Fernando vii

44
Fernando VII.aren garaia (1814-1833) Valençayko Ituna (1813) Napoleonen indar militarrak indarra galtzen joan ziren 1812tik aurrera, Errusiako inbasio zailak eta Espainiako gerrillen gerrak sortu zizkien eragozpenen ondorioz. Britainia Handiko armadak funtsezko zeregina bete zuen ahultze horretan, Wellingtongo dukearen gidaritzapean; izan ere, hari esker lortu zuten espainiar-britainiar armadak eta gerrillek enperadoreak Pirinioetaraino atzera egitea. Arapilesko Guduak (Salamanca) eta Gasteiz eta San Martzialgo (Irun) guduek Frantziaren inbasioa bertan behera gerarazi zuten. Napoleonek Fernando VII.ari koroa itzuli zion eta Frantziako erbestetik itzultzea onartu zuen. Ondoren Fernando VII.ak, Desiratuak, itxaropen liberal guztiak zapuztu zituen; baliorik gabe utziko zuen Cadizko Konstituzioa eta foru-legea jarriko zuen indarrean. Horregatik foruzaleek bat etorriko ziren absolutismoarekin. Bi taldeak Erregezaleak (“realistas”): gehiengoa ziren. Eliza eta monarkia tradizionalaren aldekoak. Batzuek erreformak onartzen zituzten (tradizioaren barruan); beste batzuk muturreko erregezaleak ziren (erregea baino atzerakoiagoak) Liberalak, gutxiengoa ziren, baina ongi antolatuak zeuden. Bere programa eta jarduera

description

 

Transcript of Fernando vii

Page 1: Fernando vii

Fernando VII.aren garaia (1814-1833)

Valençayko Ituna (1813)

Napoleonen indar militarrak indarra galtzen joan ziren 1812tik aurrera, Errusiako inbasio zailak eta Espainiako gerrillen gerrak sortu zizkien eragozpenen ondorioz.

Britainia Handiko armadak funtsezko zeregina bete zuen ahultze horretan, Wellingtongo dukearen gidaritzapean; izan ere, hari esker lortu zuten espainiar-britainiar armadak eta gerrillek enperadoreak Pirinioetaraino atzera egitea.

Arapilesko Guduak (Salamanca) eta Gasteiz eta San Martzialgo (Irun) guduek Frantziaren inbasioa bertan behera gerarazi zuten.

Napoleonek Fernando VII.ari koroa itzuli zion eta Frantziako erbestetik itzultzea onartu zuen.

Ondoren Fernando VII.ak, Desiratuak, itxaropen liberal guztiak zapuztu zituen; baliorik gabe utziko zuen Cadizko Konstituzioa eta foru-legea jarriko zuen indarrean. Horregatik foruzaleek bat etorriko ziren absolutismoarekin.

Bi taldeak

Erregezaleak (“realistas”): gehiengoa ziren. Eliza eta monarkia tradizionalaren aldekoak. Batzuek erreformak onartzen zituzten (tradizioaren barruan); beste batzuk muturreko erregezaleak ziren (erregea baino atzerakoiagoak)

Liberalak, gutxiengoa ziren, baina ongi antolatuak zeuden. Bere programa eta jarduera politikoa erregimen konstituzionala lortzera eraman zuten. Hauek ere bananduta zeuden

o Moderatuako Erradikalak (aurrerakoiak edo progresistak).

1814-20: Seiurteko Absolutista

Persiarren Manifestua dugu

Liberalismoaren aurkako diputatu talde batek (69 diputatuk) sinatu zuen dokumentu hau Cadizeko Gorteetan.

Bertan, Cadizko Gorteen lana salatzen zuten, absolutismoa defendatu eta liberalismoa gaitzetsi eta absolutismoa ezartzeko eskatzen zioten Fernando VII.ari eta gorte ez parlamentarioak konbokatzeko.

Izena lehen esaldiak ematen dio: “Era costumbre entre los antiguos persas pasar cinco días de anarquía...”

Absolutismoa

Desiratuak, une horretan zuen herri harrera ezin hobea eta armadaren laguntza aprobetxatuz, Absolutismoa berrezartzeko neurriak hartu zituen eta ilegaltzat jo zuen

Page 2: Fernando vii

Cadizeko gorteen deialdia, egindako lan legegile guztia ezereztuz: 1812ko Konstituzioa hutsean utzi zuen, prentsa askatasuna moztu, Inkisizioa berrezarri… Liberalen aurkako errepresioari ekin zion eta nahigabea zabaltzen joan zen.

Krisia

Hau dena gutxi balitz, krisi ekonomikoak zigortu zituen. Eragile ugari zeuden horretarako: Independentziako gerraren ondorioak, Amerikako kolonien emantzipazioa...)

Oposizioa

Oposizioa indartzen joan zen liberalen artean: gerrillari ohiak, merkatariak... ezkutuko konspirazioak egin zituzten, elkarte sekretuak eta zenbaitetan pronuntziamenduak gauzatu zituzten.

1820-23: Hirurteko Liberala

Riegoren pronuntziamendua

1820an espainiar gudarosteak Cadizen zeuden Riego teniente koronelaren agindupean, Amerikako altxamenduari aurre egiteko ontziratzeko prest; tropa hauek matxinatu egin ziren eta 1812ko konstituzioa aldarrikatu zuten.

Erregea

Ekintza hark ez zuen hasieran ondoriorik ekarri, baina azkenean, Madrilgo errege-guardia aldeko ez zuela ohartu zenean, Fernando VII.a erregeak men egin zion 1812ko konstituzioari.

Agintea

Espainiar liberalak aukera berri baten aurrean aurkitu ziren, berehala hutsean amaitu bazen ere. Behin-behineko Batzorde Aholkularia osatu zen; Batzordea kontsultarako zen eta, horrenbestez, botereak erregearen esku jarraitzen zuen. Erbestetik etorritako edo espetxetik ateratako liberalez osatutako gobernua eratu zen.

Aldaketak

Liberalizazioak eta beste zenbait aldaketa: Cadizeko Gorteen lana berriro ere indarrean egon zen hiru urteko epean, Cadizeko Konstituzioa berrezarri baitzen

Askatu zituzten atxilotuak. Inkisizioa kendu zuten. Maiorazkoa, jaurgo eta gainerako pribilegioen abolizioa. Komentuetako lurren saltzea (desamortizazioa). Elizak zergak ordaintzeko betebeharra.

Page 3: Fernando vii

Aduanak kostaldean jarri ziren. Euskal foruak bertan behera geratu ziren. Zentsurarik gabeko inprenta. Egunkari berriak argitaratu ziren, El liberal Guipuzcoano, adibidez. Intelektual eta politikarien eztabaida-gune bihurtu ziren kafetegiak.

Ordena

Milizia Nazionala izan zen Konstituzio liberala eta ordena zaintzeaz arduratuko zen gorputz zibil armatua.

Erregezaleak

Erregezaleek errege paternalaren eta gobernu desegoki baten mitoa aldarrikatzen zuten eta pulpituetatik zabaldu zuten tradizioari lotutako kultura. El procurador general del rey egunkaria argitaratu zuten absolutismoaren aldekoek. Laster agertuko zen erregezale-agitatzailea, elizaren laguntzaz, zerga-mota berriak jasaten ari ziren nekazariez osatutako guda-taldeak bultzatu eta eratuko zituena.

Oihartzuna

Riegoren pronuntziamenduak oihartzun ikaragarria izan zuen Europan eta altxamendu liberalak zabaltzen joan ziren. Hala ere, 1820ko iraultza hauek guztiak zanpatuak izan ziren.

Estatu liberalaren dinamika politikoa eta ezaugarriak

Ekonomia

Diputatuak hautatu ondoren, Gorteak osatu eta legegintzaldi berria hasi zen. Askatasun ekonomikoen eta merkatuaren jardueraren aldeko irizpideen araberako legeak xedatu zituzten diputatuek

Baliorik gabe utzi zen handikien erregimena. Maiorazkoak legez kanpo geratu ziren guztiak. Horrenbestez, jabetza guztiak

aske geratu ziren eta desamortizazioari ekin zioten, eta abar. Neurri hauei esker, gora egin zuen lur-eremu askeen kopuruak merkatu

nazionalean.

