euskararen 123.zenb • HIZKUNTZA POLITIKARAKO ......euskararen ezagutzaren marrak gorantzako bidea...

4
euskararenBERRIPAPERAeuskararenBERRIPAPERAeuskararenBERRIPAPERA 123.zenb • HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZA • www.euskadi.net/euskara • 2002ko abuztua L asarte-Orian euskarak galera-pro- zesua bizi izan du XIX. mendetik 1975. urtera arte, arrazoi sozio-politi- koak eta sozio-ekonomikoak tarteko euskarak balioa galdu eta hiztun euskaldunen portzen- tajea ia %100etik %20ra murriztu baitzen. Beherantzako joera horri buelta emateko lehen ekimena 1966. urtean burutu zuten lasartearrek Landaberri ikastola sortu zutene- an. Harrez gero ekimen pribatu eta publikoak ugari izan dira, eta horiei esker Lasarte-Oriak 2.000 euskaldun irabazi ditu, gaur egun lasartearren %35 ditugularik euskaldun. Gaz- teenen artean, gainera, gehiengoa da euskal- duna eta euskaldun hartzaileak gainerakoak. Euskararen ezagutza areagotu ez ezik, erabi- lera-eremu batzuk ere irabazi dituzte, batez ere, irakaskuntza eta haurren aisia. Badira, ostera, euskara sendotu beharra duten hain- bat esparru, besteak beste, familia, lagunar- tea, zerbitzuak, komunikabideak, lana edo administrazioa bera. Lasartearrek badakite, ondo jakin ere, euskara ez dela bere kasa indartuko, neurri eta ekint- za zehatzak bideratu gabe. Horregatik, hain zuzen ere, erabaki du Udalak Euskara Bizibe- rritzeko Plan Nagusia (EBPN) prestatzeari ekitea. Gainera gizartearen eta norbanakoen ekarpenez osatu eta aberastuko da, Plan Nagusia benetan eraginkorra izan dadin. Gauzak horrela, 1975. urtean Lasarte-Orian euskararen ezagutzaren marrak gorantzako bidea hartu zuenez, espero dugu 2002. urte- an erabileraren marrak beste horrenbeste egitea eta, hartara, urte bata bestea bezain gogoangarri gertatzea. Lasarte-Oria XXI: euskararen biziberritzearen alde - 4 - Lege-gordailua: VI-572-1992 ISSN: 1138-3038 Euskararen Berripapera zure etxean doan jaso edo ezagunen bati bidaltzea nahi baduzu, idatzi helbide honetara: Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba) Tel.: 945 01 81 16 e-posta: [email protected] Euskara Castellano Izen-deiturak: .................................................................................................................... ................................................................................................................................................ Helbidea: .............................................................................................................................. ................................................................................................................................................ Herria: .................................................................................................................................. kodea: ..............................Lurraldea:.................................................................................. Tel.: ........................................................................................................................................ e-posta: ................................................................................................................................

Transcript of euskararen 123.zenb • HIZKUNTZA POLITIKARAKO ......euskararen ezagutzaren marrak gorantzako bidea...

Page 1: euskararen 123.zenb • HIZKUNTZA POLITIKARAKO ......euskararen ezagutzaren marrak gorantzako bidea hartu zuenez, espero dugu 2002. urte-an erabileraren marrak beste horrenbeste egitea

euskararenBERRIPAPERAeuskararenBERRIPAPERAeuskararenBERRIPAPERA1 2 3 . z e n b • H I Z K U N T Z A P O L I T I K A R A K O S A I L B U R U O R D E T Z A • w w w . e u s k a d i . n e t / e u s k a r a • 2 0 0 2 k o a b u z t u a

Lasarte-Orian euskarak galera-pro-zesua b iz i izan du XIX . mendet ik1975. urtera arte, arrazoi sozio-politi-

koak eta sozio-ekonomikoak tarteko euskarakbalioa galdu eta hiztun euskaldunen portzen-tajea ia %100etik %20ra murriztu baitzen.

Beherantzako joera horri buelta ematekolehen ekimena 1966. urtean burutu zutenlasartearrek Landaberri ikastola sortu zutene-an. Harrez gero ekimen pribatu eta publikoakugari izan dira, eta horiei esker Lasarte-Oriak2.000 euskaldun irabazi ditu, gaur egunlasartearren %35 ditugularik euskaldun. Gaz-teenen artean, gainera, gehiengoa da euskal-duna eta euskaldun hartzaileak gainerakoak.

