EUSKARAZ GARAhoni bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea uka-tzen diote, eta era berean,...

25
EUSKARAZ GARA

Transcript of EUSKARAZ GARAhoni bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea uka-tzen diote, eta era berean,...

Page 1: EUSKARAZ GARAhoni bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea uka-tzen diote, eta era berean, hizkuntza-politika burujabea garatu ahal izateko eskubidea ere ukatzen diote. On-dorioz, euskarak

EUSKARAZ GARA

Page 2: EUSKARAZ GARAhoni bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea uka-tzen diote, eta era berean, hizkuntza-politika burujabea garatu ahal izateko eskubidea ere ukatzen diote. On-dorioz, euskarak

EUSKAL HERRI EUSKALDUNARI

ATEAK IREKI!

EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ

AURRERA BEGIRA -Euskal Herrian 2017an-

Liburuxka hau “Euskal Herri euskaldunari ateak ireki!” idazkiaren laburpena da. Idazki osoa

www.euskalherrianeuskaraz.eus webgunean eskuragarri duzu.

Euskal Herrian Euskarazwww.euskalherrianeuskaraz.eusehe@euskalherrianeuskaraz.org

Martin ugalde kultur parkea 20140 Andoain

Lege gordailua: BI-2296-92

Ilustrazioak: Eñaut Aiartzaguena Bravo

Page 3: EUSKARAZ GARAhoni bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea uka-tzen diote, eta era berean, hizkuntza-politika burujabea garatu ahal izateko eskubidea ere ukatzen diote. On-dorioz, euskarak

Aurkibidea

1. SARRERA 6

2. EGOERA. 11

3. EUSKAL HERRIAREN BERREUSKALDUNTZE PROZESUA AURRERA BEGIRA. 12

3.1. Herritar eleanitzez osatutako euskal herri euskalduna, azken helburu gisa.

12

3.2. Berreuskalduntze-prozesuaren egungo fasea.

18

4. EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ AURRERA BEGIRA. 32

4.1. EHEren funtzioak fase honetan. 33

4.2. EHEren izaera. 35

4.3. EHEren estrategia. 36

4.4. EHEren kanpo-komunikazioa eta diskurtsoa.

39

4.5. EHEren antolaketa eta funtziona-mendu irizpideak.

41

4.6. EHErenfinantzaketa. 42

4.7. EHE eta euskalgintza. 44

Page 4: EUSKARAZ GARAhoni bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea uka-tzen diote, eta era berean, hizkuntza-politika burujabea garatu ahal izateko eskubidea ere ukatzen diote. On-dorioz, euskarak

6 7Euskal Herrian Euskaraz Euskal Herri euskaldunari ateak ireki!

1979. urtean Euskal Herrian Euskaraz (EHE) euskara-ren defentsarako herri mugimendua sortu zenetik ibilbide oparoa izan du. Euskararen eta Euskal He-rri euskaldunaren aldarrikapenari tinko eutsi dio ur-teotan eta ekinbide horretan euskalgintza eta he-rritar euskaltzaleak bidelagun izan ditu. Baliabide eskasia euskaltzaletasun irmo eta borrokarako grina-rekin gainditu du. Zalantzarik gabe, EHEren ekarpe-nik gabe euskararen eta euskaldunon hizkuntza-ko-munitatearen egoera askoz ere okerragoa izango zatekeen egun.

EHE sortu aurreko garaian euskara (eta berarekin ba-tera euskararen herria) historiako unerik zailenean ze-goen: hizkuntza-komunitatea desegituratuta, hizkuntza -transmisioa gero eta ahulago, betekizun funtzionalak etengabe galtzen,… Finean, hizkuntza-ordezkapena zeharo aurreratua eta azken estadioetan sartua ze-goen. Hau da, frantziar eta espainiar estatuek bilatzen duten glotozidio eta etnozidioa azken unetan aurkitzen zen. XX. mendean zehar euskararekiko kezka zuten ha-maika herritar konprometituek, kezka hura euskararen berreskurapenerako egitasmo zehatzetara zuzendu zu-

ten (ikastolak, helduen euskalduntzea, erabilera area-gotzeko egitasmoak, euskaldunak trinkotzeko guneak, hedabideak, arnas-gune geografiko eta funtzionalensustapena, ofizialtasunaren eta hizkuntza-eskubideenaldarrikapena,... ), Euskal Herri euskalduna herri honen gehiengoarentzat ametsa eta helburua bilakatuz. He-rri-ekinbide zabal eta iraunkor hari esker, saihetsezina zirudien euskararen atzerakada historikoa geratzea lor-tuzen(guztizezinesan,eremugeografikoetafuntzio-nal batzuetan oraindik atzerakadak jarraitzen du-eta), ondorenean euskararen berreskurapenerako oinarriak finkatzenhasi zengureherria,euskararenaldekoherrimugimenduak gidaturik.

Bistan denez, abiapuntu horretatik emaitza ikusgarriak lortu dira. Izan ere, munduan dauden gutxiagotutako milaka hizkuntzetatik gutxik lortu du euskara zegoen putzu ilunetik tamainako indarrarekin ateratzea. Mi-laka euskaltzaleen lanari esker euskararen ordezkatze -prozesua eteteaz gain, euskararen berreskurapen eta normalizaziorako oinarria finkatu eta lehen urratsakeman dira azken hamarkadetan.

Garai honen ondoren, Euskal Herria berreuskaldun- tzeko prozesua bidegurutzean dagoela iritzi parteka-tua da euskaltzaleon artean. Bi irtenbide besterik ez duen bidegurutzea: urrats edo jauzi berriak ematea, hamarkadetako euskararen aldeko eginahala iraba-zteko bidean jarriz, ala, orain arteko bide beretik ja-rraituz edo okerreko bideak hartuz, ez soilik berresku-

1. SARRERA

Page 5: EUSKARAZ GARAhoni bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea uka-tzen diote, eta era berean, hizkuntza-politika burujabea garatu ahal izateko eskubidea ere ukatzen diote. On-dorioz, euskarak

8 9Euskal Herrian Euskaraz Euskal Herri euskaldunari ateak ireki!

rapen-prozesua geratzea, baita atzerako norabidean sartzea berriz ere ezinbestean. Zirt edo zart egiteko unean gaude.

EHEren ustez elebitasun sozialean eta euskararen eza-gutzaren eta erabileraren borondatezkotasunean oi-narritutako paradigmak goia jo du. Zantzuak nabarme-nak dira. Euskararekiko paradigmaz aldatzeko beharra eta unea dugu.

Euskararen normalizazioa ez da ezinbesteko patua, euskararen komunitatea ez dago halabeharrez berre-gituratzeko bidean, nahiz eta batzuetan sentsazio hau izan. Etorkizuna ez dago idatzita. Euskara etorkizunean munduko hizkuntzen artean bere txokotxoa izan eta hi-ztun-komunitate bat egituratzen duen hizkuntza izan daiteke, ala, desagertutako hizkuntzen museora konde-natutako hizkuntza izan daiteke, historian zehar milaka hizkuntzarekin gertatu bezala eta datozen hamarkade-tan beste ehunka hizkuntzarekin gertatuko den bezala.

