Euskara Nafarroan

20

description

Nafar euskaltzaleak eta euskaldunak ez ote dira akituta? Garai bateko kemen eta indarrak jada ez ote dira epeldu? Nafarroako baldintza ekonomiko eta politikoek ez dute bederen inolaz ere laguntzen herritarrak motibatzen. Euskararen Foru Legeak 25 urte beteko ditu abenduaren 15ean. Hiru mahaikideak ados dira aukerak anitz eskaintzen zituela Legeak. Alabaina, arduradun politikoek parez pare zabaldu zitezkeen leihoak poliki-poliki ireki beharrean, ixtera jo dute. Horren adibide da ETB. Besteak beste, ETB3 –marrazki bizidunak erruz– ikusteko zailtasunak daude Nafarroan eta haurrek euskaraz telebista ezin ikusiak duen garrantzia azpimarratu dute. Dena ez da negarra izan. Iazko maiatzaren 15ean Kontseiluak antolatutako manifestazioa izan dugu hizpide. Lehentxeagotik eta ondoren ere bai, euskalgintzako hainbat elkarte eta erakunde ari da batzen, Nafarroan euskarak duen egoera aztertu eta jendarteari proposamenak luzatzeko asmoz.

Transcript of Euskara Nafarroan

Page 1: Euskara Nafarroan
Page 2: Euskara Nafarroan

2

159. zenb. 2011ko azaroa

Euskararen normalizazioa,herritarren esku Nafar euskaltzaleak eta euskaldunak ez ote dira akituta? Garai bateko kemen eta

indarrak jada ez ote dira epeldu? Nafarroako baldintza ekonomiko etapolitikoek ez dute bederen inolaz ere laguntzen herritarrak motibatzen. EuskararenForu Legeak 25 urte beteko ditu abenduaren 15ean. Hiru mahaikideak ados diraaukerak anitz eskaintzen zituela Legeak. Alabaina, arduradun politikoek parez parezabaldu zitezkeen leihoak poliki-poliki ireki beharrean, ixtera jo dute. Horren adibideda ETB. Besteak beste, ETB3 –marrazki bizidunak erruz– ikusteko zailtasunakdaude Nafarroan eta haurrek euskaraz telebista ezin ikusiak duen garrantziaazpimarratu dute.

Dena ez da negarra izan. Iazko maiatzaren 15ean Kontseiluak antolatutakomanifestazioa izan dugu hizpide. Lehentxeagotik eta ondoren ere bai, euskalgintzakohainbat elkarte eta erakunde ari da batzen, Nafarroan euskarak duen egoera aztertueta jendarteari proposamenak luzatzeko asmoz.

� Egilea: Onintza Irureta AzkuneArgazkiak: Josu Santesteban

LARRUN pentsamendu aldizkaria ARGIArekin batera banatzen da. Zuzendaria: Xabier Letona. Jabea: Komunikazio Biziagoa S.A.L. Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia 20160 Lasarte-Oria Posta elektronikoa: [email protected] Telefonoa: (00 34) 943 37 15 45 Inprimategia: Antza Komunikazio Grafikoa (ARGIAren 2.300. zenbakiarekin banatua, 2011ko azaroaren 27an)

Azala: Garbine Ubeda Goikoetxea · Maketazioa: Antza Komunikazio Grafikoa

Euskararen Foru Legeak 25 urte beteko ditu aben-duaren 15ean. Egiguzue balorazioa.

PAULA KASARES: Ez da ahantzi behar Euska-raren Foru Legea zein kontestutan onartu zen,ez da inolaz ere adostasun politikoaren ondorioa.Gaur egun adostasun falta bera dago. Legeabera, ondoan dituen antzeko bertze legeenaldean, oso lege berezia da. Estatuan gizarte ele-

bitasunari eman ez zaion irtenbidea hemen emanzaio: zonifikazioa. Legeak gabezia handiak ditu,ukitzen dituen alorrak kontuan hartuta. Admi-nistrazioa, irakaskuntza eta hedabideak baizik ezditu ukitzen eta gaur egun badakigu hizkuntzabaten egoera sozialak beste alor anitz ere behardituela: gizarte erabilerari, sozioekonomiari lotu-takoak… Orduan, Legea eskasa da kontuan har-tzen duen eragiteko alorrari dagokionez, eta bes-

Page 3: Euskara Nafarroan

talde, testu eskas hori baliatuz hizkuntza politikaegiteko Nafarroan izan den borondatea ezagunada. Azken horri lotuta markatuko nituzke bigarai: agian posibilistagoa izan zen hasierakogaraia, 1986tik 2000. urtera artekoa eta 2000.urtean hasi zen atzera jotze ikaragarria. Hau da,Legea berez oso posibilista zen, aukerak ematenzituen gauza oso ezberdinak egiteko, baina Nafa-rroan beti interpretatu izan da oso modu estuan.Azkeneko urteetan detailetxo bakarra izan zen;Pérez Nievasek Iruñerriko eremu ez euskaldune-ko zenbait udalerritan D eredua zabaltzea ahalbi-detu zuen. Baina testua aukera guztietan garatze-ko ez da izan inolako borondate politikorik.

Eta zertaz ez, egin behar da autokritika pixkabat. Legeak duen elementu oso inportantea ira-kaskuntza da. Euskarazko irakaskuntza Nafarroaosora zabaltzeko bi aukera garbi izan dira Parla-mentuan, 80ko eta 90eko hamarkadetan. Ezziren probestu. Zenbait alderdi abertzalerenaldetik agian jokaerak maximalistegiak izan ziren:zonifikazioa ez baitzen onartzen, gerta zitekeenezein hobekuntzatxori ez zioten bide eman.

SAGRARIO ALEMAN: Legea sortu aurretik,urte bat lehenago, Jesus Azkonak azterketa eginzuen nafarren jarrerak ikusteko eta hark zioenNafarroa guztian, ez iparraldean eta Iruñerrian

3

Euskara Nafarroan / Mahai-ingurua

Ezkerretik eskuinera: Paula Kasares, Oskar Zapata eta Sagrario Aleman.

Page 4: Euskara Nafarroan

bakarrik, Erriberan ere bai, euskararen aldekojarrera nabaria zela. Jarreragatik balitz lege hobeaegin zitekeela zioen. Ez zuen zonifikazioa pro-posatzen, legearen aplikazioak ordea tokian toki-ko egoera soziolinguistikoa kontuan hartu beharzela zioen. Ondoren, Azkonaren azterketaren iri-tziaren kontra egin zen Legea, zonifikazioa esku-bideetan oinarriturik egin zen.

Euskalgintzan gehiago ziren Lege horren kontrazirenak, zonifikazioa kaltegarritzat jotzen zelako.

Legearen betetze maila? Paulak aipatu du arlogutxi ukitzen dituela Legeak, eta gainera, betiprogresibitateaz, nahiaz, hitz egiten du. Bainagero, nahiz eta jendeak nahi hori azaldu, ez da

kontuan hartzen. Adibidez irakaskuntzan, Iru-ñean problema asko izan ziren D ereduak sartze-ko eskola zenbaitetan.

Komunikabideen arloan dio, euskara progresi-boki sartuko dela komunikabide guztietan.Deus ere ez da egin. Momenturik hoberenetanbost bat minutu izan ditu euskarak bizpahiruirratitan. Hor dugu herritarren ahaleginez lor-tutako Euskalerria Irratia, lizentziarik gabesegitzen du. Europatik etorritako adituekkomentatzen zuten euskaraz arituko ziren tele-bista eta irratia behar zirela Nafarroan. ETBhartzeko zailtasun handiekin segitzen dugu, etaeuskara hutsean Nafarroa osorako ari den tele-bistarik ez dugu.

