Fernando hernandez hezkuntzaren ikuspegia

3
FERNANDO HERNANDEZ - HEZKUNTZAREN IKUSPEGIA Zeintzuk dira testu edo bideoaren aspektu aipagarrienak (ideia nagusiak)? Zerk deitu dit arreta? Zerekin lotu dezaket? Zer ekarpen egiten dit nire ezagutzetara? Ikusitako bideoan Fernando Hernandezek IKTek egiten duten ekarpenari buruz hitz egiten du. XIX.mendearen amaieran agertzen zen berrikuntza bakoitzean esaten zen berrikuntza horiek eskola aldaraziko zutela. Liburutegi publikoa sortu zenean, irratia sortu zenean, telebista sortu zenean, ordenagailua sortu zenean eta internet sortu zenean ere gauza bera esan zen. Berrikuntza hauek eskola ordezkatuko zutela, jada jendeak ez zuelako eskolaren beharra ikasteko, autonomoki ikas zezaketelako nahia bazuten. Baina ez da inoiz horrela izan. Eskolak berrikuntzan eta irakasleen formakuntzan egin duen inbertsioak ez du eskola aldatu. Fernando Hernandezen hitzetan gogogabetasuna edota alferkeria dira arrazoiak. Eskolaren forma aldatzen bada, irakasleen jarrerak ere aldatu beharra dauka. Hernandezen ustetan eskolaren industria (testu liburuak, eta batzuetan testu liburuak eta azterketak) ere aldaketari kontra egiten dio.

Transcript of Fernando hernandez hezkuntzaren ikuspegia

Page 1: Fernando hernandez hezkuntzaren ikuspegia

FERNANDO HERNANDEZ - HEZKUNTZAREN IKUSPEGIA

Zeintzuk dira testu edo bideoaren aspektu aipagarrienak (ideia

nagusiak)?

Zerk deitu dit arreta?

Zerekin lotu dezaket?

Zer ekarpen egiten dit nire ezagutzetara?

Ikusitako bideoan Fernando Hernandezek IKTek egiten duten ekarpenari

buruz hitz egiten du. XIX.mendearen amaieran agertzen zen berrikuntza

bakoitzean esaten zen berrikuntza horiek eskola aldaraziko zutela. Liburutegi

publikoa sortu zenean, irratia sortu zenean, telebista sortu zenean,

ordenagailua sortu zenean eta internet sortu zenean ere gauza bera esan zen.

Berrikuntza hauek eskola ordezkatuko zutela, jada jendeak ez zuelako

eskolaren beharra ikasteko, autonomoki ikas zezaketelako nahia bazuten.

Baina ez da inoiz horrela izan.

Eskolak berrikuntzan eta irakasleen formakuntzan egin duen inbertsioak

ez du eskola aldatu. Fernando Hernandezen hitzetan gogogabetasuna edota

alferkeria dira arrazoiak. Eskolaren forma aldatzen bada, irakasleen jarrerak ere

aldatu beharra dauka. Hernandezen ustetan eskolaren industria (testu liburuak,

eta batzuetan testu liburuak eta azterketak) ere aldaketari kontra egiten dio.

Heziketa praktikak ez dira aldatu azken 30 urteetan; Hernandezek dioenez

curriculumaren ikustea da kale egiten duena, oinarri curricularrekoa izaten

jarraitzen duelako (status quo-a, familien lasaitasuna, liburuen negozioa…).

Fernandok argi eta garbi esaten du zein den arazo erreala: ikasleen

%30ak ez duela DBHa bukatzen, DBHa gainditu duten ikasleen %20ak dioela

horrek ez duela zentzurik beraientzat, eta ikasleen %60ak dio DBHak ez diela

lagundu inguratzen dituen mundu garaikideko beraien galderak erantzuten.

Eskolaren arazoak konponduko dituen aldaketa gertatzeko beharrezkoa da

hezkuntzaren autoritate/askatzaile/babesle paperean sinetsi arte; baina,

zoritxarrez, ez da sinesten.

Page 2: Fernando hernandez hezkuntzaren ikuspegia

Fernando Hernandezen hitzaldia entzun ondoren arreta gehien deitu

digun aspektua azken 30 urteetan eskolan aldaketarik ez egotea izan da.

Eskolaren berrikuntza eza irakasleen etengabeko ikaskuntza edo

formakuntzarekin lotu dezakegu berriz ere. Irakaslearen nolakotasunen artean

berritzailea izan beharra dago eta Fernandok dioenaren arabera irakasleek ez

dute berritzen, azken 30 urteetan irakaskuntza berdin jarraitu du, aldaketarik

gabe.

Hitzaldia entzun eta berehala konturatu gara zeinen garrantzitsua den

irakasle batentzat eguneratua egotea, inguratzen duen gizartean ikasleei

moldatzen irakasteko. Etorkizunean beharrezkoak egingo zaizkien jakintza eta

konpetentziak bereganatu ditzaten, eskola baliozkoa izan dadin ikasleen

eguneroko, oraingo eta etorkizuneko bizitzetan.