Eusko Ikaskuntza - Juventud

50
EUSKO IKASKUNTZA - GAZTERIA ECOEUSKADI 2020: GAZTEEN EKARPENAK ETA PROPOSAMENAK 2001ko martxoa eta apirila 22

description

 

Transcript of Eusko Ikaskuntza - Juventud

Page 1: Eusko Ikaskuntza - Juventud

EUSKO IKASKUNTZA - GAZTERIA

ECOEUSKADI 2020:

GAZTEEN EKARPENAK ETA PROPOSAMENAK

2001ko martxoa eta apirila

22�

Page 2: Eusko Ikaskuntza - Juventud

SARRERA

ECOEUSKADI 2020: gazteen ekarpenak eta

proposamenak, 2011 egitasmoaren emaitzak aurkezten dira orriotan. ECOEUSKADI 2020 proiektuaren Zuzendaritza Teknikoaren eskariz (Innobasque), Eusko Ikaskuntzak euskal gazteen ekarpenak biltzeko esku-hartze programa burutu du Aztiker Soziologia Ikergunearekin elkarlanean. Etorkizunean Euskadik Garapen Jasangarrirako izango duen estrategiaren zehaztapenerako gazteen iritzi, hausnarketa zein

diskurtsoetatik abiatuta eta giltzarri bakoitzaren diagnostiko orokorra eta proposamenen baitan antolatuta, etorkizunari begirako klabeetan haien ekarpenak jasotzea izan da xedea, proposamenek adierazitako norabidean segida eta eragina izan dezaten.

Gaurdanik hasi eta etorkizuna bustiko duen estrategia izango denez, etorkizunean aktore/subjektu nagusi izango den gazteriaren ekarpena funtsezkoa da. Euskal gazteria izango da Euskadin Garapen Iraunkorrerako estrategia gidatuko duena, baina baita estrategia eraginkorra ez aplikatzearen ondorioak azalean pairatuko dituena ere. Gainera, ezin ahaztu, gaztetasunak berezko dituen balore kritiko zein dinamikoek eraldaketa edo aldaketa prozesuetan aitzindari bilakatu dutela historian zehar. Esku-hartze programa honen bidez, gazteen partaidetza sustatuz, Euskadiren etorkizunerako Garapen Jasangarriaren estrategiaren partaide bilakatu da euskal gazteria.

*****************************

ECOEUSKADI 2020 Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzak martxan jarritako egitasmoa da. Egitasmoaren helburua etorkizunean gizarte jasangarriago batera igarotzeko ibilbide-orria edukitzea da. Era beran, hausnarketa horren emaitzak Euskal Autonomia Erkidegoko politika publikoak bideratzen lagunduko dute. Euskal Autonomi Erkidegoko Gobernu Batzordeak, 2010eko apirilaren 13ko akordioaren bidez, IX. Legegintzaldirako Plan eta Ekintza esanguratsuen egutegia onartu zuen. Lehendakaritzak zuzendutako ekimen adierazgarrienen artean dago ECOEUSKADI

2020, Euskadiko Garapen Jasangarrirako Estrategia, zeina helburu estrategikoak ezartzeko eta zeharkako iraungarritasunetik eratorritako arlokako planak testuinguruan jartzeko tresna den. Partaidetza prozesu bat da. Prozesua bi zatitan banatua egon da: bat eragile ekonomiko eta sozialei zuzendua, eta bestea, gazteei zuzendua.

Page 3: Eusko Ikaskuntza - Juventud

Egitasmo orokorraren baitan, gazteen ekarpenak jasotzeko ECOEUSKADI 2020:

Gazteen ekarpenak eta proposamenak, 2011 egitasmoa garatu du Eusko Ikaskuntzak, Aztiker Soziologia Ikergunearekin elkarlanean. Lan honi ekiteko Eusko Ikaskuntzaren Gazteria Departamentutik deialdi irekia egin zen ECOEUSKADI 2020 egitasmoaren Zuzendaritza Teknikoak zehazturiko irizpideen arabera (Euskal Autonomia Erkidegoko gazteak izatea, genero oreka bermatzea…). Hortaz, giza-baliabideen koordinazio eta informazio trukaketa Eusko Ikaskuntzaren esku egon da. Euskal Autonomia Erkidegoko 25 gazte lortzea zen erronka eta erantzuna tamainakoa izan zen, 22 gaztek parte hartu baitute prozesuan (Nafarroa herrialdeko partaiderik ere izan da). Bi bilerako lan dinamika jarraitu dute eta bileren iraupenaren batez bestekoa 5’25 ordukoa izan da. Ondorioz, eta batez ere topatu ditugun gazteak askotarikoak izan direlako, informazio ugaria eta oparoa bildu dugu.

• 1go saioa: 2011.eko martxoaren 12an, Bilbon, Deustuko Udal Zentroan.

• 2.saioa: 2011.eko apirilaren 2an, Donostian, Kristina Enea Fundazioan

Eskuartean duzuen Txostena hiru zati nagusitan banatu dugu.

� Sarrera eta Metodologia oharrak

� Lehen atalean, lehenetsitako lau giltzarri bakoitzaren gainean, gazteek egindako ekarpenak azaltzen dira. Giltzarrika antolatuta, bi ataletan bereizi dira ekarpenak: batetik, diagnostikoaren hausnarketa eta kokapena eta, bestetik, erronka eta lan lerro iradokizunak.

� Bigarrenean, giltzarriei komunean lotzen zaizkion elementuak kokatu dira. Hots, elementu komunen baitako ondorio nagusiak.

� Hirugarren atalean, eta azkenean, eranskinak txertatu dira, egindako bi saioen memoriak, hain zuzen ere.

****************************************

Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiegu partaide izan diren gazteei. Proposaturiko aztergai eta lan dinamikekiko erantzukizuna agertu dute eta sorturiko edukia oso baliagarria izan da. Gazteak izan dira lan honen benetako giltzarriak. Zentzu honetan, eskerrak ematearekin batera, egindako lana balioan jarri nahi dugu eta gure begirune osoa merezi dutela adierazi. Amaitzeko, egindako lan eskergarengatik gure zorionik eta eskerrik zintzoena.

Page 4: Eusko Ikaskuntza - Juventud

0 GILTZARRI BAKOITZAREN GAINEAN, GAZTEEN EKARPENAK

Euskadi 2020an jasangarria izan dadin egindako egoeraren diagnostikoan zortzi giltzarri aurkezten badira ere, esku-hartze programa lau giltzarriren lanketa egitera mugatu da. Horretarako, bi irizpide hartu dira kontutan: batetik, egitasmoaren antolatzaileen nahia eta hala adierazi izana (irizpide politikoa); eta bestetik, gazteek gertutik bizi eta ezagutzen dituzten eremuak izatea, euren parte-hartzea sustatu eta ekarpenen kalitatea bermatzeko. Jarraian agertzen diren giltzarriak dira gazteekin landutakoak prozesu partehartzaile honetan (giltzarriak ECOEUSKADI 2020 egitasmoaren gainerako dokumentuen arabera ordenatu dira):

1. Mugikortasuna eta garraio iraungaitza

2. Aldaketa demografiko sakonak

3. Belaunaldien arteko errelebo desorekatua

4. Aldatzen ari den balio sistemaren hauskortasuna

Era berean, giltzarri bakoitza bi zatitan aurkezten da txosten honetan, gazteek egindako ekarpenen eremuaren arabera: - Diagnosiari ekarpenak:

Marko teorikoa kokatu eta aztertu ondoren, gazteek dituzten proposamenak

jaso dira, giltzarrika. Hau da, norbanako gisa dituzten iritzi zein hautemateak bildu eta harremanetan jarri ditugu giltzarri bakoitzaren egoeraren diagnosiarekin zein taldekideek eginiko gainerako ekarpenekin, talde ikuspegia osatuz.

- Erronka eta lan lerro iradokizunak:

Kasu honetan, giltzarri edo ardatz bakoitzeko erronkak zehaztea eta erronka bakoitza aurrera ateratzeko lan lerro zein subjektu arduradunak

iradokitzea eskatu zaie. Lan talde bakoitzak egindako lanketa, gainerako partaideek egindako ekarpenekin osatuta aurkezten da.

Lan dinamika nahiz emaitzak xeheago eskuratzeko, saio bakoitzaren memoriak eranskin modura aurkezten dira txosten honen amaieran.

Lan dinamika guztietan norbanakoaren hausnarketa, iritzi edo ekarpena izan da abiapuntua eta talde ikuspegia osatzeko bermea. Zentzu honetan, egin diren lan dinamika guztietan banakako lanketari tartea eskaini zaio, partehartzea sustatu eta berdintasun printzipioak betetze aldera. Horren oinarrian, talde iritziaren eta proposamenen lanketa egin da, onarpenaren bermea norbanakoaren ekarpenetan oinarritu delarik.

Page 5: Eusko Ikaskuntza - Juventud

Atal honetan partaide guztiek identifikatutako elementuak aurkezten ditugu. Giltzarri bakoitzaren gainean egindako ekarpenak bere horretan jaso ditugu. Beraz, jarraian giltzarrika gazteek egindako ekarpen guztiak azaltzen da.

0.1 Mugikortasuna eta garraio iraungaitza

Jatorrizko testuak dioena:

Ibilgailu pribatuen mugikortasunaren hazkundea eta errepide bidezko salgaien garraioarena, EAEn abiapuntua eta helmuga dutenak nahiz hemendik igarotzen diren nazioarteko garraioak, erronka argia dira. Alde batetik, garraioa BPG-tik benetan banatzea lortu nahi da eta bestetik, ingurumen aldetik jasangarriagoak diren garraiobideak sustatu nahi dira, erregai fosilenganako mendekotasuna gutxitzeko.

� DIAGNOSTIKOARI EKARPENAK:

Partehartzaileak kritiko agertu dira giltzarri honen gainean egindako egoeraren diagnosiaz. Zentzu honetan, ugariak izan dira gazteek plazaraturiko kezka nahiz kexak. Lan dinamiken bidez gazteek eginiko proposamenak ildo berean kokatu dira; izan ere, mugikortasun zein garraioaren alorrean egindako proposamenak ezarria dagoen ordena/ sistema/errealitatea eraldatzera bideratu dituzte. Giltzarri honen inguruan gazteek egindako PROPOSAMENAK hiru multzotan sailka daitezke, bakoitzaren eragin eremuaren arabera:

Hezkuntzari loturikoak:

� HEZKUNTZA: eskola, familia, kalea, unibertsitatea… *Errealitatea, arriskuak eta aukerak argi azaltzeko subjektuak dira.

Page 6: Eusko Ikaskuntza - Juventud

� HEZITZAILEAK: hezteko arduradunak izango diren subjektuak behar dira. Ezaugarri eta perfil jakinekoak.

Egungo garraio eta mugikortasun ereduari dagozkionak:

� AHT bertan behera uztea, transformatzea proiektu sozial batean. (pertsona batek defendatu du proiektuarekin jarraitzea)

� ATT(abiadura txikiko trena) herriz herri: pertsonak. Bertako garraioa eta merkantzia garraiatzeko. Ekonomiko soziala. Mendekotasun txikiagoa izango duena.

� Trolebusak martxan jartzea, tranbia baina kontsumo gutxiago baitu.

� Bizikleta eta oinezko mugikortasunean heztea, eta horretarako baldintzak bultzatzea (denbora malgutasuna…).

� Bizikleta-oinezkoen artean errespetuan/elkarbizitzan heztea.

� Bizikleta erabiltzen dutenei heztea.

� Dena lokalizatu eta autogestionatzea, mugikortasuna murrizteko.

� Informatzea: tek. berriek izan dezaketen eragina garraioa gutxitzeko

Kontsumo eta produkzio sektorearen ingurukoak:

� 1.go sektorea bultzatzea.

� Kontsumo taldeak bultzatzea, bertako ekoizleen uztan oinarriturik.

� Elikagaien etiketan jarri zenbat CO2-erabili den produktu hori eskuetara eramateko.

� Hirigintza eredu berriak aztertu: hiri konpaktuak, zerbitzuen lokalizazioa.

� Eredu aukerak erakustea: gardentasunarekin, eta pertsona erdi gunean kokaturik.

� Administrazioa hezitu: politikoak -publikoa, eredugarriak izan daitezen. Apustuak= pertsona erdi gunean, eta ez ekonomiaren baitan.

� ERRONKA ETA LAN LERRO IRADOKIZUNAK:

Giltzarriaren diagnosiari azterketa eta ekarpenak eginda, erronkak zehaztu zaizkio giltzarriari. Erronka horiek lortze bidean, landu behar diren lan lerroak eta horiek lantzeko arduradunak ere iradoki dira. Jarraian, mugikortasunari eta garraio iraungaitzari atxiki zaizkion edukiak kokatzen dira:

ERRONKAK LAN LERROAK SUBJEKTU ARDURADUNAK

• Hezkuntzan zeharkako gai lerroak landu: osasun ohiturak eta bizitza estilo aktiboa, ingurugiroa, kontsumo arduratsua

Hezkuntza Departamendua 1. GIZARTE SENTSIBILIZAZIOA ESPARRU GUZTIETAN ZABALDU, SENDOTU ETA PRAKTIKOTASUNERA ERAMAN

• Esparru gizarte guztietara

zabaldu benetako kanpaina erakargarria

Gizarte eragile desberdinak (hedabideak, elkarte sozialak…)

2. DISTANTZIA LABUR ETA ERTAINEKO DESPLAZAMENDURAKO GARRAIO JASANGARRIAK SUSTATZEA (OINEZ,

• Sustatzeko baliabideak eta aukerak: o Bizikleta publikoak o Bidegorri sarea zabaldu o Garraio publikoa

merkatzea eta areagotzea

Administrazioa (lokala, erregionala, nazionala, araudi internazionala biltzen duena…)

Page 7: Eusko Ikaskuntza - Juventud

BIZIKLETAZ, TROLEBUS, ATT…)

• Auzoko komertzio eta zerbitzuak bultzatzea

• Benetako hirigintza plana burutzea, herritarren partaidetzarekin

3. BERTAKO MERKATARITZA BULTZATZEA (NEKAZARITZA, TEXTILA, ZERBITZUAK…)

Bertako produktuen azokak, Kontsumo taldeak…

Administrazioa (lokala, erregionala, nazionala, araudi internazionala biltzen duena…)

4. IKERKETA BULTZATU GARRAIO GARBIEN BILA

• Aurrekontu gehiago eskaintzea garraio jasangarri desberdina ikertu, aplikatu eta hauen etorkizuneko eraginak eta ondorioak aztertzeko

Administrazioa eta unibertsitatea; zentro teknologikoak; CIC eta BERC

5. HIRIAK NAHIZ HERRIAK BIRDISEINATU: ZERBITZUAK LOKALIZATU DESPLAZAMENDUAK MURRIZTEKO.

• Benetako hirigintza plana burutzea, herritarren partaidetzarekin

Administrazioa (lokala, erregionala, nazionala, araudi internazionala biltzen duena…)

6. ERRONKA HAUEK PRAKTIKOTASUNEAN JARTZEKO PLAN ZEHATZEN DISEINUA ETA BURUTZEA; EXEKUZIO PLANAK ADMINISTRAZIOAREN ESKU GARATZEA.

• Erronkak praktikotasunean jartzeko plan zehatzak diseinatu eta hauek burutzea

• Horrelako exekuzio planak herritarren partaidetzarekin administrazioaren esku geratzea

Administrazioa (lokala, erregionala, nazionala, araudi internazionala biltzen duena…)

ERRONKA OROKORRA

(gainerako erronka guztiei ere zeharka eragiten diona)

Lan lerro hauetan eragile ekonomikoen interesak eraginik ez izatea

0.2 Aldaketa demografiko sakonak

Jatorrizko testuak dioena:

Bizi itxaropenaren igoerak eta jaiotza-tasen beherakadak aldaketa sakona eragin dute gure gizartearen egituran. Aldaketa honek aukerak eta poztasunak sortzen ditu, baita osasun eta gizarte zerbitzuen eredua eta bere finantzaketa berrikustek beharra ere. Desorekak honek belaunaldien arteko erreleboetan ere eragiten du eta honek inmigrazioaren beharra adierazi dezake.