4

159. zenb. 2011ko azaroa

Etxalekun (Nafarroa) jaio zen 1952ko martxoaren5ean. Farmazian lizentziatua da Madrilgo Unibertsi-tate Konplutensean. Helduen euskalduntze-alfabeta-tze mugimenduan kasik 40 urteko ibilbidea du.Hasierako urtetan Sakanako eta Andosilla-Sartagu-dako euskaltegietan jardun zuen irakasle lanetan. 30bat urte izango dira Iruñako IKAren Arturo Campioneuskaltegiaren zuzendari karguan dagoela. 2008azgeroztik euskaltzaina da.

Iruñean jaioa, 1969an. Euskal Filologian eta Gizarteeta Kultura Antropologian lizentziatua. Hizkuntza Plan-gintza Graduondoko Unibertsitate diplomaduna etaSoziolinguistikan doktoregaia. Euskara irakasle arituzen AEKn, IKAn eta Nafarroako Gobernuan. 1988tik2000ra arte UEUko Soziolinguitika Sailaren ardura-duna izan zen; 2001etik 2003ra arte Hizkuntz Eskubi-deen Behatokiko zuzendaria; 2003-2004 ikasturtetikorain bitartean NUPeko Filologia eta Hizkuntzaren Di-daktika Saileko irakasle elkartua eta HIZNET HizkuntzaPlangintzako graduondoko irakaslea.

� SAGRARIO ALEMANArturo Campion euskaltegiko zuzendaria

� PAULA KASARESHizkuntzalaria

M a h a i k i d e a k

Page 5: Euskara Nafarroan

Legea, sorreran, nahiko murriztailea ikustengenuen eta Legea betetzeko ardura dutenek izanzitekeena baino murriztaileago interpretatu dute.Azken batean, debekurik ez du aipatzen, bainabatzuetan jokatzen dute Legea debekatzekobalitz bezala. Ordea, egin zitekeenari begira ego-tea alfer xamarra da. Lehen bazen gizartean eus-kararen aldeko motibazioa eta jarrera. Orain,esango nuke lasaitu egin garela. Neurri handibatean Legea ontzat eman dugu, neurriak har-tuak daude eta horrela oso ongi gaude.

OSKAR ZAPATA: Noski hobeto egin zitekeela,erabaki politikoak egon dira horrela edo halaizan ez zedin. Gauza batzuk oso argigarriak dirazonifikazioari dagokionez. Gaur egun Nafarroa-

ko euskaldun gehienak Iruñerrian bizi gara. Osoongi lotu zuten hori: Iruñerria ez dugu elebidunegingo. Alegia, zerbitzuak eskaintzen direneskualdean ez dago euskaldunentzat eskubideriketa ez dago betebeharrik administrazioaren ize-nean, askotan. Eta Legeak horretarako aukeraematen bazuen, dekretuak etorri dira hori muga-tzera.

Legea aldatu zitekeela. Gogoan dut PSNk anto-latu zuen jardunaldi bat. Aingeru Epaltza arituzitzaien Europan eta munduan ematen direnbestelako ereduak eta adibideak azaltzen, plan-teamendu garaikideak eta malguak. Nik osourrun ikusi nituen. Ez gaituzte ezagutu nahi.

P. KASARES: Legeak zer ondorio ditu? Duela 25urteko Legeak kontzeptu batzuk ezarri ditu. Adi-bidez, eremu ez-euskalduna eta eremu mistoakontzeptuak. Bada belaunaldi oso bat logikahorren barnean sortu dena, Nafarroako gehienaez-euskalduna izatearen naturalitatea eta nolabaitstatu quo-a onartzen duena, ontzat ematen duena.Beraz, ez-euskalduna den tokian euskararen alde-ko edozein gauza naturaren kontrakoa da. Kon-tzeptuok desmuntatzea zaila izanen da. Nafartzathartzen diren alderdi politikoek, PSN batek, UPNbatek, ez dute inondik inora bere egiten euskara.Zuk erran duzu [Zapatari begira] urruti ikustendutela, bai hori da sentsazioa, euskal mundua ezdute ezagutzen eta ez dago borondate minimorikhorretarako. Hori horrela izanda, Lege honekordezkoa izateko perspektibak zailak dira.

O. ZAPATA: Progresibitatea planteatzen da edoaurreikusten da. Epaltzak planteatzen zien bideada hori: badituzue modu progresiboan eremuakzabaltzeko, hiztunen eskubideak edo beharrakatenditzeko aukerak, baduzue UPNren aurreanmalgu jokatzeko aukera. Hori jakin badakite edobehintzat kontatu zaie.

S. ALEMAN: Progresibitatea alderantziz ulertudute. Hasieran, pauso txiki batzuk gogoz kontraeman zituzten, eta gero atzera egin dute beraiek

5

Euskara Nafarroan / Mahai-ingurua

� OSKAR ZAPATATopaguneko Nafarroako arduraduna

Oskar Zapata Solano Iruñean jaio zen 1963ko ur-tarrilaren 26an. 20 urterekin hasi zuen euskal-duntze prozesua. 30 urterekin ezagutu zueneuskaldunon elkarteen mugimendua eta horri lo-tuta jardun du harrezkero. 1997an AtarrabiakoKarrikaluze elkartearen sorreran sustapen taldekobultzatzailea izan zen. 2004. urtetik hona Topagu-neko langilea da. Nafarroako arduraduna da etabaita Mintzapraktika Saileko arduraduna ere. To-paguneko zuzendaritzako kidea da.

Page 6: Euskara Nafarroan

emandako pauso horietan ere. Hala diote: “Ez,ez, hobe da mediku ona euskalduna baino” biakkontrajarrian baleude bezala, euskara jakitea etalanean ona izatea. Zonifikazioak estatus batsortu du: hau horrela da eta aldaezina da, haueuskalduna da eta besteak ez dira euskaldunak.Euskarak behartu egiten du jendea. Horrek osa-tzen du diskurtsoa. Behartzea ez da politika ego-kia, baina aldi berean ingelesa ikastera behartzendute eskolan. Ingelesaren kasuan “behartu” hitzaez da inon agertzen, baina euskararekin automa-tikoki egiten da lotura.

P. KASARES: Ikaragarria da zer perbertsio dis-kurtsibo sortzen duen Legearen logikak. Adibi-dez, Estatuan bai Katalunian, bai Galizian, baiEuskal Autonomia Erkidegoan gurasoek hau-rren irakas hizkuntza hautatzeko eskubidearenaldeko taldeak sortu dira, Plataforma por la libertadde elección lingüística delakoan bilduak. Autonomiaerkidego horietan PSOE, PP eta UPyDk guraso-en hautatzeko eskubidea defendatzen dute.Hemen zergatik ez? Nik sortuko nuke “gurasoekhautatzeko eskubidea dute” taldea. Nafarroangurasoek ez dute inoiz hautatu ahal izan. Oska-rrek aipatu duen PSNren euskararen aldeko jar-dunaldia oso adierazgarria izan zen. Epaltzaksekulako diskurtso polita egin zuen eta hitzahartu zuelarik Roberto Jimenez PSNko buruak,zer erran zuen? Aurelio Artetaren diskurtsoretrogradoaren bertsio berritua egin zuen, iritsizen erratera euskara ama hizkuntza duten horiek

eskubideren bat eskatzea ongi dagoela, haiekazken batean ezin izan dutela euskaldun izateasaihestu, euskaldunak direla sortzetik, baina ira-kaskuntzaren bidez euskaldundu diren horiekzerbitzuak euskaraz eskatzerik ez dutela. Horisozialista batek ez luke defendatuko ez Katalu-nian, ez EAEn, ez Galizian ezta burutik jota ere.Hemen Legearen logika maltzurraren barneanedozein bazterkeria, beste inon defenda ezindena, egin daiteke.