Baina hori guztia gutxi balitz, euskararen normalizazioari eragiten dioten mota guztiko aldaketa garrantzitsuen erdigunean gaude bete-betean: politikoak, sozialak, teknologikoak, kulturalak, ideologikoak,... Zalantzak ugaltzen dituen garai nahasi eta aldakorrak beraz, bai-ta euskararen aldeko jardunbidearentzat ere. Beraz, abagune konplikatuan gaude berreuskalduntze-proze-suaren etorkizuneko nondik-norakoa zehazteko orduan. Arriskuez beteriko abagunea bai, baina baita aukerez

beterikoa ere. Gure erronka arrisku horiei aurre egin eta aukerak ahalik eta hoberen baliatzea da.

Aipatu garai nahasien aurrean, Euskal Herriaren be-rreuskalduntzea bidegurutzean aurkitzen denean, ausardiaz jokatzeko unea dugu. Aurrera begirako proposamen ausart eta eraginkorra osatzen aha-legindu behar dugu. Euskararen normalizazioa hel-buru duen jarduera fase berri batera eramateko, ira-bazteko bidean jartzeko. Herri honen esku baitago euskararen etorkizuna.

Euskal Herrian Euskaraz eta Izan, Egin, Eragin gogoeta-prozesua.

Berreuskalduntze-prozesuak egun bizi duen apalaldia irauli asmoz, EHEk Izan, Egin, Eragin gogoeta-prozesua burutu du. Prozesu honen emaitza EHEk (eta gure ustez euskalgintzak ere) izan beharreko ildo eta jarduera-pro-posamen eguneratua da. Bidegurutzetik atera eta no-rabideegokiafinkatuta,helbururajauziaemateko.

Page 6: EUSKARAZ GARAhoni bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea uka-tzen diote, eta era berean, hizkuntza-politika burujabea garatu ahal izateko eskubidea ere ukatzen diote. On-dorioz, euskarak

10 11Euskal Herrian Euskaraz Euskal Herri euskaldunari ateak ireki!

2. EGOERA.

Euskal Herria, eta berarekin batera euskara, ez onartua eta zatikatua jarraitzen du. Frantziak eta Espainiak herri honi bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea uka-tzen diote, eta era berean, hizkuntza-politika burujabea garatu ahal izateko eskubidea ere ukatzen diote. On-dorioz, euskarak ez du benetako lege onarpenik, ofi-zialtasunik, bere lurraldean eta euskaldunon hizkuntza -eskubideak urraturik daude. Hori da herri honek pai- ratzen duen hizkuntza-gatazkaren muina.

Hori dela eta, euskaldunon hizkuntza-komunitatea guz-tiz desegituratuta dago, ezin da normaltasunez garatu eta mendekotasun egoeran egotera derrigortzen dute.

Horrekin batera, euskarak eta euskararen berreskura-penerako politika eragingarriek ez dute zentralitaterik, ez eztabaida publikoan ezta instituzio eta eragileen praktiketan ere. Despolitizazioaren aitzakian, euska-ra eztabaida politiko-publikotik ateratzen da, besteak beste normalizaziorako hizkuntza-politika desegokiak aplikatzen jarraitzearen ondorioekin.

Page 7: EUSKARAZ GARAhoni bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea uka-tzen diote, eta era berean, hizkuntza-politika burujabea garatu ahal izateko eskubidea ere ukatzen diote. On-dorioz, euskarak

12 13Euskal Herrian Euskaraz Euskal Herri euskaldunari ateak ireki!

3.1. Herritar eleanitzez osatutako Euskal Herri euskalduna, azken helburu gisa.

Zergatik eta zertarako.

Abiapuntua herri baten izatean kokatu behar dugu. Historia, kultura, nortasun propioa eta kontzientzia ko-lektiboa duena. Baina, ororen gainetik hizkuntza pro-pioa duena. Euskara hizkuntza bereizgarri gisa izateak ezaugarritzen du Euskal Herria. Euskara da herri honen bertoko hizkuntza bakarra. Era berean, munduko beste hizkuntza-komunitateetatik bereizten gaitu. Izate hone-tatik eskubide kolektiboak eratortzen dira, besteak bes-te, hizkuntza-komunitate hau euskaraz bizi ahal izateko eskubidea eta etorkizunean euskaldun izaten jarraitze-ko eskubidea. Zilegitasun osoa dugu.

Euskal Herria euskalduna izatea, euskaraz biziko den herria izatea, euskaldunon hizkuntza-komunitatearen etorkizuna ziurtatzeko bide bakarra da. Beraz, herri gisa bizirik iraun ahal izateko eta gure nortasuna manten- tzeko bide bakarra da. Egun Euskal Herria kokatzen den

eremu geografikoko biztanleria euskalduna ez badaeta euskaraz biziko ez bada ezingo da esan hori euska-raren herria denik. Beste zerbait izango da.

Hizkuntza-ordezkapena sustatuz espainiera eta frantse-sera inposatu nahi duten estatuen ahaleginari aurre egi-teko behar-beharrezkoa da Euskal Herri euskalduna er-diestea. Baita hizkuntza global gutxi batzuk hizkuntza bizi bakartzat iraunarazi nahi duten joera homogeneizatzai-leei aurre egiteko ere.

Baina eskubidea izateaz gain, eskubide hori gauzatu eta euskaraz normaltasunez bizitzera iristea dugu herri-gogo nagusia. Nahi hau euskararen aldeko hamaika ekimen herritarretan hezurmamitu da.

Euskaraz biziko den komunitatea egituratzea herri ho-nekin dagoen zor historikoa kitatzeko bide bakarra da. Hizkuntza-gatazka historikoaren ikuspegitik, euskarare-kin eta euskaldunokin estatuek egindako injustiziaren ordaintza izango da, erreparazio historikoa izango da.

Beraz, Euskal Herriak eskubidea du eta gogoa du. Ho-rregatik, etorkizun hurbilean Euskal Herria euskalduna izatea demokratikoa dela diogu.

3. EUSKAL HERRIAREN

BERREUSKALDUNTZE PROZESUA

AURRERA BEGIRA .

Page 8: EUSKARAZ GARAhoni bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea uka-tzen diote, eta era berean, hizkuntza-politika burujabea garatu ahal izateko eskubidea ere ukatzen diote. On-dorioz, euskarak

14 15Euskal Herrian Euskaraz Euskal Herri euskaldunari ateak ireki!

“Elebitasun sozial orekatuaz” edo hizkuntzen berdintasunaz.

