euskalduna handitzen

5
EUSKALDUNA JAUREGIA HANDIAGOTZEA >EUSKALDUNA HANDITZEN

description

euskalduna jauregia handiagotzea

Transcript of euskalduna handitzen

E U S K A L D U N A J A U R E G I A H A N D I A G O T Z E A

>EUSKALDUNAHANDITZEN

Gune berriaren azalera aurreko zelaigunetik hedatzenda, oraingo eraikinaren ekialdetik. Egitura horrekin,aldeak irudi berria izango du, hiri-kutsukoa; eta dituenaukera handiak baliatuko ditu, oinezkoentzako etazamalanetako ibilgailuetarako sarbideei dagokienez.Zalantzarik gabe, lotune ugari daude tokian.

Eraikitako aldearen kanpoaldeko itxurak ez du ezertanaldatuko oraingo eraikinak duen fatxadarikparadigmatiko eta ospetsuenaren irudi orokorra, hauda, itsasadarrera eta urmaelera begira dagoenaltxaerarena. Oso gune zehatza prestatuko da: 2.200m2-ko azalera handia zuzen elkartuko da oraingoerakusketako hallarekin, eta, guztira, 4.200 m2-koerakusketako azalera egongo da.

Gune berria bat eginda geratuko da, metalezko estalkihandi baten azpian. Barruan, formatu desberdinetakobilera-aretoak prestatuko dira, motorizatutako panelmugikorren bidez konpartimenduetan zatitutakosistemak erabiliz. Hainbat hautabide eskainiko dira,besteak beste, hauek: areto bakar bat, gehienez 418lagunentzako edukierakoa, edo bi areto txikiago, 250eta 160 lagunentzako edukierakoak, hurrenez hurren.

Panel-motari eta panelen barneko tratamenduariesker, jardueraren baldintza akustikoak etaisolamendua egokiak izango dira. Behar direnazpiegiturak jarriko dira, proiekzio, entzumen etaitzulpen aldetik.

>2.200 m2-ko gune berria

HANDIAGOTZEKO OBRAKO AZALEREN BANAKETA

Erakusketako halla 2.200 m2

Biltegiak 2.000 m2

Atarte berriak 650 m2

Instalazioak 150 m2

Laguntzako aretoak, itzulpenetarako gelak eta komunak 200 m2

Gainera, handiagotzeko lanen bidez, honezkero prest dauden 350 m2 gehiago hobetuko dira; gehienak oraingoegiaztatze-eremuan daude.

Sarrera berria nabarmentzeko modukoa da:kongresuen eremura sartzeko bideahobetuko du, erosoagoa, azkarragoa etaorokorragoa izango baita. Haren kanpokoirudia era ezin hobean egokituko da Jauregirasartzeko dauden beste bi sarbide nagusiekin,eta Abandoibarra etorbidearekin lotuko daeskailera mekaniko batzuen eta igogailubaten bidez.

Horrez gain, bi egiaztatze-gune egongo dira,jantzitegiekin, eta, horrela, era nabarmeneanhandiagotuko da zerbitzu horren edukiera;era berean, komun berriek orain dagoeneskaintza bikoiztuko dute, handitutakoazalerak etorkizunean izango dituen bezeroeizerbitzu emateko

Bi karga-igogailu berri egongo dira, biltegiakbehar bezala lotzeko sukaldeetako bimailekin eta foyer edo atarteekin.

Era berean, sotoak berriz antolatuko dira,behar-beharrezkoak diren biltegi berriakbertan jartzeko.

Bestalde, ibilgailu txikiek erakusketa-gunearen esparrura sartzeko izango dutenerraztasuna nabarmendu behar dugu.

> Zerbitzua,iraunkortasuna etairisgarritasuna

Erdiko gune handiak irudi garbi eta industriala sortuko du. Metalezkoestalkia tamaina handikoa izango da, eta izaera eta itxura desberdinetakoprofilak izango ditu. Toki horretan egongo den osagai formal eta materialnagusia izango da. Zorua granitozkoa izango da, eta orain dagoenhallarekin lotzeko egin beharreko luzapena edukiko du.

Hauek izango dira osagai nagusiak: altzairua eta beira, hormigoizkoeuskarriak eta murruak, granitoa eta gogortasun handiko materialak,beraien ehundura eta indarra ezkutatzen ez duten osagaiak.

Estalkiak bere zabalera osoan izango duen ikusgaitasuna oso garrantzitsuaizango da. Hartuko den konponbideari esker, beheko gunean argitasunasartuko da; horretarako, argizuloak jarriko dira, gailur edo alderantzikatutako"V" letraren itxurakoak, zerra-hortz deitutakoen antzekoak, baina tamainatxikiagokoak. Atal horiek elkarren ondoan jarriz, paisaia irregular etadardaratzailea sortuko da, eta hori erakarpen handiko osagai formalaizan daiteke.

> Abangoardiako arkitektura