Euskalkiak NAFAR-LAPURTERA gaizka p

17
EUSKALKIAK NAFAR- LAPURTERA GAIZKA PRIETO

Transcript of Euskalkiak NAFAR-LAPURTERA gaizka p

Page 1: Euskalkiak NAFAR-LAPURTERA gaizka p

EUSKALKIAKNAFAR- LAPURTERA

GAIZKA PRIETO

Page 2: Euskalkiak NAFAR-LAPURTERA gaizka p

• Iparraldean gehien erabiltzen da.

• Lapurdin eta Nafarroa beheran erabiltzen da gehien bat.

• Nafarroako Luzaide, Urdazubi eta Zugarramurdi herrietan ere erabiltzen da.

Page 3: Euskalkiak NAFAR-LAPURTERA gaizka p

BILAKAERA• Lapurdi eta Behe Nafarroako

hizkeran ez dago alde handirik.• Arrazoiak: Ibilbide bateratua,

geografia ezaugarriak eta elizaren eragina.

Page 4: Euskalkiak NAFAR-LAPURTERA gaizka p

AZPIEUSKALKIAK Bi azpieuskalki eta tarteko hiru hizkera daude

• SARTALDEKOA: Lapurdiko mendebaldean.• SORTALDEKOA: Lapurdiko erdialdean eta behe

Nafarroan.• KOSTATARRA: Erdialdeko euskalkiaren eta

nafar-lapurteraren artekoa.• AMIKUZEKOA:Nafar-lapurtera eta

zuberotarraren artekoa

Page 5: Euskalkiak NAFAR-LAPURTERA gaizka p

LITERATURA

• Literatura euskalki garrantzitsuena• Bi eredu daude• Bata Leizarragarena eta Axularrena bestea• Leizarragarena eredu klasikoa da• Axularrena bere herriko hizkeran oinarritua

dago.

Page 6: Euskalkiak NAFAR-LAPURTERA gaizka p

SOLFERINOKO ITSUA

• http://www.youtube.com/watch?v=i4RDeBc31Y8

Page 7: Euskalkiak NAFAR-LAPURTERA gaizka p

EzaugarriakBerezitasun fonologikoak

Diptongoak (ai, ei, oi, au, eu) • Goranzko diptongoak ditugu (bokal itxi batez hasi eta

bokal ireki batez amaitzen direnak) eta zenbait triptongo (hiru bokal elkarren segidan).

• Anitzetan bi silabatan ebakitzen dira aspirazioaren bitartez: behi, ehun.

• Euskara batuan ei diptongoa duten hitzek oi forma izan dezakete lapurteraz: zoin, hogoi.

Page 8: Euskalkiak NAFAR-LAPURTERA gaizka p

Bokal-alternantziak• Beste euskalki batzuetan e duten hitzek o izan

dezakete: zonbait. Eta o-ren tokian u: ungi, hunek.

Bokal-galtzeak• Bukaeran bokala duten hitz batzuek lapurteraz ez

dute izaten: balios, ausart. Ondorioz hitz-bukaeran geratzen den kontsonantea gor bilaka daiteke: berant (berandu).

Kontsonante-multzoetan bokala tartekatzea• Kontsonante-multzo batzuk hautsi egiten dira, bokal

bat tartekatuz: forogatu, sobera, libera

Page 9: Euskalkiak NAFAR-LAPURTERA gaizka p

Kontsonante herskariak• l ondoren k herskari gorraren ordez g ozena ager

daiteke: elgar, hilgo.• Herskari gor hasperendunak (ph, th, kh) erabiltzen

dira zenbait posiziotan, hala nola: hitz-hasieran, bokal edo diptongo baten ondoren eta r, l eta n-ren ondoren.phago, khausitu, thorratu, aphal, zakhur, aiphatu, ilkhi, artha, onthasun.

• Herskari ozena erabili ohi den testuinguru batzuetan gorra erabil daiteke: onthu.

Page 10: Euskalkiak NAFAR-LAPURTERA gaizka p

Txistukariak (s, z, x/ts, tz, tx)• Hitz hasieran frikariak (s, z, x) ugariagoak dira

afrikatua (tx) baino: zakurra, xoria.

Hasperenketa• /h/ fonema hasperenduna da. Honako posizio

hauetan azaltzen da: hiri, herri, haitz, ahul, oihan, belharra, sorhoa, anhitz, bilhakatu, orhoitu, onhets, ilhuna

Beste aldaketa batzuk: /tt/ fonema markatua.

