Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak eta ...Jaime Altuna Ramirez – Euskara pasilloetan...

27
Soziolinguistika aldizkaria DOSSIERRA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 97, 2015 (4) | 39-65 | Andoain (Gipuzkoa) ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90 Laburpena. Artikulu honetan nerabeen hizkuntza-erabileran ematen diren aldaketei hurbiltzeko pro- posamen bat aurkezten da. Hizkuntzaren antropologian eta haurtzaro eta nerabezaroaren etnografian oinarriturik, Donostiako 13 urteko sei gazterekin batera ikerketa bat garatu dugu gaztetxoen hizkuntza- mudantza fenomenoan sakondu nahian. Nerabezaroan ematen diren praktiken aldaketetatik abiatuta, hizkuntza aldaketen fenomenoa aztertzeko bide berri bat esperimentatzen saiatu gara gaztetxoen kolek- tiboari protagonismoa emanez. Hizkuntza-mudantza zehazki azaldu baino, hausnarketa bide berriak ireki nahi izan ditugu ikerketan modu aktiboan parte hartu duten gazteen hausnarketatik abiatuta. Bide hori hartuta, ondorio hauetara iritsi gara: ikastetxean gertatzen diren aldaketak baino ikastetxetik kanpo geratzen direnak pisu handiagoa hartzen dutela; talde identitateak garrantzia handia duen ezaugarria dela euskarari uko egitearen fenomenoan eta kode aldaketarako joera oso handia dela nerabeen artean. Hitz gakoak: Nerabeak, Antropologia, Praktika-komunitatea, Hizkuntza sozializazioa, Hizkuntza-mudantza. Abstract. This paper presents a proposal for handling the changes that are taking place in language use among adolescents. On the basis of language anthropology and the ethnography of childhood and adolescence, we have conducted a piece of research together with six 13-year-olds of Donostia-San Se- bastian with the aim of going further into the phenomenon of language shift among adolescents. From the starting point of the changes in the practices that take place among adolescents, we have tried to ex- periment with a new way of exploring the phenomenon of language changes by giving the group of youngsters prominence. Rather than specifically explaining language shift, we wanted to open up new paths starting from the reflections of the youngsters who have actively participated in the research. Having embarked on this path, we have reached the following conclusions: the changes taking place ou- tside the schools are exerting greater weight than the ones taking place inside them; group identity is a feature that is highly important in the phenomenon in which Basque is rejected, and the trend in code switching is very high among adolescents. Key words: Adolescents, Anthropology, Practice-community, Language Socialisation, Language shift. Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak eta hizkuntz mudantzak nerabezaroan Jaime Altuna Gizarte Antropologian Graduatua HAUSNARTU Euskal Soziolinguistika Sarien VIII. Edizioko BIGARREN SARIA (2015)

Transcript of Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak eta ...Jaime Altuna Ramirez – Euskara pasilloetan...

Page 1: Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak eta ...Jaime Altuna Ramirez – Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak etahizkuntz mudantzak nerabezaroan bat97 dok_Maquetación

Soziolinguistikaaldizkaria

DOSSIERRA

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 97, 2015 (4) | 39-65 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Laburpena. Artikulu honetan nerabeen hizkuntza-erabileran ematen diren aldaketei hurbiltzeko pro-posamen bat aurkezten da. Hizkuntzaren antropologian eta haurtzaro eta nerabezaroaren etnografianoinarriturik, Donostiako 13 urteko sei gazterekin batera ikerketa bat garatu dugu gaztetxoen hizkuntza-mudantza fenomenoan sakondu nahian. Nerabezaroan ematen diren praktiken aldaketetatik abiatuta,hizkuntza aldaketen fenomenoa aztertzeko bide berri bat esperimentatzen saiatu gara gaztetxoen kolek-tiboari protagonismoa emanez. Hizkuntza-mudantza zehazki azaldu baino, hausnarketa bide berriakireki nahi izan ditugu ikerketan modu aktiboan parte hartu duten gazteen hausnarketatik abiatuta. Bidehori hartuta, ondorio hauetara iritsi gara: ikastetxean gertatzen diren aldaketak baino ikastetxetik kanpogeratzen direnak pisu handiagoa hartzen dutela; talde identitateak garrantzia handia duen ezaugarriadela euskarari uko egitearen fenomenoan eta kode aldaketarako joera oso handia dela nerabeen artean.• Hitz gakoak: Nerabeak, Antropologia, Praktika-komunitatea, Hizkuntza sozializazioa, Hizkuntza-mudantza.

Abstract. This paper presents a proposal for handling the changes that are taking place in languageuse among adolescents. On the basis of language anthropology and the ethnography of childhood andadolescence, we have conducted a piece of research together with six 13-year-olds of Donostia-San Se-bastian with the aim of going further into the phenomenon of language shift among adolescents. Fromthe starting point of the changes in the practices that take place among adolescents, we have tried to ex-periment with a new way of exploring the phenomenon of language changes by giving the group ofyoungsters prominence. Rather than specifically explaining language shift, we wanted to open up newpaths starting from the reflections of the youngsters who have actively participated in the research.Having embarked on this path, we have reached the following conclusions: the changes taking place ou-tside the schools are exerting greater weight than the ones taking place inside them; group identity is afeature that is highly important in the phenomenon in which Basque is rejected, and the trend in codeswitching is very high among adolescents. • Key words: Adolescents, Anthropology, Practice-community,

Language Socialisation, Language shift.

Euskara pasilloetan galduta.Praktiken aldaketak eta hizkuntz

mudantzak nerabezaroan

Jaime Altuna

Gizarte Antropologian Graduatua

HAUSNARTU Euskal Soziolinguistika Sarien VIII. Edizioko BIGARREN SARIA (2015)

bat97 dok_Maquetación 1 20/01/16 16:05 Página 39

Page 2: Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak eta ...Jaime Altuna Ramirez – Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak etahizkuntz mudantzak nerabezaroan bat97 dok_Maquetación

1. SARRERA

y

Euskal Herrian hizkuntza aztertzen duten pertsonen artean bada osoonartutako egitate bat: haurtzarotik nerabezarora pasatzerakoan eus-kararen erabileran jaitsiera nabarmena ematen da. Kike Amonarriz so-ziolinguistak 2014ko udan hala zion:

Eskola barruko erabilera zer puntutaraino iritsi den ikusi dugu. Gailur bat

agertu da: Lehen Hezkuntzako laugarren mailan, %61ek esaten dute gela

barruan ikaskideekin beti euskaraz edo batez ere euskaraz egiten dutela. Ez

bilatu inon horrelako daturik: ez dago inon horrelakorik. Euskararen erabileran

daukagun tontorra hori da. Mailetan aurrera egin ahala, gelatik kanpora atera

ahala, murriztu egiten da. (Amonarriz, 2014)

Azken urteetan egindako datu bilketek egoera konfirmatu dute etaadituek eta arituek irakurketa anitz egin dituzte gai honi buruz. Denaden, egin diren hausnarketetan bi gabezia daudela esan genezakeen.Batetik, hizkuntza aldaketaren fenomenoa nahiko modu isolatuan az-tertzeko joera dago, nerabezaroan gainontzeko praktiken aldaketetanematen diren aldaketak gehiegi aztertu gabe. Bestetik, gaztetxoen pers-pektiba ez da kontutan hartzen, hau da, fenomenoa apenas ikertu daaktoreen iritzia eta hausnarketatik abiatuta.

Artikulu honetan1 deskribatzen dudan ikerketaren bidez bi aldaerahoriek kontutan hartzeko baliagarria izan daitekeen metodologia batesperimentatu nahi izan dut. Antropologian ohikoak diren teknikakerabiliz, haur eta nerabeen hizkuntza sozializazioan ematen diren pro-zesuetara hurbilketa egin dut nerabeen praktiken azterketa eginez etanerabeen hausnarketetatik abiatuz. Horretarako, 2014ko azaroa etaabenduan Donostiako Zurriola Ikastolako zenbait ikaslerekin baterahizkuntzaren gizarte egoeraren inguruko azterketa bat garatu dut.

Haurtzarotik nerabezarora ematen diren beste praktiken aldaketetatikabiatuta gaztetxoen hizkuntza praktiken aldaketei hurbilketa egitensaiatu naiz. Ikerketa mugatua izan denez azterketaren ondorioak ezdira orokortzeko modukoak. Xedea beste bat izan da: hizkuntzaaldaketen fenomenoan sakontzeko bide berri bat esperimentatzea. Ne-rabeen kolektiboari protagonismoa eman nahi izan diot, hizkuntza al-daketaren fenomenoa zehazki azaldu baino hausnarketa bide berriakireki nahi izan ditut haur eta nerabeen erabaki-hartze prozesuen prota-gonismoa azpimarratuz. Emic perspektiba batera hurbildu nahi izan

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 97, 2015 (4) | 39-65 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Jaime Altuna Ramirez – Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak etahizkuntz mudantzak nerabezaroan

bat97 dok_Maquetación 1 20/01/16 16:05 Página 40

Page 3: Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak eta ...Jaime Altuna Ramirez – Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak etahizkuntz mudantzak nerabezaroan bat97 dok_Maquetación

dut hizkuntza aldaketen prozesuen inguruko nerabeen ikuspegiari ga-rrantzia emanez.

Azpimarratu nahi nuke, beraz, artikulu honetan azaltzen dudan espe-rientzia nerabeekin egindako ikerketa bat izan dela. Nirekin batera ha-mahiru urteko sei gaztek lan egin dute eta haien hausnarketetatikabiatuta sortu da datozen orriotan idatzi dudan guztia. Azterketa etahonako artikulua gazte hauek egindako lana eta Zurriola ikastolakeskaini didan laguntzari esker osatu ahal izan dut.

2. hELBURUAK ETA METODOLOGIA

y

Ikerketa honen ibilbidea hipotesi orokor batetik abiatu zen: haurtzarotiknerabezarora ematen diren pareen-arteko gizarte arauen aldaketek hiz-kuntza erabileraren aldaketarekin lotura zuzena dute. Ez da bat-bateanematen den fenomeno bat; haurtzaro osoan poliki-poliki garatzen dabaina 10 eta 14 urte bitarteko garaian nabarmenki agerian geratzen da.

Lau helburu zehaztu nituen azterketa lanerako:

1. Lehen Hezkuntzatik Bigarren Hezkuntzara pasatzerakoan ematendiren pareen-arteko gizarte arauen aldaketei hurbilketa bat egitea.2. Nerabeek aldaketa hauek nola deskribatzen eta nola hautematendituzten jasotzea.3. Sozializazio arau orokor hauetan ematen diren aldaketek hizkuntzerabileraren aldaketarekin eduki dezaketen harremana aztertzea. 4. Nerabeen hizkuntza mudantzen deskribapenen jasoketa egitea.

Ikuspegi antropologikotik egindako azterketa mikro eta kualitatiboaizan da. Alde horretatik, hiru oinarri metodologikoak erabili ditut.Batetik, hizkuntzaren antropologian azken urteetan erabiltzen ari direnoinarri teoriko-metodologikoak aplikatzen saiatu naiz. Horretarako,batez ere, Jone Miren Hernandez eta Paula Kasares ikerlariek gureraekarri duten hizkuntza sozializazioaren paradigma erabili dut.