EHEk defendatzen duen Euskal Herri euskaldunaren paradigmak guztiz gainditzen du sektore batzuek de-fendatzen duten “elebitasun sozial orekatuaren” para-digma. Zientzia soziolinguistikoak argi adierazten digun bezala, ezinezkoa da hiztun-komunitate jakin batek bi hizkuntzatan iraunkorki bizitzea; hau da, jendarte bat sozialki elebiduna izatea betirako, edo, bi hizkuntzak iraunkorki berdintasun egoeran irautea. Pertsona-tal-deek (bai hizkuntzen joera naturalen ondorioz, bai ekinbide kontzientearen eraginez) hizkuntza-ohiturak sinplifikatzeko joeradute.Horrela izanik,azkarragoalamantsoago, hizkuntza bat besteari nagusituko zaio era-bilera sozialean. Gainera, ezintasuna handiagoa da euskara eta auzokide dituen bi hizkuntza erraldoi eta boteretsuen artean dauden alde izugarriak egonda (euskarak inoiz lortuko ez duen hiztun kopurua dutenak, mota guztiko ekoizpena dutenak, eta, estatu-hizkun- tzak izateak eskaintzen duen sustapenerako poten- tzial osoarekin). Ondorioz, euskararen herrian bizi dugun elebitasun desorekatua zeharo iragankorra da. Sekto-re horiek defendatzen duten “hizkuntza berdintasune-ra” edo “elebitasun sozial orekatura” iritsita ere, euska-ra berriz ere azpiratua izatea denbora kontua besterik ez da izango. Euskarak bestelako babes-bitartekorik eta nagusitasun estatusik izan ezean, saihetsezina izango duen patua.

Belaunaldi-erronka.

Euskal Herri euskalduna, euskaraz biziko den herria, euskal hiztun-komunitate egituratu eta morrontzatik askea… utopia, etorkizun urrun bateko amets zehaztu ezinezkoa, areago, batzuen ahotan euskalgin- tzaren gaztaroko ilusioa. Hamarkadetan euskararen aldeko lanaren iparra izan dena kuestio-natzen hasiak dira batzuk azken garaian, errealitate bihurtzea ezinezkoa izanen delakoan. Ez dugu ukatuko itzelezko erronka ez denik. Baina guk diogu ez dela ezinezkoa, borondatea badugu eta bidea zein den badakigu. Are gehiago, herri honek etorkizu-na izango badu, euskalduna izanik izango da.

EHEren ustez herri honek eus-kararekiko nolabaiteko be-launaldi-erronka bere buruari jartzeko unea iritsi da.

Page 9: EUSKARAZ GARAhoni bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea uka-tzen diote, eta era berean, hizkuntza-politika burujabea garatu ahal izateko eskubidea ere ukatzen diote. On-dorioz, euskarak

16 17Euskal Herrian Euskaraz Euskal Herri euskaldunari ateak ireki!

Erronka nazionala. Gure aurreko belaunaldi hurbilek aipatu dugun atzerako norabidea itzultzea lortu zuten etaeuskararenberreskurapenerakooinarriafinkatuzu-ten. Oinarri horretatik abiatuta, normalizazio osorako bidea egiteko erantzukizuna dugu. Gure belaunaldiak eta gure ondoren datozen berehalako belaunaldiek gure egin behar dugun erantzukizuna, eta ondorio ho-nen arabera jokatu behar dugu.

Gure ustez, euskararen normalizazio ia osoa, hau da, Euskal Herria praktikan euskalduna izatea, 2 belaunal-ditan lor dezakegun erronka da. Zinez uste dugu po-sible dela, helburu horretarako neurri egokiak hartuz gero lorgarria dela. Dei egiten diogu euskalgintzari proposamen hau hausnar dezan, bere egin dezan eta erronka honen lidergoa har dezan. Era berean, Euskal Herriko eragile politiko eta sozialei dei egiten diegu bat egin dezaten eta norberak dituen eskumenen arabera neurriak har ditzaten.

Ezin gara euskararen aldeko prozesu amaigabean murgilduta egon mendeetan zehar. Azken hamarka-detako datuen joeraren proiekzioa eginez gero, men-deak beharko baititugu berreuskalduntze osoa lortze-ko. Borondatea dugunez, eta hartu beharreko neurriak zeintzuk izan behar duten ezagutzen dugunez, hel diezaiogun erronkari!

Euskara eta euskal subjektu politiko burujabe eta independentea.

Euskararen inguruko eztabaidan independentziaren beharra ala ez eztabaidagaietatik at egon da oro har. Gure ustez, bada garaia gaiari heltzeko. Hausnarketa zintzoa eginda, euskararen ikuspuntu hutsetik euskal subjektu politiko independente baten beharra eta ba-besa ezinbestekoa dela deritzogu. Txillardegiren esaldi ezaguna gure eginez, independentziarik gabe euska-rak ez du etorkizunik izango, hori gabe euskaldunok ezin izango gara normaltasunez euskaraz bizi.

Etorkizuna ziurtatuen duten hizkuntza gehienek egitura politiko-juridiko independenteen babesa eta sustape-na dutela ikus dezakegu; horrelako egitura baten ahal-mena funtsezkoa da edozein hizkuntza berreskuratu, normalizatu eta ondorengoei bermatzeko. Auzia alde-rantziz ere planteatu daiteke: galzorian dauden milaka eta milaka hizkuntzetatik gehienek ez dute horrelako babesik, beste hizkuntza batzuen nagusitasuna bilatzen duten egitura politikoen mende daude.

Espainia eta Frantziaren jarrerek eta erabakiek argi uz-ten dute ezinezkoa dela euren barnean euskararen etorkizuna bermatzea eta euskaldunok osoki euskaraz bizi ahal izatea. Bi estatuok argi eta garbi erakutsi dute ez daudela prest euren barnean duten hizkuntza-anizta-suna onartzeko, babesteko eta etorkizunean ziurtatzeko.

Page 10: EUSKARAZ GARAhoni bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea uka-tzen diote, eta era berean, hizkuntza-politika burujabea garatu ahal izateko eskubidea ere ukatzen diote. On-dorioz, euskarak

18 19Euskal Herrian Euskaraz Euskal Herri euskaldunari ateak ireki!

Euskarak baino askoz egoera hobea duen katalana-ren aldeko herri mugimenduak Espainia eta Frantziaren mendean euren hizkuntzak etorkizunik ez duela, eta beraz, errepublika katalan independentea behar du-tela ondorioztatu izanak euskalgintzari zer hausnartua eskaintzen digula uste dugu.

3.2. Berreuskalduntze-prozesuaren egungo fasea.

Fase honetarako helburu orokorra: Euskal Herri euskaldunari ateak ireki!

Euskal Herri euskalduna eraiki ahal izateari ateak ireki- tzeko fasea dugu hau, EHEren ustez. Horretarako euska-rari estatus juridiko egokia onartuko zaion eta euskaldu-non hizkuntza-eskubideak errespetatuak izango diren egoera eskuratu behar dugu, baita herri honek hizkun- tza-politika burujabea garatzeko eskubidea onartua izatea ere. Mugarri hau gaindituta, ondorenean Euskal Herria berreuskalduntzeko prozesua bururaino erama-teko unea etorriko da. Ondorioz, egun pairatzen dugun ukazio, zatiketa eta zapalkuntza egoerari aurre egin eta gainditzeko erronka dugu une honetan.

