Fabrikazio prozedurak

39
INDUSTRIA TEKNOLOGIA I BATXILERGO 1. MAILA

Transcript of Fabrikazio prozedurak

Page 1: Fabrikazio prozedurak

INDUSTRIA TEKNOLOGIA I

BATXILERGO 1. MAILA

Page 2: Fabrikazio prozedurak

AURKIBIDEA

MOLDEKATZEA

DEFORMAZIOA

TXIRBIL/PARTIKULA HARROKETA

PIEZEN JUNTURA

Page 3: Fabrikazio prozedurak

1.­MOLDEKATZEAREN BIDEZKO FABRIKAZIO  PROZEDURAK 

Moldekatzea teknika materiala urtze punturaino berotzean datza. Urtuta dagoela, lortu nahi den piezaren forma duen moldean isurtzen da.

Page 4: Fabrikazio prozedurak

Lortu nahi den piezaren diseinua eginda dagoela, modeloa egin behar da, egurrez edo igeltsuz. Modelo oinarritzat hartuta moldea eraikitzen da, maskorraz (metalez) edo hareaz. Lortu nahi den pieza hutsuneak baditu “arrak” fabrikatzea beharrezkoa izaten da, hauek baitira barneko hutsuneak betetzen dituzten elementuak.

Moldea betetzen deneko prozesuari galdaketa esaten zaio.

Desmoldaketa pieza moldetik ateratzean datza.

Moldea diseinatzea

Moldea egitea

Fusioa eta galdaketa Desmoldaketa Akabera

Page 5: Fabrikazio prozedurak

PIEZAK EGITEKO ERABILTZEN DIREN MATERIALAK

Burdin aleazioak: altzairuak eta burdinurtuak erabiltzen dira. Hauek lingote, txatarra, moldeatutako akastun piezak, mazarotak, isurbide eta abarretatik lor daitezke. Mota askotako piezak egiten dira: motoreentzako bankadak, pistoiak, espekak, birabarkiak...

Kupre aleazioak: brontzeak eta letoiak. Gasak absorbatzeko duten joera dela eta beharrezkoa da fusioan atmosfera kontrolatzea. Letoia erabiliz moldeatu egiten dira txorrotak, apaintzeko objektuak, burdineriak...; eta brontzea erabiliz kanpaiak, buloiak eta eskulturak.

Aluminio aleazioak: Kupre eta manganesorekin aleatuta. Oxigenoarekin duen afinitatea dela eta atmosfera kontrolatua duten labeetan egin behar da.

Page 6: Fabrikazio prozedurak

MOLDEAK EGITEKO MATERIALAK

Aglomeratutako harea: Pieza konplexuak kopuru txikian

Metalak (maskorrak):Pieza sinpleak kopuru handian

Page 7: Fabrikazio prozedurak

MOLDEKATZEA HAREA ERABILITA

Moldea aglomeratzaileak dituen harea erabiliz egitean datza.Aglomeratzaile hauek izan daitezke silize buztinak edo kaolin, zementua edo erretxina sintetikoak.

Moldekatzea ­ bideoaArgizari galduzko moldekatzea: bideoa

Page 8: Fabrikazio prozedurak

MASKORREKO MOLDEKATZEA Moldekatzean harea erabiltzeak duen 

desabantaila, lortu nahi den pieza bakoitzeko molde bat egin behar dela da. Fabrikatu nahi den pieza kopurua handia denean maskorrak izeneko metalezko moldeak erabiltzen dira.

Metala bero eroale moduan harea baino hobea da. Teknika honetan piezen hozte abiadura handiagoa da, eta horrek estruktura eta amaierako propietate mekanikoak hobeak izatea dakar.

Page 9: Fabrikazio prozedurak

2.­DEFORMAZIOAREN BIDEZKO KONFORMAZIOA

Metal batek esfortzuak jasaten dituenean sare kristalinoaren oreka aldatu egiten da eta desplazamentu atomikoak gertatzen dira. Deformazioaren bidezko konformazio prozeduretan deformazioa plastikoa izaten da (atomok ez dira haien jatorrizko posiziora bueltatzen).

Deformazioa hotzean (birkristaltze tenperatura azpitik) edo beroa (birkristaltze tenperatura gainetik) egin daiteke.

Page 10: Fabrikazio prozedurak

FORJAKETA Forjaketa konformazio plastikoa da. Prozedura 

hau metalei aplikatzen zaie, normalean beroan, eta konpresio esfortzu handiak aplikatuta metalei forma ematean datza. Esfortzu hauek jarraiak edo errepikakorrak izan daitezke.

Bideoa

Page 11: Fabrikazio prozedurak

ESTANPAZIOA

Metalak estanpa izeneko altzairuzko molde biren artean konpresio esfortzua jasatean datza. 

