Gioconda Belli

Eskubide Sozialen Karta, sistemari aurre egin eta berri bateranzko erai-kuntza bidean, erronka kolektiboan oinarritzen da. Indibidualismoa hedatzeahelburu duen ideologiak ondo asko daki gure indarra gure arteko batasune-an datzala eta indar hori batuketa horretan biderkatu egiten dela, kolektiboadelarik sistemari aurre egiteko bide bakarra.

9

Page 9: Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta

Publikoa denaren defentsa eta bere hobekuntzaren alde egiten dugu pri-batua denaren aurrean eta ondare komunak(airea, ura, basoak...) aldarrika-tzen ditugu beraien funtzio soziala eta elkartasunezko erabilera.

Horrez gain, taldeen zein pertsonen arteko sareak sustatzearen beharraaldarrikatzen dugu elkar ezagutu eta ezartzen ari zaizkigun politiken aurreanerantzun irmo bat emate aldera.

Pertsonen eta herrien arteko elkartasuna

“Karitatea umiliagarria da bertikalki eta goitik egiten delako; elkartasuna horizontala eta elkarrekiko errespetua dakar berarekin”.

Eduardo Galeano

“Hemengo irrintzi askeak han oihartzun”. Esaera zaharra

Aztarna ekologikoa da elkartasun ezaren neurtzaile argiena. EuskalHerriak bere aztarna txikitu beharra du bestelako produkzio eta kontsumoeredu arduratsu batean oinarrituta, baita iraunkortasunean zein burujabetzanoinarrituriko nekazal eta elikadura politikak aurrera eramanaz.

Eskubide hauek gure esparru nazionalean bermatzetik abiatzen dira.Euskal Herriak herrien arteko elkartasunaren garapenean aktiboki lagundubehar du, baita nazioarteko lankidetzan, eta finean, justizian, parekidetasu-nean, askatasunean eta elkartasunean oinarrituriko harreman eredu berriaksortzen ere. Hemen proposatzen den alternatiba finkatze globalerako oina-rrizkoa da aktibitate internazionalista.

Euskal Herria da euskal herritarren eskubideak bermatzeko subjektuburujabea

Euskal Herriari, beste edozein herri bezala, bere eredu ekonomiko, sozial,politiko eta instituzional propioaren gainean erabakitzeko eskubidea dagokio,muga bakarra izanik euskal herritarrek (ulertuta bizi proiektua bertan garat-zen duten pertsonen multzoa, zeinahi izanik ere beraien jatorria) demokrati-koki adierazitako borondatea bera. Instituziook izan behar duzue parte hart-ze sozial aktiboarekin, Euskal Herrian bizi eta lan egiten duen pertsona oro-rentzat karta honetan jasotzen diren oinarrizko eskubide sozialen bermatzai-leak.

Euskal Herriak bere historiaren jabe izanik, berau ezagutu eta transmitit-zeko eskubidea du.

Euskal Herriko instituzioek honen arabera jardun behar dute

“Herriak agindu, gobernuak bete”. Marcos komandante ordea, EZLN

“Bakea ez da soilik gerrarik ez egotea. Pobrezia, arrazakeria, diskrimi-nazioa eta bazterkeria dauden heinean, nekez esan dezakegu mundua

bakean denik”. Rigoberta Menchú

EUSKAL HERRIKO ESKUBIDE SOZIALEN KARTA

10

Page 10: Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta

Instituzioei exijitzen diegu euren gain har dezaten herritarrenganakoduten ardura, baita beharrezko den neurri oro hartzea oinarrizko eskubidesozioekonomiko, kulturak eta politikoren jabe izan daitezen bermatzeko ere.

Euskal Herriak demokrazia parte hartzailean oinarrituriko eredu politikobaten beharra du, herritarrak antolatzera eta erabaki politikoetan aktibokiparte hartzera bultzatuko dituena.

Instituzioek helburu hauek euren jardun politikoaren erdigunean jarribehar dute, eragotziz euskal gehiengoengandik at hartzen diren erabakiakinposa ditzaten dekretu, lege erreforma edo beste era bateko aktuazioenbidez. Egun, eurei ere badagokie oihukatzea botere ekonomikoari “Ez dirapasako” eta horren arabera jardun behar dute.

