FAXISMOA ETA NAZISMOA (4DBH)
-
Upload
mentxu-gandarias -
Category
Education
-
view
815 -
download
13
Transcript of FAXISMOA ETA NAZISMOA (4DBH)
FAXISMOA ETA NAZISMOA
Mentxu Gandarias Ipiña
FAXISMOA ETA
NAZISMOA
NAZISMOA ITALIA FAXISTA
WEIMARKO ERREPUBLIKA
NAZISMOAREN IGOERA
NAZISMOAREN EZAUGARRIAK
PENTSAMOLDE ARRAZISTA
ERREGIMEN TOTALITARIOA
KANPO POLITIKA
EKONOMIA
1.MUNDU GERRAREN ONDORIOAK
FAXISMOAREN EZAUGARRIAK
FAXISMOAREN TRESNAK
MUSSOLINI ETA BOTEREA
terminoaren definizioa
Europa eta politika
Faxismoa: Terminoaren definizioa
Faxismo hitza Mussolinik 1919an sortutako elkartetik dator, Fasci di
Combattimento (“fascio”)
Izen hori antzeko esperientzietara zabaldu zen eta azkenean mantendu zen
Mussoliniren erregimenaren antzeko erregimen eta mugimenduak izendatzeko.
Kontzeptua nahiko eztabaidagarria da:
•Askoren ustez, kontzeptu horrek ez ditu Europako gerra arteko garaian
azaldu ziren adierazpen politiko autoritario guztiak barne hartzen,
herrialdeen arteko desberdintasun handiak egon zirelako. Termino
ezberdinak erabiltzen dira: totalitarismoa, autoritarismoa edo diktadura.
•Zentzu zabal batean, Europan, bi mundu gerren artean sorturiko
mugumendu ideologikoak, sozialisten hedapenari erantzuteko,
erreakzio ultranazionalistak, liberalismoaren, demokraziaren eta
marxismoaren kontrakoak.
Italia faxista
Estatu liberalen eta demokraziaren krisialdia
Muturreko erantzunen gorakada
Gizarte tentsio handia
Krisi ekonomikoa
1 MUNDU GERRAN IZANDAKO
ONDORIOAK
Gerran sartu aurretik aginduriko lurraldeak ez
zituen Italiak eskuratu: “garaipen moztua”, etsipena
Mistika belizista: aberria, heroitasuna, ordena,
buruzagiarekiko fidaltasuna, …
Proletalgoaren indarrari aurre egiteko dirudunak
fascioetara hurbildu ziren
FAXISMOAREN EZAUGARRIAK
POLITIKO-IDEOLOGIKOAK
Estatuaren nagusitasuna edozeren gainetik. Erregimen diktatoriala, totalitarioa, demokraziaren kontrakoa Komunismoaren kontrakoa. Alderdi bakar baten onarpena. Oposizioaren zapalkuntza (alderdi politiko eta sindikatuen deuseztapena) Hauteskunde askerik ez. Nortasun handiko buruzagi baten gorespena, liderraren gurtza Nazionalismo basatia eta espantsionista. Inperialismo militarista (Indarkeriari eta militarismoari gurtza, sinboloetan,
ereserkietan, uniformeetan…)
SOZIALAK
“Elitea”ren protagonismoa (demokraziaren kritika, emakumearen bazterketa,…) Arazoak estaltzeko/ezkutatzeko biktimak (atzerritarrak, komunistak, ijitoak, …). Burgesiaren laguntza. Emakumearen paperaren instituzionalizazioa. Gaztediaren formakuntza. Estatuak gizartea menderatzen zuen hezkuntzaren, kulturaren eta hedabideen
kontrolaren bidez.
EKONOMIKOAK
Estatuak ekonomian esku hartzen du. Autarkia. Hedapen inperialista. Herri lan erraldoien eraikuntzak egiteko aparteko nahia.
Faxismoa: ezaugarriak
Buruzagi gorena.
Benito Mussolini. Il Ducerekiko miresmena
Faxismoa: ezaugarriak
Inperioaren oroitzapena: aberritasuna, iragan historiko erraldoia, harrotasuna.