Euskararen ezagutza areagotu ez ezik, erabi-lera-eremu batzuk ere irabazi dituzte, batezere, irakaskuntza eta haurren aisia. Badira,ostera, euskara sendotu beharra duten hain-bat esparru, besteak beste, familia, lagunar-tea, zerbitzuak, komunikabideak, lana edoadministrazioa bera.

Lasartearrek badakite, ondo jakin ere, euskaraez dela bere kasa indartuko, neurri eta ekint-za zehatzak bideratu gabe. Horregatik, hainzuzen ere, erabaki du Udalak Euskara Bizibe-rritzeko Plan Nagusia (EBPN) prestatzeari

ekitea. Gainera gizartearen eta norbanakoenekarpenez osatu eta aberastuko da, PlanNagusia benetan eraginkorra izan dadin.

Gauzak horrela, 1975. urtean Lasarte-Orianeuskararen ezagutzaren marrak gorantzakobidea hartu zuenez, espero dugu 2002. urte-an erabileraren marrak beste horrenbesteegitea eta, hartara, urte bata bestea bezaingogoangarri gertatzea.

Lasarte-Oria XXI:euskararen biziberritzearen alde

- 4 -Lege-gordailua: VI-572-1992ISSN: 1138-3038

Euskararen Berripapera zure etxean doan jaso edo ezagunenbati bidaltzea nahi baduzu, idatzi helbide honetara:

Hizkuntza Politikarako SailburuordetzaDonostia-San Sebastián, 1

01010 Vitoria-Gasteiz (Araba)Tel.: 945 01 81 16

e-posta: [email protected]

Euskara Castellano

Izen-deiturak: ....................................................................................................................

................................................................................................................................................

Helbidea: ..............................................................................................................................

................................................................................................................................................

Herria: ..................................................................................................................................

kodea: ..............................Lurraldea:..................................................................................

Tel.: ........................................................................................................................................

e-posta: ................................................................................................................................

Page 2: euskararen 123.zenb • HIZKUNTZA POLITIKARAKO ......euskararen ezagutzaren marrak gorantzako bidea hartu zuenez, espero dugu 2002. urte-an erabileraren marrak beste horrenbeste egitea

1232002ko abuztua

euskararenBERRIPAPERAH I Z K U N T Z A P O L I T I K A R A K O S A I L B U R U O R D E T Z A

aurk

ibid

ea

Niall O Dochartaigh, Irlandako Unibertsitateko irakaslea"Lurralde antolamendu desegokia da hizkuntzak

atzera egiteko arrazoietako bat"

1Niall O Dochartaigh,IrlandakoUnibertsitatekoirakaslea

PROTAGONISTA: Mariasun Landa

LABURRAK:AEK-k hitzarmena

"Truke sarea",jakintza truke

ZerNola.net

PentsamenduarenKlasikoak bildumakweb orria aurkeztudu

Lekeition ospatu zenUEMA Eguna

Lasarte-Oria XXI:euskararenbiziberritzearen alde

2

3

4

- 1 -

Aa

www.euskadi.net/euskara

Irlandako Unibertsitateko irakasleda Niall O Dochartaigh, Soziologiaeta Zientzia Politikoan aditua da.

Lurralde antolamendu eta plangintzakhizkuntza babesteko zein neurri hart-zen dituen aztertu nahirik heldu daEuskal Herrira, aurretik Frisiara,Holandara, eta Italiako iparralderabezala.

Berripapera: Non da lurralde antola-menduaren eta hizkuntza babestekoneurrien arteko lotura?

Niall O Dochartaigh: Zuzen erantzunbaino lehen utzi esaten bai Irlandaneta bai Galesen eztabaida beroa aridela gertatzen auzi horren inguruan.Irlandan, adibidez, lurralde antola-menduaren eta hizkuntzaren aldekoneurriak lotzen dituen plana onartuberri du legebiltzarrak oraindik orain.Gauza bera Galesen: gobernuak ofi-zialki esana du hizkuntza kontuanhartu behar dela lurralde plangintzan.

B.: Joera berria da, edo lehendikdatorren kezka?