11

Page 11: Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta

EUSKAL HERRIKO ESKUBIDE SOZIALEN KARTA

Sarrera

Azken urte honetan gauzatutako prozesu horizontal eta parte-hartzaileakizaera berezia ematen dio karta honi Euskal Herrian, hau da, bestelako zer-bait bihurtzen du karta hau. Karta honen edukien oinarria1 da galdera ba -tzuei erantzuteko eskaria, aurretik erantzunik eman gabe, eta horrek ikas-kuntza kolektiboa ekarri du berekin. Bada, ikaskuntza kolektibo horrek, zail-tasun eta kontraesanak izan arren, ezagutzaren alde egiten du eta –agianhau da garrantzitsuena- desberdinen arteko aitortzaren alde ere bai, zubi,proposamen eta hizkuntza konpartituak eraiki nahi baititu.

Bidea praktikatik egin da. “Kolektiboa egiteko” bestelako forma batzukprobatu ditugu, elkarren arteko harremanetarako forma berriak EuskalHerrian (eta Euskal Herriarentzat). Egindako ibilbideak adierazten du, bereemaitzak baino gehiago, esperientzia honen izaera politiko berritzailea.Testuak etapa bat formalizatu eta ixten badu ere, lan kolektiboak aurrerajarraitzen du. Jarrai dezala Karta honek eta berak defendatzen dituen esku-bideek sortutako ilusioarekin, hau da, eskubide horiek biderkatu eta berega-natu daitezkeela Euskal Herriko auzo, herri eta hiri bakoitzean.

Eskubide eta Berme Sozialen Karta hau Euskal Herrian bizi direnen oina-rrizko eskubideez osatuta dago, hau da, euskal herritarren oinarrizko esku-bideez; hala, herritar horiek dira Karta honetan jasotako eskubideen titularraketa hartzaileak, baldintza berdinetan, eta haiei dagokie eskubideak erabil -tzeko beharrezkoak diren tresnak eskuratzea.

Pertsona guztiak dira eskubide berberen jabe eta guztiek merezi dute ber-dintasunezko tratua. Horrek exijitzen du era guztietako diskriminazioak eza-batzea, hots, arrazoi hauengatik sortutako diskriminazioak ezabatzea: adina,egokituriko sexua, egoera soziala, jatorri geografikoa, generoa, aniztasunfuntzionala, sexu-identidadea, aukera ideologikoa, bizikidetza-harremana,egoera administratiboa, etnia edo askatasun gabetua izatea (espetxeratutaegotea).

Administrazio publikoek balioen aldaketa sustatuko dute, aniztasunarenerrealitateari dagokionez, bizitzaren eremu guztietan; halaber, desberdinta-sunerako eskubidea ere sustatuko dute, askatasun indibidualaren defentsa-tik, betiere horren erabilerak beste pertsona batzuen eskubideak zapaltzenez baditu.

Karta honen zilegitasun eta legezkotasunaren azkeneko oinarria euskaljendarteak askatasunez adierazitako borondatea da; beraz, borondate horiizango da berton jasotako eskubideak euskal konstituzio- eta arau-esparru-ra eramateko betekizun bakarra.

Euskal Herrian bizi diren pertsonek badute eskubidea eurek erabakitzenduten sistema sozio-ekonomikoa eratzeko. Oraingo sistemak agerian utziditu pertsonen eta ingurumenaren behar ugariei modu egokian erantzuteko

EUSKAL HERRIKO ESKUBIDE SOZIALEN KARTA

12

Page 12: Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta

dituen mugak; horregatik, beharrezkoa da oraingo krisi sistemikoa gaindidezakeen bestelako sistema bat lehenbailehen eraikitzea.

Eskubide hauek modu errealean erabili ahal izateko, ezinbestekoa dagizonei eta emakumeei beren sexu-kondizioagatik ezarritako rolak errotikaldatzea, oraingo sistema patriarkala ezabatzeaz batera; izan ere, sistemahorrek emakumeen aurkako esplotazio eta indarkeria mota ezberdinaksortzen ditu eta emakumeen diskriminazioa finkatu du enpleguaren ere-muan, lan erreproduktiboan eta zaintzaren eremuan, eta horren bidez era-gotzi die bizi-baldintza duinak eta mendetasunik gabekoak lortzea berdinta-sun egoeran.