O. ZAPATA: Asko eskertu genuen Aingerurena,eta baita Robertorena ere, oso argigarria izanzelako. Hau PSNko burua da Nafarroan. Zerkontatu behar diogu? Aingerurena entzun etagero hori dena botatzen duzu? Beste mundubatekoa zara.

P. KASARES: Enpatiarik gabeko jarrera.

S. ALEMAN: Zerbait positiboa izan zuen: eus-kararekin lotutako zerbait egiteko beharra senti-tu zuten. Nahi baduzu irudi kanpaina, bainabeharra sentitu zuten. Nafarroa Oinezen ikusinuen Roberto Jimenez, eta esan nuen, beno,pauso bat da.

O. ZAPATA: Aldeko legea behar dugula jakitun,bitartean eta ostean hizkuntza komunitate osa-suntsua sortzeko badugu hamaika lan lerro etahoriei guztiei ere heldu behar diegu. Horretarakogizartearekin lan egin behar dugu, gero eta alde-kotasun gehiago lortzeko. Ez dezagun pentsalegeak dena emango digunik, badaude zoritxa-rrez oso aurrekari txarrak. Legea aldeko izanikere, hizkuntzaren erabilera sozialak ez du aurreegin hainbat lekutan. Gure ustez erabilera sozialafuntsezkoa da hizkuntzaren biziraupenean.

Legeak lege, zein da euskararen egoera gaur egunNafarroan?

O. ZAPATA: Baldintza politikoak direnak diraeta mahai gainean jarri ditugu. Badago klase poli-

6

159. zenb. 2011ko azaroa

“ Paula Kasares

Gabezien artean dago haur-gazteenaisialdia, irakaskuntzan euskaldundudiren horiek hemendik 20 urtera ezbazaizkigu galduko hiztun gisa.Irabaziak baditugu, baina zuloz betetadagoen zakuan ari gara ura sartzenanitz aldiz”

Page 7: Euskara Nafarroan

tiko bat hizkuntza komunitatearen kontra dagoe-na, eta gainera, sentimendu euskaltzalearekinjokatzen du kontra egiteko. Gehiengoa da klasepolitikoaren artean. Guk [Topaguneak] oso garbidugu aldeko baldintza politikoak behar ditugulaaldaketak emango badira.

Bestalde, ikusi behar dugu zer nolako diskurtso-ak behar diren masa soziala gureganatzeko. Inoizgehiengo euskaltzalea lortzeko lan egin behardugu. Masa soziala limurtzeko, gureganatzekoedo aldekoago egiteko lan egin behar dugu. Ego-kitu beharreko guztiak egokitu beharko ditugu,nori zer kontatu eta nola kontatu aztertu behar-ko dugu. Ez du balio gauza bera esatea euskaldu-na den pertsona kontziente eta koherenteari etamanifa edo [Nafarroa] Oinez-era joateko prestdagoenari. Egokitu behar dugu egokitu beharre-ko guztia, jakinik nora joan nahi dugun. HiruErregeen Mahaira joan nahi baduzu zortzi urte-ko haur batekin ez diozu esango, “begira, haranoa”. Bidean gozatu dezan saiatu beharko duzu,bere senti dezan egiten ari dena. Komunikazioantrebatu behar gara gehiago eta pedagogia askoegin behar dugu.

P. KASARES: Duela 30 urte uste zen euskararenezagutza hutsetik etorriko zela hizkuntzaren nor-maltzea. Irakaskuntzan jarri genuen esperantzaosoa. Ikusi dugu ezagutza hutsak ez duela berezekartzen gizarte erabileraren normaltzea etahedatzea, eta ikusi dugu zer beharrezkoak direnerabilera bultzatzeko programak eta beste.Gabezien artean dago haur-gazteen aisialdia, ira-kaskuntzan euskaldundu diren horiek hemendikhogei urtera ez bazaizkigu galduko hiztun gisa.Irabaziak baditugu, baina zuloz beteta dagoenzakuan ari gara ura sartzen anitz aldiz. Ez baitahain erraza; etxe erdalduneko haurra eskolansartu eta esperoko duzu hamabortz urte geroagoeuskaraz bizitzeko prest den euskaldun osoa eto-rriko dela, eta ez da horrela. Alde horretatik,larrugorritan gaude Nafarroan, ez bada gizarteekimeneko elkarte eta erakundeek egiten dutenlana, baina instituzionalki ez zaio heldu horri.

Adibidez, orain guraso direnek egoera hobeaizan dute euskarazko hedabideei dagokienezoraingo haur txikiek baino. Haur txikiek ezinmarrazki bizidunak euskaraz ikusi. Nire ikerketa-rako familietan eta eskoletan egin ditudan elka-rrizketetan hori aipatzen da behin eta berriz.

S. ALEMAN: Aurrerapauso asko eman dira.Dena den, bestelako giro bat zegoen orain urtebatzuk eta zenbait urtean iraun du horrek. Jen-dea prest zegoen ahalegina egiteko, baina jendeaprest egoten da ahalegina egiteko noiz arte? Ira-kaskuntzan –helduenean eta eskoletan– pausoasko eman dira, baina iruditzen zait –eta behar-bada gehiago da ustea datuak baino– azkenhamar urte hauetan-edo moteldu direla euskara-ren aldeko aurreratze horiek. IrakaskuntzanGobernuak oso ongi asmatu du bere hizkuntzapolitika egiten, hau da, euskararen kontrako hiz-kuntza politika egiten, ingelesa jarri du tarteko.Horren bidez D eredua moteldu da. Heldueneuskalduntzean gauza bera, behera doa nabar-men. Jendeak, beharbada, ez du grinarik euskaraikasteko. Eta badakit adibidez, haurra ikastolaraeramatea pauso bat dela, ahalegin asko kostatzenzaiola askotan helduari haurra ikastolara bidal-tzea, baina ezin dugu gure burua engainatu.Garbi izan behar dugu horrekin bakarrik ez goa-zela inora.

7

Euskara Nafarroan / Mahai-ingurua

“ Sagrario Aleman

Ez dugu pentsatu behar ikastolak edohelduen euskalduntze-alfabetatzeasortu zirenean bitartekoak eta babesazutenik. Ez da gauza berria babes falta.Nire ustez beste zerbait dago hor: garaibatean kemen handiz aritu ziren etaorain, edo nekea daukagulako, edoadministrazioan ustea jarri dugulako,edo…”

Page 8: Euskara Nafarroan

8

159. zenb. 2011ko azaroa

Eskolari zama ikaragarria jartzen diogu, eskolakeginen du dena. Alfabetatuko ditugu, idatzizkoaikasiko dute, baina ahozkoa landu ez badugugero ez eskatu gazteei euskaraz komunika daite-zen karrikan, eman ez diegun zerbait ari garaebaluatzen. Begiratu beharko dugu beraz nolakohezkuntza sistema erabiliko dugun D ereduan.Garai hartan ikastolara haurrak eraman zituztengurasoak oso ausartak izan ziren, haien seme-ala-ben etorkizuna arriskatu zuten. Agian oraingaraia dugu esateko, “dena ez dugu administra-ziotik erdietsiko”. Antolatzen hasi beharko genu-ke. Haur Eskolan adibidez, hiztun on batekinhiruzpalau haur elkartu litezke, eta horrela, ahoz-koa bereganatuko lukete. Irudimena martxanjarri beharko dugu.