� DIAGNOSIARI EKARPENAK:

Giltzarri honen gaineko diagnosiak esparru eta adin-tarte ezberdinetako errealitatea barnebiltzen badu ere, gazteen galdera zein kezka edo kexak gertuen bizi duten egoeran oinarritu dira. Egunerokotasunean buruan bueltaka dituzten galderak nagusitu dira edota lehenengo pertsonan bizi dituzten egoeren gaineko kezka edo kexak. Zentzu berean, aurrera begirako proposamenak euren iritzi zein hautemateetatik abiatuz egin dituzte. Proposamenak 5 multzotan sailkatu ditugu, bakoitzaren eragiteko esparruari erreparatuz:

Page 8: Eusko Ikaskuntza - Juventud

Hezkuntzaren ingurukoak

� Hezkuntza-formazioa, gertatzen denaz eta egiten dugunaz kontzientzia har dezagun. (hezkuntza zentzu orokor eta zabalean ulertuta, eta ez soilik eskolara mugatuta)

Eremu publikoa eta pribatua kontziliatzeren ingurukoak

� Kontziliazio benetakoa (baliabideak, neurriak…) Zehatzak eta kalitatezko neurriak.

� Amari pizgarriak eskaini haurrak eduki ditzan motibatzeko (aurrekoarekin osagarri)

� Lan eguna familiarekin bateragarria izateko neurriak.

Merkatuari eta kontsumoari loturikoak

� Gutxiagorekin gehiago egin behar

� Zergak berrantolatu

� Gazteei laguntzak emantzipatu eta haurrak edukitzeko

� Lan merkatuaren erreforma sakona

� Lanpostuak sortu

� Bizi ohiturak aldatu (bereziki, kontsumoari loturikoak)

Immigrazioaz

� Iparraldeko herrietan (Danimarka…) itxiagoak dira atzerritarrak hartzen, baina guztiontzat bermatzen den bizi–kalitatea altuagoa da. Eredua hona egokitu daiteke.

� Integrazio politika eraginkorrak

Proposamen orokorrak

� Planifikazioa (zentzu orokorrean)

� Prebentzioa (ekonomikoa, osasuna…arlo guztietan)

� Ikerketa (arlo guztietan)

� Gizartearen hazkuntza baldintzatzen duten eragile nagusien analisia egin.

� ERRONKA ETA LAN LERRO IRADOKIZUNAK

Erronken gaineko lanketa sakonagoa izan da, giltzarri bakoitzaren erronkak identifikatu ostean, hauek aurrera ateratzeko oztopo zein aukerak ere landu baitituzte. Partaide guztien ekarpenak jaso dira eta erronkak birformulatzeko garaian txertatu egin dira. Jarraian, aldaketa demografiko sakonak giltzarriaren gainean gazteek zehazturiko erronkak eta iradokitako lan lerro zein subjektu arduradunak:

TZAK

ERRONKAK LAN LERROAK SUBJEKTU ARDURADUNAK

1) KUDEAKETA EREDUA OINARRIETATIK ALDATZEN HASTEA

• Ezagutza zabaltzea: programa bereziak, energia berriak, metodo berriak ezagutarazi

• Gizartetik bertatik sortutako mugimenduak:

o Kontsumitzaile elkarteak

o Norbera

o Erakundeak (partehartzeko esparruak sortu eta bultzatzea

Page 9: Eusko Ikaskuntza - Juventud

• Piramide poblazionalaren desorekaren gaineko ardura zabaldu

• Erakundeak

• Adineko pertsonen bizi baldintzak hobetu (errealitate ezberdinak kontutan hartuz)

• Erakundeak

• Honen gaineko ikerketa bultzatu • Erakundeak (eta norbera)

• Zainketa egitura publikoa bultzatu (pribatizazioa arriskutsua da

• Erakunde publikoak

2) BIZI ITXAROPEN LUZEKO EGOERARA EGOKITU SISTEMA

• Aukera ekonomikoa den heinean, onartu (bioteknologia…)

• Eragile ekonomikoak

• Errealitatea denez, etorkinen kontrako arrazakeria irrazionalari aurre egin

• Erakundeak (batez ere hezkuntza sistema)

• Mota guztietako laguntzak umeak izateko, denboran mantenduko direnak

• Erakundeak; enpresariak

3) JAIOTZA TASA HANDITU. HORRETARAKO ERREKURTSOAK EDO PIZKARRIAK ESKAINI (erraztasunak eta laguntzak).

• Laguntzen bidez, umeak edukitzea giza aberastasuna delako ideia zabaldu

• Erakundeak; enpresariak

• Sistema ekonomikoak kontutan hartzea pertsonen formazioa eta hau aprobetxatzea

• Enpresak; hezkuntza sistema eta Fakultatea; bitartekariak; elkarte profesionalak

4) HEZKUNTZA BALORATU. FORMAKUNTZA INDARTU

• Kultura eta hezkuntza jasotzearen abantailak bultzatu eta piztu pertsonengan

• Komunikabideak; erakundeak

• Ekologikoa (BIO), arduratsua, egokia dena lehenetsi

• Gizartea; erakundeak; enpresak; komunikabideak; norbera

• Komunikabide guztiak erabili giza pertzepzioa aldatzeko

• Gizartea; erakundeak; enpresak; komunikabideak; norbera

5) JENDEAREN PERTZEPZIOA (JARRERA/IKUSPEGIA) ALDATU

• Komunikabideak komunikatzeko tresnak izan daitezela (balio positiboak helarazteko tresnak izatea)

• Gizartea; erakundeak; enpresak; komunikabideak; norbera

• Lanean malgutasuna bilatu (garapen teknologikoa erabat erabilgarria da)

• Enpresak 6) LANA ETA FAMILIA BATERAGARRI BILAKATU

• Seme-alaben lehen urteetan, ahalik

eta denbora gehiena eurekin pasatzeko tresna legalak aztertu (baimenak, eszedentziak…)

• Legegileak

7) IKERKUNTZA BULTZATU, gizartearen behar berriei egokitzeko

• Ikerketa beti da garapena; beraz, bultzatu behar

• Hezkuntza sistema; erakundeak

8) GIZON ETA EMAKUMEEN ARTEKO PAREKO EGOERA (=parekidetasuna) BULTZATU

Page 10: Eusko Ikaskuntza - Juventud

0.3 Belaunaldien arteko errelebo desorekatua

Jatorrizko testuak dioena:

Giltzarri honen gainean ECOEUSKADI 2020k egindako egoeraren diagnostikoak lan merkatuaren egiturak eta arauketak, hezkuntza sistemaren egokitzapen ezak lan merkatuek eskatzen duten trebakuntza emateko eta gazteriaren emantzipazioa oztopatzen duten zailtasunek gazteen frustrazioa eta atsekabea sorrarazten dituztela esaten zuen. Talentuak kanpora joateko arriskuaz edo talentuak garatzeko baldintzarik ez emateko arriskuaz ere ohartarazten du.

� DIAGNOSTIKOARI EKARPENAK

Kasu honetan ere, gertuko errealitatera jo dute eta gazteen etorkizuna baldintzatu dezaketen gakoak lan dinamikaren erdigunean kokatu dituzte. Parte-hartzaileen adina kontutan hartuta, goi mailako hezkuntzarako nahiz lan merkaturako sarrerak kezkatzen die, hala nola erretiroaren luzapenak nahiz bizi-itxaropenaren luzapenak izango duen eragina. Kasu honetan ere, belaunaldien arteko errelebo desorekatuaz egin dituzten proposamenak multzokatu egin daitezke. Jarraian, gazteek egindako

proposamenak 3 multzotan banaturik:

Hezkuntza eta lana bateratzearen inguruan

� Hezkuntza sistema birdefinitu behar da. Bereziki unibertsitate edo goi mailako ikasketatan filtro modukoa ezarri behar da (ez mugatua, bideratua baizik).

� Lana eta ikasketak bateratu ahal izateko sistema.

Hezkuntza eta lan merkatuari loturikoak

� Hezkuntza/lanerako sarrera: eredu anglosaxoia

� Lanbide eskolak sustatu lan merkaturako sarreran

� Lan merkatua/baldintzak hobetu. Duintasuna

� Lana banatu (+ orduak + soldata)

Lan esperientzia eta formazioari dagokionean

� Esperientzia erabili gazteak formatzeko

� Abilezia aztertu (eta horren araberako lanpostua/erretiroa)

� Erretiroa luzatu baino, lana birmoldatu

� Errelebo kontratua

� ERRONKA ETA LAN LERRO IRADOKIZUNAK:

Gazteek mahai gaineratu dituzten erronka eta lan lerroak belaunaldi arteko errelebo aldaketek eragiten dituzten ondorio negatiboak arintzera bideratu dituzte, bereziki

Page 11: Eusko Ikaskuntza - Juventud

gazteak lan merkatura bideratzeko garaian aukerak biderkatzera. Bestetik, azpimarratzekoa da gazteen hautematea dela egoeraren muina lan lerro edo ekintza proposamenekin soilik ez dela aldatuko eta sistema ekonomikoaren eraldaketa beharrezkoa dela, erreformen bidez garatu beharko dena, haien iritziz. Hona hemen gazteek zehazturiko erronkak eta berauek aurrera ateratzeko iradokitako lan lerro eta subjektu arduradunak:

ERRONKAK LAN LERROAK SUBJEKTU ARDURADUNAK

- Hezkuntza sistemaren (goi mailako hezkuntza zikloen) sarbidea aldatu, konpetentzietan oinarritu.

- Hezkuntza instituzioak

- Ikasle kooperatibak sustatu - Ikasle taldeak/ elkarteak

1) HEZKUNTZA ETA LAN MUNDUAREN ARTEKO ELKARLANA SUSTATU

- Hezkuntza – administrazioa –

enpresa arteko elkarlana eta koordinazioa bultzatu

- Hezkuntza saila; administrazio publikoa; enpresak

- Lan baldintzak betearazteko baliabideak

- Sindikatuak

- Ekintzaletasuna bultzatzeko programak (jarraipena eta ebaluazioa barnebiltzea)

- Administrazio publikoa: maila guztietan eta sailartekoa.

2) LANA GIZARTE BERRIRA EGOKITU

- Lan legedia aldatu, lan orduak murriztuz eta sistema berrira egokituz: kontsumo gutxiago, ekologia zaindu.

- Erakunde ekonomikoak, herritarrak; administrazioa; sindikatuak… (globala izan behar du, orokorra)

- Errelebo kontratuak sustatu, esperientzia profesionala transmititzeko

- Langile gazteak; enpresak

- Praktiketako ikasleen portzentaia bat kontratatzera behartu

- Administrazio publikoa; enpresak

3) ESPERIENTZIA PROFESIONALA HEZKUNTZAN BARNERATU

- Lanbide Eskola sustatu - Administrazio publikoa; enpresak

4) SISTEMA EKONOMIKOA ERALDATU, ERREFORMEN BIDEZ

0.4 Aldatzen ari den balio sistemaren hauskortasuna

Jatorrizko testuak dioena:

Azken 35 urteotan Euskadiko gizartean izandako aldaketek iraganeko balio sistema berritu dute, tradizioak gure izaerarekin lotu izan duena. Gizartearen zatiketak eta indarkeriek ere arrasto sakona utzi dute gure gizartean. Oro har, sormenezko berrikuntza eta enpresa berriak sortzeko ekimenak murriztuta edo mugatuta egon daitezke, eta arazo berriei aurre egiteko gizarte gisa dugun gutasuna, gizarte kohesioari eta berdintasunari eusteko, txikitu dezakete.

� DIAGNOSTIKOARI EKARPENAK:

Esku-hartze programan partaide izan diren gazteak ez dira bat etorri ECOEUSKADI 2020-k egindako egoeraren diagnosiarekin. Bereziki bi baieztapenekin egon da eztabaida edo desadostasuna: batetik, euskal kulturaren kohesio faltaren arrazoi zentrala euskal gatazka kokatzea eta bestetik, diagnosian agertzen diren balioak eguneroko jendartea ez islatzea. Proposamenak, aldiz, zentzu eraikitzailean egin

Page 12: Eusko Ikaskuntza - Juventud

dituzte, egoera aldatu daitekeela eta horretan, belaunaldi berriek erantzukizun dutenaren baieztapenetik. Hauexek izan dira egindako proposamenak, eragin esparruaren arabera, 3 multzotan banaturik:

Hezkuntza esparruari loturikoak

� Hezkuntzan inplikazio gehiago, balioak inposatu gabe, bakoitzak askatasunez erabaki dezan.

� Hezkuntza sistema independentea: ekonomikoki, politikoki

Hainbat balioren gaineko ikuspegi berritzailea adierazten dutenak

� Benetako ekologia: berrerabilpena bultzatu

� Transgenerora jo

� Polarizazioa hizkuntzetan

Egungo balio sistemari buruzko proposamen orokorrak

� Nora iritzi behar dugun jakitea

� Aurreko balio sistemarekin apurtu eta behetik gorako prozesuan kokatu bultzatu nahi ditugun balio denak

� Balio berriak badira, baina unitate konbibentzialak (=bizikidetza unitateak) sozializatzeko bitartekoak dira.

� Pertsonen arteko harremanak 1go mailan jartzea, harremanak balioan jartzea, ez beti nahi

Page 13: Eusko Ikaskuntza - Juventud

� ERRONKA ETA LAN LERRO IRADOKIZUNAK

Aldatzen ari den balio sistemaren hauskortasunaren gainean gazteek egindako erronkak nahiko zehatzak izan dira. Erronken gehiengoa balio berrien transmisioari lotuta dago eta hezkuntzak horretan guztian duen garrantzia azpimarratu dute. Era berean, balio sistema berriak transmititzeko iradokitako lan lerroak zein subjektu arduradunak zeharkako moduan proposatu dituzte. Hurrengo koadroan gazteek sorturiko edukia azaltzen da:

ERRONKAK LAN LERROAK SUBJEKTU ARDURADUNAK

1) HEZKUNTZAK METODO

ALTERNATIBOEN EKARPENAK KONTUTAN HARTZEA

Hezkuntza metodo alternatiboak ikertu, hausnartu, probatu eta egokiena martxan jarri

2) BERRERABILPENA SUSTATU

3) TRANSGENERORA JO

4) KULTUR ANIZTASUNA,

HIZKUNTZA ANIZTASUNA BALIOAN JARRI

5) HEZKUNTZAREN

BIDEZ, FAMILIA EREDU EZBERDINAK ZABALDU/PRESTIGIATU

6) PARTAIDETZA BALOREAK BULTZATU

Hezkuntza programetako curriculumetan eta konpetentzietan + hezkuntza ez formalaren programetan barneratu:

• Metodoak:

o Unitate didaktikoak

o Udal tailerrak/ Jardunaldiak

o Foroak (Datorkigunea)

o Hezkuntza metodo alternatiboen ikerketak erabili

• Gaiak:

o Berrerabilpenean

o Transgeneroan

o Kulturaniztasunean

o Familia eredu berrien zabalpenean

o Partaidetza baloreak sustatu eta indibidualismoa ekidin.