Erlijioa

Erlijioaren esparruan egindako aldaketen ondoren pribilegio batzuk galdu zituen Elizak. Hala eta guztiz ere, Konstituzioa konfesionala eta katolikoa zen eta liberal gehienak saiatu ziren Konstituzioa eta Eliza egokiro uztartzen. Fraideen ordenen ia monasterio guztiak itxi ziren (308tik 290) eta klero arruntaren jurisdikziopean geratu ziren.

Page 4: Fernando vii

Erregea

Erregeak oztopoak jarri zituen lege hura onartzeko eta gatazka izan zen beraren eta Gorteen artean.

EH

Euskal Herriari dagokionez, barnealdeko aduanak kostaldera eraman ziren eta, horrenbestez, suspertu egin zen barne-merkataritza.

Bukatu gabeko proiektuak

Beste zenbait proiektuk ez zuen burutzeko denborarik izan

Kode Zibil berria. Merkataritza Kodea. Zergen gaineko Erreforma. Lurralde eta Administrazioaren garapena. Ministroen Kontseilua eta haren ardura kolegiatua.

2 joera

Liberalen artean 2 joera nagusitu ziren: moderatuak eta erradikalak. Iraultza liberalari eusteko estrategia desberdinak bideratu nahi zituzten.

Moderatuak: Hitzarmen edo itun bat egin nahi zuten Lege Zaharreko sektore pribilegiodunekin (Eliza eta nobleekin) eta ordezkarien bigarren Ganbera bat eratu, baina ez zuten erregearen boterea hainbeste mugatu nahi.

Erradikalak: herritarrak iraultza liberalean parte hartzearen aldekoak ziren. Erradikalak gutxiengoa ziren Gorteetan.

Gizartea eta politika

Noble eta burgesen elitean erabakitzen ziren politika gaiak. Hiritarrak liberalak ziren eta Elizaren eragina oso handia zen nekazariengan.

1821

Gobernu moderatuen aldia. Absolutismoaren aldekoen konspirazioak gero eta handiagoak ziren, haien aurkako oposizioa bezala.

1822

Aurrez-aurre borrokatu ziren errege-guardiak eta Madrilgo Milizia Nazionala eta bigarren hauek izan ziren garaile.

Page 5: Fernando vii

1823

Gertaera hauen ondoren, erradikalek osatu zuten berriro gobernua. 1823an “Hil bedi erregea” oihukatzen zuten herritar batzuek. Bitartean, erregea bahituta zegoela zioten absolutismoaren aldekoek. Liberalentzat susmagarria zen erregea eta bera zen egiazki kontrairaultzaren burua.

Gerra zibila: erregezaleak liberalen aurka

Klero erregularra eta nekazarien parte bat liberalen gobernuaren aurka bildu ziren; herriak ez zituen diskurtso berriak ulertzen, bere egoerak ez baitzuen hobera egiten eta bizirik irautea baitzen bere kezka nagusiena.

Gobernuak hamarrenak erdira jaisteko erabakia hartu zuen, baina nekazarientzat neurri hau konpentsazio txikia izan zen, orain ordaindu beharrekoa askoz gehiago baitzen: lurren askatasunak alokairua ordainarazten zien, herri lurren desamortizazioak behar zituzten lurrak ordainarazten zien, nahitaezko zerbitzu militarra ezarri zieten eta dirutan ordaindu beharreko zergak gero eta altuagoak ziren.

Noble txiki gero eta pobreagoak ere liberalen aurka jarri ziren, maiorazkoak eta, beraz, beren estatus tradizionala galtzen ari baitziren.

Gainera, euskal lurraldeetan baliorik gabe utzi zen foruen araberako erakunde-sistema.

Eztabaidak euskal lurraldeetan ere

Joerak

Batzuentzat erabat kontrajarriak ziren foru-legea eta konstituzioa. ¾ Beste batzuentzat, aldiz, Konstituzioa Foruen guztizko garapena zen; gauza bera ziren funtsean.

Propaganda

Berehala hasi ziren konstituzioaren aurkako eta sistema tradizionalaren aldeko orriak eta manifestuak agertzen, hirietan bereziki. Bilbon eta Bizkaian, esate baterako, erruz zabaldu zen El Diario Vizcaíno izeneko orria, debekaturik egon arren. Argitalpen honek zuzen-zuzen konstituzio liberalaren aurka egiten zuen eta Bizkaiko konstituzio tradizionalean oinarritzen zen konstituzio liberalari kontra egiteko. Gipuzkoan ere antzeko panfletoak kaleratu ziren, arazo zehatz batzuk azalduz: aduanak lekuz aldatu, ondoko kontsumo-produktuen garestitasuna, paper zigiluduna erabiltzeko derrigortasuna, presio fiskalaren areagotzea edo soldadutza egin beharra.

Milizia Nazionala

Euskal hirietan ere Milizia Nazionalak direlakoak antolatu ziren. Kutsu burgesa eta

Page 6: Fernando vii

klasista zuten, eta dirudunak izan ohi ziren talde hauen buru. Konstituzioa defendatu nahi zuten.

Eliza

Hala eta guztiz ere, laster azaldu ziren konstituzio liberalaren aurkako erreakzio armatuak, apaizek sustatuak batzuetan, Elizak mendeetan zehar metatu zuen botere ekonomikoa eta eragina arriskuan ikusten baitzituen.

Konstituzioarekin zer?

Ordutik aurrera, han eta hemen sortu ziren konstituzioaren aurkako taldeak edo partidak: Fernando Zabala izan zen absolutismoaren alde egin zuen buruzagi garrantzitsuenetako bat. Ahaleginak egin zituen ”Artzaina” bere taldera bil zedin, baina ez zuen lortu. Frantsesen aurka borrokatu zuten gehienak Konstituzioaren aurka zeuden orain, baina batzuek, Minak edo Artzainak, argi eta garbi eta hasieratik agertu ziren liberalismoaren alde. Talde armatu erregezaleak (mendi-mutilak) herrietan sartzen ziren diru eta janari eske, liberalen jabetzak erasotzen zituzten, eta aurrez aurre borrokatzen ziren Milizia Nazionaleko taldeen aurka.

Batasuna

Talde armatuak eta bere buruzagiak batu egin ziren Junta Superior de las Provincias Unidas sortuz.

Kanpoko interbentzio militarra eta Hirurteko Liberalaren amaiera

Erregea

Erregea potentzia absolutistekin (Frantzia, Austria, Errusia, Prusia) harremanetan jarri zen erregimen liberala hondoratutako zukeen interbentzio armatu bat lortzeko asmoz.

Armada

1822an Veronako Kongresuak espainiar erregimen liberala indarrez ezabatzeko erabakia hartu zuen eta “San Luisen Ehun Mila Semeen” inbasioa planteatu zuen horretarako.

Frantziar armada bat zen. Austria, Prusia, Errusia eta Frantziako ordezkariak Veronan bildu

ondoren, Aliantza Santuaren izenean, armada hau Espainiara bidaltzea erabaki zuten, erregimen konstituzionala indargabetu eta berriro ere absolutismoa ezartzeko (Fernando VII.aren garaian).

Luis XVIII.ak Frantziako ordezkarien Ganberaren aurrean esan zuen “ehun mila frantses zeudela San Luis Jaunaren izenean borroka egiteko”. Hortik datorkio izena.

Page 7: Fernando vii

Konstituzioaren aldekoek aurre egin zioten frantsesei Cadizen, baina azkenean amore eman behar izan zuten, setioa jasan ondoren. Berriro ezarri zen absolutismoa (1823).

Liberalenganako errepresio gogorra agindu zuten eta hauetako asko (Riego euren artean, exekutatuak izan ziren.

1823-33: Hamarkada Doilorra edo Gaitzesgarria

Epea

Gudaroste frantsesen inbasioak Fernando VII.ari subiranotasun osoa itzuli zion. Liberalen aurkako izugarrizko errepresioa gauzatu zuten eta politikariek, funtzionarioek, letragizonek, armadako ofizialek... milaka espainiarrek erbestera jo zuten; lehendabizi Erresuma Batuan eta, 1830etik aurrera, Frantzian finkatu ziren Hamarkada Doilorrak iraun zuen bitartean. Inkisizioa ez zen berriro ezarri, baina Hirurteko Liberalak egindako ia guztia desegin zuten.

