Euskara Ikasteko Metodoen Bilakaera 1956 1986 HIZPIDE 2003

25
Ale honetan Aurkezpena 1 Ikerketak Euskara ikasteko metodoen bilakaera: 1956-1986 3 Sexua/generoa H 2 ikastean: gaia zertan den 22 Bestelako lankidetzak Nortasunaren eragina H 2 ren irakaskuntzan 34 Testu-motak: sekuentzia eta hizkuntz ekintza 55 Beste iturrietatik Hizkuntz antsietatea eta ikasgelako dinamika 67 Zer gramatika?: ulertzean oinarritutako metodo bat gramatika irakasteko atzerriko hizkuntzaren irakaskuntzan 77 Eztabaida handia. Proposamena: TESOL zientzia da ez artea 92 Kepa Larrea Josu Perales Bakarne González Pello Esnal Anna Turula Alessandro Benati Nunan, D; Shohamy, E; Widdowson, H.; Larsen- Freeman, D.; Tucker, R. H XXI. urtea 53. zenb. 2003 - MAIATZA - ABUZTUA

description

Euskara Ikasteko Metodoen Bilakaera 1956 1986 HIZPIDE 2003

Transcript of Euskara Ikasteko Metodoen Bilakaera 1956 1986 HIZPIDE 2003

  • Ale honetan

    Aurkezpena 1

    IkerketakEuskara ikasteko metodoen bilakaera: 1956-1986 3Sexua/generoa H2 ikastean: gaia zertan den 22

    Bestelako lankidetzakNortasunaren eragina H2ren irakaskuntzan 34Testu-motak: sekuentzia eta hizkuntz ekintza 55

    Beste iturrietatikHizkuntz antsietatea eta ikasgelako dinamika 67Zer gramatika?: ulertzean oinarritutako metodo bat gramatikairakasteko atzerriko hizkuntzaren irakaskuntzan 77Eztabaida handia. Proposamena: TESOL zientzia da ez artea 92

    Kepa LarreaJosu Perales

    Bakarne GonzlezPello Esnal

    Anna TurulaAlessandro Benati

    Nunan, D; Shohamy, E;Widdowson, H.; Larsen-Freeman, D.; Tucker, R.

    H

    XXI. urtea 53. zenb. 2003 - MAIATZA - ABUZTUA

  • HHARPIDETZA-ORRIA

    Izen-deiturak:

    Kalea: Zenbakia:

    Herria eta Pk: Probintzia:

    Hizpide aldizkaria jaso nahi dut etxean. 2003an hiru ale:11,44 . Honela ordainduko dut:

    Kontu korronte bidez

    Bankua edo Aurrezki-Kutxa:

    Sukurtsala:

    Zenbakia:

    Transferentziaz (Kutxa 2101.0381.01.0003069002)

    HABEren izenean luzaturiko txekez

    Errenboltsoz

    Helbide honetara bidali behar da:HIZPIDE aldizkariaVitoria-Gasteiz, 320018 Donostia

    HIZPIDE aldizkaria

    Vitoria-Gasteiz, 3

    20018 Donostia

    Formulario honetako datuak fitxategi automatizatu batean bilduko dira, HABEk aldizkaria jasotzeko eskabideakkudeatu ahal izateko. Fitxategi datuetara sartzeko, datuak aldatu edo deuseztatzeko eskubidea erabili nahiizanez gero, HABEra jo dezakezue. Vitoria-Gasteiz kalea, 3-6. 20018 Donostia.

  • Aurkezpena

    Hemen duzu, irakurle, HIZPIDE aldizkariaren 53. alea.

    Ikerketak. Euskara ikasteko metodoen bilakaera: 1956-1986. Horralehenengo artikuluaren izenburua. Kepa Larrea irakaslearen eskutikdatorkigu. Eta berak berriki egindako ikerketa mamitsua, doktore-tesia,du oinarri. Izenburuak berak dioskunez, lan honen bidez, 1956tik 1986rabitartean hogeita hamar urtez helduen euskararen irakaskuntzan erabili-tako metodoen bilakaera aztertzen da. Hizkuntza zabalduenak irakastekojoera metodologiko nagusienek gurean izan duten eragina aztertzearekinbatera, garaian garaiko ingurune soziologikoari ere erreparatzen dioKepa Larreak. Lan guztiz interesgarria dugu, euskalduntze-alfabetatzea-ren alorrean, hogeita hamar urteren joanean zenbat urrats eta nolakoakegin ditugun gogoratzeko.

    Sail honetako bigarren artikuluaren izenburua da Sexua/generoa H2ikastean: gaia zertan den. Josu Peralesek idatzi du. Hizkuntz ikaslehobeak dira emakumezkoak gizonezkoak baino? Modu berean ikasten aldute bigarren hizkuntza? Zein eragin du sexua/generoa aldagaiak eskola-ko jardunean? Nahikoa uste hedatua da emakumezkoak gizonezkoakbaino abildade handiagokoak direla hizkuntzak ikasteko. Beste hizkun-tzetan egindako azterlanak ez ezik, gurean zer egin den ere hartzen dakontuan. Sexua/generoa gai zabala da, gero eta ikertuagoa. Eta, ondo-rioz, gero eta zientzia-argitalpen gehiago ari dira plazaratzen emaitzenberri emateko. Merezi du, ezbairik gabe, euskalduntze-alfabetatzearenalorrean ere kontuan hartzea.

    Bestelako lankidetzak. Nortasunaren eragina H2ren irakaskuntzanizenburuko artikulua Bakarne Gonzalezek idatzi du. Gaiaren ingurukoteoriarik behinenak aztertu eta euskaltegian euskara-irakasle bezala dueneskarmentua lagun, ikaslearen nortasuna baita irakaslearena ere aintzathartu ditu eta horrek guztiak hizkuntz irakaskuntzarekin dituen erlazioenzer-nolakoak xehe-xehe jorratu. Artikulu interesgarria dugu ikasgelannola aritu behar dugun etengabe gogoetatzeko.

    Artikulu-sorta mamitsua eskaintzen ari zaigu Pello Esnal. Testu-motak:sekuentzia eta hizkuntz ekintza du oraingo artikuluak izenburu.Testuaren eraketa aztertuz, dikurtso-tipoak azaldu zituen aurreko alean,52. zenbakian, Bronckarten lana abiapuntu hartuta. Ildo beretik, testu-motak ditu orain langai, berriro ere Bronckart abiapuntu. Baina, oraingohonetan, bereizketa bat kontuan hartuta. Izan ere, testu-motak (eta, alde-ak alde, diskurtso-tipoak), testu-antolaketaren elementu (sekuentzia ezezik, hizkuntz ekintza ere badira. Horrela, gauzak argixeago gera daitez-

  • ke, kurrikularen lau osagai nagusiak (helburuak, edukiak, metodologiaeta ikaslaren ebaluazioa) zehazte eta biltze aldera.Beste iturrietatik. Hizkuntz antsietatea eta ikasgelako dinamika: ikaslehelduei buruzko ikerketa bat artikuluaren egilea Anna Turula dugu etaPolonian, Silesiako unibertsitatean dihardu. Hainbat eta hainbat ikaslehelduk larderia, lotsa, beldurra... senti ditzakete hizkuntza ikastean. Etaegon litezke horretarako zenbait arrazoi. Ikasgelako dinamika funtsezkoada horretan guztian. Artikulugileak antsietatea sor dezaketen hainbatalderdiri erreparatu eta horiek saihesteko hainbat iradokizun ere eskaini-ko ditu.

    Alessandro Benati Greenwich-eko unibertsitatean dihardu. Bera dahurrengo artikuluaren egilea. Izenburua: Zer gramatika?: ulertzeanoinarritutako metodo bat gramatika irakasteko atzerriko hizkuntzarenirakaskuntzan. Artikulugilearen xedea da gramatika irakasteko modupartikular bati arreta eskaintzea. Prozesu bidezko irakaskuntza du izena.Irakasteko modu hori zertan den ikustearekin batera, teoria eta aurkikun-tza enpirikoen aldetik aintzakotzak hartzeko arrazoiak aztertuko ditu.Bere asmoa ere bada ikasgelan nola erabili daitekeen azaltzea.

    Eztabaida handia. Proposamena: TESOL zientzia da, ez artea Horrahor punta-puntako hainbat adituri (Elana Shohamy, Henry Widdowson,Diane Larsen-Freeman eta Richard Tucker) eztabaidarako eskainizitzaien baieztapena. Baieztapenaren egilea: David Nunan. Aukera ezinhobea dugu artikulu hau hizkuntzen irakaskuntzari, gaur egun, zein esta-sus epistemologiko ematen zaion jakiteko.Eta honenbestez bukatzen da alearen mamia. HIZPIDEk probetxuzkoadakizula opa dizu.

    Aurkezpena2

  • Euskara ikasteko

    metodoen bilakaera:

    1956-1986

    Kepa Larrea

    Lan honen bidez 1956tik 1986ra bitartean hogeita hamar urtez heldueneuskararen irakaskuntzan erabilitako metodoen bilakaera aztertzen da.Bilakaeraren ikerketa honetan, metodo berrietan, Europatik izandakoeraginak eta metodoen arteko elkarren eragina ere jorratu izan dira batezere. Hori guztia ezin uler zitekeen urte horietan Euskal Herrian izandakoegoera sozial eta politikoa kontuan hartu barik. Izan ere, urte horietansortutako kontzientziazio-prozesu baten bidez 70eko hamarkadaz geroz-tik, inoiz ez bezala, heldu askok euskara ikasteari edota alfabetatzeariekin zioten, eta, egoera berri horrek azalduko lituzke, besteak beste,metodo zaharrei egindako kritikak, metodo berrien ekoizpena eta, orohar, metodo guztien gabeziak.Lan honek 2003an EHUn irakurritako doktore-tesian du oinarri: 30 urteeuskal kulturan (1956-1986): Euskalduntzea eta Alfabetatzea.

