Finantza sistema

22

description

Pasaia-Lizeoko gunetik ateratako edukiarekin sortutako apunteak.

Transcript of Finantza sistema

Page 1: Finantza sistema
Page 2: Finantza sistema

MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea 4. ATALA Finantza sistema

2

1. Dirua

1.1. Diru motak

1.2. Diruaren funtzioak

1.3. Legezko dirua

1.4. Moneta eskaintza

2. Bankuak edo finantza bitartekariak

2.1. Bankuen zereginak

2.1.1. Gordailuak

2.1.2. Transakzioak

2.1.3. Maileguak

2.1.4. Segurtasun kutxak

2.1.5. Pentsio planak

2.1.6. Bestelako zerbitzuak

2.2. Bankuek dirua sortzen dute

2.3. Kutxa koefizientea

3. Europar Banku Zentrala

3.1. Jatorria

3.2. Funtzioak

3.3. Interes tasaren kontrola

4. Burtsa

4.1. Balioen merkatua

4.2. Errenta finko eta aldagarria

4.3. Akzio eta obligazioak

4.4. Indizeak

4.5. Munduko burtsak

4.6. Burtsa jokoa

5. Inflazioa

5.1. Inflazioaren arrazoiak: eskariarena, kostuena eta egiturazkoa

5.2. Inflazioaren ondorioak: produkzioan, faktoreetan, errentan eta talde sozialetan

5.3. Kontsumo Prezioen Indizea (KPI)

Page 3: Finantza sistema

MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea 4. ATALA Finantza sistema

3

1 DIRUA

Antzinako ekonomiak trukean oinarritzen ziren. Gero, denok onarturiko truke ondasunak aurkitu ziren: gatza, kakaoa, oiloak, behiak... Baina kontua ez zen erraza, zenbat oilo balio ditu behi batek? Ondasun batzuk beste batzuen ordez aldatzen direnean, trukea dagoela esaten dugu. Zuzeneko elkartrukea dirurik gabe oso zaila da. Trukeak ekonomiaren garapena oztopatzen du. Oso zaila da bi pertsonek ondasun egokiak izatea elkarri trukatzeko eta bi ondasun horien balioa berdina izatea. Adibidez: batek behiak ditu eta besteak oiloak, zenbat oilo balio ditu behi batek? Trukea emateko desioen kointzidentzia bikoitza eman beharko litzateke, hau da, imajina dezagun zein zaila izango litzateke gosea duen jostun batentzat, biluzik dagoen nekazari bat aurkitzea.

1.1 Diru motak

Atal honetan diruaren funtsa azaltzen saiatuko gara. Zer da?, zer dago diruaren atzean? Historian zehar dirua sortzeko erabili diren metodoak oso desberdinak izan dira. Taula honekin diruak izan duen ibilbidea aurkeztu nahi dugu.

Merkatugai den dirua: gatza, kakaoa... Metalezko dirua: urrea, zilarra. Urregai den paperezko dirua: billetea Diru fidagarria: dolarra, euroa, yena, suitzar frankoa... Banku dirua: txekea, txartela...

Diruak bere funtzioa betetzeko lau baldintza bete behar ditu:

Denok onartua izateaGarraiatzeko errazaZatigarria Iraunkorra

Hasieran, balio handiko ondasun edo metalak erabili ziren dirutzat. Gero paperera jo zuten eta, gaur egun, transakzio elektronikoa besterik ez da.

Page 4: Finantza sistema

MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea 4. ATALA Finantza sistema

4

1.2 Diruaren funtzioak

Truke bidea da. Denok onartzen dugu dirua truke bidetzat. Diruak trukea errazten du. Izan ere, dirua erabiliz gero, saltzaileak eta erosleak ez dute bi ondasunetan ados jarri behar, batak zaldia nahi du eta besteak ardiak; erosleak saltzailearen ondasuna nahi du eta horren salneurrian ados jarri behar dira biak.

Neurri gisa ere erabiltzen da dirua, hau da, prezioak zehazteko eta kontuak eramateko unitatetzat hartzen da. Balioa kalkulatzeko neurritzat erabiltzen da, hots, ondasun eta zerbitzuen balioa kalkulatzeko.

Dirua balio gordailua da. Aberastasuna modu desberdinetan gorde daiteke, adibidez, etxeak edukita, urrea gordeta eta abar. Baina erosoena, berehala erabil daitekeelako, dirua da. Izan ere, familiek zein enpresek ondarearen zati bat dirutan edukitzen dute.