Norabide horretan euskararen normalizazio-prozesua atzeraezinezko egoerara hurbiltzeko neurri estruktural estrategikoak ezarri behar dira. Baina ez goaz itxaro-tera. Ezin gara egun duguna kudeatzera mugatu, edo egun dauden baldintzen arabera lan egitera muga-tu. Jarrera honek egoerari eusten lagundu ahal digu eta agian euskararen egoera zerbait hobetzea lortuko

dugu; baina, jauzi kualitatiborik eman ezean, epe ertai-nera atzerako norabidean sartuko gara berriro. Orain arteko esperientziak zabaldu behar ditugu, ahal bada eraginkortu, eta, zalantzarik gabe, berriak sortu.

Fase honen izaeraren ezaugarriak.

● Konfrontazio soziolinguistikoa estatuekin.

Euskararen kalterako frantsesa eta espainiera inposatu nahi duten estatuen aurrean, bere hizkuntza propioan hitz egin nahi duen herriaren eredua jarri behar dugu. Ausardiaz jokatu behar dugu; azken batean, inposi-zioaren eta zilegitasunaren arteko talka delako.

● Euskara erdigune politiko eta sozialean kokatu.

Une honetan, sektore politiko gehienek ez dute euskara eztabaida politikoaren erdigunean kokatu nahi. Urliak hamarkadetan aplikatu duen mendekotasun hizkun- tza-politikajustifikatunahiduelako;Sandiakezduelakobenetan euskara lehentasunen artean; eta Berendiak, gordinki, ez duelako euskararen berreskurapenik nahi. Baina euskararena gai politikoa da, auzi publikoa da. Erabaki politikoek eraman dute euskara dagoen azpi-ratze egoerara, eta erabaki politikoek normalizatuko dute euskara.

Page 11: EUSKARAZ GARAhoni bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea uka-tzen diote, eta era berean, hizkuntza-politika burujabea garatu ahal izateko eskubidea ere ukatzen diote. On-dorioz, euskarak

20 21Euskal Herrian Euskaraz Euskal Herri euskaldunari ateak ireki!

● Egotetik egitera, euskaraz bizitzera goaz!

Euskararen alde egotetik euskararen alde egitera jauzia emateko garaia dugu. Euskal Herriaren berreuskal-duntzean urrats praktiko, zehatz eta errealak ematea orokortzea lortu behar dugu. Herritarren iruditeria lin-guistikoan etorkizuna euskaraz datorrenaren irudia na-gusitu behar dugu (ez soilik Euskal Herria oro har, baita norbere herria, lantokia, eragilea, ingurune soziala, ...), hau da, etorkizun hurbilean euskara ezagutzea beha-rrezkoa eta erabilera nagusi izango denaren irudia na-gusitu behar dugu, bai diskurtsoaren bitartez bai espa-zioak irabaziz beharrezkotasun induzituaren bitartez. Hizkuntza bat normalizatua egotearen ezaugarri na-barmenetakoa hori baita: bai legez bai eraginez jakin eta erabiltzera derrigortu ahal izatea. Horrela lortzen da nagusitasuna. Hori lortu behar dugu euskararekin. Hori nagusitzea lortuko dugunean, herritarrek hori barnera-tuz gero, norbanako bakoitza euskara jakin eta erabil- tzera interpelatua sentituko da; horrela egingo ez duena nagusitasunetik at geratuko baita, normaltasunetik at. Lege bidez egitea lortu artean, euskaraz bizi diren espa-zio (gune, lur-eremu, eragile) horiek egonkortu eta ba-bestearekin batera, zabaldu eta ugaritu behar ditugu. Euren barnean euskararen beharrezkotasuna induzitu behar dugu eta kanpora begira beharrezkotasun horren erradiatzaileak bilakatu behar ditugu. Behetik gora na-gusituko den prozesua izatea lortu behar dugu.

Euskara ikasi eta erabili beharko duzu

euskaraz bizitzera baikoaz!

Page 12: EUSKARAZ GARAhoni bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea uka-tzen diote, eta era berean, hizkuntza-politika burujabea garatu ahal izateko eskubidea ere ukatzen diote. On-dorioz, euskarak

22 23Euskal Herrian Euskaraz Euskal Herri euskaldunari ateak ireki!

● Aldarrikapena bai, eraikuntza gehiago.

Aldarrikapenarekin batera eraikuntza egitasmoak bi-derkatu behar ditugu, sorkuntzan eta berrikuntzan urrats berriak eman behar ditugu. Euskararentzat espa-rru berriak irabazi behar ditugu, eta, jadanik lortutakoak zabaldu eta biziagotu.

● Diskurtsoa gureganatu.

Euskararen inguruko eztabaida publikoaren terminoak gureganatu behar ditugu. Une honetan, eztabaidaren parametroak euskararen etsaiek finkatutakoak dira,eta, beraiek erabiltzen duten hizkeraren arabera osa- tzen dugu gure diskurtsoa. Horrela, euskararen aldeko neurriak hartzea “inposizioa” da, konnotazio positiboa duen “elebitasuna sustatzea” euskararen mendeko egoera mantentzea dakar, “hizkuntza askatasunaren” izenean euskara ez jakiteko “eskubidea” eskatzen da, euskaldunok erdarak ezagutzera derrigortuta gaude-nean, ... Diskurtso horren gezurra biluzi behar dugu.

Fase honetan landu beharreko eremuak: prozesu integrala.

Azken hamarkadetan euskararen berreskurapenean finkatutako oinarritik abiatuta, datorren garaian jauzikualitatiboa ematea dagokio euskaldunon komunita-teari. Abiapuntu horrekin, berreuskalduntze-prozesua irabazpidean jarriko duen prozesu integrala eraman behar dugu aurrera. Integrala diogunean, osotasu-

nezkoa izan behar duela esan nahi dugu, hau da, be-rreuskalduntzeak behar dituen lan-ardatz guztiak jorra-tu beharko dituena.

Bide horretatik, euskararen berreskurapenaren zama soilik hiztunen gain uztea, hizkuntzaren osasunaren adierazle ia bakar gisa hiztunok erabiltzen dugun ala ez aurkeztea, diskurtso maltzurra dela salatu behar dugu. Dagokion erantzukizuna hartu nahi ez duenaren diskurtso maltzurra. Euskaraz bizi ahal izateko, euskaldu-nok aukerak eta mota guztiko tresnak eskuratu ezean (lege-babesa, arnas-guneak,...), ezinezkoa izango da euskara berreskuratzea. Ondorioz, norberak bere erantzukizunaren araberako konpromisoak hartu behar ditu, izan norbanako, izan eragile, izan politikari, izan instituzio.