    XIX. mendera arte, ama-hizkuntzaz besteko hizkuntzen irakaskuntza inudeedo irakasle atzerritarren (jatorrizko hiztunen) esku zegoen, ikaslea beraatzerrira bidaltzen ez bazuten ikasi beharreko hizkuntza eta kultura horretanmurgil zedin, Erroma zaharrean grekoa ikasteko ohi zuten bezala. XIX. mendean eta XX. mendearen hasieran latina irakasteko metodoakoinarritzat harturik, hizkuntza modernoak irakasteko gramatika-itzulpe-nezko metodoak erabiltzen ziren. Horietan, hizkuntza idatziak lehentasu-na zuelarik, itzulpena eta hitz isolatuen ikasketa begiesten zen.

    3

    Hizkuntza

    arrotzen

    irakaskuntzaren

    egoera

    HIZPIDE 53 (2003), 3-20 orr.

    Ikerketak

  • XIX. mendearen amaieran, hizkuntza modernoen irakaskuntza berritunahian, W. Vitor alemaniar eta Paul Passy frantziarraren eskutik, aurre-ko metodoen aurkako erreakzioak sortu ziren Europan, metodo zuzenaproposatuz. Metodo horrek haurrak H1 eskuratzean jarraitzen dion pro-zesu naturala du eredu, oraingoan ahozko hizkuntzak lehentasuna iza-nik. Gramatika indukzioz irakasten da; ikasgelan xede-hizkuntzabakarrik erabili behar da, kontzeptuak eta hitzak azaltzeko itzulpena era-bili gabe, eta, hitz eta esaldien esanahiak egoera bizietan ikasten dira.Eta aurrekoak metodo tradizionalak baziren, ordutik aurrerakoak metodomodernoak izango dira. Izan ere, hizkuntza arrotzen irakaskuntzak ezzuen berebiziko garrantzia hartu II. Mundu Gerra amaitu arte, gerratehorren ondorioz, hainbat metodo taxutu baitziren eta berezko helburuakezarri eta berezko baliabideak bereganatu baitzituzten zientzia alorrean.Estatu Batuek eta Europak nork bere bidea urratu zutelarik, metodoestrukturalak dira, orokorrean, garai hartatik 70eko hamarkadarenerdialdera arte sortutakoak. Metodo horiek, orokorrean, egiturei eta, batez ere, egitura sintaktikoeiaitortzen diete nagusitasuna. Eta, esaldien manipulazioaren bidez edoegoera anitzetan girotutako elkarrizketak baliatuz, hizkuntza arrotzaikastea proposatzen dute.1950etik aurrera metodo audiolinguala garatu zen Estatu Batuetan1.Bloomfielden osteko distribuzionalismoa eta Skinneren ikaskuntzaren teo-ria ditu oinarritzat. Horien ustez, hizkuntza portaera-mota bat baino ezdenez, beste edozein ohitura edo portaera bezala estimulu/erantzun sistema-ren bidez irakasten ahal da. Irakurmena eta idazmena baino lehen mintza-mena eta entzumena lantzea hobesten du; elkarrizketak buruz ikasiak etadrillak erabilaraziz; H1 ikasgelan erabiltzea gaitzesten du eta, sarritan, ana-lisi kontrastiboaz baliatzen da. Ahozko jarduera mekanikoa eta geldoa da.Metodo horrek oinarrian egitura gramatikalak dituenez, esanahiari ez zaiobehar besteko garrantzirik ematen.Ingalaterran, II. Mundu Gerra amaitutakoan, J. R. Firth hasitako bidearijarraitu zitzaion metodo situazionala deritzonaren bidez. Metodohorrek hizkuntzaren eta testuinguruaren arteko loturak arakatzen ditu.Horrela, bada, Estatu Batuetan ez bezala ohitura linguistiko hutsaksortu nahi baitzituzten hor eskola britainiarrak, hizkuntza arrotzak ira-kasteko, hizkuntza egoera jakinetan (jatetxean, medikuarenean, azokan,eta abarretan) erabiltzea aintzat hartzen du. Eta, egituren aurkezpena egi-teko, eskolak eskaintzen dituen egoerez baliatzen da. Ikus-entzunezko metodoa edo estruktural-globala Frantzian garatu zen50eko hamarkadaren amaieran2 eta honako oinarriak ditu: hizkuntza komu-nikazio bidez ikasten da; itzulpena saihets daiteke; hizkuntzaren elementuberriak egoera anitzetan irakasten dira, eta irakasteko elementuen aukerakirakatsi behar den hizkuntzaren analisi arretatsuan oinarritu behar du.Horrela, bada, esaldi isolatuak baztertzekoak dira, eta, ariketa mekanikoektestuinguru batean txertatuta egon behar dute, esaldien esangura inoiz gal ezdadin. Ikuspegi horren ondorioz, elkarrizketek sekulako garrantzia dute eta

    Kepa Larrea4

  • hizkuntz elementuak aurkezteko, elkarrizketa grabatuak eta irudi-sekuen-tziak erabiltzen dira. Azkenik, ikasleen H1 ez da erabiltzen eta ahoskerazuzenaz dagoen kezka oso handia da.Metodo estruktural horiek harrera ona izan zuten merkatuan erraz saltzenziren produktu bilakatu baitziren. Batetik, kasete eta diskoen bidez irakasle-aren beharra murrizten zuten, ikasle autodidaktak bultzatuz. Eta bestetik,erraz eta merke ekoiztu eta ugari sal zitezkeen metodoak ziren. Azken bate-an, denontzat pentsaturiko metodo naturalen simuladoreak ziren.Baina, hirurogeiko hamarkadan zalantzan jarri ziren metodo horiek. Aldebatetik, emaitzak ez ziren espero bezain onak: begien bistan zegoen egitu-ra-ariketetan egundoko trebetasuna erakusten zekien ikasleak zailtasunakizan zitzakeela eduki linguistiko berberak benetako komunikazio-egoere-tan erabiltzeko. Beste alde batetik, ikasle askoren ustez, teknika horiekguztiz aspergarriak ziren. Eta azkenik, oinarri teoriko linguistikoak etapsikologikoak zalantzan jarri ziren. Chomsky3 izan zen nolabait teoriaaldetiko kritika guztiak bateratu zituena, esan baitzuen hizkuntza ez zelaohitura-multzoa ahalmen sortzaile (hizkuntza gaitasuna) baten ondorioabaizik. D. Hymes4 harago joan zen eta komunikazio-gaitasuna definituzuen. Horrela, haren ustez, gramatika-arauek ez dute ezertarako balio hiz-kuntzaren erabilera-arauak kontuan hartu ezean eta, horregatik, alder-di soziokulturalek berebiziko garrantzia dute hiztun-talde heterogeneobatean.70eko hamarkadan, Europako Kontseiluak hizkuntza europar guztientza-ko baliagarri izan zitekeen irakaskuntza-sistema baten ardatza zehaztekoasmotan, Atalase maila (Threshold Level5 edo T-Level) finkatu zuen,egiazko komunikazio-egoeretan ikasleei sor zekizkiekeen beharrizanakabiapuntu harturik. Horretarako, Europako Kontseiluko adituek D. A.Wilkins hizkuntzalari britainiarrak egin zuen hizkuntza-funtzioen sailka-pena erabili zuten. Ikuspuntu berri horren bidez, H2 ikasteko programe-tan ordura arte erabilitako gramatika-egituren mailaketa eta aukeraketabazter utzi eta nozio kategoriak (denbora, kopurua, iraupena, kokapena,etab.) eta hizkuntzaren funtzioak (eskatzea, eskaintzea, eskerrak ematea,etab.) kontuan harturik, hizkuntza programak berregiten hasi ziren.Jokabide nozio-funtzional hori ez da metodo bat, hizkuntza arrotzak ira-kasteko orientazio didaktiko baten lehen urratsa baizik, komunikaziozkojokabidea (the communicative approach) deritzona hain zuzen. Badira,hala ere, komunikazioan ardaztutako beste metodo batzuk: Bide Isila,Sugestopedia, Taldeko Hizkuntz Ikaskuntza, Erantzun Fisiko Osoa etaPlanteamendu Naturala. Hala ere, jokabide nozio-funtzionalak ikasleen komunikazio-beharreierantzun nahian programen antolamendu berria bilatu bazuen ere, komu-nikazio-jardueran abian jartzen diren prozesu linguistikoak suzta zitza-keen metodologia garatu barik utzi zuen. Hori dela eta, 80kohamarkadan hezkuntzaren teoriaren zenbait planteamendu erabiltzenhasi ziren hizkuntza arrotzen irakaskuntzan. Horrela, bada, irakaskuntzaeta ikaskuntzaren ikuspegi zabal batetik, helburuen eta edukien plangin-

    Euskara ikasteko metodoen bilakaera: 1956-1986 5

  • tzak metodologiaz eta ebaluazioaz hartzen diren erabakiekin bat etorribeharko luke. Ildo beretik, hizkuntza arrotzen irakaskuntzan ere kurriku-luaren garrantziaz ohartzen hasi ziren, bera da-eta irakaskuntzaren teoriaeta praktikaren arteko uztarria. Orain arte ikusitako metodo guztien arabera, erabakiak aldez aurretiketa ikasleekin kontatu barik hartzen ziren. Kurrikuluaren bidez, ordea,irakasleek eta ikasleek, biok biotara, eskolan sortzen diren behar,arazo eta premiei buruzko erabakiak hartu behar dituzte. Azken bate-an, komunikazioaren jardueraren azterketek batetik, eta, ikaskuntza-ren eta heziketaren teorien ekarpenek bestetik hizkuntza arrotzenirakaskuntza eraldatu dute azken hogei urteotan. Hona hemen oinarrinagusiak: Hizkuntza komunikatzeko da. Ikasteko prozesu naturalek berebiziko garrantzia dute. Ikaslea da irakaskuntzaren erdigunea. Hizkuntzaren eta testuinguru soziokulturalaren arteko lotura garran-

    tzitsua da oso. Ikasleak bere autonomia garatu behar du.Kurrikuluaren teoriaren ildotik, azkenik, Hymesen komunikazio-gaitasu-na Canalek6 garatu zuen ondoko gaitasun hauek osaturik: gaitasun lin-guistikoa, gaitasun soziolinguistikoa, gaitasun diskurtsiboa eta gaitasunestrategikoa.