GASTATU NEURTU GORDE

1.3 Legezko dirua Egungo sistema ekonomikoan, paperezko diruak ez du metal preziatuaren babesik, ezin zara bankura joan eta duzun diruaren balioa urretan eskatu. Elkarrekiko konfiantzan datza egungo paperezko diruaren balioa. Guk paperezko dirua onartzen dugu, besteek ere guri ordainketa eratzat onartuko digutela uste dugulako. Konfiantza hori hausten denean, salerosleek beste moneta batera (dolar) edo trukera jotzen dute. Legezko dirua erakunde batek jaulkitako edo emititutako dirua da. Hiru fase ezagutu ditugu legezko diruaren historian:

Banku pribatuek, XIX. mendean, billeteak egiteko ahalmena zuten, beti gordailuan zuten urrearen arabera. Egoera honetan, arazoak sortu ziren bankuek zuten urrea baino diru gehiago jaulkitzen baitzuten.

Banku nazionalek, XX. mendean, diru jaulkipena monopolizatu eta estatuak eskuratu zuen diruaren kontrol osoa. Urre-patroia sistemarekin jarraitu zuten Bigarren Mundu Gerrara arte. Orduan, munduan zeuden urre erreserbak ez ziren nahikoak ekonomiaren garapenak behar zuen diru kopurua sortzeko. Urre-patroia bertan behera utzi eta estatu bakoitzak bere

Page 5: Finantza sistema

MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea 4. ATALA Finantza sistema

5

ekonomiaren garapenaren arabera dirua jaulki zezakeen. Zer gerta daiteke diru gehiegi sortuz gero? Inflazioa eta, gainera, beste herrialdeek ez dute diru hori onartuko; beraz, debaluatu (balioa galdu) egingo da. Eta diru gutxiegi egiten badute? Deflazioa emango da eta berbaloratu egingo da dibisen merkatuan. Konklusioa: oreka egon behar da jaulkitako diru kopurua eta ondasun eta zerbitzuen balioaren artean.

Europar Banku Zentrala. 1999. urtean, Europako 11 estatuk bere ahalmen monetarioa Europar Banku Zentral bakar baten esku utzi zuten. Banku honek EUROA jaulkitzen du eta berak erabakitzen du zenbat diru sortu, oinarrizko interes tasa eta abar.

Diruari buruz gaizki-ulertze bat dago, hots, Estatuak behartzen gaituelako erabiltzen dugula legezko dirua. Baina gogoratu diruaren erabilgarritasuna bestearen onarpenean oinarritzen dela. Antzeko zerbait gertatzen da eskola umeen kromoekin edo gerrako preso lekuetako zigarroekin. Diru gisa erabiltzen da truke bidetzat onartuak direlako, lege berrespenetik at. Beste pertsonek gure erosketen ordainketa eratzat onartuko dutelako konfiantzagatik erabiltzen dira. Adibidez: 3. munduko estatu asko ez dira beraien diruaz fidatzen eta dolarrera jotzen dute babes bila. Dibisak merkatu librean salerosten dira eta eskaintza-eskariaren legepean daude. Estatu batek bere moneta kopurua gehiegi handitzen badu zigortua izango da merkatuan eta bere moneta debaluatu egingo da. Moneta indartsu bat ekonomia indartsu baten adierazle da. Jarduera: Joan zaitez www.labolsa.com/divisas/ gunera eta bila itzazu azken hilabeteko datuak dibisen merkatuan.

DIBISA azkena hilabeteko aldea

maximoa minimoa Joera: gora/behera

dolar/euro libra/euro yen/euro

1.4 Moneta eskaintza Moneta eskaintza jendearen esku dagoen dirua (billeteak eta txanponak) da, hots, pertsonek eta enpresek poltsikoan duten diru kopurua gehi bankuetako gordailua. Moneta eskaintza (M) hiru motatakoa izan daiteke:

M1: jendearen eskudirua + ageriko gordailuak (diru stock-a)M2: jendearen eskudirua + ageriko aurrezkiak + aurrezki gordailuak. (M1 + Aurrezki gordailuak)M3: jendearen eskudirua + ageriko gord. + aurrezki gord. + eperako gord. Likidezia erabilgarria ere deitzen zaio. (M2+ Eperako aurrezki gordailuak).

Page 6: Finantza sistema

MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea 4. ATALA Finantza sistema

6

Ageriko gordailuak titularrak berehala erabili ahal dituenak dira. Aurrezki gordailuak libretan gauzatzen dira eta ageriko gordailuetako eragiketa berdinak dituzte, baina ezin dira txeke bidez erabili. Eperako gordailuak epe finkoan harturiko fondoak dira eta ezin dira eskuratu hitzartutako epea baino lehenago zehapen edo zigorrik gabe. Jarduera: begira ezazu Banku baten web orrian zein gordailu mota dauden eta zein interes tasa ematen duten bakoitzean ( KUTXA, BBK, VITAL, EUSKADIKO KUTXA.)