Fernando VII.a hil baino lehen zatiketa bat gertatu zen absolutisten aldean

Talde ultra erregezalea, apostolikoak . Fernando VII.aren gobernuari bigunegia eta liberalekin eskuzabalegia zela leporatzen zioten. Bere beso armatua boluntario erregezaleak ziren, batik bat nekazariez osatua. Mugimendu ultra honek Karlos Mª Isidro bultzatu zuen erregegai gisa.

Talde antiliberala, baina estatu absolutistan erreformak bideratu nahi dituena. Bestalde liberal erradikalak zeuden (Buruzagiak erbestean; barruan, isilpeko

elkarteetan ezkutaturik) altxamendu-saio batzuk egin zituzten, baina gehienetan, herriaren babesik ez zutenez, porrot eginda gelditu ziren.

Lege Salikoa

Frantzian ikusiko dugu lehen aldiz lege hau. Filipe V.ak sartu zuen Espainian, Habsburgotarren dinastia sar ez zedin. Gizonezkoek soilik goberna zezaketen. Fernando VII.ak kendu zuen Espainian eta Pragmática Sanción legeari eman

zion sarrera.

Pragmática Sanción edo Berrespen Pragmatikoa

Fernando VII.ak jarri zuen 1830ean Espainian, Lege Salikoa ezereztatuz. Oinordeko, bere alaba Isabel izendatzen zuen horrela. Lege honek Karlos Mª Isidro baztertzen zuen tronutik.

Erregegaiak Fernando hilko zenerako

1830ean ultrek Fernando VII.aren anaia Karlos bultzatu zuten erregegai gisa, erregeak berak alaba Isabel nahi zuen bitartean. Karlos eta Isabelen arteko dinastia-auzia bi proiektu eta bi estatu eredu ezkutatzen zituen aitzakia bihurtu zen. 1830 eta

Page 8: Fernando vii

1833 bitartean Maria Kristina (Fernandoren emaztea eta Isabelen ama) erreformista eta liberalen ingurura joan zen biltzen bere alabaren ondorengotzarako eskubideak babesteko.

Altxamenduak

1833an, Fernando hil zenean, Karlos eta bere alde zeuden ultrek altxamendu armatuaren aukera egin zuten.

Azken urte hauetan, atzerrian erbesteratutako liberalek altxamendu saio batzuk egin zituzten eta atxiloketa eta fusilamenduak (1831) eman zien amaiera altxamendu liberal hauei.

Erreformismoa

Fernando hil bezain laster, goitik bultzaturiko erreformismoa nagusitu zen eta Javier de Burgos izan zen honetan pertsonaia garrantzitsuenetako bat. Errege Dekretu batek probintzien banaketa berri bat zehaztu zuen, estatuaren administrazioaren antolakuntza berriari begira. Probintzien banaketa honek bere horretan dirau, aldaketa handirik gabe, gaurko egunean ere.

Liberalak ondo estutuko zituen polizia talde bat egituratu zen. Boluntario talde zibila ere antolatu zen, Aldarea eta Errege-aulkia babesteko.

Fase hau absolutisten eta liberalen arteko gerraren jarraipen gisa har daiteke, baina estatua absolutisten menpe zegoen.

Trantsizioa

1832-1833. urteetan liberalismorako iragarpena edo trantsizioa ematen da Espainian. Egia esan, estatu liberal baten ezarpena ez da iraultzaren ondorio izango, burgesiak eta nobleziak egindako akordio baten emaitza baizik:

Espainiako burgesiak ez zuen indar nahikorik iraultza egiteko. Gainera goi burgesiak beldur zien nekazariei.

Nobleziak ere beldur zien nekazariei. Bere helburua jabetza bermatzea zen.

Horrela gizarte feudaletik orden burges berrirako trantsizioa burgesia eta nobleziaren artean hitzartua izango da.

Hamarkada Doilorra Euskal Herrian

Diputazioek sendotu egin zuten herrialde bakoitzeko organo politiko exekutiboaren boterea.

Polizia arloko konpetentziak eskuratu zituzten. Aduanak berriro barnealdera eraman zien. Diputazioek ahaleginak egin zituzten Hazienda Zentralari egiten zioten

kontribuzioen borondatezko izaerari eusteko. Gero eta gatazka gehiago daude diputazio eta ministerioen artean

(diputazioek bere ahalmenak babestu nahi dituzte).

Page 9: Fernando vii

Liberalek (edo liberaltzat hartutakoek) ezin dute Batzar Nagusietan parte hartu.

Diputazioek sustatu eta diruz lagundu zuten boluntario erregezaleen gorputz zibil armatu batzuen antolakuntza. 10 urtetan zehar aurrekontuetako gastuen parte garrantzitsuenetako bat armak erosteko eta liberalen aurkako gerra prestatzeko bideratu zen.

Bukaera

Fernando VII.a hil zenean (1833), karlista eta isabelinoak edo kristinoak elkarren aurka altxatuko dira, I. karlistada deritzon gerra zibilari hasiera emanez.

Emantzipazio amerikarra (XIX)

Amerikako gizartea

Espainiar kolonietako gizartea etnia eta talde ugariz osatutako mosaikoa zen

Penintsulan jaiotakoak zeuden piramide sozialen gailurrean (“gachupin” Mexikon, “chapetón” Perun, “godo” Txilen... ematen zitzaizkien mesprezuzko izenak ziren). Espainiar hauek kargu politikoen monopolioa zuten.

Kreolak: Ameriketan jaiotako zuriak. Arbasoak espainiarrak edo portugaldarrak ziren, baina hauek Ameriketan jaioak ziren

o Arlo ekonomikoa kontrolatzen zuten eta harreman onak izan zituzten metropoliarekin: merkatariak, artisauak, lurjabeak...

o XVIII. mendeko espainiar monarkiaren politika erreformistak gobernu kolonialaren gaineko kontrola handitzea eta gehiengo zuria osatzen zuten kreolen aginpidea gutxitzea ekarri zuen. Beraz, botere ekonomikoa izan arren, bigarren mailako karguak betetzen zituzten Administrazioan eta Elizan. Lurralde batzuetan, Rio de la Platan esaerako, populazioaren gehiengoa ziren. Ipar Amerikako kolonia britainiarren independentziaren ereduari jarraitzen hasi zitzaizkion.

o Beraiek izan ziren independentziaren aldeko prozesuko protagonista nagusiak eta haien kontrolpean egin zen guztia.

Amerindiarrak: Amerikako jatorrizko biztanleak. Hauen kopurua asko jaitsi zen (eragileak asko dira: konkistak eragindako sarraskiak, inposatutako lan-sistemak, europarrek zabaldutako gaitz-izurri ugariak...), baina lurralde batzuetan (Peru, Mexiko) nagusi ziren. Bazterturik oso.

Beltzak: Nekazaritzan eta morrontza-lanetan jarduten zuten esklaboak; lehen aipatu bezala, amerindiarren hondamen demografikoari aurre egiteko Afrikatik bortxaz eramandakoak. Esklabo-trafikoa XVII/XVIII. mendeetan negozio handienetarikoa dugu,

Page 10: Fernando vii

zalantzarik gabe.

Ameriketako gizarteak barne-arazo larriak bizi zituen etnia-talde ugarien arteko arazoak zirela-eta. Gizarte-molde hartan ere proiektu politiko desberdinak hasiko dira azaltzen.

Emantzipazioaren zergatiak

Ekonomikoak: XIX. mende hasieran Espainia ez zen jadanik potentzia bat nazioarteko testuinguruan. Ekonomia arloan, gainera, arazo estruktural larriak zituen: industri iraultzatik kanpo, oso mugatua zen ere manufaktura-merkatua. Metropolia eta Amerikako lurraldeen arteko harremanak kolonialak ziren (Espainiak merkataritzaren monopolioa zuen eta kolonien garapen ekonomikoa mugatzen zuen). Mugimendu emantzipatzaileak merkatu liberalen errebindikazioa bere programaren ardatz bihurtu zuen.