Bestetik, egunerokotasunaren etnografia egin dut. Batez ere, gauregungo norbanakoari, gizarteari eta kulturari erreparatuz Euskal Herrikohizkuntzaren gaiari hurbildu nahi izan dut. Horretarako mikro izan denikerketa garatu dut, hau da, nerabe talde txiki batean oinarritutakoikerketa izan da. Azken finean, maila mikrotik eta egunerokotasunetikabiatuz, hizkuntza-egoeraren gizarte konplexutasuna ulertzeko bidebat egiteko ahalegina izan da.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 97, 2015 (4) | 39-65 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Ikerketa honenibilbidea hipotesi

orokor batetikabiatu zen:

haurtzarotiknerabezaroraematen direnpareen-artekogizarte arauen

aldaketekhizkuntza

erabilerarenaldaketarekinlotura zuzena

dute.

Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak etahizkuntz mudantzak nerabezaroan – Jaime Altuna Ramirez

bat97 dok_Maquetación 1 20/01/16 16:05 Página 41

Page 4: Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak eta ...Jaime Altuna Ramirez – Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak etahizkuntz mudantzak nerabezaroan bat97 dok_Maquetación

Azkenik, Haurtzaro eta nerabezaroaren antropologiak proposatzen dituenildoak jarraitu ditut. Ikerketa hau nerabeekin eta nerabeen ikuspegitikegin da; nerabeek beraiek deskribatu dituzte euren praktikak etanerabeek lagundu didate ikerketaren diseinuan.

Hamahiru urteko sei gaztek osatutako Ikerketarako Junior Talde batekikerketa etnografikoan parte hartu dute. Ikerketarako Junior Taldea2

ikerketa prozesuan lagunduko lukeen nerabe edo haur talde bat osatzeandatza. Gurean irizpide hauen araberako Ikerketarako Junior Talde batosatu da:

— Adina: Hamabi edo hamahiru urte inguruko nerabeak hobetsidira, Lehen Hezkuntzatik Haur Hezkuntzara ematen diren aldaketakgertu edukitzeko.— Hizkuntza: euskaraz hitz egiteko gaitasuna eta nolabaitekoohitura edukitzea komeni zen. Ez ditut bilatu euskaraz etengabehitz egiten duten nerabeak; hala ere, egunerokotasunean euskarazkopraktikak dituztenak interesatzen zitzaizkidan.

Bi irizpide hauen bila Donostiako Zurriola Ikastola aukeratu nuen.Ikastola hau 1966. urtean sortu zen eta geroztik Donostiako Gros auzokoikastola izan da. Lau eraikinetan banatuta Haur Hezkuntza, Lehen Hez-kuntza, Bigarren Hezkuntza, Batxillergoa eta Lanbide Heziketa eskaintzendu eta maila bakoitzean hiru gela ditu (75 bat ikasle maila bakoitzeko).

Ikastetxe honen Bigarren Hezkuntzako irakasleagoren laguntzarenbidez bigarren mailako ikasle guztiei ikerketa honetan parte hartzekogonbitea luzatu zitzaien eta sei gazte animatu ziren.

Ikerketarako Junior Taldeak egin behar hauek garatu behar izan ditu:

1. Hiru eztabaida taldetan parte hartu: saio hauetan jorratu nahi ge-nuen gaiaren inguruko beraien hausnarketak, perspektibak etairitziak jasotzearekin batera jasotako informazioa komunean jarridute eta ikerketaren ondorioak ikerketaren koordinatzailearekinkontrastatu dituzte.2 Informazio jasoketa: nerabeek egun batzuetan eguneroko batosatu dute beraien eta ingurukoen hizkuntza praktikak deskribatuz.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 97, 2015 (4) | 39-65 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Ikerketa lanhonetan,transmisioaz hitzegin ordezhizkuntzasozializazioaterminoa etahonekinplikatzenduena erabilidut.

Jaime Altuna Ramirez – Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak etahizkuntz mudantzak nerabezaroan

bat97 dok_Maquetación 1 20/01/16 16:05 Página 42

Page 5: Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak eta ...Jaime Altuna Ramirez – Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak etahizkuntz mudantzak nerabezaroan bat97 dok_Maquetación

3. MARKO TEORIKOA

y

Ikerketa hau garatzeko, batez ere, hiru kontzeptu eta garapen teorikoeninguruan aritu naiz: hizkuntza sozializazioa, praktika komunitatea etahizkuntza mudantzak.

3.1 hizkuntza sozializazioa

Haur eta gazteen hizkuntza ohituren inguruan hitz egiterakoan belaunezbelauneko jarraipenaz edo hizkuntza transmisioaz aritzea ohikoa da.Soziolinguistika arloan transmisioa hizkuntzen bizitzaren oinarriandagoen prozesu gisa hartu izan da eta horregatik hizkuntza baten bizi-raupenerako gaztetxoen hizkuntzaren ezagutza eta erabilera oso ga-rrantzitsua kontsideratzen da.

Ikerketa lan honetan, transmisioaz hitz egin ordez hizkuntza sozializazioaterminoa eta honek inplikatzen duena erabili dut. Horretarako, euskararenikerketan Jone Miren Hernandez eta Paula Kasares ikerlariek azken ur-teetan plazaratu dituzten planteamenduak erabili ditut.

Kasaresen Euskaldun hazi Nafarroan lanean (2014: 34) hizkuntza soziali-zazioa haurrari edo heldu hasiberriari komunitate jakin baten gizartebizitzan eraginkortasunez eta egoki parte hartzeko beharrezkoak direnezagutzak, joerak eta jarduerak eskuratzea ahalbidetzen dion prozesuadela dio. Horren arabera (ibid., 34-43) hizkuntza sozializazioaren para-digmak ezaugarri hauek izango lituzke:

— Prozesu jarraitu eta amaigabea da, haurtzarora mugatzen ezdena, heldu jendeak jarrai baitezake sozializatzen rol, estatus edotajarduera berrietan. — Hizkuntza ikastea eta ezagutza soziokulturalaz jabetzea elkarrijositako bi prozesu dira.— Hizkuntza sozializazioak bi dimentsio nagusi aztertzen ditu:haurrak nola diren sozializatuak hizkuntzaren bidez eta haurraknola diren sozializatuak hizkuntza erabiltzeko. — Hizkuntza sozializazioak izaera elkarreragilea du. Hiztunakgizarte eta hizkuntza aldaketara egokitzeko gauza denez haurrakhizkuntzaz jabetzeari gurasoen erabakiek eta nahiek ez ezik bestefaktore gehiagok ere eragiten diote. Honek, transmisioaren goitikbeherako eta noranzko bakarreko prozesuaren ideia (gurasoengandikseme-alabengana edo helduengandik haurrengana) gainditu egitendu. Gurasoek haurren hizkuntza jarduerak eta jarrerak eratzen

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 97, 2015 (4) | 39-65 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Hizkuntzasozializazioak bidimentsio nagusi

aztertzen ditu:haurrak nola

dirensozializatuakhizkuntzaren

bidez eta haurraknola diren

sozializatuakhizkuntza

erabiltzeko.

Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak etahizkuntz mudantzak nerabezaroan – Jaime Altuna Ramirez

bat97 dok_Maquetación 1 20/01/16 16:05 Página 43

Page 6: Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak eta ...Jaime Altuna Ramirez – Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak etahizkuntz mudantzak nerabezaroan bat97 dok_Maquetación

dituzte, baina familiaren “hizkuntza ekologian” haurrak eragiledira objektu baino gehiago3. — Eguneroko hizkuntza jarduerak eta errutinak garrantzia duteeta bide sozializatzaile eraginkorra dira.

Bestalde, paradigma honen arabera lana egiten duten egileek komunitatekontzeptuari kritika egiten diote eredu berri bat proposatuz: jarduerakomunitatea (community of practice).

3.2 Jarduera edo praktika-komunitatea

Ikerketa honen objektua praktikei begira formulatu dut: gaztetxoenhizkuntza praktiken aldaketei hurbilketa egitea, haurtzarotik nerabezaroraematen diren beste praktiken aldaketetatik abiatuta. Horregatik, hiz-kuntzaren antropologia azken hamarkadetan erabiltzen ari den prakti-ka-komunitatearen ideia oso baliagarria suertatu zait.

Janet Holmes eta Miriam Meyerhoff-ek “La comunidad de práctica:teorías y metodologías en investigación de lengua y género” artikuluanaipatzen duten Eckert eta McConnel-Ginet-en definizoa erabili dutpraktika-taldea definitzeko:

Un conglomerado de personas que se rúnen alrededor de un compromiso mutuo

para llevar a cabo algo. Formas de hacer cosas, formas de hablar, creencias,

valores, relaciones de poder – en una palabra: prácticas – surgen en el curso de ese

esfuerzo mutuo. Como un constructo social, una CP es diferente de la comunidad

tradicional, ante todo porque se define simultáneamente por su membresía y por la

práctica en la cual esa membresía se emplea. (Holmes eta Meyerhoff, 1999)

Autora hauek praktika-komunitatearen kontzeptua hizkuntza-komuni-tatearekin (speech community) alderatzen dute eta testuinguru sozialeanhizkuntza aztertzeko askoz erabilgarriagoa dela diote (Hernandez, 2014)

Praktika-komunitatea kontzeptuak norbanakoak bere bizitzan komunitateanitzetan parte hartzen duela onartzetik abiatzen da. Hizkuntza-ko-munitatean, ordea, hizkuntza arauak partekatzen dituen homogeneoaden komunitate bat irudikatzen da; taldea norbanakoaren gainetikdago. Horregatik, hizkuntza- komunitatea aztertzerakoan makroagoaden ikuspegia erabiltzen da. (ibid.)

Paula Kasaresek dio jarduera-komunitatea ez dutela kideek bakarrikdefinitzen ez eta jarduerek bakarrik ere, biak lotzen dituzten harreman

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 97, 2015 (4) | 39-65 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Ikerketa honenobjektuapraktikei begiraformulatu dut:gaztetxoenhizkuntzapraktikenaldaketeihurbilketa egitea,haurtzarotiknerabezaroraematen direnbeste praktikenaldaketetatikabiatuta.

Jaime Altuna Ramirez – Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak etahizkuntz mudantzak nerabezaroan

bat97 dok_Maquetación 1 20/01/16 16:05 Página 44

Page 7: Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak eta ...Jaime Altuna Ramirez – Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak etahizkuntz mudantzak nerabezaroan bat97 dok_Maquetación

kontzeptuek baizik. Horrek dakarren ondorioetako bat komunitatearenertzak lauso eta nahiko irekitzat ikustea da.

Jarduera komunitatearen ereduak edozein taldetan aniztasuna dagoela aurreikusten

du eta komunitate batean baino gehiagotan (sarritan gainjarrita egonda) parte

hartzeko eredu dinamiko eta aldakorrak onartzen ditu. (Kasares, 2014: 42)

Honek guztiak, hizkuntza prozesu sozialak eta norbanakoak dinamikoeta aldakorrak direla onartzera behartzen gaitu. Ez dira egitate egonkorrakbilakaeran dauden fenomenoak baizik. Horregatik, hizkuntza mudantzaterminoak erabilgarria izango zaigu dinamikotasun hau ulertzeko etaaztertzeko.