Ezagutza inportantea da, baina aurrera gindoa-zen horietan gelditu egin da. Beste arlo batzuetan

sartu dela euskara? Bai, baina oso motel. Erabile-ran, azkeneko neurketetan, ez zen halako pauso-rik ikusten.

P. KASARES: Gazteen artean Iruñerrian behe-ra.

S. ALEMAN: Transmisioari dagokionez, ikasto-lan edo euskaltegian ikasi duten gazte horiek,gaur guraso direnek, askotan seme-alabei ezdiete euskara irakasten eta diote: “Nik ez dutongi hitz egiten eta hobe da euskaraz ez egitea”.Batzuek eta besteek egindako diskurtsoek baduteondoriorik, ongi ez hitz eginez gero hobe omenda euskaraz ez hitz egitea haurrei. Orokorrean,batetik, egiten diren diskurtsoek, eta bestetik,laguntza ezak eta erasoek etsi hartzea eragindigute, edo moteltzea behintzat bai. Irakaskun-tzan pare bat faktore behintzat ikusten ditut

Hiru mahaikideek errepaso ederra eman zioten abenduaren 15ean 25 urte beteko dituen Euskararen Foru Legeari.

Page 9: Euskara Nafarroan

9

Euskara Nafarroan / Mahai-ingurua

garbi xamar: batetik, azken hamar urteotan etor-kin asko etorri da Nafarroara eta ez ditugu eraka-rri –zalantzan jartzen dut bitartekorik genuen–.Administrazioak ez du deus egin. Bestetik, Bri-tish edo TIL ereduen bidez ingelesa ikastekobeharra sortu dute. Gu ez gara gai izan beharhori sortzeko. Lehen askoz ere gehiago zegoenjendearen buruan euskara ikasi beharra, etabadiot, inpresioez ari naiz, azterketarik gabe. Etairakaskuntzaz landa zer dago? Bada, oso gauzagutxi. Garai batean pentsatu genuen irakaskun-tzari eman behar geniola garrantzia, gaur egun ezdugu esaten horrelakorik: “Honi eman behardiogu garrantzia, ez dugu holako helbururik eus-kalgintzan edo ez dakit badugun”.

O. ZAPATA: Guk bai. Topagunean oso garbidago, hiztunak trinkotu behar ditugu eta hiztuneiguneak eta aukerak eskaini behar dizkiegu euska-raz bizitzeko. Besteak beste, badugu problemaoso serioa, haur eta gazteekin lan egiteko baldin-tza ekonomiko zehatzak behar ditugu, laguntzakbehar dituzu administrazioak egiten ez duenagizarte mugimendutik egin nahi baduzu. Halere,uste dut efikazagoa dela administrazioak etagizarte mugimenduak elkarrekin lan egitea.

Ezagutza, erabilera eta sentsibilizazioa orekatubehar dira. Sentsibilizazioan gutxi egin da eta egi-ten denean gauza efektistak egiten dira, ez efika-zak. Euskararen Egunean dirutza gastatzen segi-tzen dugu eta ez dugu dirurik, adibidez, proiektujarraituak bideratzeko. Efikazak zein diren? Ezdakit zenbat soziolinguista zareten [Paulari begi-ra] baina pilo bat. Hor badago alor bat garatua,eta hor baditugu errezeta batzuk. Horiei begiraegin behar dugu lan. Bidearen zati bat ikustendut, azken hamabost-hogei urtetan jorratzenhasiak garela uste dut. Ez da aski eta ikusi beharda zerk funtzionatzen duen eta zerk ez. Egia dabaliabide ekonomiko gabeziaz gain gizarte mugi-mendu guztietan dagoela baliabide pertsonalenfalta, euskalgintzan eta besteetan. Diskurtsoetaneta pedagogietan ez dugu asko inbertitu; zer kon-tatu irakasleei, zer gazteei…

P. KASARES: Ados izango garela pentsatzendut, zein garrantzizkoa izango litzatekeen Nafa-rroan ETB3 hartu ahal izatea. Ezin dugu imaji-natu hedabideen eragina gaur egun haurrengan.Hemen ezin da ikusi eta erabaki politikoa da!Deus egiteko asmorik ez badute, gizarte mugi-menduen bidetik egin beharko dugu, baina betieraman behar dugu guk behar duguna bizkar gai-nean?

S. ALEMAN: Seguruena nekatu egiten gara betiahaleginean.

P. KASARES: Ezin duzu konpetitu, Clan-ekin,Disney Channel-ekin…

S. ALEMAN: Ezin dugu konpetitu, babes faltadugu alde guztietatik, baina hori errealitatea iza-nik zer egin dezakegu? Ez dugu pentsatu beharikastolak edo helduen euskalduntze-alfabetatzeasortu zirenean bitartekoak eta babesa zutenik.Ez da gauza berria babes falta. Nire ustez bestezerbait dago hor: garai batean kemen handizaritu ziren eta orain, edo nekea daukagulako, edoadministrazioan ustea jarri dugulako, edo…

P. KASARES: Erronka ezberdinak dira. Ikastolamuntatzea herriko gurasoen eskuetan egon dai-teke, baina euskal komunitateak ezin du DisneyChannelen antzeko gauza bat muntatu.

“ Oskar Zapata

Nafarroan badago mahai bat: Sortzen,AEK, IKA, Ikastolen Elkartea, EuskalHerrian Euskaraz eta Topagunea. Gurearteko harremana xamurtzen edogoxatzen ari gara. Manifak asko balioizan zigun elkar ezagutzeko.Nafarroaren egoera aztertzeko etaeuskalgintzatik proposamenak egitekopauso oso interesgarria da”

Page 10: Euskara Nafarroan

10

159. zenb. 2011ko azaroa

S. ALEMAN: Bai. Hizkuntza handien menpegaude eta egoera orain beharbada gogorragoa dagarai batean baino, baina haur eskola gurasoeksortzen ahal dute herri batean, eta oso gutxitanematen dira horrelakoak. Beharbada neke handiadaukagu, beharbada euskara ez dago gure lehen-tasunetan…

P. KASARES: Ez da konparatzen ahal 70ekohamarkadako giro soziala borrokarako, iraultza-rako…

S. ALEMAN: Horretara noa!

P. KASARES: ... eta 2010eko hamarkadako indi-bidualismoa…

S. ALEMAN: Bai, baloreak aldatu dira.

P. KASARES: Erabat, eta horrek eragiten du.

S. ALEMAN: Gainera, populazio gazte askozegoen garai hartan. Pentsatzekoa da indarra egi-teko grina ere handiagoa zela. Orain jendeak esa-ten du, “nahiko lan egin dut eta atseden pixkabat behar dut”. Populazioa zahartzeak ere ekarridu hori.

Beste kontu bat. Ezagutza, erabilera eta sentsibi-lizazioa orekatu behar dira. Baina nire galdera da:

badago euskararen ezagutza duen masa kritikominimorik erabilera ikusgarri izan dadin? Kurio-soa da, baina begiratu diezaiegun Iruñeari etaGasteizi. Esango nuke abiapuntu hobea zuelaIruñeak Gasteizek baino, euskaldunagoa zenbere gutxian. Gaur egun, Gasteizen euskarazdakitenak –gutxi edo asko dakitenak– %40 dira.Iruñean %20ra ez gara iristen.

