Ezpalak - Argiasek (Kroazia). Eskuinean, irabazlearen marrazkia. Iñaki Ruiz de Egino artistaren...

1
32 2010EKO ABENDUAREN 26A erdiko kaiera kultura eta aisia Ezpalak Jon Torner Honelako albisteak egunero irakurtzeko, jaso hari@ DOAN e-postaz: www.argia.com/harpidetza_haria.php Darko Drijevic (Mon- tenegro) ilustratzaileak irabazi du Barakaldoko Nazioarteko Umore Gra- fikoaren Lehiaketa. 300 parte-hartzaile baino gehiago lehiatu dira hamargarren edizioan. Bigarren saria Leandro Ezequiel Martinezek (Argentina) jaso du, eta hirugarrena Nikola Liste- sek (Kroazia). Eskuinean, irabazlearen marrazkia. Iñaki Ruiz de Egino artistaren Caligcromías erakus- keta uda osoan izan da ikusgai Urdazubiko (Nafa- rroa) San Salvador monastegiko klaustroan. Orain, eskultore donostiarrak bi pieza handi paratu ditu leku horretan: 450 kiloko Kuboaren jaiotza izenekoa eta 3.000 kiloko Altxa zaitez izenekoa. Horrez gain, monastegian beste hainbat obra behatu daitezke urtarrilaren 2ra arte, 50 urteko pintura Euskal Herrian izeneko erakusketan, tartean daude Jose Luis Zume- taren margolanak. Xabier Makazagaren El manual del torturador español liburua- ren (Txalaparta, 2009) aurkako kanpaina salatu dute Euskal Herriko 104 liburuzainek: “Kez- katuta gaude zentsura-kasu honengatik, eta salatu egin nahi dugu, aurrerantzean politikoak arlo profesionaletan sar ez daite- zen. (...) Liburutegi publikoetako funtsek eta zerbitzuek ez dute inongo zentsura ideologiko, politiko edo erlijiosori loturik egon behar, ezta presio komertzialei ere. Txa- lapartak Interneten jarri du liburu osoa, doan deskar- gatzeko moduan. Fernando Beorlegi (Campanas, Nafarroa, 1928- Eibar, Gipuzkoa, 2008) margolariaren atzera begirako erakusketa jaso du Lizarrako (Nafarroa) Gustavo de Maeztu museoak, Gogoaren pintzelkada garratzak izen- burupean. Bere seme Mikel Beorlegiren hitzetan, “hamaika ismo erabil daitezke haren lana sailkatzen saiatzeko, baina oso zaila da. Unearen arabera aukera- tzen zuen errealitateaz zuen ikuspegia nola islatu”. Erakusketa otsailaren 28ra arte izango da zabalik. XVII. MENDEKO sorgin ehiza eta inkisizioaren erre- presioa azaleratzeko sortu zuten Manex Fuchsek eta Mixel Jorajuriak Iduzkilore ikusgarria, Lapurdi 1609- 2009 elkartearen eskutik, eta orain DVDan kaleratu dute antzezlana. Elkarteak modu horretan eman dio amaiera bere ibilbideari. Hainbat hilabetez erakuske- tak, hitzaldiak eta ekitaldiak antolatu ditu, gertaera haien “egia historikoa” ezagutarazteko asmoz, eta lan hori guztia liburu batean jaso dute. DONOSTIAKO Tabakalerako Administrazio Kontsei- lua osatzen duten hiru erakundeek –Donostiako Uda- lak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlari- tzak–, zentroa berritzeko lanak 2011ko apirilean hasiko dituztela iragarri dute, eta proiektuak 70 milioi euroko aurrekontua izango duela, hasieran aurreikusi baino 5 milioi euro gutxiago. Adierazi dutenez,obrak 2015erako bukatuko dituzte. Gainera, jakinarazi dute laugarren bazkide baten bila ari direla, gastuei erraza- go aurre egite aldera. ‘Iduzkilore’ obraren DVDa atera du Lapurdi 1609-2009 elkarteak Sokaide taldeko kideak elkarrizketatu ditu Entzun aldizkariak: : «Folka Euskal Herrian, alaia izatetik serioa izatera pasa da. Ostiral edo larunbat gauez kalean emandako zuzeneko arrakastatsuetatik, igande arratseko aulkidun zuzenekoetara, zein antzoki hotz eta serioetara pasa delakoan gaude. Adibidez, asteburu honetan Bartzelonan egon gara eta harrigarria izan da bertako publikoak egindako harrera. Areto guztia salto- ka, jendea dantzan eta oihuka, izugarria izan da! Pena da Euskal Herriko zenbait tokitan hauxe bera lortzea horren zaila izatea. Gure helburuetako bat hori lortzea da eta badirudi, azkenaldian joera aldatzen ari dela». Tabakalerak 70 milioi euroko aurrekontua izango du

Transcript of Ezpalak - Argiasek (Kroazia). Eskuinean, irabazlearen marrazkia. Iñaki Ruiz de Egino artistaren...