Era berean, euskararen aldeko datozen ur-teetako jardunean Hizkuntza Eskubi-deak Bermatze-ko Protoko-loa tresna garrantz i - tsua izango da, euskalgintzak bere egin eta aplikazio ho-rren aitzindaritza hartu beharko duena

Page 13: EUSKARAZ GARAhoni bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea uka-tzen diote, eta era berean, hizkuntza-politika burujabea garatu ahal izateko eskubidea ere ukatzen diote. On-dorioz, euskarak

24 25Euskal Herrian Euskaraz Euskal Herri euskaldunari ateak ireki!

Beraz, honako lan-eremuak jorratu behar ditugu:

1. Euskal Herri euskaldunaren aldeko borroka ideologikoa eta indar-metaketa.

Euskararen etorkizuna ziurtatzeko eta euskaldu-non hizkuntza-komunitatea bideragarri izateko Eus-kal Herri euskalduna ez den beste biderik ez da. Be-raz, inoiz baino beharrezkoagoa da euskaraz biziko den Euskal Herriaren aldeko lan ideologikoa egitea, herritarren kontzientziazioa,…

Burujabetzaren inguruko eztabaidan euskara erdigunean kokatu.

Aipatu norabidean, euskararen normalizazio jarduerari bete-betean eragingo diola ziur egonik, Euskal Herrian abiatzen ari den burujabetzaren eta erabakitze-eskubi-dearen inguruko eztabaida eta ekimen politiko-sozia-len aurrean, euskararen aldeko herri-eragileek iritzia plazaratu eta posizionamendu propioa izan behar du-tela uste dugu. Ezin dugu ez ikusiarena egin. Euskararen eta euskaraz bizi nahi dugunon beharretatik abiatutako hausnarketa izan beharko du ezinbestean; baina, eus-kararen garapena testuinguru isolatu batean gertatzen ez dela jakitun izan beharko du ere. Euskal estatuaren aurrean jarrera bat ala beste izan, gure ustez euskara-ren normalizazioa eta euskaldunon hiztun-komunitatea osoki egituratu ahal izateko hizkuntza-burujabetza be-har duguna adostasunezko eremua izan daiteke. Hi-

zkuntza-burujabetza diogunean, kanpo esku-hartzerik gabe herri honek hizkuntza-politika erabaki ahal izate-ko ahalmena izateaz ari gara.

2. Egotetik egitera: Euskararen normalizazioan jauzia emateko gutxieneko neurriak.

Euskararen berreskurapena azkartu eta bururaino era-matea ahalbidetuko duten gutxieneko neurriak onartu eta indarrean jarri behar dira Euskal Herri osoan.

Page 14: EUSKARAZ GARAhoni bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea uka-tzen diote, eta era berean, hizkuntza-politika burujabea garatu ahal izateko eskubidea ere ukatzen diote. On-dorioz, euskarak

26 27Euskal Herrian Euskaraz Euskal Herri euskaldunari ateak ireki!

Euskararen gutxienekoen inguruko herri-akordioa.

Euskararen gutxieneko hauen inguruan kontsentsuak eraiki eta praktikara eraman daitezen, ezinbestekoa izango da euskararen normalizazioa bilatzen dugun sek- toreen arteko akordioa eta elkarlana, herri-akordioa. Baina argi izan behar dugu ez dela ez abiapuntu ezta helburu ere.

Estatus politikoen aldaketetan euskararen gutxieneko neurriak kokatu behar.

Ziurrenez, etorkizun hurbilean Euskal Herriko eremu ad-ministratiboetako marko juridiko-politikoetan aldake-tak gertatuko dira. Ikustear dago zertan mamitzen di-ren asmo horiek. Baina, aldaketa norabide batean ala bestean izan, euskalgintzaren erantzukizuna da aipatu euskararen gutxienekoak aldaketa horien ezinbesteko parte direla ziurtatzea. Une klabea da, datozen hamar-kadetan euskararen norabidea gidatuko duen oinarri juridikoa orain ezarriko baita. Beraz, orain jokatzen ari gara norabide hori egokia izango den ala ez.

3. Egotetik egitera: Euskaraz bizi ahal izateko aukerak zabaldu.

“Euskaraz bizitzera goaz!” deiadarraren logikan, euskal-dunok euskaraz biziko bagara euskara erabili ahal iza-teko guneak irabazi eta saretu behar ditugu. Euskal hiz-tunontzako arnas-guneak izango direnak hedatu behar ditugu,baiarlokakoakbaigeografikoak,herrizherri.

1. Euskarariestatusjuridikoegokiaonartzea,ofizialtasunosoa (bertokoa, nazionala, lehentasunezkoa, eta ezagutu beharrekoa). Euskaldunon hizkuntza-eskubideak aintzat hartzea.

2. Normalizazioa helburu izango duen hizkuntza-politika egokia eta burujabea.

3. Euskara-lege egokiak.

4. Euskara zehar-lerroa gobernuen antolaketan eta funtzionamenduan.

5. Normalizazio osora iristeko Plan Estrategiko Orokorra (nazionala, baliabide nahikorekin, ebaluatua).

6. Instituzioek euskararen normalizaziorako baliabide nahikoak esleitzea, ekonomikoak (aurrekontuaren % 2), pertsonalak eta abar.

7. Administrazioa osoki euskalduntzea. Herritarrentzako arreta-zerbitzuez gain, baita lan-hizkuntza bilakatuz ere.

8. Arnas-guneen babes eta zabalpenerako neurriak hartzea.

9. Belaunaldi berrien euskalduntzea bermatzea.

10. Helduen euskalduntzerako eskaintza egokia egitea (doakoa,geografikokietaordutegialdetikeskuragarriaeta abar.)

11. Gainontzeko eremu funtzional guztietan euskararen normalizazioa azkartzeko neurriak jasotzea (eremu sozioekonomikoan, hedabideetan, hezkuntzako goi mailatan, aisialdian, kulturan…)

12. Arreta berezia eskaintzea teknologia berriei.

13. Norbanakoak kontzientziatzea, ahalduntzea eta aktibatzea.

Page 15: EUSKARAZ GARAhoni bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea uka-tzen diote, eta era berean, hizkuntza-politika burujabea garatu ahal izateko eskubidea ere ukatzen diote. On-dorioz, euskarak

28 29Euskal Herrian Euskaraz Euskal Herri euskaldunari ateak ireki!

Lan-ildo honek honako irizpideak izatea ikusten dugu:

1. Herriz herri euskalgintzak eta eragileek elkar-lanean garatzea ahal dela.

2. Euskaraz bizi ahal izateko espazioen euskaldun- tzea mota guztiko eragileen konpromiso har- tzean oinarritzea (idazkiak, langileak, paisaia linguistikoa eta komunikazioa euskaldunduz eta abar).

3. Ahal den heinean plan estrategikoen ezau-garriak izatea: diagnostikoa abiapuntu izanik, helburu zehatzak, epeak eta ebaluaziorako adierazle zehatzak izatea.

Urratsez urrats, eragile eta guneen euskalduntzea azkartzea eta integrala izatea lortuko dugu, eta horre-kin batera, euskara jakin eta erabiltzea beharrezkoa izango den espazio euskaldunak irabaziz joango gara.