OROKORREAN (eta

zeharka erronka guztiei eragiten diona)

Komunikabide publikoen papera aztertu eta izpiritu kritikora hurbildu

HEZITZAILE AGENTE GUZTIAK:

- Ikus-entzunezkoak (telebista, internet…)

- Komunikabideak (egunkaria, aldizkaria, irratia)

- Familia

- Lagunak/ kalea

- Eskola: irakasleak, ikasleak

Page 14: Eusko Ikaskuntza - Juventud

1 ONDORIO NAGUSIAK, ELEMENTU KOMUNEN GAINEAN

Honakoa, esku-hartze programan jaso ditugun iritzi, hautemate, diskurtso eta proposamen zehatzen baitan, giltzarri guztiei komunak zaizkien elementuen

deskribapena da. Horietan murgildu aurretik, ezinbestekoa da azpimarratzea programa garatu izan deneko une zehatza: 2011eko martxoa eta apirila. Egindako prozesuaren emaitzek Euskal Herriko nahiz mundu mailan jazo diren gertakariekin lotura zuzena dutela ikus daiteke. Kasu batzuetan, denboran hurbil gertaturiko hondamendi naturalek, gazteengan hausnarketa sorrarazi dute eta posizio hartzea eragin dute. Gazte askoren ekarpenak, gertaera zuzenei egiten diete erreferentzia: Japoniako lurrikara, Fukushimako zentral nuklearra… Beste kasu batzuetan, aldiz, gazteen hurbileko errealitatean kokatzen dituzten elementu gatazkatsuak agertu dira: Abiadura Handiko Trena, Zubietako errauskailua, osasun sistema publikoa, hezkuntza sistema… Azkenik, gaiarekiko kontzientzia maila handia duten gazteak izan dira partaide. Gazte hauek iraunkortasunerako estrategiaren oinarriak ezagutza, balore eta jakintzetan kokatu dituzte. Euskadik 2020.urtera begira zehaztu beharreko jasangarritasun estrategiaren (ECOEUSKADI 2020) gainean, kolore desberdinetako iritzi eta ekarpenak jaso ditugu. Txostenean zehar landutako ekarpenenen artean, badira giltzarri guztietan errepikatu diren elementu komunak, gazteen artean adostasun maila zabala jaso dutenak. Elementu komun hauek ondorio nagusi gisa aurkezten dira:

JASANGARRITASUNAREN PARADIGMATIK IRAUNKORTASUNERAKO JAUZIA

EMAN BEHARRA, TEORIAN ETA PRAKTIKAN.

GOBERNANTZA EREDU BERRIAK

MATERIAREN PARADIGMAREN AURREAN (ETEKIN EKONOMIKOA ETA

KONTSUMOA), PERTSONA ETA NATURA ERDIGUNEAN KOKATZEA

ZIKLO BATEN AMAIERA. ALDAKETA BEHARRA

Page 15: Eusko Ikaskuntza - Juventud

Garapen jasangarria mugatua dela eta bere ondorioak gure planetarentzat jasanezinak direla ulertuta, gazteen iritziz, aurrera begirako erronka

iraunkortasuna izan behar dela ondorioztatu dute. Euskadik epe luzerako helburuak finkatu ondoren, oinarrietatik abiatu, esparru guztietan aplikatu eta ebaluatua izango den estrategia integrala behar duela adierazi dute gazteek. Jasangarritasuna vs. iraunkortasuna. Iraunkortasuna lantzea izan behar du estrategia. Bizi garen planetak errekurtso (lehengaiak, erregai fosilak…) mugatuak dituen neurrian eta mugatuak diren errekurtso horiek garapen jasangarriaren zutabe gisa kokatzen diren bitartean, garapen jasangarria jasanezin bihurtuko da epe ez oso luzera, gazteen iritziz. Errekurtso naturalak amaitu egingo dira. Hori dela eta, azken urteetan ekonomia gidatu duen jasangarritasunaren paradigmak

kezka eta zalantza sorrarazi du gazteengan. Gazte guztiek larritzat jo duten egoera honen aurrean, egoera bideratzeko ikuspegi ezberdinak plazaratu dira, iraunkortasuna egungo garapenaren kontzepzioarekin ezinezkoa denaren gaineko adostasunetik abiatuta. Alde batean, errekurtsoen erabilera mugatu behar dela eta naturan dauden elementu berriztagarriak baliatu behar direla uste dutenak daude (adib: energia eolikoa…). Bestaldean, errekurtso natural gehiago ez erabiltzearen alde daudenak aurkitzen dira (berrerabilpena, ez erabiltzea…). Guztiak bat etorri dira arestian aipaturikoa ezin daitekeela teorian gelditu esaterakoan eta praktikara bideratu behar direla ahaleginak.

Garapen iraunkorra praktika izan dadin, goitik beherako eta behetik gorako urratsak ematea ezinbestekotzat jo dute gazteek eta horretarako Gobernantza eredu berriak sortu eta aplikatzea eskatu dute. Garapen iraunkorraren inplementazioa lege aldaketa soilaren ondorioz ez dela gauzatuko adierazi dute eta kudeaketa sistemaren baitako aldaketa beharrezkoa dela adierazi dute. Jendarteak garapenarekiko duen ulermena zein praktika aldatu behar da eta horrek eremu pertsonala eta publikoa zein berau kudeatzeko ereduaren eraldaketa dakar berarekin. Beraz, eremu pertsonaleko aldaketa koherentea eta erreala gauzatu dadin, sistemak eredugarria izan behar du bere esparru guztietan (kudeaketa, botere legegilea, botere exekutiboa…). Bide honetan, garapen iraunkorraren bidean zehazturiko helburuak bete eta betearaziko duen Gobernantza eredua beharrezkoa dela adierazi dute. Eremu pribatutik (etxetik) esporta daitezkeen ereduak balekoak izan daitezkeela adierazi dute (kasu,

1.- ONDORIOA

JASANGARRITASUNAREN PARADIGMATIK

IRAUNKORTASUNERA JAUZIA EMAN BEHAR DA, TEORIAN ETA PRAKTIKAN

2.- ONDORIOA

GOBERNANTZA EREDU BERRIAK

Page 16: Eusko Ikaskuntza - Juventud

ekonomia domestikoaren eredua esparru guztietan gauzatzea). Era berean, eredu autonomikoa sinplifikatu eta lurralde osoari begirako gobernantza eredua martxan jarri beharra agertu dute, bikoizketak alboratuz eta zeharkako kudeaketaren bidez. Partaide izan diren gazteak, Gobernantza eredu berri horren zehaztapenerako hainbat ezaugarri mahai gaineratu dituzte. Batetik, Gobernantza ereduak norbanakoa zein natura kokatu behar ditu erdigunean eta aurrera begira ezarriko diren erronkak bermea izan behar dute aipatu bi eremuen mantenu, onura eta garapenerako. Bestetik, lurra, dirua eta lanaren espekulazioa alboratu eta existitzen denaren gaineko kudeaketa egokia egin behar du. Erantzukizun kolektibo eta banakakoan oinarrituriko eredua izan behar duela ere adierazi dute, eta eremu pribatuan egiten den ahalegina eremu publikoan egiten denaren ispilu izatea.

Saioak aurrera joan ahala, garapenaren kontzepzio modernoa zalantzan jarri da. Partaideek aitortu dutenaren arabera, mundu mailan jazo diren gertakariek eragina izan dute kontzientzia eta gaiarekiko hausnarketari dagokionean. Zentzu honetan, garapenaz dagoen ulermena zalantzan jarri dute. Gazteen iritziz, garapena gaur egun etekin ekonomikoarekin eta kontsumoaren

hazkundearekin lotzen da, natura eta pertsonen beharretatik urrun. Paradigma nagusiak hazkuntza BPG-aren igoerarekin lotzen dute eta natura zein pertsonak erdigunean kokatzen dituzten bestelako faktoreak zentroan kokatu behar direla ondorioztatu dute. Kalitatea eta kantitatea parekatzeari utzi eta kalitatea neurtzeko elementu berriak kontutan hartu beharra adierazi dute. Era berean, norbanakoarengan bestelako faktoreak txertatu beharra ere azaldu dute, kontsumo arduratsua bultzatuz. Oro har, garapena eta hazkundea neurtzeko bestelako faktoreen garrantzia azpimarratu dute, nahiz eta hauek definitu zein inplementatzeko bidea luzea den ohartarazi. Azken batean, garapenaz eta hazkundeaz bestelako ikuspegi bat

norbanakoan (eguneroko praktikan) eta goi mailako egituretan

(sistemaren baitan) txertatu behar dela adierazi dute. Bide horretan, hezkuntzak (zentzu zabalean) funtzio garrantzitsua jokatzen duela adierazi dute belaunaldi berrien eremuan, beti ere, gainerako esparruekin koherentzian, elkarlanean eta osagarri modura. Hezkuntzaren barrenean kokaturik, gertaeren informazioa eta ezagutza gardena aldarrikatu da, irakurketa interesatuen aurrean.

3.- ONDORIOA

MATERIAREN PARADIGMAREN AURREAN (ETEKIN

EKONOMIKOA ETA KONTSUMOA), PERTSONA ETA NATURA ERDIGUNEAN KOKATZEA

4.- ONDORIOA

ALDAKETA BEHARRA. ZIKLO AMAIERA

Page 17: Eusko Ikaskuntza - Juventud

Garapen iraunkorraren bidean, aldaketarako beharra adierazi dute. Gazteek uste dute bidegurutzean dagoela jendartea, ziklo bat itxi eta ziklo berriaren norabidea zehaztuko duen bidegurutzean.

Gazte askok zikloa aldaketa beharrizan gisara kokatu dute. Errekurtsoak mugatuak izanik, aldaketa eman ezean, egungo sistema politiko, sozial eta

ekonomiko zalantzan dagoela uste dute. Erreformen bidez, sistemaren eraldaketa beharra kokatu da. Osterantzean, norbanako gisa eman daitezkeen urratsek edo borondatezko neurriek soilik (kontsumo taldeak, kasu) ez dute aldaketa ekarriko. Egituratutako neurriek bai ordea. Beste batzuek, ordea, lehentasunezkoak diren esparruak (lan merkatua, osasun sistema, hezkuntza sistema, sistema ekonomikoa…) goitik behera aldatu edo birsortzea nahikotzat jotzen dute aldaketa eman dadin garapen iraunkorrerantz.

Amaitzeko esan, lau ondorio nagusi horiek, gazteek marko teorikotzat jo dituztela edozein estrategiaren garapenerako, eta edozein erronkaren bidea marrazteko unean. Aipatutako lau ondorio nagusi horietan denetan, oinarri eta zeharkako elementu gisa honakoa kokatu dute: gertaeren ezagutza eta kontzientzia. Beraz, zentzu horretan, gazteek kokatu dituzten erronka eta lan lerro iradokizun denak, ondorio horien baitan ulertu eta irakurri behar direla aldarrikatu dute.

Page 18: Eusko Ikaskuntza - Juventud

ERANSKINA: SAIOEN MEMORIAK

ERANSKINA:

SAIOEN MEMORIAK

Page 19: Eusko Ikaskuntza - Juventud

Lehen saioaren memoria (2011-03-12, Bilbo)

ECOEUSKADI 2020: GAZTEEN EKARPENAK ERRONKEN LANKETARAKO.

PROZESU PARTE HARTZAILEA, 2011

Data: 2011.eko martxoak 12, larunbata Tokia: Lehendakari Agirre 42, Bilbao. Udal Zentroa. Parte-hartzaileak: Araba, Bizkaia, Nafarroa eta Gipuzkoako 22 gazte, Eusko Ikaskuntzako arduraduna eta Aztiker soziologia ikerguneko bi teknikari. Iraupena: 9:00 - 14:00

2011-03-12, BILERAREN MEMORIA (1go saioa)

1.- PROZESUAREN AURKEZPENA ETA EGUNEKO SAIOAREN KOKAPENA

Parte-hartzaile guztiei ongi etorria eman ondoren, hizkuntzaren erabilera adostu da: euskara izan da hitzezko nahiz idatzizko hizkuntza, partaide denek horretarako gaitasuna azaldu dutelako. Dena den, hizkuntza ekarpenak biltzeko oztopo edo muga ezin duela izan ulertuz, interbentzioak gazteleraz egiteko askatasuna eman da. Norbaitek eskatuko balu ere, saioaren emaitzak jasotzen dituen memoria ere gaztelerara itzuliko dela esan da.

Jarraian, Eusko Ikaskuntzako arduradunak prozesuaren nondik norakoak eta helburu orokorrak azaldu ditu. Aztikerreko teknikariak, aldiz, egungo saioa kokatu, helburu zehatzak azaldu eta denbora tarteak argitu ditu. Edukia bi papelografotan idatzi, arbelean itsatsi eta bertan utzi da, saioak iraun bitartean guztien bistara egon dadin.

SAIOAREN HELBURUAK SAIOAREN URRATSAK/EGITURA

1. ECOEUSKADI EGITASMOA: DIAGNOSIAREN GILTZARRI NAGUSIAK JASOTZEA ETA BALORATZEA.

2. DIAGNOSIAREN 4 GILTZARRIEN KOKAPENA ETA AZTERKETA EGITEA

3. 4 GILTZARRIEI ERRONKAK ATXEKITZEA

4. ZEHAZTUKO DEN ERRONKA BAKOITZAREN EZAUGARRIA KOKATZEA

- 9.10etan SARRERA ETA AURKEZPENA

- 9.30etan. ECOEUSKADI: 8 giltzarrien azalpena

- 10.00etan. MARKO TEORIKOARI BURUZ HAUSNARKETA “HAZKUNDEA/DES-HAZKUNDEA”

- 11.15etan. 2. lan taldea. 8 GAKOAK AZTERTZEA, ERRONKAK ATXEKITZEA.

- L.T.1: 2 GAKO

- 12.15etan. ATSEDENA

- 12.30etan. OSOKO BILKURAN gako bakoitzari ekarpenak

- 13.35etan. EMAITZEN ERREPASUA ETA SAIOAREN BALORAZIOA

Page 20: Eusko Ikaskuntza - Juventud

Partehartzaileen arteko elkar ezagutzan sakontzeko eta giro egokia lortzeko, ezagutza jolasa egin da. Jarraian bakoitzak ezagutu duen pertsona bat aurkeztu dio taldeari eta esandako gezurra zer izan den asmatzeko saiakera egin du.

2.- ECOEUSKADI 2020 EGITASMOAREN AURKEZPENA

Partehartzaileek EcoEuskadi 2020 egitasmoaren ibilbidea ezagutu eta ikuspegi integrala barneratu dezaten EcoEuskadiko teknikari batek egitasmoaren aurkezpena egin du. Horrekin batera, gazteek sortuko duten emaitza prozesu orokorraren baitan kokatu eta balioan jarri du, emaitza kontuan hartua izango dela azpimarratuz.

Aurkezpenaren ondoren gazteek hainbat galdera luzatu dizkiote teknikariari eta erantzunak izan dira. Jarraian, gazteek eginiko galderak agertzen dira:

- Gazteen iritzia hain garrantzitsua bada, zergatik ez dago gazterik EcoEuskadiren zuzendaritza teknikoan?

- Gazteok egingo ditugun ekarpenek eraginik izango al dute EcoEuskadi 2020 estrategiaren definizioan?

- Estrategia transbertsala izango dela esan duzu, zergatik? Zergatik ez da puntu nagusi edo ardatz gisa kontsideratzen?

- Gaiarekin lotura duten eta martxan dauden plan estrategiko ezberdinetan, kasu 2020 Energia Planean edo 2020 Mugikortasun Planean eraginik izango al du? Kontutan hartuko al da EcoEuskadin zehaztuko dena aipaturiko planak definitu, kudeatu edo garatzeko?

Teknikariak galderak erantzun ditu. Horrekin batera, gaiaren kokapenerako dinamika amaitutzat eman da.

3.- MARKO TEORIKOA: HAZKUNDEA ETA DESHAZKUNDEAREN PARADIGMAK

Garapenaren inguruan teoria zein ikuspegi ezberdinak egonik eta EcoEuskadiko teknikariaren azalpena garapen iraunkorraren paradigmaren baitan kokatu dela kontutan hartuz, deshazkundearen inguruko paradigma jarri da mahai gainean, hausnarketarako, eta gerora landuko denari marko teoriko hausnartu eta kokatu bat izan ahal izateko. Helburua partehartzaileek “beste egia” edota ikuspegia ezagutzea, ikuspegi kritikoa lantzea eta hausnarketa eskematan trebatzea izan da, marko teorikoan sakonduz norberaren arrazoiketa propioa sortzeko. Horretarako, “la historia de las cosas” laburmetraiaren hasierako 10 minutuak ikusi dira.

Bideoa ikusi ondoren, Hazkundea-Deshazkundea?, galdera hartuz, honako galdera proposatu da: Zein(tzuk) d(ir)a atentzioa deitu dizu(te)n IDEIA(K)? Osoko Bilkuran, gazteek euren iritzi eta ikuspegia azaldu dituzte. Jarraian, gazteek esanikoak:

- Egungo sistema lineala ezin da mantendu, errekurtsoak mugatuak direlako

- Planeta desorekatua da (pobrezia-aberastasuna)

- Beste tokietan dagoen pobreziak eragina du hemen

- Desorekak eragiten gaitu, guk sortzen dugu desoreka. Beste toki batean gertatzen denak eragina du hemen eta guk egiten dugunak eragina du beste toki hartan.