Bideoa

Page 12: Fabrikazio prozedurak

ESTRUSIOA Metalak eta aleazioak konformatzeko prozesu 

jarraia da. Prozesu honetan aleazioa edo metala enbolo batek egiten duen presioak eraginda pita edo “bokila” batetik ateratzen da.

Page 13: Fabrikazio prozedurak

LAMINAZIOA

Konformazio plastikoa da. Honetan metala kontrako noranzkotan biratzen diren gainjarritako zilindro edo arrabol biren artean pasatzean deformatu egiten da. 

Bideoa

Page 14: Fabrikazio prozedurak

TENKAKETA Prozesu honetan materialaren sekzioaren txikitzea 

gertatzen da. Hau lortzeko trefilagailu (edo “hilera”) izeneko kalibratutako zuloetatik pasaerazten da materiala.

Page 15: Fabrikazio prozedurak

TREFILAKETA

Produktu metalurgiko baten sekzioa txikitzean datza. Kasu honetan kalibratutako zuloetatik pasaerazten da materiala trakzioa erabiliz.

Bideoa

Page 16: Fabrikazio prozedurak

3.­TXIRBIL/PARTIKULA HARROKETAREN BIDEZKO KONFORMAZIOA Soberan dagoen materiala txirbil edo partikula 

oso txiki moduan kentzean datza. Horrela planoari egokitutako pieza lortzen da, dagozkion neurri eta akaberekin.

Txirbil moduan material asko galtzen da eta honek suposatzen du kostu altuak daudela. Hau dela eta, abiapuntua izan behar da amaierako objektuaren forma eta dimentsioa antzekoak dituen materiala. Material hau aurretik azaldu diren deformazioaren bidezko edozein prozedura jarraituta lor daiteke (forjaketa, laminazioa...)

Txirbil harroketa bidezko prozesu hau mekanizazio izenaz ere ezagutzen da eta makina­erremintekin burutzen da.

Page 17: Fabrikazio prozedurak

MAKINA­ERREMINTEN OINARRIZKO PARAMETROAK Ebaketa angeluak

Mozketa abiadura

Fabrikazio denbora

Ebaketa indarrak

Ebaketa potentzia

Page 18: Fabrikazio prozedurak

MAKINA­ERREMINTEN SAILKAPENA

Txirbil­harroketa

Partikula­harroketa

Traslazio bidezkoa

Biraketa bidezkoa

Pieza

Erreminta

Arrabotatzeko makina

Karrakatzeko makina

Pieza

Erreminta Zulatzeko makinaFresatzeko makina

Tornua

Urradura bidezkoa

Mekanikoa

Ultrasonikoa Artezteko makina

Esmerilagailua

Page 19: Fabrikazio prozedurak

TORNUA

Tornua biraketa piezak egitea ahalbidetzen duen makina­erreminta da; hau da, zeharkako sekzio zirkularra dueten piezak egitea ahalbidetzen du.

Bideoa

Page 20: Fabrikazio prozedurak

ZULATZEKO MAKINA

Barautsa izeneko erreminta erabiliz, metalikoak diren eta ez diren piezak zulatzea ahalbidetzen duen makina da. 

Page 21: Fabrikazio prozedurak

KARRAKATZEKO MAKINA

Azalera lauen akaberarako eta arbazturako erabiltzen den makina­erreminta da.

Page 22: Fabrikazio prozedurak

ARRABOTATZEKO MAKINA

Makina honen erreminta finko mantentzen da bere azpian mugimendu zuzenarekin mugitzen den piezari txirbila harrotuz.

Page 23: Fabrikazio prozedurak

FRESATZEKO MAKINA

Biraketa mugimendua duen fresa izeneko erremintaren bitartez, erremintaren azpian mugimendu zuzenarekin higitzen diren piezen azalerak mekanizatzen dituen makina da.

Bideoa

Page 24: Fabrikazio prozedurak

URRATZAILEEN BIDEZKO MEKANIZAZIOA

Urratzaileak oso substantzia gogorrak dira. Pikor soltez edo aglomeratzaile artifizialez edo zemento naturalez aglomeratutako pikorrez osatuta daude eta oso tamaina txikiko txirbilak harrotuz piezak leuntzeko edo mekanizatzeko erabiltzen dira.

Page 25: Fabrikazio prozedurak

4.­JUNTURA PROZEDURAK Egitura eta makina gehienak ez dira pieza bakar baten fabrikatzen, pieza askoren 

junturaren bidez osatzen dira. Sailkapena: 

Desmuntagarria Elementu hariztatuak:

Torlojuak Azkoinak Berno edo buloiak Tirafondoak Presio torlojuak

Elementu ez­hariztatuak: Larakoak Txabetak Mihiak Gidariak

Finkoak Errematxeak Itsasgarrien bidezko junturak Ahokadura finkoa Soldadura

Page 26: Fabrikazio prozedurak

ELEMENTU HARIZTATUAK Gehien erabiltzen 

diren elementu hariztatuak torlojuak eta azkoinak dira.