3.3 hizkuntza mudantza

Ikerketa honen xede nagusia hizkuntza aldaketen nondik norakoak es-ploratzea izan denez, Joan Pujolar-ek erabiltzen duen hizkuntzamudantza (mudes lingüístiques) kontzeptua oso erabilgarria suertatuzait. Honela definitzen du Pujolarrek hizkuntza mudantza terminoa:

Emprem el concepte de “muda lingüística” per referir-nos tant als canvis com

a les permanències lingüístiques que es troben en qualsevol contemplació

dinàmica dels usos lingüístics, és a dir, en la comparació entre els usos

lingüístics en dos àmbits o camps relacionals o en dos moments diferents. El

concepte es pot projectar també a la comparació entre diferents posicionaments

lingüístics dels individus, ja siguin relatius a usos, ja ho siguin a adscripcions

simbòliques d’identificació lingüística. (Pujolar, Gonzalez, Font eta Martínez,

2010: 45)

Honen arabera, hizkuntza praktika dinamiketan gertatzen diren aldaketaketa iraunkortasunak hizkuntza mudantzak lirateke. Mudantzak den-boraren araberako konparazioetan agertzen dira, iraganean erabilitakohizkuntza (lehen hizkuntza adibidez) eta gaur egun (ohiko hizkuntza)erabiltzen denaren artean. Baina mudantzak ere ohiko erabileraren hiz-kuntza eta identitate hizkuntzaren artean gertatzen dira.

Ikerketa soziolinguistikoetan erabiltzen diren profilak eta kategoriakoso estatikoak dira eta inguru eleanitzetako hiztunen praktikak osokonplexuak dira. Alde horretatik, Pujolarrek adierazten digu (2010b: 67)hizkuntza mudantzen azterketak kategoria estatikoekin apurtzearekinbatera hiztunen bizitzan gertatzen diren aldaketen berri ematen digula.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 97, 2015 (4) | 39-65 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Praktika-komunitateakontzeptuaknorbanakoakbere bizitzankomunitate

anitzetan partehartzen duela

onartzetikabiatzen da.Hizkuntza-

komunitatean,ordea, hizkuntza

arauakpartekatzen

dituenhomogeneoa denkomunitate batirudikatzen da.

Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak etahizkuntz mudantzak nerabezaroan – Jaime Altuna Ramirez

bat97 dok_Maquetación 1 20/01/16 16:05 Página 45

Page 8: Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak eta ...Jaime Altuna Ramirez – Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak etahizkuntz mudantzak nerabezaroan bat97 dok_Maquetación

Kataluniako gazteekin egindako ikerketan Pujolarrek (ibid: 68) bost aldaketaune bereizi ditu: 1. Eskola, 2. Institutua, 3. Unibertsitatea, 4. Lan munduaeta 5. Pribatu mailan (bikotea, lagunak, familia). Nik garatutako ikerketanbigarren unean gertatzen den hizkuntza mudantzei begiratu diet.

Lehen Hezkuntzatik Bigarren Hezkuntzara pasatzerakoan ikasle aldaketaeta nahasketa ematen da. Askotan, auzo eta herri ezberdinetako pertsonennahasketa ekartzen du eta, askotan, hizkuntza ohitura ezberdinennahasketa ekar dezake. Batzuentzat familia hizkuntza ikusgai egitekoaukera izan daiteke. Bestetik, garai honetan agertzen dira gazte kulturanohikoak diren talde antagonismoak. Testuinguru honetan, hizkuntzabat hitz egiteak talde edo tribu baten partaide bihurtzea ekar dezake.Hizkuntza, gazte taldea identifikatzen duen etiketa gisa erabiltzen da.

Gai honetan kokatzeko interesgarria izan daiteke gazte estiloei buruzCarles Feixak egindako lana gogora ekartzea. Feixak De jóvenes, bandasy tribus liburuan honela definitzen du estiloa kontzeptua:

El estilo puede definirse como la manifestación simbólica de las culturas

juveniles, expresada en un conjunto más o menos coherente de elementos

materiales e inmateriales, que los jóvenes consideran representativos de su

identidad como grupo. (Feixa, 1990: 97)

Estilo zehatz bat definitzeko kultura elementu ezberdinen konbinaketaematen da. Feixak hauek azpimarratzen ditu: hizkuntza, musika, estetika,kultura produkzioak eta jarduera edo erritu bereiziak (ibid: 100). Hizkuntza,beraz, garrantzia izaten du gazteen talde identitateak definitzeko.

4. ANALISIA

y

Zurriolako gazteekin garatutako ikerketaren analisia marko teorikoanzehaztutako kontzeptuen araberakoa izan da. Batetik, gaztetxoek haur-tzarotik nerabezarora ematen diren praktiken analisia dago. Bigarrenik,praktika aldaketa eta hizkuntza praktiken artean dagoen harremanazehazten saiatu naiz. Azkenik, nerabezaroan ematen den hizkuntza-mudantzen ezaugarrien analisia egin dut.

4.1 Praktikak

Ikerketa honen objektua praktikei begira formulatua dagoenez, gazte-txoekin landutako lehen gaia beraien egunerokotasunean dituztenpraktikei buruzkoa izan da. Lehen Hezkuntzatik Haur Hezkuntzara

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 97, 2015 (4) | 39-65 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Mudantzakdenborarenaraberakokonparazioetanagertzen dira,iraganeanerabilitakohizkuntza (lehenhizkuntzaadibidez) etagaur egun (ohikohizkuntza)erabiltzendenaren artean.Baina mudantzakere ohikoerabilerarenhizkuntza etaidentitatehizkuntzarenartean gertatzendira.

Jaime Altuna Ramirez – Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak etahizkuntz mudantzak nerabezaroan

bat97 dok_Maquetación 1 20/01/16 16:05 Página 46

Page 9: Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak eta ...Jaime Altuna Ramirez – Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak etahizkuntz mudantzak nerabezaroan bat97 dok_Maquetación

ematen diren aldaketeei buruz galdetu diedanean sentimendu, emozioekinedo jarrerekin lotutako erantzun kopurua oso handia dela azpimarratubehar da. Esan daiteke gaztetxoek nabarmentzen dituzten aldaketak ezdutela praktikekin horrenbesteko lotura eta aldaketa nagusienak nor-banako jarrera eta emozioekin eta pareen arteko eta helduekiko harre-manekin lotura dutela. Alde horretatik, jasotako erantzunak nerabezaroariezartzen zaizkion ohiko ezaugarriak dira: munduaren kontra, gurasoeta irakasleekin gatazkak, pareen arteko gatazkak…

Eztabaida taldeetan, ordea, nerabeen ohiko praktiketan oso txertatuakdauden jarduerak etengabe aipatu dituzte: eskolaz kanpokoak, kirola,telebista, zinea, musika eta Internet. Agian, hasiera batean haurtzarotiknerabezarora pasatzerakoan ez dute nabaritzen jarduera horietanaldaketa handiegirik ematen denik baina banaka aztertzerakoan ikusikodugun bezala, jarduera horietan aldaketak gertatzen dira. Ikus ditzagun,bada, praktika hauek banaka.

4.1.1 Aisialdi praktikak: panpinak bota edaten hasteko

Nerabezaroan aisialdiko praktiketan aldaketa ematen dira. Aipatuduten bezala DBH-ra pasatzerakoan lagun taldeetan eta koadriletan al-daketak gertatzen dira eta neska eta mutilen arteko harremana aldatzenda. Horrek lotura du asteburuetan edo opor garaietan egiten dituztenjarduerekin. Gurasoekin planak egiteko joera pixkanaka murriztenjoaten da eta lagun taldearekin aisialdia pasatzeko joera handitzen doa.Alde horretatik, ordutegien aldaketak aipatu dituzte eta honek praktikaberriak garatzeko aukera ematen die. Gaztetxo hauen kasuan GrosekoKatalunia plazan lagunartean egoteko joera dute. Gros auzoan, nerabeakelkartzen diren ingurunea hori dela dirudi.

Lagunarteko plan hauetan haurtzaroan egiten ziren jolasak baztertuakgeratzen dira eta “panpinak bota” egiten dituztela aipatuz laburbildudaiteke joera hori. Baina aisialdi praktika berriak agertzen hasten omendira. Nerabeek diotenez “Batzuk erretzen eta edaten hasten dira”. Ezdirudi, halere, hamahiru urtekoen artean oso ohikoak diren praktikakdirenik baina joera bat adierazten dutela esango nuke.

4.1.2 Eskolaz kanpoko jarduerak eta kirola: ordutegien dantza

Deigarria da gazteekin egindako lehen dinamikan eskolaz kanpokoakagertu ez izana. Datu hau harrigarria suertatu daiteke adin honetakogaztetxoek horrelako jarduerei eskaintzen dieten denbora zein handia

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 97, 2015 (4) | 39-65 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Gaztetxoeknabarmentzen

dituztenaldaketak ez

dutelapraktikekin

horrenbestekolotura etaaldaketa

nagusienaknorbanakojarrera eta

emozioekin etapareen arteko eta

helduekikoharremanekinlotura dutela.

Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak etahizkuntz mudantzak nerabezaroan – Jaime Altuna Ramirez

bat97 dok_Maquetación 1 20/01/16 16:05 Página 47

Page 10: Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak eta ...Jaime Altuna Ramirez – Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak etahizkuntz mudantzak nerabezaroan bat97 dok_Maquetación

den ikusita. Sei kidek osatzen zuten Junior Taldea eta bat izan da gaihonetan salbuespena. Musika klaseak jasotzen ditu astean behin etahorretaz aparte ez du bestelako eskolaz kanpoko jarduerarik egiten.Gainontzekoek aste barruko egun guztietan eskolaz kanpoko jarduerarenbat, gutxienez, egiten dute. Horrek esan nahi du gaztetxo haueneguneroko eginbeharren ordutegia arratsaldeko zazpiak arte luzatzendela eta askotan zortziak arte.

Haurtzarotik nerabezarora ematen diren aldaketez galdetuta eskolazkanpokoak ez agertzeak, beraz, eremu horretan aldaketa handirik ezdela ematen adierazi dezake. Ez ditut nahiko elementuak hori baieztatzekobaina hizkuntza praktikei begira alor garrantzitsua da eta zehatzagoikertu beharko litzateke. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak 2011-n egindakoArrue izeneko ikerketan argi agertzen da DBH-ko ikasleen hizkuntzaerabileran eragiten duen faktore garrantzitsuena eskolaz kanpokojarduera antolatuetako erabilera dela. (Eusko Jaurlaritza, 2013: 61)

4.1.3 Input mediatikoa: telebistatik mugikorrera

Alor honetan ere deigarria da hasierako erantzunetan telebista, Internetedo musika bezalakoak ez agertzea. Ziur aski DBH-ko lehen urteetanez da horrenbesteko aldaketa ematen ikus-entzunezko hauen kontsu-moetan.

Musikari dagokionez ikerketan parte hartu duten nerabeek ez dute ai-pamen askorik egin. Eguneroko bakar batean agertzen da musikarierreferentzia etxean Euskadi Gaztea irratian entzuten dutela esanez etaingelesko musika entzuteko ohitura islatuz. Gaiari buruz galdetutamugikorrean zuten musikari errepasoa egin zioten ingelesez eta gazte-laniaz abesten duten musikariak aipatuz: Ariana Grande, One Direction,Shakira, Melendi, Meghan Trainor, Jenifer Lopez, Katy Perry, SelenaGomez, Sam Smith… Duela hiru urte zer entzuten zuten galdetzerakoanez dute gauza handirik esan baina aipatutakoak ere gaztelaniaz edo in-gelesez abesten zuten musikariak ziren: Patito Feo, Jonas Brothers etaHannah Montana. Ziur aski, beraz, adin hauetan entzuten duten musi-karen hizkuntzan ez da aldaketa handiegirik ematen eta aldaketa ego-tekotan lehenago ematen da.