Politikoak: Independentzia ekonomikoa lortzeko, kreolek kolonien gaineko kontrol politikoa eskuratu zuten. Ez dugu ahaztu behar penintsularrek (Espainian jaiotako funtzionarioak) administrazioko goi-karguen monopolioa zutela.

Ideologikoak: Mendebaldeko historian, esan behar da, Ilustrazioaren pentsamenduak, Ameriketako Estatu Batuen independentziak eta Frantziako Iraultzak nahikoa berritu zituztela ordura arteko irizpideak eta jokabideak. Kontraste handiko errealitate osatzen zuten arren, espainiar kolonietara ere iritsi ziren joera eta eragin berritzaile horiek, eta burgesia kreolak bereganatu zituen.

Hauekin guztiekin batera kontuan hartzeko faktoreak dira hurrengoak ereo Ameriketako Estatu Batuen eta Britania Handiaren interes

ekonomikoak.o Napoleonen inbasioak sortutako nahasmena.o Espainiak XIX. mende hasieran zuen ahulezia politikoa eta militarra…

Independentzia

Gizarte kolonialetan konkistaren garaitik izan dira protesta mugimenduak. XVIII. mendean gatazka asko piztu ziren populazio eta kultura indigenak errotuen zeuden lurraldeetan, penintsularren eta kreolen nagusitasunari aurre egiten zietenak, hain zuzen.

Horren aurka matxinatu zen Juan Santos: Atahualpa izena hartuta, Estatu independentea eratu zuen Peru erdialdeko oihanean eta bera hil arte, 1756an, iraun zuen.

Urte batzuk geroago, Tupac Amaru-k, errege inken ondorengoak, Andeetako goi-lautaden eskualde zabala askatu zuen eta Estatu inkaiko berria eraikitzen ahalegindu zen.

Faseak

Page 11: Fernando vii

3 aldi

1810-1814: Lehen urratsak XVIII. mende bukaeran egin bazituen ere (merkatu librearen errebindikazioa), ez zuen euren nahia gauzatu, harik eta Napoleonek Espainia okupatu zuen arte. Napoleon Espainiaz jabetzean abagune egokia izan zuten kolonien askatasunerako mugimenduek eta agintean geratu zen hutsunea ikusita, Espainian gertatutako erreakzio bera izango dute kolonietan: Gobernu Juntak eratzea. Herri Batzorde hauek (kabildo irekiak ) izan ziren independentziaren ernamuinak. Metropolia (Espainia) okupatuta zegoenez gero, koloniak krisialdi honetaz baliatu ziren independentziaren aldeko aldarrikapenak egiteko (Rio de la Plata, Nueva Granada...). Mexikon nekazariek bultzatu zituzten askapenerako lehenengo mugimenduak, Miguel Hidalgo eta Jose Morelos apaizek gidatuta. Baina kasu honetan kreol dirudunek eta espainiar armadak matxinada desegin eta buruak exekutatu zituzten (mugimendu askatzaile honek kutsu sozial garbia baitzuen).

1814-1816: Fernando VII.a Espainiako tronora itzulirik eta Europa Aliantza Santuak babesturik, amerikar iraultzak atzera egin zuen. Txile, Quito, Kolonbia, Venezuela, Mexiko eta Peru espainiar tropen kontrolpean geratu ziren berriro. Simon Bolivar-ek Haitin bilatu behar izan zuen aterpea.

1816-1824: “Askatzaileek” zuzendutako kanpaina militar handiak hasi ziren (San Martin Rio de la Plata eta Txilen; Bolivar Venezuela, Ekuador eta Kolonbian). 1824an Ayacuchon (Peru) espainiarren armada menperatzeak ekarri zuen mendetasunaren amaiera eta Amerikako nazio berrien jaiotza.

Mexikok beste bide bat hartu zuen

Agustin Iturbidek inperio bihurtu zuen elizaren, armadaren eta kreol aberatsen agintariak alde zituela.

Guatemalak, Nikaraguak, Costa Ricak... beren burua aske eta independente deklaratu ondoren (Espainia zein Mexikoren agintetik) Ertamerikako Probintzia Batuak eratu zituen, nahiz eta geroago banandu egin ziren.

Independentziaren ondokoa

Independentzia lortu zen, baina ez zen gizarte aldaketarik izan eta egonezin politikoa izan zen errepublika berri haien ezaugarrietako bat XIX. mende osoan zehar.

Antilletako kolonien egoera oso bestelakoa zen. Kuban izugarri suspertu zen azukrearen produkzioa, esklaboen eskulanaren bitartez. Espainiak, Erresuma Batuarekin batera, esklabotza kentzeko konpromisoa hartu zuen 1817an, baina esklabo beltzen merkatuan segitu zuten isilean. Lurjabeen eta aberatsen aldeko neurriak aldarrikatu ziren eta XIX. mendearen bigarren erdialdetik aurrera arte ez zen esklaboen emantzipazio prozesua hasi.

Herri berriok nola zehaztu ez zegoen batere argi. Simon Bolivarrek Kolonbia Handia zuen buruan, gaurko Kolonbia, Ekuador eta Venezuelak osatua eta, geroago,

Page 12: Fernando vii

Amerikako Estatu Hispanikoen Konfederazioa, Ameriketako Estatu Batuetan mendebalderantz hedatuz eraikitzen ari zirenen antzekoa.

Bolivarren utopia horrek huts egin zuen, nazio berriek oso bide desberdinak hartu baitzituzten. Gizarte libre eta sistema liberal aurreratuak eratzeko asmoa ere ustel geratu zen. Kreolen eskuetara joan ziren botere ekonomikoa eta aginte politikoa; indigenak lehen bezain bazterturik geratu ziren eta, kasu gehienetan behintzat, esklabo beltzei ez zieten askapena eman. Era berean, gerrak eta ezegonkortasun politikoak nagusitzean, Ameriketako Estatu Batuen eta Erresuma Batuaren neokolonialismoaren harrapakin errazak izango dira.

Boterearen oinarri berriak. Estatu liberala. Isabel II.aren garaia (1833-1868)

Isabel II.a (1830-1904)

Bizitza

Espainiako erregina izan zen (1833-1868). Fernando VII. eta Mª Kristina Borboikoaren alaba.

13 urte zituelarik adin-nagusikoa kontsideratu zuten eta, gogoz kontra, bere lehengusu Frantzisko Asiskoa, Cadizko dukearekin ezkondu beharra izan zuen.

Eskandalu franko izan zen, faboritoenganako zaletasuna zela-eta. Ez zen herriaren gustuko izan eta bi atentatu, behintzat, izan zituen. Iraultza Loriotsuaren ondoren (1868) erbesteratu eta Parisen bizi izan zen,

bere seme Alfontso XII.arengan abdikatu zuelarik

Bere erreinaldiko bereizgarriak

Koroa

Botere handiak ditu, ministroak izendatzen ditu, Gorteak desegin ditzake…

Alderdi politikoak

Moderatuak: Goi burgesia, aristokrazia diruduna, sufragio zentsitarioaren aldekoak, konfesionalak, zentralistak, protekzionistak…

Aurrerakoiak edo progresistak: Behe burgesia, intelektualak, sufragio zabalagoa (oraindik unibertsala ez!), akonfesionalak, autonomiazaleak, librekanbistak…

Ejertzitoa

Page 13: Fernando vii

Politika parte asko hartzen du: Narvaez, Espartero, O´Donnell…

Konstituzioa

Lau aldarrikatzen dituzten Isabelen garaian. Denetan sufragio murriztua mantentzen da.

Bere erreinaldiko epeak

Mª Kristina Borboikoa erreginaordea (1833-1840)

1806an jaio zen eta 1878an hil. Francisco I.a, Dos Siciliasko erregearen alaba eta Fernando VII.aren azken emaztea. Espainiako Erregina eta Erreginaordea izan zen

o Senarra gaixo zegoenean: 1829-1833.o Alaba Isabel adinez txikia zen bitartean: 1833-1840.