    Ez da erraz definitzen euskara ikasteko metodoa zer den. Izan ere,frankismoaren garaiko eragozpen eta debekuak zirela eta, NicolsCorts Manterolak bere Mtodo autodidctico para aprender el vas-cuence (1935) argitaratu zuenetik Umandiren gramatika (1955), HegoEuskal Herrian 36ko gerla osteko lehenengo gramatika, argitaratu arteez ziren hogei urte alferrik iragan. Hori zela eta, euskara ikasi nahizuen orok bere eskuetan jausten zen edozein testu-mota (gerla aurrekogramatika eta hiztegi zaharrak, euskarari buruzko ikerlanak, gerlaaurrean argitaraturiko aldizkariak, meza-liburu, idazle klasikoen libu-ruak, etab.) euskara ikasteko metodo bihurtzen zuen. Berriki, bestela-ko arrazoiengatik, komunikaziozko jokabideak eta proiektukurrikularrak eraginda, euskarazko edozein idazki ere euskara ikaste-ko testu izan daiteke. Beraz, nahi eta nahi ez aukeraketa bat egin beharizan dugu ikerketaren objektua zehazteko, hots, euskara ikastekometodoa zer den eta zein metodo-mota erabili diren. Horretarako,ondoko irizpide hauek erabili ditugu: 1936-1986 epealdian argitaraturiko euskara ikasteko argitalpenak

    baino ez dira aztertu. Jarri dugun epealdia mugatu nahian, 36ko gerraaurretiko metodoak kontuan hartu dira, baldin eta gerra ondotik berri-ro argitaratu badira. Esaterako, Juan Manuel Lertxundiren Euskal-izti-

    Euskara ikasteko

    metodoak

    Kepa Larrea6

  • ya (1913) ez dugu jaso eta Zamarriparen Gramtica del euskera biz-caino (1915, 1928 1947, 1955) bai, ordea.

    Euskara irakastea helburu duten argitalpenak baino ez dira kontuanhartu, eleberriak, ipuinak, aldizkariak eta antzeko irakurgaiak bazter-tuz. Dena den, euskara-ikasleei bereziki zuzendutako irakurgai gutxibatzuk kontuan hartu izan dira, hala nola, Amurizaren Oinak edo N.Etxanizen Nola idatzi euskeraz.

    Hiztegiak, hizkuntza baten ikaskuntzarako guztiz lagungarri eta beha-rrezkoak badira ere, ez ditugu lan honetan aintzat hartu.

    Gramatiken kasuan, ordea, erabakia ez da hain erraza izan, beti ezbaita oso argi ageri zein izan den gramatiken helburua eta erabilera.Horrela, bada, gramatika deskriptiboak, goi-mailako ikerlan bereziaketa lan teknikoak baztertu egin dira, baita azpieuskalkiak aztertzendituzten lanak ere. Baina lan horietariko zenbaitek euskararen irakas-kuntzan eragin handia izan dutenez, Villasanteren sintaxiari buruzkoikerlanak7 edo Altuberen Erderismos kasurako, erabili egin ditugu.

    Ohiko gramatiken eta gramatika-itzulpenezko metodoetan oinarrituri-ko liburuen arteko muga lausoa da, berez; are eta lausoagoa euskara-ren kasuan, XX. mendearen ia hiru laurdenetan zehargramatika-itzulpenezko metodoak baino erabili ez baitira. Hori delaeta, beti ez da oso garbi ikusi argitalpen bat gramatika hutsa ala gra-matika-itzulpenezko metodoa ote zen. Dena den, kopuruari dagokio-nez, biek batera ia argitalpenen erdiak osatzen dituzte.

    Umeei berariaz zuzendutako metodoak baztertu egin dira, salbuespenbakarra Euskera Mailaka izanik, helduen irakaskuntzan inoiz erabiliizan baita.

    Metodo beraren aldaketak, berrikuntzak eta argitalpen berriak ez dirakontuan hartu. Orobat, ariketa-liburuak eta osagarriak metodo baten ata-lak izan badira, metodo horretan kontabilizatu dira nahiz eta geroagoargitaratuak izan. Adibidez, gorago aipaturiko Villasanteren sintaxiariburuzko lanak metodo bakartzat hartu dugu, edo Labayruren aditzariburuzko sei liburuxkak ere bakartzat dauzkagu eta Euskalduntzen edoBakarka metodoekin, besteak beste, berdin jokatu dugu.

    Azkenik, jarritako irizpide hauen arabera, metodo-motari eta kopuruaribaino ez diegu erreparatu, metodo bakoitzaren eragina kontuan hartu barik,ez baita batere erraz jakiten metodoz metodo zenbat ale eman diren argita-ra, zenbat saldu diren ezta zenbateko eragina eta erabilera izan duten ere.Esaterako, Euskalduntzen edo Jalgi Hadi! metodoek Euskera, hire laguna!-k edo Euskera irakasbide laburra-k baino bizitza laburragoa izan baduteere, 70eko urteetan izandako euskara ikasleen gorakadarekin batera argita-ratu zirenez, askozaz gehiago erabili izan dira.Horrela jokatuz, 1900etik 1986ra bitartean 165 metodo ezberdin zen-batu ditugu. Horietatik 138 argitaratu dira azken berrogeita hamarurteetan (1936-1986). Baina, gerra osteko lehengo hogei urteetan

    Euskara ikasteko metodoen bilakaera: 1956-1986 7

  • (1936-1956) 10 bat baino ez ziren argitaratu (hiru, Euskal herritikkanpo; bi, Iparraldean, eta bost, Hegoaldean); beste guztiak 128,berriz, azken hogeita hamar urteetan (1956-1986), hondoko grafikoakerakusten duenez:

    Esan bezala, 1956-1986 urte-tartean, eta zer esanik ez, lehenago ere bai,gramatika-itzulpenezko metodoetan oinarritutako eskuliburuak eta gra-matikak izan dira 70eko hamarkadara arte euskara ikasteko gehien erabi-li diren metodoak. Ordura arteko salbuespen gutxiren artean, JonOatibiaren eta Patxi Altunaren metodoak, agian, ezagunenak aipa dai-tezke. Ondoko irudian (.2) 1936tik 1986ra bitartean argitaraturiko metodoensailkapena hobeto ikus dezakegu:

    GRAMATIKAK Ohiko gramatika liburukiak, GRAM-ITZULP. Gramatika-itzulpenezko%28 aditz zerrendak, arauak... %17 metodoak

    MET. ZUZENA Metodo zuzenen teknikak ESTRUKTURAL Era guztietako metodo %4 jasotzen dituzte %9 estrukturalak

    KOMUNIKA. JOK. Komunikaziozko jokabidea ALFABET-EGA Euskaldun zaharrak%3 %29 alfabetatzeko eta EGA

    prestatzeko berariaz egindako materiala,gehienetan, gramatika azalpenak eta irakurgai ugaridituztelarik

    TREBETASUNAK Orokorrean lau trebetasunak BESTERIK Sailkatu gabekoak%7 lantzeko ekoiztutako materiala: %3

    irakurgaiak, entzumenak,idazkiak, mintzamen jokoak,...

    .1: Urtez urteko euskara ikasteko

    metodoen ekoizpenaberrargitalpenak

    kontuan hartu barik

    .2: Metodoen sailka-pena ehunekotan

    Kepa Larrea8

  • Ikusten denez, denboran barrena ez ezik metodo-kopuruen aldetik ere,gramatika-itzulpenezkoak izan dira erabilienak, ez ordea, eraginkorre-nak. Horien artean, Isaac Lopez Mendizabalek gipuzkera oinarritzat har-turik egindako gramatika eta hiztegi ugari eta Xabier Pearen EuskalIrakasbide Laburra (1958) bizkaieraz lehenengo eta goinafarrerazgeroago eta Iniciacin al estudio del euskera (1967) dira, agian, entzu-tetsuenak. Ezin utzi aipatu barik, euskara batuaz X. Gereok egindako EuskaraIkasteko Metodoa (1976), ingelesera eta frantsesera itzuli zena. Metodohorien guztien izaeragatik, irakaslerik gabe, ikasle autodidaktek ere era-bili zituzten. Eskuliburu horiek Larramendiren gramatikari jarraituz,izenburu oparo bezain hutsalak zerabiltzaten: Gramtica bizkaina: elbaskuence facilitado: gramtica bizkaina o mtodo terico-prcticopara aprender en poco tiempo el baskuence bizkaino (Zamarripa, 1909);Aprenda el vasco: mtodo sencillo y agradable para iniciarse en elaprendizaje de la lengua ms antigua de occidente (Itxaropena, 1958).Orokorrean, euskara ikasteko metodo gehienen izenburuek errealitatearibaino gehiago nahiari edo gogoari erantzuten zioten: Jalgi Hadi, Hitzegin, Euskera bizitik, Aprenda el vasco en 60 horasGramatika-liburuak eta gramatika-itzulpenezko metodoak bilduta argi-talpen guztien %45 dira, beraz ia erdia. Eta kopuru horri alfabetatzerakoeta EGA edo euskara-agiriak prestatzeko metodoen kopurua erantsizgero, guztien artean %74 osatzen dute, hots, metodoen hiru laurdenak.Alfabetatzerako eta EGArako metodorik gehienak, gainera, gramatikenegitura daukate. Hondarreko laurdena, azkenik, metodo modernoen arte-an banatzen da: zuzena, estrukturalak eta komunikaziozko jokabidea.Gramatikek eta gramatika-ikerketek, euskara ikasteko erruz erabili izaneta izaten badira ere, berezko bilakaera izan dute. Izan ere, metodoestrukturalak argitaratzen hasi zirenetik, batetik, gramatika-itzulpenezko