Telebistari dagokionez bai aipatzen dituzte aldaketak. Marrazki bizidunakikusteko adina ez dutela adierazi zuten. Ikusten dituzte baina ezindute aitortu, haurren kontuak kontsideratuak baitira “Esaten baduzuDoraemon ikusten duzula esaten dizute ke pringau!”. Aipatu dituzten

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 97, 2015 (4) | 39-65 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Jaime Altuna Ramirez – Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak etahizkuntz mudantzak nerabezaroan

bat97 dok_Maquetación 1 20/01/16 16:05 Página 48

Page 11: Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak eta ...Jaime Altuna Ramirez – Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak etahizkuntz mudantzak nerabezaroan bat97 dok_Maquetación

programa guztiak gaztelaniazkoak dira: Vaya semanita, La que seavecina, Castle, Aida, Con el culo al aire, Dos hombres y medio, Mentescriminales, futbola… Eguerdian edo arratsaldean ikusten dutela diotebaina ez dirudi hainbeste ikusten dutenik: “Nik lehen ikusten nun telbistapilo bat ta orain ez dut ikusten…bakarrikan aspertzen banaiz… ba, ez dagoinor wathappean… telebistan zer dagon ikusiko dut…”.

Bestalde, telebista ikusteko denbora askorik ez dutela adierazi zuteneta asteburuetan gehiago ikusten dutela zioten. Telebista ikusi bainodenbora gehiago pasatzen dute mugikorrarekin. Txikiagotan, aldiz, te-lebista aurrean denbora gehiago igarotzen zuten. Ziur aski, input me-diatikoari dagokionez praktika aldaketa nabarmenena arlo honetangertatzen da: telebista kontsumoa gutxitzen da mugikorraren erabilerahanditzearekin batera.

Mugikorrak, beraz, nerabeen eguneroko praktiketan oso presentedagoen elementua da. Sare sozialen erabilera da gehien aipatzen dutemugikor bidezko jardueretan. Whatsapp, Twitter eta Instagram bezalakotresnak erabiltzen dituzte lagun artean harremanetan egoteko. LH-tikDBH-ra ematen den aldaketa honen datu adierazgarria ikastetxe barruanmugikorren erabilerak duen arautegia litzateke. Behaketan ikusi dudanbezala Bigarren Hezkuntzako ikasleek ikasgeletatik kanpoko aisialdigaraietan mugikorra erabili dezakete. Lehen Hezkuntzakoek, ordea, ezdute mugikorra erabiltzeko baimenik.

Zinea ere atera den aisialdiko jardueren artean dago. Zinema aretoetanedo etxean ikusten dituzten filmak gaztelaniaz dira. Ikusi dituztenazken filmei buruz galdetuta hauek aipatu zituzten: Gose jokoak (Losjuegos del hambre), Dos tontos todavía más tontos, Mortadelo, Los co-rredores del laberinto, El Hobbit… Euskarazko filmak ez zaizkie era-kargarriak egiten “Niri adibidez ez zaizkit gustatzen euskarazko pelikulak…kriston rollazoak dira… ta ez dakit zergatik.”

Atal hau amaitzeko bideo jokoak aipatu beharko genituzke. Juniortaldeko kideen artean bakar bat da jarduera honen zale. Mutilen arteanaskoz zaletasun handiago dagoela dirudi. Joko hauetan sarean aritzendirenez hizkuntza praktikari begira garrantzia duen fenomeno da.Junior Taldeko kide honek dionez bera gaztelaniaz, frantsesez, euskarazeta ingelesez jolasten da bideo jokoetan, sarean jolasten dauden bestepertsonen arabera.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 97, 2015 (4) | 39-65 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak etahizkuntz mudantzak nerabezaroan – Jaime Altuna Ramirez

bat97 dok_Maquetación 1 20/01/16 16:05 Página 49

Page 12: Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak eta ...Jaime Altuna Ramirez – Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak etahizkuntz mudantzak nerabezaroan bat97 dok_Maquetación

4.1.4 Etxeko eta eskolako praktikak: zailtasunak eta gatazkak

Aipatu dugun bezala, bi arlo hauetan nerabeek aipatu dituzten aldaketakpraktiketan baino harremanetan zentratu dituzte. Elkarrizketetan nabarida gurasoekin planak egiteko joera pixkanaka murrizten joaten delalagun taldearekin denbora gehiago pasatzeko joera handituz. Hori li-tzateke, beraz, praktika hauetan ematen den aldaketa nabarmenena.Dena den, gertuko familiarekin jarduera batzuk egiten jarraitzen dutelaikusten da. Aipatu dituztenen artean opor planak eta familiako bazkariakdaude. Eskolan ere aldaketak irakasleekin dituzten harremanetan etaikasgaien zailtasunean daudela dirudi. Orotar, irakasleekin eta gurasoekinharremanetan aipatzen duten aldaketa nagusiena gatazka hitzarekindefinitu daiteke haserreak eta istiluak ugariagoak baitira.

4.1.5 Laburbilduz: praktiken aniztasuna handituz

Orain arte ikusitakoa laburbilduz esan daiteke egindako ikerketanhaurtzarotik nerabezarora dauden praktiken aldaketei begira ez direlahorrenbeste jarduera ezberdinak azaldu edo, gutxienez, nerabeek ezdute hainbeste jarduera aldaketarik nabaritzen. Jarrera eta egoera emo-zionalen aldaketak, ordea, askoz garbiago agertu dira.

Beharbada aldaketa nagusiena ez da praktika motan nabaritzen, praktikaaniztasunean baizik. Hau da, nerabeek egiten dituzten jarduera kopuruahandiagoa izateaz gain, jarduera horietan parte hartzen duten adin be-rekoak ere “anitzagoak” dira. Ordu arte egiten zituzten praktikakikastetxe bereko lagunekin eta familia ingurukoekin garatzen zituztennagusiki. Nerabezaroan beste ikastetxetako eta beste auzoetako nerabeekinharremanetan jartzen dira eta zenbait jardueretan talde berriak osatzendituzte: larunbatetan auzoko plazan geratzen direnean, dantza edokirol entrenamenduetan, ingeleseko klaseetan, Internet bidezko saresozialetan edo bideo jokoetan … Esan daiteke, beraz, nerabeen praktikakomunitateen aniztasuna handitzen dela eta honek hizkuntza praktiketanondorioak ditu.

4.2 hizkuntza praktikak

Marko teorikoan aipatu dugun bezala praktika-komunitatea kontzeptuaknorbanakoak bere bizitzan komunitate anitzetan parte hartzen duelaonartzetik abiatzen da. Ikerketan parte hartu duten gazteak praktika-komunitate anitzen parte dira. Hartu dezagun, adibide gisa, JuniorTaldeko neska baten kasua.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 97, 2015 (4) | 39-65 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Laburbilduz esandaiteke egindakoikerketanhaurtzarotiknerabezaroradauden praktikenaldaketei begiraez direlahorrenbestejardueraezberdinakazaldu edo,gutxienez,nerabeek ez dutehainbestejardueraaldaketariknabaritzen.Jarrera etaegoeraemozionalenaldaketak, ordea,askoz garbiagoagertu dira.

Beharbadaaldaketanagusiena ez dapraktika motannabaritzen,praktikaaniztasuneanbaizik.

Jaime Altuna Ramirez – Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak etahizkuntz mudantzak nerabezaroan

bat97 dok_Maquetación 1 20/01/16 16:05 Página 50

Page 13: Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak eta ...Jaime Altuna Ramirez – Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak etahizkuntz mudantzak nerabezaroan bat97 dok_Maquetación

Donostiako Egia auzoan bizi da eta asteburuetan egiten dituen aisialdiplanak auzo horretako lagun taldearekin egiten ditu. Ikastolan pasatzendituen orduetan, ordea, ez da lagun hauekin egoten beste ikastetxe ba-tzuetan ikasten dutelako. Eskubaloian auzoko taldean aritzen da, beraz,praktika-komunitate honen parte ere bada eta musika eskolara etaeuskal dantzara ere joaten da. Ziur aski, neska honek egiten dituenjarduera guztietan ez du partaidetza sentimendu berdina baina modubatean edo bestean praktika-komunitate ezberdinetako kidea da.

Gainontzeko gaztetxoek deskribatu duten egunerokotasunean ereantzeko aniztasuna agertu da eta kasu guztietan honek hizkuntza prak-tiketan ondorioak ditu. Adibideko neskarekin jarraituz, bere egunero-koaren deskribapenei begiratzen badiogu, praktika-komunitateen ara-berako hizkuntza egoera ezberdinekin topo egiten dugu.

Ikastolako lagunekin euskaraz aritzen da baina tarteka gaztelaniarapasatzen dira eta etxeko bidean ere erdara da nagusi. Auzoko lagunekinaisialdiko planetan “euskañol” moduko bat erabiltzen dutela dio etawhatsappez bietan aritzen direla. Eskubaloian gaztelaniaz egiten dute,euskal dantzan, ordea, euskara da hizkuntza nagusia.

Beste gazteek deskribatutako jardueretan ere antzeko hizkuntza egoerakagertu dira. Honek panorama konplexu eta dinamiko baten aurreankokatzen gaitu. Hala ere, gaztelania eta euskara agertzen diren egoeraeta praktika ezberdin hauetan maila berean ez daudela ohartarazibehar dugu; gizarte diglosiko baten desoreka nagusitzen da. Hau da,nerabeek deskribatzen dituzten praktika-komunitate gehienetan gaztelaniaerabiltzen da. Euskara ikastola barruko jardueretan eta lagun talde edojarduera zehatz batetan (euskal dantza izan da aipatu duten bakarra)agertzen da eta hauetan ere, gehienetan, gaztelaniarekin batera.

Alde horretatik ikastolatik kanpoko praktika-komunitateetan euskaraia erabat desagertzen dela argi agertzen den fenomenoa da. Adibidegisa taldekide batek hockey kirol praktikari buruz egunerokoan egitenduen deskribapena dugu:

Gaur bi entrenamendu eduki ditut. Lehenengoan guztiak euskaraz hitz egin dugu

baina bigarrenean entrenatzailea Argentinakoa delako erdaraz hitz egin dugu.

Egoera azaltzeko eskatuta bi hockey entrenamendu egiten dituela esanzigun. Lehena ikastolako taldearena da eta euskaraz da. BigarrenaErrealarekin egiten du (Donostiako eskola ezberdinetako neskek parte

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 97, 2015 (4) | 39-65 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak etahizkuntz mudantzak nerabezaroan – Jaime Altuna Ramirez

bat97 dok_Maquetación 1 20/01/16 16:05 Página 51

Page 14: Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak eta ...Jaime Altuna Ramirez – Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak etahizkuntz mudantzak nerabezaroan bat97 dok_Maquetación

hartzen dute) eta erdaraz da. Baina adierazgarriena egunerokoanaurrerago deskribatzen duen puntu honetan dago: “Hockey-eko partidabat ikustera joan naiz eta nire lagunekin erdararaz hitz egin dut”.