Liberalen alde egin zuen 1. karlistadan. La Granjako sarjentuen altxamenduan 1812ko konstituzioa onartu beharra

izan zuen. Bere agintaldian liberal progresistak eta moderatuak txandaka gobernatu zuten. Liberalen arteko zatiketa gero eta nabarmenagoa zen eta, baretzearren, 1837ko konstituzioa aldarrikatu zen.

Gobernuburu Mendizabal progresista zelarik, Desamortizazio Legea onartu zen. I. Gerra karlista irabazteko fondoak lortu zituen horrela.

Erregina hau Fernando Muñozekin ezkondu zen eta 7 seme-alaba izan zituen. Ezkontza sekretuan mantendu zen, baina desprestigioa liberalen artean eta karlisten irainak ekarri zizkion.

1840an Erregeordetza Esparteroren (lehen ministroa zen hau) eskuetan utzi beharra izan zuen.

4.4.1.3.2. Espartero jeneralaren erregeordetza (1840-1843)

Testuingurua

1840an, karlistada bukatu zuela eta, ospe handia zuen jeneral honek. Programa progresista bat jarri zuen martxan.

Balorazioa

Militar ona bazen ere, politiko bezala ez zuen arrakastarik izan.

Oposizio gogorra egin zioten

Moderatuak. Hauek egindako altxamendu batzuk aitzakiatzat hartu zituen Nafarroako foruak ezabatzeko eta euskal probintzietakoak murrizteko.

Aurrerakoi ezkertiarrak: Esparteroren politika autoritario eta kontserbadorea kritikatu zuten. Talde honetatik sortu zen alderdi demokrata.

Page 14: Fernando vii

Esparteroren gainbehera

Eragileetako bat Bartzelonak izandako altxamendua izan zen. Erantzuna hiria setiatzea izan zen eta itsasotik bonbardatzea. Narvaez eta O´Donnell, jeneral moderatuek, estatu kolpe bat eman zioten eta arrakasta izan zuten. Espartero Britainia Handira erbesteratu zen.

4.4.1.3.3 Erreinaldi propioa (1843-1868)

13 urte zituen une hartan.

4.4.1.3.3.1. Hamarraldi moderatua (1843-1853)

Agintea

Narvaez ek aginte osoa kontrolatu zuen eta ia-ia diktadorea zen.

Legeria

1845eko konstituzio moderatua aldarrikatu zuten. Elizarekin konkordatua sinatu zuten: Elizak desamortizazioak

errekonozitzen zituen eta, era berean, Estatuak kleroa ordainduko zuen, gazteen hezkuntzaren arduradun Eliza izango zen eta liburuen zentsura ere egingo zen.

Guardia Zibilaren sorrera (1845). Udalen Legea (1845). Zentralismo zorrotza: udalak aginte zentralaren

menpe geratzen dira.

Vicalvarada eta Manzanaresko adierazpena

Moderatuen aurkako oposizioa hazten joan zen. Senatuak ere bere kexak adierazi zizkion gobernuari eta honen erantzuna senadoreak bere kargutik botatzen izan zen (Kontuan izan, senadore kargua biziartekoa zela).

Hainbat militar moderatuk, O´Donnell tarteko, pronuntziamendu bat egin zuten Vicalvaron.

Pronuntziamenduak arrakasta izateko aurrerakoien laguntza ere behar zuten eta Canovas-ek Manzanaresko adierazpena egin zuen. Bertan aurrerakoien errebindikazio batzuk ere jasotzen ziren: hauteskunde eta inprimatzen legeak hobetu, zergak jaitsi, administrazioa deszentralizatu, Gorteetarako deialdi berria egin eta Milizia Nazionala birsortu.

Azkenean, mugimendu honen hedapena zela-eta, Isabel II.ak boterea aurrerakoiei eskaini zien eta Espartero izendatu zuen gobernuburu.

4.4.1.3.3.2. Biurteko Progresista (1854-1856)

Page 15: Fernando vii

Agintea

Konstituzio berri bat egiteko (1856koa) Gorteak konbokatu zituzten. Progresista eta liberal-kontserbadoreen koalizioaren arteko enfrentamenduek gobernua ahuldu zuten eta arazoak izan ziren Bartzelona, Valentzian eta Gaztelako kaleetan. Progresistak botereaz jabetu ziren. Esparterok hartu zuen boterea eta moderatuak haserrarazi zituen. Esparterok O´Donnellekin batera gobernatu zuen.

Legeria

Gobernu berria erregimen liberala sakontzen saiatu zen eta bi lege garrantzitsu aldarrikatu zituen

Madozen Desamortizazio Zibilaren Legea (Erromarekin egoera zail batean jarri zuen gobernua). Hemen lortutako dirua, industrietan eta trenbidean inbertitzeko erabili zuten.

Burdinbideen Lege Nagusia.

Gainera

1856ko Konstituzioa, Non Nata. Hala ere, ez zen sekula aldarrikatu eta 1845ekoa berrezarri zuten, gorteak eta miliziak disolbatuz.

Jesuitak bidali zituen eta prozesioak debekatu zituen. Bankuen Legeak. Kapitala erakartzea behar-beharrezkoa zen.

Estatu-proiektu berri bat hasi zen zabaltzen

Iberiar Batasuna edo iberismoa, Portugalekin bat egiteko asmotan.

Oposizioa

Karlistak. Altxamenduak egin zituzten Nafarroan, euskal probintzietan eta Katalunian.

Moderatuak. Ezker erradikalak.

Gainbehera

Kalean segurtasun eza larria zen eta, O´Donnell-ek estatu kolpea eman zuen, Espartero agintetik baztertuz. Biurtekoa hasi zen bezala amaitu zen, tiroka. 1856an Serranok Gorte Konstituziogileak biolentziaz desegin zituen. Berehala, erreginak gobernu krisi berria probokatu zuen, desamortizazio proiektua suspendituz eta, bere urtemuga ospatzeko egin zen dantzaldian, O´Donnellen dimisioa eskatuz.

4.4.1.3.3.3. Moderatuak agintean

Page 16: Fernando vii

Agintea

Estatu kolpearen ondoren, boterea O´Donnell-ek eta bere Union Liberal alderdiak eskuratu bazuen ere, berehala Narvaez (1857-1858) izan zen lehendakari berria eta aurreko biurtekoan hartutako erabaki gehienak deuseztatu zituzten. 12 urtetan aritu ziren O´Donnell eta Narvaez txandaka. Egonkortasuna eta garapen ekonomikoko aldia. Garai honetan, hauteskunde-iruzurra zela eta, aurrerakoiak eta demokratak sistematik at geratu ziren. Aurrerakoiak demokratengana hurbildu ziren eta demokratak, aldiz, monarkia edo errepublika ezartzearen egokitasuna eztabaidatzen hasi ziren.

Legeria

1845eko konstituzioa aldarrikatu zuten berriro eta Isabelen erreinaldi osoa iraun zuen.

Oposizioa eta errepresioa

Karlistek ez dute etsitzen eta koroa errekuperatu nahi zuten. Aurrerakoiek eta Demokratek erregimenaren aldaketa nahi zuten.

Unión Liberal alderdia guztiz desprestigiatuta zegoen eta progresistak erradikalago agertzen ziren. Pronuntziamenduek ez zuten gobernua aldatu nahi, monarkia isabelinoa baizik. Prim jeneralak 7 pronuntziamendu prestatu zituen eta, ondorioa izugarrizko errepresioa izan zen: 68 fusilatu zituzten!

Andaluziako nekazariek lurrak nahi zituzten. Ikasleen manifestazioak ere odolez erreprimitu zituzten. San Danielen

gaua da horren adibide.

1866. urtean Europan gertatu zen krisi ekonomiak (finantzetan, industrian, trenbidean eta nekazaritzan eragin handia izan zuen) Espainiako ekonomia ere astindu zuen

Hornidura-krisia eta, horren ondorioz, prezioen igoera, goseteak eta gaixotasunak → Gatazka politikoa eta sozialaren areagotzea → Gobernuaren erantzuna errepresioa eta politika autoritarioa izan zen.

Trenbideen krisia: Gastuak handiegiak ziren, akzioek porrot egin zuten eta ondoren Burtsa erori zen. Trenbidearen eraikitzea geratu beharrean izan ziren.