- Garapena eta hazkundea gauza ezberdinak izan daitezke. Hazkundea BPGren igoerari lotuta dago. Garapena egonik, hazkunde ekonomikoa txikia izan daiteke, baina bestelako faktoreak garatu beharko lirateke. Bestelako faktoreak zeintzuk diren definitu beharra dago.

- Kalitatea ezin da kopuruan neurtu. Kalitatea zer den definitu beharra dago.

Page 21: Eusko Ikaskuntza - Juventud

- Burura etorri zaidan lehen gauza “ez babesa ” edo “babes falta ” izan da.

- Bideoan agertzen den kutsaduraren puntuarekin ez nago ados. Datu errealak behar ditut hori sinisteko. Eta babesgabetasunari dagokionean, osasunaren arloan ez da horrela, ez nago ados.

- Babes eza ez dago bakarrik osasunean, zabalagoa da: ekonomia, hezkuntza…

- “Gure aberastasuna, euren pobrezia ” esaldiarekin ez nago ados. Arrazoia kudeaketa desegokia da, ez bakoitzaren ekintzak.

- Kontzienteak edo inkontzienteak izan, errudunak gara.

- Inkontzientziak ez gaitu erreduntasunetik/erantzukizunetik (=esgrimir) libratzen.

- Birziklatzeko beharra dago, ekoizpen handiaren erantzun gisa.

- Kontsumo arduratsua behar da, baina hori ere mugatua gaur egungo ereduaren baitan

- Erantzukizuna dugu, bai, baina ezin da orokortu. Adibidez: supermerkatuan dagoen mugikor bat ez erostea erabakitzen badut, horrek nire erantzukizuna mugatzen du.

- Petrolioa duten herrialde guztiek Europaren eta EEBB-en kontsentimendua dute. Hori (itxurazko bake edo egonkortasuna) mantentzeko beharrezkoak dituzte diktadoreak boterean. Horregatik daude orain liskarrak, Europak eta EEBBak kontrola galdu dutelako.

- Egoeraren erantzukizuna indibiduala edo kolektiboa den zalantza dago.

- Zuen hitzek munduaren akaberan gaudela aditzera ematen dute.

- Birziklapenik hoberena, berrerabilpena da (ez sortu gehiago, dagoena erabili).

- Bideoa sentsazionalista iruditu zait, baina eztabaida sortzeko dela ulertzen dut. I.go munduan urteetan lehengaiak kontsumitu ditugu eta orain nola zoaz Txinara edo Indiara eta guk urteetan kontsumitu duguna ezin dutela kontsumitu esan? Potentzia mundiala izanik eta hazkunderako bidean egonik?

- Denok gara errudun. Erraza da esatea goikoek agintzen dutela eta behekoak txotxongiloak garela. Gure eguneroko ekintzaren bidez justifikatzen dugu. Kausa/ekintza- ondorioen arteko tartea handitu egin da. Nahi duguna erosi nahi dugu eta gainera merke. Esplotazioa ez da ikusten (edo ez da ikusi nahi), guk produktua ikusten dugu. Nazismoa modernitateak sortu zuen.

- Garapenaren ikuspegi ezberdinak ez dira bistaratu. Hezkuntza sistemaren barnean ere garapen ekonomikoa bultzatzen duten baloreak oso sartuta daude. (ikasgela bakoitzean ordenadore bat edukitzea garapenaren ikur da, ondorioei erreparatu gabe). Beste adibide bat osasun sisteman gertatzen dena da, non ez den bultzatzen jendea aktibo egotea eta horretarako farmakoak erabiltzen dituzte. Alor guztietan kontsumismoa bultzatzen da garapen ekonomikoaren izenean.

- Deshazkunde gizarte batean kalitatea mantendu daiteke. Garapen ekonomikoaren aldetik zalantzak ditut, baina bizi kalitatea deshazkundearekin uztartu daitekeela uste dut.

- Anbulatorioetan nutrizionistak baleude, gehiago prebenitu eta sendatuko litzateke.

- Sendatzea eta prebenitzea ezberdina da. Uneko gaitzik nagusiena den onkologian nutrizioak ez du eraginik. Hemen gaudenon erdiak minbizia izango dugu, joan gaitezen kontzientzia hartzen. Nutrizioak ezingo du gaixotasuna ekidin.

- Birziklatzea edo berrerabiltzea bai, baina ez erabiltzera pasa behar dugu. Kontsumo eredua aldatu behar da.

- Norberak du erantzukizuna, kontsumoa gure erantzukizuna da. Erantzuleak gara.

- Kontzientzia hartzea gizarte mailako erronka da. Gaurkoan, gure egitekoa Gobernu politikari ekarpenak egitea da.

Page 22: Eusko Ikaskuntza - Juventud

- Garapen teknologikoa beharrezkoa da, nahiz eta batzuentzat kontsumo eredu berriarekin bateragarria ez den eta besteentzat bai.

- Gaur egungo gizarte ereduarekin, bestelako kontsumo eredu bateranzko hainbat urrats (adib: kontsumo taldeak) ezinezkoak dira. Bestelako gizarte eredu batean, aldiz, bideragarria litzateke.

- Zer? Noiz? Nola? Eta NORTZUK?? Nola uztartu garapena euskal kulturarekin, euskal kultura ez bada errespetatzen?

Atsedenera joan aurretik, bi lan talde osatu ditugu lan dinamikak jorratzeko. Lan taldeak, ausaz egin dira.

4.- LAN DINAMIKAK

Gaian sakondu eta edukia sortzeko, bi lan talde osatu dira, ausaz. Lan dinamiken bidez, Garapen iraunkorrerako/jasangarritasunerako giltzarriak sakonean landu eta gogoeta bultzatu da, proposamenak zein erronkak sortze aldera. Egoeraren diagnostikoan identifikaturiko zortzi giltzarrietatik lau aukeratu dira, gazteek gaiarekiko izan dezaketen gertutasuna edo ezagutza kontutan hartuz. Lan talde bakoitzean 2 giltzarri landu dituzte.

Jarraian, lan dinamika bakoitzaren azalpena eta lan talde bakoitzak sorturiko edukia:

5.1.- JASANGARRITASUNERAKO 4 GAKOAK: GOGOETA

Dinamizatzaileak lan taldeari dagokion gaiaren aurkezpena egin du. Gaia aurkeztu ondoren, taldekideek 5 minutu izan dituzte norberari gaiaren aurkezpenak (eta goizean zehar jasotakoak: teknikariaren aurkezpena, deshazkundearen bideoa, dokumentu giltzarriak…) sujeritu diona fitxa batean idazteko. Denbora amaituta, edukia lan taldean komunean jarri eta guztien artean osatu da papelografoan.

Lan taldeari dagokion bigarren gaiarekin metodologia berbera erabili da.

5.2.- EGOERAREN GILTZARRIETATIK, ERRONKAK MARRAZTU

Lan taldeari dagokion gai bakoitza sakontasunean landu eta edukiak sortzeko, egoeraren diagnostikotik gaiari dagozkion orriak, “jasangarritasun giltzarriak Euskadin” dokumentua eta aurreko lan dinamikaren papelografoa hartu dugu. Gaia lantzeko galdera sorta bat izan dute fitxa batean. Lehenengo 5 minutuetan bakarka landu dituzte galderak eta ondoren, lan taldearekin komunean jarri da, papelografo baten bidez.

Denbora mugatua izatearen ondorioz, A taldeak lan dinamika hau ez du egin, lehen dinamikari tarte gehiago eskainiz. B taldeak soilik aldaketa demografiko sakonak gaiari dagokion zatia landu du, baina bakarkako lanketarik gabe, txandaren bidez ahots altuan.

Jarraian, lan talde bakoitzak sortutako edukiak azaltzen dira:

Page 23: Eusko Ikaskuntza - Juventud

A TALDEA: Jasangarritasunerako giltzarriak

MUGIKORTASUNA ETA GARRAIO IRAUNGAITZA

(giltzarrien dokumentuak dioenari ekarpenak, ikus. Giltzarrien dok.)

GALDERAK KEZKAK eta KEXAK PROPOSAMENAK

- Petrolioarekiko menpekotasuna, aldaezina da?

- Gai gara beste menpekotasunak onartzeko? Koordinazioa, elkarbizitza

- Erregai fosiletatik etortzen ez diren garraio diseinuak zergatik ez dute aurrera egiten?

- Ze interesak daude beste proiektuak ez bultzatzeko? (ibilgailu elektrikoak, urarekin funtzionatzen dutenak…)

- Zergatik ez da azaltzen bizikleta?

- Noraino igoko da gasolio prezioa?

- Zergatik dago gizartea eztabaida hauekiko hain aldenduta?

- Jendea kontzientziatuta dago? Ezagutzen du errealitatea?

- Zergatik horrenbeste garraio behar dugu?

- Administraziotik: etiketa berdea, bio kontzeptua (erabilera horrek kontzeptua edukiz hustu du). Administrazioak eta politikariak gai dira “Pasaiako bio portua” izena jartzeko, eta aurrera.

- Eredu produktibo globalizatua, mugikortasunera dependitzen du.

- Lurralde antolamendua: dispertsiora jotzen du. Hiri diseinu konpaktuagoa ez da lehenesten

- Prest gaude zerbait galtzeko, eredua alda dadin? Bakoitzak egin behar dugun galdera da

- Administrazioa: goitik beherako boterea da. parte hartzea sustatu, nahi duena egiteko. Haien proiektuak justifikatzeko

- Hirietan gero eta parking gehiago, eta oraindik gehiago egiteko asmoa

- Statusa da klabea: kotxea: statusa gizarte honetan norbait izateko.

- Euskadi mailan aldaketak BPGen eragingo badu, zer da industriaren ordezkoa? Zein da sistema berria?

- ECOEUSKADI batean, bizikleta ez agertzea larria da. Ekologikoa, ekonomikoa…

- Garraio mota berdeak izatea beste burbuja: espekulazioa

- Ikuspegi morala ekibokatua: natura/ekologia. Zer da? termino batzuk hustu dira edukiz.

- Ez da EHrako proiektua, soilik EAErako.

- Politikoa, klase politikoa: inkonpetenteak.

- Ekologiaren barne arazoa ekonomia da, horregatik da administrazioaren kezka.

- Ez da onartzen politika serio bat, ekologian oinarrituta, ekonomia auzian jartzen duelako (orain artekoa).

- Garraio kolektiboa + hirigintza lotu behar da.

- Garraio batzuk iristen dira leku batzuetara, ez besteetara.

- HEZKUNTZA: eskola, familia, kalea, unibertsitatea…

*Errealitatea, arriskuak argi azaldu

- HEZITZAILEAK, hezteko

- Etiketan jarri zenbat CO2-erabili den produktu hori eskuetara eramateko.

- Hirigintza eredu berria: hiri konpaktuak, zerbitzuen lokalizazioa

- Zerga sistema koherentea/saritu gutxiengo kutsatzen dutenak; zigortu gehien kutsatzen dutenak

- Eredu aukerak erakustea

- Administrazioa hezitu: politikoak-publikoa, eredugarriak izan daitezen.

- AHT bertan behera uztea, transformatzea

ATT(abiadura txikiko trena) herriz herri: pertsonak. Bertako garraioa eta merkantzia garraiatzeko.Ekonomiko soziala.Menpekotasun txikiagoa.

- Informatzea tek. Berriek izan dezaketen eragina garraioa gutxitzeko

- Trolebusak, tranbia baina kontsumo gutxiago du.

- Bizikleta eta oinezko mugikortasunean heztea, eta horretarako baldintzak bultzatzea (denbora)

- Bizikl-oinezkoen artean errespetuan heztea

- Bizikleta erabiltzen dutenei heztea

- Dena lokalizatu eta autogestionatzea, mugikortasuna murrizteko.

-1.go sektorea bultzatzea

- Kontsumo taldeak bultzatzea, bertako ekoizleen uztan oinarriturik.

- Behetik gorako prozesuak bultzatzea, garraioan adibidez. Eredua herritarrekin definitzea, herritarren bizi baldintzen kalitatea egokitzea

Page 24: Eusko Ikaskuntza - Juventud

ALDATZEN ARI DEN BALIO SISTEMAREN HAUSKORTASUNA

(giltzarrien dokumentuak dioenari ekarpenak, ikus. Giltzarrien dok.)

GALDERAK KEZKAK eta KEXAK PROPOSAMENAK

- Txarra al da aurreko sistemarekin apurtzea? Sistemari kontrakulturala egitea, kulturak eboluzionatzea

- Zentzua du 1.parrafoa

- Identitatean, ez du eragin ere burujabetasun faltan?

- Zer da kultura?

- Zer da nazioa?

- Mugak eroriko dira inoiz?

- Zergatik izan nahi dugu diferente?

- Balioa: materialismoaren aurka zer egin dezakegu

- Balioak: anitzak, zabalak. Hemen bakoitzak 2-3. eremu ezberdinetan ematen dira balioak zein mailatan eragiten dute aurreko balioak haustea

- Zergatik balio berdinak izan? Minimo batzuk egotea, baina denak berdinak??

- “Terrorismoa gaia” balio sisteman kaltzadorearekin sartu dute.

- Diagnosia ez da zilegia: 1. 2 paragrafoetan ez dago ikuspegi osoa.

- Gatazka politikoa lotzea balio sist… ez da egoki ikusten. Sartutzat jotzen da. Gai bat edo beste; nahasketa denak ez dira koktel.

- Dispertsoa eta konplikatua, ez da zehatza.

- Markatzen du ONAK/TXARRAK jendeak baloratzeko aukera izan behar du.Honek bideratzen du.

- Testuaren planteamenduaren polarizazioa dago: euskal kultura= ETA

- Polarizazioa aldatuko balitz non geratuko litzateke jende askoren ekonomia?Gatazkak sortu duen ekonomia, alegia.

- Gazteriaren emantzipaziorako aukera faltak eragiten du sormenean.

- Sistemak egin du, protagonismoa ere. Instituzionalizatu dira gizarte ekimenak

- Genero planteamendutik haratago, zergatik ez joan transgenerora? Aurreiritziak haustea.

- Balore krisia da bizi duguna

- Estatu bakoitzak baloreak sustatzen ditu. Estatu indibidualizatua.

- Aurreko balio sistemarekin apurtu eta behetik gorako prozesuan kokatu bultzatu nahi ditugun balio denak

- Balio berriak badira, baina unitate konbibentzialak sozializatzeko bitartekoak

- Hezkuntzan inplikazio gehiago, balioak inposatu gabe, bakoitzak askatasunez erabaki dezan.

- Hezkuntza sistema independientea: ekonomia, politikoa.

- Nora iritsi behar dugun jakitea

- Benetako ekologia: berrerabilpena bultzatu

- Polarizazioa hizkuntzetan.

- Pertsonen arteko harremanak 1.mailan jartzea, harremanak balioan jartzea, ez beti nahi.

- Transgenerora jo.

Page 25: Eusko Ikaskuntza - Juventud

B TALDEA: Jasangarritasunerako giltzarriak

ALDAKETA DEMOGRAFIKO SAKONAK

(giltzarrien dokumentuak dioenari ekarpenak, ikus. Giltzarrien dok.)

GALDERAK KEZKAK eta KEXAK PROPOSAMENAK

- Zahartzeak eragina zerbitzu publikoetan? (pribatizazioa…)

- Zer gertatuko litzateke, beldurrez, etorkizuna modu pribatuan finantzatuko bagenu?

- Zergatik errezetak berandu?

- Jaiotza-tasa hain baxua izatearen arrazoiak?

- Zergatik amatasun/aitatasuna ez da bultzatzen jendartearentzat aberasgarria balitz bezala?

- Benetan hain beharrezkoa al da inmigrazioa?

- Ze bizi-kalitate nahi/behar dugu?

- Zaharren kopuruaren igoerak nola eragingo du?

- Gehiago biziko gara, baina hobeto?

-Jende gutxiago badago lanean eta gehiago jubilatuta, nola ordainduko dira zerbitzu publikoak?

-Populazio aktiboa gai izango da adin nagusikoen beharrak asetzeko?

- Zein zailtasun daude hazkuntzaren igoera eman ez dadin? Zergatik?