Honi buruz galdetuta neskak adierazi zigun nagusiago direnen hockeypartidak ikustera joaten dela asteburuetan. Errealean berarekin jokatzenduten beste eskoletako lagunekin joaten da Zurriolakoek ez dutelakojoan nahi. Ekintza eta Lizeo-ko ikastoletako4 lagunak direla aipatuzuen eta euskaraz dakiten arren erdaraz hitz egiten dutela. Egoerahorretan entrenatzaile argentinarrik ez dago baina, beharbada, oso bar-neratua dute praktika-komunitate horren hizkuntza gaztelania dela.

Deskribatutako praktika hauen bidez haur eta gazteen hizkuntza bere-ganatze prozesuan hizkuntza sozializazioa kontzeptua transmisiorenabaino askoz erabilgarriagoa dela ikusten dugu. Familian eta eskolanegiten den goitik beherako hizkuntza transmisioak garrantzia du bainagoiko adibideetan ikusi dugun bezala beste hainbat faktoreen eraginaoso garrantzitsuak dira. Jarraian, argiago ikusiko dugu nerabezaroanhizkuntza bat erabiltzeko edo hizkuntza batetik beste batera mudantzaegiteko pareen arteko eragina edo familia eta eskolatik kanpo daudenbeste gizarte faktore batzuk duten garrantzia.

4.3 hizkuntza mudantzak

Ikerketa lan honen helburu nagusiena haurtzarotik nerabezarora euskalhiztunen artean ematen den hizkuntza mudantzaren fenomenoa aztertzeada. Marko teorikoan aipatzen zen bezala, hizkuntza mudantzak hizkuntzapraktika dinamiketan gertatzen diren aldaketak eta iraunkortasunak dira.

Euskal Herrian haurtzarotik nerabezarora pasatzerakoan euskararenerabileran jaitsiera nabarmena ematen dela nahiko onartutako eta za-baldutako egitatea da. Soziolinguistikan egindako datu bilketek egoerakonfirmatu dute eta ikerketa lan honetako aurreko orrietan egin dugunanalisietan ere nahiko garbi geratu da nerabezaroan praktiken aniztasunahanditzearekin batera, jarduera hauetan parte hartzen duten kideen“aniztasuna” ere handitzen dela eta honek guztiak hizkuntza praktiketanondorioak dituela.

Horrekin batera, jarduera zabaltze honek euskararen erabilerarenjaitsiera nabarmena dakarrela ikusi dugu nerabeek deskribatutako egu-nerokotasunaren ekintzen bidez. Gainera, Junior Taldean parte hartuduten kideek hasieratik aipatu dute haurtzarotik nerabezarora pasa-

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 97, 2015 (4) | 39-65 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Ikerketa lanhonen helburunagusienahaurtzarotiknerabezaroraeuskal hiztunenartean ematenden hizkuntzamudantzarenfenomenoaaztertzea da.Marko teorikoanaipatzen zenbezala, hizkuntzamudantzakhizkuntzapraktikadinamiketangertatzen direnaldaketak etairaunkortasunakdira.

Jaime Altuna Ramirez – Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak etahizkuntz mudantzak nerabezaroan

bat97 dok_Maquetación 1 20/01/16 16:05 Página 52

Page 15: Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak eta ...Jaime Altuna Ramirez – Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak etahizkuntz mudantzak nerabezaroan bat97 dok_Maquetación

tzerakoan euskararen erabileran jaitsiera nabarmentzen dela. Une haulitzateke, beraz, Pujolarrek (2010b: 68) deskribatzen dituen bost mudantzauneren artean bigarrenarekin bat egiten duen hizkuntza aldaketa unea:institutua.

Pujolarrek dio mudantza une horretan Katalunian hiru fenomenoematen direla eta nik hiru puntu horiek jarraitu ditut Junior Taldekokideek deskribatutakoak oinarri hartuta.

4.3.1 Ikasle aldaketa eta nahasketa gutxi

Pujolarren arabera Lehen Hezkuntzatik Bigarren Hezkuntzara pasa-tzerakoan ikasle aldaketa eta nahasketa ematen da. Askotan, auzo etaherri ezberdinetako pertsonen nahasketa ekartzen du eta, askotan, hiz-kuntza ohitura ezberdinen nahasketa ekar dezake. Zurriola ikastolangaratu dugun ikerketen datuak ez digute puntu honi buruz informaziohandirik ematen.

Lehen Hezkuntzatik Bigarren Hezkuntzara aldaketak ematen dira.Batetik, LHko azken bi ikasturteak eta DBH-koak eraikin berean jarraituarren espazioak eta ordutegiak nahiko ezberdinduak dira. Bestetik,DBH-n Gros inguruko auzo batzuetatik (Egia, Intxaurrondo, Bidebie-ta…) ikasle berriak datoz.

Ez dut fenomeno hau sakonki aztertu eta Junior Taldeko kideek ere ezdute gai honi buruz aipamen handiegirik egin baina ez dirudi Zurriolaikastolaren kasuan eragin handirik duen fenomenoa denik. Beharbada,Donostiako beste zenbait ikastetxeetako errealitatea aztertzea interes-garriagoa izan daiteke egoera hau ematen ote den ikusteko.

4.3.2 Talde antagonistak eta tribu identitateak: euskara, mendikobotak eta Altus motxilak

Nerabezaroan gazte kulturan ohikoak diren talde antagonismoak agertzendira. Testuinguru horretan, hizkuntza bat hitz egiteak talde edo tribubaten partaide bihurtzea ekar dezake. Hau da, gazte taldeak identifikatzenduen etiketa gisa erabiltzen da hizkuntza. (Pujolar, 2010b: 68)

Honako hau gure ikerketan jasotako testigantzetan etengabe atera denpuntua izan da. Gorago aipatu dudan bezala adin honetako gazteakpraktika komunitate anitzen partaideak dira baina talde guztiek ezdute, kanpora begira gutxienez, pisu bera gazteen identitatean. Badirudi

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 97, 2015 (4) | 39-65 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Nerabezaroangazte kulturanohikoak diren

taldeantagonismoakagertzen dira.Testuinguru

horretan,hizkuntza bat

hitz egiteak taldeedo tribu baten

partaidebihurtzea ekardezake. Hau da,gazte taldeakidentifikatzen

duen etiketa gisaerabiltzen da

hizkuntza.

Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak etahizkuntz mudantzak nerabezaroan – Jaime Altuna Ramirez

bat97 dok_Maquetación 1 20/01/16 16:05 Página 53

Page 16: Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak eta ...Jaime Altuna Ramirez – Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak etahizkuntz mudantzak nerabezaroan bat97 dok_Maquetación

gazte hauen talde identitatea oso markatua datorrela ikasten dutenikastetxearengatik. Junior Taldeko neska batek kontatzen du dantzakolagun batek esan ziola “Zurriolan dira euskaldunak. Pentsatzen nuen horizinela, “pringatu” bat beti dagoena euskaraz hitz egiten…”.

Auzoko ikastetxe bakoitzari etiketa bat ezartzen zaio, honakoak “pijoak”dira, hangoak “choniak” eta Zurriola ikastolaren etiketa ezartzekoeuskara da ezaugarri nagusiena: “euskalduneros”. Gainontzeko ikaste-txekoek Zurriola ikastola eta euskara lotzen dute, horrek adierazikoluke, beste eskoletan euskararen presentzia oso txikia dela. Aldehorretatik, esan daiteke ikerketa parte hartu duten nerabeek ZurriolaIkastolako kide gisa euskararekin identifikatutako praktika komunitatebaten partaideak direla sentitzen dutela. Gazte talde honen estiloanhizkuntzak karga handia edukiko luke.

Dena den, estilo marka hau kanpotik ezarrita dagoenez (talde antagonistekdefinitzen dute) eta helduen zehaztutako arau sozialekin bat datorrenez(gurasoek eta irakasleek euskaraz hitz egiteko esaten diete) ezaugarrihonekiko deserosotasuna nabari zaie.

Gainera, euskararen etiketa hau praktika komunitate baten partaidegisa identifikatzeko baliagarriak dira baina beste praktika talde batzuetanarazotsuak izan daitezke. Gorago esan dudan bezala nerabeek praktikakomunitate ezberdinetan parte hartzen dute eta, goiko adibidean argiikusten zen bezala, Gros auzoko nerabeen artean euskaraz hitz egiteaez da prestigioa ematen duen ezaugarria.

Euskara, beraz, ikastolako nerabeen identitate ezaugarria da baina ezdute harrotasunez bizi. Nolabait, besteek ezartzen dieten ezaugarria daeta prestigiorik ez duena. Izan ere, talde antagonisten artean etiketakezartzen direnean ohikoena ezaugarri negatiboak erabiltzea baita. Dan-tzako adibideekin jarraituz, Junior Taldeko partaide batek bere egune-rokoan idatzitako pasarte batek egoera horri erreferentzia egiten dio:

Dantzara joan naiz eta nerekin dantza egiten dutenak euskera “pringatuentzat”

dela aipatu du eta hortik aurrera erderaz hitz egiten hasi dira eta horrela

bakoitza bere etxera joan arte.

Beste azalpen honetan ere antzeko egoera deskribatzen dute:

Es que depende zeinekin hitz egin behar duzu.. alo.. hizkuntza bat… osea, ez

da hitz egin behar duzula baina bai, igual ikastolan euskaraz, gero zoaz extra-

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 97, 2015 (4) | 39-65 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Bezala adinhonetako gazteakpraktikakomunitateanitzenpartaideak dirabaina taldeguztiek ez dute,kanpora begiragutxienez, pisubera gazteenidentitatean.Badirudi gaztehauen taldeidentitatea osomarkatuadatorrela ikastendutenikastetxearengatik.

Jaime Altuna Ramirez – Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak etahizkuntz mudantzak nerabezaroan

bat97 dok_Maquetación 1 20/01/16 16:05 Página 54

Page 17: Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak eta ...Jaime Altuna Ramirez – Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak etahizkuntz mudantzak nerabezaroan bat97 dok_Maquetación

eskolar bat egitera eta euskaraz edo erdaraz baina depende ze jendearekin

hitz egiten duzu euskaraz edo erdaraz. Euskaraz hitz egiten baduzu jendearekin

gaizki begiratzen dizute.

Gauza bera gertatzen da aisialdiko jarduera ez antolatuetan. Ikerketanparte hartu duten gazteek Groseko Katalunia plazan elkartzen dira la-gunekin asteburuetan eta erdaraz egiten dutela diote. Ikastolako laguntaldea izan arren egoera horretan euskaraz egitea ez dirudi prestigiodunadenik. Junior Taldeko gaztetxoek behin eta berriro aipatu dute bereadinkideek erdaraz “guaiagoak” sentitzen direla.

Diotenez, zenbait nerabek gaizki gelditzeko beldurra dute “Zer esangodute nitaz euskaraz hitz egiten badut eta horrelako gauzak”. Hori litzateke,beraz, Pujolarrek aipatzen duen identitate hizkuntza (euskara) etaohiko erabileraren (gaztelania) artean ematen den hizkuntza mudantzarenadibide garbi bat.

Dena den, gaztetxoek gaztelaniaz hitz egitea talde identitatearekin bainoheldu sentitzearekin lotu dute. Diotenez, batzuentzat “guaiagoa” sentitzea“handiago” (helduago) sentitzea da. Hau da, nerabeek heldu sentitzekogaztelaniaz hitz egitearen beharra sentituko lukete. Egindako ikerketanez da gehiegi atera den faktorea baina adin honetan hizkuntza mudantzakulertzeko interesgarria izan daitekeen ezaugarria dela uste dut.