Page 1: Ezpalak - Argiasek (Kroazia). Eskuinean, irabazlearen marrazkia. Iñaki Ruiz de Egino artistaren Caligcromías erakus-keta uda osoan izan da ikusgai Urdazubiko (Nafa-rroa) San Salvador

32 � 2010EKO ABENDUAREN 26A

erdi

ko

kai

era

kultura eta aisia

EzpalakJ o n T o r n e r

Honelako albisteak egunero irakurtzeko, jaso hari@ DOAN e-postaz: www.argia.com/harpidetza_haria.php

Darko Drijevic (Mon-tenegro) ilustratzaileakirabazi du BarakaldokoNazioarteko Umore Gra-fikoaren Lehiaketa. 300parte-hartzaile bainogehiago lehiatu dirahamargarren edizioan.Bigarren saria LeandroEzequiel Martinezek(Argentina) jaso du, etahirugarrena Nikola Liste-sek (Kroazia). Eskuinean,irabazlearen marrazkia.

Iñaki Ruiz de Egino artistaren Caligcromías erakus-keta uda osoan izan da ikusgai Urdazubiko (Nafa-rroa) San Salvador monastegiko klaustroan. Orain,eskultore donostiarrak bi pieza handi paratu ditu lekuhorretan: 450 kiloko Kuboaren jaiotza izenekoa eta3.000 kiloko Altxa zaitez izenekoa. Horrez gain,monastegian beste hainbat obra behatu daitezkeurtarrilaren 2ra arte, 50 urteko pintura Euskal Herrianizeneko erakusketan, tartean daude Jose Luis Zume-taren margolanak.

Xabier Makazagaren Elmanual del torturador español liburua-ren (Txalaparta, 2009) aurkakokanpaina salatu dute EuskalHerriko 104 liburuzainek: “Kez-katuta gaude zentsura-kasuhonengatik, eta salatu egin nahidugu, aurrerantzean politikoakarlo profesionaletan sar ez daite-zen. (...) Liburutegi publikoetakofuntsek eta zerbitzuek ez dute

inongo zentsura ideologiko, politiko edo erlijiosoriloturik egon behar, ezta presio komertzialei ere. Txa-lapartak Interneten jarri du liburu osoa, doan deskar-gatzeko moduan.

Fernando Beorlegi (Campanas, Nafarroa, 1928-Eibar, Gipuzkoa, 2008) margolariaren atzera begirakoerakusketa jaso du Lizarrako (Nafarroa) Gustavo deMaeztu museoak, Gogoaren pintzelkada garratzak izen-burupean. Bere seme Mikel Beorlegiren hitzetan,“hamaika ismo erabil daitezke haren lana sailkatzensaiatzeko, baina oso zaila da. Unearen arabera aukera-tzen zuen errealitateaz zuen ikuspegia nola islatu”.Erakusketa otsailaren 28ra arte izango da zabalik.

XVII. MENDEKO sorgin ehiza eta inkisizioaren erre-presioa azaleratzeko sortu zuten Manex Fuchsek etaMixel Jorajuriak Iduzkilore ikusgarria, Lapurdi 1609-2009 elkartearen eskutik, eta orain DVDan kaleratudute antzezlana. Elkarteak modu horretan eman dioamaiera bere ibilbideari. Hainbat hilabetez erakuske-tak, hitzaldiak eta ekitaldiak antolatu ditu, gertaerahaien “egia historikoa” ezagutarazteko asmoz, eta lanhori guztia liburu batean jaso dute.

DONOSTIAKO Tabakalerako Administrazio Kontsei-lua osatzen duten hiru erakundeek –Donostiako Uda-lak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlari-tzak–, zentroa berritzeko lanak 2011ko apirileanhasiko dituztela iragarri dute, eta proiektuak 70 milioieuroko aurrekontua izango duela, hasieran aurreikusibaino 5 milioi euro gutxiago. Adierazi dutenez,obrak2015erako bukatuko dituzte. Gainera, jakinarazi dutelaugarren bazkide baten bila ari direla, gastuei erraza-go aurre egite aldera.

‘Iduzkilore’ obraren DVDa ateradu Lapurdi 1609-2009 elkarteak

� Sokaide taldeko kideak elkarrizketatu ditu Entzunaldizkariak: : «Folka Euskal Herrian, alaia izatetikserioa izatera pasa da. Ostiral edo larunbat gauezkalean emandako zuzeneko arrakastatsuetatik, igandearratseko aulkidun zuzenekoetara, zein antzoki hotzeta serioetara pasa delakoan gaude. Adibidez, asteburuhonetan Bartzelonan egon gara eta harrigarria izan dabertako publikoak egindako harrera. Areto guztia salto-ka, jendea dantzan eta oihuka, izugarria izan da! Penada Euskal Herriko zenbait tokitan hauxe bera lortzeahorren zaila izatea. Gure helburuetako bat hori lortzeada eta badirudi, azkenaldian joera aldatzen ari dela».

Tabakalerak 70 milioi eurokoaurrekontua izango du