Lurraldearen antolamendua eta herri zein hirien hirigintza karta honetanjasotako beharren arabera diseinatuko dira.

Pertsona guztiek dute zaintzeko, ez zaintzeko eta zainduak izateko esku-bidea, erantzukizuna eta ez derrigortasuna beren bizitza osoan, baita herio -tza duina izateko eskubidea ere, inolako estigmatizaziorik jasan gabe.

Euskal instituzio publikoei dagokie eskubide horien erabilera bermatzea,pertsonen zerbitzura jarritako administrazio garden baten bidez eta partai-detza sozialetik gidatutako sektore publiko komunitario baten bidez.

Euskal Herriko instituzioek baldintza juridiko, fiskal eta administratibo ego-kiak ezarriko dituzte pertsona guztiek bizi-baldintza duinak berdintasunezeskuratu ahal izan ditzaten, eta, halaber, oinarrizko eskubide sozialen etaondasun komunen merkantilizazioa eragozteko, zerbitzu publikoen titularta-sun komunitarioa bermatzeko eta pertsonen partaidetza ziurtatzeko alor poli-tiko eta sozialean.

Instituzio horiek Karta honetan jasotzen diren gai guztien inguruan ahal-men legegilea izango dute.

Parte-hartzea aske, autonomo eta berdinzalea lortzeko xedez, Ad mi -nistrazioek parte-hartze sozialerako estrategia bat programatuko dute gaipublikoetarako. Estrategia horrek barne hartuko du bere eskumenekoakdiren gai publikoei buruzko egitura eta prozedura iraunkorrak eta unez une-koak eratzea eta bideratzea. Hartu beharreko neurrien artean, parte-hartzesozialari buruzko prestakuntza espezifikoa sartuko da. Parte-hartze mailakkontsulta lotesletik elkarren arteko erabakira bitartekoak izango dira.

Administrazio publikoarekin batera sare sozio-komunitario arduratsu,sortzaile, autonomo eta aldarrikatzailea garatzea ezinbestekoa izango da,ardatza eta lehentasuna eskubide sozialen eraikuntza izango delarik.

Zerbitzu publikoek guztien ongizatea defendatzeko betebeharra dute.Haien helburua da euskal herritarren eskubide sozialen erabilera bermatzea,baliabide propioez, berdintasunez, irisgarritasunez, modu deszentralizatuaneta eraginkortasunez.

Zerbitzu horiek kontrol politiko eta sozialaren mende egongo dira aldiberean. Haien egitura profesional eta independentea izango da, haien zere-

13

Page 13: Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta

ginak betetzean, eta haien arduradunak merezimendu eta gaitasun irizpi -deen arabera izendatuko dira.

Sektore sozial eta ekonomiko estrategikoak atenditzeko zerbitzu publikopropioak garatuko dira, hots, sektore hauek atenditzeko: osasuna,hezkuntza, zerbitzu sozialak, etxebizitza, energia, finantzak, komunikazioaketa garraioa.

Jarduera ekonomikoa pertsonen zerbitzura

Botere publikoek bermatuko dute interes komunitarioa interes pribatuengainetik jartzen dela euskal eredu sozio-produktiboarekin, ingurumen-iraun-kortasunarekin, kohesio sozialarekin eta lurraldearen plangintzarekin zeriku-sia duten gai guztietan.

Justizian, lankidetzan, elkarrekikotasunean eta elkarrenganako laguntzanoinarritutako ekoizpen, banaketa eta kontsumo harreman guztiak lehenetsi-ko dira.

Euskal sektore publikoak bere nagusitasuna bermatuko du plangintzaekonomiko orokorrean; halaber, ekimen pribatuaren subsidiariotasuna etaeuskal sare sozial eta produktiboaren garapena bermatuko ditu.

Horretarako, beharrezkoak diren tresna arautzaile eta instituzionalak sor-tuko ditu, alor hauei dagokienez: plangintza ekonomikoa, lurraldearen anto-lamendua, garapen-eredu endogeno eta iraunkorra, berrikuntza, zuzenekoesku-hartze publikoa ekonomiaren sektore estrategikoetan, hala nola, balia-bide naturalen erabilera, energiaren ekoizpen eta merkaturatzea, finantza-sistema eta gure elikadura-burujabetzaren bultzada.