4. Egotetik egitera: Sortutako aukerak baliatu, euskararen hautua sustatu.

Baina aukerak sortu eta zabaltzea motz geratuko da euskaldunok baliatzen ez baditugu. Azken hamarka-detako lan eta borrokari esker eskuratutako aukerak erabili behar ditugu eta euskaldunek erabiltzea sustatu behar dugu. Eta horretarako, hitz gakoa dago: hautua. Euskaldunok euskararen hautua egiten jarraitu behar duguahalduguntokietauneguztietan,haubaitafi-nean euskaraz bizitzera igarotzeko bidea: instituzioekin

harremana euskaraz izanez, mediku euskalduna auke-ratuz, teknologia berrietan euskarazko bertsioa auke-ratuz, euskarazko hedabideak hautatuz, lehen hitza euskaraz eginez,…

Hala ere, nahiz eta hautua egitearen azken keinua norbanakoarena izan, auzi kolektiboa da, euskaldu-non komunitatearena. Beraz, nahiz eta egunerokoan euskaldun oro indibidualki euskara hautatzea den lortu beharrekoa, dinamika eta ekimen kolektiboak antolatu behar ditugu herriz herri. Egunez egun euskaraz bizitzea etengabeko oztopo-lasterketa izanik, oztopo horiek soi-lik kolektiboki antolatuta gaindituko ditugu. “Euskaraz bizitzera goaz!” gero eta herritar multzo zabalagoek bere egin eta praktikara eramatea lortu behar dugu.

5. Salaketa eta aldarrikapena, erasoei erantzun.

Azkenik, baina ez garrantzi gutxiagokoa, euskarak eta euskaldunon hizkuntza-eskubideak etengabe pairatzen duten erasoen salaketari eutsi behar diogu euskalgin- tzak zein euskaltzaleok. Euskarak jasaten dituen bazter-keta edo gutxiagotze egoeretan aldarrikapen-dinami-kei heldu behar zaie. Zeregin honetan Hizkuntza Eskubi-deen Behatokia bidelagun izango dugu.

Page 16: EUSKARAZ GARAhoni bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea uka-tzen diote, eta era berean, hizkuntza-politika burujabea garatu ahal izateko eskubidea ere ukatzen diote. On-dorioz, euskarak

30 31Euskal Herrian Euskaraz Euskal Herri euskaldunari ateak ireki!

EHEk aurreko atalean luzatutako norabidean

bere gaitasunen araberako ekarpena egiteko

konpromiso irmo eta zintzoa hartzen du. Baina,

EHEk bakarrik ez du lortuko berreuskalduntze-

prozesuan garapen kualitatiboa ematea, ezta

gutxiago ere. Euskalgintza osoak erronkari

heldu behar diola uste dugu. Are gehiago,

euskalgintzaren ahalmena norabide partekatu

berean bilduz gero, sinergia biderkatuko dela

ziur gaude. Harago ere, herri-ahalegin honetan

eragile politiko eta sozial euskaltzaleak batzera

gonbidatzen ditugu. Denon artean

lortuko baitugu!

Era berean, bertan jasotakoa EHEk egiten duen

proposamena da. Euskaltzale ororekin partekatua

izateko espiritua duen proposamena, guztien

ekarpenekin hobetua izateko luzatzen dena.

Page 17: EUSKARAZ GARAhoni bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea uka-tzen diote, eta era berean, hizkuntza-politika burujabea garatu ahal izateko eskubidea ere ukatzen diote. On-dorioz, euskarak

32 33Euskal Herrian Euskaraz Euskal Herri euskaldunari ateak ireki!

4. EUSKAL HERRIAN

EUSKARAZ AURRERA BEGIRA .

4.1. EHEren funtzioak fase honetan.

● Euskararen aldarriari eustea, euskararen aldeko tentsioa mantentzea.

Euskararen normalizazioaren erronka jada ia irabazita dagoelako sentsazio guztiz desmobilizatzailea nagusi denean, herri honen lehentasunen agendan beste gai batzuk hartu (doala aurretik horiekin bat egiten dugu-la geuk ere) eta euskararena bigarren mailan uzten ari denean, euskara ahoan gehien duten eragile eta per- tsonek berau erasotzeko izaten ari denean... Norbaitek hartu behar du euskararen aldarrikapena irmoki plaza-ratzeko eragile zirikatzailearen papera.

● Diskurtso propio eta ausarta plazaratu, borroka ideologikoan protagonista izan.

EHEk diskurtso sorkuntzan erreferentzia berreskura-tu behar du. Diskurtso ausarta, aitzindaria, zintzoa,… finean, euskararen beharretatik abiatuta osatu dugun diskurtsoa.

● Konfrontazio soziolinguistikoan aitzindari izan.

Euskal Herrian pairatzen dugun hizkuntza-gatazkaren izatea eta izaera agerian utzi behar du Euskal Herrian Euskarazek. Horrela, euskararen garapenak egun di-tuen mota guztietako mugak (politikoak, juridikoak, … ), estatuen ukazioa, eta, “berdintasunaren” diskurtsoaren iruzurra agerian utzi behar ditugu. Gertatzen diren era-

Lau hamarkadako ibilbide oparoa izan eta gero, Eus-kal Herrian Euskarazen beharrak bizirik dirau. Zoritxarrez esan beharko ere, oraindik ere helburua bete gabe dugunaren seinale baita. Aurreratutakoa asko bada ere, euskarak ez du etorkizuna ziurtatua inola ere ez eta euskaldunok ezin gara euskaraz bizi. Horregatik, behar-beharrezkoa da euskararen aldeko lana eta borrokari eustea, eta herri-ahalegin horri Euskal Herrian Euskarazek bere ekarpen xume eta zintzoa egiten ja-rraituko duela berrestera gatoz.

Euskal Herrian Euskaraz berritua eraikitzen hasteko abiapuntuzko proposamena duzu jarraian. Oraindik baliagarria denari eutsiz, forma eta praktika eraginkor berriak pentsatu behar ditugu denon artean, Euskal Herriaren berreuskalduntzeari ekarpen garrantzitsua egingo dion eragile euskaltzalea eguneratzea helburu.

Page 18: EUSKARAZ GARAhoni bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea uka-tzen diote, eta era berean, hizkuntza-politika burujabea garatu ahal izateko eskubidea ere ukatzen diote. On-dorioz, euskarak

34 35Euskal Herrian Euskaraz Euskal Herri euskaldunari ateak ireki!

soei erantzun zuzena eman behar diegu, eta euskarak irabazitako eremu edo funtzioetan atzerakadak gerta-tuz gero salatu behar ditugu. EHE euskararen defentsa-rako eragile erreferentziala izatea berreskuratu behar dugu. Era berean, euskararen egoerak konponbide politikoa behar duela mahai gainean jarriko duen era-gilea izan behar gara.

● Herritarrei aktibazio eta ahalduntzerako eskaintza egin.

