Euskal mitologia1.pps

22
Mari

Transcript of Euskal mitologia1.pps

Page 1: Euskal mitologia1.pps

Mari

Page 2: Euskal mitologia1.pps

Mari da gure irudirik behinena. Lurraren antzirudia da, eta ahaide edo jenio guztien ama. Ume bi izan zituen senar Majurekin: Atarrabi eta Mikelats. Majurekin elkartzen denean sekulako ekaitzak sortzen ditu. Beste izen batzuk ezagutzen dizkiogu: Lezeko Andre, Aralarko Dama, Anbotoko Dama, Basoko Mari,

    Mariren etxea leizea da. Etxe asko ditu Marik, eta denak gure mendietan: Anboton, Oizen, Mugarran, Aketegin, Aizkorrin, Txindokin, Murumendin, Gorbeian eta abar. Mari lur barrutik kobazuloetan zehar mugitzen denean, ahuntz edo oilo hankak izaten ditu; eta leizeetatik ateratzen denean, emakume eder moduan azaltzen zaigu.

Mari

Dama elegantea eta ederra da Mari, lurpekoen andere, trumoi eta tximisten gidari, aberatsa eta ibiltaria: zazpi urtetik zazpi urtera mugitzen da leize batetik bestera argi biziz inguraturik, suzko bola baten moduan; lau zaldik eramandako gurdi baten gainean, edo ilargi betearen aurrean ere ikusi izan dute. Urrezko orrazi batez orraztu eta orraztu dihardu egun guztian.

Page 3: Euskal mitologia1.pps

Basajaun

Page 4: Euskal mitologia1.pps

Oso indartsua zen, garaia, bizarduna eta ile luzeduna; ilea belaunetaraino iristen zitzaion ia gorputz osoa tapatzen.Gizakiak baino lehenagotik ezagutzen zuen nekazaritza, eta gizakiari gauza asko irakatsi zizkion, hala nola, zerra gaztainondoaren hostoa bezalakoa zela; boluaren ardatza haltzaren egurraz egin behar zela; burdina soldatzeko lohia erabili litztekeela... Basotik oihu eginda adierazten zion artzainari ekaitza zekarrela.

BasajaunBasajaun basoan bizi

den euskal mitologiakoizakia da, Olentzerorekin batera bizirik geratu zen azken jentila. Sinesmen batzuetan, Basandere du emaztetzat.

Abereak otsoetatik babesten zituen, eta aurre egiten zien otsoei. Basajauna gertu zegoenean ardiek txintxarrak mugituz esaten zioten artzainari lasai egoteko. Basanderea ere bada.

Page 5: Euskal mitologia1.pps

Herensugea

Page 6: Euskal mitologia1.pps

Herensugea edo Dragoia mundu osoko mitologian agertzen den animalia-izakia da, baita Euskal Herriko mitologian ere. Zazpi buru zituen sugea da. Leize batean bizi zen animaliak eta gizakiak janez. Aspaldian lortu zuten Herensuge akabatzea, eta harrezkero lasai bizi gara.Antzinako kulturen ikusmolde telurikoaren osagai garrantzitsu bat da eta herrien sinesmenetan eragin handia dauka.

Herensugea

Page 7: Euskal mitologia1.pps

Tartalo

Page 8: Euskal mitologia1.pps

Tartalo loak hartu zuenean berriz, anaia gazteak Tartalok zeukan eraztuna kendu eta sutan zuen burruntzi goria begi bakarrean sartu zion. Tartalo itsu zen, baina bizirik.

TartaloTartalo euskal

mitologiako izaki begibakarra da.Elezaharren arabera, haitzuloetan

bizi da eta gazteak harrapatu eta jan egiten ditu. Elezahar batek dioena kontatuko dizuet ondoren.Antimuño izeneko baserriko bi anaia ehizan ari zirela ekaitzak harrapatu eta Tartaloren haitzuloan hartu zuten aterpe. Handik gutxira Tartalo begibakarra azaldu zen bere artaldearekin, bi anaiak ikusi eta esan zuen:"Bat gaurko eta bestea biharko"

Ardi artean arakatzen hasi zen gaztearen bila, baina anaia gazteak ardi larrua bizkar gainetik jantzi eta Tartaloren eskuartean pasa zen. "Tartalo gertu zela, behatza eta eraztuna amildegitik behera bota zituen. Tartalo haien atzetik amildu zen betiko

Page 9: Euskal mitologia1.pps

Mamurrek

eta

Galtzagorriek

Page 10: Euskal mitologia1.pps

Mamurrek eta Galtzagorriek gizakiei beren lan harrigarrietan laguntzen dieten ahaide txiki-txikiak dira.

Mamurrek eta Galtzagorri

ekPraka gorriak dituzte soinean, eta orraztokian ezkutatzen dira. Euren jabeari biraka-biraka hasten zaizkio oihu batean galdezka. Eta orain zer? Eta orain zer? Eta une batean betetzen dituzte nagusiaren aginduak, nahiz eta ikaragarrienak izan.