Baina talde estiloa hizkuntzarekin lotuta datorrenean beste etiketabatzuk ere ezartzen dira. Nolabait, hizkuntzak berak (kasu honetaneuskarak) gizartean orokorragoak diren beste aurreiritzi batzuk ekarriohi dituela esan genezakeen. Nerabe batek zion ezaugarri edo aurreiritzibatzuk ezartzen zaizkiela ikastetxe bakoitzeko ikasleei; horrela, besteentzatZurriolakoak lirateke euskaraz hitz egiten duten bakarrak eta hizkuntzaezaugarri honekin batera haien estiloan janzkera bezalako elementu es-tetikoak pisua hartzen dute:

Dakate, como… Zurriolakoak; botas de monte, mochila Altus, beti euskaraz…

Baina horrek ez du esan nahi euskaraz hitz egin behar dugunik.

Alderantzizko noranzkoan ere, noski, identifikazio hauek gertatzendira. Junior Taldeko gaztetxoek diote beste eskoletakoek “guaiagoak”direla uste dutela gaztelaniaz hitz egiteagatik eta pijo edo choni-entribuak etiketatzen dituzte, janzkera edo bestelako ezaugarri estetikoakdeskribatuz.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 97, 2015 (4) | 39-65 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Gaztetxoekgaztelaniaz hitz

egitea taldeidentitatearekin

baino heldusentitzearekin

lotu dute.Diotenez,

batzuentzat“guaiagoa”sentitzea

“handiago”(helduago)

sentitzea da.

Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak etahizkuntz mudantzak nerabezaroan – Jaime Altuna Ramirez

bat97 dok_Maquetación 1 20/01/16 16:05 Página 55

Page 18: Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak eta ...Jaime Altuna Ramirez – Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak etahizkuntz mudantzak nerabezaroan bat97 dok_Maquetación

Laburbilduz, beraz, hizkuntza bat hitz egiteak talde edo tribu batenpartaide bihurtzea dakar. Gure ikerketan aztertutako kasuan euskaraZurriola ikastolako ikasleen talde identitate ezaugarri litzateke. Baina,etiketa hau arazotsua suertatzen da euskara ez delako adin honetanprestigioa duen hizkuntza eta Zurriolako nerabeen artean etiketa honiuko egiteko beharra sentitzen dute beste praktika komunitateetan eraegokian agertu ahal izateko.

4.3.3 Euskarari uko: pasilloetan euskara galtzen da

Pujolarrek dio (2010b: 68) adin tarte honetan, Katalunian, katalana hitzegiteari uko egiten dion taldea agertzen dela eta baita, arrazoi akademikoakmedio, gaztelania lehen hizkuntza duten batzuk katalanaren erabilerasozialean murgiltzen direnen taldea ere.

Ikusi dugun bezala, Zurriola ikastolako Bigarren Hezkuntzako ikasleenartean euskarari uko egiteko joera nabarmena da. Aurreko puntuanluze eta zabal azaldu dudan moduan, ukapen hau hizkuntzaren presti-gioarekin (prestigio ezarekin) lotutako fenomenoa da. Junior Taldekokideetako batek oso grafikoki azaldu zuen bezala: pasillotan euskaragaltzen da. Honela idatzi zuen bere egunerokoan:

Gizarte klasean ez dago inor gazteleraz hitz egiten, denak euskeraz hitz egiten

daude. Klase batetik bestera euskera oso gutxi erabiltzen da nahiz eta gelan

egon. Pasillora ateratzean ere euskera galtzen da. Atarian persona batzuk

euskeraz hitz egiten dute baina beste batzuk berriz erderaz hitz egiten hasten

dira. Atarian eta eguerdian txikiak euskera gehiago erabiltzen dute eta handiak

gutxiago.

Gazte hauen ustez pasilloetan euskara galtzen da jendea “guaiago” sen-titzen delako erdaraz hitz egiten. Gela barruan erdara eta euskara entzundaitezke baina ikasgelatik ateratzerakoan erdara nagusi omen da.

Zurriola ikastolak euskararen erabilera handitzeko lan handia egitendu eta gazteek irakasleen presioa nabaritzen dute. Dena den, euskararenerabilera handitzeko garatzen diren jarduerak baloratzerakoan nerabeenartean eszeptizismoa nabaritzen da. Horren adibidea “Semaforoen di-namika” da. Ikastetxeko pasilloetan paperezko semaforoak jarri dituztezer hizkuntza erabiltzen dute adierazteko: semaforo gorriak gaztelaniazaritzen direla esan nahi du, berdeak euskaraz ari direla adierazten du.Horrekin batera, gela bakoitzak egoera aldatzeko konpromiso banahartu du baina taldekideek diotenez ez dute uste ezer aldatuko denik,

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 97, 2015 (4) | 39-65 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Gazte hauenustez pasilloetaneuskara galtzenda jendea“guaiago”sentitzen delakoerdaraz hitzegiten. Gelabarruan erdaraeta euskaraentzun daitezkebaina ikasgelatikateratzerakoanerdara nagusiomen da.

Jaime Altuna Ramirez – Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak etahizkuntz mudantzak nerabezaroan

bat97 dok_Maquetación 1 20/01/16 16:05 Página 56

Page 19: Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak eta ...Jaime Altuna Ramirez – Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak etahizkuntz mudantzak nerabezaroan bat97 dok_Maquetación

konpromisoa hartzeko une berean ikaskide batzuk beteko ez dutelaadierazi zutelako.

Bestalde, ikasleen artean euskarari uko egin dioten eta euskarari ukoegin ez dionik ikaskideak identifikatuak dituzte. Gaztetxoen arabera,ikaskide batzuekin erdaraz egitea ateratzen zaizu eta besteekin euskaraz.Ikasle hauek deskribatzeko garaian oso fenomeno adierazgarria gertatzenda, auzo mailan Zurriolako ikasleei ezartzen zaizkien etiketen antzekoakezartzen dizkiete Zurriola barruko ikasleek euskaraz beti aritzen direnkideei. Hauei buruz hitz egiterakoan honelako kalifikatiboak erabili di-tuzte: “da super baxka” “oso baxko da”.

Laburbilduz, beraz, Pujolarrek institutu unerako deskribatutako hirufenomenoetan oinarrituta esan daiteke Zurriola Ikastolan institutukounean ematen diren hiru ezaugarriak modu ezberdinean agertu direla.Nire ustez, hemen aztertutako testuinguruan bigarren fenomenoa da(talde antagonistak eta tribuen identitatea) argien agertzen zaiguna etapisu handiena duena.

Lehen fenomenoa (ikasle aldaketa eta nahasketa), ordea, ez da apenasageri. Alde horretatik, gure ikerlanean ikastetxean gertatzen diren al-daketek baino ikastetxetik kanpo geratzen direnek pisu handiagoahartzen dutela esatera ausartu naiteke. Praktika aldaketen gaia jorra-tzerakoan ikusi dugun bezala, nerabeek eskolatik kanpo egiten dituztenjarduera kopurua handia izateaz gain, jarduera horietan parte hartzenduten adin berekoak ere “anitzagoak” dira. Nerabeen praktika-komu-nitateen aniztasuna handitzen da eta hori hizkuntza mudantzarakofaktore garrantzitsua bihurtzen da.

Hirugarren fenomenoa (euskarari uko egitea) ematen bada ere bigarrenfenomenoan aipatu dugun identitate eta hizkuntza prestigioarekin osolotuta dagoela esan dezakegu.

Azkenik, Euskal Herrian hizkuntza mudantzan ematen den laugarrenfenomeno bat proposatzera ausartuko naiz: kode aldaketarako joerarenhanditzea. Ikerketa lan honen helburuen artean ez zegoen gazteen kodealdaketaren azterketa egitea baina oso nabarmen agertu den fenomenoadenez, labur-labur honen inguruko analisia egingo dut. Izan ere, aurrerabegira antzeko azterketak eginez gero fenomeno honek eduki dezakeengarrantzia txertatzeko beharra ikusten dut. Hona hemen, gazteekinegindako ikerlan honetan gai honen inguruan atera direnak.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 97, 2015 (4) | 39-65 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak etahizkuntz mudantzak nerabezaroan – Jaime Altuna Ramirez

bat97 dok_Maquetación 1 20/01/16 16:05 Página 57

Page 20: Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak eta ...Jaime Altuna Ramirez – Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak etahizkuntz mudantzak nerabezaroan bat97 dok_Maquetación

4.3.4 Kode aldaketarako joera handitzen

Hiztun talde batek bi hizkuntza ezagutzen dituen edo erabiltzendituenean, hizkuntza horietan eraginak izan daitezke. Elebidunenkasuan, hizkuntza-alternantzia fenomenoa ematen da, hau da, bi hiz-kuntzak erabiltzeko joera (Coyos, 2010:145).

Ikerlan honetan jasotako datuetan eta baita dinamiketan entzun ahalizan ditudan nerabeen arteko elkarrizketetan ere, hizkuntza-alternan-tziaren fenomenoa oso zabaldua dagoela baieztatu dezaket. Nerabeekgaztelania eta euskara oso maiz nahasten dute eta bi izaten dira kode-aldaketa hauen aldaerak.

Batetik, kode-nahasketa dago; esaldi berean hizkuntza bat baino gehiagoerabiliz hitz egitea da. Adibidez, esaldi bat euskaraz hasi eta erdarazamaitzea edo alderantziz. Gazteek idatzi dituzten egunerokoetan feno-meno honi erreferentzia egiten ez badiote ere, eztabaida taldeetannahiko era informalean hitz egiteko aukera izan dutenez, kode-nahasketaoso ohikoa dutela ikusi ahal izan dut.

Adibide garbiena hirugarren egunean banaka ordutegi taula bana ma-rrazteko eskatzerakoan gertatu zen. Gustura jarri ziren lanean eta ma-rrazten zuten bitartean hizketan aritu ziren. Hona hemen ondoaneserita zeuden bi nesken arteko elkarrizketa zati bat:

A: “larunbaten, atera nintzen de shopping… iganden, neukan par-tido… pasa rotulagailua jente!… Etxeko lanak igande goizen”B: “ba nik egiten ditut igande gauen, soy un desastre”A: “astelehenak dira horribles… atzo ikusi nuen El Hormiguerozeuden Alaska y Mario”B: “galdetu dizut?”

Bestetik, kode-alternantzia ere oso zabaldua dago. Kode alternantziaesaldi batetik bestera hizkuntza aldatzea da; adibidez elkarrizketabatean euskaraz agurtzea eta ondoren erdaraz aritzea. Junior Taldekoekhalako egoera batzuk deskribatu dituzte egunerokoetan eta eztabaidataldeetan. Neska batek honako egoera hau idatzi zuen liburuxkan: laulagun zeuden erdaraz hitz egiten eta une batean batek hitz bat euskarazesan eta elkarrizketa euskarara pasa zen. Beste neska batek alderantzizkoegoera kontatu du: dantzan taldetxo bat euskaraz hitz egiten ari zen etabeste ikastetxe bateko neska bat erdaraz sartu zen eta elkarrizketaerdarara pasa zen. Ohikoagoa zein zen galdetuta, denek oso garbi

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 97, 2015 (4) | 39-65 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Ikerlan honetanjasotakodatuetan etabaitadinamiketanentzun ahal izanditudan nerabeenartekoelkarrizketetanere, hizkuntza-alternantziarenfenomenoa osozabaldua dagoelabaieztatudezaket.Nerabeekgaztelania etaeuskara oso maiznahasten dute.