    .3: Metodoen sailka-pena ehunekotan

    (grafikoa)

    Euskara ikasteko metodoen bilakaera: 1956-1986 9

  • metodoak urrituz joan ziren, zeren-eta azken urteetan aurreko metodoenberrargitalpenak baino ez baitziren kaleratu eta, bestetik, 1970az geroz-tik, euskara ikasteko argitaraturiko gramatikak eta gramatika-ariketakerdiko eta goi-mailetan erabiltzeko, edota gramatika-atal bereziren bat(deklinabidea, aditza) lantzeko izan dira: Euskal Aditza: batua?baturakoa, Sustrai bila, Grammaire Basque Pour Tous, Euskara batuazertan den, Estudios de sintaxis vasca, Gramatika bideetan, Ikaslearenesku-gramatika, Sakontzen Alegia, eskuarki azken urteetako lanakzehatzagoak eta espezifikoagoak izan dira.Horrez gain, euskara ikasteko erabili izan diren azken gramatika gehie-nek badute beste berezitasun bat ere: garai bateko gramatika-itzulpenez-ko metodoek euskalkiak abiapuntu hartzen bazituzten, azken urteetan,euskarazko metodo estruktural gehienek bezala, euskara batua edo batu-ranzkoa dute helburu. Irakasten den euskalki-motari dagokionez, Iparraldeak, oro har, tinkoagoeutsi dio bereari Hegoaldeak baino. Izan ere, Hegoaldean egindakometodo ezagun batzuek beren ordaina izan dute mugaz bestaldean, halanola Oatibiarena lapurteraz eta Jalgi Hadi! lapurteraz eta zubereraz.Gainera, euskara batua helduen irakaskuntzan hedatu aurretik,Gipuzkoan nekez aurkitzen ahal da bizkaiera irakasten duenik; ez da era-bat arraroa, alabaina, Bizkaian gipuzkerazko metodoren bat erabiltzea.Gogora dezagun, kasurako, P. Altunaren Euskera, ire laguna! (1967)argitaratu zenetik bi urtera bizkaierara aldatu zutela (1969). Gipuzkera,beraz, bere ohiko eremutik landa erruz irakatsi izan da Bizkaian ez ezikAraban eta Nafarroan ere. Araban, adibidez, Oatibiatarren eraginanabaria izan zen, baita 60ko hamarkadan bertaratu ziren Gipuzkoakozenbait agustinorena ere.Euskararen irakaskuntzarako metodo modernoak Andima Ibiagabeitiareneta Nemesio Etxanizen eskutik etorri ziren. Lehenak, Parisen zegoelarik,Euskera irudi bidez: Nuevo mtodo de euskera bsico (1953) eta geroago,Caracasen, euskara ikasteko diskoen bidezko metodoa Aprenda el vasco en60 horas (1961) egin zituen. Bigarrenak, berriz, urte bete lehenago, 1960an,CCC akademiarako Curso de vascuence con discos egin zuen. Hala ere, ezbatak ez besteak ez zuen arrakasta handirik izan eta Jon Oatibiak 1965eanEuskera irrati bidez: Mtodo de euskera radiofnico8 kaleratu arte ezinesan daiteke benetako berrikuntzaren lehenengo urratsak egin zirenik.Honelaxe dio Patxi Altunak9:

    Izkuntzak ikasteko leen egiten ziren liburuak teorikoegiak ziren, azalpenluzeak ematen zituzten, zer zergatik den aditzea eta esaten jakitea berdinbaledi bezala. Gaur ez; gaur izkuntzak erakusteko bideak oso bestelakoakdira: adierazpen gutxi eta jardun asko; aritu eta aritu, zer bakoitza den beza-la zergatik den azaltzen eta adierazten aritu gabe; praktikoagoak, itz batean.Gai onetan ere aurrerapide aundiak egin ditu jakintzak.Euskaraz ikasteko liburu bat izan dugu eta dugu oso egokia, oraindik-orainargitaratua, gaurko erara tajutua: Oatibia jaunarena, alegia.

    Hala ere, Oatibiaren metodoarekin euskararen irakaskuntza aldatzenhasi bazen ere eta arrakasta handikoa izanda ere, metodo horrek ez zuen

    Kepa Larrea10

  • aurreko metodoak desagertarazi. Hurrengo hamar urteetan, gramatika-itzulpenetan oinarrituriko eskuliburu berriak Xabier Pearen Iniciacinal estudio del euskera (1967) edo Gereoren Euskara ikasteko metodoa(1976), kasurako argitaratzen jarraitu zuten, bai eta gramatika zaharrakberrargitaratzen ere, adibidez: 1931ko Zabalaren Gramtica vasca(1976), 1943ko Lopez-Mendizabalen La lengua vasca (1973), edo1955eko Umandiren gramatika (1976). Oatibiaren metodoa aurreko metodoen hutsuneen aurkako erreakziotzatjo daiteke eta metodo zuzenean oinarrituta dagoela badio ere, badakartzagramatikazko zenbait azalpen eta hitzez hitzezko itzulpenak. Dena den,diskoak erabiltzeaz gain, euskara irakasteko teknika ere erabat berriazen. Entzundakoaren errepikapenak eta galde-erantzunak lehenestenzituen eta, alde horretatik, metodo audiolingualetatik nahikoa gertu ager-tzen zaigu.Metodo estrukturalen berrikuntzak Patxi Altunak ekarri zituen lehenen-goz E. Frank Candlin-en10 metodoa 1967an itzuli eta Euskera, ire lagu-na!11 izenburua jarri zion. Metodo honek eguneko bizitzaren egoeraezberdinetan (lorategian, erosketan, jatetxean) oinarrituriko testunarratibo-deskiptiboak eta elkarrizketak aurkezten dizkigu. Jarraian,azalpen gramatikalik gabe, testu horietan oinarrituriko esaldien ereduaketa esaldi horiek lantzeko drill-n motako ariketak dakartza. Horrez gain,Altunak liburuaren hasieran zenbait aholku ematen dizkio besteri eus-karaz irakasten edo bere gisa ikasten asi nai lezakeanari12:

    1. Itzaren naiz esaeraren esanaia ez eman bein ere erderaz.

    2. Astiro eta ttipi-ttapa aurreratu, alegia, ikasgai bat astindu eta arrotuarte, ez ekin iolaz urrengoari.

    3. Esaera bakoitzari buruz egin ditezken galdera guztiak egin.

    4. Galderak eten gabe egin.

    Bost urte geroago, 1972tik 1973ra bitartean, Irakasle Talde Batek argita-ratu zuen Euskalduntzen metodoak berresan zituen Altunaren goikoaholku horiek13. Metodo horren egileek, P. Altunak bezala, metodomoderno baten beharra ikusten zuten, baina Euskaltzaindiak idazketariburuz emandako arauak kontuan hartuko zuena, hots, euskara batuazegina. Ordutik aurrera beste zenbait metodok ere euskara batuaz egindadaudela adieraziko dute berariaz, hala nola Xabier Gereorena edo SabinHarrixurirena. Erramun Osak, zuzeneko irakaskuntzaz jarduten duenean, honelaxe balo-ratu du Euskalduntzen metodoaren ekarpena14:

    Euskararen irakaskuntzan Euskalduntzen metodoak betetzen ditu aipatupuntu asko eta asko. Zuzeneko metodoek egin duten aportazioaren balioaeuskararen irakaskuntzan frogatu da; Euskalduntzen metodoa aurrerapenhandia izan zen, zalantzarik gabe.

    Euskalduntzen metodoa hiru liburukik eta 1976an argitaraturiko Euskarahizkuntz ariketak liburuak osatzen dute, honelaxe banaturik: lehenengo

    Euskara ikasteko metodoen bilakaera: 1956-1986 11

  • liburukian, egitura errazenak eta, ustez, ohikoenak; bigarrenean, egitureijarraipena emateaz gain ia deklinabide osoa, eta, azkenik, hirugarrenean,aditzak eta aditz egiturak. Beraz, ikasi beharrekoa errazenetik zaileneraeta ezagunetik ezezagunera ordenaturik dago, eta ez erabileraren maizta-sunaren arabera. Hala ere, bere mugak onartzen dituzte eta gehiago ikasinahi duenak grammatiketara jo behar duela diote. Banaketa horrekberebiziko garrantzia izan du eta metodo horren ostean argitaraturikobeste zenbaitek eta ikasketa programek erabili eta jarraitu diote. J.Antonio Mujikak, Jalgi Hadi metodoaren egileetariko batek, behintzat,honela aitortzen du15:

    Eta hemen aitortu beharreko egia hau da: gramatikaren arabera buruturikoprogramazioa gauzatzeko Euskalduntzen metodoak eskaintzen zuena hartugenuela oinarri, han-hemen geure aldaketak, txiki zein ez hain txiki, sartugenituen arren. Ez hori bakarrik, ordea: ondoren etorri diren hainbat maila-keta ere -BBB eta LHrako arauturikoak, I. Olaziregiren Hizkuntzen irakas-kuntza: mailaketa gramatikala, Gasteiz, 1982, liburuan ageri dena etaHABErena bera- metodo hartan ageri zenaren bidetik ibili direla esangonuke nik, beti jakinaren gainean izan ez bada ere.