N.O D.: Aski gai berria. Hizkuntzarenaldeko taldeak kexu ziren, lurralde-aren plangintza egiterakoan hizkunt-za egoera babesteko neurririk aurre-

ikusten ez zelako.Izan ere, lurraldeantolamendu de-segokia da hizkunt-zak atzera egitekoarrazoietako bat.Nola Irlandan halaGalesen maiz ger-tatzen da irlanderaedo galesa hitz egi-ten duten herri txi-kietara kanpokojendea joatea,bizitzera. Eta,berez, nahikoa daherriko populazioa-ren %20 edo %30 erbestekoa izatea,komunitate osoak ingelesez egindezan. Jendea hiritik herrietara ari da,ingeles hiztunak dira eta alde guztie-tara jotzen dute. Baita irlandera edogalesa hitz egiten duten herri itxieta-ra ere, bertan eraikitzen dituzte etxe-ak eta.

B.: Babes-neurririk hartzeko modu-rik ba ote?

N.O D.: Hizkuntzaren aldeko taldeekdiote jende mugimendu hori, lurralde-aren antolamendua, finean, inguru-mena zainduz egin behar dela, eta

natura ez ezik,giza taldea erebabestu beha-rra dagoela; hauda, lekuan leku-ko bizilagunenhizkuntza ego-era ere kontu-an hartu behardela. Oso ezta-baida bihurriada, zaila, etab e r o - b e r o a .Oraintxe, ezta-

baida bizi-bizirik dago Irlandan etaGalesen. Nirekiko, guztiz interesgarrida zein eratara eragiten dion lurraldeantolamenduak hizkuntzaren bizirau-penari.

B.: Irlandatik zatozkigu eta bertakoegoeraz ere jakin nahiko genuke zeredo zer…

N.O D.: Kontu bat baino ez. Irlandakoerrolda egin zenean orain urte batzuk,hizkuntzari buruzko galdera eginzuten: "Badakizu irlanderaz?" Erant-zuna, %30-%40k baietz. Kopuru han-dia, eskolan ikasten dute eta. Azkenerroldan, berriz, bestelako galderaerantsi zioten aurrekoari: "Hitz egitenduzu irlanderaz?" Eta honako erant-zun aukerak jarraian: "Behin ere ez.Hilabetean behin. Astean behin. Beti"Ikertzaile batek azterketa egin etagarbi erabaki zuen: "Hara, irlanderahiztunak irlanderaz egunero hitz egi-ten dutenak dira. Bere bizia hizkuntzahorretan bizi dutenak" Zenbatek hitzegiten zuen irlanderaz beti? 30.000edo 40.000 lagunek. Hau da, %1-ek.Nahiz eta datu ofizialek beti ere gora-go jo. Baina joko eremu horretan arigara lanean.

ZA

LDI

ERO

ZA

LDI

ERO

Page 3: euskararen 123.zenb • HIZKUNTZA POLITIKARAKO ......euskararen ezagutzaren marrak gorantzako bidea hartu zuenez, espero dugu 2002. urte-an erabileraren marrak beste horrenbeste egitea

euskararenBERRIPAPERAeuskararenBERRIPAPERAeuskararenBERRIPAPERA1 2 3 . z e n b • H I Z K U N T Z A P O L I T I K A R A K O S A I L B U R U O R D E T Z A • w w w . e u s k a d i . n e t / e u s k a r a • 2 0 0 2 k o a b u z t u a

- 2 -

AEK-k hitzarmenaAEK-k hitzarmenasinatu du FrantziakoEstatuarekin, Akita-niako Kontseilu Nagu-siarekin eta PirineoAtlantikoetako Depar-tamenduarekin. Horriesker, 178.214 eurokodirulaguntza jasokodu AEK-k. Orain arte-an Departamendua-ren laguntza besterik ez du jaso izan koordinakundeak. Akordio-aren arabera, gau eskola guztietan 90 eskolorduko ikastaroakdoan burutuko dira. Hitzarmenaren iraupenari dagokionez,sinatzaileek zazpi urte iraungo duela aurreikusi dute, urteroberrituko den arren.

"Truke sarea", jakintza trukeIruñeko Karrikiri Kultur Elkarteak asmo berria abiarazi du Iruñe-rriko bizilagunek euskara erabiltzeko bitarteko bat gehiago izandezaten. "Truke sarea" eman diote izena eta arlo jakin bateanezer dakitenak eta arlo jakin horrexetan jakin-min eta ikasguradutenak euskaraz harremanetan jartzea da sarearen asmoa.Horrela, Iruñerriko euskalduna sukaldaritzaren, mendiaren, herrikanten, informatikaren, kredituen eta gisako gaien ingurukoinformazioa ematen eta jasotzen hasita dago.