Page 7: Finantza sistema

MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea 4. ATALA Finantza sistema

7

kariak nola edo hala loturik daude. Gehienetan, bankuen menpeko erakundeak dira edo bankuek sorturikoak.

ailua egiten duenari kopuru jakin bat, teresa, ordaintzen diote.

eresari, ehunekotan emana, interes tasa edo tipoa 5) deitzen zaio.

en interes saren arteko aldean, bankuek mozkinak lortuko dituzte.

2 BANKUAK Finantza bitartekariak Finantza Sistema kapitalen eskatzaile eta eskaintzaileen artean bitartekari lana egiten duen erakunde multzoak osatzen du. Pertsona batzuek dirua aurreztua dute eta beste batzuek, aldiz, dirua behar dute. Bi hauek lotzen dituzten erakundeak finantza bitartekariak dira. Batzuk Bankuko finantza bitartekariak dira, adibidez, Europa eta Espainiako Bankuak, banku pribatuak, aurrezki kutxak eta kreditu kooperatibak. Hauek dirua sortzen dute, erreserba guztien baliotik gorako maileguak ematen dituztelako, aurrerago ikusiko dugun moduan. Banku sistemak, batetik, familien aurrezkia eta, bestetik, kontsumitzaile eta enpresen diru eskaera lotzen ditu. Beste batzuk bestelako finantza bitartekariak dira, adibidez, aseguru etxeak, pentsio fondoak, inbertsio fondoak eta, oro har, bankuak ez direnak. Espainian, bankuz kanpo eta bankuko finantza bitarte

2.1 Bankuen zereginak Bankuek, familien aurrezkia erakartzen dute finantza erakundeetara. Diru horren truke, gordin Jasotako gordailuen arabera, kontsumo edo inbertsio gastuak egiteko finantzaketa behar duten pertsonei edota enpresei maileguak ematen dizkiete. Zerbitzu horren truke, finantza erakundeek interes bat kobratzen diete. Int(% Mailegu eskatzaileei kobratzen dieten interes tasa eta finantza erakundeetan dirua gordetzen dutenei ordaintzen dietta AURREZKIA - %3 - BANKUA - %8 - MAILEGUA

Bestalde, bankuek beste zerbitzu batzuk eskainiko dituzte: gordailuak jaso, transakzioak egin,

aileguak, segurtasun kutxak eta finantza aholkularitza, esate baterako. m

Page 8: Finantza sistema

MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea 4. ATALA Finantza sistema

8

auEperakoak: epe

en epe desberdinetako gordailuetan.

2.1.1 Gordailuak Agerikoa: kontu korronteak dira. Berehala erabil daitezke. A rrezki liburuxkak dira. Ezin dira txeke bidez erabili.

rako ezarpenak dira eta zehapen gabe ezin dira eskuratu. urrezkikoa:

JARDUERA: joan zaitez KUTXAra eta begiratu zein interes tasa eskaintzen du

Epea Interesa

2.1.2 Transakz

imenduak dira. Funtsean,

dez, ikastolako bazkaria gurasoen kontu korrontetik ikastolako kontu korrontera pasatzen da. Transakzioek, gehienetan, komisioa izaten

te.

nantzaketa behar duten bezeroei (familia edo enpresei) maileguak ematen dizkiete. ag i

ilegu hartzaileak egunen batean ezin badu ordaindu, bankuak enkante bidez (etxea subastatuz) zor

o ma

ioak

Bankuek bezeroei errazten dizkieten diru mugtxekeak onartu eta kontu batetik bestera egindako diru transferentziak dira. Gaur egun, internet bidez egin daitezke. Adibi

du

2.1.3 Maileguak FiN us ki, bi mailegu mota daude:

Hipoteka-Bermedun Maileguak: hauen helburua etxebizitza edo eraikinen bat erosi nahi duenari finantzaketa eskaintzea da, bermea ondasun higiezina (etxea) da. Ma

zaion kapitala berreskuratuko du. JA DR UERA: Bila ezazu Kutxak zein baldintza eskaintzen dituen honelak

ilegua emateko. Berme Pertsonaleko Maileguak: kreditu pertsonalaren helburua partikularrek izan dezaketen finantzaketa behar txikiagoei erantzutea da, adibidez, automobila, garajea, bidaia bat, konponketak eta abar. Bermea mailegu hartzaile bera da eta, gehienetan, abal beharra izaten da. Hartara, motorra erosteko mailegua b

ehar baduzu, gurasoen abala eskatuko dizute. Hau da, zuk ordaintzen ez baduzu,

Page 9: Finantza sistema

MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea 4. ATALA Finantza sistema

9

JARDUERA: Bila ezazu Euskadiko Kutxak zein baldintza eskaintzen dituen horrelako mailegua emateko.