Euskal Herriko aurrekontu- eta zerga-politikaren oinarriak printzipio hauekizango dira: ekitatea, progresibotasuna eta aberastasunaren bidezko bana-keta. Helburu nagusia izango da Karta honetan jasotako eskubideak ber-matzea eta sozialki justifikatuta ez dauden gastuak saihestea (gastu milita-rrak, errepresiorako fondoak,...). Horretarako, atzera egin behar da azkenhamarkadotan errenta altuentzat eta kapitalaren errententzat onartu direnzerga-beherapenetan; horrekin batera, lanekoak ez diren errenta guztiakikuskatu behar dira, gehienez bost urterik behin.

Mugimendu sozial eta sindikalen benetako parte-hartzerako mekanismo-ak sortuko dira, aurrekontu publikoen urteko eztabaidetarako.

Natura, eskubideen jabe

Bere forma guztietan, naturak badu existitzeko, irauteko eta bere bizi-zikloak mantentzeko eta birsortzeko eskubidea. Pertsonok, aldiz, berau man-tentzeko erantzukizuna eta betebeharra dugu.

Euskal Herrian bizi garenok badugu ingurumen osasuntsu eta naturalazgozatzeko eskubidea, eta, hortaz, pertsonen, naturaren eta bizitza formadesberdinen arteko elkarreragin onuragarria babesteko beharrezkoak direnneurri guztiak hartzeko.

EUSKAL HERRIKO ESKUBIDE SOZIALEN KARTA

14

Page 14: Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta

Jarduera ekonomiko publiko edo pribatu guztiek komunitatearen intere-setik kudeatuko dituzte airea, ura, lurzoruak, kostaldeak, klima eta bizi-formaguztiak, baliabide horiek gure belaunaldiaren eta etorkizuneko belaunaldienmesederako erabiliz eta planifikatuz; horretarako, baliabideen xahuketa etagehiegizko ustiapena ezabatuko dira, eta baita garapen neurrigabea ere,horren ordez kontsumo arduratsua, berrerabilera, birziklapena eta ordezkoenergia berriztagarriak bultzatuz.

Eskualde mailan, gobernu eta instituzioek lurralde-garapena diseinatukodute, ikuspegi deszentralizatzailez eta jardueren askotarikotasuna sustatuzalor hauetan: nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza, industria, turismoa,energia eta zerbitzuak.

Ingurune naturalaren jabetza komunala sustatuko da eta nekazaritza-lurpublikoa eskuratuko da jarduera produktiboentzat eta lehenengo sektoreabultzatzeko. Administrazio publikoek Euskal Herriko nekazaritza-elikagaienekoizpena eta elikadura-burujabetza bultzatuko duten politikak bideratukodituzte. Nekazaritza-elikagaien hurbileko industrializazio eta merkaturatzeasustatuko dira.

Hiri-garapena pertsonen neurrira egokituta egingo da, behar bakoitzarimodu integratuan erantzunez, adin, sexu/genero eta aniztasun funtzionala-ren arabera.

Euskal jendartearen behar energetikoei erantzutea sektore estrategiko -tzat jotzen da, eta hortaz, soilik instituzio publikoek planifikatu eta kontrolatubehar dute. Gobernu eta instituzioek neurri egokiak programatuko dituztebertoko energia-iturriak guztiz berriztagarriak izan daitezen. Energia-enpre-sa publiko bat eratuko da, ekoizpen-baliabide propioez, bere bidez oinarriz-ko behar energetikoak bete egiten direla bermatzeko.

Administrazio publikoek kontsumo energetikoa ahalik eta gehien murriz-teko kultura sustatzeko politikak garatuko dituzte, bai alor publikoan eta baialor pribatuan. Etxebizitzen buruaskitasun energetikoa bultzatuko da; horre-tarako, energia-galerak murrizten dituzten eraikuntza-teknikak aplikatukodira, energia berriztagarrien aprobetxamendua ahalbidetzen duten teknolo-giak ezartzeaz batera.

Etxebizitza guztiek eskubidea izango dute gutxieneko energetiko batdohainik eskuratzeko, etxebizitzen oinarrizko bizigarritasun beharrakbetetzeko adinakoa.