    Horrez gain, egileek diotenez, euskaldundu beharreko ikaslea ez ezikalfabetatu beharrekoa ere kontuan hartu dute eta biei eskainita dagoEuskalduntzen-316:

    Liburu hau prestatzean, bi euskaltzale mota batez ere ukan ditugu kontuan:lehenik, euskara ikasten ari diren ikasle arruntak, euskaraz pentsatzeko etahitz egiteko ohitura lor dezaten; eta bigarrenik, alfabetatze arloan euskarairakasten edo ikasten dihardutenak, liburu hau haien lanerako tresna egokibat izan dadin.

    Metodo modernoen artean horixe izan zen euskaldun zahar eta berrienegoera ezberdinaz eta beharrizanaz konturatu zen lehena. Haatik, euskal-dun zaharrei ez zien metodo berezirik eskaini eta, esanak esan, ikasleguztientzat egoki zeritzoten metodo berari: Euskalduntzen-3. Orduraarteko metodo tradizionalek, gutxi batzuek izan ezik17, ez zuten bereiz-keta hori kontuan hartzen eta euskalduntzeko zein alfabetatzeko erabil-tzen zituzten. Horregatik, hutsune hori bete nahian, 1975ean BizkaikoAlfabetatze Batzordearen izenez J. L. Goikoetxeak eta Leintz aldekoAlfabetatze Batzordearen izenez Xabier Zubizarretak Alfabetatzen-1argitaratu zuten. Hala ere, metodo horrek ez zuen inolako berrikuntzametodologikorik ekarri eta irakurgaiak, gramatika-azalpenak eta ohikohainbat ariketa dakartza. Aipagarriena, agian, euskal kulturari eskaintzendion arreta berezia da.

    Ordura arte, euskara batuaz eginiko oso metodo moderno gutxi argitara-tu bazen, 1976az geroztik eta hamarren bat urtez metodo horien zabaltzehandia gertatu zen, batuaz edo baturanzko jokabideetan eginak eta, asko-tan, kasete eta irudi bereziez horniturik: Euskera bizitik (1976), Euskaramailaka (1976), Mtodo audio-oral de euskara bsico (1978), Jalgi hadi(1978), Hitz egin (1978), Jo-ta-ke (1979), El vasco de hoy (1981) etaHABEren A mailarako langaiak (1984) metodo ezagunenak baino ez

    Kepa Larrea12

  • aipatzearren. Hauekin batera hainbat euskaltegik, gau-eskolak edo eus-kara-taldek euskara ikasteko ariketak eta apunteak ere argitaratu zituz-ten, askotan, hala ere, fotokopien bidez eta modu kaskarrean. Azken sailhonetakoak ditugu Gasteizeko Juan Bautista Gamiz Taldeak eginikoHizketan, baita Goiherriko Gau-Eskolak, Deustuko Euskal Irakaslegoakedo Labayruko Ikastegiak eginikoak ere. Ezin esan daiteke, bestalde, apunte eta fotokopia horiek guztiak metodo-logia jakin bati atxiki zaizkionik, askotan ariketa-bilduma, gramatika-azalpenak edo zenbait teknika eta printzipioren erabilera baino ezbaitituzte jasotzen. Beste horrenbeste gertatzen da 70eko eta 80kohamarkadetan 20 urte luzez argitaraturiko metodo askorekin, oso gutxikonartzen baitute metodologiaren edo metodoren baten zordunak direla.Eta onartuta ere, beste glotodidaktika-eskola batzuek ere nabarmen era-gin dietela ikus daiteke, J. J. Gonzalez de Txabarrik El vasco de hoymetodoa aztertu zuenean erakutsi zuen bezala18 (Ikus eranskinaHizkuntza arrotzak ikasteko metodoen bilakaera: Joera nagusiaEuropan, AEBn eta Euskal Herrian). Euskalduntzen metodoaz esandakoa euskaraz egindako beste metodoestrukturalei ere egozten ahal zaie. Hots, metodo horiek behe-mailetara-ko baino ez direla erabilgarriak. Hori dela eta, zenbait metodok oinarriz-ko euskara/euskara bsiko ikasteko eginak direla adierazten dute:Metodo audio-oral de euskara bsico (1978), Hitz egin: oinharrizko eus-karazko metodoa (1978) eta Mtodo ikas de euskera bsico comn:guztien bein beieko euskera (1975) gramatika-itzulpenezko metodoa.Oinharrizko euskara edo bein beieko euskara-mota horrek 40ko hamar-kadan W. Churchillek eta F.D. Roosveltek bultzatu zuten Basic English-a hartu zuen abiaburu eta eredu, horretarako euskara bera eraldatu beharizan bazuten ere19:

    Naturalmente que para lograr mi propsito, he debido de simplificar, y aveces (las menos posibles), cometer incorrecciones gramaticales que yavienen especificadas en el texto

    Oskillasok oso zorrotz kritikatu zituen ingelesetik itzulitako metodobiak: Euskera, hire laguna eta Hitz egin. Azken hori, besteak beste, oin-harrizko euskara ikasteko metodoa dela adierazteagatik20:

    La expresin OINHARRIZKO EUSKARA (euskara bsico) figura dosveces en la portada y una en la contraportada. Pero el contenido de HITZEGIN! de ningn modo puede pasar por OINHARRIZKO EUSKARA. Elingles bsico, de donde viene este OINHARRIZKO, no se hizo a ojo comoeste mtodo, fue algo muy estudiado y muy investigado Nada de eso seha hecho con el euskara de HITZ EGIN! Y nada justifica la resurreccin deesta vieja palabra de bsico o OINHARRIZKO. Y digo resurreccin porqueel ingles bsico muri despus de haber gozado de una popularidad univer-sal y hoy est enterrado.

    Oskillasok Hitz egin metodoari egotzitako kritikan erakutsi zuenez,metodo horretan eskainitako euskara, ingelesari men eginez, ez dator baterabilera arruntarekin eta, horrez gain, gauzak gehiegi erraztu nahian

    Euskara ikasteko metodoen bilakaera: 1956-1986 13

  • ahalera edo agintera, kasurako, ohi ez bezala agertzen zaizkigu. Haatik,kritikak gora behera, metodo horren egileak, Imanol Berriatuak, bestemodu batez ulertu omen zuen oinarrizko hitza21:

    Oinarrizko euskara, hitzak berak dioenez, euskara basikoa da, euskaldunarruntak bere eguneroko beharrizanak adierazteko erabiltzen duena.Euskara hori goimailakoa baino errezagoa da, xinpleagoa, erabilkorragoa.

    Euskaltzaindiaren eritziz, euskara errez hori biderik egokiena izan ahallitzateke, hainbat arinen gure herria euskalduntzeko eta alfabetatzeko.

    1977ko urtarrilaren 28ko Euskaltzaindiaren batzarrean ImanolBerriatuak, Israeletik etorri berria, irakurritako txostenean hauxezioen22:

    pertsona nagusi horietariko gehienek ikasiko duten euskara, nahi eta nahiez, herri mailakoa (oinarrizkoa) izango da, bestelako euskara ikasteko ezbaitute ez astirik, ez dirurik, ez gogorik, ez gaitasunik, ez beharrizanikizango.

    Oso denbora gutxian metodo estrukturalean oinarrituriko argitarapenberrien jausiak utzi zituen agerian metodo horren ahuleziak eta akatsak.Hala ere, Komunikaziozko Jokabidea ez zen 1982ra arte AEKren eskutikeuskararen irakaskuntzan sartu, Hormairudiak bilduma argitaratu zute-nean, hain zuzen. Eta gramatika-itzulpenezko metodoekin gertatu beza-la, metodo estrukturalak ere ez ziren berehalakoan desagertu, baizik etaeuskaltegietan eskuarki biak erabili ohi zituzten, hainbatetan halakometodologia eklektikoa erabiliz.

    Komunikaziozko jokabide berri hori, lehenago esan bezala, ez zen meto-do berri bat, orientazio edo planteamendu bat baizik. Alde horretatik,80ko hamarkadan, AEK-k egin zituen saiorik sendoenak euskararen ira-kaskuntza jokabide horretaz balia zedin, eta euskalduntzearen arloan ezezik alfabetatzearenean ere planteamendu berbera proposatu zuen:Alfabetatzen (I): Ekintzatik komunikaziora (1985). Ildo honetatik,1985eko urrian AEK-k Iratxen egin zuen mintegian Kulturgintza BidezkoIkaskuntza onartu zuten23:

    AEKren helburua Euskal Herria berreuskalduntzea izanik, diglosia horigainditzera doan irakaskuntza mota baten beharra ikusten zen. Kaleko ego-erari begira, diglosia gainditzeko ekintzak sistematikoki egitean oinarritzenda Kulturgintza Bidezko Ikaskuntza. Metodologia, egiturak eta irakaskun-tzaren arlo guztiak ekintzak posible egitera moldatuko lirateke. Ikasleakekintzan oinarritutako sistema honen bidez ikasiko luke euskara, diglosiagainditzera laguntzen duten bitartean.