Kataluniako ehungintzaren krisia: AEBko Sezesio Gerra zela-eta, kotoia faltatuko zaie. Produkzioa izugarri jaitsiko da.

Ondorioz burgesia finantzari eta industriala erregimenetik aldendu egingo da.

Ostendeko Ituna (1866) eta 1868ko Iraultza Loriatsua

Ostendeko Ituna

Page 17: Fernando vii

o Belgikan egin zen bilera hau, progresisten eta demokraten artean.

o Helburua Narvaezen aurkako iraultza bat prestatzea zen.o Erabakiak

Isabel II.aren agintea suntsitu eta asanblada konstituziogile bat izendatzea, behin-behineko gobernu baten pean.

Hauteskunde batzuk eratzea, monarkia edo errepublika aukeratzeko.

Iraultza Loriatsua (La Gloriosa) aurrera eraman ahal izateko fondoak lortzea.

Bruselan Prim jeneralak zuzenduko zuen ekintzen gune koordinatzaile bat eratzea.

1868ko Iraultza Loriatsuao Parte hartzaileak

Prim eta aurrerakoiak: monarkikoak dira, baina dinastia aldaketa nahi dute.

Serrano eta Unionistak: monarkiko kontserbadoreak dira, baina gorroto pertsonal ugari dituzte

Demokratak: Gehienak errepublikazaleak dira eta aldaketa sakonak nahi dituzte.

o Ez zuten parte hartu Moderatuak: Batzuk gobernuan daude eta besteak ez.

Hauek Isabelen semea den Alfontsoren alde egingo dute berehala.

Karlistak: Batzuk Parlamentura joan nahi dute, baina beste batzuk gerra piztu nahi dute berriro.

I. Internazionalean bildutako langileak: oraindik anarkistak eta marxistak batera daude.

o Garaile izan ziren eta Isabelek alde egin zuen.o Behin-behineko gobernua eratu zen.

4.4.1.4. Bereizgarri sozioekonomikoak

Demografia asko hazi zen. Aristokrazia eta goi-burgesia ondo ulertzen dira, desamortizatuko lurrak

banatzeko orduan. Industria Euskal Herrian eta Katalunian kontzentratzen ari da. Garraioa irizpide politikoen arabera antolatzen ari dira eta ez industriaren

arabera; horregatik, lehenengo helburua erradioak eta zentroa batzea izango da. Lehenengo burdinbideak hasi zituzten.

Telegrafoa, gasezko argia...

4.4.2. Estatu liberala: Ikuspegi orokorra

Cadizeko Gorteetatik abiatuz, eta XIX. mendean zehar, sistema ideologiko-politiko berria eratu zen Espainian: Sistema liberala, Antzinako Erregimenaren amaiera suposatuko zuena.

Page 18: Fernando vii

Liberalak Antzinako Erregimeneko absolutismoaren kontrakoak ziren erabat. Ideologikoki gizabanakoaren defentsan oinarritzen ziren, printzipiotzat eta oinarrizko euskarritzat askatasuna (adierazpen, kontzientzia, inprenta...-askatasuna), berdintasuna (juridikoa, hau da, pertsona guztiak legearen aurrean berdinak izatea) eta jabegoa (eragozpenik gabe) hartuz.

Liberalen ustez, zorionaren bilaketak zehazten du giza jokabidea; bilaketa hori aberastasunarekin identifikatzen dute eta, beraz, gizabanakoaren jabego librearekin eta, absolutismoan jabego feudala zen bitartean, liberalek lurra, lana, merkataritza eta industria askeak behar zutela zioten.

Lana: zerbitzu feudalak ezereztu zituzten eta lan indarren kontratazio librea bultzatu zuten.

Lurra: jabetza feudala jabetza kapitalista bihurtu zuten, lurraren eta ondasunen binkulazioa (amortizazioa) ezabatuz.

Hierarkizazio soziala onartzen dute, baina, Antzinako Erregimenaren estamentu-banaketari kontrajarriz; gizarte banaketarako irizpidetzat bakoitzaren ahalmena eta lana hartzen dituzte, hauek baitira jabegorako bidea.

Horregatik proposatzen dute euren sistema politikoa. Erregea edo dinastia ez dira ezinbestekoak eta haien gainetik Nazioa kokatzen dute. Oinarri hauetatik abiatuz, uler daiteke liberalentzat subiranotasuna komunitate osoan izatea eta subiranotasun horren ordezkaritzat botere-banaketa eta konstituzio-sistema parlamentarioa proposatu izana.

4.4.2.1. Moderatuak eta progresistak: Bien arteko ezberdintasunak

Urte hauetan ez dago erakunde, militantzia eta egitasmoak ondo definituta dituen alderdi politikoz hitz egiterik. Halere, liberal moderatu eta aurrerakoien artean bereiztu beharra dago eta joera biek 1865era arte iraungo zuen joko politikoa ekarri zuten.

Ez zegoen alde handirik moderatuen eta aurrerakoien artean eta Estatuari egonkortasuna emateko, talde biek gutxieneko irizpide batzuk onartu zituzten

Funtsezko lege idatzia, Konstituzioa. Erroldaren araberako sufragioaren bidez aukeratutako erakundeak

(Nazioren ordezkari). Iritzi publikoa eta gizabanakoaren askatasunak oinarri dituen

erregimena.o Liberal moderatuak (Bravo Murillo, Narvaez jenerala...)

Goi-burgesia liberala eta antzinako aristokrazia (liberalismora birmoldatua) ordezkatzen zuten. Horregatik, arreta handiagoa ematen zieten babesle zuten gizarte sektoreen interes ekonomikoei, printzipio politikoei baino. Moderatuen ardura Estatu bateratu eta

Page 19: Fernando vii

segurua sortzea zen eta, Estatua zuzentzen, administrazio zentralizatzailea jartzea.

Liberalismo doktrinarioaren alde zeudenez, subiranotasun murriztua defendatu zuten (Koroa eta Gorteen artean elkarbanatua).

Agintea, jabeek eta pertsona ikasiek kontrolatu behar zuten. Herri xehea, berriz, bazterturik utzi behar zen. Aukeraturiko prozedura erroldaren araberako sufragioa izango da: Estatuari urtero, jabetzaren ordainketa gisa, diru kopuru jakina ematen ziotenek edo lanbide jakina zutenek soilik hautatu ahal zituzten diputatuak eta senadoreak.

Ganbera biko sistema parlamentarioaren alde zeuden.o Liberal progresistak (Mendizabal, Espartero jenerala...)

Erdiko gizarte sektoreen artean (merkatari, intelektual, funtzionario, Armadaren zati bat...) zituen bere jarraitzaileak. 1850eko erdialdera arte, artisau txikien eta industri langileen laguntza izan zuten eta horrek halako herri kutsua eman zion eredu aurrerakoiari. Hirietan zuten indarra.

Subiranotasuna Nazioan zetzan eta Gorteak ziren horren ordezkari bakarrak. Beraz, erakunde horrek zuen aginte legegilea eta berak bakarrik zuen Konstituzioa dekretatzeko eta berresteko ahalmena. Horrenbestez, eta Erresuma Batuko ereduari jarraituz, erregeak konstituzioa zin egin behar zuen, eta, denen zerbitzura zegoen Estatuko funtzionarioa zen.

Euren programan berrikuntzen alde agertzen ziren, baina ez iraultzaren alde eta, beraz, moderatuen moduan, hauteskundeetan erroldaren araberako sufragioa ezarriko dute (hori bai, herritarren parte-hartzea handitzeko, urtero ordaindu beharreko kopurua murriztu egin zuten).

Ekonomiari dagokionez, desamortizazioa, librekanbismoa, lan publiko eta industriaren garapena nahi dituzte.