Herritarrek eskubidea izango dute kalitatezko garraiobide publikoak izate-ko, Euskal Herriko hiri barruko eta hiri arteko ongi-etorri hurbilen beharreiegokituta. Garraiobide horiek bereziki hartuko dituzte kontuan mugikortasunfisikoko arazoak dituzten pertsonen beharrak.

Agintaritza publikoek Euskal Herriko berezko beharrak ase ditzakeenoinarrizko nekazaritza-elikaduraren ekoizpena bideratzeko politikak sortukodituzte. Nekazaritza-elikagaien hurbileko industrializazio eta merkaturatzeasustatuko da.

15

Page 15: Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta

Kalterik gabekoak direla zientifikoki frogatuta ez dagoen bitartean, debe-katuta egongo da elikagai transgenikoen merkaturatzea, bai pertsonen kon -tsumorako eta bai animalien kontsumorako.

Elkartasun kolektiboa bizitzaren iraunkortasunerako

Bizitzaren iraunkortasuna eta pertsonen ongizatea izango dira EuskalHerriko sistema sozio-produktiboaren erdiguneak. Merkatuak, kapitalak etaespekulazioak ez dute jadanik bizitza bideratuko.

Zentzu honetan, zaintza oinarrizko eskubide soziala eta jendartearenonura izango da. Pertsona guztiek dute ekarpena egiteko eskubidea zeinbetebeharra, guztien ongizatearen aldeko subjektu aktibo gisa.

Pertsona guztiek dute bizitzaren zaintza ziurtatzen duten betekizun guz-tiak bermatuta izateko eskubidea. Eskubidea dute, halaber, interdependen -tzia pertsonala berezko baliotzat aitortua izateko eskubidea; halaber, nahita-ezkoa da zaintza-lanak sexuen artean bidezkotasunez birbanatzenlaguntzea.

Soldataz ordaindutako etxeko lanek eta zaintza-lanek maila duina izangodute eta gainerako enpleguen eskubide berdinak izango dituzte.

Familiako zaintza-lana eta etxeko lana aitortzeko prestazio-formulak sor-tuko dira.

Era berean, pertsona guztiek dute aisialdirako eskubidea. Zentzu hone-tan, atseden espliziturako eskubidea, denbora librea gozatzeko eskubideaeta aldizkako opor ordainduak izateko eskubidea bermatuko zaie.

Emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko bizitza

Emakumeok, emakume izate hutsagatik, indarkeriarik ez jasatzeko esku-bidea dugu. Sistema heteropatriarkalaren oinarria indarkeria sexista da.Horri aurre egitea, emakumeek egunerokoan jasaten dituzten indarkeriaanitzak (sexuala, fisikoa, politikoa, erreproduktiboa, psikologikoa, ekonomi-koa, lan eremukoa, sinbolikoa...) atzematea, ikusaraztea, eraistea etazigortzea da. Honekin guztiarekin amaitzeko, ezinbestekoa da erantzukizunindibiduala eta kolektiboa.

Egungo sistema hetero-patriarkala indarkeria sexistan oinarritzen da,beraz gaitz honi aurre egitea guztion ardura da, norbanako zein kolektibomoduan.

Euskal instituzioek beharrezkoak diren hezkuntza-politika, plan eta hez-kuntza-programak eratuko dituzte, bai patriarkatuaren adierazpen horrenaskotariko formak aztertzeko eta haien sustraiak ezabatzeko, indarkeriasexista pairatzen duten emakumeei arreta emateko eta era berean emaku-meon jabekuntza eta erabakitzeko eskubidea bermatzeko.

Babes sozialerako eskubide unibertsala

Pertsona guztiek dute babes sozialerako eskubidea, hori oinarrizko pre-misa baita Euskal Herriko bizitza sozial eta ekonomikoan aktiboki parte

EUSKAL HERRIKO ESKUBIDE SOZIALEN KARTA

16

Page 16: Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta

hartzeko eskubideen subjektu autonomoa izateko. Enplegu eta baliabideekonomikorik eza, zaintzen arreta, gaixotasuna eta autonomia pertsonalarengabezia –bizitzan zehar- ezin dira inola ere oztopo izan bizitza duin eta akti-borako.