Diamanteak, dokumentu sekretuak edo diru beltza ordetzeko aproposak dira. Honen truke, noski, bezeroak kuota bat

ordaintzen du.

Pen o

• il

tara berreskura daiteke.

• Laguntza fiskalak ditu pertsonen errentaren gaineko zergan.

n

http://www.kutxa.net/wkn_productos/eu/main.htm?centro=http://www.kutxa.net/jkn_productos

gurasoek ordaindu beharko dute.

2.1.4 Segurtasun kutxak Bankuek segurtasun kutxak dauzkate, bezeroek objektu baliotsuak gorde ahal izateko. g

2.1.5 Pentsio planak

tsi plana funtsean gordailu mota bat da. Baina berezia da bi arrazoire

Dirua ezin da berreskuratu epe luzean: jubilatu, elbarritu, h

ngatik:

edo horrelako egoera larria suertatu arte. Euskal araudia berezia da eta pentsio plana ireki eta hamar urtee

Inbertitutako diru kopurua murriztu egiten da.

JARDUERA: Ondorengo helbidea jarraituz edo irudian klik egi ez, bila itzazu euskal pentsio planen abantailak.

/tmpl/eu/soluciones_parati.jsp%3Fproductooid=419%26idioma=eu

2.1 bitzuak Finantza aholkularitza Atzerriko moneta trukea Inbertsio planak

.6 Bestelako zer

Page 10: Finantza sistema

MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea 4. ATALA Finantza sistema

10

da.

2.2 Bankuek dirua sortzen dute Bankuetako gordailua diru likido bihur daiteke bezeroak eskatzen duen momentuan. Bankuek ziur egon behar dute, edozein egoeratan, aurrezleek eskatzen dieten likidezia guztiari aurre egin behar diotela; dirua itzuli behar dutela, alegia. Hala ere, ez dute zertan jaso dituzten gordailuen %100 dirutan eduki. Bankuko praktikak erakusten du txekea eta txartela erabili ohi direla ordainketak egiteko eta billeteak banku gordailuen portzentajearen zati txiki bat besterik ez direla. Bestalde, gordailu irteera horiek, beste pertsona batzuek egiten dituzten sarrera likidoekin orekatuko dira. Gaurko sisteman, bankuek gordailuen zati bat, EBZk markatzen duena, Europako Banku Zentralean derrigorrez eduki behar dute bi arrazoirengatik:

Bezeroen eskaerari aurre egiteko Legez moneta agintariek honela behartzen dutelako.

2.3 Kutxa koefizientea Erreserba horiei Kutxa koefizientea deitu izan zaie. Pertsona batek dirua bankuan sartzen duenean, dirua hor daukala pentsatzen du. Europako Bankuak beste bankuei kutxa koefizientea izatera behartzen die. Horrela, mailegu berriak emateko ahalmena murrizten die. Modu honetan ere zirkulazioan dagoen diru kopurua gehitu edo murriztu dezake. Dena dela, bankuek gordailuen portzentajearen zati bat besterik ez dute gordetzen erreserba bezala. Beste diruarekin ahalik eta etekin gehien lortu nahi dute eta dirua sortzen dutela esaten

JARDUERA: Bankuek dirua sortzen dutela frogatzeko egin ezazu jarduera hau.

Zer gertatzen da bankuan dugun diruarekin?

Jonek bere aurrezkiak, 3.000 €, bankuan gorde ditu, han seguru eta bera itzultzeko zain egongo delakoan. Baina, bankuan utzi bezain laster Amaia mailegu baten eske joan da motorra erosteko. Bankuak Jonen dirua eman dio, baina ez osorik, legeak KUTXA KOEFIZIENTEA gordetzera behartzen baitu % 3a. Beraz, 2.910 € eman dizkio. Motorraren saltzaileak dirua kobratu eta bankura eraman du berriro.

Ondoren, Mikel joan da bankura mailegua eskatzera eta bankuak motor saltzaileak utzitako dirua eman dio, baina ez osorik, kutxa koefizientea deskontatu ondoren, 2.822 € eman dizkio. Mikelek telebista planoa erosi du eta saltzaileak dirua kobratu orduko bankura eraman du.

Page 11: Finantza sistema

MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea 4. ATALA Finantza sistema

11

Gero, beste bezero bat joan da bankura eta mailegua eskatu du. Berriro, Kutxa Koefizientea deskontatu ondoren, 2.738 € eman dizkiote. Horrela, hasierako kapitala amaitu arte bankuak dirua mugituko du eta, azkenik, hasierako 3.000 € haiek 97.000 € bihurtuko dira.