P. KASARES: Ezagutza politikak dakarrenondorioa.

S. ALEMAN: Ezagutza politika oso diferenteaegin da.

O. ZAPATA: Hiztun kopurua handitzea gurehelburuetako bat da, dudarik ez. Iruñerriko hiz-tun kopurua ikusgarri egiteko bidea haiek kon-paktatzea da. Goazen biltzera garenok, goazenelkar ezagutzera, goazen elkarrekin gauzak egite-ra, baina aldi berean goazen hiztun berriak era-kartzera eta aukerak ematera haiei. Hiriburuan ezda batere erraza, baina zifra bat ematearren, Gas-teizen aurten Mintzalaguna egitasmoan 600lagun ibiliko dira, alegia, ez dute beste harremansarerik ikusi elkartzeko. Iruñean kasik 400.

2000. urtean, LARRUNerako egindako beste mahai-inguru batean solaskideek aipatu zuten euskalgin-tzako eragileak atomizatuta zeudela eta estrategiabateratuak egiteko zailtasunak zituztela. Zuek zerdiozue?

S. ALEMAN: Normalizazioan eta euskalgintzanari direnek, bakoitzak badu egiteko bat eta horre-tan saiatzen da buru-belarri. Baldintza politiko-ekonomikoek ekarri dute bakoitza bere barneanhertsitzea, bizirauten saiatzea. Aldi berean, pausotxiki batzuk ematen ari gara Kontseiluaren ingu-ruan. 2010eko maiatzaren 15eko manifa antola-tzeko hainbat taldetako ordezkari elkartzen hasiginen. Bilerek segitzen dute, hortik zer aterakoden? Espero dut diskurtsoan zerbait ateratzea;zenbait gauzari nola egin aurre edo nola eran-

“ Paula Kasares

Ados izango garela pentsatzen dut, zeingarrantzizkoa izango litzatekeenNafarroan ETB3 hartu ahal izatea. Ezindugu imajinatu hedabideen eraginagaur egun haurrengan. Hemen ezin daikusi eta erabaki politikoa da! Deusegiteko asmorik ez badute, gizartemugimenduen bidetik egin beharkoda”

Page 11: Euskara Nafarroan

tzun, zer proposatu guk, zer pauso eman…Askotan jendeak borondatea baldin badu ere –bialdetara ari naiz, lehen esan baitut epeldu egingarela–, zer egin asmatzea zaila da. Bilerak Nafa-rroa mailakoak dira. Iruñean ere bada holako bil-gune txiki bat, pauso handirik oraindik ez dugueman, baina gauza txikiak badira ere beti izandadila aurrera egiteko, jendeak ikus dezala pauso-ak ematen ari garela. Iruñean atomizazioa? Bai,bakoitza bere buruarekin nahiko lanekin dabil,baina holako gauza txiki batzuek erakusten dutejendea hasi dela biltzen eta zer egin daitekeenpentsatzen. Arras pesimista ez dut izan nahi.

O. ZAPATA: Nafarroan badago mahai bat: Sor-tzen, AEK, IKA, Ikastolen Elkartea, EuskalHerrian Euskaraz eta Topagunea. Mahai horreta-tik antolatu genuen manifa, kristoren arrakastaizan zuen, eta nola ez, ez genuen ospatu. Hori dabeste bekatu bat, egiten duguna ez kontatzea, ezospatzea. Ez ospatzeak nolabaiteko etenalditxoaekarri zuen jarduera jarraituan. Une honetandiagnostiko bat elkarbanatu nahian ari gara. Aha-legin handia ari gara egiten elkarlan ez lehiakorraizan daitekeen horretan batera aritzeko. Egia dahelburu bera izanik ere, estrategia desberdinakdaudela, kultura desberdinetatik gatozela,batzuentzat diskurtsoan hitz totem bat dago,beste batzuentzat beste bat… Gure arteko harre-mana xamurtzen edo goxatzen ari gara. Manifakasko balio izan zigun elkar ezagutzeko. Nafarro-aren egoera aztertzeko eta euskalgintzatik pro-posamenak egiteko pauso oso interesgarria da.

Eperik ezarri al duzue?

O. ZAPATA: Horretan ari gara. Lehentasunakadosteak luze jo dezake ala ez. Gauza bat dadiagnostikoa egitea eta bestea lehentasunakadostea.

P. KASARES: Ados nago Sagrariok eta Oska-rrek esandakoarekin. Eragileen atomizazioa bai,baina hedabideen garrantzia azpimarratuko dut

berriz. Komunikabideek komunitatea sortzendute eta erreferenteak elkarbanatuarazten dituz-te. Nafarroan gabezia handiak ditugu, batzuetanzer egiten dugun errateko ere hedabide faltadugu. Nafarroako edozeinentzat euskal kultura

11

Euskara Nafarroan / Mahai-ingurua

Euskararen Foru Legeak emandako aukerak aukera,eremu mistoko gurasoak etengabe dabiltza borrokaneskola publikoan D eredua lortu ahal izateko.

LAN

DE

RFD

EZ

. AR

RO

YA

BE

/ A

. P.

L AN

DE

RFD

EZ

. AR

RO

YA

BE

/ A

. P.

JAG

OBA

MA

NT

ER

OLA

/ A

. P.

Page 12: Euskara Nafarroan

12

159. zenb. 2011ko azaroa

erabat ezezaguna da. Underground gaude erabat,katakunbetan, gutxienekoen azpitik, eta ohitutagaude horrela bizitzera.

S. ALEMAN: Igoal ez gara aski trinkoak, bainaaldi berean gure mundutxoa baino ez dugu eza-gutzen. Edo agian besteena ezagutzen dugu,baina ez dakigu zenbaterainokoa den beraienezezagutza gurekiko.

O. ZAPATA: Gu mundu horren parte ere baga-ra. Nik uste haiek ez gaituztela ezagutzen. Estra-tegiak eta diskurtsoak aztertu beharko ditugu,konplize horiek ere behar ditugu noski, gehien-goa da. Fustiñanako pertsona bat nola jartzendut nire alde? Zer kontatu behar diot nire kontraez egiteko? Ez dut formularik, baina hausnarke-tak egin beharko ditugu. Maiatzeko manifan30.000 lagun bildu ginen. Horietako askori harajoatea baino ezin diezu eskatu, baina erantzundute, ulertu dute kontatu diezuna. Gauzak kon-tatzen jakin behar dugu, hartzailearen araberakoerrelatoa eraiki behar dugu.

P. KASARES: Garbi dago euskararen kontrakojarrera, iritzia, mentalitatea… ez dela monoliti-koa, irauli ezina. Hurbiltasunean, ezezagutzan etaurtetako aurreiritzietan oinarritzen dira horiek.Alabaina, adibidez, Tuterako Argia ikastolan

“Aiton-amonen festa” ospatzen dute eta, kontatudidatenez, euskal kulturaren oso lagunak izan ezdiren aiton-amona anitz ikusten dira bilobak eus-karaz aritzearekin lerde jario. Bide emozionale-tik, bertzelako bizipenen bidez, bertzelakozubiak eginez, gaindi daitezke Nafarroako popu-lazioaren zati handi batean dauden aurreiritziak.Maila kolektiboan gainditzea lortzen bada, iritsi-ko da maila politikora. Oraingoz bi Nafarroaizan daitezela tematu dira batzuk, bata euskaldu-na eta bertzea ez-euskalduna. Baina nafarrek era-kutsi dute Nafarroan euskararako mugarik ezdagoela.