Botere publikoei dagokie, Euskal Herriko Babes Sozialerako Sistemarenbitartez, eskubide horren erabilera ahalbidetzea, diru-sarrerak bermatzearenbidez eta kalitatezko zerbitzu sozial eta zaintzen sare publiko eta unibertsalbaten bidez. Aurrekontu publikoez finantzatuko dira, eta haien iraupenalehentasunezkoa izango da.

Euskal instituzio publikoek neurri egokiko baliabide ekonomikoak berma-tuko dituzte, oinarrizko beharrak eta autonomia pertsonaleko beharrakpobreziaren mailaren gainetik bete ahal izateko. Pobreziaren mailak EuskalHerrian sortzen den aberastasuna hartuko du kontuan, irizpide gisa.

Kalitatezko enplegu duina

Pertsona guztiek eskubidea izango dute ekoizpenaren eta zerbitzuenprestazioaren eremuko jardueretan askatasunez parte hartzeko, duina,gizartearentzat onuragarria eta egonkorra den lan baten bitartez, bizi-bal-dintza duin eta autonomoak eskuratzea ahalbidetzen duen bidezko ordain-sari batez.

Gaur egun zailtasun handienak dituzten kolektiboen laneratzea bultzatu-ko da; aniztasun funtzionaleko kasuetan, lan-baldintzak gaitasun pertsonale-tara egokitu beharko dira.

Balio bereko lanak soldata berdinez ordainduko dira. Ez da ordainsari-dis-kriminazio edo -arbitrariotasunik onartuko sexu, etnia, ideologia, sexu-identi-tate, aniztasun funtzional edo jarduera ekonomikoagatik.

Euskal Herriko baldintza sozio-ekonomikoekin bat datorren gutxienekosoldata bermatuko da eta gure herrian sortzen den aberastasunarekin lotu-ko da. Egin beharreko eztabaida sozialaren ostean, gehieneko diru-sarrerapertsonalen maila ezarriko da, bai jarduera pribatuetan eta bai publikoetan.

Asteko, urteko eta bizitzako lanaldia murriztuko da, soldata murriztu gabe,lana banatzeko eta aberastasuna sortzeko eta banatzeko estrategia gisa,eta baita laneko bizitza eta bizitza pertsonala bateragarri egiteko estrategiagisa ere, erantzunkidetasuna sustatuz eta genero-rol bereiztuak gaindituz.

Arauek ez dute baimenduko justifikaziorik gabeko kaleratze librerik.Langabezia-sari mugagabea bermatuko da egoera horrek dirauen bitartean.Doako enplegu-zerbitzu publikoak egongo dira, behar den neurrikoak, orien-tabidea, prestakuntza eta lanbide-birziklapena eskaintzeko.

Langile guztiek sindikazio librerako eskubidea izango dute, eta baitaberen lan-baldintzen negoziazio kolektiborako eskubidea ere; halaber, grebaegiteko eskubidea ere izango dute, beren interesak defendatzeko.Grebarako, negoziazio kolektiborako eta ekintza sindikalerako eskubideakfuntsezko lan-eskubide unibertsalak izango dira eta euskal administrazioek

17

Page 17: Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta

burujabetzatik arautuko dituzte gai horiek, beti ere iraganean onartutako iriz-pideen barruan.

Euskal instituzioek erabateko ahalmen arautzailea izango dute lanarenalorrean, horri buruzko legedia osatzeko; hala, lanerako eskubidearen muinaezarriko dute, eta baita Lan Harremanen Euskal Esparruaren oinarrizkoarauak ere. Euskal eremuaren baitan, alderdien arteko akordioa eta nego-ziazioa izango dira arau-esparru hori eratzeko tresnak.

Langile guztiek badute eskubidea beren zereginak laneko arriskurik gabegaratzeko. Euskal administrazioak behar beste baliabide eskuratu ditu esku-bide hori osasun sistema publikotik garatzeko.

Euskal Herriko lan-administrazioak Lan Ikuskaritza propioa eratuko du.

Balioa sortzeko tresna den aldetik, enpresak bermatuko du erabakiakmodu demokratikoan hartzen direla; orohar, onura kolektiboa onura partiku-larraren gainetik jarriko dela bermatuko dute, langileak prozesuetan inplika-tuko direla, lan-baldintzak kolektiboki negoziatuko direla eta sortutako enple-gua eta aberastasuna ekitatez banatuko direla.