Page 11: Euskal mitologia1.pps

Lamiak

Page 12: Euskal mitologia1.pps

Mitologian zein artelanetan, lamiak ibai-ertzean eserita eta urrezko orrazi batez ile gorrixka orrazten ageri dira beti. Gazte anitz maitemintzen eta liluratzen zituzten, baina gazteak, lamien oinetan erreparaturik, haiek konturatzen ziren penaz edo etxekoen esanagatik ohartzen ziren haiekin ezin zitezkeela ezkondu. Euskal Herrian lamiei buruz hamaika alegi daude, adibidez: Lamia eta harri-pikatzailea; Lamiak eta Ligiko zubia.

LamiakEuskal mitologian, emakume-itxura duen izakia; aldaera desberdinen arabera oinak ahuntz, ahate edo oilarrarenak izan dezakeena. Kostaldeko herri batzuetan arrain isatsez azaldu izan dute.

Gauez trikuharriak egiten dituzte batzuetan, eta etxeetan sartzen dira askotan etxekoak oheratutakoan. Izen desberdinak dauzkate: Maideak, Mairiak, Intxixuak (Oiartzunen), Saindi Maidi (Nafarroa Beherea).

Page 13: Euskal mitologia1.pps

Sorginak

Page 14: Euskal mitologia1.pps

    Katu itxuraz azaltzen dira askotan, eta sorginkeria kentzeko, katuaren itzalari egurra eman behar zaio.

SorginakSorginak Mariren leizetan haren neskame dauden ahaideak dira. Pizti itxura hartzen dute sarritan, eta gorputz atal bat falta zaie gehienetan, eskua, hanka edo burua; katu itxura hartzen dute maiz.

Gauerdian hasi eta goizaldeko oilarraren kukurrukuraino bakarrik iristen da euren aginpidea. Zuberoan Belegile izena hartzen dute.

Page 15: Euskal mitologia1.pps

Ireltxuak

Page 16: Euskal mitologia1.pps

Bizkaiko izaki hauek ahotik sua botatzen duten txorien edo pertsonen itxura izaten dute batzuetan; besteetan zaldi edo katu dira; baina gehienetan txerri itxura hartzen dute.

    Txerri hauek ibiltariei jarraitzen diete gauez, eta ibiltariak neka-neka eginda hasitako lekura iristen direnean desagertzen dira. Bermeon aspaldian akabatu zuten azken ireltxua.

  

Ireltxuak

  Beste izen batzuk: Iruztargiak, Ieltxuak (Kortezubin), Iditxoak (Mungian), Iritxoak.

Page 17: Euskal mitologia1.pps

Miel Otxin

Miel Otxin

Page 18: Euskal mitologia1.pps

Miel Otxin:

Espiritu txarrak itxuratzen dituen lapur gaiztoa da.

Astelehenean atzeman ostean, herriko kaleetan zehar pasearazten dute, txistu eta danbor danbolin soinua lagun dutela.

Miel Otxin

Asteartean, goizeko paseo baten ondoren, exekutatu eta sutan erretzen dute, herritarrek inguruan zortziko bat dantzatzen duten bitartean.

Page 19: Euskal mitologia1.pps

Joaldunak

Page 20: Euskal mitologia1.pps

Urtarrilaren azken asteburuan inauterien heldueraren berri ematen zuen joareak astinduz.

Joaldunak

Iturengoek ardilarru bikoitza eta zapi gorriak daramatzate soinean; Zubietakoek, ordea, ardilarru bakarra eta zapi urdina. Guztiek eramaten dute isipua eskuineko eskuan eta txano dotorea buruan. Txano honi “Ttuntturroa” deitzen zaio.

Gaur egun, joaldunek binakako errenkadan jarrita osatzen duten dantza-taldeari deritzo.Jatorrizko joaldunek, lehendabizi Iturengo joaldunek Zubietako Latsaga auzoan dantzatzen dute, eta ondorengo egunean Zubietakoek Iturenen dantzatzen dute.

Page 21: Euskal mitologia1.pps

Deabru

Page 22: Euskal mitologia1.pps

Deabru Deabrua, Aingeru Erautsia

edo Antikristoa Kristautasunean jainkoaren

aurka altxatu zen aingerua da, Euskal mitologi kristautuan arimak bahitzen dituena.Aspaldi deabrua akelarre izenarekin deitzen zuten,

deabrua akerrarekin erlazionatzen baitzuten.

Deabruak toki handia dauka euskal mitologian, eta izen

ezberdin asko eman izan zaizkio: Gaiztoa, Etsai, Txerren,

Ilunbeetako Printzea, Aidegaixto, Izterbegia, Gaizkin, Tusuri, Plaga,

Kinkilimarro, Iruadarreko, Gaueko, Addar, Laxaborrete, Barraban,... Mattin edo Patxi ezizenak ere ematen zaizkio.