EHEren tresna nagusiena herritarrak dira, euskaltzaleak. Badago herritar multzo zabala gure irakurketa eta hi-zkuntza-proiektuarekin bat egiten duena eta euskara-ren berreskurapenean ekarpena egiteko prest dagoe-na. EHEk euskaltzale hauei ekarpen hori gauzatzeko eskaintza praktiko egingarria eskaini behar die.

● Euskalgintzaren akuilu izan.

Aipatu eragite perspektibatik, euskalgintzako gainon- tzeko eragileei ere eragin behar diegu, xaxatu. Euskal-gintzak garaian izandako lidergoa eta erreferentzia soziala berreskuratzera eraman behar dugu.

4.2. EHEren izaera.

Page 19: EUSKARAZ GARAhoni bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea uka-tzen diote, eta era berean, hizkuntza-politika burujabea garatu ahal izateko eskubidea ere ukatzen diote. On-dorioz, euskarak

36 37Euskal Herrian Euskaraz Euskal Herri euskaldunari ateak ireki!

4.3. EHEren estrategia.

EHEren lan-ildoak. Nazioan eta herrietan.

1. Euskal Herri euskaldunaren aldeko borroka ideologikoa eta indar metaketa.

EHEren lan-ildo nagusienetakoa izango da datozen ur-teetan. Gorago aipatu abagunean EHEri dagokio Eus-kal Herri euskaldunaren aldarrikapena argi eta ozen egitea. Halaber, aldarri horrekin gero eta pertsona eta eragile gehiagok (euskalgintzatik hasita) bat egitea lortu behar dugu.

Erabakitze-eskubideari buruzko eztabaidaren erdigu-nean euskararen aldarria txertatu eta borroka hori na-gusiki euskaraz izatea eragin behar dugu.

2. Egotetik egitera: Euskararen normalizazioan jauzia emateko gutxieneko neurriak.

Egitasmoaren aitzindaritza nagusiki Kontseiluak har de-zan saiatu behar gara, EHEk ere bere aldetik aldekota-sunezko giroa elikatzen duen bitartean.

3. Egotetik egitera: Euskaraz bizi ahal izateko aukerak zabaltzea.

“Euskaraz bizitzera goaz!” aldarria hedatu eta egitas-mo zehatzetara ekarri behar du EHEk, euskara erabili ahal izateko mota guztiko espazioak irabazteko: bai ar-nas-gunegeografikoenerabatekoeuskalduntzeasusta-

tuz (euskararen egoeran atzerakada eragin dezaketen proiektu edo gertaeren aurka eginez, Eragin Linguisti-koen Ebaluazioa egitea eskatuz, langile publiko euskal-dunak aldarrikatuz, …), bai arnas-gune sektorialetan, elkarte, eragile edota espazioen euskalduntzea bultza-tuz. Lehentasunezko arreta jarrita administrazio publikoe-tan eta gazteek parte hartzen duten guneetan.

4. Egotetik egitera: Euskaraz bizitzeko hautua sustatu.

Euskaldunok euskararen hautua egin dezagun kon- tzientziazio eta dinamika praktikoak antolatu eta gau-zatu behar ditu EHEk. Nagusiki kolektiboak izango dire-nak eta euskaldunen ahalduntzea elikatuko dutenak.

5. Salaketa eta aldarrikapena, erasoei erantzun.

EHEk historikoki euskararen defentsan azaldu duen ja-rrera tinko eta ausarta berreskuratu behar dugu. Hi-zkuntza-eskubideen urraketak salatu behar ditugu eta berma daitezen irmoki eskatu.

EHEren lan moldeak eta ekimenak.

● EHEren lan molde adierazgarrienak izan direnak in-dartu behar ditugu, ohiko mobilizazioetatik hasita, ekintza zuzen edo aldarrikatzaileetaraino. Lan mol-de horien izaera anitza izatea bilatu behar dugu. Hala nola, talde txikian egindakoak eta zuzena-goak direnak zein masiboak, irudi salatzaileagoa transmitituko dutenak zein alaiak eta erakargarriak. Teknologia berriek eskaintzen dizkiguten aukerak baliatu behar ditugu ere.

Page 20: EUSKARAZ GARAhoni bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea uka-tzen diote, eta era berean, hizkuntza-politika burujabea garatu ahal izateko eskubidea ere ukatzen diote. On-dorioz, euskarak

38 39Euskal Herrian Euskaraz Euskal Herri euskaldunari ateak ireki!

● Desobedientzia. Euskaltzaleek egin dezaketen ekintza desobedienteena euskaraz bizitzea da. Euskara izanik euskaldun egiten gaituena, euskal herritar eta euskaldun gisa ukatu nahi gaituztenen aurrean, euskaraz bizitzea dugu armarik indar- tsuena. Beraz, jarrera desobeditzailea jendar-tearen eremu guztietara zabaltzen ahalegindu behar gara.

● EHEk mintzaidetza aktiboa berreskuratu euskaltza-leekin, eragileekin eta instituzioekin.

● Ildo eta diskurtso aldarrikatzaileak eta propositi-boak uztartzea, gaien irakurketa eta azterketa kri-tikoak ere egin.

● Eguneroko inurri-lana, lekuan lekuko ekimen eta dinamika xumeek duten garrantziaz jabetu behar gara.

EHEren aliantza-eremuak.

Euskararen aldeko dinamika biderkatzeko mota guztiko eragilerekin harremana izan eta elkarlana landu behar dugu. Bai EHEren eremu naturala den euskalgintzako eragileekin, bai herri mugimendukoekin (herri-eskubi-deak edo naziotasuna lantzen dutenekin, mugimendu feministarekin, desobedientzia eta ekintza zuzena jo-rratzen dutenekin eta abar).

4.4. EHEren kanpo-komunikazioa eta diskurtsoa.

● EHE komunikazio-eredu berrietara egokitu behar da: kide guztiak eta gure ildoarekin bat egiten du-ten inguruko euskaltzale guztiak komunikazio-igor-le bilakatuz, komunikazio-bideen etengabeko iraultzara egokituz, tresna propioak garatuz, ...

● Komunikazio-bideek eragin eta presionatzeko du-ten baliagarritasuna ustiatu behar dugu.

● Gero eta anitzagoa den jendartean gure diskur- tsoak ere anitza izan behar du, forman, erabiliko dugun hitzetan, tonuan (batzuetan identitatearen planoan kokatuz, besteetan justizia sozialaren pla-noan; batzuetan arrazionala, besteetan zirraraga-rria eta abar).

Page 21: EUSKARAZ GARAhoni bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea uka-tzen diote, eta era berean, hizkuntza-politika burujabea garatu ahal izateko eskubidea ere ukatzen diote. On-dorioz, euskarak

40 41Euskal Herrian Euskaraz Euskal Herri euskaldunari ateak ireki!

● Euskarari buruzko argudiotegia eguneratu behar dugu, aberastu. Era berean, belaunaldi berrien mundu ikuskerarekin konektatu behar dugu. Egun nagusitzen ari diren pentsaera joeretan euskara-ren aldekotasuna txertatu behar dugu.