Osasunerako eskubidea

Pertsona guztiek dute osasunerako eskubidea, honela islatzen dena:modu autonomo, solidario eta atsegingarrian bizitzea, ingurumenosasuntsuaz gozatzea, elikadura iraunkorra izatea eta ingurune osasuntsueta seguruak izatea lanean, komunitatean eta bizikidetza-ingurunean.

Euskal instituzio publikoek bermatuko dute osasun-arreta integrala esku-ratzeko eskubidea, euskal osasun sistema publiko, unibertsal eta –erabilera-ren unean- doako baten bitartez; sistema hori aurrekontu publikoz finantza-tuko da.

Sustapena, prebentzioa, sendatzea eta errehabilitazioa Euskal Herrikoosasun sistemaren funtsezko atalak izango dira; horri begira, autonomiapertsonalaren bultzada lehenetsiko da, une orotan, osasun-gaixotasun pro-zesuan; halaber, duintasunez bizitzeko eta hiltzeko borondate pertsonalaerrespetatuko da beti.

Gisa berean, botere publikoek kontuan hartu beharko dituzte politikapubliko eta jarduera pribatu guztiek osasunean dituzten ondorioak; horribegira, bereziki aurre egingo diete oraingo desberdintasun sozialak osasu-naren alorrean sortzen dituzten politika eta jarduerei.

Hezkuntzarako eskubidea

Pertsona guztiek dute hezkuntza publiko, euskaldun, plural, laiko eta doa-koa eskuratzeko eskubidea, aniztasuna integratuko duena eta berdinzaleaizango dena generoaren ikuspuntutik (hezkidetza), ikuspegi kritikoa etaelkartasun internazionalista sustatuko dituena, hezkuntzaren etapa guztie-tan, bai derrigorrezkoetan eta bai derrigorrezkoak ez direnetan.

EUSKAL HERRIKO ESKUBIDE SOZIALEN KARTA

18

Page 18: Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta

Hezkuntza sistema propioa izango da eta euskal curriculum deritzanagaratuko du. Zeharkako eran, hezkuntza emozionala ere hartuko du barneeta pertsonen jarduera kritiko eta sortzaileak bultzatuko ditu.

Euskararen ezagutza eta erabilera bermatu behar zaizkie ikasle guztiei.Euskalduntzerako eskubidea bizitza osoko eskubide bat da.

Etxebizitzarako eskubidea

Pertsona guztiek dute eskubidea oinarrizko zerbitzuak dituen etxebizitzaegoki, seguru, eroso eta higienikoa eskuratzeko eta berataz gozatzeko.

Etxebizitza oinarrizko beharrizan bat da, merkatuaren eta espekulazioa-ren logikatik kanpo geratzen dena. Alokairu soziala, zaharberrikuntza etahutsik dauden etxebizitzen okupazioa, jabetzaren eta lurzoru urbanizagarria-ren funtzio soziala lehentasunezko ekintzak izango dira etxebizitzaeskuratzeko bidea ziurtatzeko.

Pertsona guztiek dute beren beharrei egokitutako etxebizitza duina era-biltzeko eskubidea, aniztasun funtzionalari lotutakoak barne sartuta.

Administrazio publikoek etxebizitzarako eskubidearen erabilera bermatu-ko dute, alokairu sozialera zuzendutako etxebizitza parke publiko bat eskai-niz, bizikidetza-unitatearen sarreren %15a gainditu gabe.

Kultura

Administrazio publikoek Euskal Herriko adierazpen kultural propioakbultzatu eta babestuko dituzte, lehentasunez euskaraz garatzen direnak edoberarekin zerikusia dutenak.

Administrazio publikoetatik, sorkuntzarako askatasuna eta esparru kultu-ralen autogestioa bultzatuko dira eta ekonomikoki sostengatuko, jai-adieraz-penak barne.

Pertsonek badute eskubidea auzo eta herrien beharretara egokitutakoekipamendu soziokulturalak izateko, ekipamendu horiek erabiltzen dituztenkolektibo eta pertsonek kudeatuta.