    Ikusten dugunez, komunikaziozko jokabide hori ere berandu heldu zeneuskararen irakaskuntzara. Izan ere, Europan orduko hurbilketa komuni-katiboa zalantzan jarri eta diseinu kurrikularra abiatzen hasi zenean,komunikaziozko jokabidea sartzen hasi zen Euskal Herrian eta, gainera,euskararen irakaskuntzan jarduten zuten erakunde guztiek ez zuten bere-halakoan onartu. HABEk, adibidez, hasierako urteko Zutabe aldizkarianlantxo gutxi batzuk argitaratzeaz gain, ez zuen material egoki eta berezi-

    Kepa Larrea14

  • rik kaleratu24 edo, are gehiago, Europako Kontseiluaren Threshold LevelEnglish (1975) hamahiru urte geroago egokitu zuten euskaraz25.Gainera, helburua ahalik eta ikasle gehien eta arinen euskalduntzeazenez, ikasketa naturalari uko egin zitzaion eta, horren ondorioz, ikasleainguru euskaldunetan murgildu beharrean, egitura artifizialak nonahi etanolanahi eraiki ziren. Euskal-eskola hauetariko askok, irakaskuntza era-ginkorra izan zedin, ez zituzten gutxienezko baldintzak bete: ez irakasle-en aldetik, ez lokalen aldetik ez eta metodologiaren aldetik ere.Holakoetan, eta euskararen irakaskuntza erraztearren egitura zailakedo gutxi erabiliak baztertzen ziren. Ikaslearen hizkuntza-beharrak ezohi ziren kontuan hartu, ikasleak bere burua programari egokitu beharizanez eta, azkenik, oso egoera artifizialetan eta desmotibagarrietan hitzeginarazten zitzaien ikasleei. Hori zela eta, ez zen batere arraroa, behinikas-prozesua amaitutzat emandakoan, ikasleek euskaldun berriekeuskaldun zaharrei ez ulertzea, horrek zekarren frustrazio guztiarekin.

    Euskararen irakaskuntzarako metodoen berrikuntza eta argitalpena, ezin-bestez, euskalduntzearen eta alfabetatzearen mugimenduaren gorabehe-rekin loturik agertzen da. Izan ere, ikerturiko 30 urte hauetaneuskalduntzearen eta alfabetatzearen egoerak, antolamenduak eta bilaka-erak euskara irakasteko metodoen ekoizpena eta bilakaera bera baldin-tzatu zituzten. Batetik, euskalduntzearen eta alfabetatzearen pendulu-izaerak erakustenduenez, jarduera honek onarpen- eta arrakasta-maila ezberdinak izan ditu,ikasleen matrikulazioetan, lurralde eta une ezberdinen arabera gorabeherakizan baititu. Eta, bestetik, pendulu-izaera horri jarraituz, antolatzekomoduek batzuetan ekimenak batzeko joera erakutsi dute (EuskaltzaindiarenAlfabetatze Kanpainak, Gipuzkoako gau-eskolak eta Bizkaiko AlfabetatzeBatzordea elkartzea AEK sortzeko) eta besteetan, berriz, sakabanatzekoa(1971eko Arrasateko bilera, AEK-HABE-Hizkuntza Eskolak-EuskaltegiPribatuak, Iparraldeko AEK-Mende Berri).Esan bezala, batetik bestera ibiltze hori metodo ezberdinen argitalpenetanere islatu zen. Horrela, bada, besterik ezean, hasiera batean, antolamendutxikia eta ikasle gutxi zegoen garaian gramatika-itzulpenetan oinarriturikometodoak (Umandi, Pea, Arotarena) erruz erabiltzen ziren. Geroago,metodo horien mugak ikusita eta erronka berrien aurrean, kontrako bidera,hots metodo zuzenetara (Oatibia, Altuna, Euskalduntzen), jo zuten. 70ekohamarkadaren bigarren erdialdean, Hegoaldeko egoera politikoa aldatzenhasi eta ikasle askok euskara ikasteari ekin ziotenean, jende askori bateraeta oso denbora gutxian euskara irakasteko metodo eraginkor bat behar iza-teak metodo estrukturalen aldera jo zuen. Agi danez, metodo tradizionalenaldean, metodo zuzenen eta estrukturalisten hasierako arrakastaren ondo-rioz, oso denbora gutxian zenbait metodo argitaratu ziren (Jalgi Hadi!, Hitzegin, Jo-ta-ke, El vasco de hoy, Euskara mailaka...), baina ezarritako aurrei-kuspenak ez ziren luzera bete. Eta, ondorioz, azken metodo horien hutsune-ak eta akatsak ikusita 80ko hamarkadaren hasieran planteamendu kognitibo

    Azkenburua

    Euskara ikasteko metodoen bilakaera: 1956-1986 15

  • eta komunikatiboen aldera jotzen hasi zen. Hala ere, ezin esan daiteke 80kohamarkada horretan metodologia jakin bati jarraitzen zitzaionik, baizik etaordura arte pilaturiko esperientzien gainean teknika ezberdinak erabiltzenzirela, zeinetan era ezberdineko praktika kontrolatua eta praktika librea tar-tekatzen baitziren.70eko urteetan, Hegoaldean argitaraturiko metodo berriek, berrikuntzametodologikoez gain, bazituzten bestelako ezaugarriak. Batetik, irakastekoeuskara-mota aldatu egin zen: euskara batua26 eta oinarrizko euskara(funtsean behe eta erdiko mailetako euskara-mota bat) erabiliz eginak bai-tziren. Bestetik, ikasleak hartzen ari ziren garrantzia nabaria zen27, aurrekometodoak ez bezala, nola edo hala ikasleen eguneroko egoeretara hurbiltzenhasi baitziren. Izan ere, ordura arteko gramatika-itzulpenezko metodoek ezzituzten ikasleen ezaugarriak kontuan hartzen; aitzitik, ikasleek beraiekahalegin guztia egin behar izaten zuten testuen eduki eta egiturara egokitu-ko baziren. 70eko hamarkadan sortutako metodo berriak, berriz, ikasleekhurbiletik ezagutzen zituzten egoerak aurkezten hasi zitzaizkien28. Etaazkenik, aurreko urteetan ez bezala, 70eko urteetan lan-taldeek buruturikoeuskara ikasteko metodoak nagusitzen hasi ziren, hiztegiak, gramatikak etaeuskara ikasteko liburukiak ez baitzituzten irakasle ezagun bakan batzuekegin, taldeetan bilduriko irakasleek anonimoak askotan baizik29.Bestalde, taldeek egitasmo ezberdinen arteko aldeak erakutsi zituztengerora. Eta ezberdinak zirela erakutsi behar horrek bai AEK bai HABEmetodologia ezberdineko material didaktiko berria argitaratzera eramanzituen, ordukoak baitziren AEKren Hormairudiak (1982) eta HABErenLangaiak (1984)30. Iparraldean eta Nafarroan aurreko metodo moderno-en egokipenen bat edo beste salbu (Jalgi hadi!, Euskera irrati bidez), iaez zen metodo berririk argitaratu eta argitaratu ziren apurrak gramatikakedo gramatika-itzulpenezkoak ziren.Amaitzeko, ezagun du berrikuntza didaktikoak eta metodo berrien egoki-pena berandu etorri zirena (ikus eranskinak). Besteak beste, gabezia bikazalduko lukete atzerapen hori: batetik, helduentzako material didaktikoberezi eta egokia argitaratzen eta zabaltzen duen argitaletxerik ezaberaz, merkaturik eza31 eta, bestetik, ikasle helduentzako irakasleakprestatzen dituen eta metodoen berrikuntzak aztertzen eta ikertzen dituenunibertsitateko jakintzagairik ez izatea. Edozelan, berandu bada ere, eus-kararen irakaskuntzaren azken urratsa, Europako ekarpen berriei jarrai-tuz, HABEk eman du 1999an, Helduen Euskalduntzearen OinarrizkoKurrikulua (HEOK) argitaratu duenean.

    Kepa Larrea16

    Oharrak

    1 Oskillasok metodo moderno guztien iturburuaEstatu Batuetan kokatzen du: Noiz esan daitekemetodo modernoak jaio zirala? 1942-43garrenurtean (Espaara 1956garren urtean heldu ziran).Non? USAn, Michigango Universidadean.Nortzuk sortarazi zuten irakaskuntza iraultza hau?Dr Friesek, Dr Ladok eta euren laguntzaileek (DrFries, Dr Lado and staff). Orduan jaio ziran metodomoderno guztiak. Beste aurrerakada batzuk ere

    eman dira ordutik hona: CREDIFena eta, azkenekourteetan, Europako Conseil delakoarena, bainadanak hartu dute oinarritzat Dr Friesek eta DrLadok egin zutena. Inglaterran egiten dira gaurmetodorik politenak eta modernoenak, baina beste-ek asmatutakoa oso ondo erabiltzen ikasi baduteere, ingelesek eztute asmatu ezer. BASTERRE-TXEA, J. Oskillaso, 1983: El vasco de hoy:ohar batzuk Joxe Joan G. de Txabarrik aldizkarihontan idatzitako txostena dala ta, Zutabe, 2,HABE, Donostia, 124 or.

  • 2 CREDIF (Centre de Recherche et dEtude vierteel la Diffusion du Franais), 1960: Voix et Imagesde France, Didier, Paris.