● Euskararen eboluzioaren, egoeraren eta beharren kontaketa erreala eraiki behar dugu. Errelatoaren bataila ez da soilik jokatzen gatazka armatuaren edo biktimen inguruan, hizkuntza-gatazkaren in-guruan ere bataila gordina dago lehian.

● Izenak eta logoak osatzen duten “marka” horri etekin handiagoa atera behar diogu, ahalmen handiko sinboloak baitira.

4.5. EHEren antolaketa eta funtzionamendu irizpideak.

● EHEko kideon zaintzari arreta gehiago eskai-ni behar diogu, horretarako bitartekoak eta prozedurak ezarriz.

● Egituraketa eta funtzionamendu ahalik eta hori-zontalena izan behar dugu. Horretarako informa-zio zirkulazioa azkarra eta norabide anitzekoa izan behar da, eta, erabaki-ahalmena ere ahalik eta horizontalena eta partekatuena izan behar da.

● Herrietako taldeek autonomia eta iniziatiba izan behar dute, eurak baitira EHEren muina eta bertan kokatzen baita bere dinamikaren parte nagusia.

Page 22: EUSKARAZ GARAhoni bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea uka-tzen diote, eta era berean, hizkuntza-politika burujabea garatu ahal izateko eskubidea ere ukatzen diote. On-dorioz, euskarak

42 43Euskal Herrian Euskaraz Euskal Herri euskaldunari ateak ireki!

● Beharrezkoa izango da ildo nazional bateratua ere lantzea. Ditugun indarrak eraginkortuz, eragi-le eta instituzioei akuilatzeko, komunikatiboki pre-sentzia handiagoa lortzeko, tokian tokiko dinami-kei txapela eskaintzeko eta abar.

● Antolakunde nazional gisa funtzionatzeko urratsak ematen jarraitu beharko dugu aurrerantzean ere.

● Euskal Herrian Euskarazeko kide izatearen pers-pektiba zabaldu behar dugu. Herrietako taldee-tan egituratuta egon gabe ere EHEren dinamikari ekarpena egiteko bideak eskaini behar dizkiegu gure helburuekin bat egiten duten euskaltzaleei.

● Prozesu feminista aurrera eramango dugu, anto-lakunde eta pertsona gisa eraldaketa feminista bizitzeari begira.

4.6. EHErenfinantzaketa.

Bere jarduera garatu ahal izateko EHEri diru-baliabi-deak eskaini behar dizkiona herria izan behar dela iri-zpidetzat hartuta, ohiko diru-iturriak (txosnak, material salmenta, zozketa) eraginkortu eta hedatu behar ditu-gu. Arreta berezia eskainiz bazkidetza berriak egiteari, honek ematen baitigu diru-sarrera egonkorra. Horrekin batera, diru-iturri berriak bilatuko dira.

Page 23: EUSKARAZ GARAhoni bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea uka-tzen diote, eta era berean, hizkuntza-politika burujabea garatu ahal izateko eskubidea ere ukatzen diote. On-dorioz, euskarak

44 45Euskal Herrian Euskaraz Euskal Herri euskaldunari ateak ireki!

Euskalgintza eta instituzioen arteko harremana.

Euskal Herriko instituzio eta euskalgintzaren arteko elkar-lan-eremuak eta proiektu komunak garatuz gero eus-kararen normalizazio-prozesua izugarri bizkortuko da. Baina, honetarako bi baldintza behar dira ezinbestean:

1. Instituzioek euskararen berreskurapena eta nor-malizazioa zintzoki sustatzea.

2. Elkarlanerako markoak elkar onarpenean, erres-petuan eta lankidetza zintzoan oinarritua egotea. Hau da, instituzioek euskalgintzaren subordinazioa bilatu gabe eta klientelismorik gabe.

Ondorioz, erabaki-ahalmenak partekatua izan behar du. Instituzioak eta euskalgintzako eragileok, elkarrizketa leial eta berdintasunezko egoeratik abiatuta, eta eraba-kiakfidelkipartekatzetiketorrikodaadostasuna.Horre-tarako, elkarlan-guneak sortu edo daudenen izaera eta funtzionamendua berrikusi beharko da, aipatu norabi-dean koka daitezen. Argi izanda ere instituzioekiko elkar-lana berreuskalduntzea azkartzea ahalbidetuko digun tresna dela, ez abiapuntu ezta helburu ere.

Zalantzarik ez, normalizazioa erdiesteko hizkuntza-po-litikak garatzen ez dituzten (bai aurkako hizkuntza-po-litikak edo hizkuntza-politika ez nahikoak garatzen dituztelako), edo, euskalgintzarekiko harremana men-dekotasunean oinarriturik nahi duten instituzioekiko konfrontazioa eta eragite-lana beharrezkoa izango da.

4.7. EHE eta euskalgintza.

Tokian tokiko dinamika zabalak pizteari begira, herri-ko eragile eta norbanako euskaltzaleak (izan klasikoki euskalgintza gisa ezagutu ditugunak edo bestelakoak) aktibatu, bildu eta elkarlanean jarri behar ditugu. Bil-gune hauek herriz herri euskaraz bizi ahal izateko aukerak zabaltzea, euskararen aldeko hautua susta- tzea, eta, salaketa eta aldarrikapen zehatzak lantzea proposatuko dugu.

Euskararen Gizarte Erakundeen KONTSEILUA.

Kontseilua euskararen aldeko herri mugimenduaren lankidetzarako bilgune nazional gisa oraindik ere ba-liagarria dela berretsi nahi dugu. Euskalgintzaren ahal-mena egitasmo zehatzetara itzultzea lortuko dugu-nean euskararen normalizazio-prozesuak izugarrizko jauzi kuantitatibo eta kualitatiboa izango du. Horrega-tik, elkarlana behar-beharrezkoa da eta honen aldeko apustua egiten jarraituko dugu.

Kontseiluaren zereginen artean euskararen gutxiene-koen inplementazioa lortzeko harreman- eta kontzien- tziazio-dinamika garatzea, gertatuko diren marko juri-diko-politikoen aldaketetan euskarak eta euskaldunon hizkuntza-eskubideak onarpen egokia izan dezaten eragitea, eta, hizkuntza-politiketan eragitea daude, EHEren ustez. Era berean, herriz herriko euskaltzaleen bilguneen sustapenean ekarpena egin beharko du.

Page 24: EUSKARAZ GARAhoni bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea uka-tzen diote, eta era berean, hizkuntza-politika burujabea garatu ahal izateko eskubidea ere ukatzen diote. On-dorioz, euskarak

46 47Euskal Herrian Euskaraz Euskal Herri euskaldunari ateak ireki!

Page 25: EUSKARAZ GARAhoni bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea uka-tzen diote, eta era berean, hizkuntza-politika burujabea garatu ahal izateko eskubidea ere ukatzen diote. On-dorioz, euskarak