Euskal Herriko adierazpen kulturalen askotarikotasuna instituzioetatikbabestu eta sostengatu beharreko ondasun publikotzat hartzen da.Errealitate hauek aintzat hartuz, elkarbizitza eta elkarren aitortzan oinarritu-riko ereduen alde egingo da, kulturalki anitza, laikoa eta solidarioa denEuskal Herrian dauden aniztasun berri zein askotarikoak kontuan hartuz.

Hizkuntza-eskubideak

Euskara bertoko eta berezko hizkuntza izanik, euskarak egun bizi duenegoera gutxitua eta herritarrok pairatzen ditugun hizkuntza eskubideen urra-keta errotik aldatu behar dira. Euskara bizitza indibidual zein kolektiboarenesparru guztietan normalizatu behar da. Eredu sozial berriak euskararen nor-malizazioa ahalbideratu behar du, bide horretan urratsak ematen jarraitzekobaldintza berriak sortuz. Zentzu horretan, euskaldun eleanitzez osaturikoEuskal Herri euskalduna berreraikitzeko prozesu kolektiboa abiatzeko esku-

19

Page 19: Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta

bidea aldarrikatzen dugu. Euskarak biziraungo badu nahiz garatuko bada,euskararen normalizazioa esparru guztietan bermatzea ezinbestekoa izangoda (lan munduan, komunikabideetan, hezkuntza formal zein informalean,zerbitzu publikoetan, prestazio sozialetan...), norberak euskaraz bizitzekoduen eskubidea ere gauzatu dadin. Zentzu berean, hizkuntza eskubideenaitortza, bermea eta erreparazioa ezinbestekoak dira.

Horretarako, euskarak Euskal Herri osoan ofiziala, ezagutu beharrekoa,lehentasunezkoa eta berezkoa izan behar du. Ezagutzaren unibertsalizazioaeta erabilera sustatzea ardatz harturik, Hizkuntza Politika berri zein eragin-garria halabeharrezkoa du euskarak.

Euskal Herrian bizi diren gainerako hizkuntza taldeekin batera, errespe-tuan zein begirunean oinarrituriko elkarbizitza eraiki behar dugu euskal herri-tar guztion artean, jatorri zein kultura aniztasuna kontuan harturik.

EUSKAL HERRIKO ESKUBIDE SOZIALEN KARTA

20

Page 20: Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta

(1) Ohar metodologikoak. Dokumentu honek jasotzen ditu, modu labur-bilduan, Hego Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta lantzeko prozesuparte-hartzailera ekarritako eskubide eta aldarrikapenak. Bere asmoa daeskari nagusiak laburbiltzea, nolabaiteko homogeneotasun estilistikoarekin;azaldu nahi du, halaber, zer-nolako jendarte aldaketa aldarrikatzen dutenprozesu honetan parte hartu duten eragile sozial eta sindikalek.

Testu hau parte-hartzaileek plazaratutako eskubide, aldarrikapen eta tres-na guztiak biltzen dituen beste testu batekin/batzuekin osatzen da.

Badira arazoak eskubide sozialak eta eskubide indibidualak edo horieklortzeko aldarrikapen eta tresnak zer diren definitzeko eta bereizteko.Ekarpen guztiak ahalik eta gehien errespetatu nahirik, horien arteko bereiz-ketarik ez egitea erabaki dugu. Izan ere, uste dugu zailtasun hori ere proze-su kolektibo propio eta parte-hartzaile baten bidez gainditu behar dela. Halaeta guztiz ere, Eskubide Sozialen Karta honek gabezia horiek gainditzekobeharra gizarteratzea eta motibatzea lortzen badu, funtsezko garaipenaizango da hori gizarte eskubideak lortzearen aldeko borroka ideologikoa-rentzat.

Testu honetan, oraingo egoera hobetzen duten eta jendarte bidezkoago,iraunkorrago eta berdinzaleago bat lortzera zuzentzen diren eduki zehatzaksartu dira.

Zeharkako alderdiak edo alderdi errepikakorrak ahalik eta gehien saihes-tu dira, horiek sarreran edo atal globaletan sartu baitira.

21

Page 21: Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta

CARTA DE LOS DERECHOS SOCIALES DE EUSKAL HERRIA

22