- Faktore psikologikoek hazkuntzaren jaitsiera baldintzatzen dute (bizi ohiturak, elikadura, jarduera fisikoa…). Zein faktorek du eragin handiena?

- Zahartzaroari loturiko zerbitzuak pribatizatuak daude (egoitzak…). Monopolioa

- - Gero eta pentsio gehiagori aurre egin behar izateak zerbitzu publikoen okertzea dakar

- Osasun sistemaren jasangarritasun eza

- Pentsio sistemaren jasangarritasun eza.

- Proiektu pertsonalak garatzeko zailtasunak (ikasketak, lan merkatua, familia…)

- Estatuak (=botereak) familia tradizionala bultzatu, ereduak aldatu direla kontuan hartu gabe.

- Amatasuna ez da errentagarria, garapen ekonomikoaren ikuspegitik (ikuspegia aldatu beharra)

- Haurrak izaterako orduan, ekonomia izatea erabakitzeko gakoa.

- Antisorgailuen erabileraren ondorioak aztertu egin beharko lirateke (espermaren kalitatea…)

- Bizi kalitatea mantentzeko etorkinak behar ditugu gaur egun. Lan merkatuko baldintzak hobetzea soluzioa bada, etorkinak? Kontraesanak

- Etorkin kualifikatuak behar ditugu?

- Bizi kalitatea funtzionalitateari lotuta dago (adin tarte bakoitzak funtzio bat betetzen du jendartean eta hori ezin da behartuta aldatu)

- Etorkizunean, egungo gazteok izango al dugu erretiroa?

- Planifikazioa (zentzu orokorrean)

- Prebentzioa (ekonomikoa, osasuna…arlo guztietan)

- Ikerketa (arlo guztietan)

- Hezkuntza-formazioa, gertatzen denaz eta egiten dugunaz kontzientzia har dezagun.

- Kontziliazio benetakoa! (baliabideak, neurriak…) Zehatzak eta kalitatezkoak!

- Amari pizgarriak eskaini haurrak eduki ditzan motibatzeko (aurrekoarekin osagarri, bestela ez da nahikoa)

- Lan eguna familiarekin bateragarria izatea.

- Gutxiagorekin gehiago egin behar

- Zergak berrantolatu

- Gazteei laguntzak emantzipatu eta haurrak edukitzeko.

- Iparraldeko herrietan (Danimarka…) itxiagoak dira atzerritarrak hartzen, baina guztiontzat bermatzen den bizi –kalitatea altuagoa da. Eredua hona egokitu

- Lan merkatuaren erreforma sakona.

- Lanpostuak sortu

- Bizi ohiturak aldatzea

- Gizartearen hazkuntza baldintzatzen duten eragile nagusien analisia egin.

- Integrazio politikak

Page 26: Eusko Ikaskuntza - Juventud

BELAUNALDI TXANDAKETA DESOREKATUA

(giltzarrien dokumentuak dioenari ekarpenak, ikus. Giltzarrien dok.)

GALDERAK KEZKAK eta KEXAK PROPOSAMENAK

- Zein sektorean dago egoera okerrena? (1go + 3.enean?)

- Unibertsitate sarbidea zeren arabera mugatu?

- Zer nahi/behar dugu?

- Lan merkatua langile aktiboak jasotzeko gai?

- Adineko pertsonek ze motibazio dute lanean jarraitzeko?

- Garapen pertsonala garapen ekonomikoari lotua?

- Etorkinek besteek nahi ez dituzten lanak?

- Etorkinak beharrezko?

- Genero ikuspegitik gauza berdin?

- Espezialitate altua posturako beharrezkoa ez dena

- Lana topatzeko ikasketak beharrezkoak sinetsarazi

- Ikasketadun lanak diruz gutxiago baloratzea

- Guztiok ezin tituludunak izan

- Gazteei aukerak murriztu

- Adinaren araberako desorekak espektatibatan

- Erretiroa ezin da egoera estankoan ulertu

- Soldata erdiarekin ezin da bizi egungo ereduaren baitan

- Hezkuntza sistema birdefinitu behar da. Bereziki unibertsitate edo goi mailako ikasketatan filtro modukoa ezarri behar da

- Lana eta ikasketak bateratu ahal izatea

- Hezkuntza/lanerako sarrera: eredu anglosaxoia

- Lanbide eskolak sustatu lan merkaturako sarreran

- Esperientzia erabili gazteak formatzeko

- Abilezia aztertu

- Erretiroa luzatu baino, lana birmoldatu

- Kontratu errelebo

- Lan merkatua/ baldintzak. Hobetu behar duintasuna

- Lana banatu (+ orduak + soldata)

Page 27: Eusko Ikaskuntza - Juventud

Egoeraren giltzarrietatik, erronkak marraztu

ALDAKETA DEMOGRAFIKO SAKONAK

EGOERAREN KLABEAK ERRONKAK ERRONKAK BURUTZEKO AUKERAK ERRONKAK BURUTZEKO OZTOPOAK

- Efizientzia

- Biztanlegoa zaharragoa, lan merkatua txikiagoa

- Jubilazioa luzatzea- ikasketa aroa luzatzea loturan daude

- Bizi-itxaropenaren araberako eskari-eskaintza, egoera berria.

-

- Haurrak edukitzea, gizartearentzat onuragarria dela ikusarazi behar

- Inmigrazioari irtenbidea eman behar

- “Ekonomia domestikoa”-ren eredua zabaldu, kudeaketa ikuspegitik

- Gobernantza metodo berriak:

o Zeharkako kudeaketa

o Bikoizketak kendu

- Egoera demografikoa orekatu (jaiotzak/ bizi-itxaropena)

- Faktura ikusezina

- Prebentzioa

- Osasun sistema goitik behera berritu (sortu)

- Prebentzio plan espezifikoa

- Zaintzaileei laguntzak eman

- Planifikazioa

- Kontzientzia handiagoa izan

- Jaiotza-tasa handitzeko, errekurtsoak edo pizgarriak eskaini (erraztasunak eta laguntzak). Gizartearentzat mozkina dela ulertarazi

- Sare sozialak areagotu/indartu

- Hezkuntza (heziketa eta kontzientziari

lotuta) sustatu, baliabideak egoki ezagutzeko

- Gobernantza metodo berria - Kontzientzia gero eta handiagoa dago - Errekurtsoak edo pizgarriak eskaini

- Zaila, instituzioa asko eta ez interdepartamentalak

- Administrazioa gizartetik urrun dago

- Gobernantza metodoa XX. mendekoa da, gizartea XXI. mendean dago.

- Konpetentziak birdefinitu beharra

- Osasun sisteman plaza falta - Osasun sisteman nutrizionista falta - Ezagutza falta - Administrazioak ez ditu

konpetentziarik, “goitik” dauden organoen menpe

- Dirua behar dela eta ez dagoela - Kontzientzia falta (adib: enpresariek - Gero eta adinez nagusiagoa izan, gero

eta arrisku gehiago.

Page 28: Eusko Ikaskuntza - Juventud

6.- OSOKO BILKURA

Lan taldeetako dinamikak amaitu gabe osoko bilkuran batzartu dira, denbora amaitzen ari zela ikusirik. Lan talde bakoitzean sortutako edukia komunean jarri dira eta komentario zein ekarpenak egin dira, txanda bidez eta ahots altuan.

Kasu honetan, B taldeak eginiko bigarren lan dinamika ez da azaldu, aurkezpena orekatua izan dadin. Dena den, sorturiko edukiak aintzat hartuko dela ohartarazi da, eta hurrengo saioan landuko direla esan da.

7.- AMAIERA

Amaitzeko, hurrengo saioaren kokapena egin da eta abiapuntua gaurko saioan lan taldeetan sortutako emaitza izango dela ohartarazi da. Gaiaren inguruko hausnarketan sakontzeko gonbidapena luzatu da (proposamenak/erronkak).

Amaitzeko, hurrengo hitzordua gogoratu da: apirilaren 2an, larunbata, goizeko 9:00etan

Donostiako Kristinenea Jauregian.

Amaiera, eguerdiko 14:00tan izan da.

Bilbon, 2011eko martxoaren 12an.

Page 29: Eusko Ikaskuntza - Juventud

Bigarren saioaren memoria (2011-04-02, Donostia)

ECOEUSKADI 2020: GAZTEEN EKARPENAK ERRONKEN LANKETARAKO.

PROZESU PARTE HARTZAILEA, 2011

Data: 2011.eko apirilak 2, larunbata

Tokia: Kristina Enea Fundazioan. Donostia

Parte-hartzaileak: Araba, Bizkaia, Nafarroa eta Gipuzkoako 22 gazte, Eusko Ikaskuntzako arduraduna eta Aztiker soziologia ikerguneko bi teknikari.

Iraupena: 9:00 - 14:40

2011-04-02, BILERAREN MEMORIA (2. saioa)

1.- HARRERA ETA EGUNEKO SAIOAREN KOKAPENA

Partehartzaileei harrera egin ondoren, ECOEUSKADI 2020 egitasmoaren helburu estrategikoak eta prozesu partehartzailearen misioa birkokatu dira, abiapuntua (nondik gatoz) eta helmuga (nora goaz) birgogoratuz eta saioaren norabidea mugatuz.

Jarraian, eguneko saioa kokatu da: saioaren helburuak, egingo diren lan dinamikak eta orduan banaketa. Egindako azalpena bi papelografoetan idatzi eta arbelean itsatsi da, saioak iraun bitarte ikusgai egoteko.

ECOEUSKADI 2020. (2.SAIOA)

SAIOAREN HELBURUAK SAIOAREN URRATSAK-ESKEMA

1) Aurreko saioan sorturiko EDUKIA OREKATU

2) Giltzarri bakoitzaren gaineko ERRONKAK ZEHAZTU

3) Erronken gaineko LAN LERROAK eta SUBJEKTU ARDURADUNAK iradoki

4) Prozesu partehartzaileari AMAIERA EMAN

0) Saioaren kokapena

1) 4 LAN TALDE, 5 GELTOKI. ERRONKAK (2h)

• Erronkak IDENTIFIKATU

• Erronkak OSATU

• Erronkak BIRFORMULATU

2) HAZKUNDEA/DESHAZKUNDEA (20’)

3) ATSEDENA (15´)

4) BAI+5 egitasmoaren AURKEZPENA (20’)

5) Erronketatik abiatuz, LAN LERRO eta SUBJEKTU ARDURADUNAK (1 h 30’)

6) BALORAZIOA (30’)

Page 30: Eusko Ikaskuntza - Juventud

Partaideen arteko elkar ezagutzan sakondu eta lanerako konfiantza giro egokia lortze aldera, aurkezpen jolasa egin da. Osoko Bilkuran, txandaren bidez eta ahots altuan, honako hiru galderak erantzun dituzte: zein da zure izena eta nondik zatoz? Zer izan da azken egunotan gertatu zaizun zerbait positiboa edo gustagarria? Adierazi EcoEuskadi 2020-rekin lotu duzun gerta hurbilen bat?

- Nuklearren eztabaida berpiztu da, Japonian gertatutakoaren ondorioz.

- Co-pago-aren inguruko eztabaida berpiztu izana

- Japonian gertatutakoak, eraikuntza nuklearrek dituzten ondorioak birgogoratu dute

- Kazetaria naiz eta multinazional batekoei elkarrizketa egin diot, CO2 isurketen inguruan.

- Lehen aldiz ikusi dut 110 km/h-ko mugapena eta gutxiago kontsumituko omen da.

- Lagun batekin topatu nintzen eta biok bizikletan geunden.

- Liburutegian sartuta egon naiz eta ez dut ezer esatekorik gaiarekin erlazioan.

- Japonian gertatutakoa gertatuta, elkar laguntzeko izan duten jarrerak harrituta utzi nau, ez da inolako kaosik egon.

- Energia berriztagarrietan espezializatua naiz eta aurten emaitza gorenak lortu ditut, praktikoak eta posibleak demostratu ditut.

- Gertukoekin komentatu ditut aurreko bilkurako ondorioak, haien hausnarketak ezagutzeko eta gaurko saioan horiek ere islatzeko.

- Atzo bertan, Gallartako meategietan, ikusi nuen gizakia zer egiteko gai den garapen jasangarriaren izenean.

- Japoniako gertakariak eta berpizten ari diren gerrateak, Libiakoa edo Sierra Leonakoa kasu.

- 110km/h joateko beharkizuna nuklearrekin eta salneurrien igoerarekin erlazionatu dut eta uste dut jendearen eztabaidan eragina izan duela. Conducción económica jarrera bat da.

- Bekan nahiko sartua egon naiz eta ez naiz gehiegi enteratu munduan gertatzen zenaz.

- Japoniako gizarteko elkar laguntzarako jarrerak harritu nau.

- Bilboko uretan plutonioa atzeman izanak, aurreko saioan izandako eztabaida gogorarazi dit: munduko puntu batean gertatzen denak beste batean duen eraginaz eta guztiok horren gainean dugun erantzukizunaz.

- Krisiaren gaiak pentsarazi dit eta gizartea aktiboagoa nabaritu dut.

OHARRA: partehartzaileen anonimotasuna eta pribatutasuna gordetzeko, aurkezpen jolasean adierazitako lehen bi galderen erantzunak ez dira memoria honetan jaso.

2.- 4 LAN TALDE, 5 GELTOKI

Lan dinamika honen helburu nagusia lehenengo saioan partehartzaileek eginiko proposamenetatik erronkak identifikatzea da, ondoren lan lerroak eta subjektu arduradunak iradokitzeko. Era berean, lehenengo saioan sorturiko edukia orekatzeko baliatu da.

Lan dinamika egiteko lau lan talde osatu dira. Horretarako, lehenengo saioko bi lan taldeak berreskuratu eta bakoitza bitan zatitu da, ausaz, lau lan talde osatuz.

���� 1go geltokia, ERRONKAK IDENTIFIKATU.

Page 31: Eusko Ikaskuntza - Juventud

Lan talde bakoitzak ardura espezifikoa du lehen geltokian landutako giltzarriarekiko, lan dinamika bertan hasi eta bukatzeaz gain, gainerako lan taldeek sortu duten edukia birkokatu edo birdefinitu baitu.

Horretarako, aurreko saioan eginiko proposamenetatik, giltzarri bakoitzeko lehentasunezko erronkak zehaztu dira eta erronka bakoitza aurrera ateratzeko aukera zein oztopoak identifikatu dira (azterketa egin da).

���� 2. 3. eta 4. geltokien emaitza, ERRONKAK OSATU. EKARPENAK:

Jarraian, lan talde bakoitza hurrengo geltokira eta giltzarri horrekiko lanketa 20 minutuz luzatu da. Giltzarriari honako hiru galderen arabera egin zaizkio ekarpenak: zer gehituko zenuke (osatu)?, zer aldatuko zenuke (ñabardurak)?, zer kenduko zenuke (ezabatu)?

Hurrengo bi geltokietan ariketa berbera egin du lan talde bakoitzak

���� 5.geltokia, ERRONKAK BIRFORMULATU:

Giltzarri guztietatik pasatu ondoren, lan talde bakoitza hastapeneko giltzarrira bueltatu da. Bertan, gainerako lan taldeek eginiko ekarpenak kontutan hartuz, erronkak birformulatu dituzte. Erronkak birformulatzerako garaian, partaide guztiek eginiko ekarpenak hartu dira kontutan, giltzarri bakoitzaren gaineko talde ikuspegia osatzeko.

Jarraian aurkezten dira lan taldeetan eginiko dinamiken emaitzak. Geltokien ariketaren bidez giltzarri bakoitzaren gainean sorturiko ariketa taula bakar batean biltzen da modu honetan:

� Giltzarri bakoitzaren gaineko lehen taulatan, 1go, 2. 3. eta 4. geltokietan eginiko ariketen emaitzak biltzen dira.

� Azken taula banatan, “Erronken berformulazioa” deritzonetan, 5.geltokiko emaitzak jasotzen dira.

Beraz, geltokien lan dinamikaren osotasuna, emaitza, jasotzen da ondorengo tauletan:

OHARRA 1: koloreztaturik agertzen dena partehartzaileek lehen saioan sorturiko edukia da. Izan ere, lan dinamika honen abiapuntua horixe izan da; ondoren, partehartzaileek edukian sakondu eta emaitza zehatzak lortzeko.