O. ZAPATA: Baina nori zer eskatu aldez aurretikpentsatzea ongi dago. Ez eskatu pertsona batiemango ez duena. Onartu behar dugu askok ezdutela euskara ikasiko, nahiz eta jakin guretzatezinbestekoa dela.

Euskararen inguruko eragile, elkarte eta erakun-deek aniztasuna erakutsi beharra al dute euskara-ren munduan ez dagoena erakartzeko?

O. ZAPATA: Erakutsi beharra, egon badagoela-ko. Ez dugu kontatzen daukaguna.

S. ALEMAN: Guk zer ez dugun egiten ari garabegira, baina begiratu behar dugu zer egitenduten beste batzuek. Hizkuntza politika norbai-tek ongi markatu badu hori Nafarroako Gober-nua da. Diskurtsoan oso argi utzi dute euskaldu-nak denak berdinak direla. Aniztasun gabeziarenkontua ez dator guk diskurtso hori egiten ezdugulako edo gure aniztasuna ikusten ez delako,baizik eta bestaldetik diskurtso jakin bat dagoela-ko, diskurtso horrek oso ongi markatzen duelako“euskaldunak horrelakoak dira eta puntu”.

O. ZAPATA: Ados nago. Psikologikoki oso lan-dua daukate.

S. ALEMAN: Eta ez du pisu bera boteretik egi-ten den diskurtsoak eta baztertuek egiten duten

“ Sagrario Aleman

Pauso txiki batzuk ematen ari garaKontseiluaren inguruan. 2010ekomaiatzaren 15eko manifa antolatzekohainbat taldetako ordezkari elkartzenhasi ginen. Bilerek segitzen dute, hortikzer aterako den? Espero dutdiskurtsoan zerbait ateratzea; zenbaitgauzei nola egin aurre edo nolaerantzun, zer proposatu guk, zer pausoeman…”

Page 13: Euskara Nafarroan

diskurtsoak. Boterea, ordena, ongizatea eta bes-teak “baztertu oihulari horiek”.

P. KASARES: Euskaldunak beti gatazkan.

ETAren bukaeraren albisteak, eta ondorioz garaiberrietarako esperantzak, euskararen aurkakojokaera duten agintari politikoak aitzakiarik gabeutzi al ditu?

S. ALEMAN: Euskararen alde baldin badaude,bertako hizkuntzatzat badute, ez du aitzakiabakar batek ere balio ez egiteko horrelako hiz-kuntza politikarik. ETArena aitzakia besterik ezda. Etxe batean goseak daude eta familia horiauzokoarekin haserre dago hark garia ereitenduelako. Familiak lurrak ditu, baina ez du garirik

ereinen. Benetan pentsatzen baldin baduzugosea konpondu behar duzula garia ereinenduzu. Ez du gosearekin bukatu nahi, ez du eus-kararen aldeko hizkuntza politika egin nahi, eus-kara bost axola zaiolako. Nahi ez duenak beti duaitzakiaren bat. Momentu honetan badakigu zeinaitzakia duten, krisia. Hau da, euskararen aldeegiteko dirua behar da, gaztelaniaren aldeko poli-tika egiteko dirurik ez da behar nonbait, ingelesa-ren alde egiteko ere ez. Aitzakietako bat aireangelditu da, baina beste hainbat erabiliko dituzte:behartzearena; diru faltarena; mendialdekohorientzat bai, lau dira eta zerbait eginen dugu,besteentzat ez…

P. KASARES: Ez dut esperantzarik epe laburre-ra gauzak aldatuko direnik hizkuntza politikan.Oroituko zarete Sanzek nola erran zuen: norma-

13

Euskara Nafarroan / Mahai-ingurua

Sagrario Aleman: “ETArena aitzakia besterik ez da. Nahi ez duenak beti du aitzakiaren bat”.

Page 14: Euskara Nafarroan

14

159. zenb. 2011ko azaroa

lizazio politikorik ez dagoen bitartean hizkuntzanormalizaziorik ez da izanen. Orain ETArenaitzakia ez baina krisiarena, independentismoare-na, Nafarroaren kontrako mehatxuarena… izan-go dituzte. Euskara, haien diskurtsoan, nafarta-sunaren kontrako zerbait da.

O. ZAPATA: Euskaltzaleok unea probestekoaukera dugu, borondatea aldatuko dute baldineta gizarteak exijitzen badie aldatzeko, botereagaltzekotan direla ikusten badute. Irudi aldetik,egia da, gurea orain berriro erakargarria izan dai-teke hainbat lagunentzat, urrutiratu diren horien-tzat. Alde dugun guztia probestu behar dugu.Haiek probestu dute kontrakoa egiteko.

Non jarri behar dugu begia aurrerantzean?

P. KASARES: Euskaldungoak ekimenak berekabuz sortzen eta aurrera eramaten segitu behardu, tamalez horren beharra segitzen dugu izaten.Atzera begiratuz gero, gaur egun funtsezkoakdiren lorpenak horrela sortu ziren. Nafarroanmaila instituzionaletik etorriko ez direnez, herriekimenez saiatu beharko dira euskal komunitateaasetzeko moduko aldaketak.

S. ALEMAN: Gure esku dago neurri handibatean momentu honetan behintzat. Horrek ezdu esan nahi, ardura batean edo bestean daudenhoriekin hitz egin behar ez dugunik. Batzuekdiote elkarrekin egonda kutsatzen direla zenbaitgauza, ea hala den. Baina bereziki ideia horizabaldu behar dugu jendartean: gure esku dagoeta guk egiten dugun heinean, beharbada, bestebatzuk ere, orain kontra daudenak, geldiarazikoditugu edo gure alde jarri. Asko xamar eskatzeaizanen da azken hori, baina tira.

Diskurtsoa landu behar dugu, ea aurreiritzi-usteak aldatzen joaten garen, motibazioa etajarrerak landu behar dira. Beste puntu bat: kon-tziente izan behar dugu indarra ere badugula.Euskaldunok ez gara asko, baina bagara. Elka-rrekin zenbait gauza erdietsi dezakegula garbiizan behar dugu eta gauza txikiak egiten hasibehar dugu, hala nola, kontsumitzaile gisa tele-fonia mugikorreko konpainiei kontuak eska-tzen. Hizkuntza ohiturak aldatzearekin lotutadago. Poliki-poliki gutako bakoitzaren ohiturakaldatzen joan behar dugu eta euskararen beha-rra sortzen.