    3 CHOMSKY, N.: Syntactic Structures (1957) etaAspects of the Theory of Sybtax (1965)

    4 HYMES, D., 1972: On comunicative competen-ce, in PRIDE & HOLMES: Sociolinguistics.Harmondsworth, Penguin.

    5 VAN ECK, J.A.; ALEXANDER, L.G., 1975:Threshold Level English, Council of Europe.

    6 CANALE, M., 1983: From communicative com-petence to communicative language pedegogy,Richards & Schmidt. 1995.: De la competenciacomunicativa a la pedagoga comunicativa dellenguaje, Competencia comunicativa, documen-tos bsicos en la enseanza de lenguas extranje-ras, Edelsa, Madril.

    7 VILLASANTE, Luis: Sintaxis de la oracincompuesta, (1976). Estudios de sintaxis vasca,(1978); Sintaxis de la oracin simple, (1980),EFA, Arantzazu

    8 OATIBIA, Jon, 1965: Mtodo de euskera radio-fnico. Euskera irrati bidez, Edili, Donostia.Argitalpen berriak: 1967, 1971, 1973, 1978, 1979.Lehenengo argitalpena gipuzkeraz egin zuen,baina bizkaierazkoak (X. Kintanak, 1967) etalapurterazkoak (Haize Garbiak, 1971, 1978) ereizan zituen. Hamargarren argitalpenerako izenbu-rua aldatu zuen: Erriaren euskera batua irratibidez-Mtodo de euskera unificado radiofnico.

    9 ALTUNA, Patxi, 1967: Euskera ire laguna!,Mensajero, Bilbao, 9-10 or.

    10 CANDLIN, E. Frank, 1964: Present day englishfor foreign estudents, University of LondonPress, London.

    11 ALTUNA, Patxi, 1967: Euskera, ire laguna!,Mensajero, Bilbao. Bi liburu eta 1970an (2.a1974) argitaraturiko Ariketak: Euskara, hirelaguna. Hainbat argitalpen berri: 1969, 1972Euskara batuari buruzko orduko arazoak zirelaeta izenak ere aldaketak izan zituen:Euskera/Euskara (h)ire laguna. 1969an PatxiElgezabalek eta Juan Angel Etxebarriak bizkaie-razko bertsioa argitaratu zuten.

    12 Ibid, 11 or.13 IRAKASLE TALDE BATEK (Badiola, R.;

    Etxebarria, J.R.; Goikoetxea, J.L.; Intxaurraga, J.I.;

    Kintana, X.; Legarreta, J.; Munduate, J.A.;Zearreta, J.J.), 1972: Euskalduntzen I, Cinsa,Bilbo. Hitzaurrean horrela dakar: Honetaz irakas-leei zin zinez eskatu nahi diegu euskal hitzen esan-gura ematerakoan harbelean pintatuz edo keinuzadierazten saia daitezen, erdal hitza sekulan emangabe Bai irakasleei eta bai ikasleei bene benetanerregutzen diegu aurreko ikasgaiak ongi menderatubaino lehen aurrerago ez joateko Eten gabekogalderetan, hots, hizkuntza aktiboki erabiltzean,datza mintzatzen eta estrukturen ikastea.Ildo beretik, hurrengo urtean, Euskalduntzen-2-kzehatzago azaldu zuen goian esandakoa.

    14 OSA, Erramun, 1990: Helduen euskara-ikas-kuntza hizkuntza normalizazioari begira, Jakin,59, Donostia, 42 or.

    15 MUJIKA, J. Antonio, 1991: Jalgi Hadi metodo-aren inguruan, Zutabe, 27, HABE, Donostia,41-48 or.

    16 IRAKASLE TALDE BATEK (Aurre, Badiola,Egileor, Elgezabal, Etxebarria, Goikoetxea,Intxaurraga, Kintana, Oleaga, Tobar, Zearreta),1973: Euskalduntzen 3, Cinsa, Bilbao, 7 or.

    17 Salbuespenen artean hauexek aipatu ahal ditugu:VILLASANTE, L., 1956: Euskal gramatika lla-bur eta idazleen pusketa autatuak; BASTARRI-KA, I., 1968: Aditza: mtodo Nor-Nori-Nork o elsecreto del verbo vasco; MENDIZABAL, F.,1969: Euskaldunentzat gramatika euskaraz.Aipamen berezia mereziko luke 1966an JoseAntonio Retolazak ume euskaldunentzat argita-ratzen hasi zen Kili-Kili aldizkaria eta 1999anEusko Jaurlaritzaren diru-laguntzarik gabe gera-tu zena. Harrez gero Bizkaiko IkastolenElkarteak aldikada batez kudeatu ondoren argita-ratzeari utzi zion.

    18 GONZALEZ DE TXABARRI, Joxe Joan, 1983:El vasco de hoy metodoa, Zutabe, 1, HABE,Donostia, 94-105 or.Oskillasok, aurreko metodo horren egileak,hurrengo Zutabe aldizkarian erantzun zionTxabarriri: BASTERRETXEA, J. (Oskillaso),1983: El vasco de hoy metodoa: Ohar batzukJoxe Joan G. de Txabarrik aldizkari hontan ida-tzitako txostena dala ta, Zutabe, 2, HABE,Donostia, 122-129 or.

    19 MONTIANO, Jose Antonio, 1975: EuskeraBsico Comn Guztien bein-beieko euskera,Editorial Vizcaina, Bilbao.

    Euskara ikasteko metodoen bilakaera: 1956-1986 17

  • 20 BASTERRETXEA, J. (Oskillaso), 1984: El libronegro del euskara, La Gran Enciclopedia Vasca,Bilbao, 164-176 or.

    21 OINARRIZKO EUSKERA BATZORDEA,1982: Hitz egin: Gida liburua, Euskaltzaindia,Bilbao, 9 or.

    22 Ibid, 12 or.23 DIAZ GOIKURIA, Eduardo, 1991: Alfabetatze

    batzordea: sorrera eta bilakaera, Ele, 8, AEK,Bilbao, 81 or.

    24 Euskalduntzearen A mailarako langaiak (1984)material bilketan Zutabe-4 aldizkarian BegoaMartinezek eta Ane Urizarrek argitaraturiko lanbaten laburpena baino ez da ageri: MARTINEZ,Begoa; URIZAR, Ane, 1984: Ariketa komuni-katiboak, Zutabe, 4, HABE, Donostia, 71-91 or.

    25 VAN EK, J.A.; ALEXANDER, L.G., 1975:Threshold Level English, Europako Kontseilua. VAN Ek, J.A., 1986: Objektives for foreign lan-guage learning, Europako Kontseilua, Strasburgo.KING, Alan, 1988: Atalase Maila, EuropakoKontseilua. Strasbourg.

    26 Lehen, euskalkiak ziren nagusi eta horien artean,gipuzkera.

    27 Ikasleen garrantzi hori metodoetan eta eskoletan ezezik euskalduntze-alfabetatzearen antolamenduanere nabari zen, ordukoak baitziren ikasleen lehe-nengo erregistroak eta jarraipenak. Urte horietara-ko besteak beste ikus: ANAITASUNA, 1976:Anaitasuna-311, Bilbo; SIADECO, 1978: Estudiosociolingstico del euskera: Euskerizacin y alfa-betizacin de adultos, Euskaltzaindia, Bilbo;LABAYRU, 1980: Udako euskal ikastaroa: Derio,amar urte euskararentzat (1970-1979), LabayruIkastegia, Bilbo; ZABALBIDE, M., 1977:Euskararen irakaskuntza Gipuzkoan, Jakin-2,Anaidia, Arantzazu, 126-134; ODRIOZOLA, J.M., 1980: Gipuzkoako euskalduntze-alfabetatzeapausoz pauso, Zeruko Argia-869tik 872ra,Donostia; MENDIA, K., 1979: Arabako AEKaurrera, Anaitasuna- 392, Bilbo, 12-13; ITHUR-BIDE, M. eta HEGUY D., 1979: Euskararen ira-

    kaskuntza Ipar Euskal Herrian, Jakin-10,Arantzazu, 27-33.

    28 Gehienetan pertsona baten eguneroko bizi-egoe-ra estandarrak izaten ziren: etxean, bulegoan,lagunartean... Baina, beste batzuk orduko girosozial eta politikoaren isla ziren. Konparaziobaterako, Gasteizeko Juan Bautista Gamiz talde-ak 1976an, hiri horretako San Frantzisko elizanbildutakoei poliziak tiroka eraso eta bost lagunhil zituen urtean, argitaraturiko Hizketan meto-do-panfletoa dugu, bertan era honetako esaldiakirakur baitaitezke: el patrn explota al obrero.

    29 Adibide batzuk baino ez aipatzearren:- METODOAK: Euskera irrati bidez (J. Oatibia,

    1965), Euskera, hire laguna (P. Altuna, 1967)versus Euskalduntzen (Irakasle talde bat, 1972),Jalgi-hadi (Hondarritz taldea, 1978).

    - HIZTEGIAK: Placido Mugicaren hiztegia (1965)versus Euskal Hiztegi Modernoa (Kintana, Tobar,Aurre, Badioala, Egileor, Goikoetxea, Zearreta,Zuazo, 1977).

    - GRAMATIKAK: Euskal Aditza (J. Intxausti,1965) versus Lehen urratsak (GipuzkoakoAlfabetatze Bulegoa: M. Arregi, J. B. Jauregi,A. Sagarna, 1971), Grammaire Basque por tous(Haize Garbia: P. Legarralde, P. Lafitte, M.Michelena, 1975).

    30 Alferrik da gogoratzea garai hartako eztabaidaantzuak, hots, zein taldek irakasten zuen ondoen,zeinek irakasten zuen hitz egiten eta zeinek ez,zeinek irakasten zuen gramatika... Egoera horre-tan, oso harrigarria zen inoiz inon euskara ikasiez zuena erdara hutsean talde baten edo bestearenaldeko defentsa sutsua egiten ikustea.