OHARRA 2: Lehen saioan sorturiko edukian desoreka txiki bat dago, lan dinamika honen bidez orekatu dena. “Aldaketa demografiko sakonak” giltzarriko erronkak lehen saioan zehazten hasi ziren eta, hori dela eta, koloreztatuak agertzen dira.

Page 32: Eusko Ikaskuntza - Juventud

1go 2. 3. eta 4. geltokiko emaitzak. PROPOSAMENETATIK, ERRONKAK ZEHAZTU:

ALDAKETA DEMOGRAFIKO SAKONAK

PROPOSAMENAK LEHENTASUNEZKO

ERRONKAK ERRONKEI EGINDAKO EKARPENAK AUKERAK OZTOPOAK

� Planifikazioa (zentzu orokorrean)

� Prebentzioa (ekonomikoa, osasuna…arlo guztietan)

� Ikerketa (arlo guztietan)

� Gizartearen hazkuntza baldintzatzen duten eragile nagusien analisia egin.

1)

- “Ekonomia domestikoa”-ren eredua zabaldu, kudeaketaren ikuspegitik

- Gobernantza metodo berriak:

- Zeharkako kudeaketa

- Bikoizketak kendu

- Oinarrizko gastuetara bakarrik bideratu gastuak (biziraupen esperientziak eduki)

- Krisia

- Ekonomia domestikoaren eredua gauza txikietatik zabal daiteke(autosufizientzia, zaharrekin elkarbizitza…)

- Tendentzia ez doa soluzio bidean

- Ekonomia domestikoa ez dago ondo ikusia

Page 33: Eusko Ikaskuntza - Juventud

� Hezkuntza-formazioa, gertatzen denaz eta egiten dugunaz kontzientzia har dezagun.

� Kontziliazio benetakoa! (baliabideak, neurriak…) Zehatzak eta kalitatezkoak!

� Amari pizgarriak eskaini haurrak eduki ditzan motibatzeko (aurrekoarekin osagarri, bestela ez da nahikoa)

� Lan eguna familiarekin bateragarria izatea.

� Gutxiagorekin gehiago egin behar

� Zergak berrantolatu

� Gazteei laguntzak emantzipatu eta haurrak edukitzeko

� Lan merkatuaren erreforma sakona

� Lanpostuak sortu � Bizi ohiturak aldatu (bereziki,

kontsumoari loturikoak)

2)

- Egoera demografikoa orekatu (jaiotza tasa/ bizi-itxaropena)

- Faktura ikusezina

- Prebentzioa

- Osasun sistema goitik behera aldatu (sortu)

- Prebentzio plan espezifikoa egin

- Zaintzaileei laguntzak eman

- Kontzientzia handitu

- Prebentzioari lotuta:

a. Errezeta elektronikoa

b. Adibide praktikoak jarri – erakutsi

- Osasun kontzientziatzea eta oinarrizko formazioa handitu

- Jendea nahiko kezkatua dago

- Etorkinen inguruko kezka

- Krisia (honi lotuta, arrazakeria)

Page 34: Eusko Ikaskuntza - Juventud

3)

-Jaiotza-tasa handitzeko errekurtsoak edo pizgarriak eskaini (erraztasuna keta laguntzak). Gizartearentzat mozkin adela ulertarazi)

- Etorkinek egiten duten ekarpena baloratu: ekonomian, demografian, kultur aniztasunean…

- Lan merkatuaren erreforma sakona pertsona gehiago xurgatzeko. Jaiotza tasa pizgarria izan daiteke. Ekintzailetasuna bultzatu.

- “Cheque bebé” eta antzerakoak ezartzea.

- Laguntzak sustatu umeak izateko

- Gizartea gero eta kontsumistagoa den bitartean, jaiotza tasa ez da handituko

- Kontziliazio bidean, baliabide falta

- Arazoaren muina ez da errekurtso falta

- Joko arauek ez dute aukerarik uzten

- Emakumea etxera bueltatzeko arriskua

- Baliabide falta

- Telebista

- Lan merkatura sartzeko zailtasunak. Lan baldintza txarrak

4) Hezkuntza (goi mailako ikasketa eta gainerakoak) gehiago baloratu. Formakuntza indartu

- Formakuntza jasotzeko gero eta aukera gehiago dago

- Telebista

- Komunikatzeko modu berriak

� Iparraldeko herrietan (Danimarka…) itxiagoak dira atzerritarrak hartzen, baina guztiontzat bermatzen den bizi –kalitatea altuagoa da. Eredua hona egokitu

� Integrazio politikak

5) Jendartearen pertzepzioa aldatzea (arduratsuagoa, justuagoa…)

- Irakasleen papera berriro aldatu behar da. Errespetua errekuperatu behar dute.

- Kontzientziatzea: arduradunak izan gure jarrerarekiko.

Page 35: Eusko Ikaskuntza - Juventud

6) Lana eta familia bateragarriak izatea. Humanizazioa

- Internet bidezko lana bultzatzea, familia- etxea -lana batzeko.

- Lan egin bizitzeko eta ez bizi lan egiteko

Erronka berrien proposamenak:

7) Ikerkuntza bultzatu, gizartearen behar berriei egokitzeko.

8) Gizon eta emakumeen arteko parekidetasuna/berdintasunaren inguruan, ikuspegi anitzak daude. Beraz, erronka nahiz ekarpen formulazio ezberdinak egin dituzte:

•••• Oreka berreskuratzeko, gizonak etxeko lanaz, haurren heziketaz eta zaharren zaintzaz arduratzea

•••• Transgenerora jo

•••• Kontziliazioa? Berdintasunaren gainean hitz egiten gaude?

•••• Naturarekin coexistentzia hezi, gero gure arteko harremanak hobeto planteatu ahal izateko.

•••• Erronka berri bat. Gutxiengo batzuk zaintzea emakumearen inguruan. Hau da, ginekologoak egotea (herrietatik kentzen ari baitira).

Ekarpen orokorrak:

- Lan ordu gutxiagorekin (6 h), eta soldata berdinarekin, sortuko liratekeen postuak, pentsioan eta lan ezaren arazoak konponduko lituzkete.

Page 36: Eusko Ikaskuntza - Juventud

- Inmigrazioa naturala sustatu. Joan-etorri logikoak, ghettoetan edo kale pobreenetan kokatzeari uko egin.

Page 37: Eusko Ikaskuntza - Juventud

BELAUNALDI TXANDAKETA DESOREKATUA

PROPOSAMENAK LEHENTASUNEZKO ERRONKAK ERRONKEI EGINDAKO EKARPENAK AUKERAK OZTOPOAK

1)

- Hezkuntza Sistema berria: konpetentzietan oinarritua eta sarrera bideratua

- Unibertsitateen eta zentro publiko nahiz publikoen arteko kolaborazio estuagoa (Adib: praktiketako ikasleen %20-30a kontratatzera behartu)

- Ikasle kooperatiba

� Konfiantza gehiago izan behar gazteengan. Beraien tribuetan aplikatu, aktibitate eta laguntzaren bidez. Gazteen sormena bultzatu

� Hezkuntzarako sarrera aldatu puntua gehiago landu.

� “Triple Helix” kontzeptua ezarri: unibertsitatea + enpresak + administrazioa bat egitea.

� Unibertsitatean berrikuntzaren kudeaketa oinarri bezala ezartzea.

� Praktika kontratuak eta bekak debekatu. Lan hitzarmenak errespetatzera derrigortu.

� Unibertsitatea lanari begira bideratuta egotea

� Hezkuntza aberastasun pertsonal gisa ikustea, ez lan mundura begiratuta bakarrik. Gizarte aurrerakoiago bati begira.

- Krisi ekonomikoa aprobetxatu iniziatiba berriez konturatzeko

- Hezkuntza ez formala hobetu eta baloreak transmititu

- Praktikak luzeagoak izatea

- Lanbide formazioa errekonozitzea

- Lan orduak etxean egiteko aukera?

- Krisi ekonomikoa

- Errekonozimendu gutxi izatea (hezkuntza ez formalak)

- Unibertsitateko endogamia

- Enpresa-instituzioek ez lituzkete praktiketako ikasleak kontratatu nahi, esperientzia faltagatik

� Hezkuntza sistema birdefinitu behar da. Bereziki unibertsitate edo goi mailako ikasketatan filtro modukoa ezarri behar da (ez mugatua, bideratua baizik)

� Lana eta ikasketak bateratu ahal izatea

� Hezkuntza/lanerako sarrera: eredu anglosaxoia

� Lanbide eskolak sustatu lan merkaturako sarreran

� Lan merkatua/baldintzak hobetu. Duintasuna

� Lana banatu (+ orduak + soldata)

� Esperientzia erabili gazteak formatzeko

� Abilezia aztertu (eta horren araberako lanpostua/erretiroa)

� Erretiroa luzatu baino, lana birmoldatu

� Errelebo kontratua

2)

- Ekintzaletasuna baloratu

- Lana gizarte beharretara egokitu (etxean lan orduak…)

- Instituzio publikoak behartu (urtero?), lan esperientziarik gabeko gazteak lan mundura sartzea

- Lan baldintza desegokiak salatu

- Lan orduak murriztu/lana

� Etxean lan orduak egitea pertsonaren deshumanizatzea izan daiteke.

� Lanaldi partzialak bai, beti modu ordenatu eta justuan izango den bitartean. Lanaldi partzialak askotan tranpa baino ez dira

� Agian, 8 ordutatik 6 ordutara pasa behar ditugu lanaldiak. Guztiok lana izateko.

- Unibertsitateen arteko programak bultzatu (ekintzaletasuna)

- Lan partzialak bultzatu

- Formazioa egokitu

- Unibertsitate interesak

- Lan sistema - merkatua (prekarietatea)

- Hezkuntza sistema - merkatua

Page 38: Eusko Ikaskuntza - Juventud

banatu (lan partzialak gehiago baloratu, CV, kotizazioak…)

3)

- Esperientzia profesionala duen jendea edo jubilatuak, sisteman (unibertsitate/institutu/lanbide eskolan) zuzenean barneratu, baldintzak ondo bermatuta

- Gazteei lanbide sarrera handitu. Bestelako konpetentziak baloratu: iniziatiba, lankidetza… (ez CV)

- Lanbide Eskolak sustatu, errekonozitu

� Ezagutza eskualdaketak landu, esperientzien bidez.

� Etengabeko formazioa profesionala burutzeko baliabideak eta aukerak eskaini.

� Ez prestatu/ bideratu jendea lan konkretu batera soilik. Horren ordez, esfortzuaren onuraren ideia sustatu eta lanbide aukeraketa derrigorrezko hezkuntzatik kanpo mantendu.

� “Teletrabajo” kontzeptua eredu egonkor bezala bultzatu.

- Esperientzia-lan baldintzak desoreka, gazte esperientziadunen kasuan parekoa

- Beste herrialdeetako sistemak ezagutu eta barneratu (errekonozitu)

- Sistema jerarkizatua dago

- Orain arte, kanpoan izaniko esperientzia ez da ondo baloratu (soilik hizkuntza eskakizunak)

Ekarpen orokorrak:

- Hezkuntza doan denontzat

- Diru laguntza serioak (Europa) haurrak izateko

- Aurre-erretiroak 55-60 urte artean bultzatu

- Gaztetxe pluralak, gazte guztien artean bat izateko

- Udalek gazteentzako ekintza kultural gehiago antolatzea. “Kultura sostenible”

-

Page 39: Eusko Ikaskuntza - Juventud

MUGIKORTASUNA ETA GARRAIO IRAUNGAITZA

PROPOSAMENAK LEHENTASUNEZKO

ERRONKAK

ERRONKEI EGINDAKO

EKARPENAK AUKERAK OZTOPOAK

1) Gizarte sentsibilizazioa esparru guztietan zabaldu, sendotu eta praktikotasunera eraman

- Sentsibilizazio egoki baterako, osasun onurak ere azpimarratu

2) Distantzia labur eta ertaineko desplazamendurako garraio jasangarriak sustatzea (oinez, bizikletaz, trolebus, ATT…)

- Autoarekiko dependentzia gainditu

- Car Pulling

- Car sharing

- Auto jasangarrietan ikertu behar da

- Autoak erosteko laguntza publikoak kentzea

3) Bertako merkataritza bultzatzea (nekazaritza, textila, zerbitzuak…)

- Elikadura subiranotasuna bultzatzea

• HEZKUNTZA: eskola, familia, kalea, unibertsitatea… *Errealitatea, arriskuak argi azaldu

• HEZITZAILEAK, hezteko

� AHT bertan behera uztea, transformatzea

� ATT(abiadura txikiko trena) herriz herri: pertsonak. Bertako garraioa eta merkantzia garraiatzeko.Ekonomiko soziala.Menpekotasun txikiagoa.

� Trolebusak, tranbia baina kontsumo gutxiago du.

� Bizikleta eta oinezko mugikortasunean heztea, eta horretarako baldintzak bultzatzea (denbora)

� Bizikleta-oinezkoen artean errespetuan heztea

� Bizikleta erabiltzen dutenei heztea

� Dena lokalizatu eta autogestionatzea, mugikortasuna murrizteko.

� Informatzea tek. Berriek izan dezaketen eragina garraioa gutxitzeko 4) Ikerketa bultzatu garraio - Garraio garbiak zer diren

• Umeen mugikortasuna eta garraio iraungarrirako balore aberasgarriak irakatsi aukera hiritartasunerako hezkuntza ikasgaian.

• Etxean ematen den eta ikastolan ematen den hezkuntza bat egiteko aukera

• Bidegorrien eraikuntza, kotxe elektrikoaren merkatuaren sustapena

• Garraio kolektiboaren eredua bultzatzea

• Kontsumo taldea

• Curriculuma eta Bologna aldatzeko zailtasuna

• Jendearen ohiturak oztopoak

• Ohiturak aldatzeko arazoa

• Interes ekonomikoak askotan oztopo dira

• Egin behar diren erreformen kosteak

• Politikariak

• Istripuak

Page 40: Eusko Ikaskuntza - Juventud

garbien bila

zehaztu. Trena energia berriztagarria? (ez da CO2 askatzaileak)

- Kontuz egiten diren ikerketekin! Enpresa pribatuek egiten dituzte ikerketak proiektua saldu nahi dutelako. Eremu geografikoa handitzen dute.

5) Hiriak nahiz herriak birdiseinatu: zerbitzuak lokalizatu desplazamenduak murrizteko.

- Errepide sistema aldatu, garraio publikoa: oinezkoei eta bizikletei gailentasuna eman

- Herriak aintzakotzat hartu garraio sistema berriak diseinatzerakoan.

- Adi Japoniari! Krisitik ateratzerakoan ziur energia eredu berri bat aurkituko dutela.

� Zerga sistema koherentea/saritu gutxiengo kutsatzen dutenak; zigortu gehien kutsatzen dutenak

• Behetik gorako prozesuak bultzatzea, garraioan adibidez. Eredua herritarrekin definitzea, herritarren bizi baldintzen kalitatea egokitzea

• 1.go sektorea bultzatzea

• Kontsumo taldeak bultzatzea, bertako ekoizleen uztan oinarriturik.

• Etiketan jarri zenbat CO2-erabili den produktu hori eskuetara eramateko.

• Hirigintza eredu berria: hiri konpaktuak, zerbitzuen lokalizazioa

• Eredu aukerak erakustea

• Administrazioa hezitu: politikoak-publikoa, eredugarriak izan daitezen.

6) Erronka hauek praktikotasunean jartzeko plan zehatzen diseinua eta burutzea; exekuzio planak administrazioaren esku garatzea.

Page 41: Eusko Ikaskuntza - Juventud

ALDATZEN ARI DEN BALIO SISTEMAREN HAUSKORTASUNA

PROPOSAMENAK LEHENTASUNEZKO

ERRONKAK

ERRONKEI EGINDAKO

EKARPENAK AUKERAK OZTOPOAK

1) Hezkuntzak metodo alternatiboen ekarpenak kontutan hartzea: waldorf eskola, Montessomi, Amara Berri… (hezkuntza publikoak metodo alternatiboetatik edan behar du). Sormena…

� Eskola inklusiboa praktikan jarri

� Heziketa ez da eskolatara bakarrik delegatu behar, tutoreak dinamiketan eta tailerretan parte hartu

• Pertsona bakoitza garatu

• Motibazioa sustatu

• Harreman askeagoak

• Garestia

• Aldaketari beldurra

• Uniformatzeko interesa

• Ikasle kopuru handia

2) Berrerabilpena sustatu. Berrerabilpena balioan jarri (erakargarri bilakatu, prestigioa eman…)

� “Ez dut behar” hezkuntza zabaldu.