ZerNola.netElhuyarrek abiaraziduen webgune berriada ZerNola.net, 8 eta12 urte bitartekohaurrei zuzendurikdagoena. Batez ere,zientziaren inguru-ko gaiak ageri dirabertan, era atsegineta erakargarrian.Biologiaren ingurukobitxikeriak, etxean egindako esperimentuak, jokoak, eta eskolakolanak egiteko lagungarri izan daitezkeen hainbat gairen inguru-ko azalpenak ere bildu ditu Elhuyarrek webgune honetara.

laburrak pertsonajeaMariasun LandaElefante txori-bihotza,

irakurzaletasuna sustatzeko kanpainaren ardatz

Ekaineko alean ere hizpide izan genuenMariasun Landaren Elefante txori-bihotza, Municheko Nazioarteko Gazte

Liburutegiak urtero egin ohi duen Zozo zuriaizeneko liburu gomendagarrien zerrendarakohautatu zuelako. Eusko Jaurlaritzaren Kultu-ra Sailak, berriz, aurten abiarazia duen ira-kurzaletasuna sustatzeko kanpainaren ardatznagusi du Elefante txori-bihotza.

Idazle berritzailea

Mariasun Landa (Errenteria, 1949), 1982anjaio zen euskal letretara, Xabier Etxaniz Erleirakaslearen esanetara. "Bi liburu izan ziren,Amets uhinak ipuin bilduma eta J. Ormaza-balekin batera idatzitako Kaskarintxo".Xabier Etxanizen ustez, idazleak idazkera sin-ple eta zaindua eta gaiak eta narratzeko

modu berriak sartu zituen euskarazko haur literaturan, Txan fantasman ikus daiteke-en bezala. "Lizardi sariaren irabazlea suertatu zen ipuin hori narratzailearen ikuspun-tuagatik, tematikagatik, denboraren tratamenduagatik… guztiz bitxia eta berritzaileagertatu zen". Xabier Etxaniz Erlek idazle ezagunen eragina ikusten du lan horretan,eta garai horretakoetan; Rodari eta Nöstlinger-ena, esaterako.

Bigarren aro batean, minimalismoa genuke, eta Iholdi erakusgarri. 1988an argitaratuzuen lana: "testu labur, landu eta sakonez osaturiko liburua; haur baten ikuspuntutikkontaturiko istorioez betetako liburu zoragarria".

Bilakaera horretan zehar, beste titulu bat ereaipatu du irakasleak: Julieta, Romeo etasaguak. Bertan, "gizartearen kritika, estereoti-poen kontrako kritika egoera umoretsuen bidezazaltzen digu Mariasun Landak, irakurketarenplazerra eta irakurketak sorturiko gogoeta, biakelkartuz, atsegina eta garapena biak baterauztartuz".

Hamar hizkuntzatara ere itzulia

Egun, errekonozimendu eta zabalkunde handi-ko idazlea da Mariasun Landa, literatur sariakjaso ditu eta bere lanek oso harrera ona izandute Euskal Herrian eta erbestean, hamar hiz-kuntzatara ere itzuli baitituzte haren lanak.Euskaraz ez ezik, gaztelaniaz, katalanez, gale-goz, ingelesez, frantsesez, grekeraz, bretoieraz,albanieraz, aranesez eta alemanez argitaratudira Mariasun Landaren lan ederrak.

Page 4: euskararen 123.zenb • HIZKUNTZA POLITIKARAKO ......euskararen ezagutzaren marrak gorantzako bidea hartu zuenez, espero dugu 2002. urte-an erabileraren marrak beste horrenbeste egitea

Aa

euskararenBERRIPAPERAeuskararenBERRIPAPERAeuskararenBERRIPAPERA1 2 3 . z e n b • H I Z K U N T Z A P O L I T I K A R A K O S A I L B U R U O R D E T Z A • w w w . e u s k a d i . n e t / e u s k a r a • 2 0 0 2 k o a b u z t u a

- 3 -

UEMA Eguna ospatu zuen joan den ekai-naren 9an, Lekeition, Udalerri Euskaldu-nen Mankomunitateak. "Bai! Euskaraz

bizi gara!" lelopean, Orioko eta Getariako uda-lek sarrera ofiziala egin zuten mankomunitate-an. Hala ere, Iparraldeko euskaldunak izan zirenprotagonista UEMA Egunean, bertan izan bait-ziren lehenbiziko aldiz. Izan ere, UEMAk eta Ipa-rraldeko Euskal Konfederazioak hitzarmenasinatu dute euskararen presentzia ziurtatzeko.Horren arabera, hamahiru herriko etxe ados diraUEMArekin elkarlanean hasteko.