Nola? Formula hau aplikatuz:

hasierako gordailua x (1/kutxa koefizientea - 1)

Beraz, bankuak 3.000 € zirenak 97.000 € bihurtu ditu

JARDUERA: 500 € bankuan gordetzen badituzu eta momentu horretako kutxa koefizientea %2 baldin bada, zenbat diru eman dezake maileguetan banku horrek?

Page 12: Finantza sistema

MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea 4. ATALA Finantza sistema

12

3 EUROPAR BANKU ZENTRALA

3.1 Jatorria Europar Moneta Batasuna sortu orduko, Europan moneta berri bat jaio zen eta honekin batera banku berri bat: Europar Banku Zentrala. 1998ko ekainaren 1ean sortu zen, eta Europar Moneta Institutuaren ordezkari bilakatu zen. Ordura arte institutu honek prestatu zuen euroaren etorrera. Euroa erabiltzen duten 15 estatuek eurogunea osatzen dute. EBZaren zeregin nagusia € monetaren egonkortasuna mantentzea eta, ondorioz, prezioen oreka zaintzea da. Ondoko mapan eurogunea osatzen duten estatuak azaltzen dira. Jarduera: Bila ezazu zein estatu sartu diren euroan eta zeintzuk ez, nahiz eta Europar Batasuneko kide izan. http://www.ecb.int/bc/intro/html/map.es.html

Page 13: Finantza sistema

MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea 4. ATALA Finantza sistema

13

Zein 11 estatuk hartu zuten euroa hasiera-hasieratik?

Zeintzuk joan dira euroan sartzen harrezkero eta gaur egunera arte?

Zeintzuk ez dira euroan sartu nahiz eta Europar Batasuneko kide izan? Europar Banku Zentralaren egoitza Frankfurten dago eta hau Alemaniaren potentzia ekonomikoaren adierazle da adituen iritziz. Bertan, besteak beste, Europar Batasuneko estatu guztietako langileak daude.

Page 14: Finantza sistema

MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea 4. ATALA Finantza sistema

14

3.2 Funtzioak Banku jaulkitzailea Europar Banku Zentrala da. Moneta agintari gorena da, banku nazionalak honen menpeko bihurtu direlarik. Erakunde autonomoa da, Europar Kontseiluak izendatzen ditu bere kideak eta hauek 8 urtetarako moneta politika egiteko autonomia osoa dute. Europar Bankua ez ohiko finantza bitartekaria da, pertsona edota enpresekin lanik egiten ez duelako. Europar Bankuak gainerako guztiei – sektore publiko eta pribatuko finantza bitartekariei – ematen die finantzaketa. Banku honen funtzio nagusiak honako hauek dira:

Moneta politikaren kontrola: inflazioa igo ez dadin interes tasak finkatzen ditu, bere helburua prezioen oreka eta egonkortasuna mantentzea delarik.

Dibisen truke sisteman eragin euroaren balioa babesteko. Urre eta dibisa erreserbak gorde kanpo eragiketei aurre egiteko, adibidez,

inportazioei. Billete eta txanponak jaulkitzearen monopolioa du. Europar Batasunaren bankua: zor publikoa jaulki. Bankuen bankua izatea: banku pribatuei maileguak ematen dizkie likidezia arazoak

dituztenean. Ikuskari lana egitea finantza sistema osoa modu egokian funtziona dezan.

JARDUERA: Nor da EBZko lehendakaria gaur egun? Nola dago osatua EBZko kontseilua? Bila ezazu informazioa. http://www.ecb.int/home/html/index.en.html

Page 15: Finantza sistema

MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea 4. ATALA Finantza sistema

15

3.3 Interes tasaren kontrola

Europar Banku Zentralak oso estrategia zehatza eramaten du moneta politika gidatzeko. Prezioen egonkortasuna KPI (Kontsumo Prezioen Indizea) %2ren azpitik kokatu du eurogunean dauden estatuentzat.

Interes tasak irizpide hori kontuan harturik ipintzen ditu. Jakinik interes tasa igotzeak zirkulazioan dagoen moneta eskaintza murrizten duela eta, aldiz, jaitsierak kontrako efektua sortzen duela.

Diruaren prezioa EBZak beste bankuei emandako maileguei aplikatzen dien interesa da. Interes tasa hau minimoa izango da beste banku pribatuentzat eta hauek hortik gora eskainiko dizkiete maileguak euren bezeroei.

Erabaki hauek zuzen hartzeko ekonomiaren inguruko informazio zehatza behar du. Horretarako estatistika zerbitzu bat du EUROSTAT izenekoa eta bere azterketetan oinarrituko ditu erabaki hauek.

Jarduera: Joan zaitez EBZren web orrira (http://www.ecb.int/home/html/index.en.html) eta bila itzazu azken urteetako interes tasak (ECB interest rates). Urteko azken datua har ezazu.