Hariztatzeko­ar eta terrailak erabiliz fabrikatzen dira.

Page 27: Fabrikazio prozedurak

Industrian elementu hariztatuak erabiltzea behar­beharrezkoa da. Fabrikatzaile bakoitzak bere haria sortzea saihesteko (hari horiek izango lituzkete ezaugarri ezberdinak eta beste hariekin ez lirateke bateragarriak izango) normalizatu egin ziren; eta gaur egun erabiltzen diren sistema biak sortu ziren:

Hari metrikoa

Whitworth haria

Page 28: Fabrikazio prozedurak

TORLOJUAK ETA AZKOINAK Torlojua metalezko 

gorputz zilindrikoa da, lotzeko buru bat eta alde hariztatu bat duena. Hariztatutako aldean azkoina egokitzen da. Azkoinak hariztatutako zuloa dauka barruan, eta honek torlojuarekin batera piezen lotura edo juntura ahalbidetzen du.

Page 29: Fabrikazio prozedurak

BERNOAK EDO BULOIAK  Pieza batzuk lotzen 

dituzten elementu hariztatuak dira. Piezen arteko biraketarako, artikulaziorako, eusterako edo ainguraketarako elementuak dira.

Page 30: Fabrikazio prozedurak

TIRAFONDOAK

Askotan erabiltzen dira egurrezko piezak lotzeko, iltzeak baino lotura seguruagoa lortzen dutelarik.

Page 31: Fabrikazio prozedurak

PRESIO TORLOJUAK Pieza batean (pieza 

zeharkatuta) hariz lotzen diren eta beste pieza baten zuloan sartzen dira torloju txikiak. Presio torlojuak erabiliz pieza bat bestearekiko mugitzea saihesten da.

Page 32: Fabrikazio prozedurak

LARAKOAK Forma zilindrikoa edo 

konikoa duten piezak dira eta piezak eusteko erabiltzen dira, bata bestearekiko ez mugitzeko.

Page 33: Fabrikazio prozedurak

TXABETAK

Ziri formako pieza prismatikoak dira. Lotzen dituzten bi piezen artean esfortzuak transmititzen dituzte. Piezetan egindako matadera (“txabetero”) izeneko zuloetan kokatzen dira.

Page 35: Fabrikazio prozedurak

ERREMATXEAK Barra zilindriko txikiak 

dira. Mutur batean hutsik dagoen “burua” daukate. Errematxea, buruaren kontrako aldea presio edo kolpeen bidez deformatzean datza. ”Txapak” modu iraunkorrean geratzen dira lotuta.

Page 36: Fabrikazio prozedurak

ITSASGARRIEN BIDEZKO JUNTURA

Lotura mota honetan lotu nahi diren gainazal bien artean itsasgarritasun handia duen material baten geruza bat ezartzen da. Material honi itsasgarri deritzo. Gehien erabiltzen diren itsasgarriak jatorri sintetikoa dute: epoxidoak, poliuretanoak, silikonak, poliesterrak, akrilikoak…

Page 37: Fabrikazio prozedurak

PRESIOA Ahokadura finkoan 

ardatzaren diametroa hura sartuko den zuloarena baino handiagoa da. 

Zenbait kasuetan zuloa dagoeneko pieza berotu egin behar da, horrela dilatatu egiten da eta ardatza errez sartzen da. Juntura, pieza biak giro­tenperaturara ailegatzean burutzen da.

Page 38: Fabrikazio prozedurak

SOLDADURA Metalak beroaren bidez lotzean 

datza, material metalikoa gehituta edo gehitu barik. 

Bi soldadura mota daude: Homogeneoa:Soldatzen diren 

materialak, eta materiala gehitzekotan hori ere, mota berekoak dira. Oxiazetilenikoa edo elektrikoa izan daiteke (arkua edo erresistentziaren bidezkoa)

Heterogeneoa: Material ezberdinak lotzeko, edo material berdinak baina gehitzen den materiala ezberdina izanik. Soldadura biguna edo gogorra izan daiteke.

Soldadura oxiazetilenikoa: elementuak eta segurtasuna Prozedura soldadura oxiazetilenikoan Arkuzko soldadura (elektrodoa) Puntuzko soldadura (elektrikoa) MIG Soldadura TIG Soldadura Soldadura biguna

Page 39: Fabrikazio prozedurak

ERABILITAKO BALIABIDEAK

Tecnología Industrial. Primer Curso de Bachillerato. Editorial Everest. VVAA.

Tecnología Industrial I. Editorial Mc Graw­Hill.VVAA.

www.youtube.es