UEMA 1988an hasi zen lanean, eta hiru urtegeroago eratu. Egun, 47 udalerri dira manko-munitatean eta, oraintxe, merkataritzan, osasunzerbitzuetan eta Kultur Elejiran azkartzea dutelehentasun. Merkataritzari dagokionez, UEMAaspaldi ari da kanpainak egiten, Bizkaian batikbat. Osasun zerbitzuei denaz bezainbatean, ezdago UEMAren esku, baina eginahalean saiat-zen da arlo horretan. Kultur Elejira, berriz, herrieuskaldunetan gazteen arteko harremanak eus-karaz bideratzeko sortu da.

Lekeition ospatu zen UEMA EgunaOrioko eta Getariako udalek sarrera ofiziala egin zuten mankomunitatean

P entsamenduaren Klasikoak bildumakbere web orria aurkeztu du www.klasiko-ak.com helbidean. Bertan, orain arte bil-

duma horretan argitaratu diren 67 liburuakageri dira, ordenagailura doan jaisteko moduan.

Pentsamenduaren Klasikoak proiektua1991n hasi zen eta 2006 inguruanburutuko dela aurreikusi dute ardura-dunek. Ordurako, ehun liburu hauta-tuak argitaratuko dituzte. Lan denekere itxura zaindua dute eta, aldianaldiko, gaiaren gainean aditu direnekidatziriko hitzaurrea dute. Web orriakerabiltzaileari liburuak internetik oso-rik husteko aukera ematen dionez,euskarazko lehen biblioteka birtualadela ere esan dute.

Pentsamenduaren Klasikoak bilduma-ren helburu da mendebaldeko pentsa-menduaren historian ezinbesteko

diren pentsalari, filosofo eta idazleen testuenkontsultarako funtsak osatzea euskaraz. 11urtean 67 titulu argitaratu dituzte eta lanetakobakoitza burutzeko bi urte behar izan ohi dira,lan gaitza baita testuak zuzen aukeratu, itzuli

eta zuzentzea. Berez, euskararen euskalki dene-tako 40 itzultzailek eta 36 zuzentzailek egindute lan orain arte bilduma honetan. Itzulpe-nak, bestalde, jatorrizko hizkuntzetatik egitendira, zuzen-zuzenean.

800 aleko tirada dute liburuek eta unibertsita-teko liburutegietan, diputazioetan eta udal--liburutegi gehiene-tan ageri dira.

Hurrena itzuliko direnlanen egileen arteandira, adibidez, honakoizenak: C.G. Jung, J.A.Schumpeter, Ch.S.Peirce, N. Chomsky,San Agustin, Lukrezio,G.W.F. Hegel, H. Berg-son, W. James eta K.R.Popper.

Pentsamenduaren Klasikoak bildumak web orria aurkeztu du1991n proiektuari ekin ziotenetik 67 liburu euskaratu dituzte

B I Z K A I A

A R A B A

L A P U R D I

ZU

BE

RO

A

NA

FA

RR

OA

BE

HE

RE

A

N A F A R R O A

G I P U Z K O A

BermeoLekeitio

Gizaburuaga Mendexa

Ondarroa

MutrikuAizarnazabal

UsurbilAdunaIruraBelauntza

Leaburu-TxaramaOrexa

LizartzaAltzo

Baliarrain

ItsasondoArama

Zaldibia

GaintzaOrendain

AltzagaIkaztegieta

AnoetaBeizama

Oiartzun

Arantza

GoizuetaZubieta

Leitza

Etxarri-AranazArbizuUrdiain

GetariaOrio

ArratzuAjangizEtxebarri

Artea Dima

AramaioZeanuri

AulestiMunitibar

AmorotoGatika