� Kontsumista dena desprestigiatu

� Berrerabilpena hezkuntzan landu; honetaz gain, umeak gurasoekin heziketa tailerrak antolatu.

� Finantza sistema martxan jarri

� Etxez etxeko ate bilketa sistema? Lehenbiziko astean koloreak ateratzeko soilik bada, ez. Birziklatzen ez duena zigortzeko

• Negozio aukera berriak

• Kutsadura murriztu

• Merkeagoa

• Hezkuntzan inplikazio gehiago, balioak inposatu gabe, bakoitzak askatasunez erabaki dezan.

• Hezkuntza sistema independientea: ekonomia, politikoa.

• Benetako ekologia: berrerabilpena bultzatu

• Transgenerora jo.

• Polarizazioa hizkuntzetan.

• Nora iritsi behar dugun jakitea

• Aurreko balio sistemarekin apurtu eta behetik gorako prozesuan kokatu bultzatu nahi ditugun balio denak

• Balio berriak badira, baina unitate konbibentzialak (= bizikidetza unitateak?) sozializatzeko bitartekoak

• Pertsonen arteko harremanak 1.mailan jartzea, harremanak balioan jartzea, ez beti nahi.

3) Transgenerora jo (transgeneroan hezi; genero dikotomia desegin)

� Transgenerora jotzearekin ez nago ados. Denok pertsonak gara, baina gizona gizona da eta emakumea emakumea. Hitz egokia: transexua

• Berdintasuna eskuratu

• Harreman eredu berriak

Page 42: Eusko Ikaskuntza - Juventud

4) Kultur aniztasuna, hizkuntza aniztasuna balioan ipini: euskal kultura ondare gisa kontutan hartzea

� Kultura askatasuna ezarri. Erlijio askatasuna dagoen moduan, kulturaren erakundetzea ekidin eta pertsonalizazioa baimendu.

� Kulturak ez dio moralari edo pertsonari kalterik egin behar. Kultura egokia, kultura propioa.

� Kontutan hartu baino, euskararen erabilera bermatu, batez ere erakunde publikoetan

5) Hezkuntzaren bitartez, familia eredu berriak zabaldu/ prestigiatu

� Horretarako, lehenengo Estatuak errekonozitu behar ditu familia eredu berriak (oztopoa?)

6) Partaidetza baloreak bultzatu indibidualismoa gainditzeko/ balioan ipini

� Filosofia eta pentsaera berriak sustatu. Gaur egun “zikiratuta” daude.

� Bolognia planak ez du honetan laguntzen (aurreko ekarpenaren jarraipen modura)

� Zenbait balore sustatu: elkartasuna, partaidetasuna, talde kidetasuna, errespetua

� Bazterketa detektatu, ez dadila inor kanpo gelditu

Ekarpen orokorrak:

� Banku maileguak legez mugatu denboran, 15 urtera gehienez.

Page 43: Eusko Ikaskuntza - Juventud

5.geltokiko emaitzak. ERRONKEN BERFORMULAZIOA, GILTZARRIKA:

ALDAKETA DEMOGRAFIKO SAKONAK

ERRONKEN BERFORMULAZIOA

(Kontraesanean ez dauden gainerako partaideen ekarpenak jaso dira erronkak birformulatzeko garaian)

1) KUDEAKETA EREDUA OINARRIETATIK ALDATZEN HASI:

- “Ekonomia domestikoa”-ren eredua zabaldu, kudeaketaren ikuspegitik

- Gobernantza metodo berriak:

i. Zeharkako kudeaketa

ii. Bikoizketak kendu

2) BIZI ITXAROPEN LUZEKO EGOERARA EGOKITU SISTEMA

- Egoera demografikoa orekatu (jaiotza tasa/ bizi-itxaropena)

- Faktura ikusezina

- Prebentzioa

- Osasun sistema goitik behera aldatu (sortu)ç

- Prebentzio plan espezifikoa egin

- Zaintzaileei laguntzak eman

- Kontzientzia handitu

3) JAIOTZA TASA HANDITZEKO ERREKURTSOAK EDO PIZKARRIAK ESKAINI (erraztasunak, laguntzak eta baliabideak).

4) HEZKUNTZAREN ESPARRU GUZTIAK BALORATU. ETENGABEKO FORMAZIOA BULTZATU

5) JENDEAREN PERTZEPZIOA ALDATU (JARRERA/IKUSPEGIA)

6) LANA ETA FAMILIA BATERAGARRI BILAKATU

7) IKERKUNTZA BULTZATU, gizartearen behar berriei egokitzeko

8) GIZON ETA EMAKUMEAREN ARTEKO EGOERA PAREKOA (= PAREKIDETASUNA) BULTZATU. 3 ikuspegi:

- Kontziliazioa (eremu publikoa eta pribatua uztagarria izateko bidea)

- Lan banaketa orekatua gizon eta emakumeen artean

- Transgenerora jo

BELAUNALDI TXANDAKETA DESOREKATUA

ERRONKEN BERFORMULAZIOA

(Kontraesanean ez dauden gainerako partaideen ekarpenak jaso dira erronkak birformulatzeko garaian)

1) HEZKUNTZA ETA LAN MUNDUAREN ARTEKO ELKARLANA SUSTATU

a. Hezkuntza Sistema berria: konpetentzietan oinarritua eta sarrera bideratua

b. Unibertsitateen eta zentro publiko nahiz publikoen arteko kolaborazio estutu

c. Ikasle kooperatibak bultzatu

2) LANA GIZARTE BERRIRA EGOKITU

a. Ekintzaletasuna baloratu eta sustatu

b. Lana gizarte beharretara egokitu (etxean lan orduak…)

c. Instituzio publikoak behartu, lan esperientziarik gabeko gazteak lan mundura sartzea

d. Lan baldintza desegokiak salatu

e. Lan orduak murriztu -lana banatu

3) ESPERIENTZIA PROFESIONALA HEZKUNTZAN BARNERATU

a. Esperientzia profesionala duen jendea edo jubilatuak, hezkuntza sisteman zuzenean barneratu, baldintzak bermatuz

b. Gazteei lanbide sarrera erraztu (+ bestelako konpetentziak baloratu)

c. Lanbide Eskolak sustatu eta errekonozitu

4) SISTEMA EKONOMIKOAREN ERALDAKETA, ERREFORMEN BIDEZ

Page 44: Eusko Ikaskuntza - Juventud

MUGIKORTASUNA ETA GARRAIO IRAUNGAINTZA

ERRONKEN BIRFORMULAZIOA

1) GIZARTE SENTSIBILIZAZIOA ESPARRU GUZTIETAN ZABALDU, SENDOTU ETA PRAKTIKOTASUNERA ERAMAN

- Sentsibilizazio egoki baterako, osasun onurak ere, eta batez ere azpimarratu

2) DISTANTZIA LABUR ETA ERTAINEKO DESPLAZAMENDURAKO GARRAIO JASANGARRIAK SUSTATZEA (OINEZ, BIZIKLETAZ, TROLEBUS, ATT=ABIADURA TXIKIKO TRENA…)

- Autoarekiko dependentzia gainditu

- Car Pulling

- Car sharing

- Auto jasangarrietan ikertu behar da

- Autoak erosteko laguntza publikoak kentzea

3) BERTAKO MERKATARITZA BULTZATZEA (NEKAZARITZA, TEXTILA, ZERBITZUAK…)

- Elikadura Subirautza bultzatzea

4) IKERKETA BULTZATU GARRAIO GARBIEN BILA

- Garraio garbiak zer diren zehaztu. Trena energia berriztagarria? (ez da CO2 askatzaileak)

5) HIRIAK NAHIZ HERRIAK BIRDISEINATU: ZERBITZUAK LOKALIZATU DESPLAZAMENDUAK MURRIZTEKO.

- Errepide sistema aldatu, garraio publikoa: oinezkoei eta bizikletei gailentasuna eman

- Herriak aintzakotzat hartu garraio sistema berriak diseinatzerakoan.

- Adi Japoniari! Krisitik ateratzerakoan ziur energia eredu berri bat aurkituko dutela.

Ekarpen orokor eta zeharkakoa, aurreko guztiei eragiten die: ERRONKA HAUEK PRAKTIKOTASUNEAN

JARTZEKO PLAN ZEHATZEN DISEINUA ETA BURUTZEA; EXEKUZIO PLANAK ADMINISTRAZIOAREN ESKU GARATZEA.

ALDATZEN ARI DEN BALIO SISTEMAREN HAUSKORTASUNA

ERRONKEN BIRFORMULAZIOA

(Gainerako lan taldeen ekarpenak onartu eta erronken baitan txertatu dira)

1) HEZKUNTZAK METODO ALTERNATIBOEN EKARPENAK KONTUTAN HARTZEA: WALDORF ESKOLA, MONTESSOMI, AMARA BERRI… (HEZKUNTZA PUBLIKOAK METODO ALTERNATIBOETATIK EDAN BEHAR DU). SORMENA…:

- Eskola inklusiboa praktikan jarri

- Heziketa ez da eskolatara bakarrik delegatu behar, tutoreak dinamiketan eta tailerretan parte hartu

2) BERRERABILPENA SUSTATU. BERRERABILPENA BALIOAN JARRI (ERAKARGARRI BILAKATU, PRESTIGIOA EMAN…):

- “Ez dut behar” hezkuntza zabaldu.

- Kontsumista dena desprestigiatu

- Berrerabilpena hezkuntzan landu; honetaz gain, umeak gurasoekin heziketa tailerrak antolatu.

- Finantza sistema martxan jarri

- Etxez etxeko ate bilketa sistema, baina lehenbiziko astean koloreak ateratzeko soilik bada, ez. Birziklatzen ez duena zigortzeko

3) TRANSGENERORA JO (TRANSGENEROAN HEZI; GENERO DIKOTOMIA DESEGIN):

- Transgenerora jotzearekin ez nago ados. Denok pertsonak gara, baina gizona gizona da eta emakumea emakumea. Hitz egokia: transexua.

Page 45: Eusko Ikaskuntza - Juventud

4) KULTUR ANIZTASUNA, HIZKUNTZA ANIZTASUNA BALIOAN IPINI: EUSKAL KULTURA ONDARE GISA KONTUTAN HARTZEA:

- Kultura askatasuna ezarri. Erlijio askatasuna dagoen moduan, kulturaren erakundetzea ekidin eta pertsonalizazioa baimendu.

- Kulturak ez dio moralari edo pertsonari kalterik egin behar. Kultura egokia, kultura propioa.

- Kontutan hartu baino, euskararen erabilera bermatu, batez ere erakunde publikoetan.

5) HEZKUNTZAREN BITARTEZ, FAMILIA EREDU BERRIAK ZABALDU/ PRESTIGIATU:

- Horretarako, lehenengo Estatuak errekonozitu behar ditu familia eredu berriak

6) PARTAIDETZA BALOREAK BULTZATU INDIBIDUALISMOA GAINDITZEKO/ BALIOAN IPINI:

- Filosofia eta pentsaera berriak sustatu. Gaur egun “zikiratuta” daude.

- Bologna planak ez du honetan laguntzen (aurreko ekarpenaren jarraipen modura)

- Zenbait balore sustatu: elkartasuna, partaidetasuna, talde kidetasuna, errespetua

- Bazterketa detektatu, ez dadila inor kanpo gelditu

- Ekarpen orokor eta zeharkakoa, aurreko guztiei eragiten die: BANKU MAILEGUAK LEGEZ MUGATU DENBORAN, 15 URTERA GEHIENEZ.

3.- ERRONKETATIK ABIATUZ, LAN LERROAK ZEHAZTU

Lan dinamikan sartu aurretik, partehartze prozesuaren helburuen baitan eguneko saioaren birkokatu da, lan taldeetako ekarpenak ahalik eta zehatzenak eta gaian zentratuta lortzeko.

Lan dinamika hau garatzeko, hastapenean landutako giltzarrietan kokatu dira lan taldeak. Lan dinamika honen egiteko nagusia birformulaturiko erronka bakoitzeko lan lerroak eta subjektu arduradunak iradokitzea da. Horretarako, papelografoaren bueltan kokatu dira partaide guztiak. Lan taldean dauden iritzi ezberdinak kontutan hartuz, lan lerroak eta subjektu arduradunak iradoki dituzte.

Hauek izan dira emaitzak, giltzarrika antolatuta:

ALDAKETA DEMOGRAFIKO SAKONAK

ERRONKAK LAN LERROAK SUBJEKTU ARDURADUNAK

1) KUDEAKETA EREDUA OINARRIETATIK ALDATZEN HASTEA

• Ezagutza zabaltzea: programa bereziak, energia berriak, metodo berriak ezagutarazi

• Gizartetik bertatik sortutako mugimenduak: o Kontsumitzaile elkarteak o Norbera o Erakundeak (partehartzeko

esparruak sortu eta bultzatzea

• Piramide poblazionalaren desorekaren gaineko ardura zabaldu

• Erakundeak

• Adineko pertsonen bizi baldintzak hobetu (errealitate ezberdinak kontutan hartuz)

• Erakundeak

• Honen gaineko ikerketa bultzatu

• Erakundeak (eta norbera)

• Zainketa egitura publikoa bultzatu (pribatizazioa arriskutsua da

• Erakunde publikoak

2) BIZI ITXAROPEN LUZEKO EGOERARA EGOKITU SISTEMA

• Aukera ekonomikoa den heinean, onartu (bioteknologia…)

• Eragile ekonomikoak

• Errealitatea denez, etorkinen kontrako arrazakeria irrazionalari aurre egin

• Erakundeak (batez ere hezkuntza sistema)

3) JAIOTZA TASA HANDITU. HORRETARAKO ERREKURTSOAK EDO PIZKARRIAK ESKAINI (erraztasunak eta • Mota guztietako laguntzak

umeak izateko, denboran • Erakundeak; enpresariak

Page 46: Eusko Ikaskuntza - Juventud

mantenduko direnak laguntzak).

• Laguntzen bidez, umeak edukitzea giza aberastasuna delako ideia zabaldu

• Erakundeak; enpresariak

• Sistema ekonomikoak kontutan hartzea pertsonen formazioa eta hau aprobetxatzea

• Enpresak; hezkuntza sistema eta Fakultatea; bitartekariak; elkarte profesionalak

4) HEZKUNTZA BALORATU. FORMAKUNTZA INDARTU

• Kultura eta hezkuntza jasotzearen abantailak bultzatu eta piztu pertsonengan

• Komunikabideak; erakundeak

• Ekologikoa (BIO), arduratsua, egokia dena lehenetsi

• Gizartea; erakundeak; enpresak; komunikabideak; norbera

• Komunikabide guztiak erabili giza pertzepzioa aldatzeko

• Gizartea; erakundeak; enpresak; komunikabideak; norbera

5) JENDEAREN PERTZEPZIOA (JARRERA/IKUSPEGIA) ALDATU

• Komunikabideak komunikatzeko tresnak izan daitezela (balio positiboak helarazteko tresnak izatea)

• Gizartea; erakundeak; enpresak; komunikabideak; norbera

• Lanean malgutasuna bilatu (garapen teknologikoa erabat erabilgarria da)

• Enpresak 6) LANA ETA FAMILIA BATERAGARRI BILAKATU

• Seme-alaben lehen urteetan, ahalik eta denbora gehiena eurekin pasatzeko tresna legalak aztertu (baimenak, eszedentziak…)

• Legegileak

7) IKERKUNTZA BULTZATU, gizartearen behar berriei egokitzeko

• Ikerketa beti da garapena; beraz, bultzatu behar

• Hezkuntza sistema; erakundeak

8) GIZON ETA EMAKUMEEN ARTEKO PAREKO EGOERA

(=parekidetasuna) BULTZATU

BELAUNALDI TXANDAKETA DESOREKATU

ERRONKAK LAN LERROAK SUBJEKTU ARDURADUNAK

- Hezkuntza sistemaren (goi mailako hezkuntza zikloen) sarbidea aldatu, konpetentzietan oinarritu.