Urtea 2000 2001 2002 2003 2004 2005 Minimun bid rates

Page 16: Finantza sistema

MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea 4. ATALA Finantza sistema

16

4 BURTSA

4.1 Balioen merkatua

Balioen Merkatua edo Burtsa merkatu librearen ikurra da eta bertan enpresen tituluak salerosten dira. Beraz, esan daiteke burtsan enpresa handien jabetza salerosten dela.

Burtsa balioak salerosteko erakundea da. Bertan, akzioak, obligazioak eta bestelako tituluak salerosten dituzten "korredore" edo "broker" izeneko profesionalek bitartekari lana egiten dute enpresa eta inbertsoreen artean.

Balioen merkatuan, lehen merkatua eta bigarren merkatua bereiz daitezke.

Lehen merkatua tituluak jaulkitzeko merkatua da, hau da, tituluak (akzioak, obligazioak, zor publikoa...) lehenengoz saltzen diren merkatua. Adibidez, Iberdrolak akzio berriak salgai ipintzen baditu, lehen merkatuan ari da. Hurrengo minutuan erosle batek akzio horiek erosi eta salgai jartzen baditu, bigarren merkatuan ari da.

Bigarren merkatua, jaulki ondoren, tituluak salerosteko merkatua da. Burtsan gauzatzen da eta eskaintza-eskaria legearen menpe dago. Bigarren merkatuan, tituluak eskaini eta prezio baten ordez eskuratzen dira. Prezio horri tituluaren kotizazioa deritzo.

4.2 Errenta finko eta aldagarria

Burtsak bitartekari lana egiten du inbertitzaile eta aurrezleen artean. Bi motatako inbertsioa egin daiteke: errenta finko edo errenta aldagarrian.

Errenta finkoko tituluek interes finkoa eskaintzen diete euren jabeei. Etekina txikiagoa izaten da baina dirurik galtzeko arriskurik ez dago. Errenta finkoko tituluak hauek dira: obligazioak, bonuak, altxor-bonuak, eta abar. Errenta aldagarriko tituluek etekin edo dibidendu handiagoak eskaintzen dizkiete jabeei, baina galerak ere handiak izan daitezke enpresa jaulkitzailearen bilakaeraren arabera.

Page 17: Finantza sistema

MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea 4. ATALA Finantza sistema

17

Eskaintza-eskariaren legea da, ondasunen kasuan gertatzen den bezala, prezioa ezartzen duena. Erosi nahi direnak (eskaria) baino titulu gehiago saldu nahi badira, akzioen prezioak behera egingo du. Aldiz, saldu nahi direnak baino titulu gehiago erosi nahi izanez gero, akzioen prezioak gora egingo du.

4.3 Akzio eta obligazioak

Akzioak Sozietate baten jabetzapekoak diren tituluak dira. Akzio bakoitzak balio bat dauka eta balio horren arabera sozietate horren zati txiki baten jabe bihurtzen zara. Akzio bat eskuratzen duzunean, 5 eskubide bereganatzen dituzu: dibidenduak jasotzeko eskubidea, boto eskubidea, informazioa jasotzekoa, organoetan parte hartzeko eskubidea eta lehentasunezko harpidetza izateko eskubidea.

Obligazioak Enpresa publiko edo pribatu batek epe luzerako jaulkitzen dituen tituluak dira. Obligazio mota desberdinak egongo dira hauen prezioa, epea eta dirua errekuperatzeko baldintzak kontuan hartuz.

Obligazio bat erosten duenak, bere aurrezkiak uzten dizkio enpresa bat edo Estatuari urtean jasoko duen diru kopuru baten truke, baina ez du lortzen beste inongo eskubiderik. Orokorrean, adostutako epea igarotzean jasotzen duzu mozkina.

4.4 Indizeak

Burtsa bakoitzak indize batzuk ditu akzio bakoitzaren kotizazioen garapenaren jarraipen bat egiteko. Honela indize desberdinak aipa ditzakegu:

• Dow Jones (Estatu Batuak) • Nikkei (Japoniarra) • Ibex 35 (Espainia) • FTSE 100 (Erresuma Batua)

Indize bakoitzak epe jakin batean akzio talde batzuen garapena neurtzen du. Indizeek enpresa batzuk jasotzen

dituzte, ez merkatuan dauden guztiak (sektore batzuk).

Adibidez: Ibex 35ak Espainiako 35 enpresa garrantzitsuenen kotizazioak barneratzen ditu. Dow Jones-ek 30 enpresen baloreak jasotzen ditu, baina ez du barneratzen

Page 18: Finantza sistema

MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea 4. ATALA Finantza sistema

18

komunikabideetako enpresarik. Nikkei indizea 1950. urtean sortu zen eta 225 enpresa barneratzen zituen. Sortu zenetik ez da asko aldatu.

4.5 Munduko burtsak

Munduan zehar burtsa asko daude, baina aipagarrienak New York (Wall Street), Londres, Paris, Japonia eta Espainiakoak dira. Espainian Madrilgoa da garrantzitsuena baina ez bakarra (Bartzelona, Balentzia eta Bilbon ere badaude).

Ikus webgunean burtsa nagusienen loturak: Madrid, Bilbo, New York, Paris, Londres eta Tokyo.

4.6 Burtsa jokoa

JARDUERA: Bi astetan zehar burtsa jokoa egin ezazu

http://lizeoa.com/ekonomia%20ikertzen/finantza%20sistema/web%20orriak/burtsajokua.htm

Page 19: Finantza sistema

MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea 4. ATALA Finantza sistema

19

5 INFLAZIOA

Inflazioa ekonomiak gaur egun duen arazo handienetarikoa da eta eragin oso negatiboa dauka talde edo agente ekonomiko ahulengan.

Inflazioa ekonomia batean ondasun eta zerbitzuen prezioak modu orokor eta jarraian igotzen direnean ematen da

Deflazioa, aldiz, ondasun eta zerbitzuen prezioaren beherakada orokor eta jarraia da.

Ekonomia batek, inflaziorik ez duenean, prezioen egonkortasuna duela esango dugu. Ekonomia batean prezioen gorakada %1,5etik gorakoa ez denean, prezioen egonkortasuna dagoela esaten da. Oszilazio txiki bat ematea normala da.

Azpiko inflazioaren kontzeptua asko erabiltzen da prezioen eboluzioa neurtzeko. Azpiko inflazioan, energia eta elikagai freskoak kenduta, beste kontsumo-produktuen prezioen eboluzioa neurtzen da.

5.1 Inflazioaren arrazoiak: eskariarena, kostuena eta egiturazkoa

Hiru inflazio mota bereiz daitezke: eskariarena, kostuena eta egiturazkoa.

Eskariaren inflazioa

Ekonomia jakin batean, agente ekonomikoek ekonomia horren produkzio gaitasunaren gainetik gastatzen dutenean gertatzen da. Eskaria eskaintzaren gainetik dago, prezioek igo behar dute et, ondorioz, eskariaren inflazioa sortzen da.

Dena den, aditu guztiak ez datoz bat eskariaren gorakada eragiten duten zergatiak azaltzerakoan. Bi teoria desberdin daude fenomeno honi buruz: monetarista eta keynesiarra.

Monetaristen iritziz, arrazoia ekonomian zirkulazioan dagoen diru kopurua handitzean datza. Moneta eskaintza ondasun eta zerbitzuen produkzioaren hazkuntzaren gainetik igotzen bada, prezioek gora egingo dute.

Adibidez: pentsa dezagun ekonomia batean ez dagoela banku dirurik. Zirkulazioan dabilen diru kopurua 10.000 eurotakoa da eta eros daitekeen ondasun mota bakarra zapatak. Sortu diren 100 pareak 100 eurotan saltzen dira. EBZk diru kopurua 1.000 eurotan handitzen badu

Page 20: Finantza sistema

MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea 4. ATALA Finantza sistema

20

eta kontsumitzaileak diru hori zapatak erosteko erabiltzen badu, zapata pare bakoitzaren prezioa 10 eurotan igoko da (11.000 €/ 100 pare= 110 € pare bakoitza).

Keynesen teoriaren arabera, inflazioa eskari handiegiaren ondorioz sortzen da. Bere ustez, eskari erantsiaren gorakadak prezioetan duen eragina ekonomiaren egoeraren araberakoa da:

• Baliabide guztiak erabiltzen ari badira, prezioek gora egingo dute.

• Erabili gabeko baliabideak badaude, eskariaren gorakadak eskaintzaren gorakada eragingo du eta ez dauka zertan eragin prezioetan.

Adibidez: Lur guztia erabiltzen bada, eskariaren igoerak prezioena eragingo du; baina landu gabeko lurra gelditzen bada, gehiago lantzen hasiko da ekoizpena handitzeko eta eskariak ez du prezioetan eragingo.

Kostuen inflazioa

Halaber, prezioak igo daitezke enpresek jasaten dituzten kostuak handitzen badira. Enpresak bere kostu igoera prezioetara transmititzen du.

Adibidez: petrolioaren prezioaren igoerak inflazioa sortzen du garraioaren bidez produktu guztietara transmititzen delako.

Lan kostuak produktibitatearen hazkuntzaren gainetik hazten direnean, euren jokabidea inflazionista dela esaten da, soldaten igoera prezioetara zuzenean eramango delako.

Egiturazko inflazioa

Egiturazko inflazioa merkatu egitura akastunak sortzen du, honek eskaintza-eskariaren jokoa oztopatzen du. Honen guztiaren eraginez, inflazioa sortzen da.

Adibidez: monopolioaren kasuan, Iberdrolak argindarraren prezioa igotzea erabakitzen badu, inflazioan eragiten ari da.

5.2 Inflazioaren ondorioak: produkzioan, faktoreetan, errentan eta talde sozialetan

Inflazioak honako ondorioak ditu arlo desberdinetan:

Produkzioan. Prozesu inflazionistek ziurgabetasuna sorraazten dute eta, ondorioz, epe luzerako inbertsioak murrizten dira. Beraz, inflazioak ondorio kaltegarriak ditu produkzioan.

Page 21: Finantza sistema

MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea 4. ATALA Finantza sistema

21

Adibidez: Euskal enpresa baten kostuak %4 igo diren bitartean Frantziako enpresen kostuak %2 igo badira, kontsumitzaileak haren produktuak erosiko ditu eta hemengo enpresak kaltetuak aterako dira.

Produkzio faktoreetan. Prozesu inflazionista batean prezio erlatiboak aldatzen dira; izan ere, ondasun eta zerbitzu guztien prezioek ez dute gorakada berdina izaten, ezta langile guztien soldatek ere. Lan faktorea garestitzen denean, enpresek lana kapitalaz ordezkatuko dute eta horrek langabezia eragingo du; hau da, langileak kontratatu beharrean, makinak erosiko dituzte.

Errenta eta aberastasunaren banaketan. Keynesek zioen: “Inflazioa aurrezkiak jaten dituen sagua da”. Inflazioak diruaren balio galera dakar, ondasun eta zerbitzu berdinak erosteko diru gehiago behar delako.

Talde sozialetan. Inflazioak orokorrean gizarteko talde batzuk kaltetzen ditu:

• Pentsiodunak: pentsioak prezioak baino gutxiago igotzen direlako. • Errentadunak: beraien aurrezkietatik jasotzen duten interes tasa

inflazioa baino txikiagoa delako. • Enpresa txikiak: merkatuko prezioetan eragiteko ahalmenik ez

dutelako.

Inflazioak beste talde batzuk hobetzen ditu:

• Zordunak: zorrak bueltatu behar dituztenean, inflazioaren ondorioz gutxiago ordaindu beharko dute.

• Estatua: zorduna izaten delako. • Enpresa handiak: merkatuko prezioetan eragiteko ahalmen handiagoa dutelako.

Oro har, inflazioa dela eta, inbertitzaileek ezin dute etorkizuneko aurreikuspen zehatzik egin, ez baitakite urtez urteko prezioen igoera nolako izango den. Kontsumitzaileak ez dira ausartzen maileguak eskatzera gastu handietarako, maileguen interesak inflazioaren arabera igoko direlako. Adibidez, jendeak ez du etxerik erosten. Eta inbertsioa murrizten den neurrian, lanpostu berririk ez da sortzen eta langabeziak gora egingo du.

5.3 Kontsumo Prezioen Indizea (KPI)

Ez da erraza izaten prezioen igoeraren kalkulua egitea. Lurralde gehienetan erakunde ofizial batek azterketa egiten du eta horri KPI deritzo. Irizpideak Europar Batasunak ezarritakoak dira eta Espainian INEk, Instituto Nacional de Estadísticak, egiten du.

Gehien kontsumitzen diren ondasun eta zerbitzuekin erosketa saski bat egiten da. Saski horrek herri bateko kontsumitzaileek egiten duten gastua adierazten du. Bertan familia normal batek egiten duen erosketa eredua dago, hau da, zenbat gastatzen duen produktu bakoitzean. Guztira 484 produktu arakatzen dira eta horien datuekin egiten da kalkulua.

Page 22: Finantza sistema

MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea 4. ATALA Finantza sistema

22

1 elikadura, 2 alkoholdun edariak eta tabakoa, 3 jantziak, 4 etxebizitza, 5 altzariak, 6 medikuntza, 7 garraioa, 8 komunikazioa, 9 asialdia, 10 hezkuntza, 11 ostalaritza eta 12 beste.

JARDUERA: Joan zaitez INEren webgunera (http://www.ine.es/) eta bila itzazu azken urteetako inflazioaren datuak (KPI edo IPC) zure Erkidegoan eta Estatuan.

Urtea 2000 2001 2002 2003 2004 Azken datua

Inflazioa % EAEn

Urtea 2000 2001 2002 2003 2004 Azken datua

Inflazioa % Estatuan