Ejertzitoaren garrantzia: uniformeen erabilpena
“Erromatarren erara”
agurtzen dute
Faxismoa: ezaugarriak
Militarismoa eta
gazteen hezkuntza:
Abangoardia
Faxistaren gazteak
Hedapen koloniala
Nazionalismo espantsionista
Faxismoa: ezaugarriak
Alderdi baten monopolio politikoa
(Erromatar Inperioko magistratuen botere eta aginte ikurra)
Hauteskunde askerik ez
Faxismoa: ezaugarriak
Emakumearen paperaren instituzionalizazioa
Balio tradizionalen defentsa, familiaren
gorespena
Hezkuntza eta kulturaren kontrola
Arazoak “estaltzeko”biktimak: komunistak,
atzerritarrak,…
Estatuaren parte hartzea ekonomian
Gariaren kanpaina
Herri lan erraldoien eraikuntza
Faxismoa: ezaugarriak
Faxismoa: tresnak
alderdi bakar baten
politikaren monopolioa
indarkeria fisiko eta
psikikoaren erabilpena
erregimenaren aldeko
burokrazia.
propagandaren eta
informazioaren monopolioa.
masen kontrola eta ekintza erraldoien
erabilpena (banderak, himnoak, ikurrak,
desfileak,…)
Faxismoa: Mussoliniren kasua
Mussolinik 1Mundu Gerran parte hartu zuen baina zauri batengatik ez zuen gatazkaren
amaiera ezagutu
Gerra bukatzean, gizartean berriro integratzeko zailtasun handiak izan zituzten soldadu
ohi batzuk miliziak sortzen hasi ziren, herritar zibil armatuak. 1919an, Mussolinik Fasci
italiani di Combattimento (Borrokarako Elkarte Italiarrak) sortu zituen Milanen. Indarkeria
erabili zuten ezkerreko militanteen aurkako ekintzetan eta boterea eskuratzeko tresna
bihurtu ziren. Enpresarioek eta lurjabe handiek begi onez ikusten zuten komunismoaren
hedapenaren aurrean.
Fascio taldeak handitu eta sendotu egin ziren eta 1921ean, Mussolinik ALDERDI
NAZIONAL FAXISTA eratu zuen.
1922ko urrian, Erromako Martxa antolatu zen
gobernuaren gaineko presioa handitzeko asmotan.
Manifestazio erraldoi hura hainbat hiritatik irten zen
Erromarantz. Indar erakustaldi oso handia izan zen.
Gobernuak salbuespen egoera deklaratu nahi izan
zuen baina erregeak ez zuen dekretua sinatu nahi
izan.
Gobernuaren dimisioaren ostean, Victor Manuel
III.a erregeak Mussoliniri gobernua eratzeko
eskatu zion, urriaren 30ean.
Faxismoa: Mussoliniren kasua
Erromako Martxa
1924ko hauteskundeetan, faxistek oso emaitza onak lortu zituzten baina hauteskunde
prozesuan irregulartasuna batzuk salatu ziren.
Matteotti diputatu sozialistak faxismoari izugarrizko kritika egin zion. Handik gutxira,
bahitu eta erahilda izan zen. Diputatuaren hilketak izugarri astindu zuen Italiako iritzi
publikoa:
Halere, Mussolinik botereari eutsi zion. Bere jarraitzaileek probintzietan indarkeriaren
bidezko kanpainia zuzendu zuten kontrako ahotsak isilarazteko.
Ordutik aurrera hainbat dekretu ezarri zituen (hamahiru, 1925 eta 1928 bitartean)
lege “guztiz faxistak” esaten zaienak. Haien bidez Estatu Liberala Estatu faxista,
totalitario bihurtu zen.
Faxismoa: Mussoliniren kasua
Nazismoa: Alemaniaren kasua
1918
LEHEN MUNDU GERRA
INPERIO ZENTRALEN HONDAMENDIA ETA GERRAREN AMAIERA
•Aliatuen erasoak eta inperio zentraletako barne arazoak ugaritu ziren.
•Pixkanaka Alemaniaren aldekoak errenditzen hasi ziren: Otomandar
Inperioa, Austria-Hungariako Inperioa,…
•Alemania bakarrik gelditu zen.
•Azken derroten ondorioz, Alemaniako enperadoreak abdikatu zuen.
•Armistizioa sinatu zen (1918ko azaroaren 11n)
Weimar hirian bildutako batzar konstituziogile batek kontituzio berri bat egin zuen.
•Alemania errepublika zen: Weimarko Errepublika
•Erregimen demokratikoa ezarri zen.