O. ZAPATA: Soziologo zenbaiti entzuna diet:Gure hitzek eta usteek errealitatea sortzen dute.Hirukia irudikatuko nuke nik. Batetik, erakarga-rri izaten jakin behar dugu, alde guztietatik.Bigarrenik, kontziente izan behar gara. Jakinbehar dugu zein den gure egoera, zer indar dau-kagun eta zer aukera ditugun. Jakin behar dugunormalizazioan zein pauso emango ditugun.Hirugarrenik, gauden lekuan gaudela koheren-tziaz jokatu behar dugu euskaldun eta euskaltza-le gisa. Eta hori exijitu behar diegu ardurakdituzten eragile sozialen ordezkariei ere. Ez dubalio euskaltzale agertzea edo euskalduna zarelaesatea, eta jendearen aurrean, Parlamentuan edobestelako foro publikoetan, erdara ederrean ari-tzea nagusiki. Guztion hizkuntzapraktikak eragina dauka eredua sor-tzerakoan eta horretaz kontzienteizan behar dugu denok. �

“ Oskar Zapata

Zer kontatu behar diot nire kontra ezegiteko? Ez dut formularik, bainahausnarketak egin beharko ditugu.Maiatzeko manifan 30.000 lagun bilduginen. Horietako askori hara joateabaino ezin diezu eskatu, baina erantzundute, ulertu dute kontatu diezuna.Gauzak kontatzen jakin behar dugu,hartzailearen araberako errelatoaeraiki behar dugu”

Page 15: Euskara Nafarroan

Koldo Colomo / Iritzia

15

Ariadneren nafar haria

1986. urteko Euskararen Legearen ha-rira Nafarroako hezkuntzan hizkuntz la-birinto bat eraiki zuten politikariek, A, B,D eta G ereduak ezarriz eta euren ku-deaketarako hiru eremu geografiko as-matuz. Orduko batzuek uste zutenarenkontra, labirintoaren hormak gero etaaltuagoak egin ziren denboraren pode-rioz, eta azken urteotan, beste hizkuntzeredu berri batzuk ezartzearekin batera,labirintoan galtzeko pasabideak bider-katu egin dira Nafarroa osoan. Sinezte-zina bada ere, egoera eskizofreniko haueraiki da gurasoen balizko askatasu-nezko hautuaren izenean, noiz eta gu-raso nafar askok erabakitzeko uneanaskatasun falta salatzen dutenean.

Egia esan, ez da batere erraza Nafarroako erdial-dean D ereduan ikasi ahal izateko irtenbiderikaurkitzea, bederen, nafar gobernuaren politikaaldatzen ez den bitartean. Zorionez, azken hiruurte hauetan Mendigorriako, Artaxoako etaLarragako hainbat gurasok, ekinaren ekinez, aur-kitu dute bidea euren seme-alabek euskaraz ikasdezaten.

Izarbe inguruan jazotzen ari denak Nafarroakohizkuntza eta hezkuntza politika ezbidezkoauzten du agerian. Euskaraz ez ikasteko labirinto-ko lehenengo horma hizkuntza-zonaldea da.Eskualdean zonalde mistoan dagoen herri baka-rra Gares denez, bertako eskola publikoan –pri-batuetan ez, jakina– D ereduan ikasten ahal da.Ordea, inguruko herri guztiak eremu ez euskal-dunean daude –Añorbe, Obanos, Mendigorriaeta Artaxoa– eta euren eskoletan, euskara ikasgaiduen A eredua hautatuena izan arren, D eredurikez dago eskaintzan.

Hezkuntza-zonaldea labirintoko bigarren hormada. Hari esker egoera ulertezinekin topatzen ahalgara. Adibidez 10 kilometrora dauden añorbeta-rrek D eredura joateko garraioa ordainduta duteeta Mendigorriakoek, berriz, Garestik 5 kilome-trora daudelarik, garraioa poltsikotik ordaindubehar dute, eskola-zonalde berean ez baitaude.Kasu honetan hezkuntza-zonaldeak hizkuntzereduaren askatasunezko hautaketa mugatzen du.

Labirintoko hirugarren horma D eredua eskain-tzen duen eskolarainoko distantzia da. Gurasobatek baino gehiagok bitan pentsatu behar izatendu zer eredutara bidali haurra. Batez ere, herrianbertan eskola dagoenean eta gurasoek nahiko

Koldo Colomo

Gareseko Udaleko Euskara zerbitzuburua

K. C

OLO

MO

KU

TZ

IA

Page 16: Euskara Nafarroan

159. zenb. 2011ko azaroa

16

luketen eredu hori 5 edo 10 kilometrora dagoenkasuetan. Izan ere, haurrak 3 urte dituenean ezda erraza kanpora bidaltzea. Aitzitik, herribatean eskaera D ereduaren erabat aldekodenean, orduan herriko eskolak ez du errentaga-rritasunik. Azken bi urte hauetan Mañeruko etaZiraukiko herri eskolak itxi behar izan dituzte,guraso gehien-gehienek D eredua hautatu dute-lako. Kasu honetan zigor bikoitza pairatu beharizan dute herritarrek; herri eskolak ematen duenaberastasuna galtzeaz gain, beharrezkoa ez dendistantziaren deserosotasuna irabazi dute, euska-ra ikasteko Gareseraino joan behar baitute.

Erabat baztertzailea den egoera honetara ohitudira nafar anitz, hamaika aitzakia jarriz, bestenafar batzuek baino eskubide gutxiago dituztelaez onartzeko. Hala ere, inposaketaren ukazioaegitea aski ulergarria da berezko kulturarekikoautoestima eskasa duen herri batean, gurea beza-lakoan. Azken finean, jarrera hori defentsa psi-kologikoa baino ez da.

Zoritxarrez, eskubideak ukaturik dituzten herri-tarren eskutik labirintoko beste horma batzukeraikitzen dira. Herriko eskola galtzeari beldurra,D eredua zertarako jarri lau katuk baino ez baitu-te eskatzen, geroan erdaldunak baztertuak gera-tuko diren mitoa eta arlo guztietan hagitz natura-la eta saihestezina den errealitatea aldatzearibeldurra. Baina ez naiz zoritxarreko kontu haue-tan gehiago luzatuko.

Duela hiru urte Mendigorriako, Artaxoako etaorain Larragako hainbat gurasok Biderra elkarteasortu zuten. Helburua argia zen: euren umeeieskola euskalduna eta publikoa ematea. Zergatikmugatu umeek jasoko duten hezkuntza inolakoarrakastarik ez duen A eredura? Edo, pribatuariinolako kritikarik egin gabe, zergatik ez publi-koa? Akaso beste batzuek dituzten eskubideakguk ez ditugu merezi? Indibidualismoaren gizar-tea gaindituz auzolanari ekin zioten eta hasitakobidean Sortzen-Ikasbatuaz elkartea bidelagunizan zuten.

“Azken bi urte hauetan Mañeruko etaZiraukiko herri eskolak itxi behar izandituzte, guraso gehien-gehienek Deredua hautatu dutelako. Zigor bikoitzapairatu behar izan dute herritarrek;herri eskolak ematen duenaberastasuna galtzeaz gain,beharrezkoa ez den distantziarendeserosotasuna irabazi dute, euskaraikasteko Gareseraino joan beharbaitute”

Argazkian, hainbat herritar Kontseiluak 2010ekomaiatzaren 15erako deitu zuen manifestazioaren aurkezpenean.

JAG

OBA

MA

NT

ER

OLA

/ A

. P.

Page 17: Euskara Nafarroan

Koldo Colomo / Iritzia

17

Arazoa konpondu nahianeskaera malgu batekin Nafa-rroako Parlamentura jo zuten.Bertan eginiko proposame-nak honako hauek izan ziren:garraioa ordaintzeko dirula-guntza izatea – orduan PérezNievasek bultzatua, Noainengertatzen ari zen bezala–;eskola-zonaldea TafallatikGaresera aldatzea edo biakpartekatzea –Mendigorriako-eta Artaxoako udalen oniri-tzia bazegoen ere Hezkuntzakontseilariaren baiezkoa ezin-bestekoa zen–; D eredua jar-tzea herrietako batean– Men-digorrian, Artaxoan edoLarragan– eta ingurukoekinpartekatzea; zonalde mistoansartu eta D eredua ezartzea –Deierriko kasuak argi uztendu zonalde mistoan egoteare-kin ez dela nahikoa D eredua-ren eskaintza izateko–. Eskae-ra erabateko malgutasunezegin arren, Parlamentukoindar politiko gehiengoarenerantzunak –UPN eta PSN–aukera guztiak errefusatuzituen jarrera tematia etainmobilista erakutsiz.

Ezetzak ezetz, BiderrakNafarroako Parlamenturalaster itzultzeko asmoa duelajakin dut, berriro ere malgutasu-nezko eskaera batekin, eskubi-deen zapalketa burugabeko haueteteko. Bitartean, D ereduaren aldeko jaia anto-latzen jarraituko dute, euren seme-alaben esko-larako garraio-gastuei aurre egin ahal izateko etaeuskararekiko sentsibilizaziorako ondalanaeskualdean barrena egiten jarraitzeko. Datorrenurten, apirilaren 22an, Larragan eginen dute jaia

eta inoiz baino jendetsuagoa espero dute. Oraindenoi dagokigu hari muturrari indarrez etamodu bateratuan eustea, ea behin-goz argi izpiak ikusten ditugun labi-rinto honetako iluntasunean. Ariad-neren nafar haria. �

Sortzen Ikasbatuazek, Artaxoa eta Mendigorriako gurasoek eta Biderra elkarteak 2010ean antolatutako jaiaren afixa.

Page 18: Euskara Nafarroan

18

“Gure haurrek badakite euskarahemengoa dela”

Tutera Nafarroako eremu ez-euskaldunean dago.Duela 26 urte arrotza al zen herritarrentzat ikasto-la? Eta gaur egun?

Bospasei familia elkartu ziren ikastolaren sorre-ran. Lehen hiru tokiak Tuteran izan zituen ikas-tolak: peña, etxebizitza eta behitegia. LehenengoNafarroa Oinez eta gero, 1995ean inauguratuzen eraikuntza hau. Ordutik, gero eta ikaslegehiago, gero eta familia gehiago elkartu diraikastolan, familia anitzak. Beti euskara izan dafamiliak mugitu dituena, baina ikastola handi-tzen joan den heinean familien motibazioa ani-tzagoa da.

Kontuan izan ikastolaren lehen urteak ez nitue-la barrutik bizi izan. Halere, jende askok ezzekien ikastola zegoenik ere. Ikasle gutxi zituen.Gero, bi Nafarroa Oinezak etorri ziren eta bai,ezagunagoa egin zen. Baina bai, herrian senti-mendua beti izan da, “ze arraroak ikastolakohoriek”. Baina ez zentzu txarrean, arrotzak bes-terik gabe.

Nire ustez, ikastola arrotz sentitzeko beste fak-tore bat ikastetxearen kokalekua da, ez gaudeTuteran, Fontellas herrian baizik. Tutera erdianegongo bagina, eskola bat gehiago izango gina-teke. Fontellasen egoteak badu prezioa beraz.

Anika LujánTuterako Argia Ikastolako zuzendaria

Anika Luján tuterarra da eta dozenabat urte daramatza Argia Ikastolan.

Azken hiru urteetan zuzendaria da.Magisteritzan, AEKn eta LazkaokoMaizpide euskaltegian ikasi zueneuskara.

159. zenb. 2011ko azaroaA

. LU

JÁN

EK

UT

ZIA

Page 19: Euskara Nafarroan

Bestalde, ikastola oso ondo dago Fontellasen,argitsua da, zuhaitzak ditu, paisaia ikusten daleihotik…

Euskaraz irakasten duen eskola pribatua zarete.

Ikastola Erriberakoa da, gure ikasleak Tuteratiketa beste hamaika herritatik etortzen dira.Bokazioa eskualdeko ikastola izatea da, gutxigorabehera ikasleen bi heren Tuterakoak diraeta beste herena gainerako herrietakoak. Euska-raz irakasten duen eskola pribatua? Ez pentsa,inguruko ikastetxe publiko gehienak A eredu-koak dira, euskara ikasgai moduan dute. Batzukbehintzat euskarara hurbildu dira, badakite eus-kara badela.

Badirudi agintari politikoek, zonifikazioa aitzakiahartuta, argudiatu egiten dutela eremu ez-euskal-dunean euskara ez babestea. Kaletarrek ere hala-ko jarrerak al dituzte?

“Zer irrika daukazue euskararekin, hemen ez dainoiz hitz egin-eta?”. Horrelakoak diozu ezta?Esan esaten dira, kontzientzia eta sentimendukontuak dira. Beste kontu bat dira eskubideak,denok ez ditugu berak. Eremu ez-euskalduna dagurea. Ikastolak 26 urte ditu, 2006-2007 ikastur-tean legalizatu zuten. Lehen Paz de Ziganda ikas-tolan zeuden izena emanda gure ikasleak, eskolaliburua ezin genien guk eman.

Orain ikastetxe kontzertatua da ikastola. Osoondo, baina guk daukagun eskaintza Erriberanadministrazioak ez du ematen. Kontzertuak gas-tuen zati bat ordaintzen du eta oso ondo, bainaez ehuneko ehun. Administrazioak eta jendeakerabiltzen duen argudioa da zerbitzu hori doandaukazula eskola publikoan. Ez da horrela, gukinguruan ez daukagu D ereduko ikastetxe publi-korik, doan, beraz gu ez gara ari gastuak bikoiz-ten. Guk ematen dugun zerbitzua administrazio-ak eman beharko luke.

Hainbeste herritatik ikasleak Fontellasera joatekonola moldatzen zarete?

Garraioa behar ez duten bakarrak Fontellasekohaurrak dira, Tuterakoek ere autobusa hartu behardute. Autobusek lau ibilbide egiten dituzte, bi Tute-ratik eta beste bi gainerako herrietatik. Familieknafar gobernuari diru-laguntzak eskatzen zizkieneta hala moldatu dira hainbat urtez. Orain delahiru-lau urte diru-laguntzak murriztu edo kenduegin dizkiete. Gurasoen gain dago garraio gastua.

Ikastolako haur-gazteek nola bizi dute ikastolanikastea?

Ez dute modu berezian bizi. Normalean 18 hilabe-terekin hasten dira, euskara ikastea normala dahaientzat. Haurrengandik ez dut jaso inoiz arrarosentitzen direnaren aztarnarik. Tuterako haurrenkasua ezagutzen dut hobeto, ez dakit Corellan arra-ro begiratzen dieten, baina ez dut uste. Beste esko-lako haurrekin elkartzen direnean galdetzen diete:“Zu nora zoaz eskolara? Ikastolara? Eta euskarazegiten duzu? Eta nola esaten da ez dakit zer?”.

Argia Ikastolako haurrek kalean ez dute euskaraasko entzungo.

Ingelesarekin dagoen desberdintasuna kontzien-tzia da. Haurrek badakite ingelesa kanpoko hiz-kuntza dela, baina badakite euskara hemengoadela. Kalean ez da jendea entzuten ingelesez hitzegiten, ingelesa irakasten duten ikastetxeetatikateratakoan irakasleek gaztelaniaz egiten dute,ikasleek ere bai. Gu euskaraz bizi gara ikastolatikkanpo, irakasleok denok, eta ikasleekin saiatzengara. Gurasoek ere bultzatzen dute. Euskaraentzuten da kalean, ez asko, nahiagoko nukegehiago entzutea. Haurrak bai, haiek entzutendituzu euskaraz. Hizkuntza irakas-teaz aparte, gure lana bada hizkun-tzarekiko eta kulturarekiko senti-mendua transmititzea. �

19

Anika Luján / Elkarrizketa

Page 20: Euskara Nafarroan