Fedea arrazoia

10

Transcript of Fedea arrazoia

Page 1: Fedea arrazoia
Page 2: Fedea arrazoia

Arrazoia

Arrazoia

Fedea

Arrazoia Arrazoia

Fedea

Arrazoia Arrazoia

AGUSTIN HIPONAKOA

TOMAS AKINOKOA

GILEN OCKHAMGOA

FEDEA-ARRAZOIAFEDEA-ARRAZOIAIRTENBIDEAKIRTENBIDEAK

Fedea

Page 3: Fedea arrazoia

Agustin HiponakoaAgustin Hiponakoa

“Egia bat bera da guztiontzat. Egia ez da nirea, zurea, ezta honena edo harena ere; bat bera da guztiontzat.”

Ez daude bi egia, filosofikoa eta erlijiosoa: filosofiaren eta erlijioaren bidez bila dezake gizakiak egia. “Bi bide daude ezagutzara iristeko: aginpidea eta arrazoia.

Filosofiak eta erlijioak lortu behar duten egia Jainkoaren egia da: “Bizitza zoriontsua egiaz gozatzea da, zutaz gozatzea da, Jainkoa, zi baitzara egia”

Page 4: Fedea arrazoia

Agustin HiponakoaAgustin Hiponakoa

Zer eginkizun dute arrazoiak eta fedeak Jainkoaren bilaketa prozesu honetan?

Intellige ut credas, et crede ut intelligas: ulertu sinesteko, sinetsi ulertzeko. Esaldi honekin eginkizun zehatz ematen zaie arrazoiari eta feeari.

Arrazoiak eta fedeak harremana dute; horien artean ez dago aurkaritzarik edo liskarrik sortzen, elkarren beharra baitute.

Arrazoiak fedearen onarpenaren aurretik, fedea ez dela zentzugabea argitzen du. Ondoren, fedea ahal den heinean ulertarazten saiatuko da arrazoia.

Arrazoi soila ez da nahikoa giza helburuaren arazoa konpontzeko, ez baita iristen Jainkoari eta gizakiari dagozkien egia bete eta ziurretaraino

Agustinen iritziz, hasieran egiaren bilaketan fedea dago. aurretik sinestea beharrezkoa da. Fedeak ez du bakarrik arrazoia argitzen, batez ere borondate oneko jarrera sortzen du, egiarekiko benetako maitasunezko jarrera.

Historian zehar, fedea agerkundean oinarritu izan da. Agerkundeak bere indar argitzailea ematen dio ezagutzaren ahalmenari. Agerkundeak bere indar argitzailea ematen dio ezagutzaren ahalmenari. Arrazoia ez da nahikoa jakinduria lortzeko; ez da egiaz jabetzeko gauza.

Page 5: Fedea arrazoia

Tomas AkinokoaTomas Akinokoa

Fedea eta arrazoia egiara iristeko bi modu ezberdin dira.

Tomas Akinokoren iritziz, filosofia ezagutza gaien ikerketa da, errebelazioaz kanpo egiten dena.

“Fedea espirituak duen gaitasuna da; fede horren eraginez gugan betiereko bizitza hasten da, eta adimenak erakusten ez zaiguna onartzen du.”

Betiereko bizitza errebelazioa onartzean hasten da gizakiarengan; errebelazioa Jainkoaren aginpidean oinarritzen da. Jainkoaren egia –grazia– onartzean giza izaera hobetzen da.

Arrazoiak bere egia du; izan ere, guztiz benetakoak ditu oinarriak. Baina, egia bera dira fedearena eta arrazoiarena; bi egiak ez dira aurkakoak, eta batak ez du bestea gezurtatzen.

Arrazoiaren ondorioek errebelazioarekin bat egiten ez dutenean, teologiak epailearena egiten du. Horrelakoetan teologiak esan dezake metodo arrazionala ez dela ondo erabili, ondorioak gezurrabaitira, edo ezagutza arrazionalaren eremua gainditu dela, frogatzeko aukerarik ez dagoelako.

Page 6: Fedea arrazoia

Tomas AkinokoaTomas Akinokoa

Bi teologia: naturala (edo arrazionala) eta errebelatua.

Teologia naturala: errebelazioaren zati jakin baten ikerketa da, arraoiaren bidez froga daitekeen zatiarena.

Teologia errebelatua: errebelazioak aditzera eman dituen eta giza arrazoiaren bidez ezagutu ezin diren proposizioen ikerketa.

Teologia naturalak metodo arrazionalak erabiltzen du, arrazoiak topa dezan teologia errebelatuak jada aurkitu duena, fedearen egia frogaezinaz baliatuz.

“Gure fedea arrazoiaz gaindi dago, eta ezin da frogatu arrazoiak beharrezko dituen argumentuak erabiliz.”

Arrrazoiak laguntza handia eman dezake teologia zientzia giza eraikitzeko; batetik, ordenazio zientifikorako prozeduretan erabil daiteke; bestetik, fedeko artikuluak argitzeko eralbilgarriak diren datu zientifikoak ere ekar ditzake.

Page 7: Fedea arrazoia

Gilen OckhamgoaGilen Ockhamgoa1290-13491290-1349

Fedea eta arrazoia bananduta daude.

Ezinezkoa da teologia natural edo arrazionalik.

Teologiari egindako kritikaren abiapuntua. Arrazoiaren ezagutza iturri bakarra esperientzia da. Horregatik, bere “ekonomia printzipioa” (Ockhamen labana) aplikatuz, kontzeptu unibertsalak errealitate mentalak dira, ez bestelakoak, pentsatzeko eta judizio orokorrak emateko erabiltzen ditugunak.

Page 8: Fedea arrazoia

Gilen OckhamgoaGilen Ockhamgoa1290-13491290-1349

Teologia natural edo arrazional bat egoteko nahitanahiezkoa da Jainkoa intuitiboki ezagutzea, eta hori ezinezkoa zaio gizakiari bizitza honetan. Hortik aurrera espekulazio guztiek ez dute ezagutza baliorik, eta fedeak ez dauka arrazionaltasunarekiko lotura izateko aukerarik: “Fede artikuluak es dira frogapen printzipioak, ez ondorioak, eta ez dira frogagarriak ere; izan ere, faltsuak iruditzen zaizkie denei edo gehienei, edo jakintsuei, arrazoi naturalari jarraitzen diotenei”

Page 9: Fedea arrazoia

Gilen OckhamgoaGilen Ockhamgoa1290-13491290-1349

Jainkoaren existentziari buruzko froga tomistak arrazoiaren bidez baino ezin dira sinetsi, horien printzipio filosofiko bakar bat ere ez baita esperientzian oinarritzen. Are gutziago froga daitezke jainkozko ezaugarriak.

Page 10: Fedea arrazoia

Bibliografia Bibliografia

Miguel Marin, José Manuel Arribas, Antonio Roura; Filosofiaren historia. Zubia-Santillana, 2004.

IZTUETA, Paulo (Koordinatzailea); Filosofia I . Elkar (U.Z.E.I.), Donostia, 1984.

Antoni Albert, Albert Botta, Joaquim Bretxa, Pere de la Fuente; Filosofía, Schaum. Mc Graw-Hill, Madrid, 2005.