•Alderdi nagusia Parlamentuan eta gobernuan Alderdi Sozialdemokrata (SPD) izan zen.
Nazismoa: Alemaniaren kasua
OPOSIZIO POLITIKOA
Alderdi komunistak (KPD) Errusian bezala, iraultza bidez aldaketa lortzen
saiatu zen. 1919ko mugimendu espartakista
Rosa Luxemburg
WEIMAR-KO ERREPUBLIKAREN
ZAILTASUNAK
1920AN, Adolf Hitler-k Alderdi Nazionalsozialista
(NSDAP) sortu zuen
SISTEMAREN AHULTASUNA
•Erakundeen ahultasuna •Hauteskunde prozesu jarraia •Bi urteko gobernu aldaketa etengabeak
1929ko KRISI EKONOMIKOA
•Versaillesko kalte-ordain altuak •Hiperinflazioa •Umiliazio sentimendua
•Estatu Batuetako laguntzen desagerpena. •Langabeziaren igoera •Gizarte-tentsioen gorakada.
1 MUNDU GERRA GALTZEAREN ONDORIOAK
Hiperinflazioa eta eguneroko bizitza
Laster agertu zen lanbide berri bat: bereganatzaileak. Lanik gabeko gizonek bizkar-zorro bat
edo bi hartu, eta nekazari batengandik beste batengana joaten ziren […] jakiak legez
ezarritako gehienezko prezioan baino garestiago erosteko, eta ondoren, hirian lau edo bost
aldiz garestiago saltzeko. Hasieran, nekazariak oso pozik zeuden, etxera billete mordoa
eramaten zizkietelako […]. Baina, salgaiak erostera zorroa bete diru hirira joaten zirenean,
ohartzen ziren beraiek elikagaiengatik bost aldiz gehiago eskatzen bazuten ere, erosi nahi
zituzten segaren,mailuaren eta eltzearen prezioak hogei edo berrogeita hamar aldiz
garestitu zirela. Handik aurrera […] salgaiak salgaien truke aldatzen hasi ziren […].
Hirietako biztanleek landako etxeetara behar ez zituzten gauza guztiak eramaten zituzten:
txinatar portzelanazko loreontziak, alfonbrak, sableak, eskopetak, argazki-makinak, liburuak,
lanpara eta apaingarriak […]
Hala ere, […] jendea ohitu egin zen, kaosera egokitu zen […] Austrian, luxuzko auto batek
lehen balio zuena adina kostatzen zen arrautza bat […]; Alemanian, berriz, lau mila milioi
marko kostatzen zen (lehen Berlin Handiko etxe guztien prezioa, gutxi gorabehera) […].
Aberatsak pobre bihurtu ziren, dirua bankuetan birrintzen baitzitzaien […] espekulatzaileak
aberastu egin ziren.
S. ZWEIG, Elmundo de ayer.Memorias de un europeo, 1942
Nazismoa: Alemaniaren kasua
1923ko hiperinflazioak herri-klaseen gosetea eragin zuen
Nazismoa: Alemaniaren kasua
Langabeziaren eta nazien alderdiko botoen bilakaera
Nazismoa: Alemaniaren kasua
Ekonomia-egoeraren eta botoaren bilakaera 1919tik 1932ra
Nazismoa: Alemaniaren kasua
Adolf Hitler eta Alderdi Nazionalsozialista
Nazismoa: Alemaniaren kasua
1.Mundu Gerran parte hartu zuen bolondrez.
Hilterrek ez zuen inoiz Weimarko gobernua errespetatu eta ez
zuen ezta ere, Alemaniak gerra militarki galdu zuela errekonozitu.
Bere ustez, barne traizioa egon zen (sozialdemokratak eta
judutarrak).
1919an, Alemaniako Langileen Alderdi Nazionalsozialista
(NSDAP) edo alderdi nazia sortu zuen.
1923an, boterea indarrez lortzeko ahalegina egin eta Estatu
kolpea (Munich-eko Putsch) burutu zuen baina porrotak
kartzelara eraman zuen.
Kartzelan estrategia aldaketa aukeratu zuen, aurrerantzean
bide legalak aprobetxatuko zituen boterea eskuratzeko.
Nazismoa: Alemaniaren kasua
1932an, Parlamentua eta Errepublikako presidentea hautatzeko
hauteskundeak egon ziren.
Errepublikako presidentea hautatzeko hauteskundeetan Von
Hinderburg mariskala hautatu zuten.
Parlamenturako inork ez zuen gehiengo osoa lortu eta
ondorioz alderdi bakar batek ezin izan zuen gobernua eratu:
Komunistek eta naziek boto gehien eskuratu zituzten.
Sozialistek eta zentrokoek boto galera handia izan zuten.
Presidenteak arazoa izan zuen gobernuburua izendatzeko (boto
gehien lorturikoak jasotzen zuen). Azkenean, goi-burgesiak eta
kontserbadoreenek bultzaturik, Hitler izendatu zuen kantziler
1933ko urtarrilean.
Adolf Hitler eta boterearen lorpena
III.Reich : Hitlerren gobernuak iraun zuen bitartean (1933-1945), Estatu alemaniarrak
izan zuen izena
Nazismoa: Alemaniaren kasua
Adolf Hitler eta oposizioaren desagerpena
Sorturiko kabinetean Hilterrek kantzelaritza bazuen ere,
beste bi ministro besterik ez zituen. Barne Saila naziek
kontrolatu zuten eta horren bidez polizia menpean izan zuten,
gainera talde paramilitar naziak parapolizial bihurtu ziren
(boterea lotzeko tresna garrantzitsuak).
Otsailaren 1ean, Hindenburg presidenteak Parlamentua
desegin zuen eta martxorako hauteskundeen deialdia zabaldu
zuen. Otsailaren bukaeran, Reichstag edo Parlamentuaren
eraikina sutan egon zen eta erantzukizuna komunisten
gainean erori zen.
Otsailaren 28an, dekretu bat onartu zen, Estatua eta
Nazioaren Babesa lortzeko dekretua. Nazioa arriskuen
aurrean defendatzeko, aukera eman zen:
gizabanakoaren askatasun eta eskubideak
murrizteko/deuseztatzeko (iritzi, prentsa, elkartzekoak)
desjabetzak eta etxe erregistroak burutzeko
komunikazioen intimitatean sartzeko
Giro nahasi horretan naziek hauteskundeak irabazi
zituzten, ez zuen beste alderdien beharra gobernua osatzeko.
Nazismoa: Alemaniaren kasua
Adolf Hitler eta boterearen lorpena
Nazismoa: Alemaniaren kasua
Adolf Hitler eta oposizioaren desagerpena
1934ko abuztuan, presidentea hil zen eta tramiterik gabe,
Hitlerrek eskuratu zituen presidentzia eta kantzelaritza.
Oposizioa desagertarazi zuen:
Alderdi politikoak eta sindikatu guztiak debekatu ziren (nazia
izan ezik).
Alderdi barruan zuen ahalmena indartu zuen. “Aizto Luzeen
Gaua” izenez ezagutzen den gertakariaz baliaturik SA-ko
buruzagi nagusiak armada erregularrarekin gero eta
bateraezinagoak zirelako hil zituzten. Gau horretan zenbait
buruzagi politiko ere (Strasser, Schleicher) hil zituzten.
Ernst Röhm,
SA-ko buruzagia
SA = Sturm Abteilung, (eraso taldeak) alderdiaren seguritaterako
elkartea.
SS = Sctz-Staffel , Hitlerren guardia pertsonala jatorriz, Alemaniako
polizia-atal guztiak kontrolatu zituen.
GESTAPO = Polizia sekreta
Kapitalista batek, ikasle batek eta langile batek alderdi naziari zergatik lagundu zioten azaltzen
dute
Gu, Krupptarrak, ez gara idealistak, errealistak baizik. Uste genuen Hitlerrek garapen osasuntsu baten
aukera emango zigula. Guk ondo funtzionatuko zuen eta lasai lan egiteko bitartekoak emango zizkigun
sistema bat nahi genuen.
Krupp enpresariaren adierazpenak Nurembergeko prozesuan, 1946
Ni ez ninduten presionatu Gazteria Hitleriarrari atxikitzeko, ez nire aitak, ezta beste inork ere. (…) Nik
neuk erabaki nuen egitea, sinpleki ideial nazionalista baten alde borroka egiteko aukera emango zidan
gazte elkarte batean parte hartzeko gogoa neukalako. Gazteria Hitleriarrak kanpamentuak, txangoak
antolatzen zituen eta talde-bilerak zeuzkan. Klase guztietako mutilak zeuden, batik bat burges txikiak eta
langileak, eta gainera ez zen klase-bereziketarik egiten, eta hori asko gustatzen zitzaidan.
Alderdi naziko kide ohi bati elkarrizketa, 1960
1932ko udaberrian, naziek trenbideetako langileen artean zelulak ezartzeko lehenengo saioak egin
zituzten. Bazeuden nazi dezente zuzendari, tekniko eta bulegarien artean. 1931tik, bazeuden “alkondara
arreen” kide ziren langileek pribilegioak edukitzeaz arduratzen ziren zerbitzuburuak. (…) 1932ko udaberri
bukaeran, langile sozialista guztiek euren titulazioa kentzen zien paper bat sinatu behar izan zuten. (…)
Azkenean agindua heldu zen: “(sindikatu nazian”) izena eman behar dute edo kargutik kenduko zaie”.
W. ALLEN, Herri nazi txiki bat (1930-1935), 1967
Nazismoa: Alemaniaren kasua
Nazismoa: Alemaniaren kasua
Nazismoaren ideologia
1923an, Hitlerrek Estatu kolpearen (Munich-eko Putsch) porrotak kartzelara eraman
zuen. Han estrategia aldaketa aukeratu zuen, bide legalak aprobetxatuko zituen eta bere
ideologia liburu batean laburtu zuen “Nire Borroka” (Mein Kampf).
EZAUGARRIAK:
EZAUGARRI FAXISTAK + ARRAZISMOA
Nazismoa: Alemaniaren kasua
Nazismoaren ideologia: elementu faxistak
Estatuaren nagusitasuna.
Parlamentarismoari eta demokraziari egindako kritika.
Ez dira baliogarriak eta ondorioz, estatu diktatorial batek
eta buruzagi indartsu batek ordezkatu behar ditu.
Antikomunismoa.
Belizismoa eta lurraldea hedatzeko joera. Alemaniarrak estatu ezberdinetan zeuden
zatiturik eta Alemania Handia lortzeko horien batasuna derrigorrezkoa zen.
Indarkeriaren erabilpena
Balio tradizionalaren defentsa
Gazteriaren gorespena
ESTATUA
Nazismoa: Alemaniaren kasua
Nazismoaren ideologia
Berezko ezaugarri nagusia:
Arrazismo antisemita. Arioen nagusitasun etnikoa defendatzen zuen.
Ondorio larrienetakoa bat antisemitismoa edo judutarren kontrako gorrotoa
izan zen.
Nazismoaren ideologia: politika antisemita sistematikoa
Nazismoa: Alemaniaren kasua
Kristal hautsien gaua
Biztanleria juduaren aurkako neurriak: arraza-garbitasuna
Debekatutako eta baimendutako ezkontzak Nurenbergeko legeen arabera
(1935)
Nazismoa: Alemaniaren kasua
Nazismoa: ALEMANIAKO BARNE-POLITIKA
Barne-politika: erregimen totalitarioa
Erregimen nazia estatu totalitarioa izan zen
Hitlerren diktaduran, führerak, zuzentzen zuen estatua eta
bere botere eta figura ukaezinak ziren.
Naziek führengan erabateko konfiantza zuten eta itsu-itsuan
zor zioten obedientzia.
Pertsonen askatasunak bazterturik gelditu ziren eta
eskubideak oso era murriztean onartu ziren.
Herritarrek ez zuten gobernarien hautaketan parte hartzen.
Alderdi politiko guztiak debekatu egin ziren. Alderdi naziak
kontrolatu zituen boterearen eta administrazioaren baliabide
guztiak.
Biztanleria kontrolatzeko tresnak
IZUA PROPAGANDA ETA KOMUNIKABIDEAK
•Biztanleria erregimenaren alde egoteko
•Hitlerren lorpenak goratzeko.
•Judutarren kontrako irudia zabaltzeko
•Biztanleria kontrolatzeko
•Oposizioa desagertarazteko
SS Gestapo
(polizia
politikoa) Prentsaren, irratiaren,
zinemaren kontrola
Hezkuntzaren
erabilpena
Gazteriaren
formakuntza
“Hitlerren Gazteak”
OPOSIZIOAREN DESAGERPENA
ALEMANIAREN NAZIFIKAZIOA
Kontzentrazio-esparruak
Nazismoa: ALEMANIAKO BARNE-POLITIKA
Biztanleria kontrolatzeko tresnak: Izua
1938ko apirilaren 8tik 9rako gaua
Kristal Hautsien Gaua
Nazismoa: ALEMANIAKO BARNE-POLITIKA
Kontzentrazio- eta sarraskitze-esparruak Biztanleria kontrolatzeko tresnak:
1942az geroztik, AZKEN IRTENBIDEA
Nazismoa: ALEMANIAKO BARNE-POLITIKA
Lehenengo kontzentrazio-esparrua,
Dachau
Biztanleria kontrolatzeko tresnak: Kontzentrazio- eta sarraskitze-esparruak
Nazismoa: ALEMANIAKO BARNE-POLITIKA
Auschwitzeko presoak
Biztanleria kontrolatzeko tresnak:
Kontzentrazio-esparruak
Nazismoa: ALEMANIAKO BARNE-POLITIKA
Kontzentrazio-esparru bateko ofizial baten testigantza
(…) Hossek erantzun zuen (…) esparrura eramaten zen gehiengoa sarraskitua izateko
eramaten zela. Ondoren, Hossek zinpeko onarpen bat egin zuen, non gutxienez bi milioi
eta erdi pertsonaren gas bidezko sarraskitzea eta ondorengo erraustea ikuskatu zituela
onartu zuen. Esan zuen ganberan Zyklon-B (gasa) irekiune txiki baten bidez sartzen zela
eta 3 eta 15 minutu arte behar zirela ganberan zeuden pertsonak erailtzeko. Ordu erdi bat
geroago, gorpuak kendu egiten ziren.
Sonderkommando-ek edo Komando Bereziek urrezko eraztun, hortz eta enpasteak
kentzen zizkieten. Hossek gaseztatu beharrrekoen hautaketa prozesua deskribatu zuen.
Zorriak kenduko zizkietela esanez biktimak engainatzean zetzala adierazi zuen. Gas-
ganberetan 2.000 pertsona sar zitezkeela esan zuen.
Rudolf Hossen testigantza, Auschwitzeko Kommandanta
Biztanleria kontrolatzeko tresnak: Kontzentrazio-esparruak
Nazismoa: ALEMANIAKO BARNE-POLITIKA
Sarraskituriko biztanleria judua herrialdeka
Biztanleria juduaren aurkako neurriak
Nazismoa: ALEMANIAKO BARNE-POLITIKA
Armadura bat
janzten du,
Erdi Aroko heroia
balitz bezala.
Hitlerrek sinbolo
nazia, bandera
esbastika,
darama.
Biztanleria kontrolatzeko tresnak: propaganda
Hitler, lider eztabaidaezina
Hitlerren erretratua, Hubert Lazingerrena
Nazismoa: ALEMANIAKO BARNE-POLITIKA
Biztanleria kontrolatzeko tresnak: propaganda eta estetika militarra
Nazismoa: ALEMANIAKO BARNE-POLITIKA
1936ko Berlingo olinpiadak
Biztanleria kontrolatzeko tresnak: propaganda
Jesse Owens
Nazismoa: ALEMANIAKO BARNE-POLITIKA
Gazteen hezkuntza
Gazteriarekin hasiko dut nire lan sortzailea, esan zuen Hitlerrek. Gu, zaharrok, makalduta
gaude (…), dagoeneko ez daukagu instintu basatirik. Gu ahulak gara, sentimentalak gara.
Guk historia umiliagarri baten zama daramagu (…).
Baina, nire gazteria bikaina! Nolako giza materiala! Haiekin mundu berri bat eraiki ahal
izango dut nik. Nire pedagogia gogorra da. Gazteria bat haziko dugu eta bere aurrean
munduak dardara egingo du. Gazteria bortitza, larderiatsua, ausarta, ankerra. (…) Batik
bat, atletikoa izan behar du: garrantzitsuena da. (…) Ez dut inolako hezkuntza intelektualik
nahi. Jakinduriak ez ditu gazteak usteldu baino egiten.
H. RAUSCHNING, Hitlerrek esan zidan, 1940
Biztanleria kontrolatzeko tresnak. Hezkuntza
Nazismoa: ALEMANIAKO BARNE-POLITIKA
Aritmetika arrazista ariketa bat
Ero bat 4 marko kostatzen zaigu eguneko; elbarri bat, 5,5 marko; kriminal bat, 3,5 marko.
Sarritan, funtzionario batek ez du 4 marko baino gehiago kobratzen; enplegatu batek, 3,6
marko; aprendiz batek, 2 marko.
[…] Kalkulatu zenbat kostatzen zaizkigun urtero Alemaniako 300.000 eroak eta
epileptikoak. Diru hori guztia aurreztuko bagenu, 1.000 markoko zenbat mailegu emango
genieke senar-emazte gazteei?
Garai naziko matematika liburu batekoa
Biztanleria kontrolatzeko tresnak. Hezkuntza
Nazismoa: ALEMANIAKO BARNE-POLITIKA
Biztanleria kontrolatzeko tresnak. Kulturaren kontrola: liburu-erreketa 1933an
Ikasle naziek liburu “judeo-marxistak” edota “alemaniarren kontrakoak”
bota eta erre zituzten Berlingo Orpenplatz-en.
Nazismoa: ALEMANIAKO BARNE-POLITIKA
Ekonomia-politikaren lehentasuna lagabezia amaiaraztea izan zen biztanleriaren
laguntza eskuratzeko.
Alemaniako garapen ekonomikoa eta langabeziaren murrizketa ukaezinak dira.
Horretarako bideak:
•Lau Urtekoen Planen bidezko planifikazio ekonomikoa.
•Herri lan erraldoien eraikuntza.
•Ejertzitoa, polizia, burukrazia eta alderdiaren aparatoa garatu eta indartu ziren
eta eskulan asko behar izan zuten horretarako langabezi tasa jeisteko aportazio
handia egiten.
•Kanpo politika inperialista eta militarista defendatzeko gerra industria suspertu
ziren: siderurgia astuna, armagintza eta industria kimika garatu ziren (gerra egonez
gero horniketa arazorik ez izateko).
•Politika autarkikoa nekazaritzan atzerriko inportazioak murrizteko.
•Lehentasunezko akordioetan oinarritutako merkataritza harremanak
Nazismoa: EKONOMIA ETA KANPO-POLITIKA
Gerrara bideraturiko ekonomia
Langabeziaren bilakaera 1932 eta 1939 artean
Gerrara bideraturiko ekonomia
Nazismoa: EKONOMIA ETA KANPO-POLITIKA
Industria-ekoizpenaren bilakaera sektoreko
Gerrara bideraturiko ekonomia
Nazismoa: EKONOMIA ETA KANPO-POLITIKA
Inbertsio publikoaren bilakaera sektoreko 1928 eta 1938 artean
Gerrara bideraturiko ekonomia
Nazismoa: EKONOMIA ETA KANPO-POLITIKA
Kanpo-politika: militarismoa eta espantsionismoa
Kanpo-politikak garrantzi handia zuen Hitlerren programan.
(1.Mundu Gerran galduriko ohorea, boterea, berreskuratzeko
bidea)
Alemaniak Versaillesko Itunean ezarritako mugetatik
kanpo hedatu behar zuela defendatu zuen Hitlerrek.
PANGERMANISMOA. Beharrezkoa zen alemaniar
jatorriko herrialde guztiak estatu handi batean batzeko
helburua:“Alemania Handia” (ez zen Alemaniako batasun
prozesua bukatutzat ematen).
“BIZI-ESPAZIOAREN” ideia zabaldu zuen. Arraza
arioaren nagusitasunak bizi-maila hobea merezi zuen.
Behar besteko lurrak eskuratzeko eskubidea zuen
Alemaniak. Erabiltzeko tresna konkista izango zen. Charles Chaplinen
El Gran Dictador, 1940
Nazismoa: EKONOMIA ETA KANPO-POLITIKA
Kanpo-politika: militarismoa eta espantsionismoa
Derrigorrezko soldadutza ezarri zen berriro.
Goering-ek diseinaturiko berrarmatze-plan handia martxan jarri zen
Nazismoa: EKONOMIA ETA KANPO-POLITIKA
Lurralde-hedapen alemaniarra
Kanpo-politika: militarismoa eta espantsionismoa
Europa 1919an
Nazismoa: EKONOMIA ETA KANPO-POLITIKA
Kanpo-politika: militarismoa eta espantsionismoa
Nazismoa: EKONOMIA ETA KANPO-POLITIKA
Bigarren mundu gerrararako bidea
Kanpo-politika: militarismoa eta espantsionismoa
Nazismoa: EKONOMIA ETA KANPO-POLITIKA
FAXISMOA ETA NAZISMOA
Mentxu Gandarias Ipiña