    31 Edo, agian, merkaturik ez dagoelako ez dagoeuskara-ikasle helduarentzako material didakti-koa kaleratzen duen argitaletxerik. Gogora deza-gun urte luzeetan fotokopiak izan direla ikaslehauen metodo modernoena eta bakarra. Epeluzera, fotokopiatzeko joera horrek euskaldun-tze-alfabetatzerako merkatua, urtero 30.000 ikas-lek osatuko luketen merkatua, sortzeko aukerazapuztu du.

    Kepa Larrea18

  • Euskara ikasteko metodoen bilakaera: 1956-1986 19

  • Bibliografia

    AEK. 1980: Urraspide-5. Bilbo: AEK.AEK. 1982a: Alfabetatze Euskalduntze Koordina-

    kundea-ren historia Gipuzkoan: argitara beha-rrekoa. Donostia: Elkar.

    AEK. 1982b: Hormairudia, Euskal Herriko TaldeDidaktikoa.

    AEK. 1985: Alfabetatzen (I): Ekintzatik komunika-zioara, EH-ko Talde Didaktikoa.

    AEK. 1986: Jokabide Nozio funtzionala. Urraspide-13. Gasteiz.

    AEK. 1990: Nozio espezifikoak. AEK.Alexander, L. 1967. First Things First. London:

    Longman.

    Altuna, P. 1967. Euskera, ire laguna!, Bilbao:Mensajero.

    Basterretxea, I. eta beste 1997. Euskal Alfabe-tatzearen Historia zenbait sortzaileren ahotan:1960-1990. Bilbo: Labayru.

    Canale, M., Swain, M. 1980 Theoretical bases ofcommunicative approaches to second languageteaching and testing, Applied Linguistics-1,Cambridge University Press. 1996: Fundamentostericos de los enfoques comunicativos: la ense-anza y la evaluacin de una segunda lengua,Signos: Teora y prctica de la Educacin- 17(54-62 or.) eta 18 (78-89 or.).

    Canale, M. 1983. From communicative competen-ce to communicative language pedagogy.Language and Communication, Richards etaSchmidt argit., London. 1995: De la competen-cia comunicativa a la pedagoga comunicativadel lenguaje, Competencia comunicativa, docu-mentos bsicos en la enseanza de lenguasextranjeras. Madril: Edelsa.

    Candlin, E. 1964. Present day english for foreignstudents. University of London Press.

    Chomsky, N. 1957. Syntactic Structures, TheHague: Mouton. 1974. Estructuras Sintcticas,Siglo XXI, Mexico.

    Chomsky, N. 1965: Aspects of the Theory of Syntax,Cambridge, M.I.T. Pres. 1970: Aspectos de lateora de la sintaxis, Madrid: Aguilar.

    CREDIF. 1960 (Rivenc eta beste): Voix et imagesde France, Paris: Didier.

    Davila, P. 1993: Euskal alfabetatzearen ereduareneraiketarako osagaiak. Uztaro-9: 153-160.

    Diaz Goikuria, E. 1988: AEK-ren Historia,Argitaratu gabeko tesina. EHU-UPV.

    Eguzkitza, J. eta beste. 1976. Euskera bizitik.Eizagirre, A. 1993. Euskal Alfabetatzea: euskararen

    erabilerak (1970-1990), Uztaro-9: 27-58.EKB. 1985. Euskararen irakaskuntza eta alfabeta-

    kuntza. Jakin-34: 66-77.EKB. 1990. Euskalduntze-Alfabetatzearen I. Ihar-

    dunaldiak. Jakin-59: 93-95.Etxaniz, N. 1960. Curso de vascuence: Euskal ikas-

    taldia. CCC.EUSKALTZAINDIA. 1972a. Alfabetatze Batzor-

    dearen Oinarri Arauak. Euskera-XVII, 218-219.Fries eta Lado. 1942. An intensive course in

    English. University of Michigan Press.GAB. 1971. (Arregi, M., Jauregi, J., Sagarna, A.)

    Lehen Urratsak. Donostia: GipuzkoakoAlfabetatze Bulegoa.

    Goenaga P. 1980. Gramatika bideetan. Donostia:Erein.

    Goikoetxea, J. L., Zubizarreta, X. 1975.Alfabetatzen-1, CINSA. Bilbo: Bizkaiko etaLeintzeko Alfabetatze Batzordeak.

    Gonzalez de Txabarri, J. J. 1979. Jo-Ta-Ke.Donostia: Elkar.

    Gonzalez de Txabarri, J. J. 1983. El vasco de hoymetodoa. Zutabe 1.

    HABE. 1983a. Helduen Alfabetatzerako Programa-zioa, Hezkuntza eta Kultura Saila.

    HABE. 1983. Helduen euskalduntzea programa-tzen-84, Hezkuntza eta Kultura Saila.

    HABE. 1984. Euskalduntzearen A mailarakolangaiak, HABE.

    HABE. 1988. Alfabetatzea, euskalduntzearenaitzindari. HABE-123. Donostia.

    HABE. 1989. Alfabetatzeko eta euskalduntzekoprogramak. Donostia.

    HABE. 1999. (Bergara, J., Egaa, J., Elosegi, L.,Esnal, P., Lopetegi, E., Perales, J.): HelduenEuskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua(HEOK), HABE.

    Kepa Larrea20

  • HABE, UZEI. 1988. Euskara-irakaslearen eskuli-burua. HABE.

    Honarraitz. 1978 (Letamendia, J., Mujika, J. A,)Jalgi hadi. Elkar.

    Hymes, D. 1972. On comunicative competence.Sociolinguistics, Pride eta Holmes (argit.),Penguin. 1995: Acerca de la competencia comuni-cativa. Competencia Comunicativa: DocumentosBsicos en la enseanza de lenguas extranjeras,Madril: Edelsa.

    Irakasle talde batek. 1972. (Badiola, Etxebarria,Goikoetxea, Intxaurraga, Kintana, Legarreta,Munduate, Zearreta): Euskalduntzen-1. 1973:Euskalduntzen-3, Bilbao: Cinsa.

    King, A. Atalase Maila. Europako Kontseilua.

    LETRAKIT. 1990. Alfabetatzea Euskal Herrian(1960-1990): Kronika laburra, Letrakit.

    Lizundia, J. L. 1975. Aitzin solas gisa. Alfabeta-tzen-1. Bilbo: CINSA.

    Montiano, J. A. 1975. Euskera Bsico ComnGuztien bein-beieko euskera. Bilbo: Vizcaina.

    Mujika, J. A. 1983. Hizkuntzen irakasbideak. Zuta-be 1: 77-84.

    Mujika, J. A. 1991. Jalgi Hadi metodoaren ingu-ruan, Zutabe 27: 41-48.

    NORBAIT. 1978 (Amondarain, Garmendia,Sarasola, Txillardegi): Mtodo audio-oral deeuskara bsico. Beobide argit.

    OINARRIZKO EUSKERA BATZORDEA.1978. Hitz egin. Euskaltzaindia.

    OINARRIZKO EUSKERA BATZORDEA.1982: Hitz egin. Gida liburua. Euskaltzaindia.

    Oatibia, Y. 1965. Euskara irrati bidez. 1979:Erriaren euskera batua irrati bidez: mtodo deeuskera unificado radiofnico. Donostia: Edili.

    Osa, E. 1972. Pedagogia eta gizartea, Donostia: Lur.Oskillaso Basterretxea, J. 1981. El vasco de

    hoy: Navarro-guipuzkoano y euskera batua. LaGran Enciclopedia Vasca.

    Oskillaso Basterretxea, J. 1983: El vasco dehoy: ohar batzuk Joxe Joan G. de Txabarrikaldizkari hontan idatzitako txostena dala ta.Zutabe 2: 124.

    Oskillaso Basterretxea, J. 1984: El libro negrodel euskara. Bilbo. Gran Enciclopedia Vasca.

    Pea, X. 1958. Euskal irakasbide laburra. Bilbo:Ordorika argit.

    Perales, J. 2000. Euskara-ikasle helduen ikas-pro-zesua: ikaslearen baitako zenbait aldagairen etaarrakastaren arteko erlazioa. EHU-UPV.

    Sarriegi, A. 1999. Alfabetatzearen hastapenakGoierrin: aurresaioak eta 1967tik 1975erakoak,Lazkao: Goierriko Euskal Eskola Kultur Elkartea

    Satrustegi, J. M. 1981. Euskal alfabetatze ekintza-ren lehen iturriak. Euskera-XXVI (Donostia,1980-XII-19). Euskaltzaindia: Bilbo, 159-169.

    SEIE. 1976. (Salleko Euskal Idazleen Elkartea:Erzibengoa, J. eta beste): Euskara mailaka.Bilbo: Gero.

    Txepetx Sanchez Carrion, J. M. 1987. Un futu-ro para nuestro pasado: claves de la recupera-cin del Euskara y teora social de las Lenguas,Donostia, (Luigi Anselmi poetak euskaratua:Gure Iraganaren Geroa Gaur).

    UZEI. Glotodidaktika hiztegia. HABE.Van Eck, J. A. Alexander, L. 1975. Threshold

    Level English, Europako Kontseilua.White, R.V. 1988. The ELT curriculum. Desing,

    innovation and management, Basil Blackwell,Oxford. ELH curriculuma: diseinua, berrikun-tza eta gestioa. HABE. Itzulpen saila-40.

    Euskara ikasteko metodoen bilakaera: 1956-1986 21