• Errotazismoa: beste > bertze

Page 11: Euskalkiak NAFAR-LAPURTERA gaizka p

Deklinabidea• Ergatibo pluralari dagokion -ek atzizkiak hitz-

buakerako e batekin topo egiten duenean bikotea soildu eta e bakarra agertzen da askotan: semeksemeek). (

• Datibo pluralaren atzizkiak -er edo -eri izan daitezke heier, soldadoer, batzuer

• ablatibo pluralak marka zaharra erakusten du: -etarik lagunetarik, latzetarik

• Halaber, -tarik atzizkia izan dezakete erakusleek: hortarik, hetarik.

Page 12: Euskalkiak NAFAR-LAPURTERA gaizka p

• Nora kasuan -rat da erlazio-atzizkia: gerlarat, tokirat, galtzerat, hunat

• Bizidunekiko deklinabidean -gan artizkiaren ondoan baitan ere azaltzen da: gugana edo gure baitara, zuganik edo zure baitarik

• Hala ere, bizidunei dagokien atzizkiaren ordez, bizigabeei dagokiena erabiltzen da batzuetan: Hetarik anitzak elgarretarat biltzen ziren.

• Izenordeetan forma indartu bereziak ditu: nihaur, neror, hihaur; heror,beraur, guhaur, geror, zuhaur, zerori, zuihauk, zerok, nihaurrek, nerorrek, hihaurrek, herorrek, beraurrek, guhaurek, gerorrek, zuhaurek, zerorrek, zuihauek

Page 13: Euskalkiak NAFAR-LAPURTERA gaizka p

Zenbatzaileak• hirur, laur, eredu zaharrari jarraiki bortz, hogoi,

aldaketa fonetikoen eraginez. • asko zenbatzaile zehaztugabeak izenaren aurreko

kokagunea har dezake: asko herri • aipagarria da guzi formako zenbatzailea

Aditzondoak• nehoiz (inoiz) nehon (inon) nehola (inola)

Galdetzaileak• Zerentzat galdetzaileak zertako edo zertarakoren

esanahia du: Zerentzat ekartzen duzue?

Page 14: Euskalkiak NAFAR-LAPURTERA gaizka p

Aditza• Aspektu burutu gabearen marka -ten denean, -iten

aldaera agertzen da, bukaeran -n duten aditzoinetan: iragaiten, erraiten, egoiten, edireiten

• Etorkizuneko aspektu-marka -(r)en ere izan daiteke: izanen, ikusiren, eginen, arnegaturen, jakinen

• iro erroa erabiltzen dute aditzetan.

Page 15: Euskalkiak NAFAR-LAPURTERA gaizka p

Sintaxia• Hainbat zenbatzaile zehaztugabe izenaren ezkerrean

nahiz eskuinean joan daitezke: asko, hainitz (anitz), franko/frango, deus, zenbait/zonbait, sobera...

• Galderazko perpausetan, eta BAI/EZ erako galderetan, intonazio bereziaz gain, aditz jokatuari -a gehitzen zaio. Nafarroa Beherean gertatzen da, batez ere, honela: nahi duia? (nahi (al) du?) etorri dea? (etorri (al) da?)

• Aditz laguntzailea nagusiaren aurrera pasatzeko ohitura ere bada. Balio enfatikoa edo, emateko erabiltzen da: jaun horrek du ikusi, nik nuen segurtatu behar.

Page 16: Euskalkiak NAFAR-LAPURTERA gaizka p

• Zehargalderak osatzerakoan, -enen(t)z erlazio-atzizkia sarritan erabiltzen da: beha ea nehor ageri dene(t)z. Ez dakit eia jinen dene(t)z

• Aditza era jokatugabean markatuz egiten dira batzuetan erlatibozko esaldiak: Atzo egin (egindako) bileran.

• Perpaus kausalak osatzeko, hainbat egitura propio:-ze(r)en (eta)... bait-/-(e)n: Ez da jinen zeren eritu baita)- lako(tz): Europako lurralde urrietarik bat delakotz. Ezen hitza sarritan kausal esplikatzaile gisa erabiltzen da: Lasterregi ene ustez, ezen holako lanari zoazkon gogoeten erabiltzeko astirik ere ez dute izan

Page 17: Euskalkiak NAFAR-LAPURTERA gaizka p

• Moduzkoetan -ki atzizkia erabiltzen da: Aita emazte begi-zuri batekin ibilki ikusiz...

• Baldintzazko perpausetan, ba partikula erabili ordez baldin ba- erabiltzen dute.