Bi alderdi hauetan militarrek bete zuten papera espainiar sistema liberalaren ordezkatze eskasaren ondorio da, populazioaren gehiengoa parte-hartze politikotik baztertua baitzegoen. Baldintza hauetan indar militarren erabilpena, pronuntziamendu bidez, izango da alderdien arteko gatazkak erabakiko dituena.

o Unión Liberal alderdia: O´Donnell, Canovas del Castillo hasiera batean…

Alderdi moderatuaren baitan talde politiko ugari sortu ziren. Horietako batek (puritanoak) progresisten eta moderatuen arteko akordioa proposatzen zuen eta hartatik sortu zen Union

Page 20: Fernando vii

Liberal alderdia 1854ko urrian. Beste jeneral bat, O´Donnell jenerala, izan zen alderdiko burua eta Canovas del Castillo alderdi horretan hasi zen karrera politikoan.

o Partido Demócrata

1849an progresista erradikalenek sortu zuten. Guztientzako boto eskubidea xedatzea eta askatasun publikoak zabaltzea eskatzen zuen. Laster bilduko ziren alderdi hartara herri xehearen eta langileria sortu berriaren aldarrikapenak.

4.4.3. Isabelen garaiko legeria

4.4.3.1. 1834ko Errege Estatutua

Testuingurua

Erreginaordeari konstituzio bat egitea exijitu zioten eta honek Errege Estatutu hau eman zuen. Ez zen benetako konstituzioa, baina absolutistak eta liberalak sisteman uztartzea zuen helburu.

Ezaugarriak

Subiranotasuna erregearena da. Ez dago aginte banaketarik. Itxuraz, botere legegilea Gorteen esku

zegoen, baina ez zen horrela eta erregeak mantentzen zuen. Ez dira gizabanakoaren eskubideak aipatzen.

Balorazioa

Ez zuen helburua bete, ez baitzen inoren gustuko izan, ez absolutista eta ezta liberalentzat ere. Liberalek La Granjako Sarjentuen Altxamendua egingo dute, erreginaordea Errege Estatutua ezabatu eta 1812ko konstituzioa onartzera behartuz.

4.4.3.2. 1837ko konstituzioa

Noiz

Mª Kristinak aldarrikatu zuen 1837an, La Granjako Sarjentuen Altxamenduaren (1836) ondoren. Hasieran 1812ko konstituzioa aldarrikatu zuten, baina ondoren konstituzio berria egin beharra izan zuten: 1812koa eta Errege Estatutuaren erdibide bat izan zen. Gerra Karlistaren garaipena erabaki gabe dago.

Nolakoa

Progresista. Cadizkoaren moldapen bat izan zen, progresista eta moderatuen

Page 21: Fernando vii

akordioa lortzearren.

Hauteskundeak

Erroldaren araberako sufragioz.

1812ko Konstituzioarekiko mantentzen dena

Subiranotasun nazionala. Hiritarren eskubideak. Botere banaketa ez da aipatzen, baina erregearen botereak oso zabalak

izaten jarraitzen du. Erlijio katolikoa mantentzen da. Hala ere, besteak ez dira debekatzen.

1812ko Konstituzioarekiko desberdintasunak

Bi ganbera. Kongresua eta Senatua. Kongresuko kideak oso sufragio murritzez aukeratuko dira (populazioaren %2.2).

Erregeak botere gehiago izango du. 1812koan erregeak legeak onartu eta aldarrikatu baino ez zituen egiten eta legeak aldi batean indarrik gabe uzteko erabakia har zezakeen; oraingoan erregeak erabateko betoa ezartzeko ahalmena zuen.

3 lege berrio Udala herritarrek aukeratuko dute.o Milizia Nazionaleko taldeak sortuko dira berriro.o Euskal lurraldeetan foru erakundeak deuseztatu eta erakunde

konstituzionalistak ezarri ziren. Hau, batez ere, Aldundiei dagokio, udalen hautaketa (Donostiako kasuan izan ezik) foruen arabera jarraitu baitzuten egiten.

Iraupenao Konstituzio Progresista deritzo, baina 1837ko urriko hauteskundeetan

moderatuek irabazi zuten eta gehiengoa izan zuten Gorteetan eta gobernuan 1840 arte. 1837ko Konstituzioak indarrean jarraitu zuen arren, moderatuak lege erradikalenei mugak jartzen saiatu ziren, batez ere prentsa askatasunari eta hautesleek hauteskundeetan parte hartzeko eskubideari. 1840ko udalen legea oso zentralista izan zen, alkate eta zinegotziak Barne Ministroak izendatzen baitzituen. Lege honek eragingo du moderatuen erorketa eta erreginaordea beraren gainbehera.

4.4.3.3. 1845eko konstituzioa

Noiz

Isabel II.ak aldarrikatu zuen, Espartero erori ondoren. Narvaez jeneralak zuen boterea eta liberal moderatuen ideiak islatu ziren konstituzio honetan.

Page 22: Fernando vii

Iraupena

1869. arte egon zen indarrean.

Nolakoa

Moderatua. Hasieran 1837koaren erreforma izan zena, konstituzio berri bat izan zen.

Bereizgarriak

Subiranotasun nazionala. Boterea erregearen eta Gorteen artean partekatua dago. Erregearen boterea

indartzen du, Gorteak konbokatu eta indargabetu zitzakeen eta ministroak berak izendatzen zituen.

Bi ganberao Behe-Ganbera: Handiki gutxi batzuentzat egokitua, mugatu egin

baitzen partaidetza politikoa.o Goi-Ganbera edo senatua: erregeak aukeratuko zituen senadoreak,

aristokraten artean beti ere, eta hil artekoak ziren kargu haiek. Militarrek zuzeneko partaidetza zuten sisteman, eta aukera politiko

desberdinak bultzatu zituzten. Mugatu egin ziren pertsona mailako askatasunak. Sektore berrien garapena sustatuko zuen ekonomia berria (industria,

bankuak, burdinbideak...), nekazaritzan oinarritutako ekonomia gainditzeko. Ordena publikoaren kontzeptuaren garapena: 1844an gorputz berri bat sortu

zen ordena publikoa zaintzeko: Guardia Zibila. Estatu zentrala eta batua.

Funtsezko hiru lege

Hauteskunde legea: Erroldaren araberako sistema. Biztanleriaren %1era ere ez zen iristen botoa eman zezaketenen kopurua. Gobernuak beti zituen prozesua kontrolatu eta nahi zituen emaitzak lortzeko aukerak.

Udalen legea: Gobernuaren kontrol handiagoa ekarri zuen. Erregeak edo herrialdeko agintaritza politikoak hautatzen zituen alkateak eta alkateordeak.

Inprentaren legea: Haren bidez, modu zorrotzagoan kontrolatu zituen gobernuak argitalpen guztiak.

4.4.3.4. 1856ko konstituzioa

Izena eta noiz

“Non nata” deitu zioten, ez baitzen aldarrikatu. Isabelen erreinaldian eta aurrerakoiak boterean zeudenean.

Nolakoa

Page 23: Fernando vii

1837koa luzatzen zen.

Bereizgarriak

Eskubide gehiago aldarrikatzen zuen. Erregearen boterea mugatzen zuen. Botere banaketa. Gorteen demokratizazioa nahi zen eta Probintzietako gobernuak eta tokiko

gobernua hauteskunde bidez izendatzea, gizonezkoen sistema zentsitarioari jarraituz, Gorteetan bezala

Milizia Nazionala indarrean jartzea. Beste erlijio batzuk praktikatzeko askatasuna. Erreforma legeak

o Desamortizazio legeak: Madozo Jaulkipen bankuak liberalizatzea, atzerriko kapitala erakarrizo Burdinbidearen legeak

4.4.3.5. Zentralizazioa eta antolaketa admisnistratiboa: Probintzien mapa

Lurralde barruti berria herrialdea edo probintzia da. Estatu berriaren asmakizun artifiziala da eta gaur egunera arte horrela iraun du. Probintzien mapa Javier de Burgos, Sustapenerako ministroak, aurkeztu zuen (1833). Espainiako Estatua 49 probintziatan banatuta geratu zen, hau da, egun arte ia aldaketarik gabe heldu zaigun bezala. Banaketa zibil honekin batera, esparru judizialak (Barrutiak eta Auzitegiak) eta militarrak ere (Kapitaintza Jeneralak eta Itsas Departamentuak) zehaztu ziren.