Jaime Altuna Ramirez – Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak etahizkuntz mudantzak nerabezaroan

bat97 dok_Maquetación 1 20/01/16 16:05 Página 58

Page 21: Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak eta ...Jaime Altuna Ramirez – Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak etahizkuntz mudantzak nerabezaroan bat97 dok_Maquetación

adierazi dute euskaraz hasi eta gaztelaniara pasatzea errazago izatendela alderantzizkoa baino.

Telefono mugikorretan idatziz komunikatzeko erabiltzen dutenWhatsapp aplikazioan ere kode aldaketa hau oso garbi ikusten da.Lehen agurrak euskaraz dira baina segituan erdarara pasatzen dira.Esan daiteke Whatsapp elkarrizketak erdaraz direla nagusiki. Ohikoelkarrizketa bat nolakoa den eskatuta hala idatzi zuten:

kx (kaixo)zmz (zer moduz zaude)oo (oso ondo) edo oo zu? (oso ondo eta zu?)ni ere edo pozten naizQMQ (¿qué me cuentas?)nada edo nah (nada)tu (¿tú?)que ase (¿Qué haces?)aburrida edo me aburro

Nerabeek esaten dutenez, QMQ horretatik aurrera gaztelaniaz jarraitzeaohikoa da. Horren ondorioz, esan daiteke, mugikorraren bidezko elka-rrizketa gehienak, euskarazko agurrekin hasten badira ere, erdaraz ga-ratzen direla.

Coyosek, Uriel Weinrich-i jarraituz, (Coyos, 2010:146) ohartaraztendigu interferentzia kontaktuan dauden bi hizkuntzetan izan daitekeelabaina praktikan, gehienetan interferentziak norabide berean gertatzendirela, gehiengotik gutxiengora. Gure ikerketan fenomeno hau baieztatutageratuko litzateke. Ikusi ahal izan dugu kode-aldaketen bidez gazteekeuskaraz hitz egiten dutenean ere gaztelaniazko esamoldeak sartzekojoera dagoela eta, oso erraza dela euskaraz hasitako hizketaldi bat er-darazko elkarrizketa bilakatzea.

5. ONDORIOAK

y

Idazlan honen sarreran egindako ikerketa lan hau mugatua dela aipatzennuen. Donostiako Zurriola Ikastolako gazte talde batek eta nik neukegindako azterketa labur bat izan da eta ondorioak, beraz, ez dira oro-kortzeko modukoak. Ez zen hori lan honen helburua, hizkuntzaaldaketen fenomenoan sakontzeko beste bide bat esperimentatzekoikerketa bat egitea baizik. Horregatik, ondorioak bi ataletan banatuditut. Batetik, alderdi teoriko-metodologikoaren inguruko hausnarketak

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 97, 2015 (4) | 39-65 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Bestetik, kode-alternantzia ere

oso zabalduadago. Kodealternantziaesaldi batetik

bestera hizkuntzaaldatzea da.

Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak etahizkuntz mudantzak nerabezaroan – Jaime Altuna Ramirez

bat97 dok_Maquetación 1 20/01/16 16:05 Página 59

Page 22: Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak eta ...Jaime Altuna Ramirez – Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak etahizkuntz mudantzak nerabezaroan bat97 dok_Maquetación

azaldu ditut eta, bestetik, ikerketan ateratako datuen inguruko ondorioakidatzi ditut.

5.1 Alderdi teoriko-metodologikoaren ondorioak

Ikerketa honekin nerabeen kolektiboari protagonismoa eman nahi izandiot. Emic perspektiba batera hurbildu nahi izan dut hizkuntza aldaketenprozesuei buruzko nerabeen ikuspegiari garrantzia emanez. Horretarakonerabe talde baten inplikazioa eduki dut eta emaitza oso positiboa izandela esan behar da.

Metodologikoki, Junior Talde baten osaketa oso baliabide interesgarriadela ondorioztatu ahal izan dut. Sei gaztez osatutako taldeak gogohandiz lana egin du eta lan honek jorratu dugun hizkuntzaren gaiareninguruko perspektiba berria eskaini digu.

Eskolako eguerdiko atseden garaian hiru eztabaida taldeen dinamikanparte hartu dute eta ez dute inongo momentutan kexarik adierazi,gustura aritu direla esan dute. Nire ustez nerabeek (batzuk behintzat)gizarte gaiei buruz hausnartzeko eta iritzia emateko gogoz daude etaaukera eta giro egokia eskainiz gero ondo erantzuten dute. Saio hauenkopurua (hiru saio) eta iraupena (ordu eta erdiko iraupena) egokia izandela uste dut.

Egunerokoak teknika gisa erabiltzea egokitzat jotzen dut. Eztabaidataldeetako hausnarketetarako oinarria ematen dute eta saio hauetan el-karrizketa formatua apurtzeko balio dute; nerabeek idatzitakoak aipatzenzituzten nire galderen beharrik gabe eta hortik abiatzen ziren eztabaidak.

Hobetzeko alderdien artean, nerabeekin egindako lana hauen guraso,entrenatzaile, irakasle eta bestelako hezitzaile batzuekin kontrastatzekobideak jorratzea legoke. Helduekin elkarrizketak edo eztabaida taldeakegiteak datu osagarri interesgarriak eman ditzake. Hala ere, interesgarrienaadin bereko gazte gehiagorekin antzeko lana egitea litzatekela ustedut. Alde horretatik, hizkuntza mudantzen fenomenoa ulertzekogazteekin bizitza istorioak teknika etnografikoa erabiltzeak informazioosagarri interesgarria eman dezake.

Metodologiaren ikuspegitik, beraz, haurtzaro eta nerabezaroaren an-tropologian planteatzen diren oinarriak oso interesgarriak direla ageriangeratu dela uste dut. Nerabeak gizarte ikerketen subjektu bihurtzeakhaien “agentzia” eta ekiteko gaitasuna berreskuratzeko lagungarria

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 97, 2015 (4) | 39-65 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Jaime Altuna Ramirez – Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak etahizkuntz mudantzak nerabezaroan

bat97 dok_Maquetación 1 20/01/16 16:05 Página 60

Page 23: Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak eta ...Jaime Altuna Ramirez – Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak etahizkuntz mudantzak nerabezaroan bat97 dok_Maquetación

izateaz gain, informazio baliagarria jasotzeko interes handia du. EuskalHerriko hiztunen azterketa soziala egiteko haur eta nerabeen ikuspegitikabiatzea zenbait gauza argitzeaz gain, gaztetxoen hizkuntza kontuetanekiteko gaitasuna aktibatzeko oso interesgarria dela agerian geratudela uste dut.

Alderdi teorikoari dagokionez, gure testuinguruan orain arte hain eza-gunak izan ez diren zenbait kontzeptu eta garapen teorikoen inguruanaritu naiz: hizkuntza sozializazioa, praktika komunitatea eta hizkuntzamudantzak. Nire ustez bide horretatik oso marko teorikoa interesgarrieta baliagarria osatu daiteke hizkuntzen fenomenoaren konplexutasunaeta dinamikotasuna hobeto ulertzeko. Dena den, ikerlan honetan ezdut gehiegi sakondu eta bideari kuku egin badiot ere, alor teorikohorretan sakonago ari direnen hausnarketei jarraituz, lan handiagoaegin beharko litzatekela uste dut.

5.2 Azterketaren emaitzen inguruko ondorioak

Gorago aipatu dudan bezala azterketaren emaitzak, bere horretan, oro-kortzeko modukoak ez badira ere, datu eta emaitza interesgarri batzukatera direla esan daiteke.

Haurtzarotik nerabezarora ematen diren praktika aldaketei buruz esandaiteke egindako ikerketan ez direla horrenbeste jarduera ezberdinakazaldu edo, gutxienez, nerabeek ez dutela hainbeste jarduera aldaketariknabaritzen. Jarrera eta egoera emozionalen aldaketak, ordea, askozgarbiago agertu dira.

Beharbada aldaketa nagusiena ez da praktika motan nabaritzen, praktikaaniztasunean baizik. Hau da, nerabeek egiten dituzten jarduera kopuruahandiagoa izateaz gain, jarduera horietan parte hartzen duten adin be-rekoak ere “anitzagoak” dira. Haurtzaroan egiten zituzten praktikakikastetxe bereko lagunekin eta familia ingurukoekin garatzen zituztennagusiki. Nerabezaroan beste ikastetxetako eta beste auzoetako nerabeekinharremanetan jartzen dira eta zenbait jardueretan talde berriak osatzendituzte. Esan daiteke, beraz, nerabeen praktika komunitateen aniztasunahanditzen dela eta honek hizkuntza praktiketan ondorioak ditu. Jardueramoten arabera ondorio hauek laburbildu ditzakegu:

— Aisialdi ez antolatuan ematen den aldaketa nagusiena lagun tal-deetan eta koadriletan gertatzen diren aldaketak eta neska etamutilen arteko harreman mota berriak lirateke. Bestalde, jolasak

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 97, 2015 (4) | 39-65 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Beharbadaaldaketa

nagusiena ez dapraktika motan

nabaritzen,praktika

aniztasuneanbaizik. Hau da,nerabeek egiten

dituzten jarduerakopurua

handiagoaizateaz gain,

jarduera horietanparte hartzen

duten adinberekoak ere“anitzagoak”

dira.

Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak etahizkuntz mudantzak nerabezaroan – Jaime Altuna Ramirez

bat97 dok_Maquetación 1 20/01/16 16:05 Página 61

Page 24: Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak eta ...Jaime Altuna Ramirez – Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak etahizkuntz mudantzak nerabezaroan bat97 dok_Maquetación

baztertzen dituzte eta nerabeak praktika berriekin esperimentatzenhasten dira: edatea eta erretzea adibidez.— Eskolaz kanpoko jardueretan ordu asko ematen dituzte. Haur-tzarotik ordu kopuruetan aldaketa handia ematen ote den ez dugujaso. Dena den, arlo hau zehatzago ikertu beharko litzatekela ustedut, hainbat ikerketek hizkuntza praktikei begira alor garrantzitsuadela adierazi dutelako eta jarduera hauetan hizkuntza ohitura ez-berdinetako nerabeak nahasteko joera dagoelako.— Input mediatikoari dagokionez, musika edo zine kontsumoanaldaketa gutxi ematen da baina entzuten duten guztia ingelesez etagaztelaniaz da. Telebista kontsumoaren denbora murrizten da etamarrazki bizidunak ikustetik gaztelaniazko telesaioetara igarotzendute. Mugikorraren erabilera asko handitzen da, batez ere, lagunarteansare sozialen bidez elkar komunikatzeko. Bideo-jokoetan ere sareanjolasteko joera dago. — Etxeko eta eskolako praktikei dagokionez nerabeek aipatudituzten aldaketak praktiketan baino harremanetan zentratu dituzte.Irakasleekin eta gurasoekin dituzten harremanetan aipatzen dutenaldaketa nagusiena gatazka hitzarekin definitu daiteke, haserreaketa istiluak ugariagoak baitira. Gainera, gurasoekin planak egitekojoera pixkanaka murrizten joaten dela lagun taldearekin denboragehiago pasatzeko joera handituz.

Bestalde, azterketa lan honen helburuen artean sozializazio arau orokorhauetan ematen diren aldaketek hizkuntz erabileraren aldaketarekin edukidezaketen harremana aztertzea garrantzitsua zen. Alde horretatik, aldaketekgaztelaniaren erabilera handitzeko joera eragiten dutela argi ikusten da.

Hasteko, nerabeek kontsumitzen dituzten produktu kultural ia guztiakerdaraz dira. Bestetik, lagunarteko harremanetan ere, aurre-aurrekoetaneta tresna elektronikoen bidezkoetan, gaztelaniak pisu handiago hartzendu eta gainera pareen arteko harreman hauek denboran handitu etaugaritzen dira.

Azkenik, praktika-komunitate gehiagotan eta anitzagotan parte hartzendutenez, panorama konplexuago eta dinamikoagoa bihurtzen zaigulaikusi dugu. Hala ere, konplexutasun honen barruan, gaztelaniaren era-bilera handitzeko joera nagusitzen dela ikusten da. Alde horretatik,ikastolatik kanpoko praktika- komunitateetan (eskolaz kanpoko jardueraantolatuetan eta aisialdi ez antolatuan) euskara ia erabat desagertzendela argi agertzen den fenomenoa da.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 97, 2015 (4) | 39-65 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Aisialdi ezantolatuanematen denaldaketanagusiena laguntaldeetan etakoadriletangertatzen direnaldaketak etaneska etamutilen artekoharreman motaberriak lirateke.

Inputmediatikoaridagokionez,musika edo zinekontsumoanaldaketa gutxiematen da bainaentzuten dutenguztia ingelesezeta gaztelaniazda.

Jaime Altuna Ramirez – Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak etahizkuntz mudantzak nerabezaroan

bat97 dok_Maquetación 1 20/01/16 16:05 Página 62

Page 25: Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak eta ...Jaime Altuna Ramirez – Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak etahizkuntz mudantzak nerabezaroan bat97 dok_Maquetación

Beraz, ikerlan honetarako jarritako hipotesia betetzen dela nahikogarbia da: haurtzarotik nerabezarora ematen diren pareen-arteko gizartearauen aldaketek hizkuntza erabileraren aldaketarekin lotura zuzenadute. Ez da bat-batean ematen den fenomeno bat; haurtzaro osoan po-liki-poliki garatzen da baina 10 eta 14 urte bitarteko garaian nabarmenkihautematen da.

Aldaketa fenomeno honi hizkuntza mudantza deitzen zaio eta horrengainean egindako azterketan ere ondorio batzuk atera ditut. Orain arteidatzi ditudanak ikusirik, lehen ondorioa begi-bistakoa da: haurtzarotiknerabezarora hizkuntza mudantza ematen da.

Institutu garai honetan ematen den hizkuntza mudantzaren bidezagertzen diren hiru fenomenoei dagokionez, hauxe ondorioztatu dut:

1a. Ikasle aldaketa eta nahasketa gutxi ematen da. Hemen aztertutakokasuan fenomeno honen pisua ez da adierazgarria izan. Honen or-dez…1b. …ikastetxean gertatzen diren aldaketak baino ikastetxetik kanpogeratzen direnak pisu handiagoa hartzen dutela ondorioztatu dugu.Gorago aipatu dugun moduan, nerabeek eskolatik kanpo egiten di-tuzten jarduera kopurua handia izateaz gain, jarduera horietanparte hartzen duten adin berekoak ere “anitzagoak” dira. Nerabeenpraktika- komunitateen aniztasuna handitzen da eta hori hizkuntzamudantzarako faktore garrantzitsua bihurtzen da.2. Talde antagonistak eta tribuen identitatearen fenomenoa argienagertzen zaigun ezaugarria da eta, nire ustez, pisu handiena duena.Zurriola ikastolako ikasleen taldea beste tribuen aurrean definitzenduen identitatearen ezaugarri garrantzitsuena euskara da. Baina,etiketa hau arazotsua suertatzen da euskara ez delako adin honetanprestigioa duen hizkuntza eta Zurriolako nerabeen artean etiketa honiuko egiteko beharra sentitzen dute beste praktika komunitateetan eraegokian agertu ahal izateko. Dena den, Feixa eta antzeko autoreen az-terketa eta teorizazioetan gehiago sakonduz fenomeno honen azterketasendoagoa egitea oso interesgarria izango litzatekela uste dut. 3. Euskarari uko egitearen fenomenoa, beraz, identitate eta hizkuntzaprestigioarekin oso lotuta dago.4. Azkenik, Euskal Herrian hizkuntza mudantzan ematen den lau-garren fenomeno bat ematen dela iradoki dut: kode aldaketarakojoeraren handitzea. Kode aldaketa honen ondorioz euskarazko el-karrizketak erdarazkoak bilakatzeko joera oso handia dela dirudi.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 97, 2015 (4) | 39-65 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Praktika-komunitate

gehiagotan etaanitzagotan partehartzen dutenez,

panoramakonplexuago etadinamikoagoa

bihurtzen zaigulaikusi dugu. Hala

ere,konplexutasunhonen barruan,gaztelaniaren

erabilerahanditzeko joeranagusitzen delaikusten da. Alde

horretatik,ikastolatikkanpokopraktika-

komunitateetan(eskolaz kanpoko

jardueraantolatuetan eta

aisialdi ezantolatuan)

euskara ia erabatdesagertzen delaargi agertzen den

fenomenoa da.

Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak etahizkuntz mudantzak nerabezaroan – Jaime Altuna Ramirez

bat97 dok_Maquetación 1 20/01/16 16:05 Página 63

Page 26: Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak eta ...Jaime Altuna Ramirez – Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak etahizkuntz mudantzak nerabezaroan bat97 dok_Maquetación

Aurrera begira, haurtzaro eta nerabezaroaren antropologian oinarritutakohizkuntza mudantzak aztertzeko ikerketa lan gehiago egitearen aukeraeta egokitasuna azpimarratuz bukatu nahi dut. Izan ere, ikerlan honetanparte hartu duen gazte batek pasilloetan euskara galtzen dela zion. Agian,euskara pasilloetan galtzen da hiztunok galdu samar gabiltzalako.Ikerketa, hausnarketa eta ikuspegi berriren bidez, beraz, pasillo etakale eleanitzetan ez galtzeko mapak osatzen hasi beharko genuke. l

OhARRAK1. Artikulu hau 2014-2015 ikasturtean EHU-ko Gizarte Antropologia Graduan Hizkun-tzaren Antropologia ikasgairako egindako ikerketa lan batean oinarrituta dago. Lan honentutorea Jone Miren Hernandez irakaslea izan da eta berak gidatu eta proposatutakoakdira ikerketaren oinarri asko.

2. Izendapena Begoña Leyra Fatou-k eta Ana Maria Barcenasek idatzitako “Reflexionesetnográficas sobre el ocio infantil” lanetik atera dut Leyrak dionenez gaztetxo talde hauekhainbat autorek (Liebel, Cussianovich, Marquez eta Gaitan) defendatzen duten “haurrenprotagonismoa” eta “haurren ko-ikerketa” indartzen dute (Leyra & Barcenas, 2014: 9).

3. Ideia hau oso interesgarria zaigu haurtzaro eta nerabezaroaren antropologiaren ikus-pegitik hizkuntza sozializazioaren izaera elkarreragilea haurra edo nerabea ezagutza so-zialaren hartzaile pasiboa baino gehiago, gizataldeko bertze kideekin dituen elkarrekin-tzetan esanahi eta emaitzen emaile aktiboa baita.

4. Donostiako Antigua auzoko bi ikastola dira.

ERREfERENTZIAKAMONARRIZ, Kike (2014-08-09) “Ezinbestekoa da minimoetara iristea”

in Berria.CASAS, Ferran (2006) “Infancia y representaciones sociales” in Política

y sociedad, Vol 43, 1. Zenbakia, 27-42 orrialdeak, Universidad Com-plutense de Madrid.

COYOS, Jean-Baptiste (2010) “Hizkuntza-ukipena” in SoziolinguistikaEskuliburua. 135-185 orrialdeak. Soziolinguistika Klusterra etaEusko Jaurlaritza

EUSKO JAURLARITZA (2013) Ikasleak hiztun. 2011ko Arrue proiektua.Eusko Jaurlaritza.

FEIXA, CarIes (1999) De jóvenes, bandas y tribus. Antropología de lajuventud. Barcelona: Ariel.

HARDMAN. C. [1973] (2001) “Can there be an Anthropology of Child-hood” in Chilhood 8, 501-507 orrialdeak.

HERNÁNDEZ, J. M. (2001) “Euskararen transmisioa gaur: ikerketatresnak eta estrategiak” in BAT Soziolinguistika aldizkaria 38, 107-118orrialdeak. Soziolinguistika Klusterra.

HERNÁNDEZ, J. M. eta BULLEN, M. (2014). EHU-ko Gizarte Antro-pologia Graduko Hizkuntza Antropologia ikasgaiaren apunteak.

HUIZINGA, Johan (2000) Homo Ludens. Madrid: Alianza

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 97, 2015 (4) | 39-65 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Jaime Altuna Ramirez – Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak etahizkuntz mudantzak nerabezaroan

bat97 dok_Maquetación 1 20/01/16 16:05 Página 64

Page 27: Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak eta ...Jaime Altuna Ramirez – Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak etahizkuntz mudantzak nerabezaroan bat97 dok_Maquetación

HOLMES, Janet, MEYERHOFF (1999) “La comunidad de práctica: teoríasy metodologías en investigación de lengua y género” in Language inSociety , Cambridge University Press 28, 173-183 orrialdeak.

JOCILES, María Isabel, FRANCÉ, Adela, POVEDA, David (eds) (2011), “Elestudio etnográfico de la infancia y de la adolescencia: posibilades yretos” in Etnografías de la infancia y de la adolescencia, Madrid: Catarata

KASARES, Paula (2013). Euskaldun hazi Nafarroan. Euskararen belaunezbelauneko jarraipena eta hizkuntza sozializazioa familia euskaldunetan.Doktore tesi argitaragabea. Iruñea. Nafarroako Unibertsitate Publikoa

LEYRA, Begoña, BARCENAS, Ana Maria (2014) “Reflexiones etnográficassobre el ocio infantil” in REMELCS vol.4 nº 1. Universidad Nacionalde La Plata.

LOINAZ, Miren eta SUSPERREGI, Izaro (2012) “Haur eta gazteen kaleerabilera datuak aztertuz” in BAT Soziolinguistika aldizkaria 84, 153-162 orrialdeak. Soziolinguistika Klusterra.

PUJOLAR, Joan, GONZALEZ, Isaac, FONT, Anna, MARTÍNEZ, Roger.(2010a) Llengua i joves. Usos i percepcions lingüístics de la joventutcatalana. Generalitat de Catalunya.

PUJOLAR, Joan, GONZALEZ, Isaac, MARTÍNEZ, Roger. 2010b. “Lesmudes lingüístiques dels joves catalans” in Llengua i ús. RevistaTecnica de Política Lingüística. 48. Zenbakia.

SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA, TOPAGUNEA & URTXINTXA(2011) Gazteen hizkuntza erabileran kokatu eta bertan esku-hartzeko gida.Erabileraren GPSa. Soziolinguistika Klusterra.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 97, 2015 (4) | 39-65 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak etahizkuntz mudantzak nerabezaroan – Jaime Altuna Ramirez

bat97 dok_Maquetación 1 20/01/16 16:11 Página 65