- Hezkuntza instituzioak

- Ikasle kooperatibak sustatu - Ikasle taldeak/ elkarteak

1) HEZKUNTZA ETA LAN

MUNDUAREN ARTEKO ELKARLANA SUSTATU

- Hezkuntza – administrazioa – enpresa arteko elkarlana eta koordinazioa bultzatu

- Hezkuntza saila; administrazio publikoa; enpresak

- Lan baldintzak betearazteko baliabideak

- Sindikatuak

- Ekintzaletasuna bultzatzeko programak (jarraipena eta ebaluazioa barnebiltzea)

- Administrazio publikoa: maila guztietan eta sailartekoa.

2) LANA GIZARTE BERRIRA EGOKITU

- Lan legedia aldatu, lan orduak murriztuz eta sistema berrira egokituz: kontsumo gutxiago, ekologia zaindu.

- Erakunde ekonomikoak, herritarrak; administrazioa; sindikatuak… (globala izan behar du, orokorra)

Page 47: Eusko Ikaskuntza - Juventud

- Errelebo kontratuak sustatu, esperientzia profesionala transmititzeko

- Langile gazteak; enpresak

- Praktiketako ikasleen portzentaia bat kontratatzera behartu

- Administrazio publikoa; enpresak

3) ESPERIENTZIA

PROFESIONALA HEZKUNTZAN BARNERATU

- Lanbide Eskola sustatu - Administrazio publikoa; enpresak

4) SISTEMA EKONOMIKOAREN ERALDAKETA, ERREFORMEN BIDEZ

MUGIKORTASUNA ETA GARRAIO IRAUNGAITZA

ERRONKAK LAN LERROAK SUBJEKTU ARDURADUNAK

a. Hezkuntzan zeharkako gai lerroak landu: osasun ohiturak eta bizitza estilo aktiboa, ingurugiroa, kontsumo arduratsua

Hezkuntza Departamendua 1. GIZARTE SENTSIBILIZAZIOA ESPARRU GUZTIETAN ZABALDU, SENDOTU ETA PRAKTIKOTASUNERA ERAMAN

b. Esparru gizarte guztietara

zabaldu benetako kanpaina erakargarria

Gizarte eragile desberdinak (hedabideak, elkarte sozialak…)

2. DISTANTZIA LABUR ETA ERTAINEKO DESPLAZAMENDURAKO GARRAIO JASANGARRIAK SUSTATZEA (OINEZ, BIZIKLETAZ, TROLEBUS, ATT…)

• Sustatzeko baliabideak eta aukerak:

o Bizikleta publikoak

o Bidegorri sarea zabaldu

o Garraio publikoa merkatzea eta areagotzea

a. Auzoko komertzio eta zerbitzuak bultzatzea

b. Benetako hirigintza plana burutzea, herritarren partaidetzarekin

Administrazioa (lokala, erregionala, nazionala, araudi internazionala biltzen duena…)

3. BERTAKO MERKATARITZA BULTZATZEA (NEKAZARITZA, TEXTILA, ZERBITZUAK…)

Administrazioa (lokala, erregionala, nazionala, araudi internazionala biltzen duena…)

4. IKERKETA BULTZATU GARRAIO GARBIEN BILA

• Aurrekontu gehiago eskaintzea garraio jasangarri desberdina ikertu, aplikatu eta hauen etorkizuneko eraginak eta ondorioak aztertzeko

Administrazioa eta unibertsitatea; zentro teknologikoak; CIC eta BERC

5. HIRIAK NAHIZ HERRIAK BIRDISEINATU: ZERBITZUAK LOKALIZATU DESPLAZAMENDUAK MURRIZTEKO.

• Benetako hirigintza plana burutzea, herritarren partaidetzarekin

Administrazioa (lokala, erregionala, nazionala, araudi internazionala biltzen duena…)

6. ERRONKA HAUEK PRAKTIKOTASUNEAN JARTZEKO PLAN ZEHATZEN DISEINUA ETA BURUTZEA; EXEKUZIO PLANAK

• Erronkak praktikotasunean jartzeko plan zehatzak diseinatu eta hauek burutzea

• Horrelako exekuzio planak herritarren partaidetzarekin

Administrazioa (lokala, erregionala, nazionala, araudi internazionala biltzen duena…)

Page 48: Eusko Ikaskuntza - Juventud

ADMINISTRAZIOAREN ESKU GARATZEA.

administrazioaren esku geratzea

Lan lerro orokor eta zeharkakoa:

Lan lerro hauek eragile ekonomikoen interesen baitan ez antolatzea

ALDATZEN ARI DEN BALIO SISTEMAREN HAUSKORTASUNA

ERRONKAK LAN LERROAK SUBJEKTU

ARDURADUNAK

1) Hezkuntzak metodo alternatiboen ekarpenak kontutan hartzea

Hezkuntza metodo alternatiboak ikertu, hausnartu, probatu eta egokiena martxan jarri

2) Berrerabilpena sustatu

3) Transgenerora jo

4) Kultur aniztasuna,

hizkuntza aniztasuna balioan jarri

5) Hezkuntzaren bidez,

familia eredu ezberdinak zabaldu/prestigiatu

6) Partaidetza baloreak bultzatu

Hezkuntza programetako curriculumetan eta konpetentzietan + hezkuntza ez formalaren programetan barneratu:

• Metodoak:

o Unitate didaktikoak

o Udal tailerrak/ Jardunaldiak

o Foroak (Datorkigunea)

o Hezkuntza metodo alternatiboen ikerketak erabili

• Gaiak:

o Berrerabilpenean

o Transgeneroan

o Kulturaniztasunean

o Familia eredu berrien zabalpenean

o Partaidetza baloreak sustatu eta indibidualismoa ekidin.

Zeharkako eragina duen ekarpen orokorra:

Komunikabide publikoen papera aztertu eta izpiritu kritikora hurbildu

HEZITZAILE AGENTE GUZTIAK:

- Ikus-entzunezkoak (telebista, internet…)

- Komunikabideak (egunkaria, aldizkaria, irratia)

- Familia

- Lagunak/ kalea

- Eskola: irakasleak, ikasleak

4.- OSOKO BILKURA. ERRONKAK eta LAN LERROAK

Talde lana amaitu ondoren, Osoko Bilkuran lan taldeetan sorturiko edukia komunean jarri dute. Horretarako, lan talde bakoitzak ordezkari bat izendatu du eta emaitzen azalpena bere esku egon da. Gainerako partaideek tartea izan dute ekarpenak, komentarioak edota iradokizunak egiteko. Zenbait lan lerroren gainean, honako ñabardurak egin zituzten:

• Aldaketa demografikoak giltzarrian, Bizi itxaropen luzeko egoerara egokitu sistema erronkaren aurkezpenean zahartzaroa negozioarekin erlazioan jarri da eta horrek hainbat partehartzaileren asaldatzea ekarri du. Egindako erronka proposamena etekin ekonomikoaren baitan egina ez dagoela argitu eta merkatua eta negozioa bi kontzeptu ezberdin direla adostu ondoren, zahartzaroa merkatu-aukera gisa jasotzea hobetsi da.

• Jaiotza-tasa igotzeko neurri edo laguntzak erronkaren baitan zalantzak sortu dira. Zenbait partehartzailek erronka ote den zalantza egin dute, naturalki, berez, piramide poblazionala orekatuko dela argudiatuta. Bi ikuspegi ezberdinak jaso dira.

Page 49: Eusko Ikaskuntza - Juventud

• Belaunaldi txandatze desorekatua giltzarrian, aldiz, Ikasle Kooperatiba formula zer den argitzea eskatu da. Mondragon Unibertsitatean ekimen pilotu bat martxan dagoela azaldu badute ere, ikasleek erantzukizunez martxan jartzen duten ekimena dela argi gelditu da.

5.- BAI+5 EGITASMOAREN AURKEZPENA

Gaiarekiko duen loturagatik BAI+5, egitasmoaren aurkezpena egin du partehartzaile batek, (BAI+5 egitasmoan parte hartzeaz gain, ECOEUSKADI 2020ko partaide ere badenak). Egitasmoaren helburuak, lan dinamika eta partehartzaileak azaldu ondoren, galderak egiteko tartea egon da. Oro har, partehartzaileek interesa agertu dute egitasmoarekiko, nahiz eta hainbat mesfidantza/zalantza agertu dituzten helburuekiko.

6.- OSOKO BILKURA. BALORAZIOA

Eguneko saioaren balorazioa egitearekin batera, prozesu partehartzailearen balorazioa egin da. Osoko Bilkuran, txandaren bidez eta ahots altuan, honako hiru galdera erantzun dituzte partehartzaileek: 1) Ze IDEIArekin zoazte? 2) Zer eskatuko zeniokete txostena jasoko duten ARDURADUNEI? 3) KOLORE bat izendatu prozesua definitzeko eta arrazoia justifikatu.

Hona hemen partehartzaileek adierazitakoa:

- 1) Gai garrantzitsua, interesgarria. 2) Plan estrategikoa egiterakoan proposaturiko ideia eta egindako ekarpenak kontutan hartuak izatea 3) BERDEA: itxaropena, etorkizuna badago eta ez da apokaliptikoa

- 1) Helburua berdina izan arren, iritzi ezberdinak daude. Ikuspegi ezberdinak lotuz gero, indar handiagoa eskuratuko dugu. 2) Gazteon ideiak kontutan hartuz, neurriak hartzea. 3) BERDEA: itxaropena, berriztagarritasuna.

- 1) Pentsamendu antzekoak ditugu, kezka, ideiak… konpartitzen ditugu, ideia ezberdinak ordezkatuta daude; beraz, ardura guztiona da. 2) Arduradunek neurriak hartzea. Gazteak gizartearen parte gara eta entzunak izan behar dugu. 3) ARROSA: energia, potentzialitate handia.

- 1) Gustura egon naiz, talde dinamika politak izan dira. Interesantea. 2) Gure ideiak kontutan hartuak izatea. 3) BERDEA: ingurumena

- 1) Esperientzia interesgarria. Lan erritmo egokia. Bakoitzak beretik jarri du. 2) Gardentasuna eskatuko nieke. Etorkizunean helburuak lortzeko benetako saiakera egitea 3) URDINA Bilboko saioari eta BERDEA Donostiako saioari.

- 1) Ideia komun asko atera dira. 2) Egitasmoa denboran mantendu dadila. 3) URDINA Bilbok saioari eta HHOORRIIAA Donostiakoari, eguzkiarekin erlazioan.

- 1) Positiboa, lan dinamika egokiak. 2) Benetako ekintzetara pasatzea. 3) GRISA (txuri eta beltzaren arteko nahasketa da): etorkizun beltza ikusten dut, ekintzak paperean gelditzen badira eta herritarrok ez badugu parte hartzen. Zuria, aldiz, ideiak praktikara pasatzen badira.

- 1) Ondo pasa dut, gozagarria izan da. Dinamika egokiak izan dira, baina denboran laburregia izan da. Proposamena: eztabaida gunea internet-era zabaltzea, osagarri moduan. Dena den, lan serioa egin da, baina asko dugu ikasteko: denbora gehiago eskaini, entzuten eta hitz egiten ikasi… Txosten tekniko bat faltan bota dut, irakurgai edo bibliografiarekin. 2) Jendeak esandakoa kontutan hartzea. 3) BBEERRDDEE AARRGGII--AARRGGIIAA: nahiko nukeena baino pisu gutxiago duen zerbait izan baitira saio hauek.

- 1) Ez nuen uste gaia lantzen duten hainbeste administrazio edo erakunde zeudenik. 2) Objektiboak izatea. 3) BERDE- HORIXKA: esperantza

- 1) Esperantza onuragarria da, errealitate berri eta hobea posiblea da. Energia pila dago (pertsonengan). 3) URDINA: topikoak gaindituz, EKO-arekin lotzen dut.

- 1) Demostratua gelditu da gazteok aktiboak garela. 2) Ideiak aintzakotzat hartzea. 3) ARROSA DIFUMINATUA: ikuspegi positiboa, baina…

- 1) Gero eta gehiago gara aldaketa nahi dugunok. Faktore baldintzatzaile asko daude ingurua aldatzeko. Abiapuntua norbera da, mentalitatea aldatu behar da. Erabakiak hartu. 2) Irakurri, beste testuinguru xumeagoan. 3) BERDEA: ingurumena

Page 50: Eusko Ikaskuntza - Juventud

- 1) Ondo, baina saioak sakabanatuegiak, batetik bestera denbora asko igaro da, eta oso laburrak izan dira (denbora gehiago behar). 2) Segimendua izatea. 3) BELTZA: ziurgabetasuna.

- 1) Guztion 2) Irakurri eta kontutan hartua izatea. 3) GRISA: erdiko puntu gisa, bi alde/aukera barnebiltzen ditu.

- 1) Beharrezkoak dira horrelako foroak, gure iritzia emateko aukera dira eta, gainera, euskaraz, lan taldetan, ahots altuan… 2) Euskadi edo Euskal Herriaren alde lanean jarraitzea. 3) BERDEA: itxaropena + gaurko paisaiagatik.

- 1) Elkarlanerako foroak beharrezkoak dira. Politika egiteko modua hori da, iritzien elkartrukea. 2) Ez dut ezer espero. Uste nuen etorri behar nuela eta hemen nago. Guk egin dugu gure lana, bakoitza bere tokian dago. 3) GGGAAARRRDDDEEENNNTTTAAASSSUUUNNNAAA: ezin gezurrik esan, norberaren iritzia da.

- 1) Gazteak batzea beti da positiboa. 2) Irakurri eta sustatzea, bermatzea eta jarraipena izatea. Bilerek jarraipena izan behar dute. Ikuspegi ezberdinak ikusi, mamitu eta errealitatean aplikatu behar dira. 3) GORRIA: alarma egoera. Gutxienez, egoera mantentzea; aldatu behar da, baina berandu gabiltza.

- 1) Denbora gutxiegi eman zaio, gogoekin gelditu naiz. Jende ezberdina, toki ezberdinetakoak, formazio ezberdinarekin… hausnartzeko eta eztabaidatzeko elkartzea esperientzia aberasgarria da. 2) Pazientziarekin hartzea, gai konplikatuak baitira. Ez azkartu orain hauteskundeak laster direlako. 3) ARROSA: gustatzen zaizkidalako.

- 1) Aberasgarria da gazteekin lan egitea. Proposatu zidatenean, berehala agertu nuen prestutasuna. 2) Aurretik esandakoa, ez gelditzea kaxoian. Kontutan hartua izatea. 3) ARROSA: kolorea gustatzen zait.

- 1) Gazte garen neurrian, etorkizuna gara eta etorkizuna kudeatuko dugu. Gure iritzia ezinbestekoa da. 2) Exijentzia bideratu nahi diet agintariei: ez da nahikoa kontuan hartua izatea, plan estrategikoan gazteok iritziak barneratzea exijentzia bat da, ez aukera bat. 3) BELTZA: besterik gabe.

- 1) Aldaketa garaia da. 2) Herritar gisa, gure egitekoa da exijentziak bideratzea. Politikariek erantzukizuna dute, jendea entzun eta euren eskaerak bideratzea, hori da politikaren funtzioa. Zehazki, azken txostena baloratzea eta erantzuna bideratzea eskatuko nieke. 3) LARANJA: aldaketa

7.- AMAIERA

Eguneko saioan sorturiko edukia memorian jaso eta partehartzaile guztiei e-postaz helaraziko zaiela gogorarazi da. Era berean, prozesu partehartzaile osoaren Txostena apirilaren amaieran Eusko Ikaskuntzaren esku jarriko dela jakinarazi da.

Amaitzeko, Eusko Ikaskuntzako arduradunak parte hartzaileak agurtu ditu eta egitasmoan parte hartzeko izandako prestutasuna txalotu du. Eusko Ikaskuntzak gazteentzat ateak zabalik dituela azpimarratu du.

Amaiera, eguerdiko 14:40tan izan da.

Donostian, 2011ko apirilaren 2an.