Lurralde berrikuntza hau Isabelen garaian finkatuta eta bateratua gelditu zen, probintzia antolaketa eta administrazio lokalak arautzen zituzten lege zehatzen bidez: probintziako aginpidea gobernadore zibilen esku utzi zuten eta hauen menpe herrietako alkatea.

Gobernuak, beraz, kontrolpean zuen administrazio osoa.

4.4.3.6. Administrazioaren erreforma: Kode Penala eta Kode Zibil baterako proiektuak

Elite berriak, burgesiak, segurtasun juridikoa eta estatuak bermatutako legeak behar zituen bere proiektuak aurrera ateratzeko. Cadizko Gortez gero saio batzuk egin ziren kode zibila eta penala zehazteko, baina ustelak izan ziren horietako asko.

1848an aprobatu zen Kode Penala: delituak eta zegozkien zigorrak zehazten zituen. Moderatuek zuten ikusmoldearen araberakoa zen: jabetza eta ordenaren bermatzaile agertzen zen.

1851an Kode Zibil baterako proiektua aurkeztu zen. Onartua ez izan arren, 1889ko

Page 24: Fernando vii

Kodearen oinarrizko testua izango da.

4.4.3.7. Ordena publikoa

Moderatuentzat ordena publikoa garrantzi handiko gaia zen gizartea antolatzeko orduan. Ordena publiko zorrotza ezartzeko asmoz, aurrerakoien indar armatua zen Milizia Nazionala kendu eta 1844an gorputz berri bat, Guardia Zibila, sortu zuten.

Guardia zibila zentralizazio eta gobernu-kontrolerako tresna gisa antolatu zuten eta Estatu osora hedatu nahi izan zuten hasieratik, baita euskal lurraldeetara ere, protesta ugari izan arren.

Guardia Zibila ez zen gorputz iraultzailea, aurreko Milizia zen bezala, baizik eta iraultzaren zikloa amaitu ondoren ordena zaintzeaz arduratuko zen gorputza.

Gorputz militarra zen jatorriz eta militarren hierarkiaren araberako egitura hartu zuen, nahiz eta agintari zibilaren esanetara zegoen, hau da gobernariaren esanetara.

4.4.3.8. Hezkuntza

Arduradunak

Hezkuntza estatu liberala sendotzeko tresna ezin hobea izango da. Ordura arte Elizaren eta erakunde pribatu batzuen esku egona zen eta ordutik aurrera Estatuak hartu zuen horren gaineko ardura.

Bi aspektu bereizten ziren

Instrukzioa, irakasgai jakin batzuen irakaskuntza. Formazioa, hau da, ideologiaren eta etikaren irakaskuntza.

Berrantolaketa

1845.eko dekretu baten bidez heziketa publikoa zentralizatu eta irakaskuntza maila guztiak antolatu zituzten, beste hainbatetan bezala, frantses ereduari jarraituz:

Lehen Hezkuntza (herrietan). Institutuak (hiriburuetan). Unibertsitateak.

Kontrola

Besteak beste, Hezkuntza-sistema kontrolatzeko tresnak hurrengoak ziren: ikuskariak, programak, testu-liburuak onartzeko edo atzera botatzeko ahalmena…

Gune nagusia

Page 25: Fernando vii

Madril zen hezkuntza gune nagusia, hara bilduak baitziren ikasketa mota guztiak eta han bakarrik baitzitekeen doktoretza maila lortu.

4.4.3.9. Erreformak nekazaritzan eta jabegoan: Desamortizazioak

Garai honetan Ekonomiaren gaian aztertuko dugu zabalago. Garrantzi handiko aldaketa izan zen hau. Helburu desberdinak izan zituen: I. karlistada irabazteko fondoak lortzea, Industrializazioa bizkortzeko dirua lortzea, Elizaren boterea murriztea… Lortutako ondorioak ere oso desberdinak izan ziren.

4.4.3.10. Elizarekiko harremanak: Konkordatuak

Zer da?

Estatu batek eta Vatikanoak sinatzen duten hitzarmena da.

Harremanak

Garai hartan etenda zeuden, Eliza karlisten eta absolutismoaren aldekoa baitzen. Gainera, desamortizazio prozesuak galera asko ekarri zion Elizari.

Estatuaren lorpenak

Isabelen legitimitatea onartzea. Vatikanoak Espainiako Erregina zela onartu zuen.

Vatikanoak 1844. urte arte egindako desamortizazioak onartu zituen. Gotzainen aukeraketa: Elizbarrutiren bat hutsik geratzen zenean, gobernuak

3 izen proposatzen zituen eta Erromak horietako bat aukeratzen zuen. Beraz, gotzainak beti ziren gobernuaren aldeko.

Vatikanoaren lorpenak

Kleroaren ondasunen enkantea etengo zen eta ordura arte salgai jarritako ondasunetatik ateratako irabaziak klero sekularra eta ordena erlijiosoak mantentzeko erabiltzea.

Estatua konfesionala izango zen eta honek abantailak eman zizkion Elizari: irakaskuntzaren kontrola, heresia zapaltzeko gobernuaren laguntza, zentsuratzeko ahalmena…

4.4.3.11. Ogasunaren erreforma

Estatuko Ogasunaren betiko nahastea konpontzea zuen helburu.

1830

Sarrera eta gastuen arteko desoreka handia zegoen. Hori gainditzeko desamortizazioa bideratu zen, baina gerraren kostu handiak galarazi egin zuen

Page 26: Fernando vii

aurrekontuen oreka, eta estatuaren zorra ezin gorago igo zen. Horrez gainera, nazioarteko finantza erakundeak mesfidati agertzen ziren Espainiaren aurrean, eta bankarrotaren ertzera eraman zuen egoera hark estatua.

1845

Mon Santillan. Bere helburua finantzen arazoa bi fasetan konpontzea izan zen

Banco Español de San Fernando estatuaren banka bihurtu zuen. Desamortizatutako ondasunen salmenta gelditu eta saldu ez ziren ondasunak aurreko jabeei itzultzea onartu egin zen. Desamortizatutako ondasunen truke, urtero diru sail bat emango zitzaion Elizari bere jarduerari euts ziezaion.

Zerga sistema iraunkor bat sortzea proposatu zuen, estatuaren beharrei aurre egingo zieten nahitaezko sarrerak ziurtatzeko. Beraz, bi zerga mota sortu ziren: zuzenak eta zeharkakoak.

o Zuzenak: laborantza, ondasun higiezin eta abeltzaintza gainekoak, industria eta merkataritzaren gainekoak eta maiztertzaren gaineko zerga.

o Zeharkakoak: kontsumoaren gainekoak. Zergapeturik zegoen ia produktu guztien kontsumoa (ogi, lekale eta barazkiena izan ezik)

Balorazioa

Egindako aurreikuspenen arabera, lurralde zergek sarreren laurdena ekarri behar zuten, baina Ogasunak administrazio oinarririk ez zuela eta, beraz, boterean zeudenen onerako gertatu zen neurri hura.

Ez zuten zerga iruzurra eta zergen ihesa konpondu. Zeharkako zergen sistemak gizarte talde txiroenak zergapetzen zituen

bereziki. Herri xehearen iritziz, herritarren kontsumoan zamatzen zituzten jabeek zergak eta XIX. mendeko gatazka sozialen iturburu izango da.

Mon Santillanek ahaleginak egin zituen arren, diru-sarreren igoera ez zen Estatuaren gastu gero eta handiagoei aurre egiteko nahikoa izan, Estatuak beste zerbitzu berri batzuei ere egin behar baitzien aurre.

4.4.4. Isabelen garaiko liberalismoaren balorazioa

Espainiaren nazio eraikuntzaren prozesuan herritarrek oso neurri txikian hartu zuen parte.

Estatu berrian elite politiko eta militar kontserbadorea nagusitu zen, eta jabetza kapitalistaren, gizarte ordena burgesaren eta Elizarekiko harremanak berritzearen aldeko politika bideratu zuen.

Hezkuntza ez zen behar bezala zaindu eta armada klasista ez zen nazio eraikuntza

Page 27: Fernando vii

prozesu hartarako tresna egokiena.

Administrazio liberala ez zen batere eraginkorra eta gobernuek beren helburu politikoen tresnatzat hartu zuten